ON43

Page 1

o001_on

31/3/08

16:32

Página 1

2008ko martxoa 43. zenbakia

BERAUNGO

ROCK-ZALEA ‘SORKUN & VICEPRESIDENTES’, ERRITMO BIZIAN

TRAPUJALE txirotasuna kondaira bilakatuta


o002_on

22/1/08

21:00

Pรกgina 1


o003_on

26/3/08

13:02

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Begiradak entzu guztietatik ikusmena da gehien estimatzen dudana. Beti iruditu zait miragarria gizakiak begiratzeko duen gaitasuna, eta hori zaintzen saiatzen naiz. Arte akademian ikasi nuen eta, han zerbait landu banuen, begiratzeko ahalmena izan zen. Gauzak ikustetik haratago, azalaren atzean dagoen ezkutuko hori ateratzen ikasi nuen ustez. Egun, ezer gutxitarako balio didala sentitzera iritsi naiz, inguratzen gaituen ia dena azal hutsa baita. Kalean misteriorik gabeko jendearen joanetorriak inguratzen gaitu eta koloreztatutako

Z

azal leunen atzean egon zitekeena irrikagarri zait. Sinetsi nahi dut, nire begirada nekatuaren jolasa dela eta, ezkutuan bada ere, denok eta denak duela edo dugula mamiren bat gure baitan. Dugun hori, ordea, ez da denon gustukoa, sarri mingarria izatera ere iritsi liteke, eta nahiago izaten dugu leihorik ez zabaldu. Mexiko begiratzen dut orain. Erraza da bertako jendearen alaitasun, umore edo bitxikeriekin itsutzea, baina hemen ere, leku guztietan bezala, badago zeharka litekeen azalik. Lehengoan, nire lagun Ernestoren aurpegiari

erreparatu nion eta entzumenak erregistratzen zuenetik haratago arakatzen saiatu nintzen. Barrena borborka duen gaztea topatu nuen, bizimodu duin bat izateko borrokan ari dena eta inguratzen duten eredu, agintari eta mezuekin inolako konfiantzarik ez duena. Ohartu nintzen nire zorroko euroek Mexikon duten balio kolonizatzaile lagungarriak bakarrik ezberdintzen gaituela bioi. Azken finean, han edo hemen aldaketa premia larria dagoela sentitzen dut eta mami hori eraldatuko duen begirada zorrotza behar dugula, ezinbestean.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 43.a (2008ko martxoa) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

03 Zutabeak.

18 Moda.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ainara Gurrutxaga, Itziar Navarro eta Jon Mayaren idatziak, ale honetan.

Txapela buruan ta ibili munduan markako arduradunekin bildu da ON, beraien arrakastaren sekretua ezagutzeko.

24 Zirkua.

nagusia

Munduko lanbiderik zaharrenetakoa da zirkua: artea, majia eta abeltzaintza uztartzen dituen mundu txikia; 20 urte pasatuta, ErrenteriaOreretara itzuli da.

12 Sorkun Rubio. ‘Sorkun & Vice Presidentes’ izeneko diskoa plazaratu berri du Errenteria-Oreretako abeslariak.

12 18

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

24

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

27/3/08

12:20

Pรกgina 1

Kultur hotsak


o005_on

26/3/08

12:22

Página 1

iritzia Puntua

‘Maro’ artxoaren 6an, arratsalde partean, Jaizkibelgo kostaldera joan nintzen, autoa Justiz tabernako aparkalekuan utzita. Osteguna izanik, inor gutxi zebilen paraje haietan. Kostako zabaldegira iritsita, parean harkaitzetatik arrantzan ari zen arrantzale bati begira egon nintzen; eta Turrulla lurmuturrean ari zen beste bati ondoren. Arrantza egiteko modua interesatzen zitzaidan bereziki. Itsasoa nahikoa lasai zegoen, eremu bihurritu eta zurituak zituen arren. Haietara zuzenduta zeuden baten eta bestearen kanaberak, muxarrak tentatzeko seguru asko. Arratsaldeko seiak aldera utzi nuen ikuskizuna. Gauean, berriz, lehenengo arrantzalea ikusi nuen tokian, 50 metro eskuinera, 96 metro luze zen Maro izeneko itsasontziak harkaitzak jo zituen, eta bertan geratu zen ez atzera ez aurrera. Baionatik txatarra bila zetorren itsasontzia Pasaiako portura. Hurrengo lau egunetan, egunero joan nintzen itsasontzia ikustera. Hasieran itsasontziaren txopa kateatu zen harkaitzetan, Pasaiako Facal atoiontziek sokaz lotu zuten, marea goian zela, tiraka aterako zuten itxaropenez. Uste horretakoa zen, baita ere, itsasontziko kapitaina. Madrilen esanetara dagoen Itsas Salbamenduak atoiontzi ikaragarri bat bidali zuen, baina ontzi hori urrun geratu zen, Itsas Salbamenduak Maro ez ukitzeko agindua emana zuelako. Madrilen hartu zuten itsasontzia ez ukitzeko agindua, seguru asko, hiru egunetara hauteskundeak zirelako, eta zer edo zer gaizki atera ezkero, Prestige ospetsuarekin erlaziona zitekeelako. Atoiontzi pasaitarrek eta istripua izan zuen itsasontziko kapitainak ez zuten deus ulertzen. Egoera horren aurrean, kapitainak itsasontzitik alde egitea onartu zuen, istripua izan ondorengo orduetan eskifaiako beste sei marinelek egin zuten moduan. Eta hortik aurrera, Maro itsasoaren mende geratu zen, biltegietan 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio zuela. Helburua biltegietako erregaia

M Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA «Maro kasuan ere ez digute egia esan”

lehorrera ateratzea zen. Eguraldiak eta itsasoak, ordea, ez zuten horrelakorik ahalbidetu. Martxoaren 10ean, arratsaldeko laurak aldera, harkaitzetan trabeska zegoen itsasontzia, branka Pasaia aldera begira zuela. Bezperan Hondarribi aldera zuen branka. Itsasoak harkaitzen kontra bultzatzen zuen bortizki, eta olatu izugarriak gainetik pasatzen ziren. Bi ordura, Maro bitan puskatu zen; eta ordu erdira, aurreko aldea, beste bitan. Hori ezintasuna! Kasu honen atzean hainbat galdera eta zalantza dago. Ikerketak argituko du itsasontziak zergatik jo zuen lehorra. Hori ez da, dena den, garrantzitsuena. Hemen galdera eta gakoa zera da: nork eta zergatik erabaki zuen Maro ez salbatzea. Prestige kasuan bezala, hemen ere, erabakia Madrilen hartu zuten. Erabakia Madrilgo bulego batean eta hemengo adituen iritzia aintzat hartu gabe hartu zuten. Horixe bera gertatu zen Galizian. Eta bada oinarrizko beste galdera bat. Biltegietako erregaia lehorrera ateratzea erabaki zuenak begiratu al zuen ondorengo egunetako eguraldiaren iragarpena? Zer itsas adituk ez du aurreikuspen hori egiten, are gehiago, azken hamar urteetako ekaitzik handiena gain-gainean zegoenean? Hau idazten ari naizenean oraindik ez dago argi itsasontziko biltegietako erregai guztia itsasora isuri den ala ez. Baiezkoan nago. Baina, badaezpada, Itsas Salbamenduak komunikabideei esan die erregaia lurrindu den itxura duela. Alegia, erregaia desagertu egin dela. Nork sinistuko du halako astakeria? Hala eta guztiz ere, ziur naiz hanka-sartze itzel honen ondoren ere inork ez duela dimisiorik emango; ziur naiz pertsona horrek ez duela Jaizkibelekiko beste batzuek dugun lotura eta sentimendurik. Dimisioa emango ez duen pertsona hori arrotza da guretzat eta Jaizkibelentzat, egunotan, Justizko pistan barrena eta pistatik kanpo, itsasontzia ikustera joateko, kostaraino dozenaka todoterreno-tan jaitsi diren bihozgabeak bezala. Ez dut ulertzen Hondarribiko Udalak egun horietan nolatan ez duen kostako pista hori moztu, bere garaian egin zuen moduan. Sekulako triskantza egin dute Madrilgoek itsasoan eta etxeko batzuek lehorrean. 05


o006_on

27/3/08

13:59

Pรกgina 1


o007_on

31/3/08

14:02

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Arrat(z)oiak

A

Ainara Gurrutxaga

rratoia: Gaur martxoak 27 da. Ni: (Iltzeak erreminta kaxan ezin topaturik) A, ba oso ondo. Arratoia: Martxoak 27, egun seinalatua… Ni: Seinalatua… ba oraintxe ez dakit zer dela eta. Zuk esaten ez badidazu... Arratoia: Antzerkiaren Nazioarteko Eguna, neska! Horrelako egun bat ahaztea ere. Eta nik gauza asko ez dut ikusi hor kanpoan baina esango nuke zuk egiten duzun horri “antzerkia” deitzen diotela gizakiek. Beraz, zorionak! Ni: Eskerrik asko. Arratoia: Ea ba, zabaldu zabor poltsa eta ospa dezagun egun garrantzitsu hau elkarrekin. Bestela, badakit! Victoria Eugeniako galara joan gaitezke, badakit gonbidapenak dituzula. Zure motxilan ezkutatu naiteke eta… Ni: Barkatu baina ez nago gaur ospakizun askorako. Lan asko dut hemen lurrazpian. Arratoia: Lurrazpian? Ni: Bueno, lokal honi horrela deitzen diot, beti eman dit-eta sentsazio hori. Literalki lurrean txertatuta dago, hezea da, estua, iluna... (Mailuarekin ari da orain iltzeak banan-banan oholari iltzatzen) Arratoia: Ezaguna egiten zait deskripzio hori... Ni: Kanpoan gauzak modu batekoak omen dira baina lurrazpian bestelakoa da kontua... Arratoia: Badakit zertaz ari zaren. Lurrazpiko erregeen espeziekoa naiz, aizu! Gizakiek euren porlanen zirrikituetan ezkutatzera behartu gintuzten, espaloi gainetako oparotasunak ezkutatzen duen ustela, zaborra, jatera kondenatu... Ni: Ez nekien poeta zinenik... Arratoia: Nik ere ez. Ni-Ba uste baino parekotasun gehiago ditugu zuk eta nik, lagun. Arratoia: Pentsatzea ere behin udalera jo zenuela gu estermina gintzaten eskatzeko... Kasik anaiarrebak gara eta, antzeko sentipenak... Ni: Bai, administrazioa hain disfuntzionala izateak batzutan bere alde onak ere izan ditzake. Barkatu, ez da berriro gertatuko. Eta gainera, pentsa, zuek gabe espaloi gaineko mundu distiratsu hori ez litzateke hain ponposoa izango. Arratoia: Horrela ikusita, egia da... Baina min

ematen du errekonozimendu falta horrek. Eta ez hori bakarrik, gure biziraupenari oztopoak jarri besterik ez dizkiozue jartzen gizakiok, baina zer egin dizuegu guk horrela tratatzeko? Ni: Kozka egiten duzue, eta gaixotasunak transmititzen dituzue... Tira, kontsolatzen badizu, ni ere horrela sentitu naiz askotan. Egin nahi dudan hori egiteko oztopoak besterik ez ditut aurkitzen... Arratoia: Baina zuri ez dizute pestizida jartzen bazter guztietan... Ni: Oztopoak sotilagoak dira, egia esan. Arratoia: Nolakoak dira, bada? Ni: Espazioak ukatzea, esaterako. Herri honetan, adibidez, ez dago inolako azpiegitura librerik. Herritarrek euren beharren arabera erabiliko duten espaziorik. Arazo sinplea da lehen bistan, baina antzerkia egiteko ezinbesteko baldintza. Arratoia: Ez dizut Errenteria Hiria gunea aipatuko, badakit eta odolak irakin egingo dizula... Ni: Herri honek 45.000 biztanle ditu eta ez dago ez antzerkia ikasteko aukerarik, ez programazio dezente bat osatzeko aukerarik ere, kalean zerbait egin nahi izanez gero, hamaika inprimaki bete behar lehenagotik... Antzerkia egitea guztiz marjinala da, burua oraindik amets zoroz beteta dutenen azken babeslekuetako bat. Hor daude baita ere musikariak, margolariak, poetak, dantzariak, argazkilariak, makrame egileak... Eta noski, zailtasunen aurrean poliki-poliki jendea etsituz joan da. Euren etxeetako lau paretetan babesten. Azken finean, zertarako egin hainbeste esfortzu? Arratoia: Bai, egoera tamalgarria da. Arratoien erroldarik ez da egin oraindik, baina baldintza kaskarrak dira gureak ere... (Ohola margotzen hasi da Ni. Musika aparailuan, Nina Simoneren Here comes the sun. Bi ordu beranduago egin beharrekoa amaitu dute, ederki amaitu ere. Oso txukun gelditu zaie ohola. Gogoz besarkatu dira, pozaren-pozez). Arratoia: Bihar etorriko zara? Ni: Ze egun da? Arratoia: Martxoak 28, antzerkiaren lurrazpiko eguna. Ni: Hementxe izango naiz ba, betiko orduan. Arratoia: Gabon. Ni: Gabon. 07


o008_on

28/3/08

12:59

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Krisia? auteskundeetako gaien artean, izarretako bat ekonomia izan da. Krisi gogorra datorrela batzuek eta egoera ez dela hain larria besteek. Eta datu mordoa mahai gainean. Zer diote adituek? Badirudi krisia iristen hasia dela. Aurreikuspen guztien arabera, Barne Produktu Gordinaren (herrialde bateko ondasun eta zerbitzu guztien balioa neurtzen duena) hazkundea moteldu egingo da. Alegia, BPG aurreko urteetan baino gutxiago handituko da urte batetik bestera. Adituek desazelerazio esaten diote egoera horri eta atzeraldia, ostera, BPGren hazkunde negatiboko garaiei. Lehenengo zantzuak azaldu omen dira, bereziki eraikuntzaren sektorean, eta sektore hori izan daiteke kaltetuenetako bat. Eraikuntzak Espainian beste herrialde garatu gehienetan baino pisu handiagoa du eta ekarpen handiagoa egiten dio BPGri. Hainbat arrazoi egon daitezke horren atzean: azpiegituretan egin beharreko inbertsioak ,

H

Itziar Navarro

08

oso atzean baikinen; biztanleriaren hazkundea eta etxebizitzen beharra... Baina, adituek diote arrazoi horiek ez direla nahikoak gehiegizko pisu hori azaltzeko. Horregatik, baliteke krisiaren eraginez sektorea gainerako herrialdeen errealitatera hurbiltzea eta gehiegizko pisu hori galtzea. Laster hasiko gara entzuten eraikuntzako halako enpresa handik iaz baino ez dakit zenbait milioi euro gutxiago irabazi dituela. Larriagoa izango da askotan enpresa txikiagoen egoera. Baina, azkenean, beti gertatu ohi denez, ahulenak izango dira berriro ere kaltetuenak. Denok dakigu eraikuntzaren sektorean beste sektoreetan baino proportzio handiagoa hartzen dutela etorkinek, edo ikasketa gutxiko langileek, egonkortasun oso txikiarekin eta baldintza gogorretan. Horiek nabarituko dute gehien krisiaren eragina, horiek dira arrisku handieneko taldea. Eta gizarte osoaren esku egongo da nola jokatu erabakitzea.


o009_on

31/3/08

17:28

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Iñaki Olaizola (Errenteria-Orereta)

Ihes betea zilegi balitz Aste Santua herritik ospa egiteko tenorea izaten da asko eta askorentzako; bada, ordea, etxean geratzearen aldekorik ere...

er ote du atzerriak? Horixe pentsatzen dut oporrak iristen diren bakoitzean. Urte osoa lanean ero moduan aritu ondoren, oporrak datoz: Jainkoagatik, bazen garaia. Lanetik atera baino bi hilabete lehenago, ‘destinu’ bila genbiltzan, ordea, larri itota. Lanetik atera eta arrapaladan abiatu beharra genuen bidaia agentzira, salneurririk eta parajerik egokienak bilatzeko. Hilarak egin ditugu, orduak itxaron, esku-orriak eta esku-orriak arakatu: geure oporrak dira! Suerte pixka batez, opor egokiekin topo egingo dugu. Trasteak hartu, autoan sartu, eta aurrera. Etxetik irten eta berehala, ahaztutako gauzen zerrenda egiten hasiko gara, elkarri mokoka. Zeure errua, ez zeurea. Hobe horrela: isiltzen bagara, oporrak eztanda egitekotan emango ditugu, gorroto fin eta garratz batez. Abioiez joateko hautua txarra izan zela segituan ondorioztatuko dugu. Loiura iritsi, eta

Z

parkina ordaindu behar dela jakiterakoan: lapurrak! Ezin atzera egin, ordea, eta autoa bertan utzi behar. Galtza motzez jantzitako gizonemakume zurbilekin batera enbarkerako zain gauden bitartean, kalkulu azkarra egiten dugu, eta autoa geldi uzteko prezioak harritzen gaitu. Ezingo diogu errua albokoari bota, zoritxarrez. Ez genekien ezer. Ahaztuta genuen erakundeak guk baino askoz ere aztiagoak direla, eta geure oporrak ere pagotxa direla kutxak gizentzeko... Geroko azpiegiturak eta abarrekoak ordaintzeko! Hondartza harrigarri hura, izan, ez zen horrenbesterako. Eguraldi txarra dabil, gainera. Hotelak ez du igogailurik, eta umeen poltsak nekez sartzen dira eskilara estuetatik. Iritsi gara, iritsi, baina nola: hau nekea! Hala ere, oporretan gaudenez, afaltzera atera behar. Gogorik ez, baina atera behar: horra zer diren oporrak.

Afaria dastatu eta berehala bota du albokoak egun horietan tabua behar zuena: etxean hobe jaten dugu. Ixo!, egin diozu oihu: hori ezin da esan, EZIN DA ESAN. Etxetik atera behar delako gaude hemen, urrun, paraje maitagarri eta ahaztezin honetan. Oso geresti ordaindu dugu bidaia (ez ahaztu autoa), beraz, ez esan gero etxean hobe gaudenik. Argazki kamera zorrotik atera, eta, ostera, argazkia egin nahiko duzue. Lehen gaua. Autoarentzako katua aterako duzu, etxekoen aurpegi haspertuetan irribarre bat lortuko baduzu. Zer dira betilun horiek? Tira! Ospa dezagun deserria! Bigarren egunerako, hotelak gosaria jartzen zuelako kontu hura gezurra ikaragarria zela ikusi duzue, eta hori gutxi balitz, irratiak ez du Realaren partidua ematen. Lanera joan, eta datorren oporrak prestatzeko irrikitan zaude. Datozen oporretan, noski, ez zara etxean geldituko. Horrelakorik.

hONa

Ez diren gauzak z diren gauzak ere badira», esaten du Joseba Sarrionandiak Hynuy ilia nyha majah yahoo liburuko olerki batean. Liburu osoa mamitsua da osotasunean, baina olerki bakoitzak, bakarka hartuta ere, jarrera gizatiarren katalogo interesgarria eskaintzen digu. Ez diren gauzak adibide soil bat besterik ez da, gure egunerokotasunean gogoetarako gonbite bat. Soilik bat, baina bat. Gure jarreren inguruan pentsatzen hastea besterik ez daukagu. “Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira”, hasten da Iurretako idazlea. Ametsak, barne barneko sentimenduak, itzalpeko elkarrizketak, batzuren ahotsak edota pertsonak ez diren bezala. Ez izan arren, gureak ere badirenak, eta egunez eguneko bizimoduan etengabe azaltzen direnak. Gu egiten gaituztenak, gure bizimodua egiten dutenak eta bizitzan barrena mugiarazten gaituztenak.

E

“Ez den herrialdean sortu ginen eta, geu ere, izan, esan gabe doa, ez garena gara”. Ez den lekuan jaio garelako, ez denarekin etsitzen garelako, ez denarekin amesten dugulako… Ikusi, entzun eta ukitzeaz gain sentitu, pentsatu edota gogoratu egiten dugulako. Eta haiekin tristetu, poztu edo kezkatzen garelako. Badena beti hor daukagulako, eta ez dena ere gurekin dugulako. Lanean, giza harremanetan kontu korrontean… Bizitzan… Eta, zer esanik ez, gaur eta politikagintzan, ez diren asko gure artean ditugun garai hauetan. Izan ere, “Ez diren gauzak ere badira. Bizitza ez diren gauzez ere osatzen delako”. Horregatik, “egiteko gehienak egiteko ditugu”. Eta etorkizunean ere izango ditugu. Beti izango ditugulako ez diren gauzak, eta gu ere ez diren gauzak izango garelako.

Izaskun Etxebeste

09


iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa4

Martxoak 8

M

artxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, aurten hauteskundetarako gogoeta egunean ospatu da. Hori zela eta (egun berezia, alegia), zenbait tokitan agintari politikoek emakumeek antolaturiko zenbait ekimenei trabak jarri dizkiete; beste batzuetan trabak jartzeaz gain, kolpeak ere banatu dituzte, Iru単ean esaterako. Aldarrikapenerako arrazoi ugari dago. Bai lan munduan, bai gizarte arloan, baita familiartekoan ere, egoera salagarri eta injustuak mantentzen diren heinean, guztion kontzientziak aztoratuko dituzten ekimenak justifikatuak daude. Emakumeek pairatzen duten egoera hobetzea ez dago soilik haien esku. Guztiok bultzatu beharreko kontua da.

Hauteskundeak

I

ragan hilean, Espainiako legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren EAEn, eta (Iparraldean ere hauteskundeak izan ziren). Garai bateko Demokrazia Organikoa erreformatu zuten eliteek (Estatuko alderdi politiko gehienek barne) haien interesak defendatuko dituen neurriko txiringitoa osatu dute; kalitate gutxiko parti10


sakONduziritzia

Zalantzak

Autoen beharra

E

A

gun gutxiren bueltan, gure itsasertzak ezohiko gertakari bi pairatu ditu: Maro itsasontziaren istripua batetik, eta enbata ikaragarria bestetik. Baionako kaitik Pasaiako portura zetorren Maro itsasontziak Jaizkibelgo arroketan izandako istripuak, zalantza ugari sortu dizkit. Istripua bera oso arraroa izan zen; Marok askotan egin zuen ibilbide hau, eta itsasoaren egoera gau hartan, ez zen hainbesterako. Deigarria baita ere, hurrengo egunetan izandako enbataren berri izanik (gaur egun halako fenomenoak nahiko zehatz aurresan daitezke), itsasontziaren erregaia eta olioa berreskuratzeko ezintasuna… Martxoko enbata izugarri horrek zenbait agintari megalomanok Jaizkibelen eraiki nahi duen kai erraldoian zer nolako triskantzak sortuko lituzkeen amestu nuen, eta zer nahi duzue esatea, ez zen batere samurra izan.

uto baten jabe naizela aitortu behar dut. Hiru urte eta erdi dituen Ford txikia laster erabat neurea izanen da, zeren ikasturte berriarekin batera, guztiz ordaindua izatea espero baitut. Etxean betidanik izan da autoa, telebista edota bideoa izango balitz, bizitza modernoak eragindako “behar” bat. Automobilen industriak indar itzela duenik ez da berria. Etxe bakoitzean auto bat izatea zuten helburu; gaur egun, gutxienez bi behar ditugu. Autoek finantzaketa publikoan ere sekulako garrantzia dute; erregaien gaineko zergak, udalekoak, TAO… baina udalek geroz eta gune gehiago ezartzen dituzte oinezkoentzako (erabat ados), autoen arazoei heldu barik. Errepideak oso kaskarrak dira, ibilbideak eta seinalizatzeak barregarriak, eta aparkalekuen arazoa oso larria bilakatu da (zer esanik ez eskualdean). Garraio publikoa zentzuz garatu eta kudeatuko balitz, autoaren “behar” hori zalantzan jarriko genuke. Nik behintzat bai.

J.A. Areta Goñi

tokrazia bat. Honen aurrean, hiritarrok bi aukera nabarmen ditugu, ‘entziklopedia saltzaile’ eskas hauen jokabide zein hitz jarioari nolabaiteko zilegitasuna ematea, edota, zuzenean, ustezko demokrazia honetako bozkak dagokion birziklapen ontzi urdinera botatzea. Demokraziaren festa. 11


o012-015_on

25/3/08

15:58

Página 1

nagusia SORKUN RUBIO abeslaria

Aurpegia asko erakutsi ondoren, ezkutatzeko beharra sentitzen nuen” Testua eta argazkiak: Lander Garro

hots eztia izan arren, kanta gogorrak abesten ditu Sorkun Rubiok (Errenteria-Orereta, 1975). Beraun auzokoa da izatez, et a hango k ast a gordetzen du, hango aldarte bizia. Gaztetan Oreretako zentrora egin zuen ihes, mundu ikuskera berri baten bila, eta, ordutik bihotzez nahiz izatez han errotuta geratu da. Han deskubritu zuen Kashbad taldea, eta haiekin ibilbide oparoa egin ondoren, bakarkako bideari ekin zion. Hiru disko plazaratu ditu modu horretan. Azkena, duela aste gutxi: Sorkun & Vice Presidentes. Disko gogorra da, gordina, errukirik gabekoa.

A

Urte batzuk herritik kanpo eman ondoren, herria oso aldatua aurkitu omen zenuen.

Oso. Orereta bizi haren azken boladan bizi izan nintzen hemen, Zumardia jendetsu hura (non edonon jo zitekeen), Gaztetxe handi bat zegoen garaia, tabernek luze arte irekitzen zutenean... Itzuleran, Orereta hilik dagoela aurkitu dut. Duela hil gutxi Kashbadekin jotzekotan elkartu ginenean ohartu ginen Oreretan jotzeak duen zailtasun ikaragarriaz. Txosnen komisioari esker jo genuen, baina ez zen erraza izan. 12

Errenteriako Udalak ez zuen jarrera ona izan, ezta? Zer gertatu zen?

Ez zuten inolako interesik, eta ez zuten ezertan lagundu. Une batean galdutzat eman genuen emanaldia. Halako batez, ordea, Txosnen komisioak, «hau hemen egin behar dugu», esan zuen, eta horrek ekarri zuen kontzertuaren arrakasta, apustu tinko horrek. Guk horixe ikusi genuen, azkenean: herri honetan ia dena egiteko adina indarra dagoela. Une honetan, herri honetan kultur etxe bat badago, hori Landare da. Ekarri dezakete sound system bat, metal talde bat (Kobori bezalakoa), edota gay eta lesbianen jai bat: kulturetxe baten funtzioa betetzen du Landarek. Udalaren utzikeria etsigarria da. Herriko kontzertua jendetsua izan zen: nola sentitu zineten?

Bizitzan zikloak daude, eta Kashbaden zikloa itxi gabe geneukala ikusi nuen egun horretan. Zentzu horretan, ezinbesteko kontzertua izan zen, aurrera jarraitzeko behar-beharrezkoa. Atzera itzuli eta barrutik neure burua ikusteko balio izan zidan: nor naiz? Zer nahi nuke egin? Galdera horien erantzunak aurkitu, kanpoko eraginek erabakia kutsatzerik utzi


o012-015_on

25/3/08

15:58

Pรกgina 2

musikanagusia

13


o012-015_on

25/3/08

15:58

Página 3

musikanagusia dute, eta hortxe zaude zu ere berarekin. Kyuss taldeko Alfredo Hernandezek diskoko kanta batean bateria grabatu zuen. Kyuss taldea guretzako oso talde garrantzitsua da, eta, horrelako harreman bat, aldiz, oso gauza interesgarria, oso polita. Arizonako basamortuan jende bitxia aurkitu duzue?

Bitxia? Tira, behin telebistan halako gala bat ikusi genuen, hango musikari buruzkoa. Oso jende garrantzitsua ateratzen zen, eta, horien artean, 60 urteko emakume bi. Larruz jantzita, gitarra elektrikoak, eta sekulako kaña. Harrituta geratu ginen, baina talde hori han oso-oso ezaguna da. Zein da ondorioa? Ba han rockak askoz ere bide luzeagoa egin duela hemen baino. Han ez zuten inolako Fancorik pairatu...

Hala da, bai. gabe. «Zure sabeleko egiatik». Esaten dute arrakasta handia dudala, kontzertu asko egiten dudala, baina ez da hori mugiarazten nauena. Hori ez da garrantzitsua, garrantzitsua da zinez nahi duzuna egitea. Gaztea-k ez duela nire musika jartzen? Berdin zait!

oroitzapen ona dut, eta hori auzoko jendeari zor diot. Auzo ‘baztertukoa’ izatea ohorea da niretzako. Azken diskora itzul gaitezen: bolada bat poparen baitan eman ondoren, berriz zara rockaren inguru-marian.

Beraundik zentrora jaisteko unean, aldaketa handia nabaritu zenuen?

Bai, Duna-rekin gustura ibili gara, baina, azkenerako, zuzenekoetan aspertzen hasia nintzela ikusi nuen. Zuzenekoetan jotzen genituen rock kanta urrietan ibiltzen nintzen ongien. Hura izan zen rockera itzultzeko arrazoia. Bestetik, ekipoa ere dexentekoa eramaten genuen; musika tresnak areagotuta, zera guztiak asko ugaltzen dira, eta horrek, nonahi jotzeko aukerak teknikoki asko murrizten ditu, eta, alde horretatik ere, bide baten amaiera ikusten nuen.

Niretzako ez zen aldaketa handia izan, hanka bat Beraunen banuen ere, bestea Lekeition bainuen, eta han giro euskalduna zegoen. Oreretara jaistea, nolabait, Lekeitiora itzultzea bezala izan zen.

Une horretantxe azaldu zen Vice Presidentes: talde gogorra da, zuzeneko latza duena. Esan daiteke azken disko hau zuzenekoei begira sortu duzula?

Harremanik baduzu Beraungo jendearekin?

Bai, esan daiteke. Vice Presidentes taldekoekin aurreneko aldiz bildu nintzenean, argi gelditu zen hori, zuzenekoetarako diskoa

Beraundarra zara...

Bai, eta egunetik egunera harroago nago (bada web orri bat: www.beraun.net). Oso oroitzapen ona dut. Egun osoa pasatzen genuen kalean, borrokan, gatazkan, ikasten... Garai hartan skate garaia zen, eta hantxe ibiltzen ginen denak, skate-an, mozorrotuta, bizitzaren hastapen hartan!

Bai, eta bada harreman hori areagotzeko asmorik. Nik txikitako 14

izango zela. Izan ere, estudiora sartzerakoan gauza asko airean zeuden, kolokan. Estudioan inprobisatzea zen nire asmoa, ukitu fresko hori nahi nuelako. Arizonara joan zineten, Stonnerraren sehaskara; zein eragin izan du han izateak?

Stonner hitza erabiltzea ez dut sobera gustuko. Orain arteko elkarrizketetan hitza sihesten saiatu naiz. Etiketa ertsiegia iriditzen zait. Han izaterakoan, izan ere, horixe ikusi nuen, stonner delakoa haiek oso ezberdin bizi dutela, askoz ere modu naturalago batez. Horrek harritu ninduen, eta, aldi berean, ikasgaia izan zen niretzako. Han izateak zer suposatzen duen erantzuterakoan, berriz, adibide hau jar nezakeen: Jamaikan reagge disko bat grabatzearen antzekoa dela... Azken aldian Euskal Herriko musikari askok jo duzue atzerrira.

Bitxia da, nire kasuan, adibidez, zure tankerako musika talde handiekin aritu den ekoizlearen [Rowie Owenez ari da] laguntza izan ahal izatea. Zure eredua diren taldeek hantxe grabatu

Medikuarekin ere anekdotaren bat izan zenuen.

Hainbat arazo izan nuen eztarrian, eta medikuak botika bat eman zidan. Oso gogorra zelaeta, ordea, hantxe hartzeko eskatu zidan. Sekulako zorabioak sortzen omen ditu botikak. «Hartu ezazu hemen, ez dut eta Courtney Love bezala ibil zaitezen nahi», esan zidan. Medikua zaharra zen, baina han, hemen ez bezala, mundu guztiak ezagutzen du Courtney Love. Sekulako ironia zuen medikuak. ‘Death Song’ idatzi zenuen; han inspiratu zinen?

Ez, kasualitatea izan zen. Liburu bat irakurri nuen, eta indiar bakoitzak bere heriotzari kanta bat idazten ziolako ideiak liluratuta utzi ninduen. Horri buruzkoa da kanta. «Hilko gara, ez zaigu gugatik axola, utziko ditugunengandik axola zaigu». Horrelako gauzak kantatzen dituzte. Kantarako, gainera, Landerra izeneko indiar baten laguntza izan nuen. Berak kantatu zuen ‘introa’. Kazetarioi asko gustatzen zaigu gauzen arrazoia galdetzea, baina, akaso, Palm


o012-015_on

25/3/08

15:58

Página 4

musikanagusia Springsera abentura bila joan zineten.

Noski. Bildu, egon, ezagutu, disfrutatu... Hori zen erronka. Nik Owenekin grabatu nahi nuen, baina berdin grabatuko nukeen Barakaldon. Ez nintzen haraino horregatik bakarrik joan. Owenen eragina oso nabarmena da?

Ez. Kanta da jatorrian dagoena. Ukituak nabaritzen dira, koroak, bateria han edo hemen, gitarrak... Ñabardura txikiak nabaritzen dira, baina, sakonean, kanta, kanta da. Orain arte Sorkun izena hutshutsik agertzen zen diskoetan, baina orain Sorkunen ondoan Vice Presidentes agertzen da; zer eman dizu taldeak?

Gogoa nuen bandari izena jartzeko, eta, bestetik, gogoa nuen diskoaren azalean diskoa zer den kontatzeko. Bestelako izenbururen bat hautatu izan banu (Onna, Duna, Trina... edo zer dakit nik!), akaso, jendeak ez luke jakingo diskoak zer gordetzen duen. Vice Presidentes ezagutzen dutenentzako, ordea, oso-oso garbi geratzen da diskoa nondik nora dijoan. Garbitasun hori nahi nuen. Badirudi, nolabait, protagonismoa alde batera uzteko asmoa duzula disko honetan.

Guztiz! Nire irudiaz nazkatzera iritsi nintzen beste diskoarekin, eta, oraingo honetan, panpinak [diskoaren azalean agertzen da, eta biraren txarteletan eta abarrekoetan ere azalduko da] betetzen du funtzio hori. Bera da diskoaren irudia. Nekatuta amaitu zenuen aurreko diskoan?

Oso. Bakarkako bidean zuk zerorrek hartzen dituzu erabakiak. Alde batetik libre zara, baina bestetik gauza asko zeure menpe daude. Fermin Muguruzarekin aritzerakoan, adibidez, oso libre sentitzen naiz, erabakiak berak hartzen dituelako. Nire kasuan, ordea, talde handi bat inguruan eduki arren, erabakiak nireak dira, eta bai erantzukizun guztia ere, Nekagarria da, bai.

Diskoa egiteak bi alde ditu, nolabait: pentsatu beharra, eta jotzea...

Bai, eta, diskoa atera berri den honetan, zera esan diezazuket: pentsatzeari dagokionean jada nekaturik nagoela. Jotzen hasteko irrikitan nago. Prestakuntzatik grabaziorainoko bidea motza izan da disko honetan, baina oso bizia. Tira, dena antolatu dugu, bidaia egin dugu, diskoa kalean da, goaz eszenatokira! Harremanak oso ondo menperatu behar dira musikaren munduan, ezta?

Ez dakit. Niri harremantzea asko gustatzen zait. Hori da musikan gehien gustatzen zaidan gauzetako bat: harremanak nola sortzen diren, nola garatzen, nola irauten duten... Sentipena dut, hala ere, energia askok ihes egiten didala harremanetan. Palm Springsen, adibidez, egun bat niretzako hartu behar izan nuen, abentura hartan gertatzen ari zena nire baitan kokatzeko. Ezin nuen gehiago, eta hotelean itxita geratzea erabaki nuen. Harremanek badute zerbait nekagarria. Kanpotik ikusita, mundu txikiz osatutako sare handi bat dirudi musikak.

Armiarma abestian horretan hitz egin nuen. Dena dago elkar lotuta. Niri batzuetan burbuila antzeko bat izatea gustatuko litzaidake. Egunotako Gazte Topagunean, adibidez, badakit musikari gehienak ezagunak izango ditudala, eta kontzertu aurreko egonaldiak energia xurgatuko didala. Hala da, eta badakit. Baina, hala izanik ere, gauza ederra da: horren guztiaren alde ona, txarrari gailentzen zaio. Abestietako batean aipatzen duzunez, bareen hizkuntza ikasi duzu.

[Kar, kar] Patxadaz hitz egiten duen kanta da. Poliki ibiltzearen hizkuntzaz ari naiz. Batzuetan poliki ibiltzeko eskatzen digute, eta horrek gehiago sumintzen gaitu... Haserretzeko eskubidearen aldeko kanta da?

Asko eskatzen diogu hurkoari lasai ibiltzeko, eta patxada ez da beti ona. Ez esan lasai ibiltzeko. Hori esaten du kantak. Horretarako, patxada zer den ikasi behar da, eta, horregatik, kantan baretasunetik datorren norbaitek hitz egiten du: orain badakit barearen hizkuntza zein den, eta abar.

jendearekin aritzea egokitu zait, eta horretaz konturatu naiz, dogmek asko babesten gaituztela. Gauza guztietan gara dogmatikoak, oso-oso dogmatikoak, horrek geure kabuz jokatzeko ardura arintzen laguntzen digulako.

Beste kanta batean atzera begiratzeko beharra aipatzen duzu, zerotik hasteko.

Identifikazio arazo handiak ditugu. Nor naiz ni? Nik uste denok dauzkagula berez kontraesanak, eta horiek ukatzeko modua dela dogmatikoak izatea. Niri asko interesatzen zait ‘tribu’-tik kanpoko raperoak edo rockeroak esateko duena, baina gutxitan entzuten dut. Kantak horretaz hitz egiten du, geure burua askatzeko dugun premiaz.

Lohimalen kanta da hori. Lohimalen alter ego-a da, noski. Lehen irudiarekin aipatzen genuena jorratu nuen kanta honetan. Aurpegia asko eman ondoren, itzalpean geratzeko nahia. Ezkutatzeko nahia, nolabait. Eta indarra hartzeko uzkurtu, edo bildu. Jauzi egiteko. Toki txikietan jo, zuzenean energia asko isuri. Itzuli, hitz batean. Dogmatikoak ote garen galdetzen diozu zeure buruari; ala ote gara?

Asko. Musikan ‘tribu’ askotako

Estereotipo bilakatzeko erraztasuna dugu...

Zein gizaki mota egiten zaizu zuri erakargarri?

Zerbait esateko duen oro, zerbait kontatzeko. Nortasuna izatea garrantzitsua da. Bere buruarekin harreman estua izatea, eta kontraesanak izatea... 15


o016-019_on

26/3/08

12:18

Pรกgina 1

nagusiakkultura Iraitz Ugaldek eta Juan Luis Landak Trapujaleren kondaira ipuin baten bidez plazaratu dute.

TRAPUJALE izaki maitagarria

Juan Luis Landa marrazkilariak eta Iraitz Ugalde idazleak Trapujaleren jatorria ipuin baten bidez azaldu dute, Lezoko Unibertsitateko Udalaren eskutik Testuak eta argazkiak: Lander Garro 16


o016-019_on

26/3/08

12:18

Página 2

kulturanagusia

Irudi honetan, Trapujaleren aurkako epaiketa ikus daiteke, eta epaiketan zehar herritarrek sentitutako haserrea

z zuten aldez aurretik elkar ezagutzen. Sinestezina dirudi, batez ere egin dutena ikusi ondoren. Juan Luis Landak eta Iraitz Ugaldek duela aste gutxi Trapujale ipuina plazaratu zuten, Lezoko Unibertsitateko Udalarekin batera. Izen bereko pertsonaiaren kondaira azaltzen da liburuxkan; Iraitz Ugalderenak dira testuak eta Landarenak marrazkiak. ON aldizkariak elkartu ditu bi sortzaileak lehen aldiz, Landaren estudioan, Lezon bertan. Hitzordu bitxia da, elkar ezagutu ez arren, bien artean nolabaiteko lotura baitago, eta ez nolanahikoa. Lezoko inauterietako protagonista nagusia oinarritzat hartuz, orain arte ikusitakoaz haratagoko zerbait sortu dute, edo zerbait asmatu dute. Ez dute, ordea, sekula ere elkar hitzik egin (orain arte). Guztia duela urte inguru hasi zen. Udalak Lezoko Herri Eskolako arduradunei Trapujaleren inguruko ipuina idaztea eskatu zien, eta erronka Iraitzen eskuetaraino iritsi zen. «Nik ipuina idatzi nuen, eta ondoren ia ahaztera iritsi nintzen, ez bainuen ipuinak egindako bideaz inolako albisterik. Duela hainbat aste, ordea, Jon Legorburu nigana etorri zen, eta Landaren marrazkiak erakutsi zizkidan. Ezin nuen sinetsi. Marrazkiak ikusi ahala hasi nintzen uler-

E

tzen, eta berehala Jonek berak baieztatu zidan ipuina argitaratzeko asmoa zutela. Sekulako poza hartu nuen!». Istorioa sortzeko orduan, irakasleek eskatutakoa oso kontuan hartu zuen Iraitzek. «Erronka Trapujaleren pertsonaia nolabait goxatzea zen, leuntzea». Jakina da, izan ere, Trapujale pertsonaia beldurgarria dela. Inauteriekin batera herrira iristen denean, haur askok negar egiten dute. Ipuina idazterakoan, beraz, pertsonaiaren inguruko misterioak edo errezeloak argitzeko erronka ezkutatzen zen. «Horretarako, ama eta alabaren arteko istorioa asmatu nuen». Amak, gauero, Trapujaleren istorioa kontatzen dio neskatoari, eta neska hunkitu egiten da kondairarekin, Trapujaleren nortasun zintzoarekin, eta, jakina, bere patu gaiztoarekin.

B E LD U R RAR E N LI LU RA. Pertsonaiaren ustezko izaera beldurgarria, arazo ez, baizik eta abantaia da Landaren iritziz. Horrek erakargarritasuna gehitzen dio. «Pertsonaiak zaldiaren kaskezurra du buruaren ordez, eta, noski, haur baten begietara hori izugarria da, baina, era berean, nolabaiteko itxura beldurgarri horrek, erakargarritasuna eransten dio, misterioa». Horren beldurgarria izango ez balitz, Landaren iri-

tziz, ez luke horrenbesteko arrakastarik. Iraitzek ez omen zuen ahalegin handirik egin behar izan testua idazteko, ipuina osatzeko materiala bizitakotik hartu zuelako: «Nik neuk neskatoak bizitakoa bizi izan dut, niri ere etxean sarritan kontatzen baitzidaten Trapujaleren istorioa».

20 URTEKO TRADIZIOA. Trapujalek 20 urte bete ditu aurten, baina, dagoeneko, ia tradiziozko pertsonaitzat hartu liteke Lezoko inauterietan. Asko errotu da Trapujale, eta bai honen inguruko bestelako pertsonaiak ere. Irai-

tzek 16 urte besterik ez ditu (idazten eskarmentu handi samarra izan arren), eta beretzako betiko pertsonaia da Trapujale. Landak, ordea, 42 urte ditu, eta jatorriz Errenteria-Oreretakoa da. Pertsonaiarekiko lotura, honenbestez, oso bestelakoa dute biek. «Pixka bat urrutitik ikusi izan dut pertsonaia, baina, guraso naizenez, niri ere egokitu zait ospakizunean parte-hartzea. Egia esan, gaur egun haurrak kozkortuta ditut, eta ez dut parte hartzen, baina personaia oso erakargarri egiten zait». Iraitzek bere bizitzako inauteri guztiak Trapujaeren konpainian 17


o016-019_on

26/3/08

12:18

Página 3

kulturanagusia ospatu ditu. Ez du Trapujalerik gabeko inauteriarik ezagutu. «Haur garaian beldur handia ematen zidan, Hau da ipuinaren une baina oso gustuhunkigarrienetako bat: ko nuen. Bere isneskatoa Trapujalaren torioa idaztea jantzien azpian babesten oso polita izan da da euritik niretzako». Juan Luis Landak et a Iraitz Ugaldek elkarrekiko miresmerna sentitzen dute, eta ez dute publikoki hau esateko inolako eragozpenik. Landarentzat «plazerra» izan zen testutik abiatuta marrazkiak egitea: «Batzuetan testua iritsi eta behin baino gehiagotan irakurri behar duzu, testua ez delako argia, edota ez delako soera garbi ikusten idazleak zer nahi duen; Iraitzen testuaren kasuen, ordea, irakurri ahala oso garden ikusten nuen nolakoa izango zen marrazki balkoitza». Testuak berak, «eraman» egiten zuen Landa. «Oso bitxia izan da, benetan, neska honek trebezia handia du gauzak kontatzeko».

’GABAI’-REN GARAI HURA.

Elkar ezagutu ez arren, Iraitz Ugalderen eta Juan Luis Landaren konplizitatea erabatekoa izan da lan hau burutzerakoan

18

Iraitzek, berak uste baino gehiago ezagutzen zuen Juan Luis Landa, hau esatea zilegi bada: Lezoko idazleak, izan ere, Gabai komikipertsonaiaren istorioa ondo ezagutzen zuen, baina ez zekien, ordea, pertsonaiaren marrazkilaria Landa bera zenik. Gabai asko eta askoren etxean dagoen kimiki sorta da, garai batean etxez etxe s aldu zutelako –eta oso berritzailea izan zelako–. Ugaldetarren etxera ere iritsi zen, iritsi, eta baita Iraitz liluratu ere. Landak testutik abiatuta marrazkiak egiteko izandako erraztasunak aipatu ditugu; hauek ikusit a,

ordea, gustura geratu ote zen Iraitz? «Egia esan, marrazkiak ikusterakoan harrituta geratu nintzen, kasu askotan nik neronek pentsatutakoa islatzen zutelako. Marrazki askorekin gertatu zitzaidan hau, baina, batik bat, marrazki batekin gertatu zitzaidan: neskatoa Trapujaleren azpian euriaz babesten deneko marrazkia, hain zuzen». Marrazki horrek zehaztasun «ikaragarriz» betetzen omen du noizbait idazleak bere buruan irudikatutakoa.

SORTZAILE OSOAK. Juan Luis Landaren iraganaz apur bat hitz egin dugu arestian. Ez dugu bere ibilbidearen zati txiki-txikia baino aipatu, ordea. Hasi, ia marrazkilari guztiak bezala, arkatza eskuetan hartu eta berehala hasi zen, txikitan. Erraztasun handia zuen, eta segituan ikusi zuen bere adinekoen aldean doainak zituela, berezko sena. Dena marrazten zuen. Ibilian-ibilian, marrazketa doitzen joan zen, trazuak sendotzen, formak zehazten. Halako batez Ipurbeltz aldizkarian marrazkiak egiten hasi zen, eta han denboraldi bat zeramala, Juanba Berasategi sanjuandarraren Kalabaza Tripontzia marrazki bizidun gogoangarrietan parte hartzeko gonbitea iritsi zitzaion. Juan Luis Landaren kurrikuluma ikusita, Euskal Herriko marrazkigintzaren historiarekin aurkitzen gara, harrigarria badirudi ere. Aitzindari izandako ekimen ia guztietan aurki daiteke bere izena. Ez da, ordea, harrokeriatan denbora galtzen duenetakoa. Marrazteko marrazten du, loriaz guztiz ahazturik, eta, Trapujalez ari garela, Iraitz Ugaldez galdetzen du berak, arreta hor jar dezagun eskatuz. Bide batez, neska aurrean duela baliatuz, idazten jarrai dezan animatzen du: «Oso ondo egiten duzu, jarraitu beharko zenuke». Ugalde neska gaztea da, ordea, eta ez luke, gazte izanagatik ere, txoriek bere buruan habi egiterik nahi. Medikuntza ikasi nahiko luke. Gero, gerokoak.


o016-019_on

26/3/08

12:19

PĂĄgina 4

kulturanagusia

Kondaira Garai batean, ia dena eskasia eta gosea zenean, lezoarrak bereziki omen ziren txiro. Inguruko herrietakoek, horregatik, trapujale esaten zieten lezoarrei. Trapujale pertsonaia, honenbestez, Lezoren inguruko aspaldiko uste batetik sortua da. Nor da Trapujale?

Jaizkibelgo aitzulo bateko izakia da Trapujale, erdi betizu, erdi zaldi. Urtero, zulotik irten eta herrira jaisten da, inauteriak herritarrekin batera ospatzeko. Han Jaizkibelen, ordea, beste izaki batzuk daude, ez Trapujale bezain onak, eta, legendaren arabera, geure zaldi-betizua traizionatuko dute. Marinazkane sorgina, eta bere zirikuak (TiĂąel, Aller, Ixku, Sats, Let, Sumi eta Munttar) dira izaki hauek. Zazpi zirikuetan gaztoenak, herritarrei zazpi ardi lapurtzeko agindua eman zuen, eta, ostera, errua Trapujaleri bota zion. Trapujale epaitu, eta sutara zigortu zuten. Hala ere, trapujalek inauterietan etortzen jarraitu zuen. 19


o020-023_on

28/3/08

13:47

PĂĄgina 1

nagusiakkultura Argazkian eskuinean agertzen dena da Igor Elberdin, markaren arduraduna; ezkerrean agertzen dena, berriz, Zigor Portu da: bera aritzen da Elberdinen diseinuak estanpatzen

TXAPELA

buruan ta ibili munduan Oreretako marka ia ezustean sortu zen, baina, gutxika, toki bat lortu du Euskal Herrriko arroparen merkatuan; filosofia propio bat jorratuz, ‘marrazoen’ artean bizirautea lortu dute Testuak: Olaia Gil Argazkiak: Lander Garro 20


o020-023_on

28/3/08

13:47

Página 2

kulturanagusia eure kulturaren gaineko ezjakintasunak mintzen du Igor Elberdin (Orereta, 1976); ez ditu zentro komertzialak gustuko, batik bat, denda txikiei eta herrietako erdi-guneei egiten dieten kalteagatik. Janzten dugun horrek gure nortasuna adierazten duela pentsatzen duten horietakoa da. Pasioz hitz egiten du bere ogibideaz. Txapela buruan ta ibili munduan markaren buru, arima eta bihotza da. Duela hamaika urte hasi zuen Elberdinek bere bidea arropa diseinuaren munduan. Oreretako Xenpelar dendaren serigrafia tailerrean, ‘Txapela buruan ta ibili munduan’ leloa zuten kamisetak egiteari ekin zion. Jendearen harrera onak ezustean harrapatu zuen orduan, baina pixkanakapixkanaka euskal modaren merkatuan bere lekua hartzen joan zen. Egun, ‘Txapela buruan’, gazteen artean bereziki, arrakasta handiko marka da. Donostian denda propioa dauka eta Euskal Herriko beste 55 dendetan eskura daiteke.

G

ESANAHIA. Baina, zergatik ‘Tx apela buruan t a ibili munduan’? Garai bateko euskaldunek atzerrira bidaiatzean, lotsatuta-edo, txapela kentzen zutela azaltzen du Elberdinek. Txapelak, ordea, euskaldunon janzkera tradizionalaren parte izaki, “euskaldunon nortasuna adierazten du”. Atsotitzarekin bat dator diseinatzailea: “Ez dugu ahaztu behar gure nortasuna atzerrian gabiltzanean”. Eta hain zuzen ere, hauxe da atsotitza eta txapela markaren lelotzat hartuz islatu nahi izan duena. Elberdinek ideiak argi ditu. “Jantzita eramaten dugun horrek, geure nortasuna adierazten du. Horregatik, ‘Txapela Buruan’-eko marrazki eta motiboak oso euskaldunak dira, esanahia daukate”. Honenbestean, ohitura zaharrak ere bermatzen edota errekuperatzen saiatzen da. “Adibidez, arditxakur txapelketa irudikatu dut.

Txapela buruan-en denda Donostian egon arren, Errenteria-Oreretan hasi zen dena, Gamon Zumardian, Xenpelar dendan; hemen estanpatzen dituzte oraindik arropa guztiak

Jendeak sokatira, harrijasotzaileak eta beste lau txapelketa besterik ez ditu ezagutzen”. Ildo honetan, Elberdin sutan jartzen da, maiz kamisetetan ikusi ohi diren ingelesezko «testu zentzugabeak» gogoratzean. «Jende askok ez daki arropan idatzita zer eramaten duen ere», deitoratu du. Gure arropan marrazturik edota idatzita eramaten duguna tentuz zaindu behar dugula irizten dio: hitzak neurtu behar dira, norberaren ideien aurka joan ez daitezen. Paparrean ezin da, bistan denez, edozer eraman. Zentzu horretan, ikuspegi kritikoa azaltzen du, adibidez, Callate la boca

markaren inguruan. Esaldia, adierazpen askatasunaren aurkako eraso zuzena iruditzen zaio; “Adierazpen-askatasunaren alde borrokatzen ari gara eta nork esan behar digu orain isiltzeko?”. Adierazpen askatasunaren garrantziaz jabetzen da Elberdin, zalantzarik gabe, et a hart ara, 2008ko udaberri eta udako arropa bilduman adierazpen askatasunaren ikurra gaineratu du.

URTEETAKO LEHIA. Dena den, marka baten iraunkortasuna ziurtatzeko, nortasuna duen esaldi edota logoa edukitzea nahikoa ez dela egiaztatu du Elberdinek

denborarekin. Estilo jakin bat mantendu et a lan asko egin behar dela azpimarratzen du, izan ere, “marka berriak hilabetero sortzen dira, baina arrakasta lortzea dirudiena baino zailagoa da”. Hamaika arazori aurre egin behar izan dio hastapenetatik gaur arte: makinariaren hondatzea, saltzen ez den arropa, akatsekin etortzen dena... baina, gertatzen dena gertatzen dela, “jendeari erantzun bat eman behar zaio”. Guztia bezeroen leialtasuna lortzearren. Urteen joan-etorrian, arropa diseinatzeko modua ere aldatu egin da, teknologia berriei dagokienean, behintzat. Garai batean 21


o020-023_on

28/3/08

13:47

Página 3

kulturanagusia Donostiako alde zaharrean dago Txapela buruan-en denda, Narrika Kalean

Elberdinek eskuz egiten zituen marrazkiak, eta orain, berriz, ordenagailuaren programa baten bidez egiten ditu. Ohiko arkatza, arkatza elektroniko batengatik ordezkatu du eta eskuak dar-dar egiten ez diola, kontu handiz marrazkiak egiten joaten da. Denboraldi bakoitzera begira, 10-15 marrazki bitarte egin ohi ditu diseinatzaileak. Horietatik, erdia, gutxi gorabehera, atzera botatzen ditu. Hautatutakoak, bere patroien arabera moztuta, kolorea emanda eta josita iristen zaion arropan serigrafiatzen ditu. Dena den, badago denborak aldatu ez duen zerbait: Elberdinek jendearen arropari begiratzeko duen ohitura. Bere diseinuentzako ideiak bilatzen ditu edonorengan, eta baita edonon; “Ferminek aizkorak gurutzatzen baditu, nik bi saski gurutzatzen ditut”. Bere sekretua, alabaina, gustuko duen arropa sortzean datza. “Niretzako nahi dudan arropa egiten dut, eta nire inguruko neskek 22

Euskal txapela da dendan gehien saltzen den gauzetako bat

janztea nahi nukeen arropa. Nik gogoko dudana, gainerakoek ere gogoko izatea da kontua”.

PRINTZIPIOEI FIDEL. Aurrera begira, merkatuan bere lekua «mantentzea» eskatzen du diseinatzaileak; izan ere, «ekonomia oso gaizki dago». Gaur egun, merkatuan arrakasta lortzea, duela hamarkada bat baino askoz zailagoa dela iruditzen zaio. Haatik, ‘Txapela Buruan’-ek, abantaila esanguratsua duela uste du: «Urteek eman dioten izena». Azken urteotan ireki dituzten merkataritza gune guztien ondorioz, dendak itxi eta itxi ari direla ikusteak Elberdin nahigabetzen du. Ez du inolaz ere erraldoi hauen ugaritzearekin bat egiten. «Komertzio txikiari min ematen diote, baita jendeari ere, eta herrien erdigunea desagertzea eragiten dute». Oreretan edo Donostian erdiguneak oraindik bizirik daudela uste du, baina Bizkaiko zenbait herritan (Sestaon, Al-


o020-023_on

28/3/08

13:48

Página 4

kulturanagusia

Publizitatea Elberdinek ez ditu gogoko publizitatea egiteko erabili ohi diren prozeduretako asko. Ez ditu gogoko, esaterako, egunkarietan kuadrotxo batean agertu ohi diren iragarkiak. Eta dioenez, ez du horrelako batengatik sekula ordainduko. Honen ordez, teknika «irudimentsuagoak» erabiltzen ditu. Bere arropa katalogoko ‘mendi-lehiaketa’ honen adibidea izan da. Katalogoen orrialdeen fondoan Euskal Herriko mendien argazkiak jarri eta zein mendi diren asmatzen duten guztiei, kamiseta bat oparitu die lau urtez. Hala, «jendeak katalogoak bazkari eta afarietara eramaten ditu, lagunartean mendiak asmatzeko. Eta azkenean, arropan ere arreta jartzen dute, ezinbestean». Denboraldi batean 300 saridun egotera heldu zirela dio eta orain, lehiaketak atseden hartuko duela. Egun, Euskadi Irratiko Di-Da saioarekin akordioa dauka, eta aurretik, saioaren logoa eta atzetik ‘Txapela buruan’-ekoa dituen kamisetak oparitzen ditu. Beste alderdi bati begira, Donostiako Stock Azokan urtero hartzen du parte, marka ezagutzen ez duten guzti horiek bere berri izan dezaten. gortan…), egoera askoz kaskarragoa dela esan du. Ez du zalantza izpirik: «Nire denda merkataritza gune batera eraman behar dudan egunean, itxi egingo dut». Filosofia oso bati zor zaio Elberdin, ikusten den bezala. Aste Santua pasatu den honetan, esaterako, ez du denda itxi. «Ez ditut ospakizun arrotzak aintzat hartzen, egutegi paganoa erabiltzen dut», dio, harro. Ildo honetan, badago azken urteetan hedatzen ari den eta diseinatzaileak begi onez ikusten ez duen beste joera bat; outlet-ak

Txapela buruan-en dendaren ondoan, turistentzako denda bat dago, ‘souvenir’ak saltzen dituen horietako bat

irekitzearena. Mark a sendo askok, denda arruntak irekitzeaz gain, aurreko denboraldietako arropak saltzen dituzte beste denda jakin batzuetan. Arropa ohi baino merkeago saltzen dutenez, jendea erraz erakartzen dute eta Elberdin, «oraingo moda» bihurtzen ari ote den beldur da. Horrelakoak, stock azoken moduan, urtean behin egin daitezkeela uste du, baina ez gehiagotan. Gainerako markak, eta batez ere, euskaldunak, neurri handi batean kaltetuak izan daitezkeela dio. Bide batez, diseinatzaileak ‘euskal marka’-tzat jotzen ditugun asko, hain euskaldunak ez direla

azaltzen du. Izan ere, bertakotzat jotzen ditugun zenbait markek ekoitzitako arropa atzerrian egina izaten da. Aitzitik, Elberdinen oinarrietako bat ekoizten duen guztia Euskal Herrian egina izatea da eta bitarteko euskaldunak erabiltzea. “Nik beti hemen egingo dut guztia, hemengoari jana eman behar baitzaio. Hemen badaude jostunak, tintoreak... Gainera, nork daki nor esplotatzen ari diren atzerrian?». Bertako komertzio txikien desagerpena saihesteko, orotarako saiakerak egin behar direla uste du diseinatzaileak. Bere filosofiaren barnen sartzen da, adibidez,

beherapenak ez egitea: «Hobe da jantziak prezio merkeagoetan jartzea urte osoan zehar». Denda askok prezio oso garestiak jartzen dituztela uste du, beherapenak eginda ere dirua irabazteko. «%50 merkeago jarrita ere, irabazten jarraitzen dute. Horrek, egiten duten iruzurra norainokoa den ikusten lagundu gaitzake». Elberdinek euskal komertzio eta denden egoera «kritikoa» dela nabarmentzen du. Bertakoa sustatzeko hamaika ahalegin egin dituela ezin uka daiteke, bederen. Argi et a garbi adierazi du; «Hemen dena ixten ari dira: hau borroka bat da». 23


o024-025_on

26/3/08

13:14

Pรกgina 1

gizarteakklik

20 urteren ondoren

ZIRKUA Errioxatik etorrita, Aste Santuan Holliday Zirkua izan da Errenteria-Oreretan; gainbeheran dagoen ikuskizuna izan arren, ikusle mordoa bildu du Lander Garroren agazkiak

24


o024-025_on

26/3/08

13:14

Pรกgina 2

klikgizartea

Irudi hauetan, zirkua ireki aurretikoak ikus daitezke: zirkuko langileak eta abereak elkarrekin bizi dira, elkarrekin lan egiten dutenez. Tresna guztiak garraiatzeko, zirkuak hamarnaka kamioi ekarri zituen.

25


o026-027_on

gizarteakklik

26

27/3/08

12:25

Pรกgina 1


o026-027_on

27/3/08

12:25

Pรกgina 2

klikgizartea

27


euskara

M

hitz zaharrak eta

BERRIAK Itsasoa ez da euskaldunontzako eremu arrotza, alderantziz; itsas giroko hitz zaharrei, ordea, berriak gehitu zaizkie, halabeharrez 4Testua eta argazkia: Lander Garro 28

ilaka urte dira euskalduna herri nabigatzailea dena. Errepideak baino askoz ere lehenago, itsasoa erabiltzen genuen garraioetarako. Geure arbasoak itsasoari begira bizi ziren, hura baitzen bizirauteko modua, bizirauteko bitartekoa. Arrantza eta garraioa: biak ziren ezinbesteko. Itsas bazterrak euskara aspaldi ikasi zuen, horrenbestez. Urteak joan urteak etorri, ordea, hamaika hitz apenas erabiltzen da euskaldunon artean; gaztelaniaren nagusikeriak eragin zuzena izan du honetan: Francoren diktadura, gaztelaniazko hezkuntza, komunikabideak... Itsasora begiratu eta harkaitzak ikusten ditugunean, adibidez, marea behean dagoela esaten dugu gehienetan. Euskaraz, ordea, marea hitza soberan dago, nahikoa da itsasoa behean edo goian dagoela esatea: itsasbehera, edo itsasgora, hain zuzen. S arrit an erabiltzen dugun beste hitzetako bat, resaca da. Itsasoak zabalera bultzatzen duenean esaten dugu resaca dagoela. Euskaraz, tiraina esaten zaio itsasoaren indar bitxi horri, ordea. Euskaraz azken urteetan asko zabaldu den hitzetako bat, ‘atoi’ hitza da. Zerbait atoiean eramatea, zerbait herrestan eramatea da. Geure kaietan, remolkadoreak oso ezagunak dira, baina ez atoiontziak; euskaraz, ordea, atoiontzia da barkuak herrestan eramaten dituena, ez remolkadorea. Oso ederra eta ezezaguna den beste hitzetako bat, eskifaia da. Ontziaren tripulazioari esaten zaio eskifaia; hitzak ez du beste inongo hizkuntzetako hitzekin antzik.

4LATINETIK. Itsasoan (euskaraz nahiz gaztelaniaz aritu) erabiltzen ditugun hitz gehientsuenak latinetik eratorrit akoak dira.


albisteakeuskara

Kanta ITSASOAN URAK HANDI DIRE4

Itsasoan urak handi dire murgildu nahi dutenentzat gure herriko lanak handi dire astun dire, gogor dire zatiturik gaudenontzat Masta (gaztelaniaz måstil), latineko mastel-etik dator, adibidez; hondoa (gaztelaniaz fondo), latineko fundus-etik; helize, latinezko helix-etik (eta hau, berriz, grekeratik); katea, catèna-tik; aingura, ancora-tik; popa, puppis-etik; amua, hamus-etik; estrobo, struppus-etik; portu, portus-etik, eta abar. Euskararen purutasuna aldarrikatu zale izaten gara euskaldunok. Horregatik, gaztelaniarekin ustez harremanik ez duten hitzak erabali nahi izaten ditugu. Menpekotasunaren aurkako jarrera aktiboa izaten dugu (ez da harritzekoa). Portua erabili ordez, adibidez, nahiago dugu kai erabili. Kai hitza, ordea, frantsesetik hartutako mailegua da; quai. Euskarak, beste hizkuntzak bezala, zegoenetik hartu zuen. Ez da bekatua. Ustez oso euskalduna den hitzetako bat, ziaboga, ez da uste bezain euskalduna. Ziatu eta bogatu hitzen elkarketa da. Ziatu gaztelaniatik dator, eta atzera ibili esan nahi du. Boga egin, aldiz, latineko bocare-tik dator. Esanahi bitxia du hitzak: kapitainak (edo nagusiak) jendailari garrasi egiteari esaten zitzaion latinez bocare. ostera, arraunaren ukitua hartu zuen, kapitainak marinelei oihu egiten zielako arraun egiteko aginduz. Euskarak beste hizkuntzetatik maileguak hartu dituen modu berean, beste hizkuntzei maileguak egin dizkie. Lagatzaren kokotxa, adibidez, cococha esaten da gaztelaniaz.

Euskararen gorabeherak4 GORA. Aho bero+2. Hodei Badiola, Haritz Casabal, Ane Salazar, GarbiĂąe Altxu eta Oier Iribarren dira argazkikoak. Pasaiako bertso eskola sortu dute, Aho bero+2 izenekoa. Badute lana aurretik, baina badute babesa ere: geurea ez zaie faltako .

BEHERA. Ukituak, gaztelaniaz. Arropa konpontzea, dena bota eta berriz erosteko joera nagusitu den honetan, ekintza polita da. Ia dena konpon daiteke, maitasun pixka bat jarrita. ErrenteriaOreretan konponketak egiteko dendatxoa jarri dute, Niessen merkataritza gunean. Iragarkiak, ordea, gaztelania hutsean daude. Ukituak euskaraz ezin al daitezke egin?

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko4 Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030_on

27/3/08

13:56

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

LARRUN BAILARA Zeharka

Goitik behera

1.Atximurrak. Ezezta. 2. Erasoaldia. Zeruko argi. 3. Ald. Apal. Gipuzkoa motzean. Atzizkia. 4. Ald. Antzinan Huelva. Preso. 5. Sodioa. Aitaren aita. Mina adierazteko. 6. Musika nota. Kamila adibidez. Azkena. 7. Anperea. Barazkia. Musika nota. Ume hizkeran muxu. 8. *** Herria. Oxigenoa. 9. Ez eme. Roetgena. Bokalea. Suitzako ibai famatua. 10.Lehengo urtean. Aperitibo goxoak . 11. Potasioa. Gaixoak. Berrogeitahamar. Errep. Gorotza. 12. **** Herria. Kitatzeke.

1. Bizkaieraz, nola. Pozik. 2. *** Herria. Modua. Kontsonantea. 3. Ume izutzaile. Ald. portu. Zaren hori. 4. Diruzko zigorra. Egur. Kontsonante bikoitza. 5. Errep. Fruitu tropikal. Baso. Ingelesez multzo. 6. Errep. Ilun unea. Tantalioa. Ondorioz. 7. Lehena. Bizkaiko herria. Ald...egin, ezeztatu. 8. Potasioa. Oihaneko animalia beltzak. Nitrogenoa. 9. Iodo, Atzizkia. Ald. Shakespeareren errege famatua. 10. Ipurtzulo. Ald. Sabela. Azken kontsonantea. 11. Afrikako egur famatua. Anperea. Ear (Eatar). 12.*** Herria. Oxigenoa. Farrearen onomatopeia.

30


o031_on

31/3/08

14:48

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7

A L A I K I

6 5 4 3 2 1

Z E L A N 1

I M R A I M B U A S I A E K R A Z E R U 2

3

I K U S O A U G N O A I T H A Z A U N B R E K R R I A R T Z 4

5

6

A K U K I Z A I P K O G A T I B O N A A R T Z A R E P A E R R I A A R E O K E T A K L K U N Z O 7

8

9

10

11

K A R O A R R U I Z 12

zer da hau?

12

ON-EN OTSAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazleak Jesus Maria Bagües Iriondo izan da ONekok sariaren irabazlea. LAUROBA musika taldearen CDa beretzat!

PIRRITX ETA PORROTXEN Eskerrik asko CDa eta Mari Motots DVDa

ERANTZUTEKO EPEA Apirilaren17a (asteazkena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

Maskarada taldearen Ohean antzezlana

31


o032_on

26/3/08

12:57

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aries. (Martxoak 21- Apiri-

lak 20). Egunero kiroldegira joaten hasiko zinela esan zenuen, eta oraindik bazkide ez zara egin. Martxa honetan ez duzu izerdirik botako aurten. Etxeko sofa gastatu baino lehen, altxa eta mugitu ipurdi hori! Taurus. (Apirilak 21 – Maiatzak 21). Ez ezazu sinetsi ingurukoek dioten guztia eta lasaitu zaitez. Duzun arazotxo hori uste baino lehen konponduko da eta! Hala ere, batzuetaz fidatu zaitezke baina zuk jakin beharreko gauza da zeinetaz bai eta zeinetaz ez. Beraz, argi ibili! Gemini. (Maiatzak 22 – Ekainak 21). Bizi zaitez bizi, ahalik eta ondoen, inork ez baitakigu bihar zer datorren! Momentua aprobetxatzea duzu onena, izan ere, noiz etorriko zaizu aurreko eguneko aukera eder hura? Nolatan utzi zenion alde egiten bada? Aix… Cancer. (Ekainak 22 – Uztailak 23). Oporretara joateko maleta egin zenuen, eta denetik ahaztu zitzaizun etxean. Ikasi beharko duzu amarik gabe bizitzen eta zeure kabuz gauzak egiten, beti ez baituzu norbait edukiko ondoan gauzak egiten laguntzeko.

32

Leo. (Uztailak 24 – Abuztuak 23). Aurrera eta atzera zabiltza, eta deskantsatzeko garaia iritsi da. Hartu asteburu bat zeuretzako, eta egin aspaldidanik egin nahi duzun hori. Zure gorputzak eskertuko du, eta baita zure ingurukoek ere, denak estresatzen ari baitzara. Virgo. (Abuztuak 24 – Irailak 23). Ahots gozoa zenuela esan zizutenetik, ez zara isilik egoten! Gainera, egunero gauza bera errepikatzen zabiltza! Guri inbidia eman nahian, baina zer uste duzu… guk horrelakoak ez ditugula bizitzen? Entzuten ikasiko bazenu agian konturatuko zinen ingurukoek ere horrelakoak edo hobeagoak bizitzen ditugula! Libra. ( Irailak 24 – Urriak 23). Buruari bueltak eman eta eman zabiltza beti. Ez al da hobe momentuan momentukoa egitea eta etorkizunean gertatuko denaz ez arduratzea? Honela bizitza gehiago disfrutatuko duzu, zuk eta zeure ondokoek ere bai. Eskorpius (Urriak 24 – Azaroak 22). Ligatzen ez duzula errepikatzen diezu inguruko guztiei lotsatia zarelako, eta gainera laguntza eskean zabiltza. B aina beraiek baino gehiago ligatzen duzu. Hori ez al da kontraesan ikaragarria? Inguruko gajoak… ez duzu lotsarik!

Saggitarius. (Azaroak 23 – Abenduak 21). Harrituta al zaude nekatuta eta axubetaz beteta zaudelako? Gogoratu zaitez zer egin zenuen aurreko parrandan eta ez zara hainbeste harrituko! Gerria aurrera, atzera, ezker, eskuin ibili zenuen eta! ez da, ez, harritzekoa orain minarekin egotea! Dagoeneko zahartzen hasi garela…! Caprikornius. (Abenduak 22 – Urtarrilak 20). Saltsa guztietako perrexila zara. Baina ez zara bakarra. Besteentzako ere lekua utzi. Bat sartzen den lekuan bi ere sartzen dira. Baita zure ohean ere! Aquarius. (Urtarrilak 21 – Otsailak 1 9). Oraingoan dena alde duzu eta oso gustura zaude: parrandarako lagunak, lanean oso gustura, gainera ez da kexukoa irabazten duzuna eta aurrekoan ezagutu zenuen mutil edo neska hark txora-txora utzi zaitu… aix… baina ez zaitez lasaitu zeren gauzak egunetik egunera alda daitezke!Piscis. (Otsailak 21 – Martxoak 20). Ez zaitez izan hain harroputz eta berekoia! Besteentzako lekutxo bat beti dago toki guztietan eta! Ez zaitez beti erdian jarri eta baztertu zaitez pixkatxo bat! Oraindik ez al duzu ikasi pertsona bat kabitzen den lekuan bi ere kabitzen direla?


33

inkesta

Jon (Pasai Donibane). Eguraldi ona izan zen hasieran, eta, agian, zer edo zer egon zitekeen. Gero eguraldi txarra iritsi zen, eta orduan, jada, berandu zen.

Duela aste gutxi Maro izeneko ontziak Jaizkibel magalean

istripua izan zuen. Lehenagoztik atera al zitekeen ontzia?

? Jose Angel (Pasai Donibane) Ontzia bazterrera iritsi aurretik ainguratu zezaketeen, baina ez zuten egin. Ez dakit zergatik, kapitainak jakingo du. Hortik aurrera, egia da zaila dela ontzi bat hortik ateratzea. Hemengo atoiontziak tokiak dira.

21:13

Maribi (Pasai Donibane). Nik ez dut esaten dutena sinesten. Hondoa zergatik jo zuen esan dute, baina istorioak ez dauka inolako sinesgarritasunik. ‘Piloto automatikoa’ jarrita zeraman otzi horrek, seguru. Gero hantxe utzi zuten: zergatik ez zuten atera? Nik ez dut ezer ere sinesten.

31/3/08

Endika (Pasai Donibane). Nire ustez ontzia atera zitekeen. Popa baino ez zegoen engantxatuta. Facalen iaz beste bafore bat atera zuen; badute horretarako motorea. Oraingoan ere, beraz, egin zitekeen zer edo zer, baina ez zuten egin. ez dakit zergatik.

Miguel (Pasai Donibane). Nire ustez ez ziren ados jarri bulegoetan, eta, bestetik, eguraldiak ere ez zuen lagundu. Ezin dut zehaztasunez esan, zeren eta akaso haitzetan oso sartuta baitzegoen, baina akaso egin zitekeen zer edo zer ontzia hortik ateratzeko.

o033_on PĂĄgina 1


o034_on

26/3/08

12:38

PĂĄgina 1

ondarellarrugorritan

IBAI DAVOZ Bruesa taldeko txirrindularia

“

Zentzugabekeria handia iruditzen zait dopatzea� Testua eta argazkia: Lander Garro

util lotsatia da, isila eta apala, baina hanketan deabruaren indarra du; ez da kasualitatea: etxetik datorkio Ibai Davozi bizikletan ibiltzeko usadioa. Bruesako txirrindularia gazteen mailan ibiliko da aurten, eta, esaten dutenez, tropelaren buruan ibiliko da, oilarrekin batera: ea hala den.

M

Iaz zure aita Joxan agertu zen ON aldizkarian, aurten aldiz, zu: erantzukizunak onartzeko garaia iritsi zaizu...

Bai, hala da. Ea ongi ibiltzerik badudan, eta urtetik urtera hobetzerik badagoen. Duela hiru urte hasi nintzen, eta pixka bat hobetu dut urtero. Aspertu arte behintzat hor egongo gara. Kadetetik gazteen mailara jauzi handia dago?

Bai, batik bat lasterketen luzeeran. Pasa den asteko karreran, adibidez, 90 kilometro egin genituen... 15. kilometrotik ihes eginda ibili zinen, eta azkenenan 7. egitea lortu.

Gu baino urtebete zaharragoak direnekin ibiltzen gara, eta horien artean bada baten bat maldan gora oso azkar dabilena; beraz, ihes egitea da aukera bakarra lasterketak irabazteko. Hankak ez ezik, burua behar da ongi ibiltzeko; zuk burua behintzat ez duzu falta. 34

Taldeak berak planifikatu zuen lasterketa, e! Lasterketen aurretik asko hitz egiten dugu... Batzuetan ezin izaten da hitz egindakoa bete, baina tira. 13 laguneko taldea ibili zineten ihes eginda, ia denak zaharragoak; erreleboetan huts egiterik izan al zenuen?

Ez, ez. Autotik ez pasatzeko esaten zidaten, baina, talde barruan, errieta egiten zidaten, pasatzeko eta abar. Ez dira txantxetan ibiltzen. Maldan gora majo sufritzen duzue: nondik ateratzen duzue motibazioa?

Aurrean ibiltzeak asko motibatzen du. Behin hor zaudela, aurrekoaren gurpila hartu eta jarraitzen saiatzen zara. Baina egia da asko sufritzen dela. Zaletasuna etxetik datorkizu?

Bai, zalantzarik gabe. Aitona, aita, ama... guztiak ibili dira. Allerrun hasi aurretik Donibaneko zikloturistekin familian joaten ginen, baina gero, taldean sartzerakoan, taldekideekin joaten hasi nintzen. Orain gurasoak korrika ibiltzen dira. Zein txirrindulari duzu gustuko?

Samuel Sanchezen lehiatzeko modua asko gustatzen zait, oso erasokorra delako: gora, behera... toki orotan erasotzen du. Alexandre Vinokourov ere oso gustuko nuen. Pena izan zen berarekin gertatu zena. Tourrean erori, gero erlojuaren aurkakoa irabazi, eta azkenean dopatu izanagatik kanporatu. Zentzugabekeria handia iruditzen zait dopatzea. Sekulako palmaresa zuen, ez zuen horrelakorik egiteko arrazoirik. Orain hortxe ibiliko da abailduta. Egitura kontua ere bada, ez?

Bai, dena gaizki eraikita dago. Gainera beste kiroletan baino kontrol gehiago egiten da: uste baino dopin gutxiago dago txirrindularitzan.


o035_on

28/3/08

19:54

PĂĄgina 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Medikuak (eta heriotza) Arkaitz Goikoetxea eta Amets Arzallus elkarrekin aritu ziren 2001ean, Biriatun (Lapurdi); gaia, honakoa jarri zieten: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen.

1. Amets Arzallus Ni onena naiz denetan, hala ere gehienetan begiak malkoz jarri ohi zaizkit, bihotza penetan. Hori hiltzen den unetan, nago trantze estuetan, herio bera ikusten baitut nere eskuetan. (bis)

3. Arzallus Hauxe da gure borroka, nahiz ta hiltzean gorrota, sarri askotan gelditu izan naiz hementxe lur jota. Baina ez dut malkorik bota, bakarra hilda dago-ta, baizikan eta lagunari ez baitzaio inporta. (bis)

5. Arzallus Bat hiltzen zaigun unean, malkoz estuasunean... Lagunak, berriz, berdin segitzen du lasai lanean. Min bat badut barrenean eta jakin azkenean: nik negarrikan ez dut egingo hiltzen zarenean. (bis)

2. Arkaitz Goikoetxea Hildakoa parez pare jarri digute, halare mediku gera, uler ezazu, hontarako gaude. Ez kontra eta ez alde, malkorik neri ez galde; bestela aspaldi gelditu nintzen malkorikan gabe! (bis)

4. Goikoetxea Honek bueltarikan ez du, gu gabiltza eskuz esku, hiltzen ez duen bizitzarikan ez zazu amestu! Lana nahi dizut erraztu eta kontuak ez nahastu: bizi daudenak salba ditzagun, hildakoak ahaztu! (bis)

6. Goikoetxea Ez zera mediku txarra, zugan baduzu indarra, ta hildakoan ez daukat zure malkoen beharra. Ez zazu gainditu marra, horra egia bakarra: etsaia dugu errukia ta etsaia negarra. (bis)

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA IĂąigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAIA IĂąigo Legorburu. 605 756 333. 35


o036-037_on

27/3/08

hileko irudia ondareh

36

13:49

Pรกgina 1


o036-037_on

27/3/08

13:49

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

Ehunka puskako agintaritza Zer edo zer suertatzen den bakoitzean, Pasaiak agintaritza arazoak pairatzen ditu. Erakundeei eskatu beharko litzaiekeen arintasuna, ezin zurrunagoa da kostaldeko herri honetan. Erabakiak nork hartu, non, erabaki hori norekin hitzartu... Oro da arazo, oro da ezin. Maro ontziak Jaizkibelgo Turulla inguruan hondoa jo zuenean, askok eta askok okerrena pentsatu zuten: ontzia bertan hautsi eta erregaia isuriko zuela. Beste askok konfidantza egin zieten agintariei. ON ez da errua norena den epaitzeko inor, baina beldurra zutenei ezin zaie arrazoirik kendu: irudiak oso adierazgarriak dira. Ontziak hondoa jo zuenean, oso-osorik zegoen. Orain, berriz, hiru zatitan. Hori, behintzat, ezin da auzitan jarri. Istripua gertatuz geroztik egun asko igaro dira, baina oraindik inork ez daki ontzi zatiekin zer gertatuko den. Argazkia: Lorea Muguruza, OARSOALDEKO HITZA.

37


o038-039_on

27/3/08

13:51

PĂĄgina 1

nON dabil? ondaren

rrenteria-Oreretan oso ezaguna izan da Aduriz okindegia, urteetan eta urteetan zentroan izan den ezagunenetakoa. Ogia ogi zeneko garaietako okindegia zen Aduriz: ogi zuri-zuria egiten zuten, mami askokoa, ahoan desegiten zena. Okindegiaren erakusleihoan, jostailuak izaten zituzten, eta hauei begira, ikastolara joateko autobusa itxaroten zuten haurrak. Umeentzako horregatik zen erakargarria, gurasoentzako aldiz, bertan eskaintzen zuten ogia bikaina zelako. Tira, horregatik eta beste gauza askorengatik: nork ez ditu gogoratzen,adibidez, Felix Lopezen kanta haiek? Ogia banatzen zuen Lopezek, eta etengabe aritzen zen kantuan. Hori zen bokazioa! Felixekin berarekin eta Esther Adurizekin bildu da ON, garai hartako kontuez aritzeko, eta, nola ez, gaur zertan dabiltzan jakiteko. Estherren aita oso aspaldi hasi zen okindegian, artean Aduriz izena ere ez zuela okindegiak. 36ko gerran jabeek ihes egin behar izan zuten, eta orduan erosi zuten okindegia, eta izena aldatu. Bertan, bere seme-alabek egin zuten lan, horien artean, Esther, bere senarraren laguntzaz, Felix, ogia egiteaz arduratzen zena, “ogi bakoitza maitasunez egiten genuen� dio. Okindegia aurrera atera behar izan zuten garai latzenetan. Errenteria-Oreretan zegoen denda, Xenpelar kalean; hala ere, inguruko herrietara ere iritsi zen Adurizeko ogi zuri eta mamitsua. Trintxerpen, Pasai Antxon, Pasai Donibanen, Lezon eta Alzan ere dastatu zuten Aduriz okindegiko labeetatik ateratako gutizia.

E

HERRIETAKO AJEAK. Lana gogoz egin behar izan zuten Aduziekoek negozioa aurrera ateratatzeko. Arrakasta lortzeko eragozpenak, gainera, ez ziren merkataritzaren alorrekoak bakarrik; herrietako txikitasunaren ajeak ere 38

OGIA OGI zeneko okindegia Errenteria-Oreretan zuten okindegia Felix Lopezek eta Esther Adurizek; 70 urtetan herriko ogirik gozoenetakoa egin ondoren, duela bost urte itxi zuten Testuak: Nahiara Gago Argazkiak: Lander Garro


o038-039_on

27/3/08

13:51

Página 2

nON dabilondare lagun leiala. Asko maite zuten okindegian. «Halako batez minbizia zuela esan zioten, eta abailduta geratu ginen. Dena guri gertatu behar zitzaigula pentsatzen hasi nintzen», esan du Felixek. Bost seme-alaba izan zituzten Felixek eta Estherrek. Denak aritu izan dira okindegian, eta ez da herritzekoa, bidean izandako ezustekoak ezagututa. Lourdes, Jose Tomas, Sergio, Ana, eta Elisa dira seme-alabak, eta, esan bezala, guztiak izan ziren okindegiaren barruan zer edo zer egiten. Amaieran, noski, bakoitzak bere bidea hartu zuen.

Azken banaketa hura Aduriz okindegia bezain ezagunak izan dira Adurizen banaketa furgonetak. Azken mende erdia baino gehiago pasa dute ErrenteriaOreretako biztanleen artean. Kalean topatzen genituen, han edo hemen geldi, beste punta hartan klaxona joz, beste kale kantoiean kaxa bat ateratzen. Furgoneta barruan Felix aritu izan zen azken urteetan. Bere aurretik, ordea, Tomas Aduriz aritu izan zen, dendaren bigarren jabea. Egun batez, ordea, Pasai Donibanen banaketa bat egiten ari zela, itxasora erori zen, furgoneta eta guzti. Gertakariak ezustean harrapatu zuen, antza, eta furgonetatik ezin atera ito zen Tomas. Gertakari latza izan zen etxekoentzako. Furgonetan itsasotik atera zuten, eta hainbat urtez erabiltzen jarraitu zuten. Tomasen lekukoa Felixek hartu zuen. Banatzen zuen bitartean, auzoetako emakumeei abestu egiten zien Felixek, eta, horregatik, oso maitatua da herrian.

a

pairatu behar izan zituzten. «Bizilagunek amorratzen gintuzten, eta guk ez genuen gorroto hori ulertzen» gogoratu du Esther Adurizek.Urte betez okindegia itxi behar izan zuten, Aduriztarren ustez bizilagunek haiekiko zuten bekaizkeria dela eta. Bizilagunek okindegiaren itxiera eskatu zuten Errenteria-Oreretako Udaletxean baina ondoren, urte bete beranduago, okindegia irekitzea lortu zuten Udaletxeak arrazoia eman baitzien. Errenteria-Orereta ia hiria da (biztanleei dagokionean behintzat), baina herrixken keria asko ditu: denak ezagunak, denak inbi-

diaz, denak elkarren lagun, denak elkarren arerio. Okindegia itxita egon zen bitartean, bertan lanean zeuden 14 langileek soldata kobratzen jarraitu zuten, urte betez. Hori bai, Aduriztarrek ezin izan zioten ogasunari zegozkien gastuei aurre egin beranduago arte. «Zailtasun handiak eduki genituen ogasunari aurre egiteko, baina zorra hori ere kitatu genuen», dio Felixek.

SUTEA. Itxieratik errekuperatzen ari ziren, eta horretarako lagun askoren laguntza izan zuten, okindegian lana egin zuten lagun batzuek eta beste batzuek

ekonomikoki laguntza emateko prest egon ziren. Bi urte gogor pasa zituzten eta ez zekiten beste oztopo bat gainditu beharko zutenik: sutea. Pilar eguna zen, urriak 12, eta hego haizea egiten zuen. Zirkuitubakar batek sua eragin zuen okindegian, bertan zegoen guztia errez. Jai eguna zenez, ez zegoen inor okindegian, beraz ezin izan zuten sua gelditu. Dena galdu zuten. «Nire bizitzako momentu garratzena izan zen», aitortu du Felixek. Beste une gogorretako bat, Emilio Barriosen heriotza izan zen. Barrios okindegiaren bazkideetako bat zen, eta etxekoen

BEHIN BETIKO ITXIERA. 70 urtez izan zuten Aduriz familiakoek negozioa. Gau eta egun, astegun nahiz asteburu: astoen modura aritu behar izan zuten, okindegiari bizitza oso bat eskaini arte jo eta ke. Egun batez, ordea, krisketa betiko isteko tenorea iritsi zen. Igandea zen, abuztuaren 9a, eta Esther eta Felix ez ziren lanera joan behar, okindegia saldu zuten. «Egun hori izugarria izan zen», diote. Eguna familian pasa zuten, haien alaba batek Nafarrora eguna pasatzera gonbidatu baitzien. “Ez ginen kalera ateratzera ausartu», azaldu du Estherrek. Egun hartatik aurrera bizitza aldatu zitzaien guztiz, baina erabakiarekin oso zoriontsu daudela nabarmentzen dute. Bost urte pasa dira (abuztuan) Aduriz okindegia itxi zutenetik, hura oso hondatua zegoen eta Estherren eta Felixen seme-alabek ez zuten okindegiarekin aurrera jarraitu nahi. Erabaki gogorra hartu behar izan zuten, beraiek ere erretiratu nahi zutelako, beraz, hura saldu eta aurrera jarraitu dute. Oso ondo sentitzen dira gaur egun eta gainera, badirudi bizilagun batzuekin tratu hobea dutela. Argi dago batzuek itxierarengatik poztuko zirela eta beste batzuk Aduriz ogia faltan botako dutela; dena den, arrazoi bat edo beste tarteko, okindegia ez du inork ahaztuko. 39


o040_on

27/2/08

12:55

Pรกgina 1


o041_on

28/3/08

18:26

Pรกgina 1


o042_on

26/3/08

20:12

Página 1

azken balada Diruak funtzio garrantzitsua betetzen du gaur egungo gizartean, hain garrantzitsua, ezen ez baikara konturatu ere egiten; hil honetan, Exte-k, Anderrek eta Xamoa-k, hari hori hartuta, hatza zaurian sartu dute

Exteban Martiarena

Arkaitz Oiartzabal

Sozialistak eta sozialistoak

E

xteban Martiarena. «Bizitza

asko aldatu zik: enpresa primeran ziak, bakarrik hasi eta dauneko hamar langile battit, jesukrixton itxia eosi genin, Audi potente bate bai, seme alabak ondo kolokatu ttit, neguan eskiatzea eta udan Santa Polako apartamentura , igandet an sei mila euro kostatakon txirrindakin txangua itten dit, osteunero launakin, sagardotei garayin sagardoteira, bestela soziedadera, hilin behin, andria kejatu ez dedin, afai elegante bat ittea atetzen dit... esan bezela, bizitza asko aldatu zik, gozatzen ai nak. Hoi bai, nik betikua izaten seitzen dit: ezkertiarra eta sozialista». Hara Xam, lengun manifa batin entzun nun bakarrizketa .

Arkaitz Oiartzabal.

Joño, gora gaur egungo sozialista ezkertiarrak! Manifa joteko eskerrak Audi potente bat zakaken, bestela Santa Polako apartamentutik alletzeko nahiko lan izango zin... 42

Izan e, azken aldiyan apartamentuk modan jartzen ai ttuk, nabari duk izena ondo definitzen ttikela, hoixe ttuk ta, mundutik aparte eoteko tokiyak. Geo hola iruitzen ziotek jabiei ettukela aldatzen, garai bateko gazte eta errebeldik ttukela. Gaur eungo ezkertiarrak zer ttuk, kartera ezkerreko patrikan zebilkitenak? Hik ze patrikatan dabilkik, Ander... Ander

Lizarralde.

Etzakit ze poltsiyotan diten, egiya san, beti arin tzabillek ta ez tit sentittu re itten! Exte, aspaldiyan ni re gauza horrei bueltaka ai nak. Zenbatek SOZIALISM OA aldarrik atzen diken Eusko gudariak kantatu ta geo, ta itxeakun 7 milloiko kotxikin ta globalizaziyun ikurrik handinak din kotxik eosten. Askotan duda itten dit, Euskal Herri sozialista bat izan ezkio zenbat pertsona ettuken beste bandoa pasako. Ondogi bizi gattuk iraultzaik eon dadin, ondogi gauza txarreko... Exteban Martiarena.

Dirua, dirua duk gizarte puta hontako Jaungoi-

kua. Dirua duk ardatza, be bueltan funtzionatzen yau eta, bea dela medio, gue printzipiyuk bazterrea utzi ber battiyau, ba, diximulun, hala ingo ttiyau. Kontzientziko kargo handiyik gabe. Diruagatik zabor kontratu bat firmatzeko eta firmarazteko prest eongo gattuk, diruagatik beste aldea beitzeko eta beituarazteko prest eongo gattuk, diruagatik izorratzeko eta izorratuarazteko prest eongo gattuk, diruagatik... eozer gauza: geo, geokuk. Dirua duk arrak ast a. Kartera bero badaramak, igual dik eskuiyakin eo ezkerrakin heltzen duken, batekin eo bestikin, ate guziyak irikiyak topatuko ttuk. Xam , hemen sozialisto asko ziok... Arkaitz Oiartzabal.

Gañekuri tonto arpegiya uzten tziutekenak... Arrazoyik ez dit kenduko. Dirua Jaungoiko duken gizarte hontan geo ta fededun geyo ziok, biño fedia ta dirua igual banatzen ttuk; batzuk ostian pilla zakatek, bestik ezer ez. Ta bazioztek ettekenak biño baiezkun itxura eman

nahi ttekenak, eo battekenak biño diximulatu nahi ttekenak. Azkenin egiya duk halare elizan saten ttekena, zorretatik libre ziokenak botzen dik lenbiziko harriya, ahal badik parekun kupetea gaña, ta denak berdiñak gattuk... taberna bateko ronda paatzeko aña zakayeun bitartin, alletze ez badik itxian geldittu berkouk gizartetik marjinatua. Hi itxetik atetze al yaz? Ander

Lizarralde.

Sartu enak itten! Gaur eun, ez duk len bezela borrokatzen. Len eskubidin alde itten tziten borroka langillik, denak elkartuta. Gaur eunin, langilleiya indibidualista duk. Ez dik nagusiyan azpiyan eon nahi ta langillin eskubidik borrokatu, nausiyan lujo guziyak nahi ttik ta igual tziok hortako eskubide guziyak galtzia. Sindikatuk e, beayen izaera galdu ttek. Munduko beste gauza guziyak bezela sistemai aurpegiya garbitzeko besteik ettek baliyo. Geyegikin ohittu gattuk, ta lujuk borrokatzeko gogua kentzen tziok pertsonai...Galduak gaudek!

Ander Lizarralde


o043_on

28/3/08

17:13

Pรกgina 1


o044_on

28/1/08

19:09

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.