ON57

Page 1

o001_on

26/6/09

14:31

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2009ko ekaina 57. zenbakia

SORTERRITIK MUNDURA

PASAIAKO JOSE BERE LEHEN DISKOA PRESTATZEN DIHARDU KANTARI ANTXOTARRAK

ORRATX! ANTZERKI TALDEA X. urteurrena agertokian


o002_on

25/6/09

16:37

Pรกgina 1


o003_on

23/6/09

17:57

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Le Chien Cubain

O

hartzen zarenean ez duzula argudiorik ez dagoela arrazoi ikusgarririk eta sentitzen duzunean barrenak lehertu behar duela eta krak! Milaka plater buru ontzi makina txikitu nahi dituzunean eta jaso duzun heziketa zuzena zeharkatzeko hesi sendoegia denean eta barrena lasaitzea lortzen duzunean lotan ardotan edo larrutan eta kale kantoian galeria galduan Gustavo Diaz Sosaren katarsia topatzen duzunean eta zapla! Jasotzen duzunean ezker-eskuin eta izan zintezkeen margolari bikaina begi aurretik pasatzen zaizunean ez zarelako baina pentsatzen duzunean

beno Anselm Kieferren imitatzaile ustela besterik ez da kubatar putakume hau eta XXI. Mendeko Miquel Barcelo izan nahi dik genio ustezko txima luze zikinak eta badakizunean dios ona duk kabroia! Eta etxera iritsi eta bi metro karratuko zure estudio itogarrian atzo hasi zenuen mihise merkea ikusten duzunean eta laguna kontatzen ari zaizuna jarraitu ezinik zigarroek asetzen ez duten itolarria sentitzen duzunean jakitun ez zarela milaka urtetan ere orain Madrilen bizi omen den margolari gazte honen pintzel zikinen parera iritsiko eta zerbeza pare bat gainean urdin argi naz-

kagarri batekin atzo egindako erretratu txarra mortala estaltzen duzunean baina ikusi berri duzun erakusketa bikainean duzularik burua eta erabakitzen duzunean a tomar por culo! Nik pintorea izan nahi dut eta saiatu eta lan gehiago egin behar dut eta gainera ez naiz hain txarra edo montaĂąarusa moduan gora eta behera zabiltzanean eta okinek ere horrelako kezkak izango ote dituzten galdetzen diozunean zeure buruari eta ni goizeko ordu biak laurden gutxitan sartzen naiz egunero lanera txotxolo erantzuten dizunean irinez blai dagoen tipoak.

iritzia

16 Superliga amets.

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 57.a (2009ko ekaina) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

26 Pasaia Kayak.

12 Pasaiako Jose. Flamenko kantari antxotarrak bere proiektuen eta ibilbidearen berri eman du elkarrizketan

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

Oiartzungo nesken futbol taldeak Superligarako Igoera Fasean lehian izan da; igoera lortu ez arren erdietsitakoak hizpide erreportajean.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Itziar Navarro eta Jon Mayaren idatziak, ale honetan.

12

12

IĂąaki Berriok Pasaia Kayak-ek antolatutako Piraguisten II. Zeharkaldian ateratako argazkiak Klik atalean.

26

16

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

19/6/09

18:53

Pรกgina 1


o005_on

16/6/09

15:51

Página 1

iritzia Puntua

Bat bitan adu gizakiak, edo badugu euskaldunok, batetik bi egiteko joera berezia. Ez naiz metafora bibliko erraza erabiltzen ari. Euskal Herriko antolakundeen historian dozenaka kasu ditugu (gehiago ez bada). Beharbada batetik bi egiteko joera horrek badu esplikaziorik psikologia sozialaren ikuspuntutik. Agian, taldeen apurketak izango du esplikaziorik Emile Durkheim soziologia modernoaren maisuaren eta gisako erudituen azterketa teorikoetan. Agian, dena idatzita egongo da, eta guk, behin eta berriz, oina zulo berberean sartzen segitzen dugu. Atariko luzeegia, akaso, Eusko Alkartasunaren hausturaren ingurukoei buruz hausnarketa laburra abiatzeko. Gainera, batek baino gehiagok pentsa lezake ea zer dela-eta zurea ez den sukalde bateko kontuak hizpidera ekartzea. Esan dezadan, antolakunde orori zor zaion errespetuz eta EA-ri beti aitortu diodan zintzotasuna aurrean jarrita botako dudala ideia sortatxo hau.

B

Joxe Juan Ugalde

ATZERA BEGIRA. Eusko Alkartasuna 1986an sortu zen, PNV barruko tira-birak bideratzeko modurik aurkitu ezinda. Beste desadostasun eta gertakari batzuen artean, LTH famatuaren inguruko ikuspuntu ezberdinek eragin zuten apurketa. Alderdiak Foru Aldundiei aitortzen zizkien, Carlos Garaikoetxeak Autonomia Erkidegoari eman nahi zizkien konpetentziak. Ideiak, taldeak, pertsonak… Azkenean krak! Badakit errazegi aztertzen direla gertakari sozialak komunikabideetako solasaldietan, eta iritzi bakanak ez direla osotasunaren definitzaile perfektu izaten. Halere, solasaldi horietako batean entzundakoa da, Eusko Alkartasuna zatiketaren kulturan hazitako alderdia dela. Ez dakit, juxtu, horrela den. Eta ez dakit dibortziotik datozen pertsonek, berriz ere, dibortziorako joera garatuagoa ote duten. Akaso ez. Baina konstatazioa hor dago. Beti izan naiz zuzendu ezin bihurtutako harremana, kaltegarri bihurtu aurretik, lehenbailehen apurtzearen aldeko. Eta, EA barruan sortu diren bi bide bateraezinen aurrean, dibortzioa ez dela horren txarra iruditzen zait. Galdos, Garaikoetxea, Errazti,

Ziarreta, Amezketa eta beste askok jakingo dute zergatik garatu diren, horren urte gutxitan, horren bide kontrajarriak. Bistan da PNVrekiko koalizioaren itzalak ez diola EAri bere benetako argia erakusten utzi. Baina, aldi berean, egia da EAkoak jeltzaleen ondoan ibili diren garaietan, koiuntura politikoak hala eskatu duelako, bototan emaitza onak ekarri dizkiola demokratiko izendatu den abertzaletasunari. Ulertzen ditut EA, PNVren itsasoan, olatu soil izan zitekeela irizten zioten EAko kideak. Ulertzen ditut, CIUren eredua aurrean hartuta, batasunaren emaitza abertzaletasunarentzako errentagarri dela irizten dioten EAko kideak. Baina… nor da nor, kanpotik inoren dibortzioa epaitzeko? Nor da nor, hautetsi gehien Gipuzkoan izan duen antolakundeari hautetsi gutxiago izan duen linea onartu beharra inposatzeko? Debatea, dena den, ez dago hor. Debatearen oinarria “nor naiz ni, zer egiten dut hemen, nora noa, zer nahi dut” magma existentzialaren eragiketa konplikatua da, gutxi batzuen lanpostu, poltrona eta aulki-gosearen gainetik. Euskal Herria.

UDAZKENARI SO. Bada, ordea, magma existentzial horretan oinarrizko galdera bat: tokirik ba al da Euskal Herri txiki honetan horrenbeste alderdirentzat? Carlos Garaikoetxeak esan du EAtik irtendako alkarbidetarrek PNVn amaituko dutela. Guk, kanpotik ikusita, pentsa genezake, EAren ildo ofizialak, azkenaldiko hauteskundeetan horrenbeste arriskatuta, biziki sinisten duela udazkenean omen datorren burujabetasunaren aldeko mugimenduan. Pragmatismoa eta apustuzaletasuna beti izan dira kontrario. Beraz, berriz ere, alde horretatik, ongi etorria dibortzioari. Banantze horrek argitu egingo ditu jarrerak. Kontua da, indarkeriak bizirik segitzen badu, polo soberanistaren aldeko apustuak bideragarritasunik izango ote duen… Eta indarkeria desagertzean, ezker abertzaleak toki handiagoa hartuta, EAri zein eremu politiko geratuko zaion. Azken finean, iritzi sozialdemokratak eta ezkerrekoak ez daude horren urrun gaurko gizartean. Inbertsio erreala egin ote du EAk? Hala bada, zorionak!

HILEKO ESALDIA «Udaberri izango ote udazkena?»

05


o006_on

25/6/09

16:21

Pรกgina 1


o007_on

16/6/09

15:55

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Ximon imoni baserria kendu zioten. Progresuaren izenean heldu zitzaion haren babesleek igorritako gutuna, bere bizitza, familia, istoria gordetzen zuen etxea hustutzeko agindua. Ezin gizartearen behar absolutuei aurre egin, bera eta bereak ez omen ziren gizartearen parte. Argazkia atera eta lurrazpian geratzen diren fosilak gara, anakroniko eta molde gabeak. Oroimen soil, anonimo, istorio bakan, senitartekoen noizbehinkako hitz malenkoniatsu, hautsaren azpian topatutako argazki haren harira. Nola egin erroen mudantza, nola eraman mendiak, lurra, nola muda ipar, hego, mende eta eguzkiaren eguneroko irteera. Garabiek badakite hori dena, badute nik aurkitzen ez dudan erantzuna, badute goi garun garatuago bat, boteretsuago bat. Eta burdinezko hatzaparrak, milaka urtez pilatutako harriak gailentzeko gai.

X Ander Fernandez

D I STANTZ IA ETA PE R S PE KTI BA KONTUAK. Ezagutu zutenen oroimenak da orain Ximon, ez baitzuen beste inon bizi nahi izan. Guk bidaia goresten dugu, gurea ezagutzeko kanpora joan beharraren belaunaldia da nirea. Perspektiba ematen omen digu distantziak. Ximonek ere, bizkar tolestua izaki, perspektiba behar zuen solaskidea ikusteko, eta eskertu egiten zion metro batzuetako distantzira ipintzea «bestela ez diat eta aurpegia ikusten». Perspektiba bai, baina behinbehinekoa. Ez zuen bere lurra utzi Ximonek, nahiz eta handik eraman zuten. Behin bisitan etorri zitzaion hilobak ameriketara joan behar zuela esan zion, «joan hadi atzerago, bestela ez diat eta aurpegia ikusten» esan zion. «Ameriketara? Han gosea besterik ez zeok eta, etorri, etorri» kanpora segi zezala eskatu zion. Baserriaren kanpoan zeudela urrunean hazten zen mendi punta erakutsi zion, «ikusten al duk mendi puntan antena bat? Ikusten al duk? Ba leku guztitatik ikusten den antena duk hura, hain juxtu haren atzean zegok Amerika. Hi han hagoela goseak bahago, segi antena hortaraino, jeitsi gero magal haren atzetik eta borda zar bat topatuko duk, haren ezkerretan bide xidorra jarraitu eta pinudi bat zeharkatuta beheko larre hartara ailegatuko haiz. Etxeraino gerturatu hadi eta emango diat jatekoa».

OHOREAREN DOMINA, GUDA ULERTU ABE. Ez zuen bere lurra utzi Ximonek. Behin gudara bidali zuten ordea. Guda zer zen jakin gabe. Saharara eraman zuten Espainiaren interesak defendatzera. Beroa oroitzen zuen gehien, eta hango lur idorrak. Halako batetan etsaia gertu zegoela jakinarazi zieten han bildutako gudari bildotsei, moroak bazetozela eta gudurako prest behar zutela. Tiroak eta bonbaketak hasi ziren eta hantxe zen Ximon, guda zer zen jakin gabe. Gudua amaitu eta erretaguardiako tropak zonaldea arakatzera agertu zirenean ez omen zuten gizon bizirik aurkitu. Halako batetan ordea Ximon ikusi zuten, izututa, ikaratuta baina gorputz onez. Domina eman zioten itzuleran, ohorearen domina delakoa. Ondoren kontatzen omen zuen tiroak eta hondarrez puztutako airea eta ulertu ezin zuen egoera hura hasi zenean, mendi puntako antena hartatik haragoko lurralde hartan galduta, ikaraz hondarrean zulo bat egin eta hantxe ezkutatu zela. Orduan eta kanpoko burrunba eta gizonen garrasiak lasaitu ziren arte, bere burua bakarrik aurkitu zuen arte ez zen zulotik atera Ximon desertu infinitura. Domina zuela itzuli zen etxera, oraindik ere guda zer zen ondo ulertu gabe.

EZERROTUTAKO ARIMAK; KALEZTATUTAKO IZATEAK. Ez zuen beste bidaiarik egin Ximonek. Aurten Pragan egon da ordea. Hara eraman dugu han egiten den txotxongilo jaialdira. Ximonena izan zitekeen istoria kontatzen digute arrakastaz itzuli den Gizona ez da txoria obran Dejabu Panpin Laborategikoek. Haren irudira egindako panpina da bertan protagonista. Baserria kendu zioten gizona. Baserria kendu eta pisu batetan sartu zuten gizona. Leihotik mendiak, lurra, eguzkiaren irteera bilatzen dituena. Agian hegaz ihes egitearekin amestuz, nonbait zerurantz luzatzen diren zuhaitzen sustraietara. Pentsatu nahi dut goizetan nire leihotik hegaz ikusten ditudan txori horiek ezerrotutako hainbat arima daramatzatela. Kaleztatutako hainbat izate. Eta halaber, hesteak gustura hustuko dituztela autobide edo dena delako hormigoi lautadetan.

HILEKO ESALDIA «Ez zuen bere lurra utzi Ximonek, nahiz eta handik eraman zuten». 07


o008_on

16/6/09

15:59

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Krisiaren irtenbideak imu berdeakÂť ikusten hasi omen gara krisi honetan. Ez dago sobera norbaitek baikortasuna eta itxaropena eragitea garai latzean. Baina ingurura begiratu eta ez dakit, bada, horrelakorik antzematen ote dugun. Naturaren irudi bat erabiltzekotan, udaberriarekin baino gehiago, oraindik neguarekin lotuko genuke bizi dugun egoera. Krisia gainditzeko hainbat proposamen ari gara entzuten. Enpresaburuek lan merkatuan malgutasun handiagoa eskatzen dute eta finantzatzeko aukera hobeak; langileek, urte askotako etekinak ez ahanztea, egoera berri honetan kaleratzeak saihesteko; bankuek, diru laguntzak, gaizki kudeatu dituzten arrisku handiko inbertsioak konpentsatzeko... Nork bere sorora ekarri nahi du ura. Politikarien proposamenak eta irtenbideak ere ez dira berriak. Lehengo lepotik burua. Badirudi krisia azpiegituretako inbertsioekin gaindituko dugula. Harrigarriak dira horietako batzuetan egin nahi diren eta egiten ari diren inbertsioak. Egia da

K

Itziar Navarro

08

inbertsio horiek lana sortzen dutela, krisiak bereziki kaltetu duen sektore batean –ikusi beharko genuke, nolanahi ere, sektore horrek berak nolako erantzukizuna izan duen krisiaren sorreran–, baina ekonomia batek, azpiegiturez haratago, beste baliabide batzuk ere landu behar ditu. Jakintza, pertsonen gaitasunak, ekintzailetza, sormena, berrikuntza, prestakuntza... aldagai gakoak izango omen dira hurrengo belaunaldientzako gizartea eraikitzeko eta baita Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomiko handirako ere, baina horiei buruz ez dugu hainbeste hitz egiten. Ez dira errepideak eta trenbideak bezain ukigarriak, eta ez dute toki handirik hartzen egunkarietan, ez, behintzat, autobide bat inauguratzeak hartzen duena. Izugarrizko garrantzia dute, ordea, gure etorkizunaren oinarria dira. Eta krisia aukera bihurtu beharko genuke bide horretan aurrera egiteko eta iraganeko akatsetan ez erortzeko.


o009_on

23/6/09

15:38

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Josetxo Dominguez (Trintxerpe XXI Plataformaren eta Laurak Bat Elkartearen izenean)

La Herreraren inguruko moziorako sinadura bilketa a Herreraren etorkizuneko ordenazioari buruz gure Udalean aurkezteko den mozioa babesteko Pasaia osoko komertzioetan aurrera ematen ari den sinadura bilketa, kalera irten da, zehazki, Euskadi Etorbidera. Han, lehengo ekainaren 2an oinezkoei eskaini genizkien sinadura emateko orriak eta honezkero 1000tik gora sinadura bildu dira. Kudeatzen ari garen herri mozioak, funtsean, herritarren haserrea eta ezinegona adieraztearekin batera, La Herrerari dagokionez ondorengoa planteatzen dio Pasaiako Udalari, bera delakoan hirigintza antolamenduaren gaineko eskumena duen erakunde bakarra: Udalbatzarrak, udalerriaren eta bizilagunen interesen defentsan, ez dezala utzi herriari arrotzak zaizkion erakundeek ordenazioa baldintzatu dezaten, eta ez dezatela La Herrearen ordenazioari buruzko akordiorik hartu herritarrek landuko eta aurkeztuko dituzten ekarpenak ezagutu aurretik.

L

Udalbatzarrak du azken erabakia hirigintza aferetan. Ez dugu legitimitatea zalantzan jartzen; ezta gutxigorik ere. Haatik, hainbat eragile sozialek aukera izan duten gune guztietan adierazitakoa berresten dugu, bestelako estemantuen esku-hartze interesatuaren kontra. Baina udal erabakia pasaitarrren gehiengoaren alde har dadin, ez da nahikoa bizilagunen iritzia eta desioei bide emateko herritarren parte-hartzea bultzatzea. La Herrerako hiri ordenazioari dagokionez, beste baldintza bat exijitu behar da: joko garbia. Udalbatzarra osatzen duten guztiak ez datoz bat La Herreraren ordenazioan: Gobernu Taldeak (EAE-ANVren 7 boto) eta EBren zinegotziek ez dute nahi La Herrera kanpo kaiaren finantzazioarekin lotu nahi, eta azaleraren metro koadroko, gehienez, 0,86 metro koadroen aprobetxamendua planteatu dute. Oposizioaren zati bat, aldiz, (PPren, EAren, EAJPNVren, eta PSE-EEren 9 boto), gutxienez,

azaleraren metro koadroko 0,86 metro koadroen aprobetxamenduaren alde dago, eta beg onez ikusten du La Herrera kanpo kaiaren finantzazioarako baliatzea. Portu Agintaritzako Admnistrazio Kontseiluko bi kide Pasaiako Udalbatzarreko bi zinegozti dira (EA eta EAJ) hain justu, udalbatzarrean Portu Agintaritzaren eta Espainiako (Portuko lurren jabea) alde agertzen ari den gehiengoaren baitakoak. Portuaren eta Udalaren interes gatazka argiaren aurrean, etikoa al da PortukoAdministrazio Kontseiluko kide diren zinegotzien jarrera, Portuko lurren jabearen aldekoa (estatua) eta herritarren interesen (Udalaren) kontrakoa? Zergatik eraiki behar da La Herreran? Zeintzuk dira interesatuak? Zein herritarrek gozatuko dute eraikuntza horietaz? La Herrerari buruzko parte-hartze foroetan herritarrek parte hartuko dutela espero dugu eta La Herreran egingo dutena pasaitar guztien bizitza kalitatearen alde egin dezatela.

63,58 auteskunde gauek, hauteskunde biharamunek, nire arreta pizten dute beti. Kazetari sena nonbaiten gorderik geratu denaren seinale izango da agian, baina boza ematen dugun bakoitzean hortxe nabil herriz herriko datuak begiratzen, aurreko hauteskundeekin alderaketak egiten… Denok dakigu hauteskundeetan beti denek irabazten dutela. Zalantzarik ez dugu horretan. Egin berri diren Europako hauteskundeetan ere bai, noski, baina azken hauteskundeetan betiko garaipenak ere izan dira «xoxoak». Kanpaina eskasa, oihartzun mediatiko eskasa, proposamenak eskasak… Tarteka marteka norbait azaltzen zen betiko adierazpen mamitsuetan mozorrotu nahirik: «Europa denena da», «bertako

H

hONa erabakiek denoi eragiten digute», «demokraziaren festa izan behar du»… Eta denaren emaitza: %63,58. Gure eskualdean %63,58k erabaki du bozkatzera ez joatea. Zazpi alderdi nagusiren artean lortu dute %36,2 erakartzea, eta denen artean lortu dute %63,56 uxatzea. Ejem! Biharamuneko OARSOALDEKO HITZAk apur bat alaitu nau. Pare bat titular irakurri dizkiet eskualdeko politikoei: «Abstentzioak irabazi du». Eskerrak, behintza denak ez dira itsu geratu bere garaipenarekin. Ez da gutxi. Lehenengo katarroa somatu eta gero botika eman. Beti ere katarroa sendatzeko interesa baldin badut.

Jon Maya

09


o010-011_on

26/6/09

13:01

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Aurrerapausoak uskararen egoera «normalizatzen» 30 urte daramatzagu. Hezkuntzari dagokionez gabeziak oraindik nabariak dira zenbait alorretan. Testuinguru honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza kontseilariak bere lehen asmo kezkagarrien zirriborroa argitara eman duenean, Oiartzundik berri ona datorkigu. Errenta Aitorpenak euskaraz egiten hasi zirela urte batzuk badira, eta geroz eta ugariagoak dira euskarazko modeloa erabiltzen dutenak bere Aitorpena egiteko. Oraingoan aldiz, Oiartzun Autoeskola, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzeko aukera ematen hasi da, horretarako Udalaren laguntza jaso duelarik. Halako gaietan nabariak diren hutsuneak betetzea beharrezkoa da benetako normalizazio bati buruz ari bagara. Aurrerapauso garrantzitsua eta ekimen ausarta, oraindik azterketa euskaraz egiterik ez baitago, baina helburua atzo baino gertuago dago gaur.

E

Berri mazedonia an Pedroko Piña Kurdinekoek 75. urteurrena ospatzeko astebete arrakastatsua izan zuten; Trintxer Hockey taldeak ere 40 urte bete berri ditu. Zorionak bioi! Auzolanak garai ona bizi du eskualdean, Gaztainoko bizilagunek nahi ez dituzten obrak, momentuz behintzat, geldiaraziz eta Alabortza Eguna zein Marealta egunean parte hartutakoek argiro erakutsi diguten moduan. Bitartean, kri-

S

10


o010-011_on

26/6/09

13:02

Página 2

sakONduziritzia

Bigarrenaren zain

Zorrak kitatzen?

uskadiko Auzitegi Gorenak atzera bot a du Pas aiako Udalak bere mugen inguruan egindako eskaera. Dena dela, Espainiako Auzitegi Gorenera jotzea erabaki dute Pasaiako Udaleko Mugen Batzordekoek arrazoia haien alde dagoelakoan. Gogora dezagun, Pasaiak egun Donostia eta Errenteria-Oreretaren menpe dauden zenbait lur erreklamatzen dituela, Vargas Poncek 1805an ezarritako eta Karlos IVak zehazturiko mugen arabera. Helegitea onartuko balitz, beste bizpahiru urte itxaron beharko genituzke epaia argitaratu arte, eta kasu horretan ere Auzitegi Konstituzionalera erreklamatzerik egongo litzateke. Luzerako emango duen gaia dudarik gabe.

AEko Gobernu aldaketarekin batera, erreleboa Pasaiako Portura ere iritsi da. Eko Txabarrik, aspalditik ezaguna dugun Miguel Bueni utzi dio lekua. Ez dakigu kargua uzteko momentuan zein motako afari edota zein opari egin dituen zarauztarrak. Egunkari famatu bati eginiko adierazpenetan Eko Buenek kanpo Eko kaia egiteko arrazoiak Udalak gainditzen dituen zio estrategikotan kokatu ditu. Estrategia horretan Jaizkibia edota Gipuzkoa Aurrera bezalako asmakizunak daudela ikusita, inguruko hiritarrek bertatik hanka egin beharko ez ote dugun pentsatzen hasita nago. Are gehiago, politikari kargu-bilduma-egile honek «siempre he dicho que me deben tres años y nueve meses de presidencia» bezalako harribitxiak botatzen dituenean…Eta halakoak kargua hartu aurretik! Jaungoikoek zaindu gaitzatela.

E

E

siaren ondorioz, EREak eta langile kaleratzeak bere horretan dabiltza; asko falta al da putzuaren hondora iristeko? Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan abstentzioa izan zen garaile argia eskualdean. CD baten berri izan dugu. Oarsoaldeak bultzaturiko Kontaidazu Ipuin Bat ekimenaren barruan, senideek haurrentzako ipuinak kontatzen dituzte bertan. Ohikoak diren sagardo egunak ospatu dira, betiko moduan, jendetsuak oso.

11


o012-015_on

16/6/09

16:36

Página 1

nagusia JOSE JIMENEZ, ‘PASAIAKO JOSE’ Flamenko kantaria

Flamenkoa gure askatasun oihua da” Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Lander Garro

ntxoko kaleetan eman zuen haurtzaroa Jose Jimenezek (Antxo, 1974). San Fermin eskolaren, frontoiaren, eta Blas de Lezo kalearen artean hazi zen flamenko kantaria. Gaur egun Itxaurrondon bizi den arren, Pasaiako Jose du izen artistikoa. Hala ezagutzen dute flamenko zaleek. Bere haurtzaroko eskenatokian bildu da ON aldizkaria berarekin, Antxon, eta han, aspaldiko lagunak agurtu bitartean, eskuartean duen proiektuen berri eman du.

A

Disko bat prestatzen ari zara. Zertan da proiektua?

Aspaldi nuen ideia bat gauzatzeari ekin diot. Ni hemen sortutakoa naiz, eta hemengo kultura maite dut. Ijitoa izanik, flamenkoa egiten dut, horregatik, Euskal Herriko historiari erreparatuta konposatzeari ekin diot. Ni Antxoko Blas de Lezo kalean bizi nintzen, eta nire kaleari izena ematen zion itsas gizon hari kanta bat eskaini nahi nion, uste dudalako ez direla nahikoa kontuan hartu beren balentriak, akaso euskalduna zelako. El Canorekin antzera gertatu da, eta hari ere egin diot kanta bat. Itsas gizonak izan dituzu beraz inspirazio iturri. 12

Bai, baina ez bakarrik. Pasaiari ere eskainiko diot kanta bat, eta baita euskal mitologiari ere: Mari, Basajaun... Leitzarango bailarak ere badu tokia nire lanean. Oraingoz bost kanta ditut osorik, baina gehiago ditut proiektuan. Zure lehen proiektua da, baina ez zara bakarka lantzen ari.

Bai. Hala da. Jon Urrutia pianista bilbotarrak, orain Estatu Batuetan dena, baiezkoa eman dit eta nirekin joko du. Nirekin kolaboratu nahi du, baita ere Aurora Arteaga abeslaria, beste neska batekin batera koroak egiteko. Donostiako Orkestra Sinfonikoan jotzen duen laukote batekin ere ari naiz, kontrabaxua, bi biolontxelo eta flauta bat, baita txapalartari batekin ere. Horiez gain, beste hainbat lagunengana jotzeko asmoa dut oraindik ere. Zure lehen diskoa aurrera ateratzeko lanean ari zara orain, baina urteetako eskarmentua duzu honezkero taula gainean.

Ni hemengo frontoian hasi nintzen flamenkoa kantatzen, Pablo anaiarekin eta lagunekin. Zaletasun hori nuen. Ia oharkabean, flamenkorako balio nuela jabetzen joan nintzen. 17 urte nituela hasi ziren kantatzera joateko niri deitzen, eta hara eta hona ibili naiz:


o012-015_on

16/6/09

16:36

Pรกgina 2

musikanagusia

13


o012-015_on

16/6/09

16:36

Página 3

musikanagusia Paris, Burdeos, Baiona... La Querencia konpainiarekin ere aritu nahiz, eta flamenko dantzarientzako kantari. Edonola ere beti izan dut nire kantak konposatzeko grina hori. Eta horretan ari zara orain, ezta?

Bai. Orain konposatzen nabil, baina aurretik ere egin izan dut. Velazquezi, esaterako, buleria bat eskaini nion, artea ikaragarri maite dudalako. Nire konpainiari ikaragarri gustatu zitzaion eta Madrilen aurkezteko aukera izan nuen.

Flamenkoan bezala, bertsolaritzan, rockan edo jazzan, garbitasuna bakoitzaren bihotzaren baitan dago”

Nire bizipenen arabera joan naiz kantak sortzen, ia oharkabean, helburu zehatzik jarri gabe”

Zure proiektu berriak ba al du grabaziorako datarik?

Eusko Jaurlaritzako Kultura Depart amentuan badute nire proiektuaren berri. Erabat bukatzen dudanean han aurkeztu behar dut, eta haien babesa lortuz gero, bost hilabeteko epean nahiko nuke grabatzen hasi. Zenbat denbora daramazu proiektu honetan lanean?

Orain dela urtebete inguru hasi nintzen, nahiz eta askoz lehenagotik buruan eduki. Lan ordu asko eman ditut jada, baina ondo egin nahi dut, eta horrek lana eskatzen du. Gainera, jende askorekin kontatu nahi dut. Flamenko tradizionalean aritu izan zara beti. Orain lantzen ari zarena ere hala al da?

Bai, flamenko garbia da; nire ahotsa eta gitarra bat. Atzean nesken koroak egongo dira, eta orkestra ere egongo da. Horiek ez dira flamenkoak, baina, nire ustez, garbitasunaren kontzeptua erlatiboa da oso. Flamenkoan bezala, bertsolaritzan, rockean edota jazzean, garbitasuna bakoitzaren bihotzaren bait an dago. Eta zer da zuretzako flamenkoa?

Flamenkoa zer den? Han zaila da azaltzen, eta era berean hain erraza! Flamenkoa nik neuk bakarrik egin dazaket hemen, orain, gitarra eta beste ezer gabe. Flamenkoa ijituek barru-barruan daramagun zerbait da. Gure kultura 14

Beti jarraitu dut nire bidea. Deitu didatenean nik beti egin dudana egiteko deitu izan didate”

da, eta horregatik defendatzen dugu. Ijitoek eta euskaldunek antzekotasun asko ditugu. Milaka urteko kulturak, aberririk edo lurralderik eza ... Flamenkoa gure askatasun oihua da. Antxoko frontoian zure anaia Pablorekin runbak kantatzetik agertokietara jauzia nola egin zenuen?

Nire anaia eta biok, txikitan, musika flamenko asko entzuten genuen, musika zaharra. Kantatzen ere aritzen ginen, lagunartean. 17 urterekin, ordurako ezagutzen ninduen hainbat jende deika hasi zitzaidan, beraiekin kantatzera joateko. Flamenko dantzarientzako kantatu izan dut, bakarka ere bai, baita olerkariekin ere. Han eta hemen aritu naiz ordutik. Agertokietako ibilbide horretan zein izan da orain arte

eman duzun urratsik sendoena edota zuretzako esanguratsuena?

bidea, eta deitu didatenean, nik beti egin dudana egiteko deitu izan didate.

Ni ipurtarina izan naiz beti, eta beti lortu dut nik nahi nuen hori egitea. Nire bizipenen arabera joan naiz kantak sortzen, ia oharkabean, sekula helburu zehatzik jarri gabe. Inoiz ere ez nuen pentsatu nazioartean biran ibiliko nintzenik, ez eta Expon kantatzeko deituko zidatenik. Ni neu izan naiz beti. Zergatik? Inoiz ez naiz interesetara makurtu, ez zegoelako interesik. Beti jarraitu dut nire

Nolako osasuna du flamenkoak Euskal Herrian?

Kanpoan flamenkoa kantatzea hemen baino errazagoa da, hemendik kanpora eskaria handiagoa delako. Frantzian, eta zehazki Ipar Euskal Herrian, toki askotan kantatu dut, han zaletasun handia dagoelako. Euskal Herrian ez al dago flamenkoaren inguruko topiko gehiegi?


o012-015_on

16/6/09

16:37

Página 4

musikanagusia Bai. Ni hemen jaio naiz eta ondo ezagutzen dut errealit atea. Baina, neurri batean, ulertzekoa ere bada. Diktadurak flamenkoa erabili zuen atzerrira begira, hemen benetan gertatzen ari zena ezkutzatzeko. Erregimenak flamenkoarekin egin zuen kanpaina izugarria izan zen, eta hori, gerora, gure kalterako izan da. Perzepzio hori pixkanaka aldatzen ari dela uste duzu?

Bai. Aldatzen ari da, hemen kultura handiko jendea dagoelako, eta oro har beste kulturekiko errespetu handia. Esango nuke Euskal Herrian jende asko orain ari dela flamenkoa benetan ezagutzen. Zure ustez zein da eskenatokirik aproposena kontzertu flamenko batetarako?

Ni neu gustura nagoen edozein toki erantzun nezakeen, baina, zer nahi duzu erantzutea? Zuk zeuk nahi duzuna.

Ez dago eskenatoki perfekturik. Niri, esaterako, ilusio handia egin zidan deitu zidatenean Expora kantatzera joateko, japoniarrei, alemaniarrei, eta bestelako atzerritarrei... baina hara joan nintzen eta eskenatokian nengoela parean ikuslegorik ez balego bezala izan zen. Beraiek flamenkoa ikusi nahi dute, baina ez dute ezer ulertzen. Parisen kantatu nuenean, esaterako, ondo egon zen, baina adibidez, Orioko gaztetxean aspaldi eman genuen kontzertua askotan gogoratzen dugu oraindik nik eta nire gitarra joleak, gozamena izan zelako.

Nik uste du itsasoak eragin handia izan duela nigan. Ohartzen bazara, Cadizen baita ere, flamenkoek askot an k ant atzen diote itsasoari, baina hemen klima bestelakoa da, eta uste dut, horren eraginez edo, nire kantatzeko era hangoen aldean desberdina dela, serioagoa edo. Flamenkoan zeintzuk izan dira zure erreferentziak?

Camaron, noski. Baina ez soilik egiten zuenagatik, baizik eta flamenkoa eraman zuen lekura eraman zuelako. Londreseko Filarmonikarekin ere abestu zuen.

Gaur egun, kultura baino ez zaigu geratzen. Kulturak dirauen bitartean herriak biziraungo du.

Amets bat?

Munduko bazter askotan kantatu duzu, baina baita gaztetxe askotan ere

Diskoa prestatu bitartean zuzeneko kontzerturik emateko asmorik bai?

Bai. Garai batean Buenavistan hainbat lagunekin rocka eta flamenkoa uztartzen zuen talde batean aritu nintzen. Baxua, kaxa, gitarra... Ipar Euskal Herrian askotan jo genuen eta gaztetxe asko ezagutu nituen orduan.

Donostiako Zinemaldian kantatzeko eskatu didate, hango produktore batekin elkarlanean ari naizelako. Blas de Lezori egin diodan kanta abesteko aukera izango dut, Zinemaldian hari eskainiko dioten omenaldian.

Lehen kontatu dizudan proiektua aurrera ateratzea.

Bestelako zein kantari dituzu gustuko?

Estrella Morente eta bere aita Enrique Morente. Kultura maite duten kantariak dira, beren arbasoen kulturari kantatzen dietenak, eta nik hori gustuko dut.

Erregimenak flamenkoarekin egin zuen kanpaina izugarria izan zen, eta gerora, gure kalterako izan da ”

Flamenkoa transmisioa da. Ez dago tranparik; hobeto kantatzen da mikrofonorik gabe”

Eta zer espero du Pasaiako Josek publikoarengandik?

Ni konpositorea naiz. Nik idazten ditut nire letrak eta gustuko dut somatzea jendeak ulertu dituela, iritsi zaiela. Komunikazioa somatzea. Flamenkoa transmisioa da. Flamenkoan ez dago tranparik. Hobeto kantatzen da mikrofonorik gabe. Nik hobeto kantatzen dut hemen zumardiko banku honetan, mikrofono batekin agertokian baino. Nola konposatzen duzu? Zertan inspiratzen zara?

Gaur egun kultura baino ez zaigu geratzen; kulturak dirauen bitartean herriak biziraungo du” 15


o016-019_on

26/6/09

13:04

Pรกgina 1

nagusiakkirola

Oiartzungo jokalariak, Mallorcan sartutako gola ospatzen. MIKEL VARELA

SUPERLIGA laztandu, Liga irabazi

Emakumezkoen Nazional Mailako Oiartzungo taldeak ikaragarrizko denboraldia biribildu du aurten; Liga irabazi eta Superligara sailkatzeko Igoera Fasea jokatu dute oiartzuarrek Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Amets Badiola eta Mikel Varela 16


o016-019_on

26/6/09

13:05

Página 2

kirolanagusia makumezkoen Nazional Mailako Oiartzungo jokalariek ez dute Cristiano Ronaldoren edo Kakaren soldatarik. Ez dute Santiago Bernabeun edo Nou Campen jokatzen. Ez dakite autografoak sinatzea zer den, eta ez dute inoiz ere iragarki bat grabatu. Xentimorik kobratu gabe jokatzen dute. Zuloz beteriko futbol zelaietara ohituta daude, eta harmailetan ia inor ez dagoela jokatzea zer den ondo baino hobeto dakite. Entrenatu ondoren, iragarkiak grabatu beharrean, lanera edo ikastera joaten dira. Ez pentsa, ordea, horrek guztiak atsekabetzen dituenik. Futbolarekiko afizioak goi mailan aritzeko dituzten zailtasun guztiak gainditzen ditu. Aurten, Espainiako Superligara igotzetik gertu izan dira. Nazional Mailako denboraldia lehen postuan bukatu dute, baina Igoera Fasean Superligatik kanpo utzi dituzte. Dena den, oso pozik daude egindako denboraldiarekin. «Denboraldian zehar oso erregularrak izan gara, eta joko ona egin dugu. Igoera Fasean, berriz, goi mailako bi talderen kontra jokatu behar izan dugu. Oso indartsuak direla erakutsi dute, eta ezin izan diegu irabazi», onartu du Jose Manuel Etxabe Oiartzungo entrenatzaileak. Tenerifeko Tacuense eta Mallorcako Collerense taldeak izan dituzte kontrario oiartzuarrak Superligan. Intza Lekuona jokalaria entrenatzailearen iritzi berekoa da: «Dugun guztia eman dugu Superligara igotzeko jokatu bi partidatan, baina zozketarekin ez genuen zorterik izan. Bi talde indartsuenak tokatu zitzaizkigun. Dena den, oso esperientzia polita izan da». Anne Mugarza taldeko kapitainari, berriz, irabazle sena igartzen zaio. Igoera Faseko partidetan gehiago egin zezaketela uste du: «Igoera fasea hasi aurretik lagunarteko partida bat jokatu ge-

Igoera Faseko azken partida, Mallorcan.

E

MIKEL VARELA

Zaleak eta jokalariak, elkarrekin Mallorcan jokatutako partidaren bukaeran. MIKEL VARELA

Taldea, denboraldiko azken entrenamendua. AMETS BADIOLA

nuen Realaren kontra, eta oso ondo aritu ginen. Igoera Fasean, berriz, lasaitasun pixka bat falta izan zaigu. Ez dugu dakigun bezala jokatu. Agian, esperientzia faltagatik izan da».

ARRAKASTAREN GAKOAK. Nazional Mailako txapelduna izateko partida asko irabazi behar dira, eta partida asko irabazteko gogor egin behar da lan entrenamenduetan. Jose Manuel Etxabe

entrenatzailearen ustez, jokalarien lanerako grina izan da denboraldi honetako gakoa: «Iazko abuztu hasieratik astean hiru aldiz elkartu gara, eta bukaera arte ez du inork hutsik egin. Astero-aste17


o016-019_on

26/6/09

13:05

Página 3

kirolanagusia Anne Mugarza, taldeko kapitaina. AMETS BADIOLA

ro helburua lortzeko inplikazio handia erakutsi dute jokalariek». Intza Lekuona eta Anne Mugarza jokalariek, halaber, aldagelako giro ona azpimarratu dute: «Taldekideak izateaz gain, lagunak ere bagara. Hori oso garrantzitsua da futbolean. Zelaiaren barruan sortu zaizkigun zailtasunak elkarri lagunduta gainditu ditugu».

Denboraldiko azken entrenamenduan. AMETS BADIOLA

GIZONEZKOEN FUTBOLAR E KI KO ALD E RAKETAK. Oiartzungo Nazional Mailako neskek egin duten denboraldia gizonezko talde batek egin izan balu kirol egunkari eta albistegi guztietan aterako litzateke. Oiartzun Kirol Elk arteko neskek, ordea, argi eta garbi dute gizo-

Espainiako Liga irabazi zuen taldea Oiartzun Kirol Elkartea Gipuzkoako emakumezko futbolaren aintzindarietako bat da. 70. hamarkadaren bukaeran sortu zen taldea, eta 80. eta 90. hamarkadan bizi izan zituen bere urterik onenak. Garai hartan, Koki Eskisabel entrenatzaile zutela Espainiako Liga irabaztea lortu zuen Oiartzunek (1990-91). Besteak beste, Ainhoa Iñarra, Garbiñe Etxeberria eta Sorkunde Gareño jokalariak jokatzen zuten talde mitiko hartan. Erreginaren Kopa bitan irabaztea ere lortu zuten (1986-87 eta 1987-88). 80. eta 90.hamarkadako garaipenak eta gero taldeak beherakada izan zuen, nahiz eta 2000-01 denboraldian Federazio Kopa irabazteko gai izan zen. Orain, berriro ere goi mailara bidean jarri dira. «Jose Manuel Etxabe entrenatzailea oso lan ona egiten ari da, eta etorkizunari begira ilusioz gainezka gaude», azaldu du Koldo Fernandez OKEko kideak. 18

Intza Lekuona jokalaria. AMETS BADIOLA


o016-019_on

26/6/09

13:06

Página 4

kirolanagusia nezkoen eta emakumezkoen futbola ezin direla alderatu. «Gizonezkoen futbola beste kirol bat da. Ez dauka emakumezkoen futbolarekin zerikusirik. Gure kirolak askoz ere oihartzun txikiagoa du, baina bere gauza onak ere baditu», nabarmendu du Anne Mugarzak. Intza Lekuonak egin du gauza onen zerrenda: «Kirola egin, jendea ezagutu eta ondo pasatzen dugu. Gainera, bidaiatzeko eta lekuak ezagutzeko ere balio du. Futbola oso kirol polita da». Futbolean jokatzeaz gain, futbola ikustea ere gogoko dute Mugarzak eta Lekuonak. Ez pentsa, ordea, Leo Messi, Andres Iniesta edo Frank Ribery direnik haien jokalari kuttunak. Gustukoak aipatzeko garaian emakumezko futbolariak aipatu dizkigute: «Nire jokalari gogokoena Mia Hann da. Amerikako Estatu Batuetako selekzioko jokalari onenetakoa da, eta asko gustatzen zait». Intza Lekuona ez da hain urrutira joan: «Niri Maixe Etxeberria gustatzen zitzaidan. Txikitan Oiartzun ikustera etortzen nintzenean nire jokalari gustukoena zen».

Jokalariak Jokalarien zerrenda Eider Herrero Pagaldai. Ainara Goñi Berasarte. Maitane Elosegi Mateo. Inexa Maritxalar Iraeta. Maitane Elizegi Albistur. Alazne Bengoetxea Jimenez. Patricia Espinar Labian. Veronica Escribano Garcia. Maitane Toledo Lardi. Nerea Abancens Calvo. Itsaso Maiza Garcia. Olatz Yeregi Rekondo. Anne Mugarza Huici. Nahia Mendiable Larrarte. Maider Egea Gonzalez. Alazne Inziarte Agirrezabala. Intza Lekuona Claveras. Titay Calvo Marquez. Alaia Campo Nieto. Rachael Elaine Olaberria

Murphy.

DATOR R E N D E N BORALDIARI BEGIRA. Denboraldi ho-

nekikoak egin du, eta datorren denboraldiari begira jarri da dagoeneko Emakumezkoen Nazional Mailako Oiartzungo taldea. Abuztuan hasiko dira denboraldiaurrearekin, eta berriro ere Liga irabaztea izango da helburua. «Bi

urtez jarraian Liga irabaztea ez da batere erraza, baina taldea mantentzen badugu aukera handiak izango ditugu». Helburua lortzeko zaleen babesa oso garrantzitsua izango dela uste dute: «Aurten egin dugun denboraldiak zelaira jende gehiago ekartzeko balio dezakela

uste dugu. Beraz, partidak ikustera etortzeko deia egiten diegu». Halaber, aurten taldea lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Oiartzun Kirol Elkarteak. Datorren denboraldian Superligara igotzen saiatuko direla azaldu dute, horixe izango delako zaleentzako «oparirik onena».

Jose Manuel Etxabe, nesken entrenatzailea. AMETS BADIOLA

JOSE MANUEL ETXABE entrenatzailea

“ Teknikoki oso talde ona dugula uste dut; jokalariak trebeak dira ” J

ose Manuel Etxabe zizurkildarrak makina bat urte daramatza emakumezko futbolean. Den den, denboraldi honetan «inoizko lorpenik handiena» eskuratu duela onartu du.

ren jabetza gurea izaten da ia beti. Teknikarekin bakarrik, ordea, ezin dira partidak irabazi. Irabazteko grina eta gogoa behar dira, eta bi ezaugarri horiek ere baditu Oiartzunek.

Denboraldi hasieran espero al zenuen Liga irabaztea?

Liga irabaztea inoiz lortu duzun lorpen handiena izan al da?

Denboraldi hasieran talde ona geneukala ikusten nuen, baina ez nekien Liga irabazteko gai izango ote ginen. Kontrarioen maila ezagutu arte ezin da halakorik jakin. Lehen itzulia bukatu genuenean, beste taldeak gu baino gehiago ez zirela konturatu nintzen. Orduan hasi nintzen Liga irabazi genezakeela pentsatzen.

Añorgako nesken taldea entrenatzen hasi nintzen, eta bertan gauza asko ikasi nituen. Añorgatik Oiartzunera etorri nintzen, eta hemen ere oso gustura nago. Zalantzarik gabe, aurtengoa inoizko denboraldirik onena izan da niretzat.

Liga irabazteko dohain asko izan behar ditu talde batek. Zeintzuk dira Oiartzunen dohain nagusiak?

Denboraldi guztiak ez dira berdinak izaten. Berriro ere Liga irabaztea eta igoeragatik borrokatzeko aukera izatea gustatuko litzaiguke, baina ez da erraza izango. Den den, dugun guztia emango dugu helburu hori lortzeko.

Teknikoki oso talde ona dugula uste dut. Jokalariak oso trebeak dira baloiarekin, eta horri esker baloia-

Datorren denboraldiari begira zein da Oiartzunen helburua?

19


o020-025_on

26/6/09

12:30

PĂĄgina 1

nagusiaaantzerkia

KOMEDIANTEEN hamargarrena, Orratx!

Orratx! Antzerki Taldeak hamar urte bete ditu aurten. Herritarrez inguraturik ospatu zuten lehengo ekainaren 27an urteurrena, sorreratik hona osatutako bidea gogora ekarriz, umoretsu. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza/IĂąaki Berrio 20


o020-025_on

26/6/09

12:31

Página 2

antzerkianagusia ehengo ekainaren 27an ospatu zuten Lezoko Orratx! antzerki taldekoek beren taldearen sorreraren 10. urteurrena. Markesanen, izarren azpian ospakizunerako propio atondutako kafe antzokian. Ospakizunera, herritar ugari joan zen, ikuskizunaz gozatzera ez ezik, elkarrekin ospatzera. Izan ere Orratx! Antzerki Tadeko kideak ez ziren agertokian bakarrik egon. Hamar urtetako ibilbidea ospatzeko prestatutako ikuskizunean, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak, Murixka Dantza Taldeko kideak, Tip Tap Claps Elkartekoak nahiz bertsolariak izan zituzten lagun. Guztira 100 herritar inguru. Xabin Larrea eta Begoña Azpiazu aritu ziren aurkezle lanetan Markesanen. Taldeetako beteranoenetakoak biak, barre algarak eragiten primera moldatu ziren. Mertxe Larreak lagundu zien ikusleei antzerki taldeari lotutako pasadizoak gogora ekartzen, ospakizunerako propio moldatutako sketxen bidez. Eta hala, barre algara, bideo emanaldi, eta bertso eta dantza artean, ia bi orduko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten Markesanen bildutakoek.

L

Orratx! Antzerki Taldekoak, 10. urteurrenarako prestatuko irudian. OARSOALDEKO HITZA

TALD EAR E N SOR R E RA. 1999. urtean sortu zen Orratx! Antzerki Taldea, aurretik Lezoko euskaldunen bilgune izateko bokazioz sortutako Orratx! Kultur Elkartearen baitan. Garai hartan, antzerkia gogoko zuten bost lagun, tartean, Mertxe eta Xabin Larrea anaia-arrebak eta Begoña Amonarriz zirela, antzerkia egiteko biltzen hasi ziren. Beren jarduna gidatuko zuen norbait behar zuten, eta ordurako agertokietan eskarmentu handia zuen Lierni Fresnedorengana jo zuten laguntza eske. Taldea zuzentzeko eskatu eta baietzkoa erantzun zien herriko antzezleak. Gaur arte. «Gogoan dut haurtzaindegian entseatzen genuela orduan, haurren jostailuen tarte-

Xabin Larrea eta Begoña Azpiazu, aurkezle lanetan, 10. urteurrenaren ospakizuneko entseguan. OARSOALDEKO HITZA

an», gogoratu du Fresnedok hastapen garai haiengatik galdetuta. Dario Foren testuekin osatu zituzen lehenbiziko antzezlanak. «Hiruzpalau urtetan aritu ginen Dario Foren testuekin. Pila bat

gustatzen zaigu: umore ona, kritika soziala... Oso eroso sentitzen ginen Dario Forekin», dio Liernik. Ordaindu bai zera, Tronpetak, bozina eta zalaparta,..... taldea sortu eta landu zituzten lehen an-

Mertxe Larrea,10. urteurrenaren ospakizuneko entseguan. OARSOALDEKO HITZA

tzezlanak dira.«Dario Fok, normalean testu luzeak egiten ditu. Horregatik tartean, Komeriz komeri egin genuen. Egile garaikidea, sketxetan oinarritutako lana... Molde horretako lan batekin gai 21


o020-025_on

26/6/09

12:31

Página 3

antzerkianagusia

Begoña Amonarriz, Trapujale antzezten. IÑAKI BERRIO

‘Gezurra gezurraren gainean’ antzezten. IÑAKI BERRIO

Xabin eta Patxi Larrea. IÑAKI BERRIO

22

Edurne Agirrezabala eta Begoña Amonarriz. IÑAKI BERRIO


o020-025_on

26/6/09

12:32

Página 4

Antzezlanak

antzerkianagusia

Begoña Amonarriz, 10. urteurrenaren ospakizuneko entseguan. OARSOALDEKO HITZA

Hona hamar urte hauetan Orratx! Antzerki Taldeak aurkeztu dituen antzezlanen zerrenda: ‘Ordaindu bai zera!’. ‘Bozinak, Tronpetak, eta

zalaparta’ ‘Komeriz komeri’. ‘Pintoreak eta eskerrak lapurrari’. ‘Lezo 800’. ‘Komediante tunante baino...’. ‘Zozoak beleari ipurbeltz’. ‘Gezurra gezurraren gainean’. ‘Trapujale’. ‘Zuhaitzak zutik hiltzen dira’.

ginen frogatu nahi izan genuen», zehaztu du Orratx! taldeko zuzendariak. Ondotik ziurrenik hamar urteko ibilbidean izan duten erronka potoloenari erantzuteko parada egokitu zitzaien. Lezo 800. 2003an Lezok 800 urte bete zituen, eta mendeurrenaren harira, hainbat ospakizun izan ziren herrian. Entzutetsuenetakoa, Orratx! Antzerki Taldeak prestatutako antzezlana. 800 lagun inguru bildu zituzten, antzezlan baten bidez udalerriaren historia kontatzeko. Liernik nekez ahaztuko du urte hartakoa: «Hura ikaragarria izan zen». Horren ondoren, bestelako autoreen lanekin aritu dira lanean. «Bestelako jomugak jarri genituen. Alexio, adibidez, XVI. mendeko gizarteari buruzko obra bat da». Zozoak Beleari ipurbeltz antzezlanean, esaterako, gizonezkoak eta emakumezkoak jarri zituzten parez pare. «Mundu ikuskeraren bi bertsio, bakarrizketen bidez. Oso polita izan zen. Niri asko gustatu zitzaidan», dio Fresnedok. Gezurra gezurraren gainean izan zen hurrengoa, eta ondoren Trapujale. Lezoko inauterietako pertsonaia da Trapujale, eta sortu zutela 20 urte bete zirenean,

Mertxe Larrea eta Joxe Mari Gurrutxaga, klaketa dantzatzen. OARSOALDEKO HITZA

Udalak pertsonaiaren istorioa antzeztu zezaten eskatu zien Orratx! taldekoei. Aurten, azkenik, Zuhaitzak zutik hiltzen dira aurkeztu dute. «Oraingoan, bai, tonu aldaketa bat egon da. Komeria alde batera utzi dugu eta aktore lana sakonagoan sartu gara , sentimenduetan murgiltzen...». Alejandro Casonaren testuaren lana joan den

otsailean aurkeztu zuten Gezala Auditoriumean.

HAMAR U RTE E Z D I RA ALFE R R I K IGARO. Lehengo ekainaren 27ko emanaldia prestatzeko, sorreratik hona zituzten grabazioak berrikusten aritu da Lierni Fresnedo, eta harro dago bilakaerarekin: «Ikaragarrizko eskarmentua dute jada. Asko eza-

gutzen dugu elkar honezkero, eta segituan harrapatzen dute zer bilatzen ari naizen. Zentzu horretan muntaiak eta askoz errazagoak dira orain». Fresnedok dionaren erakusgarri, Orratx!en hazitako taldeko hainbat kideren ibilbideak aipa daitezke: Edurne Agirrezabala, esaterako, antzerkian lan eta lan ari da gaur egun, Begoña Amo23


o020-025_on

26/6/09

12:32

Página 5

nagusiaaantzerkia narriz lagun duela. Taldeko beste askok telebistan egin dituzte zenbait urrats.

ORRATX! TTIKI, AKTOREEN HARROBI. Antzerkia zaletasun zuten lagunek hasitakoak, gerora Orratx! Ttiki taldearekin izan zuen segida. 2005ean sortu zen txikien antzerki taldea. Marijo Barbadillo, Edurne Agirrezabala, Xabin Larrea eta Begoña Amonarrizen gidaritzapean. Lezoko 20 haur ari dira gaur egun antzerkian trebatzen, Lezoko udalerriak antzerkigintzan duen tradizio luzeak etenik izan ez dezan. Haurrek antzerkia egitea garrantzitsuena dela dio Frenedok: «Antzerkian ondo entzun behar da, belarrietatik, begietatik, azaletik... asko entzun behar da ondo erantzuteko». Norberaren mugak gainditzeko ere onuragarria omen da antzerkia: «Askotan ditugun beldur, lotsa, eta horiek guztiak aurrera eramateko oso ona da». Baita jolasteko eta barre egiteko ere. Horietan guztietan ederki ari dira trebatzen Orratx! Ttiki Taldekoak.

Orratx!eko kideak, Gezalan entseatzen. OARSOALDEKO HITZA

Orratx!-eko kideak Tip Tap Claps Elkartekoekin. OARSOALDEKO HITZA

HERRIAN SORTUA HERRITARRENTZAT. Sorreraz geroztik urteko antzezlan bat prestatu dute Orratx! Antzerki Taldekoek,

Antzezleak Orratx! Antzerki Taldeko partaideen zerrenda: Begoña Amonarriz. Mertxe Larrea. Xabin Larrea. Amaia Legorburu. Joxe Mari Gurrutxaga. Emili Etxebeste. Eñaut Gantxegi. Begoña Azpiazu. Patxi Larrea. Gurutze Etxabe. Leire Agirre. Edurne Agirrezabala. Juanjo Arraiago. Nagore Arruti. Lierni Fresnedo

(zuzendaria). 24

eta herrian aurkeztu duten bakoitzean herritarren erabateko babesa izan dute antzezleek. Horregatik, hamargarren urteurrenaren ospakizunaren testuinguruan, ezin ahanztekoa da herritarren babesa taldeko kideentzat. «Eskertzekoa da. Guk ikuslerik gabe, ez genuke zentzurik. Herrian, jende asko eta oso jende diferentea gerturatzen da antzerkira», dio Fresnedok esker onez. Hori gutxi balitz, herritarrez osatua egotea daOrratx! Antzerki Taldearen berezitasunetako bat. «Orratx! egiten duten pertsona horiek guztiak, atzean lagunak, familia eta koadrila dituzte. Zuhaitz baten adarretatik bezala, beren bidez antzerkia herrira iristen da,

tabernetara, dendetara, .... denak antzerkia hizpide izateraino», aitortu du taldeko zuzendariak.

BAITA H E R R ITI K KAN PO ERE. Orratx! Antzerki Taldekoek

urtero prestatzen duten antzezlana herrian aurkezten dute lehenik, eta ondoren, herriz-herri aritzen dira antzezlana aurkezten. «Hemen bi edo hiru emanaldi egiten ditugu. Ondoren antzeztea beste leku batean, bestelako publikoarekin,oso aberatsa izaten da. Gainera oso gustura aritzen gara», dio Fresnedok. Herri txikitan aritzen dira gehienetan. Usurbilen, Deba, Mutriku... urteroko geltokietako batzuk dira. Orain dela bi urtetik Kutxako

zirkuitoaren baitan ari dira, eta horri eskerrak emanaldi gehiago izaten dituzte herritik kanpo.

D E N BORAN I RAUTE KO GAKOAK. Hamar urte bete dituzte Orratx! Antzerki Taldekoek, eta beste hainbeste egiteko prestutasun osoa dute. Denboran irauteko gakoa zein den argi du Fresnedok: «Errespetu handia zor diogu elkarri eta bakoitzaren errealitateari. Ez gara profesionalak. Bakoitzak bere bizitza du eta hori asko errespetatu behar da. Nahi horiek guztiak hartu, kokteleran sartu eta itxura eman». Esaterik ez dago, taldekideek erakutsitako jarrerak ere izan duela eraginik: «Konpromiso handia dute. Asko maite dute antzerkia eta horrek niri gauzak pila bat errazten dizkit», dio Fresnedok.

E LKAR R E KI N I KASTE N. Lierni Fresnedo aktore profesionala denez, aktore amateurrak zuzentzen asko ikasten duela dio: «Asko ikasten dut zuzentzen, eta profesional bezala antzerkiaren beste ikuspuntu bat ematen dit. Askotan aktore profesionalak urrundu egiten gara antzerkiaren esentziatik. Amateurrek esentzia hori oso ondo gordetzen dute eta horrek laguntzen dit antzerkia zergatik egiten dudan ez ahazten».


o020-025_on

26/6/09

12:33

Página 6

nagusiaaantzerkia Xabin Larrea eta Edurne Agirrezabala, ‘Zozoak beleari ipurbeltz’ antzezlanean. IÑAKI BERRIO

Orratx! Ttiki Taldeko haurrak, antzezten. IÑAKI BERRIO

‘Lezo 800’ antzezlaneko irudiak. IÑAKI BERRIO

25


o026-027_on

22/6/09

17:28

PĂĄgina 1

piraguismoakklik

Piraguen paladetatik

PASAIA Pasaia Kayak-ek antolatuta Piraguen II. Zeharkaldia egin zen lehengo ekainaren 14ean badiako uretan. Gazte, haur, nahiz heldu, piraguista profesionalak zein zaleak, denak bildu ziren piraguen topaketan. Hala jaso zuen piraguen festa IĂąaki Berrioren objektiboak.

26


o026-027_on

22/6/09

17:29

Pรกgina 2

klikpiraguismoa

27


o028-029_on

22/6/09

piraguismoakklik

28

17:37

Pรกgina 1


o028-029_on

22/6/09

17:37

Pรกgina 2

klikpiraguismoa

29


o030-031_on

23/6/09

18:12

PĂĄgina 1

euskara z da Euskal Herrian lehen esperientzia, baina bai eskualdeko lehena, eta bestela ere, eta zoritxarrez, nahikoa aitzindaria. Oiartzun Autoeskolak iragarri berri duen ekimenaz ari gara. Eskualdeko euskaldunek aurrerantzean gidabaimenaren alde teorikoa euskaraz egiteko aukera izango dute, Oiartzun autoeskoletan izena emanez gero. Oiartzun Autoeskolak bi eskola ditu eskualdean, Oiartzunen bertan bata, eta bigarrena Errenteria-Oreretan. Gaur egun oraindik ere gaztelera da autoeskoletako hizkuntza nagusia. Hala izan da urteetan, baina zorionez, pixkanaka-pixkanaka hasi dira urratsak ematen euskaldunen hizkuntz eskubideak hutsaren pare uzten dituen errealitateari irtenbidea emateko. Gaur egun eskualdeko gazte gehienek euskaraz ikasten dute. Gerora, ordea, gaztelera dute derrigorrezkoa gidabaimena ateratzeko. Beste hainbatetan bezala, bitartekoetan egon da orain arteko hutsunea. Ez zegoen euskarazko material egokirik. Eusko Jaurlaritzak orain dela urte dezente ateratako liburu bat baino ez, eta nahikoa kalitate txarrekoa. Hainbat autoeskoletan, ordea, beren ikasleen beharrak bultzatuta, euskarazko kalitatezko materiala lortzeko lanean hasi ziren aspaldi, eta orain dela urte dezente hasitako bidea, pixkanaka hasi da fruituak ematen. Oiartzun Autoeskolako arduradun Aitziber Etxebestek jakinarazi duenez, Valentziako Aeol argitaletxeak euskaratu duen materiala, ÂŤkalitate handikoa, oso eraginkorra eta guztiz informatizatua daÂť. Hala eman zuen aditzera lehengo ekainaren 2an, Oiartzungo Udal ordezkariekin batera ekimena publikoki aurkeztu zutenean. Izan ere, gidabaimenaren alde teorikoa euskaratzeko ekimenak Oiartzungo Udalaren laguntza jaso baitu.

E

Gidabaimena euskaraz Oiartzun Autoeskolari esker, aurrerantzean gidabaimenaren alde teorikoa euskaraz egiteko aukera egongo da, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Oarsoaldeko Hitza 30


o030-031_on

23/6/09

18:13

PĂĄgina 2

albisteakeuskara

Lehen ez bezala, orain, eta hainbat erakunderen laguntzari esker, euskarazko materialaren eguneraketa bermatu dute. Eta horrek badu garrantzia, trafikoaren mundua nahiko mundu aldakorra baita. Arauak aldatzen dira eta teorikorako materiala maiz eguneratu behar izaten da.

AZTERKETA PRAKTIKOAN, ORAINDIK HUTSUNEA. Orain egin den urratsak gidabaimenaren alde teorikoari baino ez dio eragiten. Azterketa praktikoa egiteko orduan, gaur egun, Donostialdean bakarra da euskaraz dakien irakaslea. Ikasleek, bestalde, ez dute irakaslea hautatzeko aukerarik, eta ondorioz, gazteleraz egiten da ia beti gidabaimena lortzeko azterketa praktikoa. Azterketa teorikoaren eremuan egin den urratsak, alde praktikoan jarraipena izango duela pentsatzekoa da. Edonola ere, zaila ikusten dute oraingoz kontua autoeskoletako arduradunek. Izan ere, aztertzaileak Madrilen menpeko funtzionarioak dira egun, eta euskara jakin edo ez, ez da mahitaezko baldintza plaza lortzeko, ez eta gutxiagorik ere.

Euskararen gorabeherak GORA. Alcampoko Kutxalagunari Ez da asko Oiartzungo Alcampon Kutxalaguna deritzan zerbitzua martxan jarri zutela. Zerbitzu honek ilara zuleak itxoin gabe bere erosketak kutxako irakurgailutik pasatu eta ordaintzeko aukera ematen dio bezeroari. Bada orain gutxira arte, zerbitzua gazteleraz erabili beste aukerarik ez zegoen. Zorionez, orain ere bada euskaraz erabiltzea.

BEHERA. Oiartzungo Kirol Elkarteko zozketa Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek salatu zuen, eta ON aldizkariak berresten du. Zertarako euskara sustatzearen aldeko hitzarmenak sinatu gerora aipatu hitzarmenetan jasotako konpromisoak ez badira betetzen? Zozketarako txartelak gaztelera hutsez banatu izana ez dator bat klubak hartuta dituen konpromisoekin. Ea kirol arloan erdietsitakoak klubaren euskararekiko jarreran eragiten duen.

HARRERAK ERAGINGO DU GEROAN. Ekimenak autoeskoletako ikasleen artean zein harrera duen eragingo du nabarmen gerora har daitezken erabakietan. Zenbat eta harrera hobeagoa, orduan eta gehiago izango dira euskararen aldeko apustura batuko diren autoeskolak. Aitziber Etxebestek jakinarazi duenez, beren bi autoeskolatan euskarazko materiala ÂŤuste baino harrera hobea izaten ari daÂť. Hasiera batean izan zitezkeen zalatzak uxatu dituzte jada. Gainera, dituzten ikasle gehienak euskaraz alfabetizatutako ikasleak direla kontuan hartuta, materiala ez zaie arrotza suert atzen. Are gehiago, errazago ulertzen dute, euskaraz ikasten ohitutak daudelako.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 31


o032_on

22/6/09

17:03

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

NAFARROA BEHEREKO MENDIAK Zeharka

Goitik behera

1. Adiskide. Azpeitiko ibaia. 2. ***mendia (Bidarrai aldean). ***mendia (Irati aldean). 3. Errep. ...egin, erabat erotu. Sanferminetako jainkoak. 4. Ald. egitea lortu. Kontsonantea. Errep. lore. 5. Urteko sasoi hotzena. Zazpi egun. 6. Lehena. Garai bateko lur neurria. Ald. tente. Bigarren bokalea. 7. Arantzadun landarea, garai bateko eskoba. Ald. teniseko joko. 8. Zerri. Zumaiako auzo oilaskozalea. Fosforoa. 9. Bizia adierazten duen aurrizkia. Iodoa. Ald. iaioak. 10. Bortzirietako herria. Gai. 11. Dago. Deitzeko modua. Konorte. 12. Ald. morroi. Ald. zenbait lekutan izeba.

1. Zikina. Kanale, erreten. 2. Aketz, ordotz. Ald. Zuberoan bagara. 3. Garagar edaria. Anperioa. 4. Almibarra. Begien mugimenduen onomatopeia. 5. Holanda. Ald. erregela. Ald. erleen gai gozo. 6. Barazki arrunta. Ald. zalantzetan. Iraganean da. 7. Uranioa. Lizarrako ibaia. Narrats. 8. Ald. kitatzeke. Ald. huts, erru. Ahoren bokaleak. 9. Okerra egin. Ule, bilo. Potasioa. 10. Behar, zeregin. Ald. eskiak erabiltze. 11. Amarentzako anaiaren arreba. Bokalea. Joan...abeslari amerikarra. 12. Eguzki. A batez, aldameneko estatu kolonizatzaile.

32


o033_on

26/6/09

13:10

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8

2

1

E R I G A B

U B I D E

7 6 5 4 3 2 1

L I Z U N A

A P O T E

3

4

G U A R R A A Z G U A K R R D E O A N I A R

5

6

7

8

N U R L A O Z E Z U A G A A S R E T A T Z A O I K I K A T Z I Z E N A E N O

9

10

O L K A E N R T E U Z T I A L I E K S K E

11

12

B A E Z

A B E A K L I A E E S P A I N I

zer da hau

12

ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Kontxi Sein izan da ONeko sariaren irabazlea. HITZAk argitaratutako Hitzalean liburua beretzat!

ERANTZUTEKO EPEA uztailak15 (asteazkena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta

Markos Zapiainen Talatik Tiroka liburua Euskal Herriko I. Talo Txapelketa

NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

33


o034_on

16/6/09

16:04

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Aste honetan, gustuko duzun pertsonak kasu egin dizu, eta hori nahikoa izan da aste osoan zehar poz-pozik egoteko. Beraz, pixka bat hausnartu ezkero, pozik egotea zure esku dagoela konturatuko zara. Pertsona batek bi hitz esateak edota begirada bat botatzeak aste osorako alaitzen bazaitu, aurki ezazu horrela motibatzen zaituen zerbait. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Udaberria iritsi zaizu zuri ere. Pozik zabiltza. Norbait ezagutu al duzu? Ahoan beti irribarrea daukazu edozeinentzat. Maitemindu egin al zara? Hori bai, alergiarik ez balitz egongo askoz hobe! Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Uda hurbiltzen ari da, oporrak laster datoz, ikastola bukatu, hondartza, festak,… Baina ez emozionatu gehiegi, oraindik ekaina bukatzeke dago eta. Azterketak, azken lanak egiteko… Animo azken txanpa honetan. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Aspaldian esan nahi zeniona esan diozu, kostata, eta ez dela hain zaila izan ohartu zara. Hurrengorako badakizu, zenuten konfiantza hura berreskuratu nahi baduzu, gauzak gertatu orduko kontatu edo esan beharreko oro aurpegira esan. Bestela, konfiantza

32

galtzen da pixkanaka, beraz, Argi ibili! Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Aspaldiko partez pozik ikusten zaituzte ingurukoek, irribarre eder horrekin aurpegian. Bolada txarraren ondoren dena nahiko lasaituko zela errepikatzen zizutenean, ez zenuen sinetsi ere egiten eta azkenean horrela dela konturatu zara. Ez ezazu esaldi hau inoiz ere ahaztu: Ekaitzaren ostean dator barea! Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Ez zaitez estresatu eta egin kasu zure ingurukoei. Haiek ez diote zuk adina garrantzia ematen gauzei. Gainera, lasaitu, aurreko parrandan nahiz eta pertsona hark ez begiratu…oraindik zugan interesa duela ez dago dudarik. Beraz, pilak jarri eta ez egin interesa zugan gal dezan! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Ibilian egiten omen da bidea, eta zeuk ere horixe egin behar duzu. Ez egon besteek egiten dutenari begira, inork ez baitu egingo zeuk egin beharrekoa. Baina ez ahaztu, inguruan badituzula lagunak, eta horiek bidea egiten lagunduko dizutela. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Mundua kontran duzula errepikatzen zabiltza une oro. Gainera, inguruko lagunei bot atzen diezu zure arazoen errua eta honela, hauek haserretzea besterik ez duzu lortuko. Beraz, ikas ezazu gauza bakoitza bere esparruan uzten

eta ez itzazu gauzak nahasi, honekin ingurukoak nahastea bakarra lortzen baituzu. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Momentu onak iritsiko dira. Zanpatu nahi zaituen horrek ez du lortuko, indarrak badituzu eta aurrera egiteko. Ez zaitez orain kikildu. Inoiz baino gogotsuago egon behar duzu pentsatzen duzuna egiteko. Animo eta segi aurrera! Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Gauzak ez daudela zuk nahi bezain ondo, zure aurpegian nabari da. Jada ez baituzu lehen egiten zenuen irribarre polit hori hainbestetan egiten! Ingurukoak poztarazteko egin irribarre, zu hobe sentitzeko egin irribarre, nahiz gauzak ez joan bide onetik egin irribarre eta gauzak gaizki joatea egiten duten haiei izorratzeko bada ere egin irribarre. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Uda iritsi baino lehen galtza motzak eta tiradun nikia jantzi dituzu. Normala katarroa harrapatzea! Beti egiten duzu gauza bera, unea iritsi baino lehen egin behar dituzu gauzak. Lasai hartu, eta gauza bakoitza bere garaian egin! Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Ez al dizu lotsarik ematen honela ibiltzeak? 80 urteko aiton-amonak zu baino hobeto daude. Has zaitez zaintzen, ahaztu parrandak, kirola egiten hasi, dieta egokia jarraitu,… Ikusiko duzu maldan gora zoazenean arnasa hartzeko zailtasun gutxiago edukiko duzula.


Idoia Rekalde (47urte). Ez dut joateko ohiturarik, batetik, denbora faltagatik, eta bestetik jende piloa egoten delako eta zentzu horretan ez zaidalako bat ere gustatzen. Nahiago dut nire espazioa eduki. Bestela, ikastaroren batera joan izan naiz neguan eta zerbitzua ona da.

inkesta

Nati Robado (44 urte,). Bai, etortzeko ohitura dugu, neguan nahiz udan. Neguan, estalita dagoenean etortzen gara baita ere igeri egitera. Itsasoa ere gustuko dugu, baina hau etxetik gertuago dugunez, egunero etortzen gara, jende gutxiago egoten delako.

12:39

Edurne Burugain(40 urte). Lehengo urtean, bitan edo, bakarrik etorri ginen eta aurten oraindik ez gara joan. Ez zait gustatzen, jende gehiegi egoten delako. Horregatik etortzekotan, goizez etortzen naiz.

26/6/09

Angelines Tijero (64 urte). Ni ez naiz joaten, baina nire alaba eta semea joaten dira, eta oso gustuko dute, batez ere haurrek oso ongi pasatzen dutelako. Gozamena da haientzat. Nik, berriz, nahiago dut baratzera joatea.

Maria Jose Nogues (64urte). Nik ez dut ohiturarik. Nahigo du hondartzara joatea ibiltzera. Gainera, ez zait komeni etzanda eguzkitan egotea. Hendaiara joateko ohitura dut. Han ibili, eta buelta etxera. Hala ere, zerbitzua beharrezkoa dela iruditzen zait.

o035_on Pรกgina 1

Udan Fanderiako igerilekura joateko ohiturarik al duzu? Zer iruditzen zaizu zerbitzua?


o036_on

25/6/09

17:01

Página 1

gizarteallarrugorritan

ANGEL FRESNILLO ‘FRES’ Musikaria

Hardcorea, trash metala... horrek lasaitzen nau”

Bai, bai. Oraingoz memoriaz ongi nabil, abestiekin behintzat. Izenekin edo aurpegiekin beste gauza bat da.

oazen gora. Gauzak ditut egiteko goian. Ea dena garbia utzi duten…». Mogambo aretora igotzeko eskaileratan gelditu da ON Angel Fresnillo Fres musikariarekin (Trintxerpe, 1971), baina berehala, gora, aretora igotzeko eskaera egin du Fres-ek. Izan ere, Mogambo aretoko arduradunetakoa da, eta duela 16 urtetik dabil gora eta behera aretoari bizitza eman nahian. Horrez gain, t alde askot ako partaide da trintxerpetarra, denak ala denak doinu gogorrak eta azk arrak lantzen dituztenak. «Beno, asteburuan hemen izan direnek garbia utzi dute aretoa», esan du Fres-ek begiradatxoa bota eta gero. Lasaiago hasi du elkarrizketa, beraz.

G

Zertan hartzen duzue lan gehiago: abestiak egiten, edo taldeen izenak aukeratzen?

Joder, zaila da talde batentzako izena aukeratzea. Sortu berri dugun talde baten izena hautatzeko zenbait aste pasatu genituen; abestiak, berriz, berehala sortu genituen. Irakaslea zara. Nola daramazu musika eta lana uztartzeko eginkizuna?

Ondo, baina bitxia da. Orain, informatika eskolak ematen nabil, ordezko irakasle bezala. Ermuan izan nintzen duela gutxi eskolak ematen, eta hango ikasle batek ezagutu ninduen, Ras taldetik. Irunen ibili nintzenean, berriz, Komando Tripontxiko abeslaria nire ikasle izan zen [Fres-ek baxua jotzen du Komando Tripontxin]. «Zer egiten duzu hemen», galdetu zidan ikusi ninduenean; «Zure tutorea naiz», erantzun nion. Esan dudan bezala, bitxikeriak izan ditut, bai.

Zaila da zu imaginatzea tea hartzen duzun bitartean Chopinen CD bat entzuten. Hala al da?

Zure itxura ez dator bat ohiko irakasleen estereotipoarekin…?

‘Mogambo’ pelikula ikusi al duzu?

lokalera noizean behin, despistatuta-edo dantza egiteko asmoarekin. Sartzen direnean konturatzen dira lehen dantzaleku zena asko aldatu dela…

Bai, bai. Ikusi dut. Ez du egun aretoak duen izaerarekin zerikusirik filme horrek. Duela hogei urtetik hemen izan ez den jendea dator

Zurrumurruak daude Trintxerpe aldean Soraya abeslariak Mogambon kantatzeko gogoa duela. Utziko al diozue?

36

Oraintxe bertan zortzi taldetan nabil jotzen… Bestela, talde askotan izan naiz. Beraz, abestiak ikasteko memoria ona duzu; zortzi talde, alafede!.

Testua eta argazkia: Urko Etxebeste

Hasteko, tea ez dut gustuko, ez dut edaten. Gainera, nire ohituren artean ez dago inolaz ere Chopin entzutea. Etxean lasai nagoenean irakurtzeko ohitura dut, beti ere musika gogorra entzuten dudan bitartean: grindcorea, hardcorea, trash metala… Horrek lasaitzen nau.

pontxi, Borraska de Vino, Trigger Travis… Zenbat taldetako partaide izan zara?

Ez dut uste, kar, kar… Gutakoren batekin hitz egin beharko luke hemen abestu nahi duela esateko. Hori bai, berak nahi duen egunean gu libre ote gauden begiratu beharko dugu. Izan ere, aretoa aurrera ateratzea hobbya da guretzat, ez lana. Ira et Decessus, Komando Tri-

Bai, ikasle askok nire itxurarekin flipatzen dute. Irakasleek ere bai, noski. Niri bost axola zait hori. Halakoa naiz. Angel duzu izena. Aingerutik zerbait al duzu?

Harro itxura emango nuke pertsona oso ona naizela esaten badut; nik hori esatea gaizki legoke…


o037_on

23/6/09

17:55

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Hezigabeko heldu haziak Haritz Casabal antxotarrarena da ondorengo bertso sorta. Heziketaren gai korapilatsuari heldu nahi izan dio Casabalek, hutsuneei erreparatuz eta hausnarketa eraginez. Doinua: ‘Gure lurretan hedatua da’ (‘Me llaman el desaparecido’).

-1Hezitzaile ta irakasleok ez daukagu lan makala, kaleak hustuz doazelako umeak jaio ahala. normala balitz bezala, nahiz eta ez den normala. gurasoek ez baduten hezten alperrik gaude gu, ala? ikusten da berehala, begiratu hutsez, hala: gure etxea goitik behera eraikitzen gabiltzala. (BIS)

-4orokortzea zein erraza den eta are errazago errudun dena onartzeko prest inoiz ez baldin badago. urte orok lau urtaro behar ditu baina akabo! lauak neguak dira itzaletan hartu ezkero anparo. dena aldrebes zeharo dagoen ustean nago helduak hezi behar badira umeak baino gehiago.

-2zenbat guraso «heldu» dagoen terrazan «estresatuta» euren umeak extraeskolar batzutan apuntatuta. zerbeza fresku hartu ta gu ezin hesku hartuta. eta umeak irripar gabe bizitza zer den ahaztuta. horrek nauka kezkatuta, eta kezkak nazkatuta. baina helduei galdetuz gero: «gizarteak dauka kulpa».

-5helduak hezten hasi ezkero dena bihurtzen da traba, ez dira hezten uzten nahiz jakin ona dela onik bada. euren bizitza hala da: tragoa eta kalada. baina helduak utzita buelta gaitezen umeetara. behar luketen gisara hezi behar ditugu jada, edo bestela belaunaldi bat atzetik joango gara.

-3gizarteari kulpa egoztea... erantzun koldar bat, hara! eta erantzun kontsideratuz hori erantzun bat bada. guraso esana... bada zuretzat zer da alaba? gure akatsak ez onartzea iruzurra ez al da ba? bueltan zure esanetara, errua gu denona da gizartea bada errudun eta gizartea gu bagara.

-6umeak ume bezala noski hezi behar genituzke. baina heldu gisa heztea ere komenigarri genuke rol hori izango baitute pasatzean hainbat urte. eta gaur hezten ari garenak ordezkatuko gaituzte. ta ondo heztearen truke euren semeak nik uste, beraiek hezi dituzten baino hobe heziko dituzte.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 37


o038-039_on

16/6/09

16:25

Pรกgina 1

hileko irudia zaldiakh

Wikipediako urteko argazkirik onena, Mikel Ortegarena Hemen ageri dena iazko argazkirik onena da Wikipediako erabiltzaileen arabera. Mikel Ortega errenteriarrak orain dela bi urteko udazkenean ateratako argazkia da, Bianditzen, eta atzean Aiako Harria ageri da. Argazki kamara txiki batekin atera zuen Ortegak orain saritu duten argazkia, eta etxeratzean Flickr-en zintzilikatu zuen, bere beste argazki askorekin egin ohi duen moduan. Wikimediara igo zuen argazkia, Creative Commons lizentziarenpean, edonork eskuratzeko aukera izan zezan. Horrela iritsi zen argazkia Richard Bartz izeneko alemaniarraren eskuetara. Azken honek bere ukitua eman zion eta berriro zintzilikatu zuenean hasi zen argazkiaren arrakastarako bidea, urteko argazki onena izandatu zuten arte. Modu honetan mundu osora zabaldu du Ortega errenteriarrak eskualdeko parajerik ederrenetakoa, zaldiak protagonista dituena. Argazkia: Mikel Ortega.

38


o038-039_on

16/6/09

16:25

Pรกgina 2

hileko irudia zaldiakh

39


o040-041_on

26/6/09

13:20

Página 1

nON dabil? musikan

uela hamar urte, Euskadi Gazteako entzuleek Oiartzungo igerileku azpiko lokalean, kloaketan, entseatzen zuen talde bat izan zuten gustukoena. Euskadi Gazteko X. Maketa Lehiaketa zen eta Hirako taldekideek eskuratu zuten sari hura. Urtzi Olaziregi oiartzuarra zen taldeko baxu jotzailea. Urtebete lehenago s artu zen t aldean, oraindik Angar izena zutenean. «Baxu bat erosi nuen 17 urterekin eta lokaletan entsaiatzen zuen talde bat baxu jotzaile bila ari zela enteratu nintzen». Ibai Marin eta Alain Fernandino donostiarrak ez zituen aurrez ezagutzen, baina haiekin baxua jotzen hasi zen Urtzi Olaziregi. Handik gutxira, laugarren taldekidea, Borja Fernandez gitarrista, hasi zen jotzen. Maketa grabatu zuten Sonido21 estudioetan eta Euskadi Gazteara bidali zuten. Han lortut ako s ariak, bultzada handia eman zion taldeari. Nortasuna diskoa grabatu zuten ondoren, kontzertuak han eta hemen ugaritu zitzaizkien… «Oso gazteak ginen, 19-20 urte besterik ez genituen! Ilusio handiarekin hasi ginen, dena zen berria… Bat-batean, lokaletik plazetara pasatu ginen».

D

ZALETASUNAK LOTUTA. Asgarth, Legen Beltza, Bled… heavy-aren garaia zen ordukoa Euskal Herrian. «Orduan heavy-a bakarrik entzuten nuen», aitortu du Olaziregik. «Gero, beste musika motak ere entzuten hasi nintzen, ondo egina baldin badago, apreziatzen badakit». Baina musikarien bizimoduan dena ez dela ikusten dena ere aitortu du Olaziregik: «Jendeak oholtza gaineko saioa besterik ez du ikusten, baina atzean lan handia dago: arratsalde osoa behar duzu kontzertua prestatzeko, gehi entseguak». «Zaletasun hutsa da musika niretzat. Hasieratik garbi genuen, jotzeko aukera izatearekin aski genuela», azaldu du Olaziregik. Baina Hiraren hastapenetako ilusioa desagertzen joan zen. «Boom-aren ondoren, gauzak aldatzen hasi ziren: gitarrista batek taldea utzi zuen. Nahiz eta disko bat grabatu elkarrekin, gure artean sortutako lagunartea aldatzen joan zen». Bigarren diskoa prestatzen ari zirela utzi zuen Olaziregik Hira.

HOBIRA ETA KUDAI. Orain ere, astebururo-astebururo baxua hartzen du, Kudai taldean jotzen baitu duela urtebetetik

EUSKAL METALETIK industrialerako bidea Hira taldeko oiartzuarra izan zen Urtzi Olaziregi. Euskal metaletik metal industrialerako bidea egin du azken hamar urtean eta gaur egun, Kudain jotzen du. Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: G. Labandibar/Oarsoaldeko Hitza 40


o040-041_on

26/6/09

13:21

Página 2

nON dabilmusika

Olaziregik. «Bakoitza punta batekoa gara eta lana dugu, beraz, moldatu egin behar dugu. Konpromisoa eskatzen du, taldean funtzionatu behar delako». Berriz ere Hirako Borja Fernandezekin elkartu da proiektu honetan. «Berarekin nuen konfiantzagatik sartu nintzen berriz ere proiektuan, bestela, gogo gutxi nuen hasieratik hasteko». Izan ere, musika erabat ez du baztertu inoiz Olaziregik. «Hobiran jo nuen denboraldi batez eta gero utzi nuen, baina etxean noizbehinka hartzen nuen baxua. Azkenaldian, hala ere, nahiko utzita nuen musika mundua». Hobirako erritmoa «oso lasaia» zela dio Urtzi Olaziregik. «Ez genuen helbururik, jotzea bakarrik. Xanisteban batzuetan jo genuen eta horrekin nahikoa genuen. En-

Urtzi Olaziregi, Kudai taldeko kideekin. ON

tseatzeko gogoa kentzeko gelditzen ginen».

KUDAIREN HIRUGARREN DISKOA KALEAN. Kudai dagoeneko ibilbidea egindako taldea zen Olaziregi haiekin elkartu zenean. Ordurako, bi disko kalean zituzten: Hutsa (2004) eta Arima eroslea (2006). «Hasi orduko kontzertuak ematen hasi nahi nuen baina taldekideek lasaitu egin ninduten». Izan ere, hirugarren diskoa zuen esku artean Kudaik: Shah Mat. Iazko azaroan estudioan sartu ziren eta martxoan atera zuten kalera. «Hira baino modernoagoa da Kudairen soinua». Aitortzen duenez, «aspaldian ez dut Hiraren diskoa entzun eta garai hartako argazkirik ere ez dut jasota ordenagailuan!».

Urtzi Olaziregi, Hira taldean jotzen zuen garaian orduko taldekiddekin. ON

41


o042_on

26/6/09

12:52

Página 1

azken balada Eta zu, zerk botako zenuke sutara? Galdera horixe erantzunez osatu dute hilabete honetan elkarrizketa Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolari oiartzuarrek. Exteban Martiarena

Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Zer erreko zenuke San Joan suan?

A

r k a i t z Oiartzabal ‘ X a m o a ’.

Ekaina baziak, udara ate joka genila entetu gabe atia bota ta barrena sartu duk... Ya hasi nak jendian lehenbizko opor aipamenak aitzen, festetako planak, hondartzako atsalde-pasak... Ta lanin geatze (ga)ttukenan marmarrak. Batzuk urtia urte zarretik urte zarrea eraikitzen ttek, bestik udaratik udara. Ni azken talde hortakua nak, ta San Juan duk kalendayun apuntatzeiten lenbiziko fetxa. San Juan sua bazetorrek, ta... hik zer dakak aurten suta botzeko, Ander? Ander Lizarralde. Su hartuko balute hamakin bat desgraziato botako nittin! Egiya san, urtia dotoria ziak t a deus ahaztutzeko gogoik etzakat, aleya, zer botaik etzakat. Imajina zak, errentako deklazi-

42

yun e kobratzia tokatu zik! Egiya san, bagattuk pertsona batzuk, zertaz kejatu ez yaunin, eyaula jakitten ze esan. Hik ba al duk zert az kejatua Exte? Exteban Martiarena.

Jode Andy, bejondeikela, ez men dakak zertaz kejatu, zer suta bota ta ze ahaztu.Hoi duk hoi paotxa !!!! Nik, haunditzin, hi bezela bizi nahi nikek . Nola din gauzak, urte erdiya jon duk eta K hiruikotza duk nausi: Kezkak, Kexak eta Keriak. Kartzelak inoiz miño betio zudek, españolak botere makila eskutan zakatek, geoz eta jende geyo langabeziyan, krisiya... enfin deputamadre bizi gattukela. Miño hoi eztuk gue arazua . Sua gauza erra duk, purifikatu itten dik eta guk bazakayau ze purifikatu. Xam, Andy t a ni mundu berdiñin bizi al gattuk?

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Sango nikek

baietz. Baño akaso bi extremuk zazte. Ta igual ni ere zuen mundu berdiñeko kide nak, biño hie extremoa beitzen badit Anderren kide sentitze nak, ta Anderri beitzen baziot berriz hie artaldeko. Akaso nik erre, purifikatu, berritu, eo dena delakua in ber diten lenbiziko gauza begiyak ttuk, ta akaso mundua beste modu batea ikusten jakingoit. Igual hola hi re politto izango yaz, Ander! Ander Lizarralde.

Nayo dit beti bezela ikusten seitzen badiak! Exte, uste dit, ne hitzak gaizki interpretatu ttukela, demagogiare deitzen tziotek batzuk. Esan ditena plano personalin es an dit. Kanpo arazuk hor tzioztek ta neire eragiten tzitek, miño sekula ahaztu gabe, kanpo faktoik izaten seitzen dutela,

nahiz ta oso barrenin sentittu. Argi zak at, Paco lehendakari izatia, amabirjiñan aurrin e salatuko nikela, miño etziot utziko ne bizitza pipertzeko gustoik. Guk koszienteki in o inkoszienteki in, dena itten yau gue buruai beira. Zorrak zor lepua lori... Exteban Martiarena.

Lasai motel, demagogo baten hitz merke batzukin eyazela hola jarri, eniyun hiegatik (bakarrik) ai, gizartin aje bat delako baizik. Normalin, beitu gustoa itten yau, miño, gue sudurretik harago ikustia kosta itten ziuk ta horrek trixtetu ez ezik suture itten zik. «Ni hain ongi niok... suta botzeko ezer eztakatela, ta dakanak, ba, hoi, botazala ta kitto». Mundu hontan ongi bizitzea ta disfrutatzea etorri gattuk, ta itten eztuna, izorraila. Hola ziok gizartia. Holako gizartia in yau.


o043_on

25/6/09

16:14

Pรกgina 1


o044_on

21/5/09

18:41

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.