o001_on
25/5/09
12:44
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2009ko maiatza 56. zenbakia
UDARAKO TXANPA HARTUZ
HIBAIKA ARRAUNEAN ARI DIREN ETORKIN GAZTEEKIN SOLASEAN
JOKIN MITXELENA Eskarmentu Eskarmentu handiko handiko ilustratzailea ilustratzailea
o002_on
22/5/09
12:55
Pรกgina 1
o003_on
22/5/09
16:47
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Egoa ortzaileak dituen mila eta sei oztopoei aurre egiteko bere burua babesten du, egoa elikatzen du. Egoa azken finean, norbanakoak kanporatzen duen isladaren onarpena besterik ez da,bizirauteko beharrezkoa, ezinbestekoa dena. Maitatzen dugun animaliak bagara, nola ez dugu geure burua maitatuko? Elvis Costello musikari ingelesak adibidez, bere burua lehenetsi zuen fabrika batean lanean ari zela abestiak sortzen hasi zenean. Aurrean zuen makinari muzin egin eta barrenak agintzen zionari jarraitu zion, egin zezakeela sinetsi zuen. Charles Bukowski idazle es-
S
tatubatuarrak ere, postetxean lanean ari zela idatzi zituen bere lehen liburuak eta ia 50 urte zituela erabaki zuen lana utzi eta idazle izatea: «Bi aukera dauzkat, postetxeko bulegoan erotu... edo utzi, idazle izatera jolastu eta goseak hil. Gosez hiltzea erabaki dut...» Almodovar zinemagile espainiarrak gose plantarik ez badu ere, Telefonicako langile zela sortu zuen «Pepi, Luci, Bom..» bere lehen filma. Badakit pertsonaia hauek salbuespena direla eta erromantikoegia dela arrakastadun sortzaileen iraganari begiratzea. Kontua da, hauek egoa ederki elikatu zutela bere garaian eta ez zirela
etsipenean erori, borrokan jarraitu zutela. Horregatik uste dut, arrakasta barne asetzea bada (nork bere helburuak betetzea), barrenak eskatzen digun horri atxiki behar gatzaizkiola. Ilusioek ezin dute merkealdirik onartu eta egun, ilusiorik gabeko gizartean murgildurik gaude. Gainjartzen dizkiguten behar eta zeregin pisutsuek geure benetako nahietatik urruntzen gaituzte eta berez hain hurbil dugun hori, utopia dela esaten digute. Gauzak honela, egoa zaindu beharreko distira da egun, desio dugun hori ez zapuzteko beharrezkoa den elementua.
iritzia
18 Hibaika.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 56.a (2009ko maiatza) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. Iñaki Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
nagusia
26 Islandia.
12 Jokin Mitxelena. Oiartzungo ipuin ilustratzailearekin hitz egin da ON aldizkariak elkarrizketa nagusian.
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
Erreportajean, Hibaikan arraunean ari diren etorkinen ingurukoak bildu ditu ONek, baita arraun taldearen denboraldirako helburuak eta beste ere.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Jose Mari Carrere, Ane Badiola eta Mikel Varelaren idatziak, ale honetan.
Lorea Muguruzak Islandian argazki kamara eskuan harrapatutako paraje ikusgarriak hil honetako Klik-en.
12
26
18
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/5/09
19:56
Pรกgina 1
o005_on
19/5/09
16:37
Página 1
iritzia Puntua
Juani Urkizu, biba zu! rain jar gaitezen zutik, kanta dezagun bertsoa / begira arbolari ta ikus dezagun hostoa / zein ederra, zein ziurra, zein umil, zein oparoa / zeinen txiki, zeinen handi, lerden eta zein gozoa / zuhaitzaren gerizpean ageri zaigu geroa / neska-mutil ta guraso, lankide ta herri osoa, / guretzat zer izan zaren, bi hitzetan hortxe doa: / Lezoko hezkuntzan izar, guztion unibertso». Halaxe zioen Lezoko Herri Eskolako jaian Juani Urkizu zuzendaria omentzeko kantatutako lau bertsoetako azkenak. Agurtzeko bertsoak izan ziren. Izan ere, Juanik amaitu du eskolan irakasle eta hezitzaile zikloa; erretiroaren atarian da, ibilbide emankor eta gogoangarria egin ondoren. Ba bai… zutik jarri eta bertsoa kantatzeko modukoa da une historiko hau. Eta hori ondo asko adierazi zioten zuzendariari hainbeste ikaslek, gurasok eta lankidek eskolako jaian egindako omenaldi xumean. Ziur naiz irakasle eta hezitzaile izateak izan duela prestigio handiagorik gure gizartean. Baina, era berean, ziur naiz prestigio-galtze hori gizartearen balio-galtze eta gainbehera kolektiboaren ondorio zuzena dela. Beraz, lerroon bidez irakaslearen figura aldarrikatu nahi dut. Irakaslea etengabe ikaslearen nortasuna zizelatzen aritzen da. Irakasleak, formaziorako beharrezko diren edukiez gain, bizitzarako orientabideak ematen dizkio ikasleari, eta baita, sarri askotan, gurasoei ere. Irakaslea ezinbesteko iparrorratza da ikaslearentzat, batez ere, eskolako lehen urteetan. Juani Urkizu bokaziodun irakaslea eta hezitzailea izan dugu Lezoko Herri Eskolan, eta horregatik, esker bikoitzak eman behar dizkiogu. Guraso Elkartea Eskolan egin zituen lehen ikasketak. D. Doroteok eta hainbat gurasok eraikitako eskola hark pertsonaren hezkuntzari erreparatzen zion, garai frankista haietako eskolak beste helburu batzuk zituen bitartean. Guraso Elkarteak pertsonak hezi eta formatu nahi izan zituen, garai frankista haietako eskolak erregimenaren edukiak eta balioak zabaltzea beste helbururik ez zuen bitartean. Guraso Elkarteak gizartean buru-belarri murgilduko ziren profesional gizatiar eta ekintzaileak sortu nahi izan
O
Joxe Juan Ugalde
zituen, erregimeneko eskolak euskaldunak espainiar bihurtu beste obsesiorik ez zuenean.
HERRI ESKOLAREN SORRERA. Hau idazten ari dena, Frankoren Eskola Nazionalean aritu zen bere lehen eskola-urteetan, egunero-egunero, bandera espainiarra haizetara atera eta espainiar ereserki inposatua kantatzen. Eskola haren eraldatzea eredugarria izan zen. Guraso batzuen buruan hasieran eta gizartean segidan, etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek ikasketak euskaraz egiteko ametsa gauzatzeko lehen urratsak ematen hasi zen. Eskola Nazionala Herri Eskola bihurtu zen. Bidean Guraso Elkarteak bat egin zuen, ikasleak eta irakasleak proiektu berrira bilduz. Aldaketa handi bezain garrantzitsua bilakatu zen. Herriko hainbat guraso euskaldunek semealabak Herri Eskolan matrikulatzeko apustu eginda, seme-alabentzat zer-nolako ikasketak eta eskola-eredu nahi zuten hausnartzeari eta eskatzeari ekin zioten, barrutik eraginez. Hortxe du abiapuntu euskara hutsezko D ereduak Herri Eskolan. Ondoan B eredu elebiduna zuela hasi bazen ere, ikasle guztiak euskalduntzeko helburua etorri zen ondoren, eta murgiltze sistema martxan jarriz, eredu bakarreko bihurtu zen ondorengo urteetan. Gaur egun, Herri Eskolan, euskaraz, kalitatezko ikasketak egin ditzakete neska-mutikoek, jarraipena Lezo Institutuan dutelarik. «Goizean goiz ortzimuga agurtzen du eguzkiak/ batzuetan lainopean bestetan alai izpiak. / Bizitzan hori da lege, nahigabe eta irriak / une batzuk zailak dira, besteak aldiz eztiak, / Jaizkibel azpian ere badu aterpe euriak / ageri den ortzadarrak kolore bizi-biziak / egunero karruselak ditu holako graziak / malkoak askotan dira gozoak eta gaziak». Halaxe zioen Lezoko Herri Eskolako jaian Juani Urkizu zuzendaria omentzeko kantatutako lau bertsoetako lehenengoak. Herri Eskolaren historian malkoak gozoak eta gaziak izan direla jakinda, Juani, milaka esker eman duzun guztiagatik eta goza ezazu omenaldian eman zizuten arrosa hartaz. Zu zarenaz.
HILEKO ESALDIA «Urratsez urrats egiten da bidea, bai».
05
o006_on
22/5/09
13:21
Pรกgina 1
o007_on
21/5/09
12:42
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Entzuten duguna gara ontatzen duguna gara, baina batez ere kontatzen dutena. Eta gizon batek hitza galdu zuen. Bat-batean bere ahotik ez zen hitzik sortzen. Loak lapurtu omen zion hitza. Ametsetan gelditu zirela eta handik ez zutela irten nahi pentsatzen zuen. Amesgaiztoren bat izango zuelakoan zegoen. Edo berriketa gehiegi egingo zuela eta hitzak nekatuak egongo zirela, esnatzeko alferkeriaz. Zurrunga egiteak agian zerikusi izango zuen. Entzuna zuen zurrunga egitean hitzak apurtu egiten zirela, puskatu; horregatik askotan esnatzerakoan hitzak trabatu egiten zirela. Hori askotan gertatu zitzaion, baina gero errekuperatu egiten zen. Oraingoan ordea erabat galdu zituen, loaren bidezidorren batean. Eta okerrena zen ez zekiela aldi baterako gaixotasuna zen edo horrela geldituko ote zen betiko. Bitartean, ohitu behar izan zuen hitzik esan gabe bizitzen. Eta mundu berriak deskubritu zituen. Ordura arte entzungabeko soinuak deskubritu zituen. Jendearen urratsen oihartzunak. Euri tanten lehertzea kaleetan. Jendearen zurrumurruak kale kantoietan. Bere pausoak. Bere arnasa. Begiratzen ere ikasi omen zuen. Lagunen keinuak, ibileraren detaileak. Beste mundu batzuk deskubritu zituen hitza galdu zuenetik. Gogoratzen dut txikitan maldan behera presaka zihoan emakume baten takoien oihartzunak esnatzen ninduela, Galtzarabordako aldapan behera, lanerako bidean. Eta eskolara joateko zenbat denbora gelditzen zitzaidan gogorarazten zizkidaten takoi presati haiek. Handik gutxira kotxe bat jartzen zen martxan leiho azpian. Oraindik eguna ez zen argitu eta lo egiteko astia izateak gusturago biltzen ninduen ohean. Orain ere, ordulariaren lekua hainbat soinu goiztiarrek hartzen dute. Ordu txikitako zaratak dira. Zaborraren kamioia goizaldeko ordu bietan. Bostak aldera ogia partitzen duen furgonetaren irratia. Geroxeago, seietan edo, kaleak garbitzeko makina madarikatua. Eta handik aurrera beste hainbat soinu gehitzen joaten zaizkio egunari. Badira, ordea, bestelako soinuak, oharkabean pasatzen zaizkigunak, hiriaren zaratek edo gureek eragozten dizkigutenak. Soinu arruntak, garrantzirik gabekoak, baina gure egunerokotasunean laguntzen dizkigutenak. Giltzen soinua, etxera heltzeko desiratzen ari garenean, eskuetan dantzan dabiltzala. Atsedenaren iragarle genituzke kasurik egingo bagenie. Lagunaren arnasaren erritmoa mintzatzen denean, agian, esaten ari de-
K Jose Mari Carrere
naren bestelako intentzioa erakusten duena. Kaletik goazela etxe batetik irteten den musikak bertan dagoenaren edo daudenen bizitzaren alde bat sozializatzen du. Euria ari duenean teilatutik erortzen diren tantek egiten duten dardara. Gure kaleak eta gu geuk soinuz eta zarata txikiz osatuak gaude, eta horiek bizitza osoan laguntzen gaituzte, bilatu gabeko gure pelikularen soinu banda baten gisan.
GALDUTAKO SOINU ETA ZARATA TXIKIAK. Eta leihotik biolin soinua heltzen da. Kaleko aulki batean gizon batek jolastu egiten du lau hariei ateratzen dizkion doinuekin. Konposizio ezagunak dira, baina berezko arima ematen die. Musika izan ere, jolasa da, eta jolas horrek egiten du erakargarri. Bere aurrean kartoizko kaxa txikia du, nahi duenak bere txanponak utz ditzan. Ez du egoera berezi baten antza, arruntarena baizik. Jendea gora eta behera dabil. Norbaitek segundo batzutan bere ibilera gelditu eta txanpon batzuk uzten ditu kaxa horretan. Musikariak eskerrak ematen dizkio, jotzeari utzi gabe. Eta kazkabarrak gogor jotzen ditu teilatuak eta kaleak, burrunba izugarria sortuz. Une batez dena gelditzen da. Jendeak aterpea bilatzen du. Zeru huste hori ahoetan dago. Eta atertzen duenean gela puskak oinetakoen azpian nola kraskatzen diren entzun daiteke, eta putzuen zipriztinak. Zenbat soinu, zarata txiki eta bizi oihartzunak ez ote ditugun galtzen gure herrietan. Presaka gabiltza, gure baitan bilduak, albokoaren pausoan arretarik jarri gabe. Bihotza bezala, hiriak baditu bere taupadak, bizirik dagoen seinale. Horiek isilaraztea, bere bihotza isiltzea bezala da. Isiltzea ez da besterik gabe, zer esan jakin gabe geratzea, edo ezer esan nahi gabe pasatzea; isiltzea gure buruari atseden ematea ere bada. Musikan bezala, hizketan isiluneek badute balioa, eta erritmoa ematen diote esanahiari. Bihotzak bere taupadetan gure bizi erritmoa adierazten duen gisan, hizketaldiko isiluneek pentsamenduen erritmoa azaltzen dute. Dena dela, bihotza bezala, berriketaldiak arritmiak jota egon daitezke, edo bihotzekoaren atarian. Hala ere, jakin beharko dugu bereizten gure kabuz ahotsa isiltzen dugunean eta isilarazten digutenean, hitza ukatzen digutenean. Halakorik bereizten ez dakigunean, alferrik da; orduan kaleetako soinuak ez ditugu entzungo eta eskaintzen dizkiguten mundu zoragarriak ez dira gure baitan haziko.
HILEKO ESALDIA ÂŤKonta al dezake zuetako norbaitek istorio bat?Âť. Gaueko kontalariak. Rafik Schami. 07
o008_on
14/5/09
17:21
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Ikusi nahi ez duen itsua aur egun berezia da gure anai-arrebontzat. Gaurkoan, Intza bautismoaren bidetik gure familiako kide izatera pasako da, Jainkoaren etxean (…)» Aitonak txapela berria jarri du, amona ile-apaindegira joan da. Aitak xanpain botila erosi berri du eta amak plantxatu du haurraren 500 euroko soineko zuria. Amautxiak prest dauzka meza ostean botako dituen gozokiak. Egun berezia da gaurkoa, dudarik gabe. «Intzaren eguna», esan du atautxiak. Haurrak baleki… «Anai-arrebok, eser zaitezte». Hasi da errituala. Gaur ez da hiletetako diskurtso bera; gaitz-erdi! Hala ere, gauza batzuk ez dira aldatzen mezatik mezara: eskutik eskura pasatzen den diruaren zakutxo more-berdea, Jainkoak gizaki bakoitza helburu batekin sortu zuela dioen abestia, ondoan duzun ezezagunari «bakea» eman beharra, Jaunaren gorputz miretsia dastatzeko aukera… «Hartzazue eta jan guztiok hontatik, hau nere gorputzaren kaliza da ta». Berriz ere gora. Gauza ederra da bautismoa. Intza negarrez hasi da; urduri egongo da agian, edo hunkituta bestela… Mezako diskurtsoa amai-
G
Ane Badiola
08
tzear da eta Intza badoa ur sakraturantz, aita, ama, atautxia eta amautxiarekin. Prest daude kamera guztiak, zutik dago jendea… Amonari bi malko jauzi zaizkio. Familia berri bateko kide izango da orain, Jaunaren gorputza dastatu ahal izango du, ondoan duen ezezagunari bakea eman, Jaunari beteko ez diren ametsen inguruan erregutu, katekesira joan, Bibliako pasarteak irakurri, gizakia nola sortu zen ikasi (erreala bezain zientifikoa), Noeren Arkaren misterioaz gozatu… Jainkoarekiko fidela izan. Ur apur bat burutik behera eta «Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean… Amen». Txaloak eta argazkiak. Intza kristaua da jada, haur zintzo eta fededuna. Gaurtik aurrera enbudo batekin sartuko diote pentsatu eta sinetsi behar duena; hori bai, bakean eta zorionean. Eta Jaunartzea egin eta zuriz ezkondu ostean (zuria birjintasunaren sinbolo dela aintzat hartuta) zoriontsu izango da betirako! A ze inbidia; nik ere bataiatu egin behar nuen! «Joan zaitezte Jaunaren bakean; eskerrak Jainkoari». Ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dago…
o009_on
14/5/09
17:22
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Arrate Aintzane Pagadizabal (Ergoiengo Jai Batzordea)
Ergoiengo jaiak 2009 dako lehen printzak iristen hasi zaizkigun honetan inguruko auzo eta herrietako jaiak hasten direla gauza jakina da. Urteroko legez guk ere, Ergoiengo Jai Batzordeko kideok alegia, ilusioz eta gogotsu ekin diogu lanari datorren ekainaren 12an, 13an eta 14an nahi duen guztiak Ergoiengo jaiez gozatzeko aukera izan dezan. Azken urte hauetan jaien dinamika asko aldatzen ari da, eta gizarteko joera ezberdinak kontuan izanik egitaraua egokitzen saiatzen gara. Ez da lan erraza izaten: ekintzen prestaketa, jendearen partaidetzarako deigarria izatea, aurrekontu barruan sartzea… Denbora eta neke asko daraman prestaketa izaten da, baina aldi berean, lagunartean eta ilusioz egiten den lana da. Zailtasunak zailtasun urteroko helburua betetzeko asmoz gabiltza aurten ere.
U
Toki askotan auzo eta herri txikietako jaiak galtzear dauden garai honetan kontuan izan beharko genuke ospakizun hauek zenbat indartu duten gure herria, kultura, hizkuntza, ohiturak… Oraindik jai hauek ospatzen jarraitzen den lekuetan helburua aurrera ateratzeko saiakera bikoitza dela esan genezake; batetik, prestaketan eta ospakizun hauek burutzerako garaian egin beharreko lana, eta bestetik, jendea erakartzen saiatzea, hurrengo urtetan ere jaiak ospatzen jarraitzeko. Gure helburua, kanpoko jendea erakartzeaz gain, auzokoak elkartzea da. Izan ere, estresa eta presen gizarte honetan sarri ez dugu astirik izaten inguruan bizi den jendearekin elkartzeko edo hitz egiteko. Ergoien bezalako auzoetan gainera, erdigunetik urrun bizi den jende ugari dago eta hauek autoz igarotzen dira
baina asko ia urte osoan bertako jenderik ikusi gabe bizi da eta jaiak aitzikia bikaina dira aspaldian ikusi gabeko jendearekin tertuliatxo batzuk izateko. Jaiak orokorrean denentzako izaten dira: zahar, gazte, haur, nerabe…denentzako prestatzen dugu zerbait gure egitarauan inor baztertuta senti ez dadin. Hala ere, proposamen berri guztietara irekita gaude eta languntza oro besoak zabalik hartzen dugu. Gure egitarauan baditugu aspalditik egiten diren ekintzak, danborrada esaterako. Baina baita gauza berriak ere, batez ere nerabe eta gazteak kontuan izaten dituztenak, Break dancea esaterako. Beraz, gure aldetik herri eta auzo txikietako jaiez gozatzeko gonbitea egitea besterik ez zaigu geratzen.
Depresioaren aurkako bi erremedio uela aste batzuk Baltimoren egoteko aukera izan genuen, eta bertan argi ikusi genuen modan dagoen egoera ekonomiko ezin txarragoak oraindik urte dezentetan zigortuko gaituela. Washinghton hiriburutik ordubete eskasera dagoen ghetto erraldoi honetan (batzuk «Baltimore, Maryland» esan beharrean, «Bodymore, Murderland» deitzen dute, urtero-urtero ia 300 pertsonek tiroak jota bizitza galtzen baitute bertan …) argi ikusi genuen egun jasaten ari garen krisiak ez duela epe laburrean bukatzeko asmorik. Etxe suntsituak, jendea kalean bizitzen, langabezia edonon… DEPRESIOA, letra larriekin. Bada gure lagun Pat-xi-ri buruz hitz egin nahi ez dudanez, eta seguraski lehen aipatutako krisia aurrikusten arituko zaretenez, depresio honen aurkako pare bat erremedio aipatuko dizkizuet, era berean, gastronomia kritikaren munduan murgilduko naiz. Ageriko erreferentzietatik pasa gabe (Arzaken txokolatezko postreak aski ezagunak dira, eta ez dira erregresio garai hauetarako aproposenak), eta nire amaren labean egindako nekorak alde ba-
D
tera utzita (propaganda egin eta lan gehiago ematen badiot, akabatuko nau), hona hemen gure etxeetatik gertu aurki ditzakegun bi harribitxi: Lehenengoa, O’ Fardel, San Pedrorako bidean, Trintxerpen koka dezakegu. Nahikari eta bere taldearen platerek antzinako Greziako poeta onenen errepertorioan sartzeko merezimendua argi dagoela, noizbehinka kartaz kanpo eskaintzen diguten txingarreztutako olagarroaren entsaladak inguruko sukaldaritzarako eredu ezin hobeagoa suposatu beharko luke: sinplea, baino perfektua. Azkenik, zer esan Mª Pilar, Joaquin, eta familiakoek eskeintzen dizkiguten delizien inguruan. Nire lagun bat behin Miamin zegoen, Euskal Herrira bueltatzeko prest. Hango bizilagun bati aipatu zion hurrengo egunean bakailaoa tomatearekin afalduko zuela, munduko onena. Tipoak, orduan «Errenteriko Donosti sagardotegikoa izango da!» esanez, ahozabalik utzi zuen bidaiaria. Esku pribilegiatuek manufakturatutako plater sakratu honek Euskal Herriko kulturaren esker on, aintzat hartze, edota monumenturen bat merezi beharko luke… On egin…
hONa
Mikel Varela
09
o010-011_on
25/5/09
11:47
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Vivaldi eta Paganini gungo krisi ekonomikoak ondorio latzak dauzkala oso argi dago. Elite politikoek eskuak garbitu egiten dituzte arazoa «goitik» datorrela argudiatuz. Bankuentzako diru mordoa, erregulazio espedienteak enpresa askotan; beste batzuk aldiz, zuzenean itxi…halakoak dira orain arte ikusi ditugunak. Batek behin esan zuen moduan batzuk Paganiniak eta Vivaldiak besteak. Europako hainbat lekutan lez, hego Euskal Herrian ere, grebaren bitartez, Paganiniak betikoak ez izatea aldarrikatu da ohiko Vivaldien aurrean. Eskualdean grebarekiko atxikimenduak ugariak izan ziren protesta eguna arrakastatsu bilakatuz.
E
Inbidia pixka bat unduko hainbat lekutan, balio paisajistikoa, zoologikoa zein geologikoa duten natura guneak harro mantendu eta erakusten dizkiote munduari. Munduak, zientzialari, irakasle eta turistak bidaltzen ditu halako tokietara eta nahiko ondo doakie: Fiordoak, Irlandako kostaldeko amildegiak…eta hemen Euskal Herrian ere antzeko Zumaia eta Deba arteko Flysch-a dela eta. Egunotan maiz izaten dugu hauen berri, etorritako zientzialariak direla, film bat dela…Guk hemen inguruan ere badugu balio itzeleko kosta zatia ere, Europako ingurugiro erakundeek babes-
M
10
o010-011_on
25/5/09
11:48
Página 2
sakONduziritzia
Garbera
Arrakasta gehiago
risi garaiak merkataritzan era argian antzematen direla bistakoa da; ez dago gure kaleetan zehar bueltatxo bat ematea besterik, garai batetan dendak zirenak egun «salgai» edota «alokagai» afixak dituztela ikusteko. Halako panoramaren aurrean, guztiok ezagutzen dugun Garbera merkatal gunearen handitze proposamena ezagutarazi da. Nahiz eta, oraingoz, Donostiako lurretan dagoen, haren eragina gure eskualdeko dendetan zuzena izango litzateke. Halako neurriak birritan pentsatzea gehiegi eskatzea ote? Ala hori al da lortu nahi dena?
an Pedron emakumezkoen frontenis lehiaketa jarri dute martxan; Helduen Mailan 22!!! bikotek eman dute izena. Pilotarekin jarraituz, Lezon Emakumea Pilotari ekimenaren barruan, paleta ikastaroa jarri dute abian. Euskadiko batel txapelketan Koxtapeko eta Trintxerpeko neskek maila ezberdinetan dominak lortu zituzten, pena trainerilletan hain ondo ibili ez izana. Uxue Urkia oiartzuarra Xixonen ospaturiko Espainiako Sambo lehiaketan garaile suertatu da, borroka guztiak irabazita gainera. Oiartzun K.E. futbol taldeko neskak, Maila Nazionaleko txapelketa irabazi, eta Superligarako Igoera Faserako sailkatu dira. Ea zorte pixka batekin datorren denboraldian Superliga horretan ikusteko aukera ditugun. Allerru Judo Taldeko hainbat partaidek Espainiako Estatuko txapelketarako txartela lortu dute. Ea garaikurrik ekartzen duten. Zorionak guztiei.
K
S
tutakoa gainera, Jaizkibelen. Hala ere, hiritarren alde dabiltzan horien aburuz, babestutako inguru hori txikitu, eta gutxi batzuk aberastuko dituen krimen ekologikoa burutzea da egin beharrekoa. Sasi-proiektu honen aurrean inolako erabakirik hartu ez denean, Aldundiak tunelak eraikitzeko obraren lizitazioaren lehiaketa martxan jarri du, horretarako 400.000 euro baino gehiago xahutuz. Europak halako asmo arbuiagarriei ezetz esatea espero dut, nahiz eta jasango dituzten presioak oso handiak izango diren. Etorkizuneko belaunaldiek ere eskertuko diete. 11
o012-017_on
25/5/09
11:51
Página 1
nagusia JOKIN MITXELENA Ilustratzailea
“
Haurren mundua ulertzeko nahikoa da norbera izandako haurra gogoratzea” Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: Iñaki Berrio
stebeterako herrira itzuli den bidaia horietako batean egin dugu hitzordua Jokin Mitxelena (Donostia, 1962) ilustratzailearekin. Oraingo honetan, seme-alabak Alemanian utzita etorri da gurasoen etxera. Joan-etorrian ibiltzen da Neuwied eta Oiartzun artean. Azken hamabost urteak daramatza horrela. Bi zaharrenak, Lara eta Akiles, Neuwieden daude eta gazteena, Kattalin, Israelen eskola elkartruke batean. Euskal haur literaturan ilustratzaile garrantzitsua da oiartzuarra, urtetako lanak eta errekonozimenduak zaildu duena.
A
Haurtzaro Ikastolaren lehenengo urte haietan, nola imajinatu behar zaitugu, andereñoari kasurik egin gabe marrazkiak egiten?
Orduan imajinatu gaitzakezu ni eta lagun bat, irakasleari kasu gutxi eginez. Marrazki lehiaketa gisakoa egiten genuen. Istorio batzuk asmatzen genituen gure artean. Lagun hura Iñaki Bergaretxe zen, oiartzuarra eta ezaguna. Irakaslearekin ez ginen oso ongi moldatzen. Lehiaketa haiek nolakoak ziren? Pikolo, Patxi Zubizarreta, Alberdania 2008. JOKIN MITXELENA 12
Elkarrizketa gisakoak izaten ziren, istorioekin eta marrazkiekin osa-
tzen genituenak. Normalean bidaien istorioak izaten ziren, itsasontzi askorekin eta uharte askorekin. Goiz guztia irauten zuten. Edo ikasturte guztia ere bai! Pentsatzen dut Iñaki ere oraindik gogoratuko dela kontu haietaz. Orduan hasi zinen, beraz, ilustrazioaren munduan murgiltzen.
Ziurrenik lehenago ere hasita izango nintzen, baina ez dut irudi garbirik hori baino lehenagokorik. Haur guztiek marrazten dute, gutxiago edo gehiago, eta nik ere egingo nuen. Baina ez dut pasarte argirik, klik markatu bat esateko: «Begira, hemen hasi zen». Zure amak margotzen du, amona ere oso iaioa zenuen eskulanetan, izeba ere margolaria da… Genetikak ere izan al du zeresanik zure ibilbidean?
Kastaren sortzailea amona izan zen. Lanbidez ez, baina bokazioz nahiko artista zen. Etxeko artista ofiziala izeba izan da. Amak eta beste izebak ere bazuten ukitu artistikoa. Amak kontatzen duenez, beste izeba musikaria zen. Tamalez, belaunaldi hura halakoa zelako, ezin izan zuen garatu alderdi hura. Ama ere artista kastakoa da. Nola edo hala, bere espresioa atera behar duen horietakoa da.
o012-017_on
25/5/09
11:51
Pรกgina 2
kulturanagusia
13
o012-017_on
25/5/09
11:52
Página 3
kulturanagusia
“
Distantziara egiten dut lan, Oiartzundik Donostiara egingo banu bezalaxe” Arte Ederrak ikasi zenituen Bilbon. Orduan erabaki zenuen amonak hasitako artista kastako kide izan nahi zenuela?
Onerako edo txarrerako, Arte Ederren fakultatean bukatu nuen. Geroak esan du pauso hura garrantzitsua izan zela, baina orduan ez nuen bizitu bokazioak eskatutako behar bat bezala. Zerbait egin behar nuen eta bazirudien hartarako pixka bat balio nuela… baina ez nituen gogo biziz askorekin hasi ikasketak. Hori urteen buruan gertatu zait. Fakultate hartan ikasitakoa baino garrantzitsuagoa izan da, beraz, handik kanpora egindako bidea?
Markak bilatzen joan gaitezke, baina bideak berak irakatsi zidan nondik jarraitu behar nuen. Ikas14
“
“
Esentzian, ilustrazioaren lanbidea ez dut uste ezer aldatu denik ”
keten erdiak eginak nituela, diru gutxi samar nuelako, etxean ez zegoelako gehiago eta nonbaitetik bizi behar nuenez, ikastola baterako marrazki txikiak egiten hasi nintzen. Asmo handirik gabeko marrazkiak ziren. Ikasketak ordaintzeko ateratzen nuen diru hura, baina pixkanaka-pixkanaka etorkizunik ez zuela iruditzen zitzaidan aktibitate hura handitzen joan zen: lan gehiago eskatzen zizkidaten, argitaletxeentzat lehenengo lanak egiten hasi nintzen… Handitzen joan zen aktibitatea, baina helburutzat jarri gabe.
Ilustratzaileon lantokiak oso minimalistak dira, mundu ttiki bat nahikoa dugu”
la. Euskal Herritik kanpora bizitzera joan nintzenean erabaki nuen alde horrekin bizitzea. Baina ordura arte, ez zen erabakirik egon. Ikasketak bukatutakoan, Orereta Ikastolan irakasle lanetan hasi zinen. Ilustrazioaren mundua, baina, ez zenuen baztertu.
Ordurako argitaletxe batzuentzat lanak egiten nituen. Irakasle lanarekin batera, kolaborazioak egiten jarraitu nuen. Geroz eta ezagunago egiten joan nintzen ilustrazioaren munduan.
Inoiz ez duzu «nik marrazkilari izan nahi dut» erabaki, beraz?
Nolako urteak izan ziren irakaskuntzan pasatutako haiek?
Erabaki hori ez da egon, ez. Aurrerago, ilustratzaile lanak bolumen handiagoa hartu zuenean erabaki nuen hortik bizi nintekee-
Ez nuen irakaskuntzarako halako bokaziorik, baina oroitzapen ona dut. Hamar urtez egon nintzen Orereta Ikastolan, eta nahikoa
zela erabaki nuen. Ordurako seme-alabak baneuzkan, gainera orduan nire emaztea zena alemaniarra zen eta erabaki genuen bazela garaia hemendik alde egiteko. Alemaniara joateko garaia heldu zela eta gogoa neukala, irakaskuntzan urte batzuk baneramatzala eta ilustraziotik bakarrik noizbait bizitzeko asmoa banuenez… Erabaki haiek guztiak batu ziren eta pausoa eman nuen. Ez zara inoiz damutu irakaskuntza utzi izanaz?
Ez. Irakaskuntzan jardutea nire bizitzako fase bat izan zen, hasi bezala bukatu zena. Oroitzapen onak ditut. Ez nuen utzi ez zitzaidalako gustatzen, baizik eta erabaki askoren artean hartutako beste bat izan zen: lanez aldatu nahia, ilustraziora gehiago dedikatzeko gogoa…
o012-017_on
25/5/09
11:52
Página 4
kulturanagusia
“
Argazkigintzan negatiborik ez dagoen bezala, ilustratzaileok orain batzutan ez dugu originalik ” Alemaniara joateko pausoa eman zenuenetik urte mordoa pasatu da. Oraindik han bizi zara, erraza al da joan-etorrian lan egitea eta bizitzea?
Nahiko erraza da. Lanaren aldetik, ez dago arazorik. Distantziara egiten dut lan, Oiartzundik Donostiara lan egingo banu bezalaxe. Bizi naizen tokia oso ongi komunikatuta dago eta maiz etortzen naiz, bizpahiru hilabetean behin. Ez dago hain urruti Alemania Euskal Herritik. Oso gustura bizi naiz han. Momentuz, han gelditzeko asmoa daukat. Ilustrazioaren mundua asko aldatu al da hasi zinenetik?
Profesioa aldatu da zertxobait, bitartekoak aldatu direlako. Ni hasi nintzen garaian ordenagailuak ez dakit existitu ere egiten zirenik, eta baldin bazeuden, banketxee-
“
“
Nire marrazkiak idazlearen lana indartzeko kolaborazio gisa ulertzen ditut”
tan bakarrik zeuden. Nire esku behintzat ez zeuden. Lan guztia eskuz egiten genuen. Alde horret atik, ofizioa asko aldatu da. Baina edukiak, ez. Berdin-berdinak dira: orduko klasikoak gaur ere klasikoak dira; orduan txarra zenak, gaur ere txarra izaten segitzen du; balorea ematen zaiona bera da; orduko eta gaurko haurrei gauza berdinak gustatzen zaizkie… Esentzian, ez dut uste ezer aldatu denik. Liburuen munduan joera batzuk sortu dira, bai, baina balorea ematen diena ez da aldatu. Gaur egun irakaskuntzak, irakasleek batez ere, haur literaturan eragin handiagoa du; lehen, pisu gehiago zuten idazleek eta argitaratzaileek. Orain, zeresan handia dute pedagogoek. Baina horrek ere ez duela esentzia ukitzen uste dut.
Ez naiz teknika bati leiala... Normalean zati bat eskuz egiten dut, eta bukatu eta bidali ordenagailuz”
Teknika aldatu dela esan duzu. Gaur, ezinbestekoa al da ordenagailua ilustratzaile izateko?
Ez, batzuek jarraitzen dute dendena eskuz egiten, eta originalak pertsonalki argitaletxean entregatzen, beraz, nahitaezkoa ez da. Baina gehienok neurri batean edo bestean erabiltzen dugu ordenagailua, gutxienez marrazkiak bidaltzeko. Orain, argitaletxe batzuek lanaren zati bat horrela bakarrik onartzen dute. Paperezko originala ez dute ikusi ere egin nahi, arazoak ekartzen dizkie, dirudienez. Eta zuk, nola egiten duzu lan?
Ez naiz teknika bati leiala, dena nahastu egiten dut, komeni zaidanaren baitan. Normalean zati bat eskuz egiten dut, eta bukatu eta bidali, ordenagailuz. Hankasartzeak ere, ordenagailu bidez
zuzentzen ditut. Eskuko lana eta ordenagailua nahasten ditut. Proiektu batean bakarrik zentratzen zara edo askorekin aritzen zara aldi berean?
Gehienetan, ezin izaten dut erabaki. Lanaren zati handiena enkarguak izaten dira, eta eskatzen duenaren datekin moldatu behar izaten dut. Batzuetan egokitzen zait lan bakarra egitea, beste batzuetan hiruzpalau aldi berean egin behar izaten ditut. Oraintxe, lan mordoa ari naiz paraleloki egiten, argitaletxeek uda aurretik dena bukatuta nahi izaten dutelako. Lanerako zer behar duzu?
Bakean uztea behar dut. Normalean, sorkuntza lana egiten ari naizenean isiltasuna eskertzen dut, eta bakea. Handik aurrera, lanak ez badu hainbesteko kontzentra15
o012-017_on
25/5/09
11:52
Página 5
kulturanagusia dan, teorian ez. Agian zertxobait bai, baina ni ez naiz inor hori esateko. Ilustratzaileen lanak ba al du nahikoa errekonozimendu?
Iritzi garbirik ez dut horren inguruan. Argitaratzaile batzuek kontsiderazio handian gauzkate ilustratzaileak. Baina ez nuke kexatu nahi eta iritzi kategorikorik eman nahi. Kanpokoek gehiago dute esateko guk baino. Nik ez dut kexarik argitaratzaileekin. Ongi tratatua sentitzen naiz. Noizean behin argitaratzaileren bat egoten da langile soil bat zaren sentsazioa uzten dizuna, baina oso gutxitan gertatzen da hori. Noizbait esan izan duzu Durangoko Azokak markatzen duela euskal idazle eta ilustratzaileen urtea. Zein fasetan dago zuen urtea?
zioa eskatzen, ez dut baldintza berezirik behar. Sortzeko garaian eskatzen dudan luxu bakarra isiltasuna eta bakea dira. Erraza al da hori hiru semealaba gazte eta neraberekin etxean?
Nire seme-alabak kozkortu dira dagoeneko, eta ez dira egun guztian nire atzetik ibiltzen, euren bizitza dute et a bakean uzten naute. Ez da hain zaila. Garai batean, dena ezberdina zen, haurrak txikiagoak ziren eta atentzio gehiago eskatzen zuten. Hala ere, ezin dut kexatu nire egoeraz eta inguruko jendeak eskatzen didanaz. Behar dudan giroa ematen didate. Nolakoa da Jokin Mitxelenaren lantokia?
Nire lantokia mahai baten erdian sartzen da. Nire estudiotxoa dut. Bataila baten ondoren gelditzen den paisaiaren antzeko zerbait dago han, paper askorekin eta desorden askorekin. Baina ilustratzaile baten lantokia, nik ezagutzen ditudanenak behintzat, oso minimalistak izaten dira. Mundu ttiki bat nahikoa dugu. Haur literaturako ilustratzaile izateko ezinbestekoa al da 16
Altxor txikien karpeta Karpeta batean jasota ditu Kontxi Erizek, Jokinen amak, semearen altxor txikiak. Horien artean, 12 urte zeuzkala marraztutako galeoi bat dago. Detailerik txikiena ere ez zaio falta itsasontziaren marrazkiari, eta ilustratzailearen amak hala dio, harrotasun punttu batez: «Buruz marrazten zuen dena! Inondik kopiatu gabe!». Ttikittikitatik, marrazkiak egiten ezagutu du zortzi seme-alaben arteko zaharrena Erizek. «Oso ona izan da betidanik». Altxor txikien karpeta hartan, Donibanen arraunean ibiltzen zen garaiko oroitzapenak ere jasotzen ditu Mitxelenaren amak: prentsa errekorteak, argazkiak edota soka puska bat, esaterako. norbere barruan haur bat edukitzea?
Astrid Lindgren handiak esaten zuen haurrak ulertzeko ez zela ez haurrik eduki behar ezta zure barruan haurrik mantendu behar, aski dela gogoratzea norbera haurtzaroan nolakoa zen; horrekin ulertzen dituzula haurrak eta euren mundua ikusteko era. Hark asko zekien eta ni ados nago berarekin. Kasu egiten diot. Pello Añorgarekin harreman berezia duzu. Bere lan gehienak zuk ilustratu dituzu. Nola hasi zen harreman hori?
Bizilagunak ginen umetan, oraindik haurtzaroko lagunak gara. Orduan hasi zen gure arteko tratua, eta gero, tratu hori lagun eta profesionalen arteko tratu bihurtu
da. Nire lehenengo liburuetako ilustrazioak bere ipuinentzat egin nituen, beraz, tratu berezia zentzu guztietan dugu. Haur Literaturako azkeneko Euskadi Saria irabazi du Añorgak zuk ilustratutako ‘Jenio gaiztoa’ lanarengatik. Eusko Jaurlaritzan izandako sari banaketan izan zinen. Horrelakoetan zer sentitzen da?
Ni ikusle bat besterik ez nintzen, sari banaketan ez nuen parterik. Pellorekin gertatu da, Patxi Zubizarretarekin ere gertatu da… Saria idazlearentzat da, eta kito. Nire aipamena egin zuten beren hitzaldietan, eta ez du buelta gehiagorik. Pozgarria bada, marrazkiak han zeudelako, lan horretan. Ez dakit sarian parterik badu-
Orain udara hasi aurreko garaian gaude. Lantegi askoren zikloa horrelakoa izango da, nahiz eta nik gehiegi ez ezagutu. Udara aurretik guztiok izaten dugu lan guztiak bukatuta izateko gogoa, eta hortxe gaude gu. Durango argitaratzaileen kontua da batez ere, haientzat urtearen hasiera eta bukaera da, baina nik seinale batzuk besterik ez ditut jasotzen. Zure marrazkiek marka propioa dute. Zer nahi izaten duzu irakurleek marrazki horiek ikustean sentitzea?
Nire marrazkiak idazlearen lana indartzeko kolaborazio gisa ulertzen ditut; album ilustratuen kasua kenduta, baina horiek gutxiengoa dira. Idazleari laguntzeko nagoela uste dut. Gustatuko litzaidake irakurleek sentitzea marrazkiek testuari potentzia ematen diotela, eta irakurtzen ari diren hori beste zentzuetatik ulertzea, eta ez bakarrik ikusmenetik, nahiz eta liburua begiekin irakurtzen den. Buruarekin ulertzeaz gain, zentzuekin ere istorioa ulertzea bilatzen dut. Horrekin, pozik geldituko nintzateke. Haur literatura hurbiletik jarraitzen al duzu?
Ziurrenik ez dut gaurkotasuna
o012-017_on
25/5/09
11:53
PĂĄgina 6
kulturanagusia nahi adina ezagutzen. Gustuko dudana oso hurbiletik jarraitzen dut, baina oso mundu handia da haur literaturarena. Euskaraz bakarrik ehunka ilustratzaile gaude, gutxiago edo gehiago lan egiten dugunak. Nik batzuk baino ez ditut ezagutzen. Euskal Herria eta Alemania ongi ezagutzen dituzu. Haur literatura ezberdina al da tokiaren arabera?
Oso ezberdina ezin du izan, beste hizkuntzetako egileak itzuli egiten direlako. Batez ere txikienentzat, eta batez ere album ilustratuetan, liburu gehienak itzulpenak dira. Kanpotik datoz, baina hemen daude, eta hori da gure haurrek jasotzen dutena. Tradizio batzuk ezagutzen ditut Alemanian, eta dakidanez, euskaraz zein gazteleraz ez daude. Adibidez, Alemanian eta Frantzian jarraikortasuna badago XIX. mendean hasi eta gaur arte jarraitu daitekeena ilustratzaile eta mar-
golari batzuekin. Agian, euskaraz eta gazteleraz ez dago tradizio hori, baina nola alemaniarrei edota frantsesei adina balio diguten, ez diot dramarik ikusten tradizio hori ez izateari. Zuk egindako lanak jasotzen al dituzu?
Jasota, denak ditut, baina non dauden‌ hori ez dakit. Kontra-
tuaren zati bat da egileak liburu kopuru bat jasoko duela. Liburuek, jakina da, nonbait egon behar dutela. Bitxiagoa da marrazki originalekin zer gertatzen den. Hori bai dela misterioa: non dauden jakin nahi izatea, edota garai batean zer egiten nuen jakin nahi izatea‌ Lehen originalak paperean existitzen ziren aban-
Pikolo, Patxi Zubizarreta, Alberdania 2008. JOKIN MITXELENA
taila geneukan, beraz, nonbait egongo dira haiek. Gaur egun, askotan ez dago originalik. Argazkigintzan negatiborik ez dagoen bezala, ilustratzaileak batzuetan ez du paperezko originalik. Dena ordenagailuan dago, eta azkenean galdu egiten da. Gaur, duela hamar urteko soporte digitalak ezin dira irakurri ere egin. Alde horretatik ere, aldatu da langintza, hara! Gure lana kontserbatzeko modu segururik ez daukagu askotan. Oiartzunera itzultzen zaren bakoitzean lanera zatoz?
Ez beti, baina normalean aprobetxatzen dut argitaletxeetara bisitak egiteko. Oraingoan, liburu batzuk promozionatzera etorri naiz, hori ere lan gisa ulertzen da-eta. Ez da kontratuaren parte, baina tokatzen da noizbehinka. Gustura egiten dut, liburuekin harremana duen guztia egiten dudan moduan. Batez ere, ez dudalako maiz egin behar izaten.
Noviembre- Darwin: Castilla-Leon-go Komunitatea, 2009, Eskola Ajenda. JOKIN MITXELENA
17
o018-021_on
25/5/09
12:13
PĂĄgina 1
nagusiakkirola
OLATU guztien gainetik
16 eta 18 urtera bitarteko lau gaztek euren herrialdeetatik etorri eta arraunean hastea erabaki dute Hibaikan. Gogotsu eta ilusio askorekin aritzen dira. Testuak: Ekaitz Arrieta Argazkiak: IĂąaki Berrio 18
o018-021_on
25/5/09
12:14
Página 2
kirolanagusia
Hibaikako arraunlariak, maila guztietakoak, Ondartxoko hiltegian duten egoitzaren atean.
hmed Zein, Jose Luis Sellan, Yordan Enchov eta Mario Todorov. 16 eta 18 urte arteko gazteak dira, kanpotik Euskal Herrira etorritakoak eta laurek zaletasun bera dute: arrauna. Koldo Mitxelena Institutuan ezagutu dute elkar eta Hibaikan egiten dute arraun laurek. Arrauna bizi egiten dute, entzun egin behar zaie arraunaren inguruan hitz egiten dutenean. Euren pasioa da, eta urte askotan jarraituko dutela diote, oso gustora daudelako. Ahmed Zein s ahararra da, hango errefuxiatuen kanpamentuetan hazitakoa. 1992ko abuztuaren 14an jaio zen Ausard-en (Sahara). Gaur egun Oiartzunen bizi da. «Eskolara etorri ziren arraunean egiteko proposamena eginez, et a onartzea erabaki nuen», esan du Zeinek. Laurak modu berean hasi dira arraunean. «Gauza berriak probatu nahi nituen. Aurretik ez nekien arrauna zer zen ere. Saharan ez dago ezta hondartzarik ere», nabarmendu du. Denboraldi honetan hasi dira laurak. «Ikasten ari gara, ohiturak hartzen. Lagunekin oso harreman
A
Euskara ikasten Hizkuntza asko dakizkite arraunlariek, euren jatorriko hizkuntzaz gain. Ahmed Zein-ek, arabiarra, gaztelera, eta ingelesa dakizki, eta Yordan Enchov-ek, berriz, bulgariarra, errusiarra, ingelesa, greziera eta gaztelania. Lau arraunlariei euskaraz egitea gustatuko litzaieke etorkizunean. Euskararen inguruan baikor daude laurak. Institutuan euskara ikasten ari direla diote laurek. «Etorkizunean hemen egongo bagara, beharko dugu euskara, hemengo oinarrizko hizkuntza delako», adierazi du Enchov-ek. «Euskal Herrian bazaude, eta hizkuntza bat hitz egiten badute, guztiok hitz egin beharko genuke».
ona dugu eta horrek poztu egiten nau». Jose Luis Sellan 1992ko abuztuaren 31n jaio zen Guayaquil-en (Ekuador) eta gaur egun Lezon bizi da. «Arraunean hastea erabaki nuen proposatu zidatenean.
Probatzeagatik ez da ezer gertatzen, eta egia esan, oso gustora nago. Ez naiz batere damutzen». Ekuadorren ez dagoela halakorik dio Sellanek. «Nire aitak ikusi izan du», jakinarazi du. Yordan Enchov 1991ko aben-
duaren 15ean jaio zen Blagoewgrad-en (Bulgarian). «Zerbait berria probatu nahi nuen, eta horregatik hasi nintzen arraunean. Egun batean Hibaikara etorri nintzen, hau zer zen jakiteko eta ikusteko. Asko gustatu zitzaidan, eta egia esan, oso ondo tratatu gaituzte», dio pozik. Duela bost urte etorri zen Bulgariatik Euskal Herrira. Mario Todorov-ek 18 urte ditu eta bulgariarra da, Enchov bezala, Pleven-en jaiotakoa. «Arrauna zer zen ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan; probatzeko grina nuen. Giro ona dago taldean eta hori oso polita da». Arraunak lagunak egiteko ere balio izan die, eta hori asko eskertzen dute laurek. «Beste herrialde batetik gatoz eta arraunak on egin digu harremanak egiterako orduan», nabarmendu du Enchov-ek. «Bulgariako gaur egungo egoera ez da onena, eta nire gurasoak bizitza hobeago baten bila etorri ziren Euskal Herrira», gaineratu du. «Hasieran lagunak egitea kosta egiten da, batez ere, hizkuntzarengatik, ez genuelako menperatzen. Gainera, gu gato19
o018-021_on
25/5/09
“
12:14
Página 3
Urte erdia daramagu arraunean eta helburu ahalik eta estropada onenak egitea da” YORDAN ENCHOV
zen herrialdean ez daude hemen dauden bezainbeste gauza eta ohitzea ere kosta egiten zaigu hasieran, baina hori pasatu da dagoeneko, zorionez!», nabarmendu du Ahmed Zein-ek. «Asko gustatzen zaigu Euskal Herria».
DENBORALDIKO HELBURUAK. Hibaikako Gazteen Mailan aritzen dira arraunean laurak, eta denboraldiko helburuak zeintzuk diren galdetuta, oso argi dute guztiek. «Lehenengo arraunean egiten ikasi behar dugu, eta gero etorriko dira etorri beharrekoak», dio Ahmed Zein-ek. «Urte erdia daramagu arraunean eta helburu garrantzitsuena ahalik eta estropada onena egitea da, eta era berean, taldean egin duzunaz harro egotea», adierazi du Yordan Enchov-ek. Mario Todorov-en iritziz, ikastea da oraingoz garrantzitsuena, baita Jose Luis Sellanen ustez ere. «Arraunean jarraitu nahi dugu, nahiz eta hasieran gogorra egin zitzaigun, lehenengo egunetako entrenamendu saioak batez ere». Astean lauzpabost egunetan joaten dira Hibaikara, gogo biziz. «Hala ere, konprometitu gara eta ez dugu gainontzeko adiskideak albo batera uzteko asmorik, inolaz ere», diote laurek, aho batez. 20
Hein batean, adiskide onak izan nahi dugu guk ere».
EUSKAL HERRIRAKO BIDEA. Ahmed Zein aurretik egon izan da Euskal Herrian. «Nire herrialdetik haurrak etor-
tzen dira udan Euskal Herrira, eta ni horrela etorri nintzen lehen aldiz. Amari esan nion asko gustatu zitzaidala Euskal Herria eta hona etorri nahi nuela ikastera. Hemen hartu ninduen familiarekin hitz egin nuen ondoren, ikas-
ketak hemen egin nitzakeen galdetzeko. Basamortuan bero asko egiten du, eta bizitza hobeagoa izango nuen hemen Saharan baino. Orain nire izeba-osabekin bizi naiz, eurak Andaluziatik hona etorri zirelako. Nire ama Saharan
Oztopo guztien gainetik hirugarren urtea KAE2 Ligan Hibaika Arraun Elkarteko gizonezkoen talde nagusiak hiru aldiz hartu du parte KAE2 Ligan, eta aurten ere Liga berberean lehiatuko dira. 19 arraunlarik osatzen dute taldea, eta ikaragarrizko «gogoz eta amorruz» ekingo diote denboraldiari. Denboraldirako heburu nagusia «Ligako sei onenen artean» sailkatzea dute eta horretara bideratuko dituzte euren indar guztiak, «oztopoak oztopo». Izan ere, kexu dira klubean, ez dituztelako entrenatzeko behar bezalako baldintzak. Behin baino gehiagotan egin dute publiko salaketa, baina oroaingoz inork ez die erreparatu arraunlarien kexei: «Herri honetan ez zaio inongo garrantziarik ematen ez kirolari ezt a traineru bat uret an edukitzeak suposatzen duenari ere. Gure egoera oso txarra da, bai ekonomikoki baita uretara botatzeko ditugun arazoengatik ere. Aspaldi kexatu ginen herrian egin den azkeneko zubi peatonalak marea goian dagoenean uretaratzeko sortzen dizkigun arazoengatik baina ez digute inolako jaramonik egiten». Era berean, marea behean denean ezin dute uretaratu, eta Pasaiara jo behar izaten dute entrenatzera. «Era horretan dauzkagun gazteek ikaragarrizko desabantaila dute beste inguruko taldeetan dauden jendearen kontra
lehiatzeko garaian. Horri buelta emateko ibaiaren amaieran pantalan bat beharko genuke edo behintzat portuan uretaratzeko baliogarria den lokal bat», eskatu dute. Bit arteko materialen premia ere gero et a larriagoa da. «Material aldetik erabat desfasaturik gaude, ez gara beste t aldeen aurk a pareko baldintzetan neurtzen eta azken urteetan erosi den materiala arraunlariek denboraldi bukaeran sarietan irabazitako 600 bat euro klubean utzi dituztelako erosi ahal izan da», zehaztu dute. Errenteria Kirol Patronatuak Hibaikak urtero herrian antolatzen duen estropadako s aria ordaintzen du, baina hori ez dela nahikoa iritzi diote Hibaikako arduradunek: «Diru horrekin ez dugu nahikoa inolaz ere. Aurten iaz baino 40 bat fitxa gehiago izan ditugu eta hurrengo urtean gehiago izan daitezke baina ez dugu horrenbeste jenderi arreta emateko nahiko baliabiderik». Udalak, herriko arraun taldearen alde zerbait gehiago egin beharko lukeela uste dute Hibaikako kideek: «Badirudi herri honetan arraun talde bat izatea ez dela orain dauden agintarien gustukoa, eta hala ez bada neurriak hartu beharko lituzkete beranduegi izan baino lehen».
o018-021_on
25/5/09
12:15
Página 4
kirolanagusia
Emakumezkoen bi talde lehia bizian Hibaika Arraun Elkarteko neskak bi mailatan lehiatzen dira: Seniorretan eta InfantilKadeteetan. Ilusiorik ez zaie falta Hibaikako arraunlariei. 16 urte daramatzate botea itsasoratzen, eta hori ez da marka makala inondik inora. Helduetan bederatzi neskek osatzen dute taldea, eta, Haur-Kadete Mailan, berriz, 10 neskek. «Taldean oso pozik gaude, neska dezente animatu direlako arraun egitera. Hibaika zer den ikusita, bertan geratzeko apustua egin dute neskek, eta poztekoa da erabaki hori hartu izana».
dago, bere gurasoak zaintzen eta nire aita Kanariar Uharteetan dago lanean». Horixe da Ahmed Zein gaztearen istorioa. Jose Luisen istorioa, berriz, bestelakoa da. Bere gurasoak Euskal Herrian izanik, Ekuadortik bidaia egin zuen Sellan gazteak. «Nire gurasoekin eta nire anaiarekin bizi naiz, eta horregatik pozik nago, baina bestetik, familia ere badaukat Ekuadorren, eta haien falta sumatzen dut, noski». Ahmed Zein ere askotan gogoratzen da Saharan duen familiarekin. «Nire ama eta bi anai Saharan daude, eta beste anaia aitarekin dago Kanariar Uharteetan, eta asko sumatzen dut haien falta». Oporretan joaten saiatzen direla aitortu dute, «baina beti ezin izaten da». Yordan Enchov bulgariarraren familiak hasiera batean ez zuen Euskal Herrian geratzeko asmorik. «Nire gurasoak aurretik egonak ziren eta bigarren aldiz etorri zirenean geratzea erabaki zuten». «Hasieran gogorra izaten da, batez ere beste herrialde batetik zatozelako». Bost urte dira Errenteria-Oreretan bizi dela. Mario Todoroven ama izan zen
“
Aurretik ez nekien arrauna zer zen ere ”AHMED ZEIN
bere familiatik hona etortzen lehena. «Amak hona etorri nahi nuen galdetu zidan, hemen ikasteko aukera gehiago izango nituelako». Hasiera gogorra egin zitzaiola dio: «Yordan ezagutu nuen arte. Bera zen hasieran lagun bakarra». Bere gurasoekin Donostian bizi da egun Todorov gaztea.
HERRIMIÑA. Hemen gustura bizi diren arren, euren herrialdee-
tatik «ia dena» botatzen dutela faltan diote laurek, aho batez. «Lagunak, familia... buelt a bat ematera joaten zarenean, es ate baterako», dio Ahmed Zein-ek. «Han utzi ditugun lagunekin asko gogoratzen gara. Kontaktua badugu, baina ez da berdina», diote penaz. «Adiskidetasuna oso laguntza ona da, eta hori guztia han utzi dugu guk», nabarmendu dute.
Edonola ere, aurrera jarraitzeko nahikoa adorea dute guztiek eta baita ametsak ere: «Niri beste herrialde batzuk ezagutzea gustatuko litzaidake, beste kultura batzuk ezagutzea...» dio Jose Luis Sellan ekuadortarrak. «Nire herrialdera dirua bidaltzea gustatuko litzaidake», dio Zein-ek, «Marokok hartuta du nire herrialdea, eta Algeriak utzitako kanpamentuetan bizi garenez, bizitza errazagoa izan dezaten». 21
o022-025_on
18/5/09
18:47
Pรกgina 1
mendianagusia
Ezkerretik eskuinera, Manolo Irisarri, Juan Luis Urkizu eta Jose Mari Garmendia, 1959.urtean, Bianditzeko gailurean gurutzea jarri ondoren.
BIANDITZ mendiarekin urrezko ezteiak Orain dela 50 urte igo zen Lezoko mendizale talde bat lehenbizikoz Bianditzera. 50 urtera igoera hura errepikatuko zutenik, ordea, ez zuten susmatu ere egin. Lezoko Mendizaleak taldearen hastapenak ziren. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Lezoko Mendizaleak 22
o022-025_on
18/5/09
18:47
Página 2
mendianagusia 959. urtea zen Lezoko lau mendizale Bianditzeko tontorrera abiatu zirenean lehenbizikoz. Artean lauretako inork ez zuen ezagutzen Bianditzeko gailurra, ez eta hara iristeko bidea ere. Manuel Garbizu, Karlos Olaziregi, Juan Luis Urkizu, eta Manolo Irisarri lezoarrak ziren. Orain, lehen igoera hartatik 50 urte bete direnean, errepikatu dute igoera hura Lezoko Mendizaleak taldekoek, aurretik beste hainbatetan egin zuten antzera, Bianditz mendira estuki lotutako historia baitu Lezoko taldeak. Elkarte gisa sekula eratu ez den mendi talde honen hastapenak zein egungoak gogora ekartzeko, bere etxean hartu du ON aldizkaria Irene Salaberria taldeko kideak. Ondoan izan ditu Koldo Fraile eta Manolo Irisarri, biak ere taldekoak. Hiruren artean kontatu dute beren 50 urtetako ibilibidea.
1
1959. urtean, Sorondon egin zuten talde argazkian.
Karmele Salaberriaren etxean, argazkiak berrikusten. OLATZ MITXELENA
HASTAPENAK. Juan Manuel Irisarri, Manolo izenez ezagunagoa dena, Bianditzera lehenbizikoz igo zen laukote hartako kide izan zen. Berak gogoan duenez, garai hartan inor gutxi joaten zen mendira. «Argote, Joseba Urkizu, Patxi Berasarte...». Horiek eta beste lezoar gutxi batzuk ordurako Aralarrera irteten hasiak zirela gogoan du Irisarrik. Horregatik, bera eta bere hiru lagunek, mendira joateko gogoz, laguntza eske haiengana jotzea erabaki zuten. Haiek bidalita erabaki zuten Bianditzera igotzea. Oiartzungo autobusa hartu, Altzibarrerako bidea autobusez egin, eta handik aurrera, oinez, Karrikatik gora abiatu ziren. «Ez genuen hura ezagutzen. Garai haietan inor gutxi zebilen mendian eta bidean ez ginen inorrekin topatu. Bidea luze-luzea egin zitzaigun» gogoan du Irisarrik. «Cromlechera iritsi aurretik dagoen tontor txikian egin genuen hamaiketakoa. Indarrak berreskuratuta, aurrera jarraitzea erabaki genuen eta Bianditzeko gailurre-
ra iritsi ginen». Irisarrik kontatu duenez, buzoi zahar bat topatu zuten gailurrean. «Etxe bat zen, eta gerra garaiko zuloz josita zegoen», zehaztu du. Bianditzeko gailurrean, ordea, besterik espero zuen laukoteak. «Bianditzera bidali gintuztenek esan ziguten Biadintzeko gailurrean gurutze bat topatuko genuela, baina gure harridurarako hara iristean ez genuen gurutzerik topatu». Handik jaisterakoan erabaki genuen gurutzea egin eta han jarri behar genuela». Eta hala, lau lagunen arteko erabaki hark emango zion hasiera 50 urteko historiari.
URTEAN BEHIN
Urtean behin igotzen dira Bianditzera Lezoko Mendizaleak taldekoak, beti martxoaren 22aren inguruan G U R UTZ EA EG I N ETA TALDEAN JARTZERA IGO. Gurutzea Luis Sarasola errementariak egin zien, eta gurutzea eskuan Bianditzera bigarrenez igo, eta tontorrean jarri zuten. Bigarren igoera hartara, baina, talde dezentea bildu zen, gehie-
nak garai hartako Lezoko JOC erakundean (Juventudes Obreras Catolicas) elkartzen ziren gazteak. Erramu igande baterako jarri zuten hitzordua, martxoak 22 zituela, 1959. urtean. Mendira abiatu aurretik, ordea, mezara joatea ezinbestekoa zen: «Garai haietan mezara joatea derrigorrezkoa zen, bestela pekatua zelako», nabarmendu du Irisarrik. Baina horri baita ere bilatu zioten irtenbidea. «Adoracion nocturna egiten zen orduan Errenterian, 04:00etan». Honela bada, Errenterian entzun zuten meza, gauez, ondoren Bianditzera goizean goiz 23
o022-025_on
18/5/09
18:48
Página 3
mendianagusia
25. urteurrenaren argazkiak.
URTEURREN BAKOITZEKO IKUR BANA Bianditzera egin zuten lehen irteeran gurutzea jarri zuten gailurrean;
25. urtera danbolin itxurako postontzia, eta aurten, 50. urteurrenean, Euskal Herriko mapa iristeko. Jose Mari Garmendia, Juan LuisUrkizu eta Manolo Irisarri bera izan ziren gailurrera iristen lehenak. «Ni gurutzea sorbaldan, bigarrena porlanarekin eta hirugarrena urarekin. Denak eraman genituen Errenterira lehenbizi, eta handik Bianditzera», zehaztu du Irisarrik. Han, gailurrean, ohiko meza entzun ondoren mendira igo ziren gainontzeko lagun guztiak itxaron zituzten. Lezoko Mendizaleen lehen talde irteera izango zen. Bianditzetik bueltan, San Antonera joan ziren, gerora beste hainbatetan egin duten legez.
25 URTEURRENA. Lezoko mendizale taldeak 50. urte bete berri dituen arren, sekula ez da eratu elkarte gisa. Hainbat saiakera egin zituzten, eta talderako 24
logotipoa egin zuenik ere izan zen, baina asmo hark ez zuten sekula gauzatu. «25. urtera arte, bakoitza bere aldetik joaten zen Bianditzera, gogoratzen zitzaigunean», kontatu du Irene Salaberriak. Lehen igoera hartatik 25 urte igarotzean, ordea, berriro talde irteera errepikatzea erabaki zuten, eta orduz geroztik, martxoaren 22aren bueltan, urtero-urtero huts egin gabe igotzen dira Bianditzeko gailurrera. «25. urteurrenean elkartu ginen halako mordoxka bat, eta orduz geroztik hasi ginen urtero joaten talde bat. Sorondon gelditzen hasi ginen orduan», zehaztu du Salaberriak. 25. urteurrenean, autobusean igo ziren kaskoraino, eta handik tontorrera oinez. Ondoren, Domikotik barrena Lesakara bidea
hartu zuten, etxera itzuli aurretik hango Landetxe batean bazkaltzeko. Baina 25. urteurrenean ere ez ziren esku hutsik igo mendira. Beraiek jarria da baita ere Bianditzeko tontorrean dagoen danbolina eta txistua. Izan ere, ordurako inguruko mendietara ez ezik, Pirinioetara irteten hasiak ziren taldeko hainbat lagun. Danbolina eta txistuaren ideia Ezkaurre mendian bururatu zitzaion Manolo Irisarriri, haren tontorrean ikusi zuelako halako bat, azpian Euskal Herriko mapa zuela.
os atzeko pieza bak arra falt a zenez, zer ipini erabakitzen ez zuten denbora gehiegirik eman. Euskal Herriko mapa jarri dute aurten Bianditzeko tontorrean. Mapa jarri ahal izateko, danbolina kendu behar izan zuten, eta, diotenez, haren falta sumatu duen mendizalerik izan da inguruan. Bada, egon daitezela lasai Bianditzera jotzeko ohitura duten mendizaleek. Inork ez du lapurtu danbolina. Berriz han da, dotoretua orain, oinarrian Euskal Herriko mapa duela.
AURTEN EUSKAL HERRIKO MAPA. Hala, urtez urtez eta ia
JAIOTZA EGUBERRIETAN.
oharkabean egin dute orain arteko bidea Lezoko Mendizaleek. Aurten 50. urteurrena ospatu dute, eta tontorreko ikur multzoa
Eliz giroan sortu zen Lezoko Mendizaleen taldea, eta fededun izaerari eusten diote gaur egun ere. 1995. urteaz geroztik, Gabonetan ere igotzen dira Bianditzera,
o022-025_on
18/5/09
18:48
Página 4
Gailurreko hiru oroigarriak Ondoren irakur daitezkeenak Lezoko Mendizaleek Bianditzeko gailurrean jarritako ikurretan txertatu dituzten idatziak dira: Gurutzean: «Lezoko Mendizaleak agurtzen zaitugu, Baindizko mendi gailur ontan». Biandiz (840). 22/III/59. Danbolin itxurako postontzian: «Lezoko mendizaleak 25. urteurrenaren oroigarri». Bainditz. 840 m. 1984/III/22. Eusk al Herriko mapan: «50. urteurrenean bizirik gauden Lezoko mendizaleen oroigarri». Bianditz. 8 4 0m. 2009/03/22. eta jaiotza jartzen dute han, danbolinaren eta gurutzearen babesean. Bide luzea egin dute Lezoko Mendizaleak Bianditzera egin zuten lehen igoera hartatik, eta, noski partaideen aldetik izan da aldaketarik. Lehen irteera hartan bildu ziren batzuk, bikote izan dira ondoren, eta lehen irteera hartan parte hartu ez arren urteekin batu den lagunik ere bada tartean. 5o urteko epean zendu denik ere iza da tartean, noski. Batzuk zein besteek, denek dute Bianditzekin lotura berezia. Horren adibide aurten gertatutakoa. Taldeko kide Maria del Coro Olaziregi Etxenagusia 50. urteurrena ospatu eta denbora gutxira zendu zen. Haren errauts ak, ordea, Bainditzen dira betiko, han agurtu zutelako senideek eta lagunek. 50. urte bete dituzte Lezoko mendizale taldekoek eta urte mordoxka diren arren, aurrera jarritzeko sasoia eta ilusioa ez dute falta. Oroitzapen gozoz betetako bidea da orain arte osatu dutena, eta oroitzapen horiek galdu ez daitezen, lanean ari dira orain, urte hauetan guztietan batzuk zein besteek mimoz gordetako taldeko erretratuak bildu eta CDan jasotzeko.
mendianagusia
50. urteurrenaren ospakizunak, aurtengo martxoan.
Aurten, Bianditzera bidean, Euskal Herriko mapa jartzeko prest.
25
o026-027_on
21/5/09
11:56
Pรกgina 1
bidaiakkklik
2
1
Aurora borealaren
ARRASTOAN Bere paraje isolatuek, geysirrek, ordu luzeetako egunek eta gauek... horiek eta beste askok egiten dute erakargarri Islandia. Lorea Muguruza han izan da, eta handik ekarritako argazkiak dira ondorengoak.
4 26
5
6
o026-027_on
21/5/09
11:57
Página 2
klikbidaiak
3
1. Hofn herrian, glaziarretara igotzeko ibilgailu berezia. 2. Islandiako etxe tipikoek goroldioa izaten dute teilatuan etxea bero mantzentzeko eta paisaiarekin bat egiteko. 3. Reykjavíkeko lakuan hamaika eratako hegaztiak aurki daitezke. Hiritarrek asko zaintzen dituzte, beti dago baten bat haiei jaten ematen. 4. Gullfoss, urre koloredun ur jauzia esan nahi du. 60 metroko garaiera du. 5.6. Geysirrak, Islandiako ikur, mundu guztiko turistak erakartzen dituzte usai oso erakargarria ez duten arren. 7.8. Jökulsárlón Vatnajökull glaziarraren mingainetako bat, itsasoraino iristen dena, eta bertan itsastxakurrek etxe ezinhobea topatzen dute. 9. Pingvellirren bi plaka tektonikoek talka egiten dute, amerikarrak eta europarrak. Leku ikusgarria da bi plaka tektonikoen tartean ibiltzeko aukera ematen baitu.
7
8
9 27
o028-029_on
21/5/09
12:51
Pรกgina 1
bidaiakkklik
10
11
12
28
o028-029_on
21/5/09
12:52
Pรกgina 2
klikbidaiak
13
14
15
16
10. Vatnajรถkull glaziarraren beste mingai bat da Skaftafell. Bertan ibiltzeko aukera dago. 11. Blรกa lรณnid, laku urdina bezala ezagunagoa dena, zentral termiko bateko silizez beteta dauden termak dira. 12. Skaftafell glaziarreko izotza harri bolkanikoz zikindua dago. 13. Seljalandsfoss urjauziaren atzetik ibil daiteke. 14.15. Svartifoss, urjauzi beltza. Paraje ikusgarrian dago eta inguruko basaltoak dotoretu egiten du. 16. Gullfoss urjauzian urak sortutako energia aprobetxatzeko zentrala jarri nahi zuten, baina islandiarrek nahiago izan zuten paraje basatiari eutsi. 29
o030-031_on
21/5/09
11:28
Pรกgina 1
euskara uskararen normalkuntzaren bidean lagungarri izan nahi duen esperientzia pilotua abiatu berri da Oarsoaldean. Izan ere, Lanbide Heziketako ikasle euskaldunek, aurreratzean enpresetako praktikak euskaraz egiteko aukera izango baitute. Oarsoaldeko lau udalek Don Bosco Goi-Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin sinatutako akordioari esker gauzatu ahal izan da esperientzia. Ekimenaren bultzaitzaileek lehengo maiatzaren 13an egin zuten aurkezpenean aditzera eman zutenez, ikasleek datorren ikasturtetik aurrera egin ahal izango dituzte praktikak euskaraz.
E
BEHARRAK BULTZATUTA.
Praktikak euskaraz egiteko aukera Lanbide Heziketan D ereduan ikasi duten ikasleek praktikak euskaraz egiteko aukera izan dezaten esperientzia pilotua jarri dute martxan eskualdean Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: A. Zabaleta/Oarsoaldeko Hitza 30
Ageriko hutsunea est altzera dator orain aurkeztu duten esperientzia pilotua. Izan ere, ikasketak euskaraz egiten duten ikasleen kopurua gero eta handiagoa izanik, praktikak euskaraz egiteko nahia eta beharra gero eta handiagoa baita. Horren adibide, Don Boscoko Institutuak berak emandako datuak. Lanbide Heziketarako zentro honetan orain dela bederatzi urte ikasle guztiek A ereduan ikasten zuten. Gaur egun, ordea, ikasleek %42ak euskaraz ikasten du. Gaur egun, edonola ere, zail dute oraindik euskarak eta euskaldunek enpresaren munduan sartzea, eta hori aintzat hartuta esperientzia martxan jarri ahal izateko kostuak administrazioak hartuko ditu bere gain, kasu bakoitzean beharrezkoak izango diren baliabideak aztertu ondoren. Horrez gain, esperientziaren jarraipena eta ebaluaketa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikorako Sailburuordetzak, Oarsoaldeko udalek eta Don Bosco ikastetxeak batzordea eratuko dute Ahize Aholkularitza Enpresarekin batera. Ahize Aholkularitzako ardura-
o030-031_on
21/5/09
11:28
Página 2
albisteakeuskara
Enpresak Hitzarmena sinatu duten enpresen zerrenda: Papresa. Elster-Iberconta. Inasmet Fundazioa. Easo Motor. Centrauto. Gipauto. Asea Brown Boveri.
Datua
%42
Euskararen gorabeherak GORA. Euskararen aldeko apustuak Ez da ohikoa goialdean ageri den txartelaren modukorik kalean topatzea. Argazkia Pasai Donibanen atera du ON-ek. Ez dakigu zein den aipatu etxebizitzen promotorea, baina txalotzekoa da euskararen alde egin duen apustua. Izan ere, euskara hutsez idatzia egonagatik, zeinek ez du ulertzen txartelak esan nahi duena?
EUSKALDUN. 2000. urtera arte Don Boscon gazteleraz ziren eskola guztiak. Gaur egun ikasleen %42a D ereduan ari da.
BEHERA. Ura aurrezteko kanpaina Behean ageri den testua, ura aurrezteko kanpaina baten baitan banatu zuten. Irudia lagun, uler dezakegu zein den sustatzen ari diren produktua, baina irudirik ezean zeinek asmatuko luke zer den zurrusta-haustekoa? Beste behin ere, gazteleraz pentsatutako testuak euskaratzearen ondorioak.
dunek, bide batez, enpresekin lan egingo dute, diagnostiko bat egin ondoren, enpresa bakoitzaren beharrak zeintzuk diren aztertu eta azkenik lantoki bakoitzaren neurriko prozesua diseinatzeko.
ZAZPI ENPRESA. Oraingoz zazpi enpresek sinatu dute hitzarmena: Errenteria-Oreretako Papresa eta Elster-Iberconta; Donostiako Inasmet Fundazioa; eta Oiartzungo Easo Motor, Centrauto, Gipauto eta Asea Brown Boveri. Normalean Don Boscoko ikasleak praktiketan hartzen dituzten enpresetako batzuk dira hitzarmenera bildu direnak, eta bert ako arduradunak pozik daude aukerarekin. Adierazi dutenez, «aukera bat» ikusi dute esperientzia pilotuan; «errealitate berrietara egokitzeko aukera paregabea». Enpresaburuek badakite bidea «zaila eta luzea» izango dela, baina era berean, jakin badakite, norbaitek ekin behar diola lantokiko prestakuntza euskalduntzeko bideari. Esperientzia enpresarientzako zein ikasleentzako aberasgarria izango dela iritzi diote.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 31
o032_on
14/5/09
17:53
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
LAPURDIKO MENDIAK Zeharka
Goitik behera
1. Galderetan erabiltzen da. Deitzeko moduak. Hemeretzi erromatarrez. 2. *** mendia (Heleta aldean). Ald. Gipuzkoako ibaia. 3. Zuhaitza. Gaztelaniaz boj deitzen zaio. 4. Ald. jardun. Aukera. Bostehun. 5. Tartea, aldea. Ald. gasolinaren neurri. 6. Tankera. Lo egiteko altzairu. Hamar. Potasioa. 7. Roetgena. Seigarren hilabetea. Abil, bizkor. 8. Beltzak matxakanak ematen dituzte. Garai bateko Segovia. 9. Ald. min hartuak, gaixoak. Hamaikagarren hilabetea. 10. Ald eta errep. bular. Ald. Kataluniako ibai. Ataurre. 11. Tximinietako kate zintzilikaria. Zeukan. 12. Guztia, dena. Suitzako ibai famatua. Litroa. Anperea.
1. Nafarroako herria, Lizarraldean. Pisu neurria. 2. *** mendia (Askainetik, adibidez). Eako. 3. *** mendia (Sara, Lizuniaga). R grekoa. 4. Gora egin. Dena beltz ikusten duena. 5. Zerbait sartzeko egiten dena. Getxoko auzo hondartsua. 6. Moduak. Ald...de Janeiro. Asko adierazten duen atzizkia. 7. Sodioa. Ald. Lapurdiko herria, Dantxaria ondoa. Ald. Jainko egipziarra. 8. Lehena. Ugaztunek ematen diguten edari zuri. Barazkia. Bokalea. 9. Ald. adi ezak. Sutarako erabiltzen den gai beltz. 10. Normala baino ttikiagoa. Gizonezko izen biblikoa. 11. Ald. gaixo. Potasioa. Ald. diru truk hartu. 12. *** mendia (Biriatun).
30
o033_on
23/5/09
19:50
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau
GURUTZEGRAMAK 1 11 10 9
K I L O
8 7 6 5 4 3 2 1
A B A I G A R
2
E A T A R L A R R U N
3
4
I I G B O A N E T Z E K L O I R R R A O
5
A R E E T A Z U L O A
6
7
8
E N A R A A E K A S O N O H E I N R I A A Z T A Z A A R E
9
10
11
12
K I X A I R O Z P E L I O D A T K O X K I A I O K S G A R O A T A R I Z U E N L A zer da hau!
12
ON-EN APIRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Manuek Galdos izan da ONeko sariaren irabazlea. Harroka Pasaiako musika taldearen Itzalean disko beretzat!
ERANTZUTEKO EPEA ekainak18 (osteguna) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
HITZAK argitaratutako Hitzalean liburua Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
o034_on
19/5/09
17:03
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Ez dakizu zer nahi duzun, egun batean hau, bestean hura. Honela gauzak zaildu besterik ez dituzu egiten. Egin ezin dena zera da: zu nahastuta egoteaz gain, besteak nahastaraztea. Gauzak argi eta garbi noiz esan behar dituzu? Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Zein polita egiten zaituen eguzkiak, irribarretsu jartzen zaitu. Baina euria ari duenean zer? Orduan muturtu eta irribarrea haizeak eramaten du. Udan zure ondoan egotea erraza izango da, baina negua heltzen denean zer? Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Zeinen gustuko duzun lagunek zerbait ongi egin duzunean onartzea. Baina horretarako gauzak egin behar dira, eta gainera, besteek egindakoan ere esker onekoa izan beharra dago. Oraindik gauza asko ikasi behar dituzula ez al zaizu iruditzen? Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Beti aurre egin diozu denari, baina oraingo honetan amore eman duzu. Lasai egon eta ez zaitez larritu, aterako zara honetatik. Eta ez ahaztu lagunak laguntzeko daude, eta ez eduki lotsarik laguntza eskatzeko orduan, beraiek laguntza eskaintzeko prest daude.
34
Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Ez duzu eskubiderik dena horrelakoa zarela esatearekin konpontzeko. Batzuetan, gauzak gaizki egin dituzula onartu beharra dago. Denekin zaren bezalakoa izatea ongi dago, baina denekin izan behar duzu horrelakoa, berak honela onartzen zaitu, hori ziur eduki. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Betiko inguruan zenuen lagun horrek laguntza behar du, eta horretaz jada konturatu zara. Agian, bera laguntza eske etortzera itxaron beharrean, zuk joan beharko zenuke laguntza eskaintzera. Ez ahaztu pertsona horrentzako oso garrantzitsua zarela. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Konturatu zara dagoeneko munduarekin pipertuta zaudenean besteekin ordaintzeko eskubiderik ez duzula. Ingurukoei irribarretxo hori jartzen diezunean zeinen zoriontsu egiten dituzun ere ohartu zara, beraz, jarraitu ezazu horrela, ingurukoek eskertu egingo dute eta. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Hitz polit batek inguruko pertsona hori zenbat alaitzen duen jakin bazenu… zuk hitz horiek behar dituzun moduan, ingurukoak zure ahotik zerbait polita noiz aterako den zain daude. Ez iezaiezu gehiago itxaronarazi eta esan pentsatzen duzun hori.
Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Gihar-minak dituzu gorputz osoan, nekatuta zaudela nabari da. Ez al dakizu oraindik kirola pixkanaka egin behar dela eta ez asto baten antzera? Hurrengorako ikasiko duzu, kirola egiten ohituta ez dagoenak ezin duela lehenengo egunean Himalaya igo. Lehendik mendi txikiagoak badira! Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Azkenean ingurukoak isiltzea lortu duzu, denek kontrakoa esan arren, nahi zenuen hori lortu duzu. Bejondeizula, seguru egon hurrengo batea iritzia eman baino lehen bi aldiz pents atuko dutela. Harro esan dezakezu beraz: oraingoan bai! Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Lehen besteei kritikatzen zeniona orain zuk egiten duzu. Berekoi hutsa bihurtu zara eta horrek ez dizkizu ondorio onak ekarriko. Besteei leporatzen dizkiozun gauza asko zuk egiten dituzu eta gainera ez dituzu akatsak onartzen. Bide okerretik zoaz, baina gogoratu inoiz ez dela berandu bide egokia hartzeko. Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Lasai zaitez momentu batez eta pentsa ezazu zerbaiterako balio dizun horrelako estresak. Ongi dago ahalik eta gauza gehien eta hobekien egiten saiatzea, baina dena ez dago zure esku. Har ezazu arnas pixka bat.
Daviid Duhart (33urte, Antxo). Ondo iruditzen zait, baina uste dut ez dugula ezer lortuko. Lur horietan gaur egun bizi diren biztanleak donostiarrak dira eta ezingo dute pasaitar izan. Beraiek izango dira prozesua oztopatzen lehenak, Donnostian edo Pasaian bizi, aldea egongo dela uste dut.
inkesta
Juanjo Kortajarena(61 urte, Antxo). Haisera batean badirudi arrazoia daukagula, 1805 dekretuaren arabera behintzat. Eskubide hori hor dago. Handik hona donostiarrek zer egin duten, ez dakit, baina ziurrenik ez diote kasurik egin dekretuari. Gaur egun ematen du oso zaila dela muga horiek gauzatzea. Ia zer gertatzen den.
13:32
Rosa Mari Martinez(61 urte, Antxo). Nik uste dut Pasaiako Udalak arrazoi oso duela: Pasaia, Pasaia da, eta bereak diren lurrak itzuli behar zaizkio.
22/5/09
Luis Elizegi (61 urte, Errenteria-Orereta). Pasaiako Udalak paper horiek baditu, Udalak arrazoia izango duela pentsatzen dut. Orain, ez dakit zertan geratuko den kontua, Donostiakoek ere esaten dutelako beraiek dutela arrazoia. Konponbide zaila du mugen kontuak, Pasaiako Udalak arrazoia eduki arren.
Julen Etxeberria (47urte, Antxo). Nik uste dut ondo dagoela eskatzea dagokiguna, baina posible al da? Donostiak onartuko al du? Ez dut uste. Pasaiako Udalak arrazoia du, baina oso zaila du eskatzen duena eskuratzea. Nik uste dut Pasaiak ez duela ezer lortuko, Donostiak ez diolako baimenduko.
o035_on Pรกgina 1
Pasaiako Udalak epaitegietara jo du 1805. urteko dekretuak aitortzen zizkion mugak aldarrikatuz. Zer iruditzen zaizu?
35
o036_on
14/5/09
17:45
Página 1
gizarteallarrugorritan
JON JOSEBA DEL RIO ‘KARRAKA’ TABERNARIA
“
Homo sapiensa desagerraraziko nuke” Testua eta argazkiak: Lorea Muguruza
on Joseba Del Rio(Donostian, 195 6), Lezon Karraka ezizenez ezagunagoa denak urte asko igaro ditu arrantzaren munduan. Arraindegietan ere lan egin du, baina orain alaba lagun duela, tabernari gisa ari da lanean Aiton Borda Erretiratuen Elkarteko tabernan. Hamaika esperientzia bizitzakoak, itsasoaren mundua ezin du ahaztu.
J
Zein itsasok harritu zaitu gehien?
Ozeano Bareak. 40 bat gradu egiten ditu gutxi gorabehera, baina inolako hezetasunik gabe. Itsasoak ez du inolako brisarik. Han bi euri tanta erortzen direnean negua dela esaten dute. Hori bai, euri zaparrada hastean, oso gogor hasten da. Animalia arrarorik ikusi al duzu itsasoan? 36
Txikiteroak ere desagertzen ari al dira?
Bai, gazteak ez dira gu bezalakoak. Gu itsasora atera aurretik txikiteoan ibiltzen ginen. Koadrila horiek desagertzen ari dira. Gure garaian, asko ibiltzen ginen. Gazteen aurrekontuak ez die uzten txikiteoan ibiltzen, eta beste bizio batzuk dituzte. Txikiteoa suntsitzen ari da. Antxoa baino okerrago daude txikiteroak! Espezie horiek berreskuratzeko zerbait egin al genezake?
Amuak berriz ere erabiltzen hasi beharko genuke! Amuak ez du suntsitzen. Amuaren tamainaren baitan dago, arrainaren tamaina. Sareek, ordea, dena hartzen dute. Gainerra, teknologia berriek dena txikitzen dute: sonarrak, radarrak... Txikiteroekin ere amua erabiltzen hasi behar dugu?
Arrantzalea izan zara, ezta?
Bai, hamahiru urte nituenez geroztik aritu naiz arrantzale lanetan. Aitarekin hasi nintzen etxeko itsasontzian. Gero, baxurara joan nintzen, gero arraste-arrantzara, eta Panamara ere joan nintzen. Bederatzi hilabete pasatzen genituen Panaman. Urtebete ere pasatu nuen etxera etorri gabe Costa Rican arrantzan aritzea suertatu zitzaidanean. Azkenean nazkatu eta arraindegian lanean hasi nintzen. Hura ere gehiegi gustatu ez, eta gauza batean eta bestean aritu naiz, azkenean Aiton Bordan bukateko!
izana. Despistatuta gabiltza antxoaren atzetik.
Horiek ezingo ditugu berreskuratu. Jende hori desagertzen ari da. Gaur egun tabernan oso jende gutxi ikus dezakezu abesten, tabernaz taberna giroa alaitzen doana. Bermeon topa zenitzakeen koadrila horiek desagertzen ari dira. Karaokea dago, eta kitto! Beraz, txikiteroen sonarrak gazteak dira?
Bai. Zalantzarik ez egin! Zein espezie desagerraraziko zenuke?
Ez. Betiko kontuak ikusi ditut: marrazoak, baleak, hegaz egiten duten arrainak... Azken horiek bereziak ziren, gauez itsasontziaren zubiaren kontra jotzen ziren eta hurrengo eguneko hamaiketakoa izaten genuen. Orain tabernari gisa ari zara. Zer moduz bezeroekin eta tabernariaren psikologiarekin?
Horrelako gauzak alabari uzten dizkiot. Nik emakumeengandik ihes egiten dut, gizonekin hobeto
moldatzen bainaiz. Emakumeekin hitz egiteko taktu berezia izan behar da eta niri ez zait erraza egiten. Sukaldean sartzen naiz.
Homo sapiensa, horixe desagerraraziko nuke. Dena desegiteko sortu gara. Beraz, guri ere iritsiko zaigu naturari kendu diogun guztia ordaintzeko garaia.
Antxoak desagertzen ari direla esaten dute.
Zeini aterako zenioke zurito bat edo kafe bat?
Its asoari jipoi handia eman diogu. Hala ere, ez dakit antxoa desagertu den, oso bizitza laburra baitu eta azkar ugaltzen baita. Horrez gain, itsasoaren tenperatura ere igo da eta izan daiteke antxoa beste bide bat egiten hasi
Orduaren baitan bata ala bestea. Emakumezkoei kafea asko gustatzen zaie. Gizonei gehiago gustatzen zaie kopa edo garagardoa. Hala ere, neska gazteei gehiago gustatzen zaie zuritoa eta halako edariak.
o037_on
14/5/09
17:38
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
‘Pim, Pam, Pum’ Jon Gonzalo (Errenteria-Orereta) ’Pim, Pam, Pum’ film laburra estreinatuz geroztik, etengabe sariak ari dira pilatzen Andoni de Carlos eta Asier Urbieta zine zuzendariak. Errenteriarra da Asier Urbieta, eta hain zuzen, jaioterrian bizitakoak hartu ditu oinarri filma sortzerakoan. Jon Gonzalok idatzi du kritika.
rrenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren ondoren pozik zegoen Asier Urbieta. Andoni De Carlosek eta berak zuzendutako Pim,pam,pum film laburrak enegarren saria irabazi zuen, eta etxean irabaztea beti da berezia. Izan ere, nazioartean saritu duten film labur hau Errenteria-Oreretan gertaturiko istorio batean oinarrituta dago. Asier bera eta bere inguruko lagunak protagonista dituen istorio batean. Ni neu ere istorio horretako protagonista naiz neurri batean, eta sari banaketatik etxera itzuli nintzenean, txikitako gauzak gordeta ditudan kaxaren bila aritu nintzen. Hantxe aurkitu nuen, hogei urte lehenago, manifestazio batetik etxera eramandako gomazko pilota bat. Garai batean, horixe baitzen gure gogoko jolasetako bat. Egun batean bai eta hurrengoan ere bai manifestazioak izaten ziren gure herrian, eta poliziek botatako gomazko piloten bila ateratzen ginen kalera. Amatxori ezer esan gabe, noski. Gurasoei futbolean jokatzera joaten ginela esaten genien, baina manifestarien hotsak entzun orduko Biteri kale inguruko autoen atzeko aldean ezkutatzen ginen. Ez genekien manifestariek zergatik oihukatzen zieten poliziei. Eta ez genekien poliziek zergatik egiten zieten tiro manifestariei. Guri interetsatzen zitzaigun gauza bakarra gomazko pilotak bildu, eta ahalik eta gehien etxera eramatea zen.
E
haur inuzente batzuen jolasa); oso ondo kontatuta dago (hiru minutuko plano bakar batean); eta detaile guztiak ondo zainduta daude (aktoreen lana,irudia, soinua). Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako sari nagusia jaso ondoren, Asier Urbietak berak onartu zuenez, «film honen atzean herri honetako haur batzuei gertaturiko istorio bat dago, normala izan behar ez lukeen istorio bat, baina askotan gertatzen zena». Gaur egun, ez dut manifestazioetako pilotekin jolasean ibiltzen den haurrik ezagutzen. Ziur aski, hogei urte hauetan herria aldatu den seinale da hori, nahiz eta oraindik fikziotik errealitatetik baino gertuago dauden istorio asko gertatzen den gurean. Agian, Pim,pan, pum-ekin gertatu den bezala, pelikuletan bakarrik ikusiko ditugu hemendik urte batzuetara. Albiste ona izango da. Pim,pam, pum bezala saritzen badituzte, hobea.
Sariak Pim Pam Pum filmak 14 sari eskuratu ditu estreinatuz geroztik. Hona hemen sarien zerrenda: Milbrook International Film Festival (Kanada).
Lehenengo Saria. Festival Festicurts de Figueres. Lehenengo Saria. Asier Errasti Film Laburren Lehiaketa (Eibar).
Lehenengo Saria. V. Festival Plasecuencia Terrasa. Lan onenaren Saria;
Gizonezko Aktore Onenaren Saria; Kamara Operadore Onenaren Saria. Huhezinema Festival de Cortos de Ficción y Documentales. Lehenengo
Saria. 22. Semana de Cine de Medina del Campo.
Zuzendari Onenaren Saria. III. Festival de Cine Contraplano. Produkzio
Onenaren Saria. Festival Internacional Zemos 98. Metropolis Saria. Fargo Film Festival (Ameriketako Estatu Batuak). Epaimahaiaren Sari
Berezia. Lekeitioko Bideo Bilera.
Bigarren Saria.
H I R U M I N UTU, PLANO BAKAR RA. Hogei urte geroago, haurren jolas inuzente eta arriskutsu hura film batean kontatzea erabaki dute Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek. Nazioarteko hainbat zinema jaialditan saritu dute, besteak beste, Kanadan, Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian eta Espainian. Filmaren egileak beraiek harrituta daude hainbeste sarirekin, baina ondo pentsatuta, Pim, pam, pum-ek hainbeste sari jasotzea ez da harritzekoa. Oso istorio zinematografiko bat du abiapuntu (gatazka politiko baten erdian bizi diren
III. Festival de Cortos Cobrey Malacate.
Epaimahaiaren Sari Berezia Digital Short Film Festival.
Finalisten artean hautatua izan zen Pim, pam, pum. Bartzelonako Giza eskubideen zinemaldian.
Lehenengo Saria. Errenteriako Film Laburren Lehiaketa.
Lehenengo Saria. 37
o038-039_on
22/5/09
16:57
hileko irudia grebaorokorrah
38
Pรกgina 1
o038-039_on
22/5/09
16:57
Pรกgina 2
hileko irudia grebaorokorrah
Greba orokorra, batzuentzako arrakasta, besteen aburuz porrota Lehengo maiatzaren 21eko greba orokorrak hemen ageri den argazkiaren antzekoak utzi zituen eskualdean. Grebara deitu zuten sindikatuek, positiboki baloratu zuten deialdiak izandako erantzuna, batez ere komertzioan izan zuen eragina nabarmenduz. Eskualdeko industrian jarraipen zabala izan zuen grebak baita ere. Enpresa handienetako langile asko eta asko batu ziren grebara, eta Pasaiako Portua, esaterako, itxita egon zen. Edonola ere, enpresarien ordezkariek greba porrota izan zela iritzi diote. Argazkia: Lorea Muguruza. 39
o040-041_on
22/5/09
16:54
Página 1
nON dabil? kirolan
utbol jokalari gehientsuenek bezala, Iker Alvarezek (Errenteria-Orereta 1977) ere oso gazte ekin zion futbolean jokatzeari. Ikastolako lagunekin jolasean ari zela erabaki zuen berak atezaina izan nahi zuela. Hasierako garai haietatik urte dezente pasa diren arren, Alvarezek ederki gogoratzen ditu futbolen emandako lehenengo pauso haiek. «Oso gazte hasi nintzen futbolean, 6 urterekin jada ikastolako taldean jokatzen bainuen». Oso gazte hasi zen errenteriarra futbolean, eta gazte zela hasi zen baita ere atezain bezala nabarmentzen. Ikastolako taldean egin zituen lehenengo geldiketa haiek ez ziren nolanahikoak izan, eta hainbat urte lagunekin jokatzen eman ondoren, Realak bere harrobirako fitxatu zuen. «Hamar urterekin eraman ninduten Zubietara. Oso gaztea nintzen jokatzen hasteko, eta urtebete eman nuen bakarrik entrenatzen». Lehenengo urte hartan jokatu ezin bazuen ere, «ilusio handiarekin» joaten zen Zubietara entrenatzera.
F
GUTXINAKA MAILAZ IGOTZEN. Lehenengo urte hartan Al-
varez jokatu gabe egon bazen ere, ondorengo urteetan harrobiko talde guztietan jokatzeko au-
kera izan zuen. Entrenamenduetan botatako izerdiak, eta erakutsitako gogoak, urtez-urte mailaz igotzeko aukera eman zioten. Haur Mailan, Kadeteetan, eta Gazteen Mailan aritu ondoren, konturatu zenerako Sansen ari zen jokatzen, Realeko bigarren taldean. «Sansera ere oso gazte nintzela iritsi nintzen. Lau urte egin nituen bertan jokatzen, eta esperientzia hartzeko urte aproposak izan ziren. Bigarren B, eta Hirugarren Mailan jokatzeko aukera izan nuen». Iker Alvarezek Sansen jokatu zuen azkeneko urte hartan gainera, Realarekin entrenatzen zuen. Denboraldi hartan Sanseko jokalaria izan arren, Bernd Kraussek lehen taldera igo zuen, Alberto eta Olaberen atzetik hirugarren atezaina izateko. «Kraussen etorrera lagungarria izan zen harrobiko jokalari askorentzat. Hasieratik jokalari gazteen aldeko apustua egin zuen, eta niri adibidez, Realarekin entrenatzera igo ninduen esperientzia hartzen joan nedin».
LEHEN TALDERA JAUZIA. Urte osoa zeraman Alvarezek lehen taldearekin entrenatzen, baina Realarekin debutatzeko aukera berak uste baino lehenego etorri zitzaion. «Vicente Caldero-
ANOETAKO atetik, tailerreko lanera Zubietako harrobian hazi eta hezi ondoren Realean jokatu zuen Iker Alvarezek; egun Luzuriagan egiten du lan, eta futbola utzi badu ere, beteranoen Indoor Ligan jokatzen du Realarekin. Testua: Iker Vidal Argazkiak: Iker Vidal/Oarsoaldeko Hitza 40
o040-041_on
22/5/09
16:55
Página 2
nON dabilkirola
nen egin nuen debuta, Kraussek ez ohiko jokalariei jokatzeko aukera eman zigun itzulerako partidan. Horrez gain, Olabe min hartuta zegoen, eta Alberto Ligako partidarako gorde zuen». Madrilen 0-1 irabazi arren, txuri-urdinak kopatik at geratu ziren, baina kanporaketa gainditzea lortu ez bazuten ere, errenteriarrak ederki gogoratzen du Realarekin jokatutako lehenengo partida hura. «Jokalari guztiek amesten duten partida izan zen, zoragarria jok atu nuelako, et a irabaztea lortu genuelako. Txikita-
ko ilusio eta ametsak egi bihurtu ziren egun hartan, eta baliteke nire futbol ibilbideko oroitzapen politena izatea». Vicente Calderonen erakutsitako mailak, eta Roberto Olaberen erretiroak, lehen taldeko ateak ireki zizkion Iker Alvarezi 1999-2000 denboraldirako, eta Albertorekin batera, lehen taldeko atezain bikotea osatu zuen. «Nik banekien Alberto neukala aurretik eta oso zaila izango zela jokatzea. Alberto esperientzia handiko jokalaria zen garai hartan, eta ni aldiz, lehen taldera iritsi berria zen esperientzia gabeko gazte bat». Hala eta guztiz ere, hainbat norgehiagoka jokatzeko aukera izan zuen denboraldi horretan, eta bide batez Lehen Mailan debutatzeko aukera izan zuen. Zaragozako La Romaredan izan zen hori. «Txartel gorria ikusi zuen Albertok. Ni ordezko bezala nengoen aulkian eta debutatzeko aukera izan nuen. Kopan debutatu nuen Realarekin, baina era berean, Lehen Mailan jokatzea oso berezia izan zen. Pena da gero ez nuela jarraipenik izan taldean, ez zidaten jokatzen jarraitzeko aukerarik eman».
REALAREN GAINBEHERA. Iker Alvarezek Realean egin zituen lehenengo urte horiek oso nahasiak izan ziren. Taldeak maila mantentzeko arazoak izan zituen urte horietan, eta entrenatzaile al-
daketa asko egon ziren. «Lau urtetan, 4 entrenzataile ezberdin izan genituen. Krauss, Clemente, Periko Alonso eta Toshack. Aldaketa gehiegi onerako. Kanpoko jokalari gehiegi ekarri zituzten gainera, eta ez zuten etxekoen aldeko apustua egin. Etsigarria izan zen». Clementek Asper ekarri zuen, eta errenteriarrak Beasainera joan behar izan zuen utzita jokatzeko. Toshackek ere ez zuen bere aldeko apustua egin eta Castelloneko Onda taldera joan zen utzita. «Gogorra izan zen kanpora joan behar izatea. Ez dut uste zorte txarra izan nuenik, futbola horrelakoa da eta Realean egoteko momentu txarra izan zen hura. Behin taldetik aterata gainera, oso zaila zen berriro itzultzea. Nik itxaropena galdu nuen». Behin Reala utzita Avilesen eta Jaenen ibili zen Bigarren B Mailan jokatzen, baina orain lau urte futbola uztea erabaki zuen. «Badakit atezaina izateko oso gazte utzi niola jokatzeari, baina ez neukan jokatzen jarraitzeko ilusiorik, eta uztea erabaki nuen».
EGUNGO BIZIMODUA. Futbolak sortzen zizkion buruhausteak alde batetara utzita, Usurbilgo Luzuriagan egiten du lan Alvarezek bere aita eta anaiarekin batera. «Eguneroko bizitza ez zait gehiegi aldatu. Lana daukat, ezkonduta nago eta alabatxo bat daukat. Egia esan oso zoriontsua
naiz». Orain gainera lanetik atera eta «lehen bezala» entrenatzera joaten da. Realeko beteranoekin Indoor Liga jokatzen baitu. «Futbola ez dut faltan botatzen, baina benetako lehia hori bai». Futbol Liga jarraitzen du, eta baita Reala ere. Taldearen bilakaerak kezkatzen du Pontikakoa. «Reala nola dagoen ikusteak pena ematen dit. Orain bost urte Txapeldunen Liga jokatzen ari ginen, eta begira nola gauden orain. Beste gauza bat esatea gustatuko litzaidake, baina etorkizun beltza ikusten dut». 41
o042_on
22/5/09
16:22
Página 1
azken balada Laguntasuna. Horixe hartu dute hizpide, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolari oiartzuarrek maiatzeko zenbakian. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Laguntasunaz
E
x t e b a n tu ziuk sufritzen aitzia, Martiarena. ta egiya duk hie launen
«Hie ustetan launduko dikenak, bizkarra ematen dik, eta, gutxina espero dukenak, be eskua zabaltzen dik . Garai txarrak, ilunak, latzak, bizitzik be alde positibuk bazakazkik: topiko bat izangouk , miño holako egoera batek, hie ingurun dabilen jendia, bakotxa, be tokiyan kokatzeko launtzen dik. Launak, ezaunak, kidik eta holako definiziyuk ulertzeko baliyo dik. Etzakit zoritx arrez eo zorionez, miño egoera hau ne larrutan bizi berriya nak, beraz , bazakit zertaz ai naken». Hara, Xam,. lengun, bikotingandik banandu berri den batek , botatako diskurtsua. Zoritxarrez, sufrittu in ber holako gauzataz ohartzeko .
Arkaitz Oiartzabal. ‘Xamoa’. B a denak
hala dela saten ttek, osea ke hala izangouk. Gutxi-geyo denei toka-
42
eremua asko bakandu t a extutzen dukela. Akaso hoi ez duk txarra, akaso hoi duk dagokiuna ta fuera, ez? Zer duk mintzen gattikena, launak ez hor eon izana? Igual bauk garaya pentsatzeko iñork ettikela bospasei laun biño geyo. Igual ez duk momentu txarretan bak andu itten ttukela, onetan geyegi ttukela baizik... Ander Lizarralde. Herriko moxkorrai loteya tokatzen yon momentuko launak, ettuk hobenak izaten. Oneako ta zerbeza batzuk hartzeko denak gattuk onak, ez duk zalla. Iruitzen tzik, geyegit an gelditzen gattukela zerbeza batzuk hartzeko, ta gutxigitan kafia hartzeko, intimitatin. Begita beitzeko momentun, erraxena duk beste aldea beitzia. Bizitza hontan, bihatzakin hasten gattuk launak kontatzen, ta batzutan, minan lanin aittutako
eskuak, nahikuk izaten ttuk, aleya, bihatzik gabik...Hik zenbat bihatz ttuk Exte? Exteban Martiarena.
Ni esku batetik maingua nak, bestia patrikan zakat sartua eta, tarteka, bihatzen bat bixtatzeko kaleratzen duk, miño, seittun, berriz patrikara sartzen duk. Hanketako bihatzake beti tapatuk zioztek, ezin bixtatu, gañea, zapatan barruan hainbeste denbora pasatzin ondoriyoz, atrofiatzen hasiyak ttuk . Launa ... launak beharrezkuk ttuk, miño bizitza hontan garrantzitsun , norbea be launa izatia duk. Hie buruakin gaizki moldatzen bayaz, nekez onartuko ttuk ingurukuk . Xam, ne burua matte ezpadut, nola mattekoit hiria? Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. .... Eziñezkua
duk, miño ottugiyak gaudek gañekuri eskatzea geonek in berrin. Normala itten tziuk besteei rekriminatzia,
akaso erantzuna geonen barrenin dola pentsatzia deprimentio dukelako. Harremanetan (eoziñ motatakotan) esk atzia duk errexena, norbeak eman nahi dikena onartu ta gozatu berrin, miño eskian galtzen yeu denboa, ta harremana re bai askotan. Zertik ez diak matte, Ander? Hie kulpa duk... Ander Lizarralde. Matteko ez dit pa! Ez hik nahi yuken bezain gutxi miño... Launtza eskatzia inportantia iruitzen tzik. Gutxinez, matia bezain inportantia. Askotan man itten yau, miño esk atzia ahaztutzen tziuk. Ez duk errexa, ne baitatik esaten dit behintzat, «Hi, gaizki niok, ta geldittuko al gattuk hitzeitteko?». Nik hamakin bat aldiz, laun baten telefonua markatu ta sayakera mordoxkatan in dit deitzea alletu gabe. Errexena duk, be erantzuna imajinatzia gue ekintzak ez burutzeko, «B a, etziot deittuko, etzik kasoik ingo ta...»
o043_on
21/5/09
11:07
Pรกgina 1
o044_on
21/5/09
18:41
Pรกgina 1