o001_on
25/10/04
19:45
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2004ko urria 5. zenbakia
ASIER HUEGUNEKIN
SOLASEAN
KOLONBIAN BAHITU ZUTENETIK URTEBETE PASA DA
ETXEBIZITZA ANTOLATZEKO BESTE ERA BATEKO TESTIGANTZAK
o002_on
22/10/04
13:54
Pรกgina 1
PASAIAKO UDALA
o003_on
25/10/04
21:42
Pรกgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe
Zein zabarrak garen eolitikoko gure arbaso artzainentzat leku sakratua zen nonbait Jaizkibel; halako indar eta esanahi berezia zuen mendilerroa. Guretzat oraindik ere hala dela esango nuke, niretzat bai behintzat. Arbaso haiek, mendi honen kaskoetan egindako trikuharri eta harrespiletan uzten zituzten euren hilen errautsak. Aztarna batzuk gure garaietara iristen ausartu ziren, eta pistak egiterakoan-eta suntsitu zituzten inolako begiramenik gabe. Egoera kaxkarrean dauden ale bakan batzuek iraun
N
dute gaur arte. Behinola harizti oparoz jantziriko mendia, Espainiako itsas armada garaiezina egiteko soildu zutela dio historiak, edo hobeki esan, legendak. Antso Abarka Erregeren udako ehiza-leku izandako eremuak Insignis pinuz josi zituzten paperaren industria nabarmendu zenean. 1956ko otsaileko horma beltzak ia pinu guztiak erre zituen, eta gainerakoak, geroztik ia urtero, eragindako suteek. Azkenaldian, bolada naturazale batek jota
bezala, zuhaitzak aldatzeari ekin dio Diputazioak, baina ez zait iruditzen horiek zaindu eta mendia garbitzeko politika argirik duenik. Oker banago, hobe. Berriki, Jaurlaritzak Santiagoko bidea seinalatuz, hainbat errotulu jarri ditu mendian, baina tamalez okerreko lekuan, dorreak nahastuta eta herrirako distantziak barregarri adierazita. Saiakera polita, baina zabarra. Eta dorreak konpondu eta berreskuratuko bagenitu zer? Inoiz asmatuko al dugu Jaizkibelekin? Noiz kitatuko dugu zor hori?
jakiteko
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.com Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 5.a (2004ko urria) Urtea. I.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Iban Iza Publizitatea. 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.com Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Lander Garro eta Leire Oiaga
28 Itsasoa.
04 Zutabeak.
Ontzi indartsu eta egonkorrak egiteko behar beharrezkoa zen egur egokia lortzea.
Xabier Oleaga, Joxemari Carrere, Kepa Olaiz eta Ortzuri Olaetxearen iritzi artikuluak.
10 Sakonduz. Kirolaren
euskara
inguruko gogoeta: aisia ala lehia. Joseba Saenz eta Fernando Garzonen iritziak.
40 Eskubideak.
nagusia
12 Klik.
12
Egunbete Lezoko mendiko bizikleta eta trialsin probatan, txirrindularitzaz irudiekin gozatzeko.
Behatokiak eskoletan lantzeko Unitate Didaktikoa kaleratu du, gazteek hizkuntz eskubideen berri izateko.
16
16 Etxebizitza. Eskualdean beste era batera bizi direnak.
22 Elkarrizketa. OHARRA Esku artean duzu O N aldizkariko 5. zenbakia, urrikoa alegia. O N hilabetero jasotzeko urteko 50 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO H ITZAri.
Urtebete eta gero, Asier Huegunekin solasean.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
22
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
25/10/04
21:30
Pรกgina 1
iritzia Puntua
Nerabeak, lonjetan
sko tabernak ziren lehen, negoziorik ez eta, itxi beharrean aurkitu zirenak. Atea irekita uzten duten deskuidoetan ikus daitekeenez, hormak kartelez eta batzuetan pintadaz apainduta aurkituko dituzu. Apainduta-edo, zeren arlote xamar daude nik ikusitakoak. Ba omen daude oso ongi jarritakoak ere, nik ikusteko betarik ez izan arren, hala esan baitidate. Argi gutxi ere somatu izan dut, giro intimista eman nahian-edo. Beste zenbaitetan, hezetasuna hormetan, zaintza edo egokitzapen lanik egin gabeak, alegia. Familiartekoren batek utzitakoa, hutsik eta beste ezertarako erabiltzen ez zuelako. Diru erraza lortzeko aukera hainbatentzat. Beltza, eta ugaria ere bai, arautu gabeko eremuak hori dakar. Maizterraren esperientzia falta, eta ezkutukotasuna ere bai agian, ondo aprobetxatzen dakienaren negozioa. Eta han barruan eurak. Kabitzen diren baino gehiago hainbatetan. Helduon presiotik eta begiradatik ihesi. Esparru propioak ematen duen espontaneitatean eta taldearen intimitatean babestuta. Kalean bezain aspertuta, askotan, baina euren giroan gutxienez.
A
Xabier Oleaga
JOERA. Hori da gure nerabeek lantzen duten joera berria. Eskualde osoko hiriguneetan ikusiko dituzu, bertako gertakari hutsa ez bada ere. Biltzeko tokirik ez eta euren kasara aurkitu duten aukera. Ondo da, eurek aurkitutakoa den heinean. Baina pena ere ematen dizu, guk garai batean izan genituen aukerarik ez dutelako. Inork nahi ez dituen edo erabiltzen ez dituen zoko desegokietan, askotan, zokoratu ditugulako. Baziren garai batean, elizaren babespean gehienetan, baina baita ere bestelakorik, gazteak ehundaka biltzen zituzten ekimen askotako klubak edo elkarteak. Bertan, monitore lana betetzen
HILEKO ESALDIA
Ate atzean gordetako zigorra 04
zuen jende zaharragoa, neskak zein mutilak aurki zitzakeen nerabeak. Mendia gustatzen zitzaionak, mendia; dantzan nahi zuenak, dantza; xakea nahi zuenak, xakea, aurki zezakeen, ekimen anitza beraz. Gaur ere, egia da, badaude mendizale elkarteak. Badaude xake elkarteak, badaude... baina ez nerabeei egokituta, agian eurek euren kasara antolatuta, baizik eta helduok geure neurrira eginda. Eta, batez ere, sakabanatuta daude, ez proiektu berean joera anitz bilduta, bakoitzarentzat bere toki bereziarekin.
PORROTA. Euren aukerak dituzte gaur eguneko lonjak, baina gure porrota ere bada. Ez gara gai izan beste alternatibarik eskaintzeko. Eurek kudeatzeko moduko alternatibak, hori ere bai. Baina inporta ez balitzaizkigu bezala dihardugu. Eta bakarrik arazoak datozkigunean, orduan hasperenka eta estularrian, heltzen diogu gaiari. Normalean, erremediorik ez dagoenean. Ez dira haur eta ez dira gazte. Patuzko pasarte halabeharrezkotzat hartzen ditugu. Biologiak inposaturiko kapritxo gaiztoa, gaixotasun luze baina igarokorra. Nerabe gizagaixoa. Beretzat, ez haur jokorik eta ez gaztetxerik. Taldean bilduz gero, kalea, beste aukerarik ez. Lonjak laguntzen die, ez dakit modurik egokienean. Baina ba dira, bai, eremu horretan, gure porrota, helduon gizartearen porrota.
ARDURA
Baina inporta ez balitzaigu bezala dihardugu. Eta bakarrik arazoak datozkigunean, orduan hasperenka eta estularrian, heltzen diogu gaiari. Normalean, erremediorik ez dagoenean.
o005_on
21/10/04
15:47
Pรกgina 1
o006_on
21/10/04
15:53
Página 1
iritziaartikulua
Koma
Non ote Joan Ebanjelista?
orrela amaitzen da ipuin afrikar bat: “Hauxe da egia. Sinesten ez didatenak haur itsuak baino ez dira: ez dute ezer ulertzen munduko misterioetaz”. Egia eta gezurraren artean bereiztea zeinen zaila den edonork daki. Norberak bere egiak eta bere gezurrak ditu, bere sinesmenak eta bere ukapenak. Sinetsi ezazue, ordea, ondoren kontatuko dizuedana, nahiz eta, Tlaquezkitarrek ez bezala, artista baten ezpainez ez esan, hitz samurrak ez erabili, ezpainetan lorerik gabe eta mintzo dotorea eskas. Joan Ebanjelista desagertu zaigu. Jasokundeko Andre Mariaren elizatik ihes egin digu. 1625. urtetik zegoen gure artean, bere beste hiru lagun ebanjelistekin, Mateo, Marko eta Lukas. Andre Mariaren alboetan, haren zaintzaile gisa ikusi ditugu oreretarrok mendez mende. Izan dira gerrateak, izan dira une pozgarriak; izan dira ekaitzak eta izan dira barealdiak, eta lau ebanjelisten zaintza genuen. Mateo bere lagunarekin, inoiz berharagituko garen seinale; Marko lehoiarekin, berpiztuko garela gogoratuz; Lukasen zezena grina azaltzen; Joanek arranoarekin bere jasokunde espirituala azaltzen zigun. Eta hala izan zen orain dela bospasei urte arte, Joanek gure artetik alde egitea erabaki arte. Egun batean ohartu ginen bere lekuan ez zegoela. Herritarren artean, legenda urbano baten gisa, hamaika esames zabaldu zen. Bahitu ote zuten; gaueko itzaletan ezkutaturik arranoari helduta hegan alde egin omen zuela. Bata edo beste izan harrigarriena da udaletxeko teilatuan dauden kamarek ez zutela ezer jaso, desagerketaren misterioa handituz. Non ote dago gure Joan Ebanjelista? Zein bide bazterrean abandonatuta? Damasari bezala gertatuko ote zaio, ibaiaren lokatzetatik atera eta udaleko traste zaharren artean galduta egon ondoren misteriotsuki desagertu zena?
H Joxemari Carrere
DESAGERTUA. “Jainkoa errukitsua da” Joan izenaren esanahia dugu, eta agian, bere izenari zentzua eman nahian errukitu egin da gerrateak eta injustiziak itota dagoen lur gaineko mundu ho-
HILEKO ESALDIA
“Pulchra ut Luna. Electa ut Sol” (1625, Parrokiko atari nagusian) 06
netaz, eta mendetako geldotasunetik atera nahi izan du. Agian sumatu du errege aulkian eserita dagoenaren eskuin eskuan den liburuaren zazpi zigiluetatik hirugarrena ireki duela bildotsak: “Eta beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari lurretik bakea kentzea eman zitzaion, lurrekoek elkar hil zezaten; eta ezpata handi bat eman zioten”. Joanek pentsatuko zuen zaldi gorria hasi dela bere apatxekin mundua dardarazten, eta ezin zuela hondarrezko harri bihurtuta egon. Bere lehenengo bizitzan egona zen trumoiaren agindupean bere anaia Jakuerekin batera, harrokeria eta gorrotoa lagun. Ikasi zuten, ordea, bestelako bidea hartzen. Eta ezagutu zuen torturaren latza Domicidiano enperadoreak olioa irakiten zuen eltze batean kixkali nahi izan zuenean, baina are gazteagoa eta osasuntsuagoa irten omen zen. Patmos irlaren desterruan Apokalipsia idatzi zuenean ez zuen pentsatuko harri bihurturik harrapatuko zuenik azkenak, eta Efeso ebanjelizatzera abiatu zenean bezala, orain ere zaldi gorriaren etorrera zapuzteko bidean jarri da, ez baitu berriro entzun nahi zazpigarren zigilua zabaltzerakoan laugarren aingeruak turuta jotakoan zeru goiaren erdian arranoak orroka esan zuena: “Ai ene, ai ene, ai ene lurrean bizi direnak, jotzeko prest dauden beste hiru aingeruek turutotsak jotzean!”. Pentsa dezakegu horrexegatik desagertu zaigula parrokiko ate nagusitik Joan Ebanjelista eta bere hiru lagunak, Lukas idiarekin, Marko lehoiarekin eta Mateo gizonarekin. Eta Andre Maria, ilargia bezain garbia eta eguzkia bezain dirdiratsua, zerurako bidean, bi aingerutxoak lagunduta. Gure aitonen aitonak gogoratzen ez duten egunetik daude hor, 1625 urtetik. Beste era batera pentsa dezakegu ordea. Imajina dezakegu Joan Ebanjelista herriko zokoren batean dutela gordeta, Damasa gorde zuten bezala, berarekin zer egin jakin gabe, denborak eta ahanzturak lizundu arte. Agian espiritualtasunaren eredua zen Joan eta lizunkeriarena zen Damasa, beren bideak elkartu dituzte eta zazpi zigiluen irekiera heldu aurretik, zazpi turuten hotsak entzun baino lehen, beren estatua izaera utziz gozamen bizitzari ekin diote. Desagertuak ditugu biak. Non ote diren ezin jakin. Parrokiko ate nagusian leku huts bat ageri da. Sekulorum sekulotan? Amen.
o007_on
25/10/04
21:22
Página 1
Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •
EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...
ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.
o008_on
21/10/04
16:12
PĂĄgina 1
iritziazenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote
Handik
Tokiko agenda = Udal jasangarriagoak? okiko agendak ikaragarrizko arrakasta lortu lezake herri antolakuntzan, baina benetako giltzarria horretarako bitartekoak jartzean eta partehartzean datza. Beraz, alkateen eta udalen ardura lan horretan handia da. Oarsoaldeko Udalek Tokiko Agenda 21 martxan jartzeko ardura hartu dute orain dela gutxi. Oiartzungo herriak lau urte daramatza zeregin horretan, lanak bideratzen eta jendearen parte-hartzea sustatzen; orain foroa edo kontseilua sortzekotan dago. Baina zer da Tokiko Agenda 21? Hauxe: jasangarritasunaren ikuspegitik herri bakoitzaren azterketa integrala lortzea, ekintza planak martxan jartzeko, biztanleagoaren parte-hartzea bermatuz. Hau da, etorkizuna planifikatzea, belaunaldi berrien bizi-kalitatea eta bizi-baldintzak hipotekatu gabe. Polita benetan, ondo betez gero, hortxe dago koska. Gaur egun gure eskualdean ditugun hainbat proiektuk, erabat zalantzan jartzen dute gure uda-
T
Kepa Olaiz
08
letxeen jokaera eta Tokiko Agenda 21en oinarria. Diskurtso zuriak alde batetik eta izugarrizko azpiegitura erraldoiak han eta hemen: Abiadura Handiko Trena, Superportua, errauskailuak... Non dago parte-hartze garrantzitsu hori? Eta jasangarritasunaren irizpidea? Esanguratsua da Sabin Intxaurragak, Lurralde Antolamendua eta Ingurumen Sailburuak, dioena: “Tokiko Agenda 21eko prozesuak arrakastatsuak izan daitezen, funtsezkoa da hiritarren parte-hartzea�. Bada, funtsezko hori ez da inongo proiektuetan bideratu! Horrela ulertzen da gaur egungo gizarte eragileen eta plataformen sorrera eta hazkundea: sekula baino plataforma gehiago dago. Zer pentsatua eman behar lieke agintariei, ezta? Informazioa, gardentasuna, parte-hartzea, jasangarritasuna... agintariek hitz jokorako bakarrik erabiltzen dituzten hitzak. Hori horrela izan ez dadin, bakoitzak bere ardura hartu dezala, Oarsoaldeak merezi du eta!
o009_on
23/10/04
17:55
PĂĄgina 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak BEHERA. Urriaren 14an, arrain pila azaldu zen hilik Oiartzun ibaian, Fanderia eta Ugaldetxo arteko zatian. Oraindik ez da argitu sarraskiaren zergatia.
GORA. Hiru urrezko domina irabazi zituen Sara Carracelas errenteriarrak Paralinpiar Jokoetan. Hasierako helburua bakarra zen. Lan ona, Sara!
Sara Carracelas. LANDER GARRO
GALDERA. Paco Rabanne jostun pasaitarrak agur esan dio goi mailako modaren munduari. Noiz hasiko dira eraikitzen, baina, Pasaian Paco Rabanne museoa?
Zer dio? EĂąaut Gantxegi (Oiartzun Irratiko kidea)
Oiartzun irratia, abian roitzen dut 6. mailan ingelesa lehen aldiz ikasten hasi gineneko hura. Liburuxka bat eman ziguten ariketak eta egiteko. Bertan protagonista nagusia Sam izeneko bat zen, eta FM izeneko katu bat alboan zuela, irrati batetan egiten zuen lana, politikoki zuzenak ziren beste hainbat gauza egiteaz aparte. Irratiaren magiaz kontzientzia orduan hartu nuela esan daiteke, hitz eta irudimenarekin jendea leku desberdinetara eramatea sekulakoa iruditzen baizitzaidan. Eta, finean, hori da irratiak gaur egun ere niregan duen osagai nagusiena: beste hedabide batzuekin konparatuz, hain gutxirekin hainbeste lortzen duela. Hiruzpalau urte izango dira Oiartzun Irratiarekin harremanetan hasi nintzela, eta ordutik hona irrati honek (beste askorengan bezala) txoko bat egin du nire bihotzean. Zenbat ordu igaroko nituen irratsaioa prestatzen, emisioan, edota hurrengo saiorako ideiak lantzen... Orain arte egindakoa aztertu, baloratu eta txalotu behar da (bestela a ze errieta egingo didan Anek!), baina, idealismotan erori gabe, errealitate bat dago: Oiartzun Irratia bizirik dago! 7 hilabete luze hauetan itzaletan murgildu gara, eta, zuek, entzuleok pairatu duzue gure etena, lehenago ohitura zena albo bate-
O
ra utziaz. Baina argi utzi nahi dugu irratiko kideok gure aldetik egin zitekeen guztia egin dugula, besteen eskuetan baizegoen pilota; hobe esanda, une batzuetan gu sentitu izan gara pilota, eta ez dizuet ukatuko: zorabiatu egiten du. Etenaldi luze xamar horren ostean, ordea, abordaiara gatoz uhinetako piratok, nahikoa harri bitxi bildu baitugu gure kutxan, eta iruditzen zaigu konpartitu egin behar ditugula altxor horiek gure harri bitxirik preziatuenekin: zuekin, entzuleekin. Funtsean lantaldea bera izango da, eta betiko saioak entzun ahal izango dira: goizeko Arguyuan magazina, Sorginzuloko sorginak, Gela iluneko iluntasuna, diztiraz beteriko Zikinbrillo, Deabruaren itzal bihurria, EzkerEskuinak astinduko dituen saioa, Kaleidoskopio miragarria edota Goikoeskola hezitzalea. Ahaztu gabe, noski, batean edo bestean izango diren kolaboratzaile talde oparoa; gure pirata ontzia korronterik gabe gelditzen denean, belak aire finez bultzatzen dituzuenak. Esandakoa, Azaroaren 2tik aurrera elkarri entzungo diogu, eta gogoratu Oiartzun Irratiak ateak zabalik dituela bertan bere izerdi eta algarak isuri nahi dituen ororentzat. FM 107.0 diala sintonizatu gau eta egun... miĂąon ez esan inorrei!
Haurren zainketari buruz ldizkari honen aurreko zenbakian haurren zainketari buruzko bi iritzi plazaratu ziren: Elena Mendia Haur-Hezkuntzako ikasketa buruarena bata eta Pilar Seminario Psikologoarena bestea. Irakurritako zenbait gogoeta barru-barruraino iritsi zitzaidan eta guraso bezala horri buruz dudan iritzia azaltzeko gogoa piztu zidan. Biak bat datozen ideiatik abiatuko naiz, hau da: haurren heziketaren arduradun nagusiak gurasoak gara. Horrekin erabat ados. Baina, zer gertatzen da gurasoek etxetik kanpo lan egiten badugu? Nire iritziz, egokiena izango litzateke amatasun edo aitatasun baja luzeagoa izatea, eta, beraz, lehenengo urteetan umea amarekin edo aitarekin hazi eta heztea. Baina errealitatea oso bestelakoa da, gaur egun ez daukagu horrelakorik, eta umea nahikoa txikia dela erabaki behar izaten dugu gu lanean gauden bitartean norekin egongo den. Haurraren lehenengo urteak oso garrantzitsuak omen dira gero haurraren izaera definitzeko.
A
Beraz, gurasook hartu behar dugun erabakia ez da erraza. Izan ere, ordu asko dira eta, beraz, umea zaintzeaz gain, hezi ere egin behar da denbora horretan. Hori horrela izanda, guk haur-eskola hautatu dugu, umearentzat egokiena dela uste dugulako. Beste batzuk, aldiz, ez dira iritzi berekoak. Esaterako, bereziki gogorra iruditu zait Pilar Seminariok haurrak hain goiz eskolara eramateak izan ditzakeen ondorio kaltegarriei buruz esandakoa. Zertan oinarritzen dira adierazpen horiek? Aipatzen diren arazo horiek haur-eskolan goiz hasten diren umeek bakarrik izan al ditzakete? Bestela hezten direnek ez? Haurraren izaeran faktore askok dute zerikusia (familiak, eskolak, gizarteak...) eta horien guztien arabera garatzen joango da bere nortasuna. Beraz, haurren garapenean ondorio kaltegarririk baldin badago, horiek haur-eskolari soilik egotzi behar al zaizkio?
hONa
Ortzuri Olaetxea
09
o010-11_on
23/10/04
17:57
PĂĄgina 1
iritziasakONduz
Kirolaz gozatu Joseba Saenz Kirolari herrikoi bezala esperientzia handia du Joseba Saenz 35 urteko
LEHIA ALA GOZAMENA?
pasaitarrak. Futbolean, saskibaloian, igeriketan ibilitakoa da, beti ere, korrikalari afizioarekin uztartuz. Aurten, 8. aldiz arituko da lehian Behobia-Donostian. Ondo ezagutzen du lasterketa.
Kirola
Azaroaren 14an izango da Behobia-Donostia lasterketaren 40. edizioa. Proba berezia da zinez. Horren harira, kirolaren inguruan bi ikuspegi bildu ditu ONek: kirolari herrikoiarena eta talde federatuko ordezkari batena. Uztargarriak al dira emaitzak eta gozamena?
orrikalariz beteta daude azken asteetan gure herrietako bideak. Behobia-Donostia lasterketa ezagunean fin aritzeko, asko eta asko gure sasoi puntua hobetu nahian gabiltza. Inolako zalantarik gabe, lasterketa horrek xarma berezia du. Kirol probek duten erronka kutsu horrez gain, festa handia ere bada. Ikusgarria. Azaroko bigarren igandean eskualdeko errepiderik nagusienak herritarrez beterik daude, gainezka egiteko zorian: lagunak, senideak, edo, besterik gabe, igande goiz pasa atsegina egin nahi dutenez beteta. Korrikalariak, edozein dela ere, etengabe animatzen dituzte. Lasterkarien artean dagoen giroa ere aparta da. Anaitasuna eta giro jatorra, txantxa giroa askotan, korrikalari gehienen buruan eta ahotan dago. Erraz antzeman daiteke hori Behobia eta Donostia arteko lasterketan bai eta aurreko asteetako entrenamenduetan ere. Erruz topa daitezke eskualdeko edozein errepidetan zein bidegorritan hainbat ezagun eta herritar lasterketari ganoraz aurre egiteko beharrezko kilometroak gorputzean sartzen. Ni, beste hainbat kirol probetan aritua naiz, eta zaila da lasterketa horrek duen berezitasuna duen besteren bat topatzea. Baina 20 kilometroko proba batean parte hartzeak prestakuntza fisiko egokia esk atzen du.
K
Gainera, Behobiako ibilbidea oso gorabeheratsua da, eta, horregatik, lasterketaren aldez aurretiko planteamendu sakona eskatzen du; bai lehia aurretik egin beharreko lanari dagokionean, bai lasterketa beraren planteamenduari dagokionean ere. Ezin ukatu gehienok markaren bat izaten dugula buruan; aurreko urteren batetan parte hartu badugu, are gehiago. Hori edozein kiroletan gertatzen da: denboraldi batetan 15 gol sartu dituen futbol jokalariak datorren denboraldian marka hori haustea du helburu. Noski, markak edo zenbakiak hobetzearen kontu hori talde kiroletan desberdina da; norberak talde horretan duen erantzukizuna albo batera utzi gabe, beste taldekideenganako nolabaiteko menpekotasuna nabaria baita. Hala ere, korrikalarien kasuan, eta ni bezalako korrikalari herrikoien ikuspegiaren abiapuntua finkatzeko, marka hobetzean soilik ezin da jarri kirola egitearen helburua. Behobia-Donostia lasterketaren kasuan Frantziatik datozen korrikalarien filosofia ezagutzea besterik ez dago. Gehienok bezala, lasterketa prestatzen dute, ez baita txantxa 20 kilometroko lasterketa bati aurre egitea. Baina hori guztiaren gainetik, lasterketa festa gisa hartzen dute, markari arreta berezirik jarri gabe. Gainera, kirolaz gozatzeko ikuspegi berezi hori gureganatzen ari gara gu geu ere. Adibide xume bat jartzearren, neure adibidea alegia, iaz bi orduren bueltan bukatu nuen proba, eta beti bezala (aurten 8. urtea dut Behobia-Donostian), esperientzia polita izan zen. Pena izan zen ni helmugara iristerako garagardo latak bukatu izana. Nik azpimarratu nahi dudana zera da: helmugara ondo iritsi behar da, hau da; postu/segundu bakar batzuk hobetzeagatik ezin dugu geure osasuna jokoan jarri. Are gehiago, helmugara 5-10 mi-
OSASUNA
Kirola egitea osasunaren sinonimo da, neurrian egiten bada behintzat. Fisikoki ondo egoteaz gain, lagun artean une goxoak izateko parada 10
o010-11_on
23/10/04
17:57
Página 2
sakONduziritzia
Kirola eta lehia nutu beranduago iristeak ez luke hainbesteko garrantzirik izan behar. Egia da Donostiako Bulebarreko helmugara denak indarrez larri iristen garela, baina niri min egiten dit marka hobetzearren osasun arazo baten atarian ia zorabiaturik iristen diren atleta horiek ikustea. Goibel eta arduratsu uzten nau irudi horrek. Horrek ez du bat egiten nik kirolaren inguruan dudan ikuspegiarekin. Nik ere 18 urterekin Bulebarrean egin nuen sarrera ‘zoragarria’ ezin diot inori opa. Gehiegi sufritu nuen. Gorputza muturreraino behartu nuen ahalik eta markarik onena lortzeko asmoarekin. Asko ikasi nuen urte hartan lehiaz eta kirolaz.
HELMUGA. Futbol, saskibaloi eta pilota partidek, esaterako, edo lasterketek, hasiera eta bukaera dute. Niretzat, amaiera horretan hasten da edozein kirol lehiaren beste parte garrantzitsua. Lagunekin bildu, eta egindakoaren inguruko solasaldi berezia hasten da, norberak izan dituen esperientziak elkarri trukatuz. Lasterketen ikuspegitik begiratuta, ziur irabazlea aspaldi sartu dela. Non dagoen ere ez dakigu. Askotan nork irabazi duen eta zein marka egin duen ere ez dakigu; bost axola. Aitzitik, helmugan topatzen ditugu herriko lagun eta korrikalariak, lankideak, edo rock abeslari ezagun hori nahiz gaur egun Realeko entrenatzailea dena, zergatik ez. Beharbada, pentsatutako denbora jaistea ez dugu lortu, eta lasterketarako bereziki erositako oinetakoek ere min pixka bat eman digute. Baina egindako markaren inguruan ez diogu inolako azalpenik eman behar inori. Denbora ederra egitera joandako baten bat negarrez edo haserre ikusiko dugu ziurrenik, kirola egiten duen taldeko entrenatzaileak asteleheneko entrenamenduan botako dion sermoiaren beldur. Niretzat behintzat, lasterketa amaieran, arropaz aldatu eta, xuabe-xuabe egindakoaz gozatzeko aukera iritsiko da. Kirola egitea osasunaren sinonimo da, neurrian egiten bada behintzat; fisikoki ondo egoteaz gain, lagun artean une goxoak izateko parada ezin hobea. Hala ere, Behobia bezalako lasterketa gogorrak egitea ez da beharrezkoa kirolaz gozatzeko: mendia, bizikletaz osteratxoak, koadrila arteko futbol partidak... Edozein eratara, bakarka edo taldean goza daiteke kirolaz. Elitezko kirolari inolako meriturik kendu gabe, era lasai eta adiskidetsuan ulertzen dut nik kirola, garaipenen eta markak hobetzearen menpekotasunetik at.
Fernando Garzon Club Atletico Renteria atletismo taldeko entrenatzaile eta lehendakaria da. Esperientzia handia du gazteteekin lanean, beti ere, kirolaren ikuspuntu hezitzaile eta didaktikoan oinarritua. Hainbat atletismo probatan ere parte hartu du lehiakide bezala.
gun bizi dugun gizartean kirolarekin aisialdiaz gozatzeko aukera handiak daude. 80. hamarkada aurretik, arras zaila zen, esaterako , emakumeak kaletik edo parketik korrika ikustea. Gaur egun, ohikoa da. Kirola egiteko orduan, pertsona bakoitzak duen ikuspegia ezberdina da; badira aisialdi ikuspegitik hartzen dutenak, osasuntsu mantentzeko eta lagun artean kirolaz gozatzeko. Beste batzuk, ordea, kirol jarduera neurtuagoa egiteko hautua egin dute: prestakuntza zehatza daramate, entrenamenduak neurtzen dituzte, askotan kirol helburuak ere badauzkate; emaitzen bila doaz. Kirol jarduera mota hori lehiara bideratua dago batez ere. Horretan sakondu nahiko nuke nik: bada jendea goi mailako kirola egiten duena, beti ere proba eta lehiaketetara bideratuz entrenamendu saioa, gero eta mailarik altuena lortzeko helburuarekin. Kirola egiteko modurik xumeena eta lehiaketara bideratzen denaren arteko alderik nabarmenena helburuetan dago: emaitzak, markak. Horri, Salton doktoreak (70. eta 80. hamarkadetako maratoilari herrikoien guru antzekoa izan zen) esandako esaldi bat erantsi nahiko nioke: “footinga egin eta korrika egitearen arteko aldea soinean zenbaki bat jartzean datza”. Nire ikuspegitik, 9 urteko haurrekin hasten gara lanean. Oinarrizko prestakuntza zaintzen dugu. Atletismoan jolasean bezala hasten dira haurrak, beti ere, hezkuntza ikuspegia abiapuntu bezala zutela, lagun giro osasuntsuan. Garaipenaren grina ekidin nahi dugu adin horietan. Zergatik? Biologikoki garatuen dagoen haurrak irabazi ohi du normalean. 12 urteko haur batek 14 urteko
E
baten gorputz eta indar bera izan dezake eta emaitza onak lortu: hortxe dago arriskua. Adin horretan irabaztera ohitu den haur horri heziketa zuzena eman behar diogu, ezinbestean iritsiko zaion geldialdi fisikoari era natural batean aurre egin diezaion. Horrela, haur horrek 17 urte dituenean, beharbada, sailkapeneko erdialdeko postuak lortuko ditu, eta lehen haren atzetik egoten zirenek gainditu egingo dute. Zentzu horretan lan handia egin behar dugu bai entrenatzaile, hezitzaile zein gurasoek. Ezin dugu soilik arrakastaren eta garaipenaren bidea jorratu: akats nabarmena da hori. Parte-hartzearen ideia sustatu behar dugu. Adin horietan izandako esperientziek kirol jardueran izango duten etorkizunean erabakiorrak izango dira.
HERRIKOIAK. Atleta herrikoien kasuan, entrenamendua norberaren egoera pertsonalera moldatzen dute: lana, familia… Horien kasuan, noski, lehiak beste zentzu anitzagoa dauka: partehartzea, ahal bada marka hobetzea, bestelako proben prestakuntza. Paradoxikoki, askok, gehiegi entrenatzeko joera dute, eta hori anemia eta gainkarga lesioetan islatzen da. Hau guztia, hobetzen ari naiz, entrenatzen jarraituko dut printzipioaren aplikazio okerragatik dator; sarritan mugak lesioek jartzen dituzte. Lehia, bere baitan, ez da txarra. Bai, ordea lehia gaizki ulertua. Adibidez, futbolari dezente, hogei urte betetzen dituztenean, urte askotako entrenamendu eta lehien ondoren, sarritan, futbola utzi beharrean aurkitzen dira, eta horregatik, erabat uzten dute kirola; kirolari moduan hoberenak emateko daudenean, lehiatik at sentitu direlako. 11
o012_on
23/10/04
17:13
Pรกgina 1
nagusia
bizikletaren
FESTA Mendiko bizikletazaleen topaketa eta trialsin lehiaketa antolatu zen Lezon urriaren 10ean; bizikletaren jai handia izan zen Ander Etxebeste Datuak. 1957. Lezo. Ibilbidea Pasaia-Lezo
Lizeoko DBHko irakaslea da. Aspalditik da argazkizalea: Lezon gertatzen direnen testigantza grafikoa hartzea du afizio. Lezoko argazki zaharrekin egindako zenbait erakusketetan parte hartu du.
LASTERKETA HASTEKO PREST. Ehundaka mendiko bizikletazale bildu ziren Lezon, urriaren 10ean. Batzuk irabazteko grinarekin, besteak kirolaz gozatzeko asmoarekin. Irudian, Lezoko Udal ordezkariak antolatzaileekin lasterketari hasiera ematen.
12
o012_on
23/10/04
17:13
Pรกgina 2
kliknagusia
IZERDIA ETA ATSEDENA. Lezotik Jaizkibel aldera joan ziren txirrindulariak, Orbegozoko maldatik gora. Han, mendiaren zailtasunekin topo egin zuten lehiakideek. Hala ere, Guadalupe aldean atseden gunea jarri zuten antolatzaileek. Bertan indarberritzeko parada ederra izan zuten adin guztietako mendiko bizikletazaleek.
13
o014_on
25/10/04
15:24
Pรกgina 1
nagusiaklik
MENDITIK ITSASOARI SO. Jaizkibel mendiak paraje ezin hobeak eskaintzen ditu txirrindularientzat, bisitari nahiz mendiko bizikletazale izan. Ibilbide malkartsuan, bizikleta gainean zituzten guztiak emateaz gain, inguru zoragarriari arreta jartzeko betarik izan zuten lehiakideek. Goiko irudian, atzealdean, Bigarren Dorrea antzeman daiteke.
14
o014_on
25/10/04
15:24
Pรกgina 2
kliknagusia
TRIALSINA.
Mendiko bizikleta topaguneaz gain, Euskadiko txapelketako trialsin proba egin zen egun berean Lezon. Grabitateari aurre eginez ibili ziren jo eta ke trialsinlari gazteak. Bien bitartean, Jaizkibel zeharkatu ondoren merezitako atsedena hartu eta sariak jaso zituzten mendiko bizikleta zein trialsineko txirrindulariek. Giro aparta sortu zuten herrian.
15
o016_on
25/10/04
21:10
Pรกgina 1
nagusiaetxebizitza
ETXEBIZITZA ezberdinak
Bada bizitzeko tokia beste era batera antolatzea pentsatu duenik, bai egunerokoan bai aldizkakoan; horren hiru adibide jaso ditu ONek Testuak : Urko Etxebeste Argazkiak : Urko Etxebeste eta Lander Garro
ai potoloa da etxebizitzarena. Egun, eskualdeko herrit ar askoren buruhauste edo arazorik garrantzitsuena da, ondasun garestia delako. Gazteentzat batez ere zaila da etxebizitza erostea eta, zoritxarrez, alokairuak ere nahikoa garesti daude. Zailtasunak zailtasun, etxebizitzaren gaia beste era batera antolatzeko erabakia hartu duenik bada. Egunero bizitzeko nahiz opor zein aisialdi uneak famili edo lagun giroan emateko irudimenezko alternatiba bila joan da ON. Jarraian azalduko diren adibideez gain, segur aski, beste asko egongo dira. Honatx hiru adibide.
G
Kopuruak EUSTATen arabera, 673.563 (2001 urteko datua) pertsona bizi dira Gipuzkoan. Iturri beraren arabera ere, 266.201 etxebizitza daude (1996ko datua). Oarsoaldeak 70.891 biztanle dauzka, eta eskualdeko lau herrietan, orotara, 26.462 etxebizitza daude. Etxe hutsen kopurua Donostialdean (Gipuzkoako hiruburuaren inguruko herriak) 5.098koa da, beti ere EUSTATen arabera. 16
ETXE KONPARTITUA. Etxetik kanpo ikasten ari diren ikasleekin gehien bat lotzen den bizitzeko moduarekin lotzen dute askok etxe konpartituarena. Unibertsitateetako iragarki taulak etxea konpartitzeko eskaintza eta eskariz josiak daude. Iker Colino, Unai Berasarte eta Iker Ibarra antxotarrak, gazteak izanagatik ere, langileak dira. Pasai Antxoko Axular Plazako dorreetako batean bizi dira, hamargarren solairuan hain zuzen ere. Iker Colinok beste zenbait la-
o016_on
25/10/04
21:10
Página 2
etxebizitzanagusia
gunekin etxea banatzeko erabakia zergatik hartu zuen azaldu dio ONi: “Hasiera batetan Unaik eta biok elkarrekin bizitzeko erabakia hartu genuen. Gurasoen etxean gustura egon arren, askatasun eta intimitate esparrua behar genuela iritzi genion, eta aldi berean etxetik kanpo bizitzeko esperientziari aurre egiteko gogoz ginen. Alokairuzko etxebizitzak begiratzen hasi ginen Pasai Antxon. Ezinezkoa: oso garestiak ziren guretzat. Orduan Unairen senide baten bitartez, prezio onean egun bizi garen etxebizitza alokatzeko aukera suertatu zen”. Ez zuten, ez, aukera hori galdu, eta lagun arteko elkar bizitzari ekin zioten, pisua konpartituz. “Oso baldintza onean hartu genuen pisua, 2003ko ekainean. Handik zenbait hilabetera Iker Ibarra etorri zen gurekin batera bizitzera. Lagunak gara hiruak, eta ondo moldatuko ginela genekien hasieratik”. Hilabeteroko alokairu kuota ordaintzeaz gain, badira amankomunean aurre egin beharreko gastuak ere. Hala azaldu du Colinok: “Etxean oinarrizkoak diren
gaiak, garbiketarako beharrezkoak diren produktuak eta horrelakoak, esaterako, hiruen artean jartzen dugun diru batetik erosten ditugu. Bestelakoak, janaria adibidez, bakoitzak berea erosten du. Bakoitzaren lan ordutegia desberdina da, eta zaila izaten da hiruak elkarrekin bazkaltzen edo afaltzen egotea. Garbiketarako ere ordutegiak finkatuak ditugu. Bakoitza bere gela atontzeaz arduratzen da, eta sukalde, egongela eta komuna bezalako toki amankomunen txukunketa guztion artean egiten dugu”. Pisukideak izateaz gain, koadrilakideak dira ere Colino, Berasarte eta Ibarra. Etxean elkarrekin gutxitan egoten diren arren, une bereziak dira Iker Colinorentzat hiruak dauden horiek: “Koadrilakoak izatea abantaila da niretzat elkarbizitzaren ikuspegitik begiratuz gero. Ondo ezagutzen dugu elkar, eta aurretik egunerokotasunean bizitzen egon ez bagara ere, gutxi gora behera elkarren berri badugu. Abantaila handia da hori. Esan bezala, lan kontuek baldintzatzen dute hiruak elkarrekin egotea, baina suertatzen denean, primeran egoten gara! Gainera, bizilagunekin ere harreman oso ona dugu”. Hala ere, urtean zehar ematen diren data seinalatuetan, Eguberriak esaterako, gurasoen etxera joaten dira hiruak famili giroaz gozatzera. Hiru gazte antxotarrek neskalaguna dute. “Batzutan egoera bereziak suertatu badira ere, hemen bizitzen hasi eta berehala bakoitzaren intimitatea gordetzeko eta intimitate-zaintze horrek elkarbizitzan eraginik izan ez dezan zenbait neurri hitzartu genituen; minimo batzuk behintzat bai”, azaldu du Colinok.
LAGUN ETA PISUKIDE. Pisukide izateaz gain, koadrilakoak dira Iker Ibarra, Iker Colino eta Unai Berasarte. Gutxitan egoten dira etxean elkarrekin, baina, bat egiten dutenean, gustura egoten dira hartaz eta hontaz solasean. Etxeko lanak hiruen artean egiten dituzte. Ondo moldatzen dira.
ETXE MUGIKORRAK. Amerikako Estatu Batuetan sortu zen etxe mugikorretan bizitzeko kultura. Finean, roullote antzekoak dira, gurpil eta guzti. Hala ere, ohiko roulloteak baino askoz ere handiagoak dira, eta toki batetik 17
o016_on
25/10/04
21:10
Página 3
nagusiaetxebizitza
ETXE GURPILDUNA. 160 bat Movil Home edo etxe mugikor daude Oiartzungo La Rosaleda Campingean. Asteburuetan eta oporretan doa jendea batez ere hara. Goiko irudian, Juan Morales, bere etxe ondoko lorategiko barbakoan. Erdikoan, aldiz, La Rosaledako irudi orokorra. Beheko irudian, Ino Etxeberria eta Conchita Gomez; haiekin batera, astebururo lasaitasunaz gozatzera doazen senideak.
18
bestera, nornalean, kamioiz eraman behar izaten dira. Movil Home dute jatorrizko izena. Eskualdean, Oiartzungo Gaintxurizketa aldean zehazki, bada etxe mugikorrak jartzeko tokirik, La Rosaleda kanpinean alegia. Munduko zenbait tokitan jendea urtean zehar bizi da etxe mugikor horietan, beti ere mota horretako etxeak hartzeko prestatuak dauden urbanizazio edo tokietan. La Rosaledan dauden Movil Home-tara oporretara edo asteburuak giro jatorrean igarotzera doa jendea. Etxea jartzeko tokia izateaz gain, bestelako zerbitzuak ere badituzte: igerilekuak, frontoiak, belardiak... Juan Morales maiz doa La Rosaledako etxera. Gustura dago. “Lau urte daramatzat hona etortzen, eta pozik nago. Erretiratua nago, eta horregatik sarritan etortzen naiz hemengo lasaitasunaz gozatzera”. Etxe mugikorraren ondoan lorategia du Juanek. Etxearen sarrera ondoan, barbakoa ederra. Ondo antolatuta du dena. “Udan bero dezente egiten du barnekaldean, etxeen egitura karabanen antzekoa delako. Neguan aldiz goxo-goxo egoten da hemen”. La Rosaledan, noski, ez dago erosketak egiteko dendarik, horregatik Juanek edozein behar duenean motorra hartu eta inguruko supermerkaturen batera doa premian duena erostera. “Giroa oso lasaia izateaz gain, bizilagunak, harreman gehiegirik ez izan arren, oso atseginak dira, eta elkarri begirune handia diogu. Oso arraroa da norbaitek musika edo telebista altu-altu jartzea hemen”, dio Juanek. Izan ere, denetarik baitute etxe mugikorrek: sukaldea, egongela, logelak, komuna... “Neureak, zehazki, hogeitamar bat metro koadro dauzka. Nik behar dudanerako, nahikoa”. Juan Moralesen etxearen ondoan bazkari goxoa egiten ari dira Ino Etxeberria pasaitarra eta Conchita Gomez donostiarra. La Rosaledan elkartzen dira asteburutan, famili giroaz paraje eder
o016_on
25/10/04
21:10
Página 4
etxebizitzanagusia horret an gozatzera. “Hemen jaten dugu ia astebururo, arratsaldea pasa eta iluntzean etxe aldera joateko. Oso toki lasaia da hau, eta bai gazteek bai helduek gustura egoteko aukera handiak dauzk ate. Horregatik gatoz hona”, azaldu du Ino Etxeberriak. Udan batez ere, jendez gainezka egoten da La Rosaleda. Herri txiki baten antzekoa bihurtzen da. Conchita Gomezen arabera, “udazken eta negu aldean gutxiago dator jendea hona. Udan, aldiz, giro ederra egoten da, famili asko baitator, seme-alaba eta guzti”.
DENDAK, ETXE. Eskualdean azkenaldian bogan jartzen ari den ohitura da denda izandakoak edo etxe azpik aldeak etxebizitza bihurtzea, Lezon eta ErrenteriaOreretan batik bat. Amerikako Estatu Batuetan nahiz Erresuma Batuan ezagunak dira loft-ak (industri pablioi izatetik etxebizitza izatera pasa diren eraikinak), eta antzeko zerbait da, eskala txikiagoan noski, dendak etxe bihurtzeko ideia. Lezoko Udaleko arkitektu izan zen zenbait urtez Rai Mendiburu. Lezon, batez ere etxe berrien behekaldean, hainbat lokal huts daude. Horiek etxebizitza bihurtzearen alde egin zuen Raik: “Etxebizitza premiaren jabe eta hainbat lokal hutsik zeudela ikusita, bizileku eskaerari erantzun ona emateko aukera zela ikusi genuen etxe behekaldeak etxebizitza bihurtzea. Hasiera batetan babes ofizialekoak izateko helburua genuen, baina Jaurlaritzak atzera bota zuen ideia hori. Horrela, espekulazioari aurre egite-
BURDINDENDA OHIA. Errenteria-Oreretako Erdiko Kalean burdindenda izandako lokala etxebizitza bihurtzen ari dira. Udalak arau zorrotzak jarri ditu, batez ere etxearen egitura errespetzako eta beharrezkoa den argi naturala izateko bezalako kontuetan. Irudimen ariketa ederra da ere denda zena bizitzeko toki bihurtzea.
ko modu eraginkorra izango zela uste izan genuen”. Errenteria-Oreretako Erdiko Kaleko burdindenda zena etxebizitza bihurtzen ari dira. Proiektuaren ardura Joseba Orbegozok eta Ainhoa Etxeberriak eraman dute. Berrikuntzari buruzko zenbait argibide eman ditu Orbegozok: “Udalak zenbait arau tekniko betarazi digu: etxearen egitura zaintzea, leihoak mantentzea... Bestelakoan, beste edozein etxebizitzaren antzekoa da. Garrantzi berezia eman diogu argitasunari: etxearen banaketa nolakoa izango den pentsatzerakoan eragina du horrek. Kasu honetan, alde zaharrean egonik, egurrezko zutabeak errespetazten saiatu gara ere”.
19
o020_on
25/10/04
21:55
PĂĄgina 1
nagusiagizartea makume bat haurdun geratzen denetik erditu arte, bederatzi hilabete luze itxaron behar dute bikoteek euren haurraren aurpegia ikusi arte. Bitarte horretan, emaginek paper garrantzitsua betetzen dute etorkizuneko gurasoen bizitzan. Karmele Etxeberria Oiartzun, Lezo eta Pasai Donibaneko emagina da. Herri horietako emakumeek edozein arazoren aurrean beregana jotzen dute. Erditu aurreko eta ondorengo klaseak berak prestatu eta ematen ditu. Hamar klase prestatzen ditu haurdun daudenen taldeentzat. Hogeita hamar bat astez haurdun daudenean hasten dira klaseetara joaten. “Emakumeak, baita gizonak ere, fisikoki eta psikologikoki prestatzea da saio horien helburua. Gai izarra erditzearena bada ere, beldur gehien sortzen duena, klaseak ez dira horretara mugatzen�. Karmele Etxeberriak edoskitzea edota edozein gai taldean lantzen dituztela gaineratu du. Erditzea prestatzeko klaseak orain 30 urte hasi ziren hemen, kontsulta pribatuetan. 70ko hamarkadako filmetan ere islatzen ziren klase horiek eta poliki-poliki, gizartea prestaketaren beharraren kontzientzia hartzen joan zen.
E
ERDITZEA
prestatzeko eskolak Emakumeek erditu aurretik prestakuntza jasotzen dute emaginen eskutik. Guraso izango diren momentua errazten saiatzea da haien helburua; gizonek ere parte hartzen dute eskoletan Testuak eta argazkiak: Goiatz Labandibar eta Eihartze Aramendia 20
o020_on
25/10/04
21:55
Página 2
gizarteanagusia namendua emaginek eta taldekideek elkarrekin adosten dute. Interesgarriak izan daitezkeen gaiak planteatu eta lantzen dituzte. Dudak ere malguki planteatzen dituzte. Adibidez, taldekide batek talasoterapia gisako jarduerarik egin dezakeen galdetu zuen.
Karmele Etxeberria emaginak dioenez, saio hauek “behar-beharrezkoak dira”. Egun osasun publikoaren zerbitzu dira erditu aurreko klaseak, gauzak bestelakoak ziren garai batean ordea. “Oiartzunen lehenengo klaseak taberna batean ematen genituen”. Hasiera berezia inondik inora ere.
ONDOREN. Erditu ondoren-
PRESTATZEN. ON erditze au-
rreko klase horietako batean egon da Oiartzungo anbulatorioan. Klase honetako emakumeek abendua eta urtarrila artean erdituko dute. Duela hiru aste hasi ziren klaseetara etortzen, eta ariketa bidez, arnasketa kontrolatzen ikasi dute orain artean. Erditze unean min gutxiago izateko zer egin ere ikasi dute, eta baita noiz egongo diren erditzeko puntuan ere. Taldean lehen aldiz erdituko dutenak daude, baina baita aurretik ama direnak ere. Jone Larrañagak ONi esan dionez “nik duela hiru urte izan nuen alaba eta balio izan zidan klasean ikasitakoak. Esperientzia gehiago dugula nabaritzen da”. Hala ere, haurdunaldi eta erditze bakoitza desberdina denez, klasean ikasitakoa norberak era pertsonalean bizituko du. “Aurrez erditu dutenek euren esperientziak kontatzen dituzte eta klaseak aberasten dituzte”, dio Karmele Etxeberriak. Klaseak batik bat emakumeentzat badira ere, emaginek etortzeko gonbita gizonezkoei ere luzatzen diete. Klase horretan bi gizonezko aurkitu genituen. Horietako bat Oier Etxebeste da; bera klaseetara etortzen da, ez duelako bere bikotekidearen haurdunaldiaz kanpo gelditu nahi: “Ni nire borondatez nator, ez dit inork behartu etortzera”. Karmele Etxeberria emaginak garai batean gizonezko gehiago azaltzen zirela dio. Ordutegia malguagoa zelako uste du gertatzen zela hau; izan ere, klaseak goizez dira orain. Klaseen funtzio-
EMAKUME ETA GIZON Haurdunaldiaren hogeitamargarren astean datoz emakumeak erditze eskoletara. Haiekin batera, bikotekideak. Gizonek emakumeek egiten dituzten ariketa berdinak egiten dituzte, fisikoki eta psikologikoki erditzea ahalik eta modu egokienean prestatzeko.
go zerbitzua ere eskaintzen dute emaginek. Klase horietan dudak argitzen saiatzen dira eta emakumearen gorputza normalizatzeko ariketak egiten dituzte. Erditu aurreko klaseetan ez bezala, horietara asistentzia irregularra eta murritza da. Taldean bi kasu ezberdinekin egin zuen topo ONek. Garazi Mendizabal eta Josune Eskudero lehen aldiz izan dira ama. Mendizabali klasean ikasitakoa baliagarri izan zitzaion erditzean: “Guztiaz oroitu nintzen erditzerakoan, nola bultza behar nuen… Beraz, klaseetan ikasitakoa praktikan jarri nuen”. Eskuderoren esperientzia, aldiz, zesarea bidezko erditzea izan zenez, “ezin izan nuen saioetan ikasitakoa erabili”. Biak ala biak kexu dira aurreko klaseei garrantzia gehiago ematen zaielako, eta kasik garrantzitsuagotzat dituzte ondorengoak. Garazi Mendizabalen ustez, “klase horiek psikologikoki ere izugarri laguntzen diote bati. Elkarren artean gure esperientziak kontatzen ditugu eta lasaitu egiten gara: haurrak goitika egiten duela, edo negar asko… besteak ere antzeko badaude, ez dela horren larria pentsatzen duzu”. Karmele Etxeberriak argitzen duenez, “haurdunaldien %70-90 emaginek detektatzen dituzte. Ginekologo-emagin, emaginemagin artean sare bat edukitzen saiatzen dira. “Gizartea aldatzen doan heinean, haurdunaldi eta erditze teknikak ere aldatzen doaz. Berrikuntzak Europatik datoz eta emaginok eguneratu beharra daukagu”, azaldu du Etxeberriak. 21
o022_on
25/10/04
20:35
Página 1
ASIER HUEGUN
“
Kolonbiako egoeraren berri munduak jakitea nahi zuen ELNk” Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Lander Garro eta Asier Huegun
rain ia urtebete utzi zutela aske Asier Huegun, 73 egunez Kolonbiako oihanean ELNko gerrillari iraultzaileen eskutan bahitua egon ondoren. Denborak ematen duen soseguarekin gogoratu ditu Huegunek han gertatutakoak ONentzat.
O
2003ko Irailaren 12a. Ciudad Perdidan zinen, Kolonbian. Orduan baitu zintuzten.
Datua
73 EGUN. 73 egunez izan zuen bahitua, Kolonbiako oihanean Asier Huegun Etxeberria ELNk. Oiartzunen bizi da 30 urteko donostiarra. 22
Bertan bizi den atzerritar batek hiri seguru eta polita zela esan zidan, eta hara joan nintzen, trekking egitera. Bapatean, goizeko bostak inguruan, armak eskuan zituztela hainbat pertsona agertu ziren, linternekin aurpegiak argitzen. Paramilitarrak zirela esan ziguten, eta inguruan tiroketa bat zegoelaren aitzakiarekin ziztu bizian atera behar genuela handik, gure segurtasunagatik. Zonalde hori paramilitarrek dute kontrolpean, eta trekkingaren antolatzaileek zerga antzeko bat ordaintzen diete haiei, ezer ez gertatzeko. Azkenean, zortzi eraman gintuzten: lau israeldar, bi britainiar, alemaniar bat eta ni neu. Britaniarretako batek ordu gutxira ihes egitea lortu zuen. Konsziente izan al zineten bahiketa izan zela?
Bi hilabete neramatzan dagoeneko Kolonbian. Han giza eskubideen arloan lanean dabilen jendearekin nengoen, eta hango egoeraren jabe nintzen. Para-koak (paramilitarren laburdura) desmobilizatzen ari zirela ere banekien. Para-koak Uribe Kolonbiako presidentearen lagunak dira, eta ez zitzaien komeni zazpi atzerritar hartu eta bahitzea. Bi lehenengo egunetan hori nuen buruan, hots, ea paramilitarrak ziren eta ahalik eta azkarren askatzen giztuzten. Bi egun pasata, banaka-banaka gurekin hitz egin zuten, eta, bahituak ginela esateaz gain paramilitarrak zirela esan ziguten berriz ere. Paramilitarrak ea ez ote zebiltzan desmobilizatzen galdetu nien nik; haiek harriduraz hartu zuten nik es andakoa. ‘Joño, honek zeozer badaki’, pentsatu zuten. Orduan paramilitarretatik banandutako beste talde batekoak zirela esan zidaten, La Banda del Tesokoak hain zuzen ere. Desmobilizazio horrekin ez zeudela ados esan zidaten. Baina azkenean ez ziren ez paramilitarrak, ez eta La Banda del Tesokoak: ELNko gerrillariak ziren…
Bai. Bahiketa hasi eta hogeitabat egunera esan ziguten ELNko ge-
o022_on
25/10/04
20:35
PĂĄgina 2
gizarteanagusia rrillariak zirela. Oso berandu, nire ustez. Kolpea izan zen hori niretzat. Nik ideia zehatz batzuk ditut hango mugimendu iraultzaileen inguruan, eta ELNkoak zirela jakiteak larritu ninduen. Hori esan eta, lehenengo gauean, ez nuen lorik egin. Ez nuen sinisten. Nik hango borrokak ezagutu eta ulertzen nituen, eta oso zaila egin zitzaidan ni bezalako turista xume bat bahitu zutela barneratzea, hango gatazkaren parte ez dena. Hegoamerikako borrokak ezagututa hango gatazkaren irudi idealizatua nuen beharbada. Hala ere, amorru momentuak gainditu eta nik ikusarazi nahi nien bahituen artean haiek ulertu nahi zituen jendea bazegoela, britainiarra eta alemaniarra adibidez: zer gertatzen zen jakin nahi zuten. Israeldarrei, ordea, bost axola dena. Egiten ari zirenarekin ados egon edo ez, 15 urteko gerrillariak dena ematen ari zirela ikusi eta hango egoeraren berri izaten saiatu ziren.
sentsaziorik izan. Hasieratik gure bizitza errespetatuko zutela esateaz gain, nik haien artean hitz egiten zutena entzuten nuen, haien jarrera zein zen ikusten nuen, eta ez zitzaidan inoiz ere burutik pasa hilko gintuztela. Beno, mementu tentsoak izan genituen, goizeko bostetatik arratsaldeko bostetara oihanetik zehar oinez gindoazelako, lokatzez belaunetaraino geundela, eta askotan nik gehiago ezin nuenean haiek aurrera egiteko esaten zidaten. Inpotentzia mementuak izaten ziren horiek batez ere, ezin zenuelako gehiago eta egoera bortitzari nekaldi fisikoa gehitzen zitzaiolako. Gerora, ELNkoekin lasaiago hitz eginda, ni hiltzen baninduten ziur aski haiek ere hilko zituztela esan zidaten. Goikoek ez zutela, inolaz ere, ni akatzeko agindurik emango. Israeldarrak, adibidez, lautan ihes egiten saiatu ziren, eta entzun nituen lehenengo lau tiroak haientzat izan zirela uste izan nuen‌
Nolakoa zen haiekin tratua?
Paramilitarrekin edo militarrekin gurutzatzeko beldurra zenuten, ordea‌
Hasieran ez genuen erlazio gehiegirik beraiekin. Gainera, Para-koak zirela esan ziguten hasieran, eta horrek nahitaez beste errespetu bat sortzen zidan, nik Para-koek zer egiten zuten banekielako. Hasieran, gure ardurarik nagusienak ziren noiz altxako ginen, noiz jango genuen, zenbat iraungo zuen horrek guztiak, zergatik ni‌ Solasaldi gutxi izaten genituen. Lehenengo egunetan egiten genuen gauza bakarra ibiltzea zen, lokatzez goraino gehienetan. Bahituen artean ere gutxi hitz egiten genuen hasieran, nahikoa genuelako eguneroko egoera gogorrari aurre egitearekin. Egunak aurrera joan ahala, britainiarrarekin eta alemaniarrarekin harremana sendotu nuen. Israeldarrekin, aldiz, ez nuen harreman gehiegirik izan. Gainera, ingelesa praktikatzeko aukera ederra izan nuen! Zuen bizitzaren beldur izan al zenuten?
Nik ez nuen hilko nindutenaren
Bai, zeren tiroketaren bat emango balitz bala galduren bat jasotzeko aukera genuen. Helikopteroak nahiko hurbiletik entzun nituen, baina ez zen ezer ere gertatu. Klaro, niri gerora esan zidaten gure taldea ez zioala bakarrik. Aurretik zein atzetik beste bi talde genituen gu zaintzen. Gu nahiko kontrolatuak gintuzten. Bahitu eta bahitzaile arteko zubia al zinen zu?
Beno, bai. Gaztelaniaz ondo nekien bakarra ni nintzen. Gainera han jerga berezi batetan hitz egiten dute, eta are zailagoa zen besteentzat gerrillariak ulertzea. Gainera nik hango egoeraren berri banekien eta, ELNkoak zirela esan zigutenean, besteei nortzuk ziren esplikatzen saiatu nintzen. Une goxoren bat izan al zenuen 73 egunetan?
Goxoa ez, baina hunkigarria izan zen nire aita irratian entzutea. 23
o022_on
25/10/04
20:35
Pテ。gina 3
nagusiagizartea Grabazio bat jarri zidaten haren
hitzekin, baita Gara egunkariko zuzendariarena ere. Gainera, Euskal Herriko ordezkaritza bat nire askatasuna negoziatzera etorriko zela entzun nuen ere. Reala Txapeldunen Liga delakoan aritu zela ere entzun nuen. Eliza zure askapen prozesuan eragile garrantzitsua izan zen, ezta?
Javier Arellano jesuitak parte hartu zuen nire askapenaren negoziaketetan. Ziur ez dakit nola, baina nire sendia eta Arellano harremanetan jarri ziren. Kolonbian, eta Hegoamerikan, orokorrean, elizak indar handia dauka, oso kontuan hartzen dute denek. Horregatik, nire senideek ni askatzeko biderik aproposena hori zela uste izan zuten, haiei ere hala gomendatu zietelako, besteak beste. Ba al dakizu nola joan ziren negoziazioak?
Ez. Nire gurasoek ez zuten prozesu horretan parte hartu. Dario Etxeberrin, nire askatasuna lortzeko sortu zen giza-batzordeko kidean, delegatu zuten hori egiteko ardura batik bat. Nik dakidanez, ELNkoek ez zuten baldintza zehatzik jarri gu askatzeko. Besterik gabe, bahiketaren bitartez Kolonbiako egoeraren berri munduak jakitea zezan nahi zuen ELNk. Batzorde horrek eta ELNkoek negoziatu zutena izan ziren gu noiz askatu, nola, zein segurtasun neurrirekin, non eta horrelako gaiak. 2004ko azaroaren 24ean 73 eguneko bahiketari amaiera eman zitzaion. Reinhilt Weigel alemaniarrarekin batera utzi zintuzten libre. Nolakoa izan zen askapenaren unea?
Niri, hilabete lehenago esan zidaten askatuko nindutela. Agindu zehatza zutela ni askatzeko. Besteengandik banatu ninduten, nirekin hitz egiteko, eta ni askatzeko baldintza egokiak suertatzen zirenean libre utziko nindutela esan zidaten. Astebetera, zera esan zidaten: 窶連sier, atzo zen zu 24
o022_on
25/10/04
20:35
Página 4
gizarteanagusia
Lagunak Bahiketak iraun zuen egunetan, harreman gehien Reinhilt Weigel alemaniarrekin egin zuen Asier Huegunek. Batera askatu zituzten ere. Sarritan egon dira bahiketa eta gero elkarrekin. Beste bahituekin apenas dute kontakturik. Huegunek lasai hitz egiten du bahiketari buruz, “ez daukat inolako traumarik; naturaltasun osoz hitz egiten dut gaiaren inguruan”. Weigelek arazo fisikoak izan zituen bahiketak iraun zuen bitartean. Horregatik, beste era gogorrago batera bizi izan zituen 73 egun horiek. Weigelek zuen ordulari berezi batekin zekiten gutxi gora behera egunean zenbat kilometro egiten zituzten oihanean eta zein altuerara zeuden. 900 bat kilometro egin zituzten bahiketak iraun zuen bitartean, 12 bat eguneko, oihanean. askatu behar zintugun eguna’. Haserretu nintzen. ELNkoek ni askatzeko segurtasun baldintza nahikorik ez zegoela esan zidaten, horregatik ez nindutela askatu. Bi aste beranduago gauza bera esan ziguten; laster askatuko gintuztela, alegia. Guk ibiltzen jarraitu genuen, egunero bezala. Egun batetan irratia jarri ziguten. Bai ni bai Reinhilt askatuko gintuztela zioen ELNren komunikatu bat irakurri zuen esatariak. Sinetsi al zenuen?
Gauza bat da niri askatuko nindutela esatea, eta beste bat, aurrekoan ez bezala, komunikabideetan publiko egitea. Fidatu nintzen. Handik hiru egunetara askatu gintuzten. Nolakoa izan zen une hori?
Askatuko gintuzten tokiaren bila aste eta erdi egon ginen. Astelehen bat izan zen askatu gintuzten eguna. Aurreko larunbateko arratsaldetik hasita, gainera, ia 24 ordu egin genituen oinez. Lokatzez blai geunden. Igandean, or-
Asier Huegun eta Reinhilt Weigel, Kolonbiako oihanean, ibilaldi eta ibilaldi arteko atseden unean. ASIER HUEGUN
dubete ibili ondoren, etxola antzeko batera iritsi eta ondoan askatu gintuztela esan ziguten. Astelehenean Reuters agentziako kazetaria etorri zen, ondo gosaldu genuen, ELNkoek uniforme berria jarri zuten, eta helikopteroa etorri baino lehenago ospa egin zuten. Nola agurtu zineten?
Besarkada batekin. Ez dut esan nahi lagunminak egin ginela. Gehienekin hizketaldiak eguneroko gauzetaz izaten ziren, ez oso sakonak. Buruetako batekin luzeago hitz egiteko gogoz gelditu nintzen, ordea. Asko zekien Kolonbiako borroken inguruan. Zelai txiki batera iritsi, han zegoen helikopteroa, buruetako batek helikopteroan zeuden ni askatzeko batzordeko kideekin hitz egin zuen, eta nik banan bana agurtu nituen gerrillariak. Barkamena eskatu zidaten. Egoera horretatik nik asko ikasi nuen bezala haiek ere ikastea espero nuela esan nien nik. Besteren bat hartzen ba-
zuten, nirekin izandako eztabaida eta ika-miketatik ikastea. Hori egin eta, eguraldia txartzen ari zela ikusita, alde egin genuen. Bogotara iritsi, eta gurasoekin elkartu zinen...
Hala da. Nik amestua nuen momentu hori, eta amestutakoaren antzeko zerbait izan zen. Hunkigarria. Malko artean, zera esan zidan amak: ‘Asier, hau ordainduko didazu!’; Falta zitzaidana! Neska lagunarekin egon, Kontsulatura joan... Egun bat egon nintzen Bogotan, eta Madriletik pasa ondoren, etxera. Galdeketarik egin al zizuten?
Zentzu horretan ondo zaindu ninduten. Nik nahi ez nuen ezer ez nuen egin edo esan. Eta Hondarribiko aireportuan jendetza mordoa, komunikabideak tartean, zegoen zure zain.
Izugarria izan zen hori. Ateratzeko atea zapaldu eta kamera eta kazetari pila aurrean. Prentsaurrekoa eman, eta oporretara nindoa-
la esatearekin batera, bai ni bai nire senideak bakean uzteko eskatu nien komunikabideetako kideei. Oro har, errespetatu zidaten. Ondoren eman ditudan elkarrizketak interes berezia azaldu duen jendearekin soilik egin ditut. Nik hango egoera latzaren berri eman nahi dut batez ere, eta ez bahiketaren inguruko txikikerietan sartu. Egun luze horietan pasatakoa idatzia duzu.
Bai, koaderno batetan. Hasieran letra neurri arruntez idazten nuen, baina egunak joan ahala, eta bahiketa bukatzen ez zela ikusita, letraren tamaina txikiagoa egiten joan zen. Ideia zehatzak idazten nituen gehien bat: hamar lerrotan idatzi nuena, orain, han idatzitakoa sakontzen ari naizela, bi ordu ematen ditut hamar lerro horien esanahian murgiltzen. Batzuk ea libururik aterako dudan galdetu didate, han jazotakoen berri ematen duena. Luzerako gaia da hori. Jarraitzen al duzu orain Kolon- 25
o022_on
25/10/04
21:51
Página 5
nagusiagizartea
“
Bahiketa hasi eta 21 egunera esan ziguten ELNko gerrillariak zirela. Oso berandu nire ustez”
“
Amorru momentuak gainditu, eta ikusi arazi nahi nien haiek ulertu nahi zituen jendea bazegoela”
“
Hamar urteren bueltan egoerari buelta emango diotela badiote ere, nik oso zaila ikusten dut hori”
dauden munduko herrialdeen inguruko hizket aldiak... Orain, neure bahiketaren harira, Eusko Jaurlaritzara gutun bat bidali dut, hango giza eskubideen egoeraren jarraipena egin dezaten. Badakit gainera Jaurlaritzako ordezkaritza bat Kolonbian egon zela.
biako egoera?
Jarraitzen dut, bai. Batetik nire neskalaguna Kolonbiarekin elkartasun lanean diarduen sare batetan dago boluntaria. Irakurtzen dudanaren arabera, hango egoera politikoa antzekoa da: gobernuak gerrillarekin ez du negoziatu nahi, militarki garaitu nahi dituzte. Hala ere, iritsi zaizkidan azken berrien arabera, ELN desmobilizatzeko hizket aldit an omen dago, eta FARCek gobernuarekin nolabaiteko hitzarmena egin du presoak bahituen truke ateratzeko… Hangoak ez badira kontzientziatzen zer aldatu asko dutela, alperrik. Han, aberatsa dena oso aberatsa da, eta ez du inongo asmorik hura aldatzeko, ondo bizi baita. Pobrezian jende asko bizi da. Indar iraultzaileen artean ere ez dira ados jartzen, eta hamar urteren buruan egoerari buelta emango diotela badiote ere, nik oso zaila ikusten dut hori. Euskal Herriko jendeak, oro har, Kolonbiako errealitateari bizkar ematen diola uste al duzu?
Euskal Herriko gizartea nahiko politizatua dago, hemen gatazka bat dagoelako. Jakin nahi duenak, jakiteko interes minimo bat azaltzen duenak, aukera du hango egoeraren berri izateko. Gainera txoko internazionalistak daude, edonon daude gatazkan
26
“
Kolonbian, eta hegoamerika guztian orokorrean, elizak indar handia dauka; oso kontuan hartzen dute”
Prentsan zuri eta bahiketari buruz esandakoak irakurri al dituzu?
TXANDAL GORRIA. Munduari bira eman zion irudia da hau. Asier Huegunen txandal gorria eta bizarra bere egoeraren berri ematen zuten lehenengo irudien adierazle izan ziren. Horrela ezagutu zuten lehen aldiz gehienek nor zen Asier Huegun. Bahiketatik ia urtebete pasa denean, garbi hitz egiten du Asierrek jazotakoaren inguruan, espresibitate handiarekin, baina lasai.
Osaba bat prailea dut. Arantzazun dago. Han sei egunkari jasotzen dituzte egunero. Bi liburuxka mardul ditut argitaratutako guztia jasotzen dutenak. Internetetik ateratako informazioa ere badaukat. Dena irakurtzea oso zaila da, baina noizean behin saiatzen naiz errepasotxo bat ematen. Telebistan azaldutako gauzak ere baditut. Notizia nola eman duten jakinminagatik da: nola azaldu duten nik bizitakoa finean. Zer utzi duzu Kolonbiako oihanean?
Zer ekarri dudan aipatuko dut. Gauzak ikusteko beste era bat: Kolonbian nola bizi diren ikusi dut, eta zinez, gu baino askoz okerrago bizi dira. Nirekin, hamabost urteko gerrillariak egon ziren, eta ez da kasualitatea adin horrekin borrokan egotea. Esperientzia pertsonalek bultzatu dituzte sinisten dutenaren alde borroka egitera. Ados egon edo ez, tokian tokiko egoerak ezagutu behar dira.
o027_on
22/10/04
15:50
Página 1
agendanagusia
DATOZEN HIRU HITZORDU
1herrien ASTEA Mikelazulo Kultur Elkarteak 9. urtez antolatu du elkar ezagutzarako astea Testua: Urko Etxebeste
rrenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartekoek 9. Herrien Astea antolatu dute azaroaren 8tik 14ra. Astearen funtsa etorkinen ikuspegitik munduko kulturen berri ematea da. Oier Guillanek, Mikelazuloko kideak, zehazt apen gehiago eman dizkio ONi: “Bi planotan jorratzen dugu etorkinen gaia: inf o r m a z i o AZAROAK 8nahiz salake- 14 ta esparrutik Herrien astea. et a kultur Egunero, ikuspegitik, ilunabarrean, beti ere, arra- hitzaldiak, z a k e r i a r e n mahai inguruak kontrako me- eta ikuskizunak zuak landuz”. Mikelazulo Aurten, aste- elkartean aren leloa (ErrenteriaA r r a k e r i a z Orereta). datorrelako arrazakeria da. “Indar berezia jarri dugu programaren barruan emakume etorkinen eta hemengoen artean topagune bat sortzean, emakume etorkinek arrazakeriaz gain, hemengoek bezalatsu matxismoa jasaten dutelako”, azaldu du Guillanek.
E
2
BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA. Behobia-Donostia lasterketaren 40. edizioa izango da azaroaren 14an. Proba koloretsuan eskualdeko hainbat atletek hartuko dute parte. Ez zaie animorik faltako. AZAROAK 14 10:30ean (Behobiatik atleta elbarrien irteera) Fortuna KE.
3
AMAIA RIPALDA Ondartxo Abesbatzako kidea
“Koruen mundua ezagutarazteko asmoz sortu genuen Astea” an ederra ari da egiten San Pedroko Ondartxo abesbatza Pasaian kantagintzaren alde. Aurten, eskaintzen dituzten ohiko emanaldiez gain, 19. urtez jarraian Musika Abesbatza Astea antolatu dute. Amaia Ripalda, abesbatzako kideak xehetasun gehiago azaldu dizkio ONi.
L
Zein helbururekin hasi zineten Musika Abesbatza Astea antolatzen?
San Pedron koruen mundua ezagutarazteko asmoz sortu genuen astea. Urtez urte eskaintza zabaltzen joan gara. Sanpedrotar ugari hurbiltzen da. Zeintzuk dira 19. edizio honetako berrikuntzak?
Eskaintza zabala antolatu dugu: haur eta helduen koruak, organo eta bakarlari emanaldiak, Masako Ishii korearraren ikasleen emanaldia, gure emanaldia. Aurten, Josu Elberdinen lana ere nabarmenduko dugu. Hala ere, zaila da Astea antolatzea.
HILAK 9, 10, 11, 12, 13, 14 San Pedroko Musika Abesbatza Astea. 9tik 13ra, 20:00etan. 14an, 12:30ean. San Pedroko Parrokian. Ondartxo Abesbatza. 27
o028_on
25/10/04
15:25
Pรกgina 1
jakiteko
itsasoa eta
OIHANA Pasaiak eta Izurak, itsasoak eta basoak bat egin zuten; ontziak egiteko haritza, aitzaki ederra Testuak: Albaola elkartea Argazkiak: Mendi Urruzuno
G
28
Eta haritzaren inguruan Izurako Haize Berri kultur elkartearekin harremanak sortu genituen, eta hauen ondorioa Oihanetik Itsasora deituriko erakusketa da. Garai bateko usadioa berriz ere gogoratzeko asmoz.
BESTEAK. Izuran, beharrezko haritzaz gain, itsasontzigintzan erabitzen ditugun beste espezie batzuk ere aurkitzen dira: izeia, mastetarako; haltza, belazurrunetarako; pagoa eta lizarra, arraunetarako; pagoa, giletarako... Motoiak eta gurpilak egiteko, zenbait sastrakaren (gorostia, esaterako) zur trinkoa erabiltzen zuten. Lema gaztainondo edo intxaurrondozko zurarik onenaz egiten zen. Ustel ez zedin, eta xilofagoen erasoa saihesteko, mozketa ilbeheretan egiten zen, irailetik martxora bitartean; izan ere, garai horretan izerdia sustraietan egoten zen eta zuhaitzak ez zuen fruiturik eta hostorik izaten. Alabaina, belazurrunetarako erabiltzen ziren haltzak maiatzeko ilgoran mozten zituzten, horrek zuraren malgutasuna bermatzen baitzuen.
arai batean, Euskal Herrian harizti zabal trinkoak izaten ziren, eta horrek ontzigintza errazten zuen. Haritzak forma zuzen eta oker ugari ditu, eta forma horietatik brankak, barangak, jenolak eta gilak, karelak, korastak eta oholak sortzen ziren. Baina haritzak, morfologia egokia izateaz gain, zur sendo eta gogorra eskaintzen zuen, hezetasun handiko giroetan usteltzen ez zena. Eta horixe behar zen itsasorako. Gainera, zuhaitz horrek zuntz malguko zura jartzen zuen artisauaren eskura, hark trabesetako ahoez lan zezan. Gizakiak natura menderatzen ikasi zuenetik, oihanak pixkanapixkana galduz joan ziren, zura ezinbesteko lehengai bihurtu baitzen; izan ere, sutarako egurra, burdinoletarako ikatza, eta etxeak, itsasontziak eta tresnak egiteko erabiltzen zen zura. Zoritxarrez, Gipuzkoan gaur egun zuhaitz espezieen artean haritza %7ko kopurura nekez iristen da. Horrek Baxenabarreko Izura herrira eraman gintuen, Pasaiako Ontziolan euskal txalupak eraikitzeko beharrezkoa dugun haritzez hornitzeko.
ANTZINEKO ERARA. Zuhaitz egokia aukeratu, aingura batez markatu, eta, antzinako tresnekin moztu eta itxura ematen zitzaien egur zatiei. Zuraren garraioa idien indarrarekin egiten zuten.
Erakusketa Dagoeneko Izurako erakusketa amaitu da. Bertako plazan Pasaian eraikitako txalupak ikusgai izan zituzten bi astetan zehar. Ikusgai izan ziren Albaola kideei ateratako irudiak ere, oihanean ohiko egur lanetan. Oraingoan Pasaiari heldu zaio erakusketa hartzeko txanda. Azaroaren 20tik abenduaren 11ra San Pedroko Ondartxoko ontziolan Oihanetik Itsasora zabalik izango da nahi duenarentzat.
o029_on
21/10/04
16:18
Pรกgina 1
talaiatikjakiteko
LEZOKO KAROBIA, SASI ARTEAN Gaintxurizketako Urrulloko baserriaren ondoan, sasi artean, karobi bat dago. Karea egiteko labeak ziren karobiak. Antzinan, karea, paretak zuritzeko, desinfekziorako edo zuhaitzak zomorroetatik babesteko erabiltzen zen besteak beste. Karea era tradizionalean ez da ia inon egiten egun, beraz, karegilearen ofizioa ere desagertzear dago. Lezoko karobi hau berreskuratzea merezi luke, ofizio zaharrak, izan ginena ezagutzeko bide baitira zalantzarik gabe. Testua: U. Etxebeste Argazkia: I. Berrio 29
o030_on
25/10/04
21:50
Página 1
jakitekohistoria
Abizena Mitxelena Armarria.
Aiakoa, zilar koloreko xingola, zilarrezko bi izarrekin, eta xingolaren albo bakoitzean izar bat.
Tokiaren arabera (Baztanen eta Etxalekun, esaterako), MItxelena abizenarekin batera hainbat armarri lotu dira, baina ohikoena Aiako jatorria duena da.
Banaketa semantikoa. Mitxel-ena Esanahia.
Mitxelen etxea edo jabegoa. Abizenaren kokapena. Oiartzun.
Aia. Lasarte. Elizondo. Etxaleku (Mitxelena-
Alda abizena hartu zuten). Larraungo arana.
Urdax. Gordexola. Llantero. Nava (Burgos) Abizenaren hedapena. Oiartzun (1804). Bilbo (1730).
Biografia Jon Garbizu Salaberria Zubigar (Lezo) ezoko Gurutze Santuaren plazako Zabala-enea etxean sortu zen Jon Garbizu Salaberria Zubigar,1893an. Aita, Candido Garbizu, eta ama, Maria Salaberria zituen. Lau arrebak eta sei anaiak osatzen zuten sendia, Jon hirugarrena zen. Musikari eta idazle izan ziren senideetako batzuk; Jose, Daniel eta musikari handi izan zen Tomas. Elias Salaberriaren lehengusu propioa zen. 14 urterekin, Errenteriako Real Compañía Asturiana de Minas lantegian sartu zen bulegoko lanetan eta hantxe jarraiki zion hil arte. Elizak, lagunarteak, etxeko giroak eta irakurritako zenbait lanek ekarri zioten bertsoetarako eta olerkigintzarako zaletasuna. Elizako kantuek, sagardotegietako bertso eta kantuek, batzokiaren inguruan kantatzen eta berreskuratzen ziren Iparragirre eta Otañoren bertsoek, besteak beste, sorkuntzarako grina piztu zioten. Soldaduskan Kauldi Sagarzazu Satarka olerkari hondarribiarra ezagutu zuen. Gerora, honen Txinpartak lana irakurtzean, hainbat idazleren ezaguera izan zuen. Garai hartantxe hasita irakurri zituen, antza, Tene Mujikaren Idazki ta Olerki, eta Alejandro Bilbaoren Biotza Abeslariko Maruri’tar Erramun. Zubigarrek berak bere idatzietan esan zuenez, Sabino Arana izan zen bere lehen eredu eta aitzindaria; “Ama Euzkadiren seme onena”. Munduko lehen gerrate han-
L
30
pizkunde garaiko
OLERKARIA Euskara, aberria, natura eta maite zuen jendea izan zituen gai nagusi Testua: Joxe Luix Agirretxe
diaren ondotik, Jose Ariztimuño Aitzol apaiz abertzaleak bultzatu zuen euskal pizkundeko idazleen sortan sartu behar dugu Garbizu; Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Jautarkol eta horiekin batera. Erlijio, kultura eta literatura aldizkari, eta egun-
kari ugaritan idatzi zuen, nola Euskal Herrian, hala Ameriketan; Aránzazu, Zeruko Argia, EuskalEsnalea, Argia, Gure Herria eta La Baskonia, besteak beste. Erlijioa, aberria, euskara, natura eta lagunak gai dituzten 122 olerki,
ipuin batzuk, hainbat itzulpen eta Lezoko hitzez osaturiko hiztegiño bat egin zituen. Pasai Antxora ezkondu zen, et a hantxe hil zen 193 0ean, lanera zihoan batean, trenbidea zeharkatzean, trenak harrapatuta.
Bitxikeriak 1928an, Iruñean egin zen lehiaketa batean El Quijoteren IX. kapituluaren itzulpena aurkeztu zuen eta saria irabazi zuen Lizardi, Orixe eta Irigarayrekin batera. 1962an, Valentín Berriochoak Zubigarren hiztegia argitaratu zuen Euskera aldizkarian: El vocabulario inédito de Zubigar, hainbat ohar eta jakingarriz horniturik. Aldizkari berean, segidako orrietan Koldo Mitxelena errenteriarrak Apostillas de un renteriano artikulua argitaratu zuen Zubigarren hiztegiari zenbait ohar eginez. 1991n, Patri Urkizu eta Patxi Intxaurrandieta lezoarrek Garbizu Anaiak izeneko liburua apailatu zuten, Tomas, Daniel eta Jon Garbizuren lanak bilduz. Liburu horretan daude bilduak Zubigarren lan gehienak.
Fitxa Jaiotze urtea. 1893. Herria. Lezo. Lekua. Zabala-enea etxean. Heriotza urtea. 1930.
o031_on
25/10/04
17:24
Página 1
historiajakiteko
Argazkia Pasaia
Efemerideak Errenteria 1930. URRIAK 27
Brissac aterki fabrika zaharrean obrak hasi zituen Rafael Urbek, bertan Omega kafe-makina fabrika jartzeko. 1933. URRIAK 23
Uholde beldurgarria gertatu zen. 1967. URRIAK 7
Ezkon aurreko agur afaria egin zitzaien Txomin Perurena eta Luis Otaño txirrindulariei. 1974. URRIAK 6
Eskola berri bat inauguratu zuten Beraunen, San Luis Gonzaga. 1977. URRIAK 3
JAIZKIBEL DRAGAK BADIA GARBITZEN ZUENEKOA. 1932. urtean bukatu zuten eraikitzeaz Jaizkibel draga Bilboko Euskalduna ontziolan. Ordudanik 1984. urtera arte, Pasaiako badiatik area eta lokatza ateratzen ibili zen, garbiketa lanetan. 1992. urtean babestu beharreko monumentu izendatu zuten draga. Hala ere, egun, San Pedroko Ondartxon, lehorrean dago Jaizkibel, ahaztuta, agindutako berrikuntza lanen zain. Argazkia: Xabier Esnaola
EAJren eskariz, Udalak Jasokundeko Amaren Elizako ataritik Gerra Zibilean bando nazionaleko hildakoak gogora zekartzan plaka kendu zuten. 1983. URRIAK 13
ETAk Angel Flores Jimenez 44 urteko Guardia Zibila tiroka hil zuen Beraunen.
krONika zaharra Oiartzun
iturriozko LETXUNA Oiartzungo Iturriotz auzoko jaietan, Santioetan, zuhaitza jartzen dute plazan: letxuna; usadio zaharra da Testua: Iñaki Arbelaitz
er da letxuna, baina? Herriko jaiak direla adierazteko jartzen den zuhaitz zuritu eta luze hori da, herri edo auzoko plazan jartzen dena: haltza gehienetan. Barnealdeko herrietan zutik jartzen dute; kostaldekoetan, berriz, etzana: kukaña deitzen diote itsa-
Z
sertzeko herrietan. Askotan, goialdean, zintak eta bestelako apaingarriak izaten ditu. Ikurriña jartzen dionik ere bada. Jatorriari dagokionean, kristautasuna iritsi aurretiko ohitura dela esaten duenik bada, eta jaiak ondo joan zitezen jartzen zela, zaindari gisa.
Santioetan urtero jartzen dute letxuna Iturriotzen. JON MARTIN
Oiartzungo Iturriotz auzoan urtero jartzen dute letxuna Santioetan. Jai Batzordekoak arduratzen dira zuhaitz luzea tentuz jartzeaz eta kentzeaz. Lan zaila da, auzolanean egiten dena. Pasadizo ugari gertatu dira Iturriozko letxunaren harira. Horra bat. Duela hamabost bat urte, auzoko jaiak bukatuta, Jai Batzordeko bi kidek pas adizo bitxia izan zuten. Auzoko kaskoan bizi zen bat, eta goitik behera txikitu zuen letxuna, sutarako antza. Plazan laga zituen zatiak, beranduago jasotzeko. Beste Jai Batzordekideak, baserritarra bera, egindakoa ikusi zuen, ordea, eta bestea joandakoan, traktorearekin eraman zituen baserrira egur zatiak. 31
o032_on
21/10/04
16:20
Página 1
jakitekodenbora-pasa
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz 3*
Gizon izena Ald. lanabesa
Nahasdurak
1
Kanpo
2 Esten dutela Ebaren laguna
Ameriketan Ameriketan 1* _Donibane ados ados Belarra Ald. harreEuskarri Euskarri mozteko mana Ameriketan Jatorrizko atzizkia ados Beharrean, Euskarri jardunean
Portu
Ameriketan Gure planeta ados Ald. Euskarri zegoen Materiale
3
Aireportu euskalduna
4
Gabiriar
Errep. Txori beltza
Alkoholaren atzizkia
Profeta afrikarra
Era berean
Ipar totelka Uranioa Nafarroa
Ameriketan Guztiak ados
Zerregin
Neronen Euskarri
Arrazoi
Bokal bi
Ameriketan Ald. atx! Bai…! adosEz
Hizki izena
Mila
Ald. Lurzati, Euskarri Sail sail ezkutatuta
Komunikazio tresna
Berriro kasik
Adanen laguna
Baldintzetan
Ald. egun guztitarako
Ameriketan Kanpoan ados
Ald. Kanpaiaren onomatopeia
Bat
Ald. Euskarri leku Ald. josteko
Kiloa
Irabaz
Opor
Jainko ezaguna
Ameriketan (Bi hitz) Ezados dauka
Ald. Neoia
2*
Euskarri Eako
Atzizki kimikoa
Potasioa
Ald. Arabako
herria Amperioa Suaren Gizon izena arrastoak
Zapatzeko behar dira
Ald. 4* lanabesa
Nitrogenoa
Txoriek diote
Berrogeita hamar
Litroa
* perretxikuen izenak
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Goetheren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
A 1 K2 E11 32
12
3
4
N5
6
7
R8
9
Z10
13
14
15
16
U17
18
19
20
1
9
16
11
8
8
1
2
4
3
11
13
12
11
11
4
12
5
12
3
11
6
1
12
13
7
17
11
5
1
8
12
12
3
17
8
17
10
13
6
12
13
10
11
4
12
13
11
5
17
7
17
13
3
11
5
11
13
1
5
4
10
11
8
3
1
12
13
12
11
4
12
13
11
5
4
7
17
11
5
1
2
9
11
10
10
7
4
12
11
4
12
5
7
1
2
14
1
8
12
13
3
17
8
17
10
1
6
12
13
10
11
4
12
13
11
2
14
4
1
15
13
12
8
12
2
11
5
1
2
9
11
o033_on
25/10/04
21:49
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Non dago eta nola du izena auzo honek? G O K G I
R R B E A L
N I
A
B G
N G
E A K
R M A
I L E
I
O U R Z D
T
E
O K A
H O M A Z
O A K I N A K D I U
A
N A K E N
G U R R A R I
T E B
A O
O L A
L
L
P E A N
N
D A
O T E
D I
G A L
I A
B A S A K
N A
I
O
G
HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Alperrak, beti egin behar duenari buruz hitzegiten du. Benetan zerbait egiten duenak, ez du egindakoari buruz hitzegiteko astirik.
Goetheren hitzak. ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Azaroak 19 (ostirala) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZEIN AUZO DEN ESAN
HARPIDEDUNAREN IZENA / TELEFONOA
Juan Mari Lujanbio
IRABAZLEARI SARIA Masaje sesioa Lezea zentroan Ixiar Jauregi ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako laugarren irabazlea. Jertse bat irabazi du sari gisa. Argazkian, Ixiar —ezkerrean— Ganbo dendako arduradunarekin.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da
33
o034_on
25/10/04
18:06
Pรกgina 1
o035_on
21/10/04
18:07
Página 1
sormenajakiteko
Kritika Zinema
ON-line
Donostiatik mundura Lander Garro Aurtengo ekainean literaturaren munduan agerraldia egin zuen, Orain galdera berriak ditut liburuarekin. ‘Oarsoaldeko Hitzan’ lan egiten du, eta Nabarra aldizkariko kolaboratzailea da.
uropako zinema eta Amerikako Estatu Batuetakoa uztartuz sortu du lehen lana Pablo Malo donostiar zinegileak. Europakoa, sinpletasunagatik, artifizioen erabilera neurtuagatik, argi motelengatik. AEBtakoa, berriz, erritmoagatik, eraikuntzagatik, eta baita istorioari erantzun jakin bat emateko moduagatik ere. Istorioa, izan ere, dramatikoa dela aipatu izan du egileak berak. Egia izan daiteke, gertakari dramatikoak bat baino gehiago diren neurrian. Baina ez da zehatza; filmak zinema beltzaren ukitu nabarmenak ditu. Drama izateko gutxiegi geratzen da jazoera horiek sortutako sentipenetan, eta baita ondorioetan ere. Drama izateko, finean, arinegi egiten du jauzi batetik bestera Malok. Dena dela ere, sinesgarritasunez burutu du lehen lan hau Jardines deshabitados laburmetraiaren egileak. Joko-zelaira ateratzeko bidailagun aproposak hautatu ditu, ostera. Unax Ugaldek eta Marisa Paredesek, izan ere, seriotasun handia eman diote lanari;
E
batez ere lehenak. Malok ahalegin berezia egin du pertsonaien alde, hauek ohiko soslaietatik aldentzeko, eta Ugaldek lan aparta egin du. Hoztasun ikaragarriz jokatu dezakeela nabarmendu du berriro ere, eta keinu epelak eskaintzerakoan bihotzik gogorrena ere bigundu dezakeela. Istorioa ere ederra da. Adrian –Unax Ugalde– aberatsa da ondasunen aldetik, baina baditu beste gabezia batzuk. Gabezia horiek utzitako zirrikituetatik sartuko dira tramaren gainerako pertsonaiak Adrianen bizitzan, eta ia aldatu egingo dute. Patua, ordea, arerio gogorra da, eta horren aurka filmeek ere ezin dutela erakutsi du Malok. Happy end-etik urrun dago filma, horrenbestez, baina baita drama negartiarraren egitura tipikotik ere. Filma amaitzerakoan ikuslea iltzatuta geratuko da agian, ezin sinetsi. Baina denboratxo bat itxaron ondoren, filmaren indarra geratuko da, gauza guztien gainetik. Txaloak Malorentzako, eta ea zortea duen!
ESKUALDEAN SORTUTAKO PROIEKTUA
Iaz grabatu zuten Frio Sol de Invierno. Grabaketa egiteko agertoki bezala eskualdeko hainbat txoko erabili zituzten, Oiartzun eta Pasai Antxo, besteak beste. Produktorea, gainera, Luis Goya lezoarra da. Aurki estreinatuko da filma. Argazkia: Iñaki Berrio
sendagaiak
ETXEAN Naturan dago behar dugun ia dena, interneten, bilatuz gero, ere bai Testua: Eneko Salaberria
iartzungo Ergoien auzoan dago Madari baserria. Bertan, belaunaldiz belaunaldi sendabelarrei buruzko jakintza handia lortu dute Pepita eta Mª Jesusek. Orain, beraien webgunea sareratu dute. Orrialdeak duen diseinua eta menuaren antolaketa ikusita, esan behar da orrialdea ez dela beste munduko gauza, baina bertan aurki ditzazkegun datuak oso interesgarriak izan daitezke. Belar mota bakoitza gure osasunerako zertan den ona azaltzen digute. Baita horiek hartzeko nola prestatu behar ditugun ere. Hori gutxi balitz, bakoitzak bere argazkia du aldamenean, errazago ezagutu dezagun. Horretaz gain, menuak hiru atal gehiago ditu: 1 orrialdea atalean Madari baserriaren historia zein den jakingo dugu. Oiartzungo planoa atalean baserria non kokatuta dagoen ikusi, eta Iruzkinak atalean gure iritzia eman ahal izango dugu. Helbidea honako hau da: www.euskalnet.net/wazemak.
O
35
o036_on
23/10/04
18:55
Pรกgina 1
jakitekozerbitzuak
Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri
OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850
007940 / 007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
510562 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 524420 344419
LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
524516
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36
Larzabal. Asteguna: Lezo Asteguna: Oiartzun Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
Egun osoz irekita egoten da 08:00-17:00 08:00-15:00
Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata: Igandea-jai eguna:
08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
o037_on
25/10/04
11:49
Pรกgina 1
o038_on
22/10/04
13:16
Pรกgina 1
o039_on
22/10/04
13:30
Página 1
hantxe bertanjakiteko
JOSEBA LARRAÑAGA kazetaria Madrilen
“
Javier Otxoa txirrindulariak hunkitu ninduen”
skok ezaguna izango duzue Joseba Larrañaga sanpedrotarraren ahotsa. Izan ere, Madrilen lan egiten du, SER irratiko kirol sailean. El Larguero saioaren arduraduna da ostiral eta larunbatetan, Jose Ramon de la Morenaren ordez.
A
Nolatan iritsi zinen Madrilera?
Leioan kazetari karrera ikasten ari nintzela, SERen udan lan egiteko probak egin nituen. Hartu ninduten, eta Galiziara bidali. Bost urte egin nituen han. Beranduago, Madrilera etortzeko aukera eman zidaten. Bertan, albistegietan hasi nintzen, eta azken lau urtetan kiroletan nabil.
Testuak: Urko Etxebeste
Iñaki Gabilondo, De la Morena, G e m m a Nierga... Lankide Izen-abizenak. ezagunak Joseba d i t u z u Larrañaga. SERen. Adina. Bai, izen ga-
Fitxa
36 urte. rrantzitsuak Herria. dira eta langiSan Pedro. le oso onak. Lanbidea. B aina izen Kazetaria. horiekin elkarlanean jende pila dago. El Largueroko saio bat prestatzeko 15-16 pertsona biltzen gara, esaterako. Bai, lanean oso zorrotzak dira, baina pertsonalki ere atseginak. Kirolari ospetsu asko ezagutu dituzu, ezta?
BAT BATEAN Madrileko txoko bat.
Caba Baja auzoa. San Pedrokoa? Salbio. Irrati esatari bat. Iñaki Gabilondo.
Jateko? Paella. Kirolari bat? Javier
Otxoa. Amets bat? San Pedrok
Kontxa irabaztea.
NOLAKOA DA MADRIL? “Arrebak zera esaten zidan: Madril herri handi bat bezalakoa da. Eta hala da. Bost milioi pertsonako herri handia. San Pedrorekin antzekotasun batzuk ditu, eta bizitza erritmoan desberdintzen da batik bat. Erritmora egokitzen bazara, ondo bizi zaitezke. Gustuko dut”.
Hala da, baina harremana profesionala da. Beno, Roberto Carlos eta Iker Casillas Real Madrileko jokalariekin harreman pertsonala izatea lortu dut. Jatorrak dira. Hala ere, Javier Otxoa txirrindulariak hunkitu ninduen gehien. Nola ikusten dute Reala Madriletik?
Trabarik egiten ez duen bitartean, ondo. Liga irabaztear egon zenean zeharo desberdina izan zen. A ze larritasuna sortu zen hemen! 39
o040-41_on
25/10/04
15:30
PĂĄgina 1
euskara
izkuntz Eskubideen Behatokiak eskolan gazteekin hizkuntza eskubideen gaia lantzeko Unitate Didaktikoa kaleratu du. Helburu garbia du kaleratutako materialak: gaztetatik hizkuntz eskubideen inguruko kontzientzia sustatzea, hizkuntz komunitateko kide diren heinean, hizkuntz eskubideen aldeko mezua barnera dezaten. Hizkuntz eskubideak: ezagutu eta eutsi du izena Behatokikoen sorkuntza berriak. Unitate Didaktikoa, zehazki, gogoetaz eta ariketaz osaturik dagoen eskola liburua da. Horrela, gazteenek lanerako tresna bezala erabiltzeko aukera izango dute, beti ere, euskararen eta hizkuntz eskubideen aldeko etengabeko lanean. Jendea hizkuntz eskubideen kontzeptuaz jabetzea funtsezkotzat jotzen du Behatokiak, eta Unitate Didaktikoa kaleratu eta banatzeaz gain, beste hainbat egitasmo abian jarriko dira: Euskal Herriko eragile sozialekin landu beharrekoak. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok hiru ideia nagusi azpimarratu nahi izan zituen Unitate Didaktikoaren aurkezpenean: “Lehenik eta behin Euskal Herri osoko euskaldunok eskubide berdinak ditugula, eta euskaldunok hizkuntz komunitatea osatzen dugula. Bestetik, Europan hainbat hizkuntz komunitate dagoela, eta horrek mapa politikoarekin zerikusirik ez duela, eta, azkenik, euskaldunok bizi garen tokiaren arabera ditugula aitortuta hizkuntz eskubideak�.
H
hizkuntz eskubideez
JABETZEKO Ikastetxeetan hizkuntz eskubideen gaia lantzeko Unitate Didaktikoa kaleratu du Behatokiak Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Behatokia 40
BOST ATAL. Bost ataletan banatuta dago Unitate Didaktikoa eta edukiak modu grafikoan aurkeztu dira batik bat. Itxaso Garmendiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako irakasleak egin du.
o040-41_on
25/10/04
15:30
Página 2
albisteakeuskara
literaturarekin GOZATU Oiartzungo Udaleko Euskara Batzordeak XVII. Prosa eta Poesia Lehiaketa antolatu du 8-18 urte bitarteko oiartzuarrentzat Testua: Urko Etxebeste
iartzungo Udaleko Euskara Batzordeak XVII. Prosa eta Poesia Lehiaketa antolatu du 818 urte bitarteko oiartzuarrentzat. Lehiaketaren helburua euskaraz-
O
ko literaturaz gozatzeko ohitura hartzea da, beti ere, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko bidean. Oiartzungo ikastetxeen elkarla-
Nazioarteko sinposioa Azaroaren 3 eta 4ean Hizkuntz eskubideak hezkuntzan lelopean nazioarteko sinposioa antolatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egingo dute. Euskal Herrian dauden hezkuntza-sistemez hausnartzeko aukera eskaini nahi dute sinposioan, baita hezkuntza sistemek hizkuntz eskubideak bermatzen ote dituzten aztertu, eta etorkinak integratzeko ekimenen berri eman ere. Euskal Herriko zein kanpoko profesionalen, teknikarien, irakasleen eta eragileen bilgunea izango da. Elkarren esperientziak trukatzeko foroa eskaini nahi du, guztia ikuspegi zientifikotik landuta. Horretarako, egoeraren diagnosia, egungo errealitatearen balorazioa, nazioarteko esperientziak, oinarrizko kontzeptuen definizioa... eta bestelako edukiekin saioak antolatu dira bi egunetan, goizetik arratsaldera.
nari esker, 16 urte bitarteko gazteen parte-hartzea ziurt atua dago. 16-18 adin tartekoei, aldiz, gutuna bidali zaie, parte hartzeko gonbitea luzatuz.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 15eko eguerdian bukatuko da. Sariak: prosa nahiz poesia atalean, 100 euroko hiru sari. Epaimahaiko kide, besteakbeste, Oiartzungo euskalgintzako hainbat taldetako ordezkari nahiz herriko zenbait idazle izango dira. Hala ere, informazio gehiago nahi duenari argibideak emango zaizkio Euskara Zerbitzuko bulegoan, On Manuel Lekuona bibliotekako 2. solairuan, edo 943 493 842 telefonora deituaz.
Abaraskaren irtenaldiak Etengabe ari da Pasaiako Abaraska elkartea euskararen normalizazioaren aldeko lanean. Gazte eta haurrekin lan ederra egiten ari dira. Koadrillategi egitasmoaren baitan (Pasaiako Udalarekin batera burutzen ari da egitasmoa), asteburuko irtenaldia egingo dute azaroaren 20 eta 21ean, Narbartera. Euskaraz eta lagun giroaz gozatzeko parada ederra. Elkartearen haurren aisialdirako taldeak, Iñalkiñak ere irtenaldia antolatuko du azaroan zehar Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira. Horiez gain, hainbat egitasmotan parte hartzen ari da Abaraska: Gurasoen Txokoa, Mintzalaguna, Eskolatik Kalera eta motibazio saioak, esaterako.
Alaitz, Ainhoa, Irantzu eta Lorena, Iñalkiñako begiraleak. ON Behatokikoek sinposiorako prestatu duten logoa.
Garmendiaren arabera, “funtsean, liburuxka honen bitartez helarazi nahi izan dugun mezua hizkuntza eskubideak euskaldun gisa dagozkigun eskubideak direla da, bai Bilbon, Etxarrin edo Donibane Garazin bizi. Euskara erabiltzeaz gain, exijitu egin behar diegu udalei, erakundeei eta gainontzeko eragile guztiei euskara era egokian zain dezaten. Guz-
tion ardura da euskararen bizkarrezurra zaintzea. Munduan gutxienez 6.000 hizkuntza daude, eta guztiek balio dute komunikatzeko eta errealitatea bizitzeko tresna gisa”. Unitate Didaktikoa ikastetxeetan integratu nahi da. Zein atal jorratu, berriz, tokian tokiko irakasleek erabakiko dute, ikasturtearen dinamikaren arabera.
Hilaren 26an, Gaztainerre Eguna Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak, Errenteria-Oreretako Udal Euskaltegia eta AEK Xenpelar Euskaltegiarekin batera Gaztain Eguna antolatu du azaroaren 26rako, ostiralerako. Arratsaldean erreko dira gaztainak, eta gau partean afari ederra egingo da, beti ere, jai giro apartan. Bestalde, urrian hasi zuen Lau Haizetara elkarteko Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza ikastaroa. Ostiralero biltzen hasi dira, 19:00etatik 21:00ak arte Orereta ikastolak Esmalterian duen egoitzan. Maiatzaren 27a arte iraungo du ikastaroak.
41
o042_on
23/10/04
18:54
Página 1
euskarahizkuntza eskubideak
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu Euskal Herriko toki-izenak euskaraz erabiltzeko, ahoz eta idatziz, esparru pribatu, publiko zein ofizialetan”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Esanak
GORA. Hortz klinika euskalduna Errenteria-Oreretako Matxaineko biribilgunean hortz klinika zabaldu zuten duela gutxi. Sarrera nagusiko errotulu guztiak euskaraz daude. Euskara, osasuntsu.
BEHERA. Niesseneko lanetako oharra
“
Zoritxarrez, ohikoa da eskualdeko lanetan herritarrentzako jarriak dauden oharrak gaztelaniaz ikustea. Errenteria-Oreretako Niessenekoa horren adibide da.
Euskararen arloan, Ibarretxe planetik Estatutu Berrirako Proposamenera, ez dago aldaketa nabarmenegirik. (...) Jaurlaitzaren testuak eraginkorragoa eta ausartagoa izan behar du” IÑAKI LASA Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduraduna
“ Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 42
Euskara Nafarroako nortasun ikurra da. Gure historia eta iragana galtzen baditugu, etorkizunaren erreferentzia ere galduko dugu” MARIA JOSE FERNANDEZ Lizarrako alkatea, Nafarroa Oinezen.
o043_on
21/10/04
18:37
Pรกgina 1
o044_on
22/10/04
13:57
Pรกgina 1