ON33

Page 1

o001_on

26/4/07

12:03

Pรกgina 1

2007ko apirila 33. zenbakia

URRETXUTIK

OIARTZUNA EUSKAL HERRIKO ITZULIAK ZORAMENA EKARRI DU

GIZARTEA Maria Garmendia: mende bateko indarra


o002_on

13/3/07

18:12

Pรกgina 1


o003_on

26/4/07

14:02

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ander Fernandez

Biziak lau urtean behin auteskundeak lau urtean behin, egunero gure biziak�. Hala dio, axolagabe, Errenteriako adreilu pareta batek. Lau urtean behin orain datorrela eta, orain omen da gure txanda. Lau urtetan pilatutako malaosti guztia momentu horretan konzentratu beharra dago, eta kaguenlatxe ozen bat boteaz sartu bozka kutxatxoan. Gero buelta eman eta bozka horren garrantziaz ziur, udalari, gobernuari, sistemari eskertuta, etxerako buelta bidea egin, lasai, egunero den bizi honetara. Lau urte dira berri-

H

ro ere inguru zehatzaren; pisu, etxe, auzo, udal inguru zehatzaren kudeaketaren ondorioak jasateko, ados egon ala ez. Lau urte dira berriro ere inposaturiko ordezkaritzan bizitzeko norbanakoen baturaz beharko lukeen egunerokoan. Hala gertatzen da gutxienek gobernatzen gaituzten hauetan, administrazioaren garroak zabaltzen diren hauetan, estruktura handietara jotzen denetan. Auzo eragileetara baino, herri ezagutzara baino, batzar irekietara baino. Egunerokoak direlako kalean ibiltzekoak, azo-

kara joatekoak, iritzia eman eta eskubideak aldarrikatzekoak, elkarbizitzekoak. Adarra jotzea, lau urtean behin txanda ematea. Halamodutan, adarra jotzea, sigla batzuen artean aukera ematea, are gehiago urrien artean batenbat falta ezkero. Egun batez seudoprotagonista izatearekin nahiko duenak eduki beza lasai konzientzia, sar beza ilusioz agian, amorruz bederen, beste batek idatzitako papertxoa, sar beza, karneta ezkerreko eskuan duela, lau urteetarako oniritzia.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 33.a (2007ko apirila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

05 Zutabeak.

20 Mikel Varela.

Joxe Juan Ugalde, Imanol Irizar, Mikel Mendizabal eta Ander Fernandezen iritziak izango dira irakurgai hil honetako alean.

Ofizioz udaltzaina da antxotar hau, baina bokazioz, festa zalea: ehunka ekimenen sustatzaile da.

24 Txirrindularitza.

nagusia

Euskal Herriko Itzuliaren azken helmuga Oiartzun izan da aurten. Herrian irudi ederrak utzi ditu, eta ONek aukera baliatu du, argazki erreportajea eskaintzeko.

12 Bertso eskola. 20 urte bete ditu Errenteria-Oreretako Xenpelar Bertso Eskolak: zorioneko urtemuga euskaltzaleentzat.

12 20

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

24

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

18/4/07

17:52

Página 1

iritzia Puntua

Joxe Juan Ugalde

Goizaldeko langileak

oizeko zortziak aldera irteten dira lanetik, larunbatetan eta igandetan, Buenabista kaskoko klubeko emakumeak. Lanerakoan ikusten ditut. Batzuek taxia izaten dute zain; beste batzuek gizonezko bat edo gehiago. Gaua ohean pasatu duen pertsonarentzat eszena harrigarria da emakume horiek klubetik irteten ikustea. Morboa, harridura, pena… Dena nahasten da. Gaur goizeko argazkiak inpresionatu nau, orain arte, gehien. Hogeita gutxi urteko neska ilehoria irten da klubetik, txamarra motzez eta bota luze zuriz jantzita. Atean gizonezko gaztea zuen zain. Aurreko batean, arratsaldeko zazpiak aldera, iparraldeko matrikula zuen moto handi batean ekarri zutena zirudien. Pentsa liteke, beraz, emakume horiek hamabi ordu inguru egiten dutela lan, laneguneko, asteburutan. Pentsa liteke emakumeen zain dauden gizon horiek, motoz edo autoz ekartzen, eta, ostera eramaten dituzten horiek, beren kideak direla; beren nagusiak; beren txuloak. Artikulu hau benetako kazetaritzaren galbahetik pasatu beharko banu, aldez aurretik klubera sartu beharko nukeen, eta galdetu: nortzuk dira lana amaitutakoan atarian zain dituzuen pertsonaje horiek? Zenbat txorta aldi egiten duzue gaueko? Zenbat kobratzen duzue? Zenbat eman behar izaten diozue nagusiari? Zenbat emakume zaudete hemen? Ezagutzen al duzue elkar? Nongoak zarete? Nola iritsi zarete Euskal Herrira? Nork ekarri zaituzte? Zer harreman duzue ekarri zaituztenarekin? Zenbatero mugitzen zarete klub batetik bestera? Zenbatero egiten dituzue osasun azterketak? Zer neurri hartzen duzue Hiesaren aurrean? Beti erabiltzen al duzue preserbatiboa? Zergatik ari zarete honetan? Pentsatu al duzu inoiz ofizioa uztea? Zer arazo duzue uzteko? Nork dauka zuen pasaportea? Zertan dira zuen giza eskubideak? Artikulu hau benetako kazetaritzaren galbahetik pasatu gabe ere, estatistika eta gisako informazioetan oinarrituta, esan liteke, besteetan bezala, gure inguruko klubetan diharduten emakume gehienak atzerritarrak direla, eta kultura eskaseko-

G

ak; asko eta asko mafien sare beltzetan harrapatuta ekarri dituztela; txantaje eta mehatxupean bizi direla; hilekoak dirauen denbora laburrean klub batetik bestera eramaten dituztela, non dauden ia ez dakitelarik; zerbitzuko 60 euro inguru kobratuta, erdia nagusiari eman behar diotela; ez dutela Hiesari buruzko informazio handirik; auto estimuaren termometroa aspaldi izoztua dutela… Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzura deitu dut emakume horiekin harremanik ba ote duten galdetzeko. Erantzuna: zehazki aipatu dudan klub hori, gertu egon arren, Donostiako Udalaren ardurapekoa dela. Beheraxeago dagoenaz galdetu dut ondoren. Erantzuna: ezetz, gizarte zerbitzuei ez dagokiela emakume horiekiko arretarik. Segidan Donostiako Udalera deitu dut, bere garaian, pisutako prostituzioari buruzko udal ordenantza prestatzen hastekoak zirela gogoratuta. “Egin al zenuten azkenean udal ordenantza?”. Udal ordezkariaren erantzuna: “ Ez, ez dago ezer”. Argi dago. Alor horretan inpunitatea erabatekoa da. Legeak ez du eremu horretan sartu nahi. Diputatuen Kongresuak uko egin dio berriki prostituzioa arautzeari. Hitz batean, prostituzioan aritzen diren emakumeak eskubiderik gabeko pertsonak dira; zenbaitetan, askotan, gatibuak. Eta… agintariek beste aldera begiratzen dute; guk denok. 1995ean, emakume talde batek (batzuk prostitutak besteak ez) Hetaira izeneko elkartea sortu zuen. Hetairak Grezia klasikoko prostitutak ziren; emakume ikasiak, sozialki maitatuak eta onartuak. Hetaira elkarteak sexu langileen eskubideen alde dihardu. Informazioa eta laguntza ematen die lan horretan ari direnei. Zera eskatzen du elkarteak: sexu langileena lanbide gisa onartzea, horretan aritzen diren pertsonen duintasuna aitortzea, prostituziorako zonalde berezi eta egokiak jartzea, mafien kontra egitea, eta, utzi nahi duenari, benetako laguntza eskaintzea. Urrun gaude eskakizun horietatik. Esklabutza mota hori gure inguruan dugu, lanerako bidean ikusteko edo intuitzeko moduan. Gizarte honen hipokresiaren beste adierazgarrietako bat. 05


o006_on

25/4/07

16:39

Pรกgina 1

Fernando Saunders


o007_on

25/4/07

14:24

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Imanol Irizar

Pasaian, arriskuak eta aukerak

ontu jakina da arazo larriak konpontzeko ez dagoela irtenbide errazik eta, diru eta giza-baliabide ugari erabiltzeaz gain, irudimena eta elkarlana ere beharrezkoak izaten direla aterabide txukunak aurkitzeko. Esan ohi da arazo zailen aurrean, soluzio zail eta konplexuak landu eta mamitu behar direla, ezinbestean. Ez omen dago beste sekreturik, ezta beste biderik ere! Baina, dirudienez, Pasaian ez da logika bera aplikatzen eta, arazo korapilatsuen aurrean, ostrukarena egin ohi dute maizegi agintariek, ezintasunik nabarmenena agerian utziz. Kolore guztietako agintariek argudio berberak erabili izan dituzte urteak joan eta urteak etorri, herritarron amorragarri: «Udal pobrea da hau eta, berezituta dauden lau barrutiz osatua dagoenez, gastuak laukoiztu egiten dira, ez dago denerako», edota, «Portuko Agintaritzaren (Aldundiaren edo Jaurlaritzaren) eskumena da hori, eta guk ezin dugu ezer egin». Gai hori ez da lehentasunezkoa orain, baina aurrerago helduko diogu. Tamalez, gehiegitan baliatu dituzte argudio ahul horiek, eta arazoei aurre egin edo aterabideak landu ordez, bere horretan utzi dituzte per seculam seculorum. Amen. Donibaneko kasko zaharreko utzikeria izango da, ziurrenera, Pasaia osoko kasurik adierazgarriena: etxe zaharrak ia guztiak, gasik ez, ur zikinak bilduko dituen estoldarik ez, argindarreko eta telefonoko kable guztiak agerian fatxadetan, itsasora ematen dituzten eskailera eta arrapalak txoil hautsita eta puskaka erortzen, butano-zerbitzua batzutan bai eta beste batzutan ez, anbulantzia zerbitzua auskalo, eta suteren bat balego?…, azken finean, oinarri-oinarrizkoak diren zerbitzu askoren gabezia edo eskasia. Sinestezina da Gipuzkoako zati batean, 2007. urtean, oraindik horrela egotea, eta onartezinago botere publikoen aldetik gabezia horiei aurre egiteko plangintzarik ez edukitzea. Duela gutxi, honakoa entzun nion aditu bati hitzaldi batean: denetik du Pasaiak, nazional bata

K

HILEKO ESALDIA

«Bi aurpegi ditu krisiak: arriskuen aurpegia eta aukerena».

eta autopista, trena eta topoa, itsasoa eta mendia, zabortegia eta zentral termikoa, gaztelua eta hondartza, portu komertziala eta kirol portua, Gipuzkoako lantegirik handiena eta Gipuzkoako giza-dentsitaterik handienetakoa, militarrek tiroa praktikatzeko eremua…, enfin, denetik! Erdi txantxetan, zioen, “herri konpletoa izateko aireportua falta zaiguk!”. Udalak eta Batzar Nagusiak aukeratzeko hauteskundeen atarian gaude eta ditugun arazoak konpontzeko gai agertuko dira datozen asteotan urlia eta sandia. Promesen garaian, dena izango da erraz eta posible, arazoak aisa konponduko dituztela esango digute. Ondoren, ordea –ekintzen garaian, alegia–, arazo horiexek zail eta konplexu bihurtuko dira, ezinezko bihurtu arte. Txineraz krisiaren kontzeptua idazteko arriskua eta aukera kontzeptuen sinboloak elkartuz idazten omen da. Txinatarrak ez dira bakarrak, ordea, krisiaren korapiloa hain modu inteligentean bideratzen. Izan ere, psikologo eta soziologo zenbaiten ustez krisiak –edozein motako krisiak– bi aurpegi omen ditu: arriskuen aurpegia eta aukerena. Krisiaren eskarmentua izan duen pertsona, herri edo erakunderi, ate berri ugari irekiko zaizkio, aukera berri paregabeak izango ditu, baldin eta azti jokatzen badu eta kontrako norabidean dauden indarrak alde jartzen baditu. Hogei urte luzeko krisi sakonaren ondoren, pasaitarrok, aukera berriak landu nahi ditugu; arriskuen gainetik eta laino beltz guztien azpitik, aukera ederrez osatutako etorkizuna ikusten dugu gure begien aurrean. Udaberria nola, pasaitarrok ere lozorrotik esnatzen ari gara. Agerikoa da hori adierazten duten zantzu ugari dagoela eta, gogoz eta irudimenez, partaide aktibo izan nahi dugu gure herriaren etorkizunaren inguruan epe laburrean egingo diren urrats erabakigarrietan. Ondo asko dakigu Pasaiako herriak Gipuzkoako beste herrien parean jartzeko dituen beharrak ezin direla egun batetik bestera bideratu. Baina, erne!, aurrerantzean ez dira onargarriak izango ezinezkoa da bezalako aitzakiarik Udalaren edo erakundeen aldetik. Nork, noiz eta nola, epeak eta lehentasunak izango dira eztabaidagai. Auzo Elkarteen Koordinadorak azken urteotan aireratu duen leloarekin bat eginez: Pasaia, bada garaia 07


o008_on

20/4/07

12:55

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Sartu ahoan eta... artzera nindoan eta ez nintzen ausartu. Atetik ezin pasa. Ta? Zer?... Beno, egia esan beste zerbaitetara nentorren eta kasualitatez… Atea zabalik ikusi dut eta... Joder! Besteat!... Gaur etzakit zenbat torri dien kontu horrekin. Tia , pasa! Kontu handiz sartu nintzen barrura eta norbaitek galdetu zidan: Zu al tzea delako pertsona hoi? Bai! Bestek ezbezalakoaaaaa, beeziya…tia ez izan lotsaik eta hasi arropa kentzen!... Ez nekien kantzontziloak nola jaitsi ere… Ze nahi duk ahotikan hala portzulotikan?... A zer galdera!... Ahotik, noski!... Ba, ahotikan nahi baek, seizak aurrea eta eiok kosk horri... Mekasuen, ez zen nolanahikoa alajaina! Mardula, borobila, tentea... Alto! Baina hik zeusteek, e? Hoi neria duk! Iyok kosk hie... hie... hie... zakilai, aluba!... Esnatu nintzenean izerditan nengoen... baina berak kosk egiteko esan zidanean, zer arraiori egin behar nion bada kosk? Ametsak beti amets. Baina horietan ere beti galduta... egoerari

S

Mikel Mendizabal

08

nola erantzun jakin gabe. Ezberdina den zerbait egiteko prest geundeke egoerak erraztuko balu eta gure ondoan norbait animatuko balitz. Hor dago gakoa. Bestea. Nire ispilua, beste ni hori. Azkenean egoera ezezagun guztiak idealizatu egiten ditugu, beti ezagutzen ez dugun zerbaiten irrikan... baina, aukera heltzean, atzera egiten dugu, ez gara ausartzen, eta gure koldarkeriaz damututa, gorputzari jira ematean, galderarik egin gabe, zera esaten dizute: Sei zak ba portzulotik hartzea, zea! Eta esan bakarrik ez, baita eman ere. Mina eta umilazioa baino, zuk nahi ez duzun zerbait egitera bortxatua izan zarelako. Zera galdetzen diozu zeure buruari: Nork sartu ote dit niri hau ahoan? Irentsi gabe noiz arte aguantatuko dut? Beno irentsiko dut, baina irentsi ez dudanaren itxurak egingo ditut. Tragazak eta seizak hemendik ardi puta hoi! Ta etzak esan ardi beltza izan nahi duanik! Hoy ez dik inork ‘tragatuko’ ta. Hurrengoa!


o009_on

26/4/07

13:55

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Beltza Jon Bagues (Eresbileko arduraduna)

Musikastez bi hitz Hil honetan, urtero bezala, Errenteria-Oreretan musika ekimen handia izango da: Musikaste. Arduradunetako batek azaldu ditu honen nondik-norakoak.

adator, berriro ere, urtero bezala, Musikaste ekimena. Aurten ere, egitaraua prestatzen lan handia egin du Eresbilek, entzuleak ahalik eta gehien erakartzeko, ahalik eta gehien gozarazteko. Helburu finkoak eta oso zehatzak dituen ekimena da Musikaste. Lehenengo bi puntuek, argi adierazten digute Musikasteren asmoak eta xedeak zeintzuk diren: Batetik, musikak ondare bezala duen garrantzia. Herri baten musika, faktore hauek osatzen dute: bere musikagileen lanek, lan hauen gainean interprete ezberdinek egin edo egiten dituzten bertsioek, eta herri musikaren adierazpen ugariek. Bestetik, lan hori zabaltzearen garrantzia aipatu beharko genuke. Egungo belaunaldiek, beren aurrekoen musika lanak ezagutu behar dituzte, aintzat hartu eta maita ditzaten, eta oraingo —eta biharko– lanen abiapuntu izan

B

daitezen. Horiek dira Musikasteren erronka nagusiak. Aurtengo saioari dagokionez, Musikastek hiru konpositore goraipatu nahi ditu: Rodrigo Alonso de Santiago –Barakaldoko konpositorea–, Oñatiko aita Francisco de Madina, eta Burlatako Hilarion Eslava. Lehenengoak A Coruña eta Madrileko musika banden zuzendaria izan zen. Bere garaian ez zuten bere musika ekoizpen zabala (musika genero ugari landu zituen) behar bezala aintzat hartu, eta gaur egun oraindik dagokion onarpen egokiaren zain dago. Francisco de Madinak ere eginkizun handiena atzerrian bete zuen. Esparru erlijiosoaren barruan, herrialde amerikarrekin izandako lotura sakonak, zalantzarik gabeko kolorea ematen dio bere lanari. Argentinan (Buenos Airesen eta Saltan) izan zuen egonaldian, beste batzuen artean Saski-Naski ikuskizunaren on-

dare musikal emankorra sortu zuen. New Yorkeko egonaldiaren ondorioz, musika lan zerrenda interesgarria osatu zuen. Aurten Hilarion Eslavaren jaiotzaren berrehungarren urteurrena betetzen da. Madrilen egin zuen lana eta aurten bere musikaobra erlijiosoaren sorta bat programatu du Musikastek. Antzinako musika eta Carmelo bernaolaren Jesus Guridi eskola izango dira ekimenaren bestre protagonistak. Antzinako musika ekartzeko, Urban de Vargas aukeratu du Musikastek. Faltzesesen jaio zen XVII. Mendean, eta barroko hispanikoaren garaiko musikaren eragina jaso eta transmititu zuen. Carmelo Bernaolaren eskolari dagokionez, Alfonso Gómezen kontzertua izango da. Alemanian bizi den gasteiztar piano jole honek, eskolako ikasleen obrak eskainiko ditu, bai piano bakarlariarentzat, bai piano nahiz elektroakustikarentzat ere.

09


o010-011_on

26/4/07

13:59

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Urtebete uela urtebete, Molinaoko Kampsa gune okupatua bota zuten. Eskualde zein Europa mailan, erreferentzia izan zen Kampsa. Autogestionatutako gune honetan, besteren artean, musika, skate-a, edota, nola ez, festa-giroa gazte –eta ez hain gazteren– eskura izan ziren. Ez zen 13 urte betetzera iritsi, baina hain gazte hil arren, jende askok bere ilusioa, izerdia eta negarra azken egunerarte eman zion. Ingurua zaharberritzeko prozesuan, Kampsa botatzea beharrezkoa zela erabaki zuten agintariek; bertakoek, egoera ulertu, eta nahiz eta gogorra izan, bere heriotza onartu zuten. Apirilaren 14an, garai haietan elkarrekin lan egin zuten zenbait gaztek Kampsari omenaldi xumea egin zioten. Kampsa eraikin gisa urte betez falta den arren, haren arimak bertan jarraitzen du.

D

Kutsadura apresa, arestian aipaturiko Donibaneko zentral termikoa, eta San Markoko zabortegia, Europako Batasunak ezarritako kutsadura mugak gainditzen dituzten eskualdeko hiru enpresak dira. Uretara eta airera, fluoruro, fosforo, kobre, karbono dioxido, metano eta nitrogeno zein nitrogeno oxido gehiegitxo isurtzen omen dute en-

P

10


o010-011_on

26/4/07

13:59

Página 2

sakONduziritzia

Adiskide berria

Tximinian

skualdean topa dezakegun hipermerkatu batetan, neurri berriak hartu dituzte bezeroek haien erosketak era ‘erosoago’ batetan egin ditzaten. Asmakizun berriak, Caja Amiga du izena. Kutxa honetan, otarrean daramagun erosketaren ordainketa, guk geuk egin dezakegu. Komuneko papera, dilistak, errotuladore kaxa… barra kodea pantailatxotik pasa, eta kitto. Prezio guztien batura azaltzean, eskudirua edota txartela makinatxoan sartu, eta listo. Hori bai, arazotxoren bat izanez gero, bertan izango dugu gu lagunduko gaituen arduradun jator bat. Lau Caja Amiga, eta pertsona bakar bat haien kargu; bezeroak beste batzuei dagozkien lanak burutzen… azkenean, hiru lanpostu gutxiago. Halako lagunekin ez dugu etsairik behar.

O

E

rdu asko, 50 pasatxo igaro zituzten Greenpeaceko bolondresek Iberdrolaren zentral termikoaren tximinian eskegita. “STOP CO2” eta “CO2 EZ”, leloak letra itzelez idatzi zituzten tximinian bertan. Zentralak zerura isurtzen duen karbono dioxido kopurua, Gipuzkoako auto guztiek botatzen dutena baino handiagoa omen da. Hori salatzeko, eta zentralaren itxiera exijitzeko, ekintza hau burutu zuten. Ordu guzti horiek tximinian pasa izanak harritzen nau; baimen berezirik izango ote zuten galdetzen diot nire buruari; normalean, antzeko ekintzak egiten direnean (saiatu behintzat), segurtasun indarrek ez dute inolako arazorik izaten hauek berehala zapuzteko. Haien borondatez jaitsi zirenean, nortasun agiria eskatu zieten, eta kitto… Greenpeacekoak zirelako akaso?

presek. Honi, ibilgailuen, portuaren eta kutsadura mugak gainditzen ez dituzten gainontzeko enpresen zikinkeria batzen badiogu, kristoren panorama agertzen zaigu mutur parean. Onura ekonomikoa eta bizi kalitatearen arteko gatazka… Azkenean, irtenbidea Fiskal Nagusiari Europako Batasunaren ilegalizazioa eskatzea izango da. 11


o012-016_on

25/4/07

13:57

PĂĄgina 1

nagusiaggaia Makina bat saio, batzar edota afari egin ditu bertso eskolak Errenteria-Oreretako Zumardiko Arkaitza tabernan, Jose Luis Maritxalarrek eta Jose Luis Zabalak –Xabier Iguarainekin batera– elkartea sortu zutenetik..

XENPELAR 20 urtez

Errenteria-Oreretako Xenpelar bertso eskolak 20 urte bete ditu aurten; hutsunea betetzera iritsi zen, eta ereindakoaren uzta nabaria da dagoeneko Testuak: Lander Garro Argazkiak: Lander Garro 12


o012-016_on

25/4/07

13:57

Página 2

bertsolaritzanagusia enpelar bertso eskolak badu zer ospatu: ezerezetik sortutako eskola da, eta korrontearen kontra aritutakoa. Bi hamarkadotan, ezerezetik zerbait ateratzeko erronkan sutsu ibili dira eskolako kideak, haurrak motibatuz, gazteak trebatuz, herria girotuz, edota sariketak sortuz. Duela 20 urte plazan aritzeko bertsolaririk apenas zegoen Errenteria-Oreretan. Bertsozaleak beste herrietara begira bizi ziren. Gaur egun, ordea, jendaurrean aritzeko gaitasuna duenik badago, eta ez gutxi. Aldea, ikaragarria da. Jon Ansa, Aitor Albistur, Haritz Casabal... horiek dira, batzuk aipatzearren, egindako lanaren emaitza. Errenteria-Orereta kulturalki zer den –eta zer izan den– zehaztea benetan ariketa zaila da. Kultura, gaur egun ezagutzen dugun modura, pasa den mendeko kontua da. Geurean, gainera, oso epe laburrean asko aldatu eta garatu da kultura, batzuetan aurrera, eta atzera beste batzuetan. Industrializazioa, immigrazioa, diktadura, eta trantsizioa: horiek dira erabakigarriak izandako mugarriak. Diktadurak, mende hasieran sortutako kultur jardun –ia– oro suntsitu zuen, eta suntsidura horretatik ateratzea uste baino zailagoa izan zen. Zeregin horretan aritu da urte hauetan Xenpelar Bertso eskola. Zailtasuna zer den ondo dakite. Jose Luis Maritxalar eta Joxe Zabala dira eskolaren sortzaileak, Xabier Iguaran oiartzuarrarekin batera. Bi lehenengoak industriaren mundutik etorritakoak dira, langileen mugidatik. 80. hamarkadan AEK-ren bidez euskaraz alfabetatzeko konpromisoa hartu zuten, eta ordutik dabiltza bertsoaren –et a eusk algintzaren– arrastoan. «Idazten, irakurtzen eta gramatikan trebatzen aritu ginen AEK-n, eta han ikasitakoa baliatzeko gogoa genuen», esan du Zabalak, «hala ere, bertsoa barrenean generaman, eta euskaltegiaren bultzada behar izan ge-

X

Zirenak eta direnak. Hau da bertso eskolako hasierako taldeetako bat. Hortxe daude Maritxalar, Zabala, Karlos Aizpurua, Imanol Miner, Nere Mujika, Axier Urbieta, Arantxa Iragorri... eta joandako hiru: Ibon Zabala, Iñaki Alberdi, eta Joxe Salaberria.

SORRERA

20 URTEZ

EZEREZETIK

AEK-n sortu zuten Xenpelar bertso eskola, Jose Luis Maritxalarrek, Jose Luis zabalak eta Xabier Iguaranek

20 urtetan etenik gabe aritu dira, egoitza batean zein bestean, bertsolari gazteak trebatzen

1987. urtean sortu zen, bertsolaritzarik Errenteria-Oreretan apenas zegoenean: aitzindariak izan ziren

nuen, nolabait, barruko horrekin zerbait egiteko». Bertsolaritzarentzako garai onak ziren. Amurizak Hitzaren Kirol Nazionala argitaratu zuen, eta agerikoa zen lozorrotik esnatzen ari zela, garai berriei egokituz, gizarte berriari tanketa eta neurria hartuz. «Guretzako liburu garrantzitsuak izan ziren Amurizarenak, lanerako oinarri bat zirelako», ohartarazi du Zabalak. «Niri, aldiz, bertsolaritzarako grina etorri egin zitzaidan», zehaztu du Maritxalarrek: «Amurizaren txapelek malkotan utzi ninduten, hunkituta, eta banuen za-

letasuna, baina eskolarena halako batean suertatu zitzaidan». 1987. urtea zen, eta, esan bezala, bertsolaritza pizkunde betean zegoen: teoria berriak, eskola berriak, molde eta belaunaldi berriak. Errenteria-Oreretan, berriz, ezer gutxi ageri zen ostertzean. «Xenpelar Bertsolari Gazteen Lehiaketa, egiten zen, Euskal Herri osokoa», gogoratu du Zabalak, «bi txandatan egiten zen: lehenegoan, kanporaketa, eta finala bigarren ekitaldian. Puntako bertsolari gazteak biltzen ziren lehian, garai hartako onentsue-

nak». Euskal Herri guztiko bertsozaleak Errenteria-Oreretako saioari begira izaten ziren, jakina baizen hemen nagusitzen zena ondo ibiliko zela. saioan, ordea, kanpoko bertsolariak aritzen ziren beti, eta eskolako kideek hemengoei eman nahi zieten aukera: «Garai hartan kanpoko bertsolariei ematen zitzaien aukera, baina gu bertakoak aritzea nahi genuen. Tentsioak ere izan ziren Ereintzakoen eta gure artean. Guk esan genien: ‘Herrian basamartua ikusten dugu, gure herrian bertsolaritza suspertu behar da, ez kanpo13


o012-016_on

25/4/07

13:57

Página 3

musikanagusia ko jendea ekarriz, bestela hutsaren gainean ibiltzea da’», gogoratu du Zabalak: «Bertsolaritza, bertako jendearen garatu nahi genuen, eta Ereintzarekin ezin ulertu handia sortu zen». Maritxalarren ustetan, nolabaiteko jeloskorkeria izan zen bi elkarteen artean: “Beraiek ikusten zuten bere hutsunea betetzera gentozela, eta ez zuten nahi. Guk eskola sortu genuenenan, beraiek sartu egin nahi zuten, beste norabide bat emateko. Gogoan dut lehen bilera bat izan zela, Martin Otazu, Irastorza, Antton Kazabon eta gu han geundela, eta han gauzak argi utzi genituen». Udalak ere asimilitatu nahi egin zuen eskola, baina orduan Lau Haizetara Euskaldunon Elkartean sartzea erebaki zuten bertso eskolako arduradunek, 90. Hamarkadaren hasieran. «Niessenen tokia eskaini ziguten, pentsa! Guk elkarlana eskaini genien, bai Ereintzari eta bai Udalari, elkar lana egitea. Gero, gazteagoak etorri zirenean asko erraztu ziren harremanak, Albistur eta beste hainbat Ereintzan zeudelako», esan du Zabalak.

EKITEKO GAITASUNA. Giro horretan eman zituen eskolak lehen pausoak. Errenteria-Orereta herri konplexua da, eta are gehiago euskalgintzari dagokionean. Zatiketa nabaria izan da azken hamarkadetan, eta sarritan azaleratzen da. «Ni ez nintzen konturatzen, baina begi asko genituen guri begira, ea zer egiten genuen, ea nola, eta abar. Orduan ez ginen konturatzen: ilusioa besterik ez genuen», aitortu du Maritxalarrek. «Guk geure mugak onartzen genituen, eta beraiengana sarri jotzen genuen, laguntza eske. Lehen Zapirain Anaien bertso paper lehiaketa antolatu genuenean, Joxean Arbelaitz eta Irastorzarengana jo genuen. Hasieratik izan genuen irekitzeko borondatea. Horretan, garrantzitsua izan zen Antton Ka14

Irakasleak

Juan Mari Lekuonak Xenpelar bertso eskolarekin hartu eman politak izan zituen. 1991ean, San Tomas egunean, hitzaldia eskaini zuen: Xenpelarreko kideek antolatutako ekitaldia izan zen.

20 urteko jardun honetan, irakasle mordoa izan du berso eskolak. Arduradunek bi fase ezberdintzen dituzte; lehenegoan irakasleak oiartzuarrak izan ziren, bigarrenean, berriz, bertso eskolak berak emandako bertsolariek izan zuten ardura hori, salbuespenak salbuespen. Hauek izan dira ibilitakoak: Kontxi Begiristain, Karlos Aizpurua, Aitor Etxebeste, Andutz Labandibar, Asier Bergaretxe, Arkaitz Goikoetxea, Juan Mari Lopez, Iker Goñi, Ibon Zabala, Mikel Aginaga, Jon Ansa, Arkaitz Oiartzabal, Aitor Albistur, eta Itsaso Lekuona.

Jose Luis Zabala Zabala, Jone Arruti, Ion Ansa, Jose Luis Maritxalar, Aitor Albistur, Iker Goñi, Gorka Etxeberria, Arkaitz Oiartzabal, Irastortza, Ibai Maritxalar, eta eskolako ikasle gaztetxoak.

Ibon Zabalak bertso eskolaren alde lan eskerga egin zuen. Eredu izan zen bertsolari zein bertsozaleentzat. Gaur egun, horregatik, bere omenez ematen du urtero elkarteak Ibon Zabala Saria. Gazteentzako saria da, adar bilakatuko diren kimuentzako, alegia.

zabonen papera. Berak zerbait zegoela ulertu zuen, eta segituan izan zuen gu laguntzeko asmoa. Beti lagundu gaitu Kazabonek». Errenteria-Oreretan bertso eskola sortu izana, bidenabar, gertakaria izan zen. Batzuk apal onartu zuten, aho txikiz, beste batzuk ez zuten ikusi nahi, baina, izan, albiste garrantzitsua izan zen. «Manuel Lekuonak, adibidez, gure lana jarraitu zuen, eta hainbat datu eman zizkigun. Esaterako, industrian sortutako lehen bertsolaria Xenpelar izan zela, bera manta fabrikan ibilia zelako. Harrigarria egin zitzaigun datua. Gu ere langile mugimendutik gentozen, eta halako metodologia eman zigun borroka horretan ibiltzeak. Bagenekien, nolabait, kalea zer zen. Mezua ez ezik, mezua lantzeko modu bat ekarri genuen langile mugidatik, eta hori lantzeko tresnak», azpimarratu du harrotasunez Zabalak. Hasierako urte haietan, irakasleak Oiartzundik heltzen ziren gehienetan. Kontxi Begiristain urte batez aritu zen, eta oroitzapen polita utzi zuen. Bere hutsunea beste oiartzuar batek bete zuen, eta beste horrenbeste gertatu zen lehendabiziko urteetan: beti aritzen zela oiartzuarren bat irakasle. Honen arrazoiak, Zabalak azaldu ditu: «Oiartzunek ez du


o012-016_on

25/4/07

13:56

Página 4

etenik izan bertsogintzan, Mitxelena, Lexoti eta horiekin, bertsolaritza bizi-bizi izan da beti. Geurean, Txirrita garaitik etena izan zen, Zapirain anaiak hor egon arren. Geure herriaren bilakaera aintzat hartu behar da etena ulertzeko. 10.000 biztanletik 40.000 arte aparra bezala igo zen herritarren kopurua, eta horrek eragina izan zuen. Horregatik behar izan genuen oiartzuarren laguntza». Errenteria-Oreretak jasandako aldaketa soziologikoek eragina izan zuten, eta, esan bezala, hor sortutako etena –pitzadura– sakona izan zen. Iritzi honetakoa da Ion Ansa, eskolako bertsolaririk ezagunenetakoa: «Egia da gerra garaitik ez dela bertsolari asko izan hemen, batez ere azken hamarkadetan. Xamalbide litzateke salbuespena». Ansa, Albistur, eta beste batzuei, horregatik, lehenak izatea egokitu zitzaien. Erantzukizuna asumitzea, alegia: «Lehenengoak izateak traba asko jarri zizkigun hasieran: zer eta nola hasi ez baikenekien. Gutako batzuk modu ia autodidaktan hasi ginen, eta beste batzuk Oiartzungo bertso eskolako hainbat kideren laguntzaz. Ezin da ahaztu, horregatik, Xenpelar Bertso Eskolako kide Joxe Luix Maritxalarrek eta Joxe Luis Zabalak, –eta azken honen semeak, Ibon Zabalak–, jokatu zuten aitzindari papera. Ibon Zabala izan zen bertso belaunaldiberria sortzeko hazia erein zuena».

IBON ZABALA. Ibon zabala ekintzaile politikoa zen, eta, honekin batera, euskaltzale porrokatua. Hortik hasi zen bertso eskolan lanean, bertsoarekiko maitasunagatik ez ezik, gizartea euskalduntzeko erronkarekin. Zabalak bizitza galdu zuenean, 1995ean, Xenpelar bertso eskolaren kuttunetako bat Zapirain anaien bertso paper lehiaketa zen. Bertsolari askok eta askok hartzen zuten –dute– parte sariketa honetan. 95etik aurrera,

Atzo, gaur eta... bihar! Goitik hasita, lehen argazkia: Bertso eskolan kide izandako hiru hildakoren amei omenaldia egin zitzaien duela urte batzuk. Ibon Zabalaren ama Lupe, Mikel Arrastiaren ama Jabiera, eta Iñaki Alberdiren ama Maddi omendu zituzten. Bigarren argazkia, Esmalteria Plazan Orereta Ikastolak duen egoitzan ateratakoa da. Itsaso Lekuona hondarribitarra zen irakasle garai hartan –2005ean–. Argazki honetan, irakasle eta ikasle gaztetxoekin batera, gaur egun bertso eskolan garrantzitsu diren kideak ageri dira: Iñigo Legorburu, Edurne Zabala, Joxean Sanchez, edota Kepa Isasi. Beherago, bertso eskolako kide helduen eskola saioa ikus daiteke –ezkutuko lana deitzen dena, hauxe da–; aurrekoak daude hemen ere: Zabala, Legorburu, Isasi, Iruretagoiena, Sanchez eta Albistur. Azken argazkian, bertso eskolak sortu duenaren adibiderik garbienetako ikus dezakegu: puntako bertsolariekin batera, etxekoak batbatekoan: Arkaitz Oiartzabal, Jon Martin, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, eta Aitor Albistur. 15


o012-016_on

25/4/07

13:56

Página 5

ordea, sariketan gazteentzako saila sortzea erabaki zuten, horrek IbonZabala ordezkatzen zuena indartzeko edo sustatzeko balioko zuelakoan. «Gazteentzako erronka bat sortu nahi genuen, bide bat: etorkizunarena. Zapirain anaiena, joandako bi bertsolariei omenaldia zen, et a hor beste kimu bat sortu nahi genuen, gazteentzako eredu izango zena», zehaztu du Joxe Zabalak. «Guregandik sortutako bertsolari gatzea zen Ibon Zabala, guretzako oso izen maitatua, eta gazteentzako saria sortzea oso ekintza garrantzitsua izan zen. Nire ustez, Ibon bertsolari handia izateko bidean zen, bokazio ikaragarria zuelako, bertsotan bezala hizketan, euskara asko maite zuelako», esan du Maritxalarrek.

GAZTEENTZAKO AUKERA. Herriko zein kanpoko ekimenetan, gaur egun, Errenteria-Oreretako bertsolariak aurki ditzakegu. Hori da, labur, bertso eskolak egin duen ekarpenik handiena. Horrez gain, San Tomaseko saio aipatu beharko genuke, edota Txantxangorri saria. Guztiak bertsoaz gozatzeko ekimenak dira, baina bertso eskola barrutik bizi izan dutenentzako, eskolak beste zentzu asko ditu: «Nire belaunaldiko batzuei behintzat, herri erdaldundu batean euskaraz bizi eta gozatzeko gune bat izan da eskola. Gaur egun jendea harritu egingo litzateke bertso eskolatik gure belaunaldiko zenbat pasa diren jakingo balu. Beste maila batean, bertsoa gure belaunaldiko euskaldunengana helarazten lagundu du Xenpelarrek». Gaur egun, horregatik, bertsotan ikasteko toki bat ez ezik, berto ekimenak prestatzeko egitura sendoa dago Errenteria-Oreretan. Prestatu, gaiak jarri, saioa epaitu, eta abar. Hori, duela 20 urte, ia ezinezkoa zirudien. «Zalantzarik gabe, asko aldatu dira gauzak. Azken hamar urteotan hamar bat bertsolari atera dira, eta plazan aritzeko gaitasuna era-

kutsi dute. Plazako jardunaz gain, bertsopaper egile, bertso epaile, gai-jartzaile, eta oro har, antolatzaile gisa trebatzeko ere balio izan du eskolak». Gaur egungo Xenpelar ez da, noski, duela bi hamarkadetakoa. Gauzak dezente aldatu dira. Jende gehiago dabil, eta, bertsoak berak, estatus hobea du. Hala ere, eskolako kideei, ederki lan egitea egokitzen zaie, beti bait dago zereginik. Gogoko lana da, nolanahi ere. «Gauza asko antolatzea tokatzen zaigu, baina gustura egiten dugu lan hori. Bestalde, Aitor Albistur eta biok urteak daramatzagu herriko ekimenetan kantari, eta azken urteotan Arkaitz Oiartzabal, Gorka Etxeberria eta Haritz Casabal ere horretan ari dira. Guretzat garrantzitsua da herriko beste taldeekin batera gauzak egitea, Landarerekin, Lau Haizetara, AEK, Ereintza, presoen aldeko taldeak... Zerrenda luzea da. Eusk al Herri mailako ekimenetan ere parte hartzen dugu: bertsozale elkartean, 11 bertute ekimenean, GR12-n... Ez da erraza toki guztietara heltzea, baina bertsolari-

‘Bertsolariya’ Bertso aldizkari zaharra da Bertsolariya, bertso kontuak eta jorratzen zituena. Duela 75 urte inguru hasi ziren argitaratzen, Juan Joxe Makazaga euskaltzale aitzindariaren ekinari esker –Makazagak inprimategia zuen–. 75 urte beranduago, Xenpelar bertso eskolak aldizkaria berrargitaratzeko erabakia hartu zuen, hura omentzeko, batetik, eta jatorrizko erabilpena emateko, bestetik: «Gure herriko bertsolaritzaren mezulari izan nahiko genuke, eta urtearen buruan eginikoak Betsolariya zaharberritu honetan eman nahi genituzke». Horra, beraien hitzetan, aldizkaria argitaratzeko zergatia. Eskolako kideek lan asko egin zuten urtero aldizkaria kaleratzeko, baina, azkenean, ren bat behar duten lekuan, hantxe izaten saiatzen gara, igande goizet an aritu behar badugu ere!», aldarrikatu du Ansak. 20 urte bete ditu bertso eskolak. Hasi, egoitza arrotzean hasi ziren, eta egun ere, egoitza arrotzean jarraitzen dute. Toki duina

egitasmoa bertan behera utzi zuten, 6 zenbaki argitaratuta. Zenbaki gutxi horiek askorako eman zuten, ordea, eta, dagoeneko, garai hartako bertsolaritzaren testigantza bilakatu dira. Aldizkarian, bestetik, Errenteria-Oreretako bertsolaritzaren iragana ere jorratu zuten. nahiko lukete, biblioteka edota argazki artxibategia behar bezala gordetzeko. Baina –ia topikoa dirudien arren–, baliabiderik gabe jarraitzen dute... 20 urte eta gero. Hona hemen, beste askotan bezala, topikoa kondena bilakatua. Kulturaren ajeak dira... ala ez?


o017-019_on

16/4/07

16:27

Pรกgina 1

nagusiaggaia 100 urte beteko ditu aurki Maria Garmendia lezoarrak: emakume fina da, umoretsua eta dotorea. Ez du meritu makala adin horretara horrelako sasoiaz iritsita.

MENDE bateko poza

100 urteko bizitzaren ondoren, merezitako omenaldia jasoko du maiatzean Maria Garmendiak; irundarra da jaiotzez, baina Lezon bizi izan da beti Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro 17


o017-019_on

16/4/07

16:26

Página 2

gizarteanagusia aiatzaren 8a egun berezia izango da Lezon. Maria Garmendiak ehun urte beteko ditu, eta Aiton Borda Elkartean ospakizunak prestatzen hasi dira dagoeneko. Maria Garmendia Irungo Bentetetan jaio zen 1907an, baina 25 urte zituela Lezoko Torrejil baserrira etorri zen bizitzera. Geroztik, ez da Lezotik mugitu. Inork baino hobeto ezagutzen du herri honen azken mendeko historia. 18:00etatik 20:00etara, egunero, bi ordu pasatzen ditu Aiton Borda Elkartean Maria Garmendiak. Lagunen konpainia sentitzea eta bere bizitza luzean pilatutako istorioak kontatzea gustatzen zaio. Aurrez-aurre ikusita ez dirudi ehun urte dituenik; oso dotore jantzita azaldu da ONekin duen hitzordura: motots batean bildutako ile zuri oparoa, belarritako handiak, alkandora apaina, txaketa, gona eta zapata beltzak. Bere burua prestatzea eta dotore sentitzea atsegin duela nabaria da. Begirada bizia du eta uneoro barrezka ari da. Bere ahots finarekin “arratsaldeon, gazteak!”, esan du, eta Aiton Bordako mahaietako batean eseri da, galderei erantzuteko. Kazetariak baino 72 urte gehiago ditu Garmendiak, eta hori edonor harritzeko –edo lekuz kanpo sentiarazteko– modukoa da. Horregatik izan da hain leloa egin diogun lehendabiziko galdera: “Nola sentitzen zara 100 urtekin?”. Beste munduko ezer izango ez balitz bezala begiratu eta lasai-lasai esan du: “Ez zait iruditzen 100 urte ditudanik, azkar pasa zaizkit”. Dena den, ondo gordetzen ditu memorian bere bizipenak. Haurtzaroa Irungo Bentetan pasa zuen, eta garai hori miseria eta eskasiarekin lotzen du: “Lanean pasatzen genuen eguna baserrian. Disfrutatzeko ez genuen denborarik. Oso bizimodu petrala zen”. 25 urterekin ezkondu zen, eta Lezoko herritarra da orduz geroztik. Torrejil baserria izan da bere bizilekua. Gerra ga-

M

GERRA

Egun batean haurrak hartu eta Jaizkibel aldera ihes egin zuen, izututa; egun batzura itzuli zen raian, ordea, Jaizkibel aldera ihes egin behar izan zuen. “Beldur handia pasatu genuen. Kalean tiro hotsak entzuten ziren, jendea ezkutuan bizi zen. Guk seme-alabak hartu eta Jaizkibel aldera ihes egitea erabaki genuen. Mendian pasa genituen egun batzuk, beldurgarria izan zen! Baserrira itzuli ginenean dena lasaiago zegoen”. Gerra ondorengo garaiak ez ziren askoz hobeak izan. Dena zen eskasia, dena pobrezia. Oinarrizko elikagaiak lortzea ez zen erraza. Esate baterako, ogia egiteko irinik ez zegoen, eta Jaizubia-

HARREMANAK

Garai batean lezoar guztiek elkar ezagutzen zuten; eta gaur egun kaletik jendeak ez duela elkar agurtzen dio ko errotara joan behar izaten zuten ogi bila. “Goizean-goiz ateratzen ginen baserritik, eta oinez joaten ginen Jaizubiaraino. Ogia egiteko arto-irina saltzen zuten han, eta inguruko baserritar guztiak elkartzen ginen. Merke saltzen zuten arto-irina, eskerrak! Diru gutxi genuen garai hartan, baina elkartasun handiagoa. Gatza edo olioa bizilagunari eskatzea normala zen. Bizilagunen artean maitasun handiagoa zegoen. Lezon denak ginen ezagunak, eta kalean elkarri agur esaten genion. Gaur egun, jendeak begira-

tu ere ez dizu egiten!”. Pasa den mendearen hasierako Lezo eta gaur egungoa, oso ezberdinak dira. Garmendiaren esanetan, herria asko aldatu da, eta bizimodua ere bai. “Lezo asko handitu da. Ni gaztea nintzenean, eliza ondoan etxe pare bat, Errenteriara bidean beste pare bat, eta Gaintxurizketan baserriak, besterik ez zegoen. Orain, etxeak besterik ez daude. Nire garaian askoz lasaiagoa zen herria, askoz lasaiago bizi ginen”, azaldu digu.

EZIN ASE. Ehun urteko bizitzan belaunaldi asko ezagutu ditu Maria Garmendiak, eta oraingoa inoizko aberatsena iruditzen zaio: “Orain, aberatsak gara, aberatsak! Ez zaigu ezer falta. Dena den, jende asko ez da konformatzen. Gehiago nahi dute… nik ez dakit zertarako!”. Gaur egungo gazteak ez ditu oso ondo uler18


o017-019_on

16/4/07

16:26

Página 3

gizarteanagusia tzen. “Gazteak berehala aspertzen dira denarekin. Ezkondu eta berehala nazkatu egiten dira, lanean ere inoiz ez daude gustura… Gu askoz errazago asetzen ginen”. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan ere aldaketa handia nabaritu du. “Lehen askoz errespetu handiagoa genion gizonei. Orain, gizonak emakumeen beldur bizi dira. Gizon askok emakume bat ikusten dutenean zuhaitz batera igotzen dira emakumeak ez harrapatzeko!”, bota du umoretsu.

’GOENKALE’. Aldaketak aldaketa, gaur egungo modernitate batzuk gustatzen zaizkiola onartu du Maria Garmendiak. Telebista, esate baterako, askotan ikusten du. “Goenkale ikustea gustatzen zait. Herri hortan ere aldrebestuta bizi dira, baina gustura ikusten dut”. Bidaiatzea, berriz, ez zaio gustatzen. “Behin Benidormera joan nintzen eta beste behin Candanchura. Eskiatzeko ez, e! Haurrak zaintzeko eraman ninduten! Ez daude gaizki toki horiek, baina nik nahiago dut nire etxe ingurua. Irun eta Lezo artean egin dut nire bizitza, eta hemen naiz zoriontsu”. Ez du luxu handirik behar zoriontsua izateko. Bizimodu lasaia du. “Goizeko 11:00k aldera jaikitzen naiz, eta goiza baserrian pasatzen dut lasai-lasai. Gero, familiarekin bazkaldu eta herrira jaisteko prestatzen naiz. Seiak aldera Aiton Bordara etortzen naiz, eta bi ordu pasatzen ditut lagunekin. Ondoren, afaldu, telebista pixka bat ikusi eta ohera. Normalean, otoitz egiten hartzen dut lo, errosarioa eskuan”. Ia elkarrizketa guztian bezala irribarrea galdu gabe esan dizkigu azken hitz hauek Maria Garmendiak. 100 urterekin ez du bizipoza galdu eta horrek mantentzen du bizirik. Milagros Martiarenaren laguntzarekin argazkiak egitera atera da Aiton Bordatik, eta pinpirin jarri da kamera aurrean. Zorionak Maria, eta urte askoan!

Familia trinkoa 1932an, Joxe Joakin Urkizurekin ezkondu zen Maria Garmendia, eta zazpi semealaba izan zituen (horietako bost daude bizirik). Oso harro dago osatutako familiaz: “Miseria handiak pasatu arren, beti elkarri laguntzeko prest izan gara familian. Maitasunik ez da inoiz falta izan. Oso harro nago senarrak eta biok sortu genuenaz”. 23 urte pasatu dira Joxe Joakin Urkizu hil zenetik, baina Mariak ez du senarra ahaztu. Egunero gogoratzen da berarekin. Ordubeteko elkarrizketan behin eta berriro kontatu ditu senarraren gorabeherak: “Elkar asko maite genuen. Gogoan dut, gaixo jarri zenean, medikuak erizain bat bidali nahi zuela etxera mediku azterketa egitera. Senarrak, ordea, ez zuela erizainik behar esan zion medikuari, erizainik onena etxean zuela”. Halaber, senarraren broma zaletasuna ere oso gogoko zuen: “Joxe Joakin oso bromazalea zen. Gustura egiten genuen barre. Soinua jotzen zuen, eta beti zegoen familiako giroa alaitzeko prest”. Hatza zerurantz jartzen du Mariak senarraz akordatzeko. «Harek», esaten du. «Hari esker iraun dut nik horrenbeste», aitortu du, esker onez. Maitasuna darie Mariaren hitzei. 75 urte pasa dira Maria Garmendia Torrejil baserrira iritsi zenetik, eta geroztik bere familia asko handitu da. Bost seme-alabez gain, 17 biloba ditu. “Lehen nik zaintzen nuen nire familia eta orain beraiek zaintzen naute”. 100 urte beteko ditu maiatzaren 8an, eta urtebetetze eguneko ospakizunak prestatzen hasi dira dagoeneko. Egun horretan familia guztia elkartzea da beraien asmoa, eta Maria Garmendiari, merezi duen omenaldia egitea. 19


o020-023_on

17/4/07

13:53

Página 1

nagusia

MIKEL VARELA Armonia Elkarteko eta Pasaiako jai batzodeko kide

Giza harremanen ikuspegirik, asko balio du gure herriak” Testuak eta argazkiak: Lander Garro

ntxoar petoa da Mikel Varela. Galiziarren semea da, euskaltegian euskaldundutakoa. Giza harremanetarako erraztasuna dutenetakoa da. Asko hitz egiten du, ñabardurak, datuak eta anekdotak azalduz. Festa batzordeko kidea da, batzordea sortuz geroztik, eta baita Armonia Elkarteko kide ere. Urtero-urtero, Sanferminetako xake txapelketa antolatzen du, Harmoniako kideekin batera. Horrez gain, erraldoien eta buruhandien konpartsako kide da, duela urte mordo bat. Aurtengo Sanferminetan protagonismo handia izango dute Armoniakoek, aurten betetzen baitira festetako txapelketa antolatzen hasi zireneko 50. urtemuga. Ospakizunen antolaketan murgilduta dabil Varela azken hilabeteotan. Horiek guztiak ditu bikaziozko zereginak. Lanbidez, aldiz, udaltzaina da.

A

Antxoar petoa zara, herria aldarrikatzen duten horietakoa, ezta?

Bai, asko maite dut Antxo. Askotan galdetzen didate gure herriaren gainbeheragatik, inoiz bukatu gabeko herria dela, eta abar. Egia izango da, errepide nazionala bukatzeko dago, biziberritzea zehazteke, Luzuriaga auzia... baina 20

Antxok badu zerbait berezia. Oso herri trinkoa da, asko mugitzen dena eta kulturalki oso-oso bizia. Elkarte asko dago, eta elkarteon artean harreman handia dugu. Giza harremanen ikuspegitik, asko balio du geure herriak, eta hori harrotzekoa da. Ni etxean jaio nintzen –etxean jaiotako azkenet akoa izan nintzela es ango nuke–, eta hara, jaiotako logela berean egiten dut lo. Pentsa noraino egon naizen herriari lotuta. Gurasoak galiziarrak nituen, nahiz eta amak ez zuen galegoa hitz egiten. Ama komentu batean hazi zen, eta han gaztelania bakarrik irakatsi zioten. Gero ni AEK-n euskaldundu nintzen, eta Udal Euskaltegian ondoren. Lanbidez udaltzaina, baina bokazioz, auskalo…

Bai, hala da, zaletasun asko ditut. Festa batzordean urte gehien daramana neu naiz. Lehen udal demokratikoak batzordean norbanakoak sartzeko ateak ireki zituen urtean sartu nintzen, eta harez geroztik hortxe nago. Nekane Oliden zegoen garai hartan, HBkoa. Ordura arte elkarteak bakarrik izaten ziren batzordean –oraindik herri askotan horrela segitzen dute–. Antxon, ordea, nahi duenak parte har dezake. 30 urte


o020-023_on

17/4/07

13:52

Pรกgina 2

gizarteanagusia

21


o020-023_on

17/4/07

13:52

Página 3

gizarteanagusia

Urtemuga zoriontsua 50 urte dira Armoniak xake txapelketa antolatzen duela. Armoniak berak 100 urte baino gehiago ditu –1893an sortu zen, eta Gipuzkoako bigarren zaharrena da–, baina x ake tx apelket a duela mende erdi hasi ziren antolatzen. Elkartearen omenezko ekitaldia baino, xakearen omenezkoa antolatu dute, eta ekainean izango da. Batetik, zinema emanaldia izango da: Searching for B obby Fischer emango dute, (Bobby Fischerren bila, Steven Zaillian, 1993). Filmak Josh Waitzkin-en istorioa kontatzen du. Haur prodigioa izan zen, eta txapeldun handia izateko deitua zegoen. Aitak –filmeko gidoiaren egileak, hain zuzen–, batera eta bestera eraman zuen, haurra ezagut ara emateko asmoz. Haurra ospetsu egin nahi zuen, gerora Xake Mundu Federazioko Maisu Handi bilakatzeko. Haurrak, ordea, ‘porrot’ egin zuen. Josh Waitzkin, ordea, gaur egun, AE Betako karate txapelduna da, eta xakean zaletasunagatik aritzen da –oso-oso ona izan arren–. Aitak, gertatutakoa gertatu eta hainbat urtera, auto-kritika moduan idatzi zuen liburua, eta liburu hartatik, filma egin zuten. Istorio ederra, inondik ere, eta ikasgai paregabea.

dira, dagoeneko Olidenek gazte askori aukera eman zigutela. Denetarik egin dugu urte hauetan. Gutxira, gainera, erraldoiekin eta buruhandiekin hasi nintzen, eta pentsa, zeregin ugari izan ditut horren arrastoan. Hemendik gutxira Cerdanyolara joango zarete. 10 urte dira horretan zabiltzatela, zer moduz?

Ikaragarri ondo hartzen gaituzte. 50.000 biztanleko herria da, baina sekulako tradizioa dute, asko bizi dute konpartsen mundua. Bi urtero, trukaketa egiten 22

dugu. Gu maiatzean goaz, eta beraiek Sanferminetan datoz. Aurten, gainera, talde polita joango gara. Iker Goenaga trikitilaria dator, adibidez. Sekulako luxua da hain pertsona bereziarekin ibiltzea. Askotan etorri da, eta guretzako irakaslea baino askoz ere gehiago da. Duela bi urte, esaterako, Erdi Aroko azoka batean ibiltzea egokitu zitzaigun Cerdanyolan bertan, eta sekulakoa izan zen. Hantxe joan ginen Victor Hugo museoaren jantziekin, eta ederki ibili ginen, esku soinuarekin eta. Katalanek asko maite

Filmarekin batera, noski, bestelako ekintzak antolatu dituzte. Xabier Portugalek hitzaldia eskainiko du, eta, gainera, gaztetxoentzako aldibereko norgehiagokak izango dira. Gazte horiek, halaber, eskolak hartzeko aukera izango dute, «xakeari beldurra galtzeko behintzat». Bestetik, afaria egingo da elkartean. Ospakizunaren ekitaldi nagusia, ordea, Pasaiako selekzio batek Gros Xake taldearen aurka jokatuko duen lehia izango da: “Polita iruditu zitzaigun herriko jendeari jokalari handien aurka aritzeko aukera eskaintzea. 50 urte hauetan izandako garaile batzuk hartuko ditugu, eta horiek ariko dira. Gros talde handia da, elitean dabilena, atzerriko jokalariekin eta abar. Polita izango da». Azkenik, elkartearen argazkiekin erakusketa egingo dute aurten. Valentin Garcia, Ernesto Goñi edota Tomas Ortegaren argazkiak izango dira nagusiki –xakean aritutako kideak dira–. Urtero, San Ferminetan, argazki zaharrekin erakusketa handia antolatzen da. Badira 15 bat urte egiten dela. Aurten, Armoniako xakelariak izango dira protagonista. Ekitaldia isteko, afaria handia egingo da elkartean, udal ordezkari berriekin.

dute euskal nortasuna. Beti antolatzen dute euskal festaren bat, eta aurten Xabier Portugalekin joango gara, berak oso ondo egiten dituelako harremanak hauekin eta besteekin oso ondo moldatzen da, eta asko laguntzen digu.

zalantzarik gabe. Han oso gauza ederrak dituzte, oso-oso ederrak. Harrigarria izan zen. Begi-arrain tankerako objektibo batekin argazkia egin zuen norbaitek, eta ondo gordeta daukagu.

Erraldoiak eta buruhandiak eramango dituzue?

Bai, eta asko daukagu ikasteko. Kultur Etxeak, adibidez, oso irekiak dira. Sekulako joan-etorria izaten da han, sartu-atera handia. Oso toki parte-hartzaileak dira, ez dago hemen dagoen propietatearen zentzu hoiri. Hemen, geure dugu, geure txokoa, eta ez dugu inor sartzerik nahi, “Kontuz! Ez ukitu”. Astean behin baino agertu ez arren, geurea da, eta geurea

Tira, buruhandiak han ez dira hemen bezain garrantzitsuak. Erraldoiei ematen diete garrantzia, horiekin liluratuta daude. Urte batean Katalunia osoko kontzentrazio batean izan ginen, Vicen. Plaza osoa erraldoiez bete zen, eta hantxe geunden gu, erdierdidian. Gureak ziren itsusienak,

Kultura, oro har, modu berezian bizi dute Katalunian...


o020-023_on

17/4/07

13:52

Página 4

gizarteanagusia

Danborrada

nahi dugu. Han egoitzak partekatu egiten dituzte, hainbeste tirabirarik gabe, eta sekulako bizitza dago: bilerak, ekintzak, ekimenak… Han dena denena da, ondo antolatuta eta ondo koordinatuta. Esan behar dut, hala ere, Cerdanyolaren kasuaz ari naizela, eta egia da Cerdanyola hiri handia dela, 50.000 biztanlekoa; tira, handi samarra. Badute zikoitz ospea kataluniarrek, baina ez dira inola ere horrelakoak.

Varelaren hamaika afizio eta ofizio aipatu ditugu, baina bi ahaztu ditugu. Batetik, Iñaki Jurrarekin batera, beteranoen danborradaren zuzendaria da Mikel Varela. Sanferminetako lehen egunean ateratzen da danborrada, eta herriko jande askok hartzen du parte, adin guztietakoa gainera. “Urte asko daramagu, eta polita da. Lehen egunean afaria egiten dugu, erretiratuen egoitzan, eta ondo pasatzen dugu”. Varelak, gainera, zezen-suzkoa dantzatzen du. “Uste dut herritarrei asko gustatzen zaiela zezen-suzkoa, ondo pasatzen dutela. Haurrek, batik, bat, liluratuta ikusten dute su-festa hori. Beste herri batzuetan zezenak korri egiten du. Geurean ez, geurean dantza egiten du zezenak, trikitixaren musikaren laguntzarekin”.

Haiekiko duzuen truke harremana positiboa da, beraz.

Oso. Xabier Portugalek badu esaldi bat: «Jendea ezagutzen ez baduzu, ez duzu ulertzen». Eta guztiz egia da. Orain konpartsa asko dago Euskal herrian. Nik gomendioa egingo nieke: joan zaitezke kanpora, pila bat gozatuko duzue. Eta handik etortzen direnean, zer esaten dute?

Buf! Ikaragarri gustatzen zaie. Batetik, bigantxekin disfrutatzen dute, soka-muturrarekin eta. Han, tokiren bat kenduta, debekatuta daude horrelako ekintzak, eta hona etortzen direnean, oso ondo pasatzen dute. Bestetik, gaupasa egiten zaie bereziki deigarria. Han, jaia 3:00etan amaitzen da. Hemen, ordea, parranda 7:00etan, oraindik, bizirik dago. Goiza argitzen denean, lekuz kanpo geratzen dira, aho zabalik: “Hau erokeria!”, baina oso pozik itzultzen dira. “Bidaiatzea pauso bakoitzean jaiotzea eta hiltzea da”; hauxe aurten oparituko diezuen plakak idatzirik izango duen esaldia; zergatik aukeratu duzue esaldi hau?

Ederra da, eta sakonean gordetzen duen mezuarekin guztiz bat egiten dugu. Victor Hugok idatzi zuen. Xake irakaslea ere izan zara; zer ematen dio xakeak haurrari?

Askok pentsatzen dute haurra azkarragoa izango dela xakean jokatuta, baina ez da egia. Haurrak pazientzia zer den ikas deza-

eta ezta garaipenaren euforiarekin ere. Aritzearen plazeragatik aritzen gara. Tomas Ortegaren oroimenezkoa ere antolatzen duzue, zergatik?

Ortega oso gizon garrantzitsua izan zen, askori xakean irakatsi zigulako. Mikel Folgadori, niri neuri eta beste askori. Hil zen, baina beti xakearen alde jardundakoa zen, eta haren omenez hasi ginen eguberrietako txapelketa antolatzen, duela zazpi urte.

ke, eta arazoak konpondu daitezkela, zailak izan arren. Xakean, hasieran, ez dira gazuak ikusten. Jokatzen jakiterakoan ere, askotan, ez dugu jokaldia aurkitzen, baina, halako batean, ikusi egiten dugu, aurkitu. Hori irakaspen ona da haurrarentzako, bizitzaren beste alorretan aplika dezakeelako. Eta jokalari bezala, zer moduzkoa zara?

Azkenetakoa izaten naiz ni geure

txapelketan. Guk kafetegi maila daukagu. Tabernan aritzen gara, Gure Lurra tabernan, beti xakean. Sekulako zaletasuna dugu, baina maila apalean, lehiarik gabe. Askotan, adibidez, jokatzen ari garela, norbaitek jokaldi txar bat egiten badu, besteak jokaldiaren arriskuaz ohartarazen dio: “Zert an zabiltza?”. Atzera egiten dugu, lasai-lasai. Ez da inor porrotaren mingotsarekin geratzen,

La Armonia xake talde bezala desagertu arren, horretan jarraitzen duzue, eta horregatik eskaini dizuete pregonero izateko aukera, pozik?

Bai. Ez dakigu zer egingo dugun. Zerbait berria egin nahiko genuke, baina zaila izango da herritar guztientzako zerbait aproposa eta dibertigarria aurkitzea. Iaz Txan magoa ekarri zuten, eta sekulako arrrakasta eduki zuen, haurrei bezala gustatzen zaielako helduei. Ea guk zer asmatzen dugun: momentuz ez gara ados jarri. 23


o024-025_on

17/4/07

12:36

Pรกgina 1

kirolakklik

bi gurpilen gaineko

IKUSKIZUNA Apirileko euriaz bustita iritsi da aurten Euskal Herriko Itzulia eskualdera; munduko izarrak geurean ibili dira, nor baino nor gehiago Lander Garro

2

24

3


o024-025_on

17/4/07

12:35

Pรกgina 2

klikkirola

6

7 1-(Argazki handia): Txirrindulariak Jaizkibelen gora: David Lopez, Paco Mancebo, Alejandro Valverde, Jose Angel Marchante, Alberto Contador, Angel Vicioso, Tino Zabala... 2-Helmugan jende ugari bildu zen kirolariak gertutik ikusteko. 3-Gaizka Lasa oiartzuarra majo sufrituta iritsi zen helmugara, baina zaleen beroa jaso zuen. 4-Plazako helmugan Juanjo Cobo izan zen lehena: pozez gainezka ospatu zuen balentria. 5-Valjavek, Schleck, eta Cunego: hezurrak bustita iritsi ziren.

4

6-Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez hautsita iritsi zen, baina bigarren. 7-Txirrindulariak iritsi bitartean, ikusleen artean opariak eta gozokiak banatu zituzten lasterketaren babesleetako batzuk. 8-Adin guztietako ikusleek bete zuten Oiartzungo Plaza. 9-Ezohiko irudia eskaini zion lasterketak herriari. 10-Mikel Astarloza pasaitarrak komunikabideei elkarrizketa eskaini zien: merituak egin zituen denen ahotan ibiltzeko.

8

9 5

10

25


o026-027_on

26

17/4/07

13:40

Pรกgina 1


o026-027_on

17/4/07

13:40

PĂĄgina 2

1-(Argazki handia): Igor Astarloa munduko txapeldun ohia: lasai ibili zen Oiartzunen. 2-Juanjo Cobok, helmugara iristerakoan, dozenaka argazkilari zain zituen. 3-Ikastolatik plazako maldan izan zituzten txirrindulariek azken metroak: malda baino, horma zirudien. 4-Mikel Astarloza izan zen txalo gehien jaso zituenetako bat. 5-Cadel Evans ez da jende artean hain ezaguna, baina fin dabil, eta emango du zeresanik. 6-Lovkvist-ek beroketa ariketak kale erdian egin zituen, aterpe txiki baten pean. 7-Dabide Rebellinek 35 urte ditu dagoeneko, baina onenen artean ibili zen Oiartzungo bi saioetan. 8-Gomez Marchantek erorikoa izan zuen, eta lehia irabaztetik urrun geratu zen. 9-Coboren jarraitzaileak Kantabriatik (Espainia) etorri ziren bera animatzera. 10-Coboren garaipenak zoramena sortu zuen helmugan: jarraitzaileak uxatu behar izan zituzten, bultzada artean. 11-Dotore ibilitako beste euskaldunetako bat: Iker Camaùo. 12-Azken podiuma: Cobo, Sanchez, eta Vicioso –azken hau betilun agertu zen podiumean, ia azken egunera arte jertse horiarekin izan bait zen–.

27


o028-029_on

25/4/07

14:57

Página 1

euskara

ritsi da bozken aldeko lasterketa. Herritarren belarriak berotuko dituzte alderdiek, promesekin, aldarrikapenekin, hitz solemneekin, txantxekin, nahiz aginduekin. Bakoitzak bereari emango dio bozka, edo horretan s aiatuko da, behintzat. Dat a hauetan hautes programetan asko azaltzen den hitza, ‘euskara’ da. Halako batean, denek diote errespetua, denek ikasiko dute, denek egingo dute bere alde, denek sinisten dute gure hizkuntza zaharraren defentsan. «Gure ondarea da», esango dute. Esperientziak erakusten digu, ordea, hitzak haizeak eramaten dituela oso maiz. Horren froga argi bat, hauxe da: eskualdeko hautetsien erdiak baino ez dakiela euskaraz. Gainerakoek, ardura postuetan aritu arren, gaztelaniaz egiten dute: gaztelaniaz hitz egiten dutenekin bezala, euskaldunokin. Esandako hau, ez da iritzi bat. Matematikek berresten dute, zoritxarrez. Errenteria-Oreretan, adibidez, 23 hautetsi daude. 19k Udalean postua dute, gainerako lauak, aldiz, Aukera Plataformakoak, Udaletik k anpo geratu ziren, duela lau urteko Alderdien Legearen harira izandako ilegalizazioak medio. 23 hautetsi horietatik, bederatzik baino ez dute euskaraz egiten. Oso bestelako egoera bizi dute oiartzuarrek. 17 hautetsi dituzte, eta horietatik, 17k egiten dute euskaraz. Denek. Datuok alderdik a aztertuz gero, bada zer nabarmendu. PSE-EEk, adibidez, 16 zinegotzietatik, bakarra du euskalduna. PPk ere, bakarra du, baina bost zinegotzitatik. Ehunekotan, PPk zinegotzi euskaldunagoak ditu. Beste datu deigarria: EAJ-EA koalizioak, Errenteriako Udalean, zinegotzien erdiak ere ez ditu euskaldunak: seitik bi.

I

harreman

ZAILAK Hil honetan udal eta foru hauteskundeak egingo dira; aukera egokia da euskarak zinegotzien artean duen presentziari gainbegirada egiteko Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

25/4/07

14:56

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak Ezagutza Zerrenda honetan udal bakoitzeko zinegotzien euskara ezagutza azaltzen da, alderdika. Ikusten den bezala, hainbat herritako zinegotzien euskara ezagutza oso eskasa da. ERRENTERIA-ORERETA PSE-EE: Zinegotziak: 9,

euskaldunak: 1. EAJ-EA: Zinegotziak: 6, euskaldunak: 2. IU-EB: Zinegotziak: 2, euskaldunak: 1. PP: Zinegotziak: 2, euskaldunak: 0. Aukera. Zinegotziak: 4, euskaldunak: 4.

GORA. UGT-ren zuzenketa Duela gutxi arte, UGT-ren egoitzan Renteria agertzen zen, administratiboki Renteria inon agertu ez arren. Errenteria jarri dute orain, euskaraz.

PASAIA PSE-EE: Zinegotziak: 4,

BEHERA. Espainiako ‘Ingurunearen’ Ministeritza

euskaldunak: 0. EAJ: Zinegotziak: 4, euskaldunak: 1. EA: Zinegotziak: 3, euskaldunak: 3. IU-EB: Zinegotziak: 2, euskaldunak: 0. PP: Zinegotziak: 3, euskaldunak: 1. Badia: 4, euskaldunak: 4.

Nortasun arazoak dituzte Espainiako Ingurumen Ministeritzan, eta baita itzulpen arazoak ere. Ez dute bakarra ere asmatzen: hori da euskara ostikoka erabiltzea.

OIARTZUN EAJ-EA: Zinegotziak: 10,

euskaldunak: 10. IU-EB: Zinegotziak: 1, euskaldunak: 1. Abertzaleen Oiartzuna. Zinegotziak: 6, euskaldunak: 6. LEZO EAJ-EA: Zinegotziak: 7,

euskaldunak: 5. IU-EB: Zinegotziak: 1, euskaldunak: 0. PSE-EE: Zinegotziak: 3, euskaldunak: 0. PP. Zinegotziak: 1, euskaldunak: 0. Lezoren Alde. Zinegotziak: 5, euskaldunak: 5. OROTARA Zinegotziak: 77. Euskaldunak: 44.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

26/4/07

13:50

PĂĄgina 1

nON stop

auzo bat hiritik

HARATAGO Itsaso Garayar oreretarrak Bartzelonako Gracia auzoari buruz hitz egin digu kronika honetan Testuak eta argazkiak: Itsaso Garayar 30

raciako auzoa, XX.mendearen hasieran, herria zen. Bartzelonak hirigunetik kanpo aurkitzen zen, eta bertara Bartzelonako burgesĂ­a asteburu pasa joaten zen. Hazkundearekin batera, ordea, Gracia Bartzelonako auzo bilakatu zen, beste hainbat bezala. Hala ere, garai bateko izaera gordetzen jarraitzen du. Kale estuz osatutako auzoa, edozein hiri handiko alde zaharra izango balitz bazela. Kale guztiek plazaren batera bultzatzen zaituzte. Bertan, tabernek, terrazak ateratzen dituzte, kafe bat, garagardo bat edota fideuĂĄ tipiko bat dastatzeko aukera eskainiz. Kul-

G


o030-031_on

26/4/07

13:50

Página 2

ondarenON stop

tura, etnia edo adin askotako jendez inguratuta egongo zara Gracian. Auzoa da, denek ezagutzen dute elkar, eta, horregatik, ez dago bazterketatik. Plaza hauek, ordea, gauetan, jende gaztez betetzen dira, eta giro koloretsua izaten dute, lasaia eta bizia aldi berean. Askotan, gainera, eguraldi aproposa egiten du –Mediterraneokoa, gogoratu!– lagunekin kalean orduak pasatzeko. Toki lasaia da Gracia. Urteetan giro alternatiboa izan da nagusi, baina azken urteetan okupatutako etxe ugari hustu dituzte. Kaleetan denda asko dago, baina, batzuetan, izandako giroaren aztarna baino ez da ikusten. Pertsia-

nak beheraino jaitsita. Pintada bat han edo hemen, hodiei lotutako itsasteko zintaren arrastoak, pankartak zintzilikatzeko erabilitakoak... Bertan dagoen giroa da Graciara jandea ekartzen duena, baina, egunean zehar ere, bisita egiteko leku aproposa da; hiriaren iskanbila turistikoa, edo hiriak sortarazten dizun estresetik atera nahi baduzu, toki egokia izango da zuretat. Askok egiten dute hautu hori, baina ez gehiegik: horrexegatik jarraitzen du halako lasaitasuna gordetzen. Gracia, izan ere, Bartzelonako zentrutik gertu dago, baina ez gertuegi: horrek utzi dio berezko izaera menten-

tzen; bestela, aspaldi legoke guztiz irentsia, guztiz asimilatua. Gracian, esan bezala, denetik dago: merkatua, betiko denda txikiak, supermerkatuak... baina, niri gehien erakartzen didana, gazteentzako dendatxoak dira, oso bereziak. Boutique-ak, diseinatzaile berrien dendatxoak, ile-apaindegiak, tatoo-ak egiteko txokoak, edota, zergatik ez, erakusketa aretoak. Alor honetan, Bartzelona osoan bezala, Gracian aukera handia dago, aniztasun ikaragarria: ez zaizu bueltatxo bat egitea damutuko. Kaletik atera nahi izanez gero, badago, noski, zer egin. Zinema, adibidez, jatorrizko bertsioan

ikusi ahal izango duzu. Verdi izeneko zinema aretoak, izan ere, bere sala ugarietan eskaintzen du aukera hori. Gazte asko biltzen dira, eguneko azken sesioan, kulturaren girokoak batik bat: bufandak, pastazko betaurrekoak, panazko jakak... Gracia auzok beste ezaugarrietako bat, agian, musika da, eta, zehazkiago, euskal musika. Izan ere, hango talde –elkarte– askok Euskal Herriarekin harreman estua dute, eta nahiko sarritan antolatzen dituzte hemengo t aldeen kontzertuak. Joseba Tapia, adibidez, askotan joan izan da. Skalariak, Kepa Junkera, Betagarri, Berri Txarrak... 31


o032_on

26/4/07

13:57

P叩gina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak Bego単a Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Zeharka

12

1

1. Atzizki eragilea. Zutabea. Laugarren musika nota 2. Desira. Lapurdiko herria eta emakume izena. Gaixo. 3. Bihotzaren pausoa. Lo egiteko tokia. 4. Galiziako ibaia. Lotua. Azufrea. 6. Infusio mota. Badaukak. Ald. Soinuaren neurria. 7. Uranioa. Ald. Gezur ez dena. Ote multzo. 8. Jarraibidea. Jardun. Loaren bokaleak. 9. Gura, nahi. Turkiar. 10. Oraindik. Oxigenoa. Ainhoa...*(Leonor). 11. Kontsonantea. Saski. Ezkil infusioa erdaraz. 12. *I単igo...(Koldo). Lehen bokalea.

2 3 4 5 6 7

Goitik behera

8

1. Lotsa pasa. Galioa. Litroa. 2. Epaimahieko nagusi. Ikuilua. 3. Ald. Nazkagarria, iguingarria. Erraz. Kontsonantea. 4. Azkena. Ostalaritzako ikurretako bat. Uraren bidea. Ald. Hizki grekoa.. 5. *Joseba... (Tximista). Ald. Uretan hil. 6. Euskal atzizkia. Deuterioa. Kontsonantea. Ald. Nafarroa. 7. Ald. Urte sasoi. Ald .Erregela. 8. Kasik. Mailoatako gailurretako bat. Kontsonantea. 9. Nitrogenoa. Ald. Txinatar liderra. Txartela. 10. Euskal Herritarrok. Lantegia. Piriniotako lehenengo 2000. 11. Lierni...(Antzerki aktore Lezoarra). Kalakaren onomatopeia. 12. Gipuzkoako herria. Bidean jarri. Bizkaiako herri famatu motza.

9 10 11 12

Pasarte kodeatua Bego単a Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa. ESAERA ITALIARRA

1

3

2

N

6

7

E

8

9 10 11 12 13 14

U

R

1

6

5

7

1

1

5

8

2

8

1

5

11 13 7

5

1

3

9

9

8

2

3

5

7

2

5

1

10 7 6

5

9

9

6 14

8

9

13 5

5

4

L

3

5

32

4 5

********EUSKAL AKTORE BATZUEN ABIZENAK

2

3

1

11 3 12 3

1


o033_on

26/4/07

14:07

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1

A U P L A U B A I I D S E E

O P T A S I A L T E U G G O A R T L A

Z

L E

4

1

2

R R I O 3

N A G A

UT O I N F A E R I S A R A O H E A A D A S B A T U A I R A M O N A A D U K L E B G E O T A D I A O A A R I T U R K O O A I E R B E T A R T I L A A 5

6

7

8

9

10

11

12

zer da hau?

12

ON-EN MARTXOKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazleak Ainhoa Mujika, Artzanegi Orbiso, Jon Etxebeste, Maialen Ledesma eta Jesus Olaizola izan dira martxoko ONeko sariaren irabazleak.

Dirua musika talde lezoarraren 5 cd!

Donostiako

Aquariumerako 2 sarrera bikoitz

ERANTZUTEKO EPEA Maiatzaren 18a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

Panierreko zubia . Errenteria-Orereta

33


o034_on

25/4/07

14:42

Página 1

ondarellarrugorritan

JUANJE NEIRA Pasaiako Musika Eskolako zuzendaria orduantxe iritsi zen, ezta?

Musika aukeran eskaintzen dugu, zerbitzu bat gara” Testuak eta argazkia: Lander Garro

Lasakoei bi gauza eskatu nizkien: eszedentzia bat, eta egoitza. Biak eman zizkidaten. Egoitza ikaragarri eskasa zen, baina pozik hartu genuen. Alboko taberna batetik (Volante tabernatik) argindarra hartzen genuen, eta ezer gabe hasi ginen, gogo hutsez. Kreditu txikia eskatu genuen zera batzuk erosteko, eta Gurrutxaga aroztegiari eserlekuak eskatu genizkion. Gurrutxagak Arraindegi kalean zuen lantegia. Herriko lantegien artean horrelako laguntza egotea ederra da, ez duzu uste?

asaiako musika bakarra garabien eta ibilgailuen zarata zenean hasi zen Neira musika sustatzen. Utzitako egoitza eskas batean hasi ziren, Jaizkibel kalean, alboko tabernan argindarra hartuta. Aurten, ordea, 35 urte bete ditu eskolak. Andonaegi Jauregian egoitza duina dute –oso ederra– eta 1.200 ikasle ditu. 800 inguru Pasaiakoak dira, gainerakoak, inguruko herrietakoak. Eskaintzari dagokionean, ezin esan urri dabiltzanik: haizezko musika tresnetatik hasita, disko jartzaileentzako ikastaroak antolatzera iristen dira.

P

Nondik datorkizu musikarako zaletasuna?

Haurtzarotik datorkit. 1957. urtean hasi nintzen txistua eta atabala jotzen. Donostiara joan behar izan nuen, hemen ez zegoeako ezer ere. Berehala herriko jendearekin eskolak ematen hasi nintzen, oso modu xumean, 1964. urte inguruan. Lanarekin uztartu behar izan zenuen?

Bai, noski. Lasa ontziolan egiten duen lan, eta lanorduetatik aparte ematen nituen eskolak. Lan asko egiten nuen azkenean, eta, egia esan, etekin gutxi ateratzen nion. Bizpaihiru haur hartu, eta, gutxira, alde egiten zuten, ez zegoelako seriotasun handirik. Jaizkibel kaleko egoitza txikia 34

Bai, Mendiola aroztegiak ere, adibidez, 30. urteurrenean, adimen urriko abeslari batzuekin egindako operarentzako egiturarekin lagundu zigun. Egitura ikaragarria zen, bost metroko garaiera zuen, baina egur guztia oparitu ziguten. Asko lagundu digute, egia esan. Pasaiarentzako auditoriuma eskatzen ari zarete; zergatik?

Gauzak etorkizunera begira egin behar dira, eta, ikuspegi horretatik, gauza handiak sortu behar dira, errentegarriak eta bideragarriak. Donostiara sartzeko zailtasunak daudela baliatu beharko genuke, hemen zerbait sortzeko. Urtean zehar egin zitezkeen gauza ugari, enpresentzako batzarrak, kasu, eta, tarteka, emanaldi dotoreak. Gauza batzuekin dirua atera, eta besteekin, kultura sustatu. Horren aldekoak gara, noski. Baina irizpide falta handia dago. Orain Ziriza etxearekin sartu dira, eta ez dakite zer egingo duten ere, edo zertarako. Garai bateko kontserbatorioak desagertu dira ia: zuek musika eskola ‘soila’ zarete...

Goi eskolek betetzen dute garai bateko kontserbatorioen lekua. Irakaspen zurruna zen ordukoa. Gaur osoki aldatu da hori dena: pertsonak, denborak, lehentasunak. Musika aukeran eskaintzen dugu, ikuspegi praktiko batetik: zerbitzu izan behar dugu.


o035_on

20/4/07

13:06

Pรกgina 1

sormenajakiteko

Proiektua

laborategiko

PIEZAK? Mikelazulo Testuak ekoiztu, orraztu, garatu, hautsi, berritu, osatu, lapurtu, eman, kendu, erantsi, irentsi... berriak sortuz Testuak: Asier Sarasola

...Kontrakoa juxtu, sortzaile izateko gonbita Mikelazulotik...

egiten du orbelak erortzerakoan, Laborategian jokatu lanek asmo bera dute; eraldaketa.

Peoia: norbere bakoitza. Inguruarekin lotzen duenak ematen dio izana. Arrotz sentitzera ukatu den bizitza. Edo espresioaren irtenbide bezala, sormen arloko tramankulu eta bulkada. Kasu partikular honetan, Mikeluzuloko kideena, eta haiekin batera, ikusle-solaskide izan diren guztiena Laborategi-saio bakoitzean, bai eta datozenetako zuotako edonorena.

Dorrea: bistakoa da. Sortze ahalegina partekatzeak, gurpil sortzailea eskatzen du erantzun, espresiobidea inguruarekin lotzen duen ibaia zubia bainoago. Horregatik, benetazko Laborategia obra bat aurkeztu osteko solasean gauzatzen da.

Alfila: zeharbidea. Tramankulu eta bulkadaren ahalegina. Zirriborroka ari du alfilak. Baina, ez da errota robotizatua. Alfilaren mugimendua

ZALDIA: orain arteko jauziak. hitzONTZIA-n ikusi ditugu, Desegituraketan ere, txotxongilo eta aktoreak taula gainean elkartzen. Irakurketa dramatizatuan zein errezitaldian. Ez du etenik jauziak, ez apirilan ez neguan. Datozela

IRAKURKETA DRAMATIZATUAK. Testu laborategiaren uztetako bat da Oier Guillanen irakurketa dramatiko hau. Bi irakurle... edo bi antzezle: ikuspegiaren arabera. Testu bati forma ezberdinak emateko tailerra da Testu Laborategia. Argazkia: Berria

laister oraingoak, datozela ondorengoak. Erregina: ezinbestean, Mikela, zulokoa. Ez konfunditu Ertzaintzak deskubritzen dituen horiekin, oso bestela; Oreretako eliz nagusiko zilbor bertakoa; haragiaren espiritualitatearen pasabidekoa. Galkorra dugularik gorputza, eta aldakorra aldiz oraina, betikoa dirudi lotzen gaituen mintzak. Erregea: errealitatea finkatzen saiatzen zaizkigu urbanista, editore eta agenda politikoak, hori jakinik, harramazka eta arrakala ditugu norberarena sortzeko. Ahalegin sortzaile horretan, erregea eraistearekin hasten da partida Laborategian. Beheko Kalean, 4 zenbakian, hileko azken ostiral arratsez (prents ako agendan zehar). Laborategian ez da formula, patente, lege ezta oinarririk. Hipotesiak frogatu baino, probak dira hipotesi. Ez da errege berria sortzeko ahalegina, ez urbanista, editore edo agenda politikoaren gizajo gisako. Une bat du helburu, bakan eta soila, berezi eta anitza, bildutakoak ez baitira sekula berberak izango izan ikuskizun izan ikusle. Une bat du helburu, Laborategia ekimen edonori irekitik hilero irtendako Pieza bakoitzaren oroimenak, irudimenetik duen horretan, errealitatea sortzeko... 35


o036-037_on

17/4/07

14:08

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharra Errenteria-Orereta

Horrela sortu ziren

SAN MARKO OPILAK Errenteria-Oreretan, apirilean, opila berezi hauek oparitzeko eta jateko ohitura dago; nondik dator, bada, ohitura hau? Testua: Rafa Bandres Argazkiak: ON

umardia, historiagile et a apaiz bati eskainia zaio gure herrian, Juan Ignacio Gamon jaunari, hain zuzen. 1803an herriari buruzko ohar batzuk idatzi zituen, eta ezkutuan gorde ziren. Urte batzuk beranduago, artxibategia berrantolatu zen, herriari ezagutara emateko asmoz. 1927ko abuztuaren 1ean adostu zen horiek argitara ematea, eta Noticias Historicas de Renteria bilduman bildu ziren. 1930ean, berriz, Se-

Z

36

rapio Mujikak Reseña Historica de Renteria eman zuen argitara, Gamonen oharrak oinarritzat hartuz. Azken ale honetan irakurritakoaren arabera, hortxe duzue nola sortu zen San Markoko opilen tradizioa, urtero apirilaren 25ean ospatzen dena, S an Marko egunaren karietara, gurean hain sustraitua. Bizarain mendian –edo Magdalenaren mendilerroan [“Sierra de la Magdalena”, jatorrizkoan]–

ermita bat itxi zen XVIII. mendearen amaiera aldean. Ermita hau bi santuri eskainia izan zen: bata San Clementeri –Madalena Sierra bezala ezaguna–, eta bestea, ez hain errotua, San Jeronimori. Lehen eskaintza izan zen ezagunena, Madalena, hain justu, herriko zaindaria delako, eta mendi horretan, gainera, bazen beste basilika bat izen horrekin; gerora, ordea, San Markoren irudia jarri zuten ermitan, eta, horregatik,

santu horri eskaini zitzaion ermita. Aipatutako ermitara, inguruko herri guztietako jendea joaten zen erromerian, eta baita urruneko hainbat herritatik ere. Madalenaren irudia, gaur egun Maria Lezoko ermitan gordetzen den horixe da. San Jeronimorena, berriz, Chipres izeneko baserri batean gorde zen, Gamonen esanetan, eta gaur egun San Markoko gotorlekuaren patioan dago, zaharberrituko zain… edo izan zitekeen San Morkoren irudia: galdetu dezakezue gotorlekuan bertan… Mendiari S an Marko deitu izana, Madalenaren ermitan jarritako irudiari zor zaio, beraz. Ermitara prozesioan etortzen ziren urtero, ospakizuna bertan behera geratu arte. Bertan behera geratu ondoren, San Markoko opilen tradizioa geratu zen. Prozesioan etortzen zirenek, izan ere, ogitartekoak eramaten zituzten. Prozesioak horixe ziren, azken batean:


o036-037_on

17/4/07

14:07

PĂĄgina 2

pasadizoa ondarep

Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta

ZUMARDIA, KORRIKALARIENTZAKO BILGUNE. Goiko argazkian Luis Elberdin zena ageri da, Gamon Zumardira sartzen, 1944eko otsailaren 15ean. San Fernando izeneko lasterketa zen, gaur egun egiten ez dena. Ederki betetzen ziren garai hartan plazak edozein lasterketaren aitzakian. Gaur egun ere, gutxiago bada ere, hainbatetan lasterketa jendetsuak izaten dira. Beheko irudia 2004koa da, San Silvestre lehiaketan ateratakoa. Argazkiak: Kutxaren fototeka eta Lander Garro.

egun pasarako aukera ezin hobeak‌ erromeriak. Gaur egun ere orduko ospakizunari eusten zaio, esan bezala, apirilaren 25ean edo, behintzat, egun horretatik gertuen egokitzen den igandean. Gaur, orduko ogitartekoak, inguruko okinek artez egindako opil gozo bilakatu dira, arrautzez apaindutakoak. Amandreek, apirileko ospakizunetan, semebitxiei eta alababitxiei oparitzen dizkiete opilok, ezkondu artean batzuetan, eta amandreak hil arte beste batzuetan. Tradizio bitxia da, eta geurean iraun egin du. Egun horietan amandeak batera eta bestera ikus daitezke. Okindegietan ere, halako sartu-irtena ikusten da. Hantxe dabiltza okinak, tentuz lanean, ahalik eta opilik gozoenak prestatzen. Amandreak urterik urtera opilak asko garestitzen direla esaten dute, kexu, baina ez diote tradizioa betetzeari uzten‌ tradizo alai eta gozo hau! 37


o038-039_on

24/4/07

21:13

Página 1

nON dabil? ondaren makume txikia eta bizia da Nere Mujika, ernai bizi da, eta grina hori ederki baliatzen du, ikasteko, euskararen gauzetan murgiltzeko, edota, zergatik ez, kirola egiteko. 74 urte ditu, baina nerabe baten bizimodua eramaten du, sasoiko eta umoretsu. Biteri Ikastetxeko irakasle izan zen urteetan, eta hantxe ezagutu zituen ErrenteriaOreretako ehunka haur, gaur, jadanik, heldu bilakatu direnak. 1998an erretiratu zen Nere, baina etxean geratzeko asmorik gabe. «Uste dut ez dudala gauza handirik esateko, baina nire testigantzak balio dezala, sikiera, erretiratuek jakin dezaten gauza asko egin daitezkeela», esan du elkarrizketa hasi aurretik. Gero, hori bai, gauza interesgarri asko esateko dituela erakutsi du, apal baina berritsu. 1953an hasi zen eskolak ematen, Franco diktadorearen Espainiaren testuinguru gogorrean. «Dena gaztelaniaz ematen genuen, eta ni euskaltzalea nintzenez, gogorra egiten zitzaidan etengabe gaztelaniaz jardutea», esan du. «Irakaskuntza oso ezberdina zen orduan. Behin, eskola-ordu betean geundela, emakume batek atea jo zuen. Hantxe zegoen, haurra eskutik helduta. Eta ea haurra –biloba zuen– sar zitekeen galdetu zidan. Ni, ezetz, ikasturtea aspalditik hasi zela, eta gainera toki falta zegoela. Harek, zera esan zidan orduan, berak ekarriko zuela bilobarentzako aulkia etxetik!». 5 6. urtean, ordea, Pagoan –Hernanin– eskolak ematea egokitu zitzaion, Aranotik gertu, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan, eta gauzak pixka bat aldatu ziren. «Lagun batek deitu zidan, ezkontzekotan zegoena, lana eskainiz. Hango apaiza oso jatorra zen, eta inguruko ikasleak euskaldunak zirenez, dotrina euskaraz emateko aukera eskaini zidan. Ni, noski, guztiz ados nengoen. Dena gaztelaniaz irakasten genuen, baina dotrina eta harre-

E

38

ErrenteriaOreretako Biteri Eskolan egin ditu Nere Mujikak urte gehien.

Fitxa Izena. Nere Mujika. Jaiotze data. 1933ko

maiatzan. Herria. Herrera (Donostia). Lanbidea. Irakasle izan da,

IÑAKI BERRIO

diktadura garaian lehenik, eta baita 80. hamarkadatik aurrera ere. Biteri ikastetxean 20 urte eman ditu lanean. Horrez gain, kultur zale amorratua da

DANTZA etengabean Bokazioa bizio bilakatzen duen horietakoa da Nere Mujika; irakasle izan da urteetan, eta, horrekin batera, euskararen aldeko ekintzaile nekaezina Testuak: Lander Garro

Errenter Orereta Biteri Eskolan ditu Ner Mujikak gehien.


o038-039_on

24/4/07

21:12

Página 2

nON dabilondare

Hernaniko eskolako haurrekin dago Mujika argazki honetan.

GIDARIAREN LARRITASUNA. Hernanin eskolak ematen aritu zen garaian, auto-stop eginez mugitzen zen Nere. Behin, kamioi gidari batek hartu zuen, eta Hernanin Guardia Zibilak geratu zuen, bidaiariak eramateko eskubiderik ez zuela, eta isuna jarri ziola. «Ederki larritua zegoen gidaria, 500 pezetako isuna nola ordainduko ote zuen». Nerek, orduan, bere errua zela esan zion poliziari, irakaslea zela eta ez zuela beste modurik mugitzeko. Poliziak, orduan, joaten utzi zien... emaztea irakasle zuelako.

Hernaniko dantza taldeko lagunekin.

renteriaeretako eri kolan egin u Nere ujikak urte hien. Honakoa, ikasle garaiko irudia duzue. IKOR KOTX

manak, euskaraz egiten genituen». Sekulako haur pila zegoen orduan ere, eta denak nahasita, baina oso urte ederrak izan ziren Nererentzako. «Lau herritako haurrak genituen: Aranokoak, Hernanikoak, Urnietakoak eta Errenteriakoak!». Errenteria-Oreretakoak bertan izatea ez da harrigarria: «Abaño eta Argorri baserriak handik oso gertu daude».

LE H E N DANTZA TALD EA. Hango lasaitasunak gauzak egiteko aukera ematen zion Nereri, eta ez zuen aukera alferrik galdu: «San Antoniotarako dantza taldea sortu genuen, eta eskolako

haurrei sekulako ilusioa egin zien. Auzoan bazen soinujole bat, oso ona, eta harek lagundu zigun. Hain ona zen, nik kantatuta ikasi zituela kantak, inolako partiturarik gabe. Dirurik ez genuen, eta laguntzeko rifa bat atera genuen». Nereri etxetik zetorkion euskararekiko eta euskal giroko ekimenekiko maitasuna, eta izan zuen, behintzat, horiek praktikan jartzeko aukera. Bestela ere, etxean kantatu egiten zuten, batik bat igandeetan. Osaba, Plazido Mujika izenekoa, euskal hiztegi baten egilea izan zen. Eskolan hiru urte egin zituenean, ordea, ezkontzeko garaia iritsi

‘Servidor’ Hernanin eskolak ematen ari zela, inspektorearen bisita izan zuen Nerek. «Beldurtuta nengoen, euskaraz dotrina ematen genuelako. Haurrei esan nien ez horrelakorik esateko. Sartu zen inspektorea gelan, eta haurrei: «Nork nahi du arbelara irten?» Eta hara non altxatu zen beserriko haur gazte bat, zera esanez: «Servidor!» Harrituta geratu nintzen, non ikasi ote zuen hitza. Baina inspektorea pozarren joan zen behintzat».

zen, eta hantxe amaitu zen irakaskuntza –behin behinekoz– beretzako. 20 urteko parentesia izan zuen, familiaren arrastoan lanean pasatakoa. Arozena altzariak izeneko denda zeukaten, Santa Klara kalean, eta han lantxoak egiten zituen. Gainerakoan, bost semealaba izan zituen, eta horrekin lan eskerga izaten zuen. Zaharrenak 16 urte bete zituenean, ordea, lanera itzultzea erabaki zuen. «Euskaraz hitz egin arren, alfabetatu gabeak ginen eta, halako batean, ikastaro batean izena eman nuen, alfabetatzeko. Ikastaro horretan, lagun batek eman zidan lanean berriro hasteko ideia, eta hala egitea erabaki nuen». Bigarren aldi hau 1981ean hasi zen, eta, beraz, gauzak irakaskuntzan goitik behera aldatuta zueden. Hala ere, gaztelania guztiz atzean utzi gabe egin zituen aurreneko urteak. Pixka bat beranduago D eredua iritsi zen, eta orduan hasi zen Nere bere lana euskaraz egiten. «Azken urteak oso onak izan ziren, baina, era berean, oso gogorrak. Bost seme-alaba izanda, denera iristea ez zen erraza, eta korrika batera eta bestera ibili beharra izaten nuen». Herrian horrexegatik ezagutzen dute askok, beti dabilelako azkar-azkar batetik bestera».

EKIN ETA EKIN. 1998. urtean iritsi zitzaion azkenean erretiratzeko ordua, 17 urteko tartearen ondoren. Erretiroa hartzerakoan, ordea, beste ehunka zereginetan nahasi zen, berezkoa duen jakinmina asetzeko xedez. Korrika antolatzeko taldean, urte zaharreko koplak, bertso eskola... denetik egin du azken urteotan, eta denetik egiten segitzen du. Azken aldian afizio berri bati ekin dio: soinua eta panderoa jotzen ikasteari. Musikak, izan ere, biziki hunkitzen du Nere. Garai bateko bazkalosteak oroitzen dituelako agian. Edo beti daudelako gazte izaten segitzeko motiboak. Auskalo. 39


o040_on

13/3/07

18:09

Pรกgina 1


o041_on

23/4/07

12:05

Pรกgina 1


o042_on

24/4/07

17:51

Página 1

azken balada Jon Martin, Arkaitz Goikoetxea eta Karlos Aipuruaren txanda beste hiru bertsolarik hartu dute: Exteban Martiarenak, Arkaitz Oiartzabalek, eta Ander Lizarraldek; adin ezberdinekoak izanagatik, izan dute, izan, zer eztabaidatu Ander Lizarralde

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal

Autobuseko aulki hutsak

A

nder Lizarralde.

Presentaziyo haundiyik behar etzakit, miño mezi e yeunez, derrepente hastia izango duk hobena. Ni e nak autobusetan asientua zaharrai uzten yoten hoitakua (barka zak Exte) ta nei aindu zitekenez hastia duk. Bi pausu atzea eman, pentsamentu muturra jarri (buruakin armayua jo) ta eurra! Ne azken baladako kidik ikusita, doñu tipiko bat izango duk egokina hasteko "nazkagarriya zira" edo. Ingo ote yau pulamentu haundiyik? Jaurlaritzako tripartitua miño hobia? Nik Madrazon modun hobena irakurrita zakit euskeraz! Bueno Exte emankiyok honei hie kaleko esperintziyan gradu hoi! Esteban Martiarena. Egiya duk. Guk anonimatun hobeto funtzionatzen yau, miño aurkezpenak ittia gizalegia betetzia dela iruitzen zik. Beraz, hor ziak neria: ni baldin banak zarrena, nik kaleko esperientziya baldin badakat, ni atta bakarra, ni guapuna, altuna ta indartsuna ( hortan etziok dudik) baldin banak, argi ziok, ni nak Jaurlaritzako landakaya (gue artin konpiantza baziokenez, "lenda" deittuta ongi ziok). Hasteko Madrazo ,makarra xamarra etorri yazenez , aurreneko lejia hi bezelakuntzako duk : ongi ziok bakotxak be poltr...barkatu, asientua zain42

tzia, baita autobusine, miño zarrai errespetua zor ziok, zarran hitzak entzun berrak zioztek, zarra jakinduriya duk eta dakina gaztiaguai transmititzen sayatzen duk, zarra altxorra duk eta altxor hoin zaintze lanak gaztian eskutan zioztek.Ados al hago? Arkaitz Oiartzabal. Nik ze sango zattuztet ba. Argi ziok hemen lenbizikuk elejitzen dikela, igual tzik izan autobuseko asientua, norbea definitzeko adjetibo sorta (Extebanen guapo, indartsu ta abarrak ettuk gezurrak, biño uzkiak duda itten sinixtu miño len) eo tripartitoko ze kide izan nahi diken ta azkene alletzen denak nunbatte sobran ziokenakin konformatu ber dik. Dudik etziok gure zarrak kuidatu ber ttiyeula, edade hortan etzaztelako zuen burua kuidatzeko gauza, Lenda, biño zarrak gaztiai lenbiziko eakutsi aña in berko ziok ikasi, gaur egungotik bizi dukelako. Hortaz, ta Madrazon baimenakin, gaztina ni nakelako, ONeko lenbiziko paktua proposatzeit: Madrazo, hi yaz gu biyek kuidatu ver gattikena, ez dukelako zarrenan esperientziya ta altxorra ta gaztinan berritasuna. Bestela jatorra yaz. Ze iruitzeik? Ander Lizarralde. Nik uste dit Xamoai Egibarren izena erki heldu ziokela ("eraztuna behatzea" erderakada denez, "zigarrua behatzea" bezela esango

dit) ehuneko berrogeitamarrin behintzat. Egitik asko e tzakak miño tabernatik mordoxka bazakik. Lendana nahiko seriyo hartu dit, hamar bat minutu parrez aittu ta geo. Ona Exte! Hi beti laburdurakin hobeto moldatzen yaz, Extebanetik Extea, lehendakaritik Lendara, nabari duk neurri laburrin ohittua yozela. Hi! iñorrek e tzala ongi pentsatu, e niyun hortaz ai ta, bigarren zentzuaz baizik. Gañea, oaintxe okurrittu zik: hik Lenda, bayun txisten bat bertso bihurtua ez? Bai uste dit gai horretxen bueltan yula ez? Semiri belarriyak tapatu ta konta zak. Eurra Lenda! Esteban Martiarena. Bertsoik kantatu gabe, gue Peruk, lenore, bazakik ne anai txikiyan tamañan berri. Gue itxian, barrena ta kanpua biluzteko ottura aspaldi hartu genin. Halare, zueke jakin nayan zoztela emateik ta neurriya esango: Lezotik, gue Z D berri arrakastatsun esaten dun bezela: IKARAGARRIYAAAA zakat... Madrazo, oker habil, berrize. Ikusteuken bezela, neurri haunditan moldatzekore kapaza duk zuen idazkide zarra (ez al litzake hobeto usatua esatia?). Portzierto, aittu altzute attatutako Z Dia? ze iruittu? Horra, haundikei ta haundiustez beteta don gizarte hontan, eskeintza xume, duina ta txukuna. Borondatia, elkarlana, ilusiyua ta umiltasunakin gauza asko lortu da-

ttezken adibide polittan bihurtu gattuk. Halare «elkarlana, umiltasuna, borondatia...» hitzak arrotz xamarrak itten zizkiok gaurko gaztiai. Gaurko gaztiak, monagilo izan gabe, apaiza izan nahi dik, kolpetik. Zalda hala Xamo? Arkaitz Oiartzabal. Nunbatte gue apaiz «usatuk» umil-umil kolpetik elkarrekin lanin jarri nahi ziuk, Ander, monagillo izateko borondateik etzakaulako. Ni eniok ba apaiz zarran kandelai amen amen itteko, ta berrize gaztetasunan falluk attatzen bazizkik zartu arte kontra itten aiko nak. Akaso ordun hik bezela pentsatukoit, Exte. ZD hoi mundiala, onartzeit, biño aldare batin jarri gabe, e, bestela enkantua galtzeik ta, ta guk kantuz xeoxe bazekiyeun arren gauza enkantadorik etziaztek gukin. Ixpillun beitu besteik etziok. Elkarlanai buruz akaso etzekiyeu asko, biño elkarrekin eotiz bai. Umiltasunare eztuk igual gue fuertetako bat, (zalantza itteit), biño askotan umildu gattiztekelako ikasi yeu zer duken arrotasuna, beste batzun arrokeyak eakutsi ziuk. Ta borondatia... Hoi zer duk? Atia zabalik utzi ezkeo alde itten diken hoi ez? Gu gattuk laneako geatze gattukenak... Hik hortaz zerbatte bakik, ez Ander? Usteit tokatu izandu gattukela pare batetan atian barrengo aldetik.


o043_on

23/4/07

12:10

Pรกgina 1


o044_on

24/4/07

18:04

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.