o001_on
24/3/10
17:07
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2010eko martxoa 65. zenbakia
ARGIA
NOIZ IKUSIKO KRISIAK ESKUALDEAN IZAN DUEN ERAGINAZ LAN MUNDUKO ERAGILEEKIN
o002_on
24/3/10
17:09
Pรกgina 1
o003_on
24/3/10
14:15
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Goizeko berriak
A
stelehenetan bonbona hotsen zain egoten naiz eguzkipeko langabe naizenetik. Iratzargailuak esnatu bezain laster pizten dut berogailua, hartzen dut Berria buzoitik eta kafe usainak goxatzen ditu berez hain krudelak diren errealitate izpiak: «Jonen gorpua agertu da Toulousen». Hamaika euro eta berrogeita hamar zentimo hartu eta txaketa jantzita atera naiz kalera. Umetatik ezagutu ditudan butano banatzaileak ez dira inon ageri. Laranjaz jantziriko mutil beltza etortzen da azken aldian bonbonak banatzera. Butano bonbona trukatu, ordaindu
eta «eskerrik asko» esan diot. «Ez horregatik» erantzun dit ezustean. Euskal hiztunok dugun arreta behar desesperatuaren ondorio edo, besarkada emateko gogoa sentitu dut; etxera gosaltzera gonbidatu eta bere herrialdeaz, familiaz edo izan ditzakeen bizkarreko minez galdetzea bururatu zait. «¡Dos al segungo!» esan dio leihotik bizilagunak. Pentsatu dut nahikoa buruhauste izango duela lagunak, nik sentitzen dudan amorrua azaltzea konplexuegia zatekeela. Rubalcaba delako baten gezurrak, poliziaren inpunitatea eta herritarrok tontotzat hartzeko behin
eta berriro duten joera hori txikikeria izango dela bonbona soinean daramala eskailera zokoan isuritako izerdien aldean. Bitxia da lurralde berean pilatzen diren errealitate ezberdinetaz jabetzea. Bakoitzak bereari egiten dio so eta beharrak bultzatuta etorri diren atzerritarren konpromisoa ere beharko dugu etorkizun hurbil batean Euskal Herrian. Gure herritik ihes egin ez dugun abertzaleok, aldiz, kalera irten eta inposatutako normaltasun horrekin haustea beste aukerarik ez dugu. Jon inoiz ahaztuko ez dugula oihukatzea.
iritzia
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 65.a (2010eko martxoa) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Larraitz Lasa. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
20 Rene Iglesias Pasadizo ugarien berri eman du elkarrizketan garai batean Eurostar trena gidatu zuen exiliaturen semeak.
Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Jose Mari Carrereren, Mikel Varelaren eta eta Ane Badiolaren idatziak. nagusia
12 Giriziaren soka
31 Argentina.
luzeaz. Garai bateko eta gaur egungo emakume tiralariekin hitz egin du ONek erreportajean.
20
Hamaika paradisu ezkutatzen ditu Argentinak eta horiek harrapatu ditu Igaraitz Sansebastianek argazki erreportajean.
31
12
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
23/3/10
15:32
Pรกgina 1
o005_on
18/3/10
16:32
Página 1
iritzia Puntua
Atez ate ehengo mendekoa naiz neu ere, adinez akaso zu halako bi, zure pareko edo gazteagoa. Zer axola! Azken finean, egunerokoan praktikatzen duen adina omen du pertsonak. Hortik doa azken teoria. Halere, ez dut alferrik igaro mende erdi. Gauza batzuk ikusi eta ikasi ditut. Ederra zen atez ateko hura! Eskaleak ez ziren supermerkatuaren atean jartzen eskean, etxeko atera etortzen ziren. Sinestunen artean, santuaren kaxa atez ate eramaten zen, familia bakoitzak denboralditxo batean etxean eduki zezan. Bizilagunak atera etortzen ziren enkarguak ematera, edo gatza eskatzera. Ateak, gaur ez bezala, gehiago ziren irekitzeko ixteko baino. Beste atarikorik gabe, Usurbilen zabor bilketaz egin duten herri-kontsultaren ingurukoa ekarri nahi dut lerro hauetara. Edo Ipar Euskal Herrian lurralde egituraz eta AHTaren lineaz eta Katalunian independentziaz egin dutenaren ingurukoa. Behin espazio honetan idatzi nuen botoa eskatu eta ematekoa zela politikoen eta herritarren arteko unerik gertukoena. Hortik aurrera politikoa da agintari. Politikoa zure agintari bihurtzen da, zuk bihotz onez edo beroaldi batean (zer axola du!) emandako botoari esker. Eta politikoak aginduko du, dudarik ez izan, zuri deus galdetu gabe. Kultura hori garatu dugu demokrazia ordezkatzailearen izenean. Gauzak, ordea, aldatzen ari dira. Herritarrak gero eta gutxiago onartzen du ahotsik gabeko sistema hori. Usurbilen zaborrak atez ate biltzea, bosgarren edukiontzia jartzea edo gauzak daudenean uztea nahi duten galdetu diete herritarrei. Berdin zait herri kontsultaren emaitza. Berdin zait gehiengoak atez atekoaren alde egin izana. Garrantzitsua galdera egitea bera da, eta herritarrak gauza praktiko eta eguneroko baten inguruan iritzia ematea. Pentsa! Usurbilen udal hauteskundeetan baino partaidetza handiagoa izan zen zabor bilketaz egindako herri kontsultan. Bada, ordea, Usurbilgo esperientziaren harira nabarmenduta utzi nahi nukeen kontu bat: zer nolako morrontza dugun herritarrok alderdi politiko-
L
Joxe Juan Ugalde
en esanarekiko. Alderdiek dena politizatzeko joera dute. Hori ez da berria. Oraindik ez gaude ohituta alderdi bereko kideen artean iritzi desberdinak ozen eta naturaltasunez plazaratzen. Eta zaborren kontuarekin, alderdien arteko gerra izan delakoan nago; eta gehiago: iritzi pertsonalen arteko eztabaida baino, herritar multzoen arteko gerra izan delakoan. Akaso hori da herri kontsulta askera heltzeko ordaindu beharreko bidesaria; hots, alderdien etengabeko tutoretza pairatu beharra. Dena dela, autoritarismoaren pare jokatzen ari den demokrazia ordezkatzailearen aurrean, urrats ikaragarria da herritarren partaidetza zuzenaren bidean murgildu izana.
BADIAREN ETORKIZUNAZ. Gatozen Usurbildik Oarsoaldera. Hemen inork ez digu Pasaiako portuaren etorkizunaz galdetu. El Diario Vascon ikusi nuen KCAP eta LKS etxeek eta Angel de la Hoz arkitektoak Pasaiako portuguneaz egindako maketa. Pasaiako badia ikusgarria. Pasai San Pedro: itsas herri eta lonja berria. Trintxerpe-La Herrera: ur-parke eta oinezkoentzako gune kafetegiduna. La Herrera-Altza: 1Nazional errepidea boulevard berde bihurtuta. Antxo: Itsas aurre metropolitanoa. Errenteria: badiarekin lotutako parke-behatokia. Lezo: gune erakargarri, moila txikiduna. Pasai Donibane: Itsas Museoa eta arraun elkarte berria. Ia bi orriko maketa bukolikoaren ondoan, berriz, zera: aurkeztutako dokumentua zabalik dagoela herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Artikuluaren baldintza nagusia ez dugu aipatu: hori guztia egiteko, portua kanpora ateratzea; alegia, kanpoko portua egitea. Fikzio zientzia zirudien argazki hartan «hor dagoen hori zure etxe berria da, eta tori! Milioika euro batzuk zoriontsu bizi zaitezen» esatea falta zen. Maketa, fikziozko argazkia eta badia ikusgarria! Baina… nork galdetu digu eskualdeko herritarroi eskaini diguten panazea hori portua kanpora eramatearen truke onartzeko prest ote gauden? Nik, fikzioaz baino, errealitateaz eman nahi dut iritzia. Bitartean, nola bilduko dugu maketa bukoliko hori, atez ate edo bosgarren kontenedorean?
HILEKO ESALDIA «Herritarrak gero eta gutxiago onartzen du ahotsik gabeko sistema hau».
05
o006_on
24/3/10
13:26
Pรกgina 1
o007_on
18/3/10
17:10
Página 1
artikuluairitzia
Koma
‘Jo sabi un conte’ o sabi un conte. Nik ipuin bat dakit. Halaxe hasten dira ipuin gaskoi asko. Eta halako hasierarekin jakiteko grina piztuko zaio entzuten dagoenari, berak ere jakin nahiko baitu zer dakien besteak, zein den istorio harrigarri eta, beharbada, liluragarri hori. Kuriositatea ezinbestekoa baita jakintzaren bidean. Kuriositatea ez baita kuxkuxean ibiltzea. Norbait zure aurrean jarri eta esaten badizu: «Nik ipuin bat dakit», zure baitan irudimenaren bideak zabalduko dira; prest egongo zara lurralde ezezagunetan bidaiatzeko. Dena dela, hori horrela izan dadin ez da nahikoa izango norbaitek istorio baten eskaintza luzatzea. Istorio bat entzuteko, inguruak ere lagundu beharko du. Norbaiten hitzak behar den moduan jasotzeko, entzuteko baldintzak egon beharko dira. Askotan galdetu didate non nahiago dudan ipuinak kontatu eta nire erantzuna izan ohi da, «non entzungo zenituzke ipuinak gustura?». Izan ere, ipuinak entzutea norbanako ekintza da, era berean ekintza kolektiboa izan daitekeen arren. Entzutea bera ez da zerbait makala, garrantzirik gabea. Ipuinak entzutea gure baitan biltzea ere bada, kanpoarekin deskonektatu gabe. Irudimenak hegan egin dezan, baldintza egokiak beharko ditugu, lasaitasun ernea.
J
Jose Mari Carrere
UNE AHAZTEZINAK. Aurreko batean Oiartzungo emakume batek txikitan aitonari entzundako ipuinen bilduma erakutsi zidan, berak paperera ekarriak. Baina, beharbada garrantzitsuena da ipuinak kontatzeko unea gogoratzea; aitonak nola biltzen zituen haurrak eta une magiko bat balitz moduan istorio harrigarriak airean nola zabaltzen zituen. Niretzako liluragarriena zera da, hainbat urteren ondoren, oraindik gogoan izatea ipuin haiek, horrek esan nahi baitu sekulako indarra zuela une hori, norbaiten ahotik, keinuetatik, begiradatik, mundu fantastikoak sortzen zen une hori, non animaliak mintzatzen ziren, non bidaiarik ezinezkoenak gauzatzen ziren, non dena zen posible, momentu batean besterik ez bada. Imajinazioaren indarra ehun sumendiena baino handiagoa da. Emakumeak zioen ez zekiela aitonak kontatutako istorioak berak asmatuak ote ziren edo aurretik ikasiak. Zer axola du horrek ordea? Gainera, ipuin bat kontatzen den aldiro berrasmatu egin ohi da, esaldi berriak, iruzkin berriak, pertsonaia berriak ere; kontalaria une oro ariko da jolasten ipuinare-
kin eta entzulearekin. Ezagutzen dut ipuin bat, Hegoamerikan, Txinan eta Arabako Aramaio herrian ia-ia berdintsu dena. Nola liteke hori? Ba, kontalariak bere ingurua azalduko duelako ipuinean, bere hitzak erabiliko dituelako, bere arima jarriko diolako. Horrek guztiak berezkoa bihurtuko du istorioa. Noiz aurkitzen dugu, ordea, beste baten ahotik eta gogotik sortzen diren istorioak patxadaz entzuteko tenorea? Zer garrantzia ematen diogu gertaera harrigarriak ezagutzeari? Haurren gauzak omen dira, ez pertsona helduenak. Pertsona helduak erritmo bizian sartuak dira. Lana ta makina, ta lana, ta gizona, ta makina, ta lana…JoxAnton Artzek hain ederki eta eder aipatu zuen jendarte modernoaren bizitze erritmoak gure baita hartu du, baimenik gabe, ezkutuan, ezustean. Eta okerrena da sinestarazi digutela hori normala dela. Denbora galtzea, urrea galtzea omen da, ez dugun urrea. Eta une batez istorio ederra eta liluragarria entzutea umeei bakarrik dagokiela. «Nik istorio bat dakit», entzuten dugunean «Orain ez dut astirik», erantzun ohi dugu, bizitza istorioak entzutea baino beste zerbait garrantzitsuagoa dela konbentzituta. Eta zahartzaroan, ispilu zimurtua begiratzen dugunean, ohartuko gara, igual, zimur horiek istorioz beteak daudela. Eta istorio horiek gogoratuko ditugu jakiteko gure bizitza nondik nora igaro den. Istorioak gogoratzen dituenak badu altxor bat, denboraren altxorra. Eta ipuinetan bezala, denbora ez da neurtzen erlojuarekin, ez du urrearen prezioa, denborak irudimenaren balioa dauka. Gogoratuko dugu, beharbada, aitonak bere inguruan bilduta, gertaerarik harrigarrienak kontatzen zituela. Eta mundua gelditzen zen. Hitzek, bata bestearen ondotik, bizitzaren arrazoiak azaltzen zituzten, animalien ahotik, pertsonaia harrigarrien pasarteetan, herrialde liluragarrien lurraldeetan. Geure buruari galdetu beharko genioke ea nor den gure denboraren nagusi. Ea noiz hartzen dugun tenorea entzuteko beste norbaitek kontatzeko duena. Azkar, presaka, larri gabiltza munduan, entzun gabe, ikusi gabe. Geure buruari galdetu beharko genioke abiadurak nora garamatzan eta zergatik. Guztiok dakigu istorio bat; eta, diote, Jaungoikoak horretarako sortu zituela pertsonak, istorioak entzutez bere asperduratik irteteko. Jaungoikoaren haserrea ederki dakigu nolakoa den, beraz hori gerta ez dadin, nik behintzat istorio bat badakit, entzun nahi al duzue?
HILEKO ESALDIA «Cric crac/ Moun counte es acabat./Per un ardit,/Digo-n’en mai poulit». Ipuin gaskoietan. 07
o008_on
24/3/10
17:11
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
«Ni-ni» generazioa spaldian gori-gorian dugun gaia da Ni-Ni generazioaren kontua, Ni trabajan Ni estudian delako generazioarena. Telebistan, irratian, egunkarietan… Hedabide askotan jorratu da gaia, bizitzan «funtziorik ez duten» gazte horiei erreferentzia eginez. Gaur egungo adituen ustetan, egungo gazteria «pasiboa, alferra, berekoia eta edukazio txarrekoa» da. Azken hilabeteetan telebistan ikusi ahal izan dugun programan ederki islatu nahi izan duten bezala. Amak berak ere hala esan zidan igandean: - Attu, ikusi al tzu telebistako programa berri hoi? Ke pasada, hau gazteriya! Hola diju herriya, hainbeste paro ta hainbeste delinkuentzikin… Izugarri amorratu ninduten amaren hitzek. Badirudi gaur egun gizartean dauden gabezia guztien erantzule generazio berri hau dela; nire auzokoaren txakurra hil izana ere generazio honen errua izango da akaso… Guztion baimenarekin kazetari eta kritikari papera hartuko dut nik ere: Nire ustetan «Ni-Ni» jendea beti egon izan da eta beti egongo da, hau da, ez da (islatu nahi izan duten moduan) kontu berria.
A
Ane Badiola
08
Bestalde, Ni-Ni jendea ez da gazte multzo bat, pertsona multzo bat baizik. Akaso ez al dago jan, lo eta protesta besterik egiten ez duen heldurik? Haratago joanda, nik uste ez dela zilegi generazio hitza erabiltzea; talde jakin bat da, ez generazio oso bat. Orokortzeak ez dakar ezer onik. Beti egon izan da jende pasiboa, alferra, berekoia eta edukazio txarrekoa, jende aktiboa, langilea, eskuzabala eta edukazio onekoa egon den bezalaxe. Gaur egun badirudi modan dagoela gazteria salatu eta jipoitzea. Gazteriak duen indarra, jakintza eta iniziatiba miretsi behar genituzke, betidanik gizartean egon den, gaur egun ere badagoen eta etorkizunean egongo den ni-ni TALDEA (utz dezagun alde batera generazio hitza) egungo arazo guztien funts bihurtu beharrean. Aspaldian gori-gorian dugun gaia da ni-ni generazioaren kontua, Ni trabajan ni estudian delakoa. «Hasiera eta bukaera bera duten testuak testu zirkularrak dira» esan zidan atzo literaturako irakasleak, «eta horrek zera esan nahi du: istorioa ez dela sekula amaituko, historia behin eta berriz errepikatzen dela».
o009_on
24/3/10
17:12
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Izaskun Salaberria (Lonjarako Herri Batzordearen izenean)
Auzo elkartea, lonjaren etorkizunaz uztiok jakinaren gainean egongo zareten arren, Portu Agintaritzak Lonja berria egiteko leihaketa desertu deklaratu zuen pasaden astean. Egoera berri honen aurrean San Pedroko Lonjako Herri Batzordeak hainbat gauza argitu nahi ditu. Portu Agintaritzak Lonjaren eraikin berriaren leihaketa berriro ere burutuko dela azaldu zuen, lehiaketako baldintza plegutako ordainsariak izan beharko liratekenak baina baxuagoak bezala aurreikusi baitzituzten. Lehenik eta behin esan beharra dugu Portuak proiektuaren garapen edo atzerapen egoera berria Herri Batzordeari jakinarazi ziola, baina beste herritar guztiei transmititzeko denborarik eman gabe, hurrengo egunean prentsan atera baitzen. Lonjako Herri Batzordeak egoera honen aurrean, alde batetik Portuaren borondate ona eskertu nahi du euren ahotik aldaketen berri jakin izan dugulako, baina era berean, kritika
G
txiki bat egin nahi dugu beti ere honelako berriak denbora gainera datorkigula ematen dizkigutelako, eta beraz, batzordekideok, sanpedrotarren bozeramaile funtzioa egiten dugunok, geure lana era egokian burutzeko ez dugu nahikoa denbora izaten. Horrelako proiektu bateko baldintza plegutan izandako hanka-sartze nabarmen honek harrituta utzi gaitu, baina baikorrak izan behar dugu eta akats honek proiektuaren garapenean eta eraikuntzan 6 hilabeteko atzerapena ekarriko duela pentsatu behar dugu, besterik ez. Honez gain, esan beharra daukagu, bost proiektu finalisten aurkezpena egin zen momentutik, irabazle suertatu zen proiektuaren ejekuzio lanen kostuak batzordean hainbat zalantza sortu zituela hauek garatzeko aurrekontua eskasa zela iruditu zitzaigulako (15 milioi euro). Oraingoan ere, baldintza berriek aurrekontua igotzea planteatzen badute ere (19
miloi euro igotzea), ez dugu oso argi ikusten eraikinaren ejekuzio lanak aurrekontu berri honekin asetuko direnik. Batzordeak uste du garrantzitsua dela beti ere gauza txarretatik guztiontzako onuragarri izan daitekeen guztia ateratzea, batez ere gure herriaren eta bertako bizitzaren etorkizunaren zati handi bat jokoan dagoela kontuan izanik. Hau dela eta, Portu Agintaritzari eskatu nahi diogu, orain artean eman ziguten hitza betetzen jarrai dezatela (proiektu irabazlearen gaineko herritarren iritzi eta ekarpenak entzuten eta kontuan hartuz, urbanizazioaren eta zenbait guneen erabilera berriei dagozkion aldaketen inguruan). Eta honez gain, orain denbora tarte luzeagoa izanda, konbokatzen dituzten bilerak orain artean ez bezala gauzatu daitezela, denbora hartuta, lasaitasunean eta une bakoitzak izan beharko dituen erreflexioekin, izan ere orain artean hain derrigorrezkoak ziruditen epeak betetzea bertan behera geratu baita.
GAL eta La Oreja De Van Gogh on Anzaren desagertzeari buruzko galderak nagusi izango diren unean, ez legoke gaizki itxi gabeko zerbaiti buruz hitzegitea: «X» jauna. Wikipedia dixit: «Grupos Antiterroristas de Liberación» (GAL), euskaraz: «Askapenerako Talde Antiterroristak», Espainiako Gobernuak 1983an sortutako izena (PSOE* agintean zela); mugaren bi aldetan euskal askapen mugimenduaren aurkako ekintza armatuak bere gain hartu eta berezko talde armatu baten itxura egiteko. Berez, Espainiako Barne Ministerioak ETAren aurkako borroka bideratu eta finantzatzeko jarduera izan zen. Hilketak, bahiketak, torturak eta beste hainbat ekintza burutu zituzten, gehienbat Ipar Euskal Herrian. Lehendabiziko eraildakoak Joxean Lasa eta Joxi Zabala izan ziren, 1983ko urrian. 25 hildako eta 15 zauritu leporatzen zaizkio 1986 arte. PSOEko kargu batzuk espetxeratuak izan diren arren, ez da garbi geratu nortzuk izan ziren gobernuko arduradun nagusiak eta susmagarri asko indultopean atera dira. Kontuan izanda Jose Barrionuevo; Rafael Vera; Ricardo Garcia Damborenea; Francisco Alvarez;
J
Miguel Planchuelo; Jose Amedo; Julian Sancristobal; Michel Dominguez; Angel Vaquero; Julen Elgorriaga eta Enrique Rodriguez Galindo maitea espetxeratu bakarrenetarikoak izan zirela, sinistu behar al dugu Felipe Gonzalezek, Narcis Serrak, edota Txiki Benegasek inongo erantzunkizunik izan ez zutela? Onartu beharko al genuke La Oreja de Van Gogh, eta estatuko terrorismoaren arteko erlazio eza? Zapatero edota Sarkozy egunen batean Jon Anzaren auziarengatik espetxeratuta ikusteko itxaropenik bai? Zuen burua hain baikortzat baduzue, komeni duzue Woody Allenen Crimes & Misdemeanors (Delitos y Faltas, gazteleraz) filma berrikustea. Azken eszenan, Martin Landauk maisuki aipatzen zuen: «Hau benetako bizitza da… bukaera zoriontsu bat nahi baduzu, joan zaitez Hollywoodeko pelikula bat ikustera…» * PSOE (Partido Socialista Obrero Español alderdia. Bertako partaide izan dira, goian aipatutakoez gain, Luis Roldan, Jose Luis Corcuera, Miguel Boyer, Juan Carlos Rodriguez Ibarra, Rosa Diez edota Denis Itxaso).
hONa
Mikel Varela
09
o010-011_on
19/3/10
16:22
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Jaizkibel… iklogenesia zetorren egunean, Jaizkibel erre egin zen; Aldundiko adituen arabera ordea, erre egin zuten. Azken urteetan sua Jaizkibel errespetatzen hasi zela zirudien arren, 500 hektarea sasi eta zuhaitz gazte kiskali dira; edo dituzte. Mendia berreskuratzeko atzerapauso handia. Aurrera egin nahian, itsasoa zaintzea helburu duen Oceana Elkarteak Jaizkibelgo itsasertza babesteko eskatu du. Kantauri itsasoan 45.000 metro koadro babestea beharrezkotzat jo du, baita hamabost babesgune berri sortzea ere, horien artean Jaizkibel. Era berean, Jaizkibel Bizirik eta Greenpeace talde ekologistek Jaizkibelgo kosta «berehala» babesteko eskatu dute. Izan ere, euskal kostak dituen 253 kilometrotik %14,2 besterik ez dagoela babestuta jakinarazi baitute. Bitartean, Jaizkibelgo piromanoak baino arrisku handiagoa dutenek, beren kontuekin jarraitzen dute: San Pedroko lonjaren inguruko lehiaketa, diru kontuak direla eta, bertan behera utzi dute irabazlearen aurkezpena egin ondoren; Gipuzkoa Aurrera lobby ilunaren Badia Biziberritzeko Nazioarteko Ideia Lehiaketaren irabazlea aurkeztu zuten; kristoren muntaia betiere kanpo kaiaren xantaiaren baitan…eta «gure hobebeharrez» dabiltzan hauek ez ziren gai izan Zumetaren murala Antxotik txikitu gabe eramateko. Esku ederretan gaude.
Z
‘Jatorri anitz, herri bat’ ehengo martxoaren 12an eta 13an, Anitzak Taldeak Pasaiako Udalaren lankidetzarekin aurrera eraman duen bizikidetza eta aniztasun prozesuaren baitako jardunaldiak izan ziren Trintxerpen, Jatorri anitz, herri bat izenburupean. Prozesuaren helburua kultur aniztasunaren inguruan ikertzea eta hausnartzea izan da. Antolatzaileek bizikidetza aberatsa ahalbidetzeko denon konpromisoaren eta lankidetzaren beharra nabarmendu zuten. Prozesuaren baitan egin den diagnosiaren datuak azaldu zitzaizkien herritarrei eta egitasmoan parte hartu duten norbanakoei, elkarteei eta eragileei. Ondorioetan, herritarrek euskal gobernuak eskumen gehiago behar dituela, enplegua sortzeko eta banatzeko politika eraginkorrak beharrezkoak direla eta legeek etorkinen aniztasuna kontuan izan behar dutela aipatu dute, besteak beste. Lehenengo hitzaldian, Pasaian eta Euskal Herrian globalizazioak eta migrazioak izan dituzten eraginen argazki orokorra agertu zuten Abdoulaye Gueyek, Pedro Albitek eta Antton Mendizabalek. Larunbateakoan, berriz, Xabat Laborde Euskal Herrian Euskarazeko kideak, Markos Nanclares irakasleak eta Karmengo Ama ikastetxeko zuzendari Arantxa Egizurainek, hizkuntzaren eta hezkuntzaren gaineko eztabaidan parte hartu zuten, beti ere aniztasunaren eta bizikidetzaren ikuspegitik.
L
10
o010-011_on
19/3/10
16:23
Página 2
sakONduziritzia
Berri Mazedonia Martxoa artxoa emakumearekin lotzen den hilabetea da. Hor dago martxoaren 8a, eta horregatik, Errenteria-Oreretan emakumeen gaineko filmak ikusteko aukera izan da. Seigarren aldiz, Emakumea Zinean zikloa antolatu du Amalatz talde feministak. Hortaz gain, martxoaren 11n Emakumeen Mundu Martxa eskualdera iritsi zen, eta talde feministek jarduerak antolatu zituzten. Oiartzunen, esaterako, autodefentsa ikastaroa egin zuten, eta Errenteria-Oreretan elikaduraren burujabetzaz eta sexualitateaz jardun ziren. Herriko Enparantzan Martxako Gipuzkoako ekitaldi nagusia egin zuten. Martxaren Testigantza Liburuak Sabecoko langile emakumeen testigantza jaso zuen. Gainera, dantza, bertsolariak, eta emakumeen gaineko aldarrikapenik ez zen falta izan. Ekitaldiaren ondoren afaria egin zuten herritarrek Gamon Zumardian. 250 lagun bildu ziren Martxarekin bat egiteko, eta emakumeen eskubideen aldeko borrokarekin bat egiteko.
M
arsoaldea Eskualdeko Turismo Bulego berria inauguratu dute Oiartzungo Fermiñene etxean… Eusko Jaurlaritza Aiako Harria Parke Naturala zabaltzeko prest agertu da, zenbait ekologistak eginiko eskaerari jaramon eginda. Orain, ados egon beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aiako Harriko Parke Naturalaren baitako bost udalek (Donostiakoak, Hernanikoak, Errenteriakoak, Oiartzungoak eta Irungoak)... Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Ixiar Galardi oiartzuarra, 2005. urtean Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ presoari Zornotzan (Bizkaia) egindako omenaldian parte hartzeagatik…Arrakastatsua oso esklerosi anizkoitza dutenekin bat egiteko Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Errenteria-Oreretan eginiko emanaldia. Martxoaren 21ean Nazioarteko Zuhaitz Eguna ospatu zen, eta Lezon, hainbat urteren ondoren, Zuhaitz Eguna berreskuratu dute...Zintzilik Irratiaren antena berria erosteko kontzertua antolatu zuten Lezoko Txerrimuñon. Musikarekin jarraituz, Antxon Musika Astea izan da, eta Lezon Lesoinuren XXIV. Edizioa… «Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ezagutzen dute lokalen fatxada izaera, eta nolako negozioak egiten dituzten», adierazi dute Iztietako bizilagunek. Berriz ere haserre dira Ondartxoko kideak Udalarekin. Izan ere, Iztieta auzoan bi lokal berri ireki dituztela salatu dute, eta Udalak betetako hitza ez duela bete iritzi diote. Ondartxoren arabera, Juan Carlos Merino alkateak konpromisoa hartu zuen «erabateko arretaz» zaintzeko lokal horien funtzionamendua, «baina ez da betetzen ari iragarritakoa».
O
11
o012-015_on
24/3/10
17:13
Pรกgina 1
sokatiranagusiaa
GIRIZIAREN
SOKA LUZEA
Girizia sokatira taldea berria bada ere, Oiartzungo neskak urte luzez aritu dira sokatiran herria ordezkatzen. Horietako batzuk gogora dakartzate garai horiek, beste batzuek eguneroko ogia dute. Testuak: Eihartze Aramendia Argazkiak: ON 12
o012-015_on
24/3/10
17:14
Página 2
sokatiranagusia akoitzak ibilbide desberdina izan du, baina abiapuntua bera izan dute: festak. Herrikoak nahiz auzokoak. Ez da gauza berria sokatira kirol minoritarioa dela esatea, Euskal Herrian behinik behin; izan ere, Asian mila talde baino gehiago daude; are gehiago, Txinako hainbat talde sokatiratik bizi dira, edozein lan izango balitz bezala. Hori Euskal Herrian ia, erabat ez esateagatik, pentsaezina da. Dena den, egoera horrek ez die Oiartzungo Giriziako sokatirako neskei mugarik jarri ez lehen ezta orain ere. Orain dela hogei urte inguru, Xanistebanetan eta auzoko jaietan sokatiran aritzen ziren neska talde bati sokatira ikuskizun izatetik haratago beste pauso bat ematea bururatu zitzaien: lehiatzea. Egiten zituzten entrenamentuak ez ziren inondik inora orain egiten direnak bezala: «Soka zuhaitz bati lotu eta horri tiraka aritzen ginen. Ez genuen muskulazio saiorik egiten, behin izan ezik. Erreportaje bat egitera etorri ziren batean, eta itxura pixka bat eman behar genuen, beraz, hortxe aritu ginen pesekin eta. Hurrengo egunean izugarrizko agujetak izan genituen!», gogoratu du Gurutze Aranburuk.
B
Oraingo Girizia sokatirako neskek ere ez zuten hasierako bidea erraza izan. Errenteria-Oreretan hasi ziren, Auzolan talde bezala. «Batzuetan Igeldora joaten ginen entrenatzera. Bertan zegoen polea oso astuna zen eta neska nahiko ez baginen elkartzen entrenamentu gabe geldi-
tzen ginen, ezin genuelako polean zegon pisua altxa», gogoratu du Maider Zapirainek. Behin izandako anekdota bat ere ekarri du gogora: «Elurra egin zuen batean Igeldora igo ginen. Frontoia irekia zen eta den-dena bustia zegoen. Goma gainean jarri, tiraka hasi eta ezin! Irristatu egiten ginen!».
MUNDIAL MUNDIALAK. Lehengo Giriziako neskak geldiezinak ziren, hara joan bertan irabazi. Munduko Txapelketak jokatu ziren urtea ere iritsi zen. Zaila izaten da munduko txapelketa irabaztea, talde asko baitaude, eta inoiz haien kontra jokatuta ez zirenez, ez zekiten nola ibiliko ziren.
BI BELAUNALDI Giriziako tiralariak Munduko Txapelketan izan dira aurten, Italian;
beren aurrekoek munduko txapelketa irabazi zuten, 1987. urtean, Getxon.
Giriziako neskak, aurtengo munduko txapelketan, Italian.
13
o012-015_on
24/3/10
17:14
Página 3
sokatiranagusia Ezjakintasun horretan, baina, besteak baino gehiago izan ziren eta txapela eta urrezko dominak Oiartzunera ekartzea lortu zuten. Hori bai, kanpora joateko aukera handirik ez zuten izan, urte horretan munduko txapelketa Getxon izan baitzen... Dena den, sekulako pozarekin itzuli ziren etxera. Oraingo neskak ere mundialetan izan dira, Italian. Ez dute irabazterik lortu, helburua ere ez zen hori ezta ere. «Oso interesgarria izaten da munduko beste taldeen kontra aritzea. Gauza bitxiak ere ikusten dira. Japoniarrek, esaterako, propio sokatiran aritzeko zapatilak dituzte. Gureak areto futbolean ibiltzekoak dira eta oina errekautxutatu egiten dugu. Harrigarria da tiratzeko propio diren
ABARKAK
Azken urteetan asko aldatu dira gauzak sokatiran; argazkitan ikus daitekeen bezala abarkekin tiratzen zuten
Errenteria-Oreretako nesken taldea, Zumardian tiraka. 14
zapatilak edukitzea», azaldu du Zapirainek. Euren artean zapatilaz ari direla, Domi Azpirozek lehen zapatila tiratzeko gomari ongi eusteko erabiltzen zuten truko txikia adierazi du: «Lehendik orainera gauza asko aldatu dira. Lehen tiratzeko goma luzea genuen, enrollatu egiten zena; eta ez genuen, hasieran behintzat, zapatilarik, abarkekin tiratzen genuen. Horiei produktu oso oso ezagun bat jartzen genien ez irristalatzeko:
anisa. Azukrea zuenez, gomari eusten zion eta ez genuen irrist egiten».
SOKA HIGATUZ . Lau urtez aritu ziren lehengo Giriziako neskak sokari tiraka. Euskal Herriko txoko asko ezagutu zituzten «eta joaten ginen toki guztietara iristeko galdu egiten ginen!», gogoratu dute barrez. Ondoren, oraingo Giriziako neskek hartu zieten lekukoa. Urte hauetan guztietan, baina, egoera
Sokatira eskualdean Orain dela hogei urte ez zegoen Oiartzungo taldea soilik sokatiran. Errenteria-Oreretan ere bazegoen. Dena den, hastapenak Lezon izan zituen: «Gu lagun koadrilla bat ginen eta Lezon neska batzuk mutilekin entrenatzen ari zirela esan ziguten. Taldea osatzeko ez ziren nahikoak, beraz, hara joaten hasi ginen entrenatzera», gogoratu du Olatz Ibarguren tiralari ohiak. Ondoren, ErrenteriaOreretako talde bat bezala hasi ziren eta Niessen fabrika zaharrean entrenatzen zuten, orain musika eskola dagoen lekuan. «Oreretako eta Lezoko neskak elkartzen ginen, eta oso-oso ondo pasatzen genuen», adierazi du Ibargurenek. Taldeak hiru izen izan zituen. Hasieran Irrintzi taberna bezala hasi ziren, ondoren Sativeri bezala, eta azkenik Inurriak. «Gure aurkaririk sutsuenak noski, oiartzuarrak ziren, baina ondo konpontzen ginen».
asko aldatu da, okerrera, batik bat. Horren arrazoia argi du Azpirozek: «Auzoko festek behera egin dute eta horrekin batera sokatirak. Lehen furgoneta hartu eta hara eta hona ibiltzen ginen, bizi-bizirik zegoen». Oiartzungo festetan, dena den, giro izugarria egoten da. «Xanistebanetan ikaragarrizko ikusmira egoten da. Egia da parte-hartzaileak gero eta gutxiago direla; lehen auzo bakoitzak bere taldea ateratzen zuen, orain ez», azaldu du Aranburuk. Giriziako sokatirako taldeko nesken gogoak, baina, ez daude inondik inora gainbeheran. «Hurrengo mundialetan pentsatzen gaude jada!».
JAIETAN
Sokatira talde gehienen antzera, herriko eta auzoko jaien inguruan sortu ziren bere garaian eskualdeko taldeak
o012-015_on
24/3/10
17:15
Pรกgina 4
Oiartzungo neskek mundiala irabazi zutenekoa.
Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo nesken taldea elkarrekin.
Oiartzungo neskak, Agurainen. 1987. urtean.
15 Oiartzunen, 2007. urtean.
o016-019_on
24/3/10
17:26
Pรกgina 1
nagusia ekonomian
OARSOALDEA
GELDIRIK
Ez da salbuespena izan. Krisiak ere gogor jo du Oarsoaldea, eta kaleratzeak eta lan erregulazio espedienteak lantegi eta enpresa ugaritan gertatu dira eta oraindik gertatzen ari dira. Sindikatuen kezka nagusia da oraindik ez dutela zulo beltz horretan argirik ikusten. Testua: Aizpea Amas Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 16
Catelsako langileek izan zuten EREaren kontra protesta egin zutenekoa.
o016-019_on
24/3/10
17:27
Página 2
ekonomianagusia risia alde egiten ari dela dioten arren, oraindik berak utzitako ondorioak bertan goxo daude, eta baita Oarsoaldean ere. Horretarako, langabeziaren datuei begiratu besterik ez dago. Iazko otsailean baino %20 langabe gehiago dago aurtengoan: orduan 3.842 baldin bazeuden, orain 4.638. Herriz herri erreparatuta, Errenteria-Oreret an 2.757 langabe daude, Pasaian 1.026, Oiartzunen 496, eta Lezon 359. INEM Espainiako Lan Institutuak emandako datuak dira horiek. Langabezia tasa %12ren bueltan dago, Gipuzkoako batez bestekoaren (%11,79) maila berean. Lan Erregulazio Espedienteen egoera ere ez da hobea. Datu ofizialen arabera, (Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuak), Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) dosierren erdiak Gipuzkoan aurkeztu dira urtarrilean eta otsailean. Hiru lurraldetan 463 aurkeztu baldin baziren, Gipuzkoan 238. Horietatik %18 Donostialdekoak (43) izan dira, eta dosier horien eraginpean, guztira, 716 pertsona daude. Oarsoaldeko daturik ez du eman Eusko Jaurlaritzak, eta horiek dira gertukoenak. Gipuzkoako eskualdeen zerrendan hirugarren tokian dago Donostialdea. Haren aurretik Urola Kosta (%25), eta Debabarrena (%12) daude. Krisia lehertu zenetik ez ditu orain bezain beste langabe eduki Oarsoaldeak, eta etorkizunak ez dirudi hobea. Sindikatuek ez diote lan egoerari hobetzeko zantzurik ikusten. Datozen hilabetean kontratu berriak sortuko direlakoan daude, baina hori urteroko joera dela diote. Aste Santuko eta udako oporrak iristearekin batera, kontratu berrien kopuruak gora egin ohi du. Hala ere, etortzen diren bezala joaten dira, eta sasoi baterakoak izaten direnez, hura pasatakoan, berriro gora egiten du langabe kopuruak. Azken aldian kaleratze masiboak gutxitu egin dira, baina
K
Oiartzungo Ureche enpresako langileek protesta ugari egin zituzten kaleratzeen kontra.
EPEETAZ Hainbatek krisia aurten gainditzen hasiko dela iragarri arren,
ondorioak oraindik luzaroan igarriko direla uste dute eragile gehienek 2008ko udazkenean krisia hasi zenetik, hainbat enpresatan izan dira horrelako kaleratzeak. Ureche taldeak ateak itxi zituen, eta horrenbestez, Errenteriako Marmoles Urechen eta Oiartzunego Colmuren 67 pertsona geratu ziren egun batetik bestera lanik gabe. Sogefik ere bide bera egin zuen, eta Oiartzunen 80 pertsona geratu ziren lanik gabe. Kaleratze masiboak ahaztu gabe, orain gutxinaka-gutxinaka egiten dituztenak dira sindika-
tuen kezka nagusia. Zorion Ortigosa LABeko Oarsoaldeko arduradunaren ustez, «kaleratze kolektiboak gutxi izan diren arren, banakako kaleratzeen kopurua handia izan da. Horiei, gainera, kaleratzetzat hartzen ez dituzten kontratu amaiera guztiak erantsi behar zaizkie». Xabier Perez ELAko Oarso-Bidasoako arduradunak, berriz, Enplegua Erregulatzeko Espedienteak nabarmendu ditu: «Eskualdeko lanpostuen zati handi bat
denbora baterako kontratu eteteen baitan daude. Beste batzuetan, berriz, espedienterik egon ez arren, soldata murrizketak ematen ari dira xantaiapean. Edo hori edo kaleratu». Horien artean, Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresa aipa daiteke. Izan ere, sei hilabeteko espedientea onartu zuten, urtarrilean. Hala ere, espedienteak, masiboak baino, tailer eta enpresa txikietan ugariagoak direla adierazi dute sindik atuet atik 17
o016-019_on
24/3/10
17:27
Página 3
ekonomianagusia
Portuko Camara Anaien enpresan EREan jarraitzen dute gaur egun. Zuzendaritzarekin akordioa lortu arren, bederatzi langile kaleratu dituzte.
JOSE RAMON ZAPIRAIN LABen ordezkaria Pasaiako Portuan
“Portuko enpresa guztietan izan dira lan arazoak” risia nonbait nabaritu bada eskualdean Pasaiako portuan izan da. Kaleratzeak, EREak... denetarik pairatu dute bertako langileek. Jose Ramon Zapirain LABen ordezkaria da portuan eta berak eman du hango egoeraren berri.
K
Asko nabaritu al da krisia Pasaiako portuan?
Lehenik esan behar da iaz zamen tona mugimenduak hiru milioi eta erdi ingurukoa izan zela, eta horrek esan nahi du, ia %40a jaitsi dela mugimendua. Ondorioz, arlo guztietan nabaritu da krisia. Enpresa guztietan egon dira lan arazoak nahiz eta inork ez duen itxi. Zein enpresaten izan dira arazo larrienak?
Lehengo urtean SGS enpresan bost langile kanporatu zituzten, nahiz eta kaleratze horiek krisiarekin harreman zuzenik ez izan. EREak Hermanos Camaran eta SESPAn izan dira, eta aurten egoera berean jarraitzen dute. Ortagui garraio enpresan ere izan dute EREa. Nabarmendu behar da baita ere behin behineko langilerik ez dela une honetan Portuan. Zenbait enpresa ez dira EREan sartu behin-behineko langile guztiak kaleratu dituztelako. Hori portuan kantitate handia da, lanaren %20 edo 25a behinbehineko langileen bitartez egiten delako. Kontuan hartu behar da portuan badirela langile asko behinbehineko lan hitzarmenekin 20tik gora urte dituztenak. Etorkizun hurbilari begira zeintzuk dira aurreikuspenak?
Zuzendaritza guztiek diote aurten egoera hobetzen hasiko dela, baina egia esan beraiek ere ez dakite, ez 18
zekiten bezala krisia etorri zen moduan etorri behar zuenik. Portuko lana eskariaren eta eskaintzaren baitakoa da, ondorioz, eragin handia izango du beste sektoreetan gartatzen denak. Esaterako, Arcelorrek-eta lan egin gabe jarraitzen badute, portutik ez da txatarra pasatuko eta ez dizkigute gaiak garraitzeko ekarriko; berdin autoen eskariarekin. Iaz asko jaitsi zen eta aurten badirudi trafikoa berriro handitzen ari dela, baina UECC enpresan, esaterako, ebentualik gabe daude aspalditik. Ikatzaren trafikoaren beherakada azaltzeko diote euria asko egi duenez termikak ez duela hainbeste ikatzik behar, baina ziur trafikoaren beherakadak krisiarekin zerikusia duela. Arrantza, aldiz, dezente mugitu zen iaz, baina ez arrantzaleek lan gehiago egin dutelako, kamioietan arrain gehiago etorri delako baizik. Aurten gauzak hobeto joango direla esaten dute, eta bigarren seihilabetekoan nabarituko dela gehiago, baina beraiek ere ez dute zenbakirik hori ziurtatzeko. Eta izan al dira portuan langileak kaleratzeko krisia baliatu duten enpresak?
Bai. Izan diren kanporatzeak aspaldiko kontuak ziren, baina nonbait, langileen indarrez eta orekari eutsi nahi ziotelako edo, enpresariak ez dira orain arte ausartu pausua ematen, eta krisiaren aukera baliatu dute langileak kanporatzeko. Garraio enpresaren kasua izan da, esaterako, baita zamalanetako enpresena ere. Latza izan da beraz krisiaren eragina portuan ?
Bai. Latza izan da eta nik uste dut oraindik luzatuko dela.
KALITATEZKO ENPLEGUA Patxi Cornejo Euskadiko CCOOko Oarsoaldeko arduradunak nabarmendu du, kalitatezko enpleguari eragin diotela kaleratze horiek: «Lan hitzarmenak zituzten eskualdeko enpresa garrantzitsuak, eta horienpean zeuden lanpostuak izan dira eskualdeak gehien galdu dituenak», adierazi du. LAB ere «kezkatuta» agertu da «enpresa askotan ematen ari diren lanpostu duinen desagertzearengatik». Ildo horretatik, iritzi dio patronalak «azpikontratazioaren, aldibaterakotasunaren, prekarietatearen eta malgutasunaren bidez ordezkatu nahi ditu etorkizunean lanpostu horiek». Zentzu horretan, ELAk uste du ostalaritzako zati handi bat legezko ekonomiatik urrundu eta ezkutuko ekonomian sartzen ari dela. «Geroz eta ohikoagoa da sektore horretan beltzean lan egitea, gizarte segurantzan alta eman gabe, eta nominarik gabe». Felipe Pascua UGTko Bidasoako arduradunak ere zerbitzuen sektorea ikusten du kaltetuen, eta langabeziak batik bat hari eragin diola iritzi dio Oarsoaldean. Haatik, eraikuntza arloari eragin diola gutxien uste du: «Ziur aski E Planarengatik izan da. Gainera, aurreikusten da lanaren banaketa haztea, obra horiek amaituko direlako».
AU R R E I KUS PE NAK. Eta non dago zulo beltz horren bukaera? Sindikatuek, behinik behin, ez dute epe motzean argi izpirik ikusten. LABek eta ELAk ez dute lanpostu galera gelditzeko zantzurik ikusten. Horrenbestez, langabezia kopuru berdintsuetan ibiliko dela iritzi diote. «Are gehiago, lehendik ere prekarietatea nagusi zen lan merkatua prekarizatzeko joera mantenduko dela aurreikusten dugu», adierazi du Zorion Ortigosa LABeko kideak. Krisiari buelta emateko asmoz sindik atuen, Espainiako et a EAEko gobernuen eta patronalaren artean hasitako elkarrizketa
o016-019_on
24/3/10
17:28
Página 4
ekonomianagusia
5000 4500 4000 3500 3000 2500 2000 1500 1000 500 0 urria
azaroa
abendua
soziala ere gogor kritikatu dute. «Estatuan CEOE [Espainiako patronala], CCOOrn eta UGTren artean langileen eskubideen zapalketa kudeatzen ari dira. Ezer ez da berdin izango ordutik aurrera, materia soziolaboralean», adierazi du ELAko Xabier Perezek, pentsionen harira. Hain zuzen, martxoaren 27an manifestazioa egin zuten pentsioen erreformaren kontra Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta. Ortigosak ere hitz gogorrak zuzendu ditu elkarrizketa sozialaren gainean: «Muturra behar da, Europan kaleratze gehien ahalbidetu dituen legedia malgutasunik gabea dela esateko», esan du. Horren eraginez, krisiak, «berehalako ondorioez gain, epe luzerako ondorio larriak» utziko dituelakoan da LABeko kidea. Felipe Pascuak (UGT), berriz,
urtarrila
otsaila
martxoa
apirila
maitza
horren haritik uste du etorriko dela irtenbidea, eta bai Espainiako Gobernuarekin et a bait a Eusko Jaurlaritzarekin ere hitz egiten jarraituko dutela esan du. Ildo horretan, gogorarazi du hainbat akordio lortu dituztela: «Udalek langabezian dauden langileak kontratatuko dituzte, eta horiek Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jasoko dituzte horien kontratazioak errazteko». Hala, 2010a azken krisi urtea izango dela uste du Pascuak, eta 2011ean, berriz, lanpostuak sortzen hasiko direla. Irtenbideak bilatze aldera, Cornejo (Euskadiko CCOO) krisitik lanpostuak sortuz aterako garela iritzi dio. Horiek sortu behar dituztenak enpresa pribatuak izan behar dutela adierazi du. «Baina benetan hemendik atera nahi baldin badugu kalitatezko enplegua sortu behar da, balio erantsiare-
ekaina
uztaila
abuztua
iraila
urria
azaroa
kin». Hala, konpetitiboak izatera iritsi daitekeela esan du, «ez momentu jakin batean lan esku gutxi kualifikatua eta merkea behar delako». Inbertsioak egin behar direla adierazi du, batik bat ikerketan, garapenean eta berrikuntzan. LABek eta ELAk, berriz, egungo eredua aldatu behar dela uste dute. «Krisia lehertu zenean argi esan genuen krisi hau sortu zutenak urte luzez langileon izerdiaz aberastutakoak eta merkatu ezberdinetan espekulatzen aritutakoak zirela. Eta onartezina zela irabazi horietan parte izan ez dutenek ordaintzea», uste du LABeko Ortigosak. Behin krisia heldutakoan hartutako neurriekin ez dago ados, eta balantze «kezkagarria» egiten du: «Gobernuek gastu soziala murriztu, eta irabaziak mantentzeko laguntzak opa-
abendua
urtarrila
otsaila
ritu dizkiote patronalari, inolako diru sarrerarik ez duten familia kopurua biderkatzen ari den bitartean». Horrenbestez, «langileen borroka» jarri du irtenbide nagusitzat Ortigosak: «Egunerokotasunean patronalaren erasoei langileen antolakuntza eta borrokarekin erantzun behar zaie lantokietan». ELAko Perezek, berriz, beharrezkotzat jo du langileak kontzientziatzea: «Bereizi ditzatela Espainiaren esanetara dauden sindikatuak eta gu. Izan ere, ez da sentsibilitate arazo bat soilik euskal egitatearen aurrean, arlo sozialean jokoan dagoen zerbait baizik». Horrenbestez, «ez dago arazo horren aurrean tarteko ezer: edo euskal gehiengo sindikala edo miseria», adierazi du ELA sindikatuko ordezkariak. 19
o020-024_on
22/3/10
17:33
Página 1
nagusia RENE IGLESIAS
“
Makinista gisa egin dudan gauzarik interesgarriena sindikalgintza izan da” Testua: Erik Gartzia Argazkiak: Iñaki Berrio
arbesen (Frantziako Estatua) jaio zen Rene Iglesias. Bertan hartu zuen trenak 30 urteko bidaia egin zuen. Pariseko Gare du Nord-a utzita, Norteko Ferrokarrila duen herrira itzuli zen: Errenteria-Oreretara. Bere bizitza ez da trenbideen zurruntasunera moldatu, eta badu zer konta sindikalistak: grebak, Nikaragua sandinistan boluntario egindako lana, Eurostarrean bidaiatzen duten celebritéa-k…
T
Frantzian sortu zinen, baina Errenteria-Oreretan duzu jatorria.
Tarbesen jaio nintzen, Pirinioetan. Nire aitak hemendik alde egin behar izan zuen eta han errefuxiatu zen. Nire aitona Julio fusilatu zuten eta aita bederatzi urtez egon zen espetxean. 1945ean alde egin zuen eta han amarekin ezkondu zen. Han jaio ginen arreba eta biok, baina gero Parisen bizi izan nintzen 30 urtez. Makinista moduan ibili zinen Parisen lanean, nolatan?
Ez nintzen oso ikasle ona nerabezaroan, baina gero hogei urterekin hasi nintzen berriro. Lannemezanen bizi nintzen, Piriniotan, eta oso herri aspergarria zen. 70eko hamarkadaren hasiera zen eta nik herri hartatik alde egin nahi nuen. 20
Parisera joan nahi nuen, hiria zelako eta musika asko gustatzen zitzaidalako. Ez da orain bezala, garai hartan Frantzian 200.000 langabe zeuden eta batxiler profesionala bazenuen edozein enpresa handitan sartu zintezkeen. SNCF-n (Frantziako tren konpainia) sartu nintzen orduan. Han hasi zen 30 urteko ibilbidea?
Bi urtez izan nintzen ikasten karneta ateratzeko. Gero merkantziako trenetan ibili nintzen hainbat urtez, aldiriko trenetan gero, baita Abiadura Handiko Trenean ere. Paris, Brusela eta Kolonia (Alemania) batzen dituen Thalys trenean ere aritu nintzen lanean. Urtebete aritu nintzen ingelesa ikasten. Gogorra izan zen egunean zazpi orduz ingelesa ikastea. Eurostar gidatu zenuen lehenengoetakoa izan zinen, ezta?
24 langile hasi ginen ikastaroa egiten eta azkenean zazpik bakarrik bukatu genuen. Egia esan, inaugurazioaren egunean ez nintzen ni aritu, baina nik gidatu nuen merkantziak eramaten zituen lehenengo Eurostarra, 1994ko azaroaren 11n. Trenean hainbat pertsonaia ospetsu joan ziren eta Londresera iristean kazetari pila zegoen...
o020-024_on
22/3/10
17:33
Pรกgina 2
gizartea nagusia
21
o020-024_on
22/3/10
17:34
Página 3
gizartea nagusia
Sindikalgintzan ere engaiatu zinen, ezta?
Bai. Hori izan da makinista gisa 30 urteetan egin dudan gauzarik interesgarriena. CGTren ordezkari sindikala izan nintzen eta horrek hainbat arazo ekarri zizkidan. 1987an epaiketa izan nuen sindikatuen babesik gabe egin genuen greba baten ondoren. Pariseko Gare du Nord-en hasi genuen greba eta 48 orduz Frantzia osoa gelditu genuen. Grebak, guztira, 26 egun iraun zituen. Zazpi ginen greba hura koordinatzen: horietatik hiru errefuxiatuen semeak ginen. Bi kataluniar eta ni. Greba horren harira hainbat hitzaldi egin genituen gero, Madrilen eta unibertsitate batzuetan. Egin-en ere atera ginen. SNCFk bota nahi gintuen eta orduan izan zen sindikatuak sartu zirenean.
“
“
30 urtean Gare Du Nord-en egin dut lan. Bertatik 300 metrora bizi nintzen eta han zegoen sindikatua ere” emango ez zuen jendea hartu. Frantzia osoan egin nahi zuten hori. Horrela, 30 urtez egon zintezkeen merkantzia edo gaueko trenak gidatzen. Alde handia ze-
Nire aitona Julio fusilatu zuten eta aita bederatzi urtez egon zen espetxean. 1945. urtean ihes egin zuen”
goen AHTa gidatuko zutenen soldata eta gainontzekoen artean. Zein alde dago hango eta hemengo sindikalgintzaren artean?
Rene Iglesias, sindikatuko lagunak inguruan eta gitarra eskuan.
Euskal Herrian ez dakit, baina Espainian sozialki eta ekonomikoki dena behera doa. Azkenaldian telebista frantsesa gehiago ikusten ari naiz, espainiakoak ez duelako ezer ere ez kontatzen. Informatuago nago telebista frantziarra ikusten, beti ari baitira hitz egiten horretaz eta Irlandako eta Greziako egoeraz. Espainiako herriak ez du inolako erantzunik ematen, Grezian ez bezala. UGTk eta CCOOk ez dute ezer ere egiten. Frantzian, adibidez, beti daude geldialdiak dena moztu nahi badute.
Zer aldarrikatu zenuten greba horretan?
Parisen bakarrik egin duzu lan?
Aintzinatasun sistema aldatu nahi ziguten. AHTa zetorrenez, eurek langile berriak hartu nahi zituzten eta aintzinatasuna zutenak albo batera utzi, edo arazorik
Bai. 30 urtean Gare du Nord-en egin dut lan. Bertatik 300 metrora bizi nintzen eta han inguruan zegoen sindikatua ere. Han zegoen nire jendea.
22
o020-024_on
22/3/10
17:34
Página 4
gizartea nagusia
Zein anekdota dituzu Eurostar-en?
Hura martxan hasi zenean, jende ospetsuak kabina bisitatu nahi zuen. Hala ere, nahiago nuen haurrak etortzen zirenean-eta trenak nola funtzionatzen zuen erakustea, baina tira… Kontrolatzailearekin hitz egiten zuten. Behin walkie-talkiez abisatu zidaten musika talde bateko partaide batzuek («pixkat zaharrak eta ile luzearekin», kontrolatzailearen arabera) Eurotunelean nola sartzen zen ikusi nahi zutela. Kabinara sartu ziren, eta tunelean sartu aurretik kontzentrazioa galdu ezin nezakeenez, How are you? batekin agurtu nituen ia begiratu gabe. Galdetu nien ea zein taldetakoak ziren eta Deep Purple erantzun zidaten. Ia zorabiatu egin nintzen! Ritchie Blackmore zegoen han. «Orain dela hogei urte ikusi nituen Parisen eta orain nire ondoan daude!», pentsatu nuen. Blackmore-ri esan nion legenda zela niretzako eta musikaz hitz egiten aritu ginen. Gero joan egin ziren eta trenetik jaitsi zirenean Ingalaterrako nagusiak
agurtzen ari zen bitartean, ni ere agurtu ninduen Blackmor-ek. Paul McCartney-k ere bi aldiz bidaiatu zuen eta oso jatorra zen, azafaten arabera. Ez zuen inor molestatzen eta beti eskatzen zuen laranja zukua, nahiz eta gero ez edan. Top-modelek ere bidaiatu zuten Premium bagoi horretan…?
Bai. Gogoan dut azafata bat negarrez ikusi nuela treneko jatetxean. Nagusiari galdetu nion ea zer gertatzen zen eta esan zidan Naomi Campbell-ek gaizki tratatu zuela lankidea. Egun horretan, VIP eremuan jende dezente zegoen, nahiz eta bidaia txartela garestia izan. Azafata Campbell-engana eta bere idazkariarengana hurbildu zen, ea zerbait nahi zuen
galdetzera. Orduan erantzun zion: «Niri ez hitz egin zerbaiterako ordaintzen baitut idazkaria». Baina horrelako asko egin ditu… Nikaraguan ere ibili zinen…
1984an izan nintzen, bost hilabete eta erdiz. Sindikatuan babes taldea genuen eta hara lanera joan ginen. Eszedentzia hartu nuen hara joateko. Ez zen erraza izan, baina azkenean lortu nuen.
Rene Iglesias, Eurostar-eko kabinan.
23
o020-024_on
22/3/10
17:34
Página 5
gizarteanagusia Matagalpan izan ginen lehendabizi, hilabetez, kotoia jasotzen. Sendagile moduan ibili nintzen pixka bat, motxila sendagaiez lepo bainuen. Ez zegoen ezer ere ez, blokeoa eta abar zirela eta. Tabako pakete batek merkatu beltzean, esaterako, hilabeteko soldataren prezio berbera zuen. Tabako pakete asko eraman genituen eta jendea harrituta geratzen zen Marlboroak eskaintzen genizkienean. Gero kafea jaso genuen ere. Hitzaldiak ere eman genituen. Handik itzultzerakoan bi egun beranduago iritsi ginen Parisera. Zergatik atzerapena?
Nire lagunari, Manuri, pasaportea lapurtu zioten Nikaraguatik atera baino hiru egun lehenago. Nola edo hala paper bat eskuratu zuen Frantziako enbax adan. Gero, blokeoa zela eta, Managuan hegazkina hartu behar genuen Habanara, handik Moskura eta bertatik Parisera. Txernenko (SESB-eko presidente ohia) hil zen egun horietan eta Habanatik egun bat beranduago atera ginen Moskura. Aireportuan egon ginen, atera gabe. Moskura iristean, hegazkinean eduki gintuzten, ezin jaitsita. Ez genekien zergatik. Leihotik begiratu eta Daniel Ortega (Nikaraguako presidentea) ikusi nuen. Gerora jakin genuen Fidel Castro ere hegazkin hartan izan zela. Baina ez genituen ikusi, segurtasun neurriengatik noski, eta lehenengo klasean zeudelako. Moskun, berriz, beste egun bat gehiago eman genuen Manuk pasaporterik ez zeramalako eta paper horrekin zaila izan zen passport bakarrik esaten zuen polizia errusiar hark pasatzen uztea… Zer botatzen duzu faltan Parisetik? Lagunak, adibidez?
Beno, 11 urte ditudanetik etorri izan naiz hona urtero eta, beraz, lagun asko ditut hemen. Parisetik asko sumatzen dut faltan genuen giro sindikala. Gainera, lagunak gehiago datoz hona ni hara joan baino. Askoz interesgarriagoa 24
da: sagardotegiak daude, Madalenak, Inauteriak… Lagunek deitzen nauten bakoitzean beldurra sentitzen dut (kar, kar). Parisera joaten naizenean, turista moduan joaten naiz, asko aldatu delako. Gaur egun gitarra jotzen jarraitzen duzu?
Bai, bai. Hemen ditut azazkalak (kar kar). Hogei urterekin hasi nintzen gitarra jotzen eta hor jarraitzen dut. Eta zein musika mota duzu gustuko? Zein abesti?
Folk a izan zena: Neil Young, Simon and Garfunkel… Eric Clapton ere, eta azkenaldian bere abestiak jotzen ari naiz, Unplugged diskokoak: Leyla, Tears in Heaven… Pixkat zailak dira, baina beti bakarrik, ez zait jendaurrean jotzea gustatzen… Orain, nahiz eta erretiratuta egon, baduzu eginbeharrik?
Bi urte daramatzat Etxerat-en lanean. Frantziako espetxeekin jartzen naiz harremanetan bisitak baieztatzeko eta abar. Itzultzaile lanak egiten ditut eta senideek asko eskertzen digute lana. 160 preso inguru daude Frantziako Estatuan eta hemen gertatzen ari denarekin, oso garrantzitsua da lan hori egitea.
Udalekua zena bizitoki bihurtu arte 36ko Gerraren eraginez jaio zen Rene Iglesias Tarbesen. Izan ere, bere aita, Manolo Iglesias, Errenteria-Oreretako ezkertiar famili ospetsu bateko kidea zen. Sozialisten buruzagi Pablo Iglesiasen famili berekoa, Manolo Iglesias anarkista zen, eta gerra bitartean Euskal Gudarostearekin borrokatu zuen preso hartu zuten arte. 40 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina kartzelan bederatzi urte zeramatzanean, beste preso batzuekin batera ihes egitea lortu zuen, Irungo zubia eraikitzeko lanean ari zirela. Frantses herritartasuna eskuratu zuen Manolo Iglesiasek orduan eta ez zuen jaioterrira itzultzerik izan 1976. urtera arte. Rene Iglesias, ordea, udaro etortzen zen Errenteria-Oreretara, hemengo beste senideekin oporrak igarotzera. Eta haurtzaroan aitaren jaioterriarekin hasitako lotura hark, ez du gaur arte hausdurarik ezagutu, txikitan jolastokia zuen inguru berean baitu gaur egun Rene Iglesiasek bizitokia.
Ezkerrean ageri dena Manolo Iglesias da (Reneren aita); Errenteria-Oreretako beste hainbat seniderekin batera.
o025_on
18/3/10
17:15
Página 1
gizarteallarrugorritan
URKO ZENDOIA ‘TXITU’ Desorekako abeslaria
“
Laguntasunak ematen dio oreka Desorekari” Testua eta argazkia: Olatz Mitxelena
Txitu deitzen dizute lagunek. Kontatu al daiteke zergatik?
Aspalditik heldu da. Txikiak ginenean ez genekien gazteleraz hitz egiten, eta hitzak gazteleraz esateko joera genuen. Futbolean jolasten ari ginela esan zidaten: «te pego una patada en los arrautsas que te saltan los txituas». 7 urte inguru izango nituen orduan eta orduz geroztik jende guztiak ezagutzen dit ezizenarengatik. Inork gutxik daki nire benetako izena.
utodidakta da. Abesten hasi aurretik baxua jotzen zuen Urko Zendoiak (Lezo, 1975), belarriz, etxeko giroan betidanik hain ohiko zuten musikaren eraginpean. Hamar urte ditu Desorekarekin abesten et a egunerokoak gero et a zailagoa jartzen dioen arren saiatzen da bere pasioari eusten.
A
Aita zara. Inoiz irudikatu duzu semea publiko artean eta zu agertokan kantari?
Lurrean zaudenean Orekak ez duela balio dio euskal talde ezagun batek. Horregatik, akaso, Desoreka?
Egon izan da. Danel gustora joaten da lokalera, Martisekin eseri eta bateria jotzen du. Madalenetako kontzertuan, aurretik, probatzen ari ginela ikusi gintuen.
Ez. Hasiera batean Desoreka Sexuala izan behar zuen, eta azkenean Desorek arekin geratu ginen. Eta zerk ematen dio oreka Desorekari?
Zure gustokoa izateko zerk behar du ezinbestean abesti batek?
Laguntasunak.
Oreka?
Eta kendu?
Jasan ezin duzun musika estilo bat?
Momentuz bizitzak. Bakoitza bere gauzetan geroz eta gehiago sartzen da, lana dela, seme-alabak direla... Heldu ahala behar gehiago sortzen dira. Maketa batek eta bi diskek osatzen dute Desorekaren orain arteko ibilbidea. Noizko hirugarrena?
Horretan ari gara, baina presarik gabe. Ez dakigu noiz aterako den, ez eta aukera izango dugun ateratzeko. Abesti berri batzuk baditugu, baina lasai-lasai ari gara. ‘Lezorrotik at’ izeneko proiektuan parte hartu zenuten Lezoko beste hainbat talderekin batera, eta garai hartatik bizirik iraun duen talde bakarrene-
Txarrenak ere badu bere momentua dantzan egiteko edo barre batzuk egiteko.
takoa zarete. Lozorroan al dira musikari lezoarrak?
ere kostatzen hamabost euro askatzea betiko taldeengatik.
Ni proiektu hori gauzatu zenean ez negoen Desorekarekin. Edonola ere, nik uste dut ezetz, lotan ez daudela. Giroa gero eta aberatsagoa da, eta jendeak gero eta hobeto egiten du lan, nahiz eta geroz eta gutxiago azaleratzen den.
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle ohia zara. Kilometrotako abestia zuk kantatuko al duzu?
Euskal taldeen artetik bat aukeratzeko eskatuz gero?
Nire belarrietara iritsi da honezkero egina dagoela. Hala ere, gustatuko litzaidake.
Ufff!!!... Zaila jartzen didazu, ezingo nuke aukeratu. Azkena Rocken Toolen abesti bat, edozein... baina hainbeste daude!
Eta muzikazaleak?
Musikazaleak baino gehiago kontzertuak esango nuke nik. Kontzertuak egon badira baina jendeari pereza ematen dio talde berri batengatik bost euro ordaindu behar izatea, eta, aldiz, ez zaio bat
Gazte Topaguneko abestian parte hartu zenuen. Gaztetasunari eusten diozun seinale?
Oraindik gaztea naiz! Lehen aldia zen horrela lan egiten nuela, eta polita izan zen. Kontzertua ere jo genuen, baina oso gaizki atera zen eta gaizki pasatu genuen.
Asko markatu dit beti PiLT-k. Abesti bat.
Abeslari bat.
Pavarottiren zerbait, Brandon Boydren beste zerbait, Tooleko abeslariaren beste zoezer... gustuko ditudan abeslari guztien onena hartu eta uztartu egingo nituzke. 25
o026-027_on
24/3/10
17:23
Pรกgina 1
hilekoirudia arrantzah
Antxoarekin batera itzuli da bizia arrantza portura Aspaldi ez bezalako giroa dago azken egunotan Pasaiako arrantza portuan. Lehendik antxoak estima bazuen ere, are estima handiagoa lortu du espezieak, azken bost urteetan ezin izan baitute arrantzatu. Poza ematen du arrantzaleak normaltasunera itzultzen ikustea. Arrandegietako prezioak gorabehera, harrapaketak mugatu eta bestelako neurriak aztertzen dabiltza arrantzaleen ordezkariak. Ia kudeaketan asmatzen duten, eta aurrerantzean portuan urtero argazkia errepikatzerik dagoen. Argazkia: Eihartze Aramendia 26
o026-027_on
24/3/10
17:24
Pรกgina 2
hilekoirudia arrantzah
27
o028_on
23/3/10
16:16
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Lan eginez gero erantzun ona jasotzen dela ikusi duzu oraingoan lehenengo aldiz eta gustura zaude. Aurpegian nabari zaizu poztasun hori. Baina lana ez eskertzeak sutan jartzen zaitu eta dena pikutara botatzeko gogoa ematen dizu. Lasaitu zaitez, iritsiko da eta zure lana eskertuko duten eguna. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Denbora guztian ingurukoei berekoiak zirela leporatzen zenien. Eta orain, paperak aldatu dira: zu zara ingurukoen arteko berekoiena eta ez zara konturatu ere egiten. Jarrera horrekin ez duzu ezer onik lortuko. Ingurukoengan pixka bat pentsatzeak ez dizu batere kalterik egingo. Aries.
(Martxoak 21–Apirilak 20). Kasketa txoro horiekin ez duzu ezer lortuko. Hori, gainera, frogatu duzu, izan ere, ez dizu inork kasurik egiten besoak gurutzatu eta marmarka hasten zarenean. Beraz, zerbaitek min ematen badizu, ausarta izan eta ahalik eta hoberen egin aurre. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Lagun artean gustura zaude eta hori nabaria da, baina lagun artean ez zaudenean oso bakarrik sentitzen zara. Bakardadea zein gogorra den jakin duzu eta etxetik kanpo egotea gustuko
28
duzu bak ardade horret az ahazten baitzara. Lagunei nola sentitzen zaren esateak on egin dizu. Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Saiakera handiak egiten ari zara zure jarrera tentel hori aldatzeko. Ingurukoak konturatzen ari dira, eta batez ere konturatu behar zuen hori konturatuko da. Baina, garrantzitsuena zu lasaiago eta gusturago sentitzen zarela da. Beraz, eutsi iezaiozu horri. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Konfiantza osoa dutela zuregan nabaria da, beraz ez zaitez kikildu eta ausarta izan. Sinistu ezazu egin dezakezula eta soilik zure buruari egin kasu. Har ezazu konfiantza pixka bat eta gauzak ondo aterako dira. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Urte berriarekin bizitza berria hasten dela esaten du mundu guztiak, baina oraindik zurea ez da batere aldatu. Hori bai, ez ahaztu gauzak ez direla egun batean aldatzen eta pazientzia behar dela. Gauzak bere onera iritsiko direla ez ezazu dudarik izan. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). S aiatu et a s aiatu ari zara, baina indarrak galtzen ari zara pixkanaka. Laguntza nahi ez duenak edo lagundua izan nahi ez duenari oso zaila da laguntzea eta gainera, lur jota
uzten zaitu momentu guztian. Merezi al du? Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Gogoan eduki Mikel Urdangarinen kanta: «Ontza bat txokolate goizean onena». Txokolateak noizbehinka ez du batere kalterik egiten, eta gainera gozoak aurpegia alaitzen zaitu, beraz eman iezaiozu tarteka goxotasuna gorputzari. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Ez zara batere ondo portatu eta hori badakizu. Ezin duzu beti zuk nahi duzuna egin, izan ere, horrekin min handia eman diozu. Saia zaitez zu ere gauzak aldatzen eta ez utzi denborak gauzak aldatzea. Agian, beranduegi izango baita eta komenigarria da bion arteko liskarra konpontzea. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Ahazturta zenuela uste zenuen, baina zeure burua engainatzea ez da besteak engainatzea bezain erraza, egia? Irribarre hori ikusten duzun bakoitzean txundituta gelditzen zara. Ez al da hobe sentitzen duzuna esatea? Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Lagunak asko poztu dira eman duzun aldaketagatik. Baina, gehiago aldatu behar duzu. Izan ere, pauso bat aurrera egiten duzun bakoitzean, erdia atzera ematen duzu eta azkenean lagunak nazkatzea lortuko duzu.
o029_on
23/3/10
17:57
Pรกgina 1
o030_on
24/3/10
17:39
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2
Soluzioak
3
GURUTZEGRAMAK
9 8 7 6 5 4 3 2 1
1
2
D I M A 3
4
5
6
7
8
N E R A Z 9
10
11
12
12
10
11
11
10
A L U L I D U N G O I T M E A U R I R A I N A I U O G A
9
K A R A T E
8
E T A S U T U R A E O T O K A O R I M U R T N U T U A T I N A E K I U A G U R I A M T X I N A U A A D
7
T R E B E A K
6
K I O H N A P R O D N U K E E R T A A M L A
5
12
4
Zeharka
Goitik behera
1. Laguntasun. Aluminioa. 2. Zerbait egiteko erraztasunak. Intsektu gogaikarri xamarra. 3. Ald, eskaini. Jatordo, nahiz bazkari, nahiz afari. 4. Galtza. Orandar. 5. Ald, lehen musika nota. Zimiku. Kontsonantea. 6. Ald, inozo. Uranioa. Mineralea. 7. Azala mantentzen duen gorputz gaia, pluralean. Mama goxoa. 8. Baita...Gehiagotasuna adierazten duen hitza. Eguzki. Ingelesez aire. 9. Izkutuko, adierazi ezina. Arabako herria, erdaraz Salvatierra izenekoa. 10.Anperea. Gaixo. Sortu gintuena. Mina adierazteko onomatopeia. 11. Oldartu. Oxigenoa. 12. Zingira. Ald, emakume izena, oso santa koplaria Euskal Herrian.
1. Osaketa. Zuzenketa. Litroa. 2. Ekintza, aktibitate. Errep, ura, haur hizkeran. 3. Bizkaiko herria. Iaioak, abilak. 4. Irabazia, emaitza. Beroaren eraginez ur bihurtu. 5. Errep, hodi. Hondarribiko auzoa. X kontsonantearen izena. 6. Denboraldi, sasoi. Ald, nekatu. Iodoa. 7. Lur azpiko animalia itsua. Niregana. 8. Azken bokalea. Bizkaian baratza. Ald, atsekabe, nahigabe. 9. Ald, zauden. Japoniarren kirol famatua. 10. Ald, min eman, atsekabetu. Kasik. Ald, pluraleko lehen pertsona. 11. Ald, angularen egungo ordezkoa. Zeruko ura. Lehen bokalea. 12. Litioa. Saski. Ald, hankaren beheko zati.
30
o031_on
24/3/10
14:13
Pรกgina 1
ARGENTINA HANDIA
IGARAITZ SANSEBASTIANEK
mendia eta bidaiatzea ditu gustoko eta argazki kamera eskuan, bere une gogokoenak erretratatu ohi ditu. Honatx emaitza ikusgarria. Torres del Paine
31
o032-033_on
24/3/10
14:16
Pรกgina 1
Perito Moreno
Perito Moreno
32
o032-033_on
24/3/10
14:17
Pรกgina 2
Puerto Natales
Puerto Natales
33
o034_on
24/3/10
17:31
Pรกgina 1
Iguazuko ur-jauziak eta Boca herria, Buenos Aires
34
o035_on
23/3/10
17:43
Pรกgina 1
o036_on
1/3/10
17:09
Pรกgina 1