o001_on
28/12/07
12:47
Pรกgina 1
2007ko abendua 40. zenbakia
ERREFUXIATU GUNEETAKO
BIZITZA
SAHARAKO TICHLA OIARTZUNEKIN SENIDETUA
GOTZON SANCHEZ Antzezle bat baino gehiago
o002_on
23/11/07
12:53
Pรกgina 1
o003_on
27/11/07
12:30
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Chejov-en ikasgaia ea hartu genuen atzo Chejovekin. Victoria Eugenia antzokian, gaztelania hutsean (euskara ikasten ari da, eta zenbait hitz errusierarekin nahasten omen ditu; «Hurrengoan bai!», esan zion hirugarren lerroko bikoteari). Aitortu zuenez, idazteko ohitura zorrotzak ditu Chejovek. Egunero goizeko lauretan esnatu eta disziplina handiz idazten hasten da. Astelehen, astearte eta asteazkenetan, antzezlanak. Ostegun eta ostiraletan, ipuinak, eta, asteburuetan, kritika eta artikuluak. Biz-
T
pairu orduko loa gainean, eta eztulka, kafe usainak lagunduta. Sormenari lagungarri zaizkio horiek guztiak. Disziplina, antolaketa eta kafe goxoa (ardoa dastatzeko goizegi akaso), besteen loa lasaigarria den orduetan. Niri, Erramun Landa maisuak lagundu zidan Arte Ederrak ikasten ari nintzeneko lehen urte haietan. Francis Bacon maitatuaren erretratu solte batekin egindako ariketa dut gogoan. Garai haietan ni neu ere, Chejoven antzera
ibiltzen nintzen lanean, zintzo. Orain ordea, horrelakoak entzunda, usteltzat, iruzurgiletzat hartzen dut nire burua. Eta nire disziplina ezaren errudun bakarra ni neu naizela jakitun, ez dut egungo bizimodu azkar, arduratsu, betebeharkor eta zorrotzari nirea bakarrik den ardura leporatzeko inolako asmorik. Margotzen ez badut, barrenak eskatzen didan hori (egia ote?) egiten ez badut, nik (Ibaik) dut ardura bakarra, potroandi, madarikatu honek.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 39.a (2007ko azaroa) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
03 Zutabeak.
16 Andra Mari.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Mikel Mendizabal eta Izaskun Etxebesteren idatziak.
Errenteria-Oreretako abesbatzak 41 urte bete ditu, baina sasoi betean jarraitzen du, musikaz gozatuz eta gozaraziz.
20 Juanito Trecet.
nagusia
Lezokoak 25 urte eman ditu Espainiako kartzelatan preso; duela aste gutxi atera zen, eta urteotan pilatutako esperientziaz eta beste hainbatez hitz egin du.
12 Murugarren. Txuma Murugarren errenteriarrrak ‘Marjinalia’ izeneko diskoa plazaratu du. ONek berarekin sakon hitz egin du.
12 16
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
20
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/11/07
13:15
Pรกgina 1
o005_on
23/11/07
17:05
Página 1
iritzia Puntua
Aupa ‘compañero!’ uroa ematen nion, egunero, ogi bila joaten nintzenean. Zenbaitetan bi. Supermerkatuaren ate ondoan eserita egoten zen. «Aupa conpañero!» eta irribarrea elkarri, eguneroko agurra. Inoiz arropa eta oinetako on samarrak ere eman nizkion. Baita ardo botila onen bat ere, berak ere gutizi horiek izateko eskubidea zuela iritzita. Hilabete batzuetara 60 euro eskatu zizkidan, bere herrialdera itzuli ahal izateko. Eskaera ausartegia irudituta, ez nion eman. Eguneroko euroa ematen segitu nuen. Denboralditxo batean ez zen eskera etorri. Bere herrialdera joana izango zen. Halako batean, emakume batekin azaldu zen, berriz ere, supermerkatu ondora. Eta aurrerago, emakumeak eramaten zuen nire eskupekoa. Bera, «nire errumaniarra», Pasaian ikusi nuen bitan, gurdiari tiraka, beste hiru gizonezkorekin batera; seguru asko, txatarra lapurtzen. Geroztik ez dut ikusi. Bere erkideak bai, Errenterian, Lezon, Pasaian... Geroztik, gero eta gehiago entzuten ari naiz «errumaniar» hitza. Azkenaldian telefono lineak moztu eta lapurtzearekin nahastuta; edota, ehunen batek, Martutenen okupatuta duten Institutu zaharreko bizi baldintza negargarriak erakutsi dizkigutelako; edota komunikabideak emigrazio kolpe berri honi buruz hitz egiten hasi direlako; edota… Mafiak, talde antolatuak eta gisakoak ere aipatzen dira. Ez da berria Donostiako lurpeko aparkalekutako eskekoen dirua biltzera pasatzen den pertsonaren figura. Jakina da, hona etortzeko bidaia ordaindu egiten dietela, ordainetan diru gehiago espero duten mafia antolatuek. Antzekoa egiten dute, beste herrialde batzuetako mafiek, gurera, prostituzioan aritzera bidaltzen dituzten emakumeekin. Beti bada, miseriari esker negozioa egiten duen basapiztiaren bat. Honako hipotesi hau egin liteke, txatarra biltzen ikusten ditugun pertsona horien egoeraz: «Hala
E
Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA «Europako Batasun honetan, parametro ekonomikoak
gizakia bera baino garrantzitsuagoak dira».
eta guztiz ere, eskean edo zernahitan aritu behar izanda ere, Errumanian baino hobeto gaude. Europako bazter hauek, gutxienez, bizi irauteko aukera ematen dute. Hango miseria hemengoa baino miseriago denez, merezi du hemen denboralditxoak pasatzeak, bidaia egiteko norbaitekin zorra egin eta garestiago kitatuko badut ere. Gainera, batek daki, egoerak hobera egiten badu, bertan gera gintezke». Hori horrela izateko, nola ote dago Errumania! Zer ibilbide politiko eta sozial egin du herrialde horrek azken urteotan, XXI. mendean errealitate sozial hori edukitzeko? 2007ko urtarrilaren 1ean Europako Batasunean sartu ondoren, errumaniarrek eta bulgariarrek Batasunean batetik bestera ibiltzeko aukera dute; lanik egin gabe ere, edonon, hiru hilabete egoteko aukera dute. Hiru hilabete, eta hiru, eta hiru... Hortxe aurkitu dute zirrikitua behar gorrian dauden pertsona hauek. Estatu espainiarrean soilik 500.000 dira; Italian beste horrenbeste. Erroman eta beste hainbat hiritan, txabola-herri izugarriak eraiki dituzte.
HAUSNARKETA SERIOAGOEN BEHARRA. Errumanian ondasuna behar bezala banatzen ez den bitartean, Europako Batasunak emigrazioaz eta iMmigrazioaz hausnarketa serioagoa egiten ez duen bitartean, Alemaniak bere ekialdean egin zuen moduan, Europak Errumanian inbertitzen ez duen bitartean, Errumanian bertan pertsona horientzat gizarte-laguntza sarea sortzen ez den bitartean, «pobre» berri horiek luzaro izango ditugu ondoan. Eta beren izena askotan entzungo dugu; gero eta gehiago. Bitartean, bidaia agentziek turismorako destino paregabetzat eskainiko digute emigrante horien lurraldea; eta Europako Batasunak, pertsonaren egoerari baino, inflazioaren portaerari erreparatzen segituko du, Europako Batasunean, parametro ekonomikoak gizakia bera baino garrantzitsuagoak direlako. Nik, hau dena ikusita, ez dakit euroa emango ote diodan supermerkatu ondora etorri berria den azkenekoari. Ez dakit euro horrek inori mesederik egingo ote dion! 05
o006_on
28/11/07
12:28
Pรกgina 1
o007_on
27/11/07
13:50
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Kronika nirea
i ere unibertsitatean izan nintzen. Lau urtez eta ikastolan bideratu zizkidaten urratsez. Ez naiz orain hasiko azaltzen gaur aukera banezake zertan xahutuko nituzkeen urte horiek. Ez daukat eta atzera begira jarri eta bestelakoak izanda litezkeen aukerak kuestionatzeko ohitura. Baina errepasoan ipiniko naiz gaurkoan, honetan. Unibertsitatean izan nintzen, bada, eta urte haien klausura Erasmus izandakoaren eskutik egin nuen, Greziako Kavala hirian hain zuzen. Esan nezake hura izan zela EHUren babeseko urte haietako esperientziarik argigarriena. Eta ez ditut fakultatean egindakoak mespretxatu nahi, baina benetako bizitza unibertsitarioa egin ez nuela ere aitor dezaket, kanpusetik urrun baikinen lehen ingeniaritzakoak, eta ez genuen han topa genezaken giro unibertsitariorik gozatu, (ez eta, bestalde, gure ikasketetatik aldaratuko gintuzken neska talde ugaririk). Bidaia hartaz ezagutu nituen, beraz, etxetik kanporako bizitzaren onura eta bestelakoak. Atzera bueltarik ez halakoetan. Handik bueltan, ordea, mundu profesionalarekin nuen zita, ibilbideak markatzen duenaren arabera betiere. Hala izan omen behar baita, behin ikasketak amaitu eta, bat batean, amildegi ertzean topatzerako: joan hadi mutil, lan bila. Azaltzen zizkiguten bai ikastolan baita unibertsitatean ere, hau edo beste karrera ikasitakoen okupazioaren zenbatekoak. Ehuneko hiruroigeitamarraren inguruan omen zen gurean. Nik, baina, egunak pasatu hilabeteak etorri, ez nuen imaginatutako lanposturik topatzen, paroan izena ematera ere gerturatu nintzen... Ez nintzen, ba, espediente txarrenetakoa zuenetarikoa, ehuneko hogeitamar horretan sartzeko. Halako batetan, elektroniko on bezala entxufe egokia erabilita, enpresa batetan hasi nintzen eguneko zortzi orduak xahutzen. Kontutan hartuta uztailean hasia zela delako abentura eta horrelako denbora preziatua okupatzeari (galtzea ez esateagatik) diodan estimua, ez zait orain batere arraroa iruditzen hilabetera kalean egotea, nagusiaren diplomazia ariketa bati esker.
N
Ander Fernandez
HILEKO ESALDIA
«Halako batean, entxufe egokia erabilita, lanean hasi nintzen».
Eta handik hiru hilabetetara Bartzelonan egotea, bestelako kontuetan aritzeko prest. Hantxe eman ditut azkeneko hiru urteak. Hiri handiak dituen alde ugariak uztarturik. Herritik hirira historian zehar hainbestek egindako espedizioen antzera, halanolako jakituriaren bat neureganatzeko asmoz, ondoren herrira itzuli eta praktikan jartzekotan... Hau gerora egindako interpretazio erromantikoa baino ez bada ere. Hara iritsi eta gauez egindako lehenengo espedizio horietakoetan nire burua hamar bat lagun euskaldunez inguratuta aurkitu banuen ere. Oso euskarri lagungarria hastapenetan, baina hiria anonimoki deskubritzearen xarmari heltzea izan zen hartan nire desira. Herriaren eguneroko ezagunari oposaketa nonbait, kale estuen tolesduretan galdu eta aurpegi ezezagunen artean begiraden jokoari eustearena. Hizkutza arrotzen artean tarteka, milakoekin konpartitzeko txoko propioa aurkitzearena. Hiru urteetan izan da hala, betiere herriari begirada galdu gabe. Hemen proiektu eta kontu ezberdinak zintzilik utzi eta hilabete motzetarako asmoa zena pixkanaka luzatuz joan zelarik.
EZ DEZATELA ETSI. Oraindik bada Grezian zer moduz ibili naizen galdetzen didanik. Asko erraz geratzen baitira urte zaharretako kontuetan korapilatuta. Ez aurrera ez atzera, alde egin aurreko enpresa hartan aingura botata. Beste batzuekin kalean topatu, eta ez dakit norako presaz, «Hombre Ander, zer moduz?», galdetzen didate, «bueltan ala?». «Bai motel, hemendik nabil dagoeneko», «a bai, e? Betiko?», eta nik irribarrez, beno, betirako hitz potoloegia dela esaten diet. Batek baina gehiagok errealitatera bueltan nabilen aipatu dit, halanolako etsipen aurpegiz, hura amets edo opor eta hau errealitate gordina balira bezala. Bada orain, beraz, zintzilik utzitako horiei heltzeko garaia, luzez mehatxatutako buelta horri zentzua emateko garaia. Luzez gainera karrerila hartuta, ez banaiz gogor iragarri zaigun neguan izoztuko mediterraneotik urrun honetan. Ihes egingo dugu Senegaleko berora abenduan, bestela ere herri biziaren marruskaduran topa ahal izango dugu goxotasuna. Bitartean, unibertsitateetako kafetegietan sortzen diren etorkizunerako istorioetan, protagonistak ez daitezela izan markatutako bide horri itsu jarraitzekoak, konformatzekoak. 07
o008_on
27/11/07
12:33
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Patrikako filosofiak ehengo batean Saratxaga ikusi nuen telebistan eta hiltzaldi harekin gogoratu nintzen: «Enpresa egitura laua, komunikazioa, autogestioa, langilearen motibazioa», eta abar. Enpresa lehiakor eta errentagarriaren gako sekretuak, alegia. Inguruko enpresen egiturak, ordea, Koka-Kola botilaren itxura handiagoa du. Organigrama arruntena guztioi zaigu ezagun; gerentea, zuzendariak (departamentuko bana), tarteko buruak (x), A mailako langileak, B mailako langileak, (hemendik aurrera nahi adina letrako langileak), eta azkenik, bekadunak. Bestalde, Intranet, sare eta amaraun guztiak eskura izan arren, komunikazio eskasian gabiltza. Lan giroa ere frustrazioz puztu eta motibazioz hustu zaigu azken aldian. Esaterako, «Komunikazioa Enpresan» izeneko ikastarora langilea bidali
L
Izaskun Etxebeste
08
eta ikastarotik bueltan, atzeratutako lanak noizko amaituko dituen soilik galdetzen dio nagusiak, jakina, hori kasurik onenean. Azkenerako ikasitakoak praktikan jarri ezin eta patrikan sartu behar. Zaharrak berri. Egitura kontua izango da akaso, kultura kontua, jarrera agian... Guztien arteko koktela ziur aski. Saratxagak urteak daramatza bere esperientzia propioa han-hemenka azalduz (norbaiten bonbila piztuko al da inoiz!). Hala ere, ez da Irizar [Autobusen enpresa ezaguna] merkatuko lider izatera eraman zuen filosofia, hitzaldi hartatik burura datorkidan oroitzapen bakarra. Memoriak toki berezian gorde dit gizon honek jende artetik egindako galdera inuxente (edo ez hain inuxente) bati eman zion erantzun oldarkor eta itxia. Ni patrikatik jarrera filosofikoagoa aterako zuelakoan...
o009_on
23/11/07
17:21
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Kepa Olaiz (ekologista)
Partzuergoa, amarrua Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoa, aurreko legealdian «ziztu batean sortutako harresia eta gotorlekua» dela salatu du Kepa Olaiz oiartzuarrak
rrausketak atzera pausoa dakar, hiri hondakinen kudeaketaren alorrean. Urte asko dira gipuzkoarrok eta Oarsoaldeko biztanleok, ohituta gaudela gure etxeetako zabor poltsa gaikako bilketara bideratzen. Lan bikain honi esker, gaur egun hondakinen %33 biltzen da, ez dago gaizki hasteko, baina aurrera begira helburua zero hondakin helmuga jartzea litzateke, eta horretarako ezinbestekoa dugu errausketa baztertzea. Errausketak ekoizpen lineala egitera bultzatzen dio industriari eta hondakin kudeaketaren sisteman antolaketa lineala onartzen du, lehengaiak errez eta izugarrizko energia xahutuz; batetik %20a soilik errentabilizatzen delako, eta bestetik, lehengaiak erretzean betirako hauen galera sortzen duelako. Gaur egungo apustua, beraz, birziklapena eta murrizketaren bidea jorratzea da, materia organikoen bilketa behingoz antolatzea, (% 40 ia gure zabor poltsan), birziklagai
E
ez diren hondakinak debekatzea, ekoizpen garbiaren aldeko jarrera tinkotzea. Hau litzateke azken finean instituzioek (Udalek, Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak…) egin beharko luketen lanetako bat. Errausketa ez da modernoa, ez da puntako teknologia. Hondakinak masan tratatzeko tramankulu kutsagarria besterik ez da, eta bestetik ezin zaio mota desberdineko hondakinei tratamendu bera eta bakarra eman. Hondakin mota bakoitzari, bere tratamendua eman behar zaio, berezia eta espezifikoa: paperari berea, plastikoari, arropari, burdinari... Errausketa xantaia bihurtu dute gure instituzio demokratikoek, errausketarik onartzen ez baduzue, hor konpon zuen zabortegia (San Markos) eta zuen zaborrak. Hau esaten ari dira orain arte kudeatu duten agintari politiko “arduratsuak”; kopeta behar da! Beraiek orain arte kudeatu duten zabortegiak ez zuen inola-
ko akatsik (galdetu Pasaiako bizilagunei duela urte gutxi arte nola bideratzen zituzten zabortegiaren isurketak). Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoa, aurreko legealdian sortutako harresia eta gotorlekua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitatearen laguntzarekin jaiotako monstruo berri bat, non udalek dituzten eskumenak, hiri hondakinen kudeaketan gelditzen diren umezurtz eta orain arte eskumenik izan ez duen Aldundiak lortzen dituen %33 botoen indarra; zert arako? Erraustegi proiektua kosta ahala kosta aurrera eramateko. San Markoseko Mankomunitateak (errausketaren aurkakoa) garbi eduki beharko du nor duten aurrean. Gizarte eragileek ez dute aukera txarra beraien alternatibak mahai gainean jartzeko eta aukera guztiak aztertzeko, ahaztu gabe mobilizazioak behar beharrezkoak direla, orain eta gero.
hONa
Sor errepente esatera noa: sortzea, edo gauzak aldatu eta, haietan oinarrituta, errealitate berri bat asmatzea, gizakiak duen ahalmenik interesgarriena da. Eta lasai geratu naiz. Baina, gizabizitzan elkarkidetasuna eta berdintasuna dira ezinbestekoak. Taldean jokatu beharra dago. Gizakia «bakarrik» ez da ezer… Hortik letorke agian sozialismoaren ideologia. Sozialismoa baita gizakiaren errealitatea antola dezakeen pentsamendua. Nola elkartu bata (sormena) eta bestea (talde jarrera)? Kontrajarriak ez daudenez, batak bestea bultzatzen du. Norberetasuna sormenak bultzatzen du eta gizatasunak aldiz jarrera soziala. (Askotan esaten da: beno… Txorradak utzi... Eta orain serio... Ba nik aldrebes… Ez jarri hain serio... Jode). Sormenak gizakia askatzen du. Norberak sortzen duena ikustean, halako zirrara eta harrokeria pertsonala gertatzen zaigu. SORMEN ez da izango agian «gizon sortzailea»? Edo «moja gizo-
D
na»? SORTALDE ez da izango agian sortzen duen taldea? SORABILLA ez da izango agian Sorabillako sortzaile abilen bat? SORTERRIA al da geurea? Eta SORTU? SORALUZE? Orain serio. Etsita nago… Badakit taldean lan egitera ohituta gaudela, «elkarteak» besterik ez daudela nonahi eta guztiok sozialistatzat dugula geure burua. Eskolak ere talde lanak butzatzen ditu. Baina zerk bultzatzen gaitu geu izatera? Kezkatuta nago… Bai baitakit eskoletan ez dela ia sormena lantzen eta, gehienez, besteek sortutakoaren informazioa ematen dela: Txillida, artearen historia, zinea, idazleak… Baina non dago sensibilitatea eta sorkuntza? Non dago bakoitzaren ekarpena?… Sentsibilitatea?... Espresioa?... Nortasuna?... Eskaintza?... Izaera?... Eta non Irakaskuntzako programaketa sakon bat, sensibilitatea eta sormena lantzeko?... Non dago SORTALDEA? Alaaaaa… Berriz txantxetan… Barkatu eragozpenak.
Mikel Mendizabal
09
o010-011_on
23/11/07
17:46
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Antzerkia eta film laburrak ilabete bateko bueltan, Pasaian Umorezko Antzerki Jardunaldiak eta Ikuska film laburren lehiaketa ikusgai izan dira. Urteak pasa ahala, bi ekimen hauek beraien tartea ederki finkatu dute eskualdeko kultur zirkuituan. Antzerkiak San Pedron eta Antxon izan dira, film laburrak, berriz, Trintxerpen. Eta Donibanen? Zergatik ez dira antzerkiak edota film laburrak bertan eskaini? Ez al dago leku aproposik horretarako?
H
Mingain urdina uela hamar bat urte behi eroen afera izan zen; azken bi urteetan oilaskoaren gripea, eta azken astetan, mingain urdinaren gaitza. Eskualdean, garai batean Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Mediterraneo inguruan ematen zen gaitza agertu da, zenbait ardi eta behi kutsatuz. Antza denez, intsektu eramaileek klima beroan ederki bizi dira, eta azken boladan
D
10
o010-011_on
23/11/07
17:47
Página 2
sakONduziritzia
Ongi etorri!
Burdinazko gizona
a bost urte betetzen dituenean, (oso gazte, beraz), OARSOALDEKO H ITZAk lifting-a egin du. Ohikoa izaten da paperezko egunkariek noizean behin haien egitura eta azala berritzea “garai berriei” aurre egiteko. Kasu honetan, aldiz, garai berriek eragin zuzena izan dute egunkariaren aldaketan. Internetek informazio munduan hartu duen garrantzia paperezko H ITZAn islatzen da orain. Lan egiteko moduak garaiekin bat doaz. Teknologiak eta gizarteak azken urteetan izan duten bilakaera ikusita, nork daki zer nolako H I T Z A izango dugun 50 urte barru… Dena dela, ongi etorri HITZA berria!
skualdeko kirolariak arrakastaz arrakasta dabiltza azken bolada honetan. Oraingo honetan, Trintxerpeko Xabier Lekue aipatu nahiko nuke. Xabier triatleta da, eta pasa den hilean, Hawaiien ospatzen den Ironman proban bere adinekoen artean bigarren izatea lortu zuen, eta 36. sailkapen orokorrean. Xabierrek Hawaiiko proba honetan parte hartzen duen bigarren aldia da. Izan ere, munduko triatloirik famatuena den Hawaiiko Ironman honetan, soilik onenek har dezakete parte. Zorionak eta zorte on etorkizunean.
I
E
ematen ari den aldaketa klimatikoaren eraginez, gure inguruan eroso sentitzen hasi direla dirudi. Gizakiontzako arriskurik ez badago ere, kontsumitzaileengan honako kontuok zer nolako eragina izaten duten badakigu, hortaz, agintariei, abeltzainen etorkizuna beltza izan ez dadin beharrezkoak diren neurriak hartzea dagokie. 11
o012-015_on
27/11/07
12:04
Página 1
nagusia TXUMA MURUGARREN abeslaria
“
Amorrua ematen dit jendea gero eta alienatuago ikusteak” Testuak eta argazkiak: Lander Garro
hots garratza, hautsia du Txuma Murugarren errenteriarrak, baina gauza gozoak transmititzen ditu kantatzerakoan. Urte mordoa darama musikaren joko zelaian, eta ez dabil unerik txarrenean. ‘Marjinalia’ diskoa kaleratu du, bakarreko bidea hasiz geroztik bosgarrena. Tolesdurarik eta harrokeriarik gabe erantzun ditu ONen galderak.
gugan, ankerrak, bihotz onekoak, ahoberoak, isilak… Dena den, beti gailentzen zaie gu ofiziala, zuzenena, gizarteak moldatutakoa. Gainontzeko guztiak marjinalia izeneko munduan mantentzen ditugu, eta batzuetan haien artean hitz egiten dute, gure barnehausnarketetan.
‘Marginalia’ hitza Joseba Sarrionandiari lapurtutakoa da; zergatik hautu hori?
Asko dira. Eta askotan txunditu egiten naute, edo tristatu, haietako izaki marjinal nazkante bat ateratzen denean, adibidez.
A
Nik ez nekien Joseba Sarrionandiak erabili zuela hitz hori. Niri, marjinalia izena, Gotzon Uribe kazetariaren eskutik heldu zitzaidan; egun batez, diskoaz hitz egiten, bat batean bota zidan: «Oso ondo etorriko litzaizukeen izenburu bat daukat», eta marjinalia aipatu zuen. Gero, ondo pentsatuta, oso egokia zela iruditu zitzaidan, et a horrela geratu zen. Barne mundu marjinal horri buruz mintzatzen naizelako diskoan. Esan izan duzu geure baitan dagoena nekez kanporatzen dugula, eta horren aldeko aldarria dela izenburua.
Izenburuak barruan daramatzagun beste gu guztiei egiten die erreferentzia. Oso desberdinak diren pertsonak aurkitzen dira 12
Nolakoa da zeure baitan bizi den izaki marjinala?
Zarena esan (defenditu), edo zarena erakutsi; zer egiten duzu zuk?
Nik esango nuke musikaria baino istorioak kontatzen dituen abeslaria naizela. Izugarri sentitzen ditut istorio horiek, eta intentsitatez kantatzen ditut, azalean sentitzen dut nola ateratzen den hitz bakoitza. Oso serio hartzen dut egiten dudana eta amorru ematen dit jendea gero eta alienatuago ikusteak, gero eta gogo gutxiagorekin gauza berriak deskubritzeko, sentitzeko… Jendeak ez du esfortzu hori egin nahi, baina intentsoa den guztiak determinazio bat eskatzen du entzulearen aldetik. Nola ikusten duzu zeure burua
o012-015_on
27/11/07
12:04
Página 2
musikanagusia
“
Gero eta urrunago nago asmo komertzialetatik. Adinarekin ikasten da hori ”
“
Gozoa da zure lana zabaltzen dela ikustea, baina are gozoagoa zure lana estimatzen dela sentitzea”
13
o012-015_on
27/11/07
12:04
Página 3
musikanagusia
“
Emakumeak misteriorik erakargarriena dira, bizitzari zentzua ematen diotena”
“
Hamalau bat urte nituen euskara serio ikasi behar nuela erabaki nuenean”
Diskoak behar zuen horrelako estetika bat. Zirku dekadente baten itxura. Lagun bitxi batzuk espektakulu kezkagarri eta histrioniko bat aurkezten. Lehen komentatzen nuen barruko eremu intimo hori, nolabait bertan agertzen diren pertsonaiak gu geu ere badira, esan nahi dut gure barruan bizi den beste gu bat direla. Garrantzitsua zen erakustea biluzteko, barrena agerian uzteko erabakia hartua zegoela diskoan. Sasoi ilunak-en garaiaren ondoren, bosgarren lana duzu hau. Orain arte ez zara inoiz ‘modako kantaria’ izan, hedabideok ez dizkizugu azal asko eskaini. Hor izan zara, ordea, eta orain, agian, garai gozoenean aurkituko zara…
musikaren paisaian? Nola ikusi nahiko zenuke?
Oraindik gauza asko esateko eta ikasteko duen egilea naiz. Pixkanaka jendea deskubritzen ari dena, eta horregatik sendoago sentitzen naiz, ez nau hurrengo udaberriak eraitsiko. Jon Benito edota Xabi Borda idazleen testuak hautatu dituzu; nolabait, beste belaunaldi bateko idazleak dira, gazteagoak, eta, hala ere, beraiek esandakoarekin identifikatzen zara: betiko gazte?
Ez dut uste adin kontuak zerikusirik duenik. Beste dimentsio bat da sorkuntza, bertan denborak ez du errealitatean erabiltzen dugun neurria. Konexioa sortzen denean oso gauza ederra da, lehen esaten nuen nik intentsitate bereziz sentitzen dudala egiten dudana, intentsitate hori sentitzen dut 14
ere beste baten lana barruraino ailegatzen zaidanean, eta nolabait, nire bilakatzen da. Hortik aurrera oso erraza da lan egitea. Zergatik gertatzen den identifikazio edo konexio hori, ordea, zailagoa da azaltzen. Gertatzen da. Gizakiaren barruko kezkez hitz egiten duzu, arimaz: zer da zuretzako arima?
Arima da emozionatzeko dugun gaitasuna. Eremu intimo bat, eskuarekin ukitu eta barraskiloen adarren modura atzera egiten duena, uzkur samarra baina, era berean, jakingosez bizi dena. Azken diskoaren promoziorako halako zalaparta sortu duzue, aurkezpen ekimenak, behintzat, kolorez hornituz. Diskoaren azalean erakusten dituzun betaurrekoek Bono abeslari ospetsuaren antza ematen dizute…
Gero eta urrunago nago asmo komertzialetatik. Horrek bai badu zerikusia adinarekin. Jadanik ez zaizkit batere axola lehen mintzen ninduten hainbat gauzek. Gozoa da zure lana zabaltzen dela ikustea, baina are gozoago zure lana estimatzen dela sentitzea, eta hori ezin dit inork kendu. Azken urte hauetan hori egiaztatzen ari naiz kontzertuetan, jasotzen ditudan e-mailetan, eta abarretan, eta zure lanak besteengan sortzen duen emozio horren berri izatea, gauza handia da. Horrek erakusten du, nolabait, ez zarela arrakastaren menpeko. Askea zarela, alegia. Zama arintzen laguntzen du horrek?
Izugarri askatzen zaitu. Ez duzu inolako aurreplanteamendurik. Gure pentsamenduak ez duen bezala. Kaotikoa da existentzia eta kaotikoa, halaber, sorkuntza, gure emaitza delako, gizaki lurtarren emaitza xumea delako. Arrakasta, ez dakit zer den, nik nire txokotik ikusten ditut gauzak, eta bertatik komunikatzen naiz, noizean behin, disko baten bitartez, inor ez dago behartuta hori entzuten, inork ez dizu aholkatuko, irratiak ez dizu erosaraziko, zure esku dago, libre zara hartu ala uzteko, era berean, ni libre naiz nahi dudana egiteko.
“Oso ahots pertsonala duzu, entzuteko gozoa, eta nortasun handikoa”: zer sentitzen duzu horrelakoak entzuterakoan?
Bada poz handia. Are gehiago kontuan hartzen baduzu Sasoi Ilunak-ekin grabatu nuen lehenbiziko diskoan guztiz beldurtuta nengoela adierazten badizut. Guztioi gertatzen zaigun bezala grabatuta entzun nuenean izutu nintzen, ez zitzaidan batere gustatu. Gero kritikak irakurri nituen, eta pixkanaka ohitu nintzen nire ahots lakar honekin. Denboraldi batez lotsatuta ibili nintzen. Zure diskoetako baten izenburuan aitortzen zenez, gauak, neskak eta maletak dira zure kantuetan aurki daitezken osagaien artean nagusienak. Badira beste asko, jakina. Goaz gutxika; hitz egiguzu neskez.
Emakumeak gure bilaketaren helburua dira, ez dakit emakumea esan behar dudan edo ‘zure polaritate galdua duen pertsona’; nire kasuan, emakumea da. Denik eta misteriorik erakargarriena dira, bizitzari zentzua ematen diona. Eta gauak?
Gaua leku berezia da, irekiagoa, laxoagoa eguna baino. Bukaeraren irudia da, bertan bukatzen da hasi beharra, egin beharrekoak eginak dituzu, libre zara. Era berean, zitala da, hori guztia ilusio hutsa delako, gauaren atzean baitator beste egun berri bat. Maletak...
Maletak, bidaia, bilakuntza, partitzea, etortzea, dena batera. Gure bizitzaren geltoki bakoitzean biltzen ditugun apurrak gordetzeko lekua. Rockaren tesietatik alde egin gabeko mezua dakarzu, beraz: rock zale petoa zara, hitzaren zentzu tradizionalean.
Hala ikusten dut nire burua, lan egiteko modua ere halakoa dut. Nire kultura musikala, gehiena, hortik dator, eta rockak libreago egin gaituela sinisten dut. Zure diskoetan bidailagun ezinbestekoa da Rafa Rueda,
o012-015_on
27/11/07
12:05
Página 4
musikanagusia
Diskoak Nire lehioak (2000). Hegazkinen arima (2001). Gauak, neskak eta maletak
(2003). Nire anaiaren kotxeko argiak (2004). Marjinalia (2007). eta bere gitarraren soinu berezia, dagoeneko, zeurea ere badela esan daiteke.
Rafa Rueda lagun handia dut, gitarra jotzeko modu berezia eta bere-berea du. Oso ondo ezagutzen nau eta eskuzabala izan da beti nirekin, debalde eman dit aholkua, debalde bere musikalitate liluragarria, debalde bere laguntasuna, zer gehiago esango dut? Rockean eta Popean bakarlariak espezie jakin bat zarete: mikrofono, hedabide nahiz kaletarren aurrean, ezinbestean eman behar duzue aurpegia, eta, antza, ez duzue beldurrik: nola eramaten duzu zuk bakarlari izatea?
Ez dut aparteko desberdintasunik ikusten orain eta taldean nenbilenean, sekula ez naiz izan zilborrari begira atseden hartzen duten horietakoa, nire musika, nik egina bada ere, askoren partaidetzaz ondu da, askoren ideiez eta sentsibilitatez. Ezin dut nire burua bakar bezala ikusi. Nire izena agertzen da neuk egiten dudalako kantuen hazia, baina rock parametroetan lan egiten dudanez, beti banda bat daukat nire alboan, ez naiz sekula bakarrik sentitu. Rafa Rueda, Xabier Montoya, Gari, zu zeu… Taldeko dinamikatik bakarreko bideari ekin diozuenak ez zarete gutxi…
Bestelako libertatea ematen dizu horrek, zeuk hartzen duzu azkenengo erabakia, eta zeuk diseinatzen duzu nahi duzun bidea. Alde horretatik erosoago ibiltzen garela uste dut. Sorkuntzaren alorrean zerbait asmatzea oso-oso zaila da, normalean egindakora jotzen
dugu, handik eta hemendik hartzeko, eta hartutakoarekin gustuko konbinazioak egiteko; zuk nora jotzen duzu zure kantak egiteko?
Nire intuizioaz fidatzen naiz. Kantu bat sortzen dudanean seguru naiz influentzia asko gurutzatu direla hori egiteko, baina azkenean influentzia horiek lausotu egiten dira, beste zerbait bilakatzen dira. Julen Gabiria idazlearekin ‘Mathilde maitatzeko moduak’ bilatzen aritu zineten; zertan da ikuskizun hori?
Julenek testu bat idatzi zuen nire kantu batzuk oinarri hartuta. Narrazio literario bat zen eta musikala, berak kont atzen ez zuena abestian kontatzen zen eta alderantziz. Lau bat emanaldi eman genituen, baina disko berria atera behar nuela eta berak ere bere zereginak zituela bada hor gelditu zen. Sorterritik urrun bizi arren, Errenteria-Oreretan jaio eta hazia zara. Hezi, gainera, Tellerin hezi zinen, erdaraz; noiz euskaldundu zinen?
Pake-Tokia izeneko eskola probi-
sional batean ikasi nuen lehenbizi, Kaputxinoen parrokiaren ondoan, hor orain etxebizitza handi bat dago, lehen eraikin txiki bat zen, arbola handi bat aurrean zuela. Euskaldundu euskaltegian, geroago. Etxean euskaldunak izan dira aiton-amonak eta ama. Aitak ez zuen hitz egiten. Oso denbora gutxian egon nintzen euskaltegian, etxeko giroagatik, seguru. Hamalau bat urte izango nituen euskara serio ikasi behar nuela erabaki nuenean. Nola gogoratzen duzu gaztaroko sorterria?
Burrunbaria, errepide nazionala etxe aurrean genuen. Gu San Sebastian kalean bizi ginen, Iztieta inguru horretan, bertako parrokiaren atzeko etxebizitzan. Inguru hori, parrokia, etxea, anbulategia izan zen nire lehenbiziko mundua, ez genituen muga horiek zeharkatzen, hiru eraikin horiek inguratzen zuten espaloia zen muga. Tira, anbulategiaren aurrean zegoen mojen eraikin txiki bat ere bazegoen, txirristala bat eta abarrekoak bazituen parke txiki-txiki batean, hara joaten ere ausartzen ginen noiz edo noiz. Egun batean,
anaia eta biok Lezoko festetara joan ginen, sei zazpi urtez, buruhandiak zirela eta, izugarrizko bidaia iruditu zitzaidan. Gutxitan etortzen zara, edo inoiz ez: herriminik bai?
Ez dut batere herriminik, aspaldi joan nintzen Oreretatik, oso gustura nago bueltatzen naizenean, orain hiru bat urte ostegunero joaten nintzen, nire lehengusuarekin, Donostia sagardotegian afaldu eta Reynan kontzertua ikusi. Oso plan ona zen. Baina orain ez dut jadaneko Gipuzkoan lan egiten. Mikel Markezekin, behintzat, harremana mantentzen duzu: zein harreman duzue? Zerk lotzen zaituzte? Nondik ezagutzen zarete?
Mikel Markez Errenterian ezagutu nuen, eta oroitzen naiz gure lehenbiziko elkarrizketa izan zela Lezorako zubian zegoen gasolindegi bati buruzkoa. Berak esan zidan sekula ez zela bertan gasolindegirik egon, norbaitek esan zion baietz, eta berak bota zidan, klaro, hi ni baino puskaz zaharragoa haiz! Horrela ezagutu nuen Mikel. Oso lagun estimatua. 15
o016-019_on
23/11/07
17:01
Pรกgina 1
kulturakkultura 13 urte dira Jose Manuel Tife irundarrak Andra Mariren zuzendaritza hartu zuela
ANDRA MARI atzo, gaur, eta bihar Errenteria-Oreretako abesbatzak 40 urte luze ditu, baina aurrera begiratzeari ez dio uko egiten; gaur egun 60 lagun inguruk osatzen dute Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Lander Garro 16
o016-019_on
23/11/07
17:01
Página 2
kulturanagusia ilo ipurdia. Horixe jartzen zaio Andra Mari entzuten duenari. Interpretatzen duen edozein sentimendu helarazi eta kutsatzeko gai dira abesbatzakoak.Aberatsa ere bada, denetariko pertsonek osatzen duten abesbatza hau. Hortik dator bere indarra. Astelehena da, 20:3 0ak. Errenteria-Oreretako Pablo Iglesias kalean gora, ahots doinu goxoak entzuten dira. Hamaikagarren zenbakia sartu, eta lehen solairuan Andra Mari abesbatza aurkitzen dugu, Wolfgang Amadeus Mozart zenaren Requiem-a entseatzen. Requiem-arekin hasi orduko, ahots hutsez, oilo ipurdia. Trantzean sartzen dira abeslariak, zuzendaria, piano jotzailea... Eta bertatik igarotzen den edonor. Sekulako ikuskizuna. Abesbatza baten musika gustuko ez duena ere harrapatuta geratzen da, abestien indarraz eta sentimenduez kutsatuta. Talde handia da Andra Mari: 60 bat kide. 18 urtetik gorakoak. Aberastasuna, denetariko partaideak daudela: gazte zein heldu, langile nahiz ikasle, bertako eta kanpoko, soprano eta tenore… Denetarik. Koru baten irudia zein aldatua heltzen zaion mundu horretatik kanpo dagoenari! Harrigarria. Eliza, kanta ulertezinak eta lasaiegiak. Irudi horixe du abesbatzak ezagutzen ez dituenak. Hori baino gehiago dela argi gelditzen zaio mundu horretara gerturatzen denari, ordea. Jendeari hurbildu eta jendea abesbatzara erakarri. Horixe da orain Andra Mari abesbatzaren asmoa. Horretarako, behetik, gazteenetatik hasten dira jendea bildu nahian. Lau talde dira. Txikienak, 8-11 urtekoak. Orereta abesbatzakoak, 12-16 urte bitartekoak. Ondoren, Oinarri, 16-18 urtekoak biltzen dituena, eta Andra Marira igarotzeko prestatzen dituena. Andra Marik ez du adin mugarik, 18 urtetik gorakoek, duten adina dutela ere, abestu dezakete bertan.
O
Adin nahiz tankera guztietako partaideak ditu Andra Mari abesbatzak
Maialen Otegi Orereta abesbatzako kideetako bat da
Patxi Mitxelena da Andra Mariko abeslarien artean urte gehien daramatzana: bokazio handikoa da
Andra Marira aurrekoetatik igarota iristen diren gizon eta emakume gehienak. Haur eta gazteak musika klasikoa abestera animatzea ez da lan erraza izaten, baina. Imanol Elizasu (Pas ai Antxo, 1970) zuzendari eta piano joleak, Andra Maritik beherako hiru taldeak zuzentzen dituenak, argi du hori. Haur gutxi hurbiltzen da eurengana, eta, horregatik, ikastetxeetan kanpainak egiten hasiak dira: “Gurasoak eta kanpaina horiek dira haurrak guregana gerturatzen dituztenak”. Maialen Otegi (Errenteria-Orereta, 1994) Horrela hasi zen abesten. Ikastetxeera joan zitzaiz-
kien Elizasu eta lankideak. Txundituta geratu zen, eta abestu nahi zuela konturatu zen. Orereta abesbatzearen kide da, sopranoa. Gustura joaten da entseguetara, eta koreografia duten abestiak interpretatzen ditu gustura. Táncnota abesti hungariarra interpretatzen du hobekien, hungaroz. Bidaiak egiten dituzte atzerrira, eta txapelketatan parte hartzeak motibatzen du. Abesten jarraitzeko asmoa du, Andra Marira iritsi, eta bertan urte askoz jarraitu.
GAZTEAK ERAKARRI. Horixe da abesbatzaren lan zailena.
Haurrak eta gazteak abestera animatzen dira, bai, baina horiek denbora aurrera joan ahala, taldean mantetzea ez da erraza. Egun, gazteenen taldea 60 kide dira, Oreretan 45 eta Oinarrin beste 60. Horiek denak Andra Marira iristea gustatuko litzaioke Elizasuri, baina jakin badaki, zaila ez ezik, ia ezinezkoa dela. “Abestera gustuko dutelako etortzen dira, baina egun daramagun bizimoduan, zaila izaten da egin nahi edo behar ditugun gauza guztiak egitera; aukeratzen hasita, hain garrantzitsuak iruditzen ez zaizkigunek galtzen dute, abesbatzek, adibidez”. 17
o016-019_on
23/11/07
17:01
Página 3
kulturanagusia
JOSE MANUEL TIFE Andra Mari abesbatzako zuzendaria
“Zuzendariaren funtzioa abeslariei exigitzea da” ose Manuel Tifek (Irun, 1961) 1994 urtean hartu zuen Andra Mariren zuzendaritza. Imanol Elizasu alboan, pianoan, duela, sentimenduz betetako zuzendaritza lana egiten du. Musika bizi egiten du. Ez da gizaki arrunta, hitzak neurtuz hitz egiten du, hitzak ondo aukeratuz. Hiztegi aberatsa du, eta eskuez esaten duena azpimarratuz egiten du, airean marrazkiak egingo balitu bezala, orkesta bat zuzentzen ariko balitz bezala. Entseguetan ikusi besterik ez dago bere lanaren oinarria zorroztasuna dela antzemateko. Etenaldiak sarritan egiten ditu, esaldi horretan edo bestean galdutako notaz abesbatzako kideak ohartarazteko, edota beste akatsen bat zuzentzeko saiakeran. Andra Mariren zuzendari urte luzez izatea espero du.
J
HELDUAK, MAITEMINEZ.
Taldea ondo portatzen da? Langileak dira?
Bai, bai. Oso pozik nago beraiekin. Hainbeste pertsona koordinatzea zaila izango da, ezta?
Ikasi egiten da. Musika egiten dugu, musika programak prestatzen ditu zuzendariak: instrumenturik gabe, instrumentuekin, abesbatza eta orkestrarekin. Nik zuzentzen ditut, eta lana antolatzea da nire ardura. Nolakoa da zuzendariaren eta abeslariaren arteko komunikazioa?
Nire lanaren alderik zailenetako da horixe. Abeslari amateur-ekin egiten dugu lan eta batzuetan ez dugu lortzen nahi duguna. Zentzu horretan ere artista izan behar da. Zuk nahi duzuna lortzeko, modun atseginean eta errespetuz jokatu behar duzu eta, batzuetan, hori ez duzu lortzen. Zuzendaria beti ari da gehiago eskatzen; bere funtzioa exijitzea da. Beti dago zerbait hobetzeko. Zuzeneko tratua garrantzitsua da, eta nire betebeharrik garrantzitsuenetakoa. Abeslariek desafinatu dutela antzemateak zaila dirudi, kanpotik ikusita; gaitasun horrekin jaio egiten da, ala ikasi egiten da?
Jaio egiten da eta ikasi egiten da. Pertzepzio ahalmenaren araberakoa da. Nik ikasi egin dut eta prestatu egin naiz. Horretarako prestatu den pertsona baten pertzepzio ahalmena, pertsona arrunt batena baino askoz handiagoa da. Pertsona arrunt batek ezin ditu horretarako prestatutakoak jasotzen dituen ñabardurak jaso. Zein da zure lanaren alderik onena?
Musika ondo egitea lortu dugula ikustea da onena. Eta txarrena?
Egun existitzen diren baldintzak. Gaur egun ez da 18
Bi adin oso kritiko aipatzen ditu Elizasuk. Lehenengoa, 12 urte inguruan. Gazte askok utzi egiten dute abesbatza, beste zera batzuk aukeratzen dituztelako. 18 urteetara iristean, berriz, beste bidegurutzea sortzen da: ikasi, kanpora ikastera joan, lana... Abesbatzaren kalte. Batxilergoa, selektibitatea, unibertsitatea… Gustuz egindako lanak, halabeharrez egin beharrekoengatik ordezkatzen dituzte. Maialen bezalako gazteen gogoa, gustura hartuko luke Elizasuk, gazteak oso gustuko baititu.
batere erraza lan hau egitea, dedikazioa eskatzen baitu. Jendeak gustuko duelako egiten du hau, musika gustatzen zaielako, eta ez da beti erraza izaten jende guztia elkartzea. Jendeak zailtasunak ditu entseguetara etortzeko eta lan plangintzari erantzuteko. Beraz, oso lan sakrifikatua da?
Ez ez. Aipatutako baldintza txar horiek kenduta, oso atsegina eta oso polita da. Zein da zure helmuga?
Ez daukat helburu arrarorik. Zuzendaritza utzi ostean, nik hemen igarotako denboraz balorazio positiboa egiten bada, nahikoa izango dut. Egun, exigentzia geroz eta handiagoa da. Esan bezala, amateur talde batekin ari gara lanean, eta, egun, ekintza bat mantentzea lortzea oso garrantzitsua da. Mantentzen bada, analisia positiboa izango da. Mantentzen ez bada, arazoetako bat zuzendaritza izango da, ez duela lortu lortu behar zuena. 40 urte ditu dagoeneko Andra Marik. Harro egoteko modukoa da, eta mantenduko delakoan zaudete. Horrelako abesbatza batekin, herriak auditorio bat behar duela uste duzu?
Dudarik gabe. Errenteria-Oreretan orain dagoen auditorioak ez ditu beharrak asetzen. Kontzertu sinfoniko koralak ezin dira egin bertan. Kaputxinoetako eliza erabiltzen dugu beti auditorio moduan, baina beharrezkoa da, dudarik gabe.
Gazteak taldeari ‘lotzea’ helburu bada, biharko kantariak behar direlako da. Eta biharko kantariak, urteetan eta urteetan aritutakoak, maiteminez egiten dute, grinaz. Patxi Mitxelena (Errenteria-Orereta, 1940), adibidez, Andra Mariko beteranoena da, eta lehen mailako tenorea. Honek ez zituen gurasoak, ez ikastetxeen kanpainak izan abesten hasteko erabakia hartzeko. Betitik izan du gustuko abestea. Egun dauden zailtasunak ulertzen ditu. Bera orain jubilatua da, eta abesbatzari denbora asko eskaintzen dio. Donostiako Orfeoian ere aritzen da. Kanpora abestera joateko ere aitzakiarik ez du jartzen. Bere saltsan mugitzen da abesten ari denean. Beste pertsonek, bera adina denbora ez dutela jakin badaki, baina betebeharrak ez ezik, afizioak ere egin behar direla uste du. Lanean ari zela, hiru abesbatzatan aritu zen. Ez da lan makala. Patxi Mitxelena bera izan zen Andra Mariren fundatzaileetako bat, 1966ean, abesbatza sortu zenean. Orain 60 kide ditu, horien artean beste sortzaile bat: “Nire anaia ere beteranoa da, ni baino gazteagoa izanik, nik adina urte daramatza honetan”. Abesti gogokoenetakoaz galdetzean, duda egiten du, baina Pasioa San Mateoren arabera (Bachena) aipatzen du; pieza ezin hobea dela eta gustura interpretatzen duela argudiatzen du.
o016-019_on
23/11/07
17:02
Página 4
kulturanagusia
Arrakasta eta esperientzia Goi mailako orkestrekin ere aritu dira Andra Marikoak, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Scottish Chamber Orchestra, Buenos Airesko Filarmonikoa, Cadaqueseko Orkestra, Türingen Philharmonie Orchester, XVIII. Mendeko Orkestra, Galiziako Orkestra... Eta zuzendari maisuekin ere bai: Enrique García Asensio, Odón Alonso, Maximiano Valdés, Frans Brüggen, Nicholas Kramer, Jesús López Cobos, Leopold Hager, Andreas Mitisek, Carlo Rizzi, David Robertson, Victor Pablo Perez eta Stefano Ranzanik zuzendu dute, besteak beste.
Andra Mariko partaideek serio entseatzen dute, Tiferen aginduak jarraituz
Imanol Elizasuk gidatzen ditu Orereta abesbatzako (eskuinean eta ezkerrrean ageri direnak) gazteen entseguak
Urte askoz jarraitzeko asmoa du, eztarria duela urte batzuk bezala ez duela aitortzen duen arren, osasunak laguntzen badio, abesteari uzteko asmorik ez duela argi du Mitxelenak. Andra Mariren lehen kontzertuan, hantxe zen Mitxelena. Donostiako hainbat abesbatzetan aritu ondoren, Errenterian antzeko zerbait beharrezkoa zela ikusi zuten. Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1966an abesbatza, Mitxelena anaien laguntzaz. Bera izan zen zuzendaria 1994ko otsailean Tifek zuzendaritza hartu zuen arte. Era guztietako koru-musika lantzen dute, horien artean opera eta zartzuela antzeztuak. Hemezortzi diska kaleratu dituzte. Andra Mari abesbatzak sari asko irabazi ditu, eta, ondorioz, baita Mitxelenak ere. Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Tenerifen, Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabostaldian… Kontzertuek mundu guztian barna eraman dituzte. Suiza, Belgika, Italia, Austria, Frantzia, Portugal, Argentina eta beste hainbat herritan zehar burutu ditu birak. 19
o020-023_on
23/11/07
17:06
PĂĄgina 1
nagusia JUANITO TRECET preso politiko ohia
“
Presa ez da askatze mugimendu baten lagunik gomendagarriena� Testuak eta argazkiak: Lander Garro
ende laurdena eman du Juanito Trecetek (Lezo, 1957) kartzelan. Oso gazte atxilotu zuten lehenego aldiz, eta 18 urte itzalpean eman ondoren, aske geratu zen. 2000. urtean berriz hartu zuten gatibu, eta beste 7 urte eman zituen preso. Duela aste gutxi geratu zen aske, eta urteetan pilatutako esperientzi nahiz gogoetak kontatu ditu.
M
Mende laurdeneko gartzelaldiaren ondoren, nola sentitzen zara?
Hasteko, nire sentimenduen eta ibilbidearen artean oreka handia dagoela ikusten dut. Horrela joan zaizkit 25 urte hauek. Bestalde, pozez, ikusten dudalako osorik atera naizela erronka honetatik, hainbat lagunek pagatu behar izan dutena nire zauria izan arren. Aurrera jarraitzeko indarrez eta ilusioz ikusten dut nire burua. Irakurri, idatzi, lagunekin solas egin, kirola... Nolako presoa izan zara?
Gezurret an ez naiz arituko hemen... Ala bai? Irakurri bai, asko. Idatzi ez (barkatu!). Solasean aritu, ahalik eta gehien; horretan bai, abila izan naizela uste dut. Kirola gorputzak ematen zidan neurrian, alferkeriak utzitako tar20
tean. Ziegan etzaning eta manting saiorik ez da falta izan. Pentsatu, amestu, gainerako presoek bezala, burdin saretik haratago dagoen errealitaterainoko teletransportazio sistema erabiliz, idealei eutsi. Preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen dela esan zuen Sarrionandiak.
Sarrik esanikoa ulertzen dut, nire gogoa etengabe doalako barruan borrokan diren lagunengana. Beraiekin bat egiten dugu, sufritu, borrokatu ere tarteka. Baina horretara doa nire gogoa, kartzelara hurbildu, bertaratu, lagunekin ihesi joateko. Bestela, hara, ezertarako ez. Azken urteak Alacanteko kartzelan egon zara; nolako kartzela da hori?
Alacanteko Foncalent, berdin Fonkaka; horrelaxe esaten genion guk. Zulo bat, non sartzen zaituzten eta zutaz paso egingo duten, usteltze makinaria zikin batetan baitzaude. Utzikeria, zikinkeria, txakur morroien alferkeriaren erreinua. Sendagileak eta abar, berdintsu. Gurekiko gorrotoa hango pareten grisa bezain zikin eta tristea zen. Zikina espetxea eta zikina gartzeleroen arima edo izana (izanik izatekotan).
o020-023_on
23/11/07
17:06
Pรกgina 2
politikanagusia
21
o020-023_on
23/11/07
17:06
Página 3
politikanagusia
“
Sakabanaketa areagotu egin dute, isolamendu eta inkomunikazio sistema sofistikatuak sortuz”
“
“
Odola baino askoz ere lotura sendoagoko harremanak sortzen dira kartzela barruan”
Bestetik, misoginia: emakumeen aurkako gorroto gaixo baten testigu izan gara urteotan, gure kideen aurkako fijazioa. Beraien aurkako isolamendu neurriak eta krudelkeria etengabe erabili ditu hango zuzendaritzak. Nerea [gaur egun han dagoen neska euskaldun bakarra] horrelaxe daukate. Muxurik handiena berarentzat! Ez duzu hitz gozorik...
Ez, inondik ere. Esandakoaz gain, arrazakeriaren bazar ziztrina da Fonkaka. Mairu eta beltzekiko mespretxua, ikaragarria da; hori bai oso ‘demokratikoa’. Zaborra bezala tratatzen dituzte. Behin baino gehiagot an, k artzelak berak arazoetan sartzen ditu atzerritarrak, barruko preso fatxen bidez, azpijikoa eta makurkeria erabiliz. Nolakoak dira barruko harremanak?
Mundu berri batetan sartzen zaituzte, eta han kode nahiz arau berriak ezagutu behar dituzu. Oso berezia da dena. Lagunik lagunenak egin ditut kartzelan. Odola baino askoz ere lotura sendoa22
goa dute sortzen diren harremanak. Kidetza. Soria, Herrera de la Mancha, Puerto, dispertsioa, bakartzea, gose grebak... Sentimenduak konpartitzen jakin, norbera den bezala agertu eta itxurakeriak bazterrean utzi, beldurra... Hori gainditzeko bidea eta borrokatzeko indarra da euskal preso politikoen arteko harremana eta batasuna. Hor dagoen balioa eta gaitasuna, milaka tonako pisua duena, behar-beharrezkoa da kontatzea. Egunen batetan, Euskal Herri aske batean, geroa are ederrago izateko indar sortzaile bilakatuko da. 20 urte bete dira sakabanaketa politika hasi zenetik. Badira urte batzuk.
Arraioa! 20 urte joan al dira jada? Denbora asko da. Sakabanaketa areagotu egin dute, zehaztu eta zorroztu, ez espetxe batetik bestera soilik, espetxe bakoitzari dagokionean ere; isolamendu eta inkomunikazio sistema sofistikatuak landu dituzte. Horrek presoen sufrikarioa areagotu egiten du eta zer esanik ez familiena: seme alabena, gurasoena, bikotekide-
“
Emakumeen kontrako gorroto gaixoa dago Alacanteko espetxean, misoginia handia”
ena, lagunena... Baina denbora guzti horretan bizi izan dugun egoera latzak pasatuta, une honetan Puerto III kartzelan ikusten ari garena, datorrenaren tamaina ari da iragartzen, zer nolako krudelkeriaz eta zitalkeriaz arituko diren PSOEkoak, egun Espainiako gobernuan daudenak. Gaixo dauden presoen aurkako krudelkeria ikaragarria da, eta badirudi zerraldo baten bila dabiltzala, gure borroka grina kolpatzeko eta kolektiboari bere osotasunean eskarmentua emateko. Handia da irabazi geniena eta irabazten ari garena, kaletik eta barrutik. Horixe da ahaztu ezin dena ziegetan, gogoratu eta aldarrikatu behar duguna kalean, borrokan, militantzian. Senideak aipatu dituzu; nola bizi du presoak senideen joan etorri etengabe hori?
Urdurit asunez. Kontzientzia kargu apur bat ere sentitzen duzu zure hautuak eragindako ahalegin eta sufrimendu horrengatik. Baina maitasun eta eskuzabaltasun sentimenduak, aipatutako kezkak gainditzea ahalbidetzen dizu. Goxotasuna eskaintzen dizute senideek, kartzelako edozein pareta baino sendoagoa. Amorrua ere ez da nolanahikoa, zure etxekoen aurka mendekua nola erabiltzen duten ikusita, mila kilometro eta gero bisitarik gabe bueltan itzultzen den ama, euskaraz aritzeko debekua jasan behar duen alaba edo amona... Horrek
Gaixo dauden presoen aurkako krudelkeria ikaragarria da: badirudi zerraldo baten bila dabiltzala”
erakusten du egitura espainiarraren izaera faxista. Urteak joan urteak etorri, Euskal Herriak gatazkan jarraitzen du; barrukoek ilusioa badute?
Eta kalekoek? Galderak betiko joera paternalista horren usaia dakar, barkatu esatea. Baina barrukoen ilusioa ez da literatura, egunero erresistentzia jarrera batetan adierazten da, eta borrokatzeko determinazio sendoan du oinarri. Ilusioa horixe da. Azken urteotan oso azkar doa dena politikan, jazoerak harrapalan iristen dira, baina presoak hor jarraitzen du, bere errutinan; kartzelak hausnarketa egiteko beste sosegurik eskaintzen al du?
Barrutik kaleko presa erlatibizatzeko ekarpena egin dezakegu eta egin dugu kolektibotik. Orain ere ematen du dena jokatzen dela hurrengo astean, hurrengo hilabetean, hurrengo erronka elektoralean... Presa hori ez da askatze mugimendu baten lagun errekomendagarriena... Detaileen garrantzia, horra presoak ikasitako legezko araua. Eta kalean ere ikasi behar duguna, orain inoiz baino gehiago. Detaileak. Esan eta egiten denaren arteko erlazioa... Ibarretxeren diskurtsoa eta Ertzaintzaren egurra... Detailea... Norberaren interesen alde ari denari nabari egiten zaiola. Militante zintzo eta umilen, isilen, telebistan atera ez direnen, lanaren garrantzia... Herrietako auzoetan
o020-023_on
23/11/07
17:07
Página 4
politikanagusia irabaziko dugula ez ahaztea... Amai dadila espektakuloa, egiazko politikak ez du presarik. Presoekiko politika ere asko aldatu da: bisita kopuru mugatuak, ikasketak egiteko debekua, kartzelaldien luzapena, bakartzeak... Nola eragiten du horrek guztiak?
Hortxe detaileen garrantzia. Horrek guztiak zaildu, moztu, murriztu egiten du presoen bizimodua; gogoa itzali nahi dio. Baina alferrik ari dira. Via satélite baino indartsuagoa da gure lotura askapen borrokarekin eta Euskal Herriarekin. Irailaren 11ko ekintza izan zenean Madrileko Navalcarnero espetxean zeunden zu, eta «urte gogorrak» iragarri zenituen: mundua nola dabilen ikusita, ezin esan oso oker ibili zinenik...
Nabarmena da, ezta? Hori estalki polita izan zaie errepresioa areagotu eta Europan inor txintik ez esan gabe, jo eta jo aritzeko. Negoziazio saioa ere egon da, ea gure aldetik amore emateko joera nagusitzen zen, ezetz ikusi dute. Eta orain dator nik orduan esan nuen gogortze hori. Gaur arte ikusi duguna horren prestaketa baino ez da izan, ez ahaztu. Orduko gertakariek tokian tokiko politikak munduko ‘joko zelaira’ zabaltzeko balio izan die agintariei?
Gurea ere bai: inoiz baino ageriago dago munduko xake taula horretan. Eta hori aukera ere bada guretzat. Espainia eta Frantzia munduko bi oilar dira. Baina une honetan euskaldunak herri bat garela, borrokan ari garela autodeterminazioa irabazteko, hori estali ezin den errealitate eta notizia ere bada... Hori bai, ez dezagun ezer espero mundutik, zerutik, guk geuk irabaziko duguna baino. Izan ere, hau ere, gure ispilu internazionala, guk eraiki dugun zirkuitoa da, ez besterik. Hori bai, agian, bizardunen [islamistez ari da] pare jarri gaituztenen kolaborazioarekin. Agian.....
Bake prozesuak porrot egin du; zein da ikasgaia?
Porrota ez dela izan. Aurrerapauso bat ere izan da. Lehen esan dudan nazio arteko joko zelaian adibidez. Eta esperimentu bat ere izan da, Rubalcaba eta Zapateroren aldetik. Guk inoiz baino proposamen zehatz eta sendoena dugu. Espainia eta Frantziari autodeterminazio eskubidearen aitortzarako eskema zehatza eta egingarria planteatzen duena. Juan Antonio Olarra Guridik [euskal presoa da] esan duen bezala, mahai gainean dagoena, bake eta konponbide demokratikoa bideratu nahi duen ororentzat, aukera paregabea da. Herri mugimenduan krisia dagoela dabil hitzetik hortzera.
Ez dut horrelakorik sinisten. Herri mugimenduetan gorabeherak bizi dira, orain eta lehen ere bai. Krisia hitz handia da eta gainera ez du ezer konpontzen. Kontua da aldatzen asmatu beharko dela aldatu behar dena. Krisia, benetako krisia da, nire ustez, ez dakit... Bizitzeko behar ez ditugun hainbat eta hainbat gauzen menpe bizitzea, eta hori guztia galtzeko bel-
durra. Borrokan, prozesuan, politikan... Dena irabazi edo galdu, emaitza, ekonomia informe hutsa balitz bezala planteatzea. Hitz polit asko eta konpromiso serio gutxi.... Horixe da nire ustez krisia, ez herri mugimenduena. Gure jarrera, nirea, guztiona da egoera honen iturria.
ma honen benetako aurpegi desarrollista, dena jaten duena. Eta hortxe dago EAJren eta PSOEren arteko benetako ituna, hitz ponpoxoen azpian porlana bezain gogorra den itun politikoa. AHT eta kanpo kaiari aurre egiteko indarrak bildu eta borrokatzeko garaia da, argi dago.
Gizartearen baloreak agortzen ari direla esaten duenik ere bada.
Asko hgitz egiten da zaborraz azken aldian (hor dago eskualdearen beste gai garrantzitsuertako bat); kartzelan, birziklapenik egiten al da?
Asesinatu nahi lituzkete, dena merkantzia bilakatu. Baina gurea ez dago salgai, ezta? Beste askorena ere ez, mundu zabalean. Ez gaude bakarrik eta balore handiak daude Amazonian, Afrikan, Irlandan, Kurdistanen, Alemanian... eta hemen! Hori bai, denak borrokan, bakoitza bere ahalmen eta moldean.... Zeintzuk dira Lezoren erronkak herri bezala?
Ailegatu berria naiz eta ni ez naiz hori azaltzen hasiko. Herri izatea, Lezo izatea, gurea defendatzea,... Hori bai, horixe ziur. Kanpo kaia, Abiadura Handiko Trena; proiektu handiak dira...
Handiak, oso erronka handiak dira. Hortxe dago agerian siste-
Inondik ere. Hala ere, galderari buelta emanez, zabortegian bertan, nori bururatuko litzaioke birziklatzeaz aritzea? Eta kartzelak birziklatzerik? Ez. Hori ez. Espetxeak apurtu! Horiek ez dute inolako aukerarik eskaintzen. Birziklatu al daiteke kartzeleroa? Hori espainiar jendartearentzako galdera izango da. Kartzelan, bestetik, badago beste zirrikiturik birziklatzeari begira. Norberarena, erreintsertzio miserable horrekin zerikusirik ez duena, jakina. Zure ahalmenak garatzeko gogoa, zure ahulezia ezagutu eta lantzeko premia... Horretan, ziega bakoitza unibertsitate bat da. 23
o024-025_on
26/11/07
13:34
Pรกgina 1
herriakkklik
ezagutzaz dator
ERRESPETUA Errenteria-Oreretako Mikelazulok hamabigarrenez antolatu du Herrien Astea, kulturen arteko topaketa eta ospakizuna Mikelazuloren argazkiak
24
o024-025_on
26/11/07
13:35
Pรกgina 2
klikherriak
25
o026-027_on
herriakkklik
26
26/11/07
13:37
Pรกgina 1
o026-027_on
26/11/07
13:37
Pรกgina 2
klikherriak
27
o028-029_on
26/11/07
12:00
Página 1
euskara asaian kalera atera eta berehala ikusten da euskara ez dagoela egoerarik onenean». Lorena Urrusoloren hitzak dira, Abaraska euskara elkartearen koordinatzailearenak. Euskara elkartearen zeregina, inoiz baino gaurkotasun handiagokoa da: geure hizkuntza biziberritzea, hauspotzea eta sendotzea. Normalizatzea. Zentzu horretan, elkarteak zentzu osoa du, izateko zilegitasuna eta premia. Baina jende faltan dabiltza... Eskualdeko gainerako euskara elkarteak bezala. Pasaiako elkartearen azken albistea, Udalarekin azken urtetan izan duen hitzarmena berritzeko asmorik eza da. Albiste deigarria da, eta oso esanguratsua. «Zuzendaritzak hartutako erabakia da. Azken urtetan ezinean ibili gara, eta hitzarmena ez sinatzea erabaki dugu», azaldu dio Lorena Urrusolok ONeri.
P
ateak
ZABALIK Pasaiako Abaraska euskara elkartea ez dago sasoirik onenean, baina etxeko ateak zabalik dituzte, eta ideiak entzuteko prest dira Testua eta argazkia: Lander Garro 28
ERRELEBORIK EZ. Abaraska elkartea duela 7 urte jaio zen, eta Pasaiako barrutietako euskararen aldeko dinamikak uztartzea izan zuen helburu. Ordura arte ekimenak sakabanatuak ziren Pasaian, eta nolabaiteko koordinazioa lortzea zen Pasaiako euskaltzaleen asmoa. «Hasieran 60 bazkide baino gehiago genituen, baina segituan ikusi zen hemen 60 horiek baino gutxiago ibiltzen ginela», aitortu du Urrusolok. Euskalgintzak (oro har) azken urteotan hartu dituen erronkak bere gain hartu zituen Abaraskak ere. Hala nola, Eskolatik kalera, Kuadrilategi, edota Mintzalaguna. Horiek azken urtetan euskalgintzak hizkuntzaren alde zuzenean eta modu konkretu batez eragiteko sortutako egitasmo berritzaileak dira, proselitismoaz edota aldarrikapen hutsaz haratago doazenak. Ekimen interesgarriak izanaga-
o028-029_on
26/11/07
12:00
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak tik ere, begirale aritzeko jende gutxi zebilen Abaraskan.
EKIMENAK KOLOKAN. Lorena Urrusolok 20 urte ditu, baina euskararen erronkak oso ondo ezgutzen ditu. 15 urterekin hasi zen hizkuntzaren problematikaren inguruko dinamikan murgitzen, eta ordutik ekin eta ekin ibili da, temati. Irria ezpainet atik kendu gabe hitz egiten du gauza hauez, arazo hauez. «Guk aurrera jarraitzeko asmoa dugu, eta oso garbi utzi nahi dut Abaraskak hemen segiko duela, ateak zabalik, edozein ideia edo ekimen dela aurrera eramateko, baina ezin dena, ezin da», esan du, logikaz. «Geure asmoa betitik izan da lantalde sendo bat sortzea, baina ez dugu lortu», azpimarratu du. Pasaiako Udalarekin duen hitzarmena ez ezik, egitarau propioa ere badu Abaraskak, eta ezin esan alor horretan sanoago dabiltzanik. «Guk beste hiru ekimen (Iñalkiña Aisialdi Taldea, Begirale Zerbitzua, eta Euskara eta Kultura Lantaldea) ditugu martxan, eta horiek aurrera ateratzeko ere nekez gabiltza». Aurrerantzean, honenbestez, Pasaiako Udalak Abaraskaren bidez eskaintzen zituen ekimenekin zer gertatuko den inkognita bat da. Aipatutako hiru ekimenez gain, beste bi egiten zituen Abaraskak: Motibazio Saioak (DBH 3. eta 4.) eta Guraso Txokoak. Abenduaren 31n Abaraskaren eta Pasaiako Udalaren arteko hitzarmena amaituko da, eta Abaraskakoek ez dakite zein izango den Udalaren erabakia. «Hori jada ez dago geure esku. Egitasmo garrantzitsuak dira, eta pentsatzen dugu jarraitzeko asmoa izango dutela». Askotan esan da geurean militantzia krisian dagoela. Adibide asko aipatu dutugu, lehendik ere...
GORA. Festetan, euskaraz Aspaldidanik aldizkari honek Hugo eta Eusebioren atrakzioarekin zorra zuen. Izan ere, oso zaila da barraketan hitz bakarra euskaraz aurkitzea, eta, gertatzen denean, arduradunari eskertu egin behar zaio. Zorionak, beraz.
GORA. Udal langileak Izen luze-luzea du: Udal barruko langileen euskara normalizatzeko plana. Baina asmo sinplea: Oiartzungo Udaleko langileen euskara hobetzea. Hortan ari dira, oinarrizko profila izan arren, hobetzea ez dagoelako soberan.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030-031_on
23/11/07
16:58
PĂĄgina 1
nON stop
aul Cezanne, Pierre Auguste Renoir, Paul Gauguin, Pablo Picasso, Francis Bacon‌ Historiako pintore handi hauek Frantzian jaio edo bertan bizi izan dira. Izan ere, pintore handi askoren sorlekua edo bizitokia izan da Frantzia. Parisko museotan artista handi askoren lanak ikus daitezke, baina ez da hain urrutira joan behar Frantziak eta pinturak izan duten lotura estua ikusteko. Euskal Herritik gertuago, Frantzia hegoaldean, pintore handiek utzi duten arrastoa nabarmena da. Albi eta Arles herriak dira horren lekuko. Albi, Henri Toulouse-Lautrec pintorearen jaioterria izan zen. Arles, Vincent Van Goghen bizilekua. Oraindik orain, pintura eta artea leku gutxitan bezala arnasten da herri hauetan. Albi eta Arles bisi-
P
Pintore handien
ARRASTOA Pintura eta Frantzia lotzeko askok Parisera jotzen dute; ez da, ordea, horren urrutira joan beharrik Testuak eta argazkiak: Jon Gonzalo 30
o030-031_on
23/11/07
16:59
Página 2
ondarenON stop
tatzea aitzakia bikaina da Frantzia hegoaldetik bidaiatu nahi duenarentzako.
ALBI. Oarsoaldetik 400 kilometrora dago Albi. Okzitaniako Tolosatik 70era. Bidaia autoz eginez gero ez dago galbiderik, oso bide erraza da. Baionaraino A-63 autobidea hartu behar dugu. Baionan, Tolosara eramango gaituen A-64a. Tolosatik Albira, azkenik, A-68 autobidetik iritsiko gara. Bidaia gelditu gabe egin daiteke, baina errepide bazterreko atseden lekuetan gelditzea ez da batera ideia txarra. Oso ondo zainduta daude, eta errepidetik gehiegi urrutiratu gabe mendi erdian gaudela irudituko zaigu. Zuhaitzen gerizpean aire sanoa arnastu eta sabela betetzeko leku egokiak dira.
Hiri gorria deitzen diote Albiri, eta bertara iritsi orduko ezizenaren nondik norakoa uler dezake bisitariak. Italiako Toscana eskualdeko herrietan bezala, Albiko Alde Zaharreko etxe guztiak adreilu gorriz eginda daude. Hiria erditik zeharkatzen du Tarn ibaitik hartutako buztin-harriz egindakoa etxeak dira. Etxeetan, jauregietan, errotetan, zubietan eta katedralean ikus daiteke kolore gorria. Zalantzarik gabe, hiriari xarma berezia ematen dion kolorea. Xarma aipatzen hasit a, ordea, ezinbestekoa da Albiko katedralari aipamen berezia egitea. Zezilia Deuna k atedrala 1282an hasi ziren eraikitzen, eta adreilu gorriz egindako eraikin erraldoia da. Urtean zehar bisitari asko jasotzen ditu. Hori dela eta,
katedraleko arduradunek musika sakroko kontzertuak antolatzen dituzte maiz. Katedralaren ondoan, Henri Toulouse-Lautrec pintorearen museoa dago. Toulouse Lautrec 1864 jaio zen Albin, eta hiriko pertsonaia ezagunena da. Albiko museoan Toulouse-Lautrecek gaztetan egindako hainbat pintura ikus daitezke.
ARLES. Arles Provence eskualdean dago. Albitik 280 kilometrora. Herri batetik besterako bidea bihurgunez josita dago, baina oso paisaia atsegina da. Eguzkiloreak nonahi ikus daitezke. Vincent Van Goghek oso gustukoa zuen paisaia horiek marraztea, eta horregatik Arlesen bolada bat pasatzea erabaki zuen 1.888. urtean. Bertan bere koadro famatuenetako batzuk ma-
rraztu zituen: Café de Noche, Casa Amarilla, L’Arlesienne… Arlesen Van Goghek utzi duen itzala nabarmena da, baina hiriak interes handiko beste ezaugarri batzuk ere baditu. Arkitekturarekin lotuta erromatar garaiko anfiteatroa aipatzea ezinbestekoa da. Europan hoberen kontserbatzen den anfiteatroa da (John Frankenheimer-en Ronin filma bertan grabatu zuten). Halaber, kultur mugimendu handiko hiria da Arles. Urtero-urtero, Argazkigintza Topaketak antolatzen dituzte, munduko argazkilari onenen lanak erakutsiz: argazkilarientzako paradixu txiki bat. Zalantzarik gabe, beraz, Albi eta Arles pinturak eta arteak lotzen dituen hiriak dira. Historia handikoak, baina beraien burua berritzen jakin izan dutenak. 31
o032_on
27/11/07
15:40
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
Zeharka
Goitik behera
1. ******************** 2. Jan Karga. 3. Metal dizdiratsu. Bilera. 4. Ald. Uretan hil. Hitz gutxikoa. Nitoia. 5. Ald. Azaleko gazteen gaitz. Zaragozako herria.. 6. Azkena. Lehen musika nota. Ald. Bizk. Omen. Kontsonantea. Ald. Errep. Gura. 7. Lasaiak. Ald. Hamargarren hilabetea. 8. Ikuspegia. Lehen bokalea. Alemania. 9. Ald. Dago. Cadizeko herria. Sarbidea. 10. Karta joko. Igarobideak. 11. Jardun. Ixigenoa. Borroka. 12. Giltza. Arau. Jainko egipziarra.
1. Eskualdeko herria. Oinetakoak. 2. ********************. Zingira, urtegia. 3. Zintzilik. Bihotzaren taupada. 4. Bizkaiko ibaia. Margo. Oxigenoa. 5. Ordaina. Denbora luze. Bokalea. 6. Kanpoan. Sufrea. Erregai beltz. Litroa. 7. Erreten, kanale. Zuberoako hiriburua. 8. Kontsonantea. Edo. A birritan. Ingelesez haundi. 9. Lotura.Erraz. 10. Oiartzunene naiz. Oxigenoa. Ald. Katu ar . 11. Eman erraza. Garraia. 12. ********************. Jainko egipziarra.
32
o033_on
28/11/07
13:12
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
GURUTZEGRAMAK
Z A P A T A K
11 10 9 8 7 6
O L I T E
L E Z O
2
1
5 4 3 2 1
P A D U R A
D O S A I K A T L A R I I S N K A D O I A L A K N O R A R O T T E Z I O K O L 3
4
5
6
M A U L E U B I D E 7
F U N E Z A M A T Z A L A N A R O K R O A I R R A A A T E B I A K I S K A G E R 8
9
10
11
R A S A R T A G U D A 12
nor da hau?
12
ON-EN IRAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Elixabete Jauregi Imaz izan da ONeko sariaren irabazlea. Hitzaren aterki ederra irabazi du!
ERANTZUTEKO EPEA Abenduaren15a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
Euskadi Gazteako The gaztea singles 2 CD
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
Iñaki Salvador pianista
33
o034_on
23/11/07
17:17
Página 1
ondarellarrugorritan
XEBE MITXELENA harakina
“
25 urtetan ez dut sekula ere oporrik izan” Testua eta argazkia: Lander Garro.
rrenteria-Oreretako zentroan izan du 25 urtez Xebe Mitxelenak harategia, baina urtearen amaieran negozioa uztera doa. Alokairuan jarriko du. Eskarmentu handiko harakina da, eta enpresa batean lan egiteko eskaintza ‘tentagarria’ egin diote. Penaz, baietz esan du, eta harategiak ez du jarraituko: ez berarekin behintzat. ErrenteriaOreretako Bainketa baserrian jaiotakoa da Xeberiano Mitxelena, duela 52 urte, eta harategian baserriko haragia izaten zuen; etxekoa askotan. Kalean askok eta askok ‘luzitzen’ duen biboteagatik ezagutzen dute. Estiloz eramaten du, eta ez da alferrik horren ezagun.
E
Nork irakatsi zizun harakin ofizioa?
Lehen igeltseroa nintzen, baina lanik gabe geratu ondoren hasi nintzen harategian. Osabak eskaini zidan lana, Fermin Mitxelenak (berak Olibeten zuen negozioa). Nik ez nekien labana hartzen ere, eta harakin nola ariko nintzen galdetu nion; irakatsiko zidala erantzun zidan. Hau [Erdiko kaleko denda] hutsik zegoen, eta hementxe hasi nintzen. Gero gutxika ikasi nuen, begiratuz eta. Haragi ona txarretik bereiztea erraza al da?
Ez, eta gutxiago nik erabiltzen dudan sisteman. Nik baserrietan 34
hartzen dut haragia, ganadua begiratuta. Ondo janda egotea garrantzitsua da, eta baserritarrak esandakoarekin konfiantza izan behar da. Nolakoak dira Errrenteria-Oreretako bezeroak?
Nik hemen lagunak egin ditut, azkenean familia bat. Jende ona ibili da hemen, baten bat kenduta. Oilaskoa eraman eta ordaindu ez; horrelakoak gertatzen dira, baina oso gutxi. Duela gutxi gizon bat etorri zen, itxura onekoa, eta momentu horretan diru gabe zegoela esan zuen. Nik konfiantzaz esan nion eramateko, eta hura bueltatu ez. Beste behin, 25.000 pezetako zorrarekin ‘desagertu’ zen bat. Ohiko bezeroa nuen, eta beti hilekoa ordaintzen zuen. Halako batean, ordea, ez zen itzuli. Horrelakoak izaten dira, toki guztietan. Bazoaz, ordea.
Bai, negozioak behera egin du, eta niri eskaintza oso ona egin didate. Badakizu arrain handiak txikia jaten duela. Duela urte batzuk Eroski jarri zutenean asko nabaritu zen, gero Sabeco jarri dute... Horrela zaila da denda txikia aurrera ateratzea. Lan baldintza hobeak izango dituzu?
Hemen dabilen jendeak esan dit joateko. Oso aukera ona da. Goizeko 5:30ean hasiko nintzateke lanean, eta 13:00etan akabo. Arratsaldeak jai, eta bai larunbatak eta igandeak ere. Urtean hilabeteko oporrak. Nik ez dut sekula horrelakorik izan. Ez duzu sekula oporrik izan?
Ezkontza bidaiaz geroztik, ez. 1984ean ezkondu nintzen, eta ordutik, ez dut oporrik izan. Zergatik, zeren alde (edo kontra) moztuko zenuke bibotea?
Lehen bizarra izan nuen. Ez dakit... Ez naiz apustu zalea. Horrela nahiago dut. Ez dut ileagatik sekula apusturik egingo.
o035_on
26/11/07
12:02
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
G Puntua 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Jon Martin oiartzuarra final handian izango da abenduaren 16ean, Donostiako Illunbe zezen plazan. Finalaurrekoan bota zuen bertso hau, honako gaia emanda: «Epaitegi gela utzi berri duzu».
1. Urkamendian, balantzan soka Badaude hainbat kartzela mota (e)ta ni batera, eraman behar zenbat kargu nire kontra (errepika) epaitegiko erronka errugabeon borroka etsipen bat asko jota nik bururikan e(z) nu(e)n estali e(z) nu(e)n harririk bota baina gaur egun epaitegi(e)tan egiak ez du inporta (errepika)
2. Nere amets (e)ta indiferentzi nere amets (e)ta dependentzi bihurtu dira, gazte euskaldun herri baten penitentzi (errepika) ez, ez didate sinetsi beraz etxetzat harresi hau beharko merezi ameslaria preso hartzen da ta gizartetik bereizi baina ametsak barrote artetik joaten dira ihesi (errepika)
3. Juezak eman die ordena hogei urtera nire kondena ez da ezer ez, ezer ez da ez nik lehen egin nuena (errepika) ez eman haiei baimena gaindi dezagun problema gainditu dezagun dena eguneroko borroka dugu borroka bide onena nik kartzelatik ospatuko dut herriaren garaipena (errepika)
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35
o036-037_on
26/11/07
12:04
Pรกgina 1
hileko irudia ondareh
Iraganari hautsa kenduz Pasaian degradazioak gehien kolpatutako barrutia izanagatik, kroniketatik eta abarrekoetatik at geratu izan da Antxo. Antxo, ordea, bizi izan den eta bizi den herria da, eta hori baieztatzen duen datu franko jaso du Antxotarrok Historia Mintegiak. Lan asko egin dute han hemenka datuak, argazkiak eta pasadizoak bilduz. Eta lan gehiago egingo dute. Momentuz, lanaren lehen uzta jaso dute, eta erakusketa moduan jarri dute jendaurrean. Non bestela? Jendea (ez zentzu demagogikoan: zentzu zorrotzean baino) izan da betitik Antxoko (edo Antxoren) protagonista, Antxori izaera eta nortasuna eman diona, eta jende aurrean jartzeko ez bada, egindako lanak ez luke zentzurik. Argazkia: Urko Etxebeste (HITZA)
36
o036-037_on
26/11/07
12:05
Pรกgina 2
hileko irudia ondareh
37
o038-039_on
26/11/07
12:07
PĂĄgina 1
nON dabil? ondaren
rikitixarentzako miraria zirudiena gertatu zen pasa den hamarkadan: Euskal Herriko musikaren merkatuan diskorik salduenak bilakatu ziren. Oso fenomeno bitxia izan zen, ezustekoa, ederra eta hunkigarria. Urteetan eta urteetan auzoetan eta toki txikietan baztertuta egon ondoren, arrakastaren eztia dastatzeko parada iritsi zitzaien trikitilariei. Bat-bateko gorakada hartan eragin zuzena izan zutenen artean, Alaitz eta Maider oiartzuarrak aipatu beharko genituzke derrigor. Txanpon baten truke ipuinak kontatzen zituen gizonaren istorioarekin Euskal Herriko herri eta hiri guztietara iritsi ziren, eta eskusoinuaren doinua urrundik soilik ezagutzen zutenei ere, gogoz dantzarazi zieten. Une labur batez, trikitilariek rock izarrei protagonismoa lapurtu zieten, telebistan agertzen ziren, egunkarietan, aldizkarien azaletan, irratietan, eta kaletik ere ezagutzen zituzten: hura zen eromena! Esan bezala, errakasta horren atzean trikitilari asko izan zen (Joseba Tapia lasartearra nagusiki), baina horietan aipagarrienetakoak Alaitz eta Maider izan ziren. Asmo apalez agertu ziren, izaera xumez eta ahots eztiz. Natural agertzen ziren jendaurrean, eta, ia oharkabean, milaka entzuleen ahotan zeuden. Duela hiru urte, ordea, Oiartzungo bikoteak uztea erabaki zuen. Urte intentsoak izan ziren, liluraz bezala, nekez betetakoak. Baina bidea hortxe amaitzen zela ikusi zuten, eta urte batzuk atzerago elkartu ziren bezala, bereiztu egin ziren. ONek Alaitz Telletxearen arrastoa bilatu du, non ote dabilen galdetzeko asmoz. Eta bai aurkitu ere... Lazkaon! Trikitilari Elkarteko Lehendakaria da, eta, horrez gain, trikitixa eskolak ematen ditu han eta hemen. Gainera, Lantz nahiz Patxi eta KonpaĂąia musika taldeetako partaide dugu.
T
38
SOINUA bihotzean Alaitz eta Maiderren erdia da Alaitz Telletxea; urteetan arrakastaren zoramenean ibili ondoren, musikaren barruan jarraitzen du, ibili eta ibili Testua eta argazkiak: Lander Garro.
o038-039_on
26/11/07
12:07
Página 2
nON dabilondare ko denbora pixka bat behar izan genuen. Dena oso bat-batean gertatu zen, eta oso gazteak ginen».
Alaitz eta Maiderren garaiak oso gogoan ditu Alaitzek, eta hura guztia nola iritsi zen kontatu dio ON-i: nola hasi ziren, noiz eta nola iritsi zen arrakasta...
OSO GAZTETATIK. «13-14 urte genituela, haur kantu txapelketan parte hartu genuen Haurtzaro ikastolako 9 neskek. Hor Maider eta biok geunden... Oso esperientzi polita izan zen, eta biak ere gustura sentitu ginenez, hortik aurrera elkarrekin segitzea erabaki genuen». Horrelaxe hasi ziren, lehenengo famili bazkaritan jotzen, gero afari batzuetan... Urte batzutan plazaz plaza ibili
ondoren, kantu batzuk ere bazituzten, eta horiek argitaratzeko gogoa sentitu zuten. «Maketatxo bat grabatu genuen etxean, bateria, baxua eta gitarraz lagundurik. Joseba Tapiak entzun zuen, eta esan zigun disko bat ateratzeko egokia zela eta Elkar disketxera lagundu zigun». Maketa hori, berehala, disko bihurtu zen. «Oso esperientzi ona izan zen lehen disko hura. Oso gazteak ginen, ilusio eta energiaz beteak». Ondoren arrakasta etorri zen. «Egia esan, sorpresarik handiena uste dut Maider eta biok hartu genuela. Ez genuen horrelakorik espero inondik ere. Guk erromeri
gehiago egin nahi genuen, pixka bat gehiago ibili herriz herri, eta, noski gure kantak argitaratu ere bai. Beno, hori lortu genuen, baina ‘gehiegizkoa’ izan zen. Batbatean herri guztietatik deika hasi zitzaizkigun, eta konturatzerako urteko egutegia gainezka... Horrez gain, festetan eta, jendeak ezagutu egiten gintuen, tabernetan gure kantak jartzen zituzten...». Hasieran lotsatu egiten ziren Alaitz eta Maider, eta tabernetan beren musika entzuten zutenean, komunean sartzen ziren, lotsaren lotsaz. «Polita izan zen, baina zer gertatzen ari zitzaigun asimilatze-
ERRONKA BERRIAK. Urteak eman zituzten arrakastaz arrakasta, baina, esan bezala, duela hiru urte utzi egin zuten. Alaitz ta Maiderren musika, ordea, trikitixaren historian hortxe izango da, urrezko garaiaren erakusgarri dotore. Taldea utzi eta berehala, beste zeregin batzuetan lotu zen Alaitz Telletxea. Lehena, Patxi eta konpañia taldea izan zen, eta gero bestelakoak iritsi ziren. Gustura dabil Alaitz ‘anonimotasun’ berri honetan. «Paper honetan oso ongi pasatzen dut. Hainbeste urtetan Maiderrekin aurrean egon ondoren, orain atzean egoteak dituen abantailetaz gozatzen ari naiz», aipatu du. Duela urte pare bat Trikitixa elkartetik deitu zioten. «Beti hor ibiltzen nintzen, inguru hortan, batetik trikitixaren interesean, eta bestetik urte hauetan lagun batzuk ere egin ditudalako». Lehendakaritza aldaketa zela eta, postua hartzeko proposatu zioten, eta baiezkoa eman zuen. «Astean behin elkartzen gara zuzendaritza taldekoak, eta bertan asteko gauzez hitz egiten dugu. Beti izaten dira gauzak pentsatzeko, erabakitzeko...». Abian jartzeko, aurrera eramateko, garatzeko, sustatzeko... Hori dena egiten du elkarteak. Ororen gainetik, trikitixaren alde egitea da elkartearen helburua. «Trikitilarion bilgunea izan nahi du, eta aldi berean trikitixari zabalkundea eman, bere ondarea jaso, transmisioa landu...». Azken hilabeteotako proiektuak, Lantz izena du (Igaran gaiak izeneko disko ederra kaleratu zuen taldeak duela hilabete batzuk). «Mikel Errazkinek deitu zidan proiektu berri baten berri emanez. Folk talde bat, hiru nesken ahotsak, Mikelen beraren moldaketekin». Ezin izan zion etzetzik esan, eta hortxe dabil, proiektuaz maiteminduta... 39
o040_on
23/11/07
12:48
Pรกgina 1
o041_on
28/11/07
14:06
Pรกgina 1
o042_on
27/11/07
12:08
Página 1
azken balada Pasa den hilean bezala, bertsolarien eta plazen arteko harreman korapilatsuez aritu dira Oiartzungo hiru bertsolariak; modu zintzoz egin dute, ezohikoa den egiazkotasuna erakutsiz
Exteban Martiarena
Arkaitz Oiartzabal
Ander Lizarralde
Bertsoa (eta bizitza II)
A
rkaitz Oiartzabal.
Tokala otra vez, Xam! ‘G puntuak’ seko mareatu gattik hain xuxen geonen alortzat hartzen yeunin; bertsuan. Plaza zer duken, zer ez duken... ba seurasko plaza entzulik itten dik, edo entzulian atentziyuk bintzat. Kontua etziok kopuruan (minimo bat bintzat ber yeu, biño...) edo diruan, Exte, galdera maltzur askok erantzun errexa zakatek-eta, horren baitan bizi bagiñu hunuzkeo utzi genin, azkenekoz kobratu ninian oandik peztatan yun! Gue ibilbidia ingo genin akaso, biño pertsona nekatu re itten duk basamortun ibiltzen. Noizin behin ur pixkat ean nahi yeu, jakinta zerbezaik etziutekela emango. Hainbeste eskatzia al duk? Makutsoko terrazan ez, tablado baten gañin... Ander Lizarralde. Izorratzen tzik berrize Xamoai arrazoya man berra, miño hala duk. Plaza bat ittia oso gauza errexa duk enteintzen: jendia hi entzutea jon ta hi entzuteko irrikaz eotia. Hik emantakukin bere irrika asetzia ta hiorre re bai. Makutxoko terrazan launartin bertsotan aiko yaz miño uste it bertso sayo, sayo esaten denaz, beste zerbatte ikasi yaula. Etziot iñorrei kentzen horrei sayo deitzia ta horrekin gozatzia. Hain zillegiya duk hoi bertso sayo kontsideratzia o ez kontsideratzia. Nike gozatze it holako tokitan 42
miño nik aukeratutako momentuan. Bestikin e gozatu nahi nikek ta hor tziok arazua, Makutxoko terrazak nahi aña ta nahi dukenin tzioztek ta bestik ez! Esteban Martiarena. Alperrik gaztiak... Problema guk dakagu, miño errua bestina da. Hitz polittakin errealitatia distorsionatuz, ta Makutsoko terrazan babesin, «zaliai gozamena eta plazerra eskeintzeko berra dakagu, miño marginatu batzuk ga, bertso plaza bat, jainkun izenin, kabendio!», santaeskian, gizajo zerriyak... Alperrik gaztiak. Uaingotik zenbatten ‘etsaitza’ lortukoit, miño esan berra zakat: umik txupatxusak lortzeko dun estratejian bixkiya duk zuena: eskatu, ta ezpada lortzen, protesta purrusta. Alperrik gaztiak. Plazak ettuk opariyak, plazak sariyak ttuk eta ettuk ematen, ‘irabazi’ in ber ttuk. Hau duk monagillo izatea alletu orduko meza eman berra... Bukatzeko, urte bukayeratik jarri atzea beira, kontatu jende aurrin, plazan (bi bertso txarreko marroitatik txapelketaño) kantatu ttuzuten aldiak, jolasin, seriyo; kuriosidadez. Portzierto, urtian zenbat plaza ’eskatzen’ ttuzute? Herritik datozen berrai te eskaerai erantzuteko konpromisua errotua eamatia, be jardunan ardatza herrigintza dela jakitia eta herritik izarretatik miño gertuo eon ber dula argi eukitzia derrigorrezkua dik, plazak in nahi ttun bertsolayak. Aurten zenbat plaza in ttuk Xam?
Arkaitz Oiartzabal. Aurtengo plazan kontaketa etzakat iña, biño sango nikek 15 plaza inguru in ttitela aurten, aparte marronazuk. Halare, plazan kontzeptu idilikogiya dakak, Exte, gaur eguneako. Beizak, teorian ados niok plazak sariyak ttukela, noski, biño holako plaza bakarra izautzeit; sariketa baten postuan arabera urteko jaitako sayun kantatzeko aukera ematen ttek. Hain xuxen adibide hoi izautzik erakusteik gañontzeko plaza guziyak oparittu itten dizkikela jendiak, beak nahi dikenai noski. Sariya baldin battuk, eztit sinixten guk itten yeun lanakin eo eakutsi izan yeun nibelakin (goizeko 6tan eo sariketan batin, eozein aldartetan) etziokenik tokiyik denantzako. Ta txupatxusik ez dit eskatzen nik bintzat, biño eunero merienda kentzik gosia uzten tziok umiai, eta ez duk prezisamente heldutasun señale bat hoi ittia re... Aber Ander, aspaldiyan hiri re gosiak ikusteit. Bueno, hi beti yoz gosiak... Ander Lizarralde. Oso adibide ona duk monagilluana, miño zuzentasunan adibidia elizan billatze baduk erki ayaz. Oso injustua iruitzen tzik esaten dukena Exte! Ez dit uste gu sekula txupatxusai beira eon gattukenik. Txupatxusa ez duk alimentua, lujua duk, ta bertsolayak jan in ber dik. Uste dit, txupatsusan eskian don haurrak ez dikela deus eskeintzen, ta guk bertsolaritzari ez, miño bertso munduaren egiturari jaso yauna
miño geyo man tziou. Gaur egungo bertso zirkuituk geyo zakak ikustekua egitura logistikukin bertsolaritzakin miño. Esan nahi dit, plazen %80 gora txapelketetan ‘demostratzen’ duten ta ‘demostratu’ izan dutenen artian banatzen ttuk. Uste dit txapelketa formatuk ta plazak oso antzekotasun gutxi ttiztekela ta txapelketan ‘demostratzik’ ez dik esan nahi plazan ingo dukenik (adibidik bazioztek miño ettit emango). Gañea bazirudik itten ttiyeun sayo guztiyak gue itxeko ataira alletzen ttukela karterun tipoa ta hoi oso gutxi gertatzen duk. Hamaika bertutekin aurten dozena bat sayo in ttit, ta bazakit ze esfuertzo ematen tziuken plazak sortziak. Ingurua kolore arroxekua dutenak ez gattuk gu. Egitura injustu batian leku bat itten ai dena injustuki kritikatzen ai yaz. Hurrengo Hamaika bertuteko billerara deituko dit. Esteban Martiarena. Labur. Urtian 20 plaza, etziok gaizki, izautzen ttit hogeitaka urte damazkiten bertsolai asko plaza gutxiyokin ixixl ixilik (nike ettit izenik emango). Arrazoi duk, txupatxusa lujua duk, ta urtian ehun plazatik gora ittia ez? Bertsotatik ‘alimentatzen’ dinak oso ‘lujoso‘ gutxi ttuk. Plazak eskatziak etzik sutzen ( hainbeste mintzat ), pataletak bai. Antolatzalle, zale eta bertsolai asko gutxiesten ez ote zazte ai ? Bertso itturriya ura ematen hasi zenetik , denai krixton earriya sartu ziuk . Etziok denantzat aña ur.
o043_on
27/11/07
13:39
Pรกgina 1
o044_on
23/11/07
12:46
Pรกgina 1