ON50

Page 1

o001_on

21/11/08

20:35

Pรกgina 1

2008ko azaroa 50. zenbakia

BADABILELAKO,

KANTUZ ETA ASKE AMAIA ZUBIRIA, BIZITZAK OIARTZUNERA EKARRITAKO ABESLARI ZUBIETARRA

ALTAMIRA Lezoko auzoa sortu zela 25 urte bete berri dira


o002_on

22/1/08

21:00

Pรกgina 1


o003_on

19/11/08

18:14

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Artea eta iraultza eti sentipen berarekin ateratzen naiz erakusketetatik, bidean aurkitzen ditudan artelanek hutsik uzten naute eta hala ere, sortzaileak ulertzen saiatzen naiz. Ofizio edo zaletasun kontua izango da, baina artelanak osatzerakoan artistaren lanean sinisten dut, nuen. Koldo Mitxelenako erakusketa izan da azkena. «Bitartekaria museoa da» delako erakusketa jarri dute Donostian. Sartu eta berehala, «Txinak Islandia erasoko duela uste duzu?» galdetu digu harrera langileak. Erakusketan parte hartzen duen sortzaile baten ekintza da, egunkarietan agertzen diren lehen-lerroak

B

errepikatzen ditu harrerakoak eta sartu berri den ikuslearen erreakzioa dago aztergai. Museoetan grabaturiko bideoak, aretoa oinarritzat duen labirintoa, argazkiek edo eskaileraz eraikitako zirku-tramankuluak osatzen dute erakusketa. Duela hilabete Bilboko Errekalden ere antzeko sentipena izan nuen, Gure Artea 08 erakusketa ikusten izan nintzenean. Diferentzia bakarra ni lehiaketara aurkeztu eta aukeratu ez nindutela da. «Horra hor hutsunea!» pentsatuko du baten batek. Ez da hori, egungo artearen inguruko hausnarketa zintzoa egin nahiko nuke eta neure burua sortzai-

letzat hartzen badut, zaku berean sar ninteke. Nire garaikideak diren sortzaileak ulertu nahiko nituzke, beraiek dituzten kezkak neureganatu eta artelana ulertu beharrik ez dagoen arren, hutsune horretatik aldentzea dut helburu. Egungo arteak iparra galdu duela sentitzen dut eta arazoetako bat sortzaileon ongizatean dagoela uste dut. Ongi bizi gara eta ditugun gatazkei ez diegu erreparatzen. Gatazkak iraultza dakar eta arteak iraultzailea behar du izan. Elkarrekin doazen kontzeptuak dira artea eta iraultza. Hori barneratu ezean, mamirik gabeko artelanak sortzen jarraituko dugu.

iritzia

20 Luzuriaga.

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 50.a (2008ko azaroa) Urtea. V.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. I. Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

26 India.

12 Amaia Zubiria. Gaur egun Oiartzunen bizi den abeslariak kantagintzan egin duen ibilbideari buruzkoak kontatu ditu elkarrizketan.

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 304 346 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

Antxoko lantegirik garrantzitsuena izan zenaren historia, eta hari lotutako aldarrikapenak erreportajean.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ainara Gurrutxaga, Ane Badiola eta Mikel Varelaren idatziak, ale honetan.

Hil honetako Klik-en, Juxe Areta Goñi oreretarrak Indian zehar udan egindako argazki ikusgarriak.

26

12

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

20

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

22/11/08

19:38

Pรกgina 1

Kultur hotsak


o005_on

14/11/08

16:25

Página 1

iritzia Puntua

Beltza arack Obamak garaipen handi bat lortu du Estatu Batuetako hauteskundeak irabaztearekin batera: nazioartean Estatu Batuekiko dagoen iritzi mikatza gozatzea eta mundu guztian bera munduaren salbatzaile edo mesias baten parekotzat jotzea. Aspaldi ari ginen Estatu Batuetara begira. Lehenengo alderdietako primarioak izan ziren. ObamaClinton lehia egunez egun jarraitu genuen; ondoren Obama-McCain eta, beste maila batean, Biden-Palin norgehiagokak. Etxekoak balira bezalaxe jarraitu ditugu estatubatuarren kanpainako bitxikeriak eta aldrebeskeriak. Guztiona izan den hauteskunde kanpaina horretan bero-bero jarri digute burua eta bi hautagaietakoren baten aldeko iritzia eragin digute. Mundu zabalean, baita gurean ere, informaziora batere hurbiltzen ez denak ere badaki nor den Barack Obama. Hori garaipen handia da munduko presidente izango denarentzat.

B

Joxe Juan Ugalde

ONG IAR E N I N PE R IOA ZABALTZ E KO MISIOA. Orain Obamak zer egingo duen, zer egin lezakeen eta agindu duen aldaketa gauzatzeko zenbateko margena duen galdetzen ari da batean eta bestean. Errazegia da esatea ez duela deus aldatuko edo alda lezakeen pixarra ongi etorria izango dela, orain arteko polítika estatubatuarra, Estatu Batuetan bertan eta atzerrian deprimentea izan delako. Galdera horiei erantzun aurretik garrantzitsua da gogoratzea estatubatuarrak zer diren eta zer izan diren. Garbi esan zuen Benjamín Franklin Amerikako independentziaren aitak: «Estatu Batuen kausa gizakiaren kausa da». Goiburu hori hartuta jokatu dute estatubatuarrek gaur arte mundu zabalean. Eta «misio mesianiko» horretan aritu dira beren ustez «Ongia» inposatzen. Horretarako indarkeria erabili dute. Adierazgarria da Truman presidenteak esan zuena: «etsaia lehenengo garaitu egin behar da, eta ondoren altxatzen eta demokraziara biltzen lagundu». Zalantzarik gabe, «Ongia»ren inperioa zabaltzeko misioan etekin galantak atera dituzte arma ekoizle eta saltzaileek eta, Bushena bezala, petrolio konpainiei lotutako aberats familiek.

HILEKO ESALDIA «Lehengo lepotik burua»

Bi hitzetan: Estatu Batuek inperialistak izatearekin batera, munduko lider izatea lortu dute; Jainkoaren izenean, lider. Eta harro daude fundamentalismo horretaz; Biblia eta Merkatua izan dituzte gidari. Historian lider gutxi ikusi dugu atzera egiten. Agintea eskuratzen duenak nekez egiten du atzera. Eta Obama ez da desberdina izango. Edo… onartuko liokete herrikideek azken hamarkadetako gidaritzari bizkar emanda, munduko mahaiko tokirik onena beste batzuekin konpartitzea?

NAZIOARTEAN, IRAKEN, AFGANISTANEN ETA CUBAN EGINGO DUENA IKUSTEKE. Ezkortasunetik baino, ebidentziatik egindako analisi honetara Obamak hartu dituen bi erabaki ekarriko ditut. Bat: Rahm Emanuel izendatu du Etxe Zuriko gabinete-buru. Kargu horrek garrantzia handia du, gabinete-burua alor administratiboaz arduratzeaz gain, presidentearen aholkulari nagusia delako. Ba… Rahm Emanuel linea gogorrekoa da, familia israeldarrekoa eta Irakeko inbasioaren aldekoa. Bi: Obamak dagoeneko ohartarazi dio Irani ez duela arma nuklearren programa garatzerik onartuko. Obamaren bi erabaki horiek argi erakusten dute nondik nora joko duen nazioarteko politikan. Egia da Iraketik soldaduak ateratzeko hitza emana duela. Izan ere, Estatu Batuetako herritarren artean Irakeko inbasioari buruzko iritzia nabarmen aldatu du tantaka-tantaka hiru mila soldadu hilda etxeratzeak eta inbasioaren beste etekinik ez ikusteak. Obamak Iraketik aterako dituen soldaduak Afganistana eramango ditu, benetako arerioak han dituelako. Ikusteko dagoena da zer egingo duen Cubarekiko enbargoarekin.

ETXE BARRUKO ALDAKETETAN DU OBAMAK IRABAZTEKOA. Hori bai, presidente be-

rriak etxean egingo ditu aldaketak. Hor du irabaztekoa: hezkuntza, osasuna, klase ertaineko familiei laguntza ekonomikoak... Atzerri politikan ez da aldaketarik izango. Eta agerian geratuko da denbora gehiegi eman dugula telebistaren aurrean Barack Obamari buruzko iritzi faltsuak egiten. Izan ere, Estatu Batuetako hauteskundeetan beltza eta beltzagoa zeuden aukeran, eta beltzak irabazi du; bai, beltzak. 05


o006_on

26/2/08

12:25

Pรกgina 1


o007_on

14/11/08

16:24

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Ainara Gurrutxaga

Dioptriak eta konstelazioak ftalmologoak berrogei urtetako lanaren zama orduantxe nabaritu izan balu bezala eman dio botoiari eta lauki argitsu bat piztu da aurreko paretan. Hasperen batekin «Ea, ze hizki ikusten duzu lehenengo lerroan» bota du bibotedunak, automata batek bezala. Larruzko eserleku altu honetatik zalantza handirik gabe erantzun diot nik: «Ese, eme, zeta, ka, ele». Urteroko errebisioa da eta ez nau proiekzio txepel honek gehiegi inpresionatzen. «Hurrengo lerroa orain», berak. «Eme, pe, o, ce….» Hizkiak amaigabe dirudite, lerro bat eta beste bat: «Te, eme, ku…».

O

zen, Behe Nafarroako Domintxine herrian. Antzerki lan bat prestatzeko gonbitea egin ziguten handik eta pare bat hilabetez bertan bizitzeko aukera izan genuen. Eta izarrak bakarrik ez, beste hainbat gauza deskubritu nituen han. Egia esan, ordura arte iparraldeko konstelazioa nahiko ikusezina zitzaidan, beste izar distiratsuagoak topatzen nituen ziurrenik beti tartean. Azaletik ezagutzen nuen. Baina izarrekin gertatzen den bezalatsu, ordura arte ikusezinak zitzaizkidanak, inoiz baino biziago atzeman nituen. Eta nire buruari galdegin: «Nolatan ez nintzen errealitate honekin lehenago jabetu?».

IZARREI BEGIRA. Argiari begira gelditu naiz,

IKUSEZINEZKOAK AZALARAZI. Errealitatez

oftalmologoaren instrukzioak jarraitzeari utzi gabe, asperduratik aterako nauen estimuluren baten bila. Momentu batez planetarioan nagoela hasi naiz imajinatzen. Eta aurrean dudan argi hori izar bat dela, edo eguzkia. «Eguzkia izar bat besterik ez da, eta nahiko txikia gainera», zuzenduko ninduke astrofisika ikasi berri duen lagunak, unibertso kontuetan beti zorrotz. Harekin joan nintzen hain justu azkenekoz Donostian dagoen planetariora. Oroitzen naiz nola azaltzen zizkidan konstelazioak edo izar multzoak: Andromeda, Pegasus, Taurus… Zeruko izar gehienak taldetxotan osatuta, antzinako zibilizazioek irudi mitologiko bihurtu zituztenak. Eta lagun honen pazientziari esker konturatu nintzen gero eta denbora gehiago pasa zeruari begira, gero eta infinituago iruditzen zaizkizula izarrak, gero eta sakonagoa zerua. Konstelazio berriak irudikatzera iritsi arte! Gauzak lehenengo begiradatik haratago ikusi nahi izatea da kontua. Horiek ikusteko gogoa izatea eta horri denbora eskaintzea. Oftalmologoak orain NASAkoak ziruditen metalezko betaurrekoak jarri dizkit mutur aurrean. Eta berde eta gorri koloreko filtro batzuekin hasi da jolasean «Nola ikusten duzu hobe, horrela? Hala horrela?»

inguratuta gaude. Unibertso zabal guztia dago gure inguruan baina ikusi baino gehiago, begiratu egin behar zaio. «Globo aerostatikoa enfokatuta ikusten al duzu?» Nire pentsamenduetan murgilduta sorpresaz harrapatu nau galderak. «Bai» nik, zerbait erantzutearren. Eta deskubrituak izateko desiratzen dauden konstelazioz inguratuta gaude. Mikelazulok azaroan egindako Herrien Astea etorri zait burura. Lehen bistara ikusezinak diren unibertso horiek, azaleratzeko saiakera ederra. Aurten esaterako, Guatemalako San Marcos herriko Cambalacha proiektu artistikoa ezagutu ahal izan dut, Bosniako Srebrenica herriko sarraskiak erdi erdian harrapatu zituen emakumeak besarkatu, Kolonbia edo Bolivia gertuago sentitu… Izar herratu bihurriz betetako konstelazioak dira batzuk, zulo beltzez osatutakoak besteak. Baina denak, unibertso zabal honetako parte. Eta dudarik gabe denbora espazio berean, hau da gure artean, etengabe gainjartzen diren errealitate-konstelazio infinituak. Zenbat! Baina hori bai, begiak zabalik eduki behar. Begiak itxita betaurrekorik onenek ere ez baitute itsutasuna konpontzen. «Ondo da» esan eta mahaian eseri da bistan aditua. Nire izena daraman fitxan zenbaki batzuk jartzen ari da boligrafoz.. «Sentitzen dut, baina dioptriak igo zaizkizu», esan dit fitxatik burua altxa ere egin gabe. «Lasai, hori behintzat betaurreko batzuekin konpondu daiteke. Beste motako dioptriak gainditzearekin kontent!» esanaz utzi dut kontsulta. Eta berrogei urteko lanaren zama orduantxe arindu balitzaio bezala irribarrearekin ezpainetan utzi dut kontsultako ate atzean oftalmologo biboteduna.

IKUSTEKO, BEGIRATU BEHAR. Egia esan hemen ez dugu aukera handirik izaten gauean izarrak ikusteko. Hirietako argi artifizialek ez dute konpetentziarik nahi. Baina iragan udan, orduan bai ikusi nituela inoiz ez bezala izarrak. Iparralden izan

HILEKO ESALDIA «Hainbat historia, hainbat galdera» (Bertold Brecht).

07


o008_on

14/11/08

16:29

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Zigarro batean art Obama garaile». «Gaur ere tenperaturak behera egingo du». «Beste bostehun langile kalera, krisia pil-pilean». «Gauean Ordu Txikitan atal berria EITBn». «ETAk komunikatua kaleratu du». «Pirritx, Porrotx eta Marimototxen panpinak salgai». (…) Gaur ere bakoitzak berean dihardu. GARA itxi eta begiak zabaldu dituzu; ederki damutu zara… Chesterra piztu eta, gaur ere, irribarre ttipi bat oparitu diozu «fumar mata» dioen esaldiari; eraginkorra benetan. Lehenengoa baino hobe sartu zaizu bigarren zupada. Sukaldeko Sony-a piztu duzu, hark zu itzaltzeko; gaur ere ez duzu pentsatzeko gogorik. Apetitua ireki dizu urtero-urtero errepikatzen den Ferrero Rocher-en iragarkiak, baina Ikeako aulkitik jaiki eta Kaikua eta Bimboa ireki baino, nahiago izan duzu zigarroari hirugarren zupada eman. Kontxo! Vodafone berria atera omen dute, zure Siemens-a baino hobea! Olentzerori eskatzea pentsarazi dizute. Chesterra hartu eta pare bat zupada eman diz-

B

Ane Badiola

08

kiozu hautsontzian utzi aurretik. Lois-ak eta All Star berdeak jantzi eta Rexona igurtzi duzu besazpitan, haren kiratsak zurea estal dezan. Sukaldera itzuli eta Maria Fontaneda pare bat hartu duzu armairutik. Zigarroaren seigarren zupadak eztarria urratu dizu. Hozkailua zabaldu eta Zumosol apur bat edan duzu; horrela, askoz hobeto! Zazpigarren zupada zainetaraino ailegatu zaizu. Eta, zortzigarrenean, amaitua da zigarroa. Zortzi zupada, lau bat minutu. Zortzi zupada, publizitate bonbardaketa itzelaren menpe. Telebistak bost minutuko tartetxoa utzi dizunean, egunean erretzen duzun zigarro kopuruan pentsatzen jarri zara eta zigarroa apurka-apurka kontsumitzen den artean erasotzen zaituzten izen, mezu eta produktuetan erreparatu zara. Zigarro sentitu zara zu ere, enpresa, eragile eta komertzioen hatzaparretatik igarotzen den zigarroa, apurka-apurka kontsumitzen ari den zigarroa. Ez al duzu hobe Chesterra uztea? Ez izan ardi!


o009_on

18/11/08

20:36

PĂĄgina 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Xixilio Maritxalar (Lau Haizetara elkarteko kidea)

Olentzerorekin, aurrez aurre Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak 2002. urteaz geroztik antolatzen du Olentzeroa, euskal tradizioko usadioa sustatzeko asmoz; abenduaren 23an, Herriko Plazan, haurrek idatzitako gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.

urten, berriro ere, Olentzero eta Mari Domingirekin aurrez aurre egoteko aukera izango dute Errenteria-Oreretako haurrek. Hilaren 23an, 17:00etan, Eguberritako bi pertsonaia maitatuei harrera egiteko ibilbibea hasiko da, festa giroan. Ondoren, hala nahi duten neska-mutilek, esku-eskura emango dizkiote ikazkin maiteari harentzat idatzi dituzten gutunak. 2002. urtean ekin zion Lau Haizetara elkarteak Olentzero propioa antolatzeari; hutsune bat bete nahi zuen, haurren inguruan eta haurrentzako egindako Olentzeroa antolatzea zen helburua. Olentzero egunean talde asko ateratzen dira Olentzeroak hartu eta atez ate kantari, aski errotutako tradizioa dira. Baina Olentzero honekin, harago egin nahi zen haurrei begira. Familia askok Eguberritako oparietarako Olentzeroren aldeko hautua egiten dutela

A

ikusirik, euskal tradizioko usadio hori sustatzeko asmoz, Olentzero honek haurrei (eta gurasoei) aukera eman nahi die ikazkin zaharraren etorreraren aurrean sentitzen duten liluraz apur bat gehiago gozatzeko, eta pertsonaia mitikoa gertuago sentitzeko. 2006. urtean, jaiaren nortasun berezkoan sakontzeko asmoz, ospakizuna bezperara –hilaren 23ra– pasatzea erabaki zen; ikusi zen egun egokiagoa izan zitekeela gurasoek haurrak Olentzeroren aurrera eramateko, eta haurrek tarte zabalagoa izango zutela hari idatzitako gutunak esku-eskura emateko. Ez zen aldaketa bakarra izan; Olentzero, ordutik, ez da bakarrik iristen, Mari Domingi ondoan izaten du. Aurten ere, halaxe, biek 17:00etan Madalenaren ermitatik abiatu eta ondoren Herriko Plazan geldialdia egingo dute umeei harrera egiteko.

Olentzeroren inguruan sortzen den magia, jai honen bidez, ez da egun bakarrera mugatu nahi. Herriko ikastetxe guztietan banatzen dira eskutitz ereduak eta ume guztiek ikazkinari gutuna idaztea da helburua, neska-mutil guztiei Olentzerorekin amets egiteko aukera ematea.

PARTEHARTZAILEA. Herriko hainbat taldek parte hartu izan dute jaiaren antolakuntzan, hainbat gurasok eta neska-mutilek ere bai; haien laguntzari esker egin da aurrera. Erakundeetara ere maiz jo da, eta aurten, esaterako, bai Errenteriako Udalak eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu dute festa. Opariak hautatzean ez ahaztu euskarazko eskaintza, eta gusto baduzue, hilaren 23an egingo dugu topo; Olentzero eta Mari Domingi zain izango ditugu bertan.

hONa

Obama aia aukeratzeko orduan oso originala ez izateko arrisku handia hartu arren,argi dago azken aldiko berririk aipagarriena Barack Obamarena dela. Zerbait aldatuko du? Eraginik izango ote du guregan? Estatu Batuetan Gizarte asegurua bezalako hitzak aipatzea benetako iraultza bat dela onartzen dudan arren, nere erantzuna garbia da: EZ. Bizirik mantentzea lortzen badu (azken hilabeteetan bertan behera utzitako hilketa konspirazioak kontuan hartu beharko lirateke), ez dut uste Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) izaeraren alde lotsagarrienak alde batera utziko dituenik: inperialismoa, Obama bera boterera eraman duten korporazio multinazionalen ezkutuko diktadura, kapitalismo bortitz eta arduragabea, kutsadura... ez dira inondik inora desagertuko. Baina... zein polita izango litzakeen gauza desatsegin hauek desagertzea, ezta?

G

Sasi ezkerrean kokatzen diren komunikabide desberdinek gezurrezko esperantza honekin engainatu nahi gaituztela uste dut. Eta haietaz nahiko nekatuta nagoen arren, gezur horiek sinisten, esperantza hori izaten hasi naizela beldur naiz. Martin Luther King jaunak amets bat zuen bezela, gu ere PRISAk saldu nahi duen mundu hobeago horrenbegitazioan gabiltza. Duela hilabete batzuk Detroit hiritik gertu ginen, Pistons-en partidu bat ikusten. Gure aurreanzegoen neska beltz polit batek -Obamaren aldeko kamixeta estu bat zeramanak- sakelekotelefonoa bertan ahaztuta utzi zuen, eta hasiera batean ez genion ezer esateko asmorik erakutsi. Amerikarra zen. Telefonoa ez zegoen gaizki. Egun gutxira , handik milaka kilometrotara egongo ginen, lasailasai... Estatu Batuetan ez da ezer aldatuko. Baina azkenean, neska deitu eta telefonoa bueltatu nion...

Mikel Varela

09


o010-011_on

19/11/08

11:42

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Gipuzkoa Aurrera, Oarsoaldea… nora? ipuzkoa herrialdeko zenbait aktorek, Foru Aldundiak, Gipuzkoako Ganbarak, Adegik, Mondragon Taldeak eta Kutxak, gipuzkoarrok ongizatera eramango gaituen Gipuzkoa Aurrera izeneko plataforma osatu zuten duela lauzpabost hilabete. Guzti hauek erabaki dute dagoeneko, hiritarroi galdetu gabe noski, zer den badiaren inguruan bizi (saiatzen behintzat) garenontzako egokiena. Beste batzuek, hemendik 500 kilometrotara tète a tète burututako goi mailako negoziaketetan beste horrenbeste. Bitartean, Ekotxabarrik Herreran zer egin behar den erabaki du, eta Lezoko herriari bere domeinutan zer egin behar duen esaten ari zaio. Noski, gure hobe-beharrez ari dira…eta gu oso esker txarrekoak gara.

G

Segadari argia 4 urte igaro ostean, Pasaiako badiak izan zu tzeko bidean omen gaude. Zodiak batetan z 5 gazte tiroka jaso zituzten espainiar Segurtasu tatu ziren, 113 tiro jasota. Bosgarrenarentzak izan. 1987. urtean kasua itxita geratu zen bert 2000. urtetik aurrera hainbat gora behera izan den azaroan, familiek, pozik eta nekatuta, kasu eta Justizia nahiko nituzke.

2

10


o010-011_on

19/11/08

11:42

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Azaroak 25

Ostikoka

enero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna pasa den azaroaren 25an ospatu zen. Seinale txarra, edozeri egun bereziak eskaintzeak hutsune bat uzten baitu agerian. Eskualdean kultur emanaldiak, elkarretaratzeak, adierazpen instituzionalak eta abar izan dira urtero moduan. Honelako ekimenak amaitzea nahi nuke, hori bailitzateke hutsune horiek bete direnaren seinale. Hori bai seinale ona.

rtero, nazioarte mailako futbol partida izan ohi da San Mamesen. Urteak dira euskal taldeen ofizialtasunaren aldeko borrokak dirauela, emaitza eskasekin orain arte. Azken urteetan, urteko sasoi honetan ere, kick boxing-eko euskal selekzioak bere borrokak izaten ditu. Aurreko urteetan Ingalaterraren aurka aritu da, Kataluniaren aurka‌eta oraingoan Espainiako taldea izan du kontrario. Euskaldunak eta espainiarrak ostikoka. Interesgarria oso.

G

U

an zuen gertakaririk ilunetariko bat argietan zetozen Komando Autonomoetako urtasun Indarrek. Haietako lau hilik suerntzako ere ondorioak ez dira samurrak bertsio ofiziala ontzat eman ondoren. a izan dira kasuaren inguruan, eta pasa kasua berriz zabaltzea lortu dute. Egia

11


o012-015_on

20/11/08

19:25

Página 1

nagusia AMAIA ZUBIRIA Abeslaria

Aske izan nahi nuen eta horretarako haztea besterik ez zegoen” Testua: Eihartze Aramendia Argazkiak: Iñaki Berrio

eldutasunera noiz iritsiko zain. Hala eman zuen haurtzaroa Amaia Zubiriak (Zubieta, 1947). Aitzitik, haztearekin aski ez dela ohartu zen geroago, mutila izan beharra zegoen.

H

Oso gazte ezkondu zinen…

hori, gauzak zetozen bezala hartzen genituen. Lanbide bat egin nuen, ile-apaindegi batean lan egiten nuen. Ni liberala nintzen. Orduan ez zen oso normala, baina kanpoan lan egiten nuen, etxera dirua eramaten nuen... Ezkonduta nengoenean ere kanpoan lan egiten jarraitu nuen. Garai hartan ez nintzen oso ohikoa, egia esan. Orain pentsatzen jarrita ez behintzat, garai hartan oso natural ikusten bainuen. Bestalde, Donostia aldean lan egiten nuen eta hor bai normalagoa zen. Gu, landa pertsonak, emakumeak batik bat, ez ginen ateratzen. Gizonak doi-doi ateratzen ziren fabriketara eta gainera kanpoko lana prestigio handia hartzen hasi zen orduan. Neskok gutxi irabazten genuen, baina guretzako ere duina zen kanpoan lan egitea. Orduan semeek bakarrik egin zezaketen lan bat.

Hemeretzi urterekin ezkondu nintzen eta 29rekin bereizi nintzen. Hiru ume izan nituen. Hamar urte horietan buru-belarri egon nintzen nire eginkizun horietan.

Zuk esana da: “Nire obsesioa zen hazi egin nahi nuela, handia izan nahi nuen, orduan ni esperoan bizi nintzen, handia izateko esperoan”.

Hain goiz ezkontzeak eta seme-alabak edukitzeak, gaztetako ilusio horiek betetzea galerazi zizkizun?

Txikitan hazi egin nahi nuen, pribilegio guztia nagusiek zutela iruditzen zitzaidalako. Gero konturatu nintzen haztea ez zela nahikoa, mutila izan beharra zegoela. Ho-

Zein ziren zure gaztetako ilusioak?

Kantatzea, batez ere, eta pentsatzen dut erakustea ere gustatzen zitzaidala. Lehengusu bat banuen erakusten zidana, eta izugarri gustatzen zitzaidan maistra bat ere izan nuen. Hori oso txikitan. Baina kantatzea beti gustatu izan zait, naturaltasun osoz, gainera. Orduan ez zegoen fama eta horrelako gauzarik, ez genuen ezagutzen guk behintzat. Oso fantasiatsua izan naiz beti. Hegazkinak pilotatu nahi nituen garai batean, medikua izan nahi nuen... Zer edo zer izan nahi nuen.

Ez, ez. Planteamendua ez zen 12


o012-015_on

20/11/08

19:26

Pรกgina 2

kulturanagusia

13


o012-015_on

20/11/08

19:26

Página 3

kulturanagusia

Lan batek kontrapuntu hori izan behar du, ona dela jakin behar duzu, ez zarela kalte egiten ari” rretaz ere nahiko laster konturatu nintzen. Aske izan nahi nuen eta horretarako haztea besterik ez zegoen. Umeek ez genuen inolako duintasunik, ez ezer. Umeari masaileko bat ematen zitzaion, baztertu egiten zen, kanpora bidaltzen zen... Hori da nik ikasi dudana. Agian, bazegoen hazteko beste era bat; nik ezagutu dudana terriblea zen. Niretzako ume izatea hori zen, ni beti deprimitua egoten nintzen. Zerbait izan nahi nuen, baina batez ere hazi egin nahi nuen. Eta heldu izateak eskubide gehiago ematen dizula baieztatu duzu?

Hazten garenean ahalmen gehiago dugula argi dago. Txikitan ezin 14

Kantu zaharrak kantatzen nituen hasieran eta gero nire testuak, nire melodiak egitera pasa naiz”

duzu ezer egin; agian orain bai, baina orduan ez. Hala ere, intuizio handia behar da, hazita ere gauzak egin daitezke, baina klabeak zeintzuk diren jakin behar da. Klabe bat mutila izatea da, eta horretan ez nintzen nahastu. Mutilek dituzten abantailak lortzea da klabea: egoismoa, askatasunaren sena hori... Gero, aski egoista baldin bazara, horiek lor daitezkeela konturatu naiz, eta egoista izatea ona da. Hori klabe bat da. Beti erakutsi digute, batez ere emakumeoi, egoismoa txarra dela, beti besteengan entregatuta egon behar dugula, dena besteen funtzioan pasatzen dela... Hori horrela ez dela konturatu naiz. Eta non zegoen klabea?

Klabea mutila izatea zen. ‘Mutilenak’ diren gauza asko bereganatu ditut. Gaur egun berdintasunaren zantzu hori badago. Garai batean dena egin beharra zegoen, gauza batzuk eskatzera kalera ateratzen ginenak erotzat hartzen gintuzten. Abortua zela, bereiztea zela... Bizitza bakarra dugu eta bizitza honetan egin behar ditugu gauzak. Egia da gauza asko lortu direla, baina zenbat dauden oraindik egiteko! Kontzientzia duzun heinean, konturatzen zara zenbat gauza falta diren. Gaur egun Oiartzunen bizi zara. Zerk ekarri zaitu hona?

Bizitzak alde batera eta bestera garamatza. Zure leku bat ez duzun momentuan, eta bat ere

segurtasunik ez duzun momentuan, lan aldetik batik bat, ez dakizu non bukatu duzun. Oiartzunen, dena den, oso gustura nago. Ile-apaintzaile, kantari… Zerk betetzen zaitu gehien?

Nire lana abestea da batez ere. Beste arlo batzuk ere landu ditut; orain,esaterako, zaharrak zaintzen ditut. Asko maite dut zaharrekin lan egitea. Eta distantzia pixka batetatik ikusten duzunean esaten duzu: «hau ona da, hemen on egiten ari naiz». Eta kantatzearekin gauza bera gertatzen da. Jendea kontzertuetan emozionatzen baldin bada, eta ondo pasatzen baldin badu, hori ona da. Lan batek kontrapuntu hori izan behar du, ona dela jakin behar duzu, ez


o012-015_on

20/11/08

19:26

Página 4

kulturanagusia

Batez ere Haatik diskoan agertzen da nire bizitza, baina disko guztietan dago nire zati bat”

Kontzertua eman dezakezu euskaraz Madrilen. Musikak badu bere hizkuntza partikularra” zarela kalte egiten ari, nahita bederen. Kaltetua inor sentitu daiteke, baina hori beste istorio bat da. Guztien sentsibilitateekin ezin zara bat etorri beti; nahi ere ez. Zer eman dizu kantugintzak?

Elkarri eman diogu. Sinistu nahi dut transmititu ere egin dudala. Orain ez da begibistakoa, baina agian 100 urte barru jakingo da. Niretzako hori da artea, zientzia. Besteek utzi dutena errespetu osoz hartu behar da. Esperientziak ere sartzen dira. Bizi egin behar duzu, bestela kopia bat egingo duzu, ona ala txarra, baina kopia bat. ‘Arrosa xuriaren azpian anderea lo harturik/elurra bezain xuri ekhia bezain ederrik/ hirur

kapitainek zeraukaten gortez inguraturik’.

Uste dut ez naizela oso nostalgikoa. Dena den, aurrekoan Imanol oroitzeko ekitaldian izan nintzen eta aspaldiko kantuak abesten aritu ondoren pixka bat nostalgikoa aurkitu nintzen. Uste nuen ezetz baina malkoak, eta sentimentuak mugitu ziren. Nostalgia hor dago. Lehen diskotik azkenekora, garapenik egon al da?

Nire lanean izugarrizkoa. Profesio aldetik izugarrizkoa. Kantu zaharrak kantatzen nituen hasieran eta gero nire testuak, nire melodiak egitera pasa naiz, hor ausardi momentu handi bat behar zen. Hori pauso handia da. Gero ahal-

men hori banuela konturatu nintzen, kreazio ahalmena. Hori sinistu egin behar da eta nik sinistu egiten dut. Kantu bat duzu egina, bi, hiru... kasualitatea izan daiteke, baina ez, ahalmen hori hor dago, enkarguz egindako kantu bat bada ere. Norbaitek zerbait esan nahi duenean pelikula bat egingo du agian, nik kantu bat egiten dut. Txikitan ez zenuen fama ezagutzen, baina orain fama baduzu, izen bat baduzu.

Etxean ezaguna naiz, bai. Baina Euskal Herriko bihotzetik kanpo mugak daude. Baina musikak gauza berezia du. Euskarazko antzerki bat ezin duzu Madrilen egin, baina kontzertu bat eman

dezakezu euskaraz Madrilen. Musikak badu bere hizkuntza partikularra. Kanpoan egon naiz kontzertuak ematen; jendea ez da gogoratuko gure izenez, baina gogoratuko dira Euskal Herriko talde bat entzun zutela... Zure bizitza ikuspegia islatzen duen kanturik ba al duzu?

Asko daude. Nire kantu guztietan nik bizitakoaren zati bat ematen dut. Batez ere, Haatik diskoan agertzen da nire bizitza, baina disko guztietan dago nire zati bat. Ametsetik ametsera entzun nuenean, nire baitan esan nuen, «nire bizitza kontatzen ari naiz!». Gezurretatik ateratzea nola kostatzen zaidan kontatzen dut, gizarteak nola itotzen duen... 15


o016-019_on

19/11/08

12:48

Pรกgina 1

nagusiaoondarea

GEROA HOBETZEKO iragana zutik Industria ondarea berreskuratzea proposatzen du Antxotarrok Historia Mintegiak, kulturaren mesedetan Testuak: Nagore Vega. Argazkiak: Antxotarrok Historia Mintegia

16


o016-019_on

19/11/08

12:48

Página 2

ondareanagusia

Atxikipenak

Luzuriagako bulegoen eraikina, zutik mantendu eta kulturgune bilakatu nahi dena. Azpian, Ricardo Olaran, eraikinaren arkitektoa.

uzuriaga 1918. urtean iritsi zen Pasai Antxora. Metalgintza arloan Oarsoaldeko ekonomian mende oso batez izan zen garrantzitsua, 1994. urtera arte iraun baitzuen. Tarte horretan, San Pedro eta Donibane barrutietara hedatu zen, eta lantegi berriak sortu zituen ErrenteriaOreretan, Usurbilen eta Tafallan (Nafarroa). Gaur egun Pasai Antxo dena, XIX. mendera arte, padura batean sartzen zen badiaren adar txiki bat baino ez zen, Molinao izeneko itsasadarra sortzen zuena. Itsasbehera zenean, padura zingiratsua zen ingurua, et a marea igotzen zenean, berriz, urez betetzen zen; 1846an, errepide nagusia eta Norteko Trenbidea egin zituztenean, bakartuta geratu zen. Trenbidearen inguruan lau kale zeudenez, trenbidepasaguneak egin behar ziren, eta trenak oso abiadura handian pasatu behar zuenez, arazoa konpontzeko zubi bat eraiki behar zela pentsatu zuen trenbide konpainiak. Hala sortu zen Antxoko zubia. Horiek horrela, lur erreserba bihurtu zen Antxo. Fermin Lasa

L

Mandasko Dukea zen paduraren jabea. Padura lehortu eta Donostian zuen fundizioa bertara lekualdatu zuen: Fundiciones Molinao. Fundizioak ondo funtzionatzen bazuen ere, jabeak ez zuen bere jarraipenik egiten eta Javier Luzuriagari eskaini zioten erostea. Luzuriaga gazteak, Ategorrieta eta Tolosan zituen fabrikak Antxora ekarri zituen, guztira 180 langileerekin. 1918. urtea zen. Javier Luzuriaga hamarkada bat geroago hil zen, 1928an, eta semeak hartu zuen aitaren postua, Victorio Luzuriagak (VL ikur famatua sortu zuen). Enpresa eta patronalaren erreferente handiena bihurtu zen enpresa, baita langileena eta sindikatuena ere. Eta ez bakarrik Pasaian, baita Oarsoaldea osoan ere.

Victorio 1960. urtean hil zen eta semeak, Francisco edo Don Paco bezala ezaguna zenak, jarraitu zuen enpresaren lanarekin. Franciscok enpresaren modernizazioa hasi zuen. Modernizazio hori 1978. urtean bukatu zuten. 1990. urtera arte, 4.000 langiletik gora izan zituen Luzuriagak. Baina ez zen lantegi soila izan. Lana bai, baina kultura eta kirola ere bultzatu zituen. Antxo padura zen, eta barrutia lanarekin lotuta hazten joan zen. Lana eta etxebizitzak zeuden elkarrekin. Ondorioz, dinamik a propioa sortu zuten: bertan bizi ziren guztiek zuten elkar laguntzeko beharra eta baita ezagutzeko ere. Horregatik, musika elkartea, kirol elkarteak eta aisiarakoak ere sortu zituzten. Luzuriaga garapen industrialaren, lan historiaren, sindikalgintzaren, gizarte kohesioaren eta kirol jardueren sinonimoa izan zen urte luzez.

«MEMORIA», EZ «OROIPEN HUTSA». Antxotarrok Historia Mintegiaren ustez, Luzuriagari buruzko «memoria» gelditzen da egun, «oroipen huts a» baino gehiago. Metalgintzako industria

Pasaiako eta Altzako kultura eta kirol munduetako sortzaileak eta eragileak Luzuriagaren gaiari oihartzuna emateko bildu ziren urriaren 8an. Honela zioten: «Uste dugu Luzuriaga oroimen historikoaren mugarria dela, lantegi moldeen eredu ederra, eta Pasaiak, eta, bereziki, Antxok, beharrezkoak dituen azpiegituren kokalekurik egokiena». Hona atxikimendua agertu dutenen zerrenda: 1. Xabier Agote. Itsasgizona. 2. Izaskun Aranburu. Piraguista. 3. Mikel Astarloza. Txirrindularia. 4. Juanba Berasategi. Zinema ekoizlea. 5. Iñigo Chaurreau. Kirol kazetaria. 6 Jesus Maria Corman. Poeta eta margolaria. 7. Gotzon Egia. Itzultzailea. 8. Telmo Esnal. Zinemagilea. 9. Xose Estevez. Historialaria. 10. Pedro Etxaniz. Ikuskako zuzendaria 11. Xabier Etxaniz. Idazlea. 12. Joxerra Fachado. Aktorea. 13. Iker Goenaga. Musikaria. 14. Joan Mari Irigoien. Idazlea. 15. Koldo Izagirre. Idazlea. 16. Juantxo Koka. Pilotaria. 17. Jose Mari Martinez. Futbolari ohia. 18. Mikel Mate. Musikaria. 19. Pablo Malo. Zinemagilea. 20. Juan Jesus Neira. Pasaia Musikal Musika Eskolako zuzendaria. 21. Julia Otxoa. Idazlea. 22. Ricardo Ugarte. Eskultorea. 23. Felipe Uriarte. Mendizalea. 24. David Zapirain. Historialaria. 17


o016-019_on

19/11/08

12:48

Página 3

ondareanagusia

Javier Luzuriaga eta Maria Iradi emaztea, Jai Alaiko Villa Mari aurrean. Goiko argazkian, Luzuriagako soldatzaile taldea, 1923. urtean. Beheko argazkian, Trazatu Saila, 70. hamarkadan, Lander Ziganda lanean ageri dela.

handi hart atik bulegoen eraikina besterik ez da geratu zutik, Antxon. Eraikin berezi hau, 1943. urtean hasita, Ricardo Olaran arkitekto industrial garrantzitsuenetakoa izan zenaren obra da. Berezia eta ederra. «Zutik dago, baina arriskuan», diote Mintegitik, «sostengatzen zuen industria desagertuta, historiarik gabeko barruti bihur daiteke Antxo». Diotenez, kontserbatu egin behar da, balio arkitektonikoagatik, historiagatik, karga sinbolikoagatik eta aukera asko eskaintzen dituelako. Bertan kulturgunea egitea proposatzen du Mintegiak. Eta horretarako hainbat ekintza egin ditu, tartean, Tapia eta Leturia musikariekin erromeria egin zuen urriaren 3an. Antxok, egun 6.000 biztanle dituela eman du jakitera Mintegiak, eta laster 7.000 izatera iritsiko dela. Mintegiaren iritziz, «edozein herrik dituen azpiegiturak falta ditu, eta zaila izango da izatea, toki txikia baita». Horregatik uste dute garrantzitsua dela Luzuriagako bulegoak kontserbatzea, erabilpen aukera asko eskaintzen dituelako.

VL-TI K, LK LUZ U R IAGA KULTURGUNERA. «Ez gara ira-

ganaren nostalgikoak: benetan uste dugu Pasai Antxok ez daukala etorkizunerako tresna eraginkor bezala, Luzuriaga bulegoen parekorik.Geroa hobetzeko, nahi dugu iragana zutik», diote Antxotarrok Historia Mintegikoek. Horregatik, Luzuriaga Kulturgunea izango de18

naren ideia egina dute. Hasteko, Luzuriagak erakusketa informala izango luke, eraikin guztian zehar. Luzuriaga izan zena ezagutarazteko, eta Antxoren historia, orokorrean. «Orainerako plaza» litzateke beste zati bat. Gimnasioa, erakusketa gela, denetarako balioko duen agertokia, musika gelak, udal zerbitzuak… izango lituzkeena. «Etorkizunerako geltokia» dago, bestetik: bigarren solairuan, enpresen garapenerako initeresgunea aurreikusten dute, ideia berrientzako laguntza espazioa, eta baita gazte enpresarientzako ere. Antxok, beherakada gogorren ondoren, lehen aldiz, kanpoko energiak erakarri ditzakeela uste dute Mintegikoek: «Antxok eraikin bakarra du jendaurrean aurkezteko: Luzuriagako bulegoen eraikina». Kultura jarduerek eta enpresei lotutakoek, Antxo dinamizatzen lagunduko dute. Gainera, aisia eta kultura zerbitzuak eskainiko lizkieke Antxotik kanpoko herritarrei ere.

DONOSTIAREN ZAIN. Luzuriagako bulegoen eraikina Pasaian dago, baina udalerriz Donostia da. Aurten, Industri Ondare eta Herri Lanetarako Euskal Elkarteak, gorde beharrezko eraikinen artean zerrendatu du eraikina. Elkarte horrek eskatua dio Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, Luzuriagako bulegoen eraikina Euskal Autonomi Erkidegoko ondare izenda dezan. Antxotarrok Historia Mintegiak, Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearekin batera, txosten zabala aurkeztu dio, beste hainbeste eskatuz. Udako Euskal Unibertsitateko Arkitektura Saileko zuzendariak, Kepa Iturralde arkitektoak, eraikina berriz erabiltzeko aurre-proiektua burutu zuen ekainean, azpiegituren eta enpresa berrien kokagune gisa daukan erabilgarritasuna frogatuz.


o016-019_on

19/11/08

12:49

Página 4

ondareanagusia Donostiako Plan Orokorrak, aitzitik, ez du kontuan hartu eraikina. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Antxon bertan egiten ari den obrak aitzakia hartuta, «eraso» egin dio jadanik eraikinari. Alabaina, Antxotarrok Historia Mintegiak alegazioa egin dio Donostiako Plan Orokorrari, «zutik eta bizirik» Luzuriagak herriari egingo liokeen mesedea erakutsiz. Foru Aldundiak ere alegazioetan sartu du Luzuriaga, babestu dadila eskatuz. Pasaiako Udala, bere aldetik, gisa bereko kontsiderazioak egin dizkio. Pasaiako Udala zutik mantentzearen alde dago, baina eraikina Donostiarena denez, ezin du askoz gehiago egin. Donostiako Udalean, bestalde, O N aldizkariari esan diotenez, alegazioak tramitean daude. Mikel Iriondo da Planaren abokatua eta, gizon lanpetua izaki, erreportaje hau idazterakoan, ez genuen berarekin hitz egiterik izan. Orain zain gelditzea geratzen da. Jakina da horrelako gauzek luze jotzen dutela. Bitartean Antxotarrok Historia Mintegikoak ez dira geldirik egongo. Luzuriagako bulegoen eraikina bota ez dezaten aurkeztutako alegazioarekin bat egin nahi duten herritarrek, sinadura emateko aukera izango dute, bai Antxoko Kultur Etxean Luzuriagari buruz martxan jarri duten erakus-

ketan, baita «ahalik eta toki gehienetan ere».

ERAGILEAK, KULTURGUN EAR E N ALD E. Antxotarrok Historia Mintegiak oso balorazio positiboa egiten du orain arte emandako urratsez. Pozik daude egindako lanarekin, ez dira orain arte egindakoarekin gelditu eta, gainera, jendearen babesa nabaritzen dute: «Jendea gure alde dago». Antxoko kultur eragileak ere Luzuriaga zutik mantentzearen aldekoak dira. Alkartasuna Dantza Taldeak, esaterako, ez du inolako zalantzarik eraikinaren balioaz eta aldarrikapenarekin bat egiten du: «Mantentzearekin batera bertan kultur ekintzak aurrera eramateko eta sormen kulturalerako irekitzen diren aukerak anitzak baitira». Horrez gain, Antxo geografikoki handitzeaz gainera, kulturalki eta bizi kalitatea ere handituko direla uste dute: «Antxoko beharrak asetzeaz gainera, Euskal Herri mailako dimentsioa izango luke eta, nazio mailako kultur zirkuituan sartzeko aukera ere bai». Alkarkide, bestalde, proiektua guztiz ezagutzen ez duen arren, eraikina ez bot atzearen alde dago, herriarentzako onurragarria izango dela uste baitute. «Ongi ikusten dugu gune kultural bat eraikitzea, barrutian ez dagoelako leku egokirik antolatzen

Industria ondarea berreskuratzen Pasaiako Udala herriko memoria historikoa eta industria ondarea mantentzeko ahaleginetan hasi da. Lehenengo urratsa Ciriza Etxearekin egin du. Cirizak eta Udalak akordioan zehaztu dutenaren arabera, Udalak artxibo guztia katalogatu, mantendu eta zainduko ditu dohaintza horren truke. Lan horri esker, herritarrek artxiboa kontsultatzeko eskubidea izango dutela nabarmendu dute. Behin eta berriz nabarmendu du Udalak Cirizarekin egindakoa lehen urratsa besterik ez dela. Laster diren hainbat ekintza gauzatzeko. Baina haratago goaz, beharrezkoa eta derrigorrezkoa deritzogu ondoren mantentzeko diru iturriak edukitzea. Hori oso garestia da Udalarentzako eta instituzioen laguntza beharko litzateke, Jaurlaritzarena edo Gipuzkoako Foru Aldundiarena, esaterako». Horri garrantzia ematen diote, orain arte Antxoko Azokarekin esperientzia badutelako: «Ez da ez garbitzen, ez eta behar bezala mantentzen ere. Penagarria litzateke Luzuriagako gunearekin berdina gertatzea». Pasaiako Bandak, azkenik, kul-

Lasa, Meipi, Luzuriaga eta beste hainbat enpresen dokumentazioa eskuratzeari ekingo diote. Oraina ulertzeko, iragana ezagutzearen aldeko apustua egin du Pasaiako Udalak. Eskualdean ere badago horrelako adibiderik: Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunea da horietako bat. Lehen industria izandakoaren tokian kulturgunea ireki zuten 2005ko irailaren 15ean. Zinemak, urte bereko abenduaren 2an zabaldu zituzten. Musika Eskola dago bertan, eta hainbat eta hainbat kultur ekintza egiten dira han. tura hedatzea beharrezkoa dela deritzo: «Argi dugu eraikina ez dagoela Pasaian, eta Donostiako Udalari dagokio kulturgunea egitea edo ez. Dena den, kultura sortzeko edo barreiatzeko balioko duen edozein azpiegituraren alde gaude. Guk egoera gogorrak bizi izan ditugu, eta badakigu zer den hori». Finean, ikusi daitekeenaren arabera, antxot ar gehienak daude Luzuriaga zutik mantentzearen alde. «Zutik eta bizirik», Mintegikoek dioten bezala. Donostiako Udalaren teilatuan dago orain pilota. Langileen batzarra, Luzuriagako jantokian, 80. hamarkadan.

19


o020-023_on

21/11/08

13:32

PĂĄgina 1

nagusiaggizartea

ALTAMIRA, 25 URTE

eta aldarrikapen ugari Altamira auzoak 25 urte bete ditu aurten. 1983tik hainbat tirabira izan dituzte beste hainbeste gairekin. Auzoaren aldarrikapen nagusia Altamiran denda izatea da Testuak: Ekaitz Arrieta Argazkiak: IĂąaki Berrio

20


o020-023_on

21/11/08

13:33

Página 2

gizarteanagusia Mende laurdena. Horixe bete du Lezoko Altamira auzoak hilabete honetan. 1983. urtean bukatu zituzten lehen etxeak Altamira auzoan, eta bukatu eta berehala hasi ziren bizitzen herritarrak bertan. Etxeak eraiki aurretik mendia zena, hainbaten eta hainbaten bizilekua da gaur egun. Alt amirako Auzo Elk artea, 1983ko abenduaren 1ean erregistratu zuten. Geroztik hainbat lehendakari izan ditu Altzate Auzo Elkarteak. Lehenengo lehendakaria Agustin Villa izan zen eta haren ondotik Antonio San Nazariok, Jose Agustin Elarrek, Julian Berasartek eta Mikel Mitxelenak hartu zuten elkartea gidatzeko ardura. Altamira sortuz geroztik Auzo Elkartearen lehendakaritzan izan direnekin bildu da ON aldizkaria.

tea lortu genuen, baina erakundeetatik ez genuen inolako laguntzarik jaso. Gauzarik onena auzoaren batasuna izan zen», gogoratu du Jose Agustin Elarrek. «Kriminalak izango bagina bezala trat atu gintuzten batzuk, bait a arrazistatzat hartu ere», salatu dute. «Gesto por la paz elkartea drogazaleen defentsana» irten zela gogoan du Mitxelenak.

M

Altzaten, 80. hamarkadan auzoan izandako istiluen harira ‘Punto y Hora’ aldizkariak argitaratu zituenak mahaian dituztela. Aldizkariko azalean orduan Lezoko alkatea zen Mikel Arrizabalaga ageri da. Beheko argazkian, autobia eraikitzen ari zirenean izan ziren istiluen argazkia.

B I LTZ E KO GARAIA. Jose Agustin Elarrek 1984ean hartu zuen Auzo Elkartearen lehendakaritza eta momentu horretan auzoa «utzita» zegoela nabarmendu du. «Orduan drogazale asko zebilen auzoan. Etxe zatiak hautsi zituzten, baita lokalak ere. Egoera ikusita, bilera bat egitea erabaki genuen auzoan». Hala ere, biltzeko erabakia «gasarengatik» hartu zutela gaineratu du Mitxelenak, gaur egun Altzate Auzo Elkarteko lehendakaria denak. «Gestio guztia bizilagunok eramaten genuen orduan». Jose Hidalgo Auzo Elkartearen lehendakariordea izan zen, eta berak azaldu duenez, auzoaren arazo larrienetako bat espaloien egoera zen, «erabat hautsita» zeudelako. «Arlo horretan lan egin beharra zegoen, auzoaren lehentasunetako bat zen une horretan». Garai hartan bilera asko egin zituzten bizilagunen artean, baita Udalarekin ere. Altamirako urbanizazioak 41 urte ditu, nahiz eta auzoak 25 urte eduki. «Udalak esan digu hurrengo urtetik aurrera auzoa urbanizatuko dutela, orain Ijurko auzoare-

kin egin duten bezala». Eusko Jaurlaritzak egindako lehenbiziko etxe babestuak Intxaurrondokoak izan ziren, eta hurrengoak Altamirakoak izan zirela nabarmendu dute Auzo Elkarteko kideek.

DROGAZALEEKIN TIRABIRAK. Sorrerako garai haiek osooso gogoan dituzte Altamirako auzotarrek, zein auzotarrak ez zirenek ere. Altamirako historian urterik latzena 1985. urtea izan zela uste dute auzo elk artekoek.

«Gauetan txandak egiten genituen auzoa zaintzeko. Puntu horretara arte iritsi behar izan genuen», azaldu du Hidalgok. Lau hilabete iraun zuten txandek; egunez emakumezkoak ibiltzen ziren, eta, gauez, berriz, gizonezkoak. «Auzoa goitik eta behetik moztera iritsi ginen, auzora inor sar ez zedin», azaldu du San Nazariok. Auzo Elkarteko kideen esanetan, auzoa batzeko balio izan zuen horrek. «Talde indartsua egi-

ARDURA. Auzotarren artean seme-alabekiko ardura handia zegoen garai hartan, drogazale ugari ibiltzen zirelako auzoan 80. hamarkadan. «Gure seme-alabek 15-16 urte zituzten garai hartan, eta arduratuta geunden. Ni bizi nintzen atarian sei etxebizitzetatik bitan drogazaleak ibiltzen ziren, eta nire semeak gazteak ziren eta drogan erortzeko arriskua ikusten genuen», azaldu du Jose Hidalgok. Drogazaleekin izandako arazoak «herria batzeko» balio izan zuela adierazi du Mitxelenak. «Auzoan suziri bat botata, herritik jende mordoa igotzen zen Altamirara, laguntza eskaintzeko asmoarekin», gaineratu du. Elkartasun handia jaso zutela nabarmendu dute Auzo Elkarteko lehendakariek. «Garai hartan Udalaren laguntza osoa izan genuen eta hori oso garrantzitsua izan zen guretzat», azaldu du Jose Hidalgok. Drogazaleekin izandako tirabiren harira, garai hartako prentsan Altamirari buruzko hainbat eta hainbat artikulu argitaratu zituzten, esate baterako, El Caso famatuan. 1988. urtean drogazaleak Altamiratik joan ziren. «Behin drogazaleak joanda, beren etxeak izandakoak sei urtez hutsik egon ziren, hori da izan genuen pena bakarra», adierazi dute. Drogazaleak alde egin et a gero, ordea, auzoaren egoera lehen bezala jarraitzen zuela adierazi dute Auzo Elkarteko kideek. «Espaloiak berdin-berdin jarraitzen zuten, hau da, urbanizatu gabe». 21


o020-023_on

21/11/08

13:33

Página 3

gizarteanagusia AUTOBIA. Drogazaleekin izan

ziren arazoak gaindituta, 90. hamarkadan autobiaren afera izan zuten Altamiran. «Auzoa urbanizatu gabe zegoela-eta izan genituen arazo guztiekin, autobiaren lanekin egin genuen topo», esan du Mitxelenak. «Oreretarentzako irtenbidea, autobia Lezotik egitea zen, hori zen arazoetako bat, eta bestea, berriz, autobiak ez zuela trafikoaren arazoa konpontzen». Autobia egiten ari ziren garaian, gauez ere lan egiten zutela gogoan dute bizilagunek eta ondorioz, ez zegoela auzoan lo egiterik. «Salaketa jarri behar izan genuen eta Gipuzkoako ahaldun nagusia etorri zen egiaztatzera», salatu du Mitxelenak. «Goizeko 04:00etan hartzen genuen lo ia egunero». Auzoak izandako beste borroka bat izan zen. «Zarata asko sortzen zen, baita dardarak ere, etxeen azpitik pasatzen delako errepidea», esan du Elarrek. «Gu isilik egotea nahi zuten, protestarik ez egin eta lanekin aurrera jarraitzea. Baina ez autobiarekin bakarrik, baita beste gauza guztiekin ere», gaineratu dute. Autobiaren kontra manifestazioa ere egin zuten, Altamirako Auzo Elkartetik, Donostiako Gipuzkoa Plazaraino. «Gauza bat behintzat ikasi dugu urte hauetan guztietan: administrazioak zerbait nahi baldin badu eta interesatzen bazaio, segituan nabaritzen zaio», adierazi dute. Hein berean, hainbat protesta ekitaldi ere egin zituzten. Garai haietan hasi ziren gaur egun Altzate Auzo Elkartearen egoitza dena eraikitzen, eta hori ere garrantzitsutzat jo dute.

D E N DA ETA HAR R E RA ETXEA. Altamiran harrera etxea zabaldu berri du Aldundiak, eta erabakia ez da Auzo Elkartearen gustukoa izan. «Gaur egun harrera etxea jarri duten tokia denda batentzako erreserbatuta zegoen. Mikel Arrizabalaga alkate zela horretarako propio aldatu zituzten Arau Ordezkatzaileak», gogo22

ratu dute. Bikon enpresak egin zituen lanak. Enpresak, ordea, kiebrara jo zuen, eta hortik aurrera ez zen ezer gehiago jakin», azaldu du Elarrek. «Auzoaren interesak ez diren bideetatik eraman dira, eta gure ustez, iruzur urbanistiko bat da. 25 urte daramatzagu dendaren zain, eta gainera donostiarrak espekulatzera etortzen dira Diputazioaren diru publikoarekin, Arau Ordezkatzaileak kontuan hartu gabe», azaldu du Altzateko lehendakariak. «Auzoarentzako zerbitzuetara-

ko 750 metro koadro izatetik ezer ere ez izatera pasatu gara 25 urte hauetan, eta hori arauetan idatzita zegoen», esan du Mitxelenak. Aurreko legegintzaldian «gauzak blokeatu» egin zituztela salatu dute Auzo Elkartekoek. Dendarik ezean, furgoneta bat igo izan da urteetan Altamiraraino, bertakoak beharrezkoak zituzten guztiak erosteko aukera izan zezaten. «Ogiarekin, esnearekin eta janariarekin furgoneta bat igotzen zen Altamirara, eta eskerrak beraiei», azaldu du Mitxelenak.

Furgonetaren zerbitzua, baina, ez dute gaur egun. «Sei urte daramatzagu dendarik gabe Garbizu alkate izan zelako», zehaztu du Mitxelenak. Auzoan denda bat zabaltzea hain premiazkoa izanik, harrera etxea jarri izana ez zaie ondo iruditu Auzo Elkarteko kideei. «Lehenengo beharra dendak dira, eta ezin dira arauak errespetatu gabe utzi», esan du Elarrek. Arau Ordezkatzaileetan komertzio batetarako gordetako tokia izanik, bizilagunek uste dute ezin dela «legea bazterrean utzi eta are gu-


o020-023_on

21/11/08

13:34

Página 4

gizarteanagusia «Bi eskari sartu ditugu erregistroan eta ez dugu inolako erakundeen erantzunik jaso. Dena oztopoak dira», diote behin eta berriz. Auzoaren goiko aldean eraiki dituzten etxe berrien harira, bestalde, zera adierazi dute Altzatekoek: «Eusko Jaurlaritzak ez dio Udalari baimena eman jendea hor bizi dadin, eta gu gara horren eragileak», salatu du Mitxelenak.

txiago jendea bertan bizitzen jarri». Diputazioaren jarrera salatu dute baita ere Elarrek eta Mitxelenak. «Alkatea mehatxatzen ari dira, beharrezkoa baldin bada haurrak harrera etxean Ertzaintzarekin sartuko dituztela esanez».

EG U NGO E R RON KAK. Auzoaren sorreratik hona lasaitasunean «irabazi» dutela nabarmendu dute Auzo Elkarteko kideek. «Gehien hori atzeman dugu, eta konponketa txikiren bat edo beste ere bai». Etxe berriak egin zituztenetik auzoan jende gehiago bizi dela es an dute bait a ere. Baina auzora bizitzera joan den jende berria ez dela «integratzen» azaldu dute. «Etorri den jendea gaztea da, et a batik bat lotara datoz. Bizirik ez duen auzoa da, ez du denda bakar bat bera ere». Horregatik, «Auzo Elkartearen lan garrantzitsuenetako bat auzoa integratzea» dela adierazi du Mitxelenak.

LEKUKO ALDAKETAK. Altza-

Altamirako Auzo Elkarteak egiten duen lana erabat desinteresatua eta baloratzekoa da”

JOSE AGUSTIN ELARRE Altzateko lehendakari ohia

MIKEL MITXELENA Altzateko lehendakaria

Altzate, egungo Auzo Elkartearen lok ala, buk atu gabe et a behin-behineko egina dagoela azaldu dute elkarrizketatuek eta hori bukatzea dela orain elkartearen «lehen helburua».

Autobia egiten ari ziren garaian, gauez ere lan egiten zuten eta goizeko 04:00etan hartzen genuen lo”

«Auzoko urbanizazioa eta garajeen auzia» egitekoen artean dituztela ohartarazi du baita ere Mitxelena lehendakariak. Duela 25 urte emandako etxeekin zer pasatuko den ez dakite.

te Auzo Elkarteak urte asko daramatza lanean, eta arraroa egiten zaie hainbeste urte bertan egon izana. Auzo Elkartea sortu izan ez balitz, ez dute irudikatu ere egin nahi nola egongo zen Altamira. «Gainera erabat lan desinteresatua da, eta baloratzeko modukoa ere bai», adierazi du Elarrek. Gauza batengatik edo bestearengatik, 25 urte borrokan eman dituen auzoa da Altamira. Badute zer ospatua bertako auzotarrek. Lanerako gogoa badutela erakutsi dute eta euren interesengandik borrokan jarraituko dutela ziurtatu ere bai. Auzoarengatik, Altamiragatik.

Ezkerretik eskubira; Mikel Mitxelena, Antonio San Nazario; Jose Agustin Elarrre eta Jose Hidalgo.

23


o024-025_on

19/11/08

18:54

Página 1

bidaiakkklik

Urrun bezain eder

INDIA J. A. Areta Goñi ‘Juxe’ argazkilari oreretarrak bi hilabeteko bidaia egin zuen udan Indian barrena; herrialde hori ezagutzeko gogoa buruan eta argazki makina eskuan, 3.000 bat argazki atera zituen, zein baino zein ederragoa; oreretarraren argazkiak, ezbairik gabe, Indiak osatzen duen mosaikoaren ispilu dira

J. A. ARETA GOÑI ‘JUXE’ Datuak. 1968. Errenteria-Orereta. Ibilbidea. Milaka musika talderen

argazkiak egin ditu urtetan, eta argitalpen ugaritan kolaboratu du. Hainbat herrialdetako argazkiak ere egin ditu, eta erakusketa ezberdinak jarri Oarsoaldean nahiz Euskal Herrian. Egilea zein haren lanak gehiago ezagutzeko: www.juxephotocorner.com

24

2

3


o024-025_on

19/11/08

18:54

Pรกgina 2

klikbidaiak

7

1

7

1. Emakume bat Anjuna herrian, Goa probintzian, Indiako kostaldean. 2. Jodhpur herriko haur bat, Rajastan probintzian, Indiako iparraldean. 3. Ama bat eta haren hiru seme-alaba, Bombay hirian, Mombay ohian. Indiako hiriburu kulturala da Bombay. 4. Uzta biltzen Hampi herrian, Karnataka probintzian, herrialdearen hegoaldean. 5. Hampi herriko neskatxa bat, Karnataka probintzian. 6. Shadu bat Jailsalmer herrian, Rajastan probintzian, Indiako iparraldean. Egun osoa otoitzean jarduten duten pertsonak dira Shaduak. 7. Txalupa batzuk Calangute herrian, Goa probintzian, Indiako kostaldean.

4

5 25


o026-027_on

19/11/08

18:44

Pรกgina 1

bidaiakkklik

15 8. Ur-jauziak Jog-en, Karnataka probintzian, Indiako hegoaldean. 9. Josteko makinak Uttarkashi herrian, Uttaranchal probintzian, mendi aldean. 10. Bi neskatxa Badami herrian, Karnataka probintzian, Indiako hegoaldean. 11. Shadu bat Varanasi herrian, Uttar pradesh probintzian, herrialdearen erdialdean. 12. Badami herriko haur bat, Karnataka probintzian. 13. Old Delhi auzoa Delhi hirian. Indiako hiriburua da Delhi. 14. Gizon bat Agra herrian, Uttar pradesh probintzian, herrialdearen erdialdean. 15. Itsasertza Anjuna herrian, Goa probintzian, Indiako kostaldean.

8

9 26

10


o026-027_on

19/11/08

18:45

Pรกgina 2

klikbidaiak

14

13

11

12 27


o028-029_on

15/11/08

17:52

PĂĄgina 1

euskara

Konpromisoak hartu dituzten elkarteetako ordezkariak, horren berri emateko egin zuten agerraldian .

Erabileran eragiten,

TTUR-TTUR

Oiartzungo 29 elkarte ari dira beren eguneroko jardunean euskararen erabilera areagotzeko ahaleginean, konpromiso zehatzak ardatz hartuta Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Goiatz Labandibar

lkarteetan euskararen erabilera areagotzea. Erronka horri erantzun nahian abiatu zen eskualde osoan Hitzarmengintza egitasmoa. Oiartzunen, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak kudeatzen du egitasmoa, Euskara Elkartera izenarekin. Gaur gaurkoz 29 elkarte ari dira lanean Oiartzunen. 2006 urte hasierarako diseinatu zuten egitasmoa Ttur-Tturrek eta Udalak. Elkarteetan aurkeztu, eta aurretik egin beharrezko guztiak egin ondoren, aurtengo ekainean egin zuten publiko herriko 29 elkartek konpromiso zehatzak hartuak zituztela beren eguneroko jardunean euskararen erabilera areagotzeko. Urtebete lehenagotik hitzarmen orokorra sinatu zuten elkarteek, Udalak, eta Ttur Tturrek. Orduko hartan elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko prestutasuna azaldu zuten hiru aldeek.

E 28

B aina asmoen adierazpen hutsa zena, lanerako tresna bilakatu zuten urtebetera, elkarte bakoitzari egokitutako hitzarmenen bidez.

E LKARTE E N N E U R R I RA. Pozik daude Ttur-Tturren egitasmoak elkarteetan izan duen harrerarekin. ÂŤBalorazio positiboa egiten dugu, 29 hauek beraien borondatez sartu direlako egitasmoan. Horrekin bakarrik adierazten digute gogoa badutela zerbait egitekoÂť, esan du Bakartxo Arabolazak, Ttur-Turreko kide eta Euskara Elkartera egitasmoko sustatzaileak. Elkarteen beharretara egokitutako egitasmoa da Euskara Elkartera, eta elkarte bakoitzak erabakitzen du zein konpromiso hartu. ÂŤElkarte bakoitzak jarri du bere neurria. Konpromisoren batekin gustura sentitu ez denak adierazi du eta ez du hartu; beste bat hartu du, edota proposatutakoa


o028-029_on

15/11/08

17:53

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak

moldatu egin du», azaldu du Arabolazak. Izan ere, elkarteen borondatean oinarritutako hitzarmenak baitira. Hori du ezaugarri nagusienetako egitasmoak.

KONPROMISO ZEHATZAK. Elkartearen izaeraren eta egoareran baitan, era askotakoak izan daitezke hartzen diren konpromisoak. Batzuk, bazkideen artean euskara ikasteko dauden aukerei buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartu dute; beste batzuk, aldiz, elkarteko errotuloak euskaraz jartzeko erabakia hartu dute; beste hainbat kasuetan entrenatzaileak kontratatzerakoan hautagai euskaldunen aldeko apustua egingo dutela adierazi dute; gaztelerazko programa informatikoak euskarazkoengatik trukatuko dituzte beste hainbatek... Aurretik aipatutakoak adibide gutxi batzuk baino ez dira, baina zerrenda luzeagoa zitekeen zehaztu diren konpromiso guztiei erreparatuz gero.

JAR RAI PE NA. Elk arteek hartu dituzten konpromiso horien jarraipena egitea da Ttur-Tturren egitekoa orain. «Gure helburua da egitasmoan dauden elkarte hauei hartu dituzten konpromisoak betetzen laguntzea». Horregatik, egitasmora elkarte gehiago biltzea baino, konpromisoetan aurrerapausoak ematea da orain lehentasuna. «Hori lortuko bagenu gu pozik egongo ginateke. Orain, proiektua irekia dago eta beste elkarteren batek sartu nahiko balu, ateak irekiak ditu», esan du Arabolazak. Datorren urteko ekainean, hitzarmen zehatzak sinatu zirenetik urtebetera, lortutakoak bolarotzeko tenorea izango da. Lortu diren aurrerapausoen baitan hitzarmenak berritu edo bere horretan mantenduko dituzte, elkarte bakoitzaren egoeraren arabera.

GORA. Arditurriri buruzko webgunea. Ekaineko ONen, atal honetan salatu genuen Arditurriko meazuloei buruzko webguneak (www.arditurri.com) estreinaldi kaskarra izan zuela: gaztelerazko bertsioa aktibatuta zegoelako lehen egunetik, baina ez euskarazkoa. Zorionez, euskarazko bertsioa martxan dago jada; eta, gainera, webgunera sartuz gero, zuzenean euskarazko bertsioa ageri da pantailan. Zorionak, beraz.

BEHERA. Lintziringo gasolindegiko txartelak. Beheko argazkietan ageri direnak adibidea baino ez dira. Halakoak topatzea ez da zaila, eta akatsaren oinarrian beti arazo bera; gazteleratik euskarara hitzez hitz itzuli nahi izatea. Argazkiak Lintziringo gasolindegian ateratakoak dira, autoak garbitzeko gunean. Autoa bertan garbitzen dutenek, euskaldunak edo erdaldunak izan, ziur nahiago dutela argibideak gazteleraz irakurtzea.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030_on

21/11/08

11:05

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

BOLIVIAKO HIRIAK Zeharka

Goitik behera

1.*** (Hiriburua. Bi hitz) *** (Hiria). 2. Xehe, xehe egin, irina adibidez. Nagusiak. 3. *** (Hiria). ‘Miru’ hitzaren erdian. Suari dario. 4. Anperioa. Ald., ...egin, ezeztatu. Oxigenoa. Ald., oinetakoen azpian dagoena. 5.Lore motak. Ald., zintzoa. Potasioa. 6. Irmotu. Errep., gorotza. 7. Galdegaia. Lehen bokalea. Arabeen azoka. Kontsonantea. 8. Denbora epe luze. Ia, ia, guai. Su zati txiki. 9. Ald., izu. Gipuzkoako betiko herria. 10. Gure planeta. Ald., Uretako ugaztun handia. 11. Bostehun. Urez inguratutako ur puska. Gertaera.. 12. Ald., ama egin. Osoak, benetakoak.

1. Zenbait barazkien azalak. Gogortu. 2. Aurpegian dugu eta jateko zein hitzegiteko erabiltzen dugu. Euria egiteari utzi. Kontsonantea . 3. *** (Hiria). Hostoa. 4. Anperioa. Ogia egiten duena. Uranioa Mariren kontsonanteak. 5. Fruituen urak. Herriko etxe nagusia. 6. Galioa. Kakagura. 7.Atzizki femeninoa. Oxigenoa. Aihotz, matxetearen antzeko tresna. Fosforoa. 8. Ald.,beldurti. Ald., garra. Borrokarik eza. 9. *** (Hiria). Bakarra. 10.Rubidioa. Atseden hartuz. Barazkia. Astoari geratzeko . 11.Ear. Potasioa. Fruitu gozoa, bai frexkoan eta bai lehorrean. 12. Kezka ohizko duena.Nor pluralean.

30


o031_on

21/11/08

12:38

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8

A I L D U

7 6 5 4 3 2 1

L E K A K K 1

A P H O O T O A S A S T I R O T R U R I T A 2

3

A Z U G O K A K U I A K I A K N K A U A U D L A E R L A M A 4

5

6

S U A Z I O A A T U I E B L A K P E 7

8

K R E A B A R K A L O N O N O A K I Z P A I B K A S U T O A 9

10

11

A K K E Z K K A I A 12

nor da hau?

12

ON-EN URRIKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Pili Saez de Eguilaz izan da ONeko sariaren irabazlea. HITZAren gerriko beretzat!

HARRIKA musika talde pasaitarraren Itzaletan bi CD.

ERANTZUTEKO EPEA abenduak11 (osteguna) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA

Leire Martinez. Abeslaria

PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

31


o032_on

15/11/08

16:52

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Beti ingurukoek nola jokatuko duten ikusten duzu lehenbizi eta ondoren, komeni zaizunaren arabera, erantzuna ematen diezu modu batez ala bestez. Azkenean aspertu egingo dira beti beraiek ematen pausoa eta zuk eman beharko duzu. Beraz, ez zaitez lotsatu eta eman zuk aurrerapausoa. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Zorionak! Aspaldian buruan bueltaka zenuen arazo hori konpontzeko gai izan zara, eta badirudi ez diozula inori minik eman. Hala ere, ez ahaztu lagunek emandako laguntza. Eskertu iezaiezu momentu oro eta zu ere laguntzeko prest zaudela esan. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Behobia bukatu zenuen! Baduzu bai meritua! Hala ere merezia zenuen egindako esfortzua eta gero. Orain badakizu zer tokatzen den! Ospa ezazu merezi bezala zure lagunekin. Aspaldi bota ez duzun parranda egiteko garaia iritsi dela ez al zaizu iruditzen? Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Irribarre horrekin zein erraz konkistatzen dituzun ingurukoak. Faboreren bat eskatu behar duzunean, zerbait txarra egin duzunean… baina berarekin irriba-

32

rrea gurutzatzean seria jartzen zara momentuan bertan. Ez al da izango lotsatu egiten zarela? Bera konkistatzea ez da hain erraza, egia? Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Esker moduan iritsi zaizu pasatakoa. Ez du inoiz ahaztuko beragandik egindakoa pertsona berezi horrek. Oso ongi portatu zara berarekin eta horrek zoriontsu egin behar zaitu. Eta lasai, arazoak dituzun egun batean ziur zure ondoan egongo dela bera ere. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Aspaldidanik duzun amets eta grina hori bete beharko zenuke. Garaia duzu ingurukoez pixka bat ahaztu eta denbora zuretzako hartzeko egun batzuetarako bada ere. Beraz, aukera duzun momentuan etzazu dudarik eduki eta egin eginbeharrekoa! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Zein ondo k ant atzen duen errepikatzen diozu beti. Ea zer egiten duen inguruko guziak isilarazteko berak kantatzen duen bakoitzean. Ba oso erraza da ulertzeko, berak kantatzeko irekitzen baitu ahoa, eta zuk ordea, ingurukoak larrutzeko erabiltzen duzu. Kontuz ibili! Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Udaran parrandarik egin ez zenuelako kexatzen denbora guztian. Eta orain, parranda egiteko aukera egokia duzula, etxera joaten zara pote pare

batzuk hartu eta gero. Baina zer gertatzen zaizu? Non dago beste guztiak ezagutzen zuten pertsona hura? Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Maitasuna gora, maitasuna behera. Ez duzu inguruan beste ezer entzuten: lagunak txoratxora eginda mutil edo neskalagunaz. Klasekideak une oro zein polita den maitasuna errepikatzen. Baina lasai, zuri ere iritsiko baitzaizu denbora. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Iritsi da bikotekidearekin eskatzen zenuen lasaitasun hori. Eta orain kexatu egiten zara aspertu egiten zarela eta egun guztiak berdinak direla berarekin. Agian, zure aldetik gehiago jarri beharko zenuke gauzak alda daitezen. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Zaude isilik une batez, itxi begiak eta pentsa ezazu une batetan bada ere. Begiratu atzera, gogora ekarri zoriontsu zinen une haiek, eta orain ireki. Ez al da sentsazio antzekoa iraganean bizitakoa et a oraingoa? Aprobetx a ezazu! Caprikornius. (Abenduak 22 –Urtarrilak 20). Baina zuk ez al diozu goizetan etxetik atera behar duzunean eguraldiari begiratzen? Euria ari duenean, beroki gabe, aterki gabe… ateratzen zara eta eguraldia nahiko ona dagoenean, t apa-t apa egina agertzen zara! Ez dago ulertuko zaizuen pertsonarik!


AloĂąa Aristizabal (Oiartzun). Nire iritzia da politikoen lana dela hori konpontzea eta ahaleginak egin beharko lituzketela gauzak konpontzeko. Politikoen lana da eta beraien ardura da krisiak sortutako arazoak konpontzea.

inkesta

Aritz Zapiriain (Oiartzun). Beharrezkoa baldin bada, hala izango da. Egia esan, ez dakit udal kontuak nola egongo diren, baina ez badago beste erremediorik hala izan beharko du. Ez dago besterik.

16:44

Pili Deobarro (Oiartzun). Oso gaizki iruditzen zait. Denok gabiltza estu eta larri, eta gainera gehiago kendu behar badigute! Erretiratuei ordaintzen digutena huskeria da. Estolderia eta zaborrak %18an igoko dituztela esan dute, eta guri erretiroa %2 baino ez digute igotzen. Zuzena al da hori? Nik uste dut inor ez dela egongo horrekin konforme.

21/11/08

Gema Iriarte (Oiartzun). Orain krisia dago, baina orain arte zer? Oiartzunen gaude eta hemen diru asko dago. Orain krisia dagoela, eta lehen, nola ibili dira ba? Oso ondo, ezta? Orain arte Oiartzungo Udalak diru asko hartu du eraikitzen. Orain krisiarekin zer pasako da? Udalak ez du galduko. Guk galduko dugu, gehiago ordaindu behar dugulako, argia, ura eta gainontzeko guztiak.

Luis Zalakain (Oiartzun). Oso gaizki. Ez al dira beste tokiak aurrekontu handiagoekin? Udala txikia da eta ez dakit ba ze kendu dakioken. Ez bada sumatzen asko Oiartzungo martxarako, ba, ulertu beste erremediorik ez dugu.

o033_on PĂĄgina 1

Oiartzungo Udalaren aurrekontuak 1,1 milioi euro gutxiago izango ditu 2009an, esan dutenez, ÂŤkrisi ekonomikoaren eraginezÂť. Zer iruditzen zaizu?


o034_on

14/11/08

18:20

PĂĄgina 1

ondarellarrugorritan

ANTTON KAZABON Idazlea

“

Ez naiz Durangoko urteroko bezeroa� Testua eta argazkia: Olatz Mitxelena

Nire ipuinen, olerkien edo kontakizunen testu paraleloa ez dut uste izan behar duenik ilustrazioak. Nik sortu dut testu bat, et a nahiko nukeena da testu horren inguruan ilustratzaile horrek ere beste zerbait sortu dezala. Gazteen eta helduen arteko harremanak zer dira zuretzat, kezka ala inspirazio iturri?

Bigarrenarekin geratzen naiz, ze kezka bihurtuko banitu!. Nahiz eta irakasle eta tutorea ere banaizen, erotuko nintzateke. Hamaika pertsonaia sortu dituzu. Zein duzu kuttunena?

Nahiz eta hasiera batean ez oso maitagarria izan, ikusita zein ibilbide luze eta aberasta egiten ari den, Momolo aipatuko nuke. Arrakasta handia izan du. Bullyngarengatik-edo modan jarri da. Gixajo xamarra da, burla egiten diote, baina arazoei soluzioa ematen asmatzen du.

antokian erantzun ditu galderak Antton Kazabonek (Oiartzun, 195 4), Haurtzaro ik astolan. Ikasleengan irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz ekin zion idazteari, eta honezkero 60 liburu inguru eman ditu argit ara, gehienak haur et a gazte literaturan. Durangoko Azokan lau lan berri aurkeztuko ditu.

L

Bertsolaritzan askotan aritu zara gai jartzaile. Zer da zailago, bertsoetarako edo ipuinetarako gaiak topatzea?

Kazabonen uztatik beti bada zerbait topatzea Durangon, baina Kazabonek zer aurkitzen du Azokan?

Gaiak jartzen aritzen nintzenean, egun batetik edo aste batetik bestera topatu behar nituen gaiak; zortzi gai, bederatzi ofizio, hemezortzi puntu... Ipuinetarako gaiak, aldiz, inongo eperik eta presarik gabe hautatzen ditut, eta errazagoa zait.

Jende asko eta erosle gutxi, eta irakurleak, berriz, betikoak.

Bertsozale, pilotazale, ...zein zaletasun gehiago dituzu?

Aldez aurretik erabakitzen duzu Durangon zer erosi edo han hautatzen duzu?

Ez dakit denak esan ditezkeen (kar, kar). Mutikotan pilotazale porrokatua eta heldutakoan pilotari fustratua. Oraindikan ere jokatzen dugu, azkenekoz herrian, xanistebanetan. Pintura eta argazkilaritza gustuko ditut, baita mendian ibiltzea ere.

Bazen behin idaztea gustuko zuen irakasle bat...

Irakasle izaten jarraitu zuena, ipuinak ez ziolako bizitzeko ematen.

Esan behar dut ez naizela Durangoko urteroko bezeroa. Joaten naiz hango stand batean liburuak sinatzen egoteko eskatzen badidate edo, baina nik uste dut liburuak erosi behar direla behar dituzunean. Nori sinatuko zenioke zure liburua gustura?

Ez naiz inoren jarraitzaile sutsua. Etxean baditut idazle ezagunek sinatutako liburu mordoa, baina nik, gustu handiz, edozeini sinatuko nioke. Eskoletan hainbat bisita 34

egiten ditugu ikasturtero, eta neska edo mutiko txiki horien begiak zure dedikatoria horrekin zein dirdira duten ikustea bezalako satisfakziorik ez dago. Haur txiki horien sinadurak dira niretzako gratifikanteenak. Lau lan aurkeztuko dituzu Durangon; poesia eta narrazioak. Zertan aritzen zara erosogo?

Gustoko filoia harrapatzen badut poesiarekin, hantxe gustura, eta

berdin ipuingintzan. Bietan gustura sentitzen naiz. Zure olerkigintzan zenbaterainokoa da bertsolaritzaren eragina?

Hasi nintzenean idazten gehiago zuen, baina gaur egun kortse edo gerruntzea hautsi eta lasaiago aritzen naiz. Irudia da Durangoko aurtengo gaia. Zure ipuinetako ilustrazioetan zer da ezinbestekoa?

Maisu ala irakasle?

Nahiago dut irakasle. Maisua hitza, nahiz eta graduazioz txikiago den, esanahiez potoloagoa da, eta badazpada ere, irakasle aukeratuko dut. Eta hala bazan edo ez bazan...

Sartu dedila nire ikasle bihurrienaren kalabazan.


o035_on

19/11/08

12:55

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

Los del gas Fernando Cuellar (Errenteria-Orereta) Los del Gas taldekoek ‘Alerta Naranja’ diskoa kaleratu dute aurten. Lehengo ekainetik da kalean oreretarren bigarren diskoa eta ordutik kontzertu ugari eman dituzte. Taldearen sorreraren eta bilakaeraren lekuko, De Cyne Reynako Fernando Cuellarrek idatzi du diskoaren kritika.

ork ez ditu ezagutzen Los del Gas taldekoak inguru hauetan. Azkarrak eta adeigabeak, liskarzaleak eta lotsagabeak, bihurriak eta ironikoak, festazaleak eta garagardozaleak, beren musika estiloa, rockaren baitan kokatzen da argi eta garbi. Umore handia eta tonu garratza erabiltzen dituzte, kritikatzeko, eta bide batez ongi pasatzeko. Los del Gas taldekoak, rock klasikora jolasten dute, soinu ezagunak eta ezagutu daitezkenak nahastuz: AC/DC, Ramones, eta batez ere Espainiako estatuko musika panoraman oso ezagunak diren banda klasikoen eragina, Enemigos edo Burning bezalakoak, atzeman daitezke beren musikan. Bi urte igaro dira El Cede aurreko lana kaleratu zutenetik, eta orain berriro itzuli dira agertokietara, inoiz baino rockeroagoak, bere bigarren CD Alerta naranja-rekin. 14 abesti berri, rock&rollaren hobi zaharrenean eta zainduenean barneratzeko. Horren froga dira De yogurt a cuajada, No lo puedes parar, Vivir

N

puede matar edo Los del Gas abesti makarrak (printzipioen eta bukaeren adierazpen erabatekoa). Ponle cuernos a la vida abesti bizizalean ere, Barricadako Alfredo Piedrafitaren gitarrara nahastuezina entzun daiteke, eta La Fugako Ruloren ahots soila. Taldearen alderik serioena, rockaren oinarrian eraikitako Pegame a mi abestian suma daiteke. Barricadako Drogasekin batera, behatzaz seinalatu egiten dute, labanak zorrozten dituzten bitartean. El Hombre bobo abestian, Mitxel Ortegaren ahots dotorearen laguntza izan dute, eta bikaina da La Bien Pagá abestiaren blues bertsioa. Azken honetan Marea taldeko Kutxi Romerok Miguel De Molina jauna omentzen du, ahotsa harriz betetako bideetatik arrastaka eramanez. Azkenik, Soziedad Alkoholika taldeko Juanen kolaborazioa izan dute, Pero tu de que vas klasikoan eta zoroan. Betikoak izaten jarraitzen dute: Gorka Aginagalde ahotsan, Javier Area baterian, Ritxi

Salaberria baxuan eta ahotsan, Sergio Callejo gitarrekin, eta Pirata ahotsean, teklatuan, akustikarekin, haize musika tresnekin eta armonikarekin. Aurreko CDan, Si fuese picolo bideoklipa sortu zuten. Orain bideoklip berria estreinatu dute, eta Gorka Aginagaldek Barricadako Drogasekin batera Pegame a mí abesten du. Kasu honetan serio jartzen dira, tratu txarrak bezalako gai korapilotsu bati heltzeko, beti ere dagokien alde garratzetik eta makarra-tik. Lehengo ikasturtean kontzertu asko egin zituzten (50 inguru). Coma, La Fuga, Barricada, Def con Dos, Hamlet, edo Despistados taldekoekin konpartitu zuten agertokia, besteak beste. Alerta naranja ekainean kaleratu zuten, eta ordutik errepidean dabiltza gurpilak erretzen. Ziur azken lan honekin, 50 kontzertu baino askoz ere gehiago emango dituztela.

Bideoklipa

Errenteria-Oreretan jaio zen Los del Gas taldea, De Cyne Reyna tabernaren inguruan. Akaso horregatik, keinu egin diote sorlekuari, eta aipatu taberna agertzen da azken lana aurkezteko landu duten bideoklipean. Emakumeen aurkako indarkeria hizpide, Barricada taldeko Drogasen laguntzarekin, Pegame a mí abestiarekin landu dute oraingoan bideoklipa. www.myspace.com/losdelgas helbidean ikus daiteke. 35


o036-037_on

20/11/08

19:30

Página 1

hileko irudia ondareh

Mundu berri baterako ahalegina 13 urte pas atu dira ErrenteriaOreretako Mikelazulo Kultur Elkarteak Herrien Astea antolatzeari ekin zionetik. Ordutik hona hamaika ekitaldi egin dira urtero, baina guzti-guztiak, hastapenetakoak zein gaur egungoak, helburu berari erantzuten diote: «Munduko herri guztien askatasuna» aldarrik atu et a «beren arteko lagunkidetasunaren aldeko jarrera» sustatu. «Mundu berri baten nahia eta horretarako ahalegina». Biak batzen dira Mikelazulok antolatutako Herrien Astean. Aurten, azaroaren 10ean hasi et a 16an buk atu zen X I I I. Herrian Astea. Astebeteko epean, Guatemalako, Bosniako, Palestinako, Senegalgo, edot a Kolonbiako errealitateen ezagutzan sakontzeko aukera egon da. Irudian ikasle talde bat, Xenpelar Etxean, Mikelazulok Senegali buruz han jarrit ako erakusketara egindako bisita gidatuan. Argazkia: Jon Gonzalo, OARSOALDEKO HITZA.

36


o036-037_on

20/11/08

19:30

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

37


o038-039_on

15/11/08

17:32

Página 1

nON dabil? ondaren

galdetxoko futbol zalaian inguruan jarritako hitzordura puntual etorri da Enri Irazoki. Harrituta elkarrizketa eskaeragatik, eta lotsatu antzera, zalantzekin, baina onartu du garai zaharrak gogoratzeko galderak erantzutea. Ugaldetxoko futbol zelaian eman zizikion lehen ostikadak baloiari Irazokik. Han jokatu zituen txikitako bere lehen partidak, eta han eman zuen bukatutzak bere ibilbidea ere. Ugaldetxokoa, Oiartzunen bizi da oraindik ere Irazoki, haurtzaroan bizi zen auzo berean. Gaur egun, hiru seme-alaben aita da, eta etxeko lanetan eta arrebak Oiartzunen duen Elordi janari dendan aritzen da lanean.

U

ORAINDIK JOKALARI. Edonola ere, futbola ez du utzi bazterrean. Beteranoen Indoor Txapelketan parte hartzen du, eta gustura asko ari dela aitortu du: «Zubietan entrenatzen dut astero. Oso ondo antolatua dagoen txapelketa da eta gustura ari naiz». Futbolean aritzeko ez ezik Realeko aspaldiko lagunekin elkartzeko aitzakia ere bada Beteranoen txapelketa: «Luis Perez, Zabala, Mikel Lasa, Iñaki Alaba, Fuentes... urteak ziren ez nituela ikusten eta hor topatu ditut berriro.

Ibilbide profesionalaren mugarriak Enrique Irazoki Otxoteko (Oiartzun, 1969) 1987an debutatuz zuen Lehen Mailan, Realarekin eta Real Murciaren kontrako partidan. Hiru denboraldi egin zituen Realarekin, Jon Benjamin Toshack-en aginduetara: 1986an jokatu zuen lehenbizikoz Realarekin Atotxan, eta 1990. urtean azkenekoz. Hiru denboralditan zortzi partida jokatu zituen Irazokik. Realean baino lehen, Sansen jolastu zuen, Haurren Mailan hasi eta Lehen Mailara jauzi egin zuen arte. Sanserekin 94 partida jokatu zituen eta hiru gol sartu. Realarekin jolasteari utzi, eta Real Union taldera joan zen Irazoki, 24 urterekin. Ondoren, 1994/95. denboraldian Ferroleko Racingen jolastu zuen Irazokik. Bere ibilbide profesionalari hasitako toki berean esan zion agur, Oiartzunen.

OGIBIDEA ZENA zaletasuna bilakatzean Realean jokatu zuelako da ezagun Enri Irazoki oiartzuarra. Hogei urte igaro dira futbol profesionala utzi zuenetik, baina sekula ez du bazterrean utzi txikitatik gustuko izan duen kirola Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: O.Mitxelena/ON 38


o038-039_on

15/11/08

17:33

Página 2

nON dabilondare gehiago orduan sentitu nuenarekin gogoratzen naiz: urdirutasuna, zirrara… dena lortzea bezala izan zen». Partida eta jokaldi zehatzen bat baino gehiago, debuta du Irazokik bere oroitzapenetan kuttunena.

R EALA ETA HAR ROB IA

Afariak eta halakoak antolatzen ditugu baita ere», aitortu du. Futbol zazpian jokatzen du baita ere, Errenteria-Oreretan, Portu Agintaritzako Taldearekin. «Futbol handia utzi nuenean futbiton hasi nintzen Portu Agintaritzako taldean, anaiarekin». Gipuzkoako talderik onenetakoa izan da Portu Agintaritzakoa Areto Futbolean, baina badira bi urte talde osoak Futbol Zazpiaren aldeko hautua egin zuela.

SANSETIK REALERA. Realean jokatu zuelako dago denon gogoan Enri Irazoki. Horregatik, eta lehen taldeko jokalaria zene-

an hilzorian utzi zuen moto istripu larria izan zuelako. Askok uste dute istripu horrek eragin zuela bere ibilbide profresionalaren bukaera. Berak, aitzitik, ez du hain argi: «Jende gehiagok galdetu izan dit hori. Baina ezin duzu jakin. Argi dudana da istripuak nire bizitza erabat aldatu zuela. Istripu oso larria izan zen, han gelditzeko modukoa, eta halako gauza baten aurrean, futbola eta gainontzeko guztia albo batera geratzen da». Hiru denboraldi egin zituen Realeko lehen taldean Irazokik, eta guztira zortzi partida jokatu zituen. Oiartzundik, Sansera, eta

Sansetik Realera. Jon Benjamin Toshack-ek deituta debutatu zuen Realarekin. «Nire debuta zelebre xamarra izan zen. Ez dut gogoan zergatik, baina gogoratzen dut greba bat zegoela tartean, eta horregatik deitu zigula Toshack-ek hainbat jokalari gazteri». Murciaren kontra jokatu zuen lehen partida Lehen Mailan Irazokik, eta bigarrena Atletico Madrilen kontra. Baina «benetako debuta» 20 urterekin egin zuela dio, Valentziaren kontrako partida batean, Mestallan. «Bigarren zatian irten nintzen zelaira eta 1-0 galdu genuela uste dut. Hala ere, urteak pasatuta, emaitzarekin baino

GAUR. Harrobiko taldeen lana ez duela gertutik jarraitzen dio Irazokik, baina orain Lehen Mailara jauzia ematea lehen baino askoz ere errezagao dela uste du: «Egia esan, garai hartan oso-oso zaila zen debutatzea. Azken urteetan ez dakit zenbat jokalarik jolastu duten Realarekin lehen taldean, baina garai haietan Lehenbiziko Mailan jolastera oso jokalari gutxi iristen ziren». Horren zergatia, hala ere, ez du argi. «Harrobian lehen baino jokalari on gehiago daude edo Realaren maila txikiagoa da orain, hori ez dakit». Gustukoa izanagatik Irazoki ez omen da Realaren partidak bitartean kirioak dantzan izaten dituen horietakoa. Gertutik jarraitzen du taldea, eta ez da oso baikor azaldu Reala Lehen Mailara noiz itzuliko den galdetzean: «Jendeak pentsatzen duena baino askoz ere zailago izango da igotzea. Lehengo urtean izan zen aukera oso ona, baino orain oso zaila izango da. Pazientzia beharko da. Jokalariak taldean mantendu eta oinarri sendo bat sortu beharko da lehendik. Espero dugu denboran luze ez jotzea, baina pazientzia beharko dela uste dut».

KIROLZALEA. Futbolaz gain, txirrindularitza du gustuko Irazokik. Mendi biziklet an aritzen da, bere kontura, eta aukera duenean lagunekin gelditzen da, palan jolasteko. Semearekin baita ere badu zaletasunak konpartitzeko aukera: «Nik ez diot erakutsi. Ikastolako lagunekin aritzen da futbolean eta asko gustatzen zaio, baita telebistan ikustea ere. Geneetan izango da zerbait». 39


o040_on

20/10/08

20:17

Pรกgina 1


o041_on

21/11/08

20:19

Pรกgina 1


o042_on

21/11/08

10:44

Página 1

azken balada Kontrolak. Horixe Ander, Exte eta Xamoa bertsolari oiartzuarren kezka. Kontrol soziala, poliziala, ekonomikoa, gizarte kontrola... guztiak pairatzen ditugula iritzi diote bertsolariek. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Kontrolak

E

xtebanMartiarena.

Atzo, beste behinkontrol batin geatu ziteken. Uaingun, guardia zibilan kontrola yun. Parenlaeskinaydemetodaladocumentacionquetenga esanez, kotxetik jetxiarazi eta mendiyai beira jarri ziteken. Bertso kontuk zittun karpeta bat aurkittu ta, dena euskeraz zola ikusita, ziharo moskeatu ttuken. Quesonestospapeles? galdetu eta, bertso eskolako irakaslia nitzanez, ne lan tresnak zila erantzun nioken . Profesordeversos?esoesunoficio?eslegal?dedondevieneadondeva?... galdera rafaga jaso nin. Nik, al nun bezela, akojonua kontrolatu ezinik, banan-banan, galdera guziyak erantzun nizkieken. Nomatte susmagarri baten aurrin zoztela susmatu eta orduterdi euki ziteken mendiyai beira. Kotxia hankaz gora jarri, mehatxu batzuk bota eta marmarka ledejoirsinsabersegurosiesunetarraono esanez martxa itten utzi ziteken. Hara , Xam, lengun gazte batek kontatutako anekdota

Arkaitz Oiartzabal. ‘Xamoa’.

Jode hi, etzekit zertik biño izauna itten tzik ixtoriya. Mendiyai beira jartzen tziutek AHTak aurrin eaman biño len bistaz gozatzeko, galderak itten tzizkiutek gizarte indibidualista hontan norbattek gugan interesa dikela sentittuarazteko, gure afizioez ere interesatzen ttuk, lanaz kezkatzen ttuk, kotxia garbitzen tziutek... ta gu kejatu itten gattuk. 42

Hie kotxik e igual izango dik garbiketa on baten premiya, Ander, biño bueno, bakik, aurretik idatzi zak autobiografia bat, bestela ordu pare bateko entrebista dakak zai.... Ander Lizarralde. Ne kotxik, garbittu baten premiya bazak ak, miño zikiña nayo, hoik garbitzen aitzia miño.Egiya san, bortxatua sentitzen nak egoera hoitan. Iñondik izautzen ez diten tipo batei, ne amaire erantzuten etzizkioten galderak erantzuten.Bildurra, ez dik beste arrazoyik. Gue izaerare kanbitzeko kapaza ttuk ikusi hutsakin, gue umildade sineskaitz hoi atetzen yau. E H NA, gasolineran bai, miño kontroletan eyau sekula aurkitzen. Zalla duk goatzia momentu hoit an, miño eyau ahaztu ber duintasuna bayaula gue bizitzan, ta pistolak, pistoladun bihurtzen dikela polizia, ez gu miño geyo den iñor. Exteban Martiarena.

Ez mote, ni Kontrolak. Nazkatua niok kontro-

letaz. Kalin, gue «segurtasuna» poliziak (kolore guztit akuk) kontrolatzen ziu , gue heziketa, ikastoletan irakaslik kontrolatzen dik, gue diru iturriya lantokiyan hie gañetik don jefik, ttugun xoxa pixarrak hazienda eta kutxen kontrolpin ttiyau, gue burua ez deskontrolatzeko autokontrola erabiltzen yau. Dena kontrolatua ziok, etziok inongo problemik . Hola bizitzik gustua ematen dik, Xam. Arkaitz Oiartzabal. ‘Xamoa’. Gaixtua ez,

Bai mote! Pentsatzen jarri nak, gehixiok in berko luken bezela, ta pentsatzen nina idaztia pentsatu dit. Nayo izateit nik aurrez aurre hitzein, biño batzutan ezin dukenez mobilletik hitzeitten yeu; norbeak, deitzeikenak, ta besten batek... Geo emallez idaztia pentsatu dit, biño «ne korreua» eztuk hain «neria», teknologia berritan e sistema zarrak agintzeik. Ondoriyoz... pentsatu dit pentsatu berrik eztitela, total, beste batek erabaki

dik ze pentsatzeiten daoneko, osea ke... KONTROLAtze al duk gaya, Ander?. Ander Lizarralde. Gizarte batek kontrolatua eon ber dik gizarte bat izateko. Gaixtuak zein din aurredefinittuko ziutek t a beayen bihatzakin señalatu, guk xinixtu. Beste gaixtakei guziyak zilegi ttuk ordun, GAL-etik hasita hillan bukaerako hipotekan faktura arte. Beldurra duk kontrolan ardatza. Herriyan independentziya aldarrikatu ta gue buruan autonomiak bildurra maten tziuk, ez gaudek ohittuk bakarrik ibiltzen ta beste batek lehendik gue pauso bea man badik, ordun igual mango yau. Bildurra lehenai t a bildurra etorkizunai. Gizarti hau artzai zakur txapelketa bat bezelaxekua duk, miño gu ez gattuk ez artzayak ta ez zakurrak e. Zaunka pixkat itten tziutek ta guk zaunkak xinixtu. Auro sartzen tziutek karraskillo tartea. Zaharrak saten tziten zaunka itten dun zakurrak ez omen dik kozkik itten.


o043_on

21/11/08

17:52

Pรกgina 1


o044_on

20/11/08

17:56

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.