ON32

Page 1

o001_on

28/3/07

14:31

Pรกgina 1

2007ko martxoa 32. zenbakia

MUGAK HAUSTEKO

ERREZETAK ANDONI LUIS ADURIZ SUKALDARIAREKIN HIZKETAN

MUSIKA Herri Musikaren Txokoa, mundura irekita


o002_on

13/3/07

18:12

Pรกgina 1


o003_on

28/3/07

12:54

Pรกgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ander Fernandez

Horiz dal aretoa delakoa. Bostehun bat eserleku, baliteke gehiago. Primerako ekipamendua. Enpresa pribatu baten esku kudeaketa, udal aretoa. Noizbehinkako programazioa, kultura teknikariek osatutakoa. Badira zenbait ikusle, eskeinitakoaren berri halanolakoa, kartel batzuk medio, komentarioren bat egunkariren batean. Antzerkia dagoela herrian eta aprobetxa behar. Majoa dirudi taularatzen dutena eta sarrerak merezi du. Ireki da teloia. Hemen taularatzera doan he-

U

rriko talde honek urteak daramatza sortutakoak halako areto xumeetan aurkezten. Herritik kanpo, erraztasunak ugariago dira ordea bertan plazaratzeko orduan. Kulturaren taula gainean beti izan behar al du aktibo publikoak protagonista? Nork ezagutzen ditu gobernatu nahi duten jende sorta haren behar eta ezinegonak, haiek beraiek baino hobe, haien eragileek baino hobe. Nori dira zuzenduta haien esku behar luketen ekipamendu eta laguntzak. Noren esku, zein bal-

dintzatan. Pertsonai sekundarioek gustuz eta debozioz ekiten diote lanari, haiek salbatu beharko dute antzezlana. Herri kultura eskeintzaren antzezlana. Ametsak bizirik irauten dituztenen egunerokoarena. Bitartean protagonistak erraz irabazten du soldata, paper kaskarrena jokatu arren. Publikoari begietara begiratu gabe, urrun, fokoak itsututa agian. Uste lezake ondoko zinema aretoetako pantailetan dabilela, exerleku hutsekin parez pare, superprodukzio herrikoi baten buru. Gaixoa.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 32.a (2007ko martxoa) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

05 Zutabeak.

20 Herri Musika.

Joxe Juan Ugalde, Joxe Mari Carrere, Ane Badiola, Imanol Carballo eta Ander Fernandezen iritziak.

Oiartzunen, Ergoien auzoan, Juan Mari Beltranek gidatzen duen museoa dago: musikaren arima gordetzen da bertan.

nagusia

24 Korrika.

12 Andoni Aduriz. Mugaritz jatetxearen inguruan galdetu dio ONek Adurizi: gastronomiaz, izaeraz, nortasunaz, ingurumenaz, ohiturez, arteaz...

Iritsi, lilura sortu, emozioak aireratu, eta alde egiten du Korrikak. Bi urtetik behin, eskualdea indarrez betetzen du, itxaropenez: euskarak merezi du.

12 24

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

30

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

12/3/07

20:17

Página 1

iritzia Puntua

Joxe Juan Ugalde

Hilabete zientifikoak

i burutazio lotu ditut Miarritzeko Ilbarritz hondartzan arrantzan ari nintzela. Bat, euskaltegiko irakasle nintzenekoa. Bestea, lagun batek aspaldi xamar esandako kontua. Euskaltegian erabiltzen genuen komiki moduko batean mutiko beltza ageri zen, arroka baten gainean eserita, kanaberaz arrantzan. Halako batean esploratzaile zuria hurbildu, eta arrantza gehiago egiteko modua azaldu zion: bi kanabera erabili ezkero edo txalupatxo batean sarea, gehiago harrapatuko lukeela. Mutiko beltzak zera erantzun zion: ea zertarako nahi zuen horrenbeste arrain, bi nahikoak izanda. Lagunak esan zidan kontua berriz, hauxe da: behin, Levante aldean duen apartamentua pare bat asterako gurasoei utzi, eta bainera laranjaz beteta aurkitu zuela. Amari hura zer zen galdetuta, ezer ez… inguruko herri batean laranja saila abandonatuta zegoela, merkatuan prezio onik egiten ez zuelako, eta nahi adina hartzeko baimena eman zietela. Alde ederreko portaerak arrantzale beltzarena eta Zamorako emakumearena. Gauzak pila-tzea eta denetik asko edukitzea kultura bihurtu duen gizarte honetan, ez da erraza nahi adina har-tzeko aukera izanda, behar dena soilik hartzea. Are gehiago, hartzen den horrek negozioa egiteko balio badu. Era batera edo bestera, gehiago edo gutxiago, denok gaude harrapatuta sare horretan. Gaitzaren izena zein den ez dakit. Eragilea zein den bai: ekonomia eredua. Itsasoan ere izan du eraginik aipatutako gaitz horrek. Nahi adina arrain izanda, arrantzaleek, beren nagusien aginduz, neurririk gabe harrapatu dute urte askoan. Eta orain kontuak! Itsasoan hainbat eta hainbat espezie arrisku bizian badago, urtetan arrantzaleen nagusiek patrikak ondo berotu

B

HILEKO ESALDIA

Gauza guztiak zenbakiak dira (Pitagoras)

nahi izan dituztelako da. Beste zehaztapen bat: itsasoan denak ez dira berdin aritu; eta ez dira berdin aritzen. Antxoatan, esate baterako, inguratzesistema erabiltzen duen ontziak ez du aurrean dena eramaten duen pelagikoaren triskantzarik egiten. Edo, hegaluzea amuz harrapatzea ez da sarez harrapatzea bezala. Kontuak kontu, antxoaren kasuan, alarma eta argi gorri guztiak piztuta daude. Kosta zaie Europako agintariei horretaz ohartzea! Nire iritziz, Europako Batasuneko estatuek muturreraino eraman dute antxoaren biziraupena, interes ekonomiko hutsengatik; eta oraindik ere hala ari dira. Irtenbide politikoa eman diote antxoaren auziari. Politikoa diot, politikoen logikan soilik uler litekeelako, antxoaren kanpaina bertan behera utzita, espeziea zertan den jakiteko, apirilaren 15etik ekainaren 15era, itsasora 28 itsasontzi bidaltzea; batzuk pelagikoak. Eta politikoa diot, politikoen logikan uler litekeelako soilik, ekimen horri zientifikoa deitzea. Politikoek abilezia berezia dute, egoerarik ulertezinenari ere, hitzez, kutsu sinesgarria emateko.

KANPAINA EKONOMIKOA. Ba… kasu honetan “zientifiko” hitza ez da egokia. Zientzialariek frogatua dute antxoaren biomasa oso baxu dagoela. Ikerketak eginda daude. Bistan da ontzi horiek ekarriko duten antxoak –gehiago edo gutxiago– jatetxetan eta arrandegitan bukatuko duela. Alegia, kanpaina zientifikoaren izenean kanpaina ekonomikoa egiten segituko dutela. Jakin nahi nuke Espainiako eta Frantziako arrantza ministroen telefono-elkarrizketetan zer esaten den: “Zuk niri hau… trukean nik zuri hori…” Hurrengoa berdela izango da. Mugarik ez dagoenez, lehengoan, egun bakar batean, 110 mila kilo ekarri zuen lagun getariar baten ontziak. Neurrian hartzeko legea nagusitzen ez bada, bere absurdoan, hurrengo kanpaina zientifikoak berdelarentzat beharko du. Ea zein hitzez engainatzen gaituzten orduan Europako agintariek. Bitartean nik, beltzak bezalaxe, kanaberaz arrantzan segituko dut. 05


o006_on

27/3/07

17:05

Pรกgina 1


o007_on

27/3/07

17:32

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Joxe Mari Carrere

Ametsak baporean

roimenak ibaian gora datozen olatuak bezalakoak dira. Itsasotik barrura datozenak. Aldiro datoz, urrutirago dagoen ur multzoaz ohartarazteko. Bat igarotzen da, Zubiaurre zubipetik ikusten dugu Gabierrotarantz aldentzen, beste bat jarraika datorkiola. Ez da beti horrela izaten ordea. Marea biziekin agertu ohi dira nabarmen, ez beti. Gaztaroko oroimenak bezala. Uholdeka datoz. Irudi gordeak, olatuak bezala. Itsaso zabalaren iragarle gisa. Oroimenek ametsen antza dute. Errealitatearen eta asmaketaren arteko mugak gurutzatzen dira mendiko bidezidorren moduan. Diote gure burmuinak oroimenen aukeraketa egiten duela, batzuk argi mantenduz, beste batzuk gogoaren zoko ilunen batean gordeaz. Baina baita oroimenak sortzen dituela ere. Iraganaren gogoratze interesatua. Pertsona humanoak garenaren seinale. Ametsek belaontzi batean bidaiatzen omen dute, zioen Lorcak. Oroimeneko portuak azaltzen dizkigu Sarrik. Izan ere, bidaiariak baino ez baikara. Baina oroimenak denbora iragaten den seinale badira ere. Bizi izan dugula ekartzen digute gogora. Haur txiki batek bihar eta atzo kontzeptuak erabiliko ditu bere bizi denboran, ez egunak edo hilak, edo urteak. Atzo eta bihar. Eta badira hogeita hamar urte euskara deszifratzeari ekin geniola. Institutuan hainbat ikasgai euskaraz ikasteko proposamena zen. Artean, gu nerabe. Gehien-gehienak ‘H’ haren gainean ezer gutxi genekien, edo NOR, NOR-NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK, ditxosozko horiek baziren ere. Letu eta eskribitu, irakurri eta idatzi bihurtu ziren garaiak. Ziero zeharo zela ikasi genuen garaia. Eta frasea esaldia eta perpausa. Mintzatzen genuen hizkuntzaren hamaika hitz «arrotz» deskubritu genituen. Gogoan dut beldurra. Institutuko lehenengo egunean ikasle berri euskaldun koadrila bildu gintuzten gela batean (nola zekiten euskaldunak ginela? Ez dut inoiz jakin). Eskualdekoak denak. Oiartzuarrak, pasaitarrak, errenteriarrak, lezoarrak. Eskola publikotik etorriak gehienak, monja

O

HILEKO ESALDIA

“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai...” X. Lete

eta fraileetan ibiliak ere, eta ikastolako bat edo beste. Inguru euskaldunekoak batzuk, giro erdaldunean hazitakoak beste batzuk. Orduan proposatu ziguten. Euskaldunez osatutako talde bat egin nahi zuten hainbat ikasgai (asignatura) euskaraz emateko asmoz. Eta beldurra zabaldu zitzaidan erraietan. “Nola demontre sartuko naiz halako taldean, ideiarik ez badaukat?”. Gure esku zegoen erabakitzea. Hamalau urte baino ez genituen eta halako erabaki garrantzitsua hartu behar! Rosario Retegik eman zizkigun lehenengo euskara eskolak. Pio Barojan izan zen. Zortzigarren maila amaitzear ginen. Señorita Rosariok ez zigun galdetu ikasgelan geunden hiruzpalau euskaldunoi ea euskaraz letzen eta eskribitzen jakin nahi ote genuen. “Vosotros sois vascos y es vuestra obligación conocer vuestro idioma”. Nork ukatu. Señorita Rosariok azazkalak zikinak eramanez gero zigorra jartzen zuen, edo gaizki esaka arituta. Egunero errezatzen genuen angelusa eta lehenengo ostiraletan mezetara. Ez zeukan ez, ospe ona. Euskara ikastea ere agindua izan zen. Eta orri horiak zituen metodo zahar batekin hasi ginen euskararen letrak ikasten. Baina borondatea zen lege institutuko talde hartan parte hartzeko. Eta euskara trakestua izanik, Galtzarabordako euskalduna izanik, zer egin Oiartzun edo Lezo aldetik etorritako haien ondoan? Baina arriskurik gabe ez dago bizitzerik, diote. Edo, agian, hanka eskaiolatuta eta parean eserita zegoen neska makuludun hura izango zen arrazoia. Eta euskararen unibertsoan murgildu ginen. Erdaldun bihur gaitezen ahaleginak egiten zituen irakaskuntza publikoan euskaldun alfabetatuak bihurtu ginen, irakasle prestu batzuek hala nahi izan zutelako. Frankismoaren zantzuak oraindik agerian zituen irakaskuntza publikoan gure euskara garatu eta ondu genuen. Ke arteko egun haietan aditz taula deszifratzen ikasi genuen institutu publikoan. Euskal literatura deskubritu genuen irakaskuntza publikoan lanean ziharduten irakasle batzuei esker. Eta, seguru aski, irakasle haiei esker, irakaskuntza publiko duin eta euskalduna amesten genuen. Ordutik hona irakaskuntza publiko, aske, duin eta euskalduna amestu izan dugu. Edo, baporean ibaitik gora datozen oroimenak baino ez dira? 07


o008_on

28/3/07

11:24

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Oker jaiotako loreak ogoan dut nola aitonak idatzitako liburu batean, zera esaten zuen: “Gaurko urak sortuko du biharko lorea”. Oraina eta geroa lotzen zituen aitonak. Lehena eta oraina, gaurko ikuspegitik erreparatuta. Baikor azaltzen zen, belaunaldi berriek gizarte berria ekarriko zuten esperantzan. Aitonak fede handia zuen jendearengan. Asko bizitako gizona zen. Ai, aitona, non gelditu ote ziren zure hitz haiek...! Askok diote, hitzak haizeak ez eramateko, idatzi egin behar direla, hori dela modu eraginkor bakarra. Gizajoak… Aitonaren ustez, haien lanak fruituak ekarriko zituen gerora. Ezin dugu esan –eta hau diona bere burua engainatzen ari da– lan handia egin ez zutenik. Urte gogorrak bizitu zituzten gure aiton-amonek, latzak. Hala ere, jakin zuten egoera gainditzen, eta gogoz erein zuten hazia. Behin hazia ereinda, amaitu zen belaunaldi horren zeregina. Hurrengo belaunaldiaren lana hazia zaintzea izan zen, babestea, maita-

G

Ane Badiola

08

tzea. Urteak igaro ahala, hazia indartzen joan zen, sendotzen, gaur egungo belaunaldi bilakatu zen arte. Beraz, lore bilakatu da azkenean gure aitonamonek landatu eta gurasoek zaindutako hazia. Zorionak aitona, arrazoi zenuen. Baina, tamalez, lorea oker samar jaio da eta aitonak ez du arrazoia ulertzen. Nola hazi dira hainbeste belar txar hain denbora gutxian? Pentsatu, pentsatzeagatik, zer irudikatzen duten belar txar hauek. Pentsatu, pentsatzeagatik, zerk bideratu duen belaunaldi bat bide hau hautatzera, loreak, oker jaiotzera. Gaurko urak sortuko omen du biharko lorea. Nik ere aitonaren gisan idatziak utziko ditut hitz hauek, haizeak eraman ez ditzan edo. Eta aitonaren moduan, hazia ereingo dut eta hesi garai eta sendoaz inguratuko dut, aitonak bezala. Eta nik ere ondorengo belaunaldietan izango dut fedea –beste erremediorik ere ez zait geratzen–.


o009_on

28/3/07

14:15

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Beltza Eñaut Gantxegi (kazetaria eta aktorea)

Erakuslehio tranpak Antzerki munduaren aspaldiko aldarrikapen bati heltzen dio Eñaut Gantxegi lezoarrak: arte eszenikoen goi mailako eskola baten beharrari

rakusleiho edota eskaparate zaleak gara: harik eta erakusleiho itxurosoena, argiztatuena, deigarriena izan, are hobeago. Erakusleihoak kristala garbi izan behar du, bertan dauden manikiak ondo ikus daitezen, soinean dutena gerora salgarri izan dadila nahi badugu behintzat. Hori bai, erakusleihoak ez du dendaren atzealdea ikusten utzi behar. Antzeko zer edo zer gertatu zait niri iaz Eusko jaurlaritzak aurkeztutako eskaparate berri batekin: arte eszenikoen goi mailako eskola. Jaurlaritza baskongadoa, aspaldian eman beharreko pausoa ematera animatu zela uste nuen, eta, nire barnean, pozaren txondorra piztu zela ezin ukatu. Hori bai, txondorraren erdian dagoen desilusioaren izotzezko ezpala urtu gabe. Asmo sendoa zela zirudien, eta gaiaren inguruko ehunka profesionalak ez zituztela mareatuko espero nuen. Baina oker nengoen. Bestela, ia urtebete pasa eta gaia-

E

ren inguruan aurrerapenik ez dagoela ikusteak, ba al du azalpenik? Hitz egin dezagun argi eta garbi: instituzio publikoek ez dituzte serio hartzen arte eszenikoak. Ez, behintzat, merezi duten begirunearekin. Darabilten ekuazioa, argia da: arte eszenikoek ez dute ekoizpen materialik (errepideek, burnizko piezek, edota futbolak bezala) sortzen; ondorioz defizitarioa da; ondorioz produktiboagoak diren gauzek izango dute lehentasuna; ondorioz, mareatu dezagun pixka bat artixta jende hau, eta utz gaitzatela bakean ematen dizkiegun diru laguntzekin. Horrek, antzerki munduko eragileak etengabeko eskean ipintzen ditu, alderantziz izan beharko lukeenean. Balizko eskola horrek izango lukeen berehalako ondorioetako bat, bertan aukerarik ezean kanpora doazenen kopurua jeistea izango litzateke, kontuan hartzeko datua, inondik inora

ere. Bertan trebatutako jendeak, bertan sorturiko muntaiak ekarriko lituzke, kanpotik datozen milaka espektakuloen aurrean, bertako ekoizpen duin bat izango genukeelarik. Ez dut txobinismoan erori nahi, baten batek hala pentsa badezake ere: kanporaka zuzendurik dauden iturri guzti horiei norabidea aldatu nahi nieke, bertan dugun baratza ureztatzeko. 2007-2008 ikasturterako zuten aurreikusia unibertsitate mailako eskola martxan jartzea, baina Tontxu Camposen karteran ez dirudi gai honek lehentasuna izango duenik. Eta zer esan Jaurlaritzako beste sailei buruz, nahikoa izango dute euren aurrekontu eta egitasmoak koadratzen. Hala ere, kontsuelo moduan beti izango dugu Miren Azkarate euskal antzerkia, euskal dantza, euskal zinema eta bestelako eusko labeldun gauzen defentsan. Bitartean, oasi ugariz beteriko basamortu honetan peregrinatzen jarraituko dugu.

Inoiz ez guztiz eredugarri guztientzat emen dira berriz “promeskundeak”. Hasi da berriz zirkoaren desfilea, lau urte ofizina ilun batean azpilanean eman ondoren; galtzontziloak zikinduko genituzke hauteskundeak prestatzen zenbat jende dabilen jakingo bagenu. Hasi da berriz bonbardaketa kanpaina eta (zer nahi duzue esatea) potrotaraino nago. Zerbait ez dabil ongi jende honi gure konfiantza eman eta lau urteko zigorgabetasunarekin jokatzen uzten diogunean (hamabi hilabetetan, txekorrak arrautzetatik ateratzen direla sinistarazi diezagukete. Benetan. Ahal dezakete). Beti argudiatzen dute herritarren nahia dela, herritarrek hala erabaki dutela, uneoro gure borondatea beren mugikorretara SMS bidez jasoko balute bezala. Ba niri ez dit inork sekula sekulorum ezer galdetu. Zerbait ez dabil ongi gehiengoak “aukera txarretatik hoberena” hautatzen duela aitortzen duenean.

H

Zerbait ez dabil ongi jende honek langileen kontura ze ondasun pilatzen duen ez dakigunean. Ideiarik ez. Aspadiko kontzientziaren parte da sistema demokratikoak inperfekuak direla, akasdunak, mugatuak, inoiz ez guztiz eredugarri guztientzat. Baina bikaintasuna izan behar beti helmuga, ez pantomima fulero hau. Bazen Grezian inoiz ezarri ez zen demokrazia eredu bat. Agintariak ondasun guztiei uko egin eta estatuak hilarteko pentsio eskuzabala zihurtatzen zion. Gustatuko litzaidake horrelako zerbait hemen ikustea. Udaletxeak alferrontziz beteko genituzke, baina putreak aldentzea lortuko genuke behintzat, eta lehenak, potrojoleak, horiek baditugu aspaldi. Hemen dira berriz “promeskundeak”. On egin. P.D: A-8a lapurretaren ondasun babestua deklara genezake. Jarriko naiz sinadurak biltzen.

hONa

Imanol Carballo

09


o010-011_on

27/3/07

13:04

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Muralak an kontuak direla, astean behin, Beasaindik pasa behar izaten dut. N-1 errepidetik ikusita, Goierriko herri honek itxura berezia du, batez ere herriko sarrera parean dauden muralei so eginez gero. Ongietorria emanez, haur bat topatzen dugu, goibel, kezkatuta akaso; bere ondoan neska eder bat, aurrera begira, dinamikoa, dantzan balego lez. Azken asteetan hirugarren mural bat azaldu da; Mahatma Gandhiren irudia, eserita, idazten: ÂŤPobrezia, dagoen biolentziarik okerrena daÂť. Lezoko plazan ere, urteetan zehar muralak izan dira. Aldarrikapena eta artea herritarren borondate eta izerdiari esker bat eginik. Baina, herri-guneak azken hilabeteotan jasan duen zaharberritzea dela eta, muralak ezabatu egin dituzte. Paretak mutu daude orain, baina adierazpen askatasunaren deiadarra, isilezina da.

L

Portuaz berriro ortuak biziraun dezan, ezinbestekoa da handitzeaÂť. Jose Ignacio Espelen hitzak dira, Portuko Agintaritzako buruarenak, alegia. 2006. urtean Pasaiako Portuak 5,5 milioi tona merkantzia mugitu omen ditu. Agintaritzaren arabera,

P

10


o010-011_on

27/3/07

13:03

Página 2

sakONduziritzia

Musika

Izartu

asai Antxon martxoan ospatu berri den Musika Asteak zeresanik eman du. Maila ona erakutsi dute musikariek, nahiz eta ikusleen erantzuna hain ona ez izan. Erakundeek diruz laguntzen dutenetik kalitatezko jauzia izan du Musika Asteak. Hala ere, martxoaren 18an, igandean, Illunbe Bandak Kultur Etxean eskaini behar zuen emanaldia, ez zen Kultur Etxean ospatu, Gure Zumardiko kioskoan baino. Antza denez, Illunbekoek ezin izan zuten Kultur Etxean kontzerturik eskaini, giltzapetuta zegoelako; eta inguruan ez zegoen giltzadun udaltzainik, ezta kultur zinegotzirik ere. Ez zen giltzik azaldu.

asaia bere onenean ez dagoela nahiko nabarmena da. Askotan, gaitasun falta da, beste batzutan utzikeria. Azken asteotan, epaileek ere bultzadatxoa eman diote herri honen zorigaitzari. 2004an, Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Udala Izartu II diru laguntzetatik at uztea erabaki zuen, 2001-2003 urteen bitartean ez zuelako Izartu I planak emandako diruen %30 xahutu (bete beharreko baldintza). Udalak epaitegira jo zuen, ustez zegokion dirua berreskuratzeko, eta hara non, Euskadiko Epaitegi Gorenak xoxak ukatu dizkion, Udalak Izartu I-eko dirua gaizki kudeatu duelako. Hortaz, Jaurlaritzak ezarritako baldintza objektiboak betetzen ez dituenez (aipatu %30aren kontu hori), ez dagozkio hain beharrezkoak dituen Izartu II-ren diru baliabideak. Beste behin, Pasaiak eta pasaitarrok dauzkagun beharrek burokraziaren hormaren kontra talka egiten dute. Baina lasai, Ibarretxe jauna Pasaiara datorren hurrengoan, herri hau goitik behera “galtzerdi baten moduan” aldatuko dela esango digu…

P

P

topea, 6 milioi tonakoa da. Datu hauek ikusita, Agintaritzako buruak, berriz ere, portua handitzeko beharra adierazi du. Tokia falta dela esaten du Espelek. 2004ko txosten batek, ordea, toki falta, kudeaketa oker bati leporatu zion... 11


o012-016_on

27/3/07

12:57

Página 1

nagusia

ANDONI LUIS ADURIZ sukaldaria

Mugaritzek emozioen espazio bat izan nahi luke, ez jatetxe soil bat” Testuak: Eider Rodriguez eta Lander Garro Argazkiak: Lander Garro

ukaldaritza arte bilakatzen deneko eremuan dago Mugaritz jatetxea. Ondo eta fin jatea, aho sabaiarentzako mesede ez ezik, arimarentzako opari da Andoni Luis Adurizen sukaldean. Aduriz gizon gaztea da, baina jakintza handikoa. Apal hitz egiten du, poliki, baina inolako nagirik gabe. Eskuzabal eskaintzen ditu ideiak eta argudioak. Hau da, izan ere, Adurizen ibilbidearen ezaugarri garrantzitsuenetakoa: ideiak. Ideiak jakiak konbinatzeko, ideiak lurrin berriak sortzeko, ideiak zentzuz jaten irakasteko, ideiak ingurugiroa eta espezieak babesten laguntzeko, ideiak gizaki hobeak izateko, ideiak...

S

Gaur egun, gehienetan, jakien urruntasuna –edo exotikotasuna– bertute bezala goraipatzen da sukaldaritzan. Mugaritz jatetxea, ordea, hemengo jakiez hornitzen da, hori du bereizgarrietako bat; ez al da bitxia hemengo jakiak oinarri bezala erabiltzea?

Uf! Ez dut uste jakien kalitatea gertutasuna edota urruntasuna aintzat hartuz neurtu daitekeenik. Baina urrunekoak modan daude, ezta?

Ez, ez, kontrakoa da! Badago ha12

lako kontzientzia etnikoa produktuekiko. Izan ere, oraintxe bertan bada eztabaida bat sukaldaritzaren munduan, eta bi joera kontrajarri daude. Batetik, kalitatea gertutasuna baino lehen dagoela esaten dutenak daude, eta bestetik, gertutasuna –eta beste hainbat ezaugarri– ustezko kalitate horren aurretik jarri beharko litzatekeela pentsatzen dutenak. Hau da: etikoki arduratsuak diren produktuak hobesten dira, tratatzeko errazagoak, garraiatzen errazagoak, gertuagokoak eta abar. Zainzuri biologiko argentinar bat, adibidez, oso ona izan daiteke, baina hona ekartzeko energia mordoa kontsumintuko du, mordoa kutsatuko du, eta, beraz, biologikoa izan arren, oso kutsakorra da, alegia, etikarik gabekoa. Gastronomia kritikari batek esan dezake munduko atunik onena Mediterraneoan dagoela, eta, halako batean, denek atun hori erosiko dute. Mediterraneoko atuna 10etik 9koa izan daiteke, bikaina, baina hemengoak 8koak dira. Alde txiki horrek bultzatu behar al nau hango atuna erostera, atzean dagoen guztia ezagutu arren? Aldea handia balitz, bada bai,


o012-016_on

27/3/07

12:56

Pรกgina 2

gastronomianagusia

13


o012-016_on

27/3/07

12:56

Página 3

gastronomianagusia

Komunikabideak, galduta

Andoni Aduriz nahiz Andoni Adurizen jarduna azaltzea oso zaila da. Gastronomia eta humanoak izateko erronka nahasten dira Mugaritzen; izan, ikusi, sentitu, jan. Oro kate bat da, eta katebegi bakoitzak bere garrantzia du. Konplexutasun horren baitan komunikabideok galduta ibiltzen gara maiz, unibertso hori guztia azaltzeko hitzak aukeratu ezin, zalantzaren baitan galduta. Horixe bera gertatu zitzaion Travel+Leisure aldizkari estatu batuarrari. Adurizek Granadako unibertsitatearekin gibelari buruzko hainbat ikerketa partekatu zituen, jakintza hori ahatearen gibela prestatzeko orduan aplikatu ahal izateko. Adurizek lan egiteko modu hau defendatzen du. Horixe bera azaldu zion sukaldariak sun kontua, ezagutza eta kultura kontua baino.

urrunekoa erosiko nuke. Baina aldea ez da handia, eta, inguruarekiko erantzutetsua izateko, hemengoak aukeratu behar ditut. Produktuek gu aldatzen gaituzte, baina guk ere produktu horiek aldatzeko ahalmena daukagu, eta hori garrantzitsua da. Nik hemengo sagardoa ez badut hartzen, bihar ez da sagardirik egongo. Nik ez badut hemengo haragia jaten, bihar ez da txekorrik izango. Nekazaritzan lurra goldatuta ikustea gustatzen zaigu, zerbait badela jakitea, gustatzen zaigu barkuak arrantzan ateratzen direla ikustea. Ondoren, ordea, supermerkatuetan erosten badugu, prezioari baino ez badiogu erreparatzen, azkenean gure ingurua 14

basamortu bihur dezakegu. Kontsekuente izan behar genuke. Hala ere, niri ere egokitzen zait, noski, kanpoko gauzak erostea: kontraesan horretan bizi naiz. Oreka bilatzen duzue, agian, tradizioa eta berrikuntza, hemengoa eta hangoa…

Nik ez dut produkturik aukeratzen urruntasuna ona edo exotikoa izan daitekeelakoan. Adibide bat: nire bizilagun Luis hemengoa da, baina, hala ere, badaki zer den anana bat, ezagutzen du. Ordea, erakusten badiot uztabelar bat askoz ere exotikoagoa irudituko zaio, ez duelako ezagutzen. Uztabelarra, ordea, hemen hazten da, bere sagarrondoen azpian. Exotismoa, horregatik, ez da urrunta-

Ezagutza, gainera, belaunaldiz belaunaldi iratsi zaigu, ia berez datorkigu, eta hori ontzat eman ohi dugu. Entsaladari, adibidez, ozpina botatzen diogu. Jatorrian ordea, ozpina, suguruenik, desinfektatzeko erabaliko zuten. Guk, ordea, gozatzeko erabiltzen dugu, zaporea emateko. Ongi pentsatuta, ez da nahasketarik onena, hostoak delikatuegiak baitira azidoarekin nahasteko, baina guk egokitzat jotzen dugu, askotan jakintza halabeharretik baitatorkigu, ez arrazoietik. Zaporeen nahasketa guztiak, atzokoak eta biharkoak, inguruko baldintzen araberakoak dira gehienetan. Tradizioan, nahasketa horiek ‘zegoenaren’ araberakoak ziren. Galeperren eta potxen garaian, horixe jaten zen. Txipiroien, piperren eta pataten garaian ere, berdin. Beste aukera, ordea, zerotik hastea da, arauak zuk zerorrek jarriz. Tradizioa erabiltzea, baina tradi-

aldizkariko kazetariari. Garanadako unibertsitatearen garrantzia azpimarratzearren, unibertsitate horrek ADNaren inguruan oso lan garrantzitsuak egin izan dituela ohartarazi zion. Gero, kazetariak informazioa nahasi, eta zera idatzi zuen: “Ordu bat beranduago hortxe zegoen Aduriz, Granadako Unibertsitateko gibel transplanteetarako institutuan ahatearen foiearen ADN ikertzeko egindako lanaz hitz egiten”. Aipatutako aldizkariak bi milioi ale banatzen ditu, baina, hala ere, kazetariari datuak nahasi zitzaizkion. “Arazoa?”, esan du Adurizek, “arazoa ez da hori, arazoa da gero GQ aldizkariak, Alemaniako edizioan, hori bera argitaratu zuela, jatorrizko informazio okerra erabiliz”. zioaren aurka, tradizioa irauliz. Mundu bat asmatzea, unibertso bat sortzea. Hemengo gauzekin? Bada, hemengo gauzekin. Baina emozioekin eta sentimenduekin jokatuz. Guk ez dugu Mugaritzen jateko espazio bat sortu. Jatea bigarren edo hirugarren erronka da. Lehendik, beste gauza batzuk sortu nahi genituzke, emozioetarako espazio bat, esaterako. Eta hori, nola?

Modu askotara. Modu sotilean, apalean. Ozta inpaktu txiki bat lortzen dugu. Geureari epeltasunaren matxinada deitzen diogu. Basaloreak jasotzen ibiltzeak, adibidez, ukitu berezia du. Inplikazioa, emozionala da, gastronomikoa baino gehiago. Basoko uztabelarrak ez dira landatutakoak baino hobeak, baina jasotzearen ekintza bera da garrantzitsua, hor dagoen inplikazioa. Norbait honaino etortzen da gure sukaldea dastatzera, eta guk horri zerbait eskaini nahi diogu, zerbait emozionala. Oso berezia eta sakona da hori, esan bezala, gastronomiaz harago doana. Zen maisua zarela entzun izan


o012-016_on

27/3/07

12:55

Página 4

gastronomianagusia dut nonbait…

Kazetariek ez dakite ni non kokatu. Jendeak entzuten dit sentikortasunaren eta naturaltasunaren apologia egiten, alegia, ohikotik pixka bat aldentzen den horretaz hitz egiten, eta segituan etiketaren bat jartzeko beharra sentitzen du. Beste egunean… izutu egin nintzen, mistikoa eta arraroa nintzela iradokitzen zuten! Ez dakit… askok uste dute sekta batean nagoela, edota homosexuala naizela. Zertan dabil tipo hau? Galdetzen dute. Kazetaritzaren munduak arazo larria du –mundu osoan dagoen arazoa, bestetik–: datuak biltzen dituzte, pixka bat apaindu, eta horixe argitaratzen dute. Uneren batean komunikabideren batek zerbait oker argitaratzen badu, oker hori zabaldu egingo da, kazetari askok, denbora ezagatik, edo nik al dakit zergatik, ez dutelako datu hori kontrastatuko. Norbaitek ni filosofoa naizela idatziko balu, horixe zabalduko litzateke, gezurra izan arren. Elikaduraren piramidean gizakia da jaun eta jabe: beste espezie guztiak jaki bilaka ditzake gizakiak, baina inork ezin du bera jaki bilakatu; gastronomiaren munduan antropofagiaz hitz egiten al da?

Ez pentsa… kontua da, sukaldariak endek atu s amarrak izan arren, oraindik ez garela erotu. Gastronomiari ezin zaio pertsona bat jatea interesgarri iruditu, elikaduraren ikuspegitik onak izanagatik ere. Orain bai, Viven izeneko istorioan bezala gertatuko balitzait, hau da, zerutik hegazkina amildu eta beste erremediorik ez izatea, ez nuke arazorik bidaiarietako bat egosteko. Gastronomia berez demokratikoa dela esan izan da; ez dago pobreentzako edo aberatsentzako jakirik, oinarrian behintzat. Arrautza on bat, adibidez, mundu guztiaren esku dago, mendebaldean behintzat.

Gastronomia pertsona argien

pribilegioa da, ez dirudunena. Hori egia da, baina neurri batean. Egia da, era berean, jende askok ez duela jakietara sarbiderik. Baina gure munduan, klase ertainekoon artean, gastronomia denen esku dago, urtean behin bada ere. Arrautzarik onena, edo izozkirik onena, txokolaterik onena: horiek denak edonoren esku daude. Egia da, hala ere, zure sukaldaritzak ez diola gosearen oinarrizko instintoari erantzuten, ez duela erronka hori; beste helburu batzuei erantzuten die, artistikoak edo…

Bai, eta bilaketaren erronkari, edo zalantzarenari, edo mugak gainditzearenari. Lehendabiziko muga geure baitan dago. Gu geu gara geure buruaren mugatzaile nagusiak. Askok ez dute begi onez ikusten gure lana: “Zer uste dute, minbizia sendatzera doazela, ala? Hauek sukaldariak baino ez dira!”, esaten dute. Baina aurrera egiteko, iritzi horiek nahiz zeure burua gainditu behar dituzu. Hortik aurrera lana askoz ere errazago egiten da. Azkenean, garrantzitsuena ez da zer jartzen dugun platerean, edo zein teknika garatzen dugun –oso landua izan arren–, horren bidez probokatzen duguna baino. Sukaldaritza, izan ere, gizakiaren mugak hausteko gaitasunaren erakusgarri ona da; ez platera egiten duenaren ikuspegitik, platera jaten duenarenetik baino. Gu geu izaki bezala interesgarri bilakatzen gaituzten bertuteak oso-oso present daude plater baten aurrean jartzen garenean: argitasuna, ulertzeko ahalmena, sentikortasuna, gauzak gainditzeko edo galdetzeko ahalmena. Horrek denak zertarako balio du? Bada, gizaki bezala hobeak izateko. Sukaldaritza eta ikerketa estuki lotutako zerak dira, beraz.

Zalantzarik gabe. Ikerketa mordoa dago. Heston Bluementalek, adibidez, oso ikerketa interesgarriak egin ditu –gehienetan modu anekdotikoan baino ez di15


o012-016_on

27/3/07

12:55

Página 5

gastronomianagusia

renak aintzat hartzen–. Zaporean zerk ote duen eragina ikertu izan du, bestelako ezaugarriek noraino eragiten dioten azken inpresioari. Entzumenak, adibidez, zeresan ikaragarria duka. Bizkotxoa xehetzerakoan, ahoan mikrofonoa jarri, eta dastatzen duenari soinua biderkatua jartzen diote aurikular baten bidez. Ikerketaren ondorioa da zarataren bidez bizkotxoa dena baino askoz karraskatsuagoa ematen duela. Inguruak sekulako eragina dauka. Sagardotegietan, adibidez, jendeak oso ondo jatearen inpresioa izaten du, kaka jaten egon arren. Naturaren baitan gaude, beraz, oso ondo jaten ari gara, nahiz eta sagarrak Argeliakoak izan, haragia Alemaniakoa, arrautzak aita edo amarik gabekoak, bakailaoa Finlandiakoa eta gazta Idiazabal tankerakoa. Denak horrelakoak al dira?

Ez, ez, inondik ere, baina asko bai. Zer uste du, bada, jendeak? Euskal Herrian sagar ederrak daude, baina sagardotegi gehienetan kanpokoak ekartzen dituzte. Nik ez dut ezer sagardotegien kontra, baina uste dut jendeak gauzok jakin behar lituzkeela.

Jakiak ahoan sartzea baino askoz ere gehiago «Zentzumenak, munduarekiko leihoak dira, eta bakoitzak bere funtzioa du. Munduarekin zentzumenen bidez jartzen gara harremanetan». Andoni Adurizek esana da. Mugaritz jatetxea, izan ere, sukaldea baino lehen hasten da, eta, bidenabar, plateraz haraindi iristen da. Jatetxean sartu baino lehen nabarituko du bisitariak zerbait berezia. Eraikina, hasteko, baserri tankerakoa da. Naturaren erdian dago txertatuta, honi –naturari– bertan egoteko baimena eskatuko balio bezala. Gastronomia, izan ere, beste milaka gauzentzako aitzakia da Mugaritzen: sentitzeko, ikasteko, barneratzeko, hausnartzeko edo amesteko. Jakien zaporea, esandakoagatik, oso garrantzitsua izan arren, ez da jatetxe honetan kontuan hartzen den gauza bakarra. Zaporea zentzu bat da, baina badira aintzat hartu beharreko beste asko. «Izan ere, zaporea oso oinarrizkoa da, oso primarioa, baina lurrina –gaztelaniazko aroma–, esaterako, garrantzitsuagoa da. Zer da lurrina? Usaimenaren, ukimenaren eta zaporearen arteko nahasketa. Hirurak ez badabiltza, gastronomia ez dabil. Bost zapore bereizten dira gaur egun: gozoa, gazia, mikatza, garratza eta umamia (azken hau ekialde urruneko gastronomian aurkitzen da, batik bat japoniarrean; gaziaren paraleloa dela esan daiteke eta jaki urdinetan dago: gazta urdinetan, arrain urdinetan, soiaren zukuan eta abar)». Honek guztiak, nolabait, gustuarekin du lotura, baina sukaldaritzan, plateren estetikotasuna, adibidez, garrantzitsua da. Platerak mahai gainean jartzerakoan, inpaktu txiki bat sortzen du

bezeroarengan, eta honek zaporean, edo azken iritzian eragina izango du. «Begietatik iristen dena oso zuzena eta argia da: espazioa, bolumena, garaiera, eta horiek guztiak ikusmenaren bidez iristen zaizkigu. Plateraren arkitektura, edo, nahi bada, eskulturikoa, estetikoa da, eta ikusi egiten da». Itxurarekin batera, bada beste kontu interesgarri bat: usaina. Usainek ez dute izen propiorik. Zaporeak, garratzak, mikatzak edo gozoak izan litezke, baina usainak beti zeharka deskribatzen dira, beste izenak aipatuz, konparazioen bidez: belar usaina, sagar usaina, itsaso usaina. Zergatik gertatzen da hori? «Ez da usainekin bakarrik gertatzen, ehundurekin ere gertatzen da. Egia da zeharkako hitzak erabiltzen direla, parametro bezala, edo eredu bezala baliagarriak direlako. Adibideak jarriz koordenadak ematen ditugu, eta hartzaileari ideia bat helarazten. Askotan, adibidez, fruitu ezezagun bat deskubritzen dugunean, beste fruitu batzuen ereduak erabili behar izaten ditugu nonbait kokatzeko: ‘Honek sagarraren eta piñaren arteko usaina du’. Hortik abiatuta, fruitua ezaguna eginez gero, fruitu hori adibidetzat erabiliko dugu, beste usain ezezagunen bat azaltzeko. Berdin ehundurarekin: ‘Honek atunaren eta izokinaren arteko ehundura du’, esango dugu arrain baten ehundura deskribatzeko, eta, hortik abiatuta, arrain horren ehunduraren inguruko iritzia izan ahalko dugu, lausoa edo zehatza, baina idei bat gutxienez». Horiek, eltzeen arteko sekretuetako batzuk... 16


o017-019_on

28/3/07

14:34

Pรกgina 1

nagusiaiirakaskuntza

HABIA

atzean utzita Asko dira ikasteko kanpora bizitzera joan behar izaten duten ikasleak; horietako seiren arrazoiak, esperientziak eta sentsazioak bildu ditugu Testuak: Alaia Martin Argazkiak: ON 17


o017-019_on

28/3/07

14:33

Página 2

irakaskuntzanagusia

LEIRE JAUREGI

“Askatasuna eman dit Iruñeak”

AIUR RETEGI

“Amonaren txuleten falta sumatzen da” az da gertu gelditu Aiur Retegi oiartzuarra: Delften dabil, Herbeheretan. Beste asko bezala, urruntasunak ikaratu gabe jo zuen Europako herrialde hartara. 23 urte ditu.

E

Zer ari zara ikasten?

Diseinu industrialean master bat egiten ari naiz, TU Delft unibertsitate teknikoan, goi ingineritza deitzen denaren baliokidea, nolabait. Honen aurretik Diseinu Industrialean Inginieritza teknikoa ikasi nuen Mondragon Unibertsitatean. Formakuntza osatzeko etorri nintzen hona. Zer ematen dizu hangoak hemengoak ematen ez dizuna, zeren falta sumatzen duzu?

Konturatu naiz nola ikusten gai-

O

iartzuarra da Leire Jauregi, eta Iruñean ari da ikasketak egiten.

dituen gorabeherak eramaten jakin behar da, eta azkenean ohitu egiten zara. Gustura nago.

Zer ari zara ikasten?

Zer ematen dizu Iruñeak?

Goi Mailako Nekazaritza Ingeniaritza, Iruñean. Hala nahita edo halabeharrez joan zinen Iruñara?

Neurri batean, askatasuna ematen dit; era berean, nik neuk jarri behar ditut neure buruarekiko askatasun limiteak...

Karrera hau ez zegoen Euskal Autonomi Erkidegoan, Iruñea zen gertuen zegoen hiria.

Ikasketak kanpoan egin ez dituenari, edo egin nahi ez dituenari, zer esango zenioke?

Egun arrunt bat hor?

Ateratzea gomendatuko nioke. Kanpora joateak esperientzi berriak bizitzeko aukera ematen baitizu. Merezi du.

Egia esan, egun guztia izan ohi dut okupaturik, klase teorikoak, praktikak… goizak eta arratsaldeak unibertsitatean sarturik pasatzen ditut.

Oiartzun, hitz batean?

Ogi gogorra

Gustura zaude?

Iruñea?

Bai, kanpoan bizitzeak ekartzen

Hagin zorrotza

tuzten kanpotik, zertan desberdintzen garen besteengandik, baina baita zeinen antzerakoak garen ere, azken finean: ikuspegi zabalagoa eman dit. Falta? Asko sumatzen da etxekoen eta lagunen falta. Eta amonaren txuletena! Ikasketak egiteko bere herritik atera ez denari aholkatuko zenioke ateratzea?

Zalantzarik gabe. Gauzak atzera uzteak beldurra ematen duen arren, nire kasuan behintzat, trukean lortzen ari naizena asko da. Askotan ametsak alde batera uzten ditugu daukaguna ez galtzearren, baina zer gara ba ametsik gabe? Aukera sortzen bazaizu, eutsi gogor!

18


o017-019_on

28/3/07

14:32

Página 3

irakaskuntzanagusia

EKHI GOMEZ DE SEGURA

“Guztiz aberasgarria da etxetik ateratzea” Gasteizko Magisteritza Unibertsitate Eskolan ikasten ari naiz, 3.mailan. Heziketa Fisikoko espezialitatea. Alokatutako pisu batean bizi naiz beste bi mutilekin.

lean, taberna giroan solasean... Ostegunero egiten dut parranda gelakideekin, baina, nire alde esan beharra dut oso zaila dela etxean gelditzea ostegun gau batean, bertan dagoen giroarekin! Gasteizen astelehenetik ostiralera egoten naiz, eta asteburutan, Oreretara itzultzen naiz.

Egun arrunt bat han?

Gustura zaude?

Normalean goizez eduki izan ditugu eskolak, baina aurten arratsaldez ere badauzkagu, beraz, magisteritza eskolan pasatzen dut denbora dexente. Egia esan, oso gustura joaten naiz eskoletara bertan ikaskideen arteko giroa ezin hobea baita. Hirugarren urtea da jada, eta beraz, bertako bizimodura, klima hotzera (hemengoek esaten dute bi estazio daudela Gasteizen: negua eta Renfekoa)... ohitzeko denbora eduki dugu denek, beraz, herrian egiten dudan bezala, denbora librea lagunekin pasatzen dut kiro-

Bai, orokorrean oso gustura nago Gasteizen. Esaten dute etxean bezala inon ez dela egoten, baina beno, ia ia etxean bezala nagoela esango dut orduan.

rrenteria-Oreretakoa da Ekhi Gomez de Segura, eta 21 urte ditu. Gasteizen ikasten du.

E

Zertan zabiltza Gasteizen?

MADDALEN DORRONSORO

“Gasteiz bizitzeko hiri ona da” ezoarra da 19 urteko neska hau, eta Gasteizen dabil.

L

Zer ari zaren ikasten?

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasten ari naiz. Gasteizen ikasten dut, Euskal Herrian karrera hau egiteko toki bakarra delako, eta hiri bezala gustatzen zaidalako. Egun arrunt bat hor?

Goizeko 8ak aldera jaiki eta dutxan sartzen naiz (nire txanda errespetatuz!). Prestatu eta gero pisukideekin batera gosaltzen dut. Bederatzietarako fakultatera joaten gara, eta eskolak bukatzean, berriro etxera. Bazkaria prestatu eta bazkaldu ondoren (Argiñano ikusiz), ahal badugu kuluxkatxoa egiten dugu. Arratsaldean, eskolarik badugu, berriro ere

Ez zara kanpora joan izanaz damutzen, beraz?

Ez, uste dut oso esperientzia aberasgarria dela herritik kanpora irtetea. Alde negatibo horiek (familia, lagunak uztea...) alde batera utzita, kanpoan ikasteak asko aberasten zaituela uste dut, batez ere jende berriarekin harremanak egiterako orduan. Ez naiz damu, inola ere ez.

fakultatera joaten gara. Bestela, etxean geratzen gara etxerako lanak egiten, edo kalera ateratzen gara buelta bat ematera. Gero afaria prestatu, afaldu, telebista pixka bat ikusi, eta ohera. Gustura orduan?

Oso gustura. Gelakideon artean oso ondo eramaten gara, karrerarekin gustura nago eta Gasteiz bizitzeko hiri ona da. Hala ere, onena ditudan pisukide ezinhobeak dira, oso ondo moldatzen gara. Ikasketak egiteko bere herritik atera ez denari, aholkatuko al zenioke ateratzea?

Bai, nik etxetik ateratzea gomendatuko nuke. Gero ere edukiko dugu aukera gurasoan etxean urte askoan bizitzeko. 19


o020-023_on

13/3/07

17:58

PĂĄgina 1

nagusiaggaia Mota eta garai guztietako musika tresnak gordetzen ditu Herri Musikaren Txokoak: sokazkoak, haizezkoak, perkusiozkoak, eta abar. Musika tresna ‘arruntak’ ikus daitezke, eta baita bitxiak edo xelebreak ere. Guztira, milaka dituzte.

MUSIKA

baino gehiago Euskal Herriko musikaren alorreko museo interesgarrienetako bat Oiartzunen dago; arduraduna, Juan Mari Beltran, musikarentzako bizi da Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro


o020-023_on

13/3/07

17:58

Página 2

musikanagusia aila da Juan Mari Beltran musika tresna bat jotzen ez irudikatzea. Ezagutzen dizkiogun irudi edo argazki guztietan halaxe azaltzen da: txistua, alboka, klarinetea edo dultzaina jotzen… Musika tresna bati lotutako gizasemea ematen du. Horregatik, berarekin topo egin eta berehala, hainbestetan burutik pasa zaigun galdera egin diogu. Zenbat musika tresna jotzen dituzu Juan Mari? Edo zehatzago esateko, ba al dago jotzen ez duzun musika-tresnaren bat? Irribarrea ahoan erantzun du: “Erabili asko, baina jo… gutxi jotzen ditut. Ez baita gauza bera musika tresnak erabiltzea edo jotzea. Gauza bat da une jakin batean musika tresna baten hots bat erabiltzea, eta beste bat musika tresna bat menperatzea. Alde horreratik, musika tresna gutxi jotzen ditut: txistua, dultzaina, alboka, txalaparta eta klarinetea. Beste hainbat erabiltzen badakit, baina erabili bakarrik: flautak, arrabitak, tronpak…”. Ergoienen dago Oiartzungo Herri Musikaren Txokoa, Beltranek berak zuzentzen duena. Han hartu du ON, tresnaz inguratuta, azalpenak emateko gogoz, nola bere zaletasunaren inguruan, hala musikarekin zerikusia izan dezakeen edozeren inguruan. “Zazpi urterekin klarinetea eta txistua jotzen hasi nintzen, eta hamaika urterekin Etxarriko Musika Bandan jotzen nuen dagoeneko. Musika Bandarekin batera eta bestera ibiltzen ginen, eta Euskal Herriko hainbat txokotako musika ezagutzeko aukera izan nuen. Hamabost urte nituela Etxarri utzi eta Donostiara etorri ginen bizitzera. Donostian, Isidro Ansorenarekin harremanetan jarri nintzen eta Ansorenak txistuaren munduan murgildu ninduen. Anaia eta biok Donostiako festa eta auzo guztietan ibiltzen ginen txistua jotzen”. Nolanahi ere, herri musikaren garrantziaz 16-17 urterekin jabetu zela iritzi du musikariak: “Argia

Z

Juan Mari Beltran 1947an jaio zen Donostian, baina bere haurtzaro guztia Etxarri- Aranatzen pasa zuen. Zazpi urterekin klarineta eta txistua jotzen hasi zen, eta geroztik zaila da asmatzea zenbat musika tresna jo dituen. Musikari eta ikerlari bezala herri musikari lotutako lan oparoa egin du.10 disko ditu kalean, eta urtea amaitu aurretik beste bi argitaratuko ditu. Halaber, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoaren arduraduna da.

TXIKITATIK

ANSORENA

Zazpi urterekin klarinetea eta txistua jotzen hasi zen Beltran; 11rekin bandan sartu zen

15 urterekin Donostiara joan zen Beltran, eta Isidro Ansorenaren eskutik, txistuaren munduan sartu zen

dantza taldearekin Hegoaldean eta Iparraldean hainbat emanaldi eskaini genituen. Nik uste orduan hasi nintzela herri kultura eta herri musika beste modu batera ulertzen. Aldekoa, Mauricio Elizalde, Leon Bilbao… herri musikaren izen handiak ezagutu nituen. Iturri zahar hauek gure kulturari ematen zioten ur freskoa sekulako altxorra iruditu zitzaidan. Altxor hori zaindu eta zabaltzen saiatu naiz aurrerantzean”.

ikerlari bezala ibilbide oparoa du Juan Mari Beltranek. Zenbat diska kaleratu dituen galdetuta, zalantza erakutsi du, datua ahaztuta balu bezala. Harridura keinua egin du: “Uste dut 10 direla, hori irakurri dut…”. Banan-banan zenbatu ditu diskoak ondoren, eta kalkuluetan asmatu duela jabetu da. 10 dira, honenbestez. Kontua da, beste hainbat diskotan kolaboratzaile aritu dela, eta ez da erraza zenbat izan diren gogoratzea. Gainera, atzera begiratzea baino, nahiago du aurrera begira jartzea: “Uneotan, Orhiko Xoria

MUSIKARI ETA IKERLARI. Herri musikari lotuta, musikari eta

HERRIMUSIKA.ORG

Herri Musikaren Txokoa ahalik eta gehien zabaltzeko, webgune dotorea dute Interneten: ‘www.herrimusika.org’ azken diskoko emanaldiak eskaintzen ari gara, baina beste disko batzuk ere prestatzen ari naiz. Astiazaran anaiak eta hirurok disko berri bat kaleratuko dugu aurki: trikitixa, panderoa eta dultzaina. Horrekin batera, urte amaierarako txalapartari buruzko beste diska bat prestatuko dut”. Musikagintzan bezala, ikerkuntzan ere ibilbide oparoa du Beltranek. “Herri musikaren jatorria eta aztarnak ikertzea betidanik gustatu izan zait, eta orain ere horretan ari naiz. Zeanuriko dultzana jotzaile batekin bertako doinuak 21


o020-023_on

13/3/07

17:57

Página 3

musikanagusia

Bixitak

eta moldeak biltzen aritu naiz berriki, eta Segurako albokari zahar bati orain dela urte batzuk egindako elkarrizketak transkibatzen ere bai”. Herri musikaren egoeraz ere galdetu diogu. Ea gaur egun herri musik ak zer nolako os asuna duen, salmenta aldetik eta sormen aldetik… Galiziarrek bezala, beste galdera batekin erantzun du: “Zer da herri musika? Izan ere, muga hori ez dago oso garbi. Zenbait tokitan Benito Lertxundi edo Kepa Junkera herri musikaren barruan sartzen dituzte. Kasu honetan, herri musikak asko saltzen duela esan beharko genuke. Gainontzean, salmentak ez dira apartekoak, baina sormena inoizko oparoena da. Koteron, Martikorena, Bedaxagar, Etxekopar… lan interesgarriak sortzen ari dira”.

Herri Musikaren Txokoa, herritarroi musikaren aberastasunja erakusteko bokazioz jaio zen. Hori dela eta, museo modura antolatuta dago, eta bixitak egin daitezke. Bixitak, mota askotakoak izan daitezke, bixitariaren –eta honen asmoen– eraberakoak. Bakarkakoak nahiz taldekakoak izan daitezke bixitak, bestelako zerbitzuak erabiliz –liburutegia, fonoteka...–, edo erabili gabe. Hauek dira xehetasunak: Ordutegia. Osteguna eta ostirala:

goizez 10:00-14:00, arratsaldez 15:30-19:30. Larunbata: goizez 10:3014:00, arratsaldez 15:3019:30. Prezioak. Bisita arrunta: 2 euro. Bisita arrunta audioarekin:

MUSIKAREN TXOKOA. Beltranen zaletasun handienetako bat herri musikarekin lotutako materiala lortzea eta gordetzea da. Urte asko pasa ditu eginkizun horretan, eta orain bost urte bere ametsa gauzatu zuen: material hori guztia jendearentzako eskuragarri eta erabilgarri jartzea. 2002an inauguratu zen Oiartzungo Ergoien auzoan Herri Musikaren Txokoa. Geroztik, Beltranek bildutako altxorra bertan ikus daiteke. “Munduan barrena egiten den herri musikan erabiltzen diren hainbat soinu tresna ikusteko aukera dago. Euskal Herriko ohiko instrumentuez gain, Galizia, Maroko, Bretaña edo Nepalgo soinu tresnak daude. Denetarik ikus daiteke: tronpetak, gaitak, flautak, albokak, gitarrak, pianoak, danborrak... Musika tresna gehientsuenak XIX. eta XX. mendekoak dira. Nire ustetan, musika tresna zaharrena Oiartzungo elizan erabiltzen zen karraka da (egurrezko musika tresna, igurtziaren bitartez soinua ateratzen duena). Halaber, musika tresnez gain, herri musikarekin lotutako disko eta liburu artxiboa ere ba22

3 euro. Bisita gidatua: 6 euro. Hitzartutako talde bisita gidatuak (gehienez 25 lagun): 60 euro. Harremanerako. Helbidea: Tomolo kalea 6;

20180 Oiartzun. Telefono zenbakia: 943 493578. Helbide elektronikoa: herrimusika@herrimusika.org

Ergoien auzoan dago Herri Musikaren Txokoa, baina laister Iturriotzera toki aldatzea nahi lukete arduradunek. Orain toki faltan dabiltza –200 metro koadroko egoitza dute–, eta han toki gehiago izango lukete.

dugu. Hori guztia ikusteko bisita gidatuak eskaintzen ditugu”, azaldu digu Beltranek. Herri Musikaren Txokoan bildutako material guztia Beltranek berak lortu du. Zenbait gauza erosi egin ditu, eta beste zenbait munduan barrena egindako bidaietan eskuratu ditu. “Disko eta liburu gehientsuenak erosi egin ditut, eta baita musika tresna batzuk ere. Gaztetatik egin ditudan bidaietan musika tresnak erostea izan da nire zaletasunik handiena. Galizian, Bretainan edo Marokon material asko eskuratu dut. Gai-


o020-023_on

13/3/07

17:57

Página 4

nontzekoa nire lagunei enkargatu diet. Esate baterako, nire lagun batek Nepalera bidaia bat egin zuen, eta bertako tronpeta bat ekartzeko eskatu nion. Lau metroko tronpeta ekarri zidan, eta orain erakusketan ikus daiteke. Azkenaldian, ordea, internetez erosi ditut zenbait musika tresna: Japongo flauta eta gitarra batzuk izan dira azken erosketak”. Erakusketaz gain, bestelako ekimenak eta ekitaldiak antolatzen dituzte Herri Musikaren Txokoan. Besteak beste, urtean lau kontzertu edo emanaldi izaten dira, urtaro bakoitzean bat. Kontzertu hauetara herri musikarekin lotutako musikariak etortzen dira, Euskal Herrikoak eta atzerrikoak. Halaber, jardunaldi batzuk ere antolatzen dituzte urtero. Herri musika abiapuntutzat hartuta, beste hainbat gai jorratu izan dituzte jardunaldi hauetan, hala nola bertsolaritza eta dantza. Herri Musikaren Txokoan egiten den beste ekimenetako bat, Herri Musikaren Eskola da. “Txalaparta, dultzaina eta alboka eskolak jaso daitezke gurean. 60 ikasle ditugu, eta urtetik urtera ikasle kopurua handitzen ari da”, azpimarratu du Beltranek. Amaitzeko aurrera begira jarri gara. Etorkizuneko erronkak aipatzeko eskatu dio ONek Herri Musikaren Txokoaren arduradunari. “Bisitarien kopurua handitzea da gure helburutako bat: 3.000 bisitari izan genituen iaz, eta aurten kopuru hori gainditu nahi dugu. Halaber, ahalik eta kontzertu interesgarrienak antolatzen saiatuko gara, eta gure datu basea interneten erabilgarri jartzeko asmoa ere badugu”. Beste guztiaren gainetik, ordea, Beltranen nahia honako hau da: “Gure behin-betiko egoitza inauguratzea gustatuko litzaidake. Herri Musikaren Txokoa Iturriotz auzoko Dorretxean kokatuko da etorkizunean, baina dagoeneko urte batzuk daramatzagu horren zain. Egoitza aldaketa ahalik eta azkarren egitea espero dut”.

Beste zerbitzuak Liburutegia. 4000 aletik gora.

Liburuez gain, bestelako argitalpenak: ‘Gure Herria’, ‘Nazioarteko Eusko Ikaskuntza’ aldizkaria (RIEV), ‘Boletín de Amigos del País’, ‘Eusko Folklore’ urtekaria, ‘Cuadernos de Etnografía de Navarra’, ‘Auspoa’ bilduma, ‘Auñamendi’, ‘Kuliska’, ‘Txistulari’, eta beste hainbat. Nazioarteko hainbat argitalpen ere: ‘Interfolk’, ‘Nassarre’, ‘Pastel’, ‘Dastum’ (Bretaina), eta beste hamaika. Fonoteka. Ohiko moduan argitaratutako diskoez gain, bestelako grabazioak gordetzen dituzte txokoan. Argitaratutako euskal musikaren bilduma zahar eta berriak: Baionako Euskal Museoak, Agorilak, Columbiak, Herri gogoak, Cinsak, Xoxoak, IZk, Elkarrek eta beste hainbatek argitaratuak. Bestetik, abeslariei nahiz soinujoleei zuzenean grabatutako ehundaka kasete, magnetofoi zinta edota DAT (formatua da) aurki daitezke Ergoiengo egoitzan. Gainera, nazioartean herri musikaren alorrean argitaratutako material ugari dago. Tailerra. Leon Bilbao (19161990) Arteako albokari ospetsua zenaren tailerreko material guztia daukate museoan, eta bertan albokak egiteko modua ikus daiteke. Tailer hau Leonen aita zen Joxe Mari Bilbaok (1886-1977) sortu zuen. Bestelako tailerrak badira, albokak, pitak, jostailuak eta bestelako tresnak egiteko. Artxibategi grafikoa.

Ehundaka argazki eta bideo material aurki daiteke. Bideoen artean, museorako filmatutakoez gain, aldez aurretik argitaratutakoak daude. 23


o024-025_on

27/3/07

20:17

Pรกgina 1

nagusiakklik

heldu horri, Amets Badiola Datuak. 1982. Errenteria-Orereta. Ibilbidea Argazkilaria da Badiola, eta ONentzako erreportaje ugari egin ditu.

24

HELDU! Pasatu da Korrikaren 15. saioa; ederra da euskararen aldeko lasterketa hau, baina azkena balitz, hobe: ez litzateke seinale txarra


o024-025_on

27/3/07

20:16

Pรกgina 2

kliknagusia

25


o026-027_on

26

27/3/07

20:41

Pรกgina 1


o026-027_on

27/3/07

20:40

Pรกgina 2

kliknagusia

27


o028-029_on

27/3/07

17:29

Página 1

euskara

oera nabarmena izaten da pentsatzeko euskararen aldeko borrokan haurtzaroa eta gaztaroa, nolabait, irabazita daudela. Eskolan eta haurrentzako ekintzetan, ia beti, euskara erabailtzen dela, alegia. Baina, gezurra badirudi ere, hau ez da inondik horrela egia. Aitzitik, gaztelaniak ikaragarrizko presentzia dauka, nola eskolan, hala eskolatik kanpoko ekintzetan ere. Adibidez: haurrentzako jokoak, komertzialak, euskaraz al dira? Erantzuna argia da: ez. Haurrentzako jokoak euskaratzeko lana ez dute ekoizleek egin, elkarteek egin dute, eta hauen komertzializazioa ez da, ez, gauza erraza. Tribial joko ezaguna, esaterako, hemen saltzen dena, gaztelaniaz kaleratzen da. Ikastolen Elkarteak euskarazko bertsioa ekoiztu zuen –propioa–, Auskalo izenekoa, baina ez dago guztiz zabaldua. Lau Haizetarak, hau ikusita, hainbat joko erosi eta herriko taldeen artean banatu zuen –tartean, aipatutako Auskalo, eta Urtxintxa elkarteak ekoiztutako jolas kooperatibo bat, Sorginak izenekoa–. Hau guztia, ikusten denez, asmoetatik haratago doan ekintza da. Iker Iraola oreretarra da ekimen honen atzean dagoena, Lau Haizetararen ordezkari bezala. Esan behar da, bestetik, Errenteriako Udalak ere zuzenean parte hartzen duela ekimen honetan.

J

hitza baino

EKINTZA Lau Haizetara euskaldunon elkarteak herriko hamaika talderekin lanean dihardu, eskolatik kanpoko ekintzetan euskara sustatzeko Testuak eta argazkia: Lander Garro 28

ZINEMA, EUSKARAZ. Lau Haizetara elkarteak iaz egindako ikerketa baten arrastoan sortu da egitasmo zabal hau, Eskolatik Kalera ekimenaren baitan. Lau Haizetarak 554 ikasleen artean egin zuen azterketa, 7 ikastetxetan. Emaitzak deigarriak izan ziren, lehen esandakoa baieztatzeko modua izan baitzen: hutsune asko ditu euskarak eskolatik kanpoko ekintzetan.


o028-029_on

27/3/07

17:29

Pรกgina 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak

Partaideak AISIALDI TALDEAK Alaia. Alaitasuna. Eureka. Gaztedi Txiki. Gaztelan. Orotarik. KIROL ELKARTEAK Kultur Sustapen Elkartea. Touring futbol taldea. Errenteriako Atletismo

Taldea (CAR). EPLEren polita eskola. Urdaburu Mendizale Elkartea. Lehen jokoen adibidea aipatu dugu, baina, ideia garbiagoa egite aldera, aipa dezagun beste bat: zinema. Helduentzako bezala, haurrentzako plazaratzen den zinema gehien-gehiena, gaztelaniaz da. Zinema, haurren kasuan, denborapasarako tresna arrunta izaten da, oso ohikoa, eta, beraz, hor eskua sartzea ezinbestekoa da. Lau Haizetarak, horregatik, euskarazko hainbat film erosi ditu, eta elkarteei utzi dizkie. Elkarteak beraien artean errotazioaren bidez erabiltzen dituzte filmok. Horien artean, nola ez, Aupa Etxebeste! dago, Altuna eta Esnalen film arrakastatsua. Alor honetan gehiago egitea ez da erraza, bestetik: euskara zinematik ia desterratua dagoen hizkuntza da, azken urteetako gorakada apala kontuan hartuta ere. Iker Iraola gogoz ari da ekimen hau aurrera eramaten, motibazioz beteta. Lau Haizetara elkarteak azken urteetan aldaketa handiak eta etengabeak jasan ditu. Orain, Vanessa Ziaurrizekin batera, bera da elkartearen aurpegi ezaguna. 25 urte ditu Iraolak, eta soziologoa da. Une honetan tesia egiten ari da, etorkinen eta abertzaletasunaren arteko harramanak aztertzeko. Badu lana.

GORA. Ordainketak, behintzat, euskaraz TAO ordaintzeko gailua da hau. Oiartzunen dago, eta azalpenak, euskaraz ageri dira. Euskaldunok badugu, behintzat, ordaintzeko eskubidea

BEHERA. Hegaz egiteko, EGA! Oiartzunen, bestetik, hegal egiten ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte. Horiekin batera, EGA ikasteko aukera eskaintzen ote dute?

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

28/3/07

14:30

PĂĄgina 1

nON stop

Mitte izeneko auzo

LASAIA Berlinen –Alemanian– erdi aldean dagoen auzoa da Mitte; Jon Gonzalo errenteriarrak bertatik idatzi digu Testuak eta argazkiak: Jon Gonzalo Argazkia: Jon Gonzalo 30

iri erraldoi batean ohikoak dira zarata, jendetza eta estresa. Zurrunbilo kaotiko horretan bizi dira, esate baterako, Madril, Londres eta Erroma. Berlin, ordea, guztiz bestelakoa da. Lau miloi biztanle ditu Alemaniako hiriburuak, baina Euskal Herriko edozein hiri ertain baino lasaiagoa da. Jende gutxi dago kalean, bizikletek hartu dute autoen lekua eta apenas entzuten da zaratarik. Aipatzen ari garen hau ez da Berlingo kanpoko aldeko auzo baten argazkia, baizik eta hiriaren bihotzean aurkitu dugun giroa, Mitte auzoan hain zuzen ere. Auzo historiko honetan daude

H


o030-031_on

28/3/07

14:29

Página 2

ondarenON stop hiriko eraikin eta gune garrantzitsuenetako batzuk: Brandenburgoko atea, Legebiltzarraren egoitza (Reichstag), Humboldt Unibertsitatea, Berliner Dom katedrala, Alexanderplatz enparantza eta Hauptbahnhof tren geltokia. Parez-pare, Spree ubidea dago, eta ubide honen inguruan daude hiriko eraikin garrantzitsuenak. Parlamentuaren egoitza da horietako bat. XIX. mende amaieran eraiki zuten, baina ejertzito gorriak ia suntsitu egin zuen 1945ean. Hamarkada batzuk geroago, Alemania Federalak eta Alemania Demokratikoak bat egitea erabaki zutenean, eraikina

tzen ditu. Azken urteotan, gainera, bereziki famatua egin da. Love Parade techno musikaren jaialdia egiten da bertan. Urtero miloi bat pertsona elkartzen dira jaialdi honetan. Ekainaren 17ko Hiribidearen ekialdean Brandenburgoko atea dago. Ziur aski Berlingo eraikin famatuena. Brandenburgoko atetik aurrera jarraituz gero Unter den Liden (Ezkien Gerizpean) Hiribidean sartuko gara, garai bateko burgesiaren kalea. Gaur egun, jatetxeak eta kafetegiak dira nagusi, eta hiriko kale zaratasuenetako bat da. Nolanahi ere, kale honetan hiriko kulturgune garran-

egiten dira bertan, eta beraien artean, euskara ere bai. Maitane Arruti 27 urteko errenteriarrak bost urte daramatza Alemanian. Leipzig eta Hannoverren bizi izan zen, eta gaur egun Berlingo Mitte auzoko bizilaguna da. “Oso lasai bizi naiz Berlinen. Kaleetan barrena lasai ibili daiteke. Ia inork ez du autorik, bizikletan ibiltzen gara gehienak. Nik oraintxe erosi dut bizikleta berria”, azaldu du Arrutik bizikleta harro erakutsiz. Gaztelera irakaslea da Arruti, baina hurrengo hilabeteotan ikasten jarraitzeko asmoa du. “Alemanian ohikoa da 30 urtetik gorako jendea ikaslea izatea.

eraberritu egin zuten. Gaur egun, Alemaniako parlamentuaren egoitza da berriro ere. Milaka bisitari ditu egunero, eta barrutik ikusi nahi duenak ilada luzeak itxaron behar ditu. Parlamentutik oso gertu Angela Merkel kantzillerraren egoitza dago. Eraikinak berezko dotorezia du, eta sarreran dagoen Eduardo Txillidaren eskulturak hainbat bisitariren ikusmina pizten du. Eraikin hauek guztiek Tiergarten parkea dute inguruan. Europako parke handienetako bat da eta milaka zuhaitz ditu. Ekainaren 17ko Hiribideak alderik alde zeharkatzen du Tiergarten, Berlingo ekialdea eta mendebaldea elkar-

tzitsuenetako bat dago: Humboldt Unibertsitatea. Filologo alemaniarra aski ezaguna da gure artean (euskarari buruzko hainbat ikerketa egin zituen), eta zer esanik ez Alemanian. Humboldt unibertsit atetik gertu Berliner Dom katedral erraldoia dago, aurrerago, berriz, Alexanderplatz enparantza. Berlingo kale eta espazio gehientsuenak bezala, oso enparantza, handia da, luzea eta zabala.

Lana eta ikasketak uztartzen dituzte. Gobernuak lana aurkitzeko erraztasun handiak eskaintzen dizkie ikasleei. Lau orduko lanak eskaintzen dituzte. Lau ordu lanean eta beste lau ikasten”. Hiria bitan banatuta zegoen garaian, Berlin ekialdeko auzoa zen Mitte. Komunismoaren arrastoa argi et a garbi ikusten da oraindik zenbait eraikinetan. Horietako batean bizi da Arruti. Porlanezko etxeak dira, zatarrak, zurrunak eta apaingarririk gabekoak. Mendebaldetik gatozenontzat, ordea, xarma berezia dute. “Hiri honetan alokairuan bizitzeko ohitura handia dago, eta pisu hauek ez dira oso garestiak. Ho-

ERRENTERIAR BAT. Etorkin asko bizi da Mitte auzoan: poloniarrak, errusiarrak, turkiarrak, kolonbiarrak, kubatarrak, irakiarrak… Dozenaka hizkuntza hitz

rregatik, bertako bizilagunak gazteak gara nagusiki”, adierazi du Gerd Dierdrichsek, Arrutiren mutilagunak. Lanetik iritsi berria da Dierdrichs, Berlin erdialdean dagoen Charité ospitaletik. Mediku erradiologoa da. Charité ospitalea Europako handienetako bat da (3.000 ohe ditu), eta egunero ehundaka erradiografia egiten dituzte bertan. “Oso ospitale gutxik egiten dute lan guk bezalako erritmo altuan, batzuetan estresantea da, baina gustuko dut nire lana”. Lanari buruzko bitxikeriak kontatzea gustatzen zaio, eta baita alemaniar eta euskaldunon arteko ezberdintasunei buruz hitz egitea. “Gu askoz ere zintzoagoak gara arauak betetzeko garaian. Maitane ezagutu arte niri inoiz ez zitzaidan burutik pasa Berlingo metroa ez ordaintzea. Elkarrekin gindoazen egun batean, ordea, ez ordaintzeko esan zidan. Kontrolik ez zegoela eta ez zela ezer pasatzen. Poliziak harrapatu eta 40 euroko isunarekin itzuli ginen etxera”. Dierdrichs eta Arrutiren bizilagunek aipamen berezia merezi dute. Goiko pisuan judutar bat bizi da, azpiko pisuan, berriz, irakiar bat. Orain dela gutxi kebab bat zabaldu zuen etxe azpian, eta sekulako arrakasta izan du. “Ikaragarria da pertsona hauek aurrera ateratzeko duten gaitasuna. Bizilagun irakiarrak ia familia osoa galdu zuen Irakeko gerran, baina inoiz ez duzu kexatzen ikusiko!». Etxetik 200 metrora, gaztetxe moduko bat dute. Eraikin zaharra izan arren, ikusgarria da. Artistentzako gelak, zinema aretoak, kafea lasai hartzeko tabernak eta baita diskoteka erraldoi bat ere. Udan, gainera, etxeko ataria hondarrez bete eta hondartza egiten dute. Hori guztia, gazte talde batek kudeatuta. Xarma handiko auzoa da Mitte: eraikin berriak, ia erortzear dauden gaztetx ak, parke lasaiak: zalantzarik gabe, bisitak merezi du.

31


o032_on

26/3/07

17:31

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Zeharka

12

1

1. Errenteria-Oreretako auzoa. Kontsonantea. 2. Donostiako auzoa. Saila. 3. Gura izan. Hankak mugitu. Potasioa. 4. Batena eta bestearena. Nafarroako mendizerra. 6. Lutezioa. Kilkerraren onomatopeia. 7. Bokalea. Musika nota. Uraren aurrizkia. Anperea. 8. Herrikoia, neskatil. Iparraldeko musika talde famatua. 9. Herrikoia, jakintzak...! Behar. 10. Eguzkia. Adi ezazu. Galderetan. 11. Zodiakoko ikurretako bat. Hamar. Zutabe.

2 3 4 5 6 7

Goitik behera

8

1. Aska. Ald. Bizkaiko ibaia. 2. Bukatu. Neukake. 3. Nekazal tresna, alearen araberakoa. Nahi, gogo. 4. Aleak ehotzearen ondoren. Hor dago..., gakoa. 5. Bizkaiko herri motza. Suitzako ibai famatuena. Errep. Gorotza. Hamar. 6. Roetgena. Italia. Mihisea. 7. Marokoko hiriburua. 8. Olibak ematen ditun zuhaitza. Bigarren pertsona. 9. Gipuzkoako hiriburu zaharreko biztanle. Ald.oihal mota. 10. Ald. daude. Arraunak mugitu. Oxigenoa. 11. Matem. Radioaren ikurra. Zezen zirikatu. Mutiko izena 12. Erlijuaren hotsetako bat. Lantegiak. Ald. Holanda.

9 10 11

Pasarte kodeatua BegoĂąa Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

1

2

3

4 5

E

6 R

14

10

2

7

5

7

9

1

6

6

3

1

2

7

5

1

5

6

3

13

4

1

7

2

7

9

10

9

8

3

11

1

6

1

2

10

6

5

12

10 1

32

8

7

3

8

9 10 11 12 13 14 15 16

B

O

Z

3

12

7

4

3

12

9

10

1

3

12

8

7

11

15

6

5

12

16

1

8

1

7

4

1

16

7

5

15

3

4

8

3

116

7

5

15

3

11

3

2

9

10

5

15

3

11

3

2

5

3 3

9

3

6

13

10

1

8

15

6

15

8

15

6

15


o033_on

28/3/07

14:27

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK

E O

L

K

E

I

A U S N E A

D U

L

T

E

I

B

X A

Z U A

I

K A L S

K A

O K

A

A M A R A G A B

I

E

G U

D R O

T O B

N

L A N

A B I

I

A L

N A B

E N A I

I

I

A O

N A H

O

U

T O

H R

Z

T O

I

A L

S

K A

I

L

D O

O D L I

I K

O R R A

R R O T

A

T

ON-EN URTARRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA zer da hau?

Irabazlea Marisa Mujika Pikabea izan da otsaileko ONeko sariaren irabazlea.

Asteburu zoragarri bat landetxe batean!

ERANTZUTEKO EPEA Apirilaren 18a (asteazkena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta

Dirua talde Lezoarraren 5 cd

NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Hitzaren harpidedun izatea

Sardinaren ehorzketa . Errenteria-Orereta

33


o034_on

20/3/07

12:27

Página 1

ondarellarrugorritan

MARCELO LEON Lezoko Rubitek enpresako ELAko delegatua

Fabriketako egoera oso kaskarra da, desastrea” Testuak eta argazkia: Lander Garro

utxi darama Marcelo Leonek E LAko delegatu Rubitek enpresan, baina lan «serio» egiteko irrikitan dago. Elkarrizketa egiteko hitzordura mila paper eta txostenekin azaldu da; denetan ageri da «enpresak konbenioa behin eta berriro urratzen duela». Lezon guztiz integratuta dago 37 urteko ekuatoriar hau.

G

Fabrikan lan egiten duzuenok ondo ezagutzen duzue mundu hori. Beste batzuek ordea, fabrikak ia fimetan bakarrik ikusi ditugu: nolakoak dira barrendik?

Ikaragarria, egia esan. Oso baldintza kaskarretan egiten da normalean. Oso sarritan, ugazabak diktadore hutsak dira. Desastrea da. Gure kasuan arazo handiak ditugu. Inspekzioa deitu dugu, arduradunek ez dutelako konbenioa errespetatzen. Saiatu gara beraiekin biltzen, baina ez gaituzte aintzat hartzen. Zuek kimiken konbenioa duzue; ez da sobera ona, ezta?

Ez, oso txarra da, baina, oso txarra izanik ere, baditu bere gauza onak. Kontua da gauza on bakarrak urratu egiten dituela patronalak. Gero eta etekin gehiago nahi dute. Horretarako, bi gauza behar dituzte: produkzio gehiago, eta eskubide gutxiago. Bide horretan saiakera handiak ari dira egiten. 34

Ezin dugu ia komunera pixa egitera joan ere! Sindikatuak langileen eskubideen alde sortu ziren, baina askotan patroiaren lagunak dirudite.

Zalantzarik gabe. Gure kasuan, adibidez, lehengo delegatuak gutxi egin zuen langileen alde. Beti zegoen enpresaren alde. Ez zuen inoiz langileen alde ezer ere egiten. Horregatik gaude gauden egoeran. Atzera egitea erraza da, baina horri buelta ematea, aldiz, oso nekeza eta zaila. Askotan, badirudi langilearen patua dela lan egin arren beti txiro izatea.

Txiro eta esplotatu. Gure lanean moldeekin egiten dugu lan. Moldeetan materiala sartzen dugu, eta prentsatuen bidez ateratzen ditugu piezak. Pasa den hilabetean 20 prentsa eskatzen zizkiguten orduko, hil honetan 22... Beti ari dira eskakizunak handitzen. Ordainetan zer ematen dute? Ezer ere. Iritsiko da makinara txisontziarekin joateko eguna. «Marcelo, soldata igoera izango da... zuretzat», esan dizu patroiak...

Ez da hain egoera arrotza, ez pentsa. Gurean ere halakoak ematen dira. Batzuetan horren nabarmen, eta besteetan modu sotilagoan. Erne ibili beharra dago. Delegatua lanetik ateratzen da, ordea: nolakoa zara fabrikatik kanpo?

Bada... ez dut gizarte bizitza handirik. Bi seme-alaba ditut, eta beti nabil batera eta bestera. Aita naiz, ezeren aurretik. Arratsaldeko txandan nagoenean, adibidez, esnatu, haurrei gosaria eman, haurtzaidegira eraman, etxea txukundu, erosketa egin, bazkaria prestatu, bazkaldu eta lanera joaten naiz. Hamarretan iristen naiz iluntzean. Denborarik izango banu, musika egingo nuke. Horixe gustatzen zait. Baina horretarako denbora behar!


o035_on

20/3/07

12:34

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Bertsolaria

BERTSO berriak 1. Milla zortzireun eta irurogei ta zortziyan asunto bat asi da gure probintziyan; gerra kalte degunak, nere iritziyan, euskal erriyak gauden lengo dezentziyan.

2. Oraiñ urte berriyan sartuak gerade, bañan lengo zarrian asiyak dirade; lege onetan gauden ganbiyatu gabe, iñor egin eztedin euskaldunen jabe.

3. Araba ta Bizkaiak legezko indarrak, Gipuzkoan ez gaude laguntzalle txarrak; ona iru probentzi kantabriatarrak, sostenitu ditzagun lengo fuero zarrak.

4. Guk pakia nai degu ez gerrarik emen, zarrak eman ziguten giyamentuan len; mudantzak asi dira egun gutxi barren, anparatu gaitzala Jaungoikuak arren!

5. Nere kristau fielak, legi au guardatu, mudantza berririk ez memoriyan artu; zer egin bear degun orra enkargatu, bizirik ez gaitezen infernuan sartu.

6. Orra klaruan esan nere ditamena, umiltzia nai nuke gaizki dabillena; gerrak askorentzat du ondorian pena, pakian konpontzia gauzarik onena.

7. Liberalak diyote egoteko umill, lengo lege zarrikan eztutela nai ill; gu tontuak bagiña oiek beti abill, oraindik asuntua fandanguan dabill.

8. Erregiña emendik bialdu ta sarri asunto bati digute askorentzat jarri; zertarako dabiltzan kausari igarri, begiratu nola dan asiera orri.

9. Notiziya gaiztuak dirade azaldu, kristau fielak ori egin bear al du? lengo legerikan nai ezpazuten galdu, jesuitak zertako kanpora bialdu?

10. Legiaren kontrako makiña bat etsai azi txarrak banatzen kanpuetan lasai; sazerdoterik iñork eztu ikusi nai, pikardiyan dabiltzan majaderuak bai.

11. Debaldekua dala aur bataiatzia, gañera iltzen dana enterratutzia; ezpazaie tokatzen jornalik artzia, alferrik da orduan estudiatzia.

Juan Frantzisko Petrirena, ‘Xenpelar’

12. Barbero, mediku ta letraduai galde ia ote dabiltzan jornalikan gabe; lanian trabajatzen, gorputza debalde, iñor ezta alferrik enpeñatu zale.

13. Jornala irabazten daukan enpleuan, apaizak ere ala dirade munduan; zeñi beria kendu biar dan moduan, oientzat zer esanik eztago orduan.

14. Alkar ezin ikusi, au mundu argala! uste degu betiko jaiuak gerala; alferrik da artzia indarraren gala, aingeru guardakuak anpara gaitzala.

15. Kortian jarri berri gizon bat umilla, berari entregatu ezpata ta silla, etsaiaren indarra utzi dezan illa; ori deseatzen det ala izan dedilla.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35


o036-037_on

26/3/07

12:30

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharra Pasaia

‘Rabat’ izeneko

ONTZIA XX. mende hasieran ‘Rabat’ ontziak Pasaia estaldurarik gabe utzi zuen; gatazka sortu zen erantzukizunak norenak ote ziren argitzeko Testua: David Zapirain eta Amagoia Piá Aranguren Argazkia: ON.

asaiako portuaren ezaugarririk nagusiena badiak eskeintzen zuen ziurtasuna izan dela esatea ez da gehiegikeria. Izan ere, gurea Ferrol eta Brest edo Cherbourg-en arteko kairik babestuena bezala behin eta berriz agertzen da XIX eta XX. mendeetako agirietan. Gezurra badirudi ere, ez da goi mailako teknikoa izan behar badiaren balioa zertan datzan jabetzeko: bokale estua

P

36

eta sakona, gehi badia zabal bat. Era berean, platak eta amildegiak nondik-nora doazen ikusirik, zeini otuko zaio kai bat han paratzea? Bromazale bati, edo. Bromazaleak 1919an Rabat ontzia gidatzen zuen kapitainari galdera luzatzea badu. Tira, XX. mendearen 20. hamarkadan itsasontzi bati Rabat izena jartzea ere broma handi xamarra iruditzen zaigu. Ez dakigu Rabat honen jabe Laskibar elkar-

gokoak horren umoretsu zirenik, baina hori beste kupelako sagardoa da. Gure kapitainarengana itzuliz, bere zama hustuta, berriz ere itsasoratu zen. Baina Abd-elKrim-ek sirokoa bidaltzeko ahalmena ez zuen arren, ekaineko egun hartan izugarrizko ipar-mendebaldea altxatu zen. Rabat-ek aurrera egin zuen, baina Santa Isabelen parean hura izugarrizko

enbata zela ikusi zuten; gainera, Arando harkaitzetara hurbiltzen saiatzea kristoren lana zela garbi geratu zen, eta baita itsaso zabalera ateratzea erokeria zela. Bestetik, ontzia lastan ala lastarik gabe omen zihoan, oreka guztiz galduta, eta ababor aldeko xaflada bakoitzarekin alde batetik bestera mugitzen zen. Hortaz, Kalaburtzako arrokak ez jotzearren eta Rabat ez urperatzearren aingura botatzeko agindua eman zuen kapitainak. Horrela, batzuetan aingurarekin eta besteetan makinekin ontzia atzeraka joan zen, berriro ere portura iristeko asmoz. Kapitainak jakin bazekien gune horretatik ur azpiko hodi batek bokalea gurutzatzen zuela, ondoan San Pedro eta Donibane lotzen zuen telefonoaren sareko kablea lagun zuela, baina Rabat salbatzeari eta, ondorioz, portuko sarrera ez blokatzeko hondoa ez


o036-037_on

26/3/07

12:30

Pรกgina 2

pasadizoa ondarep

Horrelakoak ginen Oiartzun

ARRAINAK EZ EZIK, BARKUAK ERE, UGARIAGO. Asko hitz egiten da arrainen urritasunaz. Ez ago arrainik, horixe da egia. Baina barkuak ere, lehen esandakoaren ondorioz seguruenik, askoz ere urriagoak dira orain. Duela mende bat, ekonomia ahulagoa izanagatik ere, arrantza askoz ere oparoagoa zen. Argazkian argi ikusten da garai batean Trintxerpen zegoen bizitza. Argazkiak: ON

jotzeari eman zien lehentasuna. Azkenean, espero bezala, haizearen danbatekoen eta makinen soinuen artean ainguraz kablea hartu, atzera martxa jarraitu eta, Klak!, kablea bi zatitan erdibitu zuen. Telegrafoen konpainiak berriro ere kablea ur azpian jartzeak arazo berdinak ekarriko zizkiola pentsatu eta airean jartzea erabaki zuen. Laskibar enpresari 3000 pezeta eskatu zizkion kalteen ordainetan, baina hauek ezetz, horren trafiko handia zuen portu batean ur azpiko kablerik jartzerik ez zegoela, eta haiek ez zutela deus ordainduko. Portuko agintaritzak ere arrazoia eman zien Rabatekoei, kapitainak besterik ezin zuen eta. Tejero Perez konsignatarioak ere, errua kapitainarena ez zela eta balizamendua hobetzeko eskatu zuen. Bromazaleak, jakinaren gainean egon. 37


o038-039_on

28/3/07

12:53

Página 1

nON dabil? ondaren ulito Beldarrain beste garai batzuetatik dator, zalantzarik gabe. Garai hartan Errenteriako Touring taldea euskal taldeen artean garrantzitsuetako bat zen, jokalariek bertan aritu nahi zuten, elastikoagatik borrokatzen ziren, izerditu, sakrifikatu. Beldarrainek ezinezkoa zirudiena lortu zuen entrenatzaile bezala: taldea bigarren B mailara igotzea. Handik aurrera, gainbehera hasi zen, eta horretantxe dago taldea gaur egun: behean. «Garai ikaragarriak izan ziren, oso-oso ederrak: ezin zuen inork ere sinetsi lortu genuena», azaldu du Beldarrainek berak. 1993 urtean izan zen. Touring gorengoen mailatik zetorren. Urtebete lehenago lortu zuten hirugarren mailan aritzeko baimena. «Lehen itzulia amaituta laugarren ginen. Ez genuen uste ezer lortu genezakeenik. Bigarren itzulian, ordea, sekulako proeza egin genuen, ia nahi gabe. 22 jokalaritik 17 Errenteriakoak ziren, etxekoak, eta sekulako ahalegina egiten zuten zelaian. Azken 16 partiduetatik 15 irabazi genituen, sekulako gol sorta sartuz: 48! Denboraldia amaituta hura errepikaezina zela sentitu nuen». Beldarrainek nekez azal dezake orduko lilura. Nortzuk ote ziren jokalari haiek, ordea? Ituarte, Patxi, Pascual, Sevillano, Zurigel, Uria, Raul, Amigot, Egoitz, Mikel, Narvarte, May, Asier Lizaso, Silveiro, eta Julio. Horiek izan ziren gorengoen mailan liga irabazi eta taldea hirugarren mailan ipini zutenak. Hurrengo denboraldiari anbizio gehiagorekin ekin zioten. Hirugarren mailan zeuden berriro ere, eta egoera aprobetxatu beharra zegoen. Talde polita zegoen, gauza handiak egiteko talde aproposa. «Gazteen mailatik ezagutzen nituen jokalariak, eta banekien talde ederra genuela, oso jokalari onak eta jatorrak, langileak eta apalak». Hala ere, hirugarren maila oso zaila da, lehia handia dago, eta urte gogorra pasa zuten. 38 norgehiagoka jokatu,

J

38

Fitxa Izena. Julio Beldarrain. Jaiotze data. 1944ko

abuztuaren 6ean. Herria. Errenteria-Orereta. Lanbidea. Futbolari

profesionala izan zen. Ibilbidea. Ereintzarekin hasi

IÑAKI BERRIO

zen, eta Touringen, Logroñesen, edota Euskalduna taldeetan ibili zen.

AMETSEN garaikoa Aurrelari petoa eta entrenatzaile: Julio Beldarrainek bizitza osoa eman du futbolaren baitan, eta, zehazkiago, bere bihotzeko Touringen baitan Testuak: Lander Garro


o038-039_on

28/3/07

12:52

Página 2

nON dabilondare

4.000 PEZETAREN TRUKE. Julito Beldarrain entrenatzaile bezala da ezagun, baina, askok ez badakite ere, gaztetan oso jokalari ona izan zen. Aurrelari petoa zen, eta talde dezentetan ibili zen, golak sartu eta sartu –300etik gora sartu zituen–. Bigarren mailan Logroñes taldearekin aritu zen. «4.000 pezeta ematen zizkiguten, hostala eta janaria ordaintzeko, baina urte gozoak izan ziren».

IKOR KOTX

eta 21 irabazi zituzten. Laugarren izan ziren liga amaitzerakoan: igoera play off-a jokatzeko eskubidea lortu zuten. «Ez genion play off-ari ilusio handiz ekin, bagenekielako talde handiak izango genituela aurrezaurre, zaila, oso zaila izango zela». Calahorraren aurka etxean berdindu ondoren, Huescara joan ziren. Norgehiagoka hasieran Raulek gola sartu zuen, eta 90 minutuz eutsi eta eutsi aritu ziren. «Egun ikaragarria izan zen. Goizeko seiretan atera ginen autobusez. Bidean bazkaldu genuen, eta iluntzean iritsi ginen. Bederatzietan zen partida. Zer edo zer

jan genuen hortik, eta zelaira. Berdez zelairatu ginen. Futbol zelaia lepo zegoen, Huescako jarraitzaileez beteta. Raulek hasieran sartu zuen gola, eta gero sufritzen aritu ginen. Atean Ituarte zegoen, eta bere bizitzako lehia jok atu zuen. Amaitzerakoan amesten hasi ginen: Huescari irabaztea oso garrantzitsua zen». Azkeneko lehia egun batzuk beranduago izan zen, Laredoren aurka. 27. minutuan Javik 1-0ekoa sartu zuen, eta, Huescako lehian bezala, sufrimendu amaitezinez eutsi zioten emaitzari. Touringek, gainera, Calahorrara begiratu behar zuen: han, izan ere,

Touring 90. hamarkada hasieran izan zuen Beldarrainek Touring lehen aldiz entrenatzeko aukera. «Niretzako ametsa zen, baina Oiartzunen nenbilen, eta jokalariek ez joateko eskatu zidaten. Ezezkoa eman behar izan nien Touringekoei, sekulako penaz. Pixka bat beranduago berriro izan nuen aukera, eta bigarrenean ez nien hutsik egin». Hura izan zen bigarren B mailara igotzeko lehen hazia.

Calahorrak Huescari irabazi behar zion. «Sentimendu gazigozoa geratu zait egun hari dagokionean. Batetik, zoragarria izan zen igoera lortzea. Laredoko jokalariak, ordea, guztiz erosita zeuden, Huescak ordainduta, ederki ordainduta, eta norgehiagoka amaitzean sekulako gatazko sortu zen. Jo egin nahi gintuzten! Ikaragarria izan zen, beldurra eta guzti pasatu genuen!».

OINARRIA. Julito Beldarrainez hitz egiterakoan, ordea, ezin dira garai hartako loriak bakarrik gogoratu. Urtebete beranduago, Tour¡ngek maila galdu zuen, urte gogor eta gatazkatsu baten ondoren. «Ez genuen bigarren mailan aritzeko egiturarik. Gabierrotan entrenatzen genuen, hondarrean, eta oso zaila zen baldintza haietan gustura ibiltzea. Kanpotik hainbat jokalari ekarri genituen, beraiek eskatuta, Athletic-etik eta Madrilgo Atléticotik, baina ez ziren taldean integratu. Kexuka aritzen ziren, eta etxekoek errieta egiten zieten: «Zer uste duzue, bada, geuk horrela lortu genuen igoera!, esaten zieten. Gogorra izan zen, eta ezin izan genion mailari eutsi». Beldarrainek auto-kritika zorrotza egiten du, zorrotzegia agian. «Ondorio garbi bat atera dut garai hartatik: talde on bat egiteko etxeko jokalariak behar dira, kanpokoak baino gehiago konprometitzen direlako: maila hobea ematen dute, pixka bat txarragoak izan arren». Hori da Beldarrainen mezua gaurko taldearentzako ere. Gaur egun Beldarrainek Touringen talde txikiak entrenatzen ditu, haurrak batik bat. «Lehendik gizondu egin behar ditut, seriotasuna helarazi, eta gero futbolean irakatsi. Zaila da, adin horretan sentiberak eta aldakorrak direlako, baina lan polita da, eta beharrezkoa. Pena da gero inguruko taldeak haurrak kentzera etortzea». Gaurko futbolaren egoera deitoratzen du, baina, funtsean, maitasunez hitz egiten du. 39


o040_on

13/3/07

18:09

Pรกgina 1


o041_on

28/3/07

12:24

Pรกgina 1

www


o042_on

24/2/07

18:08

Pรกgina 1


o043_on

14/3/07

20:33

Pรกgina 1


o044_on

14/3/07

20:56

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.