o001_on
27/9/07
11:53
Pรกgina 1
2007ko iraila 37. zenbakia
DEABRUEN
URTEA ANGEL AMIGOREN AZKEN FILMEA
POLITIKA 36ko gerra: lurretik etorritako memoria
o002_on
17/9/07
13:40
Pรกgina 1
o003_on
27/9/07
12:19
Pรกgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ander Fernandez
Alde honetan san genezake hura izan zela bere lehenengo amodioa eta, ondorioz, ezamodioa. Hala gertatu izan baita geroztik eta beti. Behin gurasoak hondartzara abiatutakoak zirela eta, baratzaz asperturik, beti gaindi izandako kaskoa, muinoari begira geratu zen. Bederatzi urte zituen. Beti gaindi, debeku eta zigor izandako hari, menpeko baso txikiari so minutu batzuez. Atxurra hartu eta abiatu zen orduan, basoan zehar bidea egin zuen, sasi eta osin artean muinoan gora zuzen, propio
E
zuen ingurune haren tolesdura desegiteko aurki. Eta gora behin heldutakoan, nolako ezustekoa neskatxa bat topatzean, atxurra eskuan zuela, parez pare. Bat batean bi errealitatek ispiluan topo egiten duten antzera. Hura zen han, ezkutuan gordetzen zen sekreturik handiena, ahaztu errekatxo, zelai edo artalde berriak. Neskatxa hura zen bere zabalkundearen altxorra. Hala oroitzen du gaur ere, hala oroitzen ditu hurrengo urteak, txanponaren bi aurpegiak bateginik maiz, eskutik helduta
egun oparoz. Ondoren, muinoa, zelaiak, txiki geratu zitzaizkion hari, eta bestelako mugak zeharkatzera abiatu zen. Bera ezkondu zen, baita oinordekotza eduki ere, bertan, muinoaren alde honetan. Aspaldi ziren gurasoak hondartzatik itzuliak, berriro ere abiatutakoak are urrunago, mendiaz bestalde ziurrenik. Oroitzen du gaurkoan, eskabadorek agerian utzi dutenean ispiluaren beste aldea, lautu dituztenean oroitzapen horiek guztiak. Malko bat esku ahurrean, abaildutako mugei omenez.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 37.a (2007ko iraila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
05 Zutabeak.
20 Pertur.
Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Jon Maya, Ainara Gurrutxaga, eta Itziar Navarroren iritzi artikuluak.
Angel Amigo ekoizle errenteriarrak 76. urtean desagertutako Perturri buruzko erreportajea aurkeztu du Zinemaldian.
24 Gertuko oporrak.
nagusia
Pasai Donibaneko bizilagunek ez dute zertan oporretan urrutira joan beharrik; ez derrigor, behintzat: itsas bazter zoragarria dute nahi adina gozatzeko.
12 36ko gerra. Errepublikaren aurka matxinatutakoek eraildako hainbat euskaldunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Oiartzunen.
12 20
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
24
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
26/9/07
15:50
Pรกgina 1
o005_on
27/9/07
12:20
Página 1
iritzia Puntua
‘Liberté, egalité, fraternité’? arisko 160 Ledru Rollin Avenue-ko etxe honetan abiatu dut artikulua. Ukitu bohemioa du etxeak. Giroari ondo egokitzen zaio mesanotxian utzi dudan liburua: Pako Aristiren Gauza txikien liburua. Pako Aristi bera, gustura egongo litzateke atmosfera honetan. Etxea La Bastilletik hurbil dago. 1370ean, Charles V.a Frantziako erregearen aginduz egin zuten La Bastille gotor militarra. 1789ko uztailaren 14an, presondegi zenean, Parisko herria altxa egin zen monarkiaren kontra, eta barruan zeuden presoak askatu zituen, Frantziako Iraultza abian jarriz. La Bastille inguruko auzoak herritar xume eta langileen auzoak izan dira historian zehar. Gaur egun ere Parisko beste auzo batzuk baino apalagoak dirudite bazter hauek. Halere, ez dut erreibindikazio txartel bat bera ere ikusi. Ez dut protesta esaldi bat bera ere irakurri. Badirudi, hemen, bakoitzak isilean daramala bere “gurutzea”. Herri altxamendu hura bizi izan zuen hiri hau indibidualismoak jota dago. Egoera guztiak normaltzat jotzen dira; baita, sistemak porrotera kondenatu dituenak (zientoka), kale gorrian, miseria gorrian, bizi behar izatea ere. Orain dela bi urte izandako kale istilu larriek, ordea, argi utzi zuten irakiten dagoen sumendia dagoela, normaltasun itxura duen herri honen barrunbean. Metrorakoan La Vanguardia egunkaria erosi dut. Titular nagusiak dio Sarkozyk indartu egin duela ospea, bere agintaldiko lehen ehun egunetan. Herritarren %65 du alde; ezkerreko boto emaileen %43. Jendeak konfiantza adierazi dio, sakoneko erreformak iragarri dituen presidente eskuindar populistari. Zer gertatzen da ezkerreko jendea eskuinaren promesetara hurbiltzeko? Raúl Zibechi kazetari uruguaiarrak dio ezkerrak amore eman duela eredu neoliberalen aurrean; elkar hartuta lan egitea galarazten dien liskar hutsaletan murgilduta
P Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA
«Itxaropena gosari ona da, baina afari txarra». (Francis Bacon)
daudela ezkerreko alderdiak; ezkerrak sistemarekiko kritika utzi, eta hustu egin duela bere diskurtsoa. Ezkerrak ez zuen garbi hitz egin orain dela bi urte Parisen izandako erreboltaz. Ez zen pobreen bozeramale izan. Beste aldera begiratu zuen. Ez zuen behartsuen hitza behar bezala entzun. Zibechiren iritziz, ezkerreko alderdiak galtzen ari dira pobreekiko identifikazioa. Ez dakit hori horrela den ala ez, baina, Parisen, kaleko giroak eta ebidentziak adierazten dute errealitatea: eskuina dela jaun eta jabe. Eta… zer gertatzen da gure herrian? Argigarria izan da uda. «Largo, duro y dificil» esan zuenak Nafarroako gobernua UPNren esku utzi du, Nafarroa «estatu arazo» dela esanda. Elizak ere «erabaki politikoa» hartu du, Iruñean armadako artzapezpiku ohia ipiniz. Ondo kalkulatutako erabakia, hau ere. EAEn, EAJ eta EA eztabaida moduko batean murgilduta izan ditugu «transbertsalitatea» dela eta ez dela. Josu Jon Imazek argi utzi nahi izan du, hitz horretan datzala irtenbidea; alegia, abertzale ez diren alderdiekin konpontzean. EAko sektore ofizialari agintea banatzeko trikimailu hutsa iruditu zaio hori, eta estatuarekiko konfrontazio demokratikoa proposatu du… ETA atentatuak egiten hasi da, PP Espainiako banderaren eta ANV ilegalizatzeko eskaeraren inguruan ari da «turrada» ematen… Berriz ere, garai bateko dinamikan ditugu bake prozesua aurrera ateratzeko gai izan ez diren eragile berberak. Berriz ere, kalea bero-bero dago. Berriz ere, Garzon abizena entzuten hasi gara. Su-etenaren garai itxaropentsuan lehendakariari entzun nion, prozesuak kale egin ezkero, etxera joan beharko zuela politikoen belaunaldi oso batek. Inor ez da, ordea, etxera joan; espetxera bai. Aurrera begira, argigarriak izango dira EAJk eta EAk urtea amaitu aurretik egitekoak dituzten kongresuak. Udaberrian hauteskunde nagusiak izango dira. PSOEk irabazita ere, dena den, zer espero genezake Catalunyako eta Nafarroako esperantzak zapuztu zituenaren eskutik? Zer espero genezake prozesuan, ausardia falta baino, borondate eza adierazi duenarengandik? Itxaronaldi luzea datorrela iruditzen zait. Oso luzea. 05
o004_on
12/12/06
16:07
Pรกgina 1
jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01
elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...
o007_on
27/9/07
12:26
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Pitzak eta hitzak
urekin hitz egin behar dut, etxean al zaude?”. Baietz erantzun nion, etor zitekeela nahi zuenean. Harrituta sakatu nion telefonoaren botoi gorriari. Ez zen denbora asko azkenekoz lagun hura ikusi nuela, eta horregatik jakin-mina piztu zidan haren deiak. “Zurekin hitz egin behar dut”. Zer esan nahiko ote zidan ba? Ordenagailuan egiten ari nintzena utzi eta afaria prestatzen hasi nintzen. Gaueko 21:00ak dira. Albisteak esan zuen irratiko ahots sakonak eta agian lagunak zerbait jan nahiko zuela pentsatu nuen. Ura jarri nuen sutan, gatz eta olio pixka batekin. Azken ordua pantailako orri zuriaren aurrean eman nuen, hitzak idatzi eta gero Supr teklaz desagertarazteko. Ez nengoen inspiratuta nonbait. Momentu batez jaio bezain laster deuseztutako hitz guzti horiekin akordatu nintzen. Pixel sorta bat besterik ez diren hitz horiekin. Lagunaren bisita ondo etorriko zitzaidala esanaz animatu nuen nire burua, afaldu eta gero ekingo niola berriro lanari. Mahai gaineko aldizkariak bata bestearen gainean jarri nituen. Eduki politikorik gabeko prozesua garatu izana leporatu dio ETAk PSOEri Gara eta Berria egunkarietara bidalitako komunikatuan… ari zen irratia. Makarroiak uretara botatzen ari nintzela harrapatu ninduen tinbreak. “Aupa, zer moduz?” esan eta etxera sartu zen laguna. Sukaldean eseri ginen. Makarroien ura irakiten zegoen. Bosthamar minutu pasa ziren laguna zerbait esatera ausartu zen arte. Tomate saltsa botata nien makarroiei. Negoziazioak porrot egin eta gero, euskal alderdiei eta erakundeei dagokiela bakea bilatzea adierazi du lehendakariak Puerto Ricon... Mahai gainean zegoen edalontziari lotuta zituen begiak nire lagunak. Botatzera zihoana ondo pentsatu nahi balu bezala. “Erabaki bat hartu dut”, hasi zen behingoz. Bi platerak mahaian jarri nituen. “A, bai? Eta ze erabaki?” nik, nire harridura disimulatu nahian, lagun arteko konbertsazioek duten tonuriari eutsiz. Gazta hartu nuen hozkailutik. Lagunak ur zurrupada bat edan ondoren bota zuen erantzuna: «Hitzik ez egitea». Sidney hirian APEC goi-bile-
Z
Ainara Gurrutxaga
HILEKO ESALDIA
«Bihartik aurrera ez dut hitz bakarra ere esango, nazkatuta nago».
ran parte hartu ondoren AEBetako presidenteak esan duenez, «garrantzitsua da ausardia erakustea geure burua babesteko eta Al Kaedari babes segurua ukatzeko»… Hasieran ez nuen jakin erreakzionatzen. Zer esan nahi ote zuen horrekin? Segundo batzuk irabazteko sardeskan neuzkan makarroiei putz egin nien, lagunak pistaren bat emango ote zidan zain. Serio jarraitu zuen, ordea, eta beraz, txantxetan ari ote zenaren hipotesia burutik kendu nuen. “Bihartik aurrera ez dut hitz bat ere esango. Nazkatuta nago”.. Momentu batez arduratu egin nintzen. Gaueko ordu horietan nire etxera etorri, eta zer, ez zuela gehiago ezer esan nahi esateko? Burua nahastu ote zitzaion? Inoiz baino zentzudunago zirudien, ordea. Hain arraroa egiten zitzaidan laguna aldarte horretan ikustea! Bada hitz egitea gustatzen ez zaion jenderik, edo hitzak baino pitzak gehiago maite dituenik. Esandakoari arreta gehiegi jarri gabe, aritzearen plazeraz aritzen direnak. Baina nire laguna ez zen horietakoa, nire lagunak gozatu egiten zuen hitzekin, eztabaidak maite zituen, gaueko ordu txikiak arte mundua konpontzeko hitzik ederrenen bila ibiltzen zen horietakoa zen. Nolatan halako erabakia? 30 lagun hil dira Aljerian bonba-auto batek eztanda eginda. Dellys hirian jazo da, Kabilian, herrialdearen ekialdean. Erasoaren jomuga kuartel militar bat zen... “Eta noiz arte pentsatzen duzu hitz egin gabe egotea?” bota nion yogurtari azukrea botatzearekin batera. Ezustean harrapatu nuen, baina azkar bota zuen erantzuna. Berrogeita hamalau urteko langile bat larri zauritu da bart Alonsotegin, likido kimikoak zituen tanga batera erorita eta nahasteko palek kolpatuta, DYAk jakinarazi duenez. Besarkada estu bat eman zidan, jertsea jantzi eta alde egin zuen. Isilik. Lagunaren bisitak zur eta lur utzi ninduen. Ez dakit zenbat denboraz egon nintzen eserita, mahai gaineko edalontziari begira, zer pentsatu ez nekiela. Gaueko 00:00ak. Hiru tonu jarraian. Kafe bat berotu eta ordenagailuaren aurrean jarri nintzen, orri zuriak erantzunen bat emango zidanaren esperantzaz. Eskuak teklatuaren gainean jarri nituen poliki. Zalantzaz nire behatzak teklak zapaltzen hasi ziren: “Pitzak eta hitzak”. Enter. Enter. “Zurekin hitz egin behar dut, etxean al zaude?” Baietz erantzun nion, etor zitekeela... 07
o008_on
27/9/07
12:32
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Oroimena eta zilborra rresuma Batuan harrapatu nau Oiartzunen egindako aurkikuntzak. 36ko gerran fusilatutako lau errepublikazaleren gorpuak aurkitu dituzte bertan; orain, 70 urte beranduago. Batzuk, sarraskian hilda, eta beste batzuk, sarraskitik ihesi erbestera joanda. Gertakari horiek guztiek 70. urtemuga dute aurten. Oarsoaldean, Euskal Herrian eta atzerriko hainbat lekutan ere, oroimen hori omenaldi bihurtzen ari da aurten. Egunotan, Erresuma Batuan antolatzen ari diren ospakizun-omenaldi horietako batzuk gertutik jarraitu ditut, Eastleighen prestatzen ari diren jardunaldietan lanean aritzeko aukera izan baitut. Esperientzia bikaina izan da. Euskal Herriko kultura tradizionala eta kultura garaikidea bat egitea zen bertako kultura arduradunen helburua, eta xede horretarako dantza aukeratu dute espresio bide gisa. Talka horren arrazoia, dena den, 36ko gerrako umeak izan dira. Orain dela 70 urte, herri horretan
E
Jon Maya
08
Euskal Herriko umeak jasotzeko kanpamendu handi bat kokatu zen. Ingelesek bolondres gisa jokatu zuten orduan, eta izpiritu hori oraingo errefuxatuekin berpiztea lortu nahi dute, xenofobia eta tankerako jarrerak ekidin nahian. Memoria historikoa eta kulturaren zabalkundea, bi kontzeptu oso-oso interesgarri ageri dira proiektu honetan, biak ala biak ezinbestekoak herri baten izaeran, zabalkundean eta etorkizunean. Izan ere, gure zilborra ez da munduaren sorlekua, baina gainerako zilbor guztiak bezalaxe, garrantzitsua da. Gure zilborra ez da bakarra, baina bada. Guk ere badugu, eta gainera, oroimena du. Oroimena goxo zaintzea ezinbestekoa da, zilborraren bihurguneetan sakonerago iristeko. Sakonera-sakonera joanez, beste zilborren ondora irits gaitezke, eta haiekin zilbor hesteak sortu, eta haiekin zilbor sentitu. Zilborra eta oroimena, biak dira etorkizunerako bide.
o009_on
27/9/07
12:34
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Aintzane Giruzeaga (ikaslea)
Gizartea matxinatu! Aintzane Guruzeagak hezkuntza sistemaren kritika egiten du idatzi honetan, hezkuntza gaur egungo gizarte ereduarekin lotuz
aur egungo gizarteak inoiz baino ahalmen gutxiago du arazoiei aurre egiteko. Gizartearen izaerak berak arazoak sortzen ditu, eta ez gutxi: bortxakeria, kutsadura, zatarkeria, lehiakortasuna, suntsipena, inbidia, egoismoa, elkartasun eza, zikoizkeria, makurkeria... arazo hauek sortu ondoren, ordea, gizartea ez da arazoak konpontzeko gauza. Inoiz baino hobe bizi garela sinetsita gaude, inoiz baino aberastasun gehiago dugula, eta geure etxeetako erosotasuna ongizatearen gailurra dela. Ongi bizi garela sinisten dugu, gaizki bizi garela pentsatzeak ikara sortzen digulako. Izan ere, frogei eta datuei erreparatuko begenie –ez susmoei–, erraz ikusiko genuke ustezko ongizatea gezurra dela; gu ez garela bertan bizi. Duela gutxi Hondarribiako jaiak izan ziren, eta, urtero bezala, herri oso bat emakumezkoen aurkako ospakizunean murgildu zen. Izan
G
ere, Hondarribiako eta Irungo alardeak zer dira, ez badira emakumeen aurkako ospakizunak? Horrela ez balitz, ez liokete emakumezkoen desfileari horrelako erasorik egingo. Iraintzen eta arbuiatzen horrenbeste indar ahitzen dutela ikustea; horixe da hondarribiarren eta irundarren zinezko izaeraren froga nagusiena. Matxistak dira, eta matxismoa modu publikoan eta inpunitatez gauzatzen dute. Ikuskizun penagarria izateaz gain, ikuskizun etsigarria da, gizartea bera nolakoa den erakusten duelako, eta erakusten duen hori, funtsean, ikaragarria (eta nazkagarria) delako. Zera erakusten du: gizarte oso baten porrota, eta, beraz, sistema baten porrota. Aurten hondarribiarrek halako maskara ustez dibertigarriak jarri dituzte neskei iseka egiteko. Lehendiko ustelkeria morala, horrela, gustu txarreko eta ziniko bilakatzea lortu dute. Hala ere, «ez da gertakaria larririk egon», heda-
bideen arabera. Horixe esan dute, gutxienez, hedabide publikoek. Horixe komeni zaielako. Eta gezur esateko inolako eragozpenik ez dutelako, bestetik. Begira jo didan esaldietako bat, Maixabel Lasak (Terrorismoaren Biktimen Bulegoko zuzendariak) esan du: hezkuntza aldetik lan asko egin beharra dagoela. Hau entzutean askok, hitz egokiak direla pentsatuko durte, nolabait egia delako: hondarribiarrak eta irundarrak basatiak dira. Baina, zinez eta sakonean, hitzok oker baten jarraipena besterik ez dira. Geure gizartean heziketa utopia hutsa da. Heziketa gero eta maltzurragoa da, gero eta lehiakorragoa eta baztertzaileagoa. Noren esku jarri behar dugu hau aldatzeko erronka, lehengo hezitzaile beren eskuetan? Modu aproposa, inondik ere... azeria oilategiaren zaintzan jartzea!. Ez, adiskideok, hemen hauxe behar da: gizartea errotik aldatu, oldartu, matxinatu!
hONa
Iraileko aldapa rtarrileko aldapa gogorra izaten omen da. Aurtengoan, urtarrilekoa ez dugu gogoratzen nolakoa izan zen, baina irailekoa, bai, benetan gogorra izaten ari da. Lanera itzultzearen zamari haur eta gazteen ikasturtearen hasiera erantsi behar zaio, baita horrek dakartzan kostuak ere: matrikulak, arropak, liburuak... Udan oporretan eta gainerako gutizietan gastatutako guztiaren ondoren, kontu korrontea erdi hutsik eta hori guztia ordaindu beharra. Aurten, gainera, prezioak gora eta gora dabiltza. Interes-tasa gero eta handiagoa eta jende guztia Europako Banku Zentralak egiten duenari begira. Ederki ikasi dugu Europan hartutako erabakiek zein eragin duten gure sakeletan. Eta ez jakin gorakada hori noiz geldituko den, adituek esaten baitute inflazioari eustea garrantzitsua dela finantza merkatuetan ziurtasun eza handia denean, orain bezala. Beraz, hilero zorrak ordaintzeko gero eta
U
diru gehiago gorde behar! Eta, gainera, eguneroko erosketetan oinarrizko beste produktu askoren prezioa ere gora ari da. Ogia, esnea, haragia, arrautzak... asko garestitzen ari dira. Azken batean, aleen prezioak izugarri handitu dira eta horrek eragina izan du aleak lehengai gisa erabiltzen dituzten industrietan. Berez, aleen ekoizpena asko handitu da, baina nekazariek nagusiki bioerregaiak ekoizteko saldu nahi dute ale hori, errentagarriago suertatzen zaielako. Eta orduan, gizakien kontsumorako erabiltzen diren aleen eskasia dago. Herrialde guztietan gertatzen ari da gauza bera, komunikabideen bidez jakin dugu Italian pasta garestitu delako jendeak protesta egin duela, eta Frantzian ere baguette ogiaren prezioarekin polemika handia sortu dela. Globalizazioa hemen ere. Ez dirudi prezioen gorakada amaitu denik. Urtarrilean, behintzat, abenduko soldata bereziaz balia gaitezke. Irailean ez dago horrelakorik!
Itziar Navarro
09
o010-011_on
27/9/07
13:11
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
71 urte urten, 36ko gerra hasi zela 71 urte bete dira. Egun, garai hartan ezarritako erregimen faxistaren ondorioak, ezin izan ditugu gainetik guztiz kendu. Ezer gertatu ez balitz bezala, faxismoaren ekintzaile eta laguntzaileak, (alegia, betiko demokratak), askatasun osoz dabiltzan honetan, bidegabekeria haren ondorioak erarik bortitzenean azaldu zaizkigu. Karrikako lurretan, fusilatutako bost gizasemeren gorpuzkinak aurkitu ditu memoria historikoa berreskuratzeko sortutako Katin Ttiki Elkarteak (Arantzadiren laguntzaz). Inguruan gehiago omen daude, ea lehenbailehen topatzen dituzten. Beranduegi bada ere, nire aldetik, faxismoak elikaturiko mass-media guzti horiek ukatu dieten, eta inolako zalantzarik gabe, merezi duten omenaldirik sentikorrena, hildakoen memoriari, haien senideei eta, aurkitzeke dauden guztiei.
A
Barianteak ost urte pasatu dira Pasaiako barianteko lanekin hasi zirela. Oraindik ez dituzte amaitu. Herritarron zergetariko milioi pila xahutu dute obra amaigabe honetan. Abuztuaren erdialdean, parterik “garrantzitsuena� amaitutzat eman zuten: Don Bosco azpiko tunelak zabaldu zituzten, zinta mozte eta guzti. Baina istorioa ez da amaitu. Oinezkoentzat,
B
10
o010-011_on
27/9/07
13:10
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Uholdeak
Ibiliz
ldaketa klimatikoarekin bueltaka etengabe. Buenos Airesen elurra, Balkanetan bero itzela, Grezia kiskalita, eta ekialde urrunean Montzoiak. Guk hemen bero handiko udarak pasatu ditugu azken urteotan. Aurtengoa, aldiz, ez da halakoa izan. Abuztuan egun kaskar gehiegi, eta sekulako ur zaparradak pairatu ditugu. Lur jauziek Pasai Donibane lurrez isolatu zuten, Oiartzunen, errekak gainezka... Antxon ere, askok autoak hartzeko oinak busti behar izan ditugu. Aldaketa klimatikoaren ondorio izan al dira kontu guzti hauek? Ez dut uste. Komunikabideak, eta haiek maneiatzen dituzten eliteek, beldurtu egin nahi gaituzte. Irailaren 11 dela, anthraxa dela, espazioko zulo beltza, eta, orain aldaketa klimatikoa‌ Ikaratutako gizarte bat manipulagarriagoa da.
asa den hilean, Mikel Astarloza txirrindulari sanpedrotarrak Frantziako Tourrean eginiko lan polita aipatu nuen lerro hauetan. Abuztuan, Mikel Odriozola izan dugu protagonista. Osakan (Japonia) ospaturiko munduko atletismo txapelketan oso emaitza ona lortu du errenteriarrak, ibilketako 50 kilometrotan seigarren izatea lortuz. Oso emaitza ona, datorren urtean Beijingen jokatuko diren Olinpikoar Jokoetara gogotsu joateko.
A
P
bost urte hauek odisea bat izan dira, Ulisesen moduan, non amaituko zenuen ez baitzegoen jakiterik. Gainera, badirudi, behin lan potoloa amaituta, gainontzekoek ez duela presarik. Batzuk ondo kobratu dutela jakin badakigu, baina, inork inoiz ordainduko al dizkigu herritarroi bost urte pasatxo hauetan jasan behar izan ditugunak? 11
o012-017_on
27/9/07
14:05
Pรกgina 1
politika nagusiap
FAXISMOAK desagertuta
36ko gerra Oiartzunen: Francoren gudarosteak desagertutako herritarren hainbat gorpu aurkitu dituzte aurtengo udan Testuak: Ion Ansa Argazkiak: Goiatz Labandibar 12
o012-017_on
27/9/07
14:05
PĂĄgina 2
politikanagusia 936ko uda. Erreketeak, Alfonso Beorlegiren agindupean, Gipuzkoan sartzen ari dira, eta errepublikaren aldekoek indartsu eusten diete haien erasoei. Aiako Harrian borrokaldi latzak izan dira, eta Donostiarako bidean, erresistentzia gogor eta odoltsuaren ondoren, Oiartzun, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezo hartu dituzte Francoren indarrek. Herritar askok ihes egin dute, baina geratu direnek errepresio krudela jasan beharko dute. Lapurretak, erasoak, irainak, debekuak... Batzuk fusilatu egingo dituzte; fusilatu eta hobi komunetan lurperatu. Beste batzuk ÂŤdesagertuÂť egingo dira, non eta nola gertatu den jakin gabe. Errepresio krudela. Errepresio krudela et a 70 urte luzet ako ahanztura. Ahanztura krudela, inork ez baitu gertatutakoa argitzeko ezer egin, inork ez baitu memoria historia berreskuratzeko lanik egin (salbuespen solte batzuk kenduta). Orain arte. 2006ko uda. Zazpi hamarkada oso joan dira errekete eta faxistek Oiartzunen bere sarraskiari ekin ziotenetik. Garai hartan izandako errepresioaren ondorioz desagertutakoen ondorengoek ez dute hura ahazterik nahi. Ez dute historia bere horretan, triskantza haren egileek kontatu zuten bezala alegia, geratzerik nahi. Horregatik, horietako batzuk elkartu, eta Kattin-ttiki taldea sortu dute. Hainbat lekukoren testigantzak jasota, Iragorriko kanposantuan gerra garaian fusilatutako bost lagunen gorpuak zeudela ondorioztatu zuten. Izan ere, lekuko haiek esanda, bazekiten 1936ko udazkenean hamahiru oiartzuar fusilatu zituztela, eta haien gorpuak bi zulotan sartu zituztela. 195 9ko urriaren 26an zortzi gorpu aurkitu zituzten zulo batean. Beraz, beste bost falta ziren aurkitzeko. Katin-ttiki taldekoek, lekukoen laguntzarekin, gorpu horiek aurkitu behar zituztela erabaki zuten. Es an et a egin: 2006ko udan zahori bat ekarri
1
eta Iragorriko kanposantuko lurra aztertzeari ekin zioten. Zerbait sumatu, eta Aranzadi elkartekoekin harremanetan jarri ziren, haiekin elkarlanean gorpuak bilatzen hasteko. 2007ko ots ailaren 16an, georradarren laguntzaz lau metro luze eta metro bateko sakonera zuen hobi bat aurkitu zuten. Metal detektagailuarekin bala zorro ugari, Karlistaden garaiko berunezko bolatxoren bat eta bizpahiru bala atera zituzten. Arrastoa, beraz, hartua zuten. Ekainean Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri, eta Aranzadi
hezurrak bilatzeko asmotan zela jakinarazi zioten. Uztailaren 22an hasi ziren Aranzadikoak hezurren bila, Katin-ttiki taldekoen laguntzaz. Bilaketa batzuk egin eta gero, ez zuten hezurrik aurkitu, eta Aranzadi Elkartekoek deseginda egon zitezkeela pentsatu zuten. Katin-ttiki-koek, ordea, ez zuten etsi, eta Oiartzungo Udalaren diru laguntzarekin langile bat eta tresneria egokia kontratatuta, bilaketa lanari ekin zioten berriro abuztuaren 13an. Hurrengo egunerako tirante batzuen hebila bat
eta txanpon bat aurkitu zituzten, lehenago Aranzadik mugitutako lurrean. Lanak ez ziren erraz joan, abuztuko egun euritsuak medio, eten egin behar izan zituztelako behin baino gehiagotan. Azkenean, abuztuaren 27ko 11:00etan aurkitu zituzten gorpuen hezurrak. Hurrengo goizean, Aranzadi Elk arteko kideak etorri ziren hobia irekitzera. Abuztuaren 31n, bost gorpuren hezurrak zirela baieztatu zuten. Gorpu horiek norenak diren eta haien nondik-norakoak jakiteko lanean jarraituko dute. 13
o012-017_on
27/9/07
14:04
PĂĄgina 3
politikanagusia
Katin-Ttikiko kideak Karrikako elkarte batean biltzen dira; lan handia egin dute memoria historikoa berreskuratzeko
Aranzadiren arabera, 3-4 hilabete barru jasoko dira laborategiko azterketen emaitzak. Horrelako kasuak aztertzen ari da Andoni Lekuona (Oiartzun, 1932) azken zazpi urteotan. Espainiako Gerra Zibilak Oiartzunen utzi zituen desagertuak agertarazi nahi ditu, bera ere ahanztura ahanzteko gogor ari baita lanean. Gertutik bizitua du, gainera, egoera hori, bere osaba Martin eta Julian gerra garaiko desagertuak direlako. Lehena, Ondarretako kartzelan egon eta gero, handik aske irten zela esan zuen bertako zuzendariak. Baina bera ez zen inondik ageri. Hernanin fusilatua izan zela uste dute. Julian Lekuona, berriz, Udalera aurkeztu eta Guardia Zibilak ErrenteriaOreretara eraman zuen, hainbat lekukoren aurrean, horien artean Juan Mari Lekuona iloba. Geroztik ez da bere berririk jakin. Bi kasu baino ez dira, askoren artean. Maria Josefa Olaziregi, Ugal14
detxoko Anduitzeneko alabarena, esaterako. 17 urte baino ez zituela bala galdu batek hil zuenarena. Nahita ala nahigabe izan zen ez zuten argitu, edo ez zuten argitu nahi izan. Edo Domingo Belaunzaran eta Segundo Lekuonarena, ÂŤepaiketa sumarisimoÂť baten ondoren Altzibarren fusilatu zituztenena. Guztira, badira 21. Gutxienez, ikerketa lanak ez baitira bukatu. Bada, beraz, ahanzturaren aurkako itxaropenik. Itxaropen horrek pentsarazten digu ez ditugula beste 70 uda itxaron behar izango gertatu zena argitzeko. Desagertuak agertaraziak izango direla ordurako. Hala bedi.
B I KTI M E N AR RASTOAN. Katin-Ttiki taldea duela urte eta erdi inguru sortu zen. Gauza asko batu ziren taldea sortu ahal izateko: batetik, Iragorriko kanposantuaren berri zuen jendea, eta lurjabe berria prest zegoen hobi ko-
o012-017_on
27/9/07
14:04
Página 4
politikanagusia muna aurkitzeko. Bestetik, herrian hainbat eta hainbat desagertu ditugu, eta horien senideek haiekin zer gertatu zen jakiteko nahia eta beharra zuten; baziren gaiarekin sentsibilizatuak eta interesa zuten herritarrak ere… Bata bestearekin eta hau hurrengoarekin hizketan hasita, taldean biltzeko asmoa sortu zen, taldean banaka baina gauza gehiago egin zitezkeelakoan. Taldeko arduradunek ON-i esan diotenez, taldearen helburua 36ko gerraren inguruko memoria historikoa berreskuratzea da: «Gure eremua Oiartzun da. Gure herrian zer gertatu zen jakin nahi dugu, gero gure herrikideei zabaltzeko. Horretarako, dauden bide guztiak lantzeko prest gaude, hemen, gurean, egitan gertatu zena jakiteko. Gaur egun taldekako lanaren indarra zein den ikusita, kopuru polita elkartzen da: «Bederatzihamar bat lagun gara iraunkorki biltzen garenak. Hilean behin, gutxienez, elkartzen gara Karrikako Artaso Elkartean. Hala ere, herritarrei laguntza behin baino gehiagot an esk atu izan diegu, et a eman digute. Laguntza hori ezinbestekoa izan da orain arte egin ditugun hainbat gauza lortu ahal izateko (Iragorri baserrikoen testigantzak Kanposantuaren berri jakiteko, gerra bizitutako beste herritar askoren testigantzak gauzak jakiteko, genekiena lotzeko…). Herriko desagertuen senideengana ere zuzendu izan gara».
NORAB I D E AS KO. Orain arte ikerketa lan asko egin dute, eta harreman sarea osatu dute. Norabide askotan aritzen dira lanean: «Fronte ezberdinak ditugu dagoeneko irekita. Egia da hedabideek gure berri gehien duela hilabete eskas eman zutela, Iragorriko Kanposantuko bigarren hobi komuna aurkitu genuenean eta bertan lurperatuak zeuden bost gorpuak ateratzea lortu genuenean. Hori gure lanetako bat izan 15
o012-017_on
27/9/07
14:03
Página 5
Desagertuak 21 OIARTZUAR
1.- Bautista Aldai Mitxelena, Ugaldetxo, 34 urte. 2.- Patxi Alkain Oiarbide, Elizalde, 18 urte. 3.- Leontzio Aranburu Agirre, Elizalde, 44 urte. 4.- Joxe Mari Aranburu Illarramendi, kale-baserrikoa, 25 urte. 5.- Anjel Arizmendi Irastorza, Elizalde, 50 urte. 6.- Domingo Belaunzaran Zapiain, Iturriotz, 18 urte. 7.- Joxe Mari Berrondo Lasarte, Ugaldetxo, 18 urte. 8.- Jeronimo Etxeberria Burutaran, Ugaldetxo, 45 urte. 9.- Txomin Etxebeste Etxabeguren, Elizalde, 26 urte. 10.- Zelestino Gaztelumendi Berasategi, Karrika, 35 urte. 11.- Felix Goia Urbieta, Altzibar, 51 urte. 12.- Jose Manuel Irigoien Larrañaga, Elizalde, 24 urte. 13.- Manuel Irigoien Mitxelena, Elizalde, 43 urte. 14.- Jose Isasa Olano, Ugaldetxo, 36 urte. 15.- Julian Lekuona Etxabeguren, Elizalde, 36 urte. 16.- Martin Lekuona Etxabeguren, Elizalde, 28 urte. 17.- Segundo Lekuona Albistur, Ugaldetxo, 26 urte. 18.- Bixente Martiarena Rekondo, Oiartzun, 36 urte. 19.- Sebastian Mitxelena Sein, Arragua, 25 urte. 20.- Maria Josefa Olaziregi Ibarburu, Ugaldetxo, 17 urte. 21.- Luis Otaz Lizarralde, Gurutze, 31 urte. . da: herrian aski jakina zen Karrikako Iragorri baserriko lurretan hobi komun bat ireki gabe utzi zutela (1959an bat ireki zuten eta zortzi gorpu atera zituzten handik). Guk frankistek fusilatutako beste gorpuak ere aurkitu behar genituela zin egin genion geure buruari, zor zutela: desagertutako gainontzeko guztiengatik (baita gure aurrekoengatik ere, 16
taldekideetako batzuk ere senide desagertuak baitauzkagu). Eta, kostata, baina azkenean lortu dugu». Ikerketa lanak egiteko, paperetara ere joan behar da, agirietara, eta hauek, noski, artxibategietan aurkitzen dira: «Artxiboak arakatzen ere hasi gara. Udaletxeko paperak, gerra garaian zer gertatu zen Udalean jakiteko; beste toki batzuetako artxiboak ere miatzen ari gara, eta aurrerantzean, gehiago miatuko ditugu. Tartean, Ondarretako kartzelan preso egon ziren herritarrei buruzko artxiboa dago, orain gutxi arte Espainiako Kartzela Erekundeen (Instituciones Penitenciarias, IIPP) esku egon dena, eta laster publiko bihurtuko dena. Paperetan aritzearekin batera, ordea, herritarren bidez bildu dute informazio kupuru handiena: «Herriko zaharren testigantzak biltzen ari gara, pixkanaka. Kontuan hartuta gerra duela 71 urte izan zela, hura bizitu zutenak adinean gora doaz eta geroz eta gutxiago dira. Eta beraiek izan ziren herrian zer gertatu zen zuzen-zuzenean bizi zutenak, eta kontu gehien dakizkitenak. Memoria historikoa berreskuratzeko, eta ez galtzeko, behar-beharrezkoa da. Testigantzak ikus-entzuneko formatuan biltzen ari gara». Askotan, taldea osatzea bera izaten da zailena, eta, behin bilduta, lanean jarraitzeko adorea erraz aurkitzen da: «Proiektu asko ditugu buruan. Udalarekin harremanetan gaude, eta orain arte laguntza eskaini diguten bezala, aurrerantzean ere laguntzeko prest daude. Memoria historikoa berreskuratzeko orduan, orain arte instituzioek entzungor egin dute eta ezinbestekoa da beraien inplikazioa ere. Udalari proiektu bat aurkeztu diogu. Bateko, Iragorriko Kanposantua memoria historikoaren gune bihurtzeko ideia dugu buruan; testigantzek diote herriko beste toki batzuetan ere badaudela gorpuak eta horiek aztertzeko asmoa dugu, de-
«hilik eta ahaztuta
NAHI DITUZTE» ndoni Lekuona da 36ko gerrako biktimen inguruan ikerketak egin dituen lehenetarikoa. Azken urteotan Oiartzun urtekarian gaiari buruzko artikuluak kaleratu ditu, gaia mahai gainean jarriz. Hendaian bizi den Oiartzungo semea da, Lekuona familia ezagunekoa. Lekuona ez da geldirik egoten den horietakoa: sindikalgintzan ere urteetan jarduna da han eta hemen, gogor lanean. Hortik datorkio, agian, errealitatea aldatzeko grina. Eta errealitatea aldatzeko, ongi asko daki lehenik errealitatea bera ezagutu behar dela. Horregatik ekin zion ikerkuntza lanari. Horregatik, eta amorruak jota dagoelako, gure desagertuak ahaztuta nahi dituztela-eta. Etengabeko informazio bilaketa batean murgilduta dabil, egia argitze aldera, gertatutakoa jakin eta jakinaraz dadin. Baina hori ez da igotzeko aldapa s amurra, dirudienez, denek ez baitute errealitatea azalerazteko interes bera. 1999ko
A
sagertuak agertaraztea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, gure lana delako desagertu nahi izan zituzten haiek agertaraztea». Lana egin ondoren, hau gizarteratzea da erronka: zabaldu, ezagutarazi... «Herriko memoria historikoa berreskuratzen segitzeko asmoa dugu, testigantzak bilduz. Aurrera begira, nolabait bildu eta argitaratu nahi ditugu, behintzat herritarren eskura jarri (liburu bat, DVD bat, bibliotekan txoko bat…). Herriko ikastetxeekin ere zerbait egin nahiko genuke, belaunaldi berriak ezinbestekoak baitira memoria historikoa mantentzeko.
abuztuaren 5ean artikulu bat idatzi zuen prentsan gerran desagertutako guztien oroimenez monumentu bat egin zedin eskatuz. Izan zuen harrera ona ikusita, erakundeetara jo zuen. Baina, ez zuen nahi zuen erantzunik jaso. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak, bertan zeuden hainbat alderdiren posizionamendua zela eta, ez zion erantzunik ere eman Lekuonaren proposamenari. Esanguratsua da, halaber, gerrako irabazleen ondoren- goek duten jarrerak Lekuonarengan sortzen duen haserrea. 2006ko uztailaren 30ean argitaratutako Hilda eta ahaztuta nahi dituzte artikuluan honela mintzo zen Lekuona: «Lehen, gerra garaian, hilda nahi zituzten eta arma bidez lortuz zuten (...). Baina, horrekin nahikoa ez, eta orain hilda eta ahaztuta nahi dituzte, oroitzekitaldi edo omenaldirik gabe: gure oroimenetik at, eta ahal bada, historiatik kanpora, haiek konta-
tz k tz e rr g b E d d d tz re tz re b d z ta b « b b tz A b ra
o012-017_on
27/9/07
14:03
Página 6
politikanagusia
» tzen duten historiatik kanpora, jakina». Egoera horrek etsita, Oiartzungo kasuak baino ez aztertzea erabaki zuen. Eta hor bai, herritarren laguntza izan du, beren testigantzak ezinbesteko izan baititu bere lana modu egokian egiteko. Eta bere lanak fruituak eman ditu dagoeneko. Herriko fusilatu eta desagertuen zerrenda bat zehaztu du, oraingoz 21 pertsonak osatzen dutena. 2006an, 36ko gerraren 70. urteurrena zela eta, Oiartzungo Udalbatzarraren erabakiarekin bat, hilarri bat eraikitzea erabaki zen Oiartzungo hildako eta desagertuen omenez. Oroipena zor, Andoni Lekuonak berak idatzitako bertsoak azaltzen du ezerk baino hobeto bere lanaren bidea: «Hildakoak oroitzean/ sentipenak bihotzean (bir)/ Behin betirako bildu gaitezen azken arnasa galtzean/bizitzaren arratsean/Goiko Aitaren Etxean». Hendaian bizi da egun Lekuona, baina sarritan itzultzen da sorterrira; lanera gehienetan.
17
o018-019_on
27/9/07
14:13
Página 1
TELMO ESNAL zinema zuzendaria
“
Azken aldian oso eskasa den umore batez kutsatuta gabiltza”
Testuak eta argazkiak: Lander Garro
aktoreak izan ditu: Luis Tosar galiziarra, Arturo Vals espainiarra, eta Marta Etura donostiarra. Orain arteko film guztiak umoretsuak egin dituzu.
Bizitza umorez hartzen dudalako izango da, agian. Niri umorea ez da gehien interesatzen zaidan generoa. Nahiago ditut beste batzuk. Baina filme bat idazten hasten naizenean, horrela ateratzen zait. Txotx! Idatzi genuenean (Altunak eta biok), nahiko gauza serioa izatekotan zen, baina, gutxika, txorakeriak sartzen hasi ginen, eta azkenerako umoretsua zen guztiz. Erraza al da ikusleari barre eginaraztea?
Ez, eta nire ustez azken boladan umore oso eskas batez kutsatuta gabiltza. Madrilgo komediak eta abarrekoak, badakizu. Klasikoak gehiago gustatzen zaizkit, Billy Wilder eta beste batzuk. Ez dakit, akaso guk ere txiste arrazak egingo ditugu... Taxiaren ideia nondik datorkizu?
er gertatuko litzateke taxi gidariek ikastaroak hartuko balituzte? Galdera horretatik abiatutako film labur umoretsua zuzendu du Telmo Esnalek aurten, eta Zinemaldian aurkeztu du, Kimuak egitasmoaren barruan. Taxian sartu da bidaiaria, eta gidariak solasaldia hasi du,
Z 18
solasaldi amaiezina. Inora eramaten ez duen horietakoa, zehazki. Horixe kontatzen du Esnalek bakarrik (Asier Altunaren laguntzarik gabe) zuzendu duen lehen film laburrak. Urrun ibili da Altuna bera? Ez, bada, ekoizle aritu da, baina, kontuz, ez zuzendariorde. Filmeak, bestetik, lehen mailako
Hiri handietan, adibidez, badira zenbait taxilari ez direnak ixiltzen. Behin, horietako bati isiltasuna eskatu behar izan nion, sekulako kalaka egiten ari baitzen: «Ixiltasun pixka bat, mesedez!», esan nion [kar, kar]. Hortik abiatutako istorioa da Taxi? filmean kontatzen dena. Bestetik, txantxa bat ezagutzen nuen, ile moztaileare-
na: «Solasaldiarekin, edo solasaldi gabe?», galdetzen du ile moztaileak; «Solasaldiarekin», erantzuten du bezeroak; «Alde ala kontra?», galdetzen du azkenik lehenak. Iturri askotatik saortu da istorioa. Aktore bikainez inguratu zara.
Bai, eta gainera horietako batek bultzatuta egin dut filmea. Behin, Luis Tosarri kontatu nion istorioa, asmo berezirik gabe, eta hura tematu da. Niri pixka bat txoroa iruditzen zaitzaidan, baina berari asko gustatzen zaitzaion, antza. Hasiera batean, bestetik, Willy Toledo nahi nuen filmean, baina orduan Arturo Vals hemendik zebilela jakin nuen, eta Tosarren bidez luzatu nion eskaintza. Azkenean aukera oso ona izan zela deskubritu dut. Lan bikaina egiten dute aktoreek, erabakigarria.
Oso-oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan aktoreekin lan ona egitea. Komedietan askotan aktoreek pailazokeriak egiten dituzte, eta filmeak grazia galtzen du. Aktoreak serio egon behar du, ñanbardura txikiak zainduz. Tosarrekin etxean entseatzen ibili ginen, eta asko nabaritzen da. Valsekin eta Marta Eturarekin ezin izan nuen asko entseatu, baina ondo aritu ziren. Tosarrekin duzun konplizitatea ikusten da, batik bat bere pertsonaiak galiziarraren pa-
o018-019_on
27/9/07
14:13
Página 2
nagusiazinema
pera jokatzen duelako: bere neurrira egindako pertsonaia da, nolabait.
Bai, bera galiziarra da, eta ni neu ere A Coruñan bizitakoa naiz, horregatik sartu nuen amaren pertsonaia. Amak telefonoz deitzen dio (etengabe), eta horrekin pixka bat morriña zen den azaltzen da, galiziarren sentimendu hori. Deportivo futbol taldea ere horrexegatik azaltzen da solasaldian. Interneten garai bateko Depor-eko jokalariak aurkitu nituen, eta solasaldian aipatzen den jokaldia asmatu egin nuen. Gaztelaniaz errodatu duzu, zergatik?
Esku artean gaztelaniazko film luze bat daukat, eta hizkuntza horretan zerbait egin nahi nuen, nire burua frogatzeko. Aktore aukeraketak ere zerikusia izan zuen horrekin. Orain arte oso aktore onekin aritu izan naiz, baina guztiak lagunak nituen. ‘Lehen mailako’ aktoreekin aritu nahi nuen, giroa ikusteko, eta abar. Lanbidez zuzendari laguntzai-
lea zara; gustura?
Bai, baina proiektu pertsonalak burutzea gustatzen zait, bizirik sentitzeko. Gauza asko izaten dut buruan, eta tarteka horiek egiteko aukera aprobetxatzen dut. Kimuak egitasmoaren barruan sartu duzu Taxi? filmea; horrek banaketa ona izango duzuela bermatzen dizu, ezta?
Suerte handia da Kimuaken barruan egotea, filmea toki askora bidaltzen dutelako. Kimuaken kanpoan egotea oso gogorra da, lana ezagutara emateko lan ikaragarria egin behar baita. Euskal Herriko zinema gutxi ikusten da Eusko Jaurlaritzak «euskal zinema sustatzeko» sortutako ekimen horretan.
Nire ustez euskal zinema sustatzeko euskal zuzendariak bultzatu beharko lituzkete, eta ez euskal ekoizleak. Zuzendariek bermatzen dute bertako zinema bat egongo dela etorkizunean. Askotan, film laburretan zuzendaria et a ekoizlea, pertsona bera dira... 19
o020-023_on
27/9/07
13:13
Página 1
nagusia
ANGEL AMIGO zinema ekoizlea
“
Pertur auzia ulertzeko, 76ko testuinguru politiko gogorrari begiratu behar zaio” Testuak eta argazkiak: Lander Garro
ranco Espainiako diktadorea hil ondorengo urteak oso iskanbilatsuak izan ziren: alde batetik, erregimenaren botere faktikoek bizirauteko ahalegina egiten zuten, eta, bestetik, sistema politikoa aldatzeko premia zutenek, borrokan zihardurten. ETA erakundea eta estatuko indar polizialak gatazka betean zeuden eta, testuinguru bortitz hartan, ETA Politiko Militarreko kide Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur desagertu zen. Hasieratik indar polizialetatik eratorritako talde armatuek ekintza bere gain hartu arren, askok ETA erakundeari berari leporatu zioten Perturren desagerpena, eta horretan tematu dira urteetan. 31 urtez, lanbroa baino ez da izan gertakari lazgarriaren gainean. Orain, ordea, Perturren kide eta lagun izandako Angel Amigo ekoizleak dokumentala aurkeztu du, eta bertan zantzu berriak agertzen dira. Zantzu horien arabera, Italiako talde ultraeskuindarrak leudeke Perturren desagerpenaren atzean, Espainiako indar polizialen laguntzaz.
edukitzea lehenesten dugu, eta uste dut gai hau oso interesgarria dela. Asteotan izandako dei eta mezu uholdeak, ostera, susmoak baieztatuarazten dizkit. Alor guztietatik ari naiz deiak jasotzen, bai politika alorretik, bai kulturatik.
Zalaparta polita sortu duzu...
Gaia urteetan baztertuta izan ondoren, nola sortu zen hariari berriro tira egiteko ekimena?
F
Uste dut askorako emango duela. Horrelako lanean gabiltzanok, jorratutako gaiak interesa 20
Orain arte politikak egin dio jaramon gehiago filmeari…
Bai, hala da, eta ulergarria da, gaia izatez politikoa delako, goitik behera politikoa izan ere. Nahiko nuke, ordea, gaia ikuspegi kulturaletik ere jorratzea, filmeak filme legez ibiltzea nahiko nukeelako. Gaiak ere halako sakontasun edo pisu politikoa badu…
Bai, jakina, pisu izugarria. Hamaika herrialdeetako hedabide interesatu da filmeagatik, eta uste dut interesa areagotu egingo dela. Gaiarekiko interesa nondik datorkizun galdetzea txorakeria da, duela 25 urte berari buruzko liburua idatzi zenuela jakinda; lagun onak ere bazineten…
Bai, militantzia kideak eta lagunak ginen, eta gaiarekiko interes handia izan dut betitik.
Bazkari batean izan zen. Pertu-
o020-023_on
27/9/07
13:13
Pรกgina 2
kirolanagusia
21
o020-023_on
27/9/07
13:12
Página 3
kirolanagusia
«‘Pontxo’ Operazioa»
rren heriotza gertatuz geroztik, talde barruan (ETA Politiko Militarrean) gaiarekiko ikuspegi ertsia izan genuen. Taldeak berak Perturren desagerpenean izan zezakeen interesa zen gehien kezkatzen gintuena. Hura zen txertatutako irizpidea, nolabait. Baina gaia etsaiaren ikuspegitik begiratzea ahaztu genuen, edo, behintzat, horretan labur aritu ginen. Bazkari hartan halako zurrumurruak entzun nituen, eta hainbat kiderekin zenbait iritzi trukatu genuen. 500 bat kide elkartu ginen, eta han gauza asko aipatu zen. Beti izan da gure artean Pertur Poliziak edo talde ultraeskuindarrak desagerrarazi zutelako iritzia, baina ez denek, eta beste tesi horren aurrean, ikuspegia ertsia eta motza zela sinisten genuen geuk, alegia, gertakaria testuinguru zabalean kokatu beharra zegoela, gertatutakoa ondo ulertzeko. Beste tesiak Petur erakundeak berak desagerrarazi zuela dio?
Bai, hala da, Pertur barne tentsioek eragindako ondorioa izan zela, hain justu. Kontua da, gainera, 22
berekiko kritikoak zirenek, (hain zuzen, Bereziak deitutakoek), ez zutela desagerketaren aurrean beraien poza ezkutatu. Oso ondo iruditu zitzaien, ospatu egin zuten… eta toki askotan beraiek izan zirela iradoki zuten. Hor nahasmen handia izan zen. ETA Militarraren zuzendaritzan Txomin [Txomin Iturbe Abasolo] eta Argala [Jose Miguel Beñaran Ordeñana] zeuden, eta ETA Politiko Militarrekin elkarrizketatu ziren, elkartasuna adierazteko, eta beraiek ere Bereziak izan zirela uste zuten. Nahasmena elikatu zuen gertakarietako bat Perturren berak egun batzuk lehenago jasandako atxiloketa izan zen.
Bai, bereziak izan ziren, eta ekintza paralelotan jardutea leporatu zioten. Galdeketak egin zizkioten, baina gero aske utzi zuten. Zerk egiten zuen Pertur hain eztabaidagarri?
Pertur traidore izan zitekeela ikusten zen, borroka armatuaren papera edo komenigarritasuna zalantzan jartzen zuelako. Oso erreakzio ezberdinak sor-
Angel Amigoren izena, Pontxo Operazioa deitutakoari lotuta egongo da beti. Pontxo Operazioa, ETAk historikoki egindako ekintzarik ospetsuenetakoa da. 1973. urtean izan zen, ihesaldi formako ekintza gogoangarri hura. 28 ETAkidek –eta kataluniar anarkista batek– Segoviako kartzelaren segurtasuna bortxatzea lortu zuten, hilabeteetan landutako plan harrigarri bati esker. Planari, Pontxo esaten zioten, funtzionarioen zelatari izkin egitearren. Ihesaldi handi hartan Amigok berak hartu zuen parte, eta, urte gutxira, liburua idatzi zuen, ihesaldia kontatuz. Luze gabe, Imanol Uribe izeneko zinema zuzendari ezezagun bat hurbildu zen Amigorengana, eta istorioarekin filmea egiteko proposatu zion. Hortxe hasi zen Amigoren eta zinemaren arteko lagunt asuna, dagoeneko, mende laurden baino gehiago irauten duena. tuko ditu filmeak...
Askok asmo ilunak ikusi dituzte dokumentalaren atzean, baina ez dago horrelakorik. Dokumentalak egitea nire ogibidea da, horretaz bizi naiz. Gainera betitik gai honi lotuta izan naiz. Esan izan da ustezko egileak –Bereziak– zuritzeko egin dudala, edo halako gerturaketa ideologikoa eman dela beraien eta nire artean. Ez dago horrelakorik, niri Bereziek garai hartan aldarrikatzen zutena –gerora egin dutena bezalaxe–, higuingarria iruditzen zaidalako. Egiletza argitzeak ez die beraiei mesederik egiten: pilatu dituzten 800etatik bat kenduko zaie, akaso: ederki, bat gutxiago... Dokumentala, bestetik, ez da Perturri buruzkoa bakarrik.
1976. Urteari buruzkoa da, oro har. Urte garrantzitsua izan zen. Franco hil zen, baina mundu guztiak botere esparruak izan izan nahi zituen, eta hori lortzeko edozein bitarteko erabiltzeko prest zeuden. Bortizkeri handiko urtea
Amigo, filmea egin aurretik, kazetaria zen, eta, beraz, bazuen istorioak entzun, josi, hornitu, mamitu eta zabaltzeko ofizioa, baina Uriberekin batera emandako jauziak, beste bideetara eraman zuen, (ez kazetaritzatik hain urrunera, hala ere). Ordutik aurrera, ordea, egile baino gehiago, bitartekari izan da, hau da, ekoizle. Istorio bati forma emateko baliabideak bilatzen dituenari esaten zaio ekoizlea; istorioa aukeratu, eta kontatzeko modurik aproposana hautatu. Hautatu ondoren, kontatzeko langile aproposenak bilatu, eta, azkenik, lana kaleratu, hedatu. Horretan, ia nahi gabe, 25 urte baino gehiago eman ditu dagoeneko. Fikzio lanak egin ditu Errenteria-Oreretako ekoizleak, eta hau hirugarren dokumantala du. Lehenegoa Che Guevarari buruzkoa izan zen, eta bigarrena, Galindezi buruzkoa. izan zen, eta hainbat gerrate elkar gurutzatu ziren; batetik, italiarrak zeuden: zer ari ziren italiarrak Euskal Herrian tiroak jotzen? Nork ekarri zituen? Nork ordaintzen zien? Eta zein da erantzuna?
Bada, hauen jatorria, Pinocheten, Contreras generalaren eta Stefano de la Chiae ultraeskuindarren arteko bilera batean dago. Pinochet bera Francoren aldeko elizkizunetara hurbildutako estatu buruzagi bakarra izan zen, eta aukera beste hainbat zeratarako erabili zuen. Asmoa, Txileko Kondor Operazioa Europara hedatzea zen, alegia, arerioaren eliminazio fisikoa, edonola eta edonon. Espainian, plan honen barruan, Sanchez Covisa [Mariano izenekoa, Guerrilleros de Cristo Rey taldeko kidea] delako polizia bat zegoen, eta hura italiarrekin aritzen zen elkarlanean. Nazioartean aritzen zen faxismo bat zegoen, beraz…
Bai, Portugalen, Angolan, Hego
o020-023_on
27/9/07
13:12
Página 4
kirolanagusia
Filmeak Pasos (2005). El final de la noche (2003). Galíndez (2002). Mirada de cóndor (2002). La noche del escorpión
(2002). Mi hijo Arturo (2001). Sí, quiero... (1999). El Che (1997). Todo está oscuro (1997). Lumière et compagnie (1995). Sinais de Fogo (1995). Maite (1994). Se ha apagado una estrella (1994). Amor e Dedinhos de Pé (1993). Dollar Mambo (1993). Retrato de Família (1992). Don Isa (1992). La gente de la Universal (1991). Ander Eta Yul (1989). Lau Haizeetara (1987). La fuga de Segovia (1981). Ameriketan, edota hemen aritzen ziren, eta denak elkarlotuta zeuden. 1976ean gurutzatutako gerrateez ari ginen…
Bai, bestetik Saharako gatazka aipatu beharko genuke. Espainiak handik alde egiterakoan, Marokoren esku utzi zuen kolonia. Orduan Marokoren eta Aljeliaren arteko gatazka piztu zen, Aljeliak interes handiak zituelako, besteak beste Atlantikora irteera izan nahi zutelako. Espainiaren jarrera ikusita, Algeriak Espainiako politika desorakatzea erabaki zuen, lehenik ETA Politiko Militarra, eta ondoren ETA Militarra lagunduz. Saharako gatazkak, beraz, Euskadin eragina izan zuen. Horri guztiari, hemen berez zegoena gehitu behar zitzaion… Lehen barne ikuspegiaren eta kanpo ikuspegiaren arteko ezberdintasunak aipatu dituzu, hau da, Estatuko indarrek ETA (eta Pertur) nola ikusten zuten ez zela kalkuluetan sartzen. ETAk nazioartean zituen ‘alia-
tuek’, ordea, buruhausteak sortuko zizkioten Estatuari, ezta?
Zalantzarik gabe. Estatuak ETA Politiko Militarra erakunde oso arriskutsutzat zeukan, besteak beste algeriarrekin edota Yemengo Carlosekin loturak zituelako. Garai hartan hildako asko izan zen, Segoviako ihesaren saiakera… eta horrek eragin handia zuen Estatuaren pertzepzioan. Hori oso kontuan hartu behar da Perturrekin zer gertatu zen ondo aztertu nahi bada, izan ere, erabakigarria delako. Italiarren zantzua galduta zegoen, ordea.
Italiar hauen aurka sumario bat zegoen irekita, baina 1984tik 1987ra egindako ekintzengatik zen sumario hori, beraz, ez genuen Perturren desagerketarekin lotzen. Espainian El Paísek zerbait argitaratu zuen, eta baita beste hainbat hedabideek ere, baina, esan bezala, 1976 urteari buruz ez zen ezertxo ere aipatzen. Auzipetuetako batek bahiketa bati buruz hitz egin zuen; esan zuen ipar Euskal Herrian izen zela, eta bahitutakoa narkotizatuta mugaz bestaldera eraman zutela, eta torturatu ondoren akabatu eta desagerrarazi egin zutela. Inork ez zuen Pertur aipatu, ordea, urteek halako nahasmena sortzen zutelako. Datuak ondo az-
tertuta, ordea, bahiketa egia bada, bahitut ako hori Pertur baino ezin duela izan ikus daiteke bertan. Eta deklarazio horiek sinesgarritasunik ba al dute?
Bai, badute. Italiar faxista damutuak dira gehienak, baina ematen dituzten datuak oso zehatzak dira, eta bertan ibili zirela ikus daiteke. Ibili ezean ezagutu ezin diren datuak eta xehetasunak ematen dituzte, mordoa gainera. Italiar horiek Euskadin gerra zikina egiten ibili zirela ez dago dudarik. Argalaren beraren erahilketa aipatzen dute, Perez Revillarena… Badira akatsak, eta kontraesanak, baina horrelakorik ezin da asmatu. Jar gaitezen kontrako kasuan: imajinatu 10 euskaldun Siziliako mafiaren inguruko 10 urteko gertakariei buruzko xehetasunak ematen, mota guztietako detaileak aipatuz, izenak, tokiak… inortxok ere ezagutzen ez dituenak. Zer gertatu zen Italiako epaileen ikerketarekin?
Artxibatu behar izan zuten, Espainiak trabak baino ez zituelako jarri. Kasu batzuetan, traba ikaragariak dira. Adibide gisa Espainiako Poliziak erositako arma bat jarri daiteke, Marietta bat. Poliziak erositako Marietta Italiako epaile bat akabatzeko erabili zen, eta
(beste) epaile batek galdeketa bidali zuen, armaz argibideak eskatuz. Ekintzaileek beraiek esan zuten arma poliziak emandakoa zela, eta albaran bat ere ba zegoen, erosketari zegokiona; alegia, datuak oso nabarmenak eta begibistakoak ziren. Espainiak, ordea, «ez zekien ezer», arma beraiek erositakoa izan arren. Azkenean, Espainiako epaileen jarrera ikusita, kasua itxi zuten. Nork ematen du lekukotza dokumentalean?
Askotariko lekukoak buldu ditut. Alde batetik ETA Politiko Militarreko orduko zuzendaritzakoak (Perturren aldekoak, nolabait esaterarren), eta bestetik, Eugenio Etxebestek ere hitz egin du, eta oso lekukotza interesgarria utzi du, bere aurkako multzokoa zelako (garai batean desagerketaren inspiratzaile intelektualtzat jo zuten). Gainera, bi kazetarik: Ander Landaburuk (Cambio 16eko kazetaria zen orduan, gaur egun El País-en badabil ere), eta Javier Garcia. Lehenak 76ko gertakariak gertutik ikusi jarraitu zituen, eta bigarrenak Italiako tramaren kontrako epaiketa jarraitu zuen Erroman. Hauez gain Lourdes Auzmendik hitz egiten du, Perturren bikotekidea izandakoak, eta bai Angel Ugarte generalak ere, besteak beste. 23
o024-025_on
17/9/07
12:44
Pรกgina 1
gizarteakklik
hondartza guztiak
SOBERAN Pasai Donibaneko bizilagunak udaz gozatzeko gune ezin egokiagoan bizi dira; ez dute, ez, oporretara joateko auto ilararik pairatu beharrik
24
o024-025_on
17/9/07
12:44
Pรกgina 2
klikgizartea
25
o026-027_on
17/9/07
gizarteakklik
26
13:23
Pรกgina 1
o026-027_on
17/9/07
13:22
Pรกgina 2
klikgizartea
27
o028-029_on
27/9/07
14:07
Página 1
euskara
rain 10 urte hasi zen Pasaiako Udala merkatariei hainbat zerbitzu eskaintzen, dendetan eta tabernetan euskararen presentzia areagotzeko. Pasaiako Udalak, horrela, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko ardura hartu du. Izan ere, herritar hauek bizitza soziala hainbat alorretan bizitzen dute eta alor horietan guztietan herritar euskaldunek euskaraz egiteko dituzten arazoak ugariak dira oraindik ere. Arazo horiek gainditzen joateko bideak lantzen dihardu Udalak, eragile askorekin batera. Alor horietako bat da merkataritza, eta Laurak Bat merkatari elkartearekin batera ari da kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko urratsak proposatzen eta lantzen. Maite Fernandez Laurak Bat Pasaiako ostalari, merkatari eta zerbitzu elkarteko lehendakaria da: «Aitortzen dugu merkatariok kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko oraindik ere urrats asko eman behar ditugula eta bide horretan animatu nahi ditut merkatariak», aipatu du. Bide horretan, Udalak merkatariei eskaintzen dizkien baliabide eta zerbitzu eskaintzaz baliatuko direla jakinarazi du. Bereziki, errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak eskatzera gonbidatu ditu Pasaiako merkatariak Maite Fernandezek, «errotuluak identifikatzen baikaitu». «Guri buruz asko esaten du errotuluak», azpimarratu du, «eskaintzen dugun zerbitzuaz eta gure hizkuntzarekiko hartzen dugun jarreraz, eta herritarrek kontuan hartzen dute». Kontsumitzaile euskaldunek, euskarari dagokion garrantzia eskaintzen zaionean asko eskertzen dutela nabarmendu du Laurak Bat-eko lehendakariak. «Horregatik, Pasaiako Laurak Bat mer-
O
hizkuntza paisaia: IRUDIA ETA MAMIA ≤ Pasaiako Udala herriko merkatari eta ostalariekin elkarlanean ari da errotuluak euskaratu ditzaten; Horretarako diru laguntzak prestatu dituzte Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzua 28
o028-029_on
27/9/07
14:07
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak katari elkarteak udal zerbitzuez baliatzera animatzen zaituzte: dela itzulpen zerbitzua, direla guretzako espreski prestatutako euskara ikastaroak edota errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak eskatzera». «Gure ahalegin txiki batek», dio Maite Fernandezek, «eragin handia du bai bezeroengan, bai herriko euskararen egoeran ere. Horren alde jarraituko dugu etenik gabe». Pasaiaz gain, eskualdeko beste herrietan ere aurrera eramaten ari dira gisa honetako egitasmoak.
BEHERA. Etxe dotoreak Touring Hiribidean, orain dela gutxi arte pabilioi txiki bat zegoen. Hura eraitsi eta etxeak eraikitzen hasi dira, eraikuntza hau iragartzeko panela jarriz. Panelean (egin gabeko) etxeak dotore agertzen dira, eta paneleko testua, gaztelaniaz.
HIZKUNTZ PAISAIA. Hizkuntza paisaiak hizkuntzari buruzko irudi eta jarreretan era zuzenean eragiten du; hizkuntzaren pertzeptzioan eta hizkuntzarekiko motibazioetan eragiten du. Euskaraz dagoen errotulazioak giroa euskararen aldeko bihurtzen du eta kontsumitzaile edo bezero euskalduna euskaraz hitz egitera animatzen du. Hori guztia kontuan hartuta, Pasaiako Udalak merkatariei eta ostalariei errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak eskaintzen dizkie. Batzuk baliatu dira horretaz; beste batzuek, laguntzaz baliatu gabe errotulua euskaraz jarria dute: orotara, 43 dira. Baina asko dira oraindik errotulua gazteleraz dutenak. Horiek bereziki animatu nahi ditu Udalak diru laguntzaz baliatzera. Horretarako, eta errotuluak euskaratu nahi dituztenen zerbitzura Miren Urkola teknikaria jarri du Pasaiako Udaleko Euskara Sailak. Dendaz denda bisitak egingo ditu, baina hala ere, harekin zuzenenan harremanetan jartzeko bidea plazaratu dute Euskara Sailetik: 943 004 330, edo murkola@pasaia.net. Horrela, hizkuntz paisaiaren aldaketan laguntzeko aukera balia dezakete merkatari eta ostalariek.
BEHERA. Gaizki aparkatuz gero Errenteria-Oreretako Eroskiko parkinean autoa ahaztuz gero, ohar hau jartzen dute. Ez da autoa ahaztu behar, parkina ez baita publikoa. Ados. Autoa ahaztutakoa euskalduna izanez gero, ordea, nekez egingo dio jaramonik...
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030-031_on
25/9/07
12:56
Pรกgina 1
nON stop
Txango bat
KROAZIAN Herrialde polita da Kroazia, gerraren ondotik pixkanaka-pixkanaka bere onera etortzen ari dena; bisitatzeko moduko toki asko ditu Testuak eta argazkiak: Ekaitz Arrieta 30
roazian oraindik nabari dira gerraren ondorioak, iparraldean batez ere. Hegoaldea, berriz, turistikoagoa da, horretarako prestatzeko bidean baitago herrialdea. Kroaziako kostaldea miresteko moduko kostaldea da; itsasoa oso argia da, itsas ondoa ikusteko bezain argia, alegia. Kostaldeak duen berezitasuna horixe da. Hiri eta herri polit txiki asko dituen herrialdea da. Ezagunenak diren herriak, normalean, hiriak izaten dira, duten dimentsioagatik batik bat. Baina, herri txikiek
K
o030-031_on
25/9/07
12:55
PĂĄgina 2
ondarenON stop
ere badute bere xarma. Horietako bat da Omis. Ikusgarriak dira dituen hondartzak. Errepidearen ondoan daude, eta autoa gelditu eta bainu bat hartzeko gogoa ematen du bertatik pasatzerakoan. Kroaziako herri turistikoetako bat, zalantzarik gabe, Dubrovnik da. Oso hiri polita eta ikusgarria da. Kai ederra du eta hiriko kaleak ere dotoreak dira. Uda honetan sutea izan da Dubrovnik-en, eta hiriko etxeetako batzuk su hartzekotan izan dira; zorionez, ez da hala izan. Hegazkinak itsasora joan dira uraren bila, eta modu ikusgarrian hartzen dute ura, itsasoan dabiltzan itsasontzien artean. Haizeak gogor jotzen zuen eta
horrek are zailagoa egin du suhiltzaileen lana. Dubrovnik hiritik hainbat irla bisitatzeko aukera dago, horretarako eskaintzak badaude behintzat. Itsasoan zehar itsasontzian ibili eta irlak ezagutzeko aukera paregabea dago. Egun osoko bidaiak izaten dira normalean, goizetik hasi eta arratsalderaino. Dena den, Dubrovnik hiriaz gain, beste hainbat hiri eder ere badaude Kroazian. Horietako bat Zadar da. Agian ez du izango Dubrovnik-ek duen edertasuna, baina hiri polita da eta aireportuan bertan du, gainera. Zadarretik gertu ere kostaldea duten herri txiki polit asko daude, Sukosan, esaterako. Kanpina ba-
dago herrian eta egun batzuk pasatzeko aukera ematen du herri horrek. Kanpina ez bada, lotarako lekurik ez da falta Kroazian. Izan ere, kanpina ez baldin bada, logelak edonon alokatzeko aukera dago. Split hiria garai batean oso ezaguna bihurtu zen saskibaloiari esker. 90. hamarkadan Jugoplastika Split izeneko taldeak Europako Kopa ugari irabazi zituen, eta kontinenteko maisuak izan ziren hamarkada horretan zehar. Portu polita du Split hiriak eta hiria bisitatzera joan ezkero ikusi beharreko gauzetako bat da portua. Turismorako prest Kroaziako hegoaldea ez ezik, iparraldea ere badago. Italiarrak eta alemanak
gailentzen dira, beste guztien gainetik. Porec hirian, esate baterako, Kroazia iparraldean izanda, italiarrak dira jaun eta jabe. Hegoaldean ez bezala, gaztelera ulertzera iristen dira, hitz batzuk bederen bai. Iparraldeko herriet an euri gehiago egiten du hegoaldekoeta baino, tenperatura ere hezeagoa da, eta bertakoen hitzetan, euria egitea ohikoa da han. Parke nazional polita dute Plitvice Jezera izeneko herrian. Esloveniatik gertu dago herria, ia muga egiten baitu. Oso ikusgarria da. Laku handi batek inguratzen du parkea, eta, ura eta paisai berdearen arteko nahasketa osatzen da bertan . 31
o032_on
27/9/07
13:14
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Zeharka
Goitik behera
1. *(Europa zeharkatzen du). *(Parisen). 2. Animo. Kuluxka. 3. *(Frantzian). Bilo. Bokalea. 4. Taberna. Eta..... 5. ....gunea. Informatika zentroa. Udaletxeko nagusia 6. Zelaia. Iodoa. Fruitu lehorra. 7. Bokalea. Lanpostua. Ald., galdegaia. 8. *(Italian). Anperea. Bokalea. *(Galizian). Potasioa. 9. Lantokia. Zazpi egun. Edo. 10. Ahuntzaren lagun. Bokalea. Zuzen ez. 11. *(Italian). Ald., Nafarroa. Lehen bokalea.
1. Da. Buruaren euskarri. 2. Adar txiki. Ald., arto opil. 3. Zeintzuk. Neka. 4. Aintzineko idia. Kalakaren bokaleak. Ald., ardiaren hotsa. 5. Beste taberna mota bat. Roengena. Oraindik. 6. Italia. Ald., sinatzeko erabiltzen da. Radioa. 7. Alkohol atzizkia. Ald., eta errep. Gorotza. Uranioa. Errep. bular. 8. Bi bokale. Hegazti mota.Lehen bokalea. 9. Nabarmen utzi. Uranioa. Oarsoaldean. 10. Nobelak. 11. Holandako matrikula. *(Suizakoa). *(Bizkaian). 12. Aiako. Agudo.
32
o033_on
26/9/07
16:49
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Nor da hau?
Soluzioak GURUTZEGRAMAK I
T
K
A L
O
O
P
U
A
L
Z
K A
G A
D
D
A
E A
T R O N
A
R
R U
I S
T
G
U
T N
L U
B
O
U
O
K
U T L A S
E L
I R
A I
L I
A
A A
A
A
A
E
E H
K
N O
T
I A
O
A
I
A A
R
R
A K
S
E
A
E O
B
R E B L E
R A K
E R
Z A
A A
E
Euskaltzaindia sariko eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sarien 4 liburu irabazleak
Asma ezazu goiko irudiko pertsonaia zein den. Bidali zure erantzuna ondoko helbidera eta hilabetero zozkatzen ditugun opariak eskuratu ahal izango dituzu!
Anima zaitez eta parte hartu!
ERANTZUTEKO EPEA Urriaren 15a (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
R A
D N
I A
o034_on
27/9/07
13:15
Página 1
ondarellarrugorritan
USOA ARBELAITZ Kazetaria
“
Oso arraroa egingo zait egunero irratian ez aritzea” Testuak: Olaia Gil Argazkia: Lander Garro.
ahita ere, Usoa Arbelaitzek ezin du ezkutatu urte eta erdiren ostean denbora batez irratitik urruntzeak sortzen dion atsekabea. Kirol berriemaile hasi zenetik, oiartzuarrak irratigintzan trebatzen eta hazten joateko aukera izan du. Zappingzalea saioaren gidaria izan zen pasa den ikasturtean, eta uda honetan Faktoria magazinean aritu da. Laneko azken egunetan berekin izan garen arren, hitzerako dohaina eta umorea ez ditu galdu.
N
Bai, guztiz desberdinak dira. Faktorian zazpi pertsonako talde batean egin behar da lana, eta produkzio lana da gehienbat. Urte guztian zehar nik ez nuen produkzio lana egin, dena egina eman zidaten. Faktoria talde-lanean oinarritzen da: kanpora atera behar da; jendearekin kontaktatu; gaiak bildu… programa osatu, zerotik. Hasieran ohitzea pixka bat kostatu zitzaidan, baina oso esperientzia ona izan dela esan dezaket eta asko ikasi dut.
Bai, egia esan bai. Martxa hartua niola ikusten nuen, gustura aritzen nintzen eta eroso aurkitzen nuen neure burua horretan. Gainera karrera bukatu berria dut, eta ikasten jarraitu nahi nuen. Iazko otsailetik daramat Euskadi Irratian sartuta eta orain bat-batean, ez itzuli beharrak, ba pena ematen dit. Oso arraroa izango da ostiralean lanetik atera eta astelehenean itzuli behar ez izatea. Baina, beno, etorriko dira aukera gehiago.
Bai. Hori aspaldi izan zen, 16 urte inguru nituenean gutxi gorabehera. Ikastolako lagun batzuk bertan sartu ginen pixka bat saltseatzeko eta oso ondo pasatzen genuen. Ni oso gustura aritu nintzen eta neurri batean, horregatik aukeratu nuen Kazetaritza ikastea gerora.
Bien bitartean, zertan arituko zara?
Eta hortik kiroletara. Kirol esataria izatea zure planen barruan sartzen al zen?
34
Aldaketa handia izan zen Zappingzalea-tik Faktoria-ra?
Utzi behar izanagatik penatuta al zaude?
Iazko otsailetik hona Euskadi Irratian aritu zara, baina lehen pausoak Oiartzun irratian eman zenituen.
Egia esan, ez… Nire burua gehiago ikusten nuen magazin batean ala informatiboetan. Baina azkenean ondo moldatu eta oso gustura aritu nintzen. Kirol albisteak prestatzen nituen, prentsaurrekoetara joaten nintzen, pelota partidaketan esatari… Praktikak
genuen. Hasiera-hasieran pixka bat galduta nengoen; ez nekielako zer nahi zuten, zer eskaini nezakeen… baina ondo moldatu eta nire airera aritzen nintzen.
ilusioz hartu nituen, eta beti nolabaiteko beldurrez joaten nintzen arren, uste baino hobeto irten ziren. Hain ondo irten ziren, Zappingzalea saioko aurkezle bihurtu zinela.
Bai. Saioa eskaini zidaten ondo-
ren. Ez zen oso lan zaila, gehienbat programa osatu eta girotzea zen. Planteamendua irratia egunean zehar aditzen ez zutenei gauean eguneko errepasoa eskaintzea zen. Ez zen ohiko zapping dibertigarria, nahiz eta tartean horrelako zerbait ere sartzen
Orain berriz hasiko naiz ikasten. Eta orain arte egin ez ditudan gauzak egiteko aprobetxatuko dut, hizkuntza bat ikasi edo beste zerbait. Uda guztia et a bait a negua ere lanean pasa ditut. Gauza asko egiteko aukera ez dut izan lanagatik, beraz oraingoz behintzat deskantsatu egingo dut. Gero Magisteritzarekin hasiko naiz, berriro ere ikasle izateko gogorik ez baitut falta, azterketak iristean agian bestelakoa izango da kontua…
o035_on
27/9/07
13:21
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
mitoaren
ITZULERA Pikutara, ‘Agur erta ohore’ Oreretako taldea lehen diskoa grabatzeko elkartu zen duela hainbat hilabete, 15 urteko parentesiaren ondoren Testuak: Urko Ansa.
au bai marka. “15 urte eta gero hau”, zioen garai batean Oskorrik. Oraingoan, ordea, rock talde batetaz ari gara. Eta ez edozein: Pikutara, inoiz diskorik grabatu ez zuen taldea, hemen daukagu berriz ere, urte guzti hauen ondoren. 2006ko kontzertuak ikustean sentitutako poza, aurten euforia bilakatu zaigu, eta modurik hoberenean: disko bikain baten grabaketarekin. Bi potrorekin. Bai horixe! Musikak MP3 eta informatika artxiboen forma duen garai hauetan, atzera begiratzeko aitzaki ederra da grabazio hau. Nork esango luke, betirako desagertu zen talde hura inoiz itzuliko zenik? Taldeak, iragana ez ezik, oraina ere badu. Eta, nahi izanez gero, etorkizuna ere bai, baina zoritxarrez ez dakigu noiz arte jarraituko duten. Onena, hor dauden bitartean gozatzea izando da. Etorkizuna baduten lekuko, 2006ko Kilometroetan Oiartzunen eskaini zuten emanaldi paregabea: bizia, indartsua eta arrakastatsua (ehunka ikusle). Gainera, han bildu zen jende asko, Pikutarakoak hasi zirenean jaio gabeko-
H
ak ziren. Hain justu 16 urte lehenago leku berdinean jo zuten, Se Vende Leña (gero Kearrak) eta Reincidentesekin, besteak beste. Unai Gastesi hor goian, oholtza gainean berriz ikustean, inoiz jaitsi behar ez zuela konturatzen zara. Garai hartan grabatutako bi maketak taldearen potentziala erakutsi zuten: apurtzaileak, panfletoan erori gabeko letra erreibindikatiboak… eta, batez ere, kanta original eta gogotsuak. Ska, rock… reggae apur bat, eta aurrera! Taldearen banaketak legenda bihurtu zituen, baina diskorik grabatu ez izana guztiz injustua izan zen (antzeko kasu batetan, Oiartzungo Kearrakena, adibidez). Urte askoren ondoren itzultzen diren taldeekin gertatzen den bezala, bi sektore egon daitezke gaur egun: batetik aurkakoak, mitoa zegoen lekuan utzi behar dela diotenak; eta bestalde, baldintzarik gabe alde daudenak (ni bigarrenen artean nago, noski). Azkenik diskoa eskuen artean edukita, berehala CD aparailuan sartu eta soinua lasaia-
goa dela nabaritzen da. Musika landuagoa dago, pulituagoa. Garai bateko indarra jakituria bihurtu da. Teklatuak sartu dituzte han eta hemen, baina beti bere lekuan, gehiegi inoiz ez. Hasiera batean bere musikarekin ondo geratu ez daitekeela pentsa badaiteke ere, ederki asmatu dutela uste dut. Leitzarango bailara (Potatoren estilorako teklatuekin) da adibiderik onenetako bat. Rastamintxo mitikoa eta Natura-ren kasuan ere (besteak beste) moldaketa politak sartu dituzte instrumentu honen bitartez. Erabilitako beste instrumentu bat txalaparta da. Kontzertuetan bezala, diskoan ere hor daude, baina gutxitan. Lehen maketa (Zintzilikaturik) da disko honen ardatza. Bigarren maketatik, soilik diska irekitzen duen Noizbait eta Euskal preso eta iheslariak berreskuratu dituzte. Zintzilikaturik kantak, oraingo honetan ere, beraien onenetako bat izaten jarraitzen du, erritmo aldaketa kurioso horrekin. Letrak ikusita, beraien ideia politikoak argi geratzen dira, baina oreka bat mantentzea lortzen dute. Hitz batzuk ere aktualizatu dituzte. Honela, 1989an Soldaduzka honi ez bazioten, aurten Ejerzitorik ez! diote. Gudarien eguna-n ere aldaketak egon dira, izen gehiago sartu dituztelarik (ordutik hona hildakoak, hain zuzen). Lehenengo maketa hartan, Seguridad Socialen Comerranas-en inoiz antzun dudan bertsiorik onena entzun zitekeen, originala bera baino gogorragoa, eta Txakurjanak bezala ezaguna. Diska honetan ere presente da. Espero dezagun orain, falta diren abestiak ere grabatzera animatzea bigarren diska batean. Laburtuz, ondo landutako diska bat, historiarekin zeukaten zorra kitatzen duena, eta kontzientziak mugitzeko balioko duena. Zaharrentzat, gogoratzeko. Eta gazteentzat, deskubritzeko. 35
o036-037_on
27/9/07
14:09
Página 1
pasadizoa ondarep
Kronika zaharra Errenteria-Orereta
bi argazki
GOGOANGARRI Datorren urtean 85 urte beteko ditu Touring-ek; ‘Touring 75 urteurrena’ liburutik aterata, horra pasadizo eder bat Testua: Lander Garro (Touringen urtemugaren liburutik) Argazkia: ON.
uela 9 urte, 1998an, 75. urtemuga ospatzeko liburua plazaratu zuen Errenteria-Oreretako Touring Futbol Taldeak. Atzoko kontua dirudi, baina, dagoeneko, ia 10 urte pasatu dira. Datorren urtean, beraz, 85 urte beteko ditu talde gorriak. Urtemugaren arrastoan egindako liburuan, hamaika kontu eta pasadizo bildu zituen Francisco Arizkurenek, Rafa Bandresek, eta Jose Maria Sevillanok, liburuaren
D
36
egileek. Horien artean, taldearen bi lehen argazkien istorioa kontatzen zuten, orri hauetan azaltzen diren bi argazki horiena, hain zuzen. Lehena (ezkerrekoa), On Bide zelai des agertuan egin zuten, herritarren artean Patxikuren zelaia bezala ezagutzen zen horretan (orain etxeak daude toki horretan, eta parke txiki bat). Garai hartan elastiko zuria eramaten zuten Touringeko jokalariek, eta galtza beltza. Oinetan, ordea,
«norberak ahal zuena» eramaten zuen. Batzuek botak, besteek espartinak... Garai hartako ‘kasta’. Egileek aipatzen zutenez, bestetik, amek egindako galtzerdiak janzten zituzten jokalari gehientsuenek. Argazkiaren ezkerrera mutiko txiki bat ageri da, jokalariei begira. Iñaxito Bidegain da haurra, eta, argazkian ‘kalez’ jantzita agertu arren, geroago jokalari bilakatu zen. «Denborarekin lehen mailan
jok atzea lortu zuen –et a oso ondo, gainera–, Realean, Osasunan, Lleidan, eta beste hainbat taldetan ere». Bidegain, noski, Touringetik pasatu zen. Lehen talde hura Rosa Esnaolaren ikaslez osatuta omen zegoen, eta herriko beste taldeen aurka aritzen zen: Biteri Eskola, Jesusen Bihotzeko Anaiak, eta abar. Argazkiko jokalariak identifikatzea lortu zuten liburuaren egileek, eta zaleen artean hitz eginda, bakoitzaren ezaugarriak argitarau zituzten. Agustin Zanborain zen atzelaria, eta baldarra omen zen, egurra ematen zuten horietakoa. Mujika erdilaria zen, gogorra eta noblea. Juan eta Ignazio Ganborena ziren erdilariak; lehena gogorra zen, eta bigarrena, aldiz, oso ona omen zen buruz (goiko jokoan). Zeberio eta Sanperio ziren aurrelariak. Jokalari gogotsua eta golegilea zen Sanperio;
o036-037_on
27/9/07
14:09
PĂĄgina 2
pasadizoa ondarep
Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta
KULTURA MERKATU BILAKATU ZENEKOA Eraitsi zituztenetik oso dendora gutxi pasatu den arren, ia ez ditugu Errenteriako Udal Tailerrak gogoratzen. Tailerraren inguruan halako zoru hutsa zegoen, harriz betetakoa, garai batean oso ohikoa (desindustrializazioaren aztarnak, eta abar). Eraikuntzaren gorakadarekin batera, halako guneak desagertzen joan dira, eta, Xenpelar inguruko gune ‘degradatuarekin’ batera, Xenpelar bera desagertu zen. Orain, jakina denez, merkataritza gune bat dago, Niessen izenekoa. Denbora gutxi pasatu den arren, aldaketa erabatekoa da, eta itzuliezina. Argazkiak: Lander Garro
Zeberio gogorra omen zen, baina ez gehiegi. Arbelaitz eta Murua ziren hegalekoak, biak azkarrak. Han zen Izargain atzelaria ere, Portland ezizenez ezaguna zena. Igeltseroa zen eta horregatik jarri zioten izena. Azken jokalaria, Avelino Salaberria atezaina da, Avelin. 13 urtez aritu zen Touringen, eta urtero kapitain izan zen. Maletazalea, Arbelaitz zen. Bigarren argazkia beranduagokoa da, eta jantzi gorriz agertzen dira jokalariak. Hauek dira argazkian daudenak (ezkerretik eskuinera): Juan J. Zeberio, Isidro Galarza, Miguel Sanchez, Jose Izargain, Jose A. Retegi Xento, manuel Landa, Avelino Salaberria, Leocadio Garcia, Antonio garcia Kuke, Jose Arbelaitz Portu, eta Jose Sanperio Karranka. Horiek dira, beraz, Touring taldearen hastapenak. 37
o038-039_on
24/9/07
16:26
Página 1
nON dabil? ondaren
arra 15 bat urtez izan zen Golden Apple Quartet taldeko kide. Azken zazpi urteetan, berriz, suk aldari moduan dihardu. Musikaren mundua, dena den, ez du guztiz alde batera utzi. Lapiko artean aritzen da kantari. Aurrera noiz eramango duen ez dakien arren, proiektu berri baten atzetik dabil, gainera. Xaloa eta umilla da Cruz Maria Larrañaga Larra (Deba, 1957). Donostiako Txofre taberna ospetsuaren kanpoaldean bildu da O Nekin, et a handik igarotzen diren guztiek egiten diote agur. Oholtzan bezala, kalean ere ezagun; hori da Larraren ezaugarri nagusia. Pozik dago egiten duenarekin, sukaldaria da orain, baina Golden Apple Quartet taldeko kide zeneko denbora gogoan du: “Kantatzea eta txaloak jasotzea faltan botatzen dut, baina ez bidaiatzea”, dio. Ia hamabost urte egin zituen taldean, 1986tik 2000 urteko abendura. Lapiko artean aritzen da kantari orain. Musika ezin alde batera utzi guztiz. Urrezko sagarraren laukotean sartu baino lehen ere abeslaria zen. San Inazion hasi zen, haurra zela, hango koruan. Donostiako Orfeoian ere kantatu zuen gero, baita Oiartzunak eta Etorki taldeetan ere. Abestu ez ezik, dultzaina ere jotzen du Larrak. 1986 urtean sortu zitzaion urrezko aukera, urte hartan sortu baitzen Golden Apple Quartet. Taldeko saxofonista ezkontzen zela eta, abesti batzuk prestatu zituzten orduan taldean zeude-
L
38
Fitxa Izena. Cruz Maria Larrañaga. Jaiotze data. 1951. Herria. Deba. Ibilbidea. Golden Apple
Quartet taldeko baxua izan zen urte askotan. Hamaika oholtzatan aritu zen gospel musika eta umorea uztartzen. Orain, aldiz, sukaldari dabil, Donostian.
‘CAMAREROA sukaldari bilakatuta Umore handikoa, apala, kalekumea eta ahots oneko abeslaria da Larra; Golden Apple Quartet taldeko partaidea izan zen, baina orain sukaldari dabil Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Lander Garro.
o038-039_on
24/9/07
16:26
Página 2
nON dabilondare
Musika brasildarra Sukaldari badabil ere, musikara itzultzeko asmoak ez ditu baztertu Larrak. Baina ez daki noiz izango den hori, ezta burutan duen proiektua aurrera aterako den ere. Euskal musikarien kanta ezagunak brasildar musika oinarri jarrita, diska bat egin nahiko lukeela dio. Noiz? “Datorren urtean, hemendik bost urtera… ezin jakin”. Proiektua idatzita dago, gauzatzea falta.
REYNA
A’
nek. Proiektua aurrera zihoala ikusita, taldekide batek utzi egin zuen eta Larrari deitu zioten. Baietz esan zuen berehala. Taldeko baxua zen. Garai hartan taberna batean zegoen lanean Gros auzoan, eta eguneko eginbeharrak amaitzean, hantxe entseatzen zuten. Larunbatetan, berriz, Donostiako Beebop tabernan jarduten ziren. Golden Gate Quartet taldearen gospel musika oinarri, Beebop, Etxekalte eta Altxerri tabernatan izan ziren beren lehenengo emanaldiak. Talde haren abestiak kantatzen zituzten “Only you famatua, esaterako”. Gustukoak zi-
tuzten Ipar Ameriketako musikak eta ahotsak. Gero “txorakeriak eta antzerkia” egiten hasi ziren: Frank Sinatra eta Bill Crosby imitatuz, adibidez. Lehen emanaldi haien ondoren, agente bat kontratatu zuten, eta herri nahiz hirietan barna hasi ziren euren talentua erakusten. Camarero pieza famatuarekin egin ziren benetan ezagun. Jende askok gogoratuko du taula gainera sagarrarekin nola irteten ziren. Amaieran sagarra jaten (irensten) zuen pertsonaia, horixe da Larra. Bakoitzak bere pertsonaia, bere rola jokatzen zuen, eta Larra zen, tabernari ezagunaren, kaleko
pertsonaiaren papera jokatzen zuena. Hainbesteko arrakasta izan zuten, telebistatik deika hasi zitzaizkiela, bai Euskal Telebistatik, baita Espainiatik ere (Antena 3 katean hilabete asko eman zituzten). Euskadiko Orkestrarekin kontzertu batzuk eman zituzten. Espainiako Estatu guztian zehar bidaiatu zuten, baita Portugalen ere. Urrutiago, Amsterdamen, Parisen eta Roman emanaldiak egin zituzten. 2000. urteko abenduan, hainbat emanaldi taularatu ondoren, Larrak taldea utzi zuen: “Uzteko momentua zela iruditu zitzaidan,
ia hamabost urte igaro ziren hasi nintzenetik”, dio. Bere bizitzarekin zer egin behar zuen erabakitzen hasita, ez zuen gehiegi pentsatu beharrik izan. Musikaren ondoren, sukaldaritza da bere beste pasioetako bat... Orain Donostiako Txofre jatetxean dabil, baina laster, Amara Zaharrean, Abadia izeneko jatetxea irekiko dute eta bera izango da arduraduna. Jatetxe berezia izango da: hormak liburuz estaliak, janaria “ezberdina”. Goldenekin amaitu eta Araman, Ordizia ondoan hasi zen lanean. Ondoren Galizara joan zen. Itzuli eta hainbat taberna eta jatetxetan aritutakoa da. Elektrikaria ere izan da Cruz Maria Larrañaga. Suk aldari moduan, Larrari gehiago gustatzen zaio elkarteetan eta lagunekin aritzea, beti aritu izan den moduan. Hortik datorkio fama. Lanean ere gustora aritzen den arren, lagunarteko giroa nahiago izaten du, presiorik gabe sukaldatzen baitu horrelakoetan. Zenbait pertsonaia famatuei egin die afaltzeko jakia, hala nola, Pablo Milanesi, Rigoberta Menchuri, Mikel Laboari, Zumetari… Ondo gogoan du zer egin zion Pablo Milanes abeslariari: “Legatza saltsan egin niola ziur nago, txopito batzuk ere egin nituen, eta beste zerbait pikatzeko”. Autodidakta da Larra. Ez du inolako sukaldaritza ikasketarik egin. Amari begiratuta eta galdetuta ikasi omen zuen. Amak, aldiz, bere aita eta amarengandik jaso zuen bere jakintza. Larraren aitonamonek jatetxea baitzuten Deban. “Begiratuz eta galdetuz”, horrela ikasi zuen Larrak. Liburuak ere begiratzen dituela onartzen du, baina gehiena beste jendearekin elkarlanean ikasten omen da, bereziki elkarteetan: “Elkarri gomendioak ematen dizkiogu”. Egiten dutena, jan egiten dute gero, noski. Lehen, asteazkenero, Pasai Antxoko Basari elkartean afaria egiten zuen Larrak lagunekin. Orain, astelehenero Goierri tabernan elkartzen dira. 39
o040_on
14/9/07
17:30
Pรกgina 1
o041_on
19/9/07
13:08
Pรกgina 1
www OARSOALDEKOHITZA.INFO Edizio jarraitua, irudietan atala, albisteei buruz iritzia emateko aukera, inkesta...
Eskualdeko plaza digitala, eskura
o042_on
27/9/07
14:26
Página 1
azken balada Uda amaituta, nola ez, ikasturte berriari egin behar zaio aurre; uda oporretan pasatu dutenak, sasoi berrira egokitu beharko dira, uda lanean emandakoek, ordea, ordaina izango dute. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Jaiak bai, borroka ere bai...
A
nder Lizarralde.
Hasi duk kurtso berriya! Baten batek pentsatuko dik netzat iraila iya abuztun parte dela ta horren kontentu horregatik niokela. Umik hasi ttuk ikastolak betetzen, jubilatuk bazakitek zeñei beitu... Betikua! Kaka beai bueltaka berriz e. Hau erregin diskursua miño gutxiyo kanbitzen duk urtetik-urtea.Hiri ze iruitzen dik Exte?Hi yaz hirutan langille bakarra, o intako lanetik kobratzen dun bakarra! Esteban Martiarena. Motz geatu yaz , Andy. Bai, ni nak langile bakarra , miño ez hoi bakarrik. Hirutatik lana iten dun bakarrare ni nakela esatia aztu dik. (Baziok hamakina langile ( ikasle), golpe zorriyik jo gabe , bestin kontura, bapo aski bizi dena ). Kobratze kontukine, berriz , motz geatu yaz: ni nak intako lanetik, GUTXI eo EZER, kobratzen dun bakarra. Argibire hoi eman ta geo, ni difentia nazen beste froga bat emangoizuet: netzat kurtso berriya uaindik eztuk hasi, hobeto esanta, eztuk bukatu. Udara osua ( aste buruak barne ) lanin pasa dit . Gaupaseruk, atturrak gañin, parrandatik etortzen ikusi ttit (zattuztet), haurrak, pala ta arraztalua eskutan, hondartzara joten e bai, pamiliyak, monobolumena atope beteta, turismo ittea nola joten (ta tortzen) zin e 42
ikusi ttit. Ni nak, beste ne mouko astopotro batzukin batea, herriya martxan mantendu ditena (duguna). Ta uain ne (gue) ordua alletu duk . Oporreta niak (guzek). Ze iruitzeik, Xam ? Arkaitz Oiartzabal. Ze iruittuko zik ba; oporreta yuala biño bakaziyotan eongo itzala lanin ai berrin, gui beira ibilli baldin bayaz... Familiyak monobolumenakin joten ttuken bezela ibilli gattuk gu re parrandan, a tope betiak aleiya. Gaztetan furgonetak nahi ttiyeu parrandako, heldu bihurtzin monobolumenak hondartzaako, ta zartzin ze nahi yeun... ba etzekit, ta igualtxoik, kaskatugiyak eongo gattuk eta ezertako. Hoi re irailla bezela duk, urtiak jon ta urtiak torri aldatu gabe ikusi ttiyeu betiko ikasle zinak aitatxo bihurtzen, ta betiko aitatxo zinak illobakin bueltaka parkin. Hi ze Ander, attu dit ikasle garayak bukatu ote ttuken... Furgonetak monobolumenengatik aldatzeko prest? Ander Lizarralde. Egiya duk bai! Bukatu ttit azkenin estudiyuk! Beste urte pare bat ta titulua berrin jubilaziyua mango ziteken. Iraileko esamin bakarra nin ta udaran biziyik utzitako dozena erdi neuronak (uste it zazpi dila, miño bat Goizutako jaitan pentsatzen ai duk oaindik) nahiko ondo portatu ttuk. Jakingo balute profesorik ze udara pasa yaun esamiñik in gabe mango ziteken titulua, ta proyekto bezela alkolemian
makina ttiki hoitako bat diseinatzia jarriko ziteken. Justifikaziyo bezela entzun izan dit gaztiak gattukela ta hoi dena. Esteban Martiarena. Gu Goizut a lo ez ittea juten gattuken, beraz, kanpiñak, oyak, mantak ta holakui alergia geniokenez, ez genizkin gertu nahi izaten. Ta hortako zer yun onena? ba, taberna zulun eotia, jotafuego! Eroi? ni enak sekula eroi, beti bota in zitek. Goatzen nak urte batin, «guerra de las banderas» deittu ziyoten mobida harrekin, zilipurdi errak iña nazela Goizuetako partian. Udaletxeko balkoyan zon ikurrina kentzea torri zin gixonberde batzukin sesiyun hasi ta jesukrixtona montatu yun, bi eun ibili gattuken haikin parrandan. Gaurko gaztiak
esaten zuten bezela , latza! Gaur hura errepikatzia ezinezkua izango yukek, bi banduak oso aldatuk ikusten ttit. Haik prestatuo ta gu... Bukazak esldiya, Xam . Arkaitz Oiartzabal. Ta gu festatuo. Alegiya, haik prestu in ttukela azken urtitan ta gu berriz parrandan ibilli gattuk. Nola yun herriko manifetako lelo zarra? A, bai, «jaiak bai, borrok a ere bai». Bueno, hoi gutxinin kunplitzen yeu, parrandan ibiltze gattukela garbi ziok, ta borrokan... segun zenbateñoko parranda in duken borrokan aiko yaz eo ez, bakik, batzuk eanak gixotu itten ttik elkarrekin muturjoka aitzeaño. Indar berdiña jarri ber genikek beste gauza batzutako, baita irailleko krisiyak superatzeko re...
o043_on
17/9/07
14:07
Pรกgina 1
o044_on
24/9/07
17:16
Pรกgina 1