o001_on
26/9/04
20:58
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2004ko iraila 4. zenbakia
DOINU GOGORREN
ERREINUAN INDARTSU DAUDE ESKUALDEKO ROCK TALDEAK
JON TREKU Oiartzungo boxeolariarekin solasean
o002_on
25/9/04
13:33
Pรกgina 1
o003_on
26/9/04
20:30
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe
Udak dakarrena udak daroa stez bestera, udan gauza asko gertatu ohi da; batzuk erabakigarriak, gainera. Aurten, adibidez, izugarri tristatu nau Oiartzungo Udalak Oarso Telebista egoitzarik gabe uzteko hartutako erabakiak. Oraindik aurrera egiteko aukera zuen egitasmoari, “puntilla” eman diotela esango nuke. Tristatu nau eskualde honetako politikariak eta udalak, kontu honetan bederen, behar besteko neurrira ez direla iristen egiaztatzeak. OTB lau erok sortu eta geroztik bertan lan egindakoek gau-
U
zatu zuten herri telebisten esparrua euskararentzat irabaztearren. Jakin badakigu Euskal Herriak, herri gisa, bere egitura eta tresnak sortu behar izan dituela eta aurrera ere sortu beharko dituela. Badakigu, halaber, tresna horiek hasieran prekarioan sortu eta gero herriaren eta erakunde batzuen laguntzaz garatu eta normaldu direla. OTBrekin ere beste horrenbeste gertatu behar zuen. Ez da horrela izan, ordea. Ez da proiektuaren estrategikotasuna ulertu edo ez da ulertu nahi izan. Urtez
urte, proiektuaren garapenaren zama guztia bere kide eta laguntzaileen bizkar gainean egon da egungo egoerara iritsi arte. Hainbat elkartek, herritarrek eta partikularrek lagundu du telebista urte hauetan guztietan, eskerrak horiei. Udalek, gehiago gutxiago, ere bai, baina kontua telebista bat egitea zela jabetu gabe, neurria hartu gabe. Ustez diru asko zen eurentzat bi edo bost milioi urtean. Baina telebista egiteko ez zen aski. Zaudete lasai! Jaioko dira berriak... Erdaraz.
jakiteko
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 4.a (2004ko iraila) Urtea. I.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Iban Iza Publizitatea. 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.000 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Iñaki Berrio eta Leire Oiaga
28 Arrainketariak.
04 Zutabeak.
Herriz-herri arrain salmentan ibiltzen ziren emakumeak ziren arrainketariak.
Xabier Oleaga, Denis Itxaso, Itziar Navarro eta Mikel Susperregiren iritzi artikuluak.
10 Sakonduz. 0-3 urte
euskara
bitarteko haurren eskolaratzea. Elena Mendiak eta Pili Seminarioren iritziak.
40 Euskaltegiak. Azken urtetan behera joan da euskaltegietako ikasle kopurua. Horren arrazoiak argitu nahi izan ditu ONek euskararen atalean.
nagusia
15 Elkarrizketa.
15
Jon Treku: ‘Neskak aurkariak baino goxoago tratatzen saiatzen naiz’.
18
18 Klik. Comete Sarea, II. Mundu Gerrateko oroitzapenak, egunbetez.
22 Rocka. Oarsoaldeko OHARRA Abuztuko oporraldiaren ostean, esku artean duzu O N aldizkariko 4. zenbakia, iraileko alea, alegia. ON hilabetero jasotzeko 50 euroko laguntza eman behar zaio HITZAri.
musika mugimenduaren azterketa.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK Lezoko Unibertsitateko Udala (erakunde publikoak)
22
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/9/04
16:34
Página 1
iritzia Puntua
Hilzori luzea
ure eskualdeak izango omen du bere presentzia Donostiako zinemaldian, bertan erakutsiko diren bi filmeri esker. Poztekoa da. H ITZA ko kideak fin ibili dira, eskualdea kultura ekimen handi horri lotzeko haria aurkitzerakoan. Aktualitatearen zurrunbiloari eusteko trebezia ona. Esku onetan gaude. Baina, hala ere, goibeldu egin naiz berria irakurtzean. Albiste onak gertakari txar bat ekarri baitit, automatikoki, burura. “Zinealdea”, ona. OTB, txarra. Zinealdeak urtero emango ditu Donostiako Zinemaldirako, eta beste askorako, emaitzak. Proiektu ausarta, zinemagintza propioan ahula, oso ahula, den herri eta gizarte honentzat. Proiektu guztiak izaten dira ausartak asmo direnean eta hala dirudi honek ere. Denborak jarriko ditu gauzak bere lekuan, baina, esan bezala, zinemagintza propioak, zinemagintza euskaldunak, berebiziko bultzada izango badu hortik aurrera, lekurik altuena lor dezala. Horrela bada, hala ere, paradoxa gaizto batekin aurkitu gara. Ikus-entzunezkoentzako ekoizpen plataforma paregabea bertan eta eskualdea telebista propiorik gabe, edo amaigabeko hilzori luzera kondenatutako telebista, besterik ez. Berriro ere, esker txarreko patua. Alegia, gizarte zabalarentzako azpiegiturak zerbitzen eta propioak irensten. Eskualdeak, gaur egun garapenaren ildotik ondo teorizatuta dagoen bezala, behar baititu bere nortasun propioa garatzeko tresnak. Tresna horien artean ez dira garrantzirik txikienetakoak eragin sozialekoak. Eta zeinek eragin sozial handiagorik, komunikazio arlokoak baino. Gizartearen identitate zeinuak, komuntzat jo daitezkeen helburuak, irudikario kolektiboa, komunikabideen bitartez lantzen dira errazen. Ez dago eztabaidarik horretaz. Bere egunean bultzatu itxura zuen Oarso Telebistaren (OTB) proiektuak argi eta garbi zituen
G
Xabier Oleaga
HILEKO ESALDIA
Gabeziak, hobetzeko aukera bihurtu 04
abiapuntuak jarrita, eta, gaizki informatuta ez banago, Oarsoaldea Garapen Agentziak babestuta. Zer gertatzen da, bada, orain? Zergatik dago OTB geldituta?. Beno, ez diezadala inork erantzun. Badakidalako. Erantzunik errazena, gutxienez. Badakit giltzarria politikoa dela. Eta zenbaitzuen ausentziaren, “por imperativo legal”, ondorioak nabarmenak direla, besteak beste, euskalgintzan. Ausenteen lekua ez du inork bete udalet an, gizartegintzari dagokionean, eusk al identitatearen garapenerako estrategikoak diren alorretan. Politikoek oso landuta izaten duten oportunitatearen zentzu hutsez ere inork ez du leku hori hartu.
ARAZO POLITIKO-SOZIALA. Horratx, beraz, eskualdearen identitatea euskaraz garatzeko izan zezakeen tresnarik garrantzitsuenetakorik gabe geratu gara. Hizkuntzaren inguruko orekak lantzeko zein komunikabideen arteko desorekak ez handiagotzeko (bost kate nagusi gaztelania hutsean; sei, Localia kontatzen badu, eta bakarra euskaraz; bat ere ez eskualdekoa) guztiz beharrezkoa zen/da OTB. Ordez, Zinealdea ausarta izango dugu bertan, baina bertako telebistarik ez. Zentzu arruntak dio, bada, ikus-entzunezkoentzako ekoizpen gune sendo batek txoko apal baina eragingarria erraz egin diezaiokeela lekuko telebista bati. Eta, hala ere, badirudi ezetz. Izango dugula ekoizpen zentro handi bat, baina ez telebista txikirik. Horrela izango da, egoerari itzulia ematen asmatzen ez bada. Zeren eta arazoa politikoa da, bai. Esan dugu. Baina soziala ere bai. Eskualdeko euskalgintzak ez du indar sozial nahikorik politikoak beste norabide batean jartzeko. Lortu da batzuen barrenera sartzea apustu estrategikoa dela eskualdearentzat, zentzu askotan. Agian komentzitu beharko ditugu beste batzuk oportunitate bat ere badela, orain arte egin ez dutena egiteko aukera bat, eta politikoki errentagarria ere bai. Gaur egun hain hedatuta dagoen etengabeko hobekuntzaren dotrinak ere horixe dio.
o005_on
25/9/04
19:28
Pรกgina 1
o006_on
26/9/04
19:25
Página 1
iritziaartikulua
Koma
Birmoldaketa mentala
ntziola publikoen krisiak intentsitate osoarekin eztanda egin du Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernura iritsi eta hilabete gutxira. Irudiak, zinez dira tamalgarriak, batez ere PSOEren Gobernu aurrerakoiaren aldeko apustua egin zuten guzti horiei huts egin behar ez zaiela uste dugunontzat: proiektu horren alde egin zuen gehiengoa, gainera, langile xumeak dira. Hauek dira alderdi sozialistaren oinarri soziala, eta aldi berean, lehenengo pertsonan jasaten ari dira bulego hotzetan diseinatutako ontzigintzaren alorreko birmoldaketa horren ondorioa: hezur eta haragizko pertsona eta sendiak dira, ametsekin, izuekin… La Navaleko auziak, baina – auzi honetan egitura arrazoiek eta PPko azken exekutiboaren lan pozoindu eta txarrak bat egiten dute – errealitate urratu bat ekartzen digu gogora: gainbeheran dauden eskualdeak, industri-ondoko geografia malkartsuak, langabeziaren argazki orokorra, gizarte bazterketa, drogomenpekotasunen arazoa. Batzutan, zorte txarrak ere izan du eraginik. Etsipen giroa finean. Egia da ere pixkanaka hainbat ekimen publiko abian jartzen hasi direla hain beharrezkoa den susperraldirako, baina urte luzez geldirik egon dira mota honetako iniziatibak, eta birgaitzeari eustea epe luzerako egitasmoa izango da. Erakunde guztien zinezko parte hartzea eskatuko du susperraldi honek, eta erakundeekin estu-estu lanean gizarte eta ekonomi eragileek behar dute izan. Herritarren esku-hartzea ere beharrezkoa izango da, noski. Eta fedea exijituko die guztiei birgaitze prozesu honek. Fede handia. Baita erakunde arteko koordinazioa, alderdi politiko arteko liskarretatik at. Pasaialdea, Bizkaiako Nerbioi ibaiaren ezkerraldearen antzera, industria oinarri zuten Europako hainbat zonalde bezala, XXI. mendeak azaltzen dituen argi eta itzalen adierazlea da. Trantsizio eta aldaketa garaian dagoen mundu baten adierazle. Ideologiak hil egin direla esaten dutenek, ezkerra eta eskubiaren arteko pultsuak zentzurik ez duela dioten horiek, txuri-beltzeko Euskadi honee-
O
Denis Itxaso
HILEKO ESALDIA
“Gure ibilbide orria idatzita dago” (Joseba Egibar) 06
tan murgildu beharko lirateke: Euskadi honetako kaiak txatarraz beterik daude, ahanztura eta utzikeriak erdoilduak, non aukeren trena, beti berandu eta nahi baino mantsoago igarotzen den. Ibarretxe planaren edo Estatutuaren erreformaren eztabaidak urrun gelditzen zaizkie herritarrei, arrotz, biziirautearen ontzia bokanatik ihes egiten ari den bitartean. Hau guztia denbora gehiegiz gertatu da Pasaian. Baina heriotz motel hori ekiditeko garaiz gaude oraindik, baldin eta gure baitan dugun kontzientzia kritikoa lozorrotik esnatzen bada, bi hitz oinarrian: konpromisoa eta elkartasuna.
ERRONKA. Demagogia hutsak ez dauka tokirik oraingoan. Ezin da erori hondamendi ezta autokonplazientzia mezuetan. Erakundeak gure eskualdea birgaitzeko lanean ari dira, bultzada ekonomiko berri bat emateko saiakeran, enpresa aukera berriak sortzeko etengabeko erronkan, eta bestelako azpiegiturak eraikitzeko asmoarekin. Pasaiako badia Gipuzkoako kostaldeko bigarren badia garrantzitsuena izatera dago deitua. Manifestako erakusketek izan duten inpaktua ikusirik, esaterako, iturri ofizialetatik erakutsi nahi den Gipuzkoa aberatsean alde ilunak daudela antzeman dute askok. Langileek bideragarritasun planen bitartez ahal duten neurrian haien lanpostua mantentzeko borrokan dauden Gipuzkoa, Asiatik iritsitako elkarlehia basatiaren aurrean. Etsipenari aurre egin nahi dion Gipuzkoa bitalista, ahanzturatik ateratzeko asmo zuzenarekin. Emakume, gizon, heldu eta gazteen Gipuzkoa, etsipen mezuak oraindik ere errez barneratu ditzaketenak, fanatikoenek haien helburu sektarioetarako erabili nahi izango dituzten etsipen mezuak alegia. Datu makroekonomikoak zailtasunez ulertzen dituzten haiei; hilabetea amaitzeko arazoak dauzkaten haiei; bizi, lan, sentitu eta maitatu egiten duten zonaldetik joan nahi ez duten haiei, zaila da eskatzea politika demokratikoaz fida daitezen. Berezko eta kanpoko arazoek politikariei sinesgarritasun eza ekarri diete. Ontziolen krisialdiak berriz ere sentimenduak piztu ditu. Errepikatzen den arazoa da. Ontziolek martxan jarrai dezaten, konpromisoei eustea beharrezkoa da. Horrela, ezkertiar ikuspegia eta politika demokratikoa ulermen ezaren sutik aterako da, gero eta konplexuagoa den gizartean.
o007_on
26/9/04
20:26
Página 1
Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •
EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...
ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.
o008_on
23/9/04
16:07
PĂĄgina 1
iritziazenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Txuma Vazquez Aizpuru
Handik
Oarsoaldea..., non dago? riketa bat proposatzen dizuet: Gipuzkoako eskualde bat aukeratu eta ekonomiari begiratuta, ezaugarriren bat azpimarratzea. Ziur aski, kasu askotan erantzuna erraz emango genuke. Egin dezagun proba: Debagoieneko (Arrasate, Bergara eta inguruko herriak) ezaugarriren bat azpimarratzekotan, kooperatiben mugimendua etorriko litzaiguke burura; Debabarrena aipatuz gero (Eibar eta Elgoibar nagusiki) batez ere makinaerreminta; Urola Garaiaz galdetuta (Legazpi, Zumarraga...), burdina... Gurean, ordea, zein ezaugarri aipatuko genuke? Bertakook neke handirik gabe aipatuko genituzke eskualdeko enpresa nagusiak. Baina galdera horixe bera beste eskualderen bateko norbaitek erantzuten jakingo al luke? Susmoa dut Donostiaz hegoaldera kilometro batzuk egin ahala, ezer gutxi dakitela guri buruz. Gehienez ere, Pasaiako portuari buruz hitz egiten entzungo zuten. Baina, gainerakoan, gipuzkoar
A
Itziar Navarro
08
gehienek eskualdea Donostiari lotu-lotuta kokatzen dute, hiriburuaren eraginpean. Egia da hiriburuak inguruko herrietan eragina izatea nahiko arrunta dela: ikusi besterik ez dago Bilboren eragin ekonomikoa nola iristen den Bizkaiko eskualde gehienetara, eta Araban eta Nafarroan ere gauza bera gertatzen da. Gipuzkoan, ordea, bestelako eredua antzeman dezakegu. Izan ere, eskualdeek beren dinamika dute, hiriburuaz bestelakoa. Ezin dugu ukatu Donostiarekin harreman estua dugula, baina horrek ez du esan nahi eskualdeak dinamika ekonomiko propiorik ez duenik. Aspaldi industri gune garrantzitsua izan ginen, baina ekonomi krisiak gogor jo zituen eskualdean nagusi ziren industri sektoreak. Egun, krisi garaiak gaindituta, poliki-poliki ari gara berriro enpresak geure industrialdeetara erakartzen eta gure ekonomi jarduera esparru berrietara zabaltzen, etorkizunean nor izateko oinarriak finkatu nahian.
o009_on
26/9/04
20:33
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. EHGAM taldeak antolatuta, Euskal Herriko Les-gay kanpaldia izan zen Oiartzungo Arritxulo aterpetxean iraileko lehen asteburuan. Arrakastatsua izan zen ekimena: parte-hartzaile asko bildu zituen, eta, gay eta lesbianen eskubideen aldeko borrokan, urrats eraginkorra suposatu zuen.
GORA. Kostata, baina Trintxerpek eta Pasai Donibanek TKE Ligan jarraitzea lortu dute. Zorionak !
Illunbeko arraunlariak. U.E.
GALDERA. Oiartzunen ez ezik, noizko autorik gabeko eguna eskualdeko beste udalerrietan?
Hemeroteka Mikel Olaziregi ( Donostiako Zinemaldiako zuzendaria)
Olaziregi, bost kolpetan Urtero bezala, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregi antxotarraren hitzek oihartzun handia izaten dute iraileko egunkarietan. Elkarrizketa asko eman ditu Olaziregik hilabete honetan; hona hemen horietako pasarte esanguratsu batzuk. Egun murrizketa. “Ez dut uste aurtengo edizioan izandako egun bateko murrizketak garrantzia handirik duenik”. (...) “Ez da ekoizpen kopuruaren arazoa, egun bat gutxiago izan arren iaz baino film bat gehiago eskainiko baitugu aurten. Kontua da zinemaren industria krisian dagoela et horrek sektore osoa ukitzen duela, Zinemaldia barne. Publizitate sarrerak jaitsi egin dira azken urteotan, telebistetan, bai orokorretan eta bai digitaletan, gero eta zinema gutxiago programatzen denez banatzaile independenteek arazoak dituztelako”. (...) “Zinema guztietako joera da hori. Cannesek egun bat gutxiago izan du; Berlinek orain dela bi urte gauza bera egin zuen”.
1
Film aukeraketa. “Gogorra da. Askotan zinema errealitatearen ispilu da, eta aurtengo aukeraketa pertsona askoren kezken adierazlea dugu; XXI. mende hasierako munduko mapa, gatazken mapa bihurtu dela jabetu den pertsonen kezkak, alegia”.
2
Vargas LLosa epaimahaiburu. “Zinemaldia bezalako apustuak pluraltasunean oinarritu behar dira. Era guztiko ahotsak entzun behar dira. Pelikula bat ez da hautatzen bere edukin politikoarengatik, bere kalitatearengatik baizik. Eta gauza bera gertatzen da epaimahaiarekin”. (...) “Dudarik gabe, Vargas Llosari elementu politikoa gehitu behar diogu; Baina Zinemaldiak ikuspegi zabala izan behar du, eta horren barruan hitza eman behar zaio zerbait esaten duenari”.
3
Woody Allen. “Aurtengo edizioan Woody Allen egon izana ez dut lorpen pertsonal gisa hartzen. Gauzak ez dira horrela”. (...) “Talde lana da hau”. (...)
4
Euskara. “Inolako konplexurik edo paternalismorik gabe sartuko genuke Zinemaldiko Sail Ofizialean euskarazko film bat. Ni neu asko poztuko nintzateke, horrek nolabaiteko normalizazioa ekarriko lukeelako”. (...)
5
hONa
Plazako argazkia adu gure herriko plaza nagusiak argazkia. Aurkitu egin behar, hori da kontua. Paisaiak, lekuak eta pertsonak ikuspegi fotografiko batetik behatzen ditugunok – hauen plano dotoreena edo eta esanguratsuena bilatu nahiean – zorte pixka batekin topatzen dugu. Aspaldi topatu nuen nik, baina ez nuen argazkirik atera. Nire herriaren argazkia puntu konkretu horretan zutik geratzen naizen bakoitzean ikusi baino sentitzen dut. Zubitxoko aldapa bukatu eta plaza hasten den gune konkretu hortan nabaritzen dut plano indartsu honen eragina: goiko eliza eta behekoa, udaletxea, estankoko etxe luzea, plaza bera dena elkarren gainean… Lezoren Starlux-a; dena konzentratzen den gunea. Santakrutz bezperako danborradan egin nuen nire azken gogoeta puntu honetan. Beti iruditzen zaigu gure denbora dela balio duen bakarra. Aitonak beti aiton izan direla eta antzineko gauzak gaizki eginak edo bukatu gabeak direla; gu garela pro-
B
tagonista bakar eta perfektoak. Orain ehun urteko jaietako plazako argazki zahar bat hartuz eta bertako pertsonak ongi begiratuz, pentsatzen dut herrian beti egon dela mozkor bat, zelebre bat, kontakatilu bat, dena ematen duen militante bat, kuadrila sano eta umoretsua, haur bihurria, herriko tontoa, kabroia, olerkari bat, kirolari aparta bat, inoiz zinean ikusiko ez den maitasun istorio ederra, eta egunerokotasunean eta gauz ttikietan heroiak izan diren estatuarik gabeko gurasoak. Puntu honetan nire herriko motorra sentitzen dut. Gure iragan-orainaldi-etorkizunaren pultsoa. Denbora bat da. Kapituloak guk jartzen dizkiogu hobeto ulertu edo esplikatzeko. Eta pertsonak beti berdinak dira. Hala ere, puntu honetan sentitzen dut nire pertsona pixka bat hobetzeko gogoa eta, nola ez, lezoarrak – bakoitzak bere berezitasunean– daukan onena gure herriko denboraren gurpilean transmititzeko grina.
Mikel Susperregi
09
o010_11_on
23/9/04
12:47
Página 1
iritziasakONduz
Ikastolara noiz? Jaio ahala? Elena Mendia Epelde Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen
HAURREN ESKOLARATZEA
Hezkuntzako ikasketa burua da Elena Mendia orain dela bost urtetik. Urte asko daramatza haur-heziketaren munduan etengabeko lanean.
Hezkuntza
Ikastetxeetan ikasturtea hasi berri denean, bada txikienen eskolaratzearen inguruan iritzi kontrajarririk. Beharrezkoa al da 0-3 urte bitarteko haurtxoak ikastetxera joaten hastea? Zeintzuk dira alde on eta txarrak? Eraginik al du gaztetxoenen etorkizunean? Hona hemen bildutako bi hausnarketa.
10
Baina, ikasten ote dute zerbait urtebete egin gabeko txikiek ikastolan? Ahal izanez gero, behinik behin, ez ote da hobe etxean bertan geratzea adin txiki horietan? Ez ote gara mozorrotzen ari gurasoek duten umeak zaintzeko beharra, umeek behar duten heziketa beharrarekin? Gure umetan ez al gintuzten hezi eskolara dexente geroago bidalita? Hain gaizki hezi al gintuzten gure gurasoek?” Halako hamaika entzuten dira hor barreneko bazterretan. Ez naiz ni urrutiko unibertsitateetan masterrak eginez ibili halako galderei erantzuteko, baina irakaskuntzan eman-
“
IKASTOLA
Haurraren nortasuna landu eta bultzatu behar du era sistematikoan, haur bera autonomoa izan dadin
dako urteek galdera horien gainean gogoeta batzuk egiteko ausardia ematen didate. Dudarik ez dago haurraren lehenengo urte hauek garrantzia ikaragarria dutela bere garapenean. Urte horiek markatuko dute haurraren izaera: genetikoki duenaren gainean joango da zizelkatzen bere nortasuna. “Lehendik ere hala izango zen, ordea –esango du baten batek–, eta hori familia barruan egiten zen”. Eta, hala dioenak, egia dio gainera. 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurren Haur Eskolak arautzeko Hezkuntza Sailak orain dela urte eta erdi atera zuen dekretuak berak hala zioen arrazoiak azaltzen hasita: “Familiari dagokio, lehenik eta behin, haurra heztea, familia baita haurra gizarteratzen lagunduko duen eragile nagusia. Izan ere, familiaren eraginaren bitartez sendotzen eta azpimarratzen dira haurraren nortasuna egituratuko duten oinarrizko balioak, haurraren adimen-gaitasuna eta afektibitate-gaitasuna.” Zer funtzio du, beraz, ikastolak adin txiki hauetan? Bada, hain zuzen, gainontzeko adinetan duen funtzio bera: familian ezinbestean ematen ari den heziketaren osagarria izatea. Entzuten da, oraindik orain, haurtzaindegia ireki dutela batek daki non, edo harakoak dioen han. Ez da, baina, izen egokia: ikastolak ez ditu haurrak zaindu behar (hori ere bai, jakina), hezi egin behar ditu. Bururatzen al zaio inori familiaren bat non haurra zaindu bakarrik egiten den? Alegia, familia bat non haurrari ez zaion hitz egiten? Non haurrari ez zaion haren autoestimua bultzatuko duen maitasuna ematen? Edo familia bat non haurrari ez zaion haren askatze eta autonomia eragiten, giro goxo eta segurua tarteko, amaren maga-
o010_11_on
23/9/04
12:47
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Haurrak ezagutu letik gero eta joan etorri handiagoetara eta ausartagoetara bultzatuz?
BETEBEHARRA. Beste hainbeste gertatzen da, beraz, ikastolarekin ere. Adin txiki hauetan badu betebehar hezitzaile zehatz eta garrantzizkorik: haurraren nortasuna landu eta bultzatu behar du era sistematikoan, haur bera autonomoa izan dadin: bere buruan ziurtasuna izanik, kanpoko egoerek eskatzen dioten soluzioak bilatzen lagundu behar dio, eta laguntza eskatzen ere erakutsi behar dio. Finean, haurra aurrera egiteko eta gozatzeko gai izan dadin bilatu behar du. Eta hori, gainera, beste txikiekin egoteko eskatzen duen elkarbizitzan oinarrituta: egoera, momentu, erronka... desberdinen aurrean, besteenganako errespetu, kooperazioa eta kritikotasuna garatuz; beste gainontzekoak entzutera ohituz, haiekin enpatia bilatzera lagunduz, eta baikor izatera bultzatuz. Ez da gutxi, beraz, ikastolak landu eta eskaini behar duena. “Eta hori, ezin da familian bakarrik egin?�, galdetuko du baten batek segur aski. Jakina baietz. Hala izan da denbora luzean; ez dezala inork pentsa, beraz, gaizki ari denik haurrak urte eta erdi izan eta etxean berarekin batera baldin badu. Baina hori esan eta aitortzearekin batera, jakin badakigu ere gizarteak aldaketa sakonak izan dituela: aurreko mendean hasitako prozesuak itzulezina ematen du, eta, zorionez, etxetik kanpoko lanak gizonezkoak zein emakumezkoak harrapatzen ditu. Era berean, aurreko arrazoi bera tarteko akaso, jaiotze tasak behera egin du. Gure gurasoon garaian gizarteratzeko aukera familiak berak ematen zuen: senide ugariko familiak ohikoak ziren, eta etxe berean belaunaldi desberdinen elkarbizitza arruntagoa zen. Gaur egun, ordea, hori horrela ez izateaz gainera, familia eredua bera ere ari da aldatzen: familia gurasobakarrak gero eta ugariagoak dira; bikote eredua ere ez da lehengo bera. Horrek guztiak, alegia, guraso biak etxetik kanpo lanean aritzeak eta senide gutxiago etxean izateak, zaildu egiten du lehendik familiak betetzen zuen eginkizun hezitzailea. Hutsune hori da, hain zuzen, haur eskolek eta ikastolek betetzen dutena adin tarte txiki hauetan zabaltzen duten hezkuntza proiektuekin. Esan gabe doa, gainera, bistan da, proiektu hauek euskararen normalizazioaren alde lanean jarduteko hezkuntza proiektuak izan behar dutela, gure herriaren integrazioaren aldeko izango badira. Ez da gutxi!
Pilar Seminario Irakaslea, pskilogoa eta haurren prebentzioan trebatua. Errenteriako amagandiko edoskitzeari laguntzeko taldeko koordinatzailea da.
-3 urtetako haurrei eskolako ateak zabaldu zaizkie. Batzuentzat aurrerapen edo lorpen handia izan da. Baina, nire galdera da: lorpena, norentzat? Haurrentzat? Politikoentzat? Maisu eta andereĂąoentzat? Gurasoentzat? Kontuan izaten badugu haurrekin egiten denak gizartean ondorioak ekarriko dituela, gure gizartearentzat haurrak hain goiz eskolara eramatea ez da onuragarria izango. Osasun eredutik haurren beharrak ezagutu eta bete behar ditugu. Ezin dugu ahaztu gaurko haurrak biharko helduak izango direla. Haurrak behar duena ez da eskolara joatea eta sozializatzea, oraindik berekiko identitaterik ez duenean ere; ez eta bere amarengandik edo bere zaintzaile nagusitik bereiztea ere, ezin duenean ulertu, ezta onartu, separazio hori; ez da bere premia eskolako heldua beste haurrekin konpartitzea. Ez du zergatik ere beste txikiekin borrokatu behar jostailuak hartzeko (adin honetan jostailu guztiak bereak dira, konpartitzeko zentzua ulertzeko gaitasunik ez daukalako). Eta zer egin dezakegu? Gurasoek lan egin behar dugu eta..."beraiei ez zaie gaizki etorriko beste haurrekin egotea, arau batzuk ezagutzea...". Bi puntu aztertu nahi ditut jarraian: Batetik, egia da gure gizarte produktibista eta lehiakorrak ez dizkigula behar ditugun laguntzak eskaintzen gure seme-alabak nahi bezala hazteko. Elkarte batzuk ( Sortuz, APIR...) borroka honetan sartu gara, eta saiatzen ari gara, beste herrialdeetan egin duten bezala, laguntzak lortzen: amatasun baimenak luzatu, amatasuna baloratu, gurasoei prestakuntza gehiago eman... Hala ere, haurra hain goiz eskolara eramatea erabakitzen badugu, jakin dezagun gure
0
beharra, helduen beharra, betetzen ari garela, baina ez haurrena. Hau jakiteak guri nahiz haurrei lagunduko die, errazago ulertuko ditugulako beraien erreakzioak eta jarrerak eta saia gintezke bizi dituzten egoera zailak orekatzen. Bestetik, ezin dugu haurraren eboluzio naturala bortxatu ondorio kaltegarririk gabe. Eta ikastetxean, nahiz eta maisu eta maistren maitasuna eta entrega izan (horren testigu naiz), guneak berak, ezin du haurren erritmo naturala errespetatu. Eta ondorio hauek haurrek, gurasoek eta gizarteak jasango dituzte. Haurra dudatsu, pertsonalitatez ahul eta autoestima gabe hazi daiteke, bideratu ezin dituen egoerei aurre egin behar dienean. Eta osasuntsuak ez diren baliabideak erabiltzen ikasiko du mundutik defendatzeko. Gurasoak txiki erasokor, gaixo eta zapuztuekin aurki daitezke. Gizarteak aurre egin beharko dio haurren mota guztietako gaixotasunei (bai fisikoak zein emozionalak) gaur, txikia denean, eta etorkizunean.
GURASOEI. Zuen txikiak beha itzazue. 8 hilabetekoak, 2 urtekoak... Behatu eta erantzun galdera hauei: beste haurrekin jolasten du, edo eta besteengana soilik jostailua kentzera hurbiltzen da? Zenbat denbora egon daiteke bere adinekoekin lasai jolasten? Nola konpontzen ditu harremanetan sortzen diren arazoak? Badakit ez dela erraza, jadanik bizitzak asko kutsatu gaitu, baina saiatu bere begiekin ikusten eta ez engainatu zeuen buruak. Eta ez ahaztu: zuek zarete lehen hezlariak. Ez utzi, batez ere aro honetan, zuen ardurak besteen eskutan. Zuen seme-alabak eta gizartea izango dira irabazle. 11
o012_on
26/9/04
18:54
PĂĄgina 1
nagusia
PILOTU
izan nahi baduzu... Errenteria-Oreretako Albatros elkarteko kideek afizio bitxia dute: aeromodelismoa. Larunbatero doaz San Markora hegazkin txikiekin gozatzera Testua: Lorea Muguruza Argazkiak: IĂąaki Berrio
arunbat goizetan, eguraldia lagun duela, inork S an Marko aldetik buelta bat ematen badu, motor hotsa adituko du zeruan. Ezin esan soinua erosoa denik, baina hegazkin txikien hegaldi askea ikustea oso entretenigarria da. ErrenteriaOreretako Albatros Aeromodelismo Elkarteko kideak dira. Beraun aldetik San Markora igotzen bazarete, gotorlekura igo aurretik dagoen bidegurutzean eskuin aldeko bidea jarraituz gero, bertan dago elkartekoen pista. Astebururo elkartu ohi dira: batzuk abioiak nola erabili ikasteko, besteak akrobaziak egiteko eta, besterik gabe, ikustera, baita berriketan aritzera joaten denik ere bada. Orain zazpi urte sortu zuten elkartea Errenteria-Oreretako Udalaren laguntzarekin. Hasieran bost lagun besterik ez ziren arren, gaur egun, 45 bat kide dira. Beraungo futbol zelaiaren parean
L
12
Fitxa EZAUGARRIAK Izena. Feiseler FI 156 Stoech
Camoflage. Historia. Alemaniarrek II. Mundu
Gerran erabilitako hegazkina. Hegaldi oso motela zuen, eta ezin zuen armamentu
gehiegirik eraman. Hegaldi laburretarako, ona. 36ko Gerran mota honetako hegazkinak egon ziren. Gernika bonbardatu zuten hegazkinen artean zeuden hauek. Irudiko erreplikak, lur hartzea egiazko hegazkinen modu beretsuan egiten du.
26/9/04
18:54
Página 2
aisianagusia dute beren lokala eta ONek bertan egin du hitzordua Antonio Benjumea elkarteko presidentearekin. Iritsi bezain pronto, bertako hegazkinen inguruko hamaika xehetasun azaldu ditu, baita eraikitzen ari direnak nola egiten dituzten kontatu ere. Adibidez, Antoniok bere kabuz hainbat plano egin ditu benetako hegazkin baten argazkietan oinarritu ondoren. Egiazko hegazkinaren berdina eraikitzen ari da; urtebete-edo igaroko duela esan du, baina gustura ari omen da: “Aeromodelismoa ez da hegazkinak hegan jartzea soilik. Lehenago ere ikertu eta eraiki behar da. Dena den, egun plastikozko hegazkin bat erosi eta besterik gabe hegan egitera joan zaitezke. Gainera, jende gehienak nahiago izaten du hori egitea. Baina oinarrian hori baino gehiago da”. Antonioren hitzak entzun ondoren, agerian gelditzen da ikerketa lan sakona egin dutela hegazkin bakoitza eraiki aurretik, baita xehetasunak oso kontuan dituztela ere. “Eraikitzea erraza da. Gauza bat bestearekin kolatu, margotu eta abar egin ditzakezu, baina hegazkinak gero hegan egin behar du”. Honek guztiak dedikazio handia eskatzen duenez, askok nahiago izaten omen dute plastikozko hegazkina erostea.
SAN MARKORA. Berandua-
o012_on
EGOITZATIK ZERURA Tentuz prestatzen dituzte Albatrosekoek hegazkinen erreplika txikiak. Historia eta mekanika eskutik doaz. Horren adierazle dira elkarteko kideek larunbat goizetan izaten dituzten hegaldi eta hegaldi arteko solasaldiak. Gutxi dira, baina erraietan daramate aeromodelismoa.
go, autoa hartu eta San Markoko pistara joan gara. Bertan lau lagun daude hegan egiteko hegazkinari azken ukituak emanez. Batek hegalak jarri dizkio, besteak depositua eskuzko bonba batekin erregaiz bete du eta beste biak aita-alaba dira: aita alabari hegazkinarekin nola hegan egin erakusten ari zaio. Antoniok irribarre egin du egoera ikustean. “Hauek guztiei, elkarteko kide gehienei bezala, nik erakutsi diet”, esan du. Kide bakoitzak tresna ugari ditu eta, garestia dela dirudien arren, Antoniok buruarekin ezetz 13
o012_on
26/9/04
18:54
Página 3
nagusiaaisia
Fitxa 1
Fitxa 2
EZAUGARRIAK Izena. Bleriot XI Historia. Mantxako kanala
EZAUGARRIAK Izena. Piper CUB J-3. Historia. Bizikletak fabrikatzen
zeharkatu zuen lehenengo hegazkina izan zen. XX. mendearen hasieran, erakustaldi batetan egon zen Donostian. Ez zituzten asko eraiki. Prototipo antzekoa zen. Hegazkin hau beste antzeko batzuk eraikitzeko oinarri izan zen. Hegaldi motela du, eta motore txarra.
zituzten AEBetako bi anaiek eraiki zuten. Hasieran, AEBetako ejerzitoak erosi zien bi anaiei hegazkina egiteko eskubidea. Beranduago, ordea, mundu guztian zehar zabaldu ziren. Oso ezagunak izan ziren. Erreplika txikiaren itxura egiazkoarena bezalakoa da. Motorra kanpoan du, lehenago ez baitzegoan motorrak hozteko tramankulurik.
egiten du. “Hegazkinik sinpleenak 300 euro balio ditu, eta nahikoa izaten da. Gero, eraikitzen hasi nahi baduzu edo bestelako hegazkinen bat nahi izanez gero, prezioak gora egiten du”. Pistan lau lagun ikusita gure eskualdean zaletasun handia ez dagoen itxura ematen du, eta susmoak egia direla adierazi du Antoniok: “Gipuzkoan bi edo hiru talde daude bakarrik. Guk Donostiatik, Hernanialdetik, baita Irun aldetik datorren jendea ere jasotzen dugu gure baitan, eta 45 kide gara soilik. Hori dela-eta, alokatu genuen lur zati hau San Markon, erraz irits zedin jendea”. Pista ez da batere handia. Gainera, alde batera sakonunea dauka, azpian gotorlekura igotzeko bidea baitago, eta bestean, berriz, belarrez jositako zelai bat.
14
1
2
Hegazkin asko eroriko ziren ingurumari horietan, baina nola topatuko ote dituzte? “Horregatik da kirola ere bai! Behin abioia erori ta, topatu egin behar da, eta sarritan orduak eta orduak igarotzen ditugu bila”, azaldu du presidenteak. Behin zazpi hilabetetan galduta egon zen hegazkin bat aurkitu zuten parapentean zebilen lagun baten laguntzarekin. Dena den, hainbat arau dituzte hegazkinak gal ez daitezen edo arazorik suerta ez dadin: sakonunea den tokian ezin dute akrobaziarik egin, behera eroriz gero, autoren bati kalteak egin edo oinez dabilen edonor zauritu baitezakete. Akrobaziak egiteko lekua beste
aldeko zelaia da. Horrez gain, pista gainean ezin da hegan egin jendea badago bertan. Halako batean, hegan ari den hegazkin baten motorra gelditu egin da. Pilotua urduri jarri da eta elkarteko helduenei zer egin galdezka hasi da. Pixkanaka-pixkanaka abioia pistarantz ekar dezan esan diote, emisoratik zein agindu eman ere adieraziz. Azkenean lur hartu du hegazkinak inolako kolperik jaso gabe. Mutilak irribarre egin du.
TR E B E Z IA. Jende askok heldu bihurtu diren haurrak direla pentsa dezake hegazkinekin jolasean dabiltzala ikustean, baina
horren atzean ordu askotako lana eta trebezia ere badaude. Gainera, elkarte itxi bat ez direla adierazi nahi dute eta deialdi berezi bat egiteko ere eskatu diote ONi: “Inork hegazkin bat erosi behar badu, mesedez, etor dadila lokalera eta zer erosi aholkatuko diogu; ez diogu deus eskatuko trukean”. “Izan ere, sarritan telebistan agertzen diren iragarkietan gauzak oso politak izaten dira, baina gero agian ez dute hegan egiten eta jendea etsitu egiten da, aeromodelismoa alde batera utziz”, esan du Antoniok. Beraz, inork inoiz, pilotu izatea amestu badu, baina bizitzak hura izateko aukerarik eman ez badio, badaki beste era bateko pilotua izateko aukera baduela hemen, etxetik gertu, eskualdean bertan.
o015_on
26/9/04
20:34
Página 1
kirolanagusia
JON TREKU boxeolaria
“
Neskak aurkariak baino goxoago tratatzen saiatzen naiz” Testua: Eihartze Aramendia eta Goiatz Labandibar Argazkiak: Lander Garro
on Treku oiartzuarra boxeatzailea da. 25 urteko gazte honen zaletasuna ez da ez ohikoena. Futbola, esku-pilota edota txirrindularitza horren ezagunak diren Euskal Herri honetan, berak kasik telebistaz soilik ezagutzen dugun kirol batean aritzea erabaki zuen. Hauxe da Jonek ONi kontatu diona.
J
Zer egiten du oiartzuar batek ring gainean?
Zer egiten duen? Ba ahal duena! Kirolen bat egin behar izaten dugu denok eta nik hau aukeratu nuen. Gustura hasi nintzen boxeoan eta gustura segitzen dut momentuz. Nondik nora zaude boxeoaren munduan? Txikitan ez al zitzaizun futbola gustatzen?
‘ZAMORITA’ ETA JON. 25 urte dauzka Jon Treku Azpiroz boxeolari oiartzuarrak. 19rekin hasi zen kirol horretan. Ordudanik, haren entrenatzailea Alfonso Zamora Zamorita da.
19 urterekin hasi nintzen, soldaduska egitera joan nintzen urte berean. Gehien bat kuriositatez hasi nintzen, baina orain arte jarraitu dugu eta nahiko gustura ari gara. Nik lehen kirol asko egiten nuen, futbola, pilota eta beste kirol batzuk probatuak neuzkan eta zeozer desberdina probatu nahi nuen, nahikoa aspertua nengoen kirol horiekin, eta. Anaia lehendik boxeoan ibilia zen eta kuriositatez, halaxe hasi nintzen. Hasi, eta gaur arte. Etxean, lagunek,... zer esan zuten boxeoan hastekotan zinela azaldu zenienean? Harritu egingo ziren akaso...
Bai, bai. Hasiera batean nik ez nuen lehenago boxeoaren munduan ezer egina, eta izutu ere egin ziren! Baina orain jarri dira eta ohituta daude, jada boxeoa gauza normal gisa ikusten dugu familian. Nola oroitzen duzu ring gainera lehiatzera lehen aldiz igo zineneko hura? Non eta noiz izan zen?
Oso gaizki. Oso gaizki pasa nuen zeren oso urduri jarri bainintzen. Lehendabiziko aldia zen, eta oraindik ez nekien oso ondo zertan sartua nintzen eta zein kirol mota zen. Gainera, akordatzen naiz egun hartan nik eta beste batek debutatu genuela; nik azkenekoa jokatu behar nuen eta bera atera zen lehendabizikoa. Muturra txikituarekin etorri zen gizarajoa. Eta, noski, nik panorama hura ikusi nuenean “mekabendios” esan nuen. Baina joan beharra tokatu zitzaidan... 1999an izan zen, urria inguruan, Gijonen (Asturias). Zein duzu entrenatzailea?
Betitik eduki dudan entrenatzailea Alfonso Zamorita deitzen diotena da. Boxeatzaile askoren entrenatzailea izan da eta hor jarraitzen du. Berarekin nabil momentuz. Zertan oinarritzen da zure entrenamendua?
Eguneko bi egiten ditut, bata eguerdian: zazpi kilometro inguru 15
o015_on
25/9/04
16:17
PĂĄgina 2
nagusiakirola egiten dut lasterka. Bestea, arra-
tsaldekoa da, gimnasiokoa hain zuzen ere. Nolakoa da Jon Trekuren bizitzako egun arrunt bat?
Goizean 07:00ak aldera esnatu et a lanera joaten naiz. Gero eguerdian, lanetik atera eta korrika ibiltzera joaten naiz, ordu betez edo. Etxera etorri, bazkaldu eta berriz ere 14:30ak aldera, lanera. Arratsaldean 18:30ak aldera ateratzen naiz lanetik eta gimnasiora. Han bi ordu, bi ordu eta erdi inguru pasatzen dut ahal dudan guztia emanaz. Honelakoa litzateke nire eguna. Balantzea egin behar bazenu, zein gauza on eta txar ekarri dizkizu boxeoak?
Txarra, esango nuke hasieran komentatzen aritu garen familiaren aurkakotasun hori, familiak gaizki xamar ikusi baitzuen boxeoan hastearena... Txar bakarra horixe. Eta ona, gauza asko. Niri gustatzen zaidan kirolean nabilela, egunero egiten dudala kirola bi bider, gorputza asko zaindu behar dela eta gogortu egin behar dela. Boxeoaren munduan nola hasi zinen kontatu diguzu. Baina amaiera, ikusten al duzu?
Amaiera askotan ikusi izan dut. Ordu asko dira entrenatzen eta nik lana egiten dudanez, leher egina etortzen naiz egunero etxera. Askotan uzteko gogoa ere ematen dit, baina egun pare bat pasatzen ditudanean entrenatu gabe, berriz “monoa� sartzen zait, berriz jotzeko gogoa. Amaiera ez dakit noiz izango den, momentuz gustura nago. Nola ospatzen dituzu garaipenak? Eta ahaztu galdutako lehiak?
Irabazten dudanean, hurrengo egunean ederki afalduaz eta parranda ederra eginez ospatzen dut. Galtzen dudanean, berriz, ahalik eta gutxien pentsatuaz borrokaldi hartan ahazten siatzen naiz. Gaur-gaurkoz, ondorio fisikorik utzi al dizu boxeoan aritzeak? 16
o015_on
25/9/04
16:17
Página 3
kirolanagusia
Ez, ez, momentuz ez dut ezer. Medikuarengana maiz joaten gara. Golpe txarren bat hartu badugu, entrenamendu nahiz borrokaldiren batean, segituan medikuarengana joaten gara eta azterketa egiten dugu goitik hasi eta beheraino. Boxeatzaile askok sudurra kendua dutela badakigu. Lehenengo aldiz lehiatzean kendu behar al da?
Ez, nahi duenak kentzen du. Nik ez dut kendua. Askotan kentzearen arrazoia hasiberritan sudurra ez dagoela golpeak hartzera ohitua da, eta orduan odol asko botatzen dela. Hainbatentzat boxeoa ez da kirola. Askoren ustez biolentzia ekintza baino ez da...
Nik ez dut biolentzia bezala ikusten. Boxeoan ulertzen ez dena golpe asko hartu behar direla da. Hori denok ikusten dugu. Nik kirol bezala hartzen dut, baina zuk
esan bezala, jende askok ez. Eta nik ezin dut ezer egin horren aurka. Bakoitzak bere iritzia du eta bere pentsatzeko era. Beraz, zer da zuretzat boxeoa?
Niretzat, boxeoa bizitzeko era bat da. Nire bizimoduan sartua dago. Askok ez dute hori ulertzen. Boxeoaz apenas dakigunontzat ikastaro ttiki bat eskatuko genizuke, mesedez. Zeintzuk diren oinarrizko arauak, puntuaketak...
Puntuazioak golpeen arabera izaten dira: zuk bestearen aurpegian zenbat golpe ematen dituzun. Gerritik gora jo behar da, gerritik behera inoiz ez. Goizuetako jaietan bertsoboxeo saioa egin zenuen Zuhaitz Lizarralde bertsolari oiartzuarrarekin batera. Nondik nora sortu zen burutazio hura?
Niri okurritu zitzaidan eta neronek antolatu nuen. Telebistan, estro-
Azkar-azkar Afizioa. Lagunekin parrandan
ateratzea. Ofizioa. Igeltseroa. Bizitzeko toki bat. Oiartzun. Aurkari bat. Oscar De La
Hoya. Amets bat. Boxeolari gisa,
Europako txapelketa irabaztea. Bestela, bizimodu osasuntsua.
“
Niretzat boxeoa bizitzeko era bat da. Nire bizimoduan guztiz sartua dago. Askok ez dute hori ulertzen”
“
Askotan min handiagoa hartu dut arerioen kolpe batekin baino, bizitza beraren beste batzurekin”
padetan, antzeko zeozer ikusi nuen. Hortik atera nuen bertsoboxeoaren ideia. Borrokaldia bukatzen zenean bertsolariak igotzen ziren ring gainera eta borrokaldian pasa zenari buruz bertsoak botatzen zituzten. Nahiko polit a atera zen, jendea gustura geratu zen. Egun hartan Georgiako txapelduna nuen arerio. Egongo da arerioaren golpeak baino mingarriagoa den gauzarik...
Bai, asko-asko. Nik behintzat askotan min gehiago hartu dut arerioaren golpe batekin baino, bizitzako beraren beste batzurekin. Neskekin arerioekin baino xamurragoa izan zara, noski.
Jajaja... hala uste dut behintzat! Saiatzen gara behintzat, baina ez dugu arrakasta handirik... nik uste zeozerk huts egiten duela hor. Ni ahalik et a goxoen port atzen naiz... ez dakit beraiek zer esango duten, baina...
17
o018_on
25/9/04
16:06
PĂĄgina 1
nagusiaklik
askatasunaren
BIDEA II. Mundu Gerratean, soldadu aliatuak nazien hatzaparretan ez erortzeko Comete Sarea sortu zen; omenaldi gisa, urtero, ibilaldia egiten da IĂąigo Arizmendi Datuak. 1972. Errenteria-Orereta. Ibilbidea. 18 urte zituenetik El
Diario Vascoko argazkilaria da. Hainbat argazki
lehiaketetan parte hartu du, baita sari asko irabazi ere.
18
AUTOBUSETIK JAITSI BERRIAK. Urdaburu Mendigoizale Taldekoek urtero lagun tzen dute Comete Sarekoak izan zirenak omentzeko ekitaldia nahiz ibilbidea antolatzen. Errenteria-Oreretatik UrruĂąaraino joateko autobusa atera zen. Irudian, Urdaburukoak autobusetik jaitsi eta berehala, irrifartsu eta ibilbideari ekiteko prest.
o018_on
25/9/04
16:06
PĂĄgina 2
kliknagusia
HILERRIAN OMENALDIA ETA ADISKIDANTZA BAZKARIA. Comete Sarea europa osotik zehar barreiatua zegoen. Euskal Herrian ere: naziek hegazkin aliatuak botatzen zituztenean, bizirik irteten ziren abioi-gidariei Bidasoa zeharkatzen laguntzen zieten Sareko euskaldunek. UrruĂąako hilerrian omenaldia egiten zaie urtero boluntario izandakoei; ondoren bazkaria. Errenteriako Urdaburu Mendigoizale Taldekoek antolakuntzan laguntzen dute.
19
o020_on
25/9/04
16:07
Pรกgina 1
nagusiaklik
BIDASOA ZEHARKATZEN.
II. Mundu Gerran Hego Euskal Herria zonalde neutrala zen. Horregatik zeharkatzen zuten indar aliatuetako soldaduek, Comete Sareko boluntarioekin, Bidasoa ibaia. Irudietan, joan den irailaren 11n, mendizaleak eta Europa osotik etorritako soldadu ohiak eta senideak Cometeren ibilbidea egiten.
20
o020_on
25/9/04
16:08
Pรกgina 2
kliknagusia
21
o022_on
26/9/04
19:52
PĂĄgina 1
nagusiamusika
ROCKAREN taupadak
Gaur egun eskualdean rock musika nola dagoen aztertu du ONek, bai taldeei dagokienean, bai lau herriei dagokienean; hona jasotakoak Testuak: Urko Etxebeste-EĂąaut Gantxegi Argazkiak: IĂąaki Berrio
gunkarietako agendetan, asteburutan batez ere, musikaren atalean hainbat kontzerturen zerrenda ikus daiteke. Oarsoaldean ere musika emanaldi ugari egoten dira, horien artean, rocka. Izan ere, 80. hamarkadaren hasieratik etengabeko hazkundea izan du rock mugimenduak eskualdean: taldeak, kontzertuak, fanzineak, irrati saioak... Milaka gazte, eta ez hain gazte mugitu da doinu gogorren erreinuan. Batzuk, musikari bezala, oholtza gainean. Beste asko eta asko, ikusle bezala. Baina talde izen ezagunen atzean hainbat eta hainbat ordutako lana dago, itzalean, egunez-egun entsegu lokaletan. ONek, hauen berri jakin nahi izan du, eta horretarako eskualdeko mota ezberdinetako lau talderekin egon da. Horra jasotako iritziak.
E
22
LAU TALDE, HELBURU BAT. Harlax, Jauko Barik, Nova eta Hira taldeetako ordezkariekin bildu da ON. Novako hasiberriak kenduta, beste hiru taldeek bina disko dauzkate. Eskarmentu handia dute musikaren munduan. Estiloak-estilo, helburu zehatzarekin ari dira lanean: euskal musikagintza indartu nahi dute.
o022_on
26/9/04
19:52
Página 2
musikanagusia
Lezo
MAIDER ZIGANDA Harlax taldeko abeslaria
“Jendea gero eta gutxiago mugitzen da kontzertuetara” skarmentu handiko taldea da Harlax. Bost urte daramate elkarrekin, eta denbora tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eman dituzte. Izen berezia dute. Maider Zigandak, Harlaxeko abeslariak, izena lehenengo kontzertua eman eta egun batzuk lehenago aukeratu zutela argitu dio ONi, kartelak egiteko taldearen izena zein zen jakin behar zutelako. Azken orduan erabaki zen Harlax jartzea . Zaila da musika talde bat aurrera eramatea. Astean zenbaitetan entsegatu behar izaten da ganorazko abesti errepertorioa osatzeko. Hortaz mintzo da Ziganda: Gu ez gara, ezta gutxiago ere, musikaz bizi. Guretzat hobbya da. Zer ematen digun? Guk kontzertuak emateko entsegatzen dugu. Horixe da gustuko duguna, zuzeneko lana. Gustatzen zaigulako gaude musikaren munduan, ez dirua ematen digulako . Euskal rock musikagintzaren inguruko iritzia eskatu dio ONek Harlaxeko abeslariari. Ezkor azaldu da Maider Ziganda: Ilun ikusten dut kontzertuen panorama.
E
Fitxa Taldea. Harlax Partaideak. Maider
(ahotsak), Pirri (kitarra eta koruak), Julen (kitarra), Urko (baxua) eta Martix (bateria). Sortze urtea. 1999. Diskoak. Bi diska: Kontsumhiltzen eta Ez diren gauzak ere badira.
Jendea gero eta gutxiago mugitzen da kontzertuetara. Jendea kontzertuetara joateko ohitura galtzen ari da, eta horregatik gero eta kontzertu gutxiago antolatzen dira. Hala ere, egun, kontzertu bat antolatzea ez da batere erraza...”. Euskadi Gazteko maketa lehiaketako publikoaren bigarren saria eraman zuten Harlax taldekoek duela lau urte. Lagungarri izan al zen hori taldearentzat? Hara Zigandaren erantzuna: Jendearen aldetik ez genuen aldaketa nabarmenegirik nabaritu. Disketxeek, aldiz, arreta handiagoa jarri ziguten, eta esan dezaket guk ateratako lehenego diska egiterako orduan lagungarri izan zela sari hori . Metal doinuak jorratzen dituzte Harlaxekoek, AEBtik etorritako nu-metal eraginekin. Zuzeneko ikusgarria dute, eta nabari da taula gainean ordu asko eman dutela. Hirugarren diska prestatzen ari dira gainera. hala azaldu du Maider Zigandak: Lokaleko lanean buru-belarri gaude, kanta berriak prestatzen .
Eskualdeko herri txikiena izateak ez dio suposatu Lezori musika ekoizpenean hankamotz geratzea. Aspalditik datorkio Lezori rockzale herriaren izaera, eta gaur egun oraindik musika latza atsegin duten gazteen kopurua ez da murritza, nahiz eta beste musika estiloek lekua irabazi duten. Aipagarria da duela urte batzu Lezoko hainbat talderen artean kaleratu zuten Lezorrotik at bilduma. Pena izan zen guzti horrek jarraipena ez izatea, baina gauza guztiek dute hasiera bat eta amaiera bat, eta behintzat, iraun zuen bitartean, taldekideek esperientzia ederra bizi izan zuten. Azkenaldian, Lezotik irten den talde batetaz hitzegin behar bada, berau Jousilouli da. Bi diska kaleratu, ehundaka kontzertu eman eta milaka polemika sortarazi ondoren, beraien karrerari amaiera emateko unea dela iritzi diote. Irailaren 18an eskeini zuten azken kontzertua. Era berean, ezin Lezo alde batetara utzi Euskal herriko gaztetxe mitikoenetako bat aipatu gabe: Txerrimuño. Entsegurako leku bezala taldeek erabili izan badute ere (Streety Trinity, Toke de Keda,…), batez ere bertan izan diren kontzertuek eman diote sona gazteen biltoki honi: Euskal Herrikoak, Espainiakoak zein Frantziakoak, ingelesak, alemanak… Leku kosmopolita benetan sagardotegi izandako etxe hau!
Musika Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren arabera, soinuak denboran konbinatzean datzan artea; antolaketa horren emaitza da musika. 23
o022_on
26/9/04
19:52
Página 3
nagusiamusika
Pasaia
ENARA MATEO Jauko Barik taldeko baxujolea
“Besterik gabe, musika egiten dugun hiru lagun gara” ume hitz egiten du Jauko Barik taldeko baxujoleak taldea nola sortu zuten esaten duenean: Elkarrekin musika egiten ondo pasatzen genuelako hasi ginen musikagintzan, eta horregatik bertan jarraitzen dugu oraindik . Zenbaki hotzetan, Jauko Barik taldearenak ikusgarriak dira: taldeak martxan daramatzan zazpi urtetan 172 kontzertu eman dituzte. Izugarria. Tartean, bi diska eta maketa. Askotan erantzun behar izan duten galderaren inguruan sakontzeko eskatu dio ONek Enara Mateori, hots; ez al di ezohikoak Euskal Herrian emakumez osatutako taldeak? Hara bere erantzuna: Ez genuen espreski bilatu emakumez osatutako taldea eratzea. Besterik gabe musika egiten dugun hiru lagun gara. Horrek inplizitoki daramana adierazgarria da: zoritxarrez Euskal Herrian emakume talde gutxi daude . Ia oharkabean, Jauko Barikek bide ederra egin du musikagintzan, eta hainbat emakumerentzat eredu izan dira. Ez gara inolaz ere aintzindari sentitzen. Aurretik
X
24
Fitxa Taldea. Jauko Barik Partaideak. Itsaso
(Ahotsak, kitarra eta bibolina), Enara (baxua) eta Haizea (bateria eta koruak). Sortze urtea. 1997. Diskoak. Bi disko: Jauko Barik eta BZZB eta goxatu!
ere emakume ugari egon da rockaren munduan murgilduta . Ez diote egiten duten musika motari etiketarik jarri nahi. Sortzen dituzten abestiak gustuko dituzten doinuen inguruan eraikitzen dituzte, besterik gabe. Kanten letrak gure bizitzaren inguruan gertatzen diren gauzetan oinarritzen dira batik bat. Batzutan guri jazotakoak, bestetan, esan bezala, ingurukoei . Goitik behera zeharkatu dute Euskal Herria Itsaso, Enara eta Haizeak. Iaioak dira taula gainean. Horrek egoera musikalaren inguruko iritzi jarria izateko aukera eman die. Enara Mateok bere iritzia eman du: Kontzertuak egon, badaude. Beharbada jendeak mugitzeko joera txikiagoa du. Ez dakit zerbait berriaren zain dagoen... Hala ere, askotan, kontzertutan, entzulegoak ez du jarrera baikorrik azaltzen: entzuteko, dantzatzeko eta goxatzeko jarrerarekin joan beharko luke jendeak musika emanaldietara . Entsegu lokala erre berri zaie Jauko Barik taldekoei. Hala ere, lanerako gogoz daude.
Doinu gogorren mugimenduari dagokionean, zaila da Pasaia etiketa edo musika estilo zehatz batekin lotzea. Askok, Pasaia eta rockaren arteko lotura Barricada taldearen Bahia de Pasaia abestiarekin egin dute. Hala ere, sahiets ezina da Pasaia heavyarekin lotzea: Antxon, esaterako, urtero egiten zen Sanferminetan estilo hontako hainbat talderekin jaialdi erraldoia. Euskaraz kantatzen duten taldeen artean, Urtz izan da erreferenterik garbiena. Iaz utzi zioten jotzeari, eta urte luzez Euskal Herriko plaza eta areto gehienetan jo eta ke aritu dira. Nork ez du ezagutzen Urtzen kantarik? Hauen itzalean, hainbat taldek ere egin dute ibilbidea: Jauko Barik, Harlax (Lezo eta Donostiako kideak ere daude), Asgarth... Kontzertu areto eta entsegu gune dexente daude Pasaian. Buenavistako lokaletan (erre berri dira) hainbat talde trebatu dira anplifikadore eta kitarra artean: Ira et Decessus, Barrakos, Nuevo Catecismo Catolico, Señor No... Trintxerpen, Mogambo kontzertu aretotik hainbat taldek eskaini dituzte kontzertuak, Euskal Herri zein nazioarte mailakoak. Ezin utzi aipatu gabe Donibaneko Xan Juan Xulo: barrutiko zenbait gaztek lokal autogestionatua kudeatzeko ausardia izan zuten Donibanen. Egun, musika aldetik mugimendu gehien dagoen zonaldea Molinao auzoko Kampsa eta Ardi Gorri ingurua da.
Punka Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren arabera, Britainia Handian 1975 inguruan sortu zen mugimendu kultural eta musikala.
o022_on
26/9/04
19:52
Página 4
musikanagusia
Errenteria
BEÑAT GANTXEGI Nova taldeko teklatujolea
“Estilo aldetik, edozein eragin musikalera guztiz zabalik gaude” alde sortu berria dugu Nova. Urte hasieran ekin zioten serioski entsegatzeari. Askotan bezala, kasualitate hutsez sortutako taldea dugu hau, laukoteko kide guztiak aurretik beste hainbat taldetan ibilitakoak baitira. Beñat Gantxegi da taldeko teklatujolea. Zein musika mota egiten dugun? Zaila da hori esatea, are gehiago zu barnean zaudenean. Beno, rocka egiten dugu, metal ukitu batekin. Hala ere, estilo aldetik edoein eragin musikalera guztiz zabalik gaude . Talde hasiberri batek dituen zailtasunen inguruan garbi mintzo da Gantxegi: Hasteko, gure musika jende gutxik ezagutzen du, apenas ez dugulako kontzerturik eskaini. Hori ekitaldiak lortzerako orduan gure kontra doa. Gainera, azken aldian askoz ere kontzertu gutxiago antolatzen dira . Kontzertuak prest atzeko, baina, entsegatu behar da, eta horretarako, besteak-beste, ezinbestekoa da entsegu lokala izatea. Guk Lezon entsegatzen dugu, Desoreka eta Harlax talde-
T
Fitxa Taldea. Nova. Partaideak. Olmo
(Ahotsak eta kitarra), Arkaitz (baxua), Unai (bateria) eta Beñat (teklatua). Sortze urtea. 2004 Diskoak. Ez dute diskorik oraindik. Maketa grabatu berri dute.
ekin batera alokatua dugun lokal batetan . Novako partaideen artean, eskualdeko hainbat musika taldetan ematen den berezitasuna antzeman daiteke ere: jatorriz herri ezberdinetakoak diren partaideak nahasten dira maiz Oarsoaldeko musika taldetan. Novakoen kasuan, bi errenteriarrek, lezoar batek eta sanpedrotar batek osatzen dute proeiktua. Beñat Gantxegik ez dio mugarik jarri nahi taldeari, eta abestiak egiterako orduan ez dutela entzulego zehatz batetan pentsatzen aitortu du , gu edozein eragin musikaletara zabalik gauden bezala, gustatuko litzaidake jendeak ere gure musika nahiz edonorena jarrera onez entzutea, Gustatu ala ez . Taldearen lehenengo maketa grabatu berri dute Novakoek. Haiek, bere kabuz grabatutakoa da. Gainera, web orri eta guzti jarri dute sarean: www.novamusika.com. Teknologia berriak, egoki erabiliz gero, gu bezalako talde hasiberri batentzat lagungarriak izan daitezke. Horregatik sortu dugu web orria .
1980. hamarkada ezin da ulertu Errenteria-Oreretak izan zuen garrantzirik gabe: punki mugimendua, gay mugimendua,… Bizitza sozial anitzeko herria izan dugu betidanik E/O, eta guzti hori musikan islatu da. Rockak berea izan zuen, eta hasera haietako Odio edota Basura bezalako taldeetatik gaur egungo Boogie Van edota PLS arte aukera zabala aurki daiteke. E/O-ko musika jarduna ordea ezin da ulertu Errenteriako Musika Taldeen Elkartea edota EMTE gabe. Duela 14 bat urte On Bide zineman entsaiatzen zuten lauzpabost taldeek apaiz batengandik elkarte bat sortzeko ideia jaso zuten. Berehala jarri ziren martxan, herrian zeuden gazte musikazaleak bildu eta dinamika bat suspertzeko baizik. Hiru urteren buruan Zamalbide auzoko eskola zaharrak zeuden lekua lortu zuten egoitza nagusitzat, eta handik igaro dira Kashbad, Blues Thorpes, Ilusio faltsuak, Ill eta beste hainbat talde. EMTE-koak ziren eta ez zirenen artean diska kaleratu zuten 90. hamarkada hasieran. Bertan, espazio arazoak gero eta larriagoak ari dira suertatzen. Proiektu berri bat aurkeztu nahi dute. Hasiak dira azpiegitura edota bideragarritasunaren inguruan gauzak zehazten, eta lekuaren inguruan ez dute baztertzen E/O-tik kanpo kokatzea.
Rocka Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren arabera, musika estiloa, EEBBetako zenbait herri musikaren (blues, rhythm and blues, hillbilly, country, etab.en) elementuak nahastuz sortutakoa. (...) gitarra elektriko eta bateria erabiltzen dira 25
o022_on
26/9/04
20:18
PĂĄgina 5
nagusiamusika
Oiartzun
MANEX ETXEBERRIA Hira taldeko baxujolea
“Herrietako jaietan egiten dira kontzertuak batez ere� iartzunen bada doinu gogorrak lantzen dituen talde bat: Hira. Bi urte dira Euskadi Gazteko maketa lehiaketan publikoaren saria eraman zutela. Hori taldearentzat bultzakada galanta izan zen. Entsegu lokalean hainbeste ordu igaro ondoren, merezitako saria. Azken uda, zoritxarrez, latza izan da taldearentzat, Ibai abeslariaren gaixotasunagatik ezin izan baitute zuzeneko emaldirik eskaini Manex Etxeberriak, Hirako baxujoleak, taldearen gora-beheren berri eman dio ONi. Euskadi Gazteko saria irabazi ondorengo uda oso ona izan zen taldearentzat. Kontzertu pila eman zituzten . Izan ere, Manex orduan ez zen taldeko kide. Duela urtebete inguru pasa zen Hirakide izatera, bigarren diska grabatu aurretik. Etiketa bat jartzearren Eusk al heavy met ala egiten dugu . Su ta Gar taldea sortu zenetik, euskaraz landutako heavy musika motak tokitxo bat izan zuen Euskal Herriko musikaren panoraman. Eibartarrak izan ziren nola-
O
26
Fitxa Taldea. Hira. Partaideak. Ibai (ahotsa
eta kitarra), Alain (bateria), Oscar Lopez (kitarra) eta Manex (baxua). Sortze urtea. 2001. Diskoak. Bi disko: Nortasuna eta Oztopoak gaindituz.
bait ere euskal heavya eginez arrakasta lortu zuen lehenengo taldea. Etxeberriarentzat eredu dira Aitor Gorosabelek gidatzen duen laukotea: Ordudanik hamaika talde heavy sortu da: Idi Bihotz, Asgarth, Ehun Kilo, Latzen... Gazte jendearekin batez ere identifikatzen den mugimendua da heavya; hala ere, badira 40 urte inguruko euskal heavy zaleak ere! . Manexek, ordea, hausnarketa sakona egiten du euskal heavyaren inguruan: Heavy euskaldunok estatuko nahiz nazioarteko heavy taldeak gustuko ditugu. Hizkuntzak-hizkuntza, musika mota hau maite dugu. Asko mugitzen gara kontzertuetara. Heavy erdaldunek, aldiz, euskarazkoa baztertzen dute. Zentzu horretan bada itxikeri zantzu bat . Manexek, oro har, euskal rockaren panorama dexente jaitsi dela uste du. Lehen, asteburu guztitan kontzertu pila zeuden. Orain eskaintza ez da hain handia. Batez ere herrietako jaietan egiten dira kontzertuak. Musikatik bizitzea ezinezkoa da hemen .
1980. hamarkadan esan daiteke hasi zela roka Oiartzunen arnasten. Kupelak (Aduriz sagardotegian entsaiatzen zutenak), Acelgas Boys, Kearrak edota Ostikada izan ziren doinu gogorrak aran lasai honetara ekarri zituztenak. Honela, leku desberdinak aurki ditzakegu: Gurutzeko eskolak (Gurutze Beltzak, A.E. zutik...), Mendibil (Kearrak, Alaitz eta Maider, Hira...), edota gerora talde ugariren bilgune izan den igerileku azpiko lokala (-+o, Godammit, Sleepless home,...). Aipatu beharra dago laster ixtekoak direla azken lokal hauek, Mendibileko lokala haunditu eta egokitzearekin batera. Arraguako Goikoeskola izan daiteke azken urte hauetako esperientziarik interesgarrienetakoa Oiartzuni dagokionez. Udalak musika taldeei eskeintzen ziena nahikoa ez iruditu, eta urteetan abandonaturik zegoen eskola okupatu zuten. Egun, musika lokal bat baino zeozer gehiago da, bizilekutzat baitu gazte batek baino gehiagok. Inhibe, CDC, Trokolo Stylers, Mazar edota Iban Nikolai didgeridoo jotzaileak bertan entsaiatzen dute. Horretarako, bi entsaio leku eta grabazio estudio txiki bat dute. Bestalde, esan beharra dago kanpoko talde dexentek izan duela Oiartzun kuartel orokortzat. Baldin Badak bere garaian, edota Hirak gaur egun, entsaiatu izan dute Oiartzunen, eta batzuentzako horrek bere alde txarra ere izan du.
Heavya Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren arabera, indar handiko rock-estiloa, oso soinu distortsionatuak eta anplifikatuak erabiltzea ezaugarri duena.
o027_on
25/9/04
16:04
Página 1
agendanagusia
DATOZEN HIRU HITZORDU
1Zintzilik AIREAN Urrian hasiko ditu Errenteria-Oreretako irratsi libreak berriz ere irrasaioak Testua: Urko Etxebeste Argazkia: Urko Etxebeste
dako geldialdiaren ostean, urrian ekingo dio berriz ere ohiko programazioari ErrenteriaOreretako Zintzilik irratiak, beti bezala, irratiko 100. zenbakian. Hasiera batetan, urriaren lehenengo astean hastekoak zituen emanaldiak Zintzilikek, baina ziurrenik zertxobait atzeratuko da irrats aioen h a s i e r a . URRIAN Ohiko atalez Zintziliken gain (infor- programazio m a t i b o a k , berria. musika saio- Saioren bat ak, umorez- egin nahi ko saioak...) dutenek, Zintzilik za- osteguneroko balik dago bileretara azaldu nahi duen beharko dute. orok irratian 20:00etan, parte har irratiaren dezan. Ho- egoitzan r r e t a r a k o , (Errenterian). ostegunero irratiaren egoitzan 20:00etan egiten den asanbladara joan behar dute nahi dutenek proposamena aurkeztera. Hortaz gain, azaroaren 20an, 20 urte beteko ditu irratiak.
U
2
IXERKA!-KO HAUR TXOKOA, MARTXAN Orratx! Kultur Elkarteko Haur eta Gazte sailak, Ixerka!-k, haur txokoa zabalduko du urriaren 4an. Lezoko txikitxoenek, euskaraz, jolasean gozatzeko aukera aparta dute. URRIAK 4 17:00-20:00 Lezoko Hipolito Gezala kaleko egoitzan Ixerka!
3
BEA CABALLERO Pasaiako Udaleko Kultura Saileko teknikaria
“Toki eta era ezberdinetako taldeak ekartzen saiatu gara” spe handikoak dira Pasaiako Umorezko Antzerki jardunaldiak. 23. urtea beteko dute urrian. Antolakuntza lanetan ibili da azken hilabetetan Bea Caballero, Pasaiako Udaleko kultur teknikaria. Pasaian, umoreak badu tokirik.
O
Zein ezaugarri nagusi dute Pasaiako 23. umorezko Antzerki Jardunaldiek?
Azken urtetan jarraitu dugun ildoari eutsi diogu. Toki eta era ezberdinetako taldeak ekartzen saiatu gara. Zein taldek hartuko dute parte?
Malaje solo, Gorringo, Sexpeare, Hika, Topo, Markeliñe... Aukera zabala prestatu dugu. Azpimarratu nahiko zenukeen zeozer?
Zaila da, denek ondo lan egiten dutelako. Beharbada, Markeliñek Pasaian lan berria estreinatuko duela aipatzea interesgarria iruditzen zait. Hala ere, edozein emankizunetan, barreak ziurtatuak daude.
HILAK 15, 16, 17, 22, 23, 24 Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Ordutegia egunaren arabera. Antxo: Kultur Etxea; San Pedro: Udal Aretoa. Pasaiako Udala, Kultura Saila. 27
o028_on
25/9/04
18:33
Página 1
jakiteko
ANTXUA, antxueee! Egun, ez dago arrainketaririk; kalez-kale ibiltzen ziren arraiez beteriko otarra buruan zutela Testuak: Agustina Pontesta Argazkiak: Ramon Puy
oizean, egunsentiarekin batera, jaiki eta hor joango ziren arrainaren bila kaira, arrandegira edota, etxeko arrantzaleak ekarritako arrantza otarrean sartu eta bailarako herrietan barna abiatzen ziren emakumeak genituen arrainketariak; Enriketa, Laureana, Felixitas,… Kalez-kale, kantuan eta garrasika zintzurrak urratu arte, bakoitzak bere arrain-otarreak hustu arte isildu gabe, a kapela inolako bozgorailurik gabe: antxuak, sardinak, fanekak, katuarrainak, txitxarroa, berdela!!! . Itsas sasoiaren araberakoak, fresko-freskoak eta guretzat espreski etxe atariraino ekarriak. Egungo arraindegietako “mostradore” ttiki ibiltariak balira bezala.
G
G OGOR RA. Emakumeak, alardean bailiran; kalean goiti, kalean beheti, presaka eta polikiago, bizkarra sendo eta buruan edota saihetsean arrainez beteriko otarrea saldu nahiean, lehen bait lehen etxera joateko. Askotan, zama astunari edota gorputzeko nahigabeari, edota eguraldi txarrari aurre eginez, salmentak sortuko zion barne-zorio28
na zeramala etxeratuko zen. Bestetan, salmenta txarra medio, burumakur eta kezkati. Beraz, lanbidea zen emakumearentzat. Arrantzaleen ekonomiaren sustatzaile izan zen orduan ere emakumea. Baina, gizartearen ohiturak aldatuz joan diren heinean, itsas bizimodua eta arrantzalearena ere aldatuz joan da; desagertuz joan den lanbideetako bat dugu, beraz, kalez-kaleko arrainketariarena. Jada ez dugu kanturik entzuten gure herrietako kaleetatik zehar: Frantxiska, txitxarruaaaak!! Antxuaaak, frexko frexkuak!! .
ONTZITIK SALMENTARA. Itsasotik iritsi eta, segituan, jeneroa hartu eta eguneroko soldataren bila ateratzen ziren arrainketariak. Etxeko gizonak arduratzen ziren normalki arrantzara joateaz.
Bikoteka Askotan, emakume arrainketariak bikoteka joaten ziren eskualdeko herrietatik zehar arrain salmentan. Batek, indartsuenak gehienetan, buruan edo magalean, ondo eutsita, arraiez (antxoak edo sardinak, gehien bat) beteriko otarra eramaten zuen. Bestea, ordea, oihukatzeaz eta bezeroei erositakoa kobratzeaz arduratzen zen. Oinutsik zeharkatzen zituzten gure herrietako karrikak.
o029_on
26/9/04
20:37
PĂĄgina 1
talaiatikjakiteko
GOITIK BAI, BAINA BEHETIK? Errenteria-Oreretan, Campsa ondoan (trenak Oiartzun ibaia zeharkatzen duen zubiarekin parezpare), oinezkoentzako zubi berria eraikitzen ari dira. Oiartzun ibaiaren inguruan egiten ari diren oinezko pasealekuaren lanen zatia da. Arazo bat dago, ostera: Oiartzun ibaian arraunean ibiltzen direnek, marea gora dagoenean, ozta-ozta igarotzen dute zubia azpitik, altuera ez baita nahikoa. Kexu azaldu dira horregatik, besteak-beste, Hibaika arraun elkartekoak. Testua: Urko Etxebeste Argazkia: IĂąaki Berrio 29
o030_on
26/9/04
20:38
Página 1
jakitekohistoria
Abizena Lekuona Armarria.
Oiartzun aldeko Lekuonarena: arranoa hegan fondo urdinaren gainean. Beste Lekuonak: urrezko sei erle, bi makiletan
Leku ona
Oiartzun. Legazpia. Gipuzkoan zehar. Ekuador. Abizenaren hedapena. Azkoitia (1567, 1709,
Abizenaren kokapena.
1774).
ezarriak, makil bakoitzeko hiru erle. Banaketa semantikoa. Leku + ona. Esanahia.
Oiartzun (1623). Elgoibar (1682). Hondarribia (1711,
Eskoriatza (1623). Arrasate (1708). Bilbo (1799, 1806,
1773). Irun (1710, 1741). Donostia (1733, 1734).
1819). Bizkaiko Batzar Nagusietan (1768, 1791, 1806).
Biografia Manuel Olaizola, ‘Uztapide’ (Oiartzun) estoako Endoia auzoko Uztapide baserrian sortu zen Manuel Olaizola Urbieta Uztapide, 1909ko maiatzaren 10ean. Txikitatik, berak esandakoen arabera, 6 edo 7 urte zituenetik hasi zen bertsolaritza ezagutzen. Hala, esku artera iristen zitzaizkion bertso paperak buruz ikasteari ekin zion. Manuelen bertsolari ibilbidearen hastapenak izan ziren horiek, beraz. Lagunartean bertsotan Zubeltzu, Kortxako eta Zepai bezalako bertsolariekin hasi zen, eta jende aurreko lehenengo saioa Lasturko festetan egin zuen. 1935 eta 36ko B Mailako Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen, eta 36koan, Txirrita irabazlearekin lehia estuan, bigarren sailkatu zen. Gerra Zibilak iraun bitartean etenaldia izan zuen Uztapideren bertsolari ibilbideak. Hau pasata, Basarri, Lasarte eta Xalbador bezalako bertsolariekin batera, eta On Manuel Lekuonak bertsolaritzaren inguruan eginiko azterketekin bat, aire berritzaileak ekarri zituen ahozkotasun kantatuaren mundura. 1952ko maiatzaren 10ean, Oiartzungo Ergoien auzoko Kontxita Iturainekin ezkondu zen, eta horrekin batera, auzo horretako Lagunzarrene baserrira bizitzera etorri ere. Seme bat izan zuten. Hainbat tx apelket an parte hartu zuen. Horrela, 1959. urtean Gipuzkoako txapeldun izan zen Eibarren. 1962, 1965 eta 1967
Z
30
zestoako
OIARTZUARRA Zestoatik etorria, Oiartzungo bertsolaritzari ekarpen handia egin zion Uztapidek Testua: Iñaki Arbelaitz Argazkia: Danbolin aldizkaria
urteetan, berriz, Euskal Herriko txapeldun. 1972. urteko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan egin zen saioan, ustekabean, ahotsik gabe gelditu zen Uztapide. Ordutik aurrera jende aurrean bertsotan aritzeari utzi zion. Hala ere, berari nahiz beste bertsolari batzuri eginiko omenaldietan era bitxi batetan parte hartu zuen: berak idatzitako bertsoak Joxe Kruz Ezeiza Kaxka oiartzuar ezagunak abestu zituen. Oiartzungo bertsolaritza indartzen ere lan handia egin zuen Uztapidek, 1983ko ekainaren 8an hil zen arte. Oiartzungo hilerrian eman zitzaion lur.
Hiru liburu Plazarik plaza bertsotan ibiltzeaz gain, hiru liburu idatzi zituen prosa herrikoi eta berezi batean: Noizbait (1964), Lengo egunak gogoan (1974) eta Sasoia joan da gero (1976). Hainbat argitalpenetan lagundu zuen ere. Esaterako, Oiartzun urtekarian hainbat bertso publikatu zituen, oiartzuarrei eskainitakoak, 1976ko alean.
Fitxa Jaiotze data. 1909-V-10. Heriotza data. 1983-VI-08. Herria. Endoia (Zestoa). Bizilekua. Ezkondu zenetik,
Oiartzungo Ergoien auzoko Lagunzarrene baserrian. Beranduago, Ergoienen ere, Uztapide etxea eraiki zuen.
o031_on
24/9/04
16:04
Pรกgina 1
historiajakiteko
Argazkia Errenteria-Orereta
Efemerideak Pasaia 1804. URTEKO UDA Txostena. Mendeetan zehar ba-
PONTIKA AUZOKO BIZILAGUNEN MANIFESTALDIA Errenteria-Oreretan auzo berriak eraiki dira azken hamarkadan, baina etxeak altxatzeaz arduratu ziren enpresek urbanizazio lanak ez zituzten behar bezala burutu. Horregatik, Pontika auzoko bizilagunak auzotik udaletxeraino joan ziren manifestaldian, 1976ko ekainean, han, orduko alkateari auzoak premiazkoak zituen urbanizazio lanen zerrendarekin txostena emateko. Argazkia: Luis Elberdin
diaren inguruko herri guztiek izugarrizko lehia izan dute elkarrekin Pasaiako kaiaren kontrola eta kudeaketa lortzeko, nagusitasuna ezartzeko borroka judizialetan zein armatuetan murgilduta egon dira. Pentsa! Pasaiako aferak sorturiko paper guztiekin agiriz betetako orga bat eraman zuten Gaztelako Erresumako fiskaltzaren aurrera! 1804. urtera arte Donostia har genezake auzi honetako garailetzat. Urte horretan, berriz, ikerketa luze baten ondorioz, badiaren historia aldatu zuen txosten bat eman zen jakitera. Txosten hau Jose Vargas Poncek idatzi zuen. Bertan, Pasaiako egoera tamalgarriaren arduraduna Donostia zela argudiatu eta frogatu ondoren, San Pedro Donostiako menpekotasunetik aldendu eta jada burujabea zen Donibanerekin batzea proposatu zuen. Txostena 1804ko uztailan sinatu zen. Bide luze baten hasiera izan zen.
krONika zaharra Lezo
frantziarren
BELDUR
Elizetako zilarra Donostiara eraman zuten Darieta maisuaren itsasontzian, frantziako armadatik babesteko Testua eta argazkia: Lander Zurutuza
ezoko zaharrenei, ezinbestean, gogora etorri zitzaien 1638ko hondamendia. Orduan soldadu frantsesak herrian sartu ziren, eta hainbat etxe erre zituzten. Oraingoan, 1674an, Louis XIV.aren tropak harro zebiltzan
L
Europako bazter askotan, eta Bidasoa ibaia zehark atuko ote zuten susmoa zabaldu zen bailaran. Ekaina aldean, etor zitekeenari aurrea hartzeko asmoz, Lezoko agintariek bi elizetako bitxiak, lanparak eta apaingarriak aterarazi zituzten. Kutxetan sartu eta
Joan Batailatzailearen eliza.
idiekin eraman zituzten kairaino, bertan Garcia de Darieta maisuaren itsasontzian zamatzeko. Darietak Donostiako kairaino eraman zuen kargamentua, eta itzainek hiriko harresien barru aldera garraiatu zuten, Lazaro de Tompes kapitainaren etxeraino. Zenbait hilabetez herriko altxorra leku seguruan egon zen, etxe horret an gordet a. Zorionez, oraingoan frantsesak ez ziren sartu. Hala, urte bereko irailaren hamaikan, herriko agintariek berriro bidali zuten Darieta maisua Donostiako kaira, eta bueltan ekarri zuen kargamentua. Azkenean, kutxak itsasontzitik deskargatu, gurdi gainean zamatu eta elizetara igo zituzten berriro. 31
o032_on
24/9/04
16:08
Página 1
jakitekodenbora-pasa
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz Biratua
Ald. noka, ditu
Oxigenoa
_San Pedro
Zerga izena
Anperea
Ameriketan _Donibane ados Ald. harreEuskarri mana Ameriketan Jatorrizko atzizkia ados Beharrean, Euskarri jardunean
Ald. ibai katalana Bazeundete
Ameriketan Gure planeta ados Ald. Euskarri zegoen
Arauak jarriz
Zoli
Boroa
Ameriketan Guztiak ados
Gaisozain
_Errenteria “h” gabe
Armak hartu
Neronen Euskarri Uranioa
Ameriketan Ald. atx! Bai…! adosEz
Mila
Nafarroa
Lurzati, Euskarri Sail sail
Berriro kasik
Sorterria
Ameriketan Kanpoan ados
_Trintxerpe
Ald. Euskarri leku Ald. josteko
Kiloa
Irabaz
Opor
Ameriketan Sarrerak edoados irteerak Ald. errep. Euskarri gorotza
Errep. bular Lehen kontsonantea
Ald. ez txarrak
Farre motza Euskal fonema
herria
Siesta egiten
Amperioa
Potasioa
Ald. Arabako
Txoriek diote
Zorroak
_Eskualdeko traineruen izenak
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Goetheren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
32
1
2
11
12
H3 N 4 E 5 13
14
15
6 16
R7 O8 T 9 17
18
19
6
1
3
8
9
2
1
8
4
5
10
8
11
11
1
2
8
4
12
10
8
14
8
7
13
7
7
13
9
1
7
12
5
1
7
1
9
14
1
7
15
12
1
9
5
10
5
5
5
17
12
10
13
17
5
5
6
12
9
5
4
15
3
1
9
2
16
16
12
9
8
7
7
12
10
4
11
1
15
12
9
13
9
12
10 20
o033_on
26/9/04
20:40
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau? J U T B U Z A E R A
A N M I A K A T A K U
A R T E U A K
B E R R I I
Z A O L
A
I N B
B
T I N K A K J A L O T A N T X I O A T Z E R A D E N A K I N A T
A Z
T
R E I B J
I A N
E
L U R A R O
E
HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Bihotz oneko gizona oso urrutira iritsi daiteke, emakume baten hitz jatorrak gidatuta.
Goetheren hitzak. ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA zer da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Urriak 15 (ostirala) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZEIN DEN ADIERAZI
HARPIDEDUNAREN IZENA / TELEFONOA
Errenteriako zumardiko eskultura
IRABAZLEARI SARIA Jertsea Errenteriako Ganbon. Gemma Retegi ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako hirugarren irabazlea. Bi lagunentzako afaria irabazi ditu sari gisa. Argazkian, Gemma—eskubian— ONeko kudeatzailearekin.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da
33
o034_on
24/9/04
16:21
Pรกgina 1
jakitekoibilaldia
Ibilaldia Aritxulegi-Erroilbide Datuak Ibilaldia.
AritxulegiArroilbide. Zailtasuna.
Zaila. Luzera.
9 kilometro. Denbora. 4 bat ordu. Desnibela. Gora.
Aritxulegitik Arroilbidera, 400 metro. Eskalada egin behar da. Behera. Arroilbidetik Aritxulegira, 400 metro.
eskualdeko
GAILURRA
Jakin Arritxulo.
Erroilbide, Aiako Harrian, Oarsoaldeko tontorrik altuena da, 832 metrorekin
Oiartzungo Udalak eraikitako aterpea. Txalotzekoa da Udal honek erakutsi duen ingurumenerako eta mendi zaletasunerako begirunea.
Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte
rteera, Aritxulegi mendateko (470m) pistatik edo Arritxulo Aterpetik. Bertan aparkatokiak daude. Pista zabala hartuz gero, berehala ikusten dira seinale zurigorriak. Aritxulegiko tunel gainera iritsita, bi aukera daude: ezkerrekoa hartu behar da. Harri handi batzuen ondotik jarraitzen du bideak, eta 10 minutura erabat izkinera egin behar dugu, aldapa gora hesiaren paretik. Harriak igo behar dira, hamar metro. Hortik, zelai zabal batera helduko da ibilbidea; bertan,
I
34
atseden hartzeko pinudi polit bat aurki daiteke. Handik ikusiko dira lehen aldiz Aiako Harriak. Berehala, Erroilbide gailurra ondoan egongo da, bere buru indartsua aurrez aurre izanik. Itxura ikaragarria du hortik. Lepo batetik ezkerraldera jaitsi, eta puntu gorriak jarraituz, gailurreraino iristen den bidetik, hormara batetara iristen da bidea. Hortik gora egin behar da, kontu handiz gainera. Arriskutsua da. Horma hau gurutzatu ondoren, bideak Erroilbidera eramango gaitu.
Goiko irudian, Aiako Harriak. Behekoan, Erroilbide tontorra, Oarsoaldeko Everest mendia.
Arriskutsua Aiako Harriek oso ibilbide ederrak eskeintzen dituzte, baina zailak. Erroilbidetik hurrengo gailurretara jarraitu nahi izanez gero aditu batekin hobe. Euria edo bustia baldin badago, kontu handiagorekin ibili behar da.
Granitoa.
Izugarriak dira Aiako Harrietako pareta eta amildegiak. Granitozkoak dira. Gutxi daude horrelakoak Euskal Herrian.
o035_on
24/9/04
17:40
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Kritika Literatura
ON-line
Harridura ikurdun galderak Oier Guillan Oreretako Mikelazulo Kultur Elkarteko kide da; horrekin batera, urte dexente daramatza antzerkia eta literaturaren inguruan ikuskizunak egiten modu amateurrean.
erro hauek irakurtzen dituzuen askori ziur aski ezaguna egingo zaizue Lander Garroren izena, besteak beste, etxe honetako iruzkin ugari sinatu dituelako. Oso bestelako erregistroan topatzen ahal duzue Orain galdera berriak ditut bere lehen ipuin bilduman. Liburu irakurle amorratua naizen honek amen batean irakurri dut liburua, erraz, zentzu onean. Badira sorpresa ekarri didaten zenbait ipuin tartean, liburuari tituloa ematen dionak edo Denborak ez dezan ihes egin izenekoak, kasu. Hitzen zuzentasunarekiko orekan sentsibilitate bereziko autore bat eman didate ezagutzera, nik ere aurrez ezaguna nuen pertsonatik haratago. Gizakion argitzalekiko jakinahi bizitik eratortzen den sentsibilitatea da, agian, ezerri uko egiten ez dion sentipena: ez malenkoniari, ez hauskortasunari, ez politikaren presentziari, ez saminari, ez edertasunari, ez egunerokota-
L
sunaren xehetasunei... guztiek osatzen dutelako agian aipatu argitzalen puzzlea, zergatik ukatu. Ezin bestetik esan sentsazio horiek liburuaren osotasunean jaso ditudanik, asetasun gozoa dakarten ipuin tankera horiek itzala egiten baitiete, salbuespenak salbuespen, ondoan dituzten ipuinei, batez ere liburuaren azken aldean. Bukaera aldeko ipuin hauek (gartzelan kokatutakoa kenduta, agian) erdibidean gelditu zaizkit transmisio aldetik, osoagoak iradokitzen diren gogoeta edo kontakizun zatiak bailiran. Liburua bukatu nuenean sentsazio gazigeza gelditu zitzaidan funtsean; ipuin eder batzuk irakurtzeak piztutako gozamena liburu osora ez hedatu izanagatik penaren lausoa. Ezin esan, hortaz, liburuak hasieratik amaierara harrapatu nauenik. Baina bai egon dira, tartean, hasieratik amaierara harrapatu nauten ipuinak.
LANDER GARROREN LEHEN IPUIN BILDUMA. Lander Garro Errenteria-Oreretako kazetari, argazkilari eta idazlearen lehen lana da Orain galdera berriak ditut 179 orrialdeko narrazio bilduma. Bizipen pertsonalak fikzio ukituekin nahastu ditu Garrok, era berezi eta pertsonalean. Argazkia: Libe IbaĂąez
festaren
TXOKOA KamiyoPlanet izeneko web orriak ezusteko arrakasta lortu interneten Testua: Eneko Salaberria
uskal Herriko gazteak festa giroan biltzea du helburu KamiyoPlanetek. Bertan, jadanik sei herrialdetako bazkideak biltzen ditu. Behenafarrak falta dira. Duela egun batzuk, gainera, 400 bazkideren muga gainditu zuen. Orrialdean era ezberdinetako arloekin egingo dugu topo; Printzipala atalean, KamiyoPlaneteko lehendakariak nahiz bozeramaleek idatzit ako mezuak daude. Hitza ta Pitza-n aldiz, edonork idatzi dezake. Idazteaz gain, bertsoei ere atal berezi bat eskeini diote. Eguna Bertsoz du izena. Hala ere, kamiyoarrek gehien atsegin duten atala Festagenda da. Honi esker Euskal Herriko zenbait herrietako jaietan biltzen direlako. Diseinuari dagokionean, esan daiteke menuak era egokian ipinita daudela. Ez baita erraza izaten hainbeste atal dituen orrialde bat hain ondo antolatzea. Amaitzeko, festazaleak bazarete, s artu et a bisit a ezazue www.kamiyoplanet.com-en, eta gozatu hauen giroarekin.
E
35
o036_on
25/9/04
12:08
Pรกgina 1
jakitekozerbitzuak
Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri
OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850
007940 / 007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
510562 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 524420 344419
LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
524516
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36
Larzabal. Asteguna: Lezo Asteguna: Oiartzun Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
Egun osoz irekita egoten da 08:00-17:00 08:00-15:00
Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata: Igandea-jai eguna:
08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
o037_on
25/9/04
14:11
PĂĄgina 1
Gizonezkoentzako arropa Biteri 7 - 20100 Errenteria-Orereta Tel.: 943 513 285
Levi’s Replay Dockers Zone Timberland Diesel Lacoste Caramelo Adolfo Dominguez
o038_on
25/9/04
14:08
Pรกgina 1
o039_on
23/9/04
16:31
Página 1
hona etorriakjakiteko
RAUL MEDINA Kolonbiatik etorritakoa
“
Lan egin nahi dugu, B eta hemen bizitza berria eraiki”
ost urte dira Kolonbiatik Pasaiara etorri zela Raul Medina, senideekin. Duela urte eta erdi, internet eta nazioarteko dei zerbitzuak eskaintzen dituen gunearen arduraduna da, Antxoko Hamarretxeta kalean.
Zergatik etorri zinen Pasaiara?
Testua eta argazkia: Urko Etxebeste
Iheslari politikoa naiz. Kolonbiako egoera latza da. Pentsatzen dudana pentsatzeagatik etengabe jasotzen nituen mehatxuak. Hilko nindutela esaten zidaten. Horregatik egin nuen ihes sorterritik. Ustelkeri handia dago Kolonbian. Zer moduz Euskal Herrian?
Ondo, oro har. Beti dago baten bat etorkine kin errezeloak azaltzen Izen-abizenak. dituena. Raul Medina. Hona lapurAdina. tzera etorri 40 urte. garela uste Herria. dute. Guk lan Cali (Kolonbia). egin nahi Lanbidea. dugu, et a Dendaria. hemen bizitza berria eraiki. Hala ere, gutxinaka, onartuagoak sentitzen hasi gara. Euskara pixkanaka ikasten ari naiz, gainera.
Fitxa
PASAIA
Faltan botatzen al duzu Kolonbia?
KOLONBIA
Hizkuntzaz Kolonbian gaztelaniaz hitz egiten den arren, maiz, Espainiako estatukoarekin aldeak azaltzen ditu. Horrela, adibidez, autoei carro deitzen diete. Gainera, Raulen alabarik gazteenak euskaraz hitz egiten dio aitari sarritan. Tokian, tokikoa ikasi behar, ezta?”.
NOLAKOA DA CALI? “Hiri handia da Cali. Hiru milioi biztanle ingurukoa: Kolonbiako bigarrena. Alde handia dago hiriko zonalde batzutatik beste batzutara. Txirotasunetik aberastasunera minutu eskas batzutan igaro zaitezke. Kolonbiako egoeraren adierazle garbia da Cali”.
Noski. Ohiturak, hemengoekin alderatuz, zeharo ezberdinak dira. Hango egoeraren jarraipena egiten dut, gainera: okerrera doa nabarmen. Politikariek ez diote egoerari aurre egin nahi, eta aberats gutxi batzuk herrialdearen jabe dira. Herritar xumeak, Kolonbiako biztanleen gehiengoa, txirotasunean, utzita bizi dira. Nola doakizu negozioa?
Nahiko ondo. Gazte eta haur askok darabilte internet, eta pixkanaka pertsona helduak ere hurbiltzen hasi dira. 39
o040-41_on
24/9/04
17:46
PĂĄgina 1
euskara
astear dira eskualdeko euskaltegietan eskolak. Matrikulazio kanpainak bereak eman ditu, eta dagoeneko tokian tokiko Udal Euskaltegietan nahiz AEK euskaltegietan taldeak osatu dira. Aurtengo matrikulazio datuak jakin gabe, euskara ikasle kopuruak behera egin du azken urtetan. Zergatien bila jo du ONek Borja Arbelaitz eskualdeko AEK euskaltegietako arduradunarengana, eta Joxe Manuel Odriozola Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendari pedagogikoarengana. Bi arrazoietan bat egin dute Arbelaitzek nahiz Odriozolak. Batetik, gazteria gero eta euskaldunduagoa dago (A eredua desagertzear dago eskualdean), beraz, gazte gutxiago doa euskaltegietara euskara ikastera. Horrek, ondorioz, egungo ikasleen adin media ohikoa baino altuagoa izatera eraman du. Bestetik, langabezi tasa handiagoa zen garaiak atzean gelditu dira. Horrek herritarrek lana ez den beste eginkizunetarako asti txikiagoa izatea ekarri du, euskara ikasketak barne. Gainera, lan egiten duten eta euskaltegira datozen pertsonek arazoak izaten dituzte ordutegiekin, maiz, txandakako lanaldiak dituztelako. Horrek matrikulaziotan nahiz asistentzian badu eraginik� azaldu du Joxe Manuel Odriozolak.
H
euskaltegiak
KRISIAN? Aurtengo datuen zain, azken urtetan behera egin du eskualdeko euskaltegietako ikasle kopuruak Testuak: Urko Etxebeste 40
ESKAINTZA. Matrikulazioetan eman den beherakadari aurre egiteko, eskaintzari arreta berezia jarri diote euskaltegiek. Hala azaldu du Borja Arbelaitzek: Krisialdiari aurre egiteko espezializazioaren bidea jorratu dugu AEKn, ikastaro bereziekin: merkatariei, guraso taldeei eskainitako eskolak... . Hala ere, egoerari behin behinean ihes egiteko irtenbideak direla uste du Arbelaitzek: sasoi gogorrari erantzun az-
o040-41_on
24/9/04
17:46
Pรกgina 2
albisteakeuskara
Zorionak, TTUR-TTUR Oiartzungo Ttur-ttur elkarteak bi urte egingo ditu urrian; euskalduntzearen aldeko apostu garbia egin dute bere kideek Testua: Urko Etxebeste
i urte beteko ditu Oiartzungo Ttur-ttur elkarteak urrian, Oiartzun euskalduntzearen alde etengabe lanean. Hori ospatzeko, kantu afari herrikoia antolatu
B
dute azarorako, azken hilabetetako lan ona eta gero, indar berritzeko. Elkartearen lehenengo helburua Oiartzunen euskalgintzan ari
Dirua ez da aitzaki Euskara ikasi nahi dutenek arretaz begiratzen diote urteko matrikulak duen prezioari. Joxe Manuel Odriozola Pasaiako Udal euskaltegiaren eskaintzaz mintzo da: Urteko matrikula ordaintzeko 330 euro aurreratu behar ditu ikasle pasaitar bakoitzak. Beka bidez, lautik hiru berreskura dezakete langabetuek; erdia gainontzekoek . Ikasle donostiarrek ikasturtearen buruan urrats bat gainditzen badute matrikularen %50a itzuliko zaie; bi urrats aurrera eginez gero, osoa. AEKn euskara ikasi nahi dutenek ere laguntza dute, beka sistema bidez bai Eusko Jaurlaritzatik bai eta tokian-tokiko Udaletatik ere. Borja Arbelaitz, ordea, gurasoen transmisio taldeekin kezkati azaldu da: Azken ikasturtean bost guraso talde izan genituen Errenteria-Oreretan, eta hiruk jaso zuten Udaleko laguntza. Ea aurtengoa zenbateraino iristen den... .
ziren pertsona eta eragileen elkarlanerako gunea sortzea zen; lortu dute. Bestalde, Euskal Herri mailan egin diren hainbat kanpainen erantzule egin dira Oiartzu-
nen: Bai Euskarari ziurtagiria herrian zabaltzea, Egunkariaren aldeko batzordea sortzea, besteak beste. Xanistebanetan, gainera, txosnetan fakturak euskaraz eskatzeko kanpaina berezia egin zuten. Urtean zehar Udazken Jaia eta Liburu Azoka antolatzen dituzte. Hortaz gain, Udaleko Euskara Batzordean aktiboki parte hartzen dute. Beti ere, euskara Oiartzungo txoko guztietara zabaltzeko asmo leialarekin ari dira lanean Ttur-tturrekoak, gogotsu.
Koadrillategi: koadrilan, euskaraz Bigarren urtez jarraian Koadrillategi egitasmoak bidea hasi du. Koadrila arteko hizkuntz ohiturak aldatzeko programaren barnean kokatzen da Koadrillategi egitasmoa. Pasaiako Udaleko Euskara Sailak eta Abaraska Euskara Elkarteak hartu dute proiektua aurrera ateratzeko ardura, eta, iaz Pasai Antxon bakarrik egin bazen ere, aurten. Antxon, Donibanen eta San Pedron izango dute 12-15 urte arteko gazteteek koadrilan euskaraz, eta gustukoen dutena egiteko aukera. Ikasturte berrian, gainera, egitasmoa Lezora zabaltzeko asmoa dago. Koadrillategiko partaide izateko 943 391 000 telefonora deitu beharra dago.
Iazko Koadrillategiko irudia, Pasai Antxon. U. ETXEBESTE Euskaltegiak ikaslez beteko dira ikasturte berrian. JON MARTIN
karrak. Hauetaz gain, euskalduntzearen bidean, ohiko euskara ikasle taldeak behar dira. Errenteria-Oreretako biztanlegoaren %25ak daki euskaraz; gainontzekoen poltsa osatzen dutenak izan beharko lukete euskaltegietako ikasleak . Pasaiako Udal Euskaltegiko Joxe Mari Odriozola euskararen behar sozialaz garbi mintzo da;
euskararen erabilera eta ikastearen oinarrira doa: Guk ere merkatari eta gurasoentzat ikastaro bereziak antolatzen ditugu. Baina horiek, nolabait esateko, adarrak besterik ez dira. Enborrean dago krisia, euskararen behar soziala ez delako nabarmena. Jendeak ez du euskara jakitearen beharrik sentitzen. Hizkuntza bakarrarekin moldatzen da .
Lau Haizetara, gogoeta prozesuan Buru belarri dabil Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskara Elkartea gogoeta prozesuan. Uztailaren 3an egindako batzar irekian, hiru lan lerro abian jartzea deliberatu zuten: harreman pertsonaletarako elkarteak eskaini beharreko zerbitzuaren aldeko lanketa, hizkuntza eskubideen defentsa egitea eta elkarte barrura begira egin beharreko lanari eustea Udako geldialdiaren ostean berriz ere lanean hasi dira Lau Haizetarakoak hiru ildo nagusi horiek sakondu nahiean. Emaitzak zinez onuragarriak izango dira Errenteria-Oreretako euskalduntzearen bidean.
41
o042_on
24/9/04
19:31
Página 1
euskarahizkuntza eskubideak
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu Euskal Herrian dagoen edozein administraziok herritarrekiko garatzen dituen beste edozein harreman euskaraz izateko”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
GORA. Propaganda liburuxka
Esanak
Oiartzungo merkatalgune ezagun batek eskualdeko buzoi guztietan banatu duen publizitate liburuxka euskara hutsean dago. Euskarak badu merkataritzan tokirik.
BEHERA. Errenteriako Udaleko oharra Errenteria-Oreretako Udalak abuztuan egin zen gas-isuri baten berri emateko gaztelania hutsezko oharra banatu zuen. Bizilagun asko kexu azaldu ziren.
“
Euskararen kasuan, ez da zilegi Administrazioko langileei oro har gizartean ez dagoena edo dagoen baino askoz gehiago eskatzea” MIREN AZKARATE Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburua
“ Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 42
Epaileek euskaraz jakingo balute ere, justiziako kide jende asko da. Bakar batek epaiketa gazteleraz egin nahiko balu, itzultzailearekin egin beharko litzateke” FERNANDO PIÑEIRO EAEko Justizia Auzitegiko presidentea
p043_on
25/9/04
13:56
Pรกgina 1
PASAIAKO UDALA
o044_on
25/9/04
18:37
Pรกgina 1