o001_on
27/4/09
13:01
Pรกgina 1
2009ko apirila 55. zenbakia
ESTRAINEKOZ LEGEBILTZARKIDE
BIXEN ITXASO PSE-EEKO ORDEZKARIAK EGOERA POLITIKO BERRIAZ JARDUN DU
OIARTZUN-KARAEZ Senidetzak 15 urte beteko ditu
o002_on
25/4/09
20:30
Pรกgina 1
o003_on
21/4/09
19:26
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Besapeko egunkariak adira iraganetik etorri diren poetak, ile zuriz kalea koloreztatzen dutenak, emankorrak direnak ezinbestean. Milaka kilometrotako joan etorriak egiten dituzten gidariak badira; babesa berezkoa duten kamaradak, herriko oihu eta irrintzien sorterriak. Badira lehen lerroan nekaezin diren begi urdinak, keinu txikiak handi egiten dituzten ikusezinak. Besapeko egunkariak umezurtz dira, kaleak hutsik daude, zinta arrosek atontzen dute Euskal Herriko zerua. Urrats bat gehiago du he-
B
rriak, kilometro bat irabazi du euskarak, sagardoa mikatz dago hala ere. Berezko distirak argi bat galdu du eta Dos Caballosak oroimenean lausotzen dira, umeek «… Lizardi, Rimbaud etorri duk …» abesten dute, ozen. Danbor hotsek laguntzen dute bidaia. Badira zure argazkia kalean ikusi eta Paraison topatuko ez zaituztela sinisten ez dutenak, herriko enparantzak eskailera bat gutxiago duela pentsatzen dutenak. Badira itsaso beltzean arraun egiten duten marinelak, itxaropentsu eguzkiak itsutu arte
iritzia
18 Oiartzun-Karaez.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 55.a (2009ko apirila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. Iñaki Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
aurrera jarraitzen dutenak. Neguak hozten ez dituen bizkarrak badira, lepo zabaleko kamiseta nahikoa dutenak. Horiek dira ezinbestekoak, itzalean kandela piztu eta iparra galtzen ez dutenak, lehena jaso eta bigarrenari tinko eusten diotenak. Badira familia maite dutenak, nekaezin goiz argitsua ogi eta egunkariz hornitzen dutenak; Haizea sortzen duten zurrunbiloak. Zure irribarre konplizea jaso dugunak bagara, ume begiz ezagutu eta inoiz ahaztuko ez zaitugunak. Gurekin zara, bazara Suter.
15 urte pasatu dira Oiartzunek eta Karaezek senidetza akordioa sinatu zutenetik. Bi herrien arteko harremanari buruzkoak bildu ditu ONek.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Basagaitz Gereño, Jon Mikel Garagarza eta Izaskun Etxebesteren idatziak. nagusia
12 Bixen Itsaso. Legebiltzarkidea izango da PSE-EEko Bixen Itsaso pasaitarra EAEko gobernu berrian. Politika orokorreko kontuak hartu ditu hizpide.
22 Ferrya. Portuko Itsas Geltokia izandakoa bota dutela baliatu du ONek eraikinaren historia bitxiari erreparatzeko.
12 18
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
22
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/4/09
20:44
Pรกgina 1
o005_on
17/4/09
16:57
Página 1
iritzia Puntua
Gaztetxo etorkinak ana ematen ari da gaztetxo etorkinen kontua. Zenbaitetan delituei lotuta ikusten ditugunean ohartzen gara hortxe daudela. Gipuzkoan 230 dira Aldundiarekin kontzertuak dituzten zentroetan edo etxeetan bizi direnak. Jaurlaritzak amaitutzat jo zuen zentro handien aldeko politika, gizarteratzeko modurik egokiena ez zelako, eta talde txikiagoen aldeko apustua egin zuen. Gaintxurizketako Uralde etxean, esate baterako, hamar bat daude. Nortzuk dira gazte horiek? Adin txikikoak izanik, nolatan etortzen dira gurera? Behin hemen, noren esku geratzen dira? Ba al dago beraientzako hezkuntza proiekturik? Txertatzen al dira euskal gizartean? Non eta nola amaitzen dute? Bi talde daude: Saharaz behekoak eta Marokokoak. Hezitzaileek beraiek ere ondo bereizten dituzte bi taldeak. Saharaz behekoek lehenbailehen lanean hasi nahi dute, eta ez dute arazorik sortzen. Gehienak pateratan etorritakoak dira. Marokokoak, ordea, kamioitan edo ferrytan ezkutatuta, beste errealitate sozial batetik datoz. Asko eta asko Maroko hegoaldeko nekazal girokoak dira. Zenbaitetan familiak berak bultzatuta etorri dira, etorkin guztiak bezala, etorkizun hobearen bila, eta Europa paradisua dela uste dutelako. Bigarren multzo horretakoak itsututa daude markako produktuekin; arropa, betaurreko eta bestelakoekin. Bigarren multzo horretan asko dira disolbentez eta bestelako substantziaz kolokatzen direnak, liskarretan sartzen direnak eta Martutenen amaitzen dutenak. Elkarbizitzan indartsu edo problematikoenek beraien sendara eramaten dituzte ahulenak. Hezitzaileek penaz eta inpotentziaz esandakoak dira horiek guztiak. Bigarren multzo horri buruz, hezitzaile batek esandakoa da: «Onenak ere galdu egiten dira». Bistan da, hemengo erakundeek jarrera solidarioa izan arren, ez dutela asmatu, eta, asistentzia zerbitzua emanagatik, hortik aurrera ez dagoela gauza handirik. Noren esku daude gaztetxo horiek? Nortzuk dira beraien arduradunak? Harrera etxeak, gehienetan, pribatuak dira. Enpresa pribatu horiek proiektuak aurkezten dizkiote Aldundiari, eta
L
Joxe Juan Ugalde
honek aukeratu egiten ditu. Real Madril futbol taldeko presidente izandako Florentino Perez aberatsa dago enpresa pribatu horietako baten atzean. Zientziologia sekta ere aipatzen da. Kontua da Aldundiak enpresa horietako bakoitzari, gaztetxo bakoitzeko, diru kopuru jakin bat ematen diola. Gero, enpresa batzuk beste batzuk baino eskuzabalagoak izaten dira eguneroko premiei erantzuteko. Zentroetan zuzendaria, hezitzaileak eta sukaldariak daude. Gaztetxoak, gainerako etxeetakoak bezala, eskolara joaten dira, beren denbora librea dute, eta asteko paga ere jasotzen dute. Harrigarria iruditu zait Lintzirin hotelean ere badaudela batzuk; beren zentrotik, portaera txarragatik, botatakoak. Hezitzaileena beste terreno bat da. Zentroetako bizimodu liskartsuaren ondorioz, inork ez du lanean luzaro segitzen; asko, psikologia karrera amaitu berriak dira; eta, ia beti, hilean mila euro inguruko soldata dute. Azkenaldian hezitzaile marokoarrak ari dira ugaltzen, kultura berekoen arteko harremanak emaitza hobeak emango dituelakoan. Kasu askotan, hezitzaileak zentro horietan bertan bizi izandakoak dira. Kasu askotan, inolako titulazio gabeak dira.
SISTEMA ASISTENTZIALAREN PORROTA. Motzean: gaztetxo etorkinen auzia porrot ikaragarri bihurtzen ari da. Inmigrazioa horrenbeste sofistikatu den garaiotan, mafiek badakite Saharaz behera merkatu berria dutela. Tangerko portutik abiatzen diren gaztetxoek «nire aita Aldundia da» esaten dute, hemengo sistema asistentzialari neurria hartua diotelako. Ikusirik gazte horien etorkizuna kale gorrian edo espetxean amaitzea dela, eta telefonoz beren familiekin maiz hitz egiten dutela, alegia, familiadunak direla eta familiak erraz identifika litezkeela, ez al litzateke zuzenagoa, etxera bidean jartzea? Edo… Lintzirin eta beste hotelak bete nahi ditugu absurduaren pare geratzen ari den errealitate honetaz? Ez dut iritzi bera, dena den, Saharaz beheko ameslariez. Eta badakit, gauza hauek ondo ateratzeko, proiektuan sinistu eta diru asko inbertitu behar dela, beste aldera begiratu gabe
HILEKO ESALDIA Ametsen eta errealitatearen arteko linbo madarikatu hori!
05
o006_on
20/2/09
17:36
Pรกgina 1
o007_on
20/4/09
20:42
Página 1
artikuluairitzia
Koma
‘Jaizkibel’ draga, ahaztutako ondarea aizkibel draga-ontzia 1933-1984 bitarte Oiartzun ibaiak ekarritako sedimentuak itsashondotik garbitzen lanean izan genuen Pasaiako Portuan, eta ordutik hona ibilbide ezegonkorra izan du. Portuko hainbat tokitan ikusi dugu eta azken urteak Ascorreta Ontziolan ahaztuta eman ditu. Hori dela eta, Jaizkibel draga-ontziaren egungo egoera tamalgarria berriro irakurleen gogora ekartzea interesgarria iruditu zait. Urtarrilaren erdialdean Kultura diputatuari draga-ontziaren etorkizunari buruz galde egin zitzaion, honen ezin eutsizko egoera nabarmenduz. Halaber, badirudi orain arteko joerak dirauela, utzikeria. Baina zergatik ahalegindu gaur egun «txatarra» besterik ez dirudien baporea mantentzen? Urteak pasa ahala bizitza eta bizimoduak aldatzen diren heinean, sortutako behar berriei aurre egiteak paisaia aldaketak dakarzkigu, eta honekin, zaharrak geratzen diren elementuak berriengatik aldatzen ditugu. Baina hau ez da aurrera egiteko era bakarra, eta honen erakusle dira mundu osoan zehar ikusten ditugun kultur ondare elementuak, izan garenaren lekuko, antzinako zibilizazioetatik arbasoek utzitako altxorrak. Hortaz, badago garapena gizatasunez gauzatzea, nahiz eta mantendu beharrekoa aukeratzea ez den lan erraza izaten. Herri eta hirietan aurkitzen ditugun eraikin, eskultura eta antzeko monumentuak mantendu beharra inork zalantzan jartzen ez duen bezala, beste mota batzuetako ondare elementuak mantendu beharra nekez ulertzen da. Ulermen hau, are eta zailagoa da industria ondareaz ari garenean, azken hamarkadetako krisi sozioekonomikoei eta industria birmoldaketari lotutako konnotazio negatiboak egon baitaitezke. Ez dugu ahaztu behar Industria Iraultza izan dela Oarsoaldeko bilakaeran arorik garrantzitsuenetako bat. Bizimodua eta udalerrien gizarte antolaketa ikaragarri aldatu ziren, oraingo nortasuna jorratuz eta gaur egun bailaran dugun gizarte egitura ezarriz. Pasaian zehazki, garai nahasi eta era berean erabakigarria izan zen, ordura arte arrantzalea izandako herria Bizkaiko Golkoko portu nagusietako bat bihurtzeraino. Garai haren lekuko mutu eta ahaztuak dira Pasaiako ontziola, pabiloi, hiltegi, ohitura, lanbide eta bizimodu zahar eta berriak. Dena dela, ez dut esan nahi industria garaiko elementu izanak mantendu beharra dakarrenik, baina gure historian aldaketa sakon baten adierazle diren ikurrak mantendu
J
Basagaitz Gereño
behar ditugula iruditzen zait. Lan hau oso ongi egiten ari dira Industria Iraultza sakontasunez bizi izandako estatuak, Erresuma Batua kasu. Europan, 1985. urteaz geroztik industria gune utziak berreskuratzeko nazioartearen elkarlana bultzatzen da.
ZAHARBERRITZEKO ZAIN. Jaizkibel dragaontziak 1992an jaso zuen Kalifikatutako Kultur Ondasun sailkapena Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta hortaz, ondare jakin eta aintzatetsia da, Pasaiako industria garaiko ondare garrantzitsuenetakoa, garrantzitsuena ez bada. Honez gain, 2000 urtean Espainiako Estatuko Ondare Industrialaren Plan Nazionalean sartu zen. Draga-ontzi honi Euskal Herrian geratzen den metal josizko ontzi bakarretakoa izateak ematen dio balioa. Izan ere, burdinezko ontzigintzaren hastapeneko teknika da hori. Aurrekari hauekin, 1991n, Jaizkibel draga-ontzia desegin zezaten saihestu zuten Untzi Museoak eta Industria Ondarearen Euskal Elkarteak. Draga-ontzia ez desegitea eskertu behar dugu, baina ordutik hona draga-ontziaren egoera tamalgarria izan da. 1991n guztiz desegitea eragotzi zenetik bere Ascorretako hilotzera iritsi arte, lehenik barruko makina galdu zuen, eta ondoren, dragatzeko derrigorrezkoa zuen kate kutxa ikusgarria, hondora joatea eragozteko, La Herrera inguruko portu uretan herdoiltzen zen bitartean. Gaur egun, nortasunik gabeko ontziaren krosko herdoildua urrutitik ikus dezakegu, bertara sartzeko aukerarik gabe. Jaizkibel draga-ontziaren ondare izaera uka ezina den arren, honi emandako tratua ez da horrelakoa izan. Ondare izanagatik eskubide batzuk dituen elementua da, esate baterako, zaharberritzea eta mantentze lanak. Lan horiek erakunde publikoek aurrera eraman beharrekoak, ez dira burutu eta denbora pasa ahala zailagoa egiten da burutuko direnik sinestea. Ia hogei urte pasatu dira ondare kalifikazioa duenetik, eta oraindik ez dugu gozatzeko aukerarik. Zaharberritzeak ez du esan nahi 1933an uretaratu zuteneko lan bera egiteko gai izan behar duenik, baina ez ligukete ukatu behar dragaren nortasuna eta funtzionamendua ulertarazteko egoeran ikusteko aukera. Izan ere, dagokion lekua emateak ondare hori balioztatzen lagunduko du, eta ondareak iraganaren lekukotza emango digu. Oarsoaldean, industrializazio garaian izandako aldaketa handietan datza iragan horren zati bat, eta guri dagokigu iragan hori ez ahazteko ahaleginak egitea.
HILEKO ESALDIA «Oraina ulertu eta etorkizuna eraikitzeko beharrezkoa da iragana ezagutzea». 07
o008_on
25/4/09
16:30
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Krisia rakurtzen duzuen bezala jorratuko dudan gaia ez da oso originala, dena den, ezinbestekoa da krisiaz hitz egitea. Ikasi dudan lehen gauza politikarien (europearrak, estatalak eta autonomikoak) aurreikuspenak zalantzan jartzea izan da. Hasiera batean, krisia ez zegoen eta ez zen egongo, gero, krisia bai baino atzeraldia ez, eta azkenik, atzeraldia bai baino deflazioa ez, beraz, adi deflazioarekin. Behintzat, a sensu contrario, zer gertatuko den asmatuko dugu beti. Krisiaren eraginak nabariak dira, zoritxarrezko sigla batzuk barra-barra entzun ditugu: ERE, IPC, TAE, IBEX 35….Sigla hauen inguruan istorio gogor asko ezkutatzen dira: langabezia, bahiturak, negarrak,…Hala ere, gizartearen eta ekonomiaren guruek krisialdia aukeren garaia dela aldarrikatu dute, ideia honi esker txalo zaparradak jasoz. Jende honek ez dauka enpatia gehiegi, argi dago ez direla langabetu baten larruan jarri, etxea galdu duen sendiak,…Hori bai, politikariei hitz horiek asko gustatzen zaizkie, baina zoritxarrez, errealitatea bestelakoa da. Arazo guztiei aurre egiteko errudun bat behar
I
Jon Mikel Garagarza
08
dugu, krisiarekin, nola ez, ere bai, badirudi errua hipoteka suprime deritzon produktuarena eta Madof izeneko tipo batena dela. Eta gu? Zein da gure erantzukizuna egoera honen aurrean? Errudunak gu gara. Gure etxe berria erosteko bankoari etxe horren balioaren %120a eskatzeagatik, bide batez, altzairu ultramoderno batzuk erosteko; urtean zehar oporretara lau aldiz joateagatik, horretarako bi mailegu eskatuz; gure lehen ibilgailua bigarren eskukoa izan beharrean, 220 zalditako Knight Rider bat erosteagatik; bi garagardo eta kroketa batzuengatik 10 euro ordaintzeko prest egoteagatik; sakeleko telefonoa, argazki kamara, bideoa, GPSa eta, nork daki, Jedi laser ezpata bat eskatzeagatik,…. Behar berri asko sortu ditugu berehala asetzeko, puxika gehiegi puztu dugu eta azkenean, noski, eztanda egin du. Gainera, harritu egiten gara eta irtenbideak ezinbestekoak dira: egiturazko berrikuntzak, arautzea,… Autokritikarik ez. Norbanako bakoitzak beregan du krisiaren erantzukizuna bere eguneroko bizitzan eta jardueran, eta zorionez, konponbidea eta aterabidea ere bai.
o009_on
23/4/09
17:11
PĂĄgina 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Jon Arrizabalaga
Marealta Eguna 2009 festa giroan erreka garbitzeko ekimena asai Antxon 2009 Marealta Eguna ospatuko dugu maiatzaren 23an, Marealta izenaz ezagutzen dugun Molinao erreka jai giroan garbitzeko eta herritarrok ingurua garbi izatearen garrantziaz kontzientziatzeko. Helburua, ondorengoa: denborarekin Marealtatik zabor hori guztia ateratzea. Hamarkada luzeetan zeharo zikin joan dira itsasora bertako urak, kontrolik gabeko jarduera industrialaren ondorioz. Baita bertako biztanleriaren ohitura txarrak direla eta; hesiak, gurpilak, etxetresna elektrikoak eta bestelako zakarrak bertara botatzen jarraitu izan da. Hamar urte inguru marealta inguruan, Antxon zegoen industria eskaxa desagertu zela. Marealta pixkanaka-pixkanaka eta bere kabuz,
P
ari da onera etortzen: goroldioa hazi da nonahi eta, ohiko diren korrokoiez gain, hainbat arrain espezie eta molusku ere bizi dira dagoeneko errekan. Azken hamar urteetan jarduera industrial kutsagarririk inguruan ez izateak ahalbidetu du hori, eta zabor hori guztia kenduta, zinez areagotuko da Marealtaren leheneratzea. Berez, Marealta garbitzea Gobernu Espainiarrari dagokio, kosta legea dela eta, baina Sustapen Ministerioak ez du deus egiten zabor hori guztia handik ateratzeko. Horregatik, auzolanerako deia luzatzen diegu pasaitarroi, guztion elkarlanaz Marealta garbitzeko. Pasaitarroi eta nahi duten herritar guztiei deia egin diegu maiatzaren 23an ekimenean parte har dezaten, eskuz esku lan egi-
nez Molinao erreka edo Marealta sasoi batean zegoen bezala, garbi-garbi izan dadin lortzeko. Iaz, Pasaiako Udalaren laguntza jaso genuen, baita Antxoko zenbait denda eta tabernen laguntza ere. Garbitzea bera ez da egitasmoarekin bete nahi dugun helburu bakarra. Marealta garbituz, ideia bat zabaldu nahi dugu: Erreka, Antxoko zati denez, ezinbestekoa da hura zaindu eta ez zikintzea. Lanaz gain, izango da besterik. Ekitaldi gehiago prestatu ditugu ongi pasatzeko. Esaterako, sagardoaz lagunduta, sardina-jana egingo dugu Marealta inguruan, eta koadrilek batelen estropadan neurtuko dituzte indarrak. Musikak eta dantzak gozatuko du giroa.
Moda berria andaliak eta galtzerdiak batera. Halaxe azaldu dira hiriburuetako erakuslehioak, udako moda berria aldarrikatuz. Sandaliak + galtzerdiak. Ustez kanpokoa zen joera etxean sartu zaigu konturatu orduko. Eta niri gobernu aldaketa etorri zait gogora. Sozialistak + popularrak. Denboraldi berriaren atarian aldaketa nagusi... ÂŤKanbiyua heldu daÂť diote betiko alpargateroek muturra okertuta, ez zaie moda berria gustatzen, antza. Modak absurduak direla uste izan da askotan. Ondo kalkulatutakoak dira, ordea. Ziur aski, neguan ere sandalien presentzia luzatu asmotan dira modagileak, hortik galtzerdiena, eta sasoi hotz eta ilunak datozen honetan, ezin ibili sozio on batzuen babesik gabe, oinak hozteko ere! Eta zer esanik ez herri santu honetako bideetan dauden harri txintxarrak saihestu nahi badira. Hortaz, legezko galtzerdi tradizional zuriak (goikaldean marra gorri, urdin edo gorri-horiak dituztenak) dira balio duten bakarrak, betiere modari jarraiki.
S
hONa Sandaliak eta galtzerdiak nagusi, eta alpargatak armairura. Horixe baitakar modarekiko esklabutzak, aldiro-aldiro oinetakoz aldatzen ibili beharra, edo txanda iritsi arte ezkutuan eduki beharra. Modari erabat atxikirik ez dauden erromantikoek, ordea, badute oraindik zapata alternatiborik eskura; nostalgikoentzat, Martins berdeak esaterako, azken urteotako salmenten etengabeko beherakadaren ondorioz Shock-en bakarrik aurki daitezkeenak. Eta modaren kontrako direnek ere ez dute aukera faltarik, herriko kaleetan, paperik gabeko saltzaileek manta gainean inprobisatutako postuetan, nahiz eta poliziak salerosketa edozein unetan eten eta eroslea hanka-hutsik utzi. Modaren mesedetan, jakina. Gauzak zer diren. Lehen barre-algara egiten genuen norbait horrelako piurarekin ikusita, eta aurki, berriz, barre-murritza aurpegian ibiliko gara sandalien azpitik galtzerdiak jantzita. Niri baba koxkor bat atera zait dagoeneko pentsatu hutsarekin.
Izaskun Etxebeste
09
o010-011_on
23/4/09
19:50
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Kaiaren inguruan ipuzkoako ekonomiaren motore izan da urtetan Pasaiako Portua. Azken hilabetean irakurri ahal izan dugunez, kaian lan egiten duten langileen %20a EREak eraginda bizi da. Era berean, kai honen inguruan hedatzen den gure eskualde maitea, Gipuzkoako ingurunerik degradatuena omen da, ez soilik langabezi eta errenta aldetik, baita ingurugiro mailan ere. Pasaiako Udalak Ekogarapen SL enpresari eskatutako ingurugiro mailako azterketaren emaitzak egunotan ezagutarazi dira. Honen arabera, Pasaiako Portuak ez du ingurugiro politikarik, eta horren ondorioz, ez dira ingurugiro legediak exijituko lituzkeen kontrolak burutzen. Hau hala bada, eta ez dut zalantzan jartzeko arrazoirik, zergatik jokatzen du horrela Portuko Agintaritzak? Herritarrok izorratzeaz gain, ez al du beste helbururik izango ba?
G
Urteurren tristea uela zenbait hilabete, Pasaiako Segadaren inguruko auziaren birzabaltzea aipatzen genuen. Hilabete honetan 25 urte bete dira gertakari haiek Euskal Herria astindu zutenetik. Badirudi ez direla hainbeste urte pasa; epaileentzako ez be-
D
10
o010-011_on
23/4/09
19:50
Página 2
sakONduziritzia
Zalantza berriak
Lapurretak
rkidegoan gobernu berri bat eratuko dela argi badugu ere, ez dakigu oraindik zer gertatuko den garrantzia itzela duten zenbait gaiekin. Ezaguna da PP alderdiak euskara eta euskal kulturaren inguruan duen jarrera; ez dugu legebiltzarreko lehendakari berriarekin jazotakoa besterik ikusi behar. Horregatik, nahiz eta gobernua PSOEko karguek osotuko duten, PPk haien jokabidea noraino baldintzatu dezakeen izutzen nau. PPk «askatasunaz» hitz egiten du eskolako hizkuntzen inguruan ari denean; argi eta garbi esanda, euskara baztertzeko askatasunaz. Ikusi dugu bai, Korrikaren aurka ere nola hasi diren zaunka, Getxon dagoeneko Korrikari agindutako diru laguntza baliogabetzeko eskaria egin dute, haien ustez, «terrorismoaren apologia» egiteagatik. Jakin nahiko nuke halako «demokrazia organiko» jarrerak ere «terroristak» ez ote diren.
etidanik izan dira lapurretak. Azken boladan hala ere, areagotu egin direla dirudi, eta ez dut uste alarma soilik komunikabideen eraginez piztu denik. Azken hilabeteko prentsa ikuskatzen hara topatutakoak: Martxoak 18, Errenteria-Oreretan 41 urteko gizon bat atxiloturik denda batetan lapurtzeagatik. Martxoak 19, Oiartzunen beste gizon bat karabana batetan harrapatuta. Martxoak 22, Errenteria-Oreretan 25 urteko gazte bat zenbait autoetan lapurtzeagatik atxilotuta. Martxoak 25, herri berean, 18 urteko gazte bat okindegi batetan lapurtzeagatik atxilotuta. Martxoak 26, hiru atxilotutako Pasaiako enpresa batetan lapurtzeagatik. Egun berean, bi adin txikiko Errenteria-Oreretako bi dendatan lapurtzen saiatzeagatik. Martxoak 28, Errenteria-Oreretan ertzainek gazte bat atxilotu zuten zenbait autoetan lapurtzeagatik. Gazte hau 2009an atxilotzen duten laugarren aldia da. Egun berean, Pasaian, denda batetan kristala hautsi eta kutxa eraman zuten. Apirilak 2, frantses hiritar bat Lezon atxilotua hainbat ibilgailutan lapurreta egiteagatik. Apirilak 9, gizon bat atxilotua Errenteria-Oreretan gozotegi batetan lapurtzen saiatzeagatik, eta beste bi, bata adin txikikoa, taberna batetan lapurreta egiteagatik. Apirilak 16, Pasai Antxoko liburu-denda batetan 7. aldiz lapurtzen dute urte beteko epean; bi gazte atxilotuak…eta ez dakizkigunak!
E
B
deren, segurtasun indarrak garai hartan jokatzen zuten moduan ibili baitira. Gertakarien inguruko hitzaldiak (Txantrean esaterako) eta omenaldiak debekatzen eta eragozten (Pasaian bertan), eta herritarrak identifikatzen eta mehatxatzen kasu bietan. Salbuespen egoeran bizi al gara? 11
o012-016_on
27/4/09
11:06
Página 1
nagusia BIXEN ITXASO PSE-EEko zinegotzia eta legebiltzarkidea
“
Beste era batera gobernatu daitekeela frogatu nahi dugu Jaurlaritzan” Testua: Urko Etxebeste Argazkiak: Iñaki Berrio
kastetxe berri batera iritsi berria den ikaslearen sentsazioa nabaritu zuen Bixen Itxasok (San Pedro, 1955) Eusko Legebiltzarrera iristean. Izan ere, hasiberria baita legebiltzarkide lanetan. «Batzuk konfiantza askorekin ibiltzen dira handik, eskailerak gora eta behera; ni, oraindik, galdu samar nabil. Denbora kontua izango da». Pasaiako alkate izandakoak (1995-1999) eta egun zinegotzi denak, lana utzi behar izan du PSE-EEko zinegotzi eta legebiltzarkide karguak uztartzeko; «politikatik biziko naiz orain», dio.
I
Gasteizko legebiltzarra zapaldu duzu dagoeneko. Nolakoa izan da hasierako hartueman hori?
Orain benetan konturatu naiz bizitza aldatu zaidala, buru-belarri politikan lanean ariko naizelako. Baina ez dut zirrara berezirik sentitu; zirrara hori alderdiak Gipuzkoako zerrendetarako hautatu ninduenean nabaritu nuen, nigan konfiantza hori erakutsi zutenean. Hala ere, horrelakoetan, gauzei duten garrantzia gutxitzen saiatzen naiz, azken finean, nik eta alderdiak hartutako erabaki baten ondorio baita legebiltzarkide izatea. Emakumeok eta gizonok har12
tzen ditugun eta hartu behar ditugun erabakiak dira horiek. Berria izate horrekin segurtasun ezak arduratzen nau pixka bat, baina ez zait guztiz arrotza egiten kargu hori izatea, erakundeetan esperientzia dudalako. Irudika dezaket zer nolako lana egingo dudan, baina oraindik ere formazioa behar dut. Orain, zein lan arlotan lan egingo dudan erabakitzeko fasean gaude, eta nik zenbait lehentasun iradoki dizkiot alderdiari. Iradokizunak dira, eta gero alderdiak erabakiko du zertan nahi nauten lanean. Eta jartzen nauten horretara egokituko naiz zalantzarik gabe. Zinegotzi, legebiltzarkide, lana, bizitza pertsonala... Nola uztartuko duzu hori guztia?
Hasteko, lanean eszedentzia eskatu dut. Kanpainan ginela utzi nuen lana. Beraz, buru-belarri politikan ariko naiz lanean, legebiltzarrean eta Pasaiako Udalean. Izan ere, ez baitut ahaztu nahi nondik natorren, eta Udalean ere lan egingo dut, beharbada lehen baino gehiago, horretarako segur asko denbora asko izango dudalako. Pasaiak lan handia behar du, eta herriaren alde lan egiteko aukera gehiago izango dut, eta hala jakinarazi diet Pasaiako al-
o012-016_on
27/4/09
11:07
Pรกgina 2
politikanagusia
13
o012-016_on
27/4/09
11:07
Página 3
politikanagusia
“
“
Pasaiak lan handia behar du, eta Pasaiaren alde lan egiteko denbora gehiago izango dut” derdi sozialistako zinegotziei eta kideei. Zer egin daiteke Gasteiztik Pasaiaren alde?
Behar asko ditu Pasaiak, hainbat esparrutan, eta hainbat erakundeei dagozkienak. Pasaiari dagokionean nik zer nahiko nukeen, eta benetan zer egin daitekeen ezberdinduko nituzke. Hori bidean ikusiko dugu. Adibidez, Portuko Agintaritzako lehendakari berriak herriaren errealitatearekin konexio handiagoa izan dezala nahiko nuke, udalerriak eta Portuak koordinazio eraginkorragoa behar dutelako, adostasunaren bidean, Portuaren eta herriaren beharrak eta nahiak uztartzeko. Interes zehatz batzuk ez dute lehentasunik izan behar, orain arte 14
PPrekin lortu ditugun akordioak ez daude gure programarekin kontraesanean”
izan den bezala. Hezkuntzan, Pasaiak DBHko zerbitzu publikoa behar duela nabaria da, eta bide horret an lan egin behar da. Gauza gehiago daude Pasaiaren alde egin beharrekoak, noski. Zein balorazio egiten duzu PSE-EE lehendakaritzara iritsi den moduaren inguruan?
Arraroa iruditu zaizkie askori PPrekin lortu ditugun akordioak. Eredu parlamentarioa dugu ezarria, eta azken finean aritmetika parlamentarioak erabakitzen du izendapenen inguruan. PPrekin lortu ditugun akordioak ez dira gobernu akordioak, orokorrak baizik, eta gure hauteskunde programarekin ez daude kontraesanean. PPrekin gobernu akordioa kudeatzeko zaila izango litzateke-
ela uste dut. Gure programan, hautesleek botoen bitartez onetsi zutena, azaltzen zen hezkuntzan, Herrizaingo Sailan, EITBn eta bestelakoetan aldaketak eman behar zirela, orain arte EAJk sail horiek bere onerako erabili dituelako. Egia da askok zalantzak izango dituztela PSEEE lehendakaritzara iritsi delako, baina demokrazian, botoetan irabazten duenak ez du beti agintea lortzen, eta hor sartzen da akordioak lortzeko eta politika egiteko ahalmena. EAJk ez du gaitasunik izan hori egiteko. Gobernuek izan behar duten lehent asuna da egonkortasuna lortzea, eta horren arabera zentzuzko minimoen akordioa lortu du PSE-EEk PPrekin. EAJk herri hau nahi izan duen
bezala saretu du, eta zaila izango da hainbat gauza aldatzea. Historiako pasarte honetan frogatu nahi dugu gauzak egiteko eta gobernatzeko beste era bat badagoela. Espainiako Estatuan PSOE eta PP etengabe gatazkan daude. PSE-EEko oinarrizko militanteek onartu al dute PPrekin zabaldutako bidea?
Ulertu, beharbada ez; baina onartu ziur baietz. Denetariko iritziak izango dira PSE-EEko militanteen artean, eta baliteke batzuk dezepzionatuta egotea. Pedagogia politiko saioa egin behar dugu militante horiekin, eta azaldu behar diegu inolaz ere ez diegula uko egin gure sinismenei eta konpromisoei. Nik akordio hori onar-
o012-016_on
27/4/09
11:07
Página 4
politikanagusia
“
“
EAJ erakundeetatik ateratzeak ondorio higienikoak izan ditzake” tzen dut, eta defendatuko dut. Argi dago PP ez dela, politikoki, gure laguna, baina une honetan garrantzitsua ikusten dugu abertzaletasuna hausnarketa prozesu batean sartzea, beren helburuak eta horiek lortzeko bideak berdefinitzeko. Gainera, EAJ erakundeetatik ateratzeak ondorio higinekoak izan ditzake. Aldaketa ez da berez ona aldaketa hutsagatik, baizik eta horrek ekar ditzakeen ondorioengatik. Litekeena da legez kanporatzeengatik izan ez balitz, Gipuzkoako zure eserlekua ezker abertzaleak bereganatu izana. Nola baloratzen duzu hau guztia?
Eserlekuen banaketen inguruko kalkuloak egitearen zale ez naiz.
Ezker abertzaleak legez kanpoko botoak kontatzea duintasun politikoko neurri bezala hartu behar da”
Baina litekeena da Gipuzkoako botoen beste banaketa batekin ni ez izatea legebiltzarkide. Egia da, hala ere, botoetan igoera izan dugula eta horrek eserlekuetan gora egiteko aukera emango ligukeela. Legez kanporatzeengatik al da Patxi Lopez lehendakari?
Hasiera batean, alderdien legearekin eszeptikoa nintzen, onartzeko zaila zen tresna iruditzen zitzaidalako. Salbuespenezko legea da, baina onartu behar da Euskadin batzuk salbuespenean bizi garela. Baina alderdien legearen testua irakurrita, eta dena erregulatzeko joera duen gizarte batean gaudela jakinda, alderdien jarduera erregulatzea zilegi iruditu zitzaidan. Erakundeetan ezin
dute egon erakunde ez demokratikoekin eta gaizkileekin lotura duten alderdi politikoek. Alta, EHAK-k Ibarretxeren aldeko boto batzuk eman zituen duela lau urte, berau lehendakari izateko egin zen bozketan; hortaz, zergatik ez dio ezker abertzaleak orain botoa eman EAJri, nahiz eta jakin ez dela ezker abertzalearen aukera gustukoena, Espainiako Estatuaren kontrako borroka tresna modura, abertzaletasunak legebiltzarrean eserleku gehiago izateko, eta lau urtez erakundeetatik beraien borroka tresnak bideratzeko? Hala ere, boto baliogabeak zenbatu izana duintasun polikoko neurri bezala hartu behar dela uste dut. Ezker abertzaleak neurtu nahi zuen zein indar di-
Azkar-azkar Patxi Lopez.
Liderra. Alderdi sozialistak aspaldian izan duen liderrik onena. Arantza Quiroga.
Ez dut ezagutzen, baina besteek dituzte iritzien inguruan errespetu handia daukat. Juan Jose Ibarretxe.
Gizon harroputz eta hantustetsua. Pasaiara lehendakari bezala lehen aldiz etorri zenetik, 1999an, erakutsi zuen hori. Herria zatitu du. Lizarra-Garazi.
Abertzaleen egitasmoa bloke bat osatzeko, beraien asmoak gauzatzeko, besteak baztertuz. Zilegia, noski, baina baztertzailea. Dolores Ibarruri.
Pertsonaia mitikoa, konprometitua. Harrotzeko modukoa da emakume honek egin zuena. 15
o012-016_on
27/4/09
11:08
PĂĄgina 5
politikanagusia tuen hainbat arlotan hausnarketa egiteko, borroka armatua tartean. Baina finean, legez kanporatzea saihes zezaketela uste dut. Patxi Lopez lehendakari izango da, nahiz eta hauteskundeak ez irabazi, aritmetika parlamentarioa izan dena izan delako. Barbara Durkhop-ek esa zuen bere senar zen Enrique Casasen ametsa lehendakari sozialista izatea zela. Horrela uste al duzue PSE-EEn?
Askorentzako abertzalea ez den lehendakaria izatea hondamendia izan da, eta horrek esan nahi du gizarte ez normalizatu batean bizi garela. Botoen kopuruaren inguruan mintza gintezke, baina alderdi sozialistak boto gehien izan balitu, hala izango litzateke askorentzat: hondamendia. Nik uste dut Enrique Casasen nahia zela, edozein lehendakaritzara iritsita ere, ez zedila hondamendi sentsaziorik sortu, hau da, aldaketak normaltasunez hartzea. Gero herritarrek erabaki dezatela lehendakari bakoitzak egin duen lana zer iruditu zaion. Izan ere, batzuk Euskadi eraikitzeaz hitz egiten dute, eta zatitu besterik ez dute egin. Gure erronka da Euskadi eraikitzea, ez abertzaleek duten ikuspegitik, noski, baina kohesioaren bidean bai. Sozialista hitzaren zentzu etimologikoa bide horretatik doa. Inertzia askoren esklabu gara, zaila izango da, baina gure herriak aurrera egin dezan saiatuko gara, ideia guztiak kontuan hartuz, eta aniztasuna aberastasun bezala kontuan hartuz. Gasteizen PSE-EE izango da agintean, baina Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aldundietan EAJ dago agintzen. Eraginik izango al du honek gobernatzerako garaian?
Bai, noski. Erakundeetako boterea daukanak bere onerako erabiltzen badu botere hori, erakunde publikoaren kudeaketak huts egiten duela esan nahi du. Kontzeptu politiko oso urria da hori. EAJri gelditzen zaizkion erakun16
deetako indarra gure bidean trabak jartzeko erabiliko duela suposatu genezake; hori hala bada, EAJk Euskadiri dion maitasun hori zalantzazkoa dela garbi geldituko da: maitasuna botereari bakarrik diotela erakutsiko dute. Euskadiren alde benetan badaude, Jaurlaritzatik herritarren alde sortuko diren ekimenak babestu beharko lituzkete. Aholku eta iradokizun asko jasoko zenituen martxoaren 1etik aurrera. Zeinekin gelditu zara?
Politikan denbora asko badaramat ere, Jaurlaritzan berria naiz. Orduan, ikuspegi orokorreko planteamenduak egitea, iritsi berri naizenean, gehiegitxo iruditzen zait. Militatante bezala ditudan ideiak aipa nitzake, baina pedante samarra litzateke hori. Niri gustatuko litzaidake azaltzea beste era batera gobernatzeko bideak badaudela. Aldi berean, akordiotara iristeko ideia ez dadila izan esamolde formala nahiko nuke, baizik eta arloa edozein izanda ere, akordiotara iristeko gaitasuna baliatzea, eztabaida ez azalekoen bitartez. Demokrazian ikuspuntu eta ideia kontrajarriak izatea normala da, baina hitz eginez espazio komunak bilatzeko gai izan behar dugu. Historiak esango du hori. Errepublikazalea zaitugu. Ikusiko al dugu errepublikako bandera Eusko Jaurlaritzan?
Zoritxarrez, ez. Urtero jartzen dut Trintxerpeko Alkateordetzan errepublikako bandera, eta beharbada, nostalgiari keinu bat bezala ulertzen dute hori askok. Nik ez dut horrela ikusten. Armen indarrararekin deuseztu zuten iragan baten seinalea da bandera errepublikarra. Eta niretzat, gertatzen diren gauzen kontzeptu errepublikarra izatea oso baliagarria da, politikoki, moralki edo sozialki. Askatasun eta justizia beste kontzeptu batek biltzen du errepublik ako banderak. B aina gauza hauek nostalgiaren bidezidorretan gelditzen dira, zoritxarrez...
o017_on
27/4/09
11:33
Pรกgina 1
albisteakeuskara
euskara Euskararen gorabeherak
GORA. Ahorra Mas arrandegia Lehengo hilabetean ON aldizkariak Euskara Behera atalean salatu zuen Errenteria-Oreretako Ahorra Mas arrandegiak gazteleraz baino ez zituela jartzen arrandegiko txartelak, bezero euskaldunen hizkuntz eskubideak urratuz. Bada,dendako arduradunek kritikari erreparatu eta txartelak euskaraz jartzeari ekin diote. Horregatik lehen kritika izan zena, txalo bihurtu nahi du ON aldizkariak hilabete honetan, eta merkatari guztiei bide beretik jarraitzeko deia luzatu.
BEHERA. Kaleko txarteletako idazkeraz Argazkian ageri den txartela Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena plazan izan da orain ez asko. Idatzi zuenak haurrak zaintzen eta euskaraz hitz egiten idazten baino finago aritu dela espero du ONek. Esan nahi dena gazteleraz pentsatu eta ondoren euskarara itzultzean egin ohi diren akatsen adibidea baino ez da.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 17
o018-021_on
21/4/09
17:16
PĂĄgina 1
nagusiaggizartea
BI HERRI bi senide 1994ko maiatzaren 14an, Jon IĂąarra Oiartzungo alkateak eta Jean Pierre Jeudy Karaezko alkateak senidetza akordioa sinatu zuten. 15 urte bete dira bi herrien harremana ofizialdu zenetik, eta sortutako loturak jarraitu egiten du. Testuak: Goiatz Labandibar Argazkiak: Oiartzungo Udaleko Artxibategia 18
o018-021_on
21/4/09
17:16
Página 2
gizarteanagusia
Ezkerreko argazkian, bi senidetza taldeetako ordezkariak eta eskubikoan, oiartzuar talde bat Karaezen.
uanito Iñarra Oiartzungo alkate ohia eta Joxe Mari Mendikute, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteko lehendakaria ez dira ados jartzen noiz hasi zen bi herrien arteko harremana. Baina biek dute argi senidetza hitzarmena sinatu baino urte batzuk lehenago hasi zela. «Bai Independentziarik jaialdi bat antolatu zuen kataluniarrekin, korsikarrekin eta bretoiekin. Orduan ezagutu genituen Karaezko lagun batzuk», kontatu du Mendikutek. 1992an ere, Kilometroak lehendabiziko aldiz Oiartzunen egin zenean, bretoiak hemen izan ziren. «Baina kontzienteki harremanak beranduago hasi ziren. Hautetsi bretoi batzuk etorri ziren Euskal Herria ezagutzera: kooperatiba sistemak, ikastolen mugimendua… Oiartzunera etorri ziren, eta haien artean, Karaezko alkatea zegoen», azaldu du Iñarrak. Bat ala beste izan, kontua da 15 urte beteko direla maiatzaren 14an bi herriek senidetza akordioa sinatu zutela Oiartzungo udaletxean. Astebetera, Karae-
J
zen errepikatu zuten ekimen bera. Karaez, hasiera batean, Errenteria-Oreretarekin saiatu zen senidetza harremana egiten, Ereintza Elkartearekin harremana baitzuten. Baina ez zen inora heldu saiakera hura.
S I NTON IAD U N S E N I D ETZA. Aste Santu batean, karaeztarrek dagoeneko Oiartzun ezagutu zutenez, Iñarra alkatea eta Jaione Ugaldebere Kultura zinegotzia Karaez ezagutzera joan ziren. «Sekulako ongietorria egin ziguten», du gogoan Iñarrak. Oiartzunek, Karaezez gain, elkartasunezko senidetzak ere egin ditu: Nikaraguarekin garai batean, edota gaur egun ere Saharako errefuxiatuen Tichlako kanpamenduarekin duena, esaterako. Baina Oiartzungo Udalak interes berezia izan zuen Karaezekin harreman sendotzen. «Talde mailako harremanak sustatzeko senidetza egin genuen, sintonia politikoa ere badagoelako»: ikastolen eta diwan mugimendua, euskara eta bretoierak hizkuntza gutxitu gisa duten egoera, gatazka politikoa, kultura… «Europan ez dute
ulertzen senidetza mota hau». Euskal Herrian senidetzak egiteko «tradizio gutxi» dagoela uste dute Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartean. «Gehien egiten direnak senidetza instituzionalak eta familien artekoak dira. Europako Batasunak gisa horretako senidetzak bultzatu nahi ditu eta diruz laguntzen ditu».
HARREMAN IRAUNKORRA. Oiartzunen eta Karaezen, senidetza talde bana dago. «Primeran moldatzen gara», dio Mendikutek. Urte guztian zehar mantentzen dute harremana eta informazio asko trukatzen dute. «Gaur egun, Internet bidez egiten ditugu gehienak». Proposamenak egitean, taldeak bildu egiten dira, «bideratzeko». Aurten, dagoeneko bi bisita izan dituzte Oiartzunen. «Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kideak sendatzeko materiala eramatera zihoazen Burkina Fasora eta bidean, Oiartzunen gelditu ziren. Bigarren bisita, Marokora materiala zeraman 1.000 Renault 4ko espedizio bat izan zen. Karaez ingurukoek Oiartzunen egin
zuten geldialdia», gogora ekarri dute Iñarra eta Joxe Ostolaza Senidetza Taldeko kideek. Orain, hirugarren bisitaren zain daude.
ANTZ E KOAK, BAI NA E ZBERDINAK. Bi herriek antzekotasunak dituztela diote Senidetza Taldeko kideek. Baina baita ezberdintasunak ere: nahiz eta biztanlez antzekoak izan, Karaez Poher eskualdeko burua da. Horregatik, azpiegitura garrantzitsuak ditu: ikastetxeak, ospitalak, bibliotekak, komertzioak, tren geltokia, 5.000 lagunentzako auditorium berri-berria, uztailero Les Vieilles Charrues izeneko musika jaialdia (200.000 lagun biltzen dira)… Gaur egun, Christian Troadec da Karaezko alkatea. Oiartzun eta Karaezen arteko harremana sortu zenetik, hiru alkate izan ditu Karaezek: Jean Pierre Jeudy ezkertiarra, Andre Leroux eskuindarra eta Troadec abertzale ezkertiarra. «Hirurekin harremana oso ona izan da». «Izpiritu zeltiarra» oso present dagoela Karaezen dio Iñarrak. «Ez dira frantziarrak, gu espainia19
o018-021_on
21/4/09
17:17
Página 3
gizarteanagusia
Haurtzaro Ikastolako ikasle talde bat Karaezen. OARSOALDEKO HITZA
E LKAR R E NGAN D I K I KASIZ. Aurrez, bestelako saiakera
“
Bizi-bizirik daude bi herrien arteko harremanak”JOSE MARI MENDIKUTE
rrak ez garen bezala: oso bohemioak dira», gehitu du Ostolazak. «Beste kultura eta ohitura batzuk dituzte». Hala ere, bretoiera kalean Oiartzunen euskara baino gutxiago entzuten dela diote. «Dakitenek erabiltzen dute».
JOAN-ETORRIKO HARREMANA. «Ohitura gehiago dute
beraiek hona etortzeko guk hara joateko baino», aitortu dute Senidetza Taldeko kideek. Xanistebanetan urtero etortzen dira, Bretainiako kultur ekimenak ezagutzera
Mendikutek. Dagoeneko, ohitura bihurtu da udan, xanistebanak bukatuta, haruntza bisita egitea. Baina aurten, kolokan dago bidaia: oiartzuarrak joaten diren ikastetxean lanak hasiko baitituzte. Duela urte batzuk ere, Zirika gaztetxeak antolatuta, gazte talde bat joan zen. Karaezko sarreran dagoen biribilgunean, urte guztian zehar ikurrina zabalduta dago. «Beti ongi hartzen gaituzte». Besteak beste, Karaezko kanpinga doan da oiartzuarrentzat.
emanez, batez ere. «Euskal Herritik pasatu behar dutenean, badute ohitura Oiartzunen geldialdia egiteko». Baina oiartzuarrak ere joaten dira Karaez aldera. «Bizi-bizirik daude harremanak», aitortu du
batzuk ere egin izan dira harremanak esparru ezberdinetan sortzeko: kulturan, kirolean eta baita merkataritzan ere. «Saiatu ginen hango produktuak hemengo merkatal-gune handietan saltzen, baina ez zuten interesik erakutsi». Euskal Herriko produktuak Bretainian ere saldu zituzten. Oiar-
CHARLIE GRALL Kazetari eta idazlea karaeztarra
“Gutxiengo nazionalekin errespetuzko Europa aldarrikatzen dugu senidetzarekin” harlie Grall kazetari eta idazle karaeztarra Karaez-Oiartzun Senidetza Taldeko kide izan da harremana hasi zenetik. Karaezko taldeko kide da gaur egun ere.
C
Nola funtzionatzen du Karaezko Senidetza Elkarteak?
Karaez-Oiartzun Senidetza Taldea bi herrien arteko harremana hasi zenetik onartu du Udalak. Irlandako, Ingalaterrako, Alemaniako herriekin ditugun senidetzen modu berean tratatzen du senidetza hau ere. Elkarte gisa funtzionatzen dugu, 1901 legeak Udaletik laguntza txikiak jasotzea ahalbidetzen baitu. Elkartean ikuspegi politiko ezberdinetako jendea batzen gara eta guztiei irekita dago. Nortasun eta hizkuntza bretoiak eta Bretainia oro har defendatzeko antolakuntza gune bezala ere funtzionatzen du taldeak. Oiartzunek Karaezekin duen senidetzaren zein balorazio egiten duzue?
Urteen joanean, bidaia asko egin dira bai alde 20
batera zein bestera. Bidaia turistikoak eta jai girokoak izan dira batzuk, baina baita serioagoak ere, ekonomia, kultura eta hizkuntzarekin harremana izan dutenak. Bretoiok askotan Euskal Herrira jo dugu esperientziak nola sortu ikasteko, esaterako, Diwan bretoierazko eskolak. Korrikaren eredutik, adibidez, Redageg sortu dugu: oinezko ibilaldi bat Bretainian barrena bretoieraren alde. Karaezko eta Oiartzungo gizon-emakumeok elkar ezagutzen eta aprezioa hartzen ikasi dugu, eta nahiz eta errealitate politiko eta kultural ezberdinak bizi ditugun, elkarren artean interes eta egoera berdinak ere baditugu. Akats eta bertuteak dituen Europa berean bizi gara. Oiartzunen eta Karaezen arteko harremana estututa, gutxiengo nazionalekin errespetozko Europa nahi dugula aldarrikatzen dugu, eta ez estatuen Europa. Herrien arteko elkartrukeak beti dira kulturalki eta intelektualki aberasgarriak, eta indartu egin beharko lirateke.
Zein ikuspegi duzue bretoiek Oiartzuni eta oiartzuarrei buruz?
Bretoiek, orokorrean, eta karaeztarrek bereziki, Oiartzun maite dugu herria ezagutzeko saiakera egin genuen unetik bertatik. Hemengo gizon-emakumeak beti inpresionatzen ditu Oiartzungo herritarren sinpletasunak eta berotasunak. Baita ere zuen kultura, hizkuntza eta askatasuna defendatzeko dituzuen borondate eta irmotasunarengatik. Bretoientzako eredu da. Oiartzunek ekonomikoki garatzeko eta enpresak bertan lekutzeko izan duen gaitasunak ere positiboki harritu gaitu, egungo krisiak denoi eragiten digun arren. Karaeztarrek oiartzuarren elkarrekin lan egiteko eta bizitzeko duten gaitasuna sumatu dute, jaien inguruan duten kontzeptua eta gastronomiarekiko duten zaletasuna. Puntu horietan guztietan, bretoiok ez genuke gaizki egingo zuen bidea jarraituko bagenu. Oraindik asko dugu ikasteko oiartzuarrengandik.
o018-021_on
21/4/09
17:17
Página 4
gizarteanagusia
Eskualdeko beste senidetzak Oiartzun ez ezik Lezok, Pasaiak, eta ErrenteriaOreretak ere badute senidetzarik.Senidetza gehien Errenteria- Oreretak ditu.Extremadurako Monroy (Caceres) herriarekin senidetuta dago 1990 urteaz geroztik, eta urte berean gauzatu zuen Frantziako Tulle herriarekin senidetza. Tulle La Correze departamentuko hiriburua da, Parisetik 463 kilometrotara. Aurretik aipatutakoak ErrenteriaOreretako lehen senidetzak dira, baina gerora beste bi gauzatu ditu: Portugalgo Lousada herriarekin eta Segoviako Fuentepelayo herriarekin. Lezo Nikaraguako Santa Maria de Ocotal herriarekin senidetua dago 1988az geroztik eta Pasaia Mariel herriarekin senidetuta dago 1996. urteaz geroztik.
tzungo Garagardo Azokan, adibidez, Bretainiako garagardoa dastatzeko aukera izaten da. Bestelako harreman batzuk ere sortu dira: «Hangoek interes berezia izan dute Euskal Herriko kooperatiben sistema ezagutzeko eta baita ikastolen mugimendua ere, hemengo hezkuntza eredua diwan-ena baino aurreratuagoa baitago», kontatu du Ostolazak. Korrikaren gisako ekimena ere sortu dute bretoieraren alde. Baina handik ere badago zer ikasi: «Etxebizitza sozialak egiteko euren modua aztertu genuen, baina hemen ez zen bideragarria suertatu praktikan», azaldu du Iñarrak. HAU RTZARO I KASTOLAKO IKASLEAK . Haurtzaro Ikastolak
ere harreman zuzena du Bretainiarekin. 1997-1998 ikasturtean lehenengo aldiz, DBHn frantsesa
Jean Pierre Jeudy eta Jon Inarra alkateek senidetza akordioa sinatu zutenekoa Oiartzunen, orain dela 15 urte.
“
Talde mailako harremanak sustatzeko senidetza egin genuen, sintonia politiko bat ere badagoelako” JUANITO IÑARRA
Karaeztarrei harrera Oiartzunen. OARSOALDEKO HITZA
ikasten zuen talde bat Karaezko familietara joan zen, hizkuntza praktikatzera. Ordutik, 90 ikasle baino gehiagok errepikatu dute esperientzia. Azken urteetan, Gwisseniko diwan-arekin dute harremana. Elkartrukea egiten dute: ikasle oiartzuarrak ikasle bretoien etxera jo-
aten dira, eta gero, haiek Oiartzunera etortzen dira. Jaione Ugaldebere Haurtzaroko DBHko ikasketaburuak oso argi du «esperientzia aberasgarria dela ikasleentzat». Juanito Iñarrak ere horixe uste du, baina herri mailan: «Esperientzia oso ona izan da bi herrientzat, eta ha-
rreman honekin aurrera jarraitu behar da». Garikoitz San Jose Senidetza Taldeko kideak «belaunaldi berriek harremanarekin» jarraitu behar dutela uste du. Akaso, Haurtzaroko ikasle horiek izan daitezke bi herrien arteko senidetzaren etorkizuna. 21
o022-025_on
21/4/09
16:24
Pรกgina 1
ondareanagusia
OPORRAK ITSASOAN
Pasaiatik Southamptonera Lehengo martxoaren 30ean eraitsi zuten Portuko Itsas Geltokia. Pasaia eta Southampton (Ingalaterra) arteko ferryaren bidaiariak hartzeko eraikia, oso bestelako erabilerak izan ditu Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Portu Agintaritzako artxibategia 22
o022-025_on
21/4/09
16:25
Página 2
ondareanagusia ortuak eraikin esanguratsu asko gorde ditu bere baitan. Horietako asko azken urteet an bot a dituzte, baina badira oraindik zutik dirautenak ere. Izan ere, lanerako egokitutako espazioa izanik, urteetan beharretara egokitzen joan den gunea baita Portua, etengabeko eraldaketan. Azken urteotan desagertutako eraikin enblematikoenen artean aipa daitezke, besteak beste, Batzordearen Bulegoak hartzen zituen eraikina, biltegiak, Itsas Komandantzia.... eta zerrenda horretan azkena, Itsas Geltokia. Lehengo martxoaren 30ean bota zuten. Goizean goiz ekin zioten lanari garabiek eta egun bakarra nahikoa izan zuten garai batean Itsas Geltoki izateko altxa zuten eraikina behera botatzeko. Bizilagun askoren arreta bereganatu zuten Geltokia botatzeko lanek, baita askoren eta askoren oroitzapenak astindu ere. Izan ere, aipatu eraikinak iragan hurbileko pasadizo bitxi asko gordetzen baitzituen, altxa zutenetik 35 urte eskas igaro diren arren.
P
29
OR D U KO B I DAIA INGALATERRARA. 1974. urte-
an eraiki zuten Itsas Geltokia, urtebete lehenago martxan jarritako Pasaia-Southampton (Ingalaterra) ferryaren bidaiariak har zitzan. Garaiko kronika zaharrek diote, 1973 abenduaren 24an porturatu zela Panther izeneko ferrya lehenbizikoz Pasaian, eta urte hartako Gabonetan asko izan zirela itsasontzi haren barruan oporrak igarotzeko hautua egin zuten turistak. Phanter ferryak, Lubecker Flender ontzioletan eraikia eta Southern Ferries nabieraren jabetzakoa, 200 auto eta 436 bidaiarientzako tokia zuen. 29 orduko bidaia zen Pasaia eta Ingalaterraren artekoa orduan, eta astean bitan egiten zuen joan etorria Phanter ferryak. 4.400 tona pisatzen zituen ontziak. Gaur egun 29 orduko bi-
daia oso bidaia luzea dirudien arren, bere garaian «ordura arteko zerbitzurik azkarrena» zela iragarri zuen ferryaren jabetza zuen nabierak. Abiaduraz gain, «jatetxea (kartara edo self-service), taberna, zergik gabeko dendak, jantokia, diskoteka, bingoa, zinea,
kasinoa, eta libra bat baino gutxiagoren truke aurrrez prestatutako janaria» erosteko aukera, horiek guztiak eskaintzen zituen Panther-ek. Ferryaren etorrerak ikusmin handia lortu zuen bere garaian, Pasaiakoa ontzigintzan, arran-
tzan, zein merkantzien garraioetan espezialdutako portua izanik, bidaiarien trafikoak ere tokia hartuko zuelakoan aurrerantzean. Pasaiakoaren aurretik, soilik Bilboko Portuak zuen Ingalaterrarako ferry zerbitzua orduan. Espainiako Estatu osoan martxan 23
o022-025_on
21/4/09
16:25
Pรกgina 3
ondareanagusia
jarri ziren lehenak izan ziren Bilbokoa eta Pasaiakoa. 1969an hasi zen Bilboko Patricia ferryaren zerbitzua, eta 1973an Pasaiako Phanter-ena.
HAMAIKA ERABILERA Hamaika erabilera izan ditu Itsas Geltokiak; Espainiako
Poliziaren egoitza, Itsas Kapitaintzarena, eta zamaketarien aldagela ere izan da
B E R E H A L A K O GAINBEHERA. Baina ferryak ilusioa eragin zuen arren, berehala zapuztuko zen asmoa. Zerbitzua ez zen errentagarria suertatu eta abiatuz geroztik bi urte bete gabe, zehazki 1975. urteko azaroan, zerbitzua bertan behera geratu zen. Batzuk diote, erregaiaren prezio altuak eragin zuela zerbitzuaren ixtea. Beste hainbatek ordea, bidaiaren luzeera eta txartelen prezio altuari egozten diote ardura. Ziurrenik aipatutako arrazoi horien guztien uztarketak eragingo zuen zerbitzuaren gainbehera azkarra.
GELTOKI IZAN BEHAR ZUENAK ERABILERA ANITZEKO GUNE IZAN DA GERORA. Itsas Geltokia, 1974 urteko irailaren 24an inauguratu zuten, ferryaren zerbitzua abiatu eta bederatzi hilabetera. Inaugurazio ekitaldian oruduko Lan Publikoetako Ministroak parte hartu zuen. Portuko Lan Batzordeko ingeniari zuzendari Carlos Martinez Cebollak egin zuen Itsas Geltokirako proiektua. Estilo berezia eman nahi izan zion eraikinari, eta 24
Zumetak geltokirako sortutako murala, Ondartxora Itsas Geltokian, ia ezkutuan, Jose Luis Zumetak geltokirako propio sortutako zeramikazko mural handia egon da azken hiru hamarkadetan. Itsas Geltokia bota baino lehen, zehazki iragan abenduaren 5ean, Portu Agintaritzako buru Joxe Joan Gonzalez Txabarri eta Jose Luis Zumeta margolaria bera azaldu ziren prentsa aurrera, murala desmontatu, zaharberritu eta lekualdatuko zutela iragartzera. Orduan esan zutenez, murala, Ondartxora eramatea da asmoa, Aldundiak han Itsasertzeko Ontziola eta Ontzi Ondarea Zaintzeko Zentroa eraiki nahi baitu. Zumetak Itsas Geltokirako propio sortutako murala, denera, 15 bat metro ditu zabaleran eta lau metro garaieran. Zeramika gaineko erliebedun pinturek, kolore bizikoek, osatzen dute murala. Portu Agintaritzako iturriek jakinarazi dutenez,
murala jada desmontatu dute. Zaharberritze lanetan adituak diren teknikoek fondo grafiko bat sortu dute murala desmuntatzeari ekin baino lehen, obra nola osatuta dagoen erakusten duten argazkiekin. Murala desmontatzea izan da hurrengo urratsa eta orain lauza bakoitza prestatu behar dute, euskarri finko batera eraman baino lehen. Ondartxoko Itsasertzeko Ontziola eta Ontzi Ondarea Zaintzeko Zentrora eramatea izango da azken urratsa. Horretarako, baina, aipatu zentroa atondu beharko dute, oraingoz egitasmoa baino ez baita Aldundiak Ondartxorako duena. Zumetak hiruzpalau lan baino ez ditu sortu zeramikarekin, horietako bat hemen mintzaigai dena. Zaharberrituko dutelako eta berriro ere jende aurrean jarriko dutelako pozik agertu zen margolari usurbildarra.
o022-025_on
21/4/09
16:25
Pรกgina 4
ondareanagusia
Iragan industrial oparo baten aztarna ugari biltzen ditu Portuak Pasaiako ondare industriala aztertu dutenek diotenez, Portuak gaur egun duen itxura 1929. urteaz geroztik bereganatu zuen, hau da, Portua Espainiako Estatuaren esku geratuz geroztik. Garai hartan hasi ziren eraikitzen Portuaren kudeaketa egokia egiteko beharrezkoak ziren administrazio eta zerbitzu eraikinak. Orain gutxi bota zuten Batzordearen Bulegoen eraikina, esaterako, 1933. urtean eraiki zuten. Estilo neoeuskalduna zuen. Aduanaren eraikina urte berean eraiki zuten, baita aduanaren biltegia izandakoa ere. Garai hartan eraiki zituzten eraikinetako asko, ordea, bota dituzte honezkero. Hala ere, badira oraindik zutik irauten dutenak. Osasun zerbitzuetarako eraikina da horietako bat. Eraikin txikia da, arrazionalismoaren irizpideei jarraituta eraikitakoa. 1939an eraiki zuten, eta adituek diote portuko eraikin modernoena dela. Zutik dirautenen artean biltegiak aipa daiezke baita ere. Salgaiak pilatzeko eraikiak, lau biltegi eraiki zituzten 1935. urtetik aurrera. Egun, bi baino ez dira geratzen. horretarako fatxadako mugimendua nabarmendu zuen, eraikineko fatxadetan kanporantz irteten ziren pilote et a hormigoizko masen bidez. Barrutik ere, halako geltokiek izan ohi dituzten espazioak zituen eraikinak; bidaiareintzako hall-a, txartelentzako leihatila, taberna, jatetxea, baita gune komertziala ere. Edonola ere, ferryaren zerbitzua bertan behera geldituz geroztik, beste hamaika erabilera izan ditu eraikinak: Espainiako
Poliziaren egoitza izan da urteetan, eta baita Itsas Kapitaintzaren egoitza ere. Portuko zamaketarien aldagela ere bertan izan dute eta taberna baita ere han izan da urteetan.
PABILIOI BERRIAK. Orain arte Itsas Geltokia zegoen inguruan pabilioi berri bat eraikitzeko asmoa du Portuko Agintaritzak. Aipatu pabilioia zama lanetarako erabiliko dute.
Pabilioia eraiki baino lehen, ordea, scalextric izenarekin ezagutzen den Kaputxinos auzoko Porturako sarrera eraitsi egingo dutela iragarria du Portuko Agintaritzak. 25
o026-027_on
25/4/09
17:11
Pรกgina 1
bidaiakkklik
Limako
ARRATSAK Maitena Ertetxek bost aste egin zituen Perun lehengo otsailean. Limako ingurua eta hango ohiturak ezagutu ditu. MAITENA ERTETXE Datuak. 1985. Oiartzun. Ibilbidea. Goi mailako ikasketak
diseinu eta produkzio editorialean eta arte grafikoetako produkzioan. Maketatzaile eta diseinatzaile gisa lan egiten du.
26
2
o026-027_on
25/4/09
17:12
Pรกgina 2
klikbidaiak
3
4
1
1. Aguadulce hondartza, Liman 2. Mancocapac incaren kalea, Villa Maria del Triunfo herrian 3. Limako erdialdea, arkitektura kolonialaren eredu 4. Lurin herria, chicharroiaren saltzaileak (txerri haragia da chicharroia) 27
o028-029_on
27/4/09
11:44
Pรกgina 1
bidaiakkklik
6
7
8
9
10
11
5
5. Pileten Festa, Erreserbako parkean. 6. Pista Nueva merkatuaren atzealdean bizikletak konpontzeko tailerrak. 7. Boleibolean, hango zaletasun nagusienetakoan. 8. Orkestra, inauteriak girotzen. 28
o028-029_on
27/4/09
11:44
Pรกgina 2
klikbidaiak
12
13
9. Aguadulceko hondartza. 10. Limako ikasturte hasiera. 11. Pachamanca prestatzen. Hango jaki tipikoa, harrien gainean egosten dute. 12. Yunza; inauterietan ospatzen dute. Zuhaitzean opariak zintzilikatu eta eskuratzen duenak beretzet du oparia. 13.Gobernuaren Jauregiaren inguruak. 14. Pariachiko erreka, Hablador izenekoa.
14 29
o030_on
25/4/09
17:56
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
BIZKAIKO MENDIAK Zeharka
Goitik behera
1. Beranduren aurkakoa. Jateko gaia. Uranioa. 2. ** mendia (Urkiolatik, adibidez). Oiloentzat jaki goxoa. 3. Azpeitiko auzo bateko. Sindikatu bat. 4. Ene. Ald. ardien jaki, adibidez. Iodoa. 5. Ald. laranja koloreko barazki haundiak. Zer. 6. Hetxo inguruko oihan ezaguna. Italia. Arizkungo auzoa. 7. Eskastasuna. Bokalea. Kontsonante bikoitza. 8. Lantegia. Ertza. Oxigenoa. 9. Ald. ulerturen infinitiboa. Anperioa. Roetgena. Ald. ginebra ingeleses. 10. Tantalioa. Amenazua. 11. Lehena. Dirdiraren onomatopeia. Haurren ohea. 12. *** mendia (Berriatua aldean). Kontsonantea.
1. *** mendia (Laudio inguruan). 2. Onura gustoko duena. Potasioa. 3. Bizkaiko ibaia Duralgoaldean. Dago. 4. Gaiztotutako zaurietatik irteten dena. Bokalea. Apal, xume. 5. Telebista. Iraun, ondo ahal bada. Modua. 6. Grina, zaletasuna. Ald. haundiagoa egin. Mila. 7. Lehen bokalea. Karrikak. Bete. 8. Ald. arto opilak. Atera. 9. Iridioa. Seigarren hilabetea. Ald. Frantziako hiria. 10. Ald. astia, denbora. Azkena. Ald. diru zigorrra. 11. Alkoholen bukaela. Kitatzeke. Ald. portu. 12. Uranioa. Ald. *** mendia (Zeanuri edo Murgiatik, adibidez). Zilarra.
30
o031_on
25/4/09
18:28
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau
GURUTZEGRAMAK 1 11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1
G A N E K O G O R T A
2
3
O I N B U A R I A Z Z A A B L A E L A D K A
4
5
6
Z J O T O R B E N R A B A I E Z I I Z U A M E H I R L A M
7
8
9
10
A K I A A R T K O E A L E B L A K E T A Z A I K I N A R N A T X U S E A S E N D I
11
I A K Z O R O L
12
A I E B R O G K A G U
nortzuk dira hauek?
12
ON-EN MARTXOKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Algel Vesga izan da ONeko sariaren irabazlea. Lo Lo kanta ttikiak diskoa beretzat!
ERANTZUTEKO EPEA maiatzak18 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
Harrika Pasaiako musika taldearen Itzaletan diskoa. Kukai dantza konpainia
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
o032_on
20/4/09
17:50
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Oraingoan arrazoi duzu esandako guztian. Baina moduak eta moduak daude sentitzen duzuna adierazteko. Batzuetan ingurukoek atsegin dute modu egokian egiten duzunean, baina oraingoan ez duzu modu egokia erabili, eta horregatik hartu dute gaizki ingurukoek. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Udaberriak on egin dizu. Sasoi honetan gehiago ligatzen dela diote batzuek, eta zu horren adibide garbia zara. Hor zabiltza lorez lore. Eta aze egunak datozkizunak! Geroz et a arrakasta handiagoa edukiko duzu. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Urte guztia oporrak noiz iritsiko zain egoten zara. Aste Santuan kanpora joan zara, ederki aprobetxatu dituzu oporrak, eta gainera udararako planak egiten ari zara. Ez al zaizu krisiaren eraginik iritsi? Hobeto izango duzu eragina pairatzen hasi aurretik neurriak hartzea. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Alperra zara. Zure ingurukoei laguntzeko ere aurpegi ilunak jartzen dituzu. Ez al zaizu iruditzen aldatzeko garaia badela? Zuri laguntzen dizutenek ere zu-
32
gandik zerbait jaso beharko luketela ez al zaizu iruditzen? Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Zeinen erraz joaten den dena pikutara! Baina ezin duzu ezer egin, beranduegi da orain. Ez duzu eskubiderik egiten duzuna egiteko, burugogor hutsa zara eta gainera gauzak lasai hitz egin beharrean, harroputz itxurarekin joaten zara. Gauzak pixka bat pentsatzea oso ondo etortzen dela badakizu!. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Kostata, baina lortu duzu. Orain pozik egoteko garaia da. Disfrutatzeko tenorea da, lan asko egin duzu orain arte, eta saria merezita jaso duzu. Saiatzen denak beti lortzen du nahi duena. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Oporretan zein zoriontsu bizi zaren urrutitik nabaritzen zaizu. Baina oporrak bukatzean zer? Orduan berriro lehengo estres eta haserrealdiak etorriko dira? ingurukoek ez dute umore aldaketa horien beharrik, beraz, zaindu itzazu!. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Indarrez lepo zaude. Eta horrek zure egoera hobetzen lagunduko dizu. Egin kirol pixka bat, eta ikusiko duzu nola sentituko zaren askoz hobeto, arinago, sasoitsu. Gainera uda laster datorrela, ondo etorriko zaizu liraintzea!
Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Beti umore onez, denei laguntzeko prest, hitz egin behar badute entzuteko prest, par egin nahi badute txisteak kontatzeko prest. Baina horrek ez zaitu zu guztiz betetzen, konfiantza kontuek buruhauste bat edo beste ematen baitizute. Hala ere, zuk jakin behar duzu norengan fidatu eta norengan ez. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Zein erraza den irribarre bat sortzea. Nahikoa duzu gustuko duzun baton baten ondoan egotea. Hala ere, ez zara inoiz ezer egiteko gai. Zure irribarre eta begiradekin gauza asko egin ditzazkezu, Ez galdu denbora eta begiratu eta egiozu irribarre polit hori. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Nahiz eta gauzak atzekoz aurrera egin, beti ondo ateratzen zaizkizu. Baina kontuz, horrek arazoak sor ditzake eta. Oraingo honetan arazoa txikia izan da, baina berriro ere berdina egin ezkero, gauzak ez lirateke hain erraz konponduko. Kontuz ibili! Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Ingurukoek mesedeak eskatzen dizkizute. Baina ez ahaztu lehenengo zuk nahi eta behar duzuna egin behar duzula, bestela ez zara gustura egongo. Pentsatu lehenengo zure lehentasunetan, eta ondoren egin besteen gauzak.
Arantxa Santos (30 urte, Errenteria-Orereta). Nik Udalari eskatu nion bidegorriaren sarreran hesia jartzeko. Ertzaintzaren aldean badago, baina ez bestaldean, eta haurrentzako oso arriskutsua zen. Badirudi orain jarriko dutela, eta ikusi beharko da nola geratzen den. Bestela, errepideak eta espaloiak konpontzean arreta gehiago jartzea eskatuko nuke, berehala hondatzen direlako.
inkesta
Jose Ramon Maritxalar (41 urte, Errenteria-Orereta). Haurrentzako parke gehiago egingo nituzke, batez ere estaliak, euria egiten duenean hemen ez dagoelako non sartu.
11:03
Josu Arrieta (44 urte, Errenteria-Orereta). Ni asko ibiltzen naiz bidegorrian, eta oso zikina dago. Lurra konpondu eta ibaia garbitu beharko litzateke. Boltsak eta gainontzekoak kendu eta pasealekua txukunago jarri. Horrez gain, Fanderiako kirol instalakuntzetan gauzak falta dira. Padelgo pistak eta bestelako azpiegiturak jarriko nituzke.
27/4/09
Pili Arnaez (46 urte, Errenteria-Orereta). Niretzako aparkalekua da lehentasuna. Ez dago aparkatzeko tokirik. Auzo guztietako arazoa da, baina batez ere Iztietakoa. Aparkaleku guztiak kentzen ari dira oinezkoentzako zonaldeak jartzeko. Oinezkoen zonaldeak jartzea ondo dago, baina horrela jarraituz gero, ez dakit non sartu behar ditugun kotxeak.
Miguel Etxezortu (36 urte, Errenteria-Orereta). Nik trafikoaren berrantolaketan inbertituko nuke dirua, Errenteriarako sarrera guztiak toki berean bukatzen dutelako, Kirogako biribilgunean, eta horrek izugarrizko ilarak sortzen dituelako.
o033_on Pรกgina 1
Errenteriako Udalak dirua jaso du Espainiako Estatuko funtsatik hirigintzan hobekuntzak egiteko. Zure ustez zeintzuk beharko lirateke lehentasunak?
o034_on
22/4/09
16:26
Página 1
gizarteallarrugorritan
JON AIESTARAN Athleticeko begiralea
“
Pena da, Bartzelona bi titulorekin geratuko da: Champions eta Liga” Testua eta argazkia: Iñaki Berrio
eta. Urte askotarako ez egotea espero dut, baina hor daude, aitatxori begira. Zenbatetan erabili duzu A-8a?
Benoo! Astean behin gutxienez. Bidegik bihurgune baten izena eman beharko lidake. Nola bizi duzu A-8aren beste aldean bizi behar izatea?
Bilboko kanpoaldean bizi naiz. Tira, serio jarrita, gauza bat da bilbotarra izatea eta bestea Athleticekoa. Giputxi peto-petoa naiz. Zeintzuk izango dira datorren denboraldiko derbiak?
iztietako semea da 1969an jaiotako Jon Aiestaran, baina azkenaldian Trintxerpen pas atzen ditu ordu gehien. Arrandegi k alean k afetegiokindegia zabaldu berri du. Hegoa eta Galder seme-alabak ditu pasio, et a Athleticeko etorkizuneko jok alari izango direla dio. Aiestaran Athleticeko begiralea da Gipuzkoan eta Ipar Eusk al Herrian. Valentziako Kopako finalera joateko sarrera poltsikoan du. «Ni ez banoa ez dago finalik», dio.
I
Real-Real Union; Eibar-Osasuna; Alaves... Txantxa da! Alavesek miraria behar du mailari eusteko. Eibarrek zaila du. Osasuna, betiko moduan aterako da, eta Reala? Igotzea nahiko nuke. Faltan botatzen ditut astelehen haiek; batak besteari ziria sartzen. Kazetariok on edo kalte egiten diogu futbolari?
%80 kalte eta %20 on. Titularrak dituzue gustuko. Horregatik gustatzen zaizue Clementek talde bat zuzentzea, eta Reala bada hobe. Horretan bat nator Lillorekin: nik zuri ez dizut erakutsiko kazetaritzaz edo harakin bati ez diot esango xerrak nola moztu, baina futbolaz denek dakite.
Suabe-suabe hasiko gara. Jakina da Reala Bigarren Mailan egotearen errudun nagusienetakoa zarela.
Ni? Zergatik? Norberak bere jokalariak zaindu behar ditu.
Eta zuri?
Niri oso ondo tratatu naute. Gaur arte. Ez naiz Clemente.
Zure lana gipuzkoarrak Bilbora eramatea da. Etxeberria eta Loren txanponaren bi aldeak?
Kontuz, Ipar Euskal Herrikoak ere bai. Etxeberria primerako jokalaria da eta Loren ere bai. Egia da Lorenen fitxaketak 300 milioi pezeta balio izan zuela eta zalaparta handia sortu zela. Baina zer da diru hori egun? Uste dut emaitzak ez direla diruaren aldetik bakarrik begiratu behar.
Touringetik alde egin behar izan zenuen, korrika…
Bai. Pentsa, San Mamesen partida telebistaz ikusteko 40.000 sarrera hiru ordutan saldu ziren. 20 urte begirale gisa. Bada Athleticen zure jokalaririk?
Bai, bada; Andoni Iraola, Ander Murillo, Aritz Aduriz. Beste batzuk bidean geratu dira.
Emaitzaz ez dizut galdetuko. Niretzako sarrerarik bai?
Zein izango da Athleticen hurrengo gipuzkoarra?
Macuarekin hitz egingo dut eta zeozer egingo dugu.
Markel Susaeta ari da. Hurrengoa? Lezaman, oraingoz, ez dago inor.
Sarrerak soberan daude ala? 34
Ez dago Krak-ik?
Ez. Krak egin dugu. Ipar Euskal Herrian badira baina Gipuzkoan ez. Eta Realeko zein jokalari eramango duzue?
Reala tartean zegoen. Haiek emandako diru laguntzarekin nire soldata ordaintzen zutela ere es an zuten. Horrek min egin zidan. Baina konpondu ditugu gauzak. Gerora aitortu zidaten akatsa egin zutela.
Diaz de Cerio aipatzen da, baina Sanseko eta Gazte Mailakoak badaude onak. Hala ere nik nahiago dut Realean jarraitzea.
Bartzelonak hiru titulu nahi ditu.
«Athletic atzetik!»
Finala irabaziz gero?
Errima berria asmatu beharko dugu, orain haiek daude atzetik
Hurrengo egunean tanga batekin egingo dut lan kafetegian.
Pena da, birekin geratuko da: Champions eta Liga.
o035_on
21/4/09
19:32
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Apátrida, aberririk gabea Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketan lehen saria eskuratu du Aitor Albisturrek ondoko bertso sortarekin. Doinua: ‘Habanera’
-1Lainopean, eguzkitan ateri edo euritan ilunaren irrikitan nabil hamaika alditan. Arratsaldeko zortzitan jarria daukagun zitan, ilargiaren argitan, eguna hausten da bitan. Bertako hainbat begitan, keinu eta aurpegitan nabari dute gehigitan dabiltzala inbiritan... Umore ona patrikan dudala noa bisitan, ondo aski baitakit han trstetzen dela sarritan.
-4Zaharren egoitzako gela zaharkituaren umela biok barruan gaudela bilakatzen da epela. Berak jarri du mantela, nik marrubizko pastela laurogeita hamar kandela distiratsu dituela. Oparigisa kapela moderno bat nahi zuela, banekien hala zela; badaki banekiela... Negarrez hasia dela zabaldu zaio Rimmela, bere poztasun itzala hedatu nahian bezala...
-7«Garbi dago hilerriko lurra ez duzu begiko, beraz, ehorzteko mito horrekin ez dut segiko. Ez itsaso, ez mendiko nahiak ez ditut ahantziko, ta zure errautsekiko promesa ez dut hautsiko; baina, beste hamapiko, urtez zarenez biziko halako presa handiko lutorik ez dut jantziko! Eta ez haztu ludiko bihotz onen aberriko kide zarenez betiko ez zarela inoiz hilko».
-2Goizean goiz jaiki ahala kotxe barruan noala lan ordutegi zabala da arazo printzipala. Nahiz izan egun pattala, nahiz izan egun makala, gogoan daramadala joaten da berehala... Zin dagit bere magala lasaigarria zaidala, hain delako zerbitzala, zintzoa eta leiala. Nahiz jakin zor diodala noizbait esatea hala, munduak entzun dezala bihotzez maite dudala.
-5Baina, pozik dagoenak, ez dauzka hain urrun penak, sarritan oroitzapenak baitira lagun txarrenak... Luze bizi izan denak ezin ditu ahaztu denak: gerrate zibilarenak, emigrazioarenak... Caceresetik gehienak ekarri zintuzten trenak, geroztik eragozpenak gainditu dituzuenak... Eta esaten dit senak identitate problemak dituela, kristorenak, aberririk ez duenak.
-8Sentimenduek zirrara eragitean, taupada kopuruen gorakada heltzen da bihotzetara. Zahartzaroak eztenkada emana dionez, jada zerurako galtzadara luzatu du begirada; hargatik, besoetara erakarriz besarkada handi batekin ikara bidali du pikutara... «Amona zoaz lotara, gaurkoa ere pasa da... Bihar, ohi dugun gisara berriz elkartuko gara».
-3Gaurkoan ezinegona duenaren lehen sintoma da bere hileko goma norbaitek jarri diona. Hau usaia dariona! Channel 5aren aroma, hain da aroma sakona, heltzen dela handik hona... Jantzia duenez gona nik oparitu niona eragin du zoriona, berea eta biona. Nahiz ta hau ez den Erroma, nola den nire Madonna, esan diot: «Jo, ze ona! zein guapa zauden amona!».
-6Luzatu didan gupida begiradaren harira momentuaren distira momentuan itzali da. Hitz dardartien segida iristean belarrira, amonaren aurpegira jarri naiz zuzen begira: «Laister hilko naiz ta, tira, badaukat azken desrira: ni ez sartu lur azpira, errautsak hobeak dira! Bota itzazu mendira edo itsaso erdira, horrelako apátrida hartuko duten tokira».
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 35
o036-037_on
23/4/09
20:41
hileko irudia Sagardo Egunah
36
Pรกgina 1
o036-037_on
23/4/09
20:42
Pรกgina 2
hileko irudia Sagardo Egunah
XXI. Sagardo Egunean, txotx Suterren alde XXI. Sagardo Eguna ospatu zen lehengo apirilaren 25ean ErrenteriaOreretan. Urtero bezala eskualdeko nahiz inguruko herrietako ehunka lagun bildu zen sagardozaleen festara, baita sagardogile ugari ere. Aurtengo Sagardo Egunean, baina, hutsune nabarmena izan da. Ekimenaren hastapenetatik antolakuntzan jardun zuen Joxean Iriarte Suter lehengo apirilaren 8an zendu zen, eta antolatzaileek ondo gogoan izan zuten. Aurten, bada, txotx bereziena, Suterren aldekoa. Argazkia: Alain Maya.
37
o038-039_on
25/4/09
17:02
Página 1
nON dabil? kirolan
z ditu berehalakoan ahaztu Juan Carlos Fontanek (Pasai San Pedro, 1960) lemazain bezala Sanpedrotarra arraun elkartean aritutako garai zoragarri haiek. Berak dioen bezala «urteekin gauza asko ahazten zaizkio bati, baina arraun munduan eman nituen garai haiek ahaztea oso zaila da». Oraoitzapen horiek oraindik ere biziki gogoratzea normala da, 15 urteko lemazain ibilbide hori ez baita berehalakoan ahazteko modukoa. Fontan 1986. urtean hasi zen Libia-ren lemazain lanetan, eta bere hasierako pauso horiek, elkartearen urrezko bigarren aroarekin egin zuten bat. San Pedro berriro ere arraunaren elitera itzuli zen, eta berak izan zuen ontzia zuzentzearen ardura eta ohorea. «Oso urte onak izan ziren hasierako urte horiek. Gogor entrenatzen genuen, eta oso harreman ona genuen arraunlarien artean. Koadrila bikaina osatu genuen garai hartan, eta oso garaipen garrantzitsuak lortu genituen».
E
AMETSAK EGI BIHURTUTA. Garaipen guzti horietatik Fontanek gehien gogoratzen dituenak Donostiako uretan lortutako Kontxako lau banderak dira, «arraun-
lari guztiek Kontxa irabaztearekin amesten baitute beti. Nire kasuan umetatik amestutako zerbait zen Kontxa irabaztea, eta lau aldiz lortzea garaipen handia izan zen bai niretzako eta baita herriko jendearentzako ere». Berak, gainontzeko arraunlariekin batera, zerikusi handia izan zuen garaipen horiek lortzeko garaian, baina Julian Osa, urte gozo haietako prestatzailearen lana ez du oraindik ahaztu. «Entrenatzaile ona zen. Taldea zuzentzen primeran jakin zuen, eta hori ez da batere erraza. Berak erabaki behar zuen nork egin behar zuen arraun eta nork ez, eta alde guztietatik begiratuta lan bikaina egin zuen».
AGUR SATEKO GARAIA. Kirolari guztiei gertatzen zaien moduan, Fontani ere agur esateko garaia iritsi zitzaion. Urte asko zeramatzan lemazain lanetan eta azkeneko urteak gogorregiak izan ziren berarentzat. «Oso nekatuta nengoen. Urte asko neramatzan gelditu gabe, eta urteek dagoeneko ez zuten barkatzen. Ez nuen utzi ilusioa galdu nuelako, baina konturatu nintzen lanetik irten eta entrenatzera joatea geroz eta gehiago kostatzen zitzaidala». 2001. urtean utzi zion San Pedroko lemazain izateari.
AMETSAK EGI bihurtu zituen lemazaina San Pedron 15 urteko ibilbide oparoa egin zuen Juan Carlos Fontanek; oroitzapen bikainak ditu, guztiak ahaztezinak, baina ez ditu garai haiek faltan sumatzen, egun lasai bizi baita arraunetik urrun. Testua: Iker Vidal Argazkiak: Iker Vidal/Sanpedrotarra Arraun Elkartea 38
o038-039_on
25/4/09
17:03
Página 2
nON dabilkirola
betikoari eutsi nion, lanean jarraitu baitut urte hauetan guztietan». Arraunaren etengabeko eboluzioak egurrezko ontziak alde batetara utzi zituen, eta elkarteek fibrazko ontzien aldeko apustua egin zuten. Hori ikusita Fontanek egurrezko traineruak egiteari utzi behar izan zion, nahiz eta egun arotz moduan lanean jarraitzen duen. Asko gogoratzen ditu lemazain bezala moreen gidaritzan egindako urte guzti horiek, baina uzteko erabakia hartu izanaz ez da sekula damutu. «Arraun mundura berriro itzultzea ez zait sekula burutik pasatu. Bere garaian hartutako erabakia, betirako hartutako erabakia izan zen, eta horrek ez du atzera bueltarik. Garai ahaztezinak dira haiek eta asko gozatu nuen, baina hori bukatu zen, gainera gazteei ere aukera eman behar zaie».
HERRIAREKIN HARREMANAZ. Egun Donostian bizi den Arrauna utzi bazuen ere, arraun munduarekin lotura izaten jarraitu zuen hasiera batean Fontanek, arotz bezala egiten baitzuen lan traineruak egiten. «Bizitza ez zitzaidan asko aldatu. Egia da arrauna utzita aldaketa hori nabaritu nuela, baina gainontzekoan
arren, ez du herriarekin zuen harremana galdu. Gurasoak eta koadrilakoak San Pedron bizi dira, eta askotan joaten da bisitan. «Ni sanpedrotarra naiz, eta ez dut sekula galduko herriarekiko dudan harremana. Bizipen asko izan ditut San Pedron eta oroitzapen bikainak ditut, beti izango da nire
herria nahiz eta bertan ez bizi». Koadrilako asko gainera, berarekin batera Libia-n arraunean aritutakoak dira. Horregatik koadrilakoekin eta gainontzeko arraunlariekin ere harremana mantentzen du egun oraindik. «Nahiz eta azken aldian ez dugun elkar asko ikusten, harreman ona izan dugu beti gure artean. Bildu garen aldiet an ederki pas atu izan dugu aspaldiko garai horiek gogoratzen, errespetu handia diogu elkarri lagun handiak garelako».
ARRAUNAREN BILAKAERA. Lemazain lanak orain zortzi urte utzi bazituen ere, arraunarekin gozatzen jarraitzen du oraindik, nahiz eta gozatzeko aukera hori jarraitzailearen ikuspuntutik datorkion. «Egunkaria irakurtzen dut denboraldi garaian, eta ia estropada guztiak ikusten ditut telebistaz, baina egia esan behar badut, arrauna utzi nuenetik lau estropada baino ez ditut ikusi zuzenean». Arraunaz hitz egiten duenean gainera, nostalgia apur batekin hitz egiten duela antzematen zaio. Horrek ez du esan nahi orain ikusten duena gustuko ez duenik, baina bera lemazain zeneko garaiak nahiago ditu. «Arrauna asko aldatu da. Egun kirol askotan be-
zala, dirua duenak baino ez du agintzen ur gainean, eta hori ez dut oso gustoko. Lehen sentimendu handiagoa zegoen, herrikoak izaten ziren arraunlari gehienak, eta jarraitzaile gehiago zeuden. Alde horretatik begiratuta nire ustez asko galdu da». 39
o040_on
19/2/09
19:26
Pรกgina 1
o041_on
19/2/09
19:19
Pรกgina 1
o042_on
25/4/09
16:10
Página 1
azken balada Legebiltzar berriak bertako egoera politikoan izango duen eraginari buruz hausnartu dute oraingoan, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolariek. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Egoera politiko berriaz
A
nder Liza- jun. Uain, emaitzak ikur r a l d e . sita, sentsaziyua area-
Laun batek hala s an tzik: Laun pasota batzukin eon dela hizketan, ta nonbatte botatu gabik men ttuken eleziyotan ta oan damutuk men tzioztek. Sensaziyua zakat, aspaldiyan jendik geo ta euskera geyo hitzeitten dikela kalin. Patxi Lopez ta be entramao guziyak euskaldunak zuzpertu in balittu bezela. Maten dikenez, kanbiyo haundiyak heldu ttuk, EITBn bertan, politika aldatuko men ttek. Eusko legebiltzarran kamaran bert an, euskera ez dakin presidenta jarriko men ttek, Opusekua ta iñoiz kondoyik billi gabia. Be attak beti ibilli izan balu difentzi erra bai ez Exte?
Exteban Martiarena.
Nik, berriz, bazak at laun bat botua alperrik eman dunan sentsaziyukin dona, damuik ez men zakak, miño motibaziyo exkaxuokin ez men da iñoiz botatzea
42
gotu in men ziok. Españolak boterin, ta uain zer? «eusko» aurrizkiya eta euskera oinarri ttuzten entitate asko (bertsozale elkartia tartin ) kolokan ... Bi aukera zeudek: eo egoera berriya onartu, eo horren kontra zerbatte itten hasi, sakrifikatu.... Errezelua zakat ongiegi bizi gala sakrifiyuk itten hasteko. Kondoya gue eskutan ziok . Arkaitz Oiartzabal. ‘Xamoa’. Etzekit pa
kondoya gue eskutan ote zioken. Hainbeste denbo karteran ibillita k aduk atu itten men ttuk, ta oantxe kondoya eosi ta kondoya eosi bate ez ibiltzeko, nazkatzen hasiya niok. Botaziyuai dagokiyenez nik e bazakat laun bat, eunan arabera ikusteikena mundua. Oantxe borrok a in ber men yeu, denai buelta emateko, iraultza! Ta oantxe alper alperrik men duk
itten yeun guziya. Kontestuak itten dik laun askon iritziya, ta hegohaizia ai diken hontan ikusko yeu kondoya patrikan eo buruan zakaun. Ander Lizarralde.
Oporretatik bueltan heldu nak ta neri, momentun baitako sentsaziyuk eraitten tzik. Nei aldaketa honekin, euskera ta euskal kultura duk geyen larritzen tzikena. Ze sigla ziozteken eztik geyegi inporta, seuraski gutxi aldatzen delako batetik bestea. Izango al dia gai, hanbeste urtian zapaldu duten hizkuntza maitatu ta errespetateko? Harritzen tzik! Axolagabiak suspertzeko ta euskaldunak elkartzeko baliyo izan badik, ni konforme. Ari, ari, ari... Exteban Martiarena.
.... anarkia lendakari !!!!! Ba, ni kezkatua niok. Euskalgintza arrixkuan ikusten dit. Uain arteko erasua «diximulatua», karetakin itten ziute-
ken, miño hemendik aurrea, erasua lotsagabe, akaradeskubierta ingo tteken errezelua zakat. Bestetik, «axolagabik eta euskaldunak elkartzeko» baliyoko dulare eztit sinisten. Interes gutxi ziok hortako, eta etzakit zertik . Interes gutxi. Gue idatzi xume hok publikatzeko garayan ONekuak eakusten duten interesan añakua , gutxi gora bera. Xam , eta etzakit zertik.... Arkaitz Oiartzabal. ‘Xamoa’. Bueno, izan
leikek... Baño betikua duk, gauzak gaizki zioztekenin etsitzen hasiko bagiñukek aspaldi utzi izango genioken existitziai. Etzekit zer gertatu litzeken, biño bazekit zertarako prest eon nitteken; beti ziok faktore bat izautzen dukena eta kontrola dezakekena; kasu hontan e bai. Zalla ziok asuntua, biño gu holakuk gattuk, hortako re euskaldunak gattuk, et a O Neko irakurle bakar bat zakaun bitartin, idazten segiko yeu...
o043_on
19/2/09
19:21
Página 1
Eskura ezazu
HITZAren aterkia Harpidedunentzat: 15€
Salneurria: 18€
ESKAERA EGITEKO: deitu 943 34 03 30 telefonora edo bidali mezu bat oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera
o044_on
23/4/09
20:46
Pรกgina 1