o001_on
27/2/08
20:35
Pรกgina 1
2008ko otsaila 42. zenbakia
ERRONKA
BILATZAILEA AMALUR ARBELAITZ, OIARTZUNGO ITZAIA
ERLOJUAK Eskualdeko erlojuen gainbegirada ia
o002_on
22/1/08
21:00
Pรกgina 1
o003_on
26/2/08
20:19
Pรกgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Duintasunaz (Teo) aurogei urte ditu txapeladun gizon erretzaileak. Duela bi urte eskas itzuli zen herrira, eta nire soldata hainako alokairua ordaintzen du Kaputxinoak auzoko dorre batean. 36ko Gerrak bultzatu zuen atzerrira eta greba egunean egin dugu topo, ertzainen pilotakaden artean. Lasaitu da astindua eta, hiru Ducados lagun, eguzkipean, kontaketan aritu zaigu. Brasilen jardun zen lehenik, tornulari; han irabazitako sosak jatetxe dotoretan eta kabaretetan xahutu omen zituen. Kanadara egin zuen
L
jauzi gero (maitasun postala bidali berri dio han ezagututako emakume batek), handik Belgikara iritsi, bertan ezkondu, eta berrogei urtez bizitu zen zatitzekotan (omen) dagoen herrialdean. Alargundu zenean itzuli zen herrira. Ezberdin dagoela dio, lantegi hau hemen, etxe hura han... Kalez jantzita dabiltzan poliziek lagundu dute berriketa. Greba egunak herria aldrebestu du, gelditu. Betaurrekodunek eta pilotariek aldarrikapenik onartu ez duten arren, ozen abestu du Eusko gudariak Teok. Agurtu aurretik, euskara ikasten ari dela
esan digu. Etxera iritsita, tiro hotsak entzuten dira kalean eta duintasunaz pentsatzen aritu naiz. Gauza ederra da pertsona duina izatea eta duina iruditzen zait Teodoro. Duintasuna garesti dagoen ohorea da; askok eta askok bidean galdu duten ezaugarri egurtua. Horregatik, Teo kanpoan izan den urte guzti hauetan, herria zaindu dutenekin oroitu naiz. Teok itzuli eta ozen euskaraz abestea ahalbidetu duten haiekin pentsatu dut. Herria utzi zuenetik egoera gehiegi aldatu ez bada ere, duintasunak sendo dirauelako.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 42.a (2008ko otsaila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
03 Zutabeak.
18 Kaligari.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Mikel Mendizabal eta Izaskun Etxebesteren idatziak, ale honetan.
Errenterian 90. hamarkada hasieran sartu zen talde hau; berriki eraitsitako On-Bide zineman, filmak ematen zituzten.
22 Muguruza.
nagusia
Eskualdeko tokirik ederrenetakoa da San Pedroko itsas bazterra; han bada taberna xarmangarri bat: Muguruza Ardoak. ONek bisita egin die.
12 Elkarrizketa. Amalur Arbelaitz oiartzuarra kirolari porrokatua da, ama izateaz gain; idi-dematan ibiltzen da.
12 18
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
22
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
28/2/08
12:36
Pรกgina 1
o005_on
18/2/08
19:36
Página 1
iritzia Puntua
Martxoak 10 spainiako demokraziaren historian beste mugarri lotsagarri bat utziko dute martxoaren 9ko hauteskundeek, eta baita hauteskundeen inguruan izandako mugimendu politiko-judizialek ere. Madrilek bake prozesuak porrot egin izanaren mendekua gauzatu du: ezker abertzaleari hauteskundeetan parte hartzea eragotzi dio, prozesuaren muturreraino konstituziotik at dagoen irtenbideari eutsi diolako. Orain ikusteko dago EAE-ANVren etorkizuna. Oraingoz jardunaren suspentsioa dago. Aurrerago, agian, erabateko ilegalizazioa. Ez dugu berriro aipatuko Espainian zeinen estuki lotuta dauden aginte batzuk eta besteak. Euskal Herriko egoera politikoaren gobernua Garzonen esku utzi dute PSOEk eta PPk ETAri aurre egiteko sortutako tresnek: itun antiterrorista deritzanak eta Alderdien Legeak. Alderdien Legea kudeatzea dagokion Epaitegi Gorenak baino indar gehiago du epaile horrek. Epaitegi Gorenari gehiegizkoa iruditu zaio EAE-ANVren jardun instituzionala etetea. Garzoni ez. Garzonek haruntzago joan nahi du bere eromen antieuskaldun horren baitan: hautetsiei izaera “foruduna” kentzeko ahalegina egin nahi du, Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusiari aukera hori azter dezala eskatuz. Izaera “foruduna” galduta, espetxera bidean jar ditzakete ezker abertzaleko hautetsiak. Garzonek ez du mugarik: berdin zaio zenbat lagun espetxeratu; zenbat eta ur biziagoak, orduan eta gustukuago ditu. Jainkoa bera ere epaituko luke gizonak! Orain aurrera begiratu beharra dago. Batzuek, jakina, klandestinitatean aritu beharko dute. Baina… zer gertatuko da datozen hilabeteetan ezker abertzalea eskenatoki politikotik kenduta? Euskal gizarteak ezin du etsipenean itota segi. Espainiak ezin du euskal gizarteko barru-tentsioa Madrildik kontrolatzen segitu, unean uneko interesen arabera. Espetxea eta ilegalizazioen bideak ez du konponbiderik ekarriko. Ilegalizazioak eta espe-
E Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA «…eta ateak irekitzen… etorkizuna geurea da…”
txeak amorrua eragingo dute, indarkeria areagotu… Sumendiari ahoa estal dakioke, kixki guztia espetxean sartuta, baina auziak hor segituko du. Espetxera bidean jarri dituztenek garbi esan dute ideiak ezingo dituztela espetxaratu. Argigarriak izango dira datozen aste eta hilabeteetan Espainiako gobernu berriak egin ditzakeen mugimenduak. Tematuta, bide judizialetik segitzeko hautuak agerian utziko luke ez duela auzia konpondu nahi. Egunkaria aferari ematen zaion trataera biziki argigarria izango da, lehenengoa den aldetik. Dena den, Estatuak jakin badaki, gaur ez bada bihar, mahai baten inguruan erabaki beharko dela Euskal Herriaren etorkizuna. Eta Estatuak badaki, edo jakin beharko luke, soslaia jakin bateko pertsonek hartu behar dutela parte Europan eta mendebaldean anakronismotzat jo litekeen gatazka honen konponbidean. Azken hamarkadetako ibilbide politikoa gertutik ezagutu eta kudeatu duten pertsonak dira langintza horretara deituta daudenak. Oso ideia xinple eta garrantzizkoa eman zuen Martin McGuinness irlandarrak: mintzakideak espetxeratuta gatazka luzatu baino ez dela egiten. Eta, gaur egun, mintzakideak espetxean daude. Estatuak berez ez du ezer emango. Estatuari irabazi egin behar zaio molde negoziatuan irudikatuko den irtenbidea. Horretarako, oraintxe bertan, bat egite aldera jo beharko lukete erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdiek. Egunkaria auzian gertatu den moduan, indarrak metatu eta elkartasunaren bidetik jo beharko lukete zintzoki erabakitzeko eskubidearen alde dauden eragileek. Estatuak etsai du Euskal Herria, eta argi erakutsi du berdin zaiola adarkada nori eman: ezker abertzaleari, Eusko Legebiltzarrari edota lehendakariari. Bada garaia, beraz, Madrilen inor seduzitzerik ez dagoela ohartzeko. Irtenbiderako edukiak eta erritmoak adostuta, Loiolara itzuli beharra dute, bat eginda, marko juridiko-politikoa gainditu nahi duten alderdiek. Denek tokia izango duten eskenatoki demokratikoa eta ideia guztiek aukera berdinak izango dituzten marko politikoa dira benetako erronka eta irtenbidea. Bestela jai dugu! 05
o006_on
26/2/08
12:25
Pรกgina 1
o007_on
27/2/08
11:59
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Ander Fernandez
Txanpon bat ibaira
gunerokoan bizi dugun etengabeko txanpon erortze horretan izkutatzen da modu batetan pertsonen zortea, gertakarien izatea. Halako teoriak buruan bueltaka ditudala nator etxerakoan. Txanponaren erorketa magikoa, airean den bitartean ilunpea den guztia gordetzen duen bi aldeetako geroa. Lurraren kontrako hauste zarata. Txanpona dirua ez balitz, edo haren balioaren arabera makurtzeak merezi ote duen... Baina kuprean idatzirikoaz haratago doa nik haien zortean planteatzen dudan balioa. Asko ikusi ditut eta gaurkoan tabernaren barra gainean erortzen, ia mespretxuz dirua, eskuz esku moneta. Begira nola alde bat edo besteaz geratzen diren etzanda azkenean egur gainean. Bat edo beste, aukeratu gabe ere, egina dago zortea. Alde batek ez bestea esan nahi du, aukera batek bestea deuseztu egiten du, erabat ezabatu. Haren, bestearen izateaz ez ohartzeko punturaino ezabatzen du. Txanpon hutsak baitira bestelako balioez biluztuta, eta ez gara ohartzen haien zorteaz. Baina, gure zortea balira eta paralelismoetan ipinia naizela etxerako buelta honetan. Gure zortea balira eta, nahiz eta jokatu nahi ez izan, jokoa esleituta dugula. Nahiz eta aukerarik ez egin, bizitze hutsak eskutik dakarrela aukera, hasera haseratik eta, are, lehenago zaigula esleituta jokoa. Axolagabe bagara ere, ironia latzean txanponaren zentzua hartuko diot bizitzari. Jakin gabe jaurtitzen ditugu-eta airera txanponak. Egun batean, konturatu gabe erortzen zaizkigu albora, bertara, bizitzaren formak hartuta, sukaldeko harlauzen kontra berezkoa duen zarata atereaz, kafearen ordu lasaienetan. Berri txarrak edo jainko-ispirazioa, irudi bat edo asperkeriaren ondorengoa. Asperkeriaz ere honako nire etxera buelta nahasia. Banator kaletik pentsamenduetan itsu, ia ildoa galduta, lurrean eseria den gizon batek adokinen gainera ekarri nauenean, gertaeren halako jirabueltan, txanpon eske. Berriro ere txanpona bizi-
E
HILEKO ESALDIA ÂŤIronia latzean, txanponaren zentzua hartuko diot
bizitzariÂť.
tzaren txanpon izaeran txertatuta. Eskua poltsikoan sartu eta aurpegia aukeratu dut haren kapelan asmatzerako. Eta hala izan balitz, aurpegia. Jakin nahiko nuke zer aukeratu duen berak. Edo noizbait aukeratu ahal izan duen bizitzearen bihurguneetan. Agian profilez erori zitzaion behin txanpona, eta hala, maldaren arabera labaintzen da, erortzeko zoriz. Gizonarekin enkontruak eta haren zortearen planteatzeak baldintzatu ditu ondorengo gogoetak, duela ez asko irekitako Gaztelutxo harrera etxe paretik pasatu bainaiz. Bertan bizitzaren txanpon izate horretan ez harri, ez herri, ez orri tokatu zitzaienek dute geralekua, aterpea, hiru egunez gehienez ere. Ez harri, ez herri, ez orri. Ikusezin zaizkigu baina, ez zaigu burutik pasatzen haien azalean ipintzea, galdutakoak dira, gure atentziorik merezi ez dutenak, hiru egunez baino ez zaizkigu eta gure arteko biztanle. Jokoaren bizkarrean onartutako zehar-kalteak gaurko egunetan. Batzuek apustu handiak egin zituztelako euren herria abandonatzen, eta oker erori zitzaielako txanpon potoloegia. Halakoetan elur bola balira bezala handitzen baitoaz airean traiektoria asmaezinean erori baino lehen. Eta horretara axolagabe gara gure zorteaz, behin gure alde eroritako zorteaz ezjakin, gure apustu seguruan jarraiki, axolagabe txanponen etengabeko erortze horri. Makurtzearen inguruan zalantzatan txanponari begira ibiltzen gara. Hiru gizon ziren etxearen atarian, beraien arteko solasean, agian hirugarren eguna betea zuten eta nora joan ariko ziren. Agian besterik gabe euren ibilbideari buruz istorioak kontatzen zizkioten elkarri. Edo halako aterpeei buruzko informazio trukean baino ez zebiltzan. Ez dakit, imaginatzen dut agurtu eta zorte on opako zietela elkarri, edo, igual, zortea konpartitzerik bada, elkarrekin abiatuko ziren. Atzean utzi ditut nire etxerako bide lauso honetan. Mementu oro den beste aurpegiaren inguruan galduta. Orain eta mementu oro den ibai ondotik noala txanpon bat aurkitu dut lurrean, makurtu eta gorde beharrean uretara jaurti dut, ahateen algara arteko zortera. Pentsatzen dut, airera jaurtitzeko bada ere, txanponen bat gorde behar dela. 07
o008_on
23/2/08
18:34
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Pagatu ala kobratu untzionayua: herritarren kontura baina, zeharka, estatuaren dirutik kobratzen duena. Herritarra: beti pagatzea eta “kobratzea” tokatzen zaiona. Krixtona kobratu dik… bai krixtona eman ziotek… ospitalian ziok. «Pagatzia tokatu zaiok... bai, etzin kulpik, miño… batzuk besteengatik... eta kulpik gabe, gaiñea». Pagatzea eta kobratzea azkenean gauza bera da, hots, zernahi jasotzea eta ez beti gustukoa. Poliziek asko kobratzen omen dute bai… baina dirutan… herritarrek berriz asko kobratzen omen dute, baina larrutan. Dirudunek asko pagatzen omen dute dirutan eta zergetan… herritarrek berriz, norbera izateagatik pagatzen dute, eta asko gainera: euskara kanpainetan, ikastoletan, kartzeletarako bidaietan, euskal egunkarietan, mila modutako kultura kanpainetan… Euskaldunok kartzelan pagatzen
F Mikel Mendizabal
08
dugu geure errugabetasuna eta kalean kobratzen dugu geure duintasuna aldarrikatzeagatik. Azkenean, kobratu ala pagatu… gauza bera. Beti pertsona berberek egiten dute. Funtzionayo asko dago… baina funtzonayo ez garenak gehiago gara… beraz, guk ere geure arrazoiak ditugu gure kontura bizi diren, kobratzen diguten eta pagatzen diegunon horiei kargu hartzeko (esaldi astraktua)… Egurra eman zure soldata mantentzen duenari? Txakurak nagusiari kosk? Abstrakto xamarra ezta? Batek esan zuen… nik ez dut arte astraktoa ulertzen... eta besteak erantzun zion: hik ez duk ezertaz ulertzen… baina nahita! A! ahaztu egin zait ia… Kalean egurra ematen duenak, etxean zer emango du?, pakea?, ala, han ere, egurra? Bai, seguru aski han ere norbaitek pagatu beharko du, besteek kalean kobratu dutenaren antzera.
o009_on
26/2/08
16:02
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Koldo Azpillaga (Oiartzun)
Lehentasun kontua Koldo Azpillagalk zenbait herritarrek oinezkoentzako pasabideetan izaten duten jarrera salatu du idatzi honen bidez
aurkoan, ez nator erakundeak kritikatzera. Oraingoagatik, libra daitezela. Herritarrak kritikatzera nator. Horra zergatia: azken urtetan herrietan oinezkoentzako bideak egokitu dira. Ez dakigu oso ondo zergatik, edo zertarako. Oinezkoentzako toki ia guztietatik, izan ere, autoak igarotzen baitira. Autoak igarotzen diren errepideak oinezkoentzako bilakatzeko (sasi) adokinak edota adornoak jartzea ez da nahikoa, hori aldarrikatzeko propaganda mordoa eginagatik ere. Eman dezagun, ordea, badirela. Gauza berezi bat dute errepide hauek: oinezkoek lehentasuna dute. Autoa eta oinezkoa aurrez-aurre aurkitzerakoan, oinezkoak du lehentasuna. Hori, berez, ona da. Urteak eta urteak dira autoen nagusikeria pairatu behar duguna. Oraindik orain, erraz gailentzen dira autoak. Erregeak dira, zeharo hilgarriak izan arren. Salbuespena: oinezkoentzako kalea nahiz pasabideak.
G
Errenteriako Udalak, adibidez, oinezkoentzako pasabideak toki estrategikoetan paratu ditu. Egunero-egunero, auto ilara handiak sortzen dira oinezko pasabide horien erruz. Iztietan, esaterako, ia herriaren zentroko bide nagusia den Nafarroako Hiribidean, lau pasabide daude. Autoak herrira sartzeko hortik igaro behar direnez, sekulako auto mordoa dabil. Autobusak hortxe du geltokia, eta, autobusera joaten den orok, etena sortzen du autoen ibilian. Orok esan dugu. Oinezko bat, eten bat. Oinezkoek, lehentasuna dutenez, lehentasun hori erabiltzeko premia sentitzen dute, nonbait, eta, esan bezala, etena sortzen dute. Autoetako gidariak, zain izaten dira, oinezkoen isuri joria noiz geldituko. Baina ez da gelditzen, eta, hala, Nafarroako Hiribidea auto ilara amaitezina izaten da egunean zehar. Ezin esan auto ilarak sortzen direla, hauek konstante bat direnez. Tarteka, pixka bat azkartzen da ilara, hala-
ko batez jende gutxiago dabilelako, baina, oro har, ilara amairik gabekoa da. Herritarrek, izan ere, inolako begirunerik gabe jokatzen dute lehentasunezko pasabide horietan (horra nire kritika). Sarritan, aski dugu geldialditxo bat egitea, autoa pasatu eta gu haren atzetik abiatzeko. Lehentasuna dugunez, ordea, errepidera ia salto egiten dugu, autoa jesus batean geldiaraziz. Sarritan, izan ere, derrigorrezko printzipio logiko hau ahazten dugu: autoen barruan, oinezkoak joaten direla. Hori, ordea, ahaztu egiten dugu bidea gurutzatzerakoan, eta eskuzabaltasunez jokatzea ia bekatutzat jotzen dugu. «Itxaron dezala», esaten dugu geure artean, bidegabeko aldarte txarrez gainera. Ostera, autoak primera sartu behar du, poliki abiatzeko, lau metro aurrerago berriz gelditzeko. Horrek kutsadura areagotzen du, eta ez dira, ez, autoak horren biktima, gu geu gara. Aurkakoa pentsatu arren.
Kontsejura joan nintzen ontsejura joan nintzen paper baten bila, eta horra han izandako elkarrizketa: -... esaten ari nintzena: orduan ez zegoen oraingo pasibitaterik. Beste garai batzuk ziren. Fronte guztietan jarduten genuen. Injustizia non, gu han. Badakizu, horixe zuen gazte izateak... Ez gaizki hartu, ez dut esan nahi zuenak meriturik ez duenik, baina lehengoa beste kontu bat zen. Ez genuen zuek duzuen, barkatu baina, indibidualismorako joera alu hori. Guk borroka egiten genuen, eta lana erruz, musutruk, jakina, emaitza txikiak lortzeko, askotan hutsaren hurrena. Hortxe dago diferentzia. Ez duzue ezertarako interesik. Baina horretan guk dugu errurik handiena, gehiegi babestu zaituztegu... -?! - ... Kontseju txiki bat ematen utziko al didazu? Errealitate lehorrean bizitzea ongi dago, baina noi-
K
zean behin murgildu utopiaren ur gozotan, inportanteena bustitzea baita; eta izan kontuan, gaztaroa denbora tarte mugatua baino ez dela, trago bakarrean bukatzen den baxoerdia. Bai, bai, poesian ere jarduna naiz gaztetan, bistan da, ezta? Baita bertsotan ere! Izan ere, zer da ba bertsolaria, herriaren ahots erreprimituaren bozgorailua baino? Oraindik gogoan ditut Gaintxurizketako jaietan Lazkao Txikik Gorrotxategiri botatako ziriak. Gaurko bertsolaritza, ordea, ez dakit, ez dakit, ez zait hain autentikoa iruditzen, eskerrak Egaña eta Lizaso baditugun oraindik ... -Barka, baina emango al didazu errolda-agiria?, presaka nabil. -Presa, presa, presa... izan patxada pixka bat, “prisa mata, amigo”. Hala, tori ditxosozko papera eta segi, segi, orain zuen garaia da eta! Aio gazte!
hONa
Izaskun Etxebeste
09
o010-011_on
25/2/08
16:32
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Herritarrak kalean zohikoa izan zaigun hilabete honetan, (ezohiko tenperaturak barne), herritar guztiok jai giroan kalera irteteko parada izan dugu; Donostia eguneko danborradak, eta aste beteko tartean, kaldereroen konpartsak. Beste aste betera, inauteriak (herri bakoitzean bere berezitasunarekin), eta Santa Agedako koplak. Inauteri gehiago ondoren (Trintxerpe kasu). Gustua hartu omen diote herritarrek kaleetan zehar aritzeari, azken boladan kantuz kantu. Txalo bero bat, ekimen honetan parte hartzera animatu diren guztiei (eztarria sendatzean akaso ni ere bertan izango nauzue). Donostian zein eskualdean arrakasta itzela lortu ondoren, gertuko zenbait herrietan antzeko ekimenak martxan jarriko dituztela dirudi. Hala bedi.
E
Hamaika amaika aldiz hitz egin da San Markoko zabortegiaren inguruan. Mankomunitateaz, hamaika aldiz hitz egin digute; beste hamaika errauskailuz zein konpostatzeari buruz. Hamaika ere Pasaiako Badiaren berreraketaren inguruan, eta Jaizkibiaz. Beste hamaika Aldundiaz, udalez eta Madrilgo Gobernuaz, La
H
10
o010-011_on
25/2/08
16:32
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Aspergarria
Trena, 29 geltoki
skok, gaiekin maiz errepikatzen naizela pents atuko duzue. Ez zaizue arrazoirik falta, ez horixe. Geroz eta arrain gutxiago jateak, fosforo iturriak murrizten dizkit antza. Harira. Pasa den hileko azken zutabea idazteko, gertakari baten zain izan nintzen, azken unera arte. Hilabete beranduago gertatu da. Epaile batek, Hego Ameriketako diktaduren kontuekin kezkatutakoa (Espainian hala jokatzeko koldarregia ote?), Bakearen Nobel Sariaren bila zebilena eta ministro izateko ametsa zeukana, euskal alderdi politiko bi legez kanpo utzi ditu, Estatuko agintariek nahi bezala, martxoaren 9ko hauteskundeen aurretik. Atxiloketak, grebak, sufrimendua‌ Hamlet eleberrian bezala, ustel kiratsa da hemen nagusi.
HTaren inguruko propaganda kanpaina itzela jasaten ari garen honetan, Eguzki talde ekologistak egun RENFEk eskaintzen duen zerbitzuaren analisia egin du. Gipuzkoa mailan 29 geltoki zein geraleku omen daude, eta horietako bi eskualdean, Lezo-Errenterian eta Pasaian. Ez dugu Rappel izan behar zerbitzu hauetan hobekuntzarik gabe urte andana daramagula ikusteko. Esaterako, ezinduentzako, RENFEk eskaintzen dituen zerbitzuen erabilpena odisea bat da. Bezeroekiko arretak ere eskasia nabariak ditu... Borondate ezarekin topo egiten dugu berriz ere. Herritarren beharrei muzin egiten dien agintariak bere karguan segitzerik merezi al du?
A
A
Herreraz zein Navalaldeaz. Portua kanpora ateratzeaz (jakin berri dugu 2001 urtetik, tona gutxien higitu den urtea izan dugula iragan 2007)... Hainbeste hitzekin oinezkook ezer gutxi ateratzen dugu garbi. Herria zorabiatzeko estrategia ona, dudarik gabe. Hitz egin eta hitz egin, eta ezer gutxi esan. 11
o012-015_on
25/2/08
16:14
PĂĄgina 1
nagusia AMALUR ARBELAITZ idi-demetetako kirolaria
“
Gure aurka lehiatuko den emakumez osatutako bikote baten bila gabiltza� Testua: Nagore Vega Argazkiak: Lander Garro
malur Arbelaitz (Oiartzun, 1980) eta Izarraitz Villaluze (Oiartzun, 1978) 2006ko Ergoiengo jaietan hasi ziren idi probatan. Lehen aldia zen bi emakume itzain lanetan aritzen zirela. Baserriko alabak izanik, animaliekin ibiltzeko ohitura bazuten, baina ez ziren inoiz idi baten atzean edo aurrean jarri. Apustu bat medio hasi ziren, eta gustatu. Joxan Telleria (idi-deman gizon ezaguna) koadrilakoa dute, eta hark ondo ezagutzen du ididema. Berak lagundu die ordutik. Gizonen munduan nola mugitzen diren azaldu digu bietako batek, Amalur Arbelaitzek.
A
Batzuetan Izarraitzekin aritu zara, beste batzuetan senarrarekin...
Guztira, zortzi frogatan aritu naiz. Batzuetan Izarraitzekin aritu naiz eta besteetan elkarren aurka. Proba mistoak ere egin izan ditugu. Ni, adibidez, nire senarrarekin atera izan naiz. Hasi, ordea, apustu baten harira hasi zinen; nola izan zen?
Gauza xelebrea izan zen. Afaltzen ari ginen, familia eta lagunekin. Batek Ergoien auzoko jaietan bi emakumek idiekin atera behar zutela bota zuen. Beste batek, emakumeei irabaztea ez zela lan 12
zaila izango. Pixka bat txispatuta geunden; berotu eta baietz, aterako ginela esan nuen nik, beste neska bat topatuko nuela. Izarraitz ez zegoen afarian, baina komentatu eta berehala eman zuen baietza. Apustua egin genuen eta bost zentimetrogatik galdu genuen. Gero beste auzoetatik deitu gintuzten... Apustu batekin hasi, eta gustatu; aurretik gustokoa zenuen?
Ikustera askotan joaten nintzen, baina lehiatzen hasi ginenean dena genuen ik asteko. Idiek errespetua sortzen zidaten. Zer jaso zenuten lehen esperientzia hartan proba gehiago egiten jarraitzeko?
Polita da, niri asko gustatzen zait. Kirola egiteko aitzakia ere bada. Badaude hainbat herri kirol; idiekin aritzea, ordea, ez al arriskutsua?
Lehenago sokatiran ibiliak ginen, eta sokatiratik idietara aldatu genuen. Idiak oso nobleak dira. Ez dira behiak-eta bezala. Nahiago dut edozein idiren aurrean jarri behi baten aurrean baino. Egunero ibiltzen ditugu eta beti dauzkagu eskuan, leialak dira. Baina probatan sufritu egiten dute animaliek...
Ordu erdi izaten dute tx arra,
o012-015_on
25/2/08
16:14
Pรกgina 2
kirolanagusia
13
o012-015_on
25/2/08
16:15
Página 3
kirolanagusia Baina animatu ere bai, e! Horretan gehiago animatzen gaituzte gizonek emakumezkoek baino. Adibidez, atera ginen lehen aldian, nire amak gizonezkoen alde egin zuen, eta anaiak, nire alde. Emakumeak matxistagoak gara?
Bai, bai. Okerrago ikusten gaituzte emakumeek. Adibidez: «Zer egin behar dute hauek? Emakumeek ez dute eta ezertarako fundamenturik!». Horrelakoak asko entzun ditugu. Gizonek gehiago animatzen gaituzte, eta gehiago lagundu. Etxekoak ez ezik, idien munduan dabiltzanak ez ziren harritu bi neska ikusita?
baina gero oso ondo zainduak daude. Ordu erdi horretan ahalik eta plaza gehien egin ditzaten da helburua. Baina gero, asko mimatzen ditugu, oso ondo jaten dute… Nola zaintzen dituzue?
Pentsoa ematen diegu jateko. Probara atera behar dutenean, oraindik gehiago mimatzen ditugu: pentsuaz gain, kiwiak, azukrea… ematen dizkiegu. Eta entrenatu, nola egiten duzue?
Neguan ez dugu askorik entrenatzen. Gainera, neskak izanik, idiak goxoagoak behar ditugu eta horiek harrapatzea ere zaila da.Orain udari begira hasi beharko dugu prestatzen, dagoeneko deitu baitigute Ergoiengo jaietan aritzeko. Gu korrika edo txirrindaz ibiltzen gara. Eta idiak, berriz, karga gutxi hartu eta oinez asko ibili. Kubierta txiki batekin kilometroak egiten ditugu. Egunak argitzen hasi dira, eta entrenatzen hasiko gara laster. Astean bitan edo hirutan joango gara, eta gero Karrikara, plaza probatzera. Nola aukeratzen dituzue idiak? 14
Probatuta. Karrikara joaten gara entrenatzera eta han ikusten da: hau bai, hau ez. Guk ibiliko duguna harrapatu behar dugu. Idiei aurrean errespetua jarri behar zaie, bestela segituan konturatzen dira. Animalia ez da tontoa. Eta ez badiozu esaten hemen nago ni, martxa egiten du. Eta zu ez zara ausartzen aurrean jartzera…
Ibili naiz entrenatzen, baina nahiago dut atzetik ibiltzea. Ohitzea izango litzateke kontua, baina ni lasaiago ibiltzen naiz atzetik. Izarraitzek nahiago du aurrean, eta bera hor dagoen bitartean, ni hobeto nago atzean. Zein da gogoratzen duzun momenturik onena edo plazarik onena?
Lehenengoa, Ergoienen. Jendeak asko animatu dintuen, eguraldi polita zegoen. Oso hunkigarria izan zen. Eta txarrena?
Karrikan duela bi urte. Idiek ez zuten proba egin nahi. Behin idia egoskortzen bada, akabo! Ez dago bueltarik. Gainera, denbora segituan pasatzen da, ordu erdi ez da ezer.
Zein dira zure idirik gustokoenak? Eta eredutzat hartzeko moduko itzaina?
Idiak gorriak ditut gustukoenak, grisak baino gehiago. Politagoak dira. Itzainak? Asko dominatzen dutenak badaude, baina niri asko gustatzen zait Lopene. Beti guk aurretik bera botatzen dugu asko gustatzen zaigulako, eta atzetik Telleriak jokatzen du gehienetan gure idiekin. Bereziki Bizkaian eta, han dago maila altuena. Izarraitz eta biek ez genuke han gauza handirik egingo! [kar kar]. Bizkaia aipatu duzu. Gipuzkoarekin batera han dago ididema ohitura handiena?
Ohitura handia dago han. Idi pare asko, lehia asko eta afizio handia. Nafarroan eta Araban ez dut sekula aditu probarik egin denik, eta Iparraldean ezta ere. Hemen, eskualdean, badago asko eta, etorkizunean ere, izango da. Etxean, esaterako, ze esaten zizueten hasi zinetenean? Animatu zizueten?
Ba pentsa, lehenengo proba nire senarra eta koinatuaren aurka egin genuen. Etxean jaleo txiki batzuk izan genituen [kar kar].
Harrituko ziren ziurrenik, eta batzuei ondo irudituko zitzaien eta besteei ez, toki guztietan bezala. Baina egiatan, gizonezkoek lagundu egin gaituzte, bai mundu horretan dabitzanak eta baita kanpokoek ere. Ergoienen asko animatu ziguten, esaterako. Ez zarete tokiz kanpo sentitu.
Ezta bat ere. Nik paso egiten dut jendeak esaten duenaz. Niretzako ez da batere zaila jendeak esanari kaso ez egitea. Zerbait esaten badigute, eta hain erraza bada hitz egitea: «Etorri hi ta intzak eorrek!», erantzuten dut. Niri zerbait esanez gero, laster erantzungo nuke. Errazena, kritikatzea da...
Horixe da errazena, ezer ez egin eta kritikatzea. Baina niri jendearen esanek ez didate batere inporta. Bizitza honetan ikasi egiten da, bestela lur joko genuke. Ni gustura nago eta gustura ibiltzen naiz. Baina idi-dematan arituta bizimodua ezin da atera, ezta?
Ez, ez. Nahikeria bat da, eta tarteka zerbait ekarriko dugu etxera, baina bizi ez! Proba egun bateko ‘errituala’ nolakoa da?
Goizetan idiak pisatu behar dira. Pisu egokia badute, harria hutsik tiratu beharko dugu. Behar baino pisu gehiago badute, harriaren gainean zama gehiago jartzen da.
o012-015_on
25/2/08
16:15
PĂĄgina 4
kirolanagusia
Egun, dopinarekin dago arazoa. Goizean idiak pisatu eta jateko orduan bakarrik ikusten ditugu. Egun guztia ikuiluan ematen dute albaitariarekin. Berak ikuskatzen du ea norbaitek sustantzia berezirik ematen dien idiei. Tartean, orduak ditugu jaten emateko. Izan ere, behin pisatu ondoren, janaria eman diezaiekezu. Sokatiran bezala: behin pisuan sartuz gero, gero, jatera! [Kar, kar]. Itzainek ere prestatu beharko duzue?
Estiratu egiten gara, eta korri pixka bat egiten dugu. Idi batek, zenbat jaten du?
Dezente, baina hirutan jaten dute. Hiru otordu, baina kantitate handia. Indarra izateko janaria behar dute eta asko entrenamendua. Biak oso garrantzitsuak dira. Lau idi dituzue. Bi handi Lasarten, eta beste bi txiki etxean. Idi gehiago erosteko asmorik ba al duzue?
Oraingoz ez. Idia, gainera, oso
garestia da. Idi bakar batek sei mila euro inguru balio du. Mantentzea ere oso garestia da. Eta apustuak irabazi arren, gutxi ateratzen da. Lehenengo geratuz gero, hor nonbait, baina gu bezala, erdialdean ibiltzen bazara, ez dituzu 600 euro baino gehiago irabaziko. Eta zer egiten duzu 600 eurorekin? Idientzako zenbat denborarako janaria izango zenuke, adibidez?
Ez, ez! Asko gustatzen zaizkit umeak. Gustuko tokian ez dago aldaparik. Idiekin, ostia txarra botatzen dut. Hiru seme alaba dituzu, 10, 7 eta 3 urtekoak. Haiek ere gustoko dituzte idiak?
Asko gustatzen zaizkie. Nahiago dute jolasten egon baino idiak entrenatzera joan. Oso gazte izan zinen ama, umeak dagoeneko kozkortuta dituzu!
Bai, astean bitan etxe batean aritzen naiz eta bertako umea zaintzen dut.
Oso gustura nago ama hain gazte izanagatik. Beti nahi izan dut hiru seme-alaba izan. Lehenengoa 17 urterekin izan nuen, eta beste biak segidan izatea erabaki nuen. 19rekin izan nuen bigarrena eta 23rekin, hirugarrena. Oraindik garaiz nabil gehiago izateko! [kar, kar]. Haurrak goiz izana ona izan da niretzat, orekatzeko. Non ibiliko ote nintzen ni bestela!
Umeekin idiekin baino nekatuago bukatuko duzu orduan.
Ez duzu gaztaroa galdu izana sentitzen?
Idi pare batentzat, hilabete bat, luzatuz gero agian hilabete eta erdi. Askot an bit aminak ere eman behar dizkiegu ondo prestatzeko, eta orduan gutxiago. Gainera, pentsua gero eta garestiagoa da. Diru berarekin, noski, gero eta gutxiago erosten dugu. Beraz, lan egin behar.
Ez, ez, irabazi egin dut. Nahi dudana egiteko aukera dut berdinberdin. Parrandan atera naiteke, esaterako. Haurrekin nagoenean ere, edozer egiteko aukera dut, oso onak atera baitira. Egun osoko idi proba luzeak ikustera joaten gara, esaterako, inolako arazorik gabe. Agian zeure bidea jarraituko dute...
Neskak, zaharrenak, ez. Baina erdiko mutilak nik uste baietz. Berak hala esaten du: 12 urterekin atera behar duela lehen aldiz. Emakumeak animatuko zenituzke mundu honetan sartzera?
Bai bai, ea aurtengo Ergoiengo jaietarako beste bi emakume animatzen diren. Jarri jarri hau aldizkarian, ea agertzen diren. Horretara animatu nahi ditugu. Nik uste baten bat animatuko dela. Izango dira ni bezalako emakume eroakzerbait ezberdina probatzeko gogoz! 15
o016-017_on
14/2/08
19:03
Pรกgina 1
gizarteakkultura Hauxe da Jesus Martin Benito, Casheros debajo de un manzano margolanaren egilea. Benitoren erretratua, Antonio Valverde Ayalde-k egindakoa da
JUANTENEKO baserritarrak
Jesus Martin Benito errenteriarrak Lezoko Juantene baserrikoen irudia margotu zuen pasa den mendeko 30. hamarkadan; koadroa Madrileko Prado museoan gordetzen da Testua: Agustina Pontesta 16
o016-017_on
14/2/08
19:04
Página 2
gizarteakultura
Lezoko Juantene baserriko irudia duzue; Sagardoa banatzen ari den ezkerreko emakumea Juanita Galarraga omen da, gaur egun ErrenteriaOreretan bizi den emakumea
ezoko Sagasti bailaran kok atut ako baserria dugu Juantene. Eta zer dela eta Juantene baserria hizpide? Bada, duela egun batzuk Artano Galarraga ahizpek ekarri zizkidaten Juanteneko familiaren argazki zaharren artean pintura-koadro baten argazkia zegoelako.
L
XE H ETASU NAK. Koadro honen izenburua (geroxeago jakin izan dudanez) Casheros debajo den un manzano da, eta bertan agertzen diren protagonistak Juantene baserriko Galarraga familiako kideak dira. Sagardoa banatzen ari den ezkerreko emakumea, aldiz, gaur egun Errenterian bizi den Juanita Galarraga omen da. Koadroa, Errenteriako Jesus Martin Benito (1912) margolariak egina da, et a margolan honi esker 1934. urtean sari handi bat irabazi omen zuen. Tamainaz neurri handikoa da koadroa, et a
beste margolanekin batera Prado Museoko biltegian utzia zegoela, Artano familiakoak bertan argazkia egin zioten.
MARTI N B E N ITO. Nor zen Jesus Martin Benito? 1912ko urtarrilean Salamancan jaioa izan arren, egun batzuk besterik ez zituela Errenteriara etorria. Bere burua errenteriartzat jotzen zuen. Gaztaño baserri ondoko etxetxoan bizi ziren hamar seme-alabetako familia kidea zen. Gaztetik lanean hasi eta denbora berean, marrazketa eta pintura ikaslea Jesus Martin. Vicente Cobreros Uranga irakaslearekin ikasitakoa da. Gehiago ikasteko asmoz, etxekoen bultzadaz animaturik, 1930ean Parisera joan zen, eta, hiruzpalau urteren bueltan, berriro Errenteriara itzuli zen. Parisen zegoen bitartean egin omen zuen aipatu margolan hau. Hiru hilabetez lanean jardun omen zuen koa-
droa buk atu arte, et a hortxe duzue emaitza. 1936ko gerraren etenaldiaren ondoren, Madrilera (Espainiara) joan eta Prado Museoko zahar berritzaile oposaketetan (eztabaidaz beteriko oposaketak, gainera) parte hartu ondoren, 1944an lanpostua lortu eta arte munduan lan izugarria egin zuelarik. Baina bere izenaren sona eta goraipamena, orduko Gobernu espainiarrak Cruz de Caballero de ‘Alfonso X el Sabio’-rekin saritu zuenean jaso zuen, hain zuzen, Velazquez-en margolan baten jabe egin eta Prado Museoari eskaini ziolako, besteak beste. Beraz, bere garaiko margolari aski inportantea dugula iruditzen zait eta jakin badakigu bere lanak bailarako herritarren artean (Lezoko etxe batean ikusi baitut koadro txiki bat) sakabanaturik ere aurki daitezkeela. Komenigarri litzateke norbaitek bere lanen ka-
GAZTAÑON
Salamancan jaioa izan arren, ErrenteriaOreretako Gaztaño auzoan bizi izan zen Martin Benito DOMINA
Velazquezen koadro bat oparitu zion Prado Museoari, eta Zaldunaren Domina jaso zuen ordainetan talogoa osatzeko ardura hartzea edot a, bidenabar, bailarako beste margolari guztien (Salaverria, Cobreros, Valverde, Martin, Obeso, Isasa eta beste hainbaten) artelanekin museo antzeko bat antolatzea. Hauteskundeak heldu diren garaiotan, norbaitek jasoko ahal du ideia! 17
o018-021_on
19/2/08
18:39
Página 1
nagusiakkultura
AMETSEN fabrika zena
Gazte talde baten ekimenak sortu zuen Kaligari Zinema Taldea; On Bide zinema aretoan milaka ikusle bildu ondoren, biak daude gaur egun desagertuta, taldea nahiz zinema Testuak eta argazkiak: Lander Garro
Txesus Garate ‘Tzesne’ eta Jabier Aiesa izan ziren Kaligari Zinema Taldearen bultzatzaileak, Iñaki Juarezekin batera
18
o018-021_on
19/2/08
18:39
Página 2
kulturanagusia ariatxiz mozorrotutako lagun koadrila handia, herriko kaleetatik kalejiran, oihuka eta algaraka, zalaparta ikaragarria sortuz. Irudi hori, gaurko Errenteria-Oreretan, inauterietan ikus daiteke soilik, (ikus badaiteke behintzat). Duela urte gutxi, ordea, ‘herriko kultura’ etiketa bat baino zerbait gehiago zenean, gerta zitekeen. Eta gertatu zen, izan ere. 1993an, lagun talde bat bildu zen, ErrenteriaOreretako zinema suspertzeko asmoz, eta Kaligari Zinema Taldea sortu zuten. 7 urtetan aritu ziren filmak proiektatzen, OnBide zineman; es an daiteke, beraz, zinema taldea, egiatan, zinekluba zela. Lehen filma Robert Rodriguez mexikarraren El Mariachi (1992) izan zen, eta, proiekzioaren karietara, lehen aipatutako kalejira antolatu zuten. Festa handia izan zen, herriarentzat eta zinemarentzat. Agian, errepikaezina izan zen. Nork jakin. 7 urtetan 13.000 ikusle bildu zituen Kaligarik, gutxi gorabehera. Ostegunetan komertzialak ez diren filmak ematen zituzten, kalitatea irizpide bakar bezala erabiliz. Ostegunak egun bereziak izaten ziren –Errenteria-Oreretan ostegunak oso aspaldidanik izan du kultur kutsua–. Iluntzeko 20:00etan zinema ikusteko aukera, eta, nahi izanez gero, festa Reyna tabernan amai zitekeen, Zumardiko tabernak eskaintzen zituen kontzertuetako batean. Plana, bistan denez, erakargarria zen oso, eta horrez gain, benetako alternatiba: ezerezaren, etxean geratu beharraren, edota akulturazioaren kontrako alternatiba, hain justu.
M
ON-BIDEREN ERAISKETA. Kaligariko Txus Tsezne eta Xabi Aiesa elkartu ditu ONek taldearen ibilbidea gogoratzeko. Hitzordua ez dator edozein datatan: aste gutxi dira Errenteriako Udalak On-Bide zinema botatzeko agindua eman duela. Zalapartarik gabe erori da urteetan eta urtee-
Jabier Aiesa eta Iñaki Juarez Lau Haizetara aldizkarian agertu ziren 1995eko urtarrilean, ekimenaz azalpenak ematen. Kike Eizmendik egin zuen argazkia
Kaligariko kideak mariatxiz mozorrotu ziren zineklubaren lehen proiekziorako; festa handia izan zen egun hartan
tan ehunka lagunen enkontru gune izandakoa. Ez da, bide batez esan dezagun, bozgorailuz iragarri den eraisketa (beste batzuk iragartzen diren bezala, Batzokiarena kasu). «Nik uste dut jendea ez dela zinema bota dutela enteratu ere egin», ohartarazi du Tseznek. ONek zinema izan zeneko lurzoruan bildu ditu Kaligarikoak, eta hutsunea harriduraz begiratu dute: «Hemendik jende mordoska bat pasatu zen». Une honetan, Kaligari sortu zenean bezala, zinemaren inguruko dinamika oso txikia da herrian. «Gu sortu ginenean, sekulako hutsunea zegoen. Herria betitik izan
da oso herri bizia, oso aktiboa, baina azken urteetan ez zegoen ezer ere». 80. hamarkada osooso oparoa izan zen zinemarentzat (ez herrian bakarrik, zinemaren gorakada ere orduan izan zen mundu mailan). Hiru zinema areto ziren herrian: Alameda, Reyna, eta On-Bide. Ibili, bakarra ibiltzen zen akaso: Reyna. «Modako filmeez gain, haurrentzako filmak jartzen zituzten (Bruce-Leerenak batik bat)», gogoratu dute Kaligarikoek. «Gainera, saio bikoitzak egiten zituzten, beldurrezko filmak eta filma erotikoak jarriz». Bat ordaindu, eta biak ikusten zituzten garaiko gazteek. ‘S’ sailka-
peneko filmeak izaten ziren filma erotikoak, hau da, irudi pornografiko agerikorik gabeak. Halako arintasun edo xalotasun horrek asko malgutzen zuen zinemara sartzeko adin mugaketa, eta, azkenean, ia nahi zuena sartzen zen. Gazteentzako zinema barrabarra ikusteko aukera paregabea izan zen hura, apenas genero mugaketarik gabe: modakoez hasita (Gremnilins, Superman, eta Indiana Jones kasu), ‘B’ mailakoetaraino. Duela hilabete gutxi batzokia eraitsi zuten, eta harekin, Alameda Zinema. Duela aste gutxi, be19
o018-021_on
19/2/08
18:39
Página 3
kulturanagusia Iñaki Perezek, Jose Manuel Bernardok (biak Kaligarikoak), eta Mikel Arretxe zinegotziak egin zuten taldearen aurkezpen agerraldia
rriz, On-Bideren txanda izan da. «Herri honetan eraikinak inolako zalantza edo kezkarik gabe botatze dira, inorekin ezer ere aipatu gabe. Eraikinek, ordea, historia dute. Herritarren barruan sartuta daude, eta hori ez da kontuan hartzen. Ni, adibidez, Encuentros en la tecera fase (Close Encounters of the Third Kind, Steven Spielberg, 1977) filma On-Biden ikusi nuen. Orduan ez nuen tutik ulertu, baina niretzako egun hura ahaztezina da. Orain, zinema bota egin dute, eta badirudi ez dela ezer ere gertatu», salatu du Aiesak, harriduraz.
80. HAMARKADAA. Itzul gaitezen 80. hamarkadako testuingurura, ordea. Garai hartan, KingKong zinema taldea sortu zen Errenteria-Oreretan, eta bi-hiru urtetan zinekluba egiten aritu ziren. «Beldurrezko Astea sortzeko ideia izan zuten, eta arrakasta ezin handiagoa izan zen. Sekulako giroa zegoen herrian, eta aste horrek giro hori handitu egiten zuen gainera. Gau osoan zehar filmak elkarren jarraian jartzen zituzten, eta goizean, berriz, gosaldu egiten genuen, kafesnea eta txurroak», gogoratu dute Kaligarikoek. Punk mugidaren urteak ziren, 20
eta, giro horretan ohikoa zenez, dena zen eztabaidagarri. Beldurrezko Asteak, esan gabe doa, zinema aretoa bete egiten zuen, eta bazen kalean geratzen zenik. Kalean geratzen zirenak, gau osoa ate aurrean pasatzen zuten, sartzeko baimena eskatuz. Sartu, gainera, ordaindu gabe sartu nahi zuten. «Ekimen herrikoia bada, zergatik ordaindu?», galdetzen zuten. Urte batean elurtea izan zen. Zinema sesioa hasi zen, eta hamaika lagun atean geratu zen, King Kongeko kideekin eztabaidan. Giroa, ordea, alaia zen. Parranda giroa, zehatz esanda. Une batez, Udaltzainen autoa pasatu zen, eta lagun batek elur bola bat jaurti zion autoari. Autoa gelditu eta jenderaengana hurbiltzen hasi zen udaltzainetako bat. Bola jaurtitzaileak, poliki-poliki zorutik elurra hartu, eta beste bola bat egin zuen, trinko estutzeraino, ia izotz bilakatu arte. Udaltzaina nahikoa gertu zegoela iritzi zuenean, bola jaurti zion, eta aurpegian jo zuen. Mila zatitan hautsi zen bola. Udaltzaina une batez zalantzan gelditu zen, zer egin jakin gabe. Denak barrez hasi ziren zinema atarian. Udaltzainak, azkenean, autora itzultzea erabaki zuen, eta handik ospa egitea.
Orduko kronikek kontatzen duten pasadizo honek, ongi adierazten du zein zen giroa. Gaur hori gertatu izan balitz...!
PREMIA BATETIK. Formaltasunaren aurkakotasuna ordezkatzen zuen orduko kultur giroak. King Kong zinema taldeak, ordea, Donostiara jo zuen (Nosferatu izenez), eta hango kultur egitasmoaren barruan txertatu zen. Gaur egungo Donostiako Beldurrezko Astea, nazioartean horrenbeste ospea duen horretxek, Errenteria-Oreretako astean du oinarri. King-Kongek sorterria utziz geroztik, urte batzuetako hutsunea izan zen herrian. «Kalean sekulako giroa zegoen, bai antimilitarra, eta bai bestelakoa ere. Sekulako jendetza zebilen. Etxean inor gutxi gelditzen zen. Horrelako testuinguru batean zinemaren inguruko ezer ez egotea ulergaitza zen: zerbait egitea erabaki genuen», azaldu dute Kaligarikoek. Andoango zinema eskolan Errenteria-Oreretako koadrila bat ibiltzen zen. Horien artean, Xabi Aiesa, Iñaki Juarez eta Txus Tsezne zeuden. Hirurak bizi izan zuten King-Kongen garai eder hura, eta nolabait ordukoa errepikatzeko amets a zuten. Laister, ideia
Errenteriako Udalari aurkeztu zioten, eta, nolabait, egitasmoa martxan jarri zen. Zailtasunik gabe? Ez horixe! «Nahiko zaila izan zen hasierako garai hura. Errenteriako Udalean nahiko ondo hartu zuten ideia, baina segituan Udalarentzako lan egiten zuen Antonio Moro izeneko tipo baten eskutan jarri zuten kontua. Morok garai hartan galbahe lana egite zuen Udalean kulturari zegokionean: dena pasatzen zen bere eskuetatik, berak eskumenik izan ez arren. Morok, noski ideia bereganatu zuen, eta guri berekin aritzeko esk atu zigun. Beregana gerturatu orduko, garbi ikusi genuen berak izan nahi zuela agintea, eta inguruan laguntzaileak baino ez zituela nahi. Hori ikusta, proiektua utzi genuen, eta jatorrira itzuli ginen, geurea zen hartara». Mororen ekimenak porrot egin zuen, eta, handik gutxira, Udalak Kaligari laguntzea onartu zuen. Orri honetan bertan, ekimenaren aurkezpen irudia aurkituko duzue. Kaligariko kideekin batera, Mikel Arretxe kultur zinegotzia agertu zen.
HAS I E RAKO
I LUS IOA.
Lehen ere kontatu dugu zein izan zen lehen filma, eta han izandako festa. Hura izan zen hastapena, eta horrek adierazten du, nolabait, horrelako ekimen baten premia norainokoa zen. «Hasieratik ikusi genuen jende dezente bilduko zela proiekzioetan, eta horrek ongi erakusten du herri honetan zinemak zale asko mugitzen dituela». Astero-astero izaten zen Kaligariren sesioa, ikasturtean zehar behinik behin. «Oso ikusle fidelak genituen, hau da, ia hutsik gabe filmak ikustera agertzen zen jendea. Bestela, gorabeherak izaten genituen: batzuk berriz ez itzultzeko agertzen ziren, istripuz bezala, beste batzuk tarteka etortzen ziren, ahal zutenean», gogoratu dute. Filmak zeluloidean proiektatzen zituzten, hau da, zinema arruntean. Hori, esan gabe doa,
o018-021_on
19/2/08
18:40
Página 4
kulturanagusia oso garestia da, eta, ondorioz, hasieratik aurkitu ziren diruaren arazo handiarekin. «Guk ohiko zineklubak bezala izan nahi genuen, baina laister ikusi genuen horrek ezin zuela izan. Filmak alokatzea oso-oso garestia da, eta geure aurrekontua, berriz, barregarria». Azti eta trebe ibili ziren, ordea, eta On-Bide zinemaren kudeatzaileekin hitzarmen bitxia adostu zuten. «Zinema banatzaileen mundua ikaragarria da, eta dirudiena baino konplikatuagoa. Zinema aretoek filmak sortaka alokatzen dituzte, ez banaka. Derrigor hartu behar izaten dute sorta bat. Guk, zinema aretoarekin, sorta horren barruko film ‘on’ bat hartzea adostu genuen». Horrek, noski, Kaligariren hautatzeko ahalmena ikaragarri mugatzen zuen, baina, muga horren barruan, film egokiak hautatzen jakin zuten, bista handiz. Izan ere, adituentzako zinekluba izan ordez, ikusle ororentzako zinekluba bilakatu zen. Mugaz, bertute egin zuten. «Gu ere ez ginen adituak. Larunbatetan filmen kartelak herrian zehar jartzeko biltzen ginen, eta bileratxoa egiteko baliatzen genuen hitzordua. Bakoitzak bere ideia eramaten zuen, eta ibiliaz joaten ginen ikasten. Halako batean, batek Asiako zinemaz hitz egiten zuen, eta orduan sortaren barruan begiratzen genuen, ea asiarrik hautatzeko modua ote zegoen. Horrela ibiltzern ginen, asmo handirik gabe, ibiliaren poderioz ikasten».
GAINBEHERA. Zinema jatorrizko bertsioan, askok, Kaligariri esker ikusi zuten lehen aldiz. Bazenik ere, apenas genekien. AEBetako filmak, jakina, ingelesez filmatzen dira, eta, esaterako, japoniarrak, japoniarrez. 36ko gerraren ostean Farnco diktadorean filmak espainiarrera bikoizteko agindua eman zuenetik, eta, orduko erabaki haren ondorioz, geure bizitzako ia film guztiak, ahotsa lapurturik ikusi ditugu. Kaligari zinema zaleen aspaldiko al-
Butaka hauek urte askoan biziko dira oreterar batzuen memorian. Haien tokian, lurzoru hutsa dago oraintxe bertan (irudian agertzen direnak, Jose Manuel Bernardo eta Angeles dira
Talde txiki bat Jende muntzo zabal eta anitza izan zen Kaligariren zinema saioetan. Guztiak kausa baten alde: zinema. Herri honetan horrelakoak zein gutxitan gertazen diren jakinda... Alabaia, taldeartzen atzean jende multzo jakin bat zegoen. Txikiagoa. Hauek ziren: Iñaki Perez, Jose Manuel Bernardo, Iñaki Juarez, Jabier Aiesa, Txesus Garate, Idoia, Angeles, eta Jon. Baten bat ahaztuko dugu seguru aski...
darrikapen bati erantzuteko ere etorri zen: ikus ditzagun filmak diren bezala. Kaligarirekin batera jatorrizko zinemaren aldeko gertakari batzuk izan ziren: Canal + katearen apustua (beraiek ere filma asko jatorrizko bertsioan eskaintzen hasi ziren), eta Donostiako Zinemaldiaren zabaltzea (‘Denok zinemara’ kanpaina plazaratu zuten, arrakasta handiz, Zinemaldia ekitaldi masibo bilakatu arte). Bi gertakari horiek ere bultzada eman zioten zinema ikusteko modu berriari, baina ezin ukatu Kaligarik apustua egin zuenean, esan bezala, apenas inork
zekiela jatorrizko bertsioa bazenik ere. Geure irudimen kolektiboan, Paul Newmanek eta Robert de Nirok gaztelaniaz egiten zuten... Francori esker! Ekimenaren gainbehera, kulturaren alorrean tradizio denez, diru faltagatik etorri zen. «Udalak oso diru gutxi ematen zuen, eta, esaterako, filmeen txartelak geure patrikatik ordaindu behar izaten genituen. Azkeneko urtean diru laguntza areago murriztu zuten, eta ekimena uztea erabaki genuen. B aten batek eutsi zion (Jose Manuen Bernardok nagusiki), baina ekimena hortxe
amaitu zen». Kaligarikoek nekez ulertzen dute Udalaren erabakia. «Hasieratik nabaritzen zen Udalak ez zuela ekimanea gustuko, eta hori benetan ulergaitza da. Ekimenaren arrakastak erakutsi zuen zinezko premia bati erantzuten ziola geure proiektuak, baina Udalak ez zuen sekula hori ulertu». Udalak, garai hartan, aurrekontuen esk asia aipatu zuen, baina gehiago ematen du aitzaki bat, batik bat zenbakiei begiratzen badiegu. Urtean ekimenak 600.000 pezeta jasotzen zituela aipatze hutsak... 21
o022-023_on
18/2/08
20:08
Pรกgina 1
nagusiaggizartea
TXOKO BAT elkartzeko
Puntetako bidean dago Muguruza Ardoak taberna San Pedroko itsas bazterrean; herriko jendea ez ezik, kanpotar asko hurbiltzen da Testua eta argazkiak: Lander Garro
22
o022-023_on
18/2/08
20:08
Página 2
gizarteakultura
Argazki honetan ageri den emakumea da Maria Luisa Arregi, tabernaren arduraduna
an Pedron, itsas bazterrean, puntet ako bidean, Muguruza Ardoak taberna dago. Puntetara (edo, areago, Platako farora) doazenak, edo handik datozenak, geldialditxoa egiten dute. Maria Luisa Arregik etxekoak balira bezala tratatzen ditu, barrukoak nola, kanpokoak ere. Kanpotik datorrena, etxera dator Muguruzara badator. Etxeko legea da, idatzi gabekoa, (idatzitakoak baino serioago aplikatzen den horietakoa). Soto itxurako taberna da, itsas girolo dekorazioz hala nola jarritakoa, pinpirinkeriarik batere gabekoa. Ederra, hitz batean. Hormetan, Euskal Herriko futbol taldeen txartelak, arraun munduko irudiak, eta, jakina, baleen katalogo eder bat. Tabernan eseri eta marinelen istorioak irudika genitzakeen. Burua laino artean itsas zabalera joango litzaiguke, kortsarioen eta ron zaleen erreinu zail eta zitalera. Eremu gogoangarri hartara. Baina seguru aski bezeron batek
S
esnaraziko gaitu, bere berriketa ozenaren zarataz. Horrela egiten dute denek Muguruza etxean, konfiantzaz.
’FALCON CREST’. Sagardo ona, ardo hobea et a Falcon Crest gustagarriak. Horiek dira tabernaren hiru zutabeak. Falcon Crest delakoa, atunaz, antxoez eta piperrez egindako ogitarteko txikia da, ona baino hobea, aparta. Bat jatea opari handia da ahosabaiarentzako, bi jatea, aldiz, opari izugarria, ahaztezina. Egunero-egunero, goizez nahiz arratsaldez, bezeroek pazientziaz itx aroten dute tx anda. Maria Luisa astigarragarra lasai dabil, ogitarteko txikiak egin eta egin, (gehiegizko) abiadurak ozpindu gabe. “B ak arrik ibiltzen naiz hemen normalean, nahiz eta laguntzarik ere izaten dudan, baina lasai aritzen naiz, gustura”, esan digu. Ez da errieta girorik, ez hitz gaiztorik. Itsasoak eramaten ditu
horiek guztiak. Duela 20 urte hartu zuen Muguruza familiak ardotegi txikia. Barriketan ekartzen zuten ardoa, eta botiletan sartu ondoren saltzen zuten. Gero legeen zurruntasuna etorri zen, hots, debekuak, eta barrikatik botilara sartzeko eskubidea galdu zuten, eta, horrekin batera, ia ogibide bat. “Ardoa saltzen ari ginela hasi ginen barran serbitzen. Bezeroak, askotan, botilaren beharrean, txikitoa nahi izaten zuten, eta hala hasi ginen barran lan egiten”, gogoratu du Maria Luisak. Barrak, ordea, gero eta garrantzia gehiago hartu zuen, eta halaxe geratu zen azkenean, taberna baten moduan. ARRAIN NAHASIAK. Hasiera hartan, jatekoa ere gutxi ematen zuten. Ogitartekoren bat, eta gutxi gehiago. Bezeroak, ordea, eskatzen hasi ziren, eta eskari horren arabera joan ziren sukaldea moldatzen: «Ia bultzatu egin gintuzten», esan du Maria Luisak.
Gaur egun, bazkari nahiz afari mordoa eskaintzen dute. Etxeko plater kuttuna, ordea, arrain nahasketa batez osatutako mokadua da. Arrain txikiak jartzen dituzte, txipiroiekin batera, eta horiek ateratzen dituzte, arrakasta ikaragarriz gainera. “Ia nahi gabe hasi ginen, eta jende mordoa etortzen da: ni neu ere harrituta nago», aitortu du Maria Luisak. Tabernan gaudela, lagun batek burua sartu du atetik. Ozen esan dio bezero bati: “Ken ezak hortik autoa, traineruak ezin dik pasa”. Atearen beste aldetik ikusi dugu Libia trainerua atoiean, handi eta distiratsu. Bezeroak presarik gabe bukatu du baxoerdia, eta hantxe abiatu da autoa erretiratzera. Herri txikien xarma da: gertuko herrietan garabiak egingo luke autoa kentzeko lana. Herritarrak konpontzen diren tokian, ordea, hobe administrazioa kanpoan uztea. Horixe da txoko txiki honetako erakargarritasun handiena: herriko jendea da, herria. 23
o024-025_on
25/2/08
18:09
Pรกgina 1
gizarteakklik
zein tenoretan gabiltzan
JAKITEKO Aspaldi da eskumuturretan edota sakelako telefonoetan eramaten ditugula, baina are aspaldiago da geure herriko plazetan daudela, ia ahaztu baditugu ere: erlojuak OARSOALDEKO HITZAREN argazkiak
Errenteria-Oreretako bi ordulari ageri dira argazki bakarrean. Bi ordu erakusten dituzte, biak ala biak zeharo ezberdinak. Nork ote du arrazoi? 24
o024-025_on
25/2/08
18:09
Pรกgina 2
klikgizartea
Lau irudiotan bi erloju ageri dira, biak Pasai Donibaneko Santa Ana ermitakoak. Lehena, ermitaren kanpoaldean dago, eta eguzki-erlojua da; bigarrena, berriz, kanpaiak martxan jartzeko lanak egiten dituena da. Urteetan geldi egon ondoren, badira urte batzuk ibilia itzuli ziotela. Erlojua 1841. urtean sortutakoa da: egin du, bai, lana erruz.
u
25
o026-027_on
25/2/08
gizarteakklik
Eskuineko bi irudiotan ErrenteriaOreretako Herriko Plazako eguzkierlojua ikus daiteke. Lainotuta dagoenean, noski, ezon ordurik ikusi. Eguzkia dagoenean, ordea, irakurtzen jakin behar...
Pedro Deunaren Parrokiako kanpai dorrean dago san Pedroko erlojurik handiena.
Oiartzungo Plazan ere eguzki-erloju bat dago; hori bai, nahikoa ondo ezkutatua.
26
18:14
Pรกgina 1
o026-027_on
25/2/08
18:14
Pรกgina 2
klikgizartea
Karmengo Amaren parrokiak ematen die ordua Trintxerpeko herritarrei; gauez bereziki eder ageri da eliza hau..
Errenteria-Oreretako Jasokundeko Andra mariren Parrokia garaiera handikoa da; erloju hauek herriko toki askotatik ikus daitezke. Goiko irudian bezala, Oiartzungo San Esteban parrokia da hemen ikusten duzuena. Kanpandorrea eraiki ondoren jarri ziren, noski, erlojuak (X. mendekoa da!): ulertzekoa da, beraz, erlojua kanpandorrearekin lotzeko erakusten duen harmonia eza.
27
o028-029_on
28/2/08
16:06
PĂĄgina 1
euskara rruz izerditu behar izaten da sarritan jarduera bat euskaraz naturaltasunez egin ahal izateko. Eta batzuetan, izedituta ere, ezin euskaraz jardun. Izerditzeaz ari garenean, izerdiaren zentzu literalean ari gara: kirolaz. Eskualdean kirola egitea, izan ere, gaztelaniazko ekintza da, salbuespenak salbuespen. Beti dago aitzakiaren bat, baina horietan erabiliena, edonongo taldetan izaten den elebakar erdaldun hori izaten da. Ia talde guztietan dago baten bat, eta talde guztietan dagoenez, talde guztiek egiten dute gaztelaniaz. ONek eskualdeko kiroldegietako datuak bildu ditu, eta estatistika beldurgarria da. Esan daiteke, kasik, kirola dela eskualdean dagoen ekintza erdaldunena (eta asko esatea da, ekintza oso erdaldunak daudela kontuan hartuta). Datu harrigarrienak ErrenteriaOreretako Galtzaraborda kiroldegikoak dira. Herria handia izanik, eskaintza ere zabala eta oparoa da. Eskaintza ugari, eta partehartze zabala. Hizkuntzaren aldetik, ordea, haurrentzako et a gazteentzako ekintzak baino ez dira eusk arazkoak (ez dendenak). Helduentzako ekintzen %100 gaztelaniaz ematen da. Ohiko karate edo aerobicaz gain, edozer egin daiteke: taichi, yoga, spining, pilates, aretoko dantzak, sabel dantza, box-tonic, SGA luzemenduak... Denak gaztelaniaz. Lezoko Bekoerrota kiroldegiko Urko Munduatek ONeri azaldu dionez, bi dira joera honen arrazoiak. ÂŤBatetik, hainbat kirol jarduera eskaintzeko irakasle euskaldunak aurkitzea ez da erraza, et a, bestetik, t alde batean gehiengoa ez bada euskalduna, ezin da jarduera hori euskaraz eginÂť. Bekoerrotan, hala ere, egoera ez da Errenteriakoa. ÂŤIgerilekuko ekintzak denak dira eus-
E
euskararik gabeko
KIROLAK Helduentzako kirol eskaintzan euskaldunek bazterketa jasaten dute; adituek azaldu dutenez, konponbide zaila duen arazoa da Testua eta argazkia: Lander Garro 28
o028-029_on
28/2/08
16:06
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak karaz, baina areto kiroletan arazo gehiago ditugu», azaldu du Munduatek. Oiartzungo egoera ere oso kezkagarria da, eta, akaso, hangoa da ulertzeko zailen suertatzen dena. Izan ere, Galtzaraborda inguruko biztanleek (adibidez) eta Iturriozkoek ez dute profil linguistiko bera. Galtzarabordan etorkinen kopurua oso altua da (batik bat Espainiatik etorritakoena), eta hango kirol eskaintza kudeatzea ez da horren erraza. Oiartzunen, ordea, gaztelaniazko kirol jarduera batek apenas dauka zentzurik, herritar gehienak euskaldunak baitira. Hau esanda, Oiartzungo kiroldegiko jarduera gehienak euskaraz direla azpimarratu beharko litzateke, den-denak ez badira ere.
GORA. ‘Egunkaria’. 5 urte bete dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi eta hainbat lagun atxilotuta eraman zituela. Epaiketa gertu egon daitekeelakoan, Egunkaria-ko auzipetuek herritarrei babesa eta elkartasuna eskatu diete. Geurea izango dute.
BEHERA. Errenteriako ‘gente’-a. Duela aste gutxi liburu eder bat plazaratu zuten, Errenteriako gizarteari buruzkoa. Elkarrizketa ederrak bildu dituzte. Elkarrizketatuetako batzuk erdaldunak dira, eta, beste batzuk, aldiz, euskaldunak. Denak mintzo dira, ordea, gaztelaniaz.
KONPONBIDE ZAILA. Oarsoaldea Garapen Agentziko Euskara Zerbituzko Joxe Luix Agirretxek azaldu duenez, arazo honen konponbidea ez da erraza. Kiroldegi batek jarduera bat eskaintzen duenean, erdaldunek nahiz euskaldunek ematen dute izena, eta gero, sarritan, taldeak berak erabakitzen du gaztalaniaz jardutea, baten batek euskaraz ez dakiela ikusita. Horren aurrean agertzen den konponbideetako bat, taldea bikoiztea da, baina konponbide garestia da, eta horretarako, aurrekontuaz gain, erabaki politikoa behar da. Biak falta dira une honetan. Kirol alorrean euskararen egoera aztertzeko kirol mahai bat martxan dago eskualdean 1998az geroztik. Mahai horrek 16 urtetik beherakoentzako hainbat jarduera gaztelaniaz eskaitzen zela ikusi zuen, eta hori aldatzeko eskatu zuen. Azken bi urteetan aurrerapen handiak eman direla baieztau dute. Aurten, aldiz, erakundeez kanpoko kirol taldeekin lanean hasi dira. Asko dago egiteko.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030_on
26/2/08
18:25
P叩gina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak Bego単a Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
ARALAR MENDIZERRARI BURUZ Zeharka
Goitik behera
1.***(Mailoatako gailurra). *** (Guardatxetik hurbil, aparkalekua duen lekuaren izena). 2. Oihala. Azala erretzen duten landare arruntak. 3. Peruko hiriburua. Ald. Itxaroten. Musika nota. 4. Saskia. Gosea kendu, bete. 5. Errep. Txori mota. Ald. Atzeraka arraun egin. Ald. Argentinako dantza famatua. 6. Iodoa. Euria trumoia etab...Kexuren kontsonanteak. 7. Aurreko txoriaren bigarren zatia. Uztaila motzean. 8. Iratze. Bigarren bokalea. Ald. Naukate. 9. Ald. Ogia egiten duena. Ald. Daukatena. 10. Iru単eko aireportuan. Atzizki kausala. 11. Pare bat. ...hop, dantza mota. Bizk. Beraiek. 12. **** Trikuharri famatua. Ald. Batzuk buruan duguna.
1. *** Mendia gailurra.**** Mendi gailurra. 2. Bukatu. Ald. Zureak eta nireak. 3. Hegaztien jantzi. Zerutik erortzen den ura. Iodoa. 4. Txori mota azpizuriak. Ald. Maiz egiten dena. 5. Egipziarren jainko famatua. Errep. Iru単eko musika ekitaldi ospetsu eta zaratatsua. Ald. Bravo abizeneko espainiar kantari ohia. 6. Bostehun, Ald. Izengoiti. Denbora zati. 7. Doi-doi, kasik. T bustia. ald. Nafarroako aintzinako autoetan. T bustigabea. 8. Atzizki femenioa. Ald. Eta errep. Txori beltz. Ald. Neoia. Bizkaiko herri motza. 9. ***** Mendi gailurra. 10. Ald. Holandako autoetan. Eztainua. Ald. Antolatua, egina. 11. Itsasoko ugaztun haundiak. Ald. Zingira. 12.Ald. Bete, ase. **** Mendi gailurra.
30
o031_on
26/2/08
19:58
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau?
GURUTZEGRAMAK
11 10 9 8
G A N B O
7 6 5 4 3 2 1
B E L O K I 1
K A N O I B A H I T U 2
I
L E U N M A A R A E K U R O I K A I H O 3
4
R D I A A S N I A R E A I Z O A I T Z U Z T E E O A N N E N I P E N E T A 5
6
7
8
A U Z A G A Z T E L U 9
A U T A R E
L B I N A K L A S E N A T K X I N D O K I 10
A U K A L 11
12
nortzuk dira hauek?
12
ON-EN URTARRILA ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazleak Manuel Galdos Mendizabal izan da ONekok sariaren irabazlea. ARTEZ Euskara Zerbitzuko agenda
ERANTZUTEKO EPEA Martxoaren17a (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
LAUROBA taldearen CD-a
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
Pirritx eta Porrotx pailazoak
31
o032_on
28/2/08
16:09
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aries. (Martxoak 21- Apirilak 20).Goizean mendira joan eta gero herriko tabernetan poteatzen? Ez al da kontraesana? Ez engainatu zure burua, horrela ez baituzu ezer lortzen. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Noizbehinka ile-apaindegira joatea ere ez da gaizki etortzen. Ez al zaizu iruditzen itxura aldaketaren beharrean zaudela? Niri, dagoeneko zure, inguruan ibiltzeak lotsa ematen dit! Gemini. (Maiatzak 22 – Ekainak 21). Gabonetan jandako turroia izterretan pilatzen zaizu dagoeneko. Horrelako bidegorriak edukita ez al dizu tentaziorik ematen korrika saio bat ez egiteak? Gorputzak eskertuko dizu. Cancer. (Ekainak 22 – Uztailak 23). Txin- txin, txin-txin, diruaren hotsa… Baina, zoritxarrez, ez zure poltsikokoa. Aste Santuko oporretan bat baino gehiago aberastuko da zuk gastatutakoarekin. Kontuz ibili!
32
Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Ez zaitez aztoratu. Edukitako liskarra denborarekin ahaztuko duzu. Lagunarteko giroa hobetzeko onena parranda eder bat da. Aukera ederra duzu Lezoko Gazte Topagunean! Virgo. (Abuztuak 24 – Irailak 23). Gaisotzea ez da aitzakia agindutako lanak ez egiteko. Hurrengorako lan gehiago pilatuko zaizu eta aitzakiak ez dute ezertarako balio izango. Ipurdi handi hori estutu, eta aurrera! Libra. ( Irailak 24–Urriak 23). Astero saiatuta ere ez duzu lortzen nahi duzunak begiratzea ere. Estrategia aldatu beharko duzu ligatzeko. Goxo-goxo, lasai-lasai gerturatu eta esaiozu belarrira: “Zure begiyan dirdirak Oiar tzungo txispas-ak parun uzten ttu”. Scorpius (Urriak 24–Azaroak 22). Azterketak jada amaitu dituzu eta parrandara irten ere ez zara egiten. Ez al zaizu iruditzen hori ospatu beharreko kontua dela? Zahartzen hasia zaudela dirudi! Martxoan jubilatuak Beni-
dormera doaz... Interesatzen bazaizu, zoaz! Saggitarius. (Azaroak 23 – Abenduak 21). Dagoeneko sagardo gehiegi ez al duzu edan? Kupelak hustutzen hasi dira, eta zure osasuna… Apirila arte baduzu beta sagardotegietara joateko, beraz, patxadaz hartu. Capricornius. (Abenduak 22 – Urtarrilak 20). Saltsa guztietako perrexila zara. Baina ez zara bakarra. Besteentzako ere lekua utzi. Bat sartzen den lekuan bi ere s artzen dira. B ait a zure ohean ere! Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Osasun paregabea, maitasunean ere ezin kexatu, kartera lehertu beharrean, lagunekin bikain, geroz eta politago zaude gainera. Ai, ai, ai, ez al da hobe ametsetik esnatzea? Piscis. (Otsailak 20 – Martxoak 20). Etxetik irten aurretik bi ordu pasatzen dituzu ispilu aurrean. Ondo orraztua irten baino ez al da hobe galtzak gerrian jarri eta ipurdia ez hoztea? Gaur egungo moda hauekin…
33
Jokin Zubimendi (E rrenteria-Orereta) . Eguraldi ona dut gustuko, baina eguraldi hau ez da normala. Zer
inkesta
Piedad Eizagirre (E rrenteria-Orereta). Kezka ere bai. Uste dut denetik egon behar duela, hotza ere. Orain gust ura gaude, baina udan bero gehiegi badago, zer? Edadiakin beroa okerr ago pasatzen da.
Urte honetan apenas izan dugu negurik: eguraldi epela behar baino
lehenago iritsi da; horrek zer eragiten dizu, poza ala kezka?
? Leire Tomasa (Errenteria-Orereta) . Nik nabaritzen dut jada udaberriko aldartearekin gabiltzala, odola borborka. Ez daukat kezka handirik, hala ere, uste dut dena aldatzen arid ela, eta kitto: ez da mundua amaituko!
egingo dugu, ordea? Bada, moldatu! Kontua da, gainera, gero eguraldi ona egiteko garaian, txarra egingo duela!
16:42
gertatzen ari delako. Planeta txikitzen ari gara, gutxika-gutxika. Ez da normala igaro dugun negua, izoztetik eta elurrik batere gabe.
28/2/08
BegoĂąa Sanchez (Errenteria-Orereta). Une honetan klima aldatzen ari da, ingurumenaren suntsiketa
Andres Cobos (Errenteria-Orereta). Berandu baino lehen zerbait egin beharko lukete klimaren aldaketarekin. Guk akaso ez dugu ezagutuko, baina datorrena ez da ona. GaztetanHerreran bizi nintzen, eta hotza galanta pasatzen genuen.
o033_on PĂĄgina 1
o034_on
26/2/08
16:29
Página 1
ondarellarrugorritan
ITZIAR BUSSELO txistularia
“
Erabateko menpekotasuna dugu dantzariekin” Testua eta argazkia: Lander Garro
rrenteriako musika eskolan egiten du lan Itziar Busselok, haurrei txistu eskolak ematen. Horrez gain, Errenteriako Udal Txistularien Bandakoa ere bada.
E
Busselo abizena entzunda, txistularia baino gehiago, opera abeslaria dator burura...
[Kar, kar] Edo mafiosoren batena... Italiarra da. Badirudi, oso aspaldi Busselo abizeneko italiar bat etorri zela, ez hona, Asturiasera baino. Handik Santanderrera, eta Santanderretik hona; hemen geratu zen horietako bat. Niretzako abizena oso arrunta da. Dozenaka nota jotzeko, hiru zulo; nola gertatzen da mirari hori?
Ez da batere ezohikoa! Tronpetan, adibidez, berdina da, baina zuloen beharrean, pistoiak erabiltzen ditu. Nota ezberdinak egiteko, abilidadea behar da, besterik ez, baina ikasi egiten da, beste gauza guztiak bezala. Egia da, hala ere, txistuaren berezitasuna hori dela; tresnak muga bat dauka, eta jotzaileak tresnari falta duena eman behar dio, behar bezala afinatzeko. Esku batean txistua, eta bestean danbolina: biak koordinatzea arraza da?
Oso! Tresna askok eskatzen dute koordinazio hori: gitarra, pianoa... Esku bakoitzaz gauza ezberdina 34
egin behar da tresna horiekin. Txistuarekin ere hala da, baina ez da inolaz ere zaila. Kanpotik iduri dezake... Baina ez da. Ia beti kalean, ia beti desorduetan, ez al da begirune gutxi zuekiko?
Ez! Zer da desordua? Niretzako goizeko tx angoa, adibidez (diana), oso polita da. Oso ordu polita da hortik ibiltzeko. San Juan bezperan, adibibidez, 22:00etan ateratzen gara, hori bai desordua! Ohituta gaude. Baten batek errieta egingo zizuen.
Bai, bai. Baten batek jotzeko errieta egin izan digu. Pontikako auzoan, adibidez, behin atseden hartzeko geratu ginen, eta bizilagun batek jarraitzeko eskatu zigun: «Guk ez al dugu, ba, ordaintzen?», oso bitxia izan zen, baina, noski, berriz jotzen hasi behar izan genuen. Beste gehienetan auto gidariak kexatzen zaizkigu, bide erditik joateagatik. Nahi duzuenaz maitemindu zaitezkete, baina ezkondu, aldiz, dantzariekin bakarrik...
Erabateko menpekot asuna dugu, bai. Behin alemaniar batek esan zidan txistulariok dantzariei alfonbra jartzen diegula dantzatzeko. Loria, ordea, dantzariak eramaten du. Ulergarria da, noski: egiten duten ahalegina! Konplizitatea behar da, zeren, azken batean, elkarlana da. Guk dantzaria jarraitu egiten dugu. Herri honetan, hala ere, maila ikaragarria dago dantzarien artean, eta oso-oso erraza da. Goiz esnatzen zarete, txukun jantzi... Baina ‘banda’ esaten dizuegu!
Ez zaizue arrazoirik falta! Banda gara, zalantzartik gabe. Elkartzen garenean, hauxe izaten dugu lehen kezka: non bazkalduko dugu? Esaidazu txistulari kuttun bat. Jose Ignazio Ansorena.
o035_on
26/2/08
16:13
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Nafarroa Jose Zapirain (1873-1957) errenteriarrak Nafarroari (eta Euskal Herriari) jarritako bertsoak
1. Mendi eta herribehera gaztain eta mahatsa; malda eta zelaia oliba eta sahatsa. Nafarrak bi lekutan bat bera du atsa, mugatik mugaraino Euskadiko arnasa.
4.
5.
8.
9. Aralarko mendian hautsita kateak, Ireki aberriari Ireki ateak. Gogoratu berriro "Harritzan" urteek, gorda Nafarroaren betiko legeak!
12. Iruinea lur gozoan, sarturik zuztarrak, zazpi porbintzietara zabalduz adarrak. Baturik muin batetan guztion indarrak. Desegingo ditugu kartzelako barrak.
7. Gure herri zaharrenari Nafarroa deritza, handik lehen zetorkigun aberri bizitza. Orain mututu zaigu, galdua du hitza. Ai berpiztuko balitz Eneko Haritza!
10. Zenbat etsaien kontra zinen borrokatu, banan-banan zenitun denak menderatu. Baina azkenik erdarak zaitu azpiratu. Ez ote duzu nahi berriro askatu?
13. Entzun Aralarretik Mikelen orroa, Lehen izan zaren herri nagusi arroa! Hantxe gara gu denak, Han dugu erroa. Herririk handiena zara Nafarroa!
Hizkuntza bat zuten lehen, mingain eta burun, Ez zegoen erdararik Nafarraren zerun. Erregeen hizkuntza ez bazuten iraul, orain ere izango zen Lingua Navarrorum.
Ez dira bi Nafarro, biak dira bata, mendi eta zelaia nonahitik hasita. Nafar herri berdina goi te behe jirata. Ez ditzagun zatitu biak bat dirata.
6. Non dago erreinua non dago Nafarra? Non dago historia Erregen indarra? Betidanik lur harten sortutzen zen garra? Euskalerriak badu guztion beharra!
Zelaian gaur ordea, hizkuntza galdu da, erdarak ez du irentsi oraindikan malda. Erderak sopindu du mahatsaren salda. Gaur Herribehera herri tristea ez ahal da?
3.
2.
Pago, haritz, urkia gaztain eta urra. Mahats oliba makala Erribehera lurra. Gari, ardo, artoa piku eta intxaurra: Nor da askatasuna kendu dun lapurra?
Erakust apalean gorderikan lantza, galdu al du Nafarroak geroko esperantza? Altxa zazu burua pasa da gau latza. Ez ahaztu zu zarela Euskadiko ardetza.
11. Mahatsondok dituela nonahitik inguruan, gordeleku zahartzat aspaldiko muruk. Hura du Euskalerriak, ametsezko helburu, Iruinea bakarrik bere herriburu!
14. Zu zara trumoi, tximist, zu zara ortzadarra. Ekaitza eta enbata, zelai ta malkarra. Leize zulo zara zu, ederrez bakarra. Hitz bateten esanda: Zu zara NAFARRA!
Iturria: ‘www.armiarma.com’ (bertso eta olerkien hemeroteka). 35
o036-037_on
18/2/08
20:16
Pรกgina 1
hileko irudia ondareh
Egoera kezkagarria Azken hilabete honetan gertakari politiko handiak izan dira Euskal Herrian, eta eskualdean ondorio nabarmenak utzi dituzte gertakariok. Otsailaren 11ean poliziak Errenteria-Oreretako bi lagun atxilotu zituen (Sonia Jacinto eta Eusebio Lasa), ekimen polizial zabal handi baten barruan. Handik egun batzura, hilaren 14ean, ezker abertzaleak deituta, greba orokorra izan zen. Eskualdean eragin handia izan zuen. Egoera politiko nahasia bizi dugu: grebaren egunean ateratako irudi hau, horren adibide. Argazkia: HITZA.
36
o036-037_on
18/2/08
20:16
Pรกgina 2
hileko irudia ondareh
37
o038-039_on
14/2/08
19:05
Página 1
nON dabil? ondaren
izon dotorea da Ramon Aznar sanjuandarra, zuzena eta gizalegezkoa, baina umorea ere ondo baliatzen duena: mihiaz ziztatzen dakienet akoa da, nahi duenean, et a, batez ere, komeni denean. Hitzak neurtzen ditu futbolari bikain izandako gizon prestu honek: ez du alerik alferrik esaten. ONek Loren aroztegian aurkitu du, Larrain anaien lantegian, Arramendin (Errenteria-Oreretan). Aznarrek azken 68 urteak Errenteria-Oreretan eman ditu, eta bertan bizi da. 1993an erretiratu zen, eta orduztik ez du askorik egin... ezpada lanean jarraitu! «Zer egingo dut ba? Nik ez dakit plazan eserita egoten, nora joan jakin gabe, euria egiten duenean aterpeak bilatzen: ez dakit!», esan du. 1933. urtean jaio zen Aznar, eta umetan ikasi zuen futbolean, «kalean». Futbolean aritzeko lehen pausoa, ordea, Pepin Ganborenari esker eman zuen, Kepa Mendizabal lagunarekin batera: «Luistarrek lokal txikia zuten Biteri kalean, eta hantxe txapelketa antolatu zuten, eta lagun artean aritu ginen. Hortik, Jolaseta taldea sortu zuen Pepinek, hondartzan jokatzeko, Donostian, eta sekulako arrakasta eduki genuen». Horra, karrera oparo baten lehen arrastoa: hondartza! Pepin, entrenatzaile eta kudeatzaile ez ezik, ia ait a ere omen zuten: «Asko balio zuen». Pixka bat kozkortzerako, Touringen hasi zen, eta hantxe urte batzuk pasatu zituen, taldearen urrezko garaietan. «Herri txikia zen Errenteria, 3.000 edo 4.000 biztanlekoa, eta orduan herriko taldea zen Touring. Lartzabalen jendeak zelaia betetzen zuen, eta batzuek zuhaitzetatik ikusten zituzten taldearen norgehiagokak. Giro ikaragarria zegoen taldearen inguruan», gogoratu du. Segituan soldaduskara joan behar izan zuen, eta garai batez Burgos taldean aritu zen (Espainian). Han zela jaso zuen Realaren eskaintza, gutun bidez:
G
38
FUTBOLARI izandako arotza Realean nahiz Touringen aritu zen, eta, futbola utzita, mekanikoa izan zen, saltzailea eta kasinoko langilea; orain, erretiroa hartuta, goizero joaten da aroztegira Testua eta argazkiak: Lander Garro.
o038-039_on
14/2/08
19:06
Página 2
nON dabilondare dira, ez, kanpotik diruditena!», ohartarazi du Aznarrek. Hurrengo lehia Jaenen izan zen, eta galdu egin zuten. Hurrengo norgehiagokan, azkenik, eserlekuan utzi zuten, eta hantxe amaitu zen ametsa. Bost urtez aritu zen Realean, baina ez zuen inoiz bere jokoa erakusteko modurik, edo lasaitasunik, edo patxadarik aurkitu. «Zaleekin, hedabideekin eta ingurukoekin asko kezkatzen nintzen, presio handia sentitzen nuen, eta beti ibiltzen nintzen nire mailatik urrun. Entrenamendutan eta lagun artekoetan izugarri aritzen nintzen, baina gero...». Kirolariaren giharrik garrantzitsuena burua dela esaten dute: ez da gezurra.
Erronka zaila ez, oso zaila Futbolean ezer serioa lortzekotan hasten dena, inguruotan, Reala izaten du jomuga, jomugarik badu behintzat. Helmuga naturala da, nolabait. Dena oso-oso ondo aterako balitz, Realean jokatzeko aukera legoke. Harago joateko ametsa, ameskeria da (Bartzelonan, edota Liverpoolen aritzea kasu). Realean aritzea ere, ordea, askok uste dutena baino amets askoz ere zailagoa da. Telentu naturala, langilea izan, buru egokia, lagun onak, makurkeri dosi juxtua, suertea... «Egin kontu: Touringek 80 urte baino gehiago ditu. Handik pasatako jokalari guztien artean, nork lortu du Realera iristea? Oso gutxik!», ohartarazi du Aznarrek. Hala da, bai: Etxarri, Segurola, Etxebeste, eta Gorriz dira, Aznarrekin batera, Touringen langa gainditu eta Realera iritsi direnak. ez gehiago... 80 urtean! Touringetik pasatu gabekoen artean, Zamora aipa genezake, baina edonola, oso-oso gutxi dira.
«Soldaduskan nengoen, eta Realak gutuna bidali zidan inorekin ez ezer sinatzea eskatuz, beraiekin fitxatuko nuela». Ezin harroago sentitu omen zen Aznar. Garai hartako oroitzapen gazi-gozoak ditu Ramonek. Nabaria da bere burua estu hartzen duela. Bere buruarekin axolagabe jokatzen dutenetakoa balitz, Realean bikain aritu zela esango luke, baina ez dio horrelakorik. Alderantziz. «Ez dakit, agian ez nuen zorterik izan. Asko maite dut Reala», dio enigmatikoki. «Oso ondo hasi nintzen, nahiz eta debuta pixka bat arraroa izan zen. A Coruñan nintzen hastekoa, Riazorren.
Talde handia zuten, Arsenio Gonzalez eta konpainia. Halako batean, ordea, nire fitxa falta zela esan zidaten, eta ezin izan nuen jokatu». Bigarren norgehiagokan jarri zuen ilusio guztia, baina hura ere ez zen nahi bezain ongi atera: «Aldageletan hamaikakoa eman ziguten, eta horien artean nengoen ni. Halako batez, ordea, jokalari bat entrenatzailearengana hurbildu zen, zerbait esan zion, eta nire ordez jarri zuten. Haserre bizian atera nintzen aldagelatik: hau posible da? Esan nuen nire artean, horrelako maila batean horrela ibiltzea?», gogoratu du. Valladoliden izan zen benetako debuta,
Zorrillan, eta gola sartu zuen. Han gertatutako pasadizo bat gogoratzen du Aznarrek: «Bazen aurrelari bat, Urzelai abizenekoa, oso jatorra. Gerturatu zen atera eta baloiari ostikoa ematerakoan belarra airera bota zuen, gaizki emanda. Lesmes izeneko jokalari bat –gerora oso ospetsu izan zena, Real Madrilen bikain aritua– txantxetan hasi zen ikusleekin, Urzelaik utzitako zuloa estaliz. Gero, ordea, Urzelaik gola sartu zuen, eta Lesmesengana gerturatuta, horrelaxe esan zion: «Estali ezazu zulo hori, mairu alaena!». Izan ere, Lesmes hura arabiar jatorrikoa omen zen. «Gauzak ez
DOZENA ERDI OFIZIO. Lana esklabutza modua dela esaten duenik badago. Et a ez gutxi. Beste batzuentzako, ordea, lana beharra da, premia. Horietakoa da Ramon. Futbola utzita ibilgailuen konponketak egiteko garajea ireki zuen, eta geroago galtzak saltzeko denda, Oxford izenekoa, Segurola lagunarekin batera. «Emakumeak ere galtzak janzten hasi ziren garaia izan zen. Galtzak barra-barra s altzen ziren», esan du. Osteratxoa egin zuen klandestinitatean, iparralden, eta, itzuleran, Londres Bingoan aritzeko aukera eskaini zion lagun zahar batek. Hantxe hasi zen erretiroa arteko sasoia. Miren Albisu Ganborenarekin ezkonduta zegoen Ramon, eta hiru seme-alaba zituzten. Hauek nahikoa helduak ziren, eta Ramonek gauez egiten zuen lan. Mundu arrotza zen beretzako. Goizetan topoa hartzen zuen, eta parrandatik etorritakoekin elkartzen zen, nahitaez. Denboraldi luze batez eutsi zion lanbide horri, baina ez zuen sobera gustuko. Ahalik eta azkarren utzi zuen lana, enpresarekin akordioa lortuta, 1993. urtean. 15 urte pasatu dira, baina bere bizitza apenas aldatu da: lanean jarraitzen du!
39
o040_on
27/2/08
12:55
Pรกgina 1
o041_on
27/2/08
18:04
Pรกgina 1
o042_on
26/2/08
16:19
Página 1
azken balada Maiteminduen eguna omen da San Balentin; askok hala ospatzen dute, baina, ospatuta ere, maitaleek maitasuna bestela erakutsi beharko luketela aldarrikatu dute Oiartzungo hiru bertsolariek idatzi honetan
Exteban Martiarena
Arkaitz Oiartzabal
Ander Lizarralde
Maitasuna eta ‘maitasuna’
A
rkaitz Oiartzabal.
Otsaillin sartu gattuk. Aurten gaña otsailla difeentia izango duk bakarren batzuntzat. Batzuk San Balentin ospatuko ttekelako, bestiai urte bisiestotako dutxa tokatzen tziotekelako, biño kasualidadez, oan dela gutxi hitzein genin bezela, garbiketa tokatzeuk; gorputzana eo karterana. Etzekitena duk kartera betetzeko denboaik eman ote ziuken gabonetako astinduan ondoren, eo batzuk lau urtiotan izerdiyik bota tteken dutxa hoi meezi izateko, usayik txarrena hoik botzen battek ere. Hiri ze tokatzeik, Ander, San Balentinetako erregaliya eo dutxako errealdiya?
Ander
Lizarralde.
Dutxa hotz bat hobena! Iruitzen tzik, San Valiente eunin errealua ematen dikenak pentsatzen jarri berko dula urtean zehar maitatzen diken. Ni gutxinez, sayatzen nak urte guziyan maitatzen Ots ailan hamalauan ezik, eun hortan eoziñek maitatzen dik. Idea hobia yuke, San 42
Valiente euna Otsailak 29ra pasatzia, hola lau urtian behin bakarrik (bakarrik?) beteko zittizten patrikak gue kontura komertziyo haundiyek ta gañea, hola lau urtian behin sollik pentsatu ber genikek maiteminduk gauden o ez. Aber Exte, kupidon look bea ibiltzen duk hik ta gu miño geyo jakingo duk seuru! Esteban Martiarena.
Kupido ta biyek aingerutxo batzuk gattukelako esango yun hoi look-ana, seuraski. San Balentin, gabonak miño arriskutxuo duk. Behin, bikote bat ezautu nin, Otsailak 14 eun sakratua yun beantzat. Izugarrizko erregaluk, jesukrixton apaya ta geo geokuk. Haurra euki ta geore, otsailak 14in inoiz miño maiteminduo eoten ttuken. Komodiosmandako bikotia. Denbukin tipuk tipa jipoitzen zula jakin genin, tipak bestea xalatu zun arte. Denbukin neskak mutillak añako eskuluzia zula jakin genin, tipuk tipa x alatu zun arte. Uain, batek zein bestik urruntze agindua zeramatek patrikan ta beste matte batekin ospatzen ttek San Balentin euna. Xam,
bizitza puta hontan santu on bakarra izautzen dit: xanixteban(ak). Arkaitz
Oiartzabal.
Etzakela pentsa; Exteban guziyak ere ettuk santuk, e! Komodiosko bikoteik etziok Balentin zarran euna ospatzen dikenik, eztuk posible joku hortan eroitzia bestela. Txarra duk egun alu hau kalendayun beste eun inportante bat bezela geatu dukela, bazak ak bere bonbua, inportantzi bat maten tziotek gizartik ta komunikabidiek, bonboi kajak aidin ibiltzen ttuk... Kontzientziatu ezkeo denak saten yeu komertziyo haundiyan joku bat dukela, biño nei pas a izandu zik hortaz hitzein ondoren neskak erregalo bat ittia. Hoi bi aldiz duk txarra, moralki eyozelako ados eta gaña hi erregaloik gabe yozenez kantzontzillotan harrapatzen dikelako. Hurrengo eunin muturrak gosaldu ber... Hiri tokatu al dik muturrak gosaltzia? Ander Lizarralde. Ni kontu hortan lasai niok, normalin ni izaten nak bestik miño mutur haundiyo duna, ta enak kontuatzen bestik nolakuk ttiken. Egiya san, muturrak
ettuk gauza ona, gauzak isiltzen dinan señale duk. Normalin, sentimentun presa itten aitzen gattuk urtian zehar ta San Balentin bezelako eunetan zartatzen tziuk. Lastima maitasunak ez dula Agoitzekuk tteken bezelako sirena bat, bestela salbatuk giñuke despistatuk! Hi yaz Exte, maitasunez geyena dakina hemen... Esteban Martiarena.
Maitasunak eztik Agoitzeko heriotz sirenan berrik (hilko yazela abisatzen duna bada , mintzat), maitasunak elikatzia ber dik, eunero eunero, ta ez urtian behin bakarrik. Maitasuna ase ezina duk, gaur asko jaten badik, bihar eztik gutxiyo jan nahiko, biharre gose eongo duk t a biharre jaten eman berra ziok. Elikature ezin duk nolanahi in. Tarteka, askan txerrijana purrusta bat botzik eztik baliyo, janariya gustoz, mimoz , maitasunez prestatu ta eskeini berra ziok, adierazi berra ziok, bestela, jatena hoztu ta ozpintzeko arrixkuan eongo gattuk. Urtia hasi zenetik, zuen bikotiri, zenbat alditan esan yozute: "zenbat matte zattudan" eo "gaur oso politta zaude?".
o043_on
26/2/08
13:24
Pรกgina 1
o044_on
28/1/08
19:09
Pรกgina 1