ON30

Page 1

o001_on

23/1/07

16:37

Pรกgina 1

2007ko urtarrila 30. zenbakia

Iร AXITO

ALBISU ALKOHOLIKO OHI BATEN HARROTASUNA

PUBLIZITATEA Sanjuandarrak Italian maisu


o002_on

11/1/07

16:08

Pรกgina 1


o003_on

24/1/07

12:37

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ander Fernandez

Eszena bat utobusean, Oiartzun-Donostia ibilbidean hasten da elkarrizketa, Errenterian. Ui Maria, zer moduz? Gazteleraz, Esterrek. Mariaren ondoan eseri da: Donostira paseoan? Ondo, biloba jasotzera bai, gazteena, Miguelena, karate edo ez dakit zein kontutan dabilen, eta klaro, gurasoak lanean egoten dira oraindik, eta ni joaten naiz jasotzera. Eta zu, zer moduz? Aspaldi ez zaituztet auzoan ikusi. Kaputxinoseko gainean gaude. A bai, entzun nuen, pixua tokatu zitzaizuela. Bai, auzo be-

A

rrian, zer ondo. Mariak, lehioan zehar begiratzen du, Pasaiako portua. Jo, eta hemen egin dutena? Hori zuloa, autopista edo ez dakit zein kontu, laster ahaztuko zaigu, bai, nolakoa zen lehenago… Baina, beharrezkoa dela diote. Pasai Antxo, jenerala, bigarren semaforoa: Begira, bakoitza bere autoan dihoa eta, normal. Baietz dio buruaz Mariak, Buenavistan ia. Eta etxeekin berdin: Jo, begira hor, zein erritmoan eraikitzen, lehen luze ematen zuten etxe bat altxatzeko, eta bukatzen zutenean

gertakari nabaria izaten zen, eta etxe bakoitzak bere izena zuen. Irribarrea eskeini dio Mariak: Auzoan bezela, e! Irribarrea Esterrek ere, eta isilunea. ‘Escalerillas’ ingurua, 70 kilometro orduko: Orain egun bakarrean botatzen dituzte horiek, eta deskuidatzerako… ez dakit, lekurik egon gabe ere, iruditzen zait niri, dena ari dira eraldatzen. Batzuk pixkanaka joan beharko dugu besteeri lekua uzteko. Mariak eskutik heldu dio laburki, portua gibelean, Mirakruz gainean gora galtzen dira.

24 Oiartzun.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 30.a (2007ko urtarrila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

Yurima Sagastui Bartzelonan ari da bere argazkilari teknika hobetzen. Oiartzuni buruzko erreportaje ederra egin du ONentzat.

05 Zutabeak. Jon Maya, Ander Fernandez, Mikel Mendizabal edota Juanan Legorbururen iritziak. nagusia

ondare

12 Inaxito Albisu.

38 Josu Garmendia.

Alkoholiko ohia, euskara irakaslea, eta, batik bat, herritar maitatua. Ez du parekorik.

17 ‘Jose Antonio’.

‘Ikimilikilikip’ saioan ibili zen aspaldi, ETBren gazteentzako musika saio batean. Gaur egun AEBetan dabil.

12

Azken motora da; eskualdea dena eta izan zenaren arteko aldea azaltzen duen lekukoa.

17

20 Publizitatea. Ekhi eta Haitz Mendibil sanjuandarrak Turinen dabiltza, Italian: mundu osorako iragarkiak egiten dituzte, eta arrakasta azpimarragarria lortu dute.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

24

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

23/1/07

17:51

Página 1

iritzia Puntua

Hitza ez isildu, HITZA ez silarazi

ur eta lur utzi naute eskualdeko udal ordezkari abertzale batek H ITZAri diru laguntzarik ez emateko emandako argudioek. Ideologizatuta egotea, plurala ez izatea eta sektore jakin baten bozgorailu izatea leporatu dio. Alegia, bere burua «plural, orekatu eta independiente» jotzen duen egunkariaren ildo editorialarekiko mesfidantza. Bai. HITZA plurala, orekatua eta independientea da. Atentzioa eman dit zenbat aldiz ikusten ditugun bertan eskualdeko udal agintariak halako proiektu aurkezteko ekitaldian, literatura sariak banatzen eta beste hainbat kontutan. Ekitaldi horiek informazio dira, zalantzarik gabe. Baina erakundeetatik kanpokoa ere informazioa da. Eta informazioa eman egin behar da. Gainera, kasu honetan, H ITZA behin eta berriz esaten ari zaigu, eguneroegunero, albistez albiste, ez duela inor bazterrean uzten; ez diola inori eta inongo iritziri aterik isten. H ITZAk egunero adierazten digu oreka. Eta duen morrontza bakarra, euskararekikoa da. Eskerrak! Ez nau harritzen alderdien gerizpean bizi direnek komunikabideen ildo editorialekiko errezeloa landuagoa izatea. Gizakiak (taldeak gehiago) badu ondokoaren presentzia mugatzeko berezko joera; elkarren eta iritzi desberdinen kontra bizitzeko joera. Alde horretatik ikusten dut H ITZAri diru laguntza ukatzeko erabakiaren funtsa, diru publikoaren erabileraz eman den argudioaren aldetik baino gehiago. Jakina da, udal ordezkari jauna, diru publikoaz ez dela inoren proiektu ideologikorik ordaindu behar. Hemen beste zerbaiti buruz ari gara. Gizarteko sektore jakin «batek» albiste eta informazio asko sortzen du. Zergatia begi-bistakoa da: ehunka preso eta iheslari ditu, dagoeneko herritarren gehiengoak onartzen ez duen sakabanatze politikak batean eta bestean barreiatuta; bere alderdi edo ordezkaritza politikoa legez kanpo dago, da-

Z

Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA

Zenbaitek sua egiteko egurra besterik ez du ikusten basoan. 05

goeneko herritarren gehiengoak onartzen ez duen Alderdi Lege batean horrela erabakita (propio diseinatutako legea); protesta, bilkura, ekitaldi eta gisako asko antolatzen du… Azken finean, sektore «hori» oso aktiboa da, eta emakorra da informazioa sortzearen ikuspuntutik. Zer egin behar du H ITZAk, sektore «horren» jardunari bizkar eman eta entzungor egin? H ITZAren irakurle garenoi informazioaren zati handi bat ukatu? Edo planteamenduari buelta emanda, H ITZAn eskualdeko alkateak, zinegotziak eta beste agintari politikoak behin eta berriz azaltzen direlako, pentsatu behar dugu H ITZA zeharo instituzionalizatu egin zaigula? Edo H ITZAn portuko zuzendariari egindako elkarrizketa irakurtzeagatik, pentsatu behar dugu H ITZA agintari ekonomikoen besoetan erori dela?

D E NA GAUZA B E RA OM E N. Lehenago, AEKn hamar urtez aritu nintzenean, izugarrizko energia gastatu genuen «dena gauza bera da» teoriari kontra egiten; gaur egun Garzon epaileak defendatzen duen teoria berberari; dagoeneko herritarren gehiengoak sinesten ez duen teoriari. Memoria pittin bat freskatzeko, gogora ditzagun gain gainean dugun Korrikak historian zehar izan dituen zailtasunak edota Euskaldunon Egunkaria sortu aurreko mesfidantza eta gora-beherak. Kontua da, herriak sortzen dituen proiektuak onartzen ikasi beharra dagoela; herriak sortzen dituen proiektuetan mamurik ez ikusten. HITZA, ON, Argia eta gisako ekimenak euskarari eusteko tresna ezinbestekoak dira; euskararen berreskurapen prozesuan, altxorrak. Azken urteetan EAEn zertxobait aurrera egin badu ere, badakigu oraindik zein den gure hizkuntzaren egoera. Beraz, ez ditzagun hondoratu eraikitako zutabeak, besterik gabe, geuk kontrolatzen ez ditugulako. Euskarak eta euskararen berreskurapenak diru publikoa behar dute. HITZAk diru publikoa jasotzeko eskubide osoa du, diru publikoaren administrazioa edonoren esku dagoela ere. Eta gehiago: H ITZAk berotasuna behar du. Sinistu nahi dut lortuko duela gaur egun dirua ukatzen diotenena ere.


o006_on

24/1/07

14:12

Pรกgina 1


o007_on

23/1/07

17:55

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Jon Maya

Eman hitza HITZAri!

oizeroko operazioa egin dut gaur. Kostata ohetik jaiki, etxeko zapatilak jantzi, buzoira joan eta egunkariak hartu ditut. “Oiartzungo Udalak 24.000 euro eman dizkio H ITZA-ri”, irakurri dut Oarsoaldeko kazetan. Bejondeiola, bada: Azkenean! Bigarren egunkariaren azala ez da hain pozgarria izan. “Ibarretxek manifestazioaren leloa aldatu du”, zihoen. Bi egunkarien irakurketa azkar bat egin ondoren ekin diot artikulu koxkor hau idazteari eta buruan nuen hura desbideratu egin zait. Bi egunkarien azalek eman didate gaurko gaia. Bilboko manifestazioak arreta piztu dit. Ibarretxeren agerraldia, PSEren erantzuna, Batasunaren prentsaurrekoa, berriro Ibarretxe, politikarien iritziak nonahi… Hala ere, eguna aurrera egin duen heinean nazkatzen, aspertzen, haserretzen joan naiz… Alderdiek emandako ikuskizuna, tamalgarria izan da, erridikulo galanta egin dute. Eta gainera, entzun behar. Egoera hau gizarteak aldatu behar duela, herritarren unea dela… Nola herritarrak? Herritarrez, eskatzeko bakarrik gogoratzen dira, eta, horrelako jarrerekin, herritarrak aspertu, nazkatu, egin dituzte. Gaurko egunez jaso ditudan sms gehienek amaieran antzeko leloa zuten. ”Portzierto, ke les den politikoei”. Hori da gaur politikariek lortu duten erreakzioa. Jendea aspertzen ari da. Eta panorama honen aurrean, gosaria alaitu nauen gaira itzuli naiz. H ITZA-k Oiartzundik ere diru laguntza jasoko duela. Dena den, ez dakit aurreko gaiak kutsatu nauelako edo, albiste honetan ere ez naiz geratu ondorio baikorrarekin. Udal politikarien jarreraz oroitu naiz.

G

E U R I BOR I Z E N E KO KOH ETEA. Gauza gehiago ere gertatu da aurten.

HILEKO ESALDIA

Herritarrez, eskatzeko gogoratzen dira bakarrik politikariak.

Politikariei, alderdi politikoei, gauzen jabe izatea gustatzen zaie. Dena kontrolpean nahi dute. Are gehiago politikari horiek, alderdi horiek, boterean baldin badaude. Haiek kudeatzen dute dirua, haiek banatzen dituzte diru laguntzak, eta ondorioz, uste dute beraiek kontrolatzen dituztela diruz lagundutako horiek. Agintari onak, erakundeen kudeatzaile onak, ikuspegi zabalaz jokatzen duten horiek dira. Jarduera bakoitzaren edukia, funtzioa, eragina… aztertu eta horren arabera jokatzea da boterean dagoenari eska dakiokeen gutxienekoa. Baina normalean, beren zilborrari begira izaten direnez, beren ideologia zabaltzeari, harekin bat ez datorrena baztertzeari eta hurrengo hauteskundeei begiratzeari ekiten diote. Jarrera benetan kaxkarra, penagarria.

EURIBOR IZENEKO KOHETEA. Gauza gehiago ere gertatu da aurten. Azken aldian Oarsoaldeko H ITZA-n horretaz konturatuta egongo dira. Oiartzungo afera dela, Lezotik urtekaria dela-eta bidalitako gutuna (albisteen aukeraketa kritikatuz)… Komunikabideak kontrolatzea gozoki ederra da alderdientzat. Eta are gehiago komunikabidea euskarazkoa baldin bada. Bakarra denez, denek nahi dute kazeta beraien bozgorailu izatea. Egunkaria, Berria, H ITZA… jaio direnean, beti laudorio artean egin dute. Euskararen normalizaziorako bikainak dela, herritarrek herri informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea duela… Baina alderdiren baten diskurtsotik aldentzen bada, zapa! Egurra! Alderdiak beti beraien aldera tiraka. Inorena eta denena izatearen kaltea omen. Politikariek ez dute ulertzen komunikabide batek izan ditzakeela bere irizpide propioak eta beraien zilborretik at ere badagoela mundua, gertatzen direla gauzak, eta jendeari gauza horiek ere interesatzen zaizkiola. Ez dut uste bakoitzari bere arloan lan egiten uztea gehiegi eskatzea denik. Kasu honetan behintzat utzi hitza HITZA-ri! 07


o008_on

17/1/07

11:59

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Harritu rrenteriako semea den batek duela gutxi aitortu zidan, harrituta zegoela Oiartzunen urte gutxian eraikitakoarekin… Hots, ikaragarrizko pena ematen ziola garai batean bailarak zuen baserri eta natura giroa, zementuak estali izana. Beno, harrituta neroni utzi ninduen ze bera errenteriarra izanik ikusi besterik ez dauka bere herria zertan dagoen eta non dauden Fanderiako, Agustinetako, Lartzabaleko, Zamalbideko soro eta lurraldeak. Azken urteetako udal hauteskundeetan konturatu naiz, etxegintzak botuak ematen dituela. Zentzu orokorreko hirigintzarako programa eskasena duten alderdiak dira, poterera heltzean gehien eraikitzen dutenak. Jendea pozik! Nola handitu den gure herria!… Ze berria dena! Maltzurrenak dio: ”Nire etxebizitzak orain askoz gehiago balio du”. Eta aberats sentitzen dira. Ba ez da horrela, ze egun batean gure etxebizitza erosteko gai izan baginen ere, gaur egun ez genuke dirurik izango gure etxe-

E

Mikel Mendizabal

08

bizitza erosteko… Aberatsagoak gara? Hala pobreago? Astakirtenkeria nonahi, hiri-kultura eztasuna eta diru trafikoa, balio erantsia, mafia zikina, pelotazoa,............ (irakurleak betetzeko tartea). Baina botoak poltsikora. Abiada handiko trenak egingo duenaren antzera, lurraren estalketa honi abiada handiko etxegintza esango nioke nik. Lurra ez du trenak bakarrik estaliko eta deskuidoan urte gutxiren bueltan etxadi eta errepideek, porlanezko plazek eta zerbitzuguneek, abiada handiko 10 tren-sare baino lur gehiago estaliko dute. Erdiak hutsak eta beste erdiak zorretan bizi guztirako. Baina gazteak kalean. Ezikusiarena egitea ez da ideia txarra, baina atzera begiratu eta eskabadora zuk oraintxe zapaldu duzun lurra mugitzen ari dela ikustea nahikoa izango da zerori ere harri bihurtzeko. Harri bai, eta ez gatz, beste hura bezala. “Harritu” egingo gaituzte.


o009_on

22/1/07

16:23

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Beltza Lander Garro (ONeko koordinatzailea)

ON, sarean ONek, aurrerantzean, HITZAren webgunearen barruan txokoa edukiko du; Harpidedunei zerbitzu berria eskaintzea eta irakurle gehiago izatea da helburua

omunikazioaren alorrean jaun eta jabe da Internet. Erakundeek, elkarteek, enpresek, kirol taldeek, eta, noski, komunikabideek, ia salbuespenik gabe erabiltzen dute sarea munduarekin harremanetan jartzeko. Gaur egun, marka asko eta askoren aurrean hiru ‘w’ak ikus ditzakegu, eta markaren atzean, berriz, ‘.com’ ospetsua. Enpresei, gehiago eta hobekiago komunikatzeko aukera emateaz gain, prestigioa ematen die Interneten txokoa izateak. Nolabait, enpresa bat teknologizatuta egotea, enpresa horren mailarekin lotzen da, enpresaren neurriarekin. ON aldizkariak ere, sarean egoteko asmoa izan du sortuz geroztik. Dakizuen bezala, ordea, halako pausoak ematea ez da gauza errraza, eta hilabete dexente itxaron behar izan

K

ditugu bere erronka gauzatu ahal izateko. Hilero-hilero, ia 3.000 lagunen postontzietara iristen da aldizkaria, hau da, ia 10.000 irakurleren eskuetara. Hemendik aurrera, ordea, gure harpidedunentzako zerbitzu berri bat eskaintzeaz gain, irakurle kopurua handitzea izango da helburua, bai eskualde barruan, bai kanpoan ere. H ITZAren webgunearen barruan egongo da ONen txokoa. Bertan ez duzue aldizkari osoa aurkituko, baina bai aldizkariaren zati handi bat –garrantzitsuena, hain zuzen–. ONek, HITZAk bezala, euskararen normalizazioa du helburu nagusi. Euskarak gizartean dagokion protagonismoa eskuratuko badu, garai eta teknologia berriei egokituta eskuratuko du. Honako hau, horri aldeko pauso bat gehiago da... Hala bedi!

hONa

Cadarso aiak ekartzen ez dut lan handirik izan orain arte, berez etorri izan zaizkit. Oraingo honetan, ordea, bat bera ere ekarri ezinik ibili naiz; ez berez eta ez nerez. Ordenagailua piztu, eseri eta alferrik; antzu, batez! Batera eta bestera hasi nintzen, artega, haserre…Lasaitu eta burua argitze aldera terrazara joan nintzen. Besoak baranda gainean jarri eta begiratu bat eman nien inguruko zelai, mendi eta etxeei. Eta hala, alde bateko zein besteko balkoietatik zintzilik zeuden pankartek eman zidaten atentzioa: “Cadarso, stop kutsadurari”. Irakurtzen bukatzerako aldendu nituen besoak barandatik. Alferrik: elastikoaren mahukak beztuta neuzkan. Ez naiz balkoietan pankartak jartzen ibili zale, baina horrek ez du esan nahi auzokoek duten ara-

G

zoa ez dudanik. Nazka-nazka eginda nago terrazara irten eta dena hauts beltz likatsu batez estalita ikusteaz. Nazkatuta konturatu gabe hankapean hartu, eta etxe guztia hauts zikin horrekin irabiatzen dudalako. Aspertuta besteen zikinak garbitzen ibili behar dudalako. Oiartzungo Udaletik arazoa hain larria ez dela esan izan digute, eta Cadarsoko ugazabaren esanetan hauts beltz hori ez da kutsagarria. Datorrela gure etxera, eta arroz-esnea hartzera gonbidatuko dut harremana goxatzeko. Baina neureak kanela hautsa izango duen bitartean, bereari Cadarsoko hauts beltz, likatsu eta nardagarri hori botako diot; Jan ezetz! Azkenaldian txukunago dabil Cadarso. Baina esan dudan guztia egia da. Eta nire auzunean bizi zen batek badaki egia esaten ari naizela.

Imanol Carballo

09


o010-011_on

18/1/07

17:07

Página 1

iritziassakONduz

Agustin Migeltorena Hilaren

errepasoa

Obrak aharra bota, berria eraiki. Espaloiak zabaldu, errotondak egin. Agintaldia nabarituko bada, paisaia eraldatu. Gure agintariak maiatzeko udal hauteskundeei begira dira: aurki hasiko gara inaugurazioen argazkiekin. Eta motel ibili denak, zer eginaraziko duen azalduko digu. Urtarrileko lehenengo 10 H ITZA-tan bilduak dituzu: Lezoko Plazako zorua berritzeko obrak martxan, Pasaiako Torreatzeko lanak bukatzear, Oiartzungo Elizalde eta Arragua arteko espaloia aurki, Pasaiako Usozko tximinia hamar aste barru bukatua, Ugaldetxeko biribilgunea otsailerako bukatua, Pasaiako udaletxe berria uda baino lehen bukatua. Eta maiatzera bitarte hasiko ez bada ere, Lezoko gobernu taldearen Arrain Toki eremua aisiarako bihurtzeko asmoa, eta Pasaiako hirigintza arduraduna Luzuriagako obrak aurki hasiko direla hamaikagarrenez informatzen. Ez dakit zer genukeen hobe, agintaldiak erdira murriztea, edo orain halako bira zabaltzea…

Z

Baimen ‘zientifikoa’ dostu ere halaxe egiten baita, adostutakoa betetzea ere indar eta presioen arabera egiten dela ezin uka. 2007an antxoarik ez zela harrapatuko adostu zuten Bruselan, baina 2007ko s arrera

A

10


o010-011_on

18/1/07

17:07

Página 2

sakONduziritzia

Zentral termiko kutxakorrak razorik handiena, Pasaiako eta Santurtziko zentral termikoetan dago, oso kutsakorrak baitira”. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Esther Larrañagak esandakoak dira. Hileko errepasoa egitean, bada behin eta berriz mahaigaineratzen zaigun gaia: Pasaiako Iberdrolaren zentrala. Larrañagaren hitzak entzuterakoan, bi burutazio datozkigu pasaitarroi, zein baino zein: bata, nahikoa izan dugula orain artekoarekin; eta bestea, susmo txarra, halakoekin kanpo kaian kokatuko litzatekeen ziklo konbinatuko zentrala bultzatzea besterik ez ote duten nahi.

A

bezperan, abenduaren bukaeran, 28 ontziri harrapaketa “zientifikoa” egiteko baimena eman omen diete. Jaime Tejedor Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako lehendakari sanpedrotarrak salatu duenez, harrapatuko den antxoa merkaturatzeko ere izanen omen da. Hauek ere eginen zituzten hamaika elkarrizketa negoziatu eta adostasunera iritsi bitarte, baina, lehengo lepotik burua, txikia beti ahul.

Chaurreauk agur bizikletari emagun Euskal Herriko kantari famaturen batek kantatzeari uzten diola, inongo prentsa agiririk gabe. Edo, horren berri propio eman gabe, ospe handiko aktoreren batek zinea egiteari uko egiten diola, haren ibilbidea bukatutzat ematen duelako. Eginen ote liokete elkarrizketarik egunkarietan? Iñigok bizikletaren gaineko lan egiteari utzi dio: bi orritan zabaldu zaigu notizia Berria-n, beste hainbatetan H ITZA-n. Harrigarria da kirolari profesionalaren lanbideak gurean duen oihartzuna. Horregatik estimatu izan dugu beti Iñigoren izaera bete eta hurbila, hura gabe erraza bailitzateke harrokerian erortzea halakoetan. Bejondeizula, beraz, Iñigo, eta ongietorri ohikoon bizimodura!

D

Bohoyoren hilketa: urte bete enero biolentzia deitzen zaio orain. Gizontasuna gizonkeria bihurtua, desberdintasun erakargarrian oinarritu beharreko harremana, menperatze basatian oinarritua, heriotzaren muga gainditu arte. 2006an 50etik gora ema-

G

kume hil omen dira Estatu espainiarrean bikotekideen biolentzia tarteko, baina nik Euskal Herriko datuak ere ezagutu nahi nituzke, alde handia baitago gertatzen dela jakitetik, gure artean gertatzen dela jakitera. Guri Pasaian orain dela urtebete gertatu zitzaigun bezala. 11


o012-016_on

17/1/07

14:04

Pรกgina 1

nagusiakkultura Irribartsu. Horrela ageri dira ONen kameraren aurrean. Horrelakoxeak dira, bestetik: alaiak eta handikeriarik gabekoak.

BIKI

izatez eta jardunez Ekhi eta Haitz Mendibil anai biki sanjuandarrak arrakasta handiko publizistak dira. Italiako Armando Testa agentzia ezagunean egiten dute lan Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro 12


o012-016_on

17/1/07

14:04

Página 2

nagusiakkultura zken boladan, 70. hamark adako k ant a ezagun batek protagonismoa berreskuratu du Italian, Richi eta Poveriren Mamma Maria, hain zuzen ere (gogoan izango duzue: Un gatto bianco con gli occhi blu/ un vecchio vaso sulla tv./ Nell’aria il fumo delle candele/due cuance rosse rosse come mele (...) Ma ma ma Mamma Maria ma/ ma ma ma Mamma Maria...). Italiarrek

A

horixe kantatzen dute dutxan, lanera bidean autoa gidatzen, edo igogailuan beraien pisura iritsi bitartean. Telebistako iragarki batek sortu du moda berria, Parmigiano Reggiano gaztaren iragarkiak. Parmigiano Reggiano Italiako gazta etxeen artean ezagunena da, tradizio handikoa eta enblematikoa (Euskal Herrian, Idiazabalgo gaztaren antzera). Azken urteotan, ordea, gaztaren

salmentak behera egin omen zuen italiarren artean, eta egoera iraultzearren, publizitate kanpaina erraldoia abiarazi zuten iazko udazkenean. Arrakasta ikaragarria izan zuten –eta gaztaren salmentak gora egin du nabarmen: publizitatearen mirariak–. Parmigiano Reggiano enpresan oso pozik daude, eta, gainera, gazta jaten ez dutenek ere, Richi eta Poveriren kanta abesten dute.

Publizitateak (publizitate onak) bakarrik lor ditzake horrelako mirariak, eta lan horretan espezialistak dira Ekhi eta Haitz Mendibil biki sanjuandarrak. Beraiek izan dira Parmigiano Reggiano gaztaren publizitate kanpainaren egileak, eta arrakasta honen arduradun nagusiak. Mendibil anaiek sortu, landu eta zuzendu dute publizitate kanpaina hau. Alabaina, arrakasta honen aurrean lasai

netik ETBko nazioarteko katea ikusten dugu, baina 2005eko amaieran ez genekien bertso txapelketako finala kate horretan eskainiko zuten ala ez. Finala baina aste batzuk lehenago ETBra deitu genuen zalantza hori argitzeko. “Oraindik, ez dakigu”, erantzun ziguten, eta noski, haserretu egin ginen. Horrelakoetan ez gara isiltzen diren horietakoak, eta eskutitz bat idaztea era-

baki genuen, finala nazioarteko katean emateko eskatuz. Zorionez, gure eskaera aintzat hartu zuten eta Euskal Herriko Bertso Txapelketaren finala Torinotik ikusi ahal izan genuen”. Irribarrea ahoan dutela gogoratzen dute Mendibildarrek pasarte hori, eta beraien helburua lortu zutelako harro azaltzen dira. Edozein traba gainditzeko gai dira bi anai hauek.

Urberean liburuko beste protagonistetako bat, Hernaniko Bodega taberna da. Han kontzertu ugari egin izan dira, ‘klandestinoak’ –iragarri gabekoak– batzuk. Liburuaren aurkezpena, hantxe egin zuen argazkilariak, Gaztelupeko Hotsak argitaletxeko kideekin batera.

Bertsolaritza, Italiatik Publizitateaz gain, bestelako afizio bat ere konpartitzen dute Mendibil anaiek: bertsolaritza. Bertsoen mundua gertutik jarraitzea gustatzen zaie, baina beraien lanak ez die batere errazten jarraipen hori. Munduan batetik bestera ibiltzen dira. Italian, iragarkientzako ideiak sortzen; Hollywooden, iragarkiak grabatzen; Parisen, iragarkientzako argazkilariak kontratatzen… “Gure

bizimoduarekin ezinezkoa da ETBko Hitzetik Hortzera saioa igandero ikustea, baina ahal dugunean ez dugu aukerarik galtzen bertso saioren bat ikusteko”, azpimarratu du Haitzek. Euskal Herriko azken txapelketako –2005ean B EC-en jokatu zena, Barakaldon– finala ikusteko pasa zituzten komeriak ez dituzte oraindik ahaztu Mendibil anaiek: “Italian (Torinon) gaude-

13


o012-016_on

17/1/07

nagusiakkultura

14:03

Página 3

Hauek dira Mendibil anaiek egindako lehen lan arrakastatsuak. Bartzelonan bizi zirela egin zituzten, eta skate munduari lotuta zeuden

Laus sariaz geroztik Ekhi eta Haitz Mendibilek sari pila bat irabazi dute publizitate lanetan hasi zirenetik. New York –AEBak–, Cannes –Frantzia– edo Italiako hainbat jaialditan kritikoen oniritzia jaso dute, eta dagoeneko dozenaka sari pilatzen dituzte beraien kurrikulumean. Sarietan estimatuena, ordea, Bartzelonako publizitate jaialdian jaso zuten Laus saria da. Hiru Laus jaso zituzten. “Gure lehendabiziko saria izan zen, eta sekulako ilusioa egin zidan. Laus sariek estimazio handia dute publizitate munduan, eta hiru jasotzea ikaragarria izan zen. Albistea eman zidatenean, ez nuen gau osoan lorik egin”, azaldu du Haitz Mendibilek. Skate aldizkari batentzako egindako iragarki batekin irabazi zuten saria. Konstruktibismo errusiarrean oinarritutako marrazki batzuk egin zituzten, eta arrakasta ikaragarria izan zuten –leiho honen ezkerrera ikusiko duzue–. Saria jaso zutenetik urte asko pasa diren arren, skate munduko jende askok ez ditu iragarki horiek ahaztu. Oraindik orain, skate munduko Errusiako zenbait web orrietan Haitz Mendibilek egindako marrazkiak ikus daitezke. Hasierako arrakasta hark ez zituen biki sanjuandarrak itsutu, eta aurrerantzean jaso dituzten sariak lasaitasun eta patxada handiagoz onartu dituzte. Ekhik ez die sariei garrantzia handirik ematen: “50 jaialditik gora egiten dira urtero. Batean eta bestean aurkeztuz gero, ez da zaila sariren bat irabaztea. Guk ez diegu sariei gehiegizko garrantziarik ematen. Garrantzitsuena lan politak eta onak egitea da, ez sariak irabaztea”. ageri dira : “Inoiz ez dakigu iragarki batek funtzionatuko duen ala ez. Publikoaren erantzuna oso subjektiboa da, eta ez da nahikoa iragarkia ona izatea. Oraingo honetan zorte handia izan dugu, eta oso pozik gaude, guri asko gustatzen zaigun genero batekin lortu dugulako arrakasta: iragarki musikal batekin”, azaldu du Haitz Menbibilek. Parmigiano Reggianoren iragarkia bi anai hauen arrakasta zerrendaren azkena besterik ez da. Beste hainbat kanpaina entzutetsu zuzendu dituzte. Besteak beste, Lavazza kafe etxeak urtero kaleratzen duen egutegi famatuaren egileak dira, Lancia auto etxearen publizitate kanpainak zuzentzen dituzte, eta UNICEF erakundeak egindako publizitate kanpaina onentsuenak sortu dituzte. Gurean ezezagunak izan arren,

14

Mendibil anaiak oso ezagunak dira publizitate munduan.

18 URTEKO BIDEA. Ekhi eta Haitz Mendibilek 36 urte dituzte, eta beraien bizitzaren erdia publizitateari estu lotuta pasa dute. 18 urterekin Bartzelonara joan ziren ikastera. Ekhik publizitatea ikasi zuen eta Haitzek diseinu grafikoa. Betidanik izan zuten elkarrekin lan egiteko gogoa, eta ikasketak amaitu eta gero Donostiako Dimension publizitate agentzian hasi ziren lanean. Agentzia honetan zenbait urte pasa eta gero, Madrilera joatea erabakia zuten. Bert an publizit ate munduko agentzia erraldoien eta multinazionalen lan egiteko modua ezagutzeko aukera izan zuten. Profesionalki ere asko hazi ziren. Azken hiru urteetan, berriz, Italian aritu dira lanean, Armando Testa publi-


o012-016_on

17/1/07

14:03

Página 4

Lavazza kafe marka da bixkien ‘harribitxia’ da, edo ‘urrezko aukera’. Mundu osora begirako egutegia egiten dute iurtero: argazkilari bikainak, atrezzo zoragarriak, neska ederrak, zabalkunde harrigarria, eta abar. Egutegiaren nondik norakoakj, sanjuandarrek erabakitzen dituzte. Erantzukizun handia da, baina ospea irabazteko modu paregabea.

nagusiakkultura

Lancia etxearentzako egindako iragarki sorta baten alea duzue hau. Iragarkia koloretan ikusiko balitz, autoaren inguruko orban handia gorria dela ikusiko litzateke. Hau da , hain justu, kanpainaren xedea: kolorea nabarmentzea.

15


o012-016_on

17/1/07

14:02

Página 5

nagusiakkultura Iragarki hauek ere Lancia etxearentzako egin zituzten. Ezkerrekoa, Lanciaren historia moduko batean kokatu beharko litzateke. Mendibil anaiek historia hori, ipuinen bidez kontatu zuten. Ipuin hau, asmatu ez baduzue, Peter Pan da. Eskuineko iragarkiak ere Lanciarentzako eginak dira. Kanpaina honetan, zatarkeriaren aurkako matxinada antzekoa proposatu zuten. Zatarra, eder bilakatzea –horregatik ageri da Frankenstein orraztuta–.

zitate agentzia ezagunean. 400 langiletik gora ditu agentzia honek eta munduko enpresa ezagunentzat egin ditu publizitate kanpainak. Armando Testa agentziako sormen sailean egiten dute lan Mendibil anaiek. Iragarkien ideak sortzea da beraien lana, eta oso gustuko dute. “Guri arriskatzea gustatzen zaigu, ideia berritzaileak plazaratzea. Askotan, ordea, bezero askok ez dute arriskatu nahi, eta beraien eskaeren araberako lana egin behar izaten dugu”, adierazi du Ekhi Mendibilek. Publizitatearen inguruko gogoeta honek Haitzen erantzuna ekarri du berehala: “Publizitate munduan diru asko mugitzen da eta presio handia dago, beldur handia. Bezeroak oso kontserbadoreak dira eta iragarki berritzaile batekin arriskatzea ez zaie gustatzen”. Iragarki klasikoak, berritzaileak… Munduan barrena egiten den publizitatean denetarik ikus daiteke, eta herrialde batetik bestera asko aldatzen dira gauzak. Ekhiren esanetan, “telebistako iragarkietan argentinarrak dira onentsuenak

eta iragarki grafikoetan brasildarrak”. Dena den, berari Ingalaterrako publizitatea gustatzen zaio gehien. Londreseen ikusten den publizitatearen %75, izan ere, oso maila onekoa omen da, eta “hori lortzea oso zaila da”.

MUNDUAN BARRENA. Publizitaten lan egiteak munduan barrena bidaiatzeko eta goi mailako profesioanalak ezagutzeko aukera esk aini die Mendibil anaiei. Besteak beste, Hollywooden aritu dira lanean. Digital Plus telebista kateari buruzko iragarki batzuk grabatzera joan ziren bertara, eta jende oso ezagunarekin egin zuten lan:

Seven –David Fincher, 1995– filmeko munt atzailearekin edo Eraztunen jauna –The lord of the rings, Peter Jackson, 2001– filmean aritutako hainbat profesionalekin. “Oso langile onak dira, eta beraien ondoan gauza asko ikasten duzu. Dena den, ez dira jainkotu behar. Gainontzeko gizakiek bezala akatsak egiten dituzte”, onartu du Ekhi Mendibilek, baina luxua da beraiekin jardutea. Halaber, mundu mailako argazkilari onentsuenekin lan egiteko aukera ere izan dute: Erwin Olaf, Antonio Recuenco edo Ellen Von Hunwerth. “Azken hau argazkilari

ona bezain pertsona berezia da, eta berarekin lan egitea ez zen munduko plazerrik handiena izan”, aitortu du Haitz Mendibilek –bere anaiak konplizitatez beteriko irribarrea eskaini dio–. Konplizitate eta elkar-ulermen handia antzematen da bi anaia bikien artean. Elkarrekin egin dute lan publizitate munduan hasi zirenetik, eta elkarlan horrek emaitza bikainak eman ditu. Aurrerantzean ere gisa berean jarraitzeko asmoa dute. “Elkarrekin jarraituko dugu lanean, baina Euskal Herritik gertuago. Dagoeneko, hiru urte daramatzagu Italian eta itzultzeko gogoa daukagu. Euskal Herrian lan egitea gustatuko litzaiguke, baina hemengo publizitate mundua oso mugatua da. Ziur aski, gure ibilbide profesionalak Madrilen izango du jarraipena”. Beraz, aurrerantzean telebistan, aldizkariet an edo k aleko kartel erraldoietan ikusiko ditugun iragarki askok Pasai Donibanen izango dute jatorria, Mendibil anaien ideia iturri agortezinean. 16


o017-019_on

23/1/07

17:07

Página 1

nagusiaggizartea

DOTOREZIA zer den

Pasaiako azken motora da ‘Jose Antonio’; duela 30 bat urte eraiki zen, Clementeren ontziola txikian Testuak eta argazkiak: Lander Garro

17


o017-019_on

23/1/07

17:07

Página 2

nagusiaggizartea tsasoko Cadillac-a dela esan daiteke. Dotorea da, klasikoa, liluragarria eta betiko gauzen xarma gordetzen duena. Jose Antonio ontzia da: egunero-egunero, Pasai Donibane eta San Pedro lotzen ditu, eta alderantziz –egin dezagun zehaztapena, ez dadin inor haserretu–. Goizean goiz hasten da, langileen erritmoarekin batera –bizi-bizi, alegia–, eta iluntzera arte garraiatzen ditu

I

tu dugu. Ile horia du, surfer tankerakoa. Musika munduan ibilitakoa da, manager gisa, baina urteak dira itsasoak harrapatuta bizi dela. Jose Antonio ontziko gidarietako bat da Kousillas. “Nire etxean denak izan dira itsas-gizonak, eta niri ere betidanik gustatu zait. Etxean honetan jardun nahi nuela esan nuenean, ia akabatu ninduten”. Lana, ordea, lasaia da, eta badu xarma. “Epika? Ez dut

Mozkor bat telefonoz Gertatu, denetik gertatu da Donibanetik San Pedrora doan motoraren barruan. Istripu larririk ez da gertatu, baina bitxikeriak bai. “Behin, morrosko bat sartu zen Donibanerako bidean. Festak ziren, eta, antza, zintzo zihoan. Ordu batzuren bueltan sartu zen etxera bueltatzeko. Igo zen ontzian, eta lasai joan zen telefonoz

hizketan. Nasara iristerakoan, pixka bat lehenago, lehorrera salto egiteko keinua egin zuen. Ohartarazi nion lasai egoteko, baina ez zidan kasorik egin. Erori zen hankaz gora urera, eta jasotzerakoan ohartu nintzen zeraman mozkor handiaz. Mutil jatorra da, eta gerora algarak egin ditugu hura gogoratzen”, azaldu du Berrotaranek.

Patxi Berrotaran da argazkikoa. Bere bi anaiekin batera kudeatzen du Pasaiako azken motora. zuten.

alde bateko zein besteko biztanleak. Kanpoko batek, herrien dimentsioa ikusita, zera galdetuko luke: Ba al dabil inor, ordea? Autoen garaia da, izan ere. Guztiok dugu baten bat etxean. Asko kexatzen gara auto mordoa dabilekako, baina gero sekulako afizioa dugu autoa hartzeko –nahiz eta garestia den, nahiz eta ilarak, nahiz eta anti-ekologikoa–. Auzi honetan ere, ordea, badira salbuespenak, eta ez gutxi. Piedadera iristerakoan (Pasai Donibanen), Iñigo Kousillas agur18

uste. Hor kanpoan [Kousillasek itsas zabala seinatu du] bada arriskurik, baina ez hemen”. Hala ere, ezin da nolanahi ibili. Erne ibili beharra dago. “Itsasoa itsasoa da. Beti izan behar zaio errespetua. Nasaren inguruan zirimolak ikusten badituzu, korrontea dabil. Korrontea badabil, ondo maniobratu behar da, itsasoak ontzia nasaren aurka eramaten baitu”. Gaztea izan arren, itsas gizon zaharrek bezala hitz egiten du Trintxerpekoak. San Pedrora iritsita, bidaiariak utzi eta besteak

hartu ditu. Bizpahiru igo dira. Bidea motza da, minutu bakarra ematen du Jose Antonio-k beste kosta abordatzeko. Bazter batera iritsi orduko, beste bazterrean bidaiariak agertzen dira, eta zain geratzen. Joan etorria etengabea da. Itsasoak badu zerbait lasaigarria, baina hemen denak ohituta daude, eta ez dira paisaia erreparatzera gelditzen. Motoraren txopa agertu orduko, denek erlojuak begiratzen dituzte. Mundu guztia dabil presaka. Kanpotarrarentzako ia zera folklorikoa da

motora, olgetatzeko zerbait, museoko pieza ia, baina bertakoentzako garraiobidea da, beharrezkoa eta egunerokoa. “Denetik dabil, bai: langileak, ikasleak, herritarrak, edota turistak”. Denak nahasita dabiltza. “Mundu guztiko jendea ikusi dut nik hemen, eta uda bakarra pasatu dut. Iaz, adibidez, australiarrak ere ibili ziren”. Pas aiako azken motora da Jose Antonio. Duela zortzi urte sei ontzi ibiltzen ziren Pasaiako barrutiak lotzen. Duela 30 urte,


o017-019_on

23/1/07

17:06

Página 3

nagusiaggizartea Iñigo Kousillas da argazki honetan ageri dena. Bera da Jose Antonio motoraren gidarietako bat. Eskuineko argazkian, aldiz, ontzi handien eta motoraren arteko ladea ikus daiteke. Ontzi hanmdiak etengabe dabiltza. Kontuz ibili beharra dago beraiekin, ez baitute frenatzerik.

Bezero ohikoetako bat, turista da. Argazkiko hauek bilbotarrak dira.

berriz, 36 txalupa. Beherakada aztertzeko, bi faktore aipatu beharko genituzke: desindustrializazioa, eta errepideekiko kultura: bai herritarrena, eta bai –batik bat– erakundeena. ONekin hitz egiten ari dela, geldialdietako batean, emakume bat zalantzan geratu da, sartu ez sartu. Badiaren erdi aldera begiratu du, eta urrunean ontzi handi bat datorrela ikusi du. Ontzi handiak, are eta handiago ikusten dira Pasaiako moilaren inguruko etxe txikien alboan. Branka kohete erraldoi baten gisan hurbiltzen da haizea moztuz, lehorrera olatu handiak bultzatuz. “Batzuk, ontzi handiak dabiltzanean, beldurtu egiten dira, iraganeko traumaren bat dauk atelako. Emakume honek, agian, gaztetan ezustekoren bat izan zuen, eta orain sartu aurretik bi bider pentsatzen du”.

Kousillasek emakumea adorez bete du: “Lasai, andrea, ontzi txikia da, ez da ezer pasako”. Sartu da emakumea azkenik, eta Jose Antonio San Pedrora abiatu da, txop-txop, poliki eta seguru. Pasa den mendeko 70. hamarkadan eraiki zen Jose Antonio ontzia, gutxi gorabehera. Ontziaren arduradunetako batek eman dizkigu azalpenak, Patxi Berrotaranek. “Iberdueroren inguruan zegoen Clementeren ontziola. Hantxe eraiki zen”. Ginea egurrez egina dago, eta itxura estilizatua, bitxia eta grazia handikoa ditu. Auto zaharra dirudi atzetik ikusia. “Sekulako kaskoa du. Pasa den astean errebisioa pasa genion, eta ez zuen, ez, arazorik eman”.

MENDE ERDIA. Berrotaran anaiek bizitza osoa daramate kaian lanean. Garai batean beste

zerbitzu batzuk egiten zituzten badian, baina azken urteetan San Padro eta Donibaneren artekoa egiten dute. Hau baino lehen, Pasai Antxo eta Meipi –Pasai Donibane– lotzen zituen motora kudeatzen zuten, baina ez zen errentagarria. Hiru anai dabiltza –Patxi, Ramon eta Iñaki–, Iñigo Kousillas trintxerpearrarekin batera. Patxik 1965 urtetik dabil motoraren zerbitzuan, eta asko daki kaiaren nondik norakoez. Itsasoaren gora beherak, gertatu aurretik igertzen ditu Patxik. Esku batekin lema darama, eta lasai hitz egiten du ONekin. “Pasaia betidanik lotu da itsasoz, nahiz eta azken urteotan, autoen edota autobusen areagotzearekin joera hau jaitsi egin den”. Orain zerbitzu bakarra geratzen da badian, baina duela ez asko arte, bost zerbitzu zeuden. Berro-

taran anaiek, hala ere, flota txikia dute, eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzte, batik bat turistentzako. “Inguruko agentziekin lan egiten dugu, eta kaia inguruan txango txikiak eskaintzen ditugu, ordubetekoak”. Garaiotan Donejakue bidea egiten ari dira bidaiari asko, eta hauen presentzia nabaria da Berrotaran anaien enpresarentzako ere. Egunean zehar ehunka joan etorri egiten ditu, eta bidaia bakoitza, motza izanagatik ere, istorio ezberdina da. ONek, esaterako, Bilboko turista bi aurkitu ditu Jose Antonio-n, Donibanerako bidea. “Lehen aldia da etortzen garela”, esan du mutilak, maltzur eta jostalari, “ondo jatera goaz Donibanera... han oso ondo jaten omen da”. Piedadean jaitsi dira. Jose Antonio San Pedrora abiatu da: jadanik, badu norbait zain. 19


o020-023_on

17/1/07

12:11

Página 1

IÑAXITO ALBISU alkoholiko ohia

Ezin dugu ostiaka jokatu, zuhurragoak izan behar dugu” Testua: Joxe Mari Carrere Argazkiak: Lander Garro

atailatzerakoan Ignacio Maria Albisu Mendarte (Errenteria-Orereta, 1924) jarri zioten izena, baina betidanik Iñaxito izan da. Etxeko txikiena izanik ez da harritzekoa, baina 82 urte dituen honetan berdin deitzen diogu, agian haur arima hori galdu ez duelako, alegia, jolaserako eta txantxarako grina galdu ez duelako. Baina jakin badakigu serio izateko ez dela beti serio ibili behar, aurpegi ozpinduarekin, eta horren aldarrikatzaile fina dugu gure Santxoeneako kalekume hau. Berarekin hitz egitean erantzun zehatzik ezin da espero, pasadizoz eta adibideaz osatuko baitu erantzuna, solasaldirako lagun aparta dela erakutsiz, eta, hori bai, herriko historia liburuetan agertuko ez diren hamaika istorio agertuko dizkigu. Baina horiek berari galdetu beharko dizkiozue.

B

Santxoenea kalean jaioa izanik, esan daiteke Errenteriar petoa zarela. Zer esan nahi du zuretzat kale horretakoa izateak?

Oso harro nago. Galdetzen didatenean nongoa naizen, nik beti erantzuten dut Santxoenea kalekoa naizela. Hau inportantea da niretzat, nahiz eta inongo meriturik ez izan; beste leku batean jaio 20

bainintekeen. Gogoratzen dut Anduezaren eta Mendarteren denden kafe erre berriaren usaina eta astoaren gorotzaren usaina zabaltzen zela gure kalean, usain basatia! Jolasean aritzen ginen kalean, futbolean, a bandidos, eta horrela. Nire maldizioa Errege Eguna izaten zen, Santxoenea kalean niri bakarrik oparitzen baitzidaten zerbait, nahiago izaten zuen pobre izan besteekin batera jolasteko. Zure abizenak ere ez dira nolanahikoak gure herrian, Albisu eta Mendarte, garai batean nahiko ezagunak.

Gure aita karlista zen, ama, berriz, EAJkoa, osaba bezala, Serapio Mendarte, Artxandan hil zutena. Orain konturatzen naiz nire guraso biak euskaldunak zirela eta diskusioetan foruak aipatzen zituztela maiz. Biok guztiaren gainetik eusk alduntzat zituzten beren buruak, baina karlistak eta jeltzaleak elkarren etsaiak ziren. Gero Gerra Zibila etorri zen. Nire arrebetako bat Poxpolina zen eta beste bat Margarita. Ni Pelayo nintzen. Pelayo nintzela jakin nuen osaba fusilatu zutela Artxandan. Nik ez dut sinesten, baina nire arrebak dio Circulo Carlistara joan nintzela eta baja eman. Ez nuen balorea hartu


o020-023_on

17/1/07

12:10

Página 2

gizarteanagusia nuela dio nire arreba Ixabelek. Dena dela, herri batean halako abizen ezagun eta ‘bereziak’ izatea zoritxarrekoa da. Behin Gaztañoko bi ahizpei, etxera euskara ikastera etortzen zirenak, galdetu nien ea zer iruditzen zitzaien parrokoa eta beraien erantzuna hauxe izan zen: “Zer iruditzen zaigun? Sasikume bat. Zuen etxera etortzen da, baita Fonbellidakoengana, eta Mendartena, baina gurean ezta agertu ere”. Alde horretatik nolabaiteko pribilejioak genituen. Zure etxean mutil bakarra eta txikiena zinen, askotan aipatu izan duzu zure bizitzan familiak eta kristau moralitateak izan duen eragina.

Hara, ni karnabaletan, Primo de Rivera garaian, jendea nola dibertitzen zen ikusteko ezin nintzen etxetik irten. Pierrot eta halako jantziekin ateratzen zen jendea eta konfetiak botatzen zituzten. Behin, sotoan nengoela Pierrotak eta konfetiak nola botatzen zituzten ikusten, nire arreba etorri eta “sartu! Hori bekatua da!”, oihukatu zidan. Sinesgaitza egiten zitzaidan konfetiak botatzea bekatua zenik. Ez zidaten bakean uzten. Gero edan!... Ez dakit nola ez nuen Errenteria osoa erre. Dena dela gero nolabaiteko ordaina hartu zenuen, izan ere gaztetan ederrak egin zenituen. Zure kuadrilakoak nahiko ezagunak zineten eta ospe txarrekoak.

Egia da, oso gaizki ikusiak ginen. Niri gustatu egiten zitzaidan horiek eskandalizatzea. Betidanik zerbait gustatu izan bazait, hain zuzen, horixe izan da, jendea eskandalizatzea, horretan oso gaiztoa nintzen. Behin, ez dakit hau esan beharko nukeen, monjetatik kaleratu ninduten monja gazte bati eskua sartu niolako. Nik ez dut uste zerbait sexuala izan zenik, eskandalua sortzeko baizik, nire etxean kezkatuak egon zitezen. “Izorra daitezela!”, pentsatzen

Betidanik zerbait gustatu bazait, hain zuzen, horixe da, jendea eskandalizatzea”

Ni Malpikaren etxean jaio behar izan nintzen. Malpika oso normala zen, ganberro hutsa ”

Bizitza eta ardurak astunak bazaizkizu, baita guri ere, zatoz, behar zaitugu ”

21


o020-023_on

17/1/07

12:10

Página 3

nagusiakkultura

Desorekaren bat duen edozeinek, barruak husteko beharra duenak hemen dauka mahai bat”

Egia esan, Errenteriak ez dit esaten gauza askorik; punch-a galdu dugu”

Nire irudia, zati batean, nik egindako marketing-a da, fartsa bat”

nuen, hainbeste arau, moralitate eta kontu. Ni gaizki jaio nintzen. Ni Malpikaren etxean jaio behar izan nintzen. Malpika oso normala zen, ganberro hutsa. Malpika, Molina, Agustin Cobos... Geroago mozkorren arteko taldea sortuko genuenak hain zuzen. Izan ere parrandazaletasun horrek alkoholismoan amaitu zuen.

Oso sibilinoa da hori. Parranderoa izan naiz eta orain ere maite dut parranda. Baina ezinezkoa zen ez izatea. Sagardoa barrabarra, ardoa nonahi, koñaka etorri zen gero... Prozesu bat da. Geroago, sanatorioan nengoela psikiatrak esan zidan nik edaten nuela, besteak bezala, dibertitzeko, baina gero beharra bihurtu zela, errealitateari aurre egiteko beharra. Alkoholiko Anonimoetan esaten dute: “Alkoholarekin arazoak badituzu beharbada nik lagundu zaitzaket”. Nik berriz, zera diot: “Bizitza eta ardurak astunak bazaizkizu, baita guri ere, 22

zatoz, behar zaitugu”. Nik entzuna dizut alkoholak ez duela derrigorrez alkoholismora eramaten.

Hara, orain dela gutxi Almerian egona naiz Alkoholikoen biltzar batean, eta hori esatera joan naiz. Ez dira existitzen kokainomanoak, heroinomanoak, alkoholikoak, gizaki beldurtiak baizik, konplexuz beteak, inbidiak jotakoak... Batzuk adorea dute hori gainditzeko, baina beste askok ardoari ematen diote, aurre egiteko, esaterako, kalabaza bat jasotzeari. Adibide bat jarriko dizut. Joseba Mendarte lehengusua eta biok dantzatzera joan eta: “Dantzatzen duzue?”; neskek: “Zer?”, “Ea dantzatzen duzuen”, “Ez!”. Josebarentzat ez zen ezer, baina niretzat umilazioa zen, “Putakumea!” pentsatzen nuen eta Madalen kalera joaten nintzen mozkortzera. Ez nuen ezezkoa jasaten. Donostiako neska batek zera esan zidan behin: “Nik espaloian ondo ikusten zaitudanean badakit ez zarela nigana hurbilduko, oso harroa za-

relako eta kalabaza bat onartuko ez duzulako; eta niri ez zait gustatzen mozkor batekin dantzatzea”. Hogeita bost urte pasa eta gero, Donostian hitzaldi bat eman nuelarik pasarte hau aipatu nuen eta bertan zegoen. Nigana hurbildu, senarra aurkeztu eta halaxe izan zela esan zidan, eta hau gehitu zuen: “Ez da alkoholikoa existitzen, koldarra baizik” Parrandaren gozamenetik alkoholaren larritasunera beraz.

Parranda oso ederrak egin izan ditut, baina gero, poliki poliki konturatzen zara ez dela parranda, beharra baizik, bizitzari aurre egiteko beharra. Hor dago diferentzia. Behin amak es an zidan: “Aizu, parranderoa eta panaderoa ezingo dituzu eraman, noiz deskantsatuko duzu zuk?”. Nire erantzuna izan zen: “Hiltzean!” Zorionez ez da hori gertatu.

anonimotasun hori ez dela hain inportantea, arduratsu bizitzea baizik, bizitzari aurre eginaz eta, ahal bada, laguntza eskatzen dizun horri lagunduz. Alkoholiko Anonimoen partaide izateari utzi nion. Arduradunetako bat etorri zitzaidan orduan Errenteriara bisitan. Galdetu zidan ea zergatik utzi nuen eta nik erantzun nion izugarri aspertzen nintzela sekta moduko horretan, dena esana zegoela eta puntu berri bat jartzeko ez zegoela inor prest. Ezin nuen hori jasan. Eta ez nuen edan behar izan erabaki hori hartzeko. Horren ordez orain dela seizazpi urte bestelako talde bat hasi ginen biltzen Mikelazulon. Denetarik geunden, alkoholikoak, eskizofrenikoak, tristeak, lur jotakoak. Desorekaren bat duen edozeinek, barruak husteko beharra duenak hemen dauk a mahai bat. Hori da egiten duguna.

Alkoholiko Anonimoen lehengo taldea sortzetik erabat kritikoa izatera heldu zara. Zer dela eta?

Urrezko Zubia izendatu zenuten taldea.

Oso kritikoa, bai. Pentsatzen dut

Bai. Urrezko zubi horretatik hain-


o020-023_on

17/1/07

12:09

Página 4

kulturanagusia bat gogoeta atera dira, ez beste norbaitek eginak, gu geronek baizik. Halakoak idatzi genituen: “Inork ez dauka irtenbide perfektua, baina denok daukagu horretara heltzeko aukera”, edo “Ona da norberak bera sentitzeko ahalmenak lantzea”, “Zubiak eraiki nahi ditugu akatsek, gaitzek, ahultasunek, konplexuek zubiak izan ditzaten beste aldera heltzeko”. Galdutako euskara berreskuratzea garrantzitsua izan omen zen alkoholismoari aurre egiteko.

Halaxe da. Psikiatra baten eraginez izan zen. Aravacako psikiatrikotik irten behar nuela ohartarazi zidan Errenteriara bueltatzea oso gogorra izango zela. Esan zidan kontuz ibiltzeko zer egin ez nekien denborarekin eta edozertan sartzeko, kulturan, kirolean... edozertan. Baina batez ere, bi gauza oso garrantzitsu esan zizkidan; lehenengoa, nire ahalmen kritikoa edozeri aurre egiteko balio zidala baina oso kobardea nintzela eta horri egin behar niola aurre. Bigarrena, euskara ikasteko esan zidan, horrela ez nintzela nire familian arrotz sentituko. Logroñokoa zen psikiatra hura. Zorte handia izan nuen berarekin, psikiatra baino, komunikatzailea zen. Ondo ikasi gainera, euskara irakasle izatera heldu baitzinen, baina aurretik hamaika lanetan ibili zinen.

Saltzaile ibili nintzen Euskal Herrian bezala kanpoan ere. Horrek izugarrizko indarra eman zidan. Liburuak saltzen ibili nintzen, bizitza aseguruak gero, ondoren fondos de inversion inmobiliaria zirelakoak, nahiz eta horretaz ideiarik ez eduki. Azkenean, euskara irakasten hasi aurretik, detergenteak saltzen nituen. Oso polita eta oso erraza. Kalean jartzen nintzen oihuka, garai bateko ezti saltzaileek egiten zuten moduan; emakumeak agertutakoan produktua eskaini eta astebete ematen nien probatzeko. Bi urtez aritu nintzen. Gero irakasle titulua atera nuen Iruñean, ondo ikasi eta

gero! Hasieran etxean irakasten nuen eta azkenean Pasaiako euskaltegian aritu nintzen. Zuzendaria izatera iritsi nintzen! Euskara niretzat oso garrantzitsua izan da, ez bakarrik hizkuntzaren aldetik, baita ere neukan problemarako. Hainbeste saltsatan ibilita, nola ikusten duzu egungo Errenteria-Orereta?

Ni Mikelazulora etortzen naiz askotan, eta askotan baikor ateratzen naiz hemendik; baina, egia esan, Errenteriak ez dit esaten gauza on askorik. Bada aurre egiten dion jendea, adibidez Errauskailuari. Dena dela, uste dut ez gaudela unerik onenean, galdu egin dugu punch-a. Madrilekin eta Parisekin zaila dugu. Ezin dugu ostiaka jokatu, zuhurragoak izan behar dugu, estudiatu egin behar da, hobeto prestatu eta gauza asko egin, hemen, Mikelazulon egiten diren modukoak. Azken jakin mina dut, alegia, Iñaxito herriko pertsonaia bihurtzeko arriskurik ez ote duzun ikusten. Zure pasadizoak, zure bizitza, Alkoholiko Anonimoak, Fomento Kulturala, telebista..., ez zara behintzat itzalean pasatzen.

Guzti hori gezurrezkoa da. Hara, behin esan zidaten omenaldi bat egin nahi zidatela, Atletiko Renterian, Fomenton eta hainbeste saltsatan ibiltzeagatik, eta nik ez nuen ulertzen, benetan. Egin ditudan gauza guztiak nire beharra zelako egin izan ditut, besterik ez. Baina egin zidaten, baina ez ditut batere gustukoak halakoak. Dena dela, nire irudia, zati batean nik egindako marketing bat da, fartsa bat. Inoiz ez naiz bizi izan orain bezain ondo eta zoriontsu. Uste dut jendeak behar duela norbait mirestu, liderrak behar ditu, baina miresten zaituen horrek berdin gorrota zaitzake. Orain ahaleginak egiten ditut tamainan ibiltzeko. Nik lagunak behar ditut. Hala ere berriro esan behar dizut, izugarri gustatzen zaidala eskandalizatzea, izugarri. Eta hortik pertso-

Leo Iñaxitorekin hitz egiterakoan tarteka eta ustekabean bezala etengabe ateratzen da, handik edo hemendik, Leoren aipamen bat. Leo bere emaztea da, edo hobe esanda, bere bidaia laguna. Izan ere azken berrogeitaka urteetan habe ezinbesteko izan du Iñaxitok. Familia guztiarekin Beizamako baserri batetik Errenteriako beste batera etorrita, erdararik jakin gabe, herrixka batetik herri industrial jendetsu erdaldundu batera, imajina dezakegu zer nolako bizi aldaketa izango zuen. Ederra da Iñaxitori entzutea nola eskatu zion elkarrekin ateratzea. Artean Albisu euskara berreskuratu gabe eta Leo erdararekin huts. Baina maitasunaren hizkuntza

unibertsala denez... Imajina dezakegu halako ospea zuen pertsonarekin bere bizitza elkartzeak ekarriko zituen esamesak eta kuxkuxkeriak. Eta gero, etxean bilerak egiten hasi ziren mozkorrak begirunez jasotzen, jakinik senarraren sendabidean lagungarri zela. Leoren etxetik pasa denak ez du inoiz ahaztuko eta hitz onak baino ez ditu izango. Eta, jakina, urte guzti hauetan Leok ez zuen izango, ez, aspertzeko astirik. Seguraski senarraren ordez berak hitz egingo balu, izango zuen, bai, kontatzeko franko, baina gauza bakarra esan zidan elkarrizketa honetan aipatzeko: “Ez ahaztu esatea karteratik sosak sisatzeko duen ohitura”. Leo da.

naia bat sortzen da, baina besteek asmatu dutena ez nik. Ez dut horretan erori naiz, baina erortzen

naiz, alegia, ez naizela Ignazio Mari Albisu Mendarte, Iñaxito baizik. 23


o024-025_on

11/1/07

12:56

Pรกgina 1

gizarteakklik

herri baten argi eta Yurima Sagastui Datuak. 1983-05-02. Oiartzun. Ibilbidea Gaztea izan arren,

argazkilari fina da, ikasia, argia ondo menperatzen duenetakoa. Bartzelonan ikasten dihardu une honetan.

24

ILUNAK Oiartzuni buruzko irudi franko ikusi dugu dagoeneko; gutxitan ikusi dugu, ordea, Yurima Sagastui argazkilariak proposatzen digun ikuspegi hau


o024-025_on

11/1/07

12:56

Pรกgina 2

klikgizartea

25


o026-027_on

gizarteakklik

26

17/1/07

12:34

Pรกgina 1


o026-027_on

17/1/07

12:33

Pรกgina 2

klikgizartea

27


o028-029_on

23/1/07

20:55

Página 1

euskara

iartzungo Intxisu AE K euskaltegian talde berezi bat dabil egunotan. Euskaldun zaharrak dira, eta euskaraz bikain egiten dute. Irakasle izan zitezkeen... EGA balute! Baina ez dute, eta ez dutenez, irakasle izan beharrean, ikasle izatera mugatzen dira. Datozen hilabeteetan izango dira EGA azterketak. Lehena aurki izango da. Konbokatoria irekia izango da; hau da, edonork eman dezake izena. Izena eman, eta suertea probatu. Pixka bat aurrerago, maiatzean, konbokatoria itxia izango da. Hitzordu honetan, euskaltegietatik edota zentru antolatuetatik bidalitako ikasleak ariko dira beren jakintza neurtzen. EGA, dagoeneko, euskararen inguruan dauden kontzeptuen artean ezagunenetakoa da. Euskaldunek nola, erdaldunek ezagutzen dute. EGA, izan ere, euskara froga da, euskara dakigula erakusten duen agiria –gutxi gorabehera–. Lan egiteko toki asko eta askotan, titulua eskatzen dute, eta horrek egin du EGA ezagun: lan egiteko, sarritan, esijitu egiten dela. Derrigor eduki behar dela, eta gauzak derrigor direnean.... Askok horregatik izaten dute EGA lortzeko ekimena. Esan dugu: toki askotan –ez denetan–, euskara profila eskatzen da. Hau, batik bat, toki publikoetan gertatzen da. Egungo legearen arabera, toki probatuetan ez da apenas inon profilik eskatzen. Beste askok, ordea, izatearren egiten dute EGA azterketa. Hau da, adibidez, Xabi oiartzuarraren kasua. Bitxia da, baina, bitxia izanagatik, aintzat hartzekoa, eta ez meritu gutxikoa. “Nik ez dut ikasketa askorik, nahiko azkar utzi nuen hori guztia. Orain 33 urte ditut, eta irailean pentsatu nuen: atera behar dut!”, esan dio ONeri. Ez du ikasketarik, ez du EGArik, baina EGA duten askok baino

O

jakintza erakusteko

EGA EGA azterketak aurki izango dira; aste gutxi barru konbokatoria irekiak izango dira, eta maiatzean, berriz, konbokatoria itxiak Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

23/1/07

20:54

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak konbokatoriak IREKIAK Matrikula: Urtarrilak 22tik

otsailak 2ra. Atarikoa: Otsailak 24. Idatzia: Martxoak 10eta 17. Ahozkoa: Maiatzak 18, 19, 25 eta 26 ITXIAK Matrikula: Martxoak 19tik

30era. Atarikoa: Maiatzak 12. Idatzia: Maiatzak 26. Ahozkoa: Ekainak 22 eta 23.

hobe egiten du, inondik ere; oiartzuarren jarioa du, hitzak mozteko trebezia hori, azkar eta ulergarri egiteko erraztasuna. Haritzek ere, halako izaera onartzen dio EGAri, eta horrek ere bultzatu du titulua eskuratzera: “Gure titulu ofiziala da, eta uste dut hori gure hizkuntzarentzako ona dela. Nik ere eduki nahi dut”. Hale ere, Haritz soroslea da, eta horretan jarduteko EGA eskatuko diotelakoan dago. “Ez dakit seguru, baina baietz esango nuke”. Intxisu euskaltegia Oiartzungo Madalensoro pilotalekuaren barruan dago, goiko solairuan. Eskolak ematen dituzten bitartean, pilotarien jarduna entzuten da. Ergatiboen eta atzizkien artean, pilotak frontisean egiten duen eztanda aditzen da Ikasle ia gehienak, gazteak dira, eta ikasketak amaitu bitartean egiten dute azterketa, kredituak lortzeko, batetik, eta lana aurkitzeko, bestetik. Intxisun hiru neska daude egoera horretan, eta hirurak udalekuetan aritzeko asmoa dute. Irak asleak S arrionadiaren poema bat jarri die mahai gainean, eta hortxe utzi ditugu, lan eta lan. Hemendik gutxira, agian, beraiek ere EGA izangoo dute; zuk, badaukazu?

GORA. Euskaraz bazkaltzea, hobe Pasai Donibaneko Elkartetxeko jatatxean hiru hizkuntzatan aukeratu daiteke menua: Euskaraz, gaztelaniaz, eta frantsesez.

BEHERA. Gaztelania hutsean, gose Herri bereko Ongi Etorri jatetxean, aldiz, gaztelanaz jartzen dute menua ate atarian: euskaldunok, horrela, gosea pasatu ohi dugu...

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

23/1/07

12:03

PĂĄgina 1

nON stop

bestaldeko

ETXEA Ibai Maritxalarrek hil luzeak eman ditu Mexikon, handik hona, lekuak eta jendea ezagutzen; hango esperientziaz egiten du hitz testu honetan Testuak eta argazkiak: Ibai Maritxalar 30

exikorekin maitemindu nintzen behin‌ nazkatu gero, kasik gorrotatzera iritsi arte. Orain nire bigarren etxea bezala sentitzen dut, onerako eta txarrerako, Mexiko... Nire lagun mexikar batek esaten dit ez duela esperantzarik, Mexiko beti etsipenari loturik egongo dela. Korrupzioa, lapurretak, arriskua, beldurra, gehiegikeriak, kutsadura‌ mendeetan zehar izan duten agintarien gabeziek gaixotu dutela herria. Eta baliteke, baina nik beste lekuetan sentitu ez dudan goxotasuna ere jaso dut.

M


o030-031_on

23/1/07

12:03

Página 2

albisteakeuskara

Presidente ofizialak... eta zilegizkoak “Politikariak dira guk dugun minbizia”, entzuten da Mexikoko kaleetan... eta ez dute, seguruenik, arrazoirik falta. PR I, PAN eta PRD dira alderdi nagusiak eta herriak ez du hauenganako konfidantzarik. Zergaitik ote? Iraultzatza amaitu eta lehen hauteskundeak egin zirenetik 80 urte baino gehiago pasa dira. Lehen 75 urteetan, baina, PRI (Partido Revolucionario Institu-

Goxo sentitu ditut jendearen begiradak, zuzenak, ibilaldi aspergarriak esnatzen dituzten horietakoak. Bizigarri izan zaizkit famili giro sakonak edo eta sinismenaren aztarnak. Gustoko dut ixkin bakoitzean dagoen elizaren paisaia. Zerbaitengan sinesteko duten beharra sentitzea; eta horretarako arrazoirik ere izango dutela ikusi dut. Ezberdintasunak gustoko dituenarentzat, leku aproposa dira Aztekena, Mayena, Güicholena edota Tzetzalena; horiek ere ber-

cional) alderdia egon da agintean eta “demokraziaz jantziriko diktadura” izan da askoren iritziz. Urte gehiegitxo zirela eta, 2000. urteko hauteskundetan Vicente Fox, PAN alderdi eskuindarreko hautagaia aukeratu zuen herriak. Honek, berriz, Mexikok zituen arazoak konpondu beharrean, areagotu egin ditu. Pobrezia, beldurra, korrupzioa, pribatizazioa, kultura eta hizkuntza gutxituen

tan jarraitzen dutelako, bizi direlako. Larri, halere, eta bi arrazak nahastu zireneko eguna ospatzen dute oraindik, ezer ospatzeke balute bezala, gure bizilagunek onurarik ekarri baliete sikiera! San Cristobalen, Chiapasen nengoela, norbaitek atzetik begiak estali zizkidan behin. Bakarrik nengoen orduan. Konpainia beharrean seguru, barne bidaian atsedena ere eskertzen duela batek. Eta etzirenak pasa zitzaizkidan burutik, milesima urduri hartan. Ordubete lehenago Marcosen panpina erosi nion Tzetzal

zapalketa, Zapatisten afera, mesfidantza.... guztiak bere horretan darrai. Honegatik guztiagatik, pasa den urteko uztailaren 2ko hauteskundeetan, mexikarrek PRD alderdi ezkertiarreko Lopez Obrador hautagaiaren aldeko hautua egin zuten. Benetako agintea dutenek (enpresariek, militarrek eta elizak, alegia) ez zuten herriaren hitza onartu, eta zenbaketa prozesua eraldatuz,

PAN alderdiko beren hautagai Felipe Calderon hautagaiari eman zioten lehendakaritza. PRDko Lopez Obradorek –berezko irabazleak– ez zituen emaitza horiek onartu eta bere burua “zilegizko lehendakari” izendatu zuen, jendez beteriko Zocalo enparantzan –lehen argazki handian ikusiko dituzue–. Hau da Mexikoko historia beltzaren azken atala, momentuz...

saltzaile gaztea zen eskuen jabe hura, eta beste bat erosi nion esker onez, hunkitu egin ninduelako bere keinuak. Halere, horrelako jarrera hurbilak erosi litezkeela, peso gutxi batzuen truke jaso ditzakezula pentsatzeak, min ematen dit. Hildakoen egunak ematen didan bezala. Patzcuaron eta Janitzio irlan ospatzen dituzte gehien joandakoen itzulerak, eta janari, lore eta musikaz girotzen dituzte haien omenezko ikurrak. Urtean zehar hain hutsik dauden patrikak ere betetzen dituzte, baina.

Hain beraiena den unea nola saltzen duten ikusteak barrenak nahasten dizkit, edota turistok diru truke hilzoruak zanpatzea eta edozein modutara argazkiak ateratzea zilegi dela pentsatzen dugula ikusteak... Kontrastez beteriko herria da Mexikarrena eta hori onartzean dago bertan barneratzeko gakoa. Gero erakarpen berezi batek inguratzen du zure baitako irrika eta behin hori sentituta akabo, betirako geratzen da Mexiko zure bait an, zokoren batean gordeta. 31


o032_on

22/1/07

13:04

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 NAFARROAKO MENDIAK

32

Zeharka

Goitik behera

1) (Azkaraten). Gizon izena. 2) Erregela. Gipuzkoan uda. Kontsonantea. 3) Askotan. Ald. niri. Litioa. 4) Gure aldizkaria. Ald. Gipuzkoako mendia Berastegi inguruan. Denbora tarte bat. 5) Germanioa. Usoen tokia. 6) Bizkaian, nora. Ald. mutu. 7) Irlanda. Ald. du, haiei. Aralarko bailara, Larraun ibaiaren jaiolekua. 8) Ald. baldar. Gizon izena. 9) Ald. atzizkia. Jateko gogoa. Jainko egipziarra. 10) Bokalea. Galiziako ibaia. Zatia. Potasioa. 11) (Ibardin inguruan).Konstelazioa. 12) (Ituren inguruan). Iparraldean eskaratza.

1) Oihan. Mirabe. 2) (Leire inguruan). Nor pluralean. 3) Bizkaian, gehiegi. Pitzadura. 4) Zeruko ur. Euskara irakasle taldea. Ald. erabat larritu. 5) Kontsonantea. Ez argi. Zilarra. Kontsonante bustia 6) Dauka. Ald. goxoa, zapore handikoa. 7) Zezen zikiratu. Ald. Segurako pelotari ohia. 8) Ald. Piriniotako bailara, Sallent inguruan. 9) (Leitza inguruan). Ald. portu. Hamar. 10) Radioa. Gezur ez direnak. Edo. 11) Kiloa. Hemendik pixka batera. Omen 12) (Larrreine inguruan) Aiararra.


o033_on

22/1/07

15:38

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau?

GURUTZEGRAMAK

B A L E R D I U D A R A U S A R R I I O N I L U G E U S A N O R A N T Z E I R E E I S T E K A R T K I T G O S A E O P U M A N T T A L E K A I T Z A

N E E P E T E G L I A D I K E A S K A E L X A

E R R A K E O I A L A I S T

A I A I

U R K O A R A R

ON-EN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

Abenduko irabazlea Josu Izagirre izan da abenduko ONeko sariaren irabazlea. Hitzaren gerriko poltsa dotorea beretzat!

Urtarrilean, 2007ko Hitza-ren agenda opari

ERANTZUTEKO EPEA Otsailaren 16a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Hitzaren harpidedun izatea

Uxue Alberdi. Bertsolari elgoibartarra.

33


o034_on

9/1/07

17:03

Página 1

ondarellarrugorritan

SANTI CALVO Fisioterapeuta

Mendia ikustea da faltan gehien hartzen dudana” Testuak: Lander Garro

utbolaren munduan oso ezaguna da Santi Calvo fisioterapeuta eta masajista. 21 urterekin ikusmena ia erabat galdu arren, gogorki eutsi zion bere bideari, eta, gaur egun, Santi fisioterapia zentroko arduraduna da. Touring futbol taldeko fisioterapeuta da Calvo, eta gainera, gizon atsegina, umoreduna eta ironia zalea. Bere zentroan hartu du ON, hitz egiteko beldurrik gabe.

F

Bi munduak ezagutzen dituzu; ikustea zer den badakizu, itsua izatea zer den ere.

Ez, ez. Niri nahikotasuna gustatzen zait. Menpekotasuna oso ezatsegina da. Merkataritza gu34

Ez pentsa txantxa denik. Badakit ohiko unibertsitateetan, trebatzeko, batzuetan argia izaltzen dutela. Zinez, argirik gabe asko doitzen ikasten duzu, hatzekin minak antzematen. Nik beti esaten dut, bi begiren ordez, hamar ditudala, bat hatz mutur bakoitzean.

Noski: gehiena! [Kar, kar]. Futbolak badauka bere zera. Adibidez, bada gauza bat nire onetik ateratzen nauena. Jokalariek sekulako joera dute antzerkia egiteko. Zerbait gertatzerakoan, ziztuan ateratzen naiz eserlekutik, delegatuari helduta. Bidetik ematen dizkidate argibideak: “Hankan izan da, orkatilean”, eta abar. Iristerakoan, ordea, maiz, ahapeka, denbora galdetzeko dela esaten didate. Arraioa: hainbeste antzerki egin behar al da? Askotan egiten dute, eta askotan, gainera, euria ari du... hori gutxi balitz, beste muturrean izaten da!

Tumore bat izan nuen garunaren erdian. Hiru ebakuntza izan nituen, eta itsu geratu nintzen. Urte batez, ostera, zerbait berreskuratu nuen; %10, oso gutxi.

Ez da txarra, bat non dabilen jakitea...

Gainerako zentzuak garatzen omen dituzue itsuek; fisioterapia ukimenaren bidez egiten denez, agian besteak baino hobea izango zara?

Oso txukun dabiltza aurten Toringekoak; izango duzu zer ikusirik, ezta?

Nola galdu zenuen ikusmena?

Bai, hala da. Batzuk esan izan didate hobe litzatekela jaiotzetik itsu izatea. Baina ez dakit egia ote den. Betitik itsu direnek sekulako arazoak izaten dituzte orientatzeko. Ez dakite nolakoa den kale bat, ez dakite zer den forma bat. Nik badut nolabaiteko arrastoa, eta horrek asko laguntzen dit. 21 urtetan ikusi dut, eta orain badakit non nabilen.

neetan, adibidez, autora joateko pausoak zenbatzen ditut; 100 aurrera, eskuinera ondoren, hogei pauso gehiago... Beti iristen naiz tokira.

Zer da zuretzako edertasuna?

Fitxa Jaiotze data. 1970ko

maiatzaren 26an. Ibilbidea. Dietetika ikasi

zuen Iruñean, eta, ondoren, fisioterapia, Madrileko Unibertsitate Autonomoan.

Barne edertasuna, noski. Beti. Segituan antzematen dut hori. Hitz egiten hasi eta berehala, bestearen baitan zerbait ba ote den ikusten duzu. Gert atzen dena, hauxe da: bistak engainatu egiten duela! Niri, bestetik, ohiko ‘edertasunak’ bost axola. Garai batean ikusitakoen artean, zer hartzen duzu faltan?

Mendia da gehien gogoratzen dudana. Et a autoan ibiltzea. Badut gida baimena, baina ezin dut erabili...


o035_on

22/1/07

17:25

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

Itzal atsegina Txokolo (Mikelazuloko kidea) Pablo Malo donostiarrak ‘La sombra de nadie’ filma aurkeztu berri du; Luis Goya zenaren azken filma izan da ekoizle bezala, estreinatu aurretik zendu zen

itortzen dut: ez nuen zinemarako sarrera ohi bezain konbentzituta erosi. Aurreiritzi askorekin joan nintzen, egunkarietan beldurrezko deitzen dieten pelikula horiek ez direlako nire gustuko. Baina, aitormenarekin jarraituz, lehen momentutik filmak eskaintzen dituen elementu guztiekin lotuta sentitu nintzen, bai argazki aldetik eskaintzen duen edertasunagatik –Pirinio bailararen kolore eta formak hain

A

dira dramatikoak–, kameraren erabilpenagatik –handikeriaz eginiko mugimenduak barkatuta–, eta baita ere istorioak berak poliki-poliki zabaltzen dituen misteriozko bide horiengatik. Pablo Maloren La sombra de nadie (Inoren itzala) bigarren luzemetraiaz ari naiz. Zuzendari eta gidoilari lanak egin ditu bertan, bere aurreko lanetan bezalaxe. Barnetegi zahar bateko neskatxa baten hilotza agertu da Pirinioetako herrixIzenburua. ‘La sombra de k a bateko nadie’. hezegune Zuzendaria. Pablo Malo. batean. HiEkoizlea. Luis Goya. Antzezleak. José Luis Garcia Perez, Philippine LeroyBeaulieu, Ana Lucia Billate, Zorion Egileor, Andres Gertrudix.

ra alokatuko du inguru hartan, lasaitasun bila. Barnetegiko zuzendaria, gertakizun arraro batzuen lekuko izango da ordea, eta momentu horretan hasiko da dena korapilatzen. Hildako neskatxak, gelakidea erabiliko du bere mezuak zabaltzeko, modu bitxian; izan ere, normalean hildakoak halako filmetan lurrazpiko ahots eta soinu grabeez komunikatzen dira lurtarrekin. Kasu honetan, ordea, hildako neskatxak Sacamantecas izeneko liburua erabiliko du, braille hizkuntzaz nahi duena komunikatzeko. Gertakari nagusia aitzakia bilakatzen da, berehala inguruko pertsonaia guztien istorio ezkutuak lehen planora jauzi egiten baitute. Eta hori da, nire ustez, filmaren gauzarik interesga-

labete bat beranduago, hiritik heldut ako gizon batek baserri bateko ganba-

rriena. Musika kolpe bortitzek baino, gehiago lotzen gaituzte norbanako horien bizitzen amaraunek. Azkenean filma xumea dela esango nuke, terrore zaleentzat agian motz gelditzen dena baina istorio eta pertsonaia xumeekin gozatzen dugunontzat, atsegina.

Fitxa

35


o036-037_on

23/1/07

20:36

Pรกgina 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharra Errenteria-Orereta

gauza oreren gainetik

ARTISTA Pasa den urtarrilean 70 urte bete ziren Ramon Illarramendi errenteriarra hil zela; enpresa gizona izan zen, eta herriko alkate Testua: Lander Garro Argazkiak: Donostiako Udala

dazle, musika zale, industria gizon, asmatzaile, eta herriko alkate izan zen Ramon Illarramendi errenteriarra. Pioneroa izan zen, hitzaren zentzu estu-estuan, ekimen ikaragarria zuen, ausardia paregabea, eta, gainera, gauzak patxadaz hartzeko jakinduria. Liberala izan zen gerra aurrean, eta,

I

36

beraz, politikoki irekia zen. Horrez gain, euskaltzale amorratua zen, eta esku zabaltasun handikoa. Lehen ere esan dugun bezala, artista bat, gaur egun aurkitzea guztiz ezinezkoa den gizaki klase bat. Juan Ramon Illarramendi Lekuona Errenterian jaio zen 1879ko martxoaren 17an. Aita,

Migel Antonio, Villabonan sortua zen eta handik etorria zen Oarsoaldera bere gurasoekin; okintzan ari zen Ramon jaio zen aldian. Ama, berriz, Errenteriakoa bertakoa zen: M. Manuela Josefa. Pasa den mendeko 10. hamarkan lehen tailer mekanikoa sortu zuen, eta, hortik abiatuta, esparti-

nak egiteko makina bat asmatu zuen, hasi eta buka egiten zituena. Garai hartan espartina ohiko oinetakoa zen, eta pentsatzekoa da diru dexente irabazi zuela asmakuntzari esker. Lehen fabrika hura Maria Lezo kalean zegoen, gaur egun Seat markaren saltokia dagoen horretan. Negozioa handituz joan zen, eta handik gertu pabilioiak eraiki zituen. Hauek ere bazuten berezitasunik: erdi aldean argia sartzen uzteko argi-leihoak zituzten, sabai-zuloak deitzen direnak. 18ko gerra amaituta, hartarako erabailitako 18 kamioi ekarri zituen. Konpondu, eta erabiltzeko prest utzi zituen. Ordura arte inguru honetan gurdiak erabiltzen ziren. Kamioiak, literatura ziren ia. Illarramendiren ekimenez, ordea, tramankulu mekaniko horiek gu-


o036-037_on

23/1/07

20:36

Página 2

pasadizoa ondarep

Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta

ALONDEGIA. Gaur egungo alondegia, plaza bat da ia. Autoentzako aparkalekuak jarri dituzte, eta, Herriko Plazara doan jendea pasatzen da, edota handik datorrena. Garai batean, ordea, horko giroa askoz ere industrialagoa zen. Fabril Lanera fabrikak biltegia zuen. Horrez gain, taberna txiki bat zegon, eta aterki denda txiki bat. Argazkiak: Ezezaguna (Luis Elberdinen ‘Orereta-Argazkiak’ liburutik ateratakoa) eta LG.

rean hasi ziren erabiltzen. Nekez jakingo zuten, garai hartan, kamioirik gabeko garaiak faltan hartuko genituela inoiz... Espartinak egiteko makinak oso ezagunak egin ziren, eta denborarekin, AEBetan saldu zituzten. Jose Leon Olaskoaga errenteriarra han ibili zen, gailuak saldu, doitu eta konpontzen. 1918an izendatu zuten herriko alkate, eta egindako lehen gauza, herriko banda berrantolatzea izan zen. Urte berean Iruñako lehiaketa irabazi zuten, eta orduantxe sortu zen Errenteriako bandaren ospea eta izen ona. Illarramendik, gainera, antzerki obrak idatzi zituen, guztiak euskaraz. 48 urte zituela, ordea, hil egin zen. Errenteria-Oreretan, ez dago oraindik bere izena daraman kalerik. 37


o038-039_on

17/1/07

12:16

Página 1

nON dabil? ondaren atzuetan zaila da begi-niniei ihes egitea, ezagutzen zaituzten begi-niniei ihes egitea. Eta horrelakoetan, begiak istea da onena. Besteetan, baina, zaila da ezagutzen zaituzten begi-niniak aurkitzea. Begiak zabal-zabalik, bilatzea da onena. Josu Garmendia oreretarrak, erdibiderik ez, baina bi muturrok aski ezagunak ditu. Ikimilikiliklip musika saioko aurkezleet ariko bat izan zen ETBn, saioak iraun zuen artean, eta hala, lekutxo bat lortu zuen ikusleen erretinan. Saioa amaitu zenean, lan bila-edo, Londresera joan zen aldi baterako. Londresetik Nueva Yorka eta Nueva Yorketik Txikagora. Aldi hura, baina, ez da oraindik amaitu. Orain aldika baino ez da itzultzen Euskal Herrira. Eta aldiro, ezagutzen ez dituen eta ezagutzen ez duten begi-niniekin egiten du topo. Ez zuen aparteko bokaziorik telebistarako, ez zuen famatzeko asmorik, aberastekorik ere ez: kasualitate xelebre batek bultzatu zuen pantailaren bestaldera. 1992ko uda izango zen: “Hondartzan egonean geunden hiru lagun, Euskadi Gaztea entzuten. Halako batean telebistan musika saio bat hasiko zela iragarri zuten, eta aurkezle bila zebiltzala”. Hiru lagunei ideia ona iruditu zitzaien halako saio bat abiatzea, gazteentzat interesgarria izan zitekeelakoan. Erdi brometan edo erdi serio, izena ematekotan geratu ziren, denetik probatu behar zelaeta. Izena eman eta gutxira, castingerako deia jaso zuen Garmendiak, eta casting-aren ondoren, lana –hala nahi bazuen– berea zela iragarri zion deia. 19 urte baino ez zeuzkan. Irribarre txikia egiten du gogoratzerakoan. Berarekin lanean aritu zirenei zor omen die: “Oso jende jatorrarekin lan egitea egokitu zitzaidan. Tarteka, ematen zizkiguten gidoien edukiarekin ez ginen ados izaten, eta euskara aldetik re, eskas samarrak ziren, baina guk ez genuen inolako eskume-

B

38

Pret a manger

Fitxa Izena. Josu Garmendia. Jaiotze data. 1973eko

maiatzaren 17a. Herria. Errenteria-Orereta. Ibilbidea. Telebistaren

alorretik, ostalaritzara pasatakoa. Egun San Franciscoko larrialdi zerbitzuetan lan egiteko frogak egiten dihardu.

Pret a manger, mokadua hartzeko kafetegi modukoez osatutako sare baten izena da. Londresen hasi zen horietako batean lanean, eta, halako batean, New Yorken lur hartu zuen, ardura postuetan. New Yorken zegoela, ordea, Greendard delakoa lortu zuen –hau da, AEBetan bizitzeko baimena–, eta lana utzi zuen. “Niretzako lan astuna zen, kontuak-eta eramatea tokatzen baitzitzaidan”.

OSPETIK haratago Josu Garmendia ETBko ‘Ikimilikiliklip’ saioan aurkezle izanagatik egin zen ezagun; hortik atzerrira joan zen, eta egun San Franciscon bizi da, AEBetan Testuak: Alaia Martin Argazkiak: Lander Garro


o038-039_on

17/1/07

12:15

Página 2

nON dabilondare

Ez da itzuliko San Frantziskotarrek ezkertiar fama handia dute: Irakeko gerraren hasieratik aurkako mugimendu handia sortu zen, lehen zinegotzi homosexuala bertakoa izan zen... eta kalean giro izugarria dago, jendea oso aktiboa . Oso estereotipo finkatua dugu estatubatuarrez; ezaugarri asko

nik!”. Gaur egun aski ezagunak diren aktore eta aurkezleak izan zituen bidelagun: Izaro Iraeta, Karlos Engema eta Anuska Lasa. Gogoan du astelehenetan izaten zirela grabazioak, eta amaitu ondoren, Donostiako alde zaharrera joaten zirela zer edo zer hartzera. Hartzeagatik agian, emateagatik bestela, hartueman ederra sortu zuten. Jende askok ikusten zuen Ikimilikiliklip; askok ikusten zuten Josu. Parrandetan igartzen zuen hori gehien; berak jendea begiratzen zuen, baina jendeak bera ikusi egiten zuen. Eta ez da gauza bera. Batzuetan ezeroso senti-

tzen zen: “Jendea denetik esanez hurbiltzen zitzaidan: batzuk oso ona nintzela, besteek musika kaskarra ipintzen nuela, besteek pailazo bat nintzela... Eta jabetzen zara berez ez direla zutaz ari, beste Josu bati buruz ari direla, telebistan ez zarela zaren bezalakoa, agintzen dizutena baizik; pertsonaia bat. Eta sentsazio arraroak nahasten zaizkizu: ez loreak eta ez eta irainak ere, ez direlako berez, zuri dagozkizunak”. Edonola ere, gustura zebilen, eta ikus-entzule asko zuen gainera saioak, baina ETBk gazte-programaziora bideratutako dirua erretiratzea erabaki zuen, eta horrega-

badagozkie, baina badaude ikusten ez ditugun gauza on asko. Faltan botatzen ditu gurasoak, lagunak... baina ez da itzuliko. Galdetu aurretik aurreikus zitekeen erantzuna. Ziur dago, zoriontsu. Zoriontsu dela ziur, ziur dagoelako zoriontsu. Mundua ezagutu nahi duenarentzat, aholku bakarra: ezagutzeko. Begi-niniekin ezagutzeko.

tik amaitu zen. Egun, bada gisa honetako programa bat baino gehiago, baina garai hartan ez zen halakorik; aitzindaria izan zen, hein batean. Saioa amaitu eta uda hasi zen. Londresera joatea erabaki zuen, bertan lan egin, diru apur bat atera eta ingelesa ikasteko. Hori esan zien gurasoei, lagunei, eta baita bere buruari ere. Orain, ordea, zera dio, inkonszientean argi zeukala nora, zertara eta zenbaterako zihoan, hori zela bilatzen zuena, eta ez zuela kasualitatez aurkitu. “Hasieran, euskaltegitik irten eta bizkaitar, nafar edota lapurt ar batekin hizket an hasi

behar duen euskaldunberria bezala sentitu nintzen”, orain berriz, azentu amerik ar nabarmena dauka. Londresen kafetegi batean hasi zen lanean, baina laster eman zizkioten ardura gehiago. Behin, emakume bati serbitzen ari zitzaiola, aspaldian entzun gabe zeukan galdera entzun zuen nesk aren ahotik: “Zu ez al zara...?!”. Hitzik gabe, bekainak gora, lotsagorrituta erantzun zion. Hamabi urte pasa ditu konpainia edo kate berarekin batetik bestera, Londreseko kafetegi ezberdinetan, Nueva Yorken...eta orain, San Frantziskon bizi da, mutil-lagunarekin. Bada denboraldi bat lana utzi zuela: benetan postu ona zeukan, kafetegi sarearen koordinatzaile nagusia zen, baina oraintsu jabetu da ez dela berez gustukoen duen lan mota, ez duela gustuko etengabe diru gehiago irabazi beharraren presiopean bizitzea, eta ilusioz dago, erabat ezberdina den lan batean hasiko delako aurki: larrialdi zerbitzuetan. Aurrerantzean lan sozialagoak egin nahi ditu, humanoagoak. Lan berrian hasi bitartean aisialdiari ahalik et a zukurik gehien ateratzen ahalegintzen da: irakurri, korrika egin, bizikletan ibili, antzerki emanaldietara eta zinemara joan, kaleko giro biziaz eta bereziaz gozatu...eta hala ere, karrera berri bat ikasteko denbora apur bat ere hartu du. Ez ditu begi-nini asko ezagutzen, begi-nini askok ez dute ezagutzen, baina nabari da, bere begininiak ezagutzera ailegatu dela. 39


o041_on

18/1/07

17:20

Pรกgina 1


o042_on

23/1/07

13:00

Pรกgina 1

M8 zer egin behar duzu martxoaren 8an? Kalera irten behar al duzu? Guk bai.


o043_on

17/1/07

13:52

Pรกgina 1


o044_on

22/1/07

16:38

Pรกgina 1


o040_on

11/1/07

16:05

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.