o001_on
20/7/09
11:39
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2009ko uztaila 58. zenbakia
PARADISU EZKUTUAN
GILDA RITA HAYWORTH OIARTZUNEN IKUSI IZANA GOGOAN DU BATEK BAINO GEHIAGOK
o002_on
15/7/09
15:59
Pรกgina 1
o003_on
16/7/09
15:05
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Totel, ez motel
B
adira ezintasun ikusgarriak eta gabezi ikusezinak. Badira zailtasun eramangarriak eta irensten zailak direnak, geure burua onartzean dago gakoa. Izan gintezke lotsatiak eta harremanetarako zailtasun bilakatu. Izan litezke hanka motzak eta bi metrotako nortasunaz jantzi, gabeziak ikusten dituenaren baitakoak dira, bakoitzak bereak onartzea da kontua. Niri hitz totela izatea egokitu zait eta ezaugarri horrekin izan behar dut ezinbestean.Gogoan dut nola ikastolan, irakurketa saioan, (irakasleak ustez laguntze aldera) nire txanda
egokitzen zenean hurrengoari pasatzen zion testigua eta ni, nire izerditasunean ezberdin sentitzen nintzen, erronkari aurre egin ezinik. Gero etxera iristerakoan ispilu aurrean frogatzen nuen nire ahalmena, eta hitzak, esaldiak, mingainetik erraz irristatzen ziren, P-z, K-z edo J-z hasten ziren hitzak ere ez ziren oztopo bakardade konplizean. Zein zen arazoa bada? Nola liteke ordu batzuk lehenago Mortirolo hainako aldapa zena, orain ia esfortzurik gabe gauzatzea? Burua. Buruan dugu garenaren isla, buruak ditu mugatzaileak eta pizgarriak eta teklatu ego-
kia jotzea da kontua, Bechstein pianoa martxan egoki jartzea. Horregatik, garena garela dakigun unetik ezinak eramangarriagoak dira beti. Ni irakasle izatera iritsi naiz, pentsa! Sarri jendeak ez du jakiten hitz totel baten aurrean nola jokatu behar duen (ezberdin jokatu behar al da?), batzuk «lasai» abegikorrarekin erantzuten dute, beste batzuk esaldiak bukatzeko grina erakusten dute «zurea» zena «gurea» bilakatuz. Edonola ere, naturaltasunez jokatzea da hoberena (edozein ezintasunekin bezalaxe), perfekzioa antinaturala baita.
iritzia
16 Rita Hayworth Oiartzunen.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 58.a (2009ko uztaila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Laraitz Lasa Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Basagaitz Gereño, Jon Mikel Garagarza eta Izaskun Etxebesteren idatziak. nagusia
26 New York.
12 Ane Santesteban. Espainiako Txapelketa irabazi du ErrenteriaOreretako txirrindulari gazteak.
Etxe orratz amaigabeen hirian Alain Mayak eta Jon Gonzalok ateratako argazkiak, Klik atalean.
12
26
16
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
50. hamarkadan Hollywoodeko izarrak Oiartzunera egindako bisitak gogoratzen dituzte herritarrek.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
15/7/09
16:01
Pรกgina 1
o005_on
14/7/09
17:40
Página 1
iritzia Puntua
Obama ehin espazio honetan idatzi nuen ez nintzela batere baikor Barack Obama Estatu Batuetako presidente izendatu berriak har zitzakeen erabakiez eta atzerri politikara ekar zezakeen aldaketaz. Orain dela egun batzuk, uztailaren 20an, sei hilabete egin ditu agintean. Bada, beraz, egin gabeaz ez baina, egindakoaz lehen balorazioa egiteko moduko denbora. Lehenengoa, neuk jan egin behar dudala iragarpen hartan esandakoa. Bai, Obamak erabaki handiak hartu ditu, nola etxean hala kanpoan. Eta ez, ez naiz delirio eskuindar edo neoliberal batean kateatu. Emango ditudan datuak ezkerrak aski ondo ezagutzen duen (edo ezagutu beharko lukeen) Ignacio Ramonet Le Monde Diplomatique hilabetekariko zuzendari galiziarrak argitaratutakoak dira. Beraz, lerro hauek komunikazioaren teorian katedratiko eta Parisko Sorbonan irakasle den Ramonet kazetari pentsalari ezkertiarraren bozgorailu lana egingo dute, gehienez ere. Ignacio Ramoneten iritziz, Barack Obamak bete egin ditu bere promesa nagusiak, etxean hasierako ospeari eustea lortu du, eta atzerrian estatubatuarrekiko iritzia aldatzea. Zaila izango da, dena den, horrenbesteko historial interbentzionistari buelta ematea.
B
Joxe Juan Ugalde
BALANTZE BAIKORRA.Hor daude sei hilabeteko agintaldiko datuak: merkatu ekonomia inondik ere baztertu gabe, Estatua erdigune ekonomiko eta sozialean jarri du, General Motors-ek porrot egin duenean, Estatuak, talde berria bultzatzeko, kapitalaren %72 jarri du; banketxeen laguntzarako ia bilioi bat dolar jarri du; Guantanamoko espetxea 2010ean ixteko erabakia hartu du (preso batzuk beste herrialde batzuetara bidaliko dituzte eta beste batzuk EEBBetako tribunalek epaituko dituzte), lau milioi haur pobrek osasun asegurua dute, Obamak tabakoari ezarritako zergari esker; bederatzi milioi etxe-eroslek horrenbesteko buruhaustea eman dien hipoteka birnegoziatzeko aukera dute; ama zelulei buruzko ikerketa legezko da eta familia-planifikazioa publikoa; energia berriztagarrien aldeko programa martxan da… Atzerri politikan ere urrats esanguratsuak izan
dira. Kubarekiko 50 urteko harremanak ez duela gauza onik ekarri aitortu du Obamak, eta Hego Amerikarekin aro berri bati ekitea proposatu du; harreman lagunkoiak izan ditu herrialde aurrerakoi berriekin, Venezuela, Bolivia, Ekuador, Nikaragua eta Paraguayrekin, inguru haiekiko interbentziotradizioa alde batera utzita; gogor salatu du Hondurasko armadak Manuel Zelaya presidentearen kontra emandako estatu kolpea; soldaduak Iraketik ateratzen ari dira; Irani auzi nuklearraz hitz egiteko eskaintza egin dio, bertako hauteskundeetan Mahmud Ahmadineyad presidentearen garaipenak ustel usaina izan duen arren… Auzirik korapilotsuenean, israeldarren eta palestinarren artekoan, argi eta garbi, bi estaturen aldeko apustua egin du, Israelgo gobernu berriaren tesiei aurre eginez. Gainera kokagune edo kolonien politika bertan behera uzteko eskatu dio Benjamin Netanyahu ultrakontserbadoreak gidatzen duen eskuin muturreko gobernuari. Eta, denetan urratsik handiena izan litekeena, Kairon egindako hitzaldi historikoan, Obamak harremanak berri-berritik eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta abiatzeko proposamena egin zien musulmanei. Era berean, esanguratsua da Medvedev errusiarrarekin armategi nuklearrak murrizteko akordioa egin izana edota Afrikara egin duen bidaia; sinbolismoz betea, baina G-8 taldeak Afrikari milaka milioi dolarreko laguntza emateko erabakiaren ondoren datorrena. Ez ahaztu obamatarrek Afrika beltzean dutela sorburua.
EZEZKORAKO JOERAK IRAULIZ.Egia da Iraketik soldaduak atera eta Afganistanera eramaten ari direla. Al Qaedaren eta talibanen kontua gai zail eta korapilotsua da. Nolanahi ere, Obamarena serio hartzeko modukoa da. Galde diezaiotela, jainkoaren izenean, mundu guztiarekin gerran sartzeko prest zegoen George Bushi. Gertakari handi eta mantsoen aurrean, denok dugu ezezkorako joera erraza. Denok dugu klitxeen kulturatik eta izaera ezkorretik zerbait (edo asko). Estatu Batuek arrazoi asko eman dizkigute horretarako. Baina… nork esan behar zuen Estatu Batuetako Etxe Zuriak horrelako norabidea hartu behar zuenik!.
HILEKO ESALDIA «Bakoitzari berea. Bedeinkatu izeneko gizon horri ere bai».
05
o006_on
15/7/09
15:18
Pรกgina 1
o007_on
14/7/09
17:48
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Batelariak da heldu da, eta berarekin guk nahi baino eguzki gutxiago ekarri duen arren, jai-giroa eta alaitasuna bailara guztian barrena zabaldu ditu. Urtero legez, Lezok ireki du festa garaia mendekosteak maiatzean ospatuz, eta irailean itxiko du santakrutzekin. Sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, karmenak, madalenak, santioak eta saninazioak, xanistebanak... elizak santu ospetsuenen ospakizunak udan jarri zituen, ala udan ospatzen ziren santuak aukeratu genituen gure herrien zaindari gisa? Baina utz dezagun erlijioa alde batera, izan ere, gaur egungo jaiek, gizarteak bezalaxe, erlijioarekiko lotura gero eta urriagoa dute. Nire gaurko gogoeta nire herrian, Pasai Donibanen, San Inazio egunean egiten den batelarien estropadaren harira dator. Festetako ekintza asko gertakizun eta ohitura jakin batzuen errepresentazioak dira, esate baterako, historiaren une garrantzitsuak gogorarazten dizkiguten danborradak, azken urteetan Pasai Donibaneko plazan antzezten ari diren habanerak edo aipatu ditudan batelari entzutetsuak. Batelarien estropada Pasaiako badiaren historian garrantzia handiko lanbide baten inguruan antolaturiko errepresentazioa da. Batelarien dantzak, batelerek beren lanerako erabiltzen zituzten arropen erreplikak, ur gainean egiten zuten lana irudikatzen duen estropada, etab. Baina nondik dator lanbide hau? Portuaren alde banatan dauden Pasai San Pedro eta Pasai Donibane bata bestearengandik hurbil bezain urrun daude, izan ere, uraren muga dute tartean, ontzien bidez bakarrik gainditu daitekeen muga. Eta hona hemen lanbide honen jatorria, batelariak ziren barruti batetik bestera jendea eramateaz arduratzen zirenak, gaur egungo motorak egiten duen antzera.
U
Basagaitz Gereño
BATELARIAK, PASAIAKO BISITARI OSPETSUENEN AIPAMENETAN. Historikoki, lanbide honen aztarnak bilatzen ditugunean, duela bost mendetako kroniketaraino atzera jo dezakegu. Pasaiako portua XVI. mendean jada garrantzitsua zen penintsula mailan bere izaera eta kokapen geografikoa zirela bide. Ulia eta Jaizkibel mendiek
itsaso zein etsaien erasoez babesten zituzten bertaratzen ziren itsasontziak, eta Frantziarekiko, eta era berean Europarekiko, gertutasunak gune estrategiko egiten zuen ekonomikoki eta politikoki. Honek guztiak hainbat erregeren bisita erakarri zuen eskualdera: Carlos I (1539an), Felipe III, Felipe IV... Erret-bidaiak jasotzen zituzten kronistek batelarien aipamena egiten zuten. Beste hainbat pertsonaia garrantzitsuk ere, La Fayette eta Victor Hugo kasu, egin zuten beraien liburu eta idatzietan batelarien aipamena. Pasai Donibanen beste inon ikusi ez zuten lanbidea nabarmendu zuten, bertako batelariena hain zuzen ere. Idatzi hauetan guztietan batelarien deskribapenak jaso zituzten bisitariek: «Neskato horiek beren arraunekin aidetsu eramaten dute batela: oinutsik eguraldi hona egiten duenean eta larruzko zapatak eguraldi euritsuan»; «garaiak, argalak eta ile beltzekoak dira, beso indartsuak dituzte. Ilea txirikordatuta daramate, zinta laxoez lotuta. Buru gainean lastozko txapela daramate eta hau sorbalden gainera erortzen zaien koloretako zinta batek inguratzen dute».
IRAGANEAN GARRAIOAN, EGUN KIROL LEHIAN. Esaldi hauetan antzematen da zergatik diren hain garrantzitsuak niretzako batelariak, eta zergatik iruditu zitzaizkien hain aipagarriak garai bateko bisitariei: batelariak emakumezkoak ziren. TKEren arraun Ligan emakumezkoen partaidetza denon ahotan dagoen garaian, aurten emakumezkoen lehenengo liga antolatu denean, emakume arraunlarien duintasuna berresten duen irudia da batelariena. Emakumezkoak arraun munduan apaingarri edo traba bezala ikusten dituzten horiek, ikas dezatela Felipe IV.aren garaian, XVII. mendean, batelariek emandako ereduaz: Felipe IV. Pasaiako badian izan zenean, gehien harritu zuena emakumezkoek gidatutako ontzitxoak izan ziren, eta Madrilgo Erretiroko urmaelera eraman nahi izan zituen diru truke. Diru mordoa eskaini ziela esaten den arren, batelariek nahiago izan zuten Pasaiako badian beraien lanean jarraitzea, Madrilgo feriara apaingarri gisa joatea baino.
HILEKO ESALDIA «Emakumeek ez dute arraun munduan bere lekua aurkitu beharrik, aspalditik dute». 07
o008_on
10/7/09
16:41
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Jaiak eta animalien duintasuna orionez uda iritsi da, negua oso gogorra izan da eta gogo handiarekin hartu dut. Udaren atarian Pasai Antxoko sanferminetarako aipamena, bereziki gazteei zuzendua: sanferminetan gozatu jaiak, eskaintzen duten guztia hartuz, oroimen horiek betirako gordeko dituzue eta urtero Bujandak suziria pizten duenean, sentimendu asko haziko dira zeuen barnean. Uda eta jaiak sinonimoak dira, eta Euskal Herriko herri askotako jai egitarauetan animaliekin zerikusia duten ekitaldiak daude, batez ere zezenekin, baino ez bakarrik. Gauza bat aitortu behar dut, entzierroak eta soka muturrak ikusi ditut, baina gaur egun geroz eta gogorragoak egiten zaizkit. Bizitzan pentsamoldeak aldatu egiten dira, gaur egun, herri politikak garatzeko normaltasun osoz ikuspegi berriak kontuan hartzen dira: garapen iraunkorra, genero berdintasuna eta irisgarritasuna. Udal ordenantzak, adibidez, zeharka garatzen dira eta argitaratu baino lehen, ingurugiroaren eta berdintasunaren esparrutan duten eragina kontuan izaten da. Lan proiektuak lantzen direnenan, aldiz, irisgarritasuna hizpide izaten da. Nire ustez hurrengo pausua animalien duintasu-
Z
Jon Mikel Garagarza
08
na bermatuko lukeen legedia onartzea izango litzateke. Betidanik esan da legea gizartearen atzetik doala, eta askotan egia dela aitortu behar da, baina nire ustez lege aurrerakoiek eragile bezala funtzionatzen dute. Azkeneko europako hauteskundeetan PACMA deritzan alderdiak 44.364 bozka lortu zituen, erroldaren %0, 28. Ez da asko, baino argi dago zerbait aldatzen ari dela. Canadan itsas zakurren sarraskia gertatzen denean aztoratu egiten gara, (behintzat hori espero dut), eta gure herrietan zezenak torturatzen ditugunean txaloka hasten gara, dotore-dotore goaz zezen plazara, ezkontza bat balitz bezala. Antzarraren burua mozten denean berdin egiten dugu. Eta hori guztia udalen babesarekin, gure zergen kontura. Eskuduntzaren aldetik ezin dugu beste aldera begiratu, Euskal Autonomi Erkidegoari dagokion eskuduntza da, beraz, ezingo diogu Madrili ezer leporatu. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban hautatuak izan diren legebiltzarkideen erantzunkizuna da. Eta adibideak hor daude. Canariasen zezenketak debekatuak daude. Debekatu ditzagun hemen baita ere.
o009_on
14/7/09
17:50
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Aiora Perez de San Roman (Oiartzungo Drogamendekotasun Prebentziorako Kontseilua)
Xanistebanetan ere, ‘ei txo, in txotx miño txintxo!’ lkohola gure kulturan txertaturik dagoela argi dugu guztiok: aspalditik egin izan dituzte Euskal Herriko baserritarrek ardoa, sagardoa edota txakolina bezalako edari alkoholdunak eta gure ospakizunetan ere ez dira inoiz falta izan, bapo jatearekin batera sagardo edo ardo goxo bat edateko ohitura daukagularik. Gure aisialdian eta denbora librean ere edari alkoholdunak nonahi izan ditugu, honela, industrializazio garaitik datorren txikiteoak oraindik indarrean dirau, geroz eta oiartzuar txikitero gutxiago dagoen arren, estingitzera/desagertzera doazen espezie bilakatzen ari direlarik. Baina garaiak aldatuz doaz, eta honekin batera, edari alkoholdunen kontsumoan ere aldaketak eman dira. Azken hamarkadan, gure kontsumitzeko moduak aldaketa handia izan du: fermentatutako sagardo, ardo edo txakolina edatetik, alkohol graduazio altuagoa duten destilatutako edari gozoak kontsumitzera pasatu gara (liko-
A
reak, rona edo vodka adibidez), kontsumoak momentu jakinetara (larunbat arratsaldeak, jai egunak…) mugatu dira, denbora tarte txikian alkohol kantitate handiak kontsumituz, eta askotan antsietate maila handi batekin, geroz eta alkohol mota diferenteen arteko nahasketak edota beste drogekin nahasketak eginez, polikontsumo egoera hauek gero eta ugariagoak direlarik. Aipatutakoez gain, beste faktore batzuk ere kontuan hartzekoak dira, hala nola kultur industrien agerpena, globalizazioa, gure gizartean gailentzen diren baloreak (indibidualismoa, kontsumismoa, insolidaritatea…) eta abar luze bat, non alkohol kontsumo arduratsua egiteko oztopoak aurkitzen ditugun. Dena den, konbentzituta gaude, zu, irakurle, kontsumo arduratsuak egiten dituen horietakoa zarela, beharrezkoak diren neurriak hartzen dituzula, ongi pasatzeko helburua duzula, … Azken finean, txotx egiten duzula baina txinto zabiltzana.
Zuk egingo duzun legez, xanistebanetan ere kontsumo arduratsuak bultzatzeko asmoz Oiartzungo Drogamendekotasun Prebentziorako Kontseilutik Ei txo, in txotx miño txintxo! kanpaina abian izango da, herriko taberna eta establezimenduetan kanpainaren berri emanez, kanpainako pegatinak banatuz jaietan bertan, herrian zehar kartelak ipiniz... Azkenik, abuztuaren 2an, igandea, goizaldeko 02:00etatik 05:00etara alkoholimetro postu bat ipiniko da Landetxe plazako parkinaren gainean, adin txikikoek alkoholimetro froga egiteko (negatibo ematen dutenei Ei txo, in txotx miño txintxo! kamiseta oparituko zaie) eta autoa hartu nahi duten helduek alkohol tasa zenbatekoa den jakiteko aukera izango dute. Froga egitera animatzen zaitugu, gurekin batera kanpainan parte hartuz. Eta badakizu!... Xanistebanetan ere Ei txo, in txotx miño txintxo!.
Hilabete bat ilabete bat da, gutxi gorabehera, hogeita hamar egun, zazpiehun eta hogei ordu, berrogeita hiru mila minutu, edo bi milioi t'erdi segundu. Eta zehazki, zortzi Goenkale. Hilabete bat da kontu korrontean sartzen den soldata, eta kontu korrontetik badoan soldata. Hilabete bat da ilargi bete bat, ilgora bat, ilbehera bat eta ilberri bat. Hilabete bat da 90 otordu: kuadrillako afari bat, gurasoenean lau, eguneko menuak lau, lantegiko tupper-bazkariak hogei, eta bestelakoak. Bertso eskolan 20 bertso, zortzi kopla, bi poto eta 30 pote. Hilabetea osatzen dute ON aldizkari batek, 26 hitza alek, eta errealaren lau partidak, bi etxean eta bi kanpoan. Hilabete bat da maindireak lautan aldatzea, xurgagailua (egitan ezin al da aspiradora jarri?) bitan pasatzea, kristalak behin garbitzea eta ohea 30 aldiz egitea (ama, letu al tzu?). Hilabete bat da ezusteko bat, kotxearen aberia edo ezkontzaren bat, besteak beste. Hilabete bat da baita
H
hONa ere 90 kafe, 900 km, eta 90 litro gasolina. Hilabetean izaten dira 150 erantzun txar, 150 damualdi, eta 149 adiskidetze. Hilabete bat da zimur berri bat, sei kana eta 15 kaña. Eta horiek disimulatzeko peeling sesio bat, ile-apaintzaileari bisita bat, eta igerilekuan 600 plaza. Hilabetean bidalitako SMS kopurua 90 da, horietako 10 lagunekin zita jartzeko, eta beste 80, mezu horien erantzunei behin eta berriz erantzuteko. Eta jasotako SMS kopurua 150 da (eskerrik asko Movistar). Hilabete bat da Iberdrolaren faktura erdia, eta hozkailua betetzeko erosketa handi bat, orgatxo eta guzti. Hilabete bat da 27 egun euritan eta hiru egun lainotuta. 16 bilera, obulazio bat, 10 pentsamendu txar, bi ekintza on, hiru kilo zabor organiko, 10 belarritako pare, liburu bat, 40 telebista ordu, ... Otsaila ez da urteko hilabeterik motzena. Urteko hilbeterik motzena abuztua da. Pentsa, Goenkalerik ere ez dago. Ongi izan.
Izaskun Etxebeste
09
o010-011_on
16/7/09
15:17
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Krisiaren beste ondorio bat zken urtetan gure herrietako jaietan jende gutxiago dabilela antzeman izan dugu. Jaietarako aurrekontuak, era berean, izoztu egin dira; garai zailak bizi ditugu eta ezin da dirua halako kontuetan xahutu…hori da behintzat esaten zaiguna. Poteak garestitu egin dira, karruselak zer esanik ez. Egoera honetan, herriko jaietan egunero ateratzea oso gutxiren esku geratzen da, soka gainean oinez dabiltzan artista horien antzekoak behar dugu izan; bestela aukeraketa egin beharra dago: «Egun honetan bai, honetan ez» edota «Lezora egun batetan bai; Antxotik beste batetan pasatuko naiz beharbada, baita Gabierrotatik ere, eta ea Madalenetako ostirala igarota xanistebanetara egunen baten joateko beta dudan». Zuen aukera edozein izanda ere, ondo pasa!
A
Berri mazedonia ne Santesteban Errenteria-Oreretako txirrindularia, emakumezkoen 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna izan zen Kantabrian; gizonezkoen Elite mailan berriz, Ibon Zugasti lezoarra bigarren sailkatu bazen ere, ondoren Avilako itzulian garaile izan zen. Zorionak bioi…San Pedroko Libiak, azkenean, bere lehenengo bandera irabazi du San Miguel Ligan, Pasai DonibaneKoxtape KAE1 ligan goiko postuetan dabil, Trintxerpek ere KAE2ko buruan segitzen du, eta Hibaika paper majoa ari da egiten KAE2
A
10
o010-011_on
16/7/09
15:18
Página 2
sakONduziritzia
Bidegorria
Bizikidetza
arsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartea, Lezoko kaskoa eta Donibane lotuko dituen bidegorriaren proiektua zehazten ari dela irakurri ahal izan dugu. Nahiz eta hasieran, bidegorri lotura honek 2007an martxan behar zuen, badirudi azkenean paperetik errealitatera aurki pasatuko dela. Hau burutzean, Donibanetik Arditurrira txirrindaz joateko beta izango dugu. Era berean, Antxo eta Herrera lotuko dituen zatiaz ere ezer entzun dugu. Hala ere, bai Lezotik Donibanera eta bai Antxotik Herrerara joango diren txirrindulariek, azken zati honetan bidegorria egungo errepide nagusitik eginez gero, arazo larri batekin borrokatu beharko dute: Portu inguruko airea nabarmen kutsatzen duten txatarrarekin eta hautsarekin alegia, baina jakina, horien aurka ezin da deus egin…ala bai?
statu mailako telebistetan ere azaldu da azken astetan ErrenteriaOreretako Iztieta auzoa. Bortxaketa saiakera batek denbora luzez ezkutaturik zeraman elkarbizitza arazoa eztanda arazi du. Ustezko bortxatzaileak magrebtar jatorrikoak izateak, magrebtarren aurkako arrazakeri kasuak ugaritu ditu. Auzokoen aburuz, segurtasun arazo larriak pairatu behar izaten dituzte; hala ere, giza talde bat orokorrean erruduntzat jotzea justua ez izateaz gain, oso arriskutsua da. Giza talde guztietan dago jende zintzoagoa eta maltzurragoa. Ea erakundeek bere lana ondo betetzen duten, elkarbizitza lagunduaz, eta auzotar guztiek, auzoa osatzen duten heinean, elkarrekin bat egin behar dutela konturatzen diren, guztion onerako izango baita. Azken finean, guztiok gara, neurri handi batetan, etorkinak.
O
E
horretan…Lezo eta Oiartzungo udalek Atharratzeko ikastolari laguntzeko jaialdi arrakastatsua antolatu zuten…Xabier Manzisidor sanjuandarra Real Madril taldeak fitxatu du atezain entrenatzaile gisa; hau bai galaktikoa!... Hainbat urteko berrikuntza lanen ostean, San Markoko gotorlekua ofizialki inauguratu zuten, kultura eta aisialdirako gunea bilakatuta…Oiartzun Irratiak 10 urte bete ditu; saio berezia egin zuten San Fermin egunean urte hauetako ibilbidea errepasatuz, Zorionak Oiartzun Irratia! 11
o012-015_on
15/7/09
15:50
Página 1
nagusia ANE SANTESTEBAN Txirrindularia
“
Amak askotan esaten dit lagunekin parradan gehiagotan ateratzeko” Testua eta argazkiak: Lander Garro
iloa eta txitoak nola, hala ikusi dituzte urte luzez Errenteria-Oreretako Pontika auzoko bizilagunek Niko eta Ane Santesteban (ErrenteriaOrereta, 1990) aita-alabak. Aita aurretik, eta alaba atzetik, biak kaskoa jantzita. Irudi deigarria zen oso, alaba txirrindan ibiltzeko jantziekin joaten zelako, eta halako neskato gutxi ikusten direlako errepideetan. Aita Bruesa-Laguntasuna taldeko arduraduna da, eta bere eskuetatik ehunka txirrindulari pasatu dira. Txirrindulari zale porrokatua da, eta langile prestua, gure gizartean desagertzen ari den gisa horretakoa. Azken hilabeteotan, saririk ederrena jaso du: bere alaba onenekin lehiatu daitekeelako egiaztapena. Ez du, horregatik, alaba presionatzen. «Lasai uzten dit». Eta halakoxea da Ane: neska lasaia, patxadatsua, hitz urrikoa eta irribarre zabalekoa.
gehiago hurbiltzen zaizula?
Esan didate lotsatia zarela.
Ez! Maldan gora hasi eta konturatu nintzenean aurrekoekin nindoala… alboetara begiratzen nuen, et a nire artean es aten nuen: «Zurea da, zurea da!». Ezin nuen sinetsi, oso pozik negoen.
O
Bai, oso lotsatia naiz! Txirrindularitzaren munduan arazo al da hori?
Ez, ez da. Tropelean nahiko harreman egiten da, nahikoa hitz egiten dugu batak bestearekin. Lasterketak irabazten hasiz geroztik igarri al duzu jendea 12
Bai, aitak esan zidan: «Konturatzen al zara? Zerbait irabazi eta segituan denak etortzen dira!». Bai, nabaritzen da: «Kontxo Ane, zorionak!», eta halakoak esaten dizkizute. Hala ere irabaztea zer den aspalditik dakizu zuk, ezta?
Bai, baino Euskadin; ez Espainian.Oso ezberdina da. Espainiako Txapelketan 23 urtez azpikoetan irabazi zenuen, baina orokorrean seigarren iritsi zinen: ez al da harrigarria?
Lasterketan nengoela pentsatzen nuen laugarren izan nintekeela. Azken kilometroan, ordea, Eneritzentzako [Eneritz Iturriaga] lanean aritu nintzen, eta nire itxaropenak zapuztu ziren, ezin nuen gehiago. Atera aurretik pentsatzen al zenuen horrenbeste ibili zintezkeenik?
Pasatako urteetan aurrekoei ezin eutsi ibiltzen al zinen?
Pasatako urteetan beti sprintean
o012-015_on
15/7/09
15:50
Pรกgina 2
kirolanagusia
13
o012-015_on
15/7/09
15:51
Página 3
kirolanagusia iritsi gara, eta nik halako helmugatan ezin dut ezer ere egin, oso arina naizelako. Sekulako neska handiak daude tropelean, ni baino askoz ere azkarragoak direnak. Aurten, aldiz, malda piko bat zegoen, eta han taldea sakabanatu zen, eta hantxe azaldu nintzen. Bosgarren iritsi nintzen behin, laugarren beste behin, eta baita bigarren ere, baina garaipena ez nuen orain arte inoiz lortu.
koa gelditzen…
Ez, ez… aurrekoekin ere ez, baina atzean asko gelditzen dira. Horrek amorrua ematen die?
Sekulakoa! Ez didate ezer esaten, baina nik badakit nesk a baten atzetik ibiltzeak ez diela poz handirik ematen. Europako Txapelketan 32. postuan iritsi zinen…
Oso gaizki pasatu nuen, pabesetik eta ibili ginelako. Sekulako maila zegoen, eta ezinezkoa zen aurrerago ibiltzea, zoritxarrez. Baina pozik itzuli naiz.
Eta irabaz zenezakeela ikusi zenuenenan, zer pentsatu zenuen?
Ezin da azaldu. Kristoren zirrara sentitu nuen, poz handia. «Irabazi egin behar dut!», pentstau nuen, baina, aldi berean, beldurra nuen, jaitsiera gelditzen zelako eta ni maldan behera ez naizelako oso ongi moldatzen, oso arina naizelako. Tourrean ere gertatu zitzaidan: Erlaitz jaisten hasi nintzenean hamabosgarren nindoan, baina beherantz bi talde handik harrapatu ninduten. Niretzako petralkeria handia da, baina hala da!
Erlojuaren kontra okerxeago ibili zinen…
Azkena izan nintzen! Ikaragarri sufritu nuen, ezin plater handia mugitu… geldi nindoan! Gutxitan gertatu zait, baina neure buruari esaten nion: «Eror nadila, zulatu dadila gurpilen bat, arren, amai dadila hau!». Baina ez zen ezer gertatu, eta helmugan denborarik txarrena egin nuen. Zuen selekzionatzaileak, Ramontxu Gonzalez Arrietak, harek ere arazo handiak izaten zituen erlojuaren kontra. Behin, Tourreko elkarrizketa batean, ‘kabra’-rekin [erlojuaren kontra ibiltzeko bizikleta bereziarekin] amesgaiztoak izaten zituela esan zuen.
Erlaitz ongi ezagutuko duzu…
Ez, lehen aldia da igotzen nuena. Lehen aldia? Etxetik bost kilometrora daukazu!
[Kar, kar] Bai, baina oso gogorra da! Espainiako Txapelketaz geroztik zeure bizitza aldatu da?
Bai, gero apenas izan nuen denborarik etxean egoteko, Europako Txapelketara joan ginelako. Oso esperientzia politak izan dira guztiak niretzako. Ez al dizu ikararik ematen?
Keba! Aita beti aldamenean izan duzu; helmuga zeharkatuta berarekin gogoratuko zinen?
Bai, asko. Gainera eurak ez ziren helmugara joan, hain justu igoera ikusten izan zirelako. Iritsi zirenean guztiak oso pozik zeuden, eta polita izan zen, oso polita. Urte asko daramazue elkarrekin entrenatzen…
Bai, txiki-txikitatik! Oiartzunera joaten ginen hasieran, Karrika aldera, bidegorri ingurutik, gero 14
hasi nintzen itzuli handiagoak egiten. Hasieran ez pentsa hau guztia asko gustatzen zitzaidanik. Lasterketetara joatea bai, betidanik asko gustatu izan zait, baina entrenatzeko aita beti eduki izan dut atzetik: «Ane, entrenatzera!». Lasterketak egiten hasi nintzenean astean behin entrenatzen nuen, pentsa!
[Kar, kar] Bai! Eta eurak zuri?
[Kar, kar] Baita ere! Baina emakumezkoen eta gizonezkoen artean, halako kiroletan, aldea handia da, ezta?
Ostegunetan atseden hartzen dut, baina bestela egunero joaten naiz.
Bai, bai, oso handia. Entrenamenduetan ondo ibiltzen gara, baina lasterketetan dena aldatzen da, beste mundu bat da. Oso-oso azkar joaten dira! Indar gehiago dute, eta, esaterako, erasoa jotzeko orduan ikaragarri nabaritzen da.
Bruesako gazteekin joaten zara; jarraitzen al diezu?
Lasterketetan ere ibiltzen zara eurekin, eta ez zara azkeneta-
Eta orain?
Lasterketan nindoala esan nion bik atzetik etorrita aurrea hartu zidatela, eta hark erantzun zidan berari gertatu zitzaiola, bik ez, zazpik aurre hartu ziotela behin, eta lasai hartzeko. Ez zen kontsolamendu handia izan, hala ere. Oso deigarriak egin zitzaizkidan Arrietaren hitzak txapelketaren ondoren; esan zuen maila eskasa zegoela Espainiako Estatuan…
[Aurpegia ilundu zaio] Neu ere harrituta geratu nintzen. Denak geratu ginen pixka bat harrituta, egia esan. Ez genuen halakorik espero. Neskak apenas lehiatzen zarete nazioartean… halako baldintzatan zuei ezer eskatzea ez al da bidegabea?
Nire ustez bai. Mutilak eramaten
o012-015_on
15/7/09
15:51
Página 4
kirolanagusia
dituzte Alemaniara, eta ez dakit nora, hango martxa hartu dezaten. Guk hemen egiten ditugu sei lasterketa, eta ateratzen garenean kanpokoek daramaten erritmoari ezin segi ibiltzen gara. Nola nahi dute azkarrago ibiltzea? Espainian bataz beste 30 kilometro orduko abiaduran ibiltzen gara lasterketatan, eta kanpoan erraz gainditzen dute abiadura hau. Esaten dute lan egingo dutela, baina gero ez dute ezer egiten, Europako Txapelketara joan eta kitto. Nik lehenago Bira egin nuen [Bizkaiako Bira], eta kanpoan nola dabiltzan ikusi nuen, baina beste batzuek estraineko lasterketa zuten. Nola nahi dute halako baldintzatan ibiltzea? Ezinezkoa da!
Zure aitaren ‘eskuetatik pasatako’ txirrindulari guztien artean, hiruk lortu dute elitera iristea, Alberto Martinezek, Leire Olaberriak, eta zuk zeuk; hirutik, bi, neskak….
Tira, agian errazagoa da neska izanda elitera iristea, ezta? Gizonezkoen artean lehia sekulakoa da, eta gora iristea zailagoa. Baina bai Leire eta bai zu ez zarete txirrindulari arruntak, biek dauzkazue dohain handiak, bareziak zarete...
[Kar, kar] Ez dakit… Elitean, elikadura zaindu, entrenamenduak gogortu … disziplina beharrezkoa da.
Ez dut, momentuz, nire bizimodua asko aldatzeko asmorik. Tolosan ikasten dut, eta han segiko dut. Arrietak esan zidan Italiara joan beharko nukeela, han trebatzeko, baina ez dut joan nahi. Gazteegia naiz halako saltsatan sartzeko. Orain arte bezala ibiliko naiz urte batzuetan, eta aurrerago ikusiko dugu. Lasai hartzea hobe. Pontikakoa zara; auzorako joera duzu, edo zentrorakoa?
Zentrorakoa gehiago. Lagunekin lokal bat daukagu zentroan, eta han ibiltzen gara, baina, ni ez naiz gehien azaltzen denetakoa. Lagunak ostegunetan ere ateratzen
dira: ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan… hasieran ez ninduten oso ongi ulertzen: «Ez al zara aterako? Nolako frikia!», esaten zidaten. Baina gutxika hasi dira ulertzen. Pentsa, neguan batzuetan bost orduko sesioak egin behar izaten ditut iraupena lantzeko… nola aterako naiz ba? Niretzako hori gogorra da, bai. Bi aldeetatik tira egiten didate, nolabait: kirola eta lagunak. Amak askotan esaten dit lagunekin parrandan gehiagotan ateratzeko. Euskal Herri osoan bakarretakoa izango zara!
Bai, hala esaten diot neuk ere berari!
Biran aritu zinen; nolako esperientzia izan zen?
Oso gogorra! 120 laguneko tropela zen… sartzeko bakarrik, nolako lanak! Ez nago halako tropel jendetsuetan ibiltzen ohituta, eta ikara handia ematen zidan. Kanpotik ikusten ez den gauza asko gertatzen da tropelean. Tourrean Cérvelo taldeko neska batek, hankatik heldu eta atzera bota zidan. Txikia ikusi ninduen nonbait. Ukabilekin bultzata albokoa baztertzea, hori etengabea da. 15
o016-021_on
14/7/09
17:55
Página 1
RITA HAYWORTH OIARTZUNEN
Rita Hayworth eta Villapadierna Kondea ‘Nort et Blanc’ aldizkariko azalean. NORT ET BLANC
Soilik helduek gogoratzen dute, baina oiartzuar askoren gogoan da Rita Hayworth herrira etortzen zenekoa. Villapadierna kondearena etortzen omen zen, Goiko Lartzabalera eta Arizabalora. Testuak: Begoña Lasa Argazkiak: Iñaki Berrio
16
o016-021_on
14/7/09
17:56
Página 2
gizarteanagusia elebist an hain ohikoak diren zenbait saioetako iragarpena dirudi Izenburuak. Rita Hayworth-en lekuan Angelina Jolie balitz, gazte askorentzan ezagunagoa izango litzateke seguru aski. Hala ere, askok daukagu gogoan hain ospetsu egin zuen pelikularen irudia: haren adats gorri ederra, gorputza laztantzen zion soineko beltz hura, lepoa agerian eta eskularru luze amaigabeak besoak estaltzen. Bai Gilda ezagunaz ari naiz. Eta Mari Karmen Lasa Auzmendi, nire izebari, entzun nion lehendabizikoz Oiartzunen izana zela. Mari Karmen Lasa, Audele baserrian bizi zen gainerako senideekin batera. Audelek, oraindik ere zutik dirau. Arragua auzoa pasatu, eta Oiartzungo bidean goazela, errepide bazterrean aurkituko dugu. Garai batean, Duquesa de la Torre delakoaren ondarea izan zen. Uda batez, 1952 urtearen inguruan, Mari Karmenek topo aldera, Lartzabalera lagun batekin zihoala, urrutian, Goiko Lartzabalen hain zuzen ere, ustez Rita Hayworth Gilda ikusi omen zuen lagun batekin paseatzen. Ordurako, bolo-bolo zebilen jada Oiartzunen Gildaren etorreraren kontua. Handik egun batzuetara, berriz, soroan zegoela, Arizabalotik
T
barrena zebilela begiztatu zutela dio Mari Karmen Lasak. Inguruan zeuden beste zenbait lagun ere erreparatu eta hala esan omen zuten: «Hori izango da Gilda».
Rita Hayworth Goiko Lartzabalera etorria zen. Han, oraindik ere, ikus daiteke ia erortzear dagoen hori koloredun etxadi bat. Han Villapadierna Kondea egoten zen.
Etxadi horretan zalditegi eder bat omen zeukan. Villapadierna Kondea, Arizabalon bizi zen San Damian Markesaren koinatua zen. Rita Hay-
Hollywoodeko izarraren ingurukoak Margarita Carmen Cansino, Rita Hayworth izenez ezagunagoa, New York-en jaio zen 1918an. Zinema estatubatuarraren urrezko garaian aktore entzutetsuenetakoa izan zen. Aita espainiarra zuen eta ama irlandarra. Aitarekin batera oso gaztea zela dantzan hasi, eta 1933. urterako Hollywooden zen. Izan zituen bost senarretatik lehena, Edward Judsonek lagundu zion ospea lortzen, berak lortu baitzion Columbia Pictures-ekin lan hitzarmena. Lehen paper garrantzitsua Howard Hawks zuzendariaren Solo los angeles tienen alas (1939) filman egin zuen, bigarren mailako aktore gisa. Zenbait urte geroago, Twenty Century Fox konpainiarekin hasi zen lanean. Garai hartan egin zuen lan Sangre y arena filman (1941), eta orduz geroztik sex simbol bilakatu zen. Fred Astairekin batera arrakasta handia lortu zuten bi musikaletan parte hartu zuen: Desde aquel beso (1941) eta Bailando nace el amor (1942). Baina, izenburu guztien artetik bat nabarmendu zen: Gilda (1946), Charles Vidor zuzendariarena. Honek eman zion behin betirako ospea nazioartean. Rita Hayworthek Gildan egin zuen strip-tease motz bezain erakargarrian, ezin ahaztu eskularruaren eszena aparta! Aipatu beharra dago, film berean Glenn Fordi eman zion zaplaztekoa, diotenez, zinema estatubatuarrean izan den zartakorik ospetsuena.
Gildarekin lortu zuen Hayworthek nazioartean ospea, baina une berean hasi zen bere gainbehera arlo pertsonalean. 1943an Orson Wellesekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Rebeca izenekoa. 1948an, Wellesekin batera La dama de Shangai filman parte hartu zuen, nahiz eta ordurako bananduta egon. Wellesengandik dibortziatu eta gero, 1949an Ali Khan printzearekin ezkondu zen. 1949an bigarren alaba izan zuen, Yasmina izenekoa. Orduan, pelikulak egiteari utzi zion. Diotenez, garai hartan bazituen bestelako harremanak, sonatuak baitziren Espainiarako haren etorrerak. Garai hartakoak dira, hain zuzen oiartzuarrek gogoratzen dituzten pasadizoak. 1951an dibortziatu eta berriz ere pelikulak egiteari ekin zion. Berriz ere ezkondu zen, Dick Haymes aktorearekin lehendabizi, eta James Hill zuzendariarekin geroago. Ondorengo filma hauek ere bereak dira: Los amores de Carmen (1948); La dama de Trinidad (1952); Salomé (1953); La bella del Pacífico (1953); Pal Joey (1957); Fuego escondido (1957) eta Mesas separadas (1958). 1987 hil zen Ryta Hayworth, New Yorken, Alzheimerrak jota. Nabarmentzekoa da, 1987an Glenn Ford Donostiako Zinemaldian saritua izan zela eta saria jasotzerakoan Rita Hayworthen irudia pantaila handian ipintzeko eskatu eta negarmalkoetan hasi zela.
Rita Hayworth Villapadierna Kondearekin Sevillako Maestranza zezen plazan. PRISACOM S.A.
17
o016-021_on
14/7/09
17:56
Página 3
gizarteanagusia worth, familiaren laguna zenez, bai Villapadiernarenean, baita Arizabalon ere egoten zen. Hori dela eta, pentsa dezakegu, Rita Hayworth eta Kondea Lartzabalgo lur sailetan nahiz Arizabalokoetan ere, paseatzen ibiliko zirela. San Damian Markesa eta Mercedes de Castillejo senar emazteak, Arizabalon.
«LARRUGORRITAN BAINATUKO OMEN DELA»
Berri bitxi honen ingurukoak, Oiartzungo paraje hartako beste zenbait lagunek ondo gogoan dituzte. Haiek emandako testigantzei esker osatu ahal izan da ON Aldizkariak orain argitara ematen duen erreportajea. Rita Hayworth ikusi zuen Mendin baserriko Rosario Oiarbideren testigantza dugu honako hau: «Villapadiernaren etxadiak aurrean igerileku bat zeukan. Rita heldu zela eta, De Sosa, Villapadiernak zaldientzako zeukan enkargatua ikara-ikaratuta zegoen. Aitzolako enkargatuak, berriz, esan zidan: Villapadierna heldu duk, viene Villapadierna, erdaraz. Ni orduan, mutilkozkorra, dezente egina, eta ikusi behar dugu!. Itxitura zeukatela eta, dena larra eta zikina, larrutu ginen gu hirurak. Juxtu-juxtu ikusi genuen. Segituan, dena poliziak hartua zegoela eta, enkargatuei erreparoa eman zien, eta alde egin omen zuten». Kontxita Rallak ere gogoan du Rita Hayworth ikusi zuela. Aude-
KONTEA IKUSTERA
Goiko Lartzabalen zalditegiak zituen Villapadierna Kondearena etortzen zen Rita Hayworth ERREKAN
Garai hartan Arizabalo inguruan bizi zirenek gogoratzen dute Rita Hayworth errekan bainatzen zela 18
ARIZABALOKO ANA CHAROLAK UTZITAKO ARGAZKIA
Villapadiernako konteaz José Padierna de Villapadierna, Villapadierna Kondea, Malagan jaio zen 1909ko abenduaren 26an. Bitan ezkondu zen: Lehenik, familia oneko Madrilgo emakume batekin. 50 hamarkada aldera alargundu zen. Garai hartan, sonatuak izan ziren zenbait aktorekin izan zituen «abenturatxoak». Bitarte horretan, Alacia Klein golf jokalari entzutetsua ezagutu eta harekin ezkondu zen. Bi semealaba izan zituzten: Alicia Raimunda eta Jose Felipe. 1930 urtearen inguruan ekin zion kotxe lasterketei. Montjuich-en izan zuen debuta, garai hartan ospetsua zen Palacios pilotu espainiarrarekin batera. Besteak beste, Lasarteko zirkuitoan hartu zuen parte.Espainiako gerra hasi zenean, lasterketak utzi zituen. Hala ere, automobilismoari atxikita jarraitu zuen, 1968an Espainiako Federazioaren buru izendatu baitzuten. Horretan, 1977 urtera arte jarraitu zuen. Hipikaren munduan ospetsua izen zen oso. Espainiako zalditeriarik garrantzitsuenetako baten jabea izan zen; Lartzabalen zegoen. Kondea Donostiako zaldi lasterketetara joaten zen. Haren zaldietako bat, Reffissimo izenekoa oso ospetsua izan zen, lasterketa bat baino gehiago irabazi zituen eta Sociedad de Fomento y Cría Caballar de España delakoaren zuzendaritza komiteko kide ere izan zen. Rheffisimo izeneko zaldia izan da, lasterketen hurbileko historian izan den onenetarikoa, eta Ingalaterran egiten den King George izeneko proban parte hartu zuen. Villapadiernak zalditegi ederrak zeuzkan. Hala dio Noir et blanc aldizkarian aurkitutako artikuluak. «Donostiatik hurbil, Lartzabalen, hain zuzen, badu etxalde zahar bat, zalditegi bihurtua. Berdez margotua dago eta laranja koloreko leihoak ditu: 25 zaldi ikus ahal dira bertan, haien artean M. Boussac delakoari erositakoak». Arizabalon bizi eta gaztetan jockeya izandako Ana Charolak esandakoaren arabera «Kondea dandy gisakoa» omen zen eta «ingelesen gisan jantzita ibiltzen zen». Haren zaldiek Lasarteko Hipodromoan esku hartzen zutela eta, Ana Charolak berak ikusi zuen udako lasterketa nagusi batea praka gorriak eta jaka urdinez jantzita. 1979ko urriaren 23an hil zen minbiziak jota, 69 urte zituela.
leko Mari Karmen Lasaren koinata da Kontxita Ralla. Bera eta Joxe, Mari Karmen Lasaren anaia zaharrena, toporantz zihoazela, Villapadierna eta Rita Hayworthekin gurutzatu omen ziren. Biak makil bana eskuan zutela oinez heldu ziren Arizabalo aldera nonbait.1949-1954 urteen bitartean izan zen. Gaur egun Arizabalon bizi den Ana Charolak ere entzun izan dizkie Arizabalon lan egindakoei Ryta Hayworthen inguruko kontuak. «Batzuek diote Arizabalora joaten zirela Errotaxarretik behera doan errekara jaitsi eta nola bainatzen zen ikustera; beste batzuek, berriz Villapadiernarenera». Gustukoa zuen nonbait Rita Hayworthek eguzkia hartu eta bainua hartzea.
RITA HAYWORTH KONDEAREKIN EZKONDUA. Gaur egun bezalaxe, garai hartan ere, prentsa sentsazionalistak, puri-purian zegoen aktorearen inguruan edozein gauza ipini ohi zuen, egiazkoa zen ala ez ziurt atu baino lehen. Honela bada, Noir et Blanc aldizkari frantsesean azaltzen denez, Ameriketako Estatu Batuetan Rita Hayworth eta Kondearen arteko ezkontza iragartzen hasiak ziren: «Rita Hayworth,
o016-021_on
14/7/09
17:57
Página 4
gizarteanagusia jada, Villapadierna Kondearekin ezkonduta ikusten dute, kontuan izan gabe oraindik dibortziatu gabe dagoela (…) Baina, ez dira konturatzen, halako ezkontza noblea den inongo espainiarrek,1953 urtean, ezinezkoa duela; eta Rita Hayworth berari ere, arrazoi asko direla bide, onurak baino gehiago trabak ekarriko dizkiola. Ritak, diskrezioz, aski du Jose Maria de Villapadierna kondearekin paseatzen ibilita». Aldizkariak berak dio biak aspaldiko lagunak zirela: «Kondea eta Rita lagun onak dira oso(…) Lagun zaharrak, bai noski. Noir et Blancekook elkarrekin ikusi baikenituen 1950ko abenduaren 5ean, Sevillan, Realitorenean». Eta Kondearen dirutzaren jatorriaz dio: «Dirutza handia jaso ahal izan zuen guraso eta osaba-izebengandik».
Arizabalo etxeko sarrera.
Ana Charola, Arizabaloko bere etxean.
19
o016-021_on
14/7/09
17:57
Página 5
gizarteanagusia
Josean Alvarado, Audele baserrian bizi da gaur egun.
MARI KARMEN LASA Audele baserrian bizi inzandakoa
“Etxearen ondoan jabearen zaldien ikuilua zegoen” ari Karmen Lasa Auzmendi, Oiartzungo Audele baserrian jaio zen 1930ean. Haren senideak urte batzuk lehenago hara etorriak ziren Arriarandik. 45 urte geroago, Audele baserriko jabeek utzi beharra zutela esan zieten eta beste lekuren bat bilatzeko, bertan zalditegia zabaldu eta hauen zaintzan aritu behar zirenak bertan bizi zitezen. Hala 1956an, saminez, baserria utzi behar izan zuen Mari Karmen Lasak eta haren familiak. Konde, duke eta bestelakoen inguruan hazitakoa, ondo gogoan ditu orduko oiartzuarren bizimoduaren nondik norakoak
M
Garai hartako bizimodu zailak ekarri zituen zure senideak Arriarandik Oiartzunera. Konta iezaiguzu?
Aiton-amonak Arriarango Olea baserrian bizi izan ziren. Hiru familia ziren. Sukaldea libre omen zuten; norberak nahi zuen bezala jarrita, baina, ez paretarik, ez argirik gabe. Arropa errekan garbitzen zuten. Behin etxeko andrea, joan omen zen eta aitonak esan: «Hemen ezin gara egon argirik gabe. Nik ez dakit nire emazteari edo beste emazteari muxu ematen ote diodan». Errentan bizi ziren, eta hasi ziren bilatu beharko zutela zerbait. Gure osaba zenari, amaren aldetik, Oiartzunen bizi zenari, galdetu, ea nora joan ote gintezkeen eta hark esan zuen Audelera etortzeko. Audelen aiton-amonak, gurasoak eta bost 20
anai-arreba bizi izan zineten. Gogoan al duzu nolakoa zen orduan baserria?
Behean sukaldea, arropa garbitzeko bi aska zituena, eta sagardotegia zeuden. Tolarerik ez. Kupel bat bazen eta hara ailegatzen ziren guztiek handik edaten zuten. Baita ebanisteria ere, lehengusua arotza baitzen. Gero, kutxa handi bat. Han artirina izaten zen taloa egiteko. Behean, leiho bat sarearekin jarria eta irekitzen zena, gauzak izateko orain frigorifikoan edukitzen diren bezala. Gero ikuilua parez pare, aterik gabe, animaliak kanpora ateratzeko. Anpara, metro erdikoa edo, eta han jartzen ziren behiak eta, belarra jan zezaten. Lehendabiziko pisuan beste sukaldea, komuna, orain bezalakoa, baina, bainerarik gabe; gero, gelak ohe eta guzti. Etxearen ondoan zaldien jabearen ikuilua zegoen. Han belar ondoa, aroztegiko erremintak, goldeak, aitzurrak izaten ziren. Behar zutenean, gure aita zenari esaten zioten Juan Cruz necesitamos sitio porque vamos a traer el caballo…. Orduan, bi edo horrela, huts ak gelditzen ziren. Zer jaten zenuten?
Ganbaran urte guztirako intxaurrak, sagarrak, patatak eta babarrunak egoten ziren. Ogia estraperlokoa izaten zen, eta ama zenak taloak egiten zituen. Fruta arbolak ere baziren. Pikua, melokotoi gutxi, briñoiak... Errotara bidaltzen ninduten
otarran hamaika kilo hartuta. Beti ehiza izaten zen, haunzko ariztegian, Aitzolako soroaren ondoan. Esnea eramatera palaziora joaten nintzen. Udan, Errotaxarrera joaten ginen uraren bila. Auztegiko errekan, umetxo ijitoak hanka-hutsik egoten ziren. Eskean etortzen ziren. Euskaraz egiten zuten. Gogoan al duzu lehenbiziko eskola?
Lehenengo Mendinzaharrera joaten nintzen. Hiru bizitzako baserri zahar batera. Anttonik ematen zuen eskola. Zutik egoten ginen. Eskola euskaraz izaten zen. Errenteriara 9 urtetatik 14 urte bitartera joan nintzen eskolara, oinez. Egunero 8 kilometro egiten nituen oinez. Erderaz idazten genuen han. Hala ere, edadekoren bat etortzen bazen beste baserrikoa edo aitonarekin egotera, dena entzuten nuen. Zenbat ikasi nuen eskolara joan baino lehenago. Dantzariek ibiltzen dituzten abarka itxi horiek janzten genituen garai hartan. Eskolara joateko, berriz, katiuskak. Garraioa nolakoa zen?
Guk bertatik bertara genuen autobusa. Txoferra gure etxera etortzen zen beti, han gosaltzen zuen eta pattarra edan. Donostiara joateko autobusa hartu Errenteriaraino, eta han tranbia txuria. Txofrera askotan joaten nintzen. Han ikusi nituen Manolete toreatzailea eta…Osabarekin joaten ginen. Jendea Txofrera oso dotore joaten zen Aste Nagusian: Sonbreroekin, udako eskularruekin... Jostera Donostiara topoan joaten ginen. Bizikletaz ere ibiltzen nintzen, Ugaldetxon alokatututa. Orduan ez zegoen arriskurik, ardoarekin joaten zena, edo okina bakarrik.
o016-021_on
14/7/09
17:58
Página 6
gizarteanagusia
ZALD ITEG IAK JAR R I ETA
ROSARIO OIARBIDE Mendin baserrikoa
ALDE EGIN ZUTEN ARTEKOA.
Arizabaloko Ana Charolak esandakoaren arabera, Carlos Figueroa, San Damianen semea zaintzen aritu zen inudea etorri zen orain bi uda, eta berak azaldu zion San Damian han bizi zen garaian zerbitzariak non bizi ziren, garbitzeko lekua zein zen eta haurrekin nondik paseatzen zuten. Egun Audelen bizi den Concepción Lozano, 1950. urtearen inguruan, zalditegirako lanean ziharduen langileetako batekin ezkondu zen, eta orain arte bertan bizi izan dira. Haren seme Josean Alvaradok adierazi digunez, «zalditegi desberdinak zeuden garai hartan, helburu desberdinetarako: Audelen, hazitarako ziren zaldiak zeuden. Parez-pare dagoen Audeleko zalditegian, moxalak eta umatzeko behorrak. Baziren, zalditegi gehiago ere: Villapadiernarena, lasterketetarako, Lasartera, hain zuzen ere, eramateko; Lezon, egun industriagunea den hartan, eta Arkalen mandoak, militarrenak baitziren». Gaur egun noble haien arrastoa, bertan utzi zuten ondarean baino ezin da antzeman. Kondeak, markesak, dukesak eta beren senitarteko guztiak alde egin zuten Oiartzundik, sute susmagarri bat tarteko. Torreseko Palazioak su hartu eta berritu egin behar izan zuten, fatxada lehen bezala mantenduz. Ana Charolaren arabera, «eragindako sua izan zen susmopean, denek beldurtut a alde egin zuten». Lur sailak administratzaile baten esku utzi zituzten, haiek banatu eta sal zitzan. Villapadierna kondearen eremua izan zen Goiko Lartzabal gaur egun utzia dago erabat. Bertan egoten den gizonak adierazi duenez Udalak prezintatu egin du ingurua. Udaleko iturrien arabera, duela hilabete gutxi Andaluziatik etorri omen ziren Villapadiernaren ondorengoak, besteak beste, beren ondasunen nondik norakoak jakiteko asmoz.
“Aitzolan, besteak beste, zaldien enkanteak egiten ziren” endinen, Audele baserritik hurbil, Mari Karmen Lasaren garai berean bizi izan zen Rosario Oiarbideri elkarrizketa egin dio ONek. Oiartzunen zalditegiak ipini zituztenean izan zen «bizimodu aldaketa» ondo gogoratzen du.
M
Arizabalo gogoan al duzu?
Han aritzen ziren: Bergaretxe, Alkixa, Garinekoa eta Aitzola Etxeberrikoa. Kooperatiba gisakoa zuten: esnea bildu eta esnea saldu egiten zuten. 1940an saldu zen. Markes de San Damianek erosi zuen, Conde de Romanonesen semeak. Alkixa Añarrera joan zen bizitzera. Gure aitak eraman zituen trasteak beste baserrira, gurdiarekin. Ni gainean joan nintzen. 8 urte nituen. Gurdia idiek garraiatzen zuten. Guk beti idiak izan ditugu, Audelen behiak. Hemendik Añarrera orain 10 minututan joango zara; idiekin bi ordu eta erdi egin genituen, hantxe, kutxa zahar baten gainean eserita. Aitak soka batekin lotu eta «joan hor geldi-geldi». Akuiluarekin idiari egiten zaion eran egin ziguten guri. Gaur egun ez da sustrairik. Dena kendu zuten, hesiekin itxi. Zer gogoratzen duzu garai hartaz?
Garai hartan, Aitzola, Goiko Lartzabal eta Audele baserriko belardietan zaldiak jarri zituzten. Arizabalon, edo Aitzola Etxeberrin ikuiluak egin zituzten. Mutilkozkorra nintzela, 14-15 urtekoa, igeltseroei la-
guntzen aritu nintzen. Norteko Markesaren palazioa Mendinetik Aitzolarako bidean eskuineko aldean zegoen, zuhaitz artean. Marques del Norte, generala zen. Hiru alaba zituen: Ana María, Marta eta Laura Figueroa. Ana María, markesa zen. Marta, Duquesa de Irueste eta Duquesa de la Torre, neskazaharra zen eta Audeleren jabea zen. Han edukitzen zituen zaldiak. Aitzola San Damianek hartu zuen. Goiko Lartzabal, berriz, Villapadiernako kondeak. Udan etortzen ziren, bi hilabetez edo, egotera. Zerbitzariak beraiek ekartzen zituzten, baina, herrikoren bat edo beste hartzen zuten. Bestela, urte guztian langileak izaten ziren. Zalditegietako jauntxoek nolako bizimodua zuten?
Markes del Norte agure handia zen, soila, ez betazalik ezta ilerik ere ez zuena. Markes de San Damianek bazuen karroxa bat gomazko gurpil handiekin. Han ibiltzen zen tal-tal-tal-tal zaldiekin. Bi lagunentzako karroza. Bizimodu izugarria zuten. Aitzolan, besteak beste, zaldien enkanteak izaten ziren. Horretara jende handia etortzen zen, eta dena itxia egoten zen. Guk ere galerazia izaten genuen gure etxeetara joatea, beren enkanteak eta gauzak egin arte. Arizabalon ermita txiki bat zegoen, hara joaten ziren zalditegietako jabeak eta beste.
Mendin baserriko Rosario Oiarbide. BEGOÑA LASA
21
o022-025_on
18/7/09
18:16
Página 1
nagusiazzinema
AMETSAK auzolanean fabrikatzen Zinema ametsen fabrika da. Jon Garañok (Donostia, 1974) eta Joxe Mari Goenagak (Ordizia, 1976) ongi dakite hori. Haiek ametsa beti izan dute buruan. Fabrika egitea falta zitzaien. Orain badaukate bat San Pedron: Moriarti Produkzioak. Testuak: Ion ansa Argazkiak: Iñaki Berrio/Moriarti Produkzioak 22
o022-025_on
18/7/09
18:17
Página 2
zinemanagusia roduktora bat sortzea ez da dagoen lanik errazena. Zinemagintzan, eta Euskal Herria horretan ez da salbuespen, ez baita filma sortu behar den bakarra. Moriarti Produkzioak-en dabiltzan sei kideetatik lauk enpresaritza ikasi dute. Fabrikak kudeaketa behar du, antolakuntza, koordinazioa, marketinga… Film batez ari garenean, kamera atzean martxan dagoen egitura oso baten lanaz ari gara. Zinema munduko jostailurik garestiena dela esaten da. Margolari izan nahi duenak aski du mihisea eta brotxa. Idazleak nahikoa du bigarren eskuko ordenagailu zaharra. Biolontxelo jotzaile izatearekin amets egiten duena ere instrumentua erosteko kreditu txiki batekin moldatuko da. Bertsolariak sagardotegira joateko aurreztu beharko du… Baina zinemagile izan nahi duenak? Klase ertaineko ezein morroik filmik merkeena egiteko adina diru ez luke inoiz irabaziko. Leninek Sobietar Zinema sortu zuen, duela 90 urte, estatuaren diru eta ardurapean. Oraingo zinemagileek, ordea, ez dute zorte hori, eta merkatuaren legeenpean borrokatzera behartuta daude. Horrek, gutxi gorabehera, esan nahi du mugitu egin behar dela. Dirua nolabait eta nonbaitetik lortu behar dela. Laguntzak eskuratu, ezhoiko diru-sarrerak bilatu, inbertsioa errekuperatu… Bide bat produktora batera jotzea da. Zure ideia bikain hori paper batean txukun-txukun jarri, eta produktora bat dirua inbertitu dezan konbentzitu. Hori oso zaila da Ameriketako Estatu Batuetan, zinemagintzaren industria ikaragarri garatua duten herrialdean, ia ezinezkoa Espainian eta erabat ezinezkoa Euskal Herrian. Baina badira bide gehiago. 60. hamarkadan, zinemagile frantses gazteek lau film egiten zituzten baten prezioan, elkarri lagunduta, elkarren filmeetan lan eginda: batean gidoilari, bestean zuzendari, bestean zuzendari la-
P
Garaño eta Goenaga, elkarrizketa bitartean, San Pedron duten egoitzan. IÑAKI BERRIO
guntzaile edo produktore… Honela, elkarlanean, hamarnaka film egin ahal izan zituzten. Filosofia haren bertsio modernoa, edo zergatik ez, euskalduna, da Moriarti produkzioak. Produktora sortu zutenean, 2001ean, kide bakoitzak film labur bat zuzenduko zuela erabaki zuten. Baina baldintza batekin: denek hartu behar zuten parte besteen filmeetan, bakoitzean lan desberdin bat hartuta. Auzolanean. Baina, hasiberri ziren haietan, gidoigintzan murgildu ziren batik bat. Juxtu-juxtu Donostian zuten lokalaren errenta ordaintzeko adina irabazten zuten. Hasierako asmo xume haiek forma hartu ahala, proiektu garrantzitsuagoei ekin zieten. Honela, 2002an Tercero B film laburra zuzendu zuen Joxe Mari Goenegak. Jon Garaño izan zuen zuzendari laguntzaile. Lantalde profesionalarekin egin zuten lehenen-
goa izan zen, eta Ramon Agirre eta Blanca Portillo aktore ezagunek hartu zuten parte. 48 sari lortu zituzten lehiaketa ugaritan eta arrakastak Moriarti proiektuarekin aurrera jarraitzeko adorea eman zien. Gero etorri ziren Sintonia (2005) Miramar St (2006) eta On the line (2008) fikziozko film laburrak. Baina batez ere dokumentalak ekoiztu izan dituzte: Sahara Marathon (2003) Buthan’s S ecret (200 4), The Dragon house (2005), eta Lucio (2007). Azken hau Goya sarietarako izendatu zuten dokumental onenaren atalean. Dokumentaletan egindako azken lana FGM, Alamitou eta Asämara (2008) hiru dokumental laburrak ekoiztea izan da, eta horiekin lortu dute ZINEBIko euskal zinemaren sari handia irabaztea. Martxa horrekin, ez da harritzekoa lanerako lokal berri baten beharra sortu izana. Aurten aldatu dira
San Pedrora, baldintza ezin egokiagoak dituen lokal batera. Eta hor ari dira orain, bete-betean, Axun eta Maite film luzean murgilduta. Beren lehen film luzea da, eta orain arteko proiekturik garrantzitsuena. Baina Moriartin, proiektuek baino proiektuak du garrantzia, taldeak ekoizten duena, edozer delarik ere: gaur film luzea eta bihar museo baterako bideo bat. Moriarti enpres a bait a ezeren gainetik. Baina kideak ez dira enpresariak, amets sortzaileak baizik. Moriartin, beraz, Debagoienan kooperatibak sortu zituztenek bezalaxe, fabrika propioa eraikitzea erabaki zuten. Euskal zinemagintza desindustrializatuak behar duen soluzioa hori ote da? Batek baino gehiagok aldarrikatzen du Industri Iraultza euskal zinemagintzan. Moriartin gurean hain tradizionala den bide bat berrasmatu dute: auzolana. 23
o022-025_on
18/7/09
18:17
Página 3
zinemanagusia
‘Axun eta Maite’ filma grabatu bitartean ateratako argazkiak. MORIARTI PRODUKTORA
o022-025_on
18/7/09
18:18
Página 4
Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño. IÑAKI BERRIO
JOXE MARI GOENAGA ETA JON GARAÑO Zine zuzendariak
“Ohikoa ez den egoera sexual baten inguruko istorioa da” xun eta Maite (Moriarti Produkzioak 2009) fikziozko film luzearen azken planoak filmatu berritan hartu gaituzte Jon Garañok (Donostia, 1974) eta Joxe Mari Goenagak (Ordizia, 1976) San Pedroko egoitzan. Haien lehen film luzeak sortzen dien zirrara antzematen zaiela hitz egin digute beren lanaz, eta euskal zinemaren egoeraz.
A
Nola eta nondik sortu zen film hau egitearen asmoa? Jon Garaño: Duela hiru urte sortu zitzaidan
ideia. Nire bi lagun ohikoa ez den egoera sexual batean inplikatu ziren ia nahigabe, eta horrekin lotutako zerbait bururatu zitzaidan: bi emakume heldu, bi lagun, elkarrenganako laguntasuna baino zerbait gehiago dagoela ohartuko dira. Tratamendu bat idatzi nuen, Eusko Jaurlaritzako diru laguntzetara aurkeztu nuen, eta eman egin zidaten. Egia esan, nahiko azkar idatzi nuen, garbi nuelako nahi nuena. Joxe Marik asko lagundu zidan gidoia txukuntzen. . Filmaren ekoizpenaren zein unetan zaudete? Joxe Mari Goenaga: Martxoan ekin nahi ge-
nion filmaketari, baina maiatzera atzeratu zen dena, diru kontuengatik… azkenean, preprodukzioan zazpi aste pasatu ditugu, eta produkzioan sei. Oraintxe bukatu dugu filmaketa eta orain montajea dator. Garaño: Fase honetan pertsona batek guk aukeratutako planoak montatzen ditu. Niri
fase hau ikaragarri gustatzen zait, orain ikusten hasten zarelako gauzek forma nola hartzen duten. Erritmoa duen, koherentzia duen, zentzua duen… dena montajean ikusten da. Goenaga: Film laburretan errazagoa da kontrolatzea gertatzen dena. Baina film luzea beste upeleko sagardoa da. Planoak egiten dituzu filmatzen ari zarenean, baina batzuetan ez zara ohartzen plano motz edo luze gehitxo hartu dituzun eta abar. Hori guztia montajean ikusiko dugu. Beraz, oraindik ez dakigu zer aterako den. Zuek bi mutil gazte izanda, nola ausartu zineten bi emakume helduren arteko maitasun harremana kontatzera? Garaño: Zergatik ez? Egia da beldur pixka bat
ematen duela, baina… guretzako frakaso handia litzateke emakume helduak minduta sentituko balira. Guk nahi izan dugu zaharren mundua era berezi batean kontatu. Gazte sentitzen diren zaharrak erakutsi ditugu. Protagonistek elkar ezagutzen zuten berrogeita hamar urte lehenago, eta berriz egiten dute topo, eta hainbat gauza bizitzen hasten dira. Istorio guztietan dagoen unibertsaltasuna bilatu dugu. Goenaga: Saiatu gara istorio serio bat modu arin batean kontatzen. Generoekin ere jolastu dugu, komedia eta dramaren arteko zerbait egin dugu. Ez genuen gehiegi dramatizatu nahi. Protagonistak ondo pasatzen ikusi nahi genituen. Homosexualitatea askotan tratatzen da traumatik, tormentoa balitz bezala, eta
oso film onak egin dira horrela, baina guk ez genuen horrelakorik nahi gure filmean. Noiz ikusi ahal izango dugu? Garaño: Gure asmoa Donostiako Zinemal-
dian aurkeztea zen, baina, zoritxarrez, ziurrenik ez dugu denborarik izango. Ea urtea amaitu baino lehen bukatzeko moduan gauden. Goenaga: Jende guztiari gustatzea espero dugu, kritikoei barne, baina kritikekin obsesionatu gabe. Zein zuzendari, estilo… gustatzen zaizkizue? Goenaga: Ni oso Hitchckok zalea naiz. Beste-
la Polanski, Mike Leigh, Alexander Payne, Steven Spielberg... Batzuetan erreferentzia hartzen duzu, baina gero egiten duzunak ez du zerikusurik oinarritu zarenarekin. Garañoa: Winterbotton, Scorsese, Francis Ford Coppola, David Lynch, Cohen anaiak… amerikar zinema oso maitea dugu. Euskal Herrian Juanma Bajo Ulloa, Telmo Esnal…Axun eta Maiten izan ditugun eraginen artean Breve encuentro eta Los puentes de Madison filmak aipatuko nituzke, eta estetikoki Julia. Nola ikusten duzue euskal zinemaren ingurumaria? Garaño: Orain film asko egiten dira, eta hori
oso berri ona da. Gainera, film duinak dira, batzuek besteak baino hobeak, baina duinak. Herri batek behar du ere zinemagintza, beste espresio artistikoak bezala. Goenaga: Jende askok kanpora joan behar izaten du lanera. Guk garbi eduki dugu beti hemen geratu nahi genuela. Gure lantaldea Euskal Herriko jendearekin osatu dugu, zuzendariordea eta mikrofonista izan ezik denak gara euskal herritarrak. 25
o026-027_on
7/7/09
16:43
Pรกgina 1
bidaiakklik
Zeruari begira
NEW YORK Amaierarik gabeko etxe orratzak, publizitatez betetako fatxada argitxuak, arraza nahasketa... guztia du New Yorkek eta hala erretratatu dute aurten han izan diren Alain Mayak eta Jon Gonzalok
o026-027_on
7/7/09
16:44
Pรกgina 2
klikbidaia
27
o028-029_on
bidaiakkklik
28
7/7/09
17:23
Pรกgina 1
o028-029_on
7/7/09
17:24
Pรกgina 2
klikbidaiak
29
o030-031_on
18/7/09
17:45
PĂĄgina 1
euskara rrenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea izan zen eskualdean antzindari piropo lehiaketetak antolatzen, eta ondoren Euskeran Itotiyak taldeko gazte oiartzuarrek jarraitu zuten haien adibidea, bi kasutan arrakasta handiz. Errenteria-Oreretako lehiaketak Hitz Goxoen Lehiaketa Kitzikagarria du izena, eta Oiartzungoak Xanistebanetako Piropo Lehiaketa. Biek ala biek, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea dute helburu, eta horretarako, zer aproposago jaien atarian gazteei nesketan zein mutiletan egiteko tresnak eskura jartzea baino. Herritarrak dira piropoak proposatzen dituztenak, eta herritarrak dira baita ere piroporik onenak hautatzen dituztenak.
E
Euskaraz erakargarriago
MADALENETAN TXARTELAK NONAH I. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak, esaterako, jaiak hasi baino hilabete lehenagotik-edo jartzen ditu urtero, honezkero herritar guztiek ezagun dituzten kutxak herriko hainbat tabernatan. Jendeak hitz goxo kitzikagarriak idatzi eta aipatutako kutxetan sartzen ditu. Madalenak hasi baino egun batzuk lehenago herritarrez osatutako epaimahai batek hautatzen du piropo irabazlea, eta ondoren, bildutako piropo onenekin, txartelak egin eta herriko peretetan itsasten dituzte, gazteek eta ez hain gazteek, jaietan piropoak erabiltzeko aukera izan dezaten.
OIARTZUNEN LIBURUXKA ETA KAMISETA. Ă‘abardurekin
Festak baliatzen dituzte askotan gazteek nesketan zein mutiletan egiteko, eta euskaraz egin dezaten, bada egitasmorik gurean Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Lander Garro 30
baina antzekoa da oso Euskeran Itotiyak-ek antolatzen duen Piropo Lehiaketaren funtzionamendua. Xanistebanen atarian antolatzen dute baita ere, eta herriko tabernetan biltzen dituzte piropoak. Antolatzaileek hautatzen dituzte onenak, eta ondoren herritarrei iritzia emateko aukera ematen diete. Hala, herritarren boto
o030-031_on
18/7/09
17:45
Página 2
albisteakeuskara
Piropoak HITZ GOXOEN LEHIAKETA KITZIKAGARRIA Aurtengo irabazlea. Beltzaran, we can txortan
txoko hortan? Azkeneko urteetako batzuk. Sartu ziria eta nire kilkirra
zuria. Egingo al dugu larrutan inguruko edozein obratan? XANISTEBANETAKO PIROPO LEHIAKETA Iazko irabazlea. Zuria bai gerri buelta, ta ez
Euskararen gorabeherak
Auztiko rebuelta!
GORA. Oiartzun Irratia
Iazko finalista batzuk. Euskalduna naz, biño
Hamar urte bete berri ditu Oiartzun Irratiak. Uztailaren 7an ospatu zuten, 12 orduz etenik gabe zuzenean emititzen. Egun batzuk lehenago espero ez zuten oparia jaso zuten: Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren txaloa «herritarren hizkuntz eskubideei erakutsi dieten begirunea eskertzeko». Jaso dezatela baita ere ON Aldizkariarena, hamarkada batez, euskaraz, herriaren berri txukun helarazteagatik.
zugatik ligatu ingo nuke! Loteriyan zure muxuk mango balituzte, boleto guziyak eosiko nittuzke. Zu bazina sagarra eta ni harra, gustoa jango nizuke xuxtarra! Zu hiltzin dotoreziya hiztegitik kendukoute. Badakauz mapa bat? Zure begitan galdu naz! EHEko karakolak biño kurba geyo ttuzu
BEHERA. Obretako txartelak Behean ageri direnak Oiartzunen daude, Ugaldetxon zehazki. Baina ez da kontu isolatua. Espainiako Estatua finantzatzen ari den herri lanetan, halako txartelak jarri dituzte eta euskarazko testuetan akats ugari topa daitezke. Itzultzaileak, ez daki nonbait euskaraz ekonomiak ez duela azentu markarik, ez eta eragindako hitz bakarra dela.
gehien jasotzen duenak irabazten du lehiaketa. Ondoren, jasotako piropo guztiekin, liburuxka egiten dute, eta piropo irabazlearekin, berriz, kamiseta.
PARTE-HARTZE ZABALA. Bi herrietan arrakasta handia lortu du lehiaketak. Parte-hartzean igarri da, urtetik urtera gora egin baitu. Lau Haizetara lehiaketa antolatzen hasi zenean, 60 bat piropo biltzen zituen, eta azken urteetan, ia 200era iritsi dira. Oiartzunen baita ere, oso ona izaten da herritarren erantzuna, bai piropoak idazteko orduan, zein gerora, botoa ematerakoan. Sormena landuz, gazteen artean modu erakargarrian euskararen erailera bultzatzeko egitasmo txalogarriarekin asmatu egin dute euskalgintzako eskualdeko bi eragileek.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 31
o032_on
20/7/09
11:25
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
GIPUZKOAKO MENDIAK Zeharka
Goitik behera
1. Antzinako laborantzako tresna. Ald.Australiar jatorriko hegaztia. 2. ***mendia (Ernio mendizerran). Kontsonantea. 3.***mendia. (Araotz aldean). Litroa. Ald. suari dario. 4. Ald. ...Paulo, Brasilgo hiria. Irainak eginez. 5. Uranioa. Ald. Bilakatu. Ald T grekoa. 6. Txapel asko jasotakoa pilotari erasundar ezaguna. Nafarroako mendizerra Lizarraldean. 7. Droga famatua baina nahastu xamarra. Ald bits. Emakume izena. 8. Ald. emaitza ona. Gora egin kanpoan. 9. Ikasteko diru laguntza. Holanda. ...eta gar. Bokalea. 10. Azken bokalea. Ibañetako mendateko monasterioa famatua. Zilarra . 11. Saudi Arabiako hiriburua. Ald. bururatu. Ald. bilo. 12. Mama goxo. Adi ezazu. Pirineotako oihan ezaguna.
1. Bizkaiko ibaia. ***mendia (errenteria-Oreretan). 2. ***mendia (Mutriku, Mendaro aldean). Ald. Eztia egiten diguna. Iridioa. 3. Bilboko auzo batekoa. 4. Ald. kontra jokatzen duena. Nazka. 5. Ald. R grekoa. Ald. gurdia. Kontsonantea. Iodoa. 6. Gabiriako auzoa. Ald. Zeukan. 7. Ald. denboraldiak. Metatu. 8. Ald. garai bateko Burgos. Ald. balazta. errep. gura. 9. Ald. barazki. Oxigenoa. Buka, amai. Zero. 10. Talioa. Hitanoaren emakume era. Uranioa. Ezeztatzeko. 11. Sufrea. Seigarren hilabetea. Musulmanen jainkoa. 12. ***mendia (hau ere Araotz aldean).
32
o033_on
20/7/09
12:20
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau
GURUTZEGRAMAK 1 11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1
U R D A B U R U
2
3
L A I E R N A N D OA U E T L S R U E K O I A R
4
5
6
7
8
A A K U I O Z A B A R T O S I R A T A R A G E G I L R A P A N O I G A N L R R E A G D U T O A I Z U
9
10
R T A L L I N O O K A O S U A E O Z
11
12
S O R E K K A A T I Z N A A T E A G L I A
zer da hau?
12
ON-EN EKAINEKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Aitziber Zurutuza izan da ONeko sariaren irabazlea. Markos Zapirainen Talatik Tiroka liburuaren irabazlea!
Ama jainkosa euskal mitologiatik interpretatua liburua eta Dirua talde lezoarraren Dirua diskoa San Pedroko Piña Kurdin Elkarteko danborrada
ERANTZUTEKO EPEA Irailak17 (osteguna) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
o034_on
14/7/09
17:43
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Oso estresatuta zabiltza azken aldian. Baina, hala ere, kafea edan eta edan ari zara. Lasai, iristear baita aspaldian esperotako herriko parranda horietakoa. Badakizu, aprobetxatu, tila pare bat hartu, garrasi egin, lasai arnastu eta parrandara! Ez estresatu horrenbeste egitekorekin! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Egun batean alai, hurrengoan triste. Gaur parrandazale, bihar kirolari. Batzutan ezin isildu, eta bestetan mingaina katuak jana. Izan ere, haizeak nondik jo, zu handik! Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Aspaldian ikusia ez zenuen pertsona hori azaldu da. Ikusteko gogo askorik ez zenuen arren, berarekin topo egin duzu, eta ez al da hobe garai goxoak gogoratzea ihesean ibiltzea baino? Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Aurreko egun osoa dantzan eta mugitzen pasa ondoren, gainera agujeta horiek zergatik dituzun galdetzeko lots a duzu? Ai ama… hurrengo baterako argi edukiko duzu behintzat horrelako egun bat pasa ondoren, etxera iristean egin beharreko lehenengo gauza ura azukrearekin hartzea
34
dela. Bestela hurrengo egunean… Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Egun zoragarri bat espero zenuen eta aurkakoa izan zen. Lasai, ez zaitez larritu, askotan gertatzen dira eta horrelakoak. Hala ere, kontuan eduki gauza bat: normalean hobeto ateratzen dira eta aurretik antolatu gabeko egunak. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Ai, ai, ai… urduritasun hori zergatik ote da? Inguruko guztiak estresatzen ari zara mutil/neska harekin noiz topatuko zaren galdezka. Jadanik, inguruko guztiak konturatu dira aurreko hilean ligatu egin zenuela. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Azken aldian zure alde gaizto eta bihurriena maiz ari zara azaltzen. Ezagutzen ez zaituztenek batez ere gaizki hartu ditzakete zure txantxak. Ez baduzu arazorik eduki nahi, kontrolatu inpultsoak eta harremanak errazagoak izango dira. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Buruari buelta mordoa ematen zabiltza azken aldian, egin zenuen hura ezin ahaztu. Bi aldiz pentsatu gabe egin omen zenuen hura, behintzat, zerbait positiboa atera duzula kontuan eduki. Hurrengo baterako badakizu eta gauzak
egin baino lehen bi aldiz pentsatzea hobe dela. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Oso ondo zabiltza azken aldian. Txintxo-txintxo zaintzen ibili zara. Baina kontuz. Ez ezazu egun batean orain arte egindako guztia pikutara bidali. Jakin tentazioei eusten. Zeure buruari gogor egiten ere ikasi behar duzu. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Dirua eduki aurretik dagoeneko pentsatua duzu nola gastatu. Eta gauzak pausoz pauso egin behar dira: lehenengo lana egin dirua irabazteko, eta gero gastatu. Ongi dago zertan gastatuko duzun amestea, baina ez ahaztu ametsak egi bihurtzeko aurreko pausoak jarraitu behar dituzula. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Ederki zabiltza lagun berriekin firin-faran. Ez al duzu herriminik? Hasieran oso ezkorra izaten zara gauza berriekin, baina, gero, azkenean ederki pas atzen duzu. Hala ere, ez ahaztu betiko lagunetaz. Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Egindakoa egin ondoren, zergatik egin zenuen galdetzea ez al da ba denbora galtzen ibiltzea? Hobe zenuke denbora beste gauzetan pasatzea. Zure egin beharrekoak burutzen, esate baterako. Ingurukoek zure eginbeharrak egin behar badituzte, beraiek galduko dute denbora.
Garazi Alegria (12 urte). Batzutan joaten naiz, udan. Garbitzen dutenean, ondo dago. Kantina ari dira egiten, eta primeran geratuko dela uste dut.
Haizea Aizpurua (13 urte). Ni zumaiarra naiz, baina ezagutzen dut. Ondo dago, eta askotan bainatu naiz han. Nire ustez dagoen bezala ondo dago.
inkesta
Pilar Etxebeste(67 urte). Garbitzen hasi zirenez geroztik ez naiz izan, baina badakit oso polita dagoela. Lehen askotan izaten nintzen han, baina azkenaldian ez. Kantina egiten ari dira ondoan eta oso ondo iruditzen zait.
17:43
Mari Carmen Pavo (47 urte). Gutxitan joan naiz, baina aurten gazte koadrila asko joaten direla ikusi ahal izan dut eta, egia esan, asko pozten naiz hori ikusita. Aldapa handia dago hondartzara jasiteko eta hori egokituko nuke, gaizki dagoelako jaisteko. Kristal asko ikusi ditut baita ere. Garbiketarako mantenua beharko litzateke.
16/7/09
Pepi Barroso (53 urte). Bai. Egunero joaten naiz, oinez, eta tarteka eguzkia hartzen ere geratzen naiz. Orain primeran dago. Nik ez dut bainua hartzeko ohiturarik, baina ura orain dela urte batzuk baino dezente garbiagoa ikusten da. Kantina faltan botatzen genuen, han kafe edo frekagarri bat hartzen geratzeko aukera ematen zuelako.
Pepi Rodriguez (58 urte). Bai. Egunero etortzen gara Lezotik oinez. Haraino iritsi eta buelta. Ederra dago ingurua. Orain kantina egiten ari dira, eta haurrentzako zerbait gehiago jarriz gero, primeran.
o035_on Pรกgina 1
Ba al duzu Alabortzako hondartzara joateko ohiturarik? Zer gehiago beharko litzateke inguruan?
o036_on
10/7/09
16:49
Página 1
gizarteallarrugorritan
IÑAKI PORTUGAL Pasaiako udaltzaina
“
Nire denbora okupatzeko gaitasuna dut” Testua eta argazkiak: Urko Etxebeste
saian lan egiten dut, baina nire burua ez dut pasaitartzat. Oiartzuar bezala gusturago nengoke, baina orain han ez naiz bizi, eta han izaten ditudan bileret an baten edo bestearen lehengusuaz edo osabaz hitz egiten hasten direnean, galtzen naiz. Beraz, oiartzuarra izateko ere, zaila. Saltseroa al zara?
Arduratsua naiz, eta nire denbora okupatzeko gaitasuna dut.
ruñeako s anferminen txupinazoa telebistan; pintxoz betet ako t aberna bateko barra; edari banatzailea gora eta behera generoa s artzen; zumardian, berriz, azok a et a euria. «Biter Kas bat, mesedez». Begi bat telebistan duela, eta bestea elk arrizket atzailean, onartu du Iñaki Portugalek (Antxo, 1957) bitan pentsatu duela O Neko Larrugorritan ataleko protagonista izatea. Hala ere, Biter Kasari zurrutada luzeak emanez las ai erantzun ditu galderak. «Bihar [uztailak 7] 27 urte beteko dira aske utzi nindutela», es an du, «lau hilabetez preso politikoa izan nintzen. Egun mark atua da niretzako uztailaren 7a».
I
Xabier anaia hil zenetik, nork hitz egiten du familiako bazkarietan edo afarietan musikaz edo zinemaz?
Orain, musikaz, inork ez. Aita ere kantaria genuen, eta bizi zela musikaz asko hitz egiten genuen. Orain, adibidez, Donostiako Musika Hamabostaldiko sarrerak erosi ditut, eta ikusiko ditudan kontzertuei buruz hitz egingo genuke. Zinemaz, betidanik, denek hitz egin dugu. Xabier anaia oso jakituna zen gaian, baina nola ez, gure iritzia ematen genuen. Aralarrekin mendira igo zinen. Menditik norbait jaisteko beharbada?
Kar, kar! Zentzu horretan, denak jaisteko, edo ahalik eta gehienak behintzat. Nik uste dut mendiak ez duela etorkizun oparorik. Herrian hobeto gaude.
Udaltzaina zaitugu. Baina multarik jartzen al dizute?
Bai, bai, beste gainontzekoei bezala. Gauzak gaizki egiten ditudanean multa jartzen didate niri ere. Behin aita ospitalean zegoela multa jarri zidaten espaloian aparkatzeagatik. Kale horrek ez zuen inora ematen, baina tira… Pentsatu nuen norbaitek aginduta hara joan zirela multak jartzera, «harrapaketa» egitera.
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako lehendakari izan zinen. Haurtzarora buelta?
Ez, ez. Justu kontrakoa. Orduan konturatu nintzen benetan nire esparrua gurasoarena zela, eta ikasle garaiak atzean gelditu zirela.
Pertsona publikoak zarete udaltzainak. Nola daramazue arlo hori?
gaizki egin dutena ikusteko eta onartzeko.
zela talde aldaketa horrek zekarren konpentsazio ekonomikoa.
Udalhitz. Nork jan du hitza?
Urteekin, oso ondo. Humanoa da herritarrek sentitzen dutena guri botatzea, askotan errespetu faltarekin egiten duten arren. Herritarrek ere enpatia beharko lukete
Beraiek. Egia da legeak diola talde aldaketak ez duela zergatik suposatu behar soldata aldaketa, baina egia da ere gure lan hitzarmena sinatu zen tokian onartu
Pasaitarra zaitugu, Oiartzunen bizitakoa, orain Errenteria-Oreretan bizi zara… Nongotarra sentitzen zara?
36
Euskal Herrikoa, eta inguru honetakoa. Pasain jaio nintzen, Pa-
Zergatik moztuko zenuke zuk bibotea?
Soldaduskan nengoela utzi nuen bibotea. Perilla ere izan nuen. Behin batean bibotea moztu nuen, eta etxekoek esan zidaten berriz ere bibotea uzteko… Beharbada alperkeriagatik ere ez dut mozten.
o037_on
7/7/09
18:57
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Marko inkoparable horri Iñigo Legorburu bertsolari errenteriaarrak Bizarrain Kultur Elkarteak antolatutako Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa irabazi zuen ondorengo bertso sortarekin. Doinua: Habanera.
-1Probintziko hiriburu zen Tolosa txiki hari gogotsu erreleboa hartu zenion aspaldi gaurko zure jarduera aztertzen badugu adi izendatu zaitzakegu gipuzkoarron gidari. Nire usteak azalduz errespetuz eta garbi sorta hau osatu nahi dut ahapaldiz ahapaldi horregatik orain hasi behar natzaio kantari maite eta gorrotatu daiteken Donostiari.
-2Asetzen gaitza delako politikarien grina Donostia bihurtu da atzerritarren panpina dolar eta euroaren xarma ekidin ezina gureganatu ostean; gora etekin gordina! Turistenganako tratu goxo eta atsegina euskaldunekin mespretxu bilakatzen da, jakina zerbitzuz bete digute gure hiri pinpirina etxekoen ahaleginez; kanpotarrentzat egina.
-5Easo Ederra hain da eskaparate haundia: Begira Ulia gaina edo Kontxako badia zuhaitz mardulen itzala, eguzkiaren argia hautaketa egiteko ze aukera ugaria… Baliatuz aste santu, jai-egun edo zubia gustora ibil liteke kanpotar bisitaria Euskal Herriko lurretan bakarra da, alegia mendia eta hondartza batzen dituen hiria.
-6San Sebastian egunez danborren doinu azkarra Otsailan kaldereroak kaleetan barra barra ihauterietan ez da egoten giro kaxkarra uda hasieran jazza dago probatu beharra Aste Nagusi osteko arraunlarien indarra Zinemaldiko “glamourra” udazkeneko izarra Santo Tomasen eginda azken esfortzu suharra urte guztia festetan bizi da donostiarra.
-3Donostiak bere baitan baditu hainbat ondare: Txirritaren baserria Altzan bertan, parez pare Bilintxen Antzoki Zaharra antzerkiaren mirabe Bretxako baserritarrak produktu onenen jabe… Parisen antzeko egin dute xuabe xuabe ustezko hiri urbano, postmoderno baten alde progresoa txarra denik ez dut esango halare aurrera egiten bada iragana ahaztu gabe.
-7Igeldo eta Altzaren kasua da ezaguna aske izateko asmoz hasitako lan jarduna Donostiarik gabeko independentzi kuttuna desiratzen dute baina… hau panorama iluna!! Udaletik jaso arren ezetzaren erantzuna bidezko eskari honek merezi du oihartzuna hori da pertsona gisa onartu behar duguna herri izan nahi dutenen bi auzoren nortasuna.
-4Erdiguneko etxeen prezio latza tarteko Donostia berez ez da hain merkea bizitzeko inor ez dagoenez prest salneurri hauek jaisteko hiri hau bihur liteke aiton amonentzat ghetto Etxebideren zerrendak betetzen direnez lepo jende ugari bizi da zozketa baten menpeko nola egun sosak diren ilusioen ordezko gazteak joaten dira adinduak etortzeko.
-8Hemen amaitu nahi nuke honenbestez , hausnarketa nahizta beste gauza asko neuzkan buruan gordeta kritikaren bat komeni izaten denez tarteka azaleratu nahi nuen hiri honekiko kezka Donostiari kantuan malenkoniaz beteta ordutan ari ninteke baina agortu zait beta agian beste batean jarraituko dut hizketa zortzi bertso luze hauek motz gelditu zaizkit eta.
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 37
o038-039_on
16/7/09
18:29
Pรกgina 1
hileko irudia Elkartasunah
Saharatik Oiartzunera, uda pasatzera Sei haur iritsi dira aurten Saharatik Oiatzunera, betiko legez, El Watan Elkarteari eta harrerako familiei esker. Guztiak izan dira aurretik Oiartzunen, beraz, lagun zaharrekin elkartu eta primeran ari dira honezkero, besteak beste, udalekuetan hara eta hona. El Watan Elkarteak urteak ditu Oiartzunen saharako herriarekin elkartasuna lantzen. Udan saharako haurrak ekartzen ez ezik, urtean zehar bestelako ekimenak antolatzen lantzen dute Sahararekiko elkartasuna: Saharako Astea, janari bilketa, kultur bidaiak... udan berrindartu, eta irailaren 10ean hartuko dute berriro saharako haurrek Tindufeko errefuxiatu guneetarako bidea. Argazkia: Goiatz Labandibar. 38
o038-039_on
16/7/09
18:30
Pรกgina 2
hileko irudia Elkartasunah
39
o040-041_on
18/7/09
17:07
Página 1
nON dabil? Kirolan xirrindularitzaz hitz egiten duenean, Iñigo Chaurreauk (Pasai Antxo 1973) irribarrea du uneoro aurpegian. Nabari da kirol honekiko duen maitasuna handia dela. 12 urte profesional mailan ematea ez da nolanahikoa txirrindulari batentzat, eta hori berak, inork baino hobeto daki. Harro dago bere kirol ibilbideaz, eta aldi berean, badaki asko zor diola txirrindularitzari. Baliteke hori izatea egun kirol honi lotuta jarraitzeko arrazoietako bat. Urte dezente pas atu diren arren, Chaurreauk ederki gogoratzen ditu txirrindularitzan eman zituen lehenengo pausoak. «Ikastolako lagunekin futbolean jokatzen nuen hasieran, baina egun batean ikastolatik ateratzerakoan txirrindan ibiltzeko geratzen hasi ginen eta asko gustatu zitzaidan». Baina txirrindularitzarako zaletasun hori gehienbat osaba batek irakatsi zion. «Osaba eta aita igande goizetan txirrindan buelta bat ematera irteten ziren ia beti, eta txirrinda bat oparitu zidatenean, beraiekin joaten hasi nintzen. Egia esan primeran pasatzen genuen».
T
HAS I E RAKO PAUSOAK. Haurren Mailan hasi zen Chaurreau itzuli ezberdinetan parte har-
tzen. Lehenengo proba horietan, ilusio handiz hartu zuen parte antxotarrak, baina oraindik ez du ahaztu lehenengo egun haietako urduritasuna. «Orain, atzera begiratzen dudanean konturatzen naiz oso urte politak izan zirela haiek. Oso urduri joaten nintzen probatan parte hartzera, baina egia esan primeran pasatzen nuen. Gainera, lagun handiak egin nituen». Gutxinaka, hasierako beldur eta urduritasun horiek atzean uzten joan zen pasaitarra, eta Gazte Mailatik, afizionatutara salto egin zuenean, afizioa ofizio bihurtu zezakeela konturatzen hasi zen. «Afizionatutako lehenengo urte hartan lau karrera, eta Lehendakari Txapelketa irabazi nituen, eta hor hasi nintzen konturatzen profesionaletara salto egin nezakeela». 1995ean Italiako Polti taldeak fitxatu zuenean eman zuen Chaurreauk profesionaletara saltoa. 21 urte baino ez zituen antxotarrak herria utzi, eta atzerrira, Italiara bizitzera joan behar izan zuenean. Polti taldean, Lombardi, Rebellin, Leblanc, Guerirni, eta Gianetti bezalako txirrindulariak izan zituen taldekide. «Ezusteko handia izan zen hori. Hiru urte baino ez neramatzan afizionatuetan, eta profesionaletara pasatu nintzen
TXIRRINDA, ikasgelako mahaiaren truke Txirrindularitza profesionaleko tropelean 12 urtez aritu zen lehian Iñigo Chaurreau antxotarra; egun, enpresaritza ikasketak burutzen ari da, Herri Irratiko eta Txirrindularien Federazioko lana tartekatzen duen bitartean. Testua: Iker Vidal Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 40
o040-041_on
18/7/09
17:08
Página 2
nON dabilkirola
Lorpenak IBILBIDEA 1995-97 Polti (Italia). 1998-01 Euskaltel-Euskadi. 2002-06 AG2R (Frantzia). PARTE-HARTZEAK Espainiako zortzi Vuelta. Frantziako lau Tour. Italiako Giro 1. Munduko Txapelketa bat. 2003. urtean Madrilen,
Erlojuaren kontrako Espainiako Txapelduna (AG2R taldearekin). jada. Joxe Mari Ezeiza managerrak kontaktu batzuk egin zituen Italian, eta bertara joatea lortu nuen». Aurrerapauso handia izan zen bere ibilbidean. «Urte gogorrak izan ziren etxetik kanpo nengoelako, baina oso harro nago Italian egindakoaz. Asko ikasi nuen, eta ni bezalako txirrindulari gazte batentzako esperientzia hartzen joateko garrantzitsua izan zen».
ITALIATI K,
B E R R I RO ETXERA. Hiru denboraldiz aritu
zen Chaurreau italiako Polti taldean. 1998an Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen, eta etxera itzuli zen berriro. «Italian nahiko erreta nengoen. Etxetik kanpo denbora dezente neraman, eta Euskaltelek deitu ninduenean, ez nuen batere pentsatu, eta etxera bueltatu nintzen. Oso pozgarria zain zen». Talde laranjan, lau urte egin zituen antxoko txirrindulariak. Oso garrantzitsua izan zen berarentzat, Julian Gorospek hasieratik erakutsitako konfiantza. Asko lagundu zion konfiantza horrek, 2001. urteko Tourreko sailkapen nagusian 12. postuan sailkatzeko. «Ez nuen garaipenik lortu, baina garai hartan Armstrong, eta Ullrich bezalako txirrindulariekin Tourrean 12. sailkatzea gauza handia izan zen. Lau urte zoragarri izan ziren». Hurrengo denboraldiari begira dena den, maletak egin eta Frantziako AG2R taldera joatea erabaki zuen. «Euskaltelen gustora
nengoen, baina ez zitzaidan batere gustatu zuzendaritzak nirekiko izan zuen jarrera, horregatik taldez aldatzea erabaki nuen». Frantziako taldean 2003. urtean bere kirol ibilbideko garaipenik handiena eskuratu zuen Chaurreauk, erlojuarenkontrako Espainiako Txapelduna bilakatzea. «Garaipen handia izan zen hura niretzat. Urte hartan inoiz eman dudan mailarik onena eman nuen, baina orokorrean, oso irregularrak izan ziren AG2R taldean eman nituen bost urteak. Aurreko urteetako sentsazio onak ez nituen errekuperatu».
AG U R RAR E N
GARAIA.
2006. urtean, eta 33 urterekin Iñigo Chaurreauk txirrindularitza uzteko erabakia hartu zuen. «Nekatuta nengoen psikologikoki.
Gainera urte zailak ziren txirrindularitzarentzat. Giro oso nahastua zegoen dopingagatik, kontrolak egiten zizkiguten askotan eta egia esan horrek erabakia hartzen gehiego lagundu zidan. Erreta nengoen, nekatuta, eta beste bizimodu bati ekin nahi nion». Profesional Mailan aritutako 12 urte horietan, pasaitarrak Espainiako 8 Vuelta korritu zituen, Frantziako 4 Tour, Italiako Giro bat, eta Mundial 1. «Ni oso harro nago nire kirol ibilbidearekin. Baliteke garaipen handirik ez edukitzea, baina nire txikitako ametsak egi bihurtzea lortu nuen, eta horrekin pozik nago». Egun, dena den, txirrindularitzari lotuta jarraitzen du. Euskadiko Txirrindularitza Federazioko Zuzendari Teknikoa da, eta Do-
nostiako Herri Irratiko kirol saioko Txirrindularitza Sailean kolaboratzaile lanetan aritzen da. «Ahal dudan guztian laguntzen saiatzen naiz bi lekuetan, oso esperientzia aberatsgarriak ari dira izaten». Bi lan horiek, Unibertsitateko Enpresaritza ikasketekin tartekatzen ditu antxotarrak. «Behin txirrinda utzita ikasten hasi nahi nuen eta horrela hasi nintzen. Aurten bigarren ikasturtea bukatu dut eta oso gustora nabil”. Txirrinda mundutik hain gertu egoteak dena den ez dio berriro ere txirrinda gainean jartzeko gogoa ematen. «Adibidez Tourra telebistaz ikusten dudanean batzutan txirrinda gainean egoteko gogoa ematen dit, baina badakit garai haiek pasa zirela. Oso pozik nago nire bizimodu berriarekin». 41
o042_on
20/7/09
13:02
Pรกgina 1
o043_on
10/7/09
16:53
Pรกgina 1
o044_on
15/7/09
15:15
Pรกgina 1