o001_on
23/2/09
17:15
Pテ。gina 1
2009ko otsaila 53. zenbakia
MUSIKAREN FAKTORIA
LEZOTI GORKA IRASTORZAK ETA Iテ選GO CAMPOSEK KUDEATUTAKO ESTUDIOA
XANTI IPARRAGIRRE Bertsolariaren bizipenei errepasoa
o002_on
20/2/09
17:22
Pรกgina 1
o003_on
20/2/09
13:28
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Garenaz eme-alaba jatorrak, lagun ulerkorrak, maitale gozoak, sortzaile kamikazeak, bikotekide zintzoak, herritar konprometituak, ameslari konstanteak, hezitzaile saiatuak, langile sufrituak eta naturaren maitaleak gara, ezinbestean. Beste aukerarik bagenu gutxienez. Nik aukeran ihesi doan marinela izan nahi dut, helburu bakarra plazerra duen bizizalea, konpromisoetatik urrun dagoen maitalea, sinismen ororekin barre egiten duen zinikoa, eta ustela, gaiztoa, maltzurra ezinbestean. Gizarteak, kulturak edo ez dakit zerk markatzen digu ongiaren ildoa eta gu (antzezpen
S
merkean bada ere) horri jarraitzen gatzaizkio. Dena ez da hain gardena ordea. Zorionez guztiok badugu geure alde ezkutua (hain beharrezkoak diren sekretuak) edo ingurukoak engainatzeko gaitasuna esan beharko nuke? Auskalo. Egun, gizakion zintzotasunean sinistea barregarri xamarra da eta giza oihanean bizirauteko ezinbestekoa den gordinkeria aldarrikatzen dut. Gordinkeria ezinezko helburuak lortzeko, zatarkeria norberaren nortasuna aldarrikatzeko, zitalkeria eguneko une goxoak defendatzeko, ausardia maitatzeko, odola kentzen dizuten hori berreskuratzeko, iraultza
gazte sentitzeko eta krudelkeria aske izateko. Egun sufritzen ditugun gaixotasun gehienak ezinbesteko ongian abiatzen direla pentsatzen dut, horregatik ona izatea bizitza eredu konkretu bat eramatea bada, nik ez dut zuzena izan nahi. Ni bakean uzten nauten bitartean nik ez dut inor kaltetuko, nik nire ideiak bozka ditzakedan bitartean guztien lagun izango naiz eta barrenetik ateratzen zaidanean emankorra izatera ere irits ninteke, baina ez eskatu ezikusiarena egiteko. Sentitzen dugun bitartean, nortzuk garen dakigun unetik, gaiztoak izatera kondenatuak gaude.
iritzia
16 Adopzioa.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 53.a (2009ko otsaila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. IĂąaki Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
nagusia
24 Nepal.
12 Xanti Iparragirre. Eskoriatzan bizi den AĂąarbeko bertsolaria. Bere ibilbideari buruzkoak hobeto ezagutzeko bere baserrian izan da ON
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
Familia osatzeko adopzioaren aldeko hautua egin dutenen testigantzak topatuko ditu irakurleak erreportaje nagusian.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Joxemari Carrere, Ane Badiola eta Mikel Varelaren idatziak, ale honetan.
Hil honetako Klik-en, Joseba Elizegik udazkenean Nepaletik zehar ateratako argazki ikusgarrienak .
12
24
20
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/2/09
12:33
Pรกgina 1
o005_on
12/2/09
18:53
Página 1
iritzia Puntua
Hau ere bai; baita hau ere ragarrita zegoen globalizazioa denok bere baitan harrapatuko gintuen sare baten modukoa zela. Eta hara! Finantzen arloan izandako gora-behera batek, Lehman Brothers banketxearen mailegu kutsatuen auziak dardarka jarri ditu munduko sistema finantzieroa eta produktiboa. Domino efektu supersoniko baten ondorioz, gauetik goizera izoztu egin dira inbertsioak, lanpostuak galdu eta krisia batera eta bestera hedatu. Orain rezesioa, EREak eta gisakoak sartu dizkigute eguneroko hiztegian. Hori ere ikasi egin behar! Egoera finantziero kaotiko honetan gobernuak, guztion dirua, diru publikoa banketxeei ematen aritu dira. Baina banketxeek ez dute erantzun espero bezala. Emilioi Botinek eta enparauek badakite gobernuentzako hil ala bizikoa dela banketxeei dirua injektatzea, diru likidoa eta abalak emanez, bankuen porrota denontzako miseria litzatekeelako. Banketxeek, ordea, neurria hartua diete gobernuei, herritarrei eta kixki guztiari. Zer espero behar dugu, bada, dirua irabazteko makina inpertsonal horietatik? Deigarria iruditu zait Espainiako Industria ministroa nolatan zuzendu zaien banketxeei, esanez, banketxeen jokaera ikusita, Gobernuari pazientzia agortzen ari zaiola. Izan ere, krisi orokor honen aurrean, banketxeek ahalegin handiagoa egin beharko lukete egoerari buelta emateko: maileguak ez zorroztu, inbertsioa ahalbidetu, zailtasunean daudenen egoera arintzen lagundu… eta … Gobernutik jasotzen duten dirua zuzen erabili. Eta bakentxeei bezala, beste horrenbeste eskatu behar zaie enpresarioei. Enpresarioek langileen izerdiari esker pilatu dituzte, urtetan, irabaziak. Orain, gauzak okertzen hasi direnean, ERE izeneko aterpean hartzen dute babes. 2008an, ERE-ek 21.600 langileri eragin zieten Hego Euskal Herrian. 2009an, Gipuzkoan soilik, bi enpresetatik batean ezarri beharko omen da Lan Erregulaziorako Espedienteren bat. Bi hitzetan: banketxeek bezalaxe, enpresarioek egoeari aurre egiteko obligazio morala dute. Eta baita gobernuek ere. Kontraesanak kontraesan, sistema finantzieroari eustea
I Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA «Bai, bestelako mundu bat posible da».
ezinbestekoa den moduan, sistema horrek eragindako egoeraren biktimei laguntzea behar luke izan lehentasuna. Horretan badute zer esan bankak, patronalak eta gobernuek. Eta bakentxeei bezala, beste horrenbeste eskatu behar zaie enpresarioei. Bistan da egoera zailetan erabaki handi eta bereziak hartu behar izaten direla. Munduko politikari, aditu eta bestelako eminentziak porrot egin duen kapitalismoaren ondorengo sistema definitu nahian ari dira. Aukera paregabea dute, ororen gainetik, dirua onarri izan duen sistema baztertuta, pertsona eta ingurumena oinarri izango lituzkeen sistemaren alde egiteko.
BERRANTOLAKETARAKO ORDUA. Eztabaida eta buruhauste garaiotan protekzionismoaz hitz egiten hasi zaizkigu politikoak. Garbi esan zuten amerikarrek: «Egin beharreko zubiak, bertako altzairuz eta bestelakoz eraiki». Protekzionismoak babestu egiten ditu bertako produktuak, eta, babes hori bermatzeko, arantzelak eta gisakoak ezertzen dizkie kanpokoei. Ekonomian ez da oso iaioa izan behar zeraz ohartzeko, autobabeserako gehiegizko politika horrek eta sor lezakeen gerra komertzialak Hirugarren Munduko herrialdeak kaltetuko dituztela gehien, beren esportazio apurrei bidea itxi egingo dietelako. Kapitalismoaren porrotetik ikasgai etiko eta moral argiak atera litezke: Brasilgo Belem hiri amazonikoan egindako Mundu Foro Sozialak zioen moduan «bestelako mundu bat posible da»; globalizazioari tinte alternatiboa eman dakiokeela; globalizazio sozialagoa, duinagoa eta solidarioagoa gauza litekeela; bidezko merkataritza indartzeko unea izan litekeela; aukera paregabea dugula Hirugarren Munduari kanpo zorra «barkatzeko» eta, herrialde horiek industrializatuz, beren ekonomia hobetzeko; gastu militarra gutxitu eta iruzur fiskala deusezta litezkeela… Jaso dugun danbateko ekonomikoaren ondoren, etxea berrantolatu behar den honetan, ez ditzagun kalean lotan utzi orain arte aterperik gabe utzi ditugunak. Sozialdemokraziaren garaia dirudien honetan, zergatik ez aldaketa sakonxeagoa egin sistema politikoan, finantzetan, lan munduan, gizartean eta gutako bakoitzaren ideologian?
05
o006_on
20/2/09
17:36
Pรกgina 1
o007_on
16/2/09
16:00
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Liburu biltegiak z dut gogoratzen irakurritako lehenengo liburua, bai, ordea, irakurtzen eta idazten ikasitako egunak, gazteleraz, jakina. Villa-Cristal-en izan zen, Galtzarabordan. Etxepeko lokaletan lau gela handi zeuden, bi neskentzako eta beste bi mutilentzat. Gurean hirurogeitik gora. Don Jesus genuen irakaslea. Seiscientos txuri bat zeukan eta grina txarra, batzuetan. Rubio koadernoetan ikasten genuen. Letrak idatzita zeuden eta kopiatu egin behar ziren. Kaligrafia mantendu behar zen. Idatzi ahala irakurtzen ikasten genuen, ez genekienok; besteak beste gauzetan aritzen ziren, eta guztiok batera. Hurrengo urtean Pio Baroja eskola zabaldu zuten eta han lehenengo liburuak eman zizkiguten. Ondo gogoratzen dut, baina, euskaraz irakurritako lehenengo liburua. Karraspioren abenturak izan zen. Institutuan hasi berria eta bederatzi urte lehenago bezala irakurtzen eta idazten ikasi behar izan nuen, euskaraz oraingoan. Rubio koadernorik ez zegoen, aditz taula eta perpausen zuhaitza ulergaitzak baizik. Karraspioren abenturak liburu sinplea da, irakurtzen ikasteko, lehen urratsa alfabetatze bidean. Geroago etorri ziren Oilarraren Promesa (“Más pisos en Alza”), Harri eta Herri, Euskal Harria, Harrizko Herri Hau (Aresti liluragarria) eta liburudendaren batean deskubritutako Ustela Sailekoak; Guardasola Ahantzia, Termitosti, Jon eta Ane zigarro bat erretzen… Pot Bandaren aldizkaria, Oh, Euskadi!, Zeruko Argia, Anaitasuna,… Etxeko apalategia pixkanaka liburuez eta aldizkariz betetzen hasi zen.
E
Joxemari Carrere
GARAI BATEKO LIBURUTEGIAK.Baina tarteka liburutegira joan behar. Gure auzoan ez zegoen liburutegirik, orduan. Orain…, ere ez. Institutuan liburutegia antolatu genuen, aurretik apalategiak liburuekin zeuden lekuan (Primo de Riverarena oraindik etxean daukat). Ezagututako liburutegi bakarra Donostiakoa izan zen. Txikitan tebeoak irakurtzera joan ohi ginen. Errenterian ba zegoen bat ere. Patxitxu omen zen liburuzaina eta herrian bizi zirenek kontatu ohi dute nola joaten ziren harengana adarra jotzera, Patxitxu gizagaixoaren haserrea piztuz, jakina. Liburutegia udaletxean zegoen eta Kapitanenea kaletik zuen sarrera. Gogoan dut behin edo joana. Leku txiki eta iluna, liburu zahar eta gutxi batzuekin. Gerora, zorionez, liburutegi berria zabaldu zuten. Non eta Villa-Cristalen, hara!. Liburuzain lanpostua ere atera zuten. Peru izan zen liburutegi berri hura antolatzeko lana hartu zuena.
Bestearekin konparatuta honek beste itxura zeukan, nahiz eta lekua eskasa. Izugarria da nola txikitan hain handia iruditutako lekua orain justu-justukoa ikusi, ez nuen imajinatuko liburuek haurrek baino leku handiagoa okupatuko zutenik. Liburutegiak beste dinamika bat hartu zuen eta jendea gero eta gehiago hurbiltzen hasi zen. Denbora aurrera joanda, leku gehiagoren beharra izan zen. Azkenik, Guardia Zibilen etxea izandakoa, eta herritar askoren infernua, gero poliziena, ondoren gaztetxea, liburutegia izaten amaitu zuen. Eta hura bai leku txukuna liburuak gordetzeko.
LIBURUTEGIAK KULTUR ERAGILEAK. Ordutik hona urte mordoa joan da, liburutegien mundua ere erruz aldatu da. Gaur egun liburutegiak ez dira liburuen gordeleku hutsak. Liburutegietan hamaika jardun antolatu ohi dira literaturaren gainean, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, irakurle taldeak, ipuin kontaketak, erakusketak… Liburutegiak bihurtzen ari dira liburua ardatz duten kultur etxeak. Lanaren kontuengatik hamaika korritzea tokatzen zait eta denetatik ikusi ditut, txikiak, handiak, ederrak, kaskarrak. Liburuzainak ere denetarik. Baina denetan gutxi edo asko jardun ezberdinak antolatu ohi dira, eta liburutegiak, gutxi edo asko, herriaren kultur dinamikan inplikatuak daude, euren proposamenak eta egitarauak eskainiz. Zer gertatzen da gure herrian ordea? Zein eragina du liburutegiak herriko kultur bizitzan? Haurrentzako ipuin kontaketak kenduta zer eskaintza dauka? Nahikoa ote liburuen prestamoa? Ikasketa lekua al da liburutegia? Lagun batek zioen kultur etxeak kulturaren panteoiak bihurtu direla, hildakoak duintasunez agertu baina ezin heriotzaren usaina kendu. Liburutegiarekin antzeko zerbait gertatzen da. Liburu biltegia bihurtzen den unetik arnasteari uzten dio eta liburua heriotzara kondenatzen da. Liburutegiaren garrantzia liburuen kantitatean neurtzen bada besterik gabe, kontenplazioan eror gaitezke: «Ene, zenbat liburu». Baina liburuak haizea behar du, arnasa, sozializazioa, eztabaida, ahotsa. Liburutegi berria egiteko asmoa omen dago. Ederki. Ez dakigu oraindik zertarako, liburu gehiago edukitzeko apalategi gehiago izateko agian. Ikasleek leku gehiago izan dezaten ikasteko, beharbada. Bitartean, Galtzarabordak liburutegirik gabe jarraitzen du. Patxitxu hil berria da, segur aski herri honek izan duen liburuzainik ezagunena. Liburutegia berriz, aspaldi hil zitzaigun.
HILEKO ESALDIA «Erraten dio txikitik duela bizio hori eta haren liburu txarrak direla kausa». Euskal ipuin zahar batean 07
o008_on
12/2/09
18:14
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
«Xabareko amonan alaban launa» ttu, panadeyan nitzala zea aittu ñat, Xabareko amonan alaban launa ta Borrondiko gaztian nobiyun lehengusu zarrena ezkontzekuk dila! - Biño horrek ez al du ba seme bat? - Bai, hala uste ñat. Gañea ume horren ama eztun famili onekua. - Herriyan komentatzen denez droga kontutan e muturra sartua du familiko gaztiak. Bai bai, amona, ez jarri aurpegi hoi! Zahar zein gazte, betiko martxan. Zurrumurru eta txutxu-mutxuak Oiartzungo historiaren parte dira, herritarron eguneroko ogia. Herri txikia izatearen ondorioa omen da. Topiko hutsa da, zenbaiten ustez; hala diote euren burua sekula «biktima» egoera horretan ikusi ez dutenek. Topikoak ez dira kasualitatez sortzen. Bestela, galde egiozu Xabareko amonaren alabaren lagunari, edo Borrondiko seme gaztearen mutil lagu-
A
Ane Badiola
08
naren lehengusuari. Galdetu sekula txikle bat ere lapurtu ez duen lapurrari, tabernako komuneko hautsa irina dela uste duen drogazaleari, edo lehen hezkuntzatik mutil lagun berarekin dabilen herriko lesbianari. Ziur haiek ez dizutela topikoez hitz egingo. Guztiak du bere muga. Herri txiki zein handi, herritar zahar zein gazte topikoez eta mugaz harago joaten da herri askotan kontu hau. Gertaerak komentatu edo jarrerak juzgatzea ez da gauza bera eta esparru horretan asko dugu ikasteko. Imajinazioa ona da Inauterietako mozorroak aukeratzeko, baita Goenkaleko gidoiak idazteko ere. Imajinazioak Xabareko amonaren alabaren lagunak zaintzen duen haurra bere semea dela pentsaraztera eraman gaitzake eta herriko topikoak imajinatu dugun hori zabaltzera. Kasu honetan imajinazioa ona al da? Norberak pentsatu eta erabaki dezala.
o009_on
19/2/09
18:53
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Araitz Mendibil (Bilgune Feminista)
Emakumeok gure gorputzaren jabe Abortatzeko eskubidea aldarrikatuko da aurten martxoaren 8an. Emakumeok gure gorputzaren jabe, abortoa ez da delitua eskubidea baizik leloa lau haizetara zabalduko dute talde feministek Emakumeen Nazioarteko Egunean. bortatzea delitua da oraindik. Honen erakusle dugu 2008an klinika abortistak guztien jomugan jarri, itxi eta bertan abortatutako emakumeak deklaratzera deitu izana. Mugimendu feministaren borroka irmoari esker, aldaketa xumea lortu zen Frantzian eta Espainian, balizko egoeretan abortatzeko aukera zabalduz. Baina oraindik ere oztopo asko gainditu behar dira Euskal Herrian abortatu ahal izateko: oztopo legalez gain, oztopo ekonomikoak eta etika zein moralaren erabilera bikoitzak sortzen duen presio soziala aipatu ditzakegu. Sexualitatea koitoarekin erlazionatzen da bakarrik, antisorgailuen informaziora mugatu egiten da eta gaixotasunen prebentzioan GIBaren informazioa ematen da bakarrik. Hau
A
guztiaren ondorio da gazteek duten desinformazio eta kontzientziazio falta. Eskuineko alderdiak eta Eliza, bizitzaren irakurketa moralista ezkututzat hartuta, emakumeon eskubideak berriz ere hutsaren pare uzteko lanean dihardute. Eraso berri hauen aurrean feminismotik atzera pausu bat ere ez emateko hautua egiten dugu. Euskal Emakumeon Eskubide Kartan kokatuak ditugun eskubideak ditugu helburu: - Eskubidea gure identitate sexuala edozein izanda ere sexualitatea askatasunez bizitzeko. -Eskubidea gure gorputzaren inguruan askatasunez erabakitzeko eta aukeratzeko. - Eskubidea emakumeon beharrei erantzungo dien osasun zerbitzu erabatekoa eta publikoa izateko.
Eskubide hauek errealitate bihurtzeko ondorengo aldarrikapenak egin nahi ditugu: - Abortoaren despenalizazioa. - Ama izan edo ez modu askean erabaki ahal izateko abortoak doakoa eta gizarte segurantzak babestua izan behar du. Osasun zentroetan eskubide hau bermatua izateko bitarteko guztiak jarri behar dira. -Nola erditu nahi dugun eta gure gorputzaren gaineko kontrola eta erabakia geuk izatea exijitzen dugu. -Pertsona orok du bere gorputzaz gozatzeko eskubidea eta ez da zertan erreprodukziora mugatu behar. -Heziketa sexual integrala. Sexu harreman anitz eta askeak sortzeko tresna izan behar du heziketak.
Luis Herrero gaixoa urasoekin, arrebarekin eta bere lagunarekin bazkaltzen ari nintzen, zeri buruz idatzi ez nekiela. PSE-EEren hauteskunde kanpainako panfletoa irakurrita nuen, baina argi dago txiste txar pare bat egiteko baino ez duela balio. Ibarretxeren kanpaina ere, zer esanik ez. Dibertigarriagoa litzateke Miren Azkaraterekin zita bat… Bapatean, gaia bururatu zitzaidan, eta nire amak ohiko erretolika bota zidan. Txiste politikorik ez egiteko, jende askok nire ironia ez lukeela ulertuko, herri honet an milak a pertsonek gartzela/tortura/difamazioa jasaten zutela ezertxo ere egin gabe… Nire arreba, bestalde, Chavez jaunari buruz hitz egiten hasi zen. Venezuelan egona zen, eta ideia argiak zituen hango egoera politikoari buruz. Orduan, egun hartako berririk aipagarrienetakoa gogoratu nuen: Luis Herrero, PPko eurodiputatua, Venezuelatik bidalia izan zenekoa. COPE irrati katearen langile xume honek kritika latzak bota zituen orduan hegoamerikar herri honen aurka, hango «sasi-demokrazia» salatuz. Komentario txiki bat egitea gustatuko litzaidake. Gure Luis, Herrero Tejedor falangistaren semea dugu. Opus Dei dibertigarriarekin erlazio estuak izateaz aparte, Avilako
G
hONa Gobernadore Zibila izan zen 1955ean. Hamar urte geroago Auzitegi Gorenaren fiskala izan zen, eta azkenik Movimiento Nacional izenekoaren Ministro, Francoren aginduetara, noski… Ezaguna da Luis eta bere irratiko lankideek egiten duten Ameriketako Estatu Batuen demokraziaren goraipamena. Badakit hau barregarria dela, besterik gabe. Gutxienez berari Venezuelatik bota baino lehen arrazoi bat eman zioten. Zenbat pertsona (gertukoak batzuk) izan dira deportatuak AEBetatik inongo arrazoirik jaso gabe? Guantanamo? Irak? Milaka ageriko adibide daude… Une honetan, zuen galdera argia izango da: zergatik ari da tipo hau denok ados gauden gai honi buruz hainbeste denbora galtzen? Ba… esan dezagun ez nuela EAJri boto batzuk kentzeko aukera alferrik galdu nahi: «El senador del PNV Iñaki Anasagasti expresó hoy su apoyo al eurodiputado del PP, Luis Herrero, expulsado de Venezuela, y avanzó que mañana por la mañana acudirá al Consulado de Venezuela en Bilbao para votar «No» al referéndum para la reelección indefinida del presidente Hugo Chávez... Anasagasti, de origen venezolano, calificó de despropósito la expulsión de Herrero». Ala… Aio!
Mikel Varela
09
o010-011_on
16/2/09
16:12
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Portuko maniobra ikusgarriak rgazkian ageri den Lapica ontzia egunkari askotako portada izan zen lehengo urtarrilaren 29an. Denboralearen ondorioz, bokalearen konpoaldean hainbat egun eman behar izan zituen ontzi erraldioak portura ezin sartu. Ontziaren sarrera, ordea, ederki baliatu zuen Portuko Agintaritzak azken urteotan etenik gabe errepikatu duen mezuan eragiteko: egungo Portura, bokalearen ezaugarriengatik, ezin dira ontzi handiak sartu, eta horrek, noski, beharrezkoa egiten omen du kanpo kaia. Aitortu behar da ikusgarria suertatzen dela ontzi handi bat bokaletik sartzen ikustea. Lapica-k jendetza bildu zuen ikuskizunera. Baina inor gutxik erreparatu zion ontzia garraiatzen zuen zamari: 27.700 tona petroleo koke. Erabat kutsagaria izanagatik ere, inongo babesarik gabe egin ziren zama lanak, kaian kokea pilatuz, bat ere estaldurarik gabe, denon begibistan, inguruan bizi garenok arnas dezagun, sakon. Noizko koke mendien argazkia egunkarietako lehen orrian?
A
Berdintasun Plana olitika publikoetan genero ikuspegia integratzeko helburuz eta gizartearen eremu guztietan emakumearen presentzia bermatze aldera, Berdintasun Plana garatu du Errenteriako Udalak. Lehengo otsailaren 4an aurkeztu zuten lehenbizikoz, eta aurkezpenean planaren diseinuan parte hartu duten eragileetako askok parte
P
10
o010-011_on
16/2/09
16:12
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Gazte gara gazte
Krisialdiaren paganoak
ezoko Gazte Asanbladako kideak kexu azaldu dira herrian gazteentzako aisialdi eskaintzarik ez dagoelako. Bada, ematen du Udala arazoaren jabe dela. Gazte Plana egiteari ekin diote, eta horretarako gazteen parte-hartzea bermatu nahi duen prozesua abiatu dute. Txalogarria benetan, erakundeen ohiko akatsa izan baita maiz, gazteak entzun gabe, gazteentzako politikak definitzea. Otsailean egin dituzte gazteekin lehen kontaktuak, eta martxoan tailerretan bilduko dira 13 eta 25 urte arteko gazteekin. Tailer hauetan jasoko dituzte gerora Gazte Plana edukiz hornitzeko beharrezko hausnarketak eta proposamenak. Izango al du plan honetan autogestioak toki?
ehengo urriaren 13az geroztik ari dira greba mugagabean Errenteria-Oreretako Sabecoko langileak, eta oraindik ez dute irtenbiderik lortu. Hilean 730 euro baino ez zituztelako irabazten ekin zioten borrokari. Gipuzkoan beren sektore bereko langileek duten hitzarmena aplikatzea eskatzen dute. Baina langile hauentzako ez omen da irtenbiderik. Bankuek eta enpresariek baino ez omen dute merezi erakundeen babesa krisi garaian. Zeinek babestuko ditu, baina, krisiaren ordaina pairatzen ari direnen premiak? Datu esanguratsuak zabaldu ditu Oarsoaldekoko Garapen Agentziak. 2008. urteak 742 langabetu gehiago sortu ditu eskualdean. 2008 urte bukaeran guztira 3.250 langabetu zituen Oarsoaldeak, 2007ko abenduan 2.508 ziren bitartean.Horiek horrela, 2008aren bukaeran eskualdeko langabezia tasa %9,55 da. Herrika horrela banatuko lirateke langabetuak: 1.951 Errenteria-Oreretan, 239 Lezon, 725 Pasaian eta 335 Oiartzunen.
L
L
hartu zuten. Seguruenik aspaldi behar zuen Errenteria-Oreretan halako plan batek martxan. Beharrak hala adierazten du behintzat. Horregatik da txalogarria ekimena. Horregatik eta lortu duen parte-hartze zabalarengatik. Orain, ezarritako helburu guztiak erdiesteko bidean lanari seriotasunez ekitea baino ez da falta. Ez da jomuga makala.
11
o012-015_on
19/2/09
16:16
Página 1
nagusia XANTI IPARRAGIRRE Bertsolaria
“
Legearen barruan kabitzeko handiegia izan naiz beti” Testua: Ion Ansa Argazkiak: Iñaki Berrio
itz gutxikoa baina mami askokoa da Xanti Iparragirre (Errenteria-Orereta, 1934). Ilunpean pasatako urteek emandako argitasunez hitz egiten du. Beldurrik gabe. Mugaren bi aldeetan eta askatasunaren mugan bizi izan da beti. Legeak maite ez duen gizalegezko gizona da.
H
Zure bizitzak izenik balu, ziur aski «konpromisoa» izango luke.
Abertzalea eta ezkerrekoa naiz, eta beti izan ditut ideia horiek. Horren inguruan lanean saiatu izan naiz beti, eta duela ia berrogei urte konpromiso hori militantzi bihurtzea erabaki nuen. 1981ean polizia etxera etorri zen nire bila, eta alde egin behar izan nuen. Ipar Euskal Herrian hogeita bi urte eman nituen, horietatik hamar gordeta. Aitor Sarasuari behin esan zenion: «Berriz itzuliko nauk ni lehengo mendira/txoriak elkarrekin konpontzen badira». Mendira itzuli zara, baina txoriak oraindik mokoka ari direla dirudi...
Bakoitza bere zuhaitzera begira. Eta konponbidea urruti ikusten dut. Hona itzulita, gauzak ez dira ezer aldatu. Euskal identitatea 12
nahasia ikusten dut. Sendotzeaz hitz egiten da, baina praktikan hori mehe ikusten dut. Euskara jakin bai, baina erabili... hori beste kontu bat da. Ipar Euskal Herritik hegoaldera etortzea erabaki zenuen. Zein da lege aldetik zure egoera?
Legearen barruan kabitzeko handiegia izan naiz beti. Ez dut Nortasun Agiri Espainiarrik ezta pasaporterik ere. EHNA baino ez. Ez dakit zer gertatuko den edo zer egingo duten nirekin. Baina bukatu dira niretzako beldurra pasatzeko garaiak. Datorrela etorri behar duena. Añarbetarra zara sortzez, zure haurtzaroan baserri lanetan asko ibilia izango zara.
Asko ibilia ez dakit, baina geldirik behintzat ez ginen egoten. Garai gogorrak ziren gerra osteko haiek. Beldurra genuen, eta bizitza aurrera ateratzeko zailtasun galantak. Hamar anai-arrebetatik zazpigarrena nintzen ni. Eta koxkortu ahala jatekoaren bila atera behar. Anaia zaharrenak Aranon ibili ziren ikasten, baina guretzako aukera gutxi. Zure jaiotetxera joaten al zara tarteka?
Ez. Joan naiteke, baina ez naiz jo-
o012-015_on
19/2/09
16:17
Pรกgina 2
kulturanagusia
13
o012-015_on
19/2/09
16:17
Página 3
kulturanagusia
Añarberi Zure barruan jaio nintzan da Zure babesan azi zure barruko eskola daukat, besterik ez nun ikasi, ixiltasunez bakar-bakarrik pakea zendun nagusi, gaur urperatu zaituzte bañan etzendun ori merezi Xanti Iparragirre, 1976
“
“
Beti izan dut bertsoetarako harra. Niretzako bertsoa nire eguneroko bizitzatik ateratzeko modua zen” aten. Ur azpian dago ni jaio nintzen baserria, Añarbeko presaren azpian. Etxea zutik zegoen joan nintzen azkeneko aldian, baina tximinia baino ez da ikusten. Añarbe natur paraje zoragarria da. Zein harreman zenuten kaleko zibilizazioarekin?
Errenterira astero jaisten ginen errazionamenduaren bila. Bataioa, entierroak eta horrelakoak egitera ere bai, oinez buelta ederra eginda. Sindikato tabernan bazkaltzen genuen, eta buelta etxera. Arano, Goizueta, Hernani... aldera gehiago joaten ginen, guretzako gertuago zeudelako. Bizimodua nola ateratzen zenuen? 14
Bertsolariak konpromisoa erakutsi behar du. Gizartean eta herrian gertatzen dena kantatu...”
Hamasei urterekin hasi nintzen lanean basoan. Ez genuen beste aukerarik. Jateko adina atera, eta aurrera. Soldaduska Basaurin eta Monpaseko fuertean egitea tokatu zitzaidan. Ordurako kontrabandoan ere hasiak ginen... Zer nolako generoa ibiltzen zenuten?
Mugimendu ikaragarria zegoen. Bizkarrean eramaten genuen, gauez. Andoaineraino joaten ginen. Genero klase asko pasatzen genuen: arropak, sendagaiak, penizilina, bitxiak... Eskoriatzara ezkondu zinen gero.
Bai, kontrabandoan gero eta estuago zeuden gauzak. Bijilantzia izugarria zen. Eskapada asko
egin genituen. Gero eta gehiago irabazten zen, baina zailtasunak ere gero eta handiagoak ziren. Eskoriatzara ezkondu nintzen 25 urte nituela, orain bizi naizen etxera. Tailerrean lanean hasi, baina osasun arazoak medio medikuak uzteko aholkatu zidan. Zortzi urtez aritu nintzen. Kooperatiben sorrera gertutik ezagutu zenuen.
Ni hasi nintzenean oinarria jarrita zegoen, baina lehenengoetakoa izan nintzen. Hasierako asmoak onak ziren, proiektu onak jarri ziren martxan. Baina 100 bazkide izatetik pasatu ginenean gauzak okertzen hasi ziren. Desilusio puntu bat hartu nuen, eta orain kooperatibak ezin ditut ikusi.
Noiz maitemindu zinen bertsoarekin?
Beti izan dut bertsotarako harra. Niretzako bertsoa nire eguneroko bizitzatik ateratzeko modua zen. Nire lehenengo bertsoa Pikorrenen, Añarbe ondoan, entzungo nuen. Mitxelenatarrak ibiltzen ziren han: Joxe Joakin eta bere osaba. Lehenengoa ez zen izango, baina gogoan dut osabak ilobari botatako bertso bat: «Txintxarritxo bat erantsi dizut lepo hortatik jaitako/edo bestela kapaz zera zu jesukristonak eiteko». Joxe Joakin artean gazte-gaztea zen, baina handia. Bestela, bertsoak Radio Andorratik entzuten genituen. Gogoan ditut Txirritak eta Pello Errotak Donostian botata-
o012-015_on
19/2/09
16:18
P叩gina 4
kulturanagusia
Ni ez naiz gerraren zale Ni ez naiz gerraren zale horren jakinean zaude. Urteak balan pare etxetik urrun gaude, buru bihotzak ozpinez eta noiz arte jakin ez. Xanti Iparragirre, 1989
koak. Irrati horretan entzun nituen lehen aldiz. Eskoriatzan bizi zinela, Euskal Herriko lehenengo Bertso Eskola sortu zenuten.
Ordura arte ez zen horrelakorik egin. Poliki-poliki hasi ginen, antzerki modukoa egiten. Bertsoak idatzi, ikasi, eta gero jendaurrean kantatzen zituzten haurrek. Jendea txoratuta gelditzen zen haiek ikusita. Hala ikasi zuten bertsotan. Bertsoaren inguruan bada mito bat bertsolaria jaio egiten dela dioena.
Lehengo bertsolarien kontua da hori. Bertsoen teknika sekretua zen. Gogoan dut gure bertso eskolako haurrek saio bat egin zutela, eta Mattin eta Xalbador entzuten ari zirela. Erreakzio oso desberdinak izan zituzten: Mattin negar malkotan zegoen, hunkituta, bihotzak zarta egin izan balio bezala; Xalbador, berriz, serioserio zegoen, pentsakor. Haren kezka zen haur horiek etorkizune-
A単arbe baserriko zazpigarrena Xanti Iparragirreren bizitzak emango luke, bai, film on baterako gidoia. 1934an sortu zen Orereta-Errenteriako A単arbe baserrian. Basoan eta kontrabandoan aritu zen lanean gaztetan, eta 25 urterekin Eskoriatzara ezkondu zen. Han, bertso eskolen eta kooperatiben sortzailea izan zen. 70. hamarkadan konpromiso politikoak militantziara eraman zuen, eta 1981ean etxetik ihes egin behar izan zuen familia bertan utzita. Hogeita bi urte eman zituen Ipar Euskal Herrian, horietatik hamar ezkutuan. GALekoak bera hiltzen saiatu ziren, baina berak lanean jarraitu zuen bertso eskoletan, eta liburu bat argitartu zuen, Biziaren azala, 1998an. 2003an Eskoriatzara itzultzeko erabakia hartu zuen, eta han bizi da orain, nortasun agiri eta pasaporterik gabe, eta legeak berarekin zer egingo duen jakin gabe. an bertsoaren barneko indarra, esanahia, aterako ote zuten. Barneratuko ote zuten bertsoa, alegia. Zein da zure ustez bertso eskolaren funtzioa: bertsolari onak sortzea ala hitzarekin jolastea?
Orokorrean hartu behar da. Bertsotan ikasten duenak, jakingo du ondo idazten eta hitz egiten. Hori da garrantzitsuena, hori lantzea. Bertsolari onak? Bertsolari
onak asko ez dira behar. Inork elitean aritu nahi badu, lagundu egin behar zaio, baina kontuz, hor frakaso asko dago eta. Gazte asko desagertzen dira, ilusioarekin hasi eta gero lortzen ez dutelako utzi egiten dutenak. Plazan ba al da denentzako lekurik?
Ez dago erraztasunik. Ez dago denentzako lekurik. Jendeak onenak eskatzen ditu. Eta aritzen ez bada, bertsolariak ez du hobe-
tzen. Zailtasun handiak daude. Edozein kiroletan gertatzen dena gertatzen da bertsotan ere. Irakasleek lan handia egiten dute, baina bertsolariei lekua emateko Bertsozale Elkarteak egin beharko du lana. Bertsolari gazte batek duela gutxi esan du askotan kantatzen dela ezer esan gabe. Ados al zaude?
Bai. Bertsolariak konpromisoa erakutsi behar du. Gizartean eta herrian gertatzen dena kantatu behar du, eta politika mailan ere pentsatzen duena esan. Zentzu horretan, bertsolariak herriaren abangoardia gisa ikusten ditut. Nola ikusten duzu Oarsoaldeako bertso mugimendua?
Bertsolaritza hobetu egin da. Oraingo bertsolariak oso onak dira, Ega単a, adibidez, bertsolari ikaragarria da. Oarsoaldean, Oiartzungo bertso eskolakoak ezagutzen ditut. Uste dut lan handia egiten dela bertsolaritza sustatzeko. 15
o016-019_on
19/2/09
19:03
Pรกgina 1
nagusiaggizartea
Haur nahiz heldu
ADOPZIOA
denontzako aukera
Azken urteetan asko eta asko dira familia osatzeko orduan adopziora jo duten lagunak. Haien bizipenen bidez, adopzioaren ingurukoak ezagutarazteko saiakera topatuko du irakurleak ondorengo lerrotan. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 16
o016-019_on
19/2/09
19:04
Página 2
gizarteanagusia
Ezkerrean Ainhoa Mendiburu eta eskubian berak ezagutu zuen Errusiako sehaska etxearen hainbat irudi kanpoaldetik eta barrualdetik.
ero et a gehiago dira adoptatutako haurrak Euskal Herrian. Askotarikoak izaten dira adopziora jotzeko motibazioak, desberdinak arrazoiak, baina bada erabaki horren atzean beti antzekoa izaten den bultzada; haurra hazi eta maitasuna helarazteko nahia. Gure artean gero eta nabarmenagoa den errealitateari erreparatu nahi izan dio ON aldizkariak, et a horret arako eskualdean adopziora jo duten hainbat herritarren testigantzak jaso ditu.
G
HAINBAT FAMILIA EREDU. Amets du izena Andoni Etxeberriaren semeak. Ukrainatik iritsi zen Errenteria-Oreretara, zazpi urte zituela. Gaur egun 13 urte ditu. Andonik «betidanik» izan du argi aita izan nahi zuela. Homosexuala izanik, aitatasunari heltzeko unean adopzioaren aldeko hautua egin zuen. Gaur egun, guraso bakarreko familien multzo gero eta handiagoan kokatzen da Andonik eta Ametsek osatzen duten familia. Ainhoa Mendibururen kasuan, zentzu horretan, badu antzekotasuna. Guraso bakarreko familia osatzen dute berak eta Errusiatik
ekarri zuen Artitz semeak. 2 urte ditu oraintxe Artitzek. Errusiara eta Ukrainara ez ezik, asko dira Gipuzkoan haurrak adoptatzerakoan Txinara jo dutenak. Haietako biren esperientzia bildu ahal izan du ONek. Lierni Fresnedo eta Txema Rivera lezoarrek seme-alabak biologikoki edukitzeko arazoak zituztelako jo zuten adopziora, nahiz eta aldez aurretik adopzioaren aukera aintzat hartu. Lian ekarri zuten lehenik, eta ondoren, Haizea, Txinatik baita ere. Xabier Etxanizek eta Larraitz Idarretak bi alaba dituzte baita ere. Bion alaba biologikoarekin, Garazirekin jo zuten Txinara Enararen bila. Idazlea da Xabier Etxaniz, eta Ekialdetik iritsi zen Enara liburua argitaratu berri du, adoptatutako bere alabak etorkizunean izan ditzakeen galderei erantzuna eman asmoz.
TRAM ITEAK HAS I ETA HAU R RA JASO ARTE KOAK.
Gehienetan luze jotzen du denboran haur bat adoptatzeko erabakia hartu eta txikia etxera iritsi bitarteko prozesuak. Edonola ere, asko izaten dira denbora tarte horretan familiek izaten di-
tuzten egitekoak. Foru Aldundian eskaera egin, hitzaldi informatiboetan parte hartu, tramitazioa hasi eta Egokitasun Ziurtagiria lortzeko bete beharreko guztiak egin... Andoni Etxeberriaren kasuan, bi urte iraun zuen prozesuak. Haurra bakarrik hezitzeko erabakia hartu izanak, eta homosexualitateak adopziorako prozesu burokratikoa zailtzen ote duen galdetuta, argi du erantzuna: «Bai. Estatuan ez dago adopziorako aukerarik, et a nazioartera jo behar da ezinbestean. Nazioartean bikote homosexualek ez dute adopziorako aukerarik. Bai guraso bakarreko familiek, baina bi urtetik hona ia ez da herrialderik geratzen halakoak onartzen duenik, eskaria handitu egin delako». Edonola ere, Egokitasun Ziurtagiria lortzeko prozesuan, Andonik bere intimitateari buruzko inolako daturik ez zuela jakinarazi behar izan aitortu du. Lierni Fresnedok, bestalde, argi du Egokitasun Ziurtagiria lortzeko prozesuan egiten diren guztiak «beharrezkoak» direla, denboran luze jo arren. Adopziora jo aurretik hausnarketa eta formazioa ezinbestekoak direla iritzi
dio. «Jendeak ez dio beldurra eduki behar Egokitasun Ziurtagiria lortzeko prozesuari».
HAURRA JASOTZEKO UNE GOGOANGARRIA. Adoptatutako seme-alabekin izan zuten lehen harremanaz galdetuta, guztiek ez dute oroitzapen bera. «Gogorra» egin zitzaion Andoni Etxeberriari Ukrainarako bidaia. Umezurtz-etxeetan ikusitakoak nekez ahaztuko ditu. Egokitu zitzaion espedientearen baitan, hiru urte eta erdiko neska baten bila abiatu zen Ukrainarantz Andoni. Han zegoela, ordea, arazoak sortu ziren eta dena bertan behera uztekotan izan zen. Aitzitik, beste umezurtz-etxe bat bisitatzeko aukera eman zioten, eta han topatu zen Ametsekin. Haurrak zenbat eta helduago, orduan eta okerrago zeudela ikusi ahal izan zuen umezurtz-etxean. Horregatik ez zitzaion axola izan Amets zazpi urterekin hartzea, nahiz psikologoek ohartarazi haurrak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta zailtasun handiagoak izango zituela. «Nire kasuan ez da hala izan», dio. Osasunez Amets ez zegoen onenean Andonik jaso zuenean. «Ametsek zazpi urte zituen, baina 17
o016-019_on
19/2/09
19:04
Página 3
gizarteanagusia
Xabier Etxaniz eta Larraitz Idarreta, bion alaba Garazirekin Txinara Enara bila joan zirenekoa. Gurasoek kontatu dutenez, txinatarrek Enara laztandu nahi zuten, horrek zorte ona emango ziolakoan.
“
Ametsen hiztegian ez nuke abandono hitzarik nahi” ANDONI ETXEBERRIA
hiru urte eta erdiko haur baten tamaina», gogoan du bere aitak. Jatun ona da Amets, eta horri eskerrak, berehala hartu zuen bere adinari zegokion pisua. Hamabost egun behar izan zituen An-
nak gazitik. Bestela zortea izan duela dio, Artitz «primeran egokitu» delako, «haur osasuntsua» delako eta «irribarrea beti ahoan duelako». Haurrarekin lehen harremana, gehienetan ez da izaten erraza. Liernik eta Txemak ondo gogoan dute Lianek ordubete baino gehiago eman zuela negar batean, «erabat beldurtuta», loak hartu zuen arte. Esnatu zenean gurasoei oparitu zien irribarrea «bizitzan ikusi duen ederrena» dela dio Liernik. Bestela izan zen Haizearekin. Lian joan zen beraiekin Txinara, eta ahizpak egin zuen «zubi lana», gauzak erabat erraztuz.
JAIOTE R R IAZ. Gaur egun donik Ametsen konfiantza bereganatzeko. Etxera lepotik zintzilik ekarri zuela gogoratzen du, «beldurtuta». Hamabost egunak pasata, ordea, Andoniren itzala bihurtuko zen Amets.
«Gazi-gozoa» du oroitzapena Ainhoa Mendiburuk. Errusian eman zuen denbora «luze» egin zitzaion, eta adopzioaren inguruko kontu askori negozio kutsua hartu ziolako du bere oroitzape-
adopzioaren aldeko hautua egiten duten gehienek nazioartera jotzen dute. Horregatik seme-alabei beren jatorrizko kulturarekiko zein mezu helarazten dieten galdetu diegu gurasoei.
ROSA BARRIO Ume Alaia Elkarteko ordezkaria
“Adoptatzeko haur bakoitzeko lau eskaera daude ” dopzio-familien elkartea da Ume Alaia. 2001. urteaz geroztik ari dira elkarteko kideak Gipuzkoan lanean, beti ere, adopziora jotzen dutenei laguntzeko helburuz. Informazioa, formazioa, aholkularitza... Rosa Barrio elkarteko ordezkaria da.
A
Zenbat jende egon daiteke une honetan Gipuzkoan haur bat adoptatzeko zain?
Iaz Gipuzkoan 108 eskaera egin ziren nazioarterako, eta estaturako 26. Badakigu baita ere, nazioartetik 65 haur iritsi zirela iaz Euskal Herrira. Edonola ere, kontuan hartu behar da prozesua ez dela urtebetean bukatzen. Batez beste zenbat iraun dezake denboran adopzio prozesuak?
Hiru urte. Adopzioa premia larrian bizi diren haurrentzako irtenbidea dela uste duzu?
Bestela badirudi ere, kontuan hartu behar da, munduan gehiago direla adopziorako eskaerak, familia baten beharrean dauden haurren 18
kopurua baino. UNICEFen datuen arabera, adoptatzeko haur bakoitzeko lau eskaera daude. Haur askok dituzte premia larriak munduan, baina premia horiek ez dira beti gurasoak. Umezurtz-etxeetan dauden haur askok eta askok, familia badute, baina haien senideek, dituzten bizibaldintzak bultzatuta, nahiago izaten dute halakoen esku utzi haurrei janaria eta gutxieneko ikasketak bermatzeko. Nabarmena da nazioartera bideratzen diren eskaeren eta estatura bideratzen direnen arteko aldea. Zergatik?
Lehengo eta behin Aldundira jo behar da eskaera egiteko. Ondoren, derrigorrezkoak diren hitzaldi batzuetara joan beharko du interesatuak. Aipatu hitzaldietan prozesuaren inguruko informazioa helarazten zaie familiei. Ondoren, Aldundiak eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko du familiak, bide batez, psikologoek eta gizarte langileek gidatutako balorazio prozesua egin dadin. Horren ondoren erabakitzen du Aldundiak Egokitusun Ziurtagiria eman edo ez. Egokitasun Ziurtagiria lortuta espedientea osatzea baina ez da faltako, protokolo publikoaren bidez, edo ECAIen bidez (adopzio prozesuak kudeatzen dituzten agentziak). Zein herrialdetara egiten dira eskaera gehien?
Estatuan askoz gutxiago dira familia bat behar duten haurrak. Gaur egun gutxi dira nahi gabe haurdun geratu eta haurdunaldia bukaera arte eramaten duten emakumeak. Estatuan bestelako arazoengatik geratu ohi dira haurrak erakundeen esku, eta halakoetan adopziorako bestelako baldintzak bete behar dira.
Gehienak, eta hurrenkera honetan, Errusia, Txina, Etiopia, Kolonbia, Vietnam eta Bulgaria. Hauen ondotik, baina kopuru txikiagoan, Filipinak eta Kazagistan.
Adopziora jo nahi duenak zein urrats eman behar ditu?
Errusia, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Peru, Nikaragua, India, Mali, Etiopia, eta Filipinak.
Gero eta gehiago dira guraso bakarreko familiak. Zein herrialdeek onartzen dituzte hauen eskaerak?
o016-019_on
19/2/09
19:04
Página 4
gizarteanagusia
Beheranzko joera Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldutako azken datuen arabera, Gipuzkoan nazioarteko adopzioen eskaerek behera egin dute nabarmen. Iaz, 108 eskaera jaso zituzten, 2004. urtean jaso zituzten eskaeren erdia. Urteetako gorakadaren ondotik dator beheranzko joera, eta diotenez, hainbat faktorek izan dute eragina eskaeren jaitsieran: herrialde gehienak barruko adopzioaren aldeko politikak sustatzen ari dira. Horrez gain, Txinak (handik adoptatutako haur asko iritsi dira azkeen urteetan) baldintza zorrotzagoak ezarri ditu. Bestalde, eskaera gehienak haur txiki eta osasuntsuak ekartzeko egiten dira, eta halakoak gero eta gutxiago direla diote. Azkenik, tarteka azaleratutako irregulartasunak eta urteetako itxaronaldi luzeak aipa daitezke eskaeren jaitsieraren arrazoien artean. Aktorea da Lierni, eta antzerkiaren bidez beren alabei Txinako kultura gerturatzeko ahalegina egiten duela kontatu du; «Jantziak, makilaiai... beraiei gustatzen zaizkien gauzen bidez». Bere alabak «Txinan jaiotako euskaldunak» direla dio, eta jaioterriko kulturaren transmisioa oso mugatua dela argi du, baina «oso kultura ederretik datozela» helarazteko saiakera egiten duela adierazi du. Andonik, berak propio hala erabakita, Ametsen ukrainar nazionalitateari eutsi dio. Ametsek jaioterriarekiko nolabaiteko «ezinikusia» duela dio Andonik, eta sentimendu hori gainditzen lagundu nahi dio. Horregatik, Ukrainaren berri ematen dio aukera duen guztietan. Bera jaio zenean han nolako bizibaldintzak zituzten azaltzen dio, umezurtzetxean utzi zutenerako Ametsen-
Lierni Fresnedo, Andoni Etxeberria, eta Xabier Etxaniz bere alaba Enararekin.
“
Galderak presente egongo dira bizitza osoan zehar eta haur adoptatuak erantzun garbiak beharko ditu” XABIER ETXANIZ
tzako onena zelakoan egingo zutela sinetsita. «Ez nuke bere hiztegian abandono hitzarik nahi». Ainhoak Errusiara bidaia baliatu zuen gerora bere semeari jaioterriari buruzkoak azaldu ahal izateko bitartekoak eskuratzeko. Ipuinak, postalak... Edonola ere, txikia da oraindik Artitz horretarako. Izena berak emango dizkio lehen zantzuak, Ainhoak Artitz jarrio dio, baina –Artiom– jatorrizko izenari eutsita.
A D O P Z I OA R E N ON DOR E NGOAK. Edozein
adopzio prozesuan bi etapa desberdindu daitezke. Erabakia hartu, tramiteak egin eta haurra jaso artekoa, eta adopzioaren ondorengoa. Hau da, haurra etxean jasotzen den unetik aurrerakoa. Adituek diotenez, adoptatutako haurren bizitzan beti dago galderetarako une bat: «Zeintzuk dira nire guraso biologikoak?; Zergatik utzi ninduten umezurtz-etxean?». Halako galderei erantzun egokia eman ahal izatea izaten da maiz adopziora jo duten gurasoen kezka nagusienetakoa. Horri erreparatuta ekin zion Xabi Etxanizek Ekialdetik etorri zen Enara liburua idazteari. «Nik
uste dut adoptatutako haur guztiek motxila baten zama eraman beharko dutela beti. Enarak edozein haurrak izan ditzakeen arazo berberak izango ditu, edozein nerabek izan ditzakeen zalantza berberak, baina horietaz gain, haur adoptatuak jakin behar du -onartu behar du- noizbait bere guraso biologikoek abandonatu zutela eta hori zama handia da». Etxanizen ustez, «galdera horiek presente egongo dira bizitza osoan zehar eta haur adoptatuak erantzun garbiak beharko ditu motxila horren zama arinduko bada». Horrez gain, beren motibazioen ingurukoak kontatu dizkio Enarari liburuan: «Zergatik adoptatu genuen? Nolakoa izan zen prozesua? Zer sentitu genuen egun haietan? Zergatik aldatu genion bizitza? Ez da erraza izan baina oso pozik nago emaitzarekin», aitortu du Etxanizek. Enararen ahizpari liburua baliogarria izango zaiola espero du ere bai, nahiz eta Garazik adopzioa «oso era naturalean» bizi. GOM E N DAGAR R IA BAI, BAINA EZ ERRAZA. Erreporta-
jerako testigantza eman duten familia guztiak pozik daude egun
batean hartutako erabakiarekin, eta adpozioaren defendatzaile sutsuak dira. «Gomendagarritzat» dute denek adopzioaren aukera. Edonola ere, uzkur izan nahi dute gehienek mezuan. Askotan ez da erraza, eta zailtasunak egon badaude. Horregatik, erabakia hartu aurreko hausnarketa sakona ezinbestekoa dela argi dute. Andoniri, esaterako, bere homosexualitateak erakarri dizkio adopzioaren bidean zailtasunik handienak. «Homosexualitatea onartua dagoela dirudi, eta ez da egia inondik inora. Ni ez naiz gaizki tratatua sentitu, baina egoerak desberdintasuna gogorarazten dizu etengabe», dio. Ametsentzako «kontraesanik handienetakoa» bere aita ama guztiek egin ohi dituzten horiek egiten ikustea dela adierazi du. Lierniri, bestalde, «arrazismoa» bezalako gaiei «premiaz» heldu behar zaiela iruditzen zaio, «arazoarekin topo egin aurretik». Adoptatutako haur gehienak nazioartetik iristen dira. «Asko dira honezkero eta gehiago izango dira». Horregatik «eskolan eta gizartean oro har desberdina izatearen kontua» landu behar dela iritzi dio. 19
o020-023_on
20/2/09
13:11
Página 1
musikanagusia
LEZOTITIK mundura
‘Lezoti’ baserrian duten estudioari esker, hainbaten musika mundura zabaltzen dute Gorka Irastorza Lexoti-k eta Iñigo Camposek. Afizioa ia ofizio bihurtu dute. Testua: Nagore Vega Argazkiak: Iñaki Berrio 20
o020-023_on
20/2/09
13:12
Página 2
musikanagusia fiziotik ia ofiziora. Afizio gisa hasi zen Gorka Irastortza Lexoti musikaren munduan eta egun ia ofizio bihurtu du. Nahiz eta bere ogibidea beste bat izan. Egun, Iñigo Campos soinu teknikariarekin batera, hainbat gauza grabatzen dituzte Lezoti baserrian, Lexotik eraiki zuen musika estudioan. Lexotik kontatzen duenez, «betidanik egon dira Lezoti-ko ganbaran musika hotsak, bertan entseatzen genuen gure taldearekin». Denbora joan hala, talde harekin, musika grabatzen hasi ziren: «Garai bateko pletinekin, bideo kamarekin, bi mikro, egurrezko hankak...». Afizioa gero eta indar gehiago hartzen ari zenean, Lexotik baserria bizileku bezala atondu, eta, era berean, estudioa eraiki zuen. Kabina isolatua eta kontrolgela. Hori da estudioa, baina Lezoti baserri guztia estudio dela esan daiteke: «Etxeko txoko guztiak dira gure grabaketen oihartzun sortzaile». Bizilekua eta musika estudioa uztartzea ez da lan erraza, ordea. Luxu eta pribilegio bat da Lexotirentzat. Guraso eta zenbait lagunentzat, ordea, ez da oso erosoa: «Beraz, hauek merezi dute eskertzea izan duten, eta oraindik izaten jarraitzen duten pazientzia». Lexotik kontatzen duenez, beti izan da bere ilusioa horrelako zerbait izatea, eta poz handia ematen dio bere eskuekin eraikitakoa eta lortutakoa ikusteak eta erabiltzeak. Inspirazio iturri ere ba omen da: «Baserria izateak eta dagoen tokian egoteak jendeari zirrara sorrarazten dio, inspiratu ere egiten die zenbaitzuei, diotenez». Lexotik bakarrik egin zuen horrainoko bidea, baina musikarekin zuen afizioa serioago hartzen joan zen denborarekin. Duela urte eta erdi, lehendik ere ezaguna eta laguna zuen Iñigo Camposekin hasi zen elkarlanean: «Bere ezagutzarekin eta ekipamenduarekin proiektuari seriotasuna eman genion».
A
‘Moskutik Lezotira’, parranda baten emaitza Moskutik Lezotirako proiektua, Amazkarren hasi zen parranda batean. Oroitz Azurmendik, Aitor Errazkinek eta Esteban Martiarenak (bertsolariek) proposatu zioten ideia Lexotiri: «Eta nik, noski, baietz esan nien». Proiektuan, Oiartzungo eta Irungo bertso eskolatako kideek bertso sortak prestatu eta, nola hala musikatuz, grabatu egin zituzten. Jende askok hartu zuen parte: abesti bat Arkaitz Minerrek musikatu zuen, beste bat Beñat Kortajarenak, beste hiru Joxe Leonek eta gainontzekoak Aitor Errazkinek eta Lexotik. Oroitzek antolatu zituen grabaketa egunak, Lexotiren agendaren arabera: «Oroitz bera etortzen zen aldiro ere olagarro goxoa prestatzen
D E N E T A R I K O PROI E KTUAK G RABATU DITUZTE LEZOTIN. Orain arte hainbat proiektu burutu dituzte: maketak, lan luzeagoak, abesti soilak, bildumak... Denak, beti ere, ukitu propioarekin: «Dudarik gabe denek dute bere xarma eta
zigun, kar, kar». Lexotik ez zuen oraindik Camposekin lan egiten eta esperientzia oso aberasgarria izan zen beretzat: «Abesti askotan parte hartzeko aukera izan nuen, beraz, sormena lantzeko aukera aparta izan zen». Anekdota bezala kontatzen du, behin baino gehiagotan joan zela grabatzera gaupasaz, lanetik atera ondoren: «Baina, nola ez, gogoarekin eta aurrera!». Beste anekdotaren bat ere badu gogoan: «Bertsolariek duten belarri onaren fama dela-eta pazientzia handia behar izan genuen, kar, kar». Urtebete edo gehiago pasatu zuten disko osoa prestatzen, «baina pena merezi izan du eta arrakastatsua izan delako. Beste bat egitekotan gaude...».
nortasuna, eta gu hori islatzen saiatu gara». Alegia, denek dute Lezoti ukitua. 2006ko Oiartzungo kilometroetako kanta, esaterako, bertan grabatu zuten. Orduan Lexoti bakarrik zegoen estudioan lanean eta lehenengo proiektu serioa
bezala definitzen du: «Konpromisoa burutzeak nahikoa lan eman zidan. Jende askok parte hartu zuen eta horrek energia eman zigun proiektua ondo ateratzeko». Grabatzeaz gain, beraiek ere musikarekin lotura estua dute: 21
o020-023_on
20/2/09
13:12
Página 3
musikanagusia
“
Baserria izateak eta dagoen tokian egoteak jendeari zirrara sorrarazten dio, inspiratu ere egiten die zenbaitzuei, diotenez»” LEXOTI
«Iñigo eta biok betidanik musikaz inguraturik egon gara. Biok ere talde ezberdinetan jo dugu. Gaur egun nik, gitarra jotzen jarraitzen dut Nunguyaz eta beste zenbait taldeetan».
ZALETASU NA,
EZ
OGIBIDEA. Lexotiren kasuan zaletasuna da musika eta baita estudioa ere: «Baina esan beharra dut estudioko lanak estra batzuk ateratzeko ere balio duela». Campos, bestalde, estudioaz aparte, kontzertuetan soinu teknikari bezala aritzen da. Hori du ogibidea. Beraz, estudioa, zaletasuna da ogibidea baino gehiago. Lan polita da, gustura egiten dutena, baina momentu onak bezala, txarrak edo gazi gozoak ematen dituena. Dena den, ez dute momentu guztiz gogorrik pasatu. Gauza on asko dituzte gogoan: «Jende asko pasatzen 22
da hemendik eta azkenean bakoitzarekin harreman polita sortzen da. Ikusiaz eta ikasiaz zer nolako elementuak eta perlak dauden munduan». Pazientzia ere asko lantzen dela nabarmendu dute. Txarretan pentsatzen, bakarra etorri zaie gogora. Momenturik txarrena edo gogorrena 200 kiloko mahaia ganbarara igotzekoa izan zen. Ogibide ordez, zaletasuna izanik, lagunen laguntza izan zuen Lexotik: «Sei lagunen artean igo genuen eta esaldi hau berariei eskerrak emateko erabiliko dugu, eskerrik asko!».
MUSIKAREN PANORAMA. Lezoti estudioan musika mundura zabaltzen ahalegintzen dira. Lezotitik mundura. Baina musikaren egungo panorama ilun ikusten dute, bereziki, euskal musikarekin: «Alarma gorrian ikusten dugu euskal musikaren panora-
ma». Sormen aldetik «oso gaixo» eta eskaintza aldetik, bestalde, asko dagoela diote, baina nortasuna falta nabarmena duela. Bestetik, euskara oso talde gutxik erabiltzen dutela diote. Eskualdera etorrita ere, antze-
Egindako lanak Lezoti estudioetan orain arte grabatu dituzten lanak honakoak dira: Moskutik Lezotira:
Bertso musikatuak. Euskeran itotiyak. Itoti bat
MUSIKA
Alarma gorrian ikusten dute euskal musika, sormen aldetik gaixo eta nortasun falta nabarmenarekin ESTUDIOA
Estudiotik jende asko pasatzen dela diote, eta bata eta bestea ikusiaz asko ikasten dutela diote
gutxiyo. Kmk 2006ko kanta. Apartheid. 2008ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sintonia. Oiartzun Irratiko abestia. Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaiak. 1000km. Adrenalized. Acido C. Korumba. Fiachras. Egun Irungo taldeen bilduma batean murgildurik daude.
o020-023_on
20/2/09
13:12
Página 4
‘Itoti bat gutxiyo’, Oiartzungo taldeak euskaraz
musikanagusia
Oiartzungo hainbat taldek, euskaraz abesti bana kantatzen duten diskoa da Itoti bat gutxiyo. Disko horren kasuan, Ttur-ttur Euskalzaleon Bilgunearen barnean dagoen Euskeran Itottiyak taldeak proposatu zien ea grabatuko zituzten Oiartzungo taldeak: «Bilera batzuetara joan, eta gazte rockero gutxi azaldu zirela ikusita, diskoa beste musika mota batzuetara zabaltzeko proposamena egin genuen. Alegia, musika mota guztiak aintzat hartzeko. Horrela elkartu genituen diskoko talde guztiak». Esperientzia bezala, oso gustukoa izan dute Lexotik eta Camposek: «Esperientzia bezala zoragarria izan da, koro batetik hasi eta talde heavy bateraino grabatzea. Elkarlana ere bikaina izan da Euskararen Itotiyak eta gure artekoa. Betstalde, kontuan hartuta gaurko taldeei asko kostatzen zaiela eusk araz abestea, espero dugu honekin bultzada txiki bat lortuko dugula».
ko panorama dagoela uste dute: «Ausardia eta ilusio falta nabaritzen dugu, gure garaietan izan bagenituen gaur egun dauden aukerak...». Horrekin zera esan nahi dute, lokaletik atera behar dela, maketak grabatzeko errazt asun handiak daudela et a mundura zabaltzeko ere baliabide hobeak daudela eurak musikaren munduan hasi zirenean baino. Horregatik, animoak zabaldu nahi dituzte: «Eskualdekoak animatzen ditugu beraiek egiten dutena baloratzera eta besteoi eskaintzera». Mundura zabaltzeko lan horret an ari dira Lezoti baserrian. Urte luzez jarrai dezatela. 23
o024-025_on
21/2/09
17:39
Pรกgina 1
bidaiakkklik
Namaste
NEPALERA Joseba Elizegik udazkenean Nepalgo hirietatik eta mendietatik zehar egindako bidaiaren erreportajea.
1
JOSEBA ELIZEGI Datuak. Oiartzun 1976. Ibilbidea. Bidaiazale amorratua, eta argazkizalea. Nepalen ez ezik, Indian, Perun, Brasilen, Guatemalan, Jamaikan, Mexikon, Malin, Bolivian, eta munduko beste hamaika bazterretan ibilitakoa, beti ere argazki kamara lagun.
8 24
7
o024-025_on
21/2/09
17:39
Pรกgina 2
klikbidaiak
2
1. Haurra, Luklan ongi etorria ematen... Namaste! 2. Karikholako haur bat 3. Pokharako irribarrea 4. Chitwan Parke Nazionalean, Elephant bath 5. Swoyambhunath Stupa, Tximuen Tenplua 6. Katmanduko fruta saltzaileak 7. Ama Dablam, Solo Khumbuko bailaratik 8. Bhaktapurren, bustina lantzen 9. Boudhanath Stupa (munduko handiena)
3
9
4
6
5 25
o026-027_on
23/2/09
13:17
Pรกgina 1
bidaiakkklik 10. Haurra Pisang herrian, artoa aletzen. 11. Cho Oyu Ngozumba glaziarretik. 12-13. Manang herriko biztanleak . 14. Gorak Shep-eko aterpeak. 15. Deulariko haur bat. 16. Ama gazte bat, tibetar hazpegiekin . 17. Marsyangdi ibaia, Manang-ko aranean. 18. Ama Dablam, Tyangbocheko monastegitik. 19.Porterra, mendira janarai igotzen Anapurnako zeharkaldian. 20. Fondoan, Nuptse mendia .
10
26
12
13
16
17
o026-027_on
23/2/09
13:18
Pรกgina 2
klikbidaiak
20
11
15
14
18
19 27
o028-029_on
18/2/09
16:34
PĂĄgina 1
euskara
Zubirik zubiri,
uskal kanten eta jolasen transmisioa bermatzea eta seme-alaba txikiak dituzten gurasoei, haurrekin jolasteko eta une goxoak igarotzeko tresnak eskura jartzeaÂť. Horixe du helburu gurasoentzako jolas eta kantu tailerrak. Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak urtero eskaintzen du euskal kanten eta jolasen tailerra transmisio kanpainaren baitan. Oiartzunen zehazki Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen dute, elkarlanean. Ttur-tturreko begiraleek gidatzen dituzte saioak. Oiartzunen, aurtengo ikastaroan izena eman duten gurasoak hil honet an hasiko dira biltzen. Hamar saio egingo dituzte, guztiak asteartetan. Orain abiatu berri den ikastaroan bilduko diren guraso guztiek sei urtera arteko seme-alabak dituzte. Izan ere, seme-alaben adinaren baitan antolatzen baitira taldeak, adin bakoitzari egokitutako materiala ardatz.
E
MATE R IAL
B I LD U MA PROPIOA. Ikastaroa ematen lau-
garren urtea dute Oiartzunen, eta denbora tarte horretan Ttur-ttur elkarteko begiraleak materiala biltzen aritu dira, beren bilduma propioa sortzeko. Azken urteet an argit aratu den materialik txukunena bildu, adinaren arabera sailkatu eta guztia darabilte ikastaroetan.
jolasean ta kantuan Laugarren urtez jarraian gurasoentzako jolas eta kantu tailerra antolatu dute Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttur-tturrek elkarlanean Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Oarsoaldeko Hitza
28
o028-029_on
18/2/09
16:34
Pรกgina 2
albisteakeuskara
Ikastaroak Interesatuek ondoren zehazten diren telefonoetara jo dezakete tailerraren inguruko informazio gehiago eskatzeko. OIARTZUN
943 493 842 edota 943 260 182 telefonoetara deituta. OARSOALDEKO EUSKARA ZERBITZUA 943 494 129. Posta elektronikoa:
oarsoaldea@oarsoaldea.net
Euskararen gorabeherak
Sortzen Ikasbatuak Elkartearen materiala, Hik Hasi-rena, Elkar disketxearen azken urteotako argitalpenak... guztiak bildu ditu Ttur-tturrek.
GORA. Telefonoek badakite euskaraz Eusko Jaurlaritzak Telefonoak badaki Euskaraz. Anima Zaitez izeneko kanpaina abian jarri du hainbat telefonia operadoreekin eta telefono fabrikatzaileekin izenpetutako akordio baten harira. Txalotzekoa da ekimena, euskararen erabilera esparrua zabaltzen duelako, eta akordioari esker, gero eta gehiago direlako eskuko telefonoaren menua euskaraz jartzeko aukera ematen duten fabrikatzaileak.
G A Z T E L E R A Z I KAS ITAKOAK E US KARAZ.
BEHERA. Operadoreek gazteleraz dakite soilik
Haurrek lanak izaten dituzte maiz eskoletan ikasitakoak gurasoekin konpartitzeko. Nagusiek, gehienetan, gazteleraz dakizkite haur kantak eta jolasak. Zorionez, gaur egun, Al corro de las patatas baino, Korro korroan jolastu nahi dute haurrek, eta gomarekin Pin Pang Fuego aritu ordez, Pin Pang sua, amunaren pikuan arituko dira. Ikastaroan aritu diren gurasoek eskertu egin dute laguntza, eta diotenez, haurrek baita ere eskertu egiten dute gurasoen ahalegina. Txikiek gozatu egiten dute ikastolan lantzen ari diren horiek gurasoek badakizkitela ohartzen direnean.
Baina guztiak ezin txaloak izan. Telefonoko menua euskaraz eduki arren, gazteleraz aritzen zaigu erantzungailua. Are gehiago, Dicta SMS izeneko zerbitzua lau haizetara zabaldu duten honetan, erantzungailuarekin gazteleraz baino ezingo duzu hitz egin, euskaraz eginez gero, bueltan etorriko zaizulako mezua, zure mezua gazteleraz uzteko eskatuz. Pixka bat es mucho. Guk gehiago nahi dugu.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030_on
21/2/09
18:28
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
Zeharka
Goitik behera
1. *** Eski eremua, pixutxu xamarra. Garoa. 2. Seiko multzoa. Ablen anaia. 3. Zuloak egiteko tresna. Musika nota. 4. Ald. Nafarroako herria A-15ean. Lorea. 5. Gorotza. Uranioa. Hitzarmenak. 6. Lehengo urtea. Desira. Arrantza tresna Goierrin esaten den moduan. 7. 50. Musika tresna adar jotzailea. Ogi, hitz elkartuetan. Kontsonantea. 8. Lapurtua. Holanda. Ald. suari dario. 9. Ald. agur. Ald. pozik. Kasik. 10. Ald. jainko egipziarra. Danbolinean erretzen den fruitu. Kontsonantea. 11. Zoro...egin, hotz egin. Beharra. 12. ****Eski eremu, nahiko gandutxu dirudienez beti. Mina adierazteko.
1. Astakirten. Euskara ikasteko lekua. 2. Haurren ohea. Aditzen ez duena. 3. Interjekzioa. Puska. Aldizkari hau. 4. Ezezkoa eman. Ald. egun. 500. 5. Oharra. Ald. igelaren antzeko animalia. Adarraren hasiera. 6. Lore mota. Deitzeko era. 7. Astoa bero. Tantalioa.Ald. antzinako erraldoi. 8. Kontsonantea. Etsitakoaren garrasi. Ald. Nafarroako herria Lizarra aldean. 10. 9. Azala zurrupatzen duten xomorra beltzak. Ald. Donostiako auzoa. 10. Ald. kanpoan. Uretako emakume mitologikoak. Nafarroa. 11.Marinazkaneren morroi. Bizk.omen. Sodioa. 12. Nerea. *** Eski eremua Errioxan.
30
o031_on
23/2/09
11:31
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
GURUTZEGRAMAK 12
2 1
E Z K A R A I E N E A
nor da hau?
3
A T Z K A I A R I L I N A K A M U K I A E A I I N L A N U A
ON-EN URTARRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA
4
11
5
10
6
9
7
8
8
7
9
6
10
5
11
4
N I R OT E T U L U A L L I T U O P A P A O A N L I A L A Z T A D E I A N T X
3
A S T U S E I K T A R A A S A T K K U I A Z L A R O S T U O I A A R G E R O K A N D
2
12
1
Irabazlea Amaia Karrikiri izan da ONeko sariaren irabazlea. Pirritx eta Porrotxen Piratak diskoa!
ERANTZUTEKO EPEA martxoak16 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
HITZAren Itzalean liburua.
Aitor Balda. San Pedroko arraunlaria
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
31
o032_on
16/2/09
17:06
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Hartu duzun jarrera hori ez da egokia, eta hori zuk ere badakizu. Inguruko pertsonei min ematen diezu jarrera horrekin. Agian oraindik ez da berandu eta gauzak konpon ditzakezu, baina ez espero haien erantzun ona, agian beraiek izango baitira orain bizk arra emango dizutenak. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Tarteka kirol pixka bat egitea ez da batere gaizki etortzen. Azterketa garaiak bukatu dira, beraz, ez duzu aitzakiarik kirol pixka bat egiteko. Anima itzazu lagunak zurekin kirola egitera, lagunekin kirola egiteak oso ongi egingo baitizu. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Gero eta politago zaude, ahaztu pasa duzun momentu txar hura eta eutsi oraingoari. Azkenean denborak konpondu duela dena ohartu zara, beraz, hurrengo baterako badakizu, ez aztoratu eta lasai zaitez, denborak dena konpontzen du eta. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Ez ezazu atzera begiratu, ez dizu ongi egingo pertsona horren alboan egoteak. Ez zaitez damutu egin zenuenaz, ez du merezi eta. Oso zaila dela argi eta garbi
32
dago, baina eman zenuen pausua aurrera, ez zaitez orain atzera ematen hasi, bestela, gauzak erraztuko dizkiozu. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Barneko indar guztiak atera behar dituzu sentitzen duzuna egiteko. Ez zaitez ahuldu pertsona horren aurrean, ez zaitez isildu eta esan beharrekoak esan! Orduan sentituko baitzara ongi, eta zu zeu! Baduzu indarra hori egiteko, horretan sinetsi behar duzu. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23).Parranda zale porrokatua zara eta azken aldian ez duzu hori erakusten. Egin kasu ingurukoei eta atera parrandara! Ez dizu batere kalterik egingo lagunekin atera eta etxera normalean baino beranduago iristen bazara. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Ingurukoak bolada txarra pasatzen ari dira eta zuk jasan behar dituzu beraien umore txarrak eta liskarrak. Hobe duzu liskarretan ez sartu eta ahal duzun modu egokienean egoera lasaitzea. Ez egin dudarik eskertuko dutela. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Tarteka lagunengan pentsatzea ere ez zaizu batere gaizki etorriko. Beti zu, gero zu eta ondoren zu! Gauzak nola dauden ikusita, ez al zaizu iru-
ditzen beraiengatik ere zerbait egin beharko zenukela? Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Eguraldi txarrarekin malgutu egiten zara, eta umore txarrez jartzen zara. Ingurukoek ez dute errurik eguraldi ona egiten ez duelako. Ez ordaindu beraiekin zure arazoak, eta hitz egin baina lehen pentsatu, eguraldi ona iritsiko da, lasai zaitez. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Maitasun berriak atea joko du zure bihotzean. Zure txanda izango da gero ate hori ireki ala ixtea. Baina hori bai, ez ezazu itxaron berak dena egitea, eta zuk ere ahaleginak egin, ez al zaizu errazago iruditzen atea irekita uzten badiozu? Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Aldaketak ongi egingo dizu, ziur egon horretaz. Baina lasai hartu behar dituzu gauzak, arnas pixka bat hartu eta aurrera. Beti egin duzun bezala, gainera ez al dira gauzak bere onean jartzen ari? Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Oraingoan gauzak gaizki atera dira, baina ez etsi. Aurrera egin behar da beti, eta gogoratu, ingurukoen laguntzarekin une latzak leundu daitezke. Eska iezaiezu laguntza lagunei eta ez zaitez lotsatu, beraiek ere noizbait beharko dute eta.
Pilar Altuna (38 urte, Lezo). Bai? Ez neukan horren berri, egia esan. Helburua haurrentzako aterpe bat sortzea baldin bada, ni ama izanik, ados egon behar. Halako gune baten beharra bada, egia esan. Eguraldi txarra egiten duenean ez dago haurrentzako aukerarik. Markeseneko hori egingo balute, primeran. Hori aukera polita litzateke, baina bestela Saldise Plaza da zabalgune bakarra. Eta modu dotore batez egiten badute, zergatik ez?
inkesta
Manoli Lorenzo (55 urte, Lezo). Estalpe baten beharra badago, haurrek ez daukatelako non bildu eguraldi txarra egiten duenean. Ez badago beste tokirik, bertan jarri dezatela.
14:06
Ttantton Urruzola (46 urte, Lezo). Ez dakit. Orain arte ez nekien ezer. Asmoa baldin bada euria egiten duenerako aterpe bat atontzea, ondo. Beharra badago, euria egiten duenean beti kiroldegira joan behar izaten dugulako, eta han hezetasuna izaten da. Hala ere, zerbait estetikoa egin dazatela, ze bestela...
23/2/09
Maixa Aranburu (32 urte, Lezo). Ba, ez dakit. Arraroa egiten zait. Akaso umeentzako eta, euria egiten duenean baliagarria izan daiteke, baina arraroa egiten zait.
Rafael Argote Garmendia (63 urte, Lezo). Niri ez zait axola. Hor merkatu txikia jartzen dute eta agian horiei mesede egingo lieke. Egitekotan onerako izan dadila. Txarrerako ez, onerako behar da.
o033_on Pรกgina 1
Lezoko Saldise Plazan estalpea jartzeko asmoa du Udalak. Zer iruditzen zaizu egitasmoa?
o034_on
18/2/09
20:07
Página 1
gizarteallarrugorritan
MIKEL ERZIBENGOA Kazetaria
“
Reala Lehen Mailara itzuli dela esatea gustatuko litzaidake” Testua eta argazkia: Ekaitz Arrieta
ikel Erzibengoa (Antxo, 19 8 0) k azet ariak Television Española-ko Telenorte saioan egiten du lan duela bost urtetik hona. Antxon bizi den arren, A-8an gora eta behera ibiltzen da astelehenetik ostiralera, Antxotik Bilbora eta Bilbotik Antxora.
M
Noiztik zabiltza kazetaritzan lanean?
Duela bost urte oposaketak atera nituen Television Española-n, eta aurretik praktikak egin nituen bertan. Pasaiatik Bilbora ibiltzen naiz gora eta behera, baina gustura nabil lanean.
esan, ez dakit zergatik. Telebistan lan egin ondoren, telebista nahiago dut. Nire ustez, telebist an emandako albiste bat osoagoa da. Azken finean, bakoitzak bere alde on eta txarrak ditu. Jose Ramon de la Morena edo Jose Maria Garcia?
Galdera zaila. Biak entzun ditut eta biak pertsonaiak dira. Bat aukeratu beharko banu de la Morena aukeratuko nuke. Estuasunetan jarri zaituen elkarrizketaturik izan duzu?
Ez dut momentu zailik izan. Galdera bat gustatu ez zaion bat zorionez ez zait egokitu.
Zein duzu kazetaririk gustukoena?
Lorenzo Mila edo Iñaki Gabilondo?
Txikitan nire ametsa kirol kazetaria izatea zen. 15-16 urterekin gauean irratia entzuten nuen, Jose Maria Garcia, Jose Ramon de la Morena... Lorenzo Mila oso kazetari ona dela uste dut, La 2 Noticias egiten zuenetik, hain zuzen. Pertsona bezala ere oso jatorra da.
Biak oso kazetari onak dira, hori hasteko. Gabilondo ez dut pertsonalki ezagutzen, baina kazetari bikaina dela uste dut. Lorenzo ezagutzen dut, eta berarekin geratzen naiz.
Zein da ematea gustatuko litzaizukeen albistea?
Antxotik Bilbora eta Bilbotik Antxora. A-8an bizi zarela esan genezake. A-8a konpondu dutela esatea litzateke albiste onena?
Asko. Hiruzpalau hilabete barru Reala Lehen Mailara itzuli dela esatea eta beste aldetik, hemen behingoz euskaldunen artean bakea lortu dugula esatea, denon artean lortu behar dugun bakea.
A-8a sufritzen bederatzi urte daramatzat. Bizkaiko zatia Gipuzkoakoa baino hobeto dago, ez dakit autobidea dei diezaiokegun.
Zer nahiago duzu irratia, telebista ala prentsa idatzia?
Michael Jordan izan da nire idoloa eta bera elkarrizketatu nuke gustura.
Txikitan irratia nahiago nuen, egia 34
Zein gustatuko litzaizuke elkarrizketatzea?
Eta zein ez?
George Bush, hori argi eta garbi. Obama Etxe Zurira iritsi da dagoeneko, nola ikusi duzu komunikabideen lana?
Obamak ilusio asko sortu du baina gehiegizkoa izan dela uste dut. Uste dut komunikabideak pasatu egin direla albisteak ematerakoan, eta saturazioa egon dela uste dut, nahiz eta Obamak bere garrantzia izan duen.
o035_on
16/2/09
17:11
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Korrika 09 Bi urtetik behin ospatzen den euskararen aldeko herri lasterketa, Korrika, laster heldu da Oarsoaldera. Pasaiako Aho Bero+2 Bertso Eskolako kide Mikel Salazarrenak dira bertsoak, propio ONerako sortuak. Doinua: ‘Aita’
-1Hasi martxoak hogeita seian Tuteratik lasterketa Eta iritsi Gasteizera Ilusioz beteta Momentu onak izango ditu Ta oso txarrak tarteka Oarsoaldera heldu behar da Beraz jarri arreta. Denak kalera atera zeren Korrika badator eta.
-3Kilometroak asko dauzka egunero- egunero ta horietan egiten dira ehundaka errelebo batzutan hotza edukiko du ta bestetan berriz bero errazago ez ditu pasako? zailtasun denak gero geroz ta jende multzo gehiago Bertan atera ezkero
-5Ibilbidean parte hartzeko Daude milioika lagun Batzuek gertu korritzen dute Beste askok oso urrun Antolakuntzan ibili dira Beste horrenbeste garun Gauza serioa euskararentzat Denak daukagu ezagun Baino hobeto eramateko Festa bihurtu dezagun
-2Korrikak pasa beharrak ditu Aste eta asteburu Bisitatuta mendi hondartza Herri eta hiriburu Bultzada handia ematen zaio Korriz segunduz -segundu Nahiz eta toki askotan pasa Hainbat ta hainbat apuru Daukagun dena eman dezagun Euskara izanik helburu
-4Korrikaldian ematen dugu duguna baino gehiago aste horiek izaten dira euskararentzat oparo helmugaraino eramatean nahiz ta denbora akabo ahaleginakin gehiago bultzaz eta iritsi lehenago baino hitz egin ezean gero den-dena soberan dago.
-6Bertso sorta hau korrika aina badu bere bukaera nahiz ta ez dakit korri hauxe nola behar den atera lehenik eta behin antolakuntza nijoa zoriontzera gero partaideei ez daitezela falta noa eskatzera ta Pasaiatik korri ezkero bertan ikusiko gera
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA IĂąigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 35
o036-037_on
23/2/09
16:42
hileko irudia hauteskundeakh
36
Pรกgina 1
o036-037_on
23/2/09
16:42
Pรกgina 2
hileko irudia hauteskundeakh
Birgaitzea, hitz magiko hori Aldizkari honek argia ikusterako Eusko Legebiltzarrerako hauteskuandeen emaitzak jakinak izango dira. Hiritar asko, beste behin ere, aukera politikorik gabe geratu diren bitartean, gobernua nola eta zeinekin osatu eztabaidatzen ariko dira beste hainbat. Hauteskundeetarako data hurbiltzen denero gertatu ohi den legez, alderdi guztietako ordezkariak eskualdean izan dira kanpaina bitartean, boto emaileen babesa lortzeko asmoz. Diskurtso guztietan azken urteotako mezua errepikatu dute: Pasaiako badia birgaitzea omen da denon lehentasuna. Eta bitartean eskualdeko herritarrak, hitzak errealitate bihurtzeko zain, aurreko legegintzaldietan lez. Argazkian Jose Juan Ibarretxe ageri da, pasaitarren galderei erantzuteko saioan, kanpaina ofizialki hasi aurreko ekitaldian, Bidebietan. Argazkia: Nagore Vega.
37
o038-039_on
23/2/09
12:21
Página 1
nON dabil? Kirolan
Palmaresa irolaren elitean aritu zen urteetan Izaskun Aranburu (Antxo, 1975). Arrakastaz betetako ibilbidea osatu zuen piraguismoan. 17 urterekin hasi zen profesional gisa eta 25 urterekin eman zuen bukatutzat bere ibilbidea. 2001. urtean utzi zuen kirol profesionala, Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta urtebetera. Orduz geroztik erabat utzia du piraguismoa, eta ez du damurik. Argi du orain bizi duen une goxoa ez lukeela ordukoengatik aldatuko. Kirola egitea kosta egiten zaiola aitortzen du. «Korritzera joan, edo beste edozer gauza egiten dut errazago, piragua hartzea baino». Oraindik piraguista profesionala zela, Magisteritza ikasi zuen Izaskun Aranburuk. Gerora, baina, hura ez zela bere bidea erabaki zuen, eta erizaintza ikasi zuen. Gaur egun horretan jarduten du, «oso gustura, Irunen eta Donostian». Irunen bizi da, Santiagotarrak Klubari esker, txiki txikitatik ezagutzen duen herrian.
K
OR D U KO
HAI N BAT OHITURARI EUTSIZ. Edonola
ere, profesionala izan zen bitartean hartutako hainbat ohitura ezin gainetik kendu bizi da Aranburu.
1993. 3. postua Munduko
Junior Txapelketan, Racicen, Txekiar Errepublikan. 1996. Atlantako Olinpiar
Jokoetan bi diploma. 1997. Europako
Txapelketan, Bulgarian, lau domina: Urrea, zilarra eta bi brontze. 1997. Kanadako Munduko
Txapelketan brontzezko bi domina. 1998. Hungariako Munduko
txapelketan bi brontzezko domina. 1999. Kroazian, Europako
Txapelketan, brontzea eta zilarra. 1999. Italian, Milango
Munduko txapelketan lehen postua. 2000. Europako txapelketan bi brontze. 2000. Sidneyko olinpiar
jokoak.
PIRAGUISMOTIK erizaintzara, gustu handiz Atzean geratu dira presio handiko garaiak Izaskun Aranbururentzat. Piraguismoan bi bider olinpikoa izandakoa, erizana da gaur egun, eta lasai bizi da, gustura, kirolaren elitean ez egoteak ematen duen patxadaz. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 38
o038-039_on
23/2/09
12:21
Página 2
nON dabilkirola
Izaskun Aranburu, ezkerrean, Atlantako Olinpiar Jokoetan.
Dioenez, edozer egiteko motibazioa lortuko badu, helburuak ezarri behar ditu. «Helburuak ez baditut jartzen, ez naiz motibatzen». Horregatik, hilero-hilero helburu zehatz bat jartzen dio bere buruari. «Orain, esaterako, Burdeosetik etorri berri naiz, han pasatu ditudalako egun batzuk frantsesa ikasten». Helburuak ezartzearena, baina, ez da garai bateko bizimoduak utzi dion aztarna bakarra. «Eramaten genuen erritmo hura ere gustatzen zait. Beti hemendik hara». Horregatik akaso, bidaiatzea du gaur egun zaletasun nagusienetakoa. «Ez naiz denbora askoan leku berean egoten».
OLINPIAR JOKOAK. Bitan
.
izan zen olinpikoa Izaskun Aranburu: Atlantan eta Sydneyen. Horregatik iazko abuztuan Olinpiar Jokoak jarraitu ote zituen eta horiei begiratuta zer datorkion burura galdetu dio ONek. «Asko gogoratzen zara, baina konpetizioak ez dit bat ere inbidiarik ematen». Olinpiar Jokoak gustoko dituela aitortzen du, «kirol guztiak ikusteko aukera» izaten delako. Dioenez, igeriketa eta tenisa ditu gus-
tukoen, eta Rafa Nadalen zale amorratua dela kontatu du. Piraguismoa, Olinpiar Jokoetan baino ez omen du jarraitzen gaur egun. «Egia da aurten asko disfrutatu nuela K-2.500 metrotako gizonezkoen probarekin. Irabazi egin zuten eta iruditu zitzaidan izugarrizko proba egin zutela. Asko disfrutatu nuen Perez Rialek eta Cabriotok egin zuten probarekin». Orduko oroitzapenei erreparatuta desberdinak dira oso Aranbururentzako Atlantako esperientzia eta Sidneykoa. «Atlantakoa oso esperientzia aberasgarria izan zen niretzat. Oroitzapen oso onak ditut, eta ilusioz betetako garaiabezala dut gogoan. Sidneykoa, berriz, guztiz kontrakoa izan zen». Sydneyrako osatu zuten K4ak ez zituen erdietsi espero zituzten emaitzak eta esperientzia hura oso gogorra izan zen Aranburu eta bere lagunentzat: «Askotan pentsatzen dut esperientzia hura gogorregia izan zela eta ordutik asko aldau garla denak».
LAG U NTASU NA. Piragua bazterrean utzita baldin badu, ez du gauza bera egin Aranburuk or-
duko lagunekin. Harremana mantentzen dutela dio. Orain gutxi bildu ditu orduko lagunak Aranburuk, mahaiaren bueltan. Afariaren aitzakian piraguan ibiltzen zireneko garaiko argazkiak ikusten aritu zirela kontatu du, eta bide batez, apirilean Sevillako Feriara egin behar duten bidaia prestatzen jardun zuten. Izan ere, profesional gisa egin zituen azken urteak Sevillan eman zituen Aranburu. Han izan zen zortzi urtez, eta apirileko bidaia hango lagunak bisitatzeko baliatuko dute. Madrilen ere pasatu zituen bi urte, gazte-gazte zela. Han ere lagun onak ditu oraindik Izaskun Aranburu. JAIOTERRIAZ. Aspaldi alde egin zuen Antxotik Izaskun Aranburuk. Bere kirol jarduna bultzatuta gazte zela irten zen etxetik. Gurasoak ere Donostian bizi dira gaur egun. Horiek guztiak horrela, harreman gutxi du gaur egun jaioterriarekin. Hala ere, beti bada loturaren bat: «Orain gutxi Luzuriagako Bulegoen Eraikina kulturgune bilakatzearen aldeko agerraldi batean parte hartu nuen, proiektua oso interesgarria iruditzen zaidalako». 39
o040_on
19/2/09
19:26
Pรกgina 1
o041_on
19/2/09
19:19
Pรกgina 1
o042_on
18/2/09
16:09
Página 1
azken balada Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeen atarian, eta Inauterietako bezperan idatzi dituzte bertsoak Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal eta Exteban Martiarena bertsolari oiartzuarrek. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Inauteriak eta beste
E
xteban Martiarena. Lotut a
g o z e k . Beak antolatzen ttek karnabala, beak nahi duten bezela mozorrotzen ttuk t a, gañea, guri ze mozorro tokatu digune esaten ziutek. Aurten «ilegalez» (eo «terroristaz») mozorrotzia tokatzen men ziuk. Ta guk ze itten yau? Ba, protestatu, gue eskubidik aldarrikatu, emantako mozorrua jantzi eta, kartzelara ezpaziutek sartu, itxea joten gattuk. Txintxotxintxo. Bitartin, beste karrozak, gue egoera eta erreakziyua ikusita, isilik eta pozik azaltzen ttuk, politikoki egokiyak din hitz batzuk esan eta tokatu zayen pastel pusk ari noiz kozka in aztertzen hasten ttuk.
42
Etzakit nola, miño hau aldatu berra ziok . Arkaitz Oiatzabal ‘Xamoa’. Klaro ziok;
panazko txaketa jantzi, biote postizua jarri, ta demokraziaz mozorrotuko nak ni, hola karroza gabe etzitek utziko. Hoi dena onduan toga beltz bat jantziya diken putre kazkazui batekin, noski, behin gauzak itten hasita. Putriak mallu o maza bat izangoik hatzaparretan, ta herritarrei buruan mango ziek, eo aba iltzatuko ziek, demokraziyan izenin. Eo hobeto, ingurukuk mozorrotuko ttit, bakotxa berez dukenaz, urte guziyan itten etteken bezela, kareta kenduaraziko ziet; hola bai batek biño geyok desfilatu ber izango zila... Exteban Martiarena.
Honek demokrazitik gutxi eta karnabaletik
geyegi zak ak. Patxi zarra hil yunetik hasi yun gue karnabala, ordurarte etzioken mozorrun berrik. Hua hil ta «demokraziya» jayo zela es an ziuteken. Geoztik Patxi, arpegi et a kolore difentez mozorrotua, Euskal Herriyan bizi yau, sufritzen yau. Erditik azaltzen hasi yun, geo, urtetan, «langile soziata» mozorrukin, ezkerretik desfilatzen ikusi genin be panazko txaketa, bigotia utzi, korbata lotu ta eskubiko kalea pasa zen arte. Azken urtetan, «Joxelux zapatariyan» mozorrua zeramak jantzita. Alperrik, nahiz ta gutako asko pajez jantzi ta desfilian be eremutxoaz « jabetu» ta konformatzen den, beste askok bazakik, mozorruk mozorro, karroza guzitan
Patxi, uaindik, bizi dela, demokraziya aborto bat izan zela eta gu beak nahi dun tokiyan gattula. Zuluan. Karnabal, karnabal .... Berrize karroza ukatu ziutek, desfileako ezingo yau pajez jantzi, ben desfilin, gue eremutxoik gabe geatuko gattuk. Keput ada, Xam. Ander Lizarralde.
Nik beti gorrotatu in izan ttit iñauteiyak. Gue buruaz beste in ber horrek... Nik, aspaldiko urtitan, disfraz bat in nin ta beti berdiña eamaten dit, hain duk betikua, jantzitare enakela mozorratua sentitzen. Normalki hauteskundet ako k anpañak t a iñauteiyak, garai beretsutan izaten ttuk. Politiko guziyak pertsonaz disfrazatu, beayen «informal» disfrazak jantzi ta jendia engaintzea
atetzen ttuk kalea, beste batzuk, korbataz disfrazatu ez dinak, halberrez, kartzelan mantako trajikin disfrazatu berko ttuk karnabal hautan. Exte, nola disfrazatu ber ote duk demokraziyan karnabalin karroza eukitzeko? Arkaitz Oiartzabal, ‘Xamoa’. Otsailla berri-
ze, hillabete motza alletu duk. Pentsatzen jarri nak ze idatzi ber ote genin, ta ingurukuri galdetu aurretik erantzun itek, iñauteyak ttukela, ta nola mozorrotu ber yeun, ta nun atea, ta nola antolatu... ta hoi dena. Urtarrileko maldan abenturak eta kalenturak azteko gue burua mozorrotu berko yeu, ta de paso gizarte zoriontsu bat ikusi kalea atetzen gattukenin, hiruzpalau egunez bakarrik baduk ere. Hik mozorrotu berrik ba al duk, Ander?
o043_on
19/2/09
19:21
Página 1
Eskura ezazu
HITZAren aterkia Harpidedunentzat: 15€
Salneurria: 18€
ESKAERA EGITEKO: deitu 943 34 03 30 telefonora edo bidali mezu bat oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera
o044_on
23/2/09
16:35
Pรกgina 1