o001_on
24/10/06
12:19
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2006ko urria 27. zenbakia
CATALUNYAKO
EUSKALDUNA TONI ESTRUBELL-EK EUSKAL HERRIKO NAHIZ KATALUNIAKO POLITIKA GERTUTIK JARRAITZEN DITU
URTEMUGA Manu Badiola mendizalea duela 15 urte hil zen
o002_on
18/10/06
12:33
Pรกgina 1
o003_on
23/10/06
13:32
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ander Fernandez
Hitzerokoa adirudi nire iritziak, azkenik, balio duela; luzez kafeetan, kez eta aitor ezineko zuloetan hustutako hitzek probetxuzko eskenatokia izango dute. Hemen, hizki, iragarki eta irudien artean. Hilean behin, putz egin eta urrunetik pausatuko ditudalako karaktere eta karakterizazioak. Urrunetik baina gertu. Lluis Llach-ek, zera esaten zuen atzo bertan: kontzientea zela artistek eta pertsona publiko orok duen ahalmenaz, audientzia izateko eta entzuna izateko; beren hitzak edota burutazio-
B
ak zabaltzeko, jakitera emateko. Eta horrek ematen duen boterea eta erantzunkizuna, ondorioz. Gutxi batzuen pribilegioa da, ordea, gutxi batzuen kontzientzia, baina baita gutxienen –entzuteko– gogoa ere, gaurko egunotan. Inplikaziorik gabeko gabeko elkarrizketen gaurko egunotan. Dekadentzian dagoen hitza dugulako garraio nagusi. Eragingarria agian: mezuak heldu egiten dira helmugara. Morsen hizketan amaituko dugu agian, mezuak helduko dira helmugara. Helmuga zein mailatan fin-
katu, nola heldu hondoragoko elkar ulertzetara, garaiz ote garen urrunago joateko. Kapazak izango garelakotan gabiltza, bada, halako ekimenetan. Baina, zenbatek du desira –konfidantza kasu– esateko duenak entzulegorik merezi duela. Hobe dugu, bai, goizeko lehen hitzetik garagardo aparrez nahastutako azkenekora arte, hitzen jabe izatea, haien edukiaz jabetzea. Hementxe aurkituko dugu, ezusteko haurdunaldien ezean, ene ileroko hitz jarioa, prestatu konpresak. Onerako izan dadila.
24 Sagarra.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 27.a (2006ko urria) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 943 34 03 30 - 647 354 254 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da Hitzako harpidedun izatea. Harpidetza. 943 30 43 46 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info
Jateko eta edateko bezala, tradizio bizi den fruitu honen inguruko erreportajea egin du Amets Badiola argazkilariak.
04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalde, Joxemari Carrere, Xabier Zabaleta, edota Nathalie Pelageren iritziak. nagusia
ondare
12 Toni Strubell.
36 Lauaxeta.
Kataluniarra da izatez eta izaeraz, baina gurean bizi da, gurea ulertzeko bokazioz.
17 Txinatik. Asko hitz egiten da osasunaz, ongi bizitzeaz; ba al dakigu, ordea, zertaz ari garen?.
17
Duela 75 urte Estepan Urkiaga Lauaxeta olerkaria San Pedron izan zen, Batzokia inauguratzeko ekitaldian.
20
20 Manu Badiola. Duela 15 urte Himalaian galdu zuen bizitza Errenteria-Oreretako mendizaleak, baina askok, bere heriotza baino, bere bizitza gogoratzen dute.
24
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
03
o004_on
21/10/06
20:22
Pรกgina 1
jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01
elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasun, albisteak, bitxikeriak...
o005_on
18/10/06
12:54
Página 1
iritzia Puntua
Segi! ‘Sigue’! Bat! Bi!
aur arte ez zitzaidan inoiz gertatu: bi gai buruan artikuloa idazteko eta bietatik bat ezin hobetsi. Beraz, biak uztartea erabaki dut. Zergatik ez? Segi! Sigue! Bat! Bi!… Joseba Amunarriz Hondarribiko Ama Guadalupekoa traineruko patroiaren oihuak, amaitu berria den traineru denboraldi honetan ere, larunbat arratsaldetan eta igande eguerditan ETB-ren zuzeneko emakizunetan entzun ahal izan ditugunak. Eta ontziaren txopan jarritako kameraren irudietan, gertu-gertu, jotasu lanean, izerdi batean, tostan irmo, eskuak estu-estu tibortan, toletearekin borrokan, estropuaren doinu lehorraren errepikan kontzentratuta, Aitor Mendizabal arraunlari lezoarra. Eta Aitorrekin batera Karlos anaia, Ander Otero pasaitarra eta, gehienetan hankeko, Pasai Donibaneko Izaskun Eizagirreren semea, Rositaren biloba: Osertz Aldai, arraun elkarte berdean hemeretzi denboraldi daramatzan pasaitar-hondarribitarra. Ez da berria lezoarrok Hondarribiarekin arraunaren inguruan dugun harremana. Horregatik, pozez bete gaituzue aurten ere Aitor, Karlos, Ander eta Osertz. Zenbat aldiz arraun berdeak zut, goian! Zenbat bandera! Hamabi garaipen eta arraun liga nagusia, San Miguel Liga, hamahirugarrena. Hori denetan garaipenik borobilena. Zorionak zuei eta mila esker, arraunkada bakoitzean egindako ahalegin izugarriaz, Ama Guadalupekoaren jarraitzaile garen eskualdeko guztioi horrenbesteko poza eman izanagatik. Gora zuek! Mila esker denen izenean eta, bereziki, harro-harro patrikan, Hondarribia Arraun Elkarteko 681 zenbakidun bazkidetxartela daraman jarraitzaile honen partetik. Ea nola egiten dudan bigarren gaiari heltzeko ziaboga. Sar dezagun arraun txikia uretan eta, aurrekoaren eta patroiaren arteko konplizitateaz, egin dezagun bat ababorreko eta istriborreko kideekin. Egin dezatela une honetan batzuek lan
G Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA
“Berriz ere saiatuko gera banderaren bila”. Hondarribiako ereserkia.
gehiago, geldi ditzatela arraunak besteek, eta, baliza saihestuta, jar daitezela lanean denak batera patroiaren esanetara. Bai. Segi! Sigue! Bat! Bi!… Luzea da oraindik estropada. Huts egite txiki batek, gaizki hartutako baga batek, bi olatu arteko zuloan geratzeak, indarrak ez neurtzeak, besteek baino gehiago edo gutxiago emateak, denak batera ez joateak, arraunaren pala uretan behar bezala ez sartzeak, buruz baino bihotzez gehiago jokatzeak, estropada gaizki ateratzea ekar lezake; nahaia ezin bihurtzea. Beste ziaboga bat. Lan erdiak egin eta aurrera. Berriz ere erloju suitzarren perfekzioa behar. Irten! Eman! Segi! Sigue! Bat! Bi! Batasunean dago indarra. Batasunak ekarriko du emaitza: bandera. Hirugarren luzean marea eta haizea kontrario dira. Ezker-eskuin, berriz, bandera beste toki batera eraman nahi duten aurkari serioak. Haiek ere tira eta tira, eman eta eman. Proiektuan sinesteak ekartzen omen du garaipena. Aurkari eta oztopo guztien gainetik sinistu eta segi, hortaz. Ea hirugarren ziaboga! Hau ez da horren borobila atera. Gehiegi zabaldu da ontzia. Eutsi halere. Denak batera. Goazen. Azken luzea. Ez begiratu besteei. Gure indarra da giltza; sinistea. Azken luzean denak gara ezinbesteko. Azken luzean patroi lanean aritu diren alderdiak bezain garrantzitsuak dira brankaria, espaldakoa edota bigarren nahiz laugarren ilaretako arraunlariak. Denek dute ontzia helmugara eramateko ardura. Eta elkarlan horrek ekarriko du arrakasta. Anoetako proposamenak, alderdiak bezala, gizarte eragileak sartzen ditu konponbidea diseinatuko duen batzarrean. Orain, berriz, Ibarretxe lehendakariak udalen eskutik bideratu nahi du herritarren partaidetza. Bata eta bestea norabide berean doazen arraunkadak dira. Barkartuko didazue baina… gehiago sinisten dut, zintzoa bada, administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzan, politikatik profesio egin duten arraunlari profesionalen esku geratzean baino. Segi! Sigue! Bat! Bi!… Denok batera. Gertu dago 5.556. metroa. Hirugarren itsas milia. Helmuga. Garaipena. Normalizazioa. Bakea. Bandera. Euskal Herria. 05
o006_on
21/10/06
20:20
Pรกgina 1
o007_on
23/10/06
19:11
Página 1
artikuluairitzia
Koma
In yeu, in ñeu
urten ez ohiko oporrak egitea egokitu zait, eta hilabete bat eskualdetik kanpo izan naiz. Zorionekoa ni. Oarsoaldea utzi nuenean Ingo yeu, ingo ñeu leloa bolo-bolo zebilen. Oiartzungo herriak eta Haurtzaro ikastolak erronka mardula zuten aurrean. Ikasle, irakasle, guraso, herritar… guztiek ilusio bizia zuten urriaren 1ean beste uholde bat ikusteko. Uholdea bai, baina oraingoan jende uholdea, eta ez, ordea, ilusio ugari eraman zituen euri jasa haren tankerakoa. Itzulitakoan ohartu nahiz ingo hori in bihurtu dela. Sareak Vietnameraino eraman zizkigun zorioneko albisteak eta lehenengo argazkiak. Izugarri poztu ginen arrakasta horrekin, baina gehiago poztu gaitu eskualdera bueltatutakoan Oiartzungo Kilometroak utzi duen oihartzuna ikusita. Itzela izan omen da guztiontzat. Beraz, zer gehiago. In
A
Jon Maya
Akabo, oraingoan ere in dute. Eta galanta, gainera. Etxebizitza arloan dauden gabeziekin eta egoerak duen larritasunarekin eta babes ofizialeko etxeak... hutsik! Gainera, babes ofizialeko etxeetan jendea bizi den edo ez jakiteko erabiltzen duten sisteman ezagututa are eta larriagoa iruditu zait kasua. Hilabete bakoitzean etxe bakoitzak egiten duen argindarraren eta uraren erabilpenaren arabera zelatatzen dute etxe bakoitzean jendea bizi den ala ez. Eta noski, hori jakinda niri eta beste askori etorri zaigu gogora noizbehinka etxera joan eta argia eta ura pizten duen norbaiten irudia. Lau etxe hutsik eta zelatatze sistema ahula. Zenbat etxe egongo dira hutsik guztira? Kasua larria da benetan eta erabakiak ere larritasun horren neurrira hartu behar dira. Uste dut eskaera arrunta dela. Etxe horiek bete ditzatela berehalakoan, milaka pertsona daude zain-eta. H a u
dezue; eta beraz, zorionak! Hala ere, haurtzarotarrak ez dira izan azken hilabetean in duten bakarrak. Orereta ikastolak haurtxoentzako ikastetxe berria zabaldu du, eta horren aldeko ahaleginaren jakinean, zuei ere zorionak lana in eta ametsa bete duzuelako. Eta ziur beste jende askok ere hainbat gauza in dituela, hainbat ahalegin gu kanpoan izan garen denbora horretan. Baina bereziki atentzioa deitu dit berriro ere batzuek in dutena. Kasu honetan in bai, baina kontrako norabidean. Lehengoan irakurri nuen Elkartzen-en salaketa. Fanderian babes ofizialeko lau etxe hutsik direla!
marka, hau! Babes ofizialeko etxeak hutsik… Eta, aldi berean, hipotekak gora eta gora. Gu guztion soldatak Euriborraren pare igoko balira tira, baina noraino estutu nahi dituzte herritarrak? Egunero, astero, hilabetero… lan egin dutenak udaltzainak dira. Hilabete honetan batzueri in digute galanta. Garabiak kotxea eraman eta isun potoloa ordain dugu. Errua onartuta ere, horrelakoetan zalantza bat geratzen zait beti. Errenteria-Oreretan, behintzat, egunero-astebururo hamarkada kotxe daude gaizki aparkatuta. Batzutan zigortzen dituzte eta besteetan ez, batzuk bai eta besteak ez. Norbaitek badaki zein den isunak jartzeko irizpidea? 07
o008_on
19/10/06
12:07
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Datozkinak torkin batek, bere buruaz hitz egitean, zer esan behar du? “Ni natorkina naiz”? Eta taldean badatoz, gatozkinak?. Guretzat beraz datozkinak lirateke. Etorkinak, datozenei esaten bazaie, herritik alde egiten dutenei (euskaldun askori adibidez) joankinak esan behar ote diegu? Beno, utz ditzagun alde batera hitz-jokoak eta heldu diezaiogun mamiari. Euskal Herrian, orohar (garai batean etorkinez bete ziren zenbait hiritan ere, Orereta edo Lasarte kasu) honako iritzia sarri entzuten da: “Con tanto inmigrante no sé a donde vamos a ir a parar”. Ni, bertakoa naizen aldetik (ez naizela etorkina, alegia), txundituta uzten naute hitz horiek. Etorkina, beste etorkinez kexu? Ze ote dira ba ekuatoriarrak edo senegaldarrak, extremadurarrak edo salamankarrak baino eskasagoak? Ez al dira haiek behartasun handiagoarekin etorri? Beraz, etorkinekin elkarkidetasuna bai, baina nire jatorrikoekin bakarrik? Francoren garaian etorri ziren mi-
E
Mikel Mendizabal
08
laka eta milaka etorkinek ez dut uste euskaldunen aldetik, oraingo etorkinek jasotzen duten mespretxua jaso zutenik. Eta hemen kontrako jarrerak izan baziren ere (integrazio arazoak zirela eta) ez dute kolorerik Nigeria, Rumania edo Txinatik etorritakoak jasaten dituztenekin. Espainiatik etorritakoek, besteei berehalako integrazioa exijitzen diete (hizkuntza, ohiturak, erlijioa…) beraiek etorri zirenean horrelakorik egin ez zutela ahaztuz. Areago, agian, erdal kultura eta hizkuntza inposatu zutenekin bat egin zuten. Salbuespenak ba dira eta agian asko, etorkinak ere asko zirelako. Zozoak beleari, ordea, ipurbeltz! Euskara ikasi duen etorkinak badaki esaera zahar horrek ze esan nahi duen. Euskarari muzin egiten dion etorkin historikoak aldiz, etorkin historiko izaten jarraituko du bizi osoan, naiz eta DNIak bestelakorik esan. Etorkina datorkin, datorkina datorrela, eta gure kulturatik edan dezala ase arte.
o009_on
20/10/06
15:53
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Beltza Itsasne Fernandez (Ikasle Abertzaleak-eko kide)
Soka estutuz doa... Datorren azaroaren 17an ikasleen nazioareko eguna izango da; eskualdean ere, ikasleek zeresana edukiko dute egun horretan.
agoeneko urria, ikasturtea hasi zela hilabete pasatxo. Beste urte bat gehiago. Kostata, baina errutinan murgildu gara denak: norbera bere eremu naturalera, berriz ere. Irakasle berriak, gela berriak, lagun berriak... baina arazo berak. “Gure ikastetxean ezin izan genuen lehengo asteko greban parte hartu, ez dugu greba eskubiderik”; “Matematikako irakasleak ez daki nor-nork bereizten, ez du euskara menperatzen”; “D ereduan matrikulatu naiz, baina, apunteak gazteleraz jasotzen ditut, ezin dut euskaraz ikasi”; eta abar. Ez dugu urrutira begiratu behar: Oarsoaldeko ikastetxeetan ere, ikasleok eskubide urraketa ugari jasaten baitugu. Hau guztia, gainera, ez da atzoko kontua. Urteak daramatzagu egoera hau salatzen. Egun, ikasleon eskubideen urraketak, etengabeak dira. Euskal ikasleria urkatu nahian dabiltza, kolektibo bezala behin betiko desagerta-
D
razi nahi gaituzte. Soka lepoan aspaldi jarri ziguten, mehatxu ugari jasandakoak gara. Bestalde, curriculum arrotzen arabera heztera behartuak gara. Berdin dio Zuberoan zein Gipuzkoan. Alde batetik, atzerritar bihurtu nahi gaituzte, eta bestetik, ez digute geurea, euskalduna, ikasten uzten. Halaber, arrotzak zaizkigun ospakizunak betetzera behartzen gaituzte urtez urte: urriaren 12a, Hispanitatearen Eguna... Zer dela eta ez zituen Oarsoaldeko ikastetxe batek ere ateak egunero moduan zabaldu? Hau salatzeko herri eskolak antolatu genituen eskualdeko hiru ikastetxetan; eguerdian, manifestazio arrakastatsua egin genuen Oreretako kaleetan. Ez, egungo egoeran ezin gara hizkuntzaz zein edukiz euskaldundu. Ezinezkoa zaigu. Eta hau iraultzea bururatzen bazaigu, batzartu, antolatu eta borrokatzea otutzen bazaigu, soka lepoan estutuko digute arnasarik har ez dezagun.
Ikasleon desnazionalizazio prozesuan, aipatzekoa da goi mailako hezkuntzan ikasleok pairatzen dugun egoera. Goi mailako ikasketak gure herrietatik urrun kokatzen dituzte, batez ere estatu frantsesean, ikasle unibertsitari frantsestuak ekoiztuz. Honekin batera, horma erraldoiak eraiki dituzte administrazio ezberdinen arteko mugan, euskal lurralde osoan ikasleak aske mugitzea ia ezinezko izanik. Gainera, Bologna prozesua deritzonak ez ditu soilik euskal ikasleon eskubideak urratzen. Ikasleria osoa kondenatzen du: horren adibidea da, ULOaren (Bolognaren anaia txikiaren) aurkako itxialdi batean parte hartzeagatik kondenatu nahi zituzten 103 ikasleak, tartean, eskualdeko zortzi gazte. Hemendik gutxira, azaroaren 17an, Ikasleon Nazioarteko Eguna izango da. Urtero moduan, aldarrikapenerako beta izango dugu. Ikastetxe guztietako ikasleak kalera aterako gara, eskubideen urraketak salatzeko. Gure eskubideak salgai ez daudela ozen eta argi lau haizeetara zabaltzeko. Beraz, ikasle, badakizu, egun horretarako baduzu zita. Egoera iraultzeko garaia da; borrokari ekiteko garaia. Hortzak erakusteko garaia. Ez zaitzala sokak behar baino gehiago estutu. Itoko baitzara!
hONa
Zapore gazi-gazia raineruak sotoetan daude, arraunlariak oporretan, agintariak telefonoekin belarriak erre beharrean eta ni amaitu berri den denboraldiak utzi didan kresal kirasduna gorputzetik kendu ezinik. Dena esate aldera, denboraldia ona izan da. Bikaina izan da aurtengo liga nagusia, kirol arloan ikusgarria, eta barea; TKE liga adin nagusitasunera iritsi da, eta bere buruaren jabe da. Bigarren mailako liga ere hainbestean joan da, eta lehiaketa horretako trainerurik onenak, Libia-k, egin du urratsa gora. Azken urteetan, armairuetan gordeta egon diren zapi moreek jantzi dituzte, berriz ere, San Pedroko balkoi eta leihoak. San Pedron jantzi, eta auzoan erantzi. Pasai Donibanek galdu-gordean ekin zion denboraldiari, eta Pedreñako itsasoak irentsi zuen Erreka. Unerik txarrenean galdu dute ‘ontzia’, eta auskalo noiz aurkituko duten. Autokritikarik ez dut entzun, eta ez naiz erantzukizunak eskatzen hasiko; sanjuandarren lana da.
T
Baina beste gai batek utzi dit zapore ‘gazigazia’: Kontxako banderak. Astilleroren afera bi jauntxoren arteko burruka bilakatu da: Joxerra Garai (Jaurlaritzako kirol zuzendaria), eta Victor Sainz de la Maza (Astilleroko presidentea) elkarri mokoka dabiltza TKE liga hasi zenetik, eta Kontxako estropadan jo du goia bien arteko ika-mikak. Ez naiz De la Mazaren esanak eta ekintzak epaitzen hasiko; ez da nire ezer. Baina, eta erabat lotsatuta, Joserra Garairenak epaitu eta salatu beharrean nago, Euskal Herriko kirol ontziaren lema baitarama. Galdera honetxek narabil: nola liteke giroa baretu behar duen AGINTARIA sua pizten ibiltzea sailkatze egunean piztu zuen bezela? Euskadiko eta Gipuzkoako federazioak ipurdia agerian zutela utzi zituen, “agintzen dut” esan beharrean, “uste dut” zioen agiria zabaldu zuelako. Besteren batek ere merezi du mailaz jaistea, eta betiko.
Juanan Legorburu
09
o010-011_on
18/10/06
12:27
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Agustin Migeltorena
Hilaren errepasoa
OLATZ MITXELENA
Txikizioa Pasaiako udaletxean ati baino gehiagori ezinegona azaleratu zaigu Pasaiako udaletxean gertatutako erasoarekin. Inork esan duen bezala, udaletxea denona delako. Barru-barruan daramagun ezinegona, baina, ez da bakarrik pasaitar guztion udaletxean txikizioa egin dutelako. Zabalagoa da. IĂąaki de Juanarekin egiten ari diren bidegabekeria judizialak aztoratzen gaitu. Eta, dudarik gabe, egun hauetako ezinegonak badu arrazoi sakonagorik ere: behiena, segur aski, denok ere bideratua nahi genukeen balizko prozesua bihurri zaigulako, nekoso.
B
Gaintxurizketa aintxurizketa baserria errepidea zabaltzeko bota omen dute. Progresoaren jainkoa asegaitza bezain gupida gabea da: egunero exijitzen digu sakrifizio berri bat haren aldarean, ura eta argia etxezuloetara iristen ez ziren garaietara itzuliko ez bagara. Hori
G LANDER ZURUTUZA
10
o010-011_on
18/10/06
12:27
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Haustura
Behi eroak
utxi garelako izanen da seguru aski, baina euskaldunok ez bide dugu askoren beharrik gure artean haserretzeko. Alegia, aski dugula gutxi batzuk biltzea, bitan banatzeko. Nik zera proposatuko nieke Euskal Herriko soziologo adituei: Donibaneko-Koxtape sindromea azter dezatela. Seguru nago oso baliagarri litzaigukeela herrigintzan, politikagintzan eta bururatzen ahal zaizuen zernahigintzan. Zertan den sindromea? Hasteko bildu, eta bildu ostean, banatu. Banatuan, ezer gutxi garela eta, berriz biltzera egin. Batera zein bestera, edo akaso horregatik, datorren urtean Pasai Donibaneko talderik ez da izanen TKE ligan.
O
G
sinistarazten digute behintzat jainkoaren profetek eta sazerdoteek. Eta guri, sinestun onak izanen bagara, amen egitea baino ez zaigu egokitzen. Ezin kexatu, gainera, beste erlijioen aldean, sazerdoteak nortzuk izanen diren herritarrok aukeratzen dugu eta!
Luis Goya utako askok orain dela gutxi ezagutu genuen. ‘Egunkaria auzia’ eta berde-ei esker. Orduantxe konturatu ginen euskara zinemaren mundura hurbiltzen saiatutako buruargi horietakoa zela. Gutako batzuk ikastolara joan ez ginen belaunaldikoak gara. Euskaraz argitaratzen zen Arantzazuko egutegia zen gure etxeetan euskal kulturaren aztarna bakarra.
G
roitzen nolako zalaparta izan genuen behi eroen kasuekin? Bolada luzean ez ginen beste ezertaz mintzatu. Batek daki zerk edo nork eragin zuen berri hark halako dimentsioa hartzea. Garbi dago, ordea, hedabideek egin zuten biderkatzaile lana izugarria izan zela, kontziente izan edo ez. Gaitzak kalte ekonomiko handia eragin zuen, baina egonen zen, seguru, onuradunik ere. Besteak beste, Europako behi haragiak uzten zuen hutsunea betetzen zuenarena. Oiartzunen azaldu zen behi eroaren kasuari berri txikiaren kategoria eman zaio. Eta ongi da hala izatea, baina nork erabakitzen du zer den berri eta zer ez? Honetan ari garela, oroitzen zenbat titular bete ziren hegaztien gripe famatuarekin? Ziur izan horretan ere izan dela onuradunik.
Gure semealabek, berriz, Kalabaza Trinpontzia ikusi dute. Gazteagoek ez dute aldea sumatuko, guk bai, ordea.
11
o012-016_on
19/10/06
12:21
Página 1
nagusia
TONI STRUBELL I TRUETA idazlea
“
Herri baten kultura nola suntsitu jakin nahi duenak jo beza Kataluniara” Testua: Ion Ansa Argazkiak: Lander Garro
stegun buruzuria. Errenteria-Oreretako taberna ezagun batean gaude, arratsaldeko lauretan, Toni Strubell (Oxford, 1952), ebakia, grabagailua eta laurok. Luze mintzatu gara, nahi baino gutxiago, ordea. Zabal, nahi baino estuago, ordea. Euskal Herriaz eta Kataluniaz, euskaraz eta katalanez hitz egin dugu. Gustura, astegun buruzurian. Buruarekin, baina zurikeriarik gabe.
Akats larria zela pentsatu nuen Frankoren ondorengoek inposatutako hura onartzea. Lituanian, adibidez, ez ziren Sobietar Batasunetik irten guztiari ‘bai’ esanda, korsikarrek ere ez diote frantziarrei denean men egiten, eta euskaldunak ez ziren makurtu konstituzioaren aurrean. Zentzu horretan, Euskal Herrian gustukoagoak nituen koordenadetan bizitzeko aukera aurkitu nuen.
Zerk dakar katalan bat Euskal Herrira?
Duela urte batzuetatik hona, tantakako jarioa dago Kataluniatik Euskal Herrira. Madril eta estatu osotik ere bai. Euskal Herriak bizi kalitate ikaragarria eta bizirik dagoen herria eskaintzen ditu, eta hori erakargarria da askorentzat.
A
Nire kasuan bi arrazoi nagusi aipatuko nituzke. Bata, familiatik datorkidana litzateke. Exilioan geundela, nire aitona harpidetua zegoen Argentinako euskal argitalpen guztietara. Esan daiteke gure etxean euskarazko liburu gehiago zeudela gaztelerazkoak baino. Bera hil zenean nik jaso nituen liburu haiek guztiak, eta benetan identifikatuta sentitu nintzen Euskal Herriarekin. Bestea, motibazio politikoarekin lotuagoa dago. Exiliotik itzulita, trantsizioan, desengainu handia hartu nuen katalanek konstituzioaren aurrean izan zuten jarrerarekin. 12
Ez zara bakarra...
Hori zerbaiten adierazle izango dela uste al duzu?
Kataluniaren kasuan, neke handia dago politikari dagokionez. Euskal Herrian erabakitzeko eskubideaz eta lurraldetasunaz hitz egiten duen prozesu oso bat dago martxan. Katalunian lurraldetasunaren ideia erabat zapuztua dago, eta nazio moduan erabakitzeko eskubidea ia ez da aipatu ere egiten.
o012-016_on
19/10/06
12:20
PĂĄgina 2
politikanagusia
“
Hemen erabakitzeko eskubideaz eta lurraldetasunaz hitz egiten duen prozesu bat dago martxan; Katalunian nazio moduan erabakitzeko eskubidea ia ez da aipatu ere egiten �
13
o012-016_on
19/10/06
12:20
Página 3
politika nagusiap
“
Frankismoarekin kaltetuen atera zen herria Katalunia izan zen, zalantzarik gabe”
“
Liburu bat aterako dut, eta bertan honakoa azaltzen dut: PSOE izan zela frankismoaren garaipenik handiena”
Otsailaren 18an manifestazio ikaragarria egin zen Bartzelonako kaleetan erabakitzeko eskubidearen alde...
Bai, egia da. Kataluniako soziologia interesgarriagoa baita politika baino. Herritarrak ez daude batere gustura euren politikariekin. Alderdiek soziologia horretatik xurgatzen dute, baina beren oinarriak gaizki tratatzen dituzte oso, eta herriarengandik urrunegi daude. Euskal Herrian alderdiek egoitzak dituzte kaleetan: batzokiak, herriko tabernak eta abar. Jendea trago bat hartzera edo afaltzera joaten da, bilgune dira askorentzat. Katalunian alderdi baten egoitza izan daitekeen gauzarik tetrikoena da. Zer dela eta gertatzen da hori?
Arrazoi historikoetara jo behar dugu kontua behar bezala uler14
Soslaia Toni Strubell i Tuerta 1952an sortu zen Oxforden. 36ko gerra zela eta, familia erbesteratuta zuen bertan. Aita ingelesa badu ere, amaren aldeko familia Kataluniakoa da. Bere aitona Bartzelonako ospitale famatu bateko zuzendaria zen. Londresen bizi izan zen bost urte bete eta Bartzelonara joan tzeko. Frankismoarekin kaltetuen irten zen herrialdea Katalunia izan zen, zalantzarik gabe. 30. hamarkadan egin ziren hauteskunde guztietan, alderdi katalanistak izan ziren hiru bozkatuenak: ERC, Lliga de Catalunya eta Accio Catalana. Trantsizioa pasata izan ziren lehen hauteskundeetan, ordura arteko azken hauteskundeetan botuen %40 zuen alderdia
zen arte. Zazpi urterekin, berriz, Madrilera joan zen bizitzera eta 1961ean Oxfordera itzuli zen. Bertan, eskolan eta unibertsitatean aritu zen, eta 1975ean, Txiki eta Otaegiren afusilatzeen aurkako mitin batean hartu zuen parte. Bartzelonara itzuli zen urte hartan, eta 1978an Gironako
Olot herrira joan zen. 1981ean etorri zen Euskal Herrira bizitzera, Hondarribira, hain zuzen. Ia hamar urte eman ondoren, Gironara itzuli zen, eta hiru urtez aritu zen Gironako ERC alderdiko presidente. 1992an, atzera Euskal Herrira, Errenteria-Oreretara, itzuli, eta hemen bizi da oraindik.
hau da, ERC (Esquerra Republicana de Catalunya), ez zen legala. Frankismoak kataluniar gizartea hautsi zuen, eta ondorioz ordura arte indarrik ez zuten alderdiak oso indartsu sartu ziren.
la liburu horrekin. Bertan, PSOE frankismoaren garaipen handia izan dela azaltzen dut. Alderdi honek ez zuen inoiz botuen % 3 lortu Katalunian. Trantsizioan lau katu baino ez ziren. PSC-ren bidez, PSOE alderdi handi bihurtu da, egun komunikabide gehienak eta hautesleen botu gehienak dituena. Haientzako, Katalunia ez da nazioa. Ondorioz, garai
Alderdi ‘arrotzak’, nolabait.
Katalunian erabat arrotzak zirenak. Primizia bat emango dizut: liburu bat prestatzen ari naiz, eta badakit etsai asko egingo dituda-
o012-016_on
19/10/06
12:19
Página 4
politikanagusia
Obra oparoa IDATZITAKO LIBURUAK Sunyol, l'altre president
màrtir, (Sunyol, beste presidente martiria, 1996). El cansament del catalanisme, (Katalanismoaren nekea, 1997). Les penyes barcelonistes (Bartzelonako peñak, 1998). Josep Narcís Roca i Farreras i l'origen del nacionalisme d'esquerres, (ezkerreko nazionalismoaren jatorria, 2000). batean zalantzan jarri ere ezin ziren gauzak daude gaur egun zalantzan. PSOEk PSC erabat jan du. Martxa honetan PSE-EE bera PSC baino hobea dela esango dugu. Negargarria da. Frankismoaren garaiko errepresioa ere gogorra izan zen.
Ikaragarria. 36ko gerrak Euskal Herrian urtebete iraun zuen bitartean, Katalunian hiru urte iraun zituen, et a hogei aldiz hildako gehiago izan ziren. Baina kontua ez da errepresioa zenbatekoa izan zen, errepresio horrek zein ondorio izan dituen baizik. Eta hor Euskal Herriarekin alde nabarmena dago. Adibidez, Gernikaren bonbardaketaren 50. urteurrenean, euskaldunek 70.000 pertsona bildu zituzten Gernikan. Gudariaren figura mito bihurtu zen, eta garbi dago gerra garaian nor zen nor. Katalunian ez dugu memoria historikoa egoki kudeatu. Lotsagarria da, esaterako, Lluis Companys-ekin gertatzen dena, inongo herrialdeetan onartu ezingo luketen ahanzturan galduta dago. Salamancako paper famatuen auziak zerbait hobetu duela dirudi.
Ni Duintasunaren Aldeko Batzordean ibili nintzen. B atzorde honek, alderdikerietatik at, memoria historikoaren berreskuratzearen alde, eta paperak Kataluniara itzultzeko egin zuen lan. Lortu genuen, baina arazoa sakonagoa da. Katalauniako politikari eta komunikabideek Kataluniako
L'autoestima dels catalans, (Katalanen autoestimua, 2003. –Koordinatzaile–). Les mentides del PP, (PPren gezurrak, 2004 –askoren artean–). Polítiques de la memòria, (Memoriaren politikak, 2004). Un català entre bascos (Katalan bat euskaldun artean, 2005). Isabel Cinc hores (Isabel Bost ordu, 2005 –antzerki obra da).
historiaz ez dutela ezer jakin nahi dirudi. Nazien kontzentrazio eremuetan milaka katalan hil ziren, eta 2005 arte ez dute horri buruzko libururik egin. Bartzelona futbol taldeko presidentea hil egin zuten gerra zibilean eta Generalit ateak, unibertsit ateek et a Barçak berak ez dute ia ezer egin. Transizioan memorioa historikoa berreskuratzeko aukera galdu genuen. Hori larria da.
Benetan larria. Begira, katalanok gure eskubide historikoak galdu ditugu Espainiaren kontra borrok atu garelako. Eusk aldunak baino gehiagotan. Euskaldunek paktatzen jakin izan duzue, eta horregatik mantendu dituzue iraganean zuen eskubide historikoak. Kontrako irudia izan arren, uste dut euskaldunak politikari hobeak zaretela katalanak baino. Euskal Herrira transizioa bukatuta etorri zinen, 1981ean. Zer aurkitu zenuen hemen?
Lehentasunak garbi zituen herria. Sortzeko gaitasuna zuena. Mugitzen zena. Inork ezer oparituko ez ziola garbi zuena. Katalunian Generalitatea berreskuratzearekin “hau egina dago” pentsatu genuen. Euskal Herriak aurrera jarraitu zuen bere lehentasunen alde. Hemen sentsazioa dugu Katalunian lehentasun handiagoa ematen zaiola hizkuntza politikari Euskal Herrian baino.
Hori bi modutara ikus daiteke: al-
Euskara eta katalana Euskara eta katalana dira Toni Strubellen bi hizkuntza kuttunak. Esan beharrik ez dago katalanez primeran moldatzen dela. Baina euskaraz ere egiten du, berak umilki aitortzen duena baino askoz ere hobeto. Ideia sakonak azaltzeko gai ere bada. Errenteria-Oreretako Xenpelar derdi praktikotik eta alderdi emozionaletik. Ez nuke esaten jakingo bietan zein den garrantzitsuena. Katalunian eskola derrigor katalanez izateko hautua egin genuen. Euskal Herrian, aldiz, gurasoen eskuetan utzi zen seme-alabak euskaraz ala gazteleraz matrikulatzeko erabakia. Eta hor bi jarrera oso desberdindu antzematen dira. “Eskola katalanez da, kitto” esaten duena, eta “Eskola
AEK euskaltegian aritu zen ikasle, Idurre Lekuonarekin, eta antzematen zaio, bai, ikasle fina izan zela. Orain, dakien euskara sakontzeari ekin nahi diola aitortu du. Ez da eredu txarra, dudarik gabe, ereduari jarraitu nahi dioten guztientzako, behinik behin. euskaraz izan dadin presioa egiten jarraitu behar da” dioena. Orain Kilometroak egin berri da Oiartzunen. Herri oso bat mobilizatua, gurasoak, haurrak, irakasleak... lan militantea egiten. Katalunian Manresako bati esaten badiozu Kilometroak antolatzeko, zertaz ari zaren ere ez dakiela erantzungo dizu. Katalunian Correllengua egiten da, Korrikaren parekoa. 15
politikanagusia
politika nagusiap
Eta arrakastatsua da gainera. Baina horri buruz ez du La Vanguardia-k ezer esango. Euskal Herrian, Diario Vasco-k berak ere lehen orrialdean aterako du, errealitatetik at geratuko da bestela. Euskaldunek gaitasun ikaragarria duzuelako, militantziatik abiatuta, gizartea aldatzen duten gauzak sortzeko. Ikastolen sarea izan daiteke adibide on bat. Lan militante hori ez da hemen bakarrik emango...
Katalunian militantziak oso prestigio gutxi du. Ikusia nago, Oreretan, ezker abertzaleak manifestazio batera joateko autobusak antolatu, eta 18-19 urteko mutikoak negarrez joateko lekurik ez dutelako. Hori Katalunian gertatuz gero, “begira, orain zinemara joan gaitezke”, esango lukete. Euskal Herria eta Kataluniaren artean, politika alde batera utzita, bada nolabaiteko maitasun istorio bat. Uste al duzu maitasun maila bera dela alde bietan?
Companys jakina denez, 36ko gerran eraildako Generalitateko presidente izan zen Lluis Companys. 2000 urtean Irunen egin zitzaion omenaldiaren antolatzaile aritu zen Strubell. “Hunkigarria izan zen, baina Lluis Companys-en figura erabat baztertuta dago, Europako beste inongo herrialdek ez luke onartuko berekin egiten ari direna. Berreskuratu nahi izan genuen”. Katalanek biziki maite dituzte euskaldunak. Baina, hala ere, ez da hori beti Euskal Herriko iritzi publikora iristen. Jende askok ez daki Katalunian zer nolako babesa eman zaion Egunkaria-ren auziari. Euskal politikariak ere ondo hartuak izan dira beti. Euskaldunek, aldiz, Katalunia maitatu nahi dute, baina sarri ez dute horretarako motiborik aurkitzen, ikuspegi abertzaletik ulertezinak diren
Katalunia, hitz gutxitan 7 milioi biztanleko herria. Hiru laurdenek baino gehiagok dakite katalana eta erdiak baino gehiagok du bere lehen hizkuntzatzat. Katalana, Herrialde Katalanak deitzen dugun eremu osoan hitz egiten da: Katalunia, La Franja (Aragoiko ekialdea), Katalunia iparraldea, Andorra, Valentzia, Balear irlak eta Sardinia irlako L’Alguer-en. Guztira 10 milioi hiztun inguru. Sei katalanerazko telebista kate nazional daude: gauza asko egiten direlako Katalunian. Zergatik?
Zaila da azaltzea, oso zaila. Esaldi batean laburtu beharko banu, euskaldunek zuen herria gehiago maite duzuela esango nuke. Katalunian autogorroto ikaragarria dago. Baina, katalanek zuen kultura guk baino gehiago zaintzen duzuela dirudi.
TV3, K33, 3/24 Katalunian; Canal 9 eta Punt 2 Valentzian eta IB3 Balear irletan. (Azken hirurek gazteleraz ere ematen dituzte saio batzuk). PSC (PSOE) alderdiak agintzen du Kataluniako Generalitatean, ICV (IU) alderdiarekin koalizioan.PKK (Euska Preso Politikoen Kolektiboa) taldearen barruan hainbat preso dauzkate. 40.000 euskaldun inguru bizi dira bertan (30.000 inguru, Bartzelona hirian). Kulturan eredutzat hartzen gaituzue askotan, baina hori ez da erabat zuzena. Sardana bat irratian aditzeko Katalunia iparraldera joan behar duzu. Kantagintza ere suntsitu eta erridikulizatu egin nahi izan da. Katalunia munduko milaka kulturen parke tematiko bihurtu dute, baina bertakoaz ahaztu dira. Herrialde baten kultura nola suntsitu jakin nahi duenak, jo beza Kataluniara. 16
nagusiaoosasuna Aldarrikatzen dituen printzipioen artean, elikadura dago: zer jan, eta nola jan; horra gakoak
TXINAKO jakintza
Osasuna zaintzeko ohiko medikuntzatik at jotzea gero eta ohikoagoa da; Jose Luis Martinezek Txinako medikuntza ezin hobe ezagutzen du Testuak: Jon Ansa Argazkiak: Lander Garro 17
nagusiaoosasuna ose Luis Martinez Donostian jaio zen orain 59 urte, baina Lezon bizi da egun. Dirudiena baino bi hamarkada gehiago ditu. Txinatar medikuntza ikasketak egin zituen, Donostian. Madrilen eta estatu osoan barrena ibilia da ikasketak osatzen, eta hainbat laborategitan aritu da bere burua prestatzen. Aikido irakaslea ere bada. Ez da, beraz, geldirik egotekoa.
J
tzeko hainbat gako eskaini diezaizkieelako. Txinatar medikuntza ez da atzo goizekoa. Jakituria ikaragarria du atzean, milurtez milurte pilatua. Beraz, tradiziozko medikuntza da. Egun, medikuntza bi atal nagusitan banatuta dago: medikuntza ofiziala eta alternatiboa deitzen dutena. Martinezek medikuntza ofiziala ez dela tradiziozko medikuntza argitu du, txinatarra, esa-
‘Putakumea!’ Nola jokatu norbaitek etorri, begiratu txarren bat egin eta bat-batean, inolako arrazoirik gabe, putakume –adibidez– esaten badigu? Lepoa jokatuko genuke gehienok handiagoren batekin erantzungo genukeela. Ez da, Martinezen iritziz, biderik egokiena. “Inork putakume edo antzekoren bat esaten digunean, bera haserre
dagoelako da, eta batez ere, gu haserrarazi nahi gaituelako. Nik, adibidez, ‘sasiko’ erantzuten badiot, berak irabazi du, haserretu egin naiz”. Onena, hortaz, “niri esan izan ez balit bezala jokatzea da”, hobe baita “liskarra elkarrekin bi garagardo edanda konpontzea elkarri mutur joka baino”. Ez al zaizue iruditzen arrazoi osoa duela?
Martinezek naturaren garrantzia azpimarratzen du; gure osasunaren sekretua hor dagoela esaten du
Mugitu, hori bai, harmoniaz mugitzen da. 24 urtetan ezkondu zen Lezora, eta bertan bizi da oraindik. Bere etxean hartu du ON, igande goizez, bizitza osasungarriaren artea praktikatzen dutenen ordutegian. Txantxak egitea gustatzen zaio, osasuna txantxetarako kontua ez dela inork baino hobeto badaki ere. Asko daki osasunaz; bizitzaz, gehiago. Bere sekretua bi hitzetan laburtu du: ondo bizitzea. ON aldizkaria berekin bildu da, bere jakinduriak irakurleei hobe bizi-
terako, askoz ere zaharragoa delako… Duela bost mila urtekoa, alajaina! Hala ere, izendapen horiekin segitzen du medikuntzaren munduak. "Mendebaldean, odolak zainetan bor-bor egiten zuela 1400. urtean jakin genuen. Txinatarrek milaka urte lehenagotik zekiten hori". Ez da argumentu txarra. Nola jakin zuten, ordea, ez da hain istorio polita: "bizirik zeuden gizakiekin egiten zituzten esperimentuei esker garatu zen hainbeste txinatar medikuntza. Pertsona horiek presoak ziren, exilia-
tuak, edo txantaia ekonomikopean horrelakoak egitera behartzen zituzten nekazariak". Ireki egiten zituzten, literalki. "Haiek bazekiten hor barruan bazela gorputz organo bat taupaka ari zena, eta hori kenduz gero, pertsona hil egiten zela".
ORRATZEN MIRARIA. Hortik aurrera, saiakera sofistikatuagoak egiteari ekin zioten, esaterako: “Gorputzeko puntu batean orratz batekin ziztatuta, gorputz organo batean eragiten zela jabetu
ziren". Honela, "ikusi zuten puntu batean orratza sartu eta gibela estutu egiten zela, edo beste batean eraginda bihotza handitu egiten zela". Mendebaldean hildakoekin egin izan dira ikerketak. Agian horregatik dago bi medikuntzen artean hainbesteko aldea. Medikuntza ofizialaren helburua gaitzak sendatzea da, hori badakigu, baina zein da txinatar medikuntzaren helburua? "Ez gaixotzea. Gaitzaren errora joan beharra dago, gaitza nondik eta zergatik 18
Osasuna, odoletik hasita Odol taldeak eta elikadura egokia guk uste izan duguna baino askoz ere lotuagoak daude. Rh-ak hainbesteko garrantzia duen herri honetan, odol taldea elikadura egokiarekin uztartzea kontuan hartzen ez dugun xehetasun garrantzitsua da. “Odol talde bakoitzari elikadura mota bat dagokio, adibidez ‘O’
Gazte mantentzen da Jose Luis Martinez: lehiarik gabeko kirola egiten du horretarako.
sortu den jakin behar da”. Gaitzak ez baitira geldirik egoten, bere garapena dute. “Sarri gertatu izan zaigu buruko minez egotea, eta minak berez aldegitea. Kontua da, mina joatearekin gaitza ez dela osatu, ezta gutxiago ere. Gaitza garatu egin da, eta bestelako minak ekarriko dizkigu”. Sekulako jarioa du Martinezek. Gozamena da hari entzutea. Eta gozamenak ondo bizitzearekin du zerikusia. Ondo bizi, ez gaixotzeko. Zer da, baina, ondo bizitzea? “Ondo bizitzeko kontuan hartu behar dugu zer jaten dugun eta jaten dugun hori nola jaten dugun”. Ez da dirudiena bezain erraza. “Barazkiak jatea osasungarria da oso. Baina senarrarekin liskarra izanda gero jandako barazkiek ez digute onik egingo, gure estresak, urduritasunak, gaizki egote horrek liseriketari
eragingo diolako”. Harmonia onean jan behar dugu, hortaz, ondo jan nahi badugu. Jaten duguna ondo aukeratzen ere jakin behar dugu. “Produktuaren azalari erreparatzen diogu edukiari baino gehiago; ez dugu zomorrorik duen barazkirik nahi, onenak horiek baldin badira ere”.
KIROLA, PATXADAZ. Jatea bakarrik ez, beste hainbat gauza ere zaindu behar ditugu bizimodu egokia izateko. Kirola egitea ezinbestekoa dela bagenekien. Baina honetan ere, egiteko moduak berebiziko garrantzia du. “Kirola egin behar da, baina neurrian, sistematikoki eta lehiakortasunik gabe: irabazteak ez du garrantziarik”. Horretan, euskaldunok, zalantzarik gabe, badugu zer ikasia. “Kirola bikaina da adrenalina
askatzeko, barrenak garbitzeko, buruko estresa kentzeko”. Esan eta egin. Astean lau ordu eta erdiz aritzen da Aikido egiten. Kirol honen helburua mugimendu perfektuak, harmonikoak, egitea da, inolako lehia edo konpetiziorik gabe, eta hori bat dator ez gaixotzearen filosofiarekin. “Ez dugu irabazi behar, ez galtzea da kontua”. Inork erasotuz gero, “bere indarraz baliatuta min egingo diogu guk gal ez dezagun, baina kalterik eragin gabe”. Pentsarazi egiten duen horietakoa da Martinez. Eta pentsarazteko, lehenik pentsatu egin behar da. Gaur arte ez genuen hain garbi ikusi pentsatzeak osasunerako izan dezakeen garrantzia. “Pentsatzea ere osasungarria da”. Pentsatzeko moduak eta moduak daude, eta hori zuzenean lotuta dago gure gorputzaren osasunarekin. “Pentsamendu txarrak dituen pertsonak gorputz txarra izango du”. Jarrera ona edukitzea garrantzitsua da: “Bizitza harmonian bizi behar da, unibertsoarekin, inguruan ditugun gauza txiki horiekin guztiekin, bat eginda, ez haien aurka joanda”. Eskuak erabiltzen ditu lezoarrak bere argudioak indartzeko. Eta ezpainetatik kendu ezin duen irribarre lasaia, patxada sortzen duena. Medikuntza alternatiboa esaten zaion horrek medikuntza ofizialarekin izan duen harremana baino harmonikoagoa, ezbairik gabe. Medikuntza ofizial horrek ez baitu gaur arte jarrera irekiegirik izan. Gauzak, hala ere, aldatzen ari dira. “Europan medikun-
taldekoentzako haragia mesedegarri da”. Euskal Herrian ‘O’ taldeko pertsona ugari gara, horregatik gara hain txuletazaleak”, Martinezen arabera. Gauzak honela, aholkutxo bat: hurrengo dieta egiten hasi aurretik begira ezazu zein janari komeni zaion zure odol taldeari. On egingo dizu, zalantzarik gabe.
BIZIRIK
Txinatar medikuntzak jakintza asko pilatzen du: hasieran, izan ere, gizaki biziekin praktikatzen zuten EZBERDINTASUNA
Mendebaldeko medikuntzak, sendatzea du helburu; Txinakoak, aldiz, ez gaisotzea tza ez ofiziala homologatzeko asmotan dabiltza, baina ikusi beharko”. Mediku ofizialen aldetik, jarrera gero eta irekiagoa somatzen du berak. “Asko dira bestelako medikuntza motekin elkarlanean hasi diren medikuak”. Hori da, bere ustetan, biderik egokiena, bi medikuntzek batera jardutea. “Demagun, infekzio bat sendatu behar dela. Medikuak antibiotikoak emango dizkio gaixoari infekzio hori osatzeko, baina antibiotiko horrek kalteak eragingo dizkio gaixoari, hondakinak uzten dituelako. Kasu horretan produktu biotikoen bidez beste mediku batek hondakin horiek garbi ditzake”. Esaten duen horretan sinesten duela erakutsi digu Martinezek. Luze aritu gara, hala ere, “orduak eta orduak eman ditzakegu honi buruz hizketan”, ohartarazi du berak. Beste batean beharko du, gure bizitza erritmo honek gehiagorako tarterik ez digu eta ematen. Ondo bizi! 19
o020-023_on
24/10/06
12:08
Pรกgina 1
mendia nagusiam
HIMALAIAK lapurtua
Urrian 15 urte bete dira Manu Badiola oreretarrak Makalun behera bizitza galdu zuela; asko eman zion mendiak, eta baita asko kendu ere Testuak: Lander Garro Argazkiak: Badiola-Rubio familia 20
o020-023_on
24/10/06
12:06
Página 2
mendia nagusiam enio bizikoa, pertsona ona, aita hobea, eta mendiaren maitale porrokatua. Horrelakoxea omen zen Manu Badiola oreretarra –pasaitarra jaiotzez–. Eta horrelaxe eraman zuen Makalu mendiak, zorigaitzeko egun batean. Badiola betitik ibilia zen hormetan gora eta behera. Sekulako erakargarritasuna sentitzen zuen grabitatearen aurkako borroka horrekiko. Urriaren 2an Makalu (Himalaia, Nepal/Tibet) mendatetzarraren gailurra lortu zuen, Carles Vallés lagunarekin batera. Beherako bidea hasi eta berehala, ordea, izotzaren aurka laprast egin zuen, euslekua galdu, eta 1.000 metroko zuloan amildu zen. Hantxe galdu zen, betiko. “Ezustekoa ikaragarria zen, egun gutxi lehenago espedizioaren arrakastaren berri iritsi zitzaigulako”, azaldu du Marina Rubio emazteak. Zer diren gauzak, ordea: “Nik beti pasatzen nuen gaizki Manu mendira joaten zenean, baina azken honetan sentimendu maltzurra nuen. Gailurra lortu zutelako albistea eman zidatenean, Amets semeari albistea ematera joan nintzen. Hura autobusetik jaitsi, eta zera esan nion, konturatu gabe: Amets, aita hil da. Lapsus a izan zen, noski, baina sentimendu hura nonbaitetik zetorren”. Handik egun gutxira deskubritu zuen oharkabean esandako hitzok zentzua bazutela, egia zirela.
J
LAGUN BURUGOGORRA. Urte
mordoa zen Badiolak Bartzelonako Mataró herrian zuela lubaki nagusi, han zituela mendiko lagunik onenak. “1981ean ezagutu genituen Marinak eta biok, han autobusean genbiltzala. Hantxe ezagutu genituen Mercé Macia (Theta ezizenez), Toni Sors, Serghi Escalera, LLori, eta beste hamaika lagun”, aipatu zuen Badiolak berak. Gerora elkartzen hasi ziren, Euskal Herrian, Piriniotan, eta Katalunian, eta laguntasuna sendotuz joan ziren, eta laguntasuna mendizaletasunarekin uz-
‘Beltz handia’ Makalu hitzak, beltz handia esan nahi du. Halakoa da mendate hau: beltza eta erraldoia. Munduko 14 gailur garaienen artean dago, Nepal eta Tibet artean, Himalaia mendilerroan, Everest-etik oso-oso gertu. Lehen igoera L.Terrayk eta J.Couzik lortu zuten, 1955an. Mendatea, ordea, 1931 urtean eman zen ezagutzera, George Mallory ospetsuak gidatutako talde batek argazkiak egitea lortu baituzen. Mallory Everest ikertzen ari zen, Kanghung glaziarra, zehazki, eta orduan lortu zituen mendatearen lehen irudiak. 50. hamarkadan hainbat saiakera egin ziren gailurra lortzeko, baina denak alperrikakoak izan ziren. Malloryk berak saiakera bat egin zuen, eta bere espedizioko zazpi kide hil ziren, arraildura batetik amilduta. Mallory bera bortizki gaisotu zen ekitaldi hartan, eta saiakera bertan behera utzi zuten. 55eko taldeak gailurra zapaltzea lortu zuenean, Makalu ezinezko gailurtzat jotzen zen, hain zen izugarria bere ospea. Badiola eta Vallesen aurretik, lau euskaldunek lortu zuten Makaluren gailurra zapaltzea. Kike de Pablok eta Mari Abregok 1984. urtean gailendu zitzaizkion beltza handia-ri. 1985ean, berriz, Juanjo San Sebastianek lortu zuen gailurrera iristea. Lau urte beranduago, 1989an, beste espedizio batek bota zion erronka mendateari, baina 150 metrora geratu ziren. Kike de Pablo bera zen horietako bat, Juanito Oiartzabal, Atxo Apellaniz, eta Juan Luis Zuloagarekin batera. Felipe Uriare euskalduna da Makalura gehienetan igo den euskalduna, bitan igo baita. Lehena 1988an izan zen, eta bigarrena, berriz, 1991ean. Lehenego aldian Iñurrategi anaiekin iritsi zen tonorrera. Osterantzean, beste hainbat euskaltartzen, jakina. “Nik beti esaten nion nire lagun burugogorra zela”, aipatu zuen Vallések Badiola hil eta berehala, Euskal Herrira omenaldian parte-hartzera hurbildu zenean (Egin, 1991ko urriaren 18ko alean). “Halakoxea zen, gogorra eta indartsua, baina oso bihotz onekoa”. Vallések asko ezagutzen zuen Marina Rubio emaztea, eta Errenteria-Oreretara iristerakoan egin zuen lehenengo gauza, Marinari barkamena eskatzea izan zen. Igoerari dagokionez, Vallések horrela gogoratzen du: “Seigarrenak ginen harri multzo hori zeharkatzen. Azken bi gauak lozaku gabe pasatu genituen, 7.300 eta 8.00 metrora, hotza uxatzearren elkarri besarkatuta. handik aurrera, teknikoki, gailurra erraza izan
dunek Makaluren gailurra zapaldu dute. Juanito Oiartzabalek 1995ean lortu zuen igotzea, maiatzaren 8an. 2002an lehen emakumeak lortu zuen gailurra, Edurne Pasabanek, hain zuen. 15 baino euskaldun gehiagok lortu dute Makaluren azken metroak igotzeko proeza.
zen. Eguraldia ona zen, 25 gradu zero azpitik egon arren, eta orduko 80 kilometroko haizea. Gailurra lortu ondoren, lasai jaisten hasi ginen. Ni piska bat atzetik nindoan, nekatuago nengoelako, eta, halako batean, laprast egiten ikusi nuen. Erreakzionatu gabe geratu nintzen, eta erortzen ikusten nuen. ‘Zer ari zara, zergatik ari zara erortzen?’, galdetu nion une batez, bakarrik hizketan-edo. Ez zitzaidan besterik bururatu. Harri lerro horretan atzera eta aurrera hasi nintzen, bere izena oihukatuz. Ordu betez aritu nintzen, baina ez zitzaidan erantzunik iritsi”. Ezintasuna eta samintasuna nahasi zitzaizkion Vallés-i une horretan, eta ezin izan zituen malkoak ekidin”. Txikituta geratu nintzen, baina behera jarraitu nuen,
senideei albistea eman arte gelditzeko asmorik gabe, etenik gabe”. “Ni ez nintzen espedizio horretan izan, baina den-dena oso gertutik jarraitu nuen: ikaragarria izan zen gertatutakoa”, esan dio ON-i Marce Macia Theta-k. “Urteak ziren Manu ezagutzen genuela, sarritan joaten ginen Oreretara, eta oso ilusionatuta zegoen bere inguruko kontuekin. Bere familia, adibidez, ikaragarri maite zuen. Bihotza banatuta zuen, mendiak erakartzen zion, baina familia ez zuen inoiz ahazten. Non gelditzen zen, han ateratzen zituen argazkiak. Igotzerakoan ere, buzo azpian gertukoen irudiak sartzen zituen. Oso maitagarria zen, isila, apala, hitz gutxikoa, tematia, eta oso ona. Gizon handia. 21
o020-023_on
24/10/06
12:04
Página 3
mendia nagusiam
Borroka baten kronika Rubio eta Badiola, mendi zaletasunari esker bezala, autobus gidari zirelako ziren ezagun herrian, Errenteria-Oreretan. “Autobus bat erosi genuen, eta gero beste bat, handiagoa, han eta hemen zerbitzuak egiteko. Horretaz bizi ginen. Gero biak saldu genituen, Manuk uda osoak mendian pasatzen zituelako, eta nik amatasunaz disfrutatu nahi nuelako. Manuk, ordea, Bengoetxearentzako, Aizpuruarentzako eta Hondarribiako enpresa batentzako zerbitzuak egiten zituen. Langaitzeko zerbitzua ere guk hasi genuen, haurrak eskolara eramateko zerbitzua, hain zuzen”. Marina Rubiok, gaur, Belintxon enpresarentzako gidatzen du, baina urte hauetan matxismoaren atzaparkadak pairatu behar izan ditu. Lehena, Iparbus enpresarena. “Manu hil eta berehala, lan egin behar nuela ulertu nuen, familia aurrera atera behar nuela, besoak jaitsi gabe.
Hildakoak Udalak oposizioak egin zituen, hiri zerbitzua abian jarri behar zuelako, eta 60 bat lagun aurkeztu ginen. Nik irabazi nuen, baina, hilabate gutxira, Iparbusek zerbitzua bere gain hartu zuen, udalarekin akordio batera iritsita. Hil parea egin ondoren, lehen kontratua sinatzeko unea iritsi zenean, ez nindutela beraiekin nahi esan zidaten. Ez zidaten, gainera, arrazoirik eman, baina denborarekin jakin dut emakume izateagatik hartu zutela erabakia. Asko mindu ninduen guztiak, bereziki Iparbuseko buruak pertsonalki ezagutzen nituelako. Oso gogorra izan zen. Gutxira, ordea, Belintxon sortu zen, eta beraiek eman ninduten lan egiteko aukera. Haiekin egin ditut azken 14 urteak, lan eta lan. Rubiok aitortzen duenez, Badiolaren hutsuneak hori ere badu –hutsunearen samintasunaz gain–: etxean, amarena bezala, aitaren papera egin behar izana.
Goiko argazkian Manu Badiolaren sendia agertzen da. Emaztea, Marina Rubio, eta semeak: Hodei eta Amets. Hori zen, Badiola ezagutzen dutenek esandakoaren arabera, Badiolak gehien maite zuena: familia. Ezkerreko argazkian, ordea, Badiolari autobusaren gidariaren eserlekuan ikus dakioke. Horixe zuen ogibidea. 22
Himalaiak bizitzak bertan behera uzteko duen ahalmena ikaragarria da. Manu Badiolarekin batera beste eskalatzaile askok galdu dute bizitza munduko sabai horietan. Juanjo Navarrok eta Toño Mirandak Everest-en eman zuten amore, 1985ean eta 1994ean, hurrenez hurren. Atxo Apellanizek –Badiolaren heriotzaren berri eman zuenetakoa–, K2 mendian galdu zuen bizitza, 1994ean. Felix Iñurrategi, azkenik, 2000. urtean hil zen, bere bizitzako hamabigarren zortzimilakoan, Gasherbrum II izenekoan.
Kanpoan zegoenean, ere, gertakariak gertutik jarraitzeko joera zuen Badiolak. Politika zalea zen. Presoak ikustera joateko autobusa ere, berak gidatzen zuen.
o020-023_on
24/10/06
12:04
Página 4
mendia nagusiam
Lhotse Shar bihotzean Manu Badiola hil izanagatik gogoratuko dugu gehienok. Heriotzak, oro estaltzeko botere ikaragarria du. Badiola, ordea, bizirik gogoratzen dute zinez ezagutzen eta maite zutenek. Eta bizirik zegoela egin zituen azañak ere gutxik ahaztuko dituzte. Horietan nabarmenena, agian, Lhotse Shar-era egindako igoera izan zen. 1990eko urriaren 8an izan zen epikaz eta sentimenduz betetako igoera hori. Manu Badiolarekin batera, bere lagunmin eta mendikide Carles Valles ailegatu zen. Urte bat beranduago Badiolaren erorketa gertutik ikusteko ohore zitala eduki zuen lagun hura bera. Lhotse Shar 8400 metroko harri puska da, eta, Makalu bezala, munduko gailurrik garaienetik –Everestetik– oso-oso gertu dago. 1970ean igo zen lehen aldiz mendate eder eta zail hau. 11 urte beranduago, espedizio suitzar batek gailurra lortu zuen, baina bi kide hil ziren jaitsieran. 1984ean saiatu ziren Badiola eta bere Mataró-ko –Katalunia– lagunak mendatetzarra lehen aldiz eskalatzen. Bitarteko eskasak zituzten, ordea, eta eguraldiak ere gogor zigortu zituen taldearen asmoak. Horrela kontatu zuen Badiolak berak Pirenaika aldizkarian argitaratutako testu hunkigarri batean: “Jende falta genuen, bitarteko gutxi, eguraldi petrala, informazio eskasa; horrek guztiak etxera itzularazi gintuen, mendatearen ipar aurpegia gogoz landu ondoren, biboteak 7.350 metrora igo ostean”. Umorez kontatu zuen Badiolak lehen porrot hura, baina zinez gogorra izan zen hainbesteko lana atzean utzi beharra. Bigarren saiakera hiru urte
beranduago egin zuten, 1987an. Urte horretan elurjauzi batek espedizioko lau kide eraman zituen: Toni Ricart, Sergi Escalera, Paco Porras eta Antonio Quiñones. Badiolak gauza ederrak esan zituen amildutako lagunen inguruan. Toni Ricart, esaterako, logistika aldetik oso ona omen zen. Denek arrazoia ematen zioten, eta hara zer esaten zuen, katalanez: “M´agradaría que alguna vegada em discussiu alguna cosa” (“Gustatuko litzaidake tarteka zerbait eztabaidatuko bagenu”). Lagunek etxera egin zuten, eta hildakoen omenez beste saiakera egitea adostu zuten. Badiolaren lagun Mercedes Macia Theta izan zen, bi urte beranduago, azken espedizioaren zuzendaria: “Argi gera dadila gure aukeraketa ez zela izan Merce neska zelako”, ohartarazi zuen Badiolak. “Bazekien zeintzuk ziren espedizio bat aurrera eramateko engranajeak”. 7.500 metrora iritsi ondoren, ordea, Maciak atzera egin behar izan zuen, makalduta zegoelako. “Sekulako kolpea izan zen guretzako garaiera horretan agurtzea. Zinez estimatzekoa da bere loriaz ahazteko eduki zuen ahalmena”. Azken metroak gogorrenak izan ziren. Apenas zekiten zer aurkituko zuten bidean, oso mendi ezezaguna baitzen. Vallés-ek gaizki pasatu zuen. Une batean bakarrik joetako esan zion, baina Badiolak uko egin zion. Azken 10 metroak egiteko ordubete pasatu zuten. Gailurra lortzerakoan, katalanez hitz egin zion Badiolak lagunari: “¡Hem fet el cim!”. Euskal Herrira iristerakoan, Langaitzeko ikasleek omenaldia egin zioten. Txoferra-ri omenaldia.
Lhotse Sharera jondako espedizioa; tartean, Badiola, Vallés eta Theta.
Marc Vallés kataluniarra eta Badiola lagunminak ziren. Vallés bera izan zen Badiola bizirik ikusi zuen azkeneko pertsona.
23
o024-025_on
20/10/06
11:58
Página 1
naturakklik
zer esan Amets Badiola Datuak. 1982. Errenteria-Orereta. Ibilbidea hainbat libururen
argazkiak egin ditu. ON aldizkariaren ohiko kolaboratzaileetako bat da. Hau du hirugarren Klik-a.
24
SAGARRAZ? Duela mende batzuk palazioen gaitzespena jaso zuen, ‘pekatuaren fruitua’ deitu ziotenean; gurean, ordea, ezin estimatuagoa da
o024-025_on
20/10/06
11:58
Pรกgina 2
kliknatura
25
o026-027_on
naturakklik
26
20/10/06
11:38
Pรกgina 1
o026-027_on
20/10/06
11:38
Pรกgina 2
kliknatura
Argazkietan agertzen diren sagar biltzaileak, Pako Gastesi eta Imanol Aizkorreta dira, biak ErrenteriaOreretakoak
27
o028-029_on
24/10/06
10:21
Página 1
euskara
ehin adin batera iritsita, ilusio dosi handiak behar dira aurrera jarraitzeko, ekimen berrietan sartzeko. Pako Aiest aranek ondo daki hori, baina, hala ere, erronka handi bati ekin dio: 83 urte ditu, eta bilobarekin den-dena euskaraz egin nahi du. Ez nolanahi, ez nola edo hala, ez edozein modura, ez: ondo eta ganoraz, trabarik gabe, arin eta azkar. Horretarako, euskaltegira jo du: eskolako gazteena da, alajaina! ONek bere etxean harrapatu du, deklinazio taularekin borrokan. 15 egun darama Idoia Arbelaitz irakaslearekin eskolak hartzen, eta ezin harroago dago. Ez du ezkutatzeko asmorik txikiena. “Hegoak, nire bilobak, Hendaiako eskolan ikasiko du, hendaiarra delako. Eskola atarian, beste gurasoekin eta aurkitzerakoan, nola egin behar diot?”. Ion, Pakoren semea, beste eskualdeko asko bezala Hendaiara joan da bizitzera. Hegoa, haur txikia, han bizi da, berarekin, eta aitonak oso kontuan du horrek sortzen dion ardura. “Hegoak, seguruenik, euskara eta frantsesa ikasiko ditu: ez dezala neregatik gaztelania ikasi”. Pakorentzako euskararen mundua ez da arrotza. Aiton-amonak Aranokoak eta Lasartekoak zituen, eta han ordu asko pasatakoa da. Bestetik, urteetan Zestoan beserria izan dute –Akua izenekoa–, Zubigoena auzoan, eta han euskara barra-barra entzun izan du. Bera, ordea, Donostian jaio zen, eta haur garaian euskaraz egiten bazuen ere, galdu egin zuen. “Fraideekin ikasi nuen, eta euskaraz entzuten gintuztenean, zigortu egiten giztuzten. Debekatua zegoen euskaraz aritzea. Errepresioa handia zen, eta nik, galdu egin nuen. Hasieran, gaztelaniaz ez nekienez, eskolatik ihes egiten nuen. Gaizki pasatu nuen” Aiestaranek arantza hori betitik
B
ikasle
GAZTEENA Pako Aiestaran oreretarrak 83 urte ditu, eta euskara ikasteko Xenpelar AEK euskaltegira jotzea erabaki du; gaztetasuna barnean eramaten da Testuak eta argazkia: Lander Garro 28
o028-029_on
24/10/06
10:21
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak izan du barru-barruan, baina erremedioa aurkitzeko urteak eman ditu. “Egin, puska bat egiten dut, baina aditzekin eta antzekoekin arazoak izaten ditut, motel ibiltzen naiz”. Esan bezala, biloba jaio orduko, erabakia sendo hartu zuen.
ERDALDUNEN MUNDUAN. Garai asko ezagutu ditu Aiestaranek. Adinak badu bere pisua, esperientziari dagokionean. “Garai asko izan dira hemen, baina altxamenduaren ondoren hau erdal giroko herria bilakatu zen. Kalean, txikiteoan eta, erdara entzun izan da aspaldi honetan. Lan giroan ere, antzeko”. Portuan egin du lan oreretar honek, Pasaian, bentako bulegoetan. “Han gaztelaniaz egiten zuten denek, eta gaztelaniaz ez bazen, galegoz [kar, kar]: sekulako galego mordoa zegoen! Argi utzi nahi izan duenez, ordea, “gure hizkuntza ikasteko erronka”, ez zuen kuestio praktikoa soilik aintzat hartuz erabaki. “Uste dut, euskaldunak izanik, gure hizkuntzan egiteko obligazioa daukagula: euskaldunak bagara, hala izan behar du horrek, berandu bada ere!”. 15 egun darama euskara modu antolatuan ikasten, eta ezin harroago dagoela azpimarratu du. Paper artean pozik ikusten zaio, ohoretsu. “Patxik, seme zaharrenak, ikastolatik gordetzen zuen hiztegia ere erabiltzen dut, zalantzak et a argitzeko: primeran nabil”. Urteetan pilatutako jakintza, orain hartzen ari denarekin uztartu nahiko luke, eta amets bakarra du. “Oso zaharra naiz, eta urteek ez dute barkatzen. Nire biloba ikasten hasterako sasoian egon nahi nuke, egun horretan berarekin euskaraz hitz egiteko: ea iristerik badudan”. Ilusio horrekin, iritsiko da, edonor iritsiko litzateke: zalantzarik ba al duzue?
GORA. Gozo-gozo jatea zer den Okindegi hau Pasai Antxon dago, Gure Zumardian. Kanpokaldeko argibideak, euskaraz jarri dituzte. Hori da euskararekin gozo jokatzea.
BEHERA. Nazioarteko deiak, euskara gabe Gure inguruan lokutorioak ugaritzen ari dira. Errenteriako Biteri kalean dago hau. Kanpoko argibideak ikusita, ez dirudi euskaldunontzako txokoa denik...
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030-031_on
18/10/06
12:35
Pรกgina 1
nON stop
osperik gabeko
PARADISUA Egoitz Ziganda oreretarrak Grezian ikasi zuen iaz, eta hango parajeak bisitatu zituen, bai eta Turkiako zenbait ere; liluratuta itzuli zen Testuak eta argazkiak: Egoitz Ziganda 30
kasketak amaitzear nengoela, karrera amaierako proiektua atzerrian egitea erabaki nuen, Erasmus programaren bitartez. Italia aukeratu nuen norako bezala, baina, ustekabean, Greziara bidali ninduten. Beraz, nora nindoan jakin nuen egun berean interneten sartu eta informazioa, argazkiak, eta bestelakoak bilatzen hasi nintzen. Greziara zetozen beste bi kideekin harremanetan jarri eta bidaia prestatzen hasi ginen, nahiz eta oraindik hilabete batzuk falta ziren. Ilusioz beterik geunden, hilabe-
I
o030-031_on
18/10/06
12:35
PĂĄgina 2
ondarenon stop te batzuk etxetik kanpo, herrialde berri eta desberdin bat, esperientzia berri bat,‌ Otsailean iritsi, eta hantxe zeuden Erasmus-eko zenbait kide zain, gelako giltza eman eta unibertsitateko txokoak erakusteko. Lehenengo egunetan zertxobait galduta geunden, nahiz eta greziarrak oso abegikorrak, la-
digu, jendearekin gertuko harreman handia izan baitugu. Bidaia asko egin ditugu, baina batez ere irlek utzi gaituzte txunditurik! Santorini, Mykonos, Thassos, Zakinthos, Corfu, Creta, eta abar. Irla hauen edertasuna ikaragarria da. Denek dituzte hondartza liluragarriak eta ur garden eta urdin argiak, eta ilunabarra itsa-
joateko gomendio ozena egiten diogu!
Aste santuan Turkiara bidaia egitea erabaki genuen, greziarren gomendioei uko eginez. Izan ere, greziarrek ezin dituzte turkiarrak jasan! Beldur pixka batekin ere joan ginen, baina azkenik geure
kin jarraitu eta Asiako Turkiara jotzea erabaki genuen, Ankarara hain zuzen ere. Hiri bezala ez da beste munduko ezer, baina Estambulen ez bezala, bertan turkiarren benetako eguneroko bizitza ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, bidaia bukatzeko Cappadociara joatea erabaki genuen. Cappadocia toki magikoa da.
gunkorrak eta eskuzabalak diren. Baina egun batzuren ostean etxean bezala geunden. Esan bezala, greziarrak oso lasaiak eta lagunkoiak dira, eta segituan egin genituen harreman berri asko; osterantzean oso lagun onak izango zirenak. Proiektua egiteaz gain, bidaiatzeko denbora asko eduki dugu bost hilabeteko egonaldian. Bidaia guztiak geure kabuz antolatu ditugu, hau da, bidai agentziarik erabili gabe. Modu horretan bidaiatzeak lurralde eta herri desberdinetako ohiturak, kultura, gastronomia eta jende desberdin asko hobeto ezagutzen lagundu
sertzean paregabea da! Horrez gain irla bakoitzak bere berezitasunak ditu. Baina Grezian ez dago urik, itsasoa eta hondartza bakarrik. Barnekaldean bere xarma berezia daukaten tokiak ere badira: Meteora, Olimpo mendia, eta abar, eta baita eskiaz gozatzeko tokiak ere, harrigarria dirudien arren. Euskal Herrian Greziari buruz ez dakigu asko, baina joandako jende guztia liluraturik uzten duen lurraldea dela esan dezakegu, zalantzarik gabe. Oporretan joateko eta egun batzuk lasai igarotzeko toki paregabea da. Mundu osoari
kabuz bidaia egitea erabaki genuen. Konturatzerako mugan geunden, eta, bertako poliziekin hitz egin ondoren, taxiz pasa behar izan genuen. Mugaren beste aldean geunden, eta orduantxe ohartu ginen Turkian geundela, et a hura bizitzeko beste modu bat zela, zeharo desberdina! Bertako autobu gidari desberdinekin minutu batzuetan tratu egin ondoren autobus merkeena hartu, eta Estambulen geunden; bi kontinenteren artean dagoen hiri hau benetan hiri berezia da. Historikoki nahiz kulturalki oso-oso hiri aberatsa da. Bertan hiru egun egin ondoren, bidaiare-
Bost hilabetetan ikusiriko tokirik politena eta ikusgarriena dela esterakoan denak bat gentozen. Turkia erdialdean dago eta 300 kilometro karratu ditu milioika urteetan prozesu geologiko askoren eta sumendien bitartez sortu den lurralde miresgarri honek. Cappadocian lurpeko 36 hiri aurkitu dituzte, horietako zenbait 85 metroko sakonerarekin eta beheruntz, 11 solairurekin. Gerrate garaian aterpe edo ihesleku bezala erabili zituzten eta belaunaldi bakoitzean handitzen eta beraien beharrei egokitzen joan ziren. Lurpeko hiri hauek benetan hunkigarriak dira!
TURKIAZ MAITEMINDUTA.
31
o032_on
20/10/06
11:35
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1
(H)
2 3
Zeharka
4
1) Ezagutzen duzu. XI hilabetea. 2) Ald. herrikirol batean aritzen direnak. Berrogeita hamar. 3) Zuhaizka. Emakumea eta Lapurdiko herri baten izena. 4) Goierrialdean behe lainoa. Igelaren antzeko animalia. 5) Sindikatu bat. Errep. Gura. Emakume izena. 6) Irristakorrak. Potasioa. Anken kontsonantea. 7) Ald. Jainko egipziarra. Badauka. Suge handiak. 8) Letra grekoa. Jakina. Guraren bigarren zatia. 9) Pilota joko mota. Hiru bokale berdinak. Garra. 10) Anperea. Toka, du. Rigako. 11) Sagarraren zukua. Bizkaiako herri motza. 12) Zuhaitza. Lehengo urtean.
5 6
7 8 9
10 11 12
Goitik behera 1) Esaten dutela. Haur hizketen, muxu. Gramoa. 2) Zuhaitza. Astoari geratzeko. 3) Ald. Lasaiak. Inf. Oldartu. 4) Barazki ttikia. Ald. Eta errep. Txistu. Ald. Eguneroko jaki. 5) Errep. Txori mota. Beharbada. Edari ezaguna. 6) Besoaren atala. Arteren kontsonanteak. 7) Bogaren aurkakoa. Balentria. 8) Ald. Ni filosofikoa. Iparretarrak. Itsas hegaztia. 9) Ez berri. Pare bat. Galioa. 10) Isilpeko. Atzizki femeninoa. Italia. 11) Kontsonantea. Ald. Nihoa. Aiton zaharra. 12) Ald. Gauez egiten duguna. Nafarroako bailara. Lehena eta azkena.
Pasarte kodeatua BegoĂąa Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa. EINSTEINEN esaldia
1
2 E
3 2
7 4 1
6
5
6
7
7
8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 U O T Z S
2
9
7 3
2
9
7 15 16 8 16 11 17 15 16
7
3
10 16 11 2
7
18 17 9 12 16 3 32
14 2 4
7
5
2
2 3
3 12 8
7
8 7
5 8 16
2 12 7 7 12
14
16
o033_on
24/10/06
00:01
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Non dago hau?
GURUTZEGRAMAK
S A G A R D O A E A G O R O S T I A I A Z D A I R O T T E E L L A A R R P A A
K I A L E A R R A B A B O L A D I
K A G I A N Z O
U K A L O N D O A
A U S A R
A Z A R Z I A (H) I N H O A A A P O I R E N K K B O A K I G A S U I G A R
A E Z K O A O L
ON-EN IRAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Azaroak 10 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA IRABAZLEARI SARIA Oiartzungo Elorsoro kiroldegian termetarako bonoa
Juan Mari Etxabe Castroko arraunlaria
Iñaki Arrieta izan da Azaroko ONeko sariaren irabazlea. Joxixionia jatetxean bi pertsonentzako afaria. ON egin!
PARTE HARTZEKO Hitzan harpidedun izatea
33
o034_on
18/10/06
13:27
Página 1
ondarellarrugorritan
KARMELE ADURIZ margolaria
“
Hizkuntzak ikastea U guztiz aberasgarria izan da niretzat” Testuak: Inaxito Albixu
rrian zehar erakusketa ezin deigarriagoa izan du Karmele Adurizek Errenteria-Oreretako Xenpelar etxean. Erakusteka aretoa txiki geratu zitzaion margolan guztiak bertan sartzeko. “Patxadaz eta lasai” lan egiten du, ezer ere erakusteko presiorik gabe. Oso tarteka egiten ditu erakusketak, eta hori bidenabar nabaritzen da: erakusten duena, erakutsi daitekeelako erakusten du. Ez du ezer ere alperrik egiten. Margolan abstraktuak, grabatuak, collage-ak: artista polifazetikoa da Aduriz, sentikorra eta apala. Zein da Karmeleren jokabidea arazoen aurrean?
Alde egitea hain zuzen. Azken aldia, Parisera. Zergatik Parisera?
Nire lagunmina bertan bizi zelako. Kontaiguzu Parisen nola moldatu zinen.
Frantsesari buru-belarri lotu nintzaion, eta bizitzeko behar nuen dirua lortzeko, lanean. Batez ere baxuak txukuntzen, eta antzekoetan. Hizkuntza estudiatzea guztiz aberasgarria izan zen niretzat. Nire izaera eta nortasuna aberasten joan ziren. Bestalde, Paris ez da hiri hutsala, biziki maite du bere bidea, aberasgarria da benetan. Zenbat urte eman zenituen?
Lau urte eta erdi. Gero Londresen izan nintzen, beste hiru urtez.
Fitxa Jaiotze data. 1942ko
uztailaren 16ean. Herria. Errenteria-Orereta. Lanbidea. Margolaria
bokazioz, hotel bateko harreran ofizioz. 34
“Berriro lanera, jango banuen, berriro eskolara”. Paris eta Londres, biak hain diferenteak eta xarmantak. Filosofikoki, herri libreak eta sakonak al dira?
Ni une horretan isilune luze batetik atera nintzen. Garbi ikusten dut hau. Gaur, herrira bueltan, lanean eta pintatzen. Zein da, pintatzerakoan, zure folosofia?
Lanean ari naizenean, nire barruari begiratzen ari naiz.
o035_on
23/10/06
13:39
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Bertsolaria
EGUNSENTIRA arte
Alaia Martin
Alaia Martin oiartzuarrak gai zail bati heltzen dio ondoko sorta luze honetan; maitasuna, gaua, sexua... aldarri bilakatuta
Datuak. 1987-12-28. Oiartzun. Ikus-entzunezko ikasketak egiten dihardu, Leioan.
Doinua: Mendian gora haritza 1. “Irribarre egin nizun, Erdi gozo, erdi lizun. Beraz nigana hurbiltzea zen, Zure eginkizun.” “ Neska ez dakit dakizun, sexua dut eskakizun Nahiz ta gureak izan gau honek Haina etorkizun”.
5. “Hain baldarra ere ez haiz...” “Noski, profesionala naiz. Maitemintzear zaudela neska, Ohar zaitez garaiz.” “Gaur eguzki mila ekaitz Direla sentitzen dut nahiz Babes beroa goizean izotz Bihurtzen zaidan maiz.”
9.
2. “Kendu begitako benda! Zer espero zenuen ba?! Gaur eguneko lige kontua Hola izaten da. Admiradore zerrenda Luzez lepo dut agenda. Oiloek pixa egin aurretik Has gaitezen, benga!”
6. “Tristura duzu gertuko, Ta hori ez dut gustuko. Oroimen goibel horiei neska, arren egin uko.” “Bai, baina ez dut lortuko.” “Nik badauzkat nahiko truko...: Besoez eutsi egingo zaitut Ez zaitut lotuko.”
10.
3.
4.
“Denez hasteko era bat. Mozkor gaitezen erabat. Zentzua eta lotsa joateko, Gaurkoz gugandik at.” “ Xede batekin gehienbat, mozkortu beharra daukat...; Bihar oroi ez dezadan hanka Sartu nuela bart.”
“Egin ohi dudan lez usu, Barra ertzera bi pausu. Nahi zenituen gauzetariko, Bat eskutan duzu.” “Orain emaidazu musu, Nahia pasiozko putzu. Ron zaporeko muxuz, pirata, Preso utzi nauzu“
8.
7. “Denek berdina diote, Edanez gero bi pote. Baina ondoren ez dut izaten Nahi adina zorte.” “Zu zure irrien gorte, Malkoak irri lehorte. Zure patua aldarazteko, Ni prestu nengoke.”
“Horrela dela demagun, Nahiz ez zaitudan ezagun. Baina nik sexu eta alkohola, Ditut soilik lagun.” “Horretan beharko jardun; Gaurkoz pasioa garun.” “Lehen eta azken aldiz non egin, Hautatu dezagun.”
11. 12.
“Etorri nire etxera...” “Keba, bai zera, bai zera... Hobe joaten baldin bagara, Belardi batera. Bertan begiak ixtera, Ta gora begiratzera. Senti gaitezen izar artean, Geundekeen antzera.”
13. “Mila laztan ta igurtzi, mila sentimendu hutsi. Oraindik ere bizi naizela, Hark dit erakutsi. Gau beltzenetako zuzi: Ez nauzu erabat utzi! Zure irria beste gauzarik Ezin dut ikusi”
“Barraskiloak begira, Arretaz egongo dira. baina hori nahi baldin baduzu Berdin dio, tira...” “Zure irrien harira, Gaua argitzen ari da. Nahiz izar denak itzali bada, Nahikoa distira.”
14. Ederragorik balego, Saturno aldean edo, Ez zatekeen izango nire Irrien borrero. Ia larunbat gauero Gogoratuko dut gero. Ezpainak lehor ron kubata bat Hartzen dudanero,
“Belar heze samarrean, Desioen sugarrean Murgildu gara izar artean, Lehertu beharrean. Pasiozko aparrean, Gozamena indarrean Bi irribarre ernaldu dira Gorputz bakarrean.”
“Gustura egon naiz, aio!” “Ni ere bai ze arraio!” Pentsatzen dute ez ote diren Elkarrentzat jaio... “Sexu kontutan zen iaio” “eta irrien garraio...” Bakoitzari zorion malko bat, Irristatu zaio.”
15. Bi pertsona ta bi mundu Larunbat gauak bigundu Zituen ta gaur beren bihotzak Tristura urrun du. Alferkeritik urrundu Nahiak ekintzez lagundu. Ta biziago senti gaitezen Segunduz segundu.
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35
o036-037_on
19/10/06
12:00
Página 1
pasadizoa ondarep
Kronika Pasaia
San Pedron izan zen
LAUAXETA 1932ko urriaren 2an, batzokiaren zabaltze ekitaldiak garaiko hizlari, idazle eta politikari ospetsuak bildu zituen.. Testua: Antxon Elortegi Argazkiak: Artxibokoak 36
rimo de Riveraren diktadura bukatu berria zen eta Sabino Aranaren herri proiektuaren eragina nabaria zen: abertzaletasuna eta euskal kulturaren aldeko erronka guztiak erabat uztartu ziren. Pasai San Pedroko herrikazetari izan zen Eugenio Eizagirre Txirla-k, bertako batzokiaren zabaltze ekitaldia zela eta, Argia astekarian idatzitakoa honen adierazgarri egokia izan daiteke: “Aberriaren jabetasunaren billa dijuan Jel alderdiyaren lana aztunetakoa baldiñ bada ere, Jaungoikoa ta Aberri maitasunak arintzen dute sortzen ditun ainbeste naigabe ta neke latz-aztunak”. Egun gogoangarria izan zen hura eta, garaiko kronikek diotenez, goizean goizetik jende multzo handia bildu zen; egia esan, luze joko luke egun osoko kronika kontatzeak; hobe dugu egun hartako ekitaldi garrantzitsuenen kronika Txirlaren ezpainetatik entzutea: “Jaupa ondoren, artezkaribazkintzak Batzokiruntz zuzendu ziran ta, aretoa onetsi ondoren, Josuren Biotzan Jaureskundia egin zan; ta bereala, Eusko Ereserkia abestuaz, leyo nagusiyan euskal ikurriña goruntz igo zan”. Arratsaldean izan zen ekitaldi nagusia, ekitaldi politikoa, alegia. Hasteko, gerra aurreko emakume hizlaririk ezagunenetako bi: “Urzelai andereñoak itz egin zuan ta, jakiña, bere abotz ta itza eztitsuagokin biotz guztiyak ikutu zitun. Gero Trabudua andereñoa izan zan, bere su ta garrakin, biotza oso goruntz igo zituna. Oso txalotuak izan ziran biyak”. Hauen ondoren, mitinlari sutsu fama zuen poeta: “Lauaxeta argitasunez ta jakinduriz beterik. Lenengo aldiz ikusten genun gauza, ozte arrotzak ere arretaz artzen zuala ta zaletasunez entzun bere itzaldia. Arrotzentzat bakarrik itz egin zuan eta garbi esan ziyoten orain arte izan dan asarria ta fiyakaitza erabaki biar dala. Berak onera datoztenian emen dagon gauzari ez begiyak itxutzeko, iriki-
P
o036-037_on
19/10/06
12:00
Página 2
Lauaxeta
Horrelakoak ginen Pasaia
Izena. Estepan Urkiaga. Jaio. Laukizen (Bizkaian) jaio
zen, 1903ko abuztuaren 3an. Ibilbidea. Poeta abertzalea zen, eta faxistek erail zuten, fusilatuta. 1937ko ekainaren 25ean izan zen, Gasteizen.
tzeko ta ikusteko garbi zer dagoan, guk poza aundiyakin artuko ditugula, baña... kontuz ibiltzeko biatza ta beso osua artu gabe, berari ez diyogula besterik eskatzen edo egintzen, gure Aberriko oitura, sinismen ta berexi-berexi egiten gaituan Lege-zarrari ez eragozpenik jartzeko guri, gure ona egiten uzteko. Euskalduna onian ona izango dala, bañan txarrera jo ezkero, gogoratzeko geyenak pelotariak eta arraunlariak dirala. Ta ondoren, Gipuzkoako Mendigoizalien lendakari dan Altzetak itz egin zuan”. Jakin badakigu, Lauaxeta gure herrian izan zena; baina, bueltatu ote zen? “Lauaxetari: Lenago ere, orain urte bete inguru, eskeñi nizun emen Pasai Deun Kepan antolatuko genduela alako kaxuelka bat, legatza edo abar, ta baita zuk bayetza eman ere. Emengo Batzokiko zabalgundea, ikurrin-onezpentze ta abar zala ta antolatu ziran jayetan berriz, jakiña, bazenduen aurreroko eginkizunik, ezgenuen aldirik izan. Ia ba aldezun baten alde ontara ere inguratzen zeran, besterik ezpada-ere beste oyek esaten duten bezela ‘en plan turismo’ edo. Agur, Txorikume. Uarra.- Juango naz sagardua edan eta Pasai Deun Jonan makallo andi bat artzera. (Euzkadi, 1932ko azaroaren 3a)”.
SAN PEDROKO PORTUA. Pasa den mende hasieran, Pasai san Pedroko portua egiten hasi zirenean, irudi hau eskaintzen zuen inguru hark. Urteak pasa ahala, ordea, azpiko itxura hartu du. Garai bateko apaltasunaren ondoan, gaurko oparotasuna. Bakoitzari dagokio berea aukeratzea. Argazkia: ON eta Olatz Mitxelena.
37
o038-039_on
23/10/06
10:46
Página 1
nON dabil? ondaren
Fitxa Izena. Isaak Prieto Isarin. Jaiotze data. 1946-06-14. Herria. Pasai Donibane. Ibilbidea. Pasai Donibaneko
plazan oso ezaguna den Arkupe tabernan 40 urtez lan egin du. 2001eko irailaren 30ean, tabernako jabeari –bera maizterra zen– giltzak itzuli zizkion.
uskal gizartean tabernek izan duten pisua, denok dakigun bezala, ikaragarria da. Herritarren topagune izan dira tabernak. Bildu, basoerdi batzuk hartu, kantatu edota musean aritu. Lanera joan aurretiko bilguneak dira tabernak, konspirazio politikoak sortzeko, elkartasuna bultzatzeko. Futbol partidak lagun artean ikusteko, arraun taldearen gora-beherak argitzeko. Iritzia sortu eta elkar trukatzeko. Euskalduna ez da, ez, etxean bildu zale: hobe kafe baten aurrean, hobe kaleko toki neutro horretan, etxeko iluntasunetik at. Hau horrela izanik, gure baita-
E
38
40 URTE arkupeetan Isaak Prieto ‘Isarin’ Pasai Donibaneko Arkupe tabernako aurpegi ezaguna ia mende erdiz izan zen; gaur egun ehizean eta arrantzan dabil, patxadan Testuak eta argazkiak: Lander Garro
o038-039_on
23/10/06
10:46
Página 2
nON dabilondare
‘KARRAKELA KOMANDOA’ Tabernako urteetan oso jende “jatorra” ezagutu omen du Isarinek. Dena, ordea, ez da gozoa izan. “Baten batek basoerdi gehiegi hartzen zituen, eta besteei bizitza izorratzea beste xederik ez zuen”. Horrelako asko dago, toki guztietan bezala, Donibanen ere.
Prietok, hala ere, oso lagun onak egin ditu, eta koadrila bat azpimarratzen du bereziki: ‘karrakela komandoa’. Gazte zirela ezagutu nituen –orain 40 urte inguru izango dituzte–. Tabernara asko etortzen ziren, Realaren partidak ikustera, adibidez. Urteetan laguntasun ikaragarria egin genuen, eta tabernatik kanpo ere, afariak egiten genituen. Beti izango ditut gogoan.
Gainera, astean 200 pezet a baino ez nituen irabazten”. Garai hartan, Pasai Antxoko eta Errenteria-Oreret ako dantzaldiak modan zeuden, oso entzutetsuak ziren, eta gutxik egiten zuten huts. Isarinek, bestetik, futbola eta pilota oso gustuko zituen –argazkian Eduardo Gereñorekin ikusiko duzue–.
ZAHARREN ARTEAN. San-
ko mundua, sarritan, tabernari lotuta ageri da: haurtzaroko muztioak, gaztaroko kalimotxoak, heldutasuneko kafeak, zahartzaroko sagardoak. Eta bitartean: mundu oso bat, ehunka lagun, milaka irri, milaka malko, haserre edo laguntasun une. Horixe gara, nahi eta ez. Is aak Prieto Isarin-ek, oso ondo ezagutzen du fenomeno hau. Ez da gutxiagorako: 40 urte eman ditu ofizioan. Duela sei urte, gaixotu egin zen, eta uztea beste erremediorik ez zuen izan. Urte onak izan ziren Isarinentzako taberna garaikoak, baina ez ditu faltan hartzen. “Oso zoriontsua naiz
orain, nire aldetik nabil, gustuko ditudan gauzetan, eta pakea eskertzen dut, egia esan”. 14 urtekin hasi zen ofizioan, ait a hiltzerakoan, ia zer egin behar zuen jakin gabe. “Bixente Kintanak lagundu zigun aurrera egiten, hark ondo ezagutzen baitzuen ofizioa, udaltzain izan arren”. Amak et a berak egin behar izan zuten aurrera, eta ez ziren urte gozoak izan. “Nire lagunak hortik zebiltzan unean, ni lanean egon behar nintzen, eta horrek sumindu egiten ninduen.
‘Txakurrena’ Donibanen gehien aldatu den gauzetako bat, arrantzale giroa da. “Garai batean bospasei barku zeuden, eta ‘txakurrena’ zegoenean giro aparta izaten zen. Egun horietan sosak zituzten, eta kaleak ederki alaitzen ziren”. Zer da ‘txakurrena’? Joan Donibanera, eta han galdetu.
juandar petoa da Prieto, eta sanjuandar guztiek bezala, bereziki maite du herria. Bereziki harro dago sanjuandar izateaz. Hala ere, Prietok jende zaharra azpimarratzen du batez ere. “Oso une onak pasa ditut barra atzean, oso une politak, eta horietako asko zaharrekin lotuta daude, garai bateko zaharrekin; Ignazio Etxebesterekin, Martin Manzisidorrekin, edota Joxe Bihurri Basurkorekin, adibidez. Oso gogoan ditut horiek guztiak”. Isarinek gaixotasun latza pasatu du, eta osasuna zenbat zaindu behar den oso ondo daki. Hala ere, egungo bizitza, egungo patxada estimatu egiten du, ondo estimatu ere. “Nire afizioak izkirak harrapatzea eta ehiza egitea dira, eta horiekin asko gozatzen dut; bada hori ere kritikatzen duenik, noski, herri honetan beti egongo baita norbait –gutxi batzuk– kritikatzeko gogoz”. Arraunari buruz ere galdetu dio ONek, bere zaletasuna oso ezaguna baita; Realean ibilitako entrenatzaile batek –J.B. Toschackek, hain zuzen– ospetsu egindako esaldia bota du: “No comment”. 39
o040_on
23/10/06
10:52
Pรกgina 1
o041_on
23/10/06
20:53
Pรกgina 1
o042_on
23/10/06
13:31
PĂĄgina 1
azken balada Bertsotan, gogoetan, idazten, eta orain, poesiarekin ausartzen dira Oiartzungo hiru artista hauek; mezua zein den, lerroetan baino, lerro artean bilatu beharko duzue... Karlos Aizpurua Arkaitz Goikoetxea Jon Martin
Herdoilezko tiroak Karlos Aizpurua. Ta-ta-ta, ta-ta-ta-ta! egundoko zarata Uso zuriak zuhaitzean darrai, gorra baita behialako tiroek gortu zuten, eta gogortu, haragia gogortu, biharko gose grebak gogortuko dio. Ta-ta-ta, ta-ta-ta-ta! uso gorria dantzan suaren gain Ta-ta-ta, ta-ta-ta-ta! nork bilduko ditu kaskiloak? Jon Martin.
Kla-kla-kla, kla-kla-kla-kla zilar euri zarata
42
(Lurraren aurka talka) kaskiloak banaka jausi dira presaka Lur-gaina urrun da ta hiru sator aztarka; barka, usotxo, barka kla-kla-kla, kla-kla-kla-kla Tiroen osteko isiltasunaren soinua, bortitz. Kla-kla-kla, kla-kla-kla-kla. Arakaitz Goikoetxea.
Kar, kar, kar, kar (isiltasuna ba-rrez hasi) Niretzat mintzo dira balaz, go-rraizeari gorraizez bezala
usoa bikez itsatsi zuten zuhaitz adaxkan dei egin ziezadan, zatoz, zatoz, begira niezaion, lelo nintzan eta Zast. Baina huts. Sartu zorroak zakuan –balez ari naiz– Jomuga ni nintzen. Zast. Baina huts. Sugeak ez dira tiroz hiltzen.
Karlos Aizpurua. Sugerik bada, hurbil dabil mus-kerra. Aizkora kamutsa, aizkora herdoildua. ura ebakitzen dabilen aizkora gero eta herdoilduago. Gaitzerdi, zaurietatik minioa aterako balitzaigu.
o043_on
23/10/06
13:42
Pรกgina 1