o001_on
27/10/09
16:54
Página 1
O ARSOALDEA N 2009ko urria 60. zenbakia
PANPIN LABORATEGIAN
AMETSAK XEDE DEJABU KONPAINIAREN ‘GIZONA EZ DA TXORIA’ SARITU DUTE NAZIOARTEAN
BIDAIA HARLEY-AN Ushuaiatik Kanadaraino Orkatz Argoterekin
o002_on
27/10/09
16:29
Pรกgina 1
o003_on
27/10/09
10:22
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Gaztelutxo
O
rduak luze doaz eta zigarroa erretzera irten naiz kanpora. Emakume batek lagunduta gizon bizardun bat iritsi da Gaztelutxo parera, oina plastikozko galtzerdi urdin batez estalia darama. Harrera etxeko zaintzaileari dagokiona egin dut; gizona gizarte langilearengana bideratu eta datuak jaso ostean, dutxatu nahi duen galdetu diot. Toaila txikia, txanpua, hortzetakoa eta afeitatzeko makina eman dizkiot, azken hau niri itzuli behar didala esan diot, erreziklatu egiten ditugula. Minutu gutxian bizarrik gabe eta hankeko minez jaitsi da iritsi berri den belgiarra, «gota» edukitzeko gaztea dela esan omen
dio medikuak. Mutil gazte bat iritsi da une horretan, esku hutsik. Datuak jaso eta egongelan eseri da; errumaniarra dela eta hamar urtez eraikuntzan lanean aritu ostean langabezian dagoela, baina paroa kobratzen duela, nahiz bankoak hipotekaren azken bi hilabeteak batera kendu eta 40 euro dituela hilabetea pasatzeko esan dit. Bazkaltzeko lehen txanda hamar minutu barru hasiko da eta goizean lan bila edo eguzkipean pasatu dutenak hurbiltzen hasi dira. Atzo iritsi ziren senar-emazte espainiarrak Baionako harrera-etxeaz hitz egin didate, handia dela oso eta urteak daramatzaleta Espainiako eta
Frantziako harrera etxetan bizitzen, jubilatu zirenetik. Arratsaldeko orduak motel pasatzen dira Gaztelutxon. Gizarte langileak kafea eta gailetak atera ditu egongelan daudenentzako eta bi marrokiar etorri dira leku eske, bakarrarentzako dagoela lekua esan diet eta bihar itzuliko direla erabaki dute. Hogei gizonentzako eta lau emakumerentzako dago lekua harrera etxean eta erraz betetzen da, marokiarrek gaua non pasatuko duten galdetu diot neure buruari. Lau egunez aritu naiz harrera etxean lanean eta nire etxetik 300 metrora bestelako errealitatea ezagutu dut, ikusi nahi ez dugun hori.
iritzia
16 Moto bidaia.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 60.a (2009ko urria) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala Iñaki Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
Orkatz Argote oiartzuarrak Amerikako hegoaldetik iparrera zortzi hilabetez egindako moto bidaiaren egunerokoa, erreportajean.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Itziar Navarro eta Jon Mayaren idatziak. nagusia
39 Senegal.
12 Pedro Etxaniz. Trintxer Kultural Elkarteko kideari eta Ikuska, Pasaiako film laburren leihaketako antolatzaileari elkarrizketa.
Itsaso Garayarrek udan Senegalen egindako argazkirik ikusgarrienak hil honetako Klik atalean.
12
16
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
39
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
27/10/09
12:17
Pรกgina 1
o005_on
16/10/09
18:13
Página 1
iritzia Puntua
Nola, guk haren sofa ordaindu? zkar amaitu da Eusko Jaurlaritzak etxeko altzarien salmenta sustatzeko erabili duen dirutza (bi milioi euro). Renove deitutako plan horrek %25eko diru laguntza eman dio altzariak erosi dituenari. Alegia, %25 gutxiago kosta zaio sofa, salako armairua edota koltxoia. Etxe bakoitzeko mila euroko laguntza izan da, eta, gutxienez, 300 euroko erosketa egin behar izan da. Sektoreak, berehala, diru laguntza gehiago eskatu du, espero ez zituen salmentak egin dituelako. Berriz ere, diru publikoa ekimen pribatuaren mesedetan erabili da. Bai, azken finean, altzari denda (txikia edo handia) pribatua da. Eta altzaria erosi duenak erosketa pribatua egin du. Badakit salerosketa horrek lanpostu batzuei eutsi diela. Jakin nahi nuke, dena den, zein baldintzatan aritu diren langile gutxi horiek. Badakit altzariak 250 langile baino gutxiagoko enpresetan erosi behar izan direla. Eta badakit, baita ere, prentsan hala irakurri dudalako, ikuskariek saltzaile bat baino gehiago harrapatu dutela tranpa egiten, deskonturik ez egiten. Zer pentsatu ote dute burdindegietako saltzaileek, jostailu edo arropa saltzaileek…? Zergatik ez hedatu renove plana saltoki horietara eta beste batzuetara? Ez dakit bidea hori ote den. Krisiaren gordintasuna, ERE-en zartakoa edota lanpostu galera pairatu duenak ez zuen, seguru asko, altzariei begiratzerik izango. Etxe horietan ez zen, seguru asko, egongelarik berrituko. Hauxe da galdera: nork atera dio etekina renove planari? Gehienbat, lehendik ere, etxea berritzeko modua zuenak. Zenbat bigarren armairu, hirugarren salako mahai edo laugarren sofa erosi ote da!
A
Joxe Juan Ugalde
BONUS-AK GEHIEN DUTENENTZAT. Arriskutsua da diru publikoa sektore pribatuari oparitzea. Finantza sistemak halako alarma piztu zuenean, gobernuek dirutzak emanez erantzun behar izan zuten uholdeak denak itoko gintuen beldurrez. Gerora plazaratu da are eta alarma handiagoa piztu duen gaia: banketxeetako buruzagien
soldata eta diru-sari berezien auzia. Banketxeak gero eta gehiago aberasten iaioak diren talentoek urtean 25-40 milioi dolar jasotzen dituzte. Eta asko dira mundu zabalean, misio horretan ari direnak, gisa guztietako finantza eragiketak eginez. Emilio Botinen gizon magoak, Andrea Orcel Merrill Lynch-eko buruzagiak, 2008an, 33,6 milioi dolar irabazi zituen bonus-etan. Urte berean, banketxe horrek galera ikaragarriak izan zituen (15.840 milioi dolar)… eta oraindik mingarriagoa izan daiteke jakitea, Merrill Lynch irentsi zuenak, Bank of America banketxeak 20.000 milioi dolar jaso zituela Estatu Batuetako Gobernuak finantza sistemaren porrotari frenoa jartzeko erabili zuen erreskate fondo sonatu hartatik. Eskandalu hau munduko herrialde aberats eta garatuenen G-20 talderaino iritsi da, oraindik ere, gizarte kapitalista honetan, giza sentsibilitatea erabat galdu ez delako. Hala esan zuen Fredrik Reinfeldt Suediako lehen ministro eta Europako Batasuneko garaiko presidentzia duenak, G-20 taldeak joan den irailean Pittsburgh-en egin zuen batzarraren atarian: «Bonus deitutako diru-sari horien kultura amai bidean jarri behar da, jendea izututa dagoelako». Ba… gaia Pittsburgh-eko batzarrera iritsi bai… arautu behar dela ere bai… baina… hortik aurrera ezer gutxi zen. Inor gutxik daki zein izan den gerora batzar hartan erabakitakoaren eguneroko aplikazioa, izan baldin bada. Guk inguruan, historiako eskandaluen rakingean ondo idatzita geratuko den ereduaren berri izan dugu: Jose Ignacio Goirigolzarri BBVAko kontseilari ordezkari izandakoak, erretiroa 55 urterekin hartuta, urtean hiru milioi euroko soldata jasoko du; oraindik pezetetara jotzeko joera praktiko eta erromantikoa dugunontzat, 500 milioi pezeta urtean; langile batek, batez beste, hogei urtean kobratzen duena; mileurista batek berrogei urte baino gehiagotan irabaziko duena. Nik petakoetan ezagutu nituen bonus-ak. Orain beste joko batzuetan ezagutu ditut. Nola, nik Gorizigolzarriren sofa ordaindu? Edo Garzon epailearena? Edo… Ezta pentsatu ere!
HILEKO ESALDIA «Arriskutsua da diru publikoa ekimen pribatuaren esku uztea».
05
o006_on
26/2/08
12:25
Pรกgina 1
o007_on
19/10/09
18:00
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Oinak eta erantzunak inez gabiltza. bi hanketan paratzea suertatu zitzaion gizakiari. ez dut uste, ordea, egunetik gauera izan zenik tamainako aldaketa. eta hala, baten batek esango zuen egun batean, edo pentsatuko bederen, hara bestea! ez dik asko eutsiko postura hartan. tronpatu zen orduko hura, baita lau hankekin estropozu egin ere, badira eta milaka, edo milioika urte, kontua aspaldi galdu nuen, eutsi dizkiola pertsonajeak, tinko, zutik bizitzari, gu denon tankera hartuta. eta oinez. eta orokorrean aurrera. hori da atzera ez joatearekin lotu dugun kontzeptua. beti aurrera, pauso bat pauso baten atzetik. eman eta egina zegok, nahiz eta atzera egin hurrengoa (atzera ez, gibelerat), ez dago urrats hori ezabatuko duenik. hantxe geratu duk, iraganez blai. ez baita espazioa soilik mugimenduan. denbora ere bada urrats horietan, ezinbestez. eta egina zegok. inportantea oina non pausatu aukeratzea. iragana non pausatu, eta beraz bidea. bidea urratsez da sortua, ez baina galipota edo harri txintxarrez. ez baina kerosenozko hegalez. horiek tranpak dituk.
O
Ander Fernandez
ETENGABEKO ERALDAKETAN. geldirik da mugimendua, nahiz eta pasioan den mundua. espazioan, karriketan, plazetan, merkatuetan. pasioan eta hizketan, hori ere ikasi baitzuen pertsonaje hark, gu denon tankera hartuta, gu denon hitza jasota. hizketan ematen du denbora. mugimenduan den denbora, mugimendua den denbora. urratsak kontatzen zebilek. urratsak esplikatzen jotzen dik bizia. tartean ihes egiten diote oinek bide ikusezinetara, eman ez diren arrastoetara. horiek ez ditu kontatuko, axolagabe, inpotente. eta konturatu gabe heldu da berriro ere leku berdinera, ezustean eta oharkabean. bazebilela zirudien eta badirudi, eta badabil. norabideak, ordea, nahastu zaizkio. nahia sartzen da eta mapetan jolasean. eta denboran, mugimenduan, traslazioan eta trasformazioan. betiere trasformazioan. non den ere ez dio galdetzen bere buruari, hori ere ikasi zuen arren. ez daki. nora nahi zuen, nora nahi duen. eta ez dio galdetzen. badoa eta badoa, pittinka, asmakizun berrietatik zintzilik. abiadurak jaten du denbora. elikagai makurra. beltz eta likitsua. borobila marraztu zen bidea. bere
buruari biltzen zaion bidea, eta historia. alfonbra baten antzera. gezurraren mingaina bezain luzea den alfonbra baten antzera. bolantea heldu zion distantziari. begiak itxi eta lekuz aldatzen da. zuzpertu orduko azpian du lurra. eta ezagutzen du baina ez du aitortzen. ez duelako ukitzen. bertan du eta ez du ukitzen. kontaktua galdu zuen eta ez du zenbakia topatzen. itsaso bat da tartean, murru garai bat, hutsa. besteengandik ere banantzen duena. esango du baten batek, nora doa belozidade hortan! ihes egingo dik bideak halako baten. jakin gabe dagoeneko iragana dela bidea, urratsez sortua.
OINEZ IKASI ORDUKO HEGAN EGITEA AHAZTU. saldu dizkiote oinetakoak, etxekoak, mendi botak, kirola egitekoak. ibili ditu geriz eta argi lautadak. ortzimuga beti helburu. kolore deigarriz pintatutako ortzemugak. amestu eta gogora ekarri ezinezko ortzimugak. oinez egin behar eta hitzez darrai. hitzez luzatu zuen hanka zerurantza, eta ilargia topatu. han ere pauso txiki bat handi, erraldoi mintzatu zen. baina lanera zihoan egunero. lanera doa egunero, arrastaka, oinazpi xahutzen ditu lantokiraino. hori ere ikasi zuen, gu denon tankera hartuta, gu denon eskuak, ohiturak barneratuta. oinez ikasi orduko Hegan egiten ahantzi kantatu zion ilargi hari. noizbehinka mozkortzen duen ilargi hari ere egin zion bost behatzeko arrastoa, edo adidas markako logotipoa. eta egina zeok. ahazteko prest. amestu eta ez oroitzeko prest.
PAUSOKA, E KI NTZ E N M UG E NGATI K GALDEZKA. pausoka egiten dira manifestazioak,
zeharkatu ateak eta igo mendiak. atzean geratzen dira amorruak, sarrailak eta erronkak. oroitu egiten du bidean atzera egiten duenak. buruz ibiltzen denak. galdetuko diot barraskiloari txikiagoa ote den bere oroimena, motzagoa ote bere ibilbidea. ala, mantso joatearen indarrez, sakonagoa den haren arrastoa, argiagoa bere memoria. lehen urratsak eman zituen pertsonaje hark jakingo balu, gu denon tankera hartuta, gu denon jantzietan lotuta, non amaitzen den bere ekintzaren sinpletasuna.
HILEKO ESALDIA ÂŤpausoka egiten dira manifestazioak, zeharkatu ateak eta igo mendiak. atzean geratzen dira amorruak, sarrailak eta erronkakÂť.
07
o008_on
23/10/09
15:21
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Krisia, berriro ere steak joan eta asteak etorri, gai nagusi berbera izaten jarraitzen dugu: krisia. Europako herrialde askotan egoera hobetzen hasi omen da, mantso bada ere. Hemen, ordea, oraindik ez, ez da argirik ikusten. Eta oraindik hilabete batzuetan ere ez omen dugu ikusiko. Adituek diote, gainera, nahiz eta Barne Produktu Gordina handitzen hasi (neurri batean behintzat, inguruko herrialdeak krisitik ateratzen hasi direlako eta gure produktuak erosten dituztelako), enplegua galtzen joango garela, beste herrialdeetan baino gehiago. Kalera atera eta jendeari galdetzea besterik ez dago: batzuk lanik gabe, beste batzuk enplegu erregulazioetan, enpresetan inbertsioak geldituta, toki guztietan zalantza eta ziurtasun eza nagusitu da azkenaldian. Orain dela gutxi gaiaren inguruko hitzaldi batean aditu batek esan zuen krisia gainditzeko neurri ekonomikoez gainera, diskurtsoari dagozkion neurriak ere hartu behar direla. Eta hori entzutea dei-
A
Itziar Navarro
08
garria gertatu zitzaidan. Izugarrizko euforian bizi izatetik erabateko etsipenean erori omen da gizartea. Gauzak ongi joan diren bitartean, kontsumitu eta kontsumitu ibili gara, bai gure diru sarrerekin eta baita ez genituenekin ere, zorpetuz. Eta, orain? Aditu horrek nabarmentzen zuen laguntzak ematea eta krisiaren bilakaeraren aurrean baikor azaltzea ongi dagoela, baina agintariek beste zerbait ere esan beharko lioketela gizarteari eta belaunaldi gazteetan galdu ditugun balio batzuk berreskuratu beharko genituzkeela: ahaleginaren balioa, sakrifikatu beharra, beti nahi dudana eta berehala eskuratzerik ez dagoela jakitea‌ Proposamena ez zitzaidan desegokia iruditu. Izan ere, gure belaunaldian, oro har, ez zaigu egoera latz gehiegirik egokitu eta ongi bizitzera erraz ohitu gara, askotan ez gara jabetu ere egin aurrekoek zenbateko ahalegina egin behar izan duten guri hori guztia eskaintzeko. Eta ez da une txarra hori guztia aitortzeko.
o009_on
23/10/09
15:23
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Josemari Aranburu (Eguzki Talde Ekologista)
Natura zaintzea eta ehiza Oarsoaldean guzki Talde Ekologista 1987an sortu zen. Taldearen helburua ingurumenaren babesa izanik, ondorengoak dira gure lan lerroak: pertsonen bizi-kalitate egoki eta duina lortzeko urratsak egitea, eta habitat eta baliabide naturalen kontserbazio egoera iraunkorra bultzatzea.
E
EHIZA: LEKUZ KANPOKO JARDUERA
Eguzkik zalantzan jarri du maiz gaur egungo ehizaren egokitasuna, pertsonen seguritatea eta basafauna zaintzea lehentasunezkoak izanik. Horrela, XXI. mendean ez diegu inongo funtzionalitaterik ikusten ehiza-jarduerei, animaliak zentzurik gabe hiltzeari alegia, ez bada hainbat fauna-espezieen populazioren kontrola bermatzea: basurdea edo orkatzaren gorabehera demografikoak, e.a. Eta logikoa ez dena da milaka mendizalek eta lurjabek gure mendietan, lepoetan eta soroetan ehizaren tiroak jasan behar izatea urtero. ALDUNDIA EHIZTARIEN ORDEZKARI
Ehizaren kudeaketa oinarriz ez da demokratikoa. Ehiztariek ordezkatzen duten gutxiengo soziala kontuan hartzen badugu, ez da ulertzen kolektibo honek lurralde erabileraren era-
bakietan duen pisua, batez ere, Foru Aldundian eta hainbat udaletan. Foru Aldundiak, eta honi lotutako alderdi tradizionalistek, ehizaren babes itxia egin ohi dute. Gipuzkoako Ehiza Federazioaren alde egiten dute, haren antolaketa eta kudeaketa irizpide zientifikoetan oinarritu baino, jarduera «tradizionala» dela defendatuz. Harrigarria da, bestalde, Foru Aldundiak usoaren, basurdearen, orkatzaren edo amuarrainen populazioen egoera eta egituraketa ezagutzea eta aztertzea uneoro. Hau da, ehizatzen eta arrantzatzen diren espezieen jarraipena egitea, eta aldiz, babestuta dauden basa-espezieen ezagutza eta kudeaketa oso urria izatea. Eta ez hori bakarrik, mehatxupean dauden espezieen habitat naturalak berreskuratzeko inongo inbertsiorik ez egotea. JARDUERA ARMATUA EDONON
Salagarria den beste gaia da ehiza-jarduera ia lurralde osoan garatu daitekeela, milaka lagun beren armekin udaro, udazkenero eta neguro mendi eta soroetan egonik: basurde-batidak, usoa edo birigarroetarako ehiza-lerroak, oilagorraren ehiza, e.a. Ehiza nonahi: Jaizkibel, Uzpuru, Aritxulegi, Errenga, Floreaga, Añarbe, Pikoketa, Altamira, Aldura... Hau guztia ikusita,
eta ekimen arriskutsu eta kutsakor batez ari garela kontuan hartuta, ez zaigu gaizki iruditzen udal jarduera-lizentzia edo antzeko tramitazioa eskatzea ehizari, beste jarduera ekonomikoei eskatzen zaien bezala. EHIZARIK GABEKO GUNEAK.
Donostiako Udalak proposatuta, eta SEOBirdlife-k, Club Vasco de Campingek eta Eguzkik bultzatuta, Ulia menditik ehiza desagertzeko bidea lantzen ari gara, baina, bide honetan Foru Aldundia da beste behin oztoporik handiena, ehiztarien ordezkari gisa ari delako. Donostiako Udal Planeamenduan oinarrituta, Ulia hiri-parkea izendatzea da helburua, Natura 2000 Sarean egoteaz gain, populazioaren aisiarako jarduera nagusia izanik. Eguzkik, bestalde, Ulian ez ezik, Lau Haizeta Parkean ere, arrazoi berberetan oinarrituta, jarduera zinegetikoak galaraztea eskatu du. Azkenik, txalotu behar da Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harriko Parke Naturalean, Añarben, Oreretako Udalak proposatu duen 900 hektareako erreserba eremu berria. Era berean, Irunen dauden Enbido eta Endarako erreserbak eta Oiartzungo Txurrumurru-Txikikoa handitzea bultzatuko dugu Eguzkitik, Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Planean jasoz.
Jausi eta jaiki ure egunerokoa badoa bere erritmora. Azkar normalean. Azkarregi, seguru aski, baina badoa. Helburuak, etorkizuneko planak… dena bere bidean, segunduz segundu egiten ditugun gauza txikiak oharkabean pasatzen utzita. Haietaz jabetu gabe, haiekin pentsatu gabe.. Egunero jaikitzea, hitz egitea, lan egitea, maitea ondoan izatea… Normala balitz bezala, edonork egin balezake bezela, eta garrantziarik ez balu bezala. Baina halako batean, zapla! Egundoko kolpea. Dena hankaz gora. Instant batek, segundu batek errutina, eguneroko gauza txikiak utopia bihur ditzake. Jauzi batean oina apurtzeak, nagusiak arrazoirik gabe lanera gehiago ez etortzeko esateak, masusta bila joan eta buruan kolpea hartzeak, dopina hartu duzula
G
hONa leporatzeak… Egunero zenbat halako, eta egunero zenbat barrikada gure bizitzetan. Vanesarentzako ametsa da berriro oinak dantzan jartzea; Mikelentzako ibiltzea, beste Mikel eta Aritzentzako beraien lana egin ahal izatea. Eta haientzako bezala askorentzako ametsa da berriro ohetik jaikitzea, etxera itzultzea, semea-alabak edota bikotea etxean izatea, haiei muxu bat emanez oheratu ahal izatea… Kolpeak kolpe, barrikadak barrikada, bizitzak aurrera egiten du beti, Oarsoaldean, Hegoameriketan eta norberaren nano-unibertso guztietan. Beraz, kolpeak kolpe, barrikadak barrikada… Jorge Oteizaren olerkiak zihoen bezala, «Jausi eta jaiki, jausi berriro ere jaikitzeko». Halaxe da. Animo guztiei, maite zaituztegunak beti zuekin gaude.
Jon Maya
09
o010-011_on
26/10/09
14:30
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
La Herrera eta udalbatzarra urrekoan, Trintxerpen izandako udalbatzarrean, La Herrera Herrira batzordeko kideek aurkezturiko La Herrerari buruzko mozioa onartu zen. Horren arabera, La Herreraren gainean «pasaitarrek eta Pasaian» erabaki behar dutela aldarrikatzen zen. Oposizioko alderdietako zinegotziak (EAJ, PSE, PP eta bere garaian EAren izenean aurkeztutako eta orain H1!ren izenean dabilena) ez ziren udalbatzarrera joan eta mozioa aurrera atera zen Udal Gobernuaren eta EBren botoekin. Memoriak ez badit hutsik egiten, PSE-EE alderdiko aurreko alkateak mozio honek eskatutakoa defendatzen zuen bere garaian. Bestalde, Portuaren Plan Bereziaren auzian, Erkidegoko Auzitegi Gorenak Pasaiako Udalari arrazoia eman dio, eta Aldundiak Eusko Jaurlaritzari eskatutako lege aldaketak ez direla baliogarriak erabaki du. Aldundiak, lege aldaketarekin, Portuko Plan Berezia Portuko Agintaritzarekin erabakitzea bilatzen zuen, Udalaren gainetik pasatuaz. Ze interes ilun defendatzen dituzte alderdi politiko «eredugarri» horiek horrela jokatzeko?
A
Berri mazedonia aitane pasaitarrak gaixotasun degeneratzaile baten ondorioz, ebakuntza ezberdinak behar ditu. Ebakuntza horiek Parisen egin behar dizkiotenez, familiak diru premia du, Kutxan kontu korrontea ireki dute lagundu nahi izanez gero. Zorte on…40 urte baino gehiago karguan eman ondoren, Paco Prietok Koxtapeko zuzendaritza utziko du. Lan handia egin du Prietok urtetan zehar, bai presidente gisa, baita
M
10
o010-011_on
26/10/09
14:30
Página 2
sakONduziritzia
Alaberga Antolakuntza ereduak arai batean arraroa zen irrati librea ez zeukan herria edo eskualdea. Urteak pasa, eta «demokrazia» sendotu den neurrian, talde komunikatiboetatik at zeuden autogestionaturiko irratiak botere ezberdinen presioaz desagertuz joan dira. Oso gutxi dira iraun dutenak, eta zorionez, Zintzilik horietako bat da. Aurten aurreneko 25 urteak bete ditu, osasuntsu, ikasturte berri bati hasiera emateko gogoz. Urteurrena dute ere EMTEkoek. Adin nagusiko dira dagoeneko. Zailtasunez betetako mundua da musikariona, eta Errenteria-Oreretan guzti horiek gainditzeko erarik onena elkarlana dela erakutsi dute. Eskualdeko beste herrietako musikariok badugu zer pentsatu.
G
ai berezia antolatu zuten Arditurri Auzo Elkartekoek pasa den hilaren amaieran auzoaren 50. urteurrena ospatzeko. Asteburu mamitsua izan zen eta adin guztietako herritarrek egitarau oparoaz gozatzeko beta izan zuten. Arditurrikoek aipatu moduan, Udalaren laguntzarik ez dute jaso antolakuntzan, ez diru laguntzarik, ezta materialik ere. Egitarauaren une garrantzitsuenetako bat, auzoaren «berrinauguratzea» izan zen; hots, plaka frankista kendu, eta auzokoen omenezko plaka berria jartzea. Horretarako ere, printzipioz, ez zuten Udalaren laguntzarik jaso; esanguratsua oso gaur egun hain bogan dagoen afixa eta plaken inguruan dagoen ika-mika kontutan izanda. Ez al zegoen Memoria Historikoari buruzko lege bat indarrean?
J
entrenatzaile gisa ere. Ea nola dabiltzan atzetik datozenak…Bost urtez haurren aisialdiaz arduratu ondoren, Ziripotz Aisialdi Taldeak ez ditu ekimen gehiago antolatuko, begirale falta omen da erabaki hau hartzea behartu duena…Urriaren 16an, Oiartzungo Elorrondo kalean esne makina bat jarri zuten herritarren zerbitzura, ekimen interesgarria esne ekoizlein egoera zein den ikusita… 11
o012-015_on
27/10/09
17:23
PĂĄgina 1
nagusia PEDRO ETXANIZ Ikuskako antolatzailea
“
Oso polita da Ikuskatik pasatutako jendeak zineman aurrera egiten duela ikustea� Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Iùaki Berrio
kuska ezagutzen duen orok ezagutzen du Pedro Etxaniz (Trintxerpe, 1967). Banandu ezinezko bi izen dira. Trintxer Kultural Elkartearen babesean, Etxaniz da Pasaian orain dela hamaika urtetik hona udazkenero izaten den film laburren lehiaketako antolatzailea. Galtzak bete lan ibili ohi da lehiaket a antolatzen, baina, jakina denez, gustuko tokian aldaparik ez.
gainera. Baina denak amateurrak garenez, langileen arloan gastuak ez dira handiak. Aurten, gainera, Aldundiak eman ohi digun laguntza galdu dugu, eta diru hori gabe konpondu beharko dugu. Edonola ere, horrek ez du eraginik izango, ez sarietan, ez eta ikusiko diren filmeen kalitatean ere.
XI. Ikuska hastear da. Zein aldartearekin aurre egiten diozu?
Lehiaketaren filosofia argia da: jasotzen ditugun lan guztien artetik onenak hautatzea. Gainontzeko lanekin orain dela hiruzpalau urtetik eratu ditugun sailak osatzen ditugu. Emea eta anitza, Gauguasa, eta Beldurrezkoa. Iaztik dokumental bat ere proiektatzen dugu. Iaz Lucio eskaini genuen, eta oso ondo funtzionatu zuenez, aurten errepik atzea erabaki dugu, igandean genuen hutsunea betez, eta programazioa aste osora zabalduz.
I
Ikusminez. Badira berrikuntza batzuk, eta jendeak nola erantzungo duen ikusteko zain nago. Berrikuntzak aipatu dituzu. Zeintzuk?
Esanguratsuena, nire ustez, Fermin Muguruzak zuzendatuko Checkpoint Rock dokumentalaren proiekzioa izango da. Horrez gain, lehiaketa bost egunetara zabalduko dugu. Lehen hiru egun ziren eta orain bost izango dira, astea osatzeko. Dokumentala igandearekin proiektatuko da eta erakustaldia larunbatetik larunbatera luzatu, beraz, aste osoa iraungo du. Krisialdiak ez al du eraginik Ikuskan ala?
Ez, ez, ... eragiten dio eta asko 12
Ikuska ezagutzen ez duten irakurleentzat, kontaiguzu nolako lehiaketa den.
Zurekin batera zenbat lagun aritzen dira erakustaldia prestatzen?
Lau lagun aritzen gara lanak hautatzen. Horrez gain elkarteko beste hainbat kidek laguntzen digute, kanpo harremanekin, erakusleiho lehiaketarekin, eta bestelako zereginekin.
o012-015_on
27/10/09
17:23
Pรกgina 2
zinemanagusia
13
o012-015_on
27/10/09
17:24
Página 3
zinemanagusia
Aurtengo lehiaketako lanak hautatzeko zenbat film ikusi behar izan dituzu?
350 inguru. Eta lan horrek zenbat du zaletasunetik eta zenbat derrigorrezko jardunetik?
Plazerretik zati handia du, gehiena. Okerrena da tartean badirela kalitate eskaseko lanak eta horiek ere ikusi behar izaten ditudala, baina oro har, plazer handia da, film txiki izugarri on asko daudelako, maiz, film luzeak baino hobeak. Beste hiru lagunekin egiten ditudan bilkurak gustazen zaizkit gehien. Gure irizpideak komunean jartzeko biltzen gara, asteetan zehar, lanen behin betiko hautaketa itxi arte. Ordubeteko bilkurak egiten ditugu, eta oso lan atsegina da, urteen poderioz zenbat ikasi dugun jabetzeko ere balio dutelako. Bilkura atseginak eta dibertigarriak izaten dira. Aurten, kalitatearen ikuspuntutik nolako lehiaketarekin egingo dute topo ikusleek?
Abuztuan ekiten diogu urtero 14
“
“
Filmen kalitatea ikaragarri hobetu da lehiaketa bideotik zinemara zabaldu genuenetik” hautaketa lanari, eta urtero gauza bera gertatzen zaigu. Ez dakit zergatik, baina produktorek azken ordura arte ez dizkigute bidaltzen lanik onenak. Iritsiko ez direlako beldur izaten gara urtero, baina azkenean beti iristen zaizkigu, eta aurten ere hala gertatu da. Ziur pasadizioak dituzula...
Unerik bereziena nire lehen semea jaio zenekoa izan zen. Urriaren 17arekin jaio zen, 2003an. Ostirala zen, eta erakustaldia martxan zegoen. Oroitzapen bitxia dut. Ni ospitaleko amaetxean nengoen eta handik koordinatzen aritu nintzen. Nire emazteak zortzi ordu eman zituen erditzen, eta niri jasaten, telefonoarekin aurrera eta atzera. Film labur baterako eman zezakeen egoerak. Oso polita izan zen.
Besteak beste, zinearekin harramena duen zerbait egin ahal izateko jarraitzen dut Ikuska antolatzen”
Eta bilakaerari erreparatuta zein une nabarmenduko zenituzke?
Bereziki gogoan dut Zinemaldearekin batera dokumentalei buruzko emanaldi berezi batzuk antolatu genuen urtea. Hura kalitatearengatik eta emanaldien seriotasunarengatik, erakustaldiaren bilakaerako une gorenetakoa izan zen. Horrez gain, film laburren kalitatean eman den bilakaera nabarmenduko nuke, ikaragarri hobetu delako, batez ere, erakustaldia bideotik zinemara zabaldu genuenetik. Film laburren lehiaketek talentu berriak atzemateko balio dutela esan ohi da. Ikuskak zentzu horretan ekarpenik egin duela uste duzu?
Oraindik hazten ari den jende
gazte asko pasatu da Trintxerpetik, eta inoiz ez da jakiten. Ikuskan film laburra aurkeztu eta gerora film luzea grabatu ahal izan duenik bada, Izarren argia zuzentzen ari den Mikel Rueda kasu. Ikuskan Present Perfect aurkeztu zuen. Borja Kobeagak ere jaso zuen Ikusk an s aria. Eramos Pocos lanarekin aktore onenaren saria jaso zuen Trintxerpen, eta Goyetan saritutako Diez Minutos lanak, film onenaren saria jaso zuen Ikuskan. Egia esan, oso polita da Ikuskatik pasatutako jendea gerora zineman aurrera egiten duela ikustea. Entzun dut Ikuska Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astean sortu zela. Nolatan?
Trintxerrek Guggenheimera antolatutako txango baten ondoren
o012-015_on
27/10/09
17:25
Página 4
zinemanagusia
Azkar-azkar Filma, lubarra ala luzea?.
Laburra. Zinemaldi bat. Fantastikoa. Ikuskan lehiatutako film bat.
Alberto Ruizen Paseo, Jose Sacristan protagonista zen. Zine zuzendari bat.
Amenabar. Gizonezko aktorea.
Jack Lemmon. Eta emakumezkotan.
Bette Davis. Zine aretoa.
Astoria, azkenekoz berritu zutenean. Ehundaka film ikusi ditut bertan. Genero bat.
Western-a. Western bat.
Rio Bravo. Baquero bat.
John Wayne.
Egitaraua Hilak 14, larunbata. 19:00etan inaugurazioa, eta
“
“
Pasaiak pairatzen dituen gabeziak nolabait konpentsatzea da asmoa” sortu zen ideia. Txango hartan Fantasiazko eta Beldurrezko Astean elkartu ohi ginen lagun batzuk ginen. Fantasiazko zinema zertxobait erren geratzen ari zen ordurako, eta are gehiago beldurrezkoa. Gure ustez dibertigarriena, zinemaldia ordurako antolatzen hasia zen film laburren lehiaketa zen. Hortaz hizketan ari ginen norbaitek erronka bota zuenean: «zergatik ez dugu Trintxerpen egiten?». Maiatzean izan zen txangoa eta irailerako buru-belarri ari ginen antolakuntzan. Zaletasunetik haratago, zein motibazio dituzu Ikuska antolatzen jarraitzeko?
Lehenik eta behin, saltsero bat naizelako; bigarrenik, zinemarekin zerikusia duen zerbait egin
Filmen hautaketarako beste hiru lagunekin egiten ditudan bilkurak gustatzen zaizkit”
ahal izateko, eta hirugarrenik, orain arte ez dudala lana gaizki egin uste dudalako. Horiez gain, bada nahikoa pisutsua den beste arrazoi bat. Erakundeek erabat ahaztuta duten herri baten alde zerbait egin nahia, eta Pasaiak pairatzen dituen gabezia horiek guztiak nolabait konpentsatzeko gogoa, jendearentzako interesgarria izan daitekeen zerbait eskainiz. Tolosan, zineklubaren ekimen bati esker ilara luzeak ikus daitezke berriro Leidor zinemaren atean. Antzekorik Pasaian posible litzatekeela uste duzu?
Bai, baina hiru gauza beharko genituzke: zineklub bat, Udaleko Kultura Sailaren erabateko babesa, eta zinema, ezin baitugu ahaztu, Pasaiak ez duela horrelako
zerbait eskaini ahal izateko inolako azpiegiturarik. Aurreko alkateak auditorium bat agindu zigun, kokapena eta guzti iragarriz, eta orduz geroztik ez dugu berri gehiagorik. Egia da baita ere Tolos ako et a Pas aiako udalek duten egoera ekonomikoa, ziurrenik, ez dagoela alderatzerik, baina inbidia handia ematen du. Hamaika urte eta gero, Ikuska ondo sustraitutako ekimena dela esan daiteke, baina ziur erronkak ez direla falta.
Profesionalizaziorako jauzia. Nire ustez, hortik jo beharko genuke. Ikusk a kontsolidatut a dago, baina horretan geratzeko arriskua ere badago. Aurrera egin nahi badugu profesionalizazioa ezinbestean egin beharreko urratsa iruditzen zait.
ondoren, Emea eta anitza zikloaren baitako film laburren emanaldia. 22:30ean, Gauguasa, umorezko film laburrak. Hilak 15, igandea. Fermin Muguruzak eta Javier
Corcuerak zuzendutako Checkpoint Rock dokumentala, 19:00etan. Hilaren 16tik 19ra, 20:00etan, lehiaketarako film laburren emanaldia. No se preocupe (En)terrados La Tama Reacción Die Schneider Krankheit El Viaje al Paraíso Por nada El Encargado Lala Di me que yo Interface Sombras en el viento Emanaldi guztiak Alkateordetzan dira. 15
o016-019_on
21/10/09
16:25
Pรกgina 1
nagusia gizartean
HARLEY GAINEKO EGUNEROKOA Orkatz Argote oiartzuarrak zortzi hilabetean Amerika zeharkatu du, Harley Davidson motorrean. Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: Orkatz Argote
16
o016-019_on
21/10/09
16:25
Página 2
gizarteanagusia i amets zituen Orkatz Argote oiartzuarrak iazko urriaren aurretik: bata, motorrean bidaia luze bat egitea. Bestea, Amerika ezagutzea. Biak uztartu zitzakeela erakutsi zion Walter Sallesen Diarios de motocicleta filmak. Ernesto Che Guevarak eta haren lagun Alberto Granadok 1952an egindako bidaia baino luzeagoa izan da, hala ere, Argoterena. Argentinako hiriburuan hasi zen, Buenos Airesen, haiena bezala. Ushuaiara jaitsi ondoren, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala, Mexiko, Estatu Batuak eta Kanada mendebaldea zeharkatu ditu. Ametsa betetzeko, lana utzi zuen, eta bospasei hilabeterako martxa egitea erabaki zuen. Azkenean, zortzi hilabete izan ziren: ekainaren 22an itzuli zen Oiartzuna. «Ez nuen itzultzeko presarik.
B
BIDAIA Zortzi hilabete eman ditu bidaiatzen Orkatz Argotek, hemendik
hara eramandako motorrean, Ushuaian hasi eta Kanadan bukatu du Zortzi hilabete izan dira, baina izan zitezkeen bi urte ere!».
MOTORRA PRESTATZEN . Etxean ideia aipatu zuenean, ez zuen animo gehiegi jaso: «Lapurtu egingo dizute; ez zara bueltatuko…». Lagunak izan ziren animatzen onenak, hasieran oso serio hartu ez bazuten ere. Bere betiko motorrarekin egin du bidaia: Harley Sportster batekin. «Motorra eraldatzen ari nintzen bidaiaren aurretik, chopper bat egiten. Bidaiari ekin baino zazpi egun lehenago bukatu nuen eraldaketa». Motorra Bartzelonatik itsasontziz bidali zuen, desmuntatuta. Bera, hegazkinez heldu zen Buenos Airesera, Harley-a baino lehenago, barkua Senegalera desbideratu baitzen.
Argotek aitortu duenez, bere motorra ez da Amerika zeharkatzeko egokiena: «Han harrizko bideak dira gehienak, eta nire motorra oso baxua izateaz gain, asfaltorako gurpilak ditu. Jendeak, motor honetan bidaiatzen ikusten ninduenean, erotuta nengoela pentsatzen zuen eta argazkiak ateratzen zizkidaten». Hala eta guztiz ere, «zoragarri» erantzun du Argoteren Harley-ak. Zortzi hilabetean, oso ezusteko gutxi izan ditu motorrarekin. Eta, gutxi horiek, lehendabiziko egunetan. «Zedila hondatu zitzaidan lehenengo astean, Buenos Airestik 1.500 kilometrora zegoen herri ttiki-ttiki batean». Tolosako tailer batera deitu zuen, eta haiek esan zioten zer behar zuen. Gero, Buenos Airesko Harley Da-
vidson etxera deitu zuen, eta lau egunez zain egon behar izan zuen pieza General Conesa herrira iritsi arte. Handik lau egunetara, suspentsioko bi torloju hautsi zitzaizkion. «Motorrak bere tokia bilatu nahi zuen, itxura denez, eta ohitu zenean, primeran ibili zen».
BIDEKO LAGUNAK. Bost kamiseta; bainujantzia; galtza motzak; bi galtza luze; bi jertse; motorreko jantziak eta botak; su txikia; kanpina eta iparrorratza eraman zituen ekipaje gisa. «Gehiegi», dio Argotek. «Santiagon, eliza batean utzi nuen arropa gehiena eta beste gauza batzuk bueltan bidali nituen». Motorrean, Land Roverretan, bizikletan edota oinez, dozenaka
Kolonbiatik Panamara bidean, motorrarekin itsasontzian, ez baitago errepidez igarotzerik herrialde batetik bestera.
17
o016-019_on
21/10/09
16:26
Página 3
gizarteanagusia bidaiarirekin topo egin du zortzi hilabetean oiartzuarrak. Suitzar batekin egin zuen Ushuaiarako bidaia. Baina, harreman gehien alemaniar batekin egin zuen: hilabetez bidaiatu zuten elkarrekin, Panamatik Mexikora. Neskalagunak ere bidaiaren zati batean lagun egin zion: Perun hiru astez elkarrekin bidaiatu zuten. «Pertsona bakarrarentzako prestatuta eraman nuen motorra, et a kuxin baten gainean ibili behar izan zuen!».
DENBORAREN JAUN ETA JABE. Motorrean bidaiatzea «bidaiaren zati izatea eta denbora zurea izatea» da, Argoteren hitzetan. Baina, denboraren jaun eta jabe izate hori bera batzutan aurkako bihurtzen dela onartzen du: «Noizbehinka, gustura asko bidaiatuko zenuke zuk ere autobusean, batere kezkarik gabe!». Gisa honetako bidaia bat egiterakoan, bertakoekin harremanak egitea erraza dela dio Argotek. «Baina Harley baten gainean ikusten zaituztenean, diruduna zarela uste dute, eta hango dirudunak hurbiltzen zaizkizu». Txile eta Argentinako Patagoniako paisajeez maiteminduta itzuli da Argote. «Eta Buenos Airestik kanpoko argentinarrez eta kolonbiarrez ere bai. oOo atseginak dira».
OIARTZUARRAK, ATXI LOKETAK ETA B E STE. Zortzi hilabetean hamaika anekdota bizi ditu motorzaleak: Mexikoko Puerto Escondido herrian Pueblan ikasten ari zen oiartzuar batekin topatu zen; Bolivia eta Peruko mugan Galesen ikaskide izan zuen legazpiar batekin; Bueno Airesen argazki-kamera lapurtu zioten; Perun, 200 kilometrotan bost polizia kontroletan gelditu zuten; Perun bertan, gutxienez bi aldiz galdetzen omen zuen nondik jo, «ez zekitela esan beharrean asmatu egiten zutelako bidea!»; etxekoei bere berri emateko idazten hasitako bloga eguneratzeari utzi zion bidaiaren erdialdean, «nazkatuta»… Ekuadorren, poliziak atxilotu egin nahi izan zuen: «Dirua ateratzeko edozer egiten dute, batez ere Perun eta Ekuadorgo hegoaldean. Zirkulazioko baimen bat falta zitzaidala esaten zuten; nik, hala zela zioen legea erakusteko eskatu nien». Azkenean, martxa egiten utzi zioten. Motorraz gain, pilota da Orkatz Argoteren zaletasun handia. Argentinan, Necocheako Euskal Etxean trinketean jokatu zuen. New Yorken ere, pilotan aritu zen, Chinatownen. «Fronteniseko pilotekin eskuz jokatzen dute. Ikusgarria da, arraza guztietako jendea, bai mutil zein neska, elkarre-
Hego eta ertamerika, bor-bor Ekaina bukaeratik, Hondurasek komunikabideetako orri eta minutu asko bereganatu ditu, Manuel Zelayapresidentea kargutik kentzeko estatu kolpea dela eta. Argote duela hilabete gutxi batzuk handik zebilen. «Giroan tentsioa sumatzen zen, batez ere Hondurasen eta Guatemalan. Herritarrei galdezka hasten zarenenean ere, deskonfiantza sumatzen duzu zurekiko». A gripearen boom-a hasi zenean, Mexikon zegoen Argote. San Franciscora iritsi arte, ez zuen deus jakin. «Astebete ondoren, ordenagailua piztu nuenean jakin nuen A gripea zegoela, Oiartzundik heldutako postengatik. Ni Mexikotik AEBetara pasatu eta hurrengo egunean, muga itxi zuten». Bestalde, segurtasun aldetik fama dudosoa duten herrialdeetan lasai aski ibili dela aitortu du motorzaleak: «Mexikon, Kolonbian… Hango errealitatearen %2a hautemango nuen, baina Medellinera, esaterako, gauez iritsi nintzen, nora joan jakin gabe, eta oso ondo ibili nintzen». 18
Perun, Limatik 200 kilometrora, gurpila zulatu eta gero, konpontzen.
o016-019_on
21/10/09
16:26
Página 4
ARGAZKIAK
Hegoaldetik, New York Cityra.
gizarteanagusia
Amerika motorrarekin zeharkatu bitartean 1.400dik gora argazki egin ditu Orkatz Argote oiartzuarrak kin aritzen baitira pilotan». Hala ere, Euskal Herrira modalitatea inportatzeko asmorik ez duela baieztatu digu Argotek. Buruan, motorrean egiteko beste hamar bidaia gutxienez bai omen ditu. Baina zail ikusten du laster, behintzat, horrelako beste abentura bat egitea. «Garai zailak dira aurrezteko!». Hurrengo bidaia prestatu bitartean, Amerika zeharkatzen ateratako 1.400 argazkiak eta buruan gelditutako milioika oroitzapenak izando ditu. Eta Che Guevarak eta Granadok zeharkatutako paisajeak ezagutu izana ere bai.
19
o020-024_on
27/10/09
16:22
Página 1
nagusia antzerkian Ainara Gurrutxaga, Gizona ez da txoria antzezlanean.
Dejabu Panpin Laborategiko lagunek Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi dute Pragan, World Puppet Art Nazioarteko Txotxongilo jaialdian. Saria Urko Redondoren eta Ainara Gurrutxagaren ibilbidera gerturatzeko aitzakia izan da. Testuak: Ion Ansa Argazkiak: Iñaki Berrio
«ILUSIO HANDIKO MOMENTUA DA» 20
o020-024_on
27/10/09
16:22
Página 2
antzerkianagusia skulanak bihotzekoekin batzen dituzten artistak dira Urko Redondo (Errenteria-Orereta, 1977) eta Ainara Gurrutxaga (ErrenteriaOrereta, 1977). Txotxongiloek zer sentitzen duten badakite, eta haien bidez biziarazten dituzte panpinak et a izakiak. Haiek, baina, ez dute inoren txotxongilo izan nahi, eta bere lanaren jabe izaten jarraitu nahi dute merkatuaren lege ankerrei men egin gabe. Dejabu txotxongilo, eskulan eta antzerkian lan egiten duen konpainia txikia da, baina urteetako ibilbide oparoa osatzea lortu duena. Proiektu askoren moduan, lagun arteko harremanetik sortua da, eta abiapuntu xume batetik ereindakoa. «Orereta Ikastolak Kilometroak antolatu zuenean, 1999an, emanaldi bat egiteko aukera izan genuen, eta Ikastolako gelakide batzuekin erabaki genuen txotxongiloekin zerbait egitea. Bost bat lagunen artean prestatu genuen obra...» azaldu digu Ainara Gurrutxagak. Norbere herrian profeta izatea ez da erraza. Baina are zailagoa da hasieratik profeta izatea. Ongi asko dakite hori Gurrutxagak eta Redondok. «Euria egin zuen Kilometrotan, eta ez genuen obra antzezterik izan». Egindako lanarekin, baina, gustura geratu ziren: «Untxi bati buruzkoa zen: Ixaren trikimailuak izena zuen. Ipuin bat oinarri hartuta osatu genuen, goma-espumazko panpin batzuk eginda» adierazi digu Redondok, eta etsi gabe, aurrera egitea erabaki zuten: «Handik hilabetera estreinatu genuen, eta jendeari asko gustatu zitzaion. Oso modu naturalean gertatu zen dena: obra estreinatu eta emanaldi batzuk egin genituen. Ilusio handiarekin hartu genuen». Dejabu Panpin Laborategiko proiektuaren hazia izan zen Kilometrotako antzezlan hura. Dejabu bera beranduago sortuko zen, 2001ean zehazki.
E
UZTARTUZ, OSATU. Antzerkia eta Txotxongiloak uztartzen dituzten obrak sortzen dituzte Dejabun. Bide hori zergatik hartu zuten garbi du Gurrutxagak: «Kasualitatetik asko dauka hasierak, horrela atera zen berez, ez zegoen aurreikusita. Baina egia da Urko Redondo eskulanetan asko
ibilia zela, eta ni antzerki munduan aritua nintzela. Beraz, txotxongiloen kontuak alde plastikoa eta antzerkia uztartzen zituen. Antzerkiarekiko duen alde handiena distantziamentua da, txotxongilo emanaldi bat naturalismotik urruntzen delako, eta distantzia horrek sekulako askatasu-
TXOTXONGILOAK
Lanerako erraminta askea iruditu zitzaielako hautatu zituzten txotxongiloak antzerki munduan lan egiteko OTB
Konpainiako lehen pertsonajea, Ixa untxia, telebistako izarra izan zen garai bateko Oarso Telebistan na eta aukera ematen dizu jolaserako». Redondok, berriz, ez zuen antzerkian esperientziarik. «Txotxongiloekin modu egingarria ikusi genuen nolabait antzerkian aritzeko, eta gure istorioak sortzeko espektro nahiko magiko batean. Oro har, lanerako erremint a askea iruditu zitzaigun, ia edozertarako balio zezakeena», azaldu du. Beren ibilbidearen hasiera horietan baieztatu ahal izan zuten txotxongiloek zer nolako jokoa eman dezaketen espero ez ditugun testuinguruetan ere. Gurrutxagak garai hartan Oarso Telebistan egiten zuen lan eta txotxongiloei baita ere egin zien toki: «Saio nagusiaren atal batean gure txotxongiloak ziren protagonista, haiek egiten zituzten elkarrizketak, eta aurkezlearen ondoan egoten ziren, platoan . Eta honela, Ixa untxia, gure lehenengo emanaldiko pertsonaia, telebistako izar bihurtu zen».
HAU R R E NTZAKO NAH I Z HELDUENTZAT. Haien emanaldietan egiten dutena asko aldatu da denborarekin, baina «oso inprobisatzaileak izan gara beti» nabarmendu du Gurrutxagak. Txotxongiloetatik bizitzea ez da erraza, inondik ere, eta ondorioz, «emanaldiak sakonean prestatze21
o020-024_on
27/10/09
16:23
Página 3
antzerkianagusia ko aukera ez dugu beti izan, nahiz eta gure energia guztia horretan jarri». Urteetan haurrentzako obrak lantzen aritu ondoren, beren azken lanean, Gizona ez da txoria izenekoan, lanketa sakonago bat egiteko aukera izan dute, eta bestelako emozio eta hausnarketak plazaratu ahal izan dituzte, oso barrukoak diren sentimentuak, esaterako. Redondoren arabera, «helduentzako egin dugun lehen lana izan da, goitik behera landu duguna bai behintzat».
PRAGAN, ZUZENDARITZA ONENAREN SARIA. Gizona ez da txoria lanak sari handia jaso du Pragan (Txekiar Errepublika) udaberri honetan. Zehazki, Zuzendaritza Onenaren Saria, han egin zen World Puppet Art txontxongilo jaialdian. Nazioarteko 30 taldek parte hartu zuten jaialdian, baina Dejabu konpainiak saria eskuratu izana ez da kasualitatea. Haien lanaren bilakaera eta urteetako prestaketaren emaitza izan da obra. «Guretzako oso esperientzia polita izan da Pragakoa» Hala, «Egiten genuen horretan sakondu eta burua irekitzeko beharra sentitu genuen» aitortu digute. Honela, Ingalaterra aldera joan ziren biek ikastera: Redodndo txotxongilo eskola batean aritu zen Ingalaterra iparraldean, eta Gurrutxagak antzerkiko bere ezagupen eta dohaiak trebatu zituen Londresen. «Bi urte eman genituen Ingalaterran. Mentalitatea eta gauzak ikusteko modua goitik behera aldatu zigun. Guretzako iraultza izan zen», aitortu digu Gurrutxagak. Gurrutxagak eskolarako landutako proiektua izan zen Gizona ez da txoria. «Garai hartan Bosniara ere joan ginen askotan, eta gerra osteko egoera hura bizitzeak eragin handia izan zuen gugan. Eta hori Euskal Herrira egokitu dugu. Bi munduak ezkondu ditugu, eta azpiegitura 22
LEHENA Helduentzako egin duten lehen lana izan da ‘Gizona ez da Txoria’ erraldoi batek kaltetutako baserritarraren istorioa kontatu dugu». Pragan jasotako saria errekonozimendu garrantzitsua izan da haientzat. «Saria ona da autoestimuarentzat. Batzuetan honetan ari zara, eta ez dakizu ondo zoazen». Horrelakoetan gertatzen
den moduan sorpresaz hartu zuten saria: «Ez genuen espero aukeratuko gintuztenik. Hara bidali genuen gure lana, eta deitu egin ziguten maiatzean joateko. Horrelako istorio bat, Euskal Herriko errealitatearekin hain lotuta dagoena, Pragan jendeak nola
hartu zuen ikustea hunkigarria izan zen. Hain gauza txikia eta konkretuaren atzean unibertsaltasun bat dagoela ikusi genuen».
TOKIKOA BAINA UNIBERTSALA. Euskaraz idatzitako lana
izaki, zalantzak izan dituzte Euskal
o020-024_on
27/10/09
16:23
Página 4
antzerkianagusia
Herritik kanpo emateko orduan, baina «hizkuntzaren harresia puskatu dugu. Testua ez da hain garrantzitsua lana ulertzeko. Pragan zein hizkuntzatan eman behar genuen ez genekien, baina euskaraz idatzia zenez, hala ematea erabaki genuen, eta jendeak ongi ulertu zuen». Dejabu konpainia txikia izanik, elkarren artean egiten dute dena, eta horretarako konpenetrazio handia dauka bikoteak. Paperak, halere, banatzen dituzte. Redondok azaldu digunez, «bien artean egiten dugu dena. Baina oro har, Ainara gehiago arduratzen da antzerkiaren aldeaz, istorioaren formaz, dramatizazioaz... Eta ni gehiago txotxongiloak egiteaz, eszenografiaz eta oro har arlo teknikoaz». Baina beti laguntzen diote elkarri. «Sortzen ari garenean, ez dakigunean nondik tira, elkarri laguntzen diogu, eta bien artean osatzen dugu. Gizona ez da txoria, esaterako, oso
NORBERARENTZAKO ERAIKI Antzerki independientea egin nahi du Dejavuk,
sortzaile gisa aske izan eta merkatuaren beharretatik kanpo egon modu xumean sortu zen, eta gero elementuak gehitzen joan gintzaizkion orain dena bihurtu den arte. Harrera bikaina izan du lanak. Hori da guk nahi duguna, gure lana ikuslearekin konpartitzea».
M E R K A N T I L I S M OA R I IHESI. Horrelako konpainia txiki batean ere, zalantzarik gabe, jende gehiagoren laguntza behar izaten da. Baina, Gurrutxagaren esanetan «ez dugu talde profesional bezala funtzionatzen, iruditzen zaigulako merkantilismoari begira egiten dela, batik bat, lana, gobernuak ematen dituen diru laguntzen arabera. Horrek sormena ez du batere errazten. Gu itzalean aritu izan gara beti, eta ohartu gara hori dela guk nahi duguna. Hemengo produkzio sistemak ez baikaitu konbentzitzen. Horren
ondorio bat da baliabide xumeekin aritu beharra, baina aldi berean ez diogu inori konturik eman behar». Esan daiteke Dejabun Pobre baina libre filosofiari heltzen diotela bete-betean. «Guk egindako hautua da. Hasieran zigor bezala ulertu genuen, baina momentu batean konturatu ginen askatasun horrek ematen zigula sortzeko aukera. Gure konpainia irla txiki bat da guretzat, beste mila lan egin behar ditugulako konpainia profesionalekin, bizi ahal izateko. Eta gure taldetxoan, berriz, guk egin nahi duguna sor dezakegu». Honela, egun gauzak antolatuta dauden moduarekin oso kritiko agertzen dira. «Oso merkantilizatua dago dena, oso itxia da sistema. Eta zaila da antzokietan sartzea. Niessen Kulturgunea, adibi-
dez, oso itxita dago sistematik kanpo dauden gauzetara. Kalifikazio batzuk daude, eta horien arabera txotxongiloak haurrentzako dira. Gu horretan ere pixka bat desberdinak gara eta zaila da kalifikazio horien barruan sartzea». Urteetako ibilbide eta eboluzioa ez dira alperrik izan. Gauzak gero eta garbiago dituzte. «Momentu traszendent al batean gaude. Oro har, ilusio handiko momentua da. Enpresa bat sortu eta horretara dedikatzeko esan ziguten. Baina guk nahiago izan dugu gure bidea jarraitu, eta gauzak egiteko beste modu bat bilatu. Jende asko ezagutu dugu Euskal Herrian antzerkia egiten ari dena. Antzerkia ez baitute lau talde ezagunek bakarrik osatzen. Eta horrek indarra ematen digu gure bidean jarraitzeko. Antzerki independenteagoa egin nahi 23
o020-024_on
27/10/09
16:23
Página 5
antzerkianagusia dugu, sortzaile gisa geure buruaren jabe izan nahi dugu merkatuaren beharretatik kanpo, benetan egin nahi dugunetik aldentzen gaituelako». Redondo eta Gurrutxaga ez
daude merkatu «ofizialean» sartzeko prest. «Konpainia batean aritzea, teknikoak edukitzea eta enpresa bezala funtzionatzea lan izugarria da, eta nahikoa lan badugu lehendik sormen lanetan.
Talde profesional baten azpiegitura izateak pisu asko suposatzen du. Guk nahiago dugu xumetasunean jardun, gure txikitik. Talde profesionaletatik kanpora dabilen jendearekin sarea osa-
tzea da helburua, jende asko baitabil antzerkian lanean, gauza asko esateko duen jendea. Ez zaigu komertzialtasuna interesatzen». Esan bakarrik ez, egiten ere badakitela frogatu dute. «Mikelazulorekin Eszena jaialdia antolatu genuen, eta hor aukera izan genuen antzerkia gure modura ulertzen zutenekin batera aritzeko. Beste ekimen bat bada Antzerkizale Elkartea izena duena, Bertsozale Elkartearen ereduari jarraiki laister abian izango dena. Iruditzen zait hasten ari dela beste antzerki bat egiteko mugimendua».
PROIEKTU BERRIAK. Sortzaileak hori egiten du, sortu, eta Dejabun ere ez dira geldirik egotekoak. Lan berria prestatzen ari dira orain, Azken portua izenekoa. «Haurrentzako obra izango da berriro, Gizona ez da txoria eta gero haurrengana itzultzeko gogoa dugu eta. Oso publiko zorrotza eta berezia da haurrena» azaldu du Gurrutxagak. «Obrak antzerkia eta txotxongiloa nahasten ditu, musikarekin batera. Azken hilabeteetan objektuekin aritu izan gara lanean. Eta hori islatuko da obran» gehitu du Redondok. Herriaren egoeraz galdetuta, analisi zorrotza eta mamitsua egiten dute: «Azken urteotan sormen lanak urrundu egin dira ikusleengandik. Jendeak asko eskertzen ditu horrelako lanak, baina ez du aukerarik horietaz gozatzeko. Hemen gauza asko egin izan dira beti. Baina, zoritxarrez Niessen hor egotea mingarria da, berez kulturgune hutsa beharko lukeena merkatal gune bihurtzea eta antzoki hori hor mantentzea mantentzen den moduan, hutsik eta materialak eta hautsa hartzen, ez da batere lagungarria. Kalea ere pribatizatu egin da, eta jendearentzako ez da erraza obra hauek ikustea. Politika kultural bat abiaraztea oinarrizkoa iruditzen zaigu». 24
o025_on
23/10/09
16:29
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Marari Aitor Albistur errenteriarra Zarauzko XXV. Basarri Sarian bigarrena izan zen, jarraian irakur daiteken bertso sortarekin. Azaroan jaioko den bere alabari eskainitakoak dira bertsoak. Doinua: Habanera.
-1-
-2-
-3-
-4-
Gure aurreko arbaso zaharrei zitzaienez jazo, amatasunak akaso aitatasuna dauka so... Gure barruan txispazo horren eragina jaso eta geneen traspaso bat eman da pausoz pauso. Nahiz arduren errepaso batek, agian frakaso izango denaren lazo latza estutuz eraso; izan nahi bada guraso, beldur denei egin paso ta arazoak arazo bihotzari egin kaso.
Nahiz ta ez den derrigorra, bikoteak, emankorra denean dezake jorra seme-alaben alorra. Bizitzarekiko zorra kitatu asmoz motorra piztu zitzaigunez, horra, gure ahalegin koskorra... Nahiz ustez bidezidorra den froga azkarren obra, bi minutuko zigorra jasaten zein den gogorra! Baina erantzun baikorra izan zenez hain bizkorra, gure urrezko altxorra bihurtu zen predictorra.
Nola ez ginen egonak arrotz zitzaizkigun formak, anbulategiko hormak eta bertako pertsonak. Frogen emaitzak zionak baieztatzean sintomak, guztiak ziren hitz onak, muxu eta zorionak! Nahiz pasiloko gizonak txistetan urtu neuronak, pozik hartzen ditu bromak poztasuna darionak... Urduri zeuden amonak, urduriago aitonak; nonbait, mirari sakonak egiten ditu matronak!
Geroztik hona espresa ezin daitekeen estresa sufritu dugunez, kexa kanpora ahal bageneza... Etxean daude moisesa, aulki erabilterreza, mahaian lotzeko pieza duen trona aldrebesa... Berramonaren promesa sehaska zenez, sorpresa! Hau da gastatzeko presa! Hau da hau krisirik eza! Nahiz duen denon babesa, printzea edo printzesa izango denik ez beza inondik inora pentsa!
-6-
-7-
-8-
Gelaz gela aldrebeska berrogei minutu extra pasa ostean, protesta egin nuen, nola ez ba! Enfermera bat, molesta ez nezan, erdi barrezka hasi zitzaidan galdezka: “lehenengo haurra da, ezta?” Ekografiaren testa hastean, dudaz gainezka egon arren, gure kezka azkar joan zen iheska. Genuen sentipen festa kontatzen erreza ez da, pantailan erdi trabeska ikustean gure neska...
«Pentsa dezagun izena» esaldiak zekarrena, zen egundoko problema, espero ez genuena; baina, genuen dilema ahazteko itxaropena berpiztu zigun sistema zen izendegiarena... «Ez al da hau politena?» «Hala da, baina ze pena... Lehen neska izena zena egun da mutilarena...» «Ene, nolako faena egin diguten! Norena da hain zerrenda zekena?» «Ba, euskaltzaindiarena...».
-5Jakin amaren sabela handituz doan bezela makina bat kiniela antzu egiten direla. Bi amonek euren perla bota ziguten horrela: mutiko bat zetorrela sarri amesten zutela! Aitona batek, krudela ez den arren, hala zela, esan zien “ze bi lela! Bai, edo neska bestela! Beste aitonak itzela bota zuen, zioela: “ze diskusio ergela... Nik badakit neska dela!”
Berriz izenen ilara errepasatzean, hara! Zureak, ene alaba, eragin zigun zirrara... Orduan lehen ostikada ailegatu zen tripara, hautaketari aupada eman nahian beharbada... Gela behar den gisara atondu dugunez jada, aita-amen begirada doa zure jaiotzara; beraz, azken zertzelada zure munduratzea da... Laster ikusiko gara, gure bihotzeko Mara.
ZUZENKETA Maketazio akats bat tarteko, lehengo hileko bertsotan akats larria zegoen. Aitor Albisturren bertso sortaren azken bertsoa, ez zen berea, Iñigo Legorbururena baizik. Barka ditzatela, beraz, bi bertsolariek eragozpenak, eta irakurleek bertso sorta bere horretan irakurtzeko aukera izan dezaten, hona hemen bertsoak bigarrenez.
25
o026-027_on
16/10/09
18:10
hileko irudia Urteurrenah
26
Pรกgina 1
o026-027_on
16/10/09
18:10
Pรกgina 2
hileko irudia Urteurrenah
Mende laurdena, uhinetan libre 25 urte bete ditu Errenteria-Oreretako Zintzilik irrati libreak eta 18 urte, berriz, herriko musika taldeak biltzen dituen EMTE elkarteak. Bi urteurrenak merezi bezala ospatzeko, bi kolektiboetako kideak kalera irten ziren lehengo urriaren 10ean, egun osoko iraupena izan zuen festa ospatzera. Irudian, Zintzilik irratiko kideek goizean zumardian egin zuten zuzeneko irratsioaren irudia ageri da. Egungo eta garai bateko lagunek egin zuten bat irratsaioan, irrati librearen 25 urteko bilakaerari errepasoa emateko. Herri bazkaria, kale animazioa, merkatu txikia, eta EMTE elkartean biltzen diren taldeek arratsaldean eman zuten kontzertuak osatu zuten egitaraua. Argazkia: Erik Gartzia 27
o028-029_on
27/10/09
17:33
Página 1
nON dabil? Musikan istoria 1996. urtean hasi zen, Añorga Txiki auzoko Hiru lagun elkartu zirenean. Musikarekiko zuten zaletasuna ikusita, rock-heavy talde bat osatzeko asmoarekin elkartu ziren, eta hasierako asmoak errealitate bilakatu zituzten. Baxu jotzailea bazuten, baita gitarra jotzailea eta bateriajotzailea, baina abeslari bat behar zuten taldea osatzeko. Hor sartu zen Asier Enbil (San Pedro, 1977) gerora Asgarth bezala ezaguna izango zen musika talde hartan. Enbilek primeran gogoratzen du lehenengo egun hura. «Ibanekin (bateriajotzailea) magisteritza ikasten nuen eta behin entsegu lokalera eraman ninduen. Nik gitarra edo baxua jotzen ideiarik ere ez neukanez, abesteari ekin nion. Ibani nire ahotsa gustatu zitzaion, eta abeslari bat behar zutela komentatu zidan. Hurrengo astean lokalean nengoen besteak ezagutzen. Horrela hasi zen dena». Lehenengo entsegua eta kontzertuak ere ez ditu berehalakoan ahaztu Enbilek. Lau edo bost abesti zituzten, eta ideia asko buruan, errealit ate bihurtzeko ideiak. Hilabete gutxi zeramatzaten entseatzen lehenengo kontzertua emateko aukera eman zietenean. Añorga Txikiko frontoian izan zen, Utikan, Ekon eta Anes-
H
tesia taldeekin batera. «Orduan konturatu nintzen gauza serioa zela. Ez nuen afaldu ere egin eta kontzertua baino 30 minutu lehenago etxera joatekotan ere egon nintzen. Ez naiz sekula hain urduri egon». Urduritasunak alde batera utzi, eta ahal zuten moduan Asgarthen historiako lehenengo kontzertua eman zuten. Hor landatu zuten taldearen benetako hazia. «Ez daukat oroitzapen handirik, dena oso bizkor pasatu zen, jendea zoratuta zegoen gurekin…Gaur egun bideoa ikustean barre egiten dut».
TRAN PAR I K GAB E KO HASIERAK. Kanpotik begiratuta Asgarthen hasierak ziren haiek, eta hasierak beti izan ohi dira nahiko zailak, baina Enbilen iritziz, beraien lehenengo pauso haiek ematea ez zen hain zaila izan, hasieratik jende askoren laguntza izan zutelako. «Komunikabideek oso ondo hitz egiten zuten gutaz, entsegu lokala ere ez genuen ordaindu behar, auzoko bizilagunak elkartzen ziren lokala baitzen… Ezin gara kexatu. Dena den, beti esan dugu Asgarth jende aurrean jaio, bizi eta hil dela, ez dago tranparik». 1999an Euskadi Gaztearen maketa lehiaketan Publikoaren Saria irabazi zuen Asgarthek, eta
AGERTOKIKO ametsetik irakaskuntzara Asier Enbil sanpedrotarrak, hamar urte egin zituen Asgarth musika taldeko abeslari gisa; egun irakaslea da, nahiz eta abeslari zeneko garaiak ez dituen ahaztu Testua: Iker Vidal Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 28
o028-029_on
27/10/09
17:33
Página 2
nON dabilmusika sari horrek taldearen bidea markatu zuen. Enbil berari, taldean jarraitzeko zalantzak uxatu zizkion sari horrek. «Ni jarraitzeko zalantzekin nenbilen, baina Joseina Etxeberria ezagutu genuen eta gurekin flipatu egin zuen. Berak komentatu zigun maketa lehiaketarena eta baita asmatu ere. Sari horrek balio izan zuen Asgarth Euskal Herri osoan ezagutzera emateko». Asgarthek heavya landu zuen jaio zenetik hil arte. Esaten dutenez, estiloa ez da aukeratzen den zerbait. «Bakoitzak gustuko duen musika lantzen du.Taldeko kideek ere heavya entzun dute betidanik, anaia zaharragoen eskutik jaso zuten», gaineratu du sanpedrotarrak. Heavya, eta gehienbat gai mitologikoak lantzen zituzten. «Gure izena ere tenplu baten izena da, Jainkoek eztabaidatzeko eta edateko zuten tenplua». Bertako taldeek zuzenean eragin zuten Enbilen gustu musikaletan, baina taldekideen bitartez kanpoko taldeak ezagutzen hasi zen. Dena den, talde bakoitzak bere estiloa bilatzen du eta Asgarthen doinuek rock aldera jo zuten. «Gaztetan gauza bat gustuko duzu eta aurrera joan ahala gustuak ere aldatuz doaz. Agian azken diska (Garrasia) hardrocka dela esan daiteke, amerikarragoa».
AMETSAK EGI BIHURTUTA. Asgarthek, eta Asier Enbilek, gazte askoren ametsa egi bihurtu zuten. Enbili ia bilatu gabe etorri zitzaion ametsa egi bilakatzeko aukera, horregatik zorteduna dela uste du. «Hitzekin ezin da azaldu zer den eskenatokira igo, jendearen aurpegiak, oihuak, garrasiak sentitu eta beraiekin hartu-eman hori bizi. Hori oso gauza handia da». Hasiera duen zerbaitek dena den, bukaera ere izan ohi du, eta Asgarthi ere agur esateko garaia iritsi zitzaion. 1997an hasi zen Asgarthen historia, eta 2007an bukatu zen. «Hamar urte beraz,
kontzertuz, bidaiez eta ilusioz beteak. Erabakia zaila izan zen benetan, baina taldea geldituta zegoen eta gauzak hasi eta bukatu egiten dira». Erabakia zergatik hartu zuten azaltzeko, arrazoi asko ditu Asier Enbilek, «batetik denbora falta. Kontzertu baten atzean entsegu ordu asko dago, hilabeteak eta hilabeteak lanean, konpromiso handiarekin, eta hori jendeak ez du ikusten. Denek dugu gure lana, neska edo beste zaletasunak. Bestetik, musika munduarentzako ez da unerik egokiena; kontzertu gutxi…Horrela unerik egokiena uzteko hura zela konturatu ginen, baina lehenik, azken kontzertu magikoa eman genuen. Gure jarraitzaileek merezi zuten». Irakaslea da egun sanpedrotarra. Oraingoz ordezkapenak bakarrik egiten ari da, baina orain,
sekula izan ez duen zerbait du: denbora librea. «Egoera honek denbora libre dezente uzten dit. Betidanik jokatu dut futbolean, buruhausteak ahaztu eta forman mantentzen laguntzen didalako eta azkenaldian onddoak hartzera ere joan naiz!». Musika, edonola ere, ez du erabat baztertu: «Lagun batek kontzertuak antolatzen ditu heavyari tributoa egiteko eta batzutan parte hartzen dugu Ander gitarra jotzaileak eta biok».
GOGORATZEKO GARAIAK. Garai bakoitzak bere gauza onak eta txarrak ditu, eta askotan gustukoa den zerbait alboratu behar izaten da. Enbilek oraindik ez ditu eskenatoki gaineko garai haiek ahaztu. «Faltan botatzen dut. Batez ere garai haietan genuen energia, ilusioa, egiten genituen
barreak… Milaka istorio ditugu kontatzeko». Orain gutxi, Donostiako Kilometrotan, kontzertua eman zuen Asgarthek. Garai zaharrak gogoratzeko eta gozatzeko aukera izan zen Enbilentzat. «Izugarria izan zen. Aukera eskaini zigutenean, hitz egin eta denek genuen eskenatokira itzultzeko gogoa. Ez genekien zein izango zen jendearen erantzuna, eta benetan itzela izan zen. Jende askok denbora asko zeraman kontzertuaren zain. Askok eskatu ziguten bueltatzeko eta horrek asko balio du». Kilometroetako kontzertuaren arrakasta ikusita, gauza asko planteatu dituzte Asgarthekoek. «Kontzertu gehiagorako eskaintzak jaso ditugun arren, momentuz behintzat, zaila ikusten dut itzulera. Dena den betiko esatea asko esatea da». 29
o030-031_on
26/10/09
16:37
Pรกgina 1
euskara
Lezo
Berriro Euskaldun
Lezo Berriro Euskaldun egitasmoa berreskuratzeari ekin diote Lezon. Euskara Batzorde berria lanean hastear da. Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: ON aldizkaria 30
000. urtean lehenbizkoz martxan jarritako egitasmoa berreskuratzea erabaki du aurten Lezoko Udalak. Herrian euskararen normalkuntza sustatzea helburu duen egitasmoa da, eta Lezo Berriro Euskaldun du izena. Beraz, Euskara Batzordea berriro eratzea erabaki dute, Lezo Berriro Euskaldun egitasmoaren izpirituari helduz, eta herritarren partaidetza sustatuz. Euskara Batzordearen sortze faseari lehengo ekainaren 17an ekin zioten, eta orduz geroztik beste lau bilera egin dituzte, az-
2
o030-031_on
26/10/09
16:37
PĂĄgina 2
Datuak GAZTEEN KALE ERABILERARI BURUZKO DATUAK 2000. urtean %32,7. 2004. urtean %19,8. 2008. urtean %13. (Kale erabilera
Euskararen gorabeherak
orokorra, Lezon, %37,8koa). kena lehengo urriaren 26an. Azken bilerarekin bukatutzat eman dute sortze fasea, eta orain Euskara Batzordea martxan jartzeari ekingo diote.
BALANTZEA. Orain arteko bileretan, euskararen inguruko diagnosiaz aritu dira hizketan, herriko hizkuntza egoera zein den ezagutarazten eta horren arabera Lezokoak nolako Euskara Batzordea behar duen erabakitzen. Bilera horiek dinamizatzeko lauzpabost laguneko talde eragilea aritu da lanean, eta bileretan batez beste 10 laguneko taldea bildu da, horietako gehienak lehendik ere egitasmoan lanean aritutakoak. Talde dinamizatzilean ari direnek, ÂŤpositibokiÂť baloratzen dute orain arteko parte-hartzea, belaunaldi berriei dagokionez, hutsunea igarri duten arren. Horixe izango da, beraz, sortzear den Euskara Batzorde berriaren egitekoetako bat: gazteak egitasmora erakartzea.
GORA. Ttikibinil, euskarazko apaingarriak Jostailuekin eta beste hamaika konturekin gertatzen den bezala, merkatuan euskarazko apaingarriak topatzea ez da erraza. Horregatik ONen txaloa, goian ageri den enpresaren eskaintzari. Euskarazko apaingarri itsaskorrak markaturatu dituzte. Hobe ikusi nahi dituenak www.r278.com webgunera jo dezake.
BEHERA. Oiartzungo Surga Yoga zentroari Kritika ez da eskaintzen dituen yoga ikastaroengatik, ez, haiei buruzko informazioa soilik gazteleraz emateagatik baino. yoga-oairtzun.blogspot.com helbidean ikus daitekeen bezala, hitz bat bera ere ez dute euskaraz idatzi. Oiartzunen bezero gehienak euskaldunak izanik, nola uler liteke?
GAZ TE E N
KALE E RAB I LE RAN E RAG I N. Izan
ere, gazteengan eragitea izango da Lezon sortzear den Euskara Batzorde berriaren lehentasuna. Azken urteotako kale neurketetan kezka eragiten duen bilakaera igarri da. 2000. urtetik hona egin diren azken hiru kale neurketetan argi eta garbi azaltzen da gazteeek, kalean eta euren artean, gero eta gutxiago egiten dutela euskaraz. Joera kezkagarri horri buelta ematea da orain erronka nagusienetakoa.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 31
o032_on
27/10/09
12:26
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
ZUBEROAKO MENDIAK Zeharka
Goitik behera
1.Usoen bizilekua. Denboraldi luze. 2. *** mendia (Santa Grazi inguruan). Oarso telebista. 3. *** mendia (Larraine inguruan). Iraultze. 4. Ald, belardi, larre. Ald, bazter. Lehena. 5. Suari dariona pluralan. Anperioa. Barazki borobil txikia. 6. Potasioa. Ald, argi ez dena. Bokala. Galderetan. 7. Txapelketa. Gora egin. 8. Galioa. Produzitu. 9. Astakiloa. Ald, diruzko zigorra. 10. Klariona. Sarturen infinitiboa. Nitrogenoa. Litroa. 11. Neba. Zaborra. 12. *** mendia (Belaguan). Giltza.
1. Hegazti arruntak. Sufrea. Ald, gogor. 2. *** mendia (Belagua, Mintxate inguruan). 3. Azkarra, abila. Ald, zatar samarra. 4. Errep, bular. Ald, Andeetako aintzinako biztanle. Abil. 5. Ald, Togoko hiriburua. Ald, toki. Ald, jainko egipziarra. 6. Dutxarako xaboia. Ald, patrika. Lehena. 7. Indiako ibaia. Arnasik gabe hil. Lehena eta azkena. 8. Adats. Ald, sasoia. 9. Komona. Zinka. Berriro jainko egipziarra. 10. Lehena. Asko adierazten duen atzizkia. Hitzarmenak. 11. Ald, kitatzeke. Ald, gar. Molibdenoa. 12. Landare lore hori arantzadun. Esna ez. Ald, arabiar izena.
32
o033_on
27/10/09
13:07
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nortzuk dira hauek
GURUTZEGRAMAK
11 10 9
2
1
S A R D E K A G A I N A
Z T A L
8 7
S
6 5 4 3 2 1
U S O A K
3
R A K Z A K A R I N A
4
5
6
T E G I M E O L A L K A N U L I K E E K I L A A S I A O R A
7
A Z I T O I N D O
8
A I A R A G A D A K I
9
10
11
12
A R O I O T R T Z E O Z A L A R A A L I G O Z T U N I S U N L R A MA A K O nor da hau?
12
ON-EN IRAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Mertxe Ozio izan da ONeko sariaren irabazlea. HITZAren aterkia eta fularra beratzat!!
Rafael Castellanoren Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak liburua Ane Santesteban txirrindularia
ERANTZUTEKO EPEA Azaroak 16 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
o034_on
23/10/09
21:09
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Benetan ez zaren hori irudikatzen saiatzen zara. Ez egin gogor plantarik eta izan zaitez zu. Orduan bakarrik sentituko zara gustura. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Begiradekin bakarrik ez duzu lortuko nahi duzuna. Beraz, hurrengoan berarekin hitz egin beharra duzu, azkenean beste pertsona batek kenduko baitizu. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Azkenean aurkitu duzu denbora luzez bila zenbiltzana. Ez zaitez inozoa izan eta ez utzi ihes egiten. Eutsi duzunari. Ez zara damutuko, merezi du eta! Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Pertsona berri bat sartu da zure bizitzan. Baina ez ahaztu berria den guztia zahartu egiten dela. Beraz, ongi pentsatu eta zaharrak direnak zaindu!
34
Gemini. (Maiatzak 2 2 – Ekainak 21). «Handitzen zarenean ikusiko duzu, isilik egoteak zenbat balio dun». Ez ahaztu batzuetan gauzak bi aldiz pentsatzeak lagundu egiten duela. Cancer. (Ek ainak 22–Uztailak 23). Ez jarri zure helburuak egin dezakezuna baina gorago. Batzuentzako gutxi dena, asko da besteentzat. Daukazunarekin konformatzen ikasi behar duzu. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Azken aldian ile asko erortzen zaizu, baina ez pentsa udazkenaren eraginagatik denik. Oso urduri zabiltza. Lasai hartu gauzak bestela gaizki buk atuko duzu. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Zure ingurunea gehiago zaindu beharko zenuke. Nahiz eta asmo onak eduki, ez dituzu modu egokiak erabiltzen. Az-
kenean bakarrik geldituko zara. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Uda honetan ez duzu kirola egiteari utzi eta zure gorputzak eskertu egin du. Politaz gain, inoiz baino osasuntsuago zaude. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Bizitzak irribarre egin dizu eta ez dirudi hori aldatuko denik. Goza ezazu eta zure zorte berdina ez dutenei lagun iezaiezu. Eskertuko dute. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Urte guztian zehar golpe zorririk jo ez baduzu ere, gauzak ongi atera zaizkizu. Aurten ere zortea edukitzea kasualitatea izango litzake. Beraz, hasi lanean! Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Egun hartatik zalantzan zabiltza ausartu ala ez. Ilargi betearekin batera zortea zure alde jarri da. Eman pausoa et a ez zara damutuko.
I単aki Garmendia (45 urte). Logikoa da. Konposta da biderik egokiena baratzerako eta jendeak etxean janariarekin-eta sortzen dituen hondakinak berrerabiltzeko, baina garestia da eta sistemarentzako ez da errentagarria. Oiartzunen arazoa da biztanleen zati handia kanpoaldean bizi garela, ez gaudela herriko zentroan. Ez dut uste kanpoaldean martxan jarriko dutenik, baina hori litzateke interesgarriena.
I単igo Agirre Bengoetxea (30 urte). Niri ondo iruditzen zait. Errauste plantak beharrezkoak ez direla erakusteko beste bide bat da eta, oro har, oso ondo ikusten dut.
Mari Paz Etxeberria (66 urte). Nik, irratian entzun dudan gutxiagatik, badakit atez ateko bilketa martxan jarri duten beste udalerrietako bizilagunak ez daudela oso pozik. Niri pertsonalki, ez zait axola. Orain ere, zakarraren edukiontzia gertu dut, baina, edonola ere, ikusi behar.
Irma Serrano (43 urte). Oso ondo, herria garbiagoa egongo delako, eta higienikoagoa delako.
Alize Mendizabal (24urte). Oso ondo. Ni ez naiz Oiartzungoa, baina, pentsatzen dut hobe izango dela, organikoak bereizi eta hondakin gehiago birziklatuko direlako. Gainera, entzuna dut, ekonomikoki errentagarriagoa dela, nahiz eta hainbatek kontrakoa defendatu.
inkesta 4Udaberritik aurrera atez ate bilduko dute zakarra Oiartzunen. Zer iruditzen zaizu?
35
o036_on
23/10/09
21:07
Página 1
gizarteallarrugorritan
IGOR MINTEGIA Irakaslea eta saskibaloian aditua
“
Boloniaren arazoa informazio falta izan da” Testua: Urko Etxebeste Argazkiak: ON
etxeako errepublika independientera. Norberaren aberria behar eta maite dituen pertsonaz osatua dago, hauek Pasaian, Bilbon, Malagan edo Bremenen egon.
aleta beti prest du Igor Mintegiak (Antxo, 1974). Ez da geldirik egoten den horiet akoa, et a horren erakusle da nongoa den, non bizi den, non lan egiten duen, edo nongoa duen bikotea. Lanpetuta, baina gustura bizi da.
M
Saskibaloi jokalaria izan zinen gaztetan. Zergatik ez zinen iritsi ACBra?
Lesioak eta zorte txarra. Argi nuen nire lekua ACBn ez zegoela, NBAn baizik, baina tira … Horrelakoa da bizitza. Oraindik gogoratzen ditut Street-Ball-ean 2X2ra burutzen genituen duelu beldurgarriak, Ritxi «the Killer» edo «Death Metal Kid» Jotaerre tartean zeudela.
EHUko Zuzenbide Fakultatean dekanordea zara. Ikasleekin defentsan, edo erasora jotzen duzu?
Defentsan, horretaz ziur egon. Beraiek ondo dakite zeintzuk diren beraien eskubideak eta haiek bermatzea galdegiten dute. Nire bulegotik dozenaka ikasle pasatzen dira egunero mota guztietako arazoekin, iradokizunekin eta kexekin. Haien zerbitzura nagoela esaten dudanean ez dut gezurrik esaten.
‘Solobasket’-en saskibaloi artikuluak, komentarioak eta kritikak egiten dituzu. Hobby-a edo pasioa?
Bolonia: batzurentzako txarra, besteentzako ona... Baina ikasleek ba al dakite zer den?
Gai honetan egon den arazo nabarmenena informazio falta izan da, baina ez bakarrik ikasleekiko, baita irakasleekiko ere. Dena den, ez da hain aldaketa sakona izango. Hala ere, eta nire gusturako, Boloniatik onena bere saltsa litzateke.
hartzeko eta gaiak lantzeko prest dauden ikasleak badira, baina beste hainbatek erakusten duten axolagabekeria desesperatzeko modukoa da.
Ikasle gazteek giza balorerik ez dituztela diote. Zein balore transmititzen diezu zuk?
Elizakoa zuzenbidea irakasten duzu. Apaizak zuzen jartzeko karrera al da?
Zuzenbide irakasle baten helburua ikasleek gizartean eman daitezkeen gatazken ezagutza kritikoa izatea da. Lortzen al dugu? Tira... klaseko dinamikan parte
Zenbat aldit an azaldu behar dudan «elizako» hori! Terminoa historiaren herentzia da, baina Boloniarekin hobeto egokizen zaion izena hartuko du: «Kon-
36
tzientzia askatasunaren zuzenbidea». Apaizak zuzen jarri? Tira, nire eskoletan burutzen dudan lanetariko bat Estatuak mantentzen dituen arrasto konfesionalak nabarmendu eta kritikatzea da. Pasaitarra, Bilbon bizi zara, Malagako emaztea duzu eta Bremenen (Alemania) ezagutu zenuen... Nongoak dituzu bihotza, arima eta burua?
Ikeak sorturiko leloarekin erantzungo dizut: Ongi etorria nire
Biak bat. Saskibaloiarekiko menpekotasuna dut. Droga gogorra da niretzat. Eta solobasket.comerako burutzen dudan kolaborazioa niretzat oso atsegina da, ez baita derrigorrezko lana. Gainera familia doktrinatzeko lan sakona egin dut; emaztea eta alaba Bizkaia Bilbao Basket-eko bazkide dira jada; nire anaiaren familia Lagun Aro GBC-rena eta nire iloba Eason ari da jolasten. Profesionala izatera iristen denean, bere legezko ordezkaria bihurtzea da nire asmoa, eta unibertsitatea uztea. Bilbora alde eginda, BEC-en maiz izango zara aurrerantzean. Lakua baino ezagunagoa da jada BEC, ezta?
Kar. kar... Lakua ezer gutxi ezagutzen dut nik, BEC-a, aldiz, nire bigarren etxetzat jo dezaket jada.
o037_on
16/10/09
17:33
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Kritika
Inoiz baino biluztuago Erik Gartzia (Errenteria-Orereta) Sorkun abeslaria ‘Akustika Tour’-ean ari da bete-betean. Erik Gartzia biraren estraineko kontzertuan izan zen, Donostiako Dokan, eta han ikusitakoak eta entzundakoak ikuspegi kritikoz landu ditu ON aldizkariko harpidedunentzat.
rakurleak hau irakurtzerako, Sorkunek hainbat kontzertu emango zituen. Urriaren 2an eman zion hasiera oreretarrak bere Akustika Tour-ari. Sorkunen ibilbideko betiko abestiak, baina era akustiko batean moldatuta. Jakinmina zegoen Dokan, soinu berria nolakoa zen jakiteko. Leporaino beteta ez egon arren, bazen jenderik bertan. Iragarritakoa baino ordu laurden beranduago hasi zen kontzertua. Iker Alvarez eta Gorka Sesma igo ziren oholtzara, ezker-eskuin, Alvarezen armonikak bakarrik apurtzen zuen simetria ia perfektu batean. Lehenengo notak jo zituzten, eta Sorkunen ahotsa entzun zen. Gitarristen atzean zegoen maindire zurian islatuta agertu zen bere itzala, irudikatutako pertsiana bat irekitzen ari zen bitartean. Abestiaren erdialdean eszenatokira atera, eta gitarristen artean eseri zen. Ikusleek arretaz jarraitu zuten, bere ahotsak harrapatuta. Hain berezkoa duen ahotsa inoiz baino biluztuagoa entzuteko aukera zen Dokakoa, inolako gitarra distortsiorik gabe, ezta elektrifikatutako soinurik gabe. Aretoa, gainera, horretarako egokia zen. Formatu minimalista zuen kontzertuak, eta musikarien atzeko maindirean islatutako irudi instalazioak laguntzen zien. Lehen abestia eserita eman zuen arren, bigarrenean aulkitik altxa zen Sorkun. Abestien soinua berria izanagatik, oreretarrak ez ditu aldatu aurreko taldeekin zituen ohiturak. Hala ere, bere mugimenduak mugatuagoak izan ziren. Ikusleak ere animatu zituen bera-
I
rekin batera abesteko. Hasieran, ez zuten Sorkun lagundu, agian soinu berria ezagutzeko jakinminagatik edo agian euren ahotsak abesteko modu berriari moldatuko ez zirelakoan. Ez zen horrelakorik gertatu. Abestiek jatorrizko bertsioko izaera mantendu zuten. Aulkia eta taula uztartuz, Sorkunek bere ibilbidearen errepasoa egin zuen. AEBtako mugako musikaz, gehienetan, bossa-nova, edo flamenko ikutuez, bestak beste, moldatuta zeuden abestiak, ohiko rockarengandik urruti. Hesiak abestian, orain bai, publikoak erabat lagundu zuen Sorkun. Kontzertuaren bukaeran Sorkun eta bi gitarristak publikoarengandik (are) hurbil(ago) jarri nahi izan zuten. Dokako eszenatokiaren eskaileraren gainean eseri ziren. Oreretarrak bere ahotsa are biluztuagoa eskaini zien bertaratutakoei. Mikrofonorik gabe abestu zuen, barren-barrenetik. Berriro zutitu eta azkeneko abestia iragarri zuen. Orduan entzun ziren kontzertuko txistu bakarrak. Irribarre txiki batekin erantzun zuen Sorkunek. Bukatu eta alde egin zuen. Denbora gutxirako, ordea. Segituan igo ziren bis-a eskaintzera, ikusleen txaloen artean. Hiru abesti, azkena Alabama Blues. Irudi instalazioan kontzertua aurrera eramatea ahalbidetu zutenen izenak agertu ziren eta ikusleek txalo zaparrada eskaini zieten banan bana. Guztira, ordu eta laurden inguruko kontzertua eman zuen oreretarrak. Eszenaratze soila izanagatik, ikusleei ez zitzaien luze egin kontzertua, estiloen aberastasunari esker, eta, batez ere, edozertara moldatu daitekeen Sorkunen berezko ahots horregatik. Bikain moldatu ere.
Kontzertuak Hurrengo kontzertuak: Durangoko Plateruena.
Azaroaren 21ean, 22:00etan. Ondarroako Antzokian.
Abenduaren 25ean, 23:00etan. 37
o038_on
27/10/09
13:50
Página 1
azken balada Batasunaren kontrako azken sarekadaz eta, oro har, politikarien jardunaz hausnarketa egin dute ondorengo lerrotan, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolariek. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Sarekadak, politika eta politikariak
A
nder Lizarralde. Anti-
guotik hasita Boulevarreño. Manifestaziyun burua Boulevarren ta batzuk oandik tuneletik ate gabe. Kolore difentik, pentsamentu difentik, ideologi difentik, denak batea. Abertzaletasunak bat iñ tzin Donostiyan, hoixe yau komunin, abertzaletasuna, gauza gutxi geyo. Pozgarriya duk Eusk aldunak bat iñak ikustia. Abertzaletasunan sorreratik txikitzen jon ttuk sektorik, haunditik ttikiyo bat sortu, ttikiyotik bat ttikiyo... Euskal politika, panpin Matrioska baten joera berakin tzabillek. Zergatik yau banatzeko hainbesteko gaitasuna Exte?
Exteban Martiarena. Urrezko arrau-
tzan atzetik guzelako, akaso? Zartayan kertena denak eskutan euki nahi dugulako, ak aso? B ai, egun haundiya laun-
38
batekua. Español eta prantses sentitzen ez ganan aldarrikapena, elkarrekin (elkarrekin? eo bestin kontra?) zerbatte in genezakenaren demostraziyua. Etsipenan kontrako ilusiyo txutia. Itxaropenan argazkiya. Xam, okerrena duk hau gert atzeko jendia kartzelan sartu ber dutela. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Tristia duk
biño egiya duk. Hamar lagunen atxiloket ak atea dik azken aldiko argazkiyik polittena, ta hain xuxen hamar lagun ttuk ikusiko ettekenak, etziotekenak utziko ikusten, klaro. Kasualidadez halagun ttuk berriro ere lanin ai ttukenak, ta hamar lagun ttuk lanin segitzeko konfiantza ematen ttekenak. Ez esan hoiri zart ayan kertena nahi ttekenik, nei Herri honekiko maitasuna adierazi zitek. Akaso beste batzuk ez, biño hoik bai; ez Ander?
Ander Lizarralde.
Gurtel kasua tortzen tzik burura nei. Batzuk politikan beayen burua abeasteko sartzen ttuk, ta beste batzuk eskubidik bermatzeko, ondoriyoz, zein duk aukera duiña, dudik gabe lehenbizikua. Izane, lapurtzen ttekenak kalin tzioztek ta bestik ez, zerbatte san nahiko dik ez? Asuntua argiya duk, boterin ta gizarte antolamendun kontra itten baduk, berdin dik ze bide, persegittua izango yaz, aldiz, korruptua baldin bayaz, miño ez baduk boterin ta gizarte antolamendun kontra itten, ez duk kartzeleko potaje askoik jango. Noizpatte, lapurtzen harrapatzen bazitek Al Campon, enakela lapurra sango zietet, ni politikua nakela! Exteban Martiarena. Bazpare etzak
ezker abertzaleko politikua yazela esan .Lotsagarriya. Politika etzakit, miño politikuk ustelduta zeu-
dek. B oterik ematen dun haundiustian, eozer gauza itteko lizentziya dutela sinisten ttek. Lapurtzeko lizentziya, beste politiko batzuk kartzela sartzeko lizentziya.... Leno armakin ibiltzik terrorist a bihurtzen zin, gaur egun, mingaina, tekladua, baita garunare!!! erabili ezkeo «armatua» yozela es aten ttek, beraz terrorista, beraz kartzelara. Xam, launbatekua señale bat izan litteke.... jarraipen zintzo bat izaten badu . Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Aspaldi hon-
tan jarraipen asko ta zintzo gutxi ikusteit nik. Beste ate bat iriki duken sensazioa, beste arnasaldi berri bat, beste urrats inportante bat emateko aukera baten aurrin gaudek. Nik usteitena gañeko guziyak uste ttekena duk, nahikua sufritzen yeula ta badukela garaia. Herri honek hitzein dezan, entzutiaz gain. Momentua baldin baduk, hain politiko onak battuk kartzelan sartze ettiztekenak... konpon dezatela; nik barrukotan sinisteit.
o039_on
27/10/09
19:01
Pรกgina 1
bidaiakklik
Afrika barrutik
SENEGAL Beti egin ohi duen legez, argazki kamera eskuan joan zen Itsaso Garayar Senegalera udan. Han egindako argazkiarekin irabazi zuen OARSOADEKO HITZAren Udako Argazki Lehiaketa. Han erretratatutako beste hainbat dira ondokoak
ITSASO GARAYAR Datuak. 1984 Errenteria-Orereta Ikasketak. Argazkilaritza Artistikoa.
Tratamendu digitaleko ikastaroa egin zuen Bartzelonako IDEP Diseinu Eskolan ere.
o040_on
27/10/09
18:02
Pรกgina 1
klikbidaia
40
o041_on
20/10/09
18:16
Pรกgina 1
klikbidaia
41
o042_on
27/10/09
18:05
Pรกgina 1
klikbidaia
42
o043_on
16/10/09
17:42
Pรกgina 1
o044_on
23/10/09
20:18
Pรกgina 1