o001_on
5/5/08
13:35
Página 1
2008ko apirila 44. zenbakia
EROTASUNA
IPUIN BIHURTUTA ‘ERO’ IPUIN BILDUMA, JON MARTINEN LEHEN LIBURUA
NATURA ondoan dugun altxor preziatua
o002_on
22/1/08
21:00
Pรกgina 1
o003_on
2/5/08
16:28
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Kultura iraultza uropa hilik zegoela esan zuen behin Antonin Artaudek; mendebaldeko kultura eta aldaketa esperantza agortua zegoela, alegia. Zuzena eta benetakoa zena bakarrik onartzen zuen, barrena irauli eta zentzuak astinduko zituen lana zuen helburu. Errealitate faltsua eraldatuko zuen antzerkia egin zitekeela sinetsita zegoen eta horrela sortu zuen Gordinkeriaren antzerkia. Mugimendu Surrealistaren hastapenetan egin bezala, buru-belarri murgildu zen errealitatea eraldatzeko lanean, baina ez zuen garai-
E
ko ulermen eta babesik izan. Etsituta eta Mexikon bizi zen iraultza giroak erakarrita, amaitu berri zen nekazarien iraultzari jarraipena emateko asmoz joan zen Azteken herrialdera. Tarahumara herriarekin egin zuen topo lehenik, eta bertan ohartu zen, inon kultura iraultzak lekurik bazuen, mendeetako errepresioa jasan eta oraindik bizirik zirauten gizon eta emakume txiki eta beltzaran horien ondoan izan behar zuela. Kultura erroen bilaketak eta galduriko begiradaren aztarnak murgildu zuen Artaud eragin
kaltegarriak izango zituen asmo zintzoan. Urtebete eskasean itzuli zen (zuten) Frantziara eta han, ‘ulergaitzak’ ziren pertsona guztiekin egin bezala, psikiatrikoan sartu zuten. Elektrizitate dosiek eta porrotaren sentipenak agurtu zuten maisua. Mexikon hasitako kultura iraultza, aldiz, 1968an zapuztu zuten, gaur egun agintean jarraitzen duten berberek. Olinpiar jokoen itzalpean, Tlatelolcon milaka ikasle erailtzea nahikoa izan zuten frantziar ero hark hasitakoa bidea eteteko.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 44.a (2008ko apirila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Iban Iza Azaleko argazkia. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
03 Zutabeak.
16 Heziketa.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Joxemari Carrere, Ane Badiola eta Mikel Varelaren idatziak, ale honetan.
Guraso Eskolek 17 urte bete dituzte ErrenteriaOreretan. Juan Carlos Alonso psikologoak eskoletan parte hartzen du.
nagusia
euskara
12 Jon Martin. Bertsolaritzatik literaturara jauzi egin du Jon Martinek, Ero ipuin bilduma argitaratzean. Prozesua nola izan den kontatu du.
28 Errenta aitorpena. Errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko hainbat pauso bildu ditugu zenbaki honetan.
12 16
OHARRA O N hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da OARSOALDEKO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
28
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/4/08
16:40
Pรกgina 1
o005_on
14/4/08
18:50
Página 1
iritzia Puntua
Jesus, Maria eta Jose! itan hitz egin dut Jose Antonio Pagolarekin. Lehenengo aldian fedeaz aritu ginen: sinisteaz, sinistu nahi eta ezinaz, eta Elizak berak ezin hori indartzen jokatzen duen paperaz. Agurtzerakoan zera esan zidan: «Moztu nahi baduzu Elizarekiko soka, baina ez moztu inoiz Jesusekikoa». Pagolarekin hitz egin nuen bigarren aldia komunikabide batera Jesus, aproximación histórica liburuaz hitz egitera joan zen batean izan zen. Ordurako polemika plazan zegoen. Lana egiteko dozenaka eta dozenaka liburu irakurri behar izan zituela esan zidan, eta hausnarketa sakon baten ondorio zela maletatik maitekiro atera eta erakutsi zidan liburu mardul hura. Geroztik gerra modukoa ikusi dut liburua irakurri duten sinestunen artean. Batzuentzat zoragarrizko lana izan da; Jesus gizatiarragoa ezagutzeko tresna. Beste batzuek bekatuaren pare jarri dute, beren ustez, Pagolaren lanean Jesusen gizatiartasunak jainkotasuna lausotu eta gainditu egiten duelako; dibinitatearen gainetik Jesus gizona aurkezten duelako.
B
Joxe Juan Ugalde
KRITIKAK ETA BABESA. Espainiako Gotzainen Konferentziako alde atzerakoienetik kritika latzak egin dizkiote Pagolari. Denetan, Kristologian aditu den Demetrio Fernandez Tarazonako gotzainarena izan da ozenen entzun dena: liburuak kalte handia egin omen diezaieke sinestunei; xumeenei, batez ere. Gertutik segitu dut best-seller bihurtuta dagoen liburuari buruzko polemika. Eta ondorio bat atera dut: sinismenaren ikuskera desberdinak daudela Elizaren barruan; erroetan daudela desberdintasunak, eta erro desberdin horien gainean dagoela eraikita gero eta erakargarritasun gutxiago duen instituzio hori. Ausar nadin esatera auzi honetan kanpotik, Espainiatik, etorri direla Pagolaren lanarekiko kritikarik bortitzenak. Eta ausar nadin esatera, etxean, sinestunek babestu eta besarkatu egin dutela libu-
HILEKO ESALDIA «Elizarekin egin diagu topo!»
ruaren egilea; eta eskertu eta txalotu egin dutela bere lana. Jar dezagun polemika honen ondoan beste faktore bat: Jose Antonio Pagola, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren lankide mina izana da hainbat eta hainbat urtetan. Eta denok dakigu Madrildik zer-nolako tratua eman zioten separatista-tzat zuten Setieni.
ESPAINIAKO BATASUNA. Pagolaren lanaren kontrako zurrunbilo hori guztia Espainiako Elizak Espainiaren batasunaren aldeko aldarria egin zuen garaian gertatu zen; gotzainak Madrilgo kaleetara irten, eta, milaka pertsonaren aurrean, oholtza handi baten gainetik familiaren defentsa sutsua egin zuten garaian; Gotzainen Konferentzian, iritzi atzerakoienek emandako estatu kolpearen ondoren, Rouco Varelak Ricardo Blázquez Bilboko gotzainari presidente kargua kendu zioneko garaian. Sinismen kontuez gain, gizartearen ikuskera dago azkenaldi honetan Elizaren inguruan ikusten ari garen maremagnum horretan; eta, jakina, iritzi politikoa. Elizak apustu gogorra egin du, zoritxarrez huts egin duen bake prozesuan, PP-ri eskua emanda, Euskal Herriaren etorkizun politikoa oztopatzeko. Elizak botere faktiko itzela dela erakutsi du, lotsagarri, guztiaren gainetik Espainiaren batasuna dagoela predikatuz. Espainiako Elizak kate motzean nahi du Euskal Herrikoa, separatismoaren armadako beste eragiletzat duelako. GOTZAINEN IZENDAPENAK. Ingurumaria horretan ulertu behar da Bilboko Elizbarrutian Mario Iceta gotzain laguntzaile izendatu izana. Izendapenak sortutako egonezina begi-bistakoa da: Bizkaiko Elizako hamabi kidek eman dute dimisioa eta Kontseilu Pastoralak eta Presbiterio Kontseiluak kexua helarazi diete Blázquez gotzainari eta Aita Santuaren nuntzioari. Hurrengo pelotazoa Donostian emango dute. Ea nor ekartzen duten Juan Maria Uriarteren kargura. Gehiegi entzuten da gauza onerako Jose Ignacio Munila Palentziako gotzain atzerakoiaren izena. Nola nahi dute, hemen, inork ezer sinistea?
05
o006_on
26/2/08
12:25
Pรกgina 1
o007_on
1/5/08
11:39
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Nostalgiak ostalgiak hartzen gaitu, maiz. Liburu batean galduta aurkitu dugun argazkiarekin; kaletik goazela otordu baten usainak asaltatzen gaituenean; tabernan gaudela entzuten dugun kantarekin; armairuan, ustekabean, topatu dugun jertsearekin; aspaldian zanpatu gabeko kaleak ibilitakoan. Gauza ñimiñoekin nostalgia ernatu egiten da, hartzak negualdiko loa uzten duen gisa. Eta katekorratzak elkartzen diren bezala, elkartzen hasten dira irudiak, usainak, hunkidurak, gure gogoan. Eta pertsonak, eta pasadizoak. Damutzeak eta pozak. Halakoxeak baikara pertsona humanoak, helburu handiak zein txikiak asmatzen ditugu; bizitzarako ibilbide oparoak imajinatzen ditugu; zoriontasunaren itxaropenarekin egin nahi dugu aurrera. Baina detaile txikietan gure barne mundua berbizitzen dugu, eta, agian, Jorge Manriqueren bertsoak ekarriko ditugu gogora: «(…) nola, gure irudiz/ igarotako edozein garaia/ hobeagoa zen». Izan ere, nostalgian erortzeak ere arriskua ekar dezake; une horretan bizitzen ari garen denbora aski gogokoa izan ez eta garai batekoak goraipatuz iraganaren idealizazioa egiten dugu. Eta halaxe pasatzen dugu, iragan idealizatu baten berbizitzeko itxaropenaz, jakinik ere inoiz ez dela itzuliko. Eta etorkizuna zer ekarriko digunaren beldurrez, edo itxaropenik gabe. Orduan gure sustraietara itzuli nahi izaten dugu, arimari bakea ematekotan. Eta Peiok nostalgiaren harra jarri zuen. Gogora ekarri zuen, margoen erakusketa berriketaldia aitzaki, Foru Plazan zegoen erakustokia. Ea oraindik ba ote zegoen, gure herrian aspaldi ibili gabea baitzen. Eta historiaurreko kontuekin zetorrela erantzun genion; alegia, aspaldian bota zutela eraikin hura. Aspaldi desagertu zirela plaza hartatik erakustokia, arte tailerra eta musika eskola. Eta gogoratu genuen aspaldi alde egin zutela han biltzen ziren, ginen, nerabeak. Eta eraikin itsusi haren irudia etorri zitzaigun gogora. Eta bertan pasatutako orduak. Izan ere, leku hura ez baitzen eraikin hutsa, azpian zein gainean bizia baitzerion. Azpiko lokaletan hamaika ekintza baziren aipatutakoaz gain, talde askoren biltze lekua izanik. Barru heze eta
N
Joxemari Carrere
HILEKO ESALDIA «Nola, gure irudiz/igarotako edozein/garaia
hobeagoa zen» (Jorge Manrique, XIV. mendea)
desegin hartan baldintza fisikoen kontra herrian kultur dinamikak pizteko ahalegin asko egiten ziren. Eta gainean, berriz, gazte askok bizitzari urrats propioekin ekiten zioten. Elkar ezagutuz, elkarrekin berriketan egonaz. Tonteatzen esango du norbaitek, baina ez al da bizitzen ikasten tontakeri asko eginda? Mutilei eta neskei begiz jo. Lehenengo zitak, musuak eta desmaitatzeak. Gustuko musiken elkar trukatzea. Lagun berriak ezagutu. Tontodromorako irteera eta helmuga. Futbol jokaldi ezinezkoen lekuko. Leku itsusia baina ez horregatik hila.
BALIAGARRIA. Buruak atzera jotzen du maiz. Eta eraikinaren aurreko garaiak ekarri ditugu. Festetan zezen plaza karratua antolatzen zenekoa. Eta bertan egindako hainbat dantza txapelketa. Eta askoz ere atzerago joanda, gure oroimenak hartzen ez dituen garaietara, irudimenari beta emanda, urak hartutako lekua irudika dezakegu. Eta plaza berezia dela ohartzen gara, gure herriaren gune garrantzitsua. Eta eraikinekin edo gabe, garrantzia bertan bildutako jendeak eman izan diola. Eta halaxe joan da denboran aurrera. Gaur arte. Eta gaur izandakoen eta izango direnaren bil lekua dugu. Agian metafora gisa har dezakegu. Zer ginen eta zer izango garenarekin gogoetan, orainarekin gogo bete ezinean. Carpe diem modan dagoen honetan, No Future aldarrikapen zaharkitua bihurtu omen da, punk garaiko lema eta dema. Nostalgiak jota bizi gara gaur egun, orain bizi ditugun egunak gogo betetzen ez eta atzera jotzen dugu. Baina etorkizuneko nostalgiak hartzen gaitu; alegia, ‘orduko’ itxaropenak gogoan. Belaunaldi bakoitzak bere lekuak hartzen ditu bizitzari ekiteko, eta leku horiek garai batekoak bihurtuko dira adinean aurrera. Alta, lekuak aldatzen doaz ere, daudenetik mugitu gabe. Eta bizi dituztenentzako oraingoak dira. Nostalgian erortzeak, baina, oraina horren kontzientzia hartzeko beharko luke izan, inoiz ez ukatzeko. Bizitzen ari garenaz gogoeta egiteko, aurrera egiteko. Hala ez bada, nostalgia desesperazioa bihur daiteke, eta desesperazioan ez du gizarterik aurrera egiten. Eraits ditzakegu eraikinak, aldatu plazak, edertu kaleak, baina ahazten badugu horiek izatez elkarguneak direla, jendea biltzeko lekuak, nekez disfruta dezakegu gure herrietaz. Lehen, orain eta geroan ere.
07
o008_on
21/4/08
18:01
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Isilik adator mamua. Hementxe dugu. Inposaketa, iruzurra, kapitalismoa, konpetentzia, izaera pasiboa… Horra hor 18 urteko gazte baten ahotik entzun daitezkeen zenbait hitz; tristea, benetan. Tristea. Baina hori da, bi hitzetan, gizarteak 18 urteko gaztearengan jartzen dituen hitzak, inolako erreparorik gabe. Badator mamua. Gainean dugu. Baina, nork ezagutzen du mamu hau? Nork ezagutzen du 2010etik aurrera gure lagunen, seme-alaben, biloben, herritarren… nork ezagutzen du gure herriaren hezkuntzaz arduratuko den mamua? Isiltasuna, erantzun naturala. BOLOGNA hitz potoloa da, beldurgarria eta, gehienontzat, oso urruna. B ologna prozesua, bi hitzet an azalduz, 2010ean Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUUPV) ezarriko den hezkuntza sistema da, ikasleen hitza aintzat hartu gabe, inposatuko diguten munstroa. Zein da unibertsitateak berak honen ingu-
B
Ane Badiola
08
ruan duen iritzia? Irakasleena? Herriarena? Zer da Bologna? Zein da duen helburua? Isiltasuna, erantzun naturala. Isiltasuna, hortaz, guztion erantzuna. Nola liteke, gure etorkizuneko hezkuntza sistema baldintzatu eta bideratuko duen mamuaren aurrean gure erantzun naturala isiltasuna izatea? EHU azpijokotan dabil. Ez da kasualitatea Europak munduko bi potentzia indartsuenen hezkuntza sistemen oinarria ezarri nahi izatea. Ez da kasualitatea, etorkizuneko gizarte eredua hezkuntza ereduan ezarri nahi izatea. Hezkuntza piramidearen oinarria da; gailurra, kapitalismoa. Iritsi da mamua. Hementxe dugu, «Euskal Herriko» Unibertsitatean. Zein da arazo honekiko dugun jarrera? Isiltasuna. Oraingoan, artikulua amaitzeko ez dut hitz, konparazio edo metafora ederrik; tamalez, nire erantzuna ere isiltasuna delako.
o009_on
17/4/08
15:50
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Iñaki Oiartzabal (Oiartzun)
Euskaldun kezkatua Euskaldun askok dugu izaki kritiko bat geure barruan, beti haserre eta kexuka dabilena; Iñaki Oiartzabalek beti inguruan izan ohi dugun lagun horren deskribapen ironikoa eskaini digu idatzi honetan
ezkatuta gaude. Ezin lorik hartu. Mihiseen artean borrokan aritzen gara gauero, ideiak arantza bilakatuta. Horrelakoak gara euskaldun asko eta asko. Ez zaigu arrazoirik falta, baina pixka bat gogaikarriak gara. Geure gogoaikarritasunean maitagarriak izango gara, menturaz. Bai? Ba al gara? Elkartu zaitez euskaldun batekin, basoerdi baten bueltan, eta emaiozu solasaldi: berehala azalduko zaizkizu arazoak. Euskaraz gutxiago egiten dela, geure bizimodua aldatzen ari dela, gero eta kolonizatuago gaudela, abiadura handiko trena paratuko digutela, kanpo kaia azkena izango dela... Oro da arazo euskaldunaren bizitzan. Bitxia da ezin erlaxatu hori, beti labana zorrotz izan beharra. Bakardadean, arazo horiek guztiak barruan izaten ditugu, buruan mailu baten gisara. Bi elkartuz gero, kalaka ziurra izango da, latza, sumindua, haserretua.
K
Zergatik ote gara horrelakoak? Telebista jartzen duzu, eta dena da askoz ere arinagoa, friboloagoa. Arazoak beste dimentsio batekoak dira. Terrorismoa, nazioareko gatazkak, Iraken hildakoak, Putinen haserreak, Ingrid Betancourten askatasuna... Baina, geu, telebistaren arabera, beste maila batean bizi gara, demokrazian eta askatasunean bizi garenez. Oso bitxia da giro horretan sufritzen bizitzeko euskaldunok dugun tema. Zerbait genetikoa ote dugu? Egia ote da barbaroak eta gaiztoak garena? Jainkoak zigortu ote gaitu? Madarikatuak ote gara? Haurtzaindegiak, etxebizitzak, hipotekak, isunak, puntukako gida-baimena, trafikoa, aparkatzeko arazo kronikoa, zaborraren kudeaketa, gaztelaniaren hedapen etengabea, gazteen bortizkeria, langabezia, langileen lan baldintzak... Elkartu zaitez euskaldun batekin, eta arazoen inbentarioarekin haspertuko zaitu.
Hadabideetan aberasteko modu azkarrak eta famosoen bizitzak erakusten zaizkigun bitartean, kaleko jendeak, jende xeheak, kexatu besterik ez daki egiten. Ez al gara higuingarriak? Zer egin jendaila honekin? Ez al gara inoiz isilduko? Kutsadura, txirotasuna, politikarien zientziafikzioko soldatak, klima aldaketa, umeen eskola-liburuen prezioak, ‘redondeoaren’ lapurreta sistematikoa, geure herriko futbol taldeen maila negargarria, sexurik gabeko bizitza abailgarria, telebistaren programazio jasangaitza, jefearen umore ergela, autobus txartelaren igoera espektakularra... agurra ere kendu beharko ligukete, eta baita hitz egiteko eskubidea ere. Ez dakigu beste ezertaz hitz egiten: ez al dakigu ‘han’ jendea askoz ere okerrago bizi dela? Gizartea kudeatzea erraza dela uste al dugu? Noizbait, bozkatzeko eskubidea ere kendu beharko ligukete...
Indarkeriaren legitimazioari buruz raingo honetan Eusko Alderdi Jeltzaleari buruz hitz egiteko asmoa nuen, baina Arrasateko gertakariaren ondoren emango diren zentsura mozioak eta gero, eskuindarrei buruz hitz egiteko gogoa kendu zait; eta, besterik gabe, sustraira doan esaldi bat esanez laburtuko dut dena: «Garrantzitsuena, negozioa da. Autodeterminazioa ondoren dator». Hau esan eta gero, gaurko gaian murgildu nahiko nuke (azken finean, EAJrekin zuzenean lotuta dago). Ene iritzi apalean, indarkeria gaizki dago. Denok ados egongo ginateke hau bezalako esaldi baten aurrean. Dudarik gabe. Hau esanda, funtsezko galdera bat egin nahiko nuke: nork ez luke egoera bortitz bat gauzatuko bere seme-alaba, emazte-senar, familiarteko, lagun eta abarren bizia arriskuan egongo balitz?
O
Zure bi urteko alaba zure aurrean gupidagabe hiltzen badute, eta ondoan armaren bat egonez gero, hiltzailea akabatuko duzu. Topikoa errealitate bihurtzen da, kasu konkretu honetan ere... Hortxe dago egungo ‘demokrazia’, ‘zuzenbidezko estatu’ edo nolanahi deitzen diogun gezurrezko asmakizun mediatiko honen arazoa: justoa ez dena, faltsua den heinean, indarkeria legitimatzen du. Benetako demokrazia batek ez luke inora ere indarkeriarako legitimazio hauek baimendu behar. Benetako zerbait izango balitz, hitzek, kontsentsuek, arrazoiek lekua izango lukete... Baina denok dakigunez, hau ez da horrela gertatzen. Uf! Zein artikulu serioa gelditu zaidan! Hurrengoan Enrique Mugica Herzog jaunari buruzko txiste batekin hasiko naiz...
hONa
Mikel Varela
09
o010-011_on
1/5/08
13:06
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Kantuz kantu nguru honetan kantatzea gustuko dugula oso argi dago. Eskualdeko herritarrak, geroz eta kopuru handiagoan gainera, hilero kaleetan zehar kantuz kantu dabiltzala aski jakina da. Eskualdeko kaleetan, bai, baina baita Suitzakoetan zehar ere. Izan ere, Pasaia Abesbatza Suitzako hiri ezberdinetan, Geneva eta Montreuxen esaterako, aritu baita bere artea zabaltzen. Hori gutxi balitz, San Pedroko Ondartxo Abesbatzak aurten bere 25. urteurrena betetzen du, eta urte osoan zehar kultur ekimen ezberdinen bitartez ospatuko dute. Apirilean, Donostiako Orfeoiak eman die hasiera ospakizunei, nola ez, haiek dakiten modurik egokienean: kantuz kantu.
I
Etika eta politika z dirudi oso bateragarriak direnik izenburuko bi termino horiek. Hala ere, azken astetan, zenbait alderdiko kideen ahotan biak elkar loturik azaldu dira; eta helburu jakin batekin: legez kanporatze prozesuan dagoen EAE-ANV alderdiak dituen kargu urrietatik kentzeko. Erlijio kristauak gauza andana erakutsi dizkigu, eta oso graziosoa iruditzen zait,
E
10
o010-011_on
1/5/08
13:07
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Sagardoz blai
Urteurren gehiago
skualdeko Sagardo Egunekin hasi gara jada. Errenteria-Oreretan XX. Sagardo Eguna ospatu zen apirilaren 26an. Eguraldia lagun, 50 sagardogileek plazaraturiko litroak eskasak izan ziren bildu zen jendetza asetzeko. Jai giroa ia egun eta gau osoan zehar luzatu, eta aste gorabeheratsua amaitzeko modu berezia izan zen. Hainbat orduz, behintzat, indarrez etxetik eramandako zenbait gaztek pasatutako amesgaiztoa ahazteko aukera izan zuten. Datorren urterako, XXI. Sagardo Egunerako, falta direnen hutsunea beteko denaren itxaropena irmoki mantentzen dugu.
pirilean, urteko gainontzeko hilabetetan bezala, urteurren ugari egon da (zorionak guztioi), baina oraingo honetan bi gazte ekimen ezberdin ekarri nahi ditut ONera. Bata, zoritxarrez, fisikoki duela bi urte amaitu zena, 13 urte betetzera iritsi ez zelarik; asmatuko zenuten moduan, Molinaoko Kampsaz ari naiz. Gaur egun, bere izpirituak bizirik darrai, eta maiz Ardi Gorrin gauzatzen bada ere, Kampsa gozatu eta sufritu dugunok, gure bihotzetako txokotxo batetan daukagu betirako. Bigarrena, Oiartzungo Kataxulo Gaztetxea da. Oso gaztea da oraindik, hiru urte bete berri ditu, eta askoz gehiago ditu betetzeke. Iragan apirilean, festa ederra ospatu behar zen; bertsolariak, bazkaria, kontzertu itzela‌eta haurrentzako txokolate-jatea eta jokoak, belaunaldi berriak ongi zaindu behar baitira. Hala ere, Espainiako auzitegien eraginez poliziak sortutako kalte eta txikizioak konpondu behar direla eta, urteurren ospakizuna atzeratu behar izan dute gazteek.
E
A
eskuak garbi ez dituzten askok zelan eman nahi dizkiguten hiritar xumeoi moral eta etika eskolak. Ebanjeliotan, ÂŤbekaturik gabe dagoenak jaurti dezala lehen harriaÂť esaten zen. Kuriosoa bere burua kristautzat duten politikariek, ustelkeria, jipoi, tortura, erailketa eta hainbatetan nahastuak izanik, besteei kontuak eskatzen hastea. 11
o012-015_on
2/5/08
16:13
PĂĄgina 1
nagusia JON MARTIN bertsolaria eta idazlea
“
Batzutan ipuinak trabeska datoz, eta ez da erraza erditzea� Testua: Ion Ansa Argazkiak: Lander Garro
rot asun pusk ak ipuin bihurtut a. Zentzuz et a zentzuekin irakurtzekoak. Gozatzeko, nahi bada; hausnartzeko, nahiago bada. Hori da Jon Martinek (Oiartzun, 1981) Ero ipuin bilduman proposatzen diguna. Proposamenari baiezkoa emateak, baina, irakurlearen bizitza arriskuan jar dezake. Edo zalantzan, nahiago bada. Elkarrizketa honetan, egileak ipuinak hausnarketa puska bihurtu ditu, eta guk gauza bera egin dezagun iradoki.
E
Nola sortzen dituzu ipuinak? Orri zuritik abiatzen zara? Lehenago zenituen ideiak ordenatzen dituzu? Ordenadorean jartzen zarenerako garbi daukazu zer idatziko duzun?
Ez daukat idazteko era bakar bat. Lehen, beti bultzadaren batengatik idazten nuen. Bat-batean sentitzen nuen ipuina bazetorrela eta ordenadore aurrean jartzen nintzen. Normalean kolpetik irteten zue ipuinak. Orain gehiago saiatzen naiz interesatzen zaizkidan gaiei buruzko gauzak irakurtzen, eta badirudi gero ordenadorean jartzeko orduan gauzak errazten dituela horrek. 19 ipuin daude liburuan. Zeinekin geratu zara gusturago? 12
Ez da erraza esatea zeinekin geratu naizen gusturago. Ipuin batzuk, Elurra adibidez, gustatzen zaizkit, ondo idatzita geratu direlako. Beste ipuin batzuk gustatzen zaizkit ipuinaren mezuagatik; duen guztia utzi eta mendira bizitzera joaten denarena bezala. Hala ere, orain arte liburua irakurri dutenak ez dira ados jarri ipuinik onena haut atzerako orduan. Agian Tribiala izan da gehien gustatu dena, baina oro har bakoitzari bat gustatu zaio bereziki. Zeinek eragin dizu buruhauste gehien?
Buruhauste gehien eman dizkidaten ipuinak liburutik kanpo geratu dira, baina liburuan daudenen artean Burbuilak izan da buruhauste gehien eman didana. Banekien zer egin nahi nuen, banekien ipuin honetan Hegalak-en pertsonaia bera agertuko zela, pertsonaiak ezagutzen nituen, baina bukaera falta zitzaidan. Batzuetan ipuinak trabeska datoz, eta ez da erraza erditzea. Indian izan zara denboraldi batez. Zein mailatarainoko garrantzia izan du Indiak liburu honetan iradokitzen dituzun hausnarketetan?
Mundua ikusteko era zabaldu zait. Harritzeko gaitasuna berritu
o012-015_on
2/5/08
16:13
Pรกgina 2
literaturanagusia
13
o012-015_on
2/5/08
16:13
Página 3
literaturanagusia tuzke guztiak zuretzako izango lirake», esan zuen Bilintxek. Ez al litzateke hobe mila bihotz mila bihotzi eskaintzea, bakar bati baino? Eroetxeak aipatzen dituzu ‘Migel’ eta ‘Ulertu’-n. Ulertzen al ditugu horrelakoetan daudenak? Zer da horiek ulertzea?
Psikiatrikoetan denetarik dago. Bere jokaera arraro edo biolentoagatik gizartean enkajatzen ez duen jendea, eritasun tenporal bat gainditzeko laguntza behar duen jendea, eta oso jende normala ere bai. Jende asko harritu egingo litzateke jakinda zenbat pertsona egon den psikiatriko batean bere bizitzaren zatiren batean...
zait eta edertasunaren bilaketan jarduteko oraindik gogo gehiago sartu zait. Garrantzia handia du Indiak liburuan. Ez da agertzen. Ipuin batean baino ez da nabaria hemengo espiritualitatea, baina, hala ere, iruditzen zait hor dagoela. Idazterakoan hala izan da. Ez dakit irakurlearentzako ere hala izango den. Oso oroitzapen ona dut. Egun osoa pasatzen genuen kalean, borrokan, gatazkan, ikasten... Garai hartan skate garaia zen, eta hantxe ibiltzen ginen denak, skate-an, mozorrotuta, bizitzaren hastapen hartan! Inpresioa dut liburuko ipuinak behin baino gehiagotan irakurtzekoak direla. Bigarren zentzuak zentzu handia duela, alegia...
Baliteke. Ez dut asko jokatu bigarren zentzuekin; alegia, ez da gertatuko esaldi batzuek lehen irakurraldian esanahi bat izatea eta hurrengoan beste bat oso ezberdina. Hala ere, ados nago behin baino gehiagotan irakur daitekeen liburua dela es atearekin. Lehen irakurraldian, besterik gabe, ipuinez goza liteke; eta bigarrenean, gure gizartearen erra14
diografia bat den heinean, irakur liteke. Psikologiako doktoradutza egiten hasi zinenean ekin zenion erotasunaren inguruan sakontzeari. Liburua da bide horretan egin duzunaren lagin bat.
Lehendik nituen galdera eta intuizio batzuren inguruan gogoeta egiteko balio izan dit liburua idazteko hartu dudan denborak. Txarrena da galdera et a intuizio gehiago ditudala orain... Adibidez...
Gaur egun guztiari izena jartzeko beharra sentitzen dugu. Sindrome bakoitzak izen bat du, eta sintoma batzuk, eta sendatzeko modu bat. Baina buruaz ari garenean, beti salbuespenez beteta daude diagnosiak. Gizakiak bere animaliatasuna gorroto du, baina espezie bezala milioika urtetan barneratutakoak eragina du egungo izaki berri honetan. Animalia guztiei bezala, janaria biltzea eta bere genean hurrengo belaunaldira pasatzea da barruak eskatzen diguna. Gure gizartean nahiko erraza da hori. Ez dugu egunero geure bizirau-
penaz arduratu beharrik, eta horrek energia asko aurrezten digu; baina energia hori arazoak sortzen erabiltzen dugu. Bigarren mailako arazoak dira, biziraupenarekin zerikusirik ez dutenak, baina norberari sortzen zaizkion unean munduko gauzarik garrantzitsuenak ematen dute. Gainera, gure gizartea absurduki exijentea da. Gazte izateko eskatzen digu, eder izateko, dirudun, aisia nola aprobetxatu jakiteko... eta gizartearen gehiengoak ezin ditu bete baldintza hauek. «Besteekin garenaz maitemintzen gara». Pentsatzen al dugu besteak gurekin direnaz?
Pentsa dezakegu, baina ahaztu egiten zaigu askotan. Bikotean bizitzea da normalena gizarte honetan eta buruhauste asko dakartza horrek. ‘Elurra’: Petrov ala Baldwin. Norengandik sentitzen zara gertuen?
Petrovengandik, nik uste. ‘Tribiala’: «Bihotz baten lekuan mila banituzke» bota zuen Bilintxek. Olagarroek bihotz adina tentakulu dituzte...
«Bihotz baten lekuan mila bani-
‘Tantak’: «Mina naturalago biziko bagenu kapaz ginateke estimulu askoren aurrean minik ez sentitzeko». Mina jasan eta eragin daiteke. ‘Eza’ ipuinan, esaterako, minak beste dimentsio bat hartzen du. Zer dela-eta minaren inguruko hausnarketa hori?
Ukimena maisu bat da. Erakusten digu zer den ukitzeko beroegia, zer den pozoitsua, arantzatsua... eta horrelako gauzak oso azkar ikasten ditugu. Gaixo edo zauriturik gaudela jakitea oso garrantzitsua da bizirauteko eta mina beharrezko zaigu horretarako. Zorionez, ukimenak badu bere alde goxoa ere, oso beharrezkoa dena geure buru osasunerako ere. Noiz besarkatu zintuzten azkeneko aldiz? Mina kontrolatzen ikas liteke, mina behatzen ere bai. Eta mina eta plazerraren arteko muga hain da estua... intentsitate bereko hozka bat testuinguru ezberdinetan mina edo plazerra izan liteke. Buruaren irakurketa da garrantzitsua. Oso ohikoa da bere buruari min ematen dion jendea topatzea eta horren inguruko ipuin bat hasi ondoren ezagutu nuen Indian halako pertsona bat. Besoko orbaina erakutsi zidan, bere buruari egina. Bere mutila ulertzeko egin
o012-015_on
2/5/08
16:14
Página 4
literaturanagusia omen zuen, etengabe ebakitzen zuen bere burua, behin baino gehiagotan ebaki zituen besoko zainak. ‘Burbuilak’, ‘Hegalak’, ‘Sareak’. Hirurak dira ezberdinak, baina badute zerbait komunean: hiruretan desioa eta maitemina modu oniriko eta ia platoniko batean gertatzen dira. Gai hau horrela bizi duzunaren seinale?
Burbuilak eta Hegalak ipuinetan protagonista bat bera da; beraz, normala da desioa bizitzeko modu bat izatea. Kasu honetan, Peter Pan sindromea du protagonistak. Haur izateari inoiz ez dio utzi nahi, eta ez ditu heldu bezala dituen ardurak onartu nahi. Wendy ere agertzen da, bere emaztea, bere jokaera gainditzeko-edo bere jokoan sartzen dena. Sareak ipuina, berriz, teknologien arriskuez mintzatzen da, batetik. Hasieran araknofobiari buruzko ipuina egin nahi nuen, eta, azkenean, protagonista armiarma bihurtu zitzaidan. Egia da hiru ipuinetako protagonistak ehiztariak direla oso. ‘Geldi’: Egungo gizartearen martxari kritika? ‘Geldi’ daudenak lurperatzen ditugu?
Bai. Geldi dagoena hilda dago. Mugitzeko gai ez den agurea, hobe lurpean. Hori da gizarteak dioena. Laster itzaletan etzanda egotearen plazerra ahaztu egingo zaigu. Ipuin honetan, gure gizarteko negoziogizon bat estresa ahazteko joan da Amazoniara. Han, ordea, galdu egin da eta tribu batera eramango dute. Tribu hori ez da Amazoniako tribu bat, gure gizartea izaten jarraitzen du. Nik dakidala, zu zara liburu amaieran irakurlea akabatzen duen lehen idazlea. Jende asko hiltzea espero duzu?
Ondo legoke, bai. Ikusten dut azken ipuina irakurtzeko bezain inkontzientea izan zarela. Lastima da, tipo ona zinen... Zuek ez zaitezte hain burugabeak izan, eta ez irakurri azken ipuina.
“
Lehen beti bultzadaren batengatik idazten nuen; normalean, kolpetik irteten zuen ipuinak”
“
Jende asko harrituko litzateke jakinda zenbat pertsona egon den psikiatriko batean une batean”
“
Garrantzia handia du Indiak liburuan. Ez da agertzen, baina, hala ere, hor dagoela iruditzen zait” 15
o016-019_on
5/5/08
11:04
Pรกgina 1
nagusiaggizartea
Juan Carlos Alonso psikologoak eta haren lankide batek gidatzen dituzte Guraso Eskolak herriko ikastetxe desberdinetan. Alonso, adibidez, Orereta Ikastolako Guraso Eskoletaz arduratzen da.
AITA-AMA
izatea ez delako erraza Errenteria-Oreretako ikastetxeetan Guraso Eskolak izeneko saioak sortu ziren orain dela 17 urte, seme-alabak nola hezi laguntzeko gurasoei. Testuak: Nahiara Gago Argazkiak: Larraitz Lasa 16
o016-019_on
5/5/08
11:04
Página 2
gizarteanagusia
er egin zure haurrak ez duenean platerean jarritakoa jan nahi? Zer esan etxeko lanak egin nahi ez dituenean? Nola adierazi zure umeari ezin duela beti eduki nahi duena? Zein da etorkizuneko arazoak saihesteko egin behar dena? Hainbat eta hainbat galdera sortu dakizkieke guraso gehienei, baina hauen erantzuna topatzea ez da erraza. Horretarako sortu ziren Guraso Eskolak, eta martxan jarraitzen dute, hainbat eta hainbat gurasoei haien deabrutxoak nola hezi erakutsi nahian. Errenteria-Oreretako Guraso Eskolek 17 urte dituzte, eta bertako udalak bultzatutako ekimen baten ondorioz sortu ziren. Juan Carlos Alonso psikologoak eta haren lankide batek gidatzen dituzte Guraso Eskolak herriko ikastetxe desberdinetan. Alonso, esaterako, Orereta Ikastolako Guraso Eskolez arduratzen da. Guraso Eskolak aurrera eramateko, saio desberdinak egiten ditu psikologoak ikastola honet an: haur hezkuntzako umeen gurasoekin talde bat, eta lehen hezkuntzako gurasoekin beste bat. Juan Carlos Alonsok berak hezitzailearen papera hartzen du saiootan: umeen garapen psikoproduktiboan zein arazo egon daitezkeen antzematen saiatzen
Z
da, heziketan pauso garrantzitsuenak direnak azaldu, aholkuak eman, heziketarako tresna baliagarriak ezagutarazi... Baina, batik bat, gurasoek gogoeta egitea da Alonsoren helburua. Gurasoei, gogoeten bitartez, haien egoera modu objektibo batean ikusteko gaitasuna eskaini, honela, haien etxeko egoeraren analisi zehatzago bat egin daitekeelako. Hala, arazoa errazago antzeman ahal da eta soluzioa eraginkorragoa izango da.
ESKOLEN DINAMIKA. Guraso Eskolak deitu arren, gehienbat amaren parte-hartzea gailentzen da saioetan. Oso aita gutxi joaten dira eskoletara, eta oso motibazio gutxi omen dute, hainbat arrazoirengatik; nagusiena, hezkuntza heziketa orokorraren ardura, lehen eta orain, emakumeena delako. «Gizartea aldatu dela dirudien arren, zoritxarrez, oraindik urruti gaude», dio Juan Carlos Alonsok. «Emakumea heziketaren zutabea da oraindik ere». Aitaren aldetik «pasibitatea» omen da nagusi. Gertaera hauek umearengan eragina izan dezakete. Horregatik, «bien arteko adostasuna da giltza», Alonsoren esanetan, «umea konturatzen baita jokabide horietaz». «Adostasuna oso garrantzitsua da ume bat hezitzeko garaian; gurasoak beti
Eskoletan landutako gaiak Guraso Eskoletan jorratzen diren gaiak umeen adinaren arabera erabakitzen dira. 2-3 urteko umeen gurasoek, adibidez, honako gai hauek jorratzen dituzte: oinarrizko heziketa, ordutegia, elikadura, loa, arauak, mugak, sariak, afektibitatea, maitasuna, lotura edota baloreak, besteak beste. 4-5 urte bitarteko gurasoek, ordea, gai hauek aztertzen dituzte: haserrealdiak, beldurrak, heziketa emozionala, irakurzaletasuna, autoritatea, eta fustrazioaren beharra, oso garrantzitsua dena; «ez» esaten jakitearen garrantzia, alegia. Lehen hezkuntzari dagokionez, programa hiru urtean behin aldatu behar izaten du Juan Carlos Alonso psikologoak, hainbat eta hainbat gurasok urtero errepikatzen dutelako Guraso Eskoletan. Hala, ikasturte honetan gai hauek lantzen ari dira Orereta Ikastolako saioetan: arauen garrantzia, elkarbizitzaren oinarriak, motibazioa, autoestimua, komunikabideen eragina, gizarte kontsumistaren eragina, irudiaren gizartearen eragina eta komunikazioa. egon behar dira ados. Izan ere, batak umeari gauza bat egiteko esaten badio, eta ez egiteko besteak, umea galdu egiten da eta, era berean, ezarritako arauak erori egiten dira», zehaztu du. Hilabetean behin izaten dira Guraso Eskolak, eta saioei hasiera emateko hitzaldi zabalak eta teoria azaltzea beharrezkoa deritzo Alonsok. Horregatik, gai bakoitzaren sarrera egiten du, beharrezko kontzeptuak azalduz. Ondoren, gurasoen arteko partaidetza bultzatzen du, «modu honetara, gurasoak konturatzen baitira, finean, haiek dituzten arazoak ere beste gurasoek dituztela. Gero eta parte-hartze handiagoa, orduan eta lasaitasun handiagoa
hartzen dute gurasoek, eta, horrela, gogoeta egiten dute norberaren inguruan».
GURASOAK, OSO POZIK. Orokorrean, saioetan parte hartzen duten gurasoak oso pozik gelditzen dira lortutako emaitzekin, Guraso Eskoletan argibide baliagarriak eskaintzen direla iritzi diotelako; nahiz eta, batzutan, ikasitakoa praktikan jartzea konplexua izan, «kontuan hartu behar delako gurasoak gizakiak direla eta, aldarte edo egunaren arabera, modu desegokian jokatzen dutela, nahi gabe bada ere», adierazi du Juan Carlos Alonsok. Guraso Eskoletan parte hartu ahal izateko, herriko hezkuntza 17
o016-019_on
5/5/08
11:05
Página 3
gizarteanagusia zentroek gutunak bidaltzen dizkiete gurasoei, eta haiek partehartzea berresteko izena eman behar dute gutun horren bitartez. Hala ere, Alonso psikologoak arazo bat ikusten du prozedura honetan. Izan ere, «parte hartzen duten guraso gehienak motibatuak daude, gogoa dute, eta ikasitakoa praktikan jartzen dute. Baina umeekin arazoak dituzten guraso askok ez dute parte hartzen Guraso Eskoletan, eta hau ere erronka handi bat da». Horrekin batera, irakasleen papera bultzatzea ezinbestekoa litzatekeela dio, «haiek oso ondo ezagutzen baitituzte umeak. Garrantzitsua litzateke gurasoekin hitz egitea, Guraso Eskolak aholkatzeko».
UMEEN PREMIAK. Umeen premiez hitz egitea korapilatsua izan daiteke, 2 urteko ume baten premiak ez baitira izango 16 urteko nerabe baten premiak. Hala ere, badira premia iraunkor batzuk. Esaterako, muga batzuk behar dituzte haurrek: «Jakin behar dute, eskua emanez gero, ezin dutela beso guztia hartu, esan ohi den bezala». Halaber, baloreak transmititu behar zaizkie txikiei. «Balore hauek ezinbestekoak izango dira heziketan, eta umea heldua egiten den heinean, balore horiek bere heziketan erabilgarriak izango dira». Gurasoen onespena eta afektibitatea ere ezinbestekoak dira. «Umeak maitasuna behar du, goxotasuna, maitatua sentitu behar da, eta maitatzen ikasi ere bai». Baina premiarik handiena eta garratzitsuena denbora da. «Gurasoek ez diete haien umeei behar adina denbora eskaintzen. Jaki-
HELBURUA Guraso Eskoletako saioetara doazenek adi-adi entzuten eta jarraitzen dituzte Alonso psikologoaren gomendioak eta irizpideak. 18
Guraso Eskolen bitartez, Juan Carlos Alonso psikologoaren helburua da gurasoek gogoeta egitea
na, ez da nahi ez dutelako; baina gaur egun oso zaila egiten zaie gurasoei umeek behar duten arreta eskaintzea, lanaren ondorioz, batez ere», azpimarratu du Alonsok. Horren ordez, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo egiten diren ekintzatan pasatzen dute denbora gehien umeek. «Baina, hala ere, umeek haien gurasoen denboraren beharra dute aldeko heziketa bat jasotzeko, jolasteko, konfiantzazko giro bat sortzeko, etxeko lanak egiten laguntzeko; eta garrantzitsuena, familia giro egonkor bat sortzeko».
GAUR EGUNGO NERABEAK. Nerabezaroa oso garai gatazkatsua izan ohi da, eta izango da. Nerabeek askatasuna nahi dute, eta gurasoek ez diete eskatutako askatasuna eman nahi. Hau arazo bat dela dio Juan Carlos Alonsok, «kontuan hartuz nerabezaroan askatasuna eman behar zaiela nerabeei». Baina gaur egungo nerabeek heldutasun maila txikia dute, gauzak oso erraz lortzen dituzte eta, gainera, gizarte kontsumista batean murgildurik dutena baino gehiago nahi dute, eta hura lortzeko ez dute esfortzurik egiten. Horri, hainbat aldetako goiztiartasuna gehitu behar zaio: goiztiartasuna drogen inguruan, sexualitatearen inguruan edota janzkerari dagokionez. «Balore falta izugarria sumatzen da, hau haurtzarotik transmititu behar denean; eta, honekin batera, frustazio falta, ‘ez’ bat inolaz ere ez onartzea». Hori bai, umea haurtzarotik hezitzen hasiz gero, arauak, mugak eta baloreak erakusten bazaizkio, adinez heldua
ARDURA
Oso aita gutxi doaz saioetara; nagusiki, emakumeena izaten jarraitzen duelako hezkuntzaren ardurak
o016-019_on
5/5/08
11:05
Página 4
gizarteanagusia
‘Super Nanny’ Gaur egun, haurrak hezitzeko, nerabeak bideratzeko edota ekonomia arazoak gainditzeko argibideak eskaintzen dizkigu telebistak. Juan Carlos Alonsoren ustez, «egoera ideal» bat errepresentatzen duela dio. «Adibidez, psikologo bat etxean 24 orduz edukitzea, pausoz pauso eginbeharrekoak azaltzea eta akatsak zuzentzea oso ona izan daiteke familia batentzat, baina hori bizitza errealean egitea ezinezkoa da». Super Nanny saioak, esaterako, molde hau darabil, eta arrakasta handia lortu du. Izan ere, jende askok jarraitzen ditu telebista saio hauek: gurasoek jakin-min izugarria dutelako, telebistan agertzen diren antzerako arazoak sufritu eta telebistan arazo hauek nola zuzentzen diren ikusten dutelako... baina idealegiak dira; telebistan saltzeko saioak, hain zuzen. Dena den, Alonso oso ados dago Super Nanny-k egiten dituen hainbat ekintzarekin; hala nola, arauak idaztea eta etxean zintzilikatuak edukitzea etxeko partaide guztiek ez ahazteko… Berak ere antzeko ekintzak egiten ditu guraso eskolan, «baina ni ezin naiz egon 24 orduz guraso eskoletara doan pertsonen etxeetan, gurasoek gaizki egiten dutena eta ondo egiten dutena azaltzera». egiten den bitarteko zubia errazagoa izan daiteke. Guraso izatea, beraz, ez da erraza izaten. Horregatik, Juan Carlos Alonsoren iritziz, «guraso izateko prestakuntza haurdunaldia baina lehenago hasi behar da». Hemen omen dator lehen pausoa: «Norbait guraso izango dela pentsatzea eta honi dagozkion aldaketez eta ardura guztiez
jabetzea». Izan ere, nerabe konplexu ugari dagoen bezala, badira arazo asko dituzten gurasoak ere, are konplexuagoak, et a hauek dira benetan laguntza behar dutenak. Hortaz, argi eta garbi geratzen da gizakia ez dela perfektua eta hainbat arazo dituela bere semealabak hezitzeko. Honek ez du esan nahi guraso txarrak daude-
la, edota seme-alaba txarrak, gurasoen eta umeen arteko harremana konplexua dela baizik, eta zaindu beharrekoa ere bai. Gurasoek umeentzako onena nahi baitute, baina baliteke batzuetan ez jakitea non dagoen muga, edota muga gehiegi jartzea. Alonsoren arabera, oso garrantzitsua da jakitea noiz zigortu behar den umea eta noiz ez, «ez baita gomenda-
garria beharrrezkoa ez denean ume bat gehiegi zigortzea». Guraso Eskoletan ikasitakoa martxan jartzeko garaia iritsi da. Ez da erraza izango, gauza asko hartu behar direlako kontuan. Baina, gutxienez, saioetako argibideak jarraituz eta umea maitasun eta goxotasun giro batean heziz errazagoa izan daiteke guraso izatea gaur egun. 19
o020-023_on
6/5/08
10:12
Pรกgina 1
nagusiassukaldaritza
AMAK
erakutsitakoa oinarri Euskal Sukalde Berriko sukaldarietako bat da Hilario Arbelaitz. Zuberoa jatetxea du Oiartzunen, eta, bertatik, bere amarekin ikasitakoa zabaldu du mundu guztira Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Larraitz Lasa 20
o020-023_on
1/5/08
17:10
Página 2
sukaldaritzanagusia alabeharrez hasi zen Hilario Arbelaitz (Oiartzun, 1951) sukaldatzen. Halabeharrari eskertu beharko diote askok, beraz, Arbelaitzen platerak probatzeko aukera eduki izana. 37 urte pasatu dira orduz geroztik. Egun, etxeko gizona da. Emaztea miresten du, Unai eta Mikel semeekin gozatzen du, pelotan jokatzen du tarteka, bizikletan ibili. Hori guztia familia eta baserri giroan. Hauxe da bere platerei ematen saiatzen den zaporea. Zazpi anai-arrebako familian, denak ikasleak ziren. Hilario Arbelaitzek seminarioan ikasi zuen. Ondoren, bi urtez batxilergoa egin zuen Donostian. Jarraian, Filosofia ikasten hasi zen. Hasi bezain laster, ordea, aita hil zitzaien. Arreba zaharrago bat izan arren, anai zaharrena bera izanik, ikasketak utzi eta amaren ondoan hasi zen lanean. Amarekin eskuz esku, Zuberoa jatetxean. Ama izan zen Hilario Arbelaitz sukaldariaren irakasle. Lehenengo eskola. Atzetik berarekin hasi ziren Eusebio eta Joxe Mari anaiak ere. Zuberoa jatetxea Oiartzungo Iturriotz auzoko Garbuno baserrian dago. 600 bat urte dituen baserria da, Oiartzungo etxerik zaharrenetakoa. Garbuno. Izena oraindik ere atarian jarrita dago. Zuberoa bezala. Amak sukaldatzen zuen garaiko marketin estrategia izango zen agian. Baina Arbelaiztarrek ez dute aldaketarik egin: «Ez dakit zergatik jarri zioten Zuberoa izena jatetxeari, kanta polita irudituko zitzaien ama eta osaba-izebei; gure herriko izena da, gainera. Egun agian ez genioke izen bera jarriko, baina ez dugu inoiz aldatu nahi izan».
70 bat lagun sartzen dira Zuberoan, eta hiru jantoki ditu. Handienean, garai bateko ukuilua, 45 lagun sartzen dira. Bi gela txiki ere baditu, 10 eta 15 lagunentzako. Aste Santua eta gero, terraza ere zabaltzen dute, lehen oilotegia zena.
H
E US KAL SU KALD E B ERRIA. Arbelaitz sukaldean hasi
eta laster sortu zen Euskal Sukalde Berria izeneko taldea, batez ere Juan Mari Arzak eta Pedro Subijanaren inguruan. Garai hartan, Frantziatik ere indar handia zekarren sukaldea zabaltzen ari zen, eta hango sukaldari Paul Bo-
cuse edo Micher Guerard jarraitu zituen Arbelaitzek. Aldizkariak erosi, irakurri, begiratu… berrikuntzak ikasten hasi zen. Gainera, orain 20 bat urte, aukera izan zuen Ipar Euskal Herriko Ainhoa herri txikiko Iturria jatetxera joateko. Han ezagutu zituen Maurice Izabal eta haren familia. Ez zuen denbora asko pasatu, bi edo hiru aste, baina begiak ireki zizkiotela dio oiartzuarrak, eta beste sukalde bat egin zitekeela ikusi. Handik indarberrituta eta ideia berriekin etorri, eta lehengo sukalde zahar hura berritzen hasi zen. Baina, beti ere, lehengo sukaldea oinarri.
Egun eztabaida dago sukaldearen munduan. Jakien konbinazio gehienak asmatuta daude, inspirazioa lortzea zaila da, berritzea ere bai. Sukalde kimikoa deituko genukeena sartzen da jokoan. Eztabaida nagusia: sukalde artesanala edo betikoa, laborategikoaren edo kimikoaren kontra. Arbelaitz, argi eta garbi, lehenengoaren aldekoa da: «Nik beti defendatu izan dut buruarekin, eskuekin eta gustuarekin egiten den sukaldea, artesanala, eta gure sukaldea ere halakoa da». Jateko gauzekin ere horrela behar du, Arbelaitzen ustez. Produktu ona, eta ondo erabili; ahal
den gehiena eman dezala, baina jaten ari denak jakin dezan zer jaten ari den benetan. Zer ote den pentsatu gabe.
DENETIK SUKALDATU, DEN ETI K JAN. Arbelaitzek argi dauka jateko zer ematen duen Zuberoan. Erostera bera joaten da maiz. Espezialitate bakarra aipatzeko ez da gai, ordea: «Ezin dut gauza bakarra esan. Badaude zenbait platera ezagun egin direnak eta Zuberoa ezagutarazi dutenak, baina ez zait asko gustatzen plater bakarra aipatzea». Badu bat kuttuna, ordea. «Nik beti aipatzen dut amarekin ikasi 21
o020-023_on
1/5/08
17:10
Página 3
sukaldaritzanagusia
nuena: mutturrak. Hauxe izan zen nire lehenengo platera. Horregatik, bihotzez eta bera gogoratuz egindakoA da gaur egun. Mutturrak beti daude jatetxeko kartan». Beste batzuk ere aipatzen ausartu da Arbelaitz: «Ahatearen gibelarekin egindako foie garbantzuekin, txipiroi marmitakoa, ostrak gelatinarekin…». Hori bai, garai bateko sukaldea oinarri beti, eta berak bakarrik sukaldean sartu eta egiten ditu probak. Hauek dira euskal sukalde tradizionalaren bidetik etorri diren plater berrietako batzuk. Orain, udaberrian, esaterako, xixak eta ilarrak dira momentuko produktuak. Postreak ere bereziak egiten ditu. Badago bat berezia dena, sagardotegikoa irudi lezakeena daramatzan produktuengatik. Intxaurrak eta gaztainak ditu, baina modu berezian prestatuak: «Intxaur saltsa du, mamiarekin egindako izozkia, gazta krema eta sagarrarekin egindako purea». 22
Baina garrantzitsuena, garaian garaiko produktuekin lana egitea.
SALTS E N GAR RANTZ IA SUKALDATZEAN. Jaten sukaldatzen bezain ondo moldatzen ote den galderari azkar erantzuten dio Arbelaitzek: «Horrela gaude, kar, kar». Astegunean edozein etxetan jaten dena jaten duela dio. Tokatzen dena, alegia: bai barazkiak baI potajeak. Bere gustukoena saltsak dira, ordea. «Nik uste lehenago gure sukaldeak zerbait garrantzitsua bazuen, hori saltsak zirela; orain pixka bat galdu da hori, baina ezin dira ahaztu gure sukaldearentzako edo gure sukaldean garrantzitsuak izan diren gauzak». Saltsak egiteko denbora asko eta pazientzia handia behar direla dio sukaldari oiartzuarrak. Euskal Sukalde Berria sortu zenean, egon zen momentu bat gurina eta esne-gainarekin lan egiten hasi zirela, baina egindako akatsaz
garaiz ohartu ziren. Gaur egun alde batera utzi dituzte gurina eta esne-gaina saltsak egiteko, eta atzera itzuli dira. «Saltsa den gauza garrantzitsu hori ondo egina badago, nire ustez, meritu handia du horrek», nabarmendu du. Saltsa horiek dira, askotan, goizean goiz sukaldean sartzera behartzen dutenak. Bera egoten da beti Zuberoan. Beti. 09:30ean sartzen da sukaldean, langileak eurak etorri baino lehen, eta dena prestatzen hasten da. 10:00etan iristen dira langileak. 12:00ak aldera bazk altzen dute et a 13:30erako dena puntuan dute. 16:3 0ak aldera amaitzen da eguerdiko zerbitzua. Arratsaldean, 19:00ak aldera, berriro hasten dira lanean, bukatu arte.
LAN GOGOR RA BAI NA ESKERTUA. Sukaldean inspiratzen da Hilario Arbelaitz. «Tokirik onena da, sukaldean lan asko
egitea da onena: produktuak eta beharrezko gauzak aurrean baditugu, eta sua martxan, hor etortzen da inspirazioa». Ez dira gutxi atzera botatzen diren platerak; horregatik dio lana gogorra dela. Oso polita, baina oso gogorra. Ordu asko eskaini behar zaizkio, eta sukaldatzen dena mimatu. «Nik beti esaten dut tradiziozko suk aldea emakumeen, gure amen sukaldea izan dela; nik ikasi nuen hori zela bihotzezko sukaldea, bihotzez egiten zena». Pazientzia izatea eta barrutik ateratzea dira sekretuak, haren esanetan. Sukaldari batek ez badu sentimendurik, ez denborarik ez gustu onik, ezta pazientzia eta mimatzeko asmorik ere, jai dauka. Eta mimatzen dena eskertzen du jendeak. «Beharrezko denbora eta sentimentua eskaini ondoren, jendea gustura ateratzen bada eta eskertzen badizu, zentzu honetan, eskertzekoa da, eta eskertua ere, beraz».
o020-023_on
1/5/08
17:11
Página 4
sukaldaritzanagusia
“
Beti defendatu dut buruarekin, eskuekin eta gustuarekin egiten den sukaldea, artesanala” HILARIO ARBELAITZ sukaldaria
“
Segidarik ez badugu eta gazteek gogor heltzen ez badiote, egoera okertu egingo da”
Zuberoa jatetxea Oiartzungo Iturriotz auzoko Garbuno baserrian dago. 600 bat urte dituen baserria da, Oiartzungo etxerik zaharrenetakoa.
HILARIO ARBELAITZ sukaldaria
Horixe da Arbelaitzentzako saririk onena. Jendearen irribarrea, saririk onena. Irribarre hori Zuberoako atarian itxoiten du sukaldariak. Ez da inoiz jantokira joaten janaria nola zegoen galdetzera. Otorduak bukatu ondoren, atarian jartzen da zain. Bertan esango diote bezeroek zer iruditu zaien. ‘Gero arte!’ bat jasotzen badu, saria irabazi du. «Nik ez dut lana egiten saririk irabazteko, baina lana ondo egitearen emaitza badira, ongi etorriak!». Eta asko ditu izan. Sariak ez zaizkio sartuko laster etxean. Michelin Gidako bi izar ditu, Gourmetourren 10etik 9,5 puntu (ematen den puntuazio altuena) eta Campsa Gidan hiru gasolindegi. 1991. urtean Espainiako suk aldaririk onena izendatu zuten. 1993an, berriz, Euskadikoa. Ezinezkoa, ordea, jasotako izendapen guztiak gogoan izatea. Kofrade ere izendatu dute asko-
tan: gaztarena, babarrunarena, zainzuriena, sagardoarena… Gonbidatu duten tokian han izan da Hilario Arbelaitz. Gaur egun, ordea, nahiago etxea zaindu. Epaimahaikide izateko prest agertzen da, inguruko kongresuetara joateko baita ere, baina bidaiatzeari utzi dio. «Bestela, jakina da: burdingile zikoitzak, zotzezko kanibeta».
ETORKIZUNA. Etxekoa zaintzen ahazten ari ote zaien arduratuta dago Zuberoako sukaldaria. Euskal sukaldeak munduan garrantzia handia izan duela ziur dago. Zorionez, mundu guztira zabaldu dela. Baina ez bakarrik «sukaldari izarrengatik». Euskal Herrian denetik dagoelako dela uste du: sagardotegiak, erretegiak, elkarteak, tabernak pintxoekin… Eta garrantzitsuena: bakoitzak bere eremuan, baina denek, sukaldean egiten dutena mimatzen dutelako. «Ez gaituzte eza-
gutzen bakarrik izena duten sukaldari horiengatik». Baina urte batzura hori aldatuko ote den beldur da. Gaur egun ezagunak diren Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Karlos Arguiñano, Martin Berasategi edota Hilario Arbelaitz bera adinean gora omen doaz, eta atzetik gazteak datozen arren, egoerari eusteko adina ahalmen izango duten galdetzen dio oiartzuarrak bere buruari. «Orain arteko sukaldariok ona izan dugu elkarrekin oso ondo moldatu garela, eta euskal sukaldeagatik elkarrekin borrokatu dugula. Baina segidarik ez badugu eta gazteek gogor heltzen ez badiote, egoera okertuko da eta ez dira orain bezalako garai politak izango». Egungo argia iluntzen ari den beste faktore bat ekonomia da. Hainbeste entzuten den krisia toki guztira iristen ari da. «Nabaritzen da, bai. Duela urte batzuk enpresetako bazkari asko izaten ge-
nituen gure etxeetan; baina orain, oso konpromiso garrantzitsuak ez badira, ez dira etortzen». Zuberoa jatetxea bezala, hirietatik kanpo dauden jatetxeentzako egoera are zailagoa da. Hiriko jatetxeak beti du jendea ondotik pasatzeko eta barrura sartzeko aukera. Baina hirien kanpoaldeko jatetxeek jendea erakarri behar dute. Gogor egin behar dute lan. «Ekonomia ez badago ondo, guk eskaintzen duguna hobetzen saiatu beharko dugu, gorabeherak ikusi eta arriskuak hartu». Izan ere, kontuan hartu beharrekoa da jatetxe bat ere enpresa bat dela. Bertako langileek ere badute haien soldata irabazteko beharra. Halabeharrak egin zuen Hilario Arbelaitz sukaldari. Halabeharrak ez, baina ospakizunak jendea bere etxera eramatea nahi du orain. Janaria pazientziaz mimatuko du, eta zain geratuko da atarian, jankideen irribarreak jasotzeko esperantzaz. 23
o024-025_on
15/4/08
12:49
Pรกgina 1
naturakklik
ezkutuko Oskar Zapirain Datuak. 1969-05-08. Oiartzun. Ibilbidea Argazkilari ezaguna
da Zapirain Oiartzunen. Kartelak, egutegiak eta beste hamaika zera egin ditu; baina, batez ere, bidai argazkiak egin izanagatik da ezagun: sarritan egin izan ditu argazkiokin erakusketa ederrak.
24
MUNDUA Hiriko bizitza egiten dugu gero eta gehiago, naturaz gero eta urrutiago; inguru hartan txango txiki bat nahikoa da, ordea, bertako edertasunaz ohartzeko
o024-025_on
15/4/08
12:50
Pรกgina 2
kliknatura
25
o026-027_on
naturakklik
26
15/4/08
13:06
Pรกgina 1
o026-027_on
15/4/08
13:07
Pรกgina 2
kliknatura
27
o028-029_on
1/5/08
12:41
PĂĄgina 1
euskara rtero bezala, errenta aitorpena egiteko kanpaina martxan da. Apirilean hasi zen, eta ekainera arte luzatuko da. Hain zuzen, herrietako hainbat euskara elkartetatik eta Foru Ogasunetik bertatik ahalegina egiten ari dira, aspalditik, herritarrek errenta aitorpena euskaraz aurkez dezaten. Hori da, esaterako, Oiartzungo Udalaren eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen kasua. Aurten ere, bi eragileok oiartzuarrak animatu dituzte errenta aitorpena euskaraz egitea. Euskara Merkataritzara egitasmoaren baitan martxan jarritako kanpaina da, eta laugarren urtea du. ÂŤHau pauso bat daÂť, deitzaileen esanetan.
U
errenta aitorpena
EUSKARAZ Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, euskaraz egiteko gonbitea egin dute. Posible ez ezik, eskubidea ere badelako Testua eta argazkia: Iban Iza 28
PAUSOAK. Izan ere, pauso xume batzuk nahikoa dira arlo honetan ere euskara normalizatzen joateko. Urrats xumeak, baina eraginkorrak. Adibidez, herritarrek errenta aitorpena euskaraz aurkeztea aukera dagoen guztietan: errenta bulegoan, aurrezki kutxan edo banketxean, Internetez edota aholkularitza bulegoan. Errenta bulegoetako langileei beti euskaraz zuzentzea izan daiteke beste urratsetako bat. Halaber, Ogasunak etxera bidalitako eskuorria ere euskaraz izatea eska daiteke. Eta, aitorpena aurkeztutakoan, herritarrek langileei adieraztea aurrerantzean Ogasunarekiko harremanak euskaraz nahi dituztela. Gainera, herritarrei horrela galdetuko zaie bukaeran. Eta, noski, inguruko euskaldunei errenta aitorpena euskaraz aurkeztera animatzea ez dago soberan: senideak, lagunak, lankideak, ezagunak... Urtez urte, euskaraz egindako aitorpenen kopuruak gora egin du, bai. B aina t ant a gehiago behar dira, itsasoa osatzeko.
o028-029_on
1/5/08
12:41
Pรกgina 2
albisteakeuskara
Datuak Euskara hutsezko eskaerak, gora Errenta aitorpena dela eta, Ogasunarekiko harremanak euskara hutsean izatea eskatu duten herritarren kopuruak gora egin du azken urteotan. Hona hemen datuok eskualdeko lau udalerrietan Errenteria-Orereta. 2003ko errenta aitorpenean, 278 herritarrek eskatu zuten harremanak eusk ara hutsean izatea. 200 4koan, 3 8 0 lagunek. 2005ekoan, 562k. Lezo. 2003an, 99 lagunek eskatu zuten harremanak euskara hutsean izatea. 2004koan, 133 herritarrek. 2005ekoan, 196k. Oiartzun. 2003ko errenta aitorpenean, 253 lagunek eskatu zuten harremanak euskara hutsean izatea. 2004koan, 297 herritarrek. 2005ekoan, 825 lagunek. Pasaia. 2003an, 111 lagunek eskatu zuten harremanak euskara hutsean izatea. 2004koan, 162 herritarrek. 2005ekoan, 221 biztanlek.
Euskararen gorabeherak GORA. Elizalde hotela Oiartzunen. Hotel berria eraiki dute Oiartzunen, erdigunean bertan, laster zabaltzekoa. Herriko EHEk eta Euskara Zerbitzuak hoteleko nagusiarekin izandako harremanen ondorioz, sarrerako errotulua aldatu eta euskaratu dute. Goiko errotuluak berdin jarraitzen du, baina iluntzean behekoak bakarrik argiztatzen du. Dena den, goiko errotulua ere euskaratzea urrats estimagarria litzateke.
BEHERA. Haurrentzat kartela, gaztelera hutsean Lezoko Dia supermerkatuaren parean jolas parke txiki bat dago. Prohibido jugar al futbol contra la pared jartzen du kartelean. Oharra gaztelera hutsean dago, eta euskarak ere izan beharko luke lekua herriko kaleetan zehar. Kaleetako hormek euskaraz hitz egin nahi dute, eta horretarako aukera eman behar zaie. Kaleetako hormen hizkuntz eskubideak bermatu behar dira, baita herritarrenak ere.
Hiztegia Errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko, hona hemen oinarrizko hiztegi laburtu bat. Aitorpen-likidazioa. Declaraciรณn-liquidaciรณn. Aitortzailea. Declarante. Aldi baterako ezintasuna. Incapacidad temporal. Erretiro plana. Plan de jubilaciรณn. Etekin garbia. Rendimiento neto. Etekin gordina. Rendimiento bruto. Itzultzekoa. A devolver. Kenkaria. Deducciรณn. Ordainketa zatikatua. Pago fraccionado.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030_on
2/5/08
18:46
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
GOIERRIKO HERRIAK
30
Zeharka
Goitik behera
1.(Herria). Ezer. 2. Egia ez dena. Ald. jardun. Musika nota. 3. Mendizerra euskalduna. Ald. kostu. 4. Kasik. Errezoen latinezko bukaera. Ald Bizkaiko herria. 5. Taupadaren erdia. Larru. Su. 6. Senide. Bokalea. Ald adore. 7. Portasioa. Sindikatu euskalduna. Azkar. 8. Bizkaieraz, bezala. Uretan ibiltzen dena. 9. Ald pazientzia haundiko gizon famatua. 10.(Herria). Astoari geratzeko. 11.Sugeraren antzeko arrastakari arrunta. Aldizkari hau. Potasioa. 12.Iodoa. Erregela. Erraza ez dena.
1. Galiziako musika tresnak. Iraun. 2. (Herria). Potolo. 3. Ezezkoa. Biribilketa. 4. Angularen ordezkoa. Lehengo urtean. Suitzako ibai famatua. 5. (Herria). Kontsonantea. Beldurtia. 6. Mila. Ald. deus. Ald. nekatu. 7. Ald. kasik. Nafarroa. Herrialde euskaldua. 8. Rutenioa. Lo egiteko tokia. Azkena. 9. Eguna. (herria). 10. Bokalea. Jarraipenak. Lehen pertsona. 11. Mama goxoa Ald. hondoa. Litroa. 12. (Herria). Oxigenoa. Bizkaiko ibaia.
o031_on
2/5/08
20:19
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau?
GURUTZEGRAMAK
11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1
E G A M A Z U R I A L A R A M E N A Z A I E A B A Z U R I T A A Z A B A U N A R A U
Z G E A R I A T I A N K L B O I D Z I I
3
1
2
K A L E J I R A
4
5
6
7
D R A U T A L O M G U E T L I A L O Z A 8
9
E U S R E S A G E U G A R I N A D O A K O K A S O N K I L A 10
11
12
nortzuk dira hauek?
12
ON-EN MARTXOKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazleak Saioa Olano Touriño izan da ONekok sariaren irabazlea. Pirritx eta Porrotxen CDa eta Mari Motots DVDa
Txuma Murugarrenen Marjinalia azken diska eta Aitor Aranaren Gay hiztegia liburua
ERANTZUTEKO EPEA Apirilaren16a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
Korri eta Xalto pailazoak
31
o032_on
21/4/08
12:38
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aries. (Martxoak 21- Apiri-
lak 20). Dirua eduki aurretik dagoeneko pentsatua duzu nola gastatu. Eta gauzak pausoz pauso egin behar dira: lehenengo lana egin dirua irabazteko, eta gero gastatu. Ongi dago zertan gastatuko duzun amestea, baina ez ahaztu ametsak egi bihurtzeko aurreko pausoak jarraitu behar dituzula. Taurus. (Apirilak 21 – Maiatzak 21). Ai, ai, ai… urduritasun hori zergatik ote da? Inguruko guztiak estresatzen ari zara mutil/neska harekin noiz topatuko zaren galdezk a. Jada inguruko guztiak konturatu dira aurreko hilean ligatu egin zenuela. Gemini. (Maiatzak 22 – Ekainak 21). Oso estresatua zabiltza azkenaldian. Baina, hala ere, kafea edan eta edan ari zara. Lasai, iristear baita aspaldian esperotako herriko parranda horietakoa. Badakizu, aprobetxatu, tila pare bat hartu, garrasi egin, lasai arnastu eta parrandara! Ez estresatu horrenbeste egitekorekin! Cancer. (Ekainak 22 – Uztailak 23). Oso ondo zabiltza azkenaldian. Txintxo-txintxo zaintzen ibili zara. Baina kontuz: ez ezazu egun batean orain arte egindako guztia pikutara bidali. Jakin tenta-
32
zioei eusten. Zeure buruari gogor egiten ere ikasi behar. Leo. (Uztailak 24 – Abuztuak 23). Ederki zabiltza lagun berriekin firin-faran. Ez al duzu herriminik? Hasieran oso ezkorra izaten zara gauza berriekin, baina, gero, azkenean ederki pasatzen duzu. Hala ere, ez ahaztu betiko lagunetaz. Virgo. (Abuztuak 24 – Irailak 23). Egindakoa egin ondoren, buruari galdetzea zergatik egin zenuen ez al da denbora galtzen ibiltzea? Hobe zenuke denbora beste gauzetan pasatzea. Zure egin beharrekoak egiten, adibidez. Bestela, ingurukoei eginaraziko diezu eta denbora galduko dute zure eginbeharrak egiteagatik. Libra. ( Irailak 24 – Urriak 23). Egun batean alai, hurrengoan triste. Gaur parrandazale, bihar kirolari. Batzutan ezin isildu, eta bestetan mingaina katuak jana. Izan ere, haizeak nondik jo, zu handik! Eskorpius (Urriak 24 – Azaroak 22). Aspaldian ikusia ez zenuen pertsona hori azaldu da. Ikusteko gogo askorik ez zenuen arren, berarekin topo egin duzu, eta ez al da hobe garai goxoak gogoratzea ihesean ibiltzea baino? Sagitarius. (Azaroak 23 – Abenduak 21). Azkenaldian zure alde gaizto eta bihurriena
maiz ari zara azaltzen. Ezagutzen ez zaituztenek, batez ere, gaizki har ditzakete zure bromak. Arazorik saihesteko, kontrolatu inpultsoak eta harremanak errazagoak izango dira. Caprikornius. (Abenduak 22 – Urtarrilak 20). Buruari buelta mordoak ematen zabiltza azkenaldian, egin zenuen hura ezin ahaztu. Bi aldiz pentsatu gabe egin omen zenuen hartatik, behintzat, zerbait positiboa atera duzula kontuan eduki. Hurrengo baterako, badakizu: gauzak egin baino lehen, hobe da bi aldiz pentsatzea. Aquarius. (Urtarrilak 21 – Otsailak 19). Egun zoragarri bat espero zenuen eta aurkakoa izan zen. Lasai, ez zaitez larritu, askot an gert atzen dira-eta horrelakoak. Hala ere, kontuan eduki gauza bat: normalean hobeto ateratzen direla aurretik antolatu gabeko egunak. Piscis. (Otsailak 21 – Martxoak 20). Aurreko egun osoa dantzan eta mugitzen pasatu ondoren, gainera, giharreko min horiek zergatik dituzun galdetzeko lotsa duzu? Ai ama… hurrengo baterako argi edukiko duzu, behintzat, horrelako egun bat pasatu ondoren, etxera iristean egin beharreko lehenengo gauza ura azukrearekin hartzea dela. Bestela, hurrengo egunean…
33
inkesta
Alaitz Pristine Osa (Pasai Antxo). Topoa da gehien erabiltzen dudana. Autoa aste bukaeratan-eta hartzen dut, baina normalean topoa. Pasai Antxon garraio publiko ona dago, beste barrutietan baino askoz hobea.
Autoak, errepidean ez ezik, espaloietan ikusten ditugu gaur egun, herriak
txiki geratu baitzaizkigu horrenbeste auto hartzeko; zuk, autoa edo garraio publikoa erabiltzen duzu? Zergatik?
? BegoĂąa Baztarrika (Pasai Antxo). Garraio publikoa hartzen dut, egunero gainera. Txartel berriarekin diru aldetik hobetoxeago ateratzen zaigu erabiltzaileoi. Hala ere, zerbitzua hobe liteke.
13:29
Jesus Asorey (Pasai Antxo). Garraio publikoa hartzen dut normalean. Urteak dira Donostiara joateko autoa hartzen ez dudala. Emaztea eramateko ez bada... Askotan, adibidez, ospitalera joan behar izaten dut, eta beti joaten naiz garraio publikoan (topoa eta autobusa). Hantxe izaten dut autoa, apenas ukitu gabe.
5/5/08
Edu Lartzanguren (Pasai Antxo). Biak erabiltzen ditut. Lanera joateko garraio pubikoa hartzen dut, baina bi seme-alaba ditut, eta elkarrekin gabiltzanean garraio publikoa oso-oso garesti ateratzen zaigu: Donostira joateko, bi seme-alaba izanda, atera kontuak: 10 euro! Azkenean autoa erabiltzera bultzatzen zaituzte.
Jon Bujanda (Pasai Donibane). Autoa erabiltzen dut, erraztasunagatik. Garraio publiko ona dugu hemen, denetik (trena, topoa, autobusa...), baina erosoagoa egiten zait autoa.
o033_on PĂĄgina 1
o034_on
30/4/08
13:43
Página 1
ondarellarrugorritan
NAROA PEREZ Ereintza Elkarteko presidentea
“
Denok gara Ereintza; pieza bat falta bada, ez du funtzionatzen” Testua eta argazkia: Olaia Gil
Bai. Eskubaloian edota dantzan arazorik ez dagoen arren, arlo batzutan haurretatik helduenganako jauzia dago. Hemen entsaiatzeaz gain, lagundu eta gauzak prestatu behar dituzu. Gazteak inkonformistak eta alferrak izan ohi gara, eta askotan ez gaude prest afari bat galtzeko bilera edota entsaio batengatik. Hemengo kide izateak, ordea, asko ematen dizu trukean.
E
Zer, adibidez?
Bestelakoan egingo ez zenituzkeen gauzak egiten ikasten duzu. Esaterako, ni dantzaria nintzen eta, batzutan, dantzatzera joateko bidaiak antolatu behar genituen; bestetan, udaletxera eskaerak egitera joaten ginen... Elkartean pertsona bezala nola hazten zaren ikusten duzu. Denok gara Ereintza; eta pieza bat falta bada, engranajeak ez du funtzionatzen.
Zein ekarpen egin diozue herriari urte hauetan?
Zehazki, non sumatzen da eragin hori?
Ipuin lehiaketako irabazle asko idazle ospetsuak dira, eta bertsolarientzako Xenpelar Saritik ere fi34
Bai; horregatik, herriarekin senidetutako herriei parte hartzeko gonbitea egin diegu. Azokaren bitartez, artisauen lana duintzea lortu dugu; Euskal Herrian egin zen mota honetako lehena izateaz gain, berritzailea izan da beti. Haatik, jende gaztearen beharra sumatu dugu azken urteotan. Arlo gehiagotan al duzue gabezia hau?
z dago Errenteria-Oreretan Ereintza Elkartea ezagutzen ez duenik. Eskubaloia, antzerkia, txistua eta dantza uztartzen ditu, hamaika kultur jarduera antolatzeaz gain. Aurten 50 urte bete ditu eta, ibilbide oparoa ospatzeko, ezohiko hainbat ekimen prest atu dituzte. Naroa Perez (Errenteria-Orereta, 1980) txiki-txikitatik izan da elkarteko kide; «txupetean jarri» ziotela aitortzen du, eta, hartara, ez zuela zuzendaritzan lanean hasteko arazorik izan. Gaur egun, elkarteko presidentea da.
Etapa ezberdin asko egon dira. Zerbait ludikoa egiteko hasi ginen, eta urtebetera, Ereintza oraindik haurtxo bat zela, Udalak euskal jaiak antolatzeko eskatu zigun. Orduz geroztik, lan eta lan aritu gara: desfileak, San Joan gaueko aurreskua... Tradizio asko berreskuratu eta beste hainbat egitasmo berri jarri ditugu abian. Urte hauetan egindakoak jendearengan duen eragina ikus daiteke, eta jendea zer egitera bultzatu dugun eta zein grina piztu ditugun da garrantzitsuena.
ko Eskulangintza Azokak 30 urte betetzen baititu.
gurak pasatu dira. Era berean, eskubaloi eta dantza taldeetatik oso jende ona atera da. Ereindako fruituak haziak eman dituela ikus daiteke. Emakumeak elkarteetan bazkidetzat onartu zituen lehen elkarte euskaldunetako bat zarete.
Bai, eta baita emakume bat lehendakaritzan jarri zuen lehen elkarteetako bat ere. Elkartean parekotasuna nabarmena izan da beti: eskubaloian, dantzan… eta egun, adibidez, zuzendaritzan gizonezkoak baino gehiago gara.
Urteurrenaren harira, zein da prestatu duzuen ekimen bereziena?
Azaroaren 29an egingo dugun Ereintzaren uzta deiturikoa. Oraingoz ez dugu ia ezer esan honen inguruan, baina beste pauso bat emateko garaia dela uste dugu. Hortaz, ikuskizun bat dela aurreratuko dugu: Ereintza eskenatoki batean, hain zuzen. Zerbait oso handia izango da, eta jadanik jende asko dago horretan lanean. Ospakizun bikoitza duzue hil honetan, elkarteak antolaturi-
Eta nola egin gazteak hurbil daitezen elkartera?
Auskalo! Gazteak nola erakarri asmatzen dugun egunean, Euskal Herriko arazo asko konponduko dira. Elkarte gehienak egoera berdinean gaude. Gazteek argi eduki behar dutena da, Euskal Herriarenganako maitasuna izanez gero, kultura gure parte oso handia dela eta alor honetan indarra egin beharra dagoela. Aurrera egitea gazteon esku dago, eta 60 urte dituzten horiek lagunduko diguten arren, indarra guk geuk jarri behar dugu.
o035_on
15/4/08
12:09
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
‘Sorkun & Vice Presidentes’ Urko Ansa (Oiartzun) Sorkun oreretarrak bakarkako hirugarren lana plazaratu berri du; rock gogorraren bideari sendo eta indarrez eutsi dio abeslariak
adira disko batzuk, plazaratzen diren momentutik klasiko bihurtzen direnak. Eta hau, dudarik gabe, haietako bat da. Benetan gogorra; gitarra obsesiboek eta erritmo aldaketek dinamita hutsean bihurtzen dituzte diskoaren momenturik gehienak. Ondo hasten dena, ondo bukatzen da; Goiz zen-etik hasita, lan eder bat daukagu amaierara arte. Gorabehera handirik gabe, kalitate nahiko altua mantentzen da disko osoan, non, orokorrean Sorkunen letrak Vice Presidentesen musikarekin nahasten diren. Aipatutako lehenengo kanta honetan riff gogorrak, Sorkunen ahotsa ondo landua eta 5 minutuko single garbi bat daukagu. Atzetik segika tren bat abiada bizian bazenu bezala, kitarrak buruan erremediorik gabe sartzen zaizkizu. Brutala. Lehen gitarra obsesiboak aipatu ditut. Zigorra izan daiteke adibiderik garbiena, irabiagailuan behin eta berriz bueltaka bazina bezala sentiaraziko zaituena. Dogmaren presoak-en estribiloan, Sorkunek gutxitan bezain ozen oihukatzen du: «Dogmaren presoak/Dogmaren presoak/Urban Crew! Urban Crew!». Diskoko onena, Goiz zen-ekin batera. Lohiamen ere aipagarria da, bere ukitu melodiko horrekin, beti ere oinarri instrumental zapaltzaile batekin. Eskutxoak ere ez da atzean gelditzen…
B
Bi gizonak-en, erritmo aldaketak eta gitarra solo guztiz adiktiboak… Azkenean kanta guztiak aipatu beharko genituzke. Stoner tankerako diskoa dugu hau. Baina honek ez gintuzke harritu behar, norekin elkartu den ikusita: atmosfera lisergikoak gitarrakada basikoekin tartekatzen dituen talde gasteiztarra. Baina zer da, azken finean, stonerra, hard rocka besterik? Kyuss maite duenak, Black Sabbath maite du. Josh Hommek Toni Iommi desertura gonbidatu balu bezala, CD honek ere bere olatuetan murgiltzen zaitu. Laburtuz, Sorkunen diskorik gogorrena. Eta, zer arraio, onena!
ZUZENEKO LATZA. Diskoa entzun ondoren, Sorkun zuzenean ikusteko aukera izan genuen, Donostiako (Egiako) Gazteszenan. Osteguna izateko, jendetza bildu ginen. Eta ziur inor ez zela dezepzionatuta atera handik. Denbora faltagatik Waxy kaliforniarrak galdu nituen arren, euskaldunen emanaldia ia osoa ikusteko aukera izan nuen, non Sorkunen ahots liraina Vice Presidentesen soinu zapaltzailearekin nahastu baitzen. Kashbaden klasikoren bat (Kashbad) eta bakarkako disketako kantek (Izaki hauskorra, Non zaude, etabar) diska berriko pelotazo-ekin nahastu tartekatu
zituzten, eta abesti berrien kalitatea gailendu zen, nire ustez. Beti bezala, plazer bat Neubateko liderra (Kanda) eskenatokian dena ematen ikustea, gitarrari sekulako astinduak emanez. Bikaina. Ez dugu esan beharrik disko berriko kanta gogorrenekin gozatzen duela gehien, Goiz zen-ekin bezala. Momentu batzuetan Barakaldoko Rock Starren bezala sentitu nintzen, Queens Of The Stone Age ikusten. Hura bai plazerra! Gazteszenan oinarri erritmikoa ere ez zen atzean gelditu, bateria eta baxuaren kohesio onari esker. Eta azkenik, beti bezala, oreretarraren ahots bikaina, gaur Fermin Muguruzarekin eta hurrengoan, agian, rock gogorra kantatzen ikusi dezakeguna, beti maila handiz. Proiektu berria errealitate bat da jada. Beste aurrerapauso bat bere karreran. Sorkun, Neubat eta Sexty Sexersekin, euskal rockak badu etorkizunik.
Desertutik
Azkenaldian Euskal Herriko musikari askok AEBetara jo dute diskoak grabatzeko. Hemengo musikaren anbizioaren adibide erakusgarria izan liteke. Sorkunek, adibidez, Palm Springesera jo zuen Rowie Owene izeneko musika ekoizlearekin lan egiteko. Kyuss taldeko Alfredo Hernandezek ere diskoan parte hartu zuen.
35
o036-037_on
1/5/08
hileko irudia ondareh
36
11:41
Pรกgina 1
o036-037_on
1/5/08
11:41
Pรกgina 2
hileko irudia ondareh
Egungo errealitatearen isla Tentsio handiko egunak bizi izan ziren apirilean Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan, Espainiako Poliziak bi herriotako 10 gazte atxilotu ondoren: miaketak, manifestazioak, atxiloketa eta miaketa gehiago, kolpeak, zaurituak, bertsio kontrajarriak, espetxeraketak... Argazki honetan ageri den irudiak laburbiltzen du, modu garden bezain gordinean, egun haietan gertaturikoa. Apirilaren 19ko eguerdi hartan, tentsioak eztanda egin zuen Errenteria-Oreretan, kaleko ertzain batek bi tiro botatzeraino Pablo Iglesias kalean. Tragedia bat gertatzeko modukoa. Baina batek baino gehiagok tragediatzat ere definituko du Euskal Herriko gaur egungo egoera politikoa. Finean, egun haiek gaur egungo abagunearen isla izan baitziren. Azken konponbide saiakerak porrot egin ondoren, gatazka bere osotasunean ageri da berriro gure kaleetan. Garden bezain gordin. Argazkia: Andoni Canellada (Argazki Press).
37
o038-039_on
21/4/08
18:05
Página 1
nON dabil? ondaren
eunda. Nork ez du ezagutzen Pasai Antxon Leunda taberna? Egun, Oarso kalean dagoen jatetxe eta tabernaren jatorria 1947an dago. Urte hartan, Kupeldegi eta Eskalantegi arteko bidegurutzean, Jose Miguel Leundak eta Ventura Imazek Leunda taberna sortu zuten. Ondoren, Bautista Leunda semeak, Rosa Mari de Sosa emaztearekin, hartu zuen tabernaren ardura, 1971. urtean.1990ra arte izan ziren leku honetan, urte hartan bertan, negozioa Oarso kaleko lokalera aldatu arte. Kokagune berri honetan, aldiz, 2004ra arte egon ziren. Istorioz beteriko urteak, Bautista Leundak eta Rosa Mari de Sosak azaldu dituztenak. Egun, erretiratuak daude biak; «Baina ez pentsa aisi-asti gehiegirik dugunik», diote. Bautista txikitatik bere gurasoen tabernan lanean hasi zenean, ez zen izan kasualitatea. Gurasoek ordu asko egiten zituzten egunean zehar tabernan; eta 13 urte zituenetik, erdi jolasean hasieran, txikitoak ateratzen edo tabernako beste zereginetan laguntzen hasi zen Bautista. «Beti esan izan dut. Taberna batean lan egiteak tabernara lotzen zaitu. Eta horrela izan zen nire kasuan. Jolas bezala hasitakoa, lan bihurtu zen niretzat», esan du Bautistak. Soldaduskan zegoela aita hil egin zitzaion Bautistari; eta orduan, halabeharrez, tabernaren ardura hartu zuen. «Seme bakarra nintzen, ama bakarrik zegoen...». Rosa Marik tabakalera utzi zuen Leundan lanean hasteko, eta, ezkontzearekin batera, negozioa aurrera ateratzen hasi ziren, 1971ean. «Ordura arte ez nuen hainbeste gizon elkarrekin ikusi. Hernanikoa naiz, eta trenetik tabernara joaten nintzenean, gizon askok eta askok agurtzen ninduten. Horietako asko ez nekien nor ziren ere. Tabernan lanean hastea aldaketa handia izan zen niretzako hasieran», aitortu du Rosa Mari de Sosak.
L
38
TOPALEKU eta bizipen iturri Leunda taberna aski ezaguna da Antxon eta eskualdean; tabernaren sorreraz eta bilakaeraz hitz egin dute Bautista Leunda eta Rosa Mari de Sosa senar-emazteak Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Leunda sendia / Urko Etxebeste
o038-039_on
21/4/08
18:05
Página 2
nON dabilondare esateko, dezente izutu ginen, zuten piura ikusita. Campinori zigarro bat eskatu zioten; Celtas Cortos horietakoak zituen Campinok. Orduan, tabako pakete osoa eman zien Campinok, erdi dardarka, punkiei. Haien ardoak edan zituzten punkiek, ordaindu zuten, eta joan egin ziren. Joandakoan, hauxe esan zidan Campinok: ‘Eskerrak ni hemen nengoela, ze bestela...’».
ALDAKETA GARAIA. 80. ha-
Kontserbatoriotik sindikatura Euskal Herrian, berez, tabernak herritarren topaleku dira. Harreman sozialen gune izaten dira askotan. Baina Leunda zaharrean, gizaharreman hauez gain, beste asko ere izan ziren. Tartean, musika gune izan zeneko garaiak. «Nire aitak», dio Bautista Leundak, «oso gustuko zuen abestea. Coral Pasaitarran abesten zuen. Eta askotan, entseguak bukatzen zituztenean, tabernara etortzen ziren abesbatzako kideak, tragoska hartzera eta abestera. Orduan, Leundari Kontserbatorio izena ere jarri zioten». Gaur egun ez bezala, kantatzen aritzeagatik ez zutela izan bizilagunen kexarik aipatu du Bautistak, irribarre artean. «Sindikatu izena ere jarri zioten tabernari», gogoratu du. Izan ere, «mugimendu sindikala oraindik ere jazartua zenean, Luzuriagako langileek haien bilerak egiten zituzten tabernan, lantegiko arazoak konpontzeko. Beno, langileen arazoez gain, mundua konpontzen genuen denon artean...».
LUZ U R IAGA. Antxo txikia bada ere, herritarrei ohiko bideetatik kanpo dauden tabernetara joatea kosta egiten zaie. Ohiko ibilbide horietatik aparte samar zegoen Leunda, eta antxotar dezente hara joaten bazen ere, gehienak ez ziren iristen tabernara. Baina Leundak, ondoan, Luzuriaga lantegia zuen. Bautistak ondo gogoratzen du lantegiak tabernan izan zuen eragina: «3.000 langiletik gorako fabrika izan zen Luzuriaga. Txanda aldaketetan, batik bat, langile asko eta asko etortzen ziren hona, kafe konpleto hartzera. Izugarria izaten zen langileen mugimendua».
Langileez gain, Leunda zaharrean herritarrak nola aldatzen ziren ikusi zuten baita ere Bautistak nahiz Rosa Marik. «Haurrak zirenak, orain, ia aiton-amonak dira. Bikote asko sortzen edo bikote asko desegiten ikusi dugu, esaterako, tabernan. Antzinean, taberna giroa ezberdina zen, familiarragoa. Taberna ere txikia zen, eta lasaiago ibiltzen ginen lanean», dio Rosa Marik.
CAMPINO ETA PUNKIAK. Bautistak eta Rosa Marik Leunda zaharrean izandako pasadizoak asko eta asko dira. «Behin, ospitaletik ihesean pertsona bat etorri
zen gugana, eta komunean itxi zuen bere burua. Besoan, zundak eta dena zeuzkan», gogoratu du Rosa Marik. Gogoan dute, baita ere, aitari mailukada jo ondoren tabernara ihesean etorri zen gaztearen pasadizoa. Baina maitasun handiarekin gogoratzen du Rosa Marik Antxon oso ezaguna zen Campino herritarrarekin gertatutakoa. «Larunbat arratsaldea zen», dio Rosa Marik. «Campino eta biok ginen, bakarrik, tabernan. Larunbat arratsaldetako telebistako filmeak tabernan ikusteko ohitura baitzuen Campinok. Eta, bat-batean, hiru punki sartu ziren tabernara. Egia
markadaren bukaeran, Leunda zaharreko eraikinean, taberna berak eta Marcial Erauskinen iturgintza lokalak baino ez zuten jarduerarik. Bizilagunik ere ez zen bizi bertan. Hartara, eraikina bota eta etxe berriak egiteko aukera proposatu zieten zenbait kontratistek. «Hasieran ez zitzaizkigun eskaintzak ondo iruditu. Baina, azkenean, eskaintza bat onartu genuen, aspertuak». Etxe berriko behealdean taberna berriz ere jartzeko aukera eman zieten, «baina Oarso kaleko aukera sortu zitzaigun, eta behin betiko hara joatea erabaki genuen. Ez ginen gai izango Oarsoko Leunda eta zaharra zegoeneko lokal berria ordaintzeko. Beraz, Oarson gelditzea erabaki genuen». 1990ko maiatzaren 31n itxi zuten Leunda zaharra; eta ekainaren 1ean, hurrengo egunean, hasi ziren Oarsoko Leundan lanean. «Taberna zaharrari agurra egin genion. Hunkigarria izan zen. Lan handiko egunak izan ziren, toki aldaketagatik-eta. Gustura ginen lokal zaharrean, eta oroitzapen onak utzi genituen han. Baina aldaketa egin, eta, denborarekin, apustua ondo atera zitzaigun». 2004ra arte izan ziren Oarsoko Leundan lanean. Erretiratzea erabaki zutenean, konfiantzazko norbaitek negozioa hartzea nahi zuten. «Jokin Oiarbideren eskaintza jaso genuen orduan. Ez genuen asko pentsatu, eta berehala iritsi ginen akordiora. Jokinek hartu zuen negozioaren ardura orduan». 39
o040_on
16/4/08
16:51
Pรกgina 1
o041_on
1/5/08
16:51
Pรกgina 1
o042_on
1/5/08
16:37
Página 1
azken balada Kuba herrialde ezberdina da, norberaren barrenak mugitzeraino. Horrela uste dute, behintzat, Ander Lizarraldek eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k, han egon ondoren. Herrialde guztiek dute bere ‘zea’, Exte-ren arabera
Exteban Martiarena
Arkaitz Oiartzabal
Ander Lizarralde
Zer du Kubak?
nder Lizarralde. «Egiya san, enin gai bezela s artu nahi, miño aspaldiyan besteik etzakat buruan ta Kuba izatia pentsatu dit hizpide. Aste Santuko oporralditik errealitateñoko saltua gorra izandu duk. Bertso sayo mundiala in genin Aberri Eunin, bakaziyo errak. Halare, hurrengo urteko integrante berriyen bat billatzen ai gattuk. Animatuko al yitzake Exte? Exteban Martiarena. Bai Andy arrazoi duk, uaindik aterrizatu gabia yazela sumatzeuk: " Kuba enin gai izatia nahi, miño gai bezela hartzia erabaki dit". Kubatarrak, ak aso, ingoik, miño balda hoi ulertu lezaken euskadunik, enfin.... Hok gai pertsonalak ttuk ta hobe intimidadin tratatuko bagenittuzke, miño hie galderai erantzunez: bai, noski jongo nitzakela Kubara, gustoaski gañea. Halare informaziyo geyo berko nikek. Zer guz, bak aziyot an eo
A
42
lanea? Lanea baguz , ONen kobratzen dugun aña kobratuko al dugu? Nola k ant atuko berko dugu, euskeraz eo kubanoz? Bakaziyota baguz, pameliya eaman al nezake? Fidel zemouz ikusi zute? Larrutan in al zute? Benetazko sozialismua zer den ikasita etorri al zazte? Barkazak Xam, nire nastu xamarra etorri nak. Soriatik. Arkaitz Oiartzabal. Txarli uno a txarli dos. Bi pajaro hasi ttuk hizketan, oandik aterrizatu gabe. Hirugarrena baziak. Galdera asko ttuk hoik, Exte, ta erantzungo nizkikek biño galdera mota aldatuta. Usteit guk han in yeuna biño interesantio dukela han tziokena kontatzia. Netzako aldaketa haundiya suposatu dik bidaiak, eta pentsatzeit nik barrendik sumatu ditenan añako aldaketa nabaittukoukela kanpotik. Hi kanpun yoz Ander, ta barrutik bizittu duk hoi dena, osea ke enteintzen diak, ez? Ander Lizarralde.
Enteinttuko ez dit pa? Kuba herrialde ezberdiña duk, o gurian ezberdiña san nahi dit. Harremanak itteko modua duk ezberdiña t a horrek barrenak muitzen dizkik. Exte, galdera mordoxka in ttuk, ta han bizittutako guziya kontatzeko, ONen urtekariya berko genikek. Benetako Sozialismua, zalla ziok. Kuba utopia bat baduk, ez dut sozialismuagatik. Ezin xinixteko moukua duk, horrelako herrialde desmadria, bere desmadrian nola eutsi ta antolatzen duk. Me entiende helmano? Exteban Martiarena. Mote , mote ongi ‘ttierno’ ta apal etorri zazte handik!!! Etzakit ze gertatu zaizuen miño, lasai, pasako zaizue. Nire Saharara jon nitzan aurreneko aldiyan holaxe buelt atu niyun. Herri guziyak ttuk ezberdinak eta guziyak ttek be edertasuna, be xarma, be ‘zea’ (harrapatu in ber...) eta horrek bakotxai be nortasuna eta be izatia ematen ziok. Gure ezberdinak ga-
ttuk, ‘mundialak’, miño, askok, munduko zilborra gattukela uste yau eta hor ziok koxka... Arkaitz Oiartzabal. Bai, gue zilborra kanpoago ziokela S ahara eo Kubakua biño... Han ikusi ninak egiya s an inpaktatu in tziken zentzu guzita; pobreziai arpeira beitzen yokelako, t a begi inoxentik ttik. Hoi barreneaño alletze ez badik eyaz pertsona. Akaso hoi duk herriyai be ‘zea’ ematen tziokena, zoriontsu izateko kapazidadia ikusten dukelako begi haundi hoin atzin. Seurasko guk etzakaun zerbatte duk. Ta horrek k artzen dik Anderrek aipatzen tzin barrenak muitzina; gauza asko replanteatzen ttuk, ta handik beituta errexa ta dena ematen dik hoik aldatzik biño honea bueltatze yazenin betiko gizarte tripaundiya dakak zai, horrek maten tziukelako jaten ta horrei maten tzioulako jaten. Zer jana banatzen ikasten eyeun bitartin bintzat.
o043_on
1/5/08
16:54
Pรกgina 1
o044_on
21/4/08
18:03
Pรกgina 1