o001_on
29/11/10
18:51
Página 1
O ARSOALDEA N 2010eko azaroa 72. zenbakia
TXANPA HARTUZ
OLATUN MIKEL AGOTE ‘SHAPER’-AREN GIDARITZAPEAN, SURF TAULAK EGITEKO PROZESUA ERREPORTAJE NAGUSIAN
o002_on
30/11/10
13:05
Pรกgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik4Ibai Maritxalar
Bandoak
U
stez dauzkagun aukera ugariak bi besterik ez direla ohartzen garenean iristen gara heldutasunera. Bakarra baita errealitatea eta aukeraketa hori egin aurreko zalantzak bi aldetara begiratzera garamatza. ÂŤUrtekoa ala crianza?Âť Pentsatuko zuen Martinek akaso eta garestiena aukeratu honek herritar xumeen kontura. Miserablea beste aukerarik ez dugu gizaseme hau izendatzeko eta horra, sarri aukera bakarra ere izaten dugula; Luxua baita aukeratzea bera. Eskuina ala ezkerra pentsatuko zuen Van Goghek belarria moztu aurretik, erruduna ala errugabea
4 ON-EN DATUAK4 Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@hitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 72.a (2010ekoazaroa) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 4678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Itsaso Garayar. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
Garzonek ehunka preso espetxeratu ondoren, izan ala ez izan Hamletek eta gu aukera gehiegi dugulakoan‌ horixe baita egungo gazteriaren ustezko gaitza, erabakiak hartzeko ezina eta aukera pilaketaren zama. Izugarria da adibidez hezkuntza sistemaren aldrebesa. 14 urterekin gaztea bere burmuineko zein alde landu nahi duen (edo zein ez) erabakitzera behartzen dute. Garuneko ezker hemisferioa aukeratzen badu: ZIENTZIAK, arrazoia, logika, analisia edo jakintza linealak landuko ditu, baina eskuin hemisferioa aukeratzen badu: LETRAK, osotasuna zatikatze-
ko ahalmena, intuizioa, irudimena edo harremanak landuko ditu. Kontua ez da bata edo bestea garatzea, biak dira beharrezkoak. Horrela garatuko du pertsonak nortasuna eta itzuliko da abiapuntura, aukeratu beharrera alegia. Gerora hartuko ditugun erabaki guztiek bi multzotan banatuko gaituzte, duintasunaren aldean edo miserableen aldean. Ez dago esan beharrik zein bandotan pilatzen den agintari gehien. Pertsonak berezkoa duelako bizitzarekiko jarrera eta heziketak heziketa edo inguruak inguru Martin bezalako putreak beti izango direlako miserable.
iritzia
03 Zutabeak.
16 Eneko Gil. Kukai konpainiako dantzari ezagunari dantza garaikidearen eta bere ibilbidearen gaineko elkarrizketa egin dio ONek.
Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Jose Mari Carrereren eta Itziar Navarroren idatziak. nagusia
12 Isabel Mancebo.
31 Klik.
Miragarriak marrazki liburua eman berri du argitara Trintxerpen bizi den marrazkilari nafarrak
16
Egipton izan da Udan Nagore Vega eta han hartutako argazkiak argitara eman ditu Klik atalean.
31
12
OHARRA4 ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 82 02 01 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK4 (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
30/11/10
16:08
Pรกgina 1
o005_on
30/11/10
17:13
Página 1
iritzia Puntua
Geroa gurea da arriduraz hartu dut Oiartzungo aurreko alkatearen gastuei lotutako albistea. Milaka euro asko, gehiegi, dieta eta otordu oparotan, eta hainbat irregulartasun. Albisteak zioenez, «gehiegikeriak eta legehauste larriak». Bistan denez, auditoria baten galbahe estua dago oinarrian, eta horrek sinesgarritasuna eman diezaioke albisteari. Dena dela, oiartzuarrek ondo baino hobeto jakingo dute egoera honen aurrean nola jokatu. «Oiartzuarren kontura» egindako «gehiegikeria eta lege-hauste larri» horiek, benetakoak badira, gutxienez, herritarren epaia izango dute; edo Justiziarena, auzia zelai horretara eramaten bada. Oiartzungoaren berri izan orduko, CIS inkestako emaitzak etorri zaizkit gogora. Datuak Espainiako Estatukoak dira, baina balio dute: politikoak herritarren hirugarren kezka nagusi bihurtu dira. Aurreko inkestan, bosgarren tokian zeuden. Langabezia, zailtasun ekonomikoak eta politikoak. Horra, gure bizilagunen hiru kezka nagusiak.
H Joxe Juan Ugalde
POLITIKARIAK ARAZOTZAT. Gurean ere datu kezkagarriak eman ditu urriko Soziometroak. Politikari guztiek suspentso. Aintzane Ezenarro izan da ozta-ozta bostera hurbildu den bakarra. Ondoren, Iñigo Urkullu, Mikel Arana, Peio Urizar eta Patxi Lopez lehendakaria datoz. Gipuzkoan, Markel Olano diputatu nagusia izan da azterketa gainditu duen bakarra. Bosteko aprobatu soila lortu du. Deigarria iruditu zait estatuko datuetan, egunerokoa gobernatu behar dutenenganako mesfidantza. Mesfidantza baino gehiago, iritzi txarra. Ez ote da gertatzen ari George Orwel-ek Etxaldeko matxinada liburu gomendagarrian seinalatzen zuena? Nola ez gara etsipenean eroriko? Trantsizioan sozialismoaren balioen mesiastzat hartu genuena, gerora X hizkiaren bueltan jarri zutena, eskenatoki politikora itzuli da, Euskal Herriarentzako oso une erabakigarri eta garrantzitsua den honetan. Gerra zikineko atentatuak erabakitzeko aginpidea izan zuela ulertarazi digu, oso modu leun, nahasi eta
konplexuan. Berak ez omen daki, oraindik, ondo jokatu ote zuen. Hogeita piko urteko arazo morala sortu omen dio gaiak. Alegia, ez dakiela ez ote zen egokiagoa Ipar Euskal Herrian ETAren zuzendaritza kolpe batean akabatzeko agindua ematea. Nonbait, bere esku zegoen erabakia. Gainera, bere alderditik, adierazpen horiek perspektiba historikoz ulertu behar direla esan du Marcelino Iglesias antolakuntza idazkariak, perspektiba historikoak GALen basakeria eta hilketak justifika litzakeelakoan.
BADIRA POLITIKA EGITEKO BESTE JITE ETA ESTILOAK.Gizarteak aski da esan behar dio jite eta estilo politiko jakin bateko agintariari nahiz politikariari. Esparru politikoan erabateko birmoldaketa exijitu behar du gizarteak. Politikariei oinarrizkoa eskatu behar zaie: zintzotasuna. Hori utopia dela esan lezake norbaitek, beste arrazoi batzuen artean, gizakia ahula eta mugatua delako. Baina… ez! Badira beste eredu batzuk. Badira esaneko eta egiazko politikariak; sinesgarriak. Edo… ez zaio sinesgarritasunik aitortu behar bere ideiengatik eta jardunagatik akusatuen aulkiraino eraman dutenari? Hortxe ditugu Juan Jose Ibarretxe eta Arnaldo Otegi. Hortxe dago Jesus Egiguren, eta beste hainbat. Politika (herritarron gobernua, azken batean) perbertsioaren mailara eramaten dutenek, kriminalizatu egiten dituzte ideal zintzoak banderatzat hartuta dabiltzanak. Horixe gertatu zaie adibide gisa aipatu ditudan azken hiru politiko horiei. Koldo Ordozgoiti kazetari errenteriarrak Geroa gurea da izenburua jarri dio Ibarretxe lehendakariaren memoria politikoez plazaratu duen liburu handiari. Eta… esaldi horixe aukeratu dut, neuk ere, hausnarketa xume hau egiteko. Premiazkoa iruditzen zait politikari profesionalen eta interesatuen kontrako iritzi uholdea artikulatzeari. Euskal Herriak aurrean duen «geroa» garbia eta demokratikoa izan dadin, politikari zintzoak behar ditugu. Gure iritzi bateratuak botako ditu ustelak, beti, beren lotsagabekeriak baino indar handiagoa izango duelako.
HILEKO ESALDIA «… izango al da!!!»
05
o006_on
30/11/10
14:38
Pรกgina 1
o007_on
30/11/10
17:15
Página 1
artikuluairitzia
Koma
‘Raoui’ ouad Massi kantari argeliarrak kantatzen du «Has zaitez «bazen behin»/ eskaini ametsak./ Has zaitez «bazen behin»/. Gutako bakoitzak badu istorio bat bihotzaren sakonean». Raoui kanta da, kontalaria. Kantariak kontalari bati eskatzen dio ipuin bat konta dezan, haur denboretara eraman gaitzan, ipuinetan galtzeko. Eta haur denbora oroimenaren denbora da, istorioen denbora. Heldutakoan istorio horietara joko dugu, gure oroimena bizirik iraun araziz, berkontatze horretan gu geu ere bizirik jarraituko dugulakoan. Argeliako basamortuko hondarretan zenbat istorio eta misterio gordeko ote dira? «Mintza zaitez paradisuaz eta infernuaz/, inoiz hegan egin gabeko txoriaz./ Emaiguzu bizitzaren zergatia». Amazonia oihanean barrena ibiltzen bazara zaratak, animalia harrigarriak imajinatuko dituzu. Mombe’uha-k, kontalariak, kontatzen du. Paraguay ibaitik behera ur gezetako izurdea dabil. Brasildik dator bere kolore arrosaz urak tindatzen. Boto arrosa da; ibaiko izurdea. Gau festan agertuko da, pertsona bihurturik, dotore, ezpata gerritik zintzilik; bere begirada liluragarri horri ezingo dio inork muzinik egin… Goizaldearekin uretan barrena desagertuko da. Oroimenean geratuko da kontakizun hau, aspaldian entzun duenaren gogoan. Oroimenak, ibaiko boto beltzak bezala, Tucuxi-k, unerik itogarrienetan salbatu egingo baitu.
S
Jose Mari Carrere
MALETA BETE OROITZAPEN. Mongoliako estepa amaigabeetan zaldi trosten oihartzuna, Ekuadorreko kitxuaren doinua, Errumaniako janariaren goxoa. Zenbat oroimen ez ote dira sartuko mundua zeharkatuko duen maleta baten barnean. Hura zabaltzerakoan, oroimenak uholde baten antzera zabalduko dira entzun nahi duenaren gogora. Eta uholde horretan oroimen berriak sortuko dira, beste maleta batzuk, beste bidaiak, eta berriro beste kontakizunak, eta munduari bira emango dioten hamaika kontakizun aspaldikoak. Eta gero tangoa entzuten da: «Vivir, con el alma aferrada a un dulce recuerdo, que lloro otra vez». Zer balio dute ordea oroimenek besteei eskaini ezean? Zer balio du munduaren beste aldera abiatzea hutsik badaramagu ekipaia? Zer dugu eskaintzeko eta
zer jasotzeko? Bizitza bidaia luzea dela diote, baina bidaiak hustu egin ditugu. Bidaiatzea kontsumo ekintza bihurtu dugu. Mundua ezagutzea, kotxe berria, edo telebista aurreratuena, edo konputagailu arinena edukitzea bezala da, bidaiatzea. Ezinbestekoa modernitatean egoteko, aurreratua izateko. Nola izan egungo pertsona, bidaiatua izan gabe? Bidaiatu behar dugu, edonora, azkar, berehala. Mundua korritu behar dugu, eta ez dugu astirik zoko guztiak ezagutzeko, argazki guztiak egiteko, hondartza guztietan bainatzeko, mendi guztiak igotzeko, basamortu guztiak lasterka pasatzeko. Presa dugu bidaiatzeko. Eta maletak daramazkigu jakin gabe zer daramagun barruan, eta zer ekarriko dugun bueltan, baina maleta ederrak ditugu. Zer oroimen aterako ditugu gure maletetatik? Zer izango dugu kontatzeko mundu hain zoragarri, liluragarri eta bidaiagarri horren gainean?
OR OITZAPE N E N MALETA H USTU ETA FARDELA ILUSIOZ BETE. Behar dugu besteak
entzun; kontatzekoa dutena entzun, patxadaz. Urrutiko lurraldeetakoen berri ezagutu. Mundua lurralde liluragarria da, gure irudimenean zabaltzen dena. Bidaiatzerakoan maleta bete ilusio izan ohi dugu. Ilusio horiek, han, urrutian, distantzia imajinario horretan, partekatu nahiko ditugu, eta itzultzean beste ilusioekin beterik ekarri fardela. Ikasi dugunarekin, eskaini digutenarekin. Eta han, urrutian, orain gure oroimenean dirauen lurralde hartan, utzi dugunarekin gure oroimen imajinarioa osatuko dute. Eta kontatuko dute. Eta kontatuko dugu. Eta mundu imajinario anitzak sortuko dira, etengabe bidaiatzen dabiltzanak. Gure baitan besterik ez bada. Zergatik orduan ixten dizkiegu ateak? Zergatik kanporatzen ditugu? Zergatik ekipaiarik gabeko bidaietara kondenatzen ditugu? Zergatik euren bidaiak migrazioak dira eta gureak abenturak? Zergatik mugarik gabeko mundua aldarrikatzen dugu, gure etxean hesiak altxatuz? Zeren beldur gara? Agian beldurra ematen digu euren maletak zabaltzerakoan geure imajinazioa txikitan irudikatutako lurralde harrigarri eta misteriotsuetan bidaiatzea. Askatasunez bidaiatzen genuen aspaldiko garai haiek.
HILEKO ESALDIA «Kontuz, kutxa hori zabaltzen baduzu ez diozu inoiz imajinatzeari utziko». Ezkutuko istorioak. Ahmed Zusra 07
o008_on
30/11/10
17:12
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Aldaketak zken egunetan BERRIAk eta HITZAk (edo Hitzek, esan beharko genuke) proiektu berria aurkeztu digute, krisi ekonomikoari aurre egiteko, baina aldi berean, pentsa idatziaren azken urteetako bilakaerari erantzuteko pentsatutakoa. Beste edozein merkatutan bezala, hedabideen merkatuan ere produktuak sortu eta bilakatu egiten dira, egoera berrietara egokitzeko. Oso produktu gutxik irauten du aldaketarik egin gabe. Hala egiten ez badute, zaila izango dute bizirik irautea, merkatutik kanpora geldituko dira, tokirik gabe. Egoera hori bizi dute herrialde askotan milaka irakurle dituzten hedabideek, nagusiki teknologia berriek eta Internetek eskaintzen dituen aukeren (edo mehatxuen, nondik begiratu) aurrean. Eta horixe bera bizi dugu gurean ere, gure txikitasunean. Eskaintza zentzuzkoa eta erakargarria iruditzen zait, bai idatzizkoan eta baita Interneten ere. Jakingo al dugu, ordea, kontsumitzaileok hori baloratzen? Azken batean, nahiz eta munduko produktu-
A
Itziar Navarro
08
rik edo zerbitzurik onena eskaini, kontsumitzaileek gustuko ez badute, edo gustuko izan arren, erostera iristen ez badira, enpresa batek ezin izango du luzaroan iraun. Zergatik irakurri eta ordaindu euskarazko prentsa? Zer ematen digu, besteek ematen ez digutena? Euskaraz izatea edo euskaraz izatea eta beste zerbait? Nola lagundu produktu hobea egiten? Besteak beste, kontsumitzaile aktiboak izanez, alegia, produktua kontsumituz, baina zorroztasunez: beti zerbait hobea eskatuz, eta bide horretan, iritzia emanez, iradokizunak eginez, proposamenak‌ Zorrotz izatea eta leial izatea ez dira kontrajarriak, inolaz ere ez. Edozein enpresak oso kontuan hartzen ditu bezeroen iritzia, iradokizunak, kexak‌, produktua edo zerbitzua hobetzeko erabil baititzake. Beraz, gure eskuetan dago produktu horien etorkizuna. Esparru horretan ere, arduraz kontsumitzea da gure erronka. Zorterik onena apustu berri honetan!
o009_on
29/11/10
15:00
PĂĄgina 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Aitzol Perez de San Roman, Euskal Herrian Euskaraz
Euskararen Eguna adira jada 15 urte instituzionalki Euskararen Eguna ospatzen dela abenduaren 3an, erresuma zaharreko santu euskaldunaren (Xabier Frantzisko deunaren) egunean hain zuzen ere. Gauza guztiak bezala, egun honi buruz hausnartzean edalontzia erdi betea edo erdi hutsa ikus dezakegu, idazlearen esku dago hortaz, irakurketa positiboa edo negatiboa egitea. Beraz, ez dut indarrik galdu nahi euskaldunon arteko interpretazioen eztabaidetan, edalontzia errealitate ezberdinen batura baita. Edonola ere, eguna egokia izaten da balorazioa egiteko. Edalontziari erreferentzia eginez berriz ere, iaztik hona ureztatu denik ezin dezakegu esan. Tamalez, une zailak bizi ditugu gurean. Hainbeste ahaleginarekin lortutako ur itotiak, txorrokadaka galtzen ikusten ari gara. Gure herria eta hizkuntza zatitzen duten instituzioek, euskara egoera gutxituan, erdararen menpean egotea dute helburu eta honela ulertzen dira hainbat atzerapausu: Hala nola; kontsumitzaileen legea baliogabetzea (EAEko merkatalguneen %5ean hizkuntza eskubideak errespetatzea helburu zuen legea), diru laguntzen mu-
B
rriztea, euskara urratzen duen hezkuntza sistema inposatzea, oposaketetan euskararen eskakizunak gutxitzea‌ Banaka azter ditzazkegu, baina honen guztiaren atzean, euskara menpeko hizkuntza izateko asimilazio prozesua dago. Beste hitz batzuk erabilita, euskara, soilik batzuen aldarrikapena izatea bilatzen dute, ez ordea guztion eskubidea. Eskubidea denez, instituzioen eginbeharra berau ziurtatzea da, gainontzeko eskubideekin bezalaxe. Instituzioek, ordea, haien ardurak ekiditeko, gizartearengan utzi nahi dute ardura, norberaren borondatearen gain (euskaldundu nahi duenaren gain zein euskaldundu nahi ez duenaren gain). Irakurleari honako galdera luzatu nahi nioke: zer da gaur egun ohikoagoa; euskal herritarron hizkuntza eskubideak borondate politikoaren esku egotea, hau da, aldarrikapen politikoa izatea edo borondate politikoetatik haratago euskara guztion eskubide eta betebehar izatea? Egungo gizartean instituzioek berebiziko pisua dute, euskararen berreskuratzean zein euskararen berreskuratze horretan oztopoak jartzerakoan. Honen gainetik euskal herritar
oro deitzen dugu, mendeetan egin dugun berbera egitera. IĂąaki Perurenak gogorarazi digun bezala, mendeetan hainbat konkista, inperio eta instituzio bizitu arren, guztiak joan dira eta joango dira ere. Geure hizkuntzak, ordea, hemen dirau eta iraungo du. Herri honek mendeetan bere nortasunaren ikur eta oinarri den hizkuntza mantendu du eta etorkizuenan ere mantenduko dugu. Egun honetan, abenduaren 3an, Europako azken indigenek ozen esan behar dugu ez dela instituziorik egongo euskara menperatuko duenik. Batzuen botere eta asmo zapaltzaileen aurrean milaka herritar baikaude. Abenduaren 3an instituzioei euskara herri honen ondarea eta eskubidea dela gogoraraziko diegu, eta agian garrantzitsuagoa dena ere, argi utzi behar diegu euskara erdararen menpe egotea ez dugula onartuko. Bukatzeko, norberak ikus dezala egun hau ospatzeko edo aldarrikatzeko erabiliko duen. Ez dira bateraezinak, ospa dezagun egindakoa eta aldarrika dezagun egin beharrekoa. Euskararen benetako eguna euskaraz bizi garen eguna izango da.
09
o010-011_on
30/11/10
18:49
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa Negu beroa ala dator bai; eta ez aldaketa klimatikoaren ondorioz soilik, ez horixe; azken asteetan eskualdeko herrietan panorama politikoa nahikoa aztoratzen hasi da. Alde batetik, Martin Beramendi (H1eko Gipuzkoako buruzagia eta Aldundiko aholkularia) Oiartzungo alkatea zeneko zenbait bazkarien fakturak ikusi ahal izan ditugu. Polemika piztu da eta egungo Udalak neurririk hartuko ote duen ikusteko dago. Pasaian ere hautsak harrotuta: egoera ekonomiko larria dela eta, oposizioak, prentsa titularrak eta guzti, egurra eman baitio Udal Gobernuari. Era berean, Portuko Agintaritzan Udalak bete behar duen postuaren inguruan ere eztabaida gogorrak piztu dira. Errenteria-Oreretan, lau udal langilek jasandako mobbing-a ikertzeko batzorde bat eratu da, arduradunak zeintzuk izan diren aztertzeko. Eta honen guztiaren gainean, ipurdia bero mantentzeko prest, izkina guztietan guri begira Photoshoparen biktima berria: hauteskunde kanpaina hasi dela uste duen Buen jauna. Oker al dago?
H
Berri Mazedonia 6 urteko emakume oiartzuarra hil da etxean izandako sutearen ondorioz; Pasaian ere sute batek bederatzi pertsona etxetik atera arazi zituen. Negua datorrela eta, kontuz suarekin… Abenduan zabalduko dute berriz ere Lezoko liburutegia, espero dezagun atzerapenak merezi izatea… Ondartxo Abesbatzak antolaturiko XXV. Musika Abesbatza Astea ospatu da Pasaian, baita Ikuska, XII. Film Laburren Lehiaketa ere…Jaizkibel Bizirik-ek webgune berria estreinatu eta, horrekin batera, kanpo kaiaren aurka 5.000 sinadura baino gehiago lortu dituela jakinarazi du…Donostialdeko Metroari lotuta, Pasaian eta Galtzarabordan geltoki berriak egiteko asmoa azaldu dute Jaurlaritzakoek…Herri Batzorde anitza sortu da Oiartzunen bigarren gerrikoaren luzapenari eta plataforma logistikoari aurre egin nahian…Urtero legez, abenduaren 1ean IHESaren aurkako eguna egin zen...eta bi egun beranduago, abenduaren 3an, Euskararen Eguna…
5
10
o010-011_on
30/11/10
18:49
Pรกgina 2
sakONduziritzia
Beste bat Aro berri bat goeneko ohartuko zinetenez, HITZA aldatu egin da. Pasa den azaroaren 5etik, OARS OALD E KO H ITZA-k et a BEHE-BIDASOKO HITZA-k bat egin eta OARSO BIDASOKO HITZA sortu dute. Aldaketa, BERRIA Taldearen baitan eginiko gogoetaren ondorioz etorri da. Irudiberritutako HITZA berriak, astero, Gipuzkoako albisteen inguruko gehigarria dakar. Horrez gain, Interneti tarte handiagoa eskaini zaio, diseinu aldaketa eta hiritarren partaidetza bultzatuz. Era berean, sare sozialek hartutako garrantzia kontuan hartuz, Twitter eta Facebook bezalako fenomenoekin bat egin du HITZA-k. HITZA ez da, baina, eskualdean aldaketak izan dituen komunikabide bakarra. PASAIAN hilabetekariak ere izena eta itxura aldatu du (hemendik aurrera HIRIAN izango da), eta hazi egin da, Donostiaraino zabalduz. Zorte on denoi.
D
rriaren bukaeran, 45 urteko gizonak bikotekidea labanaz eraso eta larriki zauritu zuen Iztietan. Bikoteak, Aldundiko Gizarte Zerbitzuen esku geratu den hilabete gutxiko haurra du. Oraingoan behintzat emakumea bizirik irten da, eskerrak. Gaia jorratzeko beharrik ez izatea nahiago nuke, emakumeen kontrako indarkeriarik ez egotea, alegia. Ezin ordea. Eta, zoritxarrez, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan da. Edo, hobe esanda, data horri dagozkion idatzi, komunikatuak, adierazpenak egin, bota, argitaratu...eta irakurri egin ditugu. Denon adostasunarekin, noski. Eta, urteak joan urteak etorri, mezua aldatzerik ez daukagula ikusten dugu, egoera larrien zerrendak luzatzen jarraitzen baitu. Gure eskualdean bada Gipuzkoako kasu kopurutako ohorezko/zoritxarreko rankinean burutik oso urruti ez dabilen herri bat. Nola da posible teorian denontzako hain garrantzitsua den arazo bat ez konpontzea? Hitzak bai, soberan. Eta ekintzak? Ez da gaia ukitzen dudan aurreneko aldia, baina azkena izan dadila nahiko nuke.
U
11
o012-015_on
29/11/10
18:37
Página 1
marrazkigintzanagusia
Bere marrazkiekin zoriontasuna transmititu nahi du Isabel Mancebok, Trintxerpen bizi den iruindarrak. Marrazki bilduma bat ‘Divinas’ izeneko liburuan bildu du. Testua: Eihartze Aramendia Argazkiak: Itsaso Garayar
IMAJINEN
HARRAPAKARIA 12
o012-015_on
29/11/10
18:37
Página 2
marrazkigintzanagusia aretek hitz egingo balute! Isabel Manceboren etxean, hitz egin ez, istorioak kontatzen zituzten paretek. Basamortu erdian zegoen etxea, hostorik ez zuten zuhaitzak... Garai hartan, duela hogeita hamasei urte gutxi gorabehera, marraztea gauza naturala zen Manceborentzat, barrutik, bihotzetik ateratzen zitzaiona. Orain ere horrela da, bihotzarekin egiten ditu bere artelanak, baina diferentzia handi batekin: «Ezin dut marraztu gabe bizi». Janaria baino gehiago da, egun batzuk jan gabe pasatu ditzake, baina ez marraztu gabe: «Bultzada primitiboa da». Hori ez da diferentzia bakarra, eta bere etxekoek ziur aski eskertuko dute. Orain ez ditu etxeko paretak margotzen. Hormak orri soilengatik aldatu ditu, baita liburu orriengatik ere; izan ere, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Astearen baitan, hainbat marrazki egin eta liburu batean bildu zituen, Divinas izenburupean. «Liburua almodovarianoa dela esango nuke. Protagonista guztiak emakumeak dira, emakume arraroak. Niri beti emakume arraroak ateratzen zaizkit. Liburuak zineman eta modan inspirazioa duenez, emakumeak joko gehiago ematen du janzterako garaian. Modak esklabotasunera iritsi gabe, baina beti baldintzatzen gaitu».
P
D IAN E
AR B US E N ERAGINA. «Zerbait ederra eta
perfektua polita da, baina ez zait interesgarria iruditzen, ez du gehiago ezagutzeko gogoa ematen. Itsusitasuna, aldiz, interesgarria da. Arraroa den zerbaitek erakartzen du, morboa edukitzeaz aparte». Diane Arbusen eragina nabaria da. Argazkilari estatubatuarrak ez zituen pertsona perfektuak fotografiatzen, jendeak itsusitzat jotzen zuena kamerarekin hartzea gustatzen zitzaion. «Benetan uste dut fotografiatzen ditudan hainbat gauza ez banitu fotografiatuko, inork ez lituzkeela
ikusiko», zioen Arbusek. «Itsusitasuna hartzen zuen Diane Arbusek, baina bakoitzaren pertsonalitatea mantentzen eta islatzen zuen», iritzi dio Mancebok.
TRANSMITITZEAREN GARRANTZIA. Eraginak eragin,
Trintxerpen bizi den marrazkilari iruindarrak ahalik eta gehien
transmititu nahi du bere marrazkiekin: «Jendeari arnasa eman nahi diot, imajinaziorako irteera eman. Mundu imajinarioak irudikatzen ditut jendeak mundu horietara bidaia egin dezan». Sentimenduei garrantzia handia ematen die: «Obra batean sentimenduek gehiago esan behar dute obra beraren teknikak baino. Ko-
adro bat ikus dezakegu, oso ona, teknika oso onarekin egina, baina ez du deus ere transmititzen. Beraz, modu zuzenean transmititzen saiatzen naiz». Teknikak, baina, obraren parte dira. Isabel Mancebori esperimentatzea gustatzen zaio. Tinta egin izan du, collage-a... «Garatzen bezala joan naiz, marrazke13
o012-015_on
29/11/10
18:38
Página 3
tan ere gara daiteke, gauza asko esperimentatu daitezke», esan du. Beti gauza desberdinak egiten ahalegintzen dela dio, beti gorputzak eskatzen diona egiten duela, baina beti garatzen, nolabait. «Batzuetan ebakin batetik hasten naiz, eta hortik aurrera marrazten hasten naiz. Gehienetan ez dut zirriborrorik egiten, pixkanaka ateratzen dena egiten dut». Betidanik arkitektura eta giza figura interes atu izan zaizkio, «lehen planoak, begiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit... transmititu dezakeen edozer interesatzen zait». Argi du marrazketaren munduan gauza oso politak egin daitezkeela, jende zoriontsu egiteraino, «hori baita garrantzitsuena». Orain esku artean Txanogorritxu, Edurne zuri eta ipuin klasikoetako pertsonaiak ditu, baina beste modu batera marraztuak: «Helduei zuzendutako ipuinetan modu ganberroagoan marraz daiteke. Beti umorearekin marraztea gustatzen zait, minik eman gabe, beti ere».
o012-015_on
29/11/10
18:38
PĂĄgina 4
marrazkigintzanagusia
ISABEL MANCEBO Marrazkilaria
“Gero eta hobeto baloratzen da marrazkigintzaâ€? arrazketari dion maitasuna transmititzen du Is abel Mancebok (IruĂąea, 1971). Bere lanbidean harriak topatzen ditu, beste edozein lanbidetan bezala, baina horrek ez du mugatzen bere jomuga: egunen batean marrazkigintzatik bizitzea.
M
Nola ulertzen duzu marrazkigintza?
Niretzako marrazketa obra da, betidanik horrela aldarrikatu izan dut. Arte txikitzat jotzen da, pinturara edo bestelako arteetara iristeko trantsiziozko zerbait bezala. Nik ez dut horrela ikusten, marrazkigintza berez da osoa. Tokia egitea zaila al da?
Hori da lanbide honek duen gauzarik zailena, norberak bere tokia aurkitzea. Jende asko dago, eta bidea aurkitu behar da. Bestalde, oso lan neketsua da argitaletxeetara joatea, zure lana zabaltzea... Zabaltzearen kasuan, Internetek asko laguntzen du, garrantzitsua da sare sozialen bidez, norberaren webgunearen bidez norberaren lanak hortik zehar ezagutaraztea. Txinako baten batek ikus ditzake zure lanak, eta agian hara bizitzera joan zaitezke.
Auskalo, bizitzak buelta asko ematen ditu. Dena den, lanbide honetan diruak muga asko jartzen ditu. Baina horren guztiaren gainetik gustuko ditugun gauzak egiteko tartea aurkitu behar dugu.. Marrazkilariek polemikaren bat tartean dagoenean nolabaiteko fama hartzen dute. Erregea barruko arroparekin marraztu dutelako, aita santua harreman sexualak egiten marrazteagatik...?
Norberak bere mugak zeintzuk diren zehaztu behar ditu. El Jueves aldizkarian lan egiten duenak badaki gauza askotan busti egin beharko duela... Zentsura badago, ez lehen bezala, baina zentsurak egoten jarraitzen du. Bestalde, ez da gauza bera ipuinak ilustratzen lan egitea edo El jueves bezalako aldizkari batean lan egitea. Eta are gehiago, ipuinak helduei eta haurrei zuzenduta daude, eta horrek ere baldintzatzen du. Batean muga gehiago daude bestean baino. Marrazkigintza behar bezala baloratuta al dago?
Nire ustez gero eta hobeto baloratzen da. XIX. mendean boom bat izan zen Ingalaterran, eta marrazkigintza beti ikusi izan da testuaren ezaugarri bezala. Baina orain gehiago baloratzen dela iruditzen zait. Publizitatean marrazki gehiago bilatzen dute, liburuetan ere... Gero eta bilduma gehiago daude, bilduma pribatuak, bildumak museoetan... Gero eta gehiago zaintzen da marrazkigintza, eta eskerrak! Bestalde, leku txikietan, hiri txikietan, garrantzia gehiago ematen diote marrazketari. Erakusketetan ere txokoa egin behar da, obrei irteera eman behar zaie. Kuriositate gehiago dago mundu honekiko. Zer dago hobetzeko?
Aukera gehiago egon beharko lukete, jende oso ona dago mundu honetan. Erakundeen aldetik, ni oraingoz ongi tratatu naute. Proiektuak aurkeztu ditut eta nik nahi dudana marrazten utzi didate. Horretarako jende irekia egon behar du. Hainbeste jenderen artean desberdintzea garrantzitsua izango da.
Estilo propioa sortzea oso garrantzitsua da. Bakoitza zigilu bat da. Batzuk zerbait egitea eskatzen dizute, mota jakineko zerbait askotan, baina azkenean zure zigilua jartzen diozu lanari. Jendeak ezagutzeko modua da.
15
o016-020_on
23/11/10
17:05
Página 1
nagusia ENEKO GIL Dantzaria
“
Sei urte nitueneko ilusio bera dut dantzatzeko” Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: Itsaso Garayar
antzan hasten denean, oinez dabilela dirudi Eneko Gil Alberdik (Errenteria-Orereta, 1985), inongo esfortzurik egin gabe, pentsatu gabe egiten ditu mugimenduak. Sei urterekin hasi zen Ereintzan dantzan, eta gaur egun, dantza garaikidean geroz eta murgialduago dago. .
probatzera, eta ahal den neurrian dantzatik bizitzera animatu nau. Oraindik ekonomikoki guztiz ez naiz independentizatu, baina horrekin profesionalizatu ginen.
Zer gelditzen da ikastolatik atera, autobusa hartu eta Ereintzara dantzatzera joaten zen mutiko hartatik?
Koreografia txiki bat egin genuen, eta hortik sortu zen 1937 gogoaren bidezidorretatik. Baina ez genekien zer emango zuen ikuskizunak, zenbat iraungo zuen, besterik etorriko zen atzetik… Eta dagoeneko sei ikuskizun egin ditugu! Lana et a lana eginda, aktuazioak atera zaizkigu, Euskal Herrian izena hartu dugu, konpainia sendotu da…
D
Ilusio berdina. Orain ere goizero hartzen dut autobusa eta Errenteriara joaten naiz entseatzera, edo Artelekura, ilusio berdinarekin… edo gehiagorekin. Dantzarekin harremana euskal dantzekin hasi zen. Gaur egun zein harreman duzu euskal d a n t z a r e k i n ?
Kukain nago, eta harremana mantentzen dut nolabait. Gauza asko eman dizkit euskal dantzak, orain arte egin dudan gauza bakarra izan da ia, balleta eta beste gauza batzuk ere egin baditut ere; teknika euskal dantzetatik datorkit. 2001ean Kukai konpainia sortu zenetik hona, profesionalizatu egin zarete. Dantzatik bizitzeko aukera eman dizu?
Bai. Eta gauza gehiago ikustera, 16
Proiektu horrekin hasi zinetenean ez zitzaizuen burutik pasatuko ere urte batzutara egunero entseatzen, lan kontratu batekin… egongo zinetenik.
Kukairen dantzatzeko modua ere asko aldatu da sortu zenetik. Euskal dantzarekin lotura gehiago zuen hasieran, eta orain euskal dantza modernizatu du, nolabait.
Ez du zerikusirik 1937-k Hnuy Illa-rekin edo Sok2-rekin. Asko aldatu da, nire ustez, hobera. Gauza berriak egin ditugu. Estilo bat ere sortu dugu. Kukaik argi eta garbi esaten du ez dituela euskal dantzako ikuskizunak egiten: euskal dantza abiapuntua
o016-020_on
23/11/10
17:06
Pรกgina 2
dantzanagusia
17
o016-020_on
23/11/10
17:06
Página 3
dantzanagusia
“
Errespetua ematen dit dantzak sortzea orain, baina gogoa badut”
edo aitzakia da; inspirazio iturri bai, baina bestelako ikuskizunak egiten ditugu. Zuk dantza garaikidera egin duzu jauzi eta gero eta murgilduago zaude. Zerk lotu zaitu?
Hasieratik gustatu zitzaidan. Lasarteko Maider Oiartzabalekin hasi ginen klaseak hartzen Kukain. Lehenago Iker Filomarinorekin klase batzuek hartuta neuzkan, baina gazteegia nintzelako edo, ez nion gustua hartu. Kukain engantxatu nintzen. Irakasleak animatu ninduen gehiago egiteko, kanpora joateko… Asier Zabaletaren audizio batera joatera animatu ninduen eta hartu egin ninduten. Ertza konpainiaren Bihar jaio nintzen obran parte hartu nuen, eta ateak ireki zizkidan: jende gehiago ezagutu, gauza berriak ikasi… Euskal Herrian dantzatik bizitzea zaila omen da. Baina dantza garaikideak badu bere zirkuitua, nahiz eta agian ez den ezagunegia.
Batez ere Donostian eta Bilbon mugitzen da jendea. Nire inguruan jendea bizi da dantzatik, baina ikuskizunez gain dantza 18
klaseak ematen dituzte, eta dantzarekin harremanik ez duten lanak egiten dituzte osatzeko. Ez da erraza. Niri konturatu gabe etorri zait dena. Dantzatik bizi naizela esaten dut, baina ez zait iruditzen hala denik, ez dudalako lanera joaten denaren sentsazioa. Kultura gaizki lagunduta dago: dantza, pintura, zinema, antzerkia… dena. Ipar Euskal Herrian hobeto daude zentzu horretan. Frantziako Gobernuak programa bat du martxan artistekin eta baldintza askoz hobeak dituzte. Dantza garaikideak, ikusleak ere baditu.
Bai, dantzak baditu bere jarraitzaileak. Victoria Eugenian eta Kursaalean egiten diren dantza klasikoko ikuskizunetara jende asko joaten da, askotan izenagatik, tokiarengatik, baina Egiako Gazteszenak ere baditu ikusleak. 200 laguneko publikoa badu Donostiak, eta Bilbok gehiago izan-
go du, nahiz eta nik gutxiago ezagutu hango mugimendua. Kolektibo bat sortzen da azkenean: dantzariak, lagunak… Zuk jarraitzen duzu inguruan mugitzen dena?
Elkarrekin dantzatu dugunak jarraitzen ditut, koreografo batzuk lagunak dira dagoeneko eta horien bitartez dantzari asko ezagutu ditut. Azkenean, dantzak lotu egiten gaitu, zerbait dugu komunean. Pieza txikiak ere sortu dituzun. Prest ikusten duzu zure burua koreografo izateko?
Orain bertan, ez. Duela gutxi aurkeztu dut Amaia Navascuesek bere proiekturako sortzeko eskatu zidan solo-a; ideia eta aukera batzuk berak proposatuta, baina mugimendua nik sortu dut. Noemi Vianarekin ere duo bat egin dut. Baina errespetua ematen dit eta ez dut ikusten nire burua sortzaile bezala orain.
Dantza Hirian.
GORKA BRAVO
Gogoa badut ikasteko, aztertzeko… Pixkanaka, nork daki! Nola ikasten da dantza bat asmatzen?
Mugimenduak nola sortu, zergatik… ikastaro asko daude koreografia, koreologia lantzeko; ariketen eta jolasen bidez, mugimendua sortzen irakasten dute. Urteekin, dantzatzen eta ikuskizunak ikusiaz ere ikasi behar da. Elkarren artean zerikusirik ez duten konpainiekin lanean, jendeak nola lan egiten duen ikusiz… Dantzaren ikasketa prozesua, beraz, ez da inoiz bukatzen?
Ez. Donostian ikastaroak daudenean, joaten naiz. Beti ikasten da zerbait. Batzutan aspertu zaitezke, baina beti emango dizu zerbait. Milioika bide dituzu aukeran. Dantzak ustekabe handiak ematen ditu, eta garaikideak gehiago. Sorkuntzako tailer batean auskalo zer atera daiteken. Zu dagoeneko hainbat konpainiekin dantzatu duzu?
Bai: Kukai, Ertza, Mikel Aristegui,
o016-020_on
23/11/10
17:07
Página 4
dantzanagusia
Rosie Herrera, EliralE, Amaia Navascues… Horiekin dantzatu dut.
“
Dantzak ustekabe handiak ematen ditu, eta garaikideak gehiago”
Ameriketako Estatu Batuetan ikastaro batean parte hartzeko beka eman zizuten Madrilgo XXII. Koreografia Lehiaketan. Mundu osoko dantzariekin izan duzu harremana. Nabari da alderik toki batekoen edo bestekoen artean?
London Contemporary Dance Schoolek udako ikastaroak ematen zituela jakin nuen eta madalenak bukatuta hara joan nintzen. Oso ondo pasatu nuen eta oso esperientzia ona izan zen. Oporrak ziren, baina gustuko tokian aldaparik ez!.
Bai! Pasioa denok dugu, han eguna dantzan pasatzen genuen, esnatzen ginenetik oheratu arte. Amerikarrak pelikuletan bezalakoak dira, egun guztia garrasika, dena da amazing, great, awesome. Txinatarrak eta errusiarrak oso teknikoak dira, oso teknika garbiarekin. Beltzek indar berezia dute. Diotenez euskaldunok, euskal dantzengatik edo, kualitate onak ditugu dantzari onak izateko. Euskal Herria den txikia izateko, dantzari asko daude mundutik barrena.
Kalean ere dantzatu duzu. Oso ezberdina da antzoki itxi batean edo kalean dantzatzea?
Udan, zure oporrak Londresen dantza ikastaro batean pasatu dituzu?
Oso. Eszenatokia kontrolpean duzu: aurrea duzu, hor dago jendea, dena ilun dago, zure argiak dituzu… Kalean, jendearen hurbiltasuna oso interesgarria da: ez dakizu pertsona bat sartuko den biribilaren erdira, txakur bat pasatuko den, ume bat garrasika hasiko den, jendea egongo den, alde egingo duen, euria hasiko duen… Hasieran beldurra ematen du kalean dantzatzeak, baina geroz eta gehiago egin, gustoa hartzen diozu. Jendea oso hurbil duzu, agian, mugimenduarekin
ikutu dezakezu. Niretzako oso garrantzitsua da dantza kalera ateratzea, berez dantzarekiko interesik ez duen jendeak ere topatzeko eta zer egiten den ikusteko. Zein izaten da jendearen jarrera?
nez. Baina bakoitzak bere aurreiritziak ditu, eta «honaino» esango du, «ez naiz biluztuko eszenatokian». Dantza garaikidea dantza da, baina denak du tokia: interpretazioak, testuak, irudiak, musikak… Dena da garrantzitsua!
Denetik dago, baina orokorrean oso positiboa izaten da. Hemen arriskua dago eguraldiak ez badu laguntzen bertan behera gelditzen delako dena, baina Donostian udan Dantza Hirian jaialdia egiten da eta erantzun oso ona izaten du: jende asko gelditzen da ikustera, nahiz eta interesatu ez. Asko harridurarengatik: «Zertan ari dira ero hauek?». Kaleko dantza ikuskizunak oso bereziak izaten dira, jendea harrituta gelditzen da.
Nola sentitzen da Eneko Gil dantzan hasten denean?
Dantzari batek erronka berriei irekita egon behar du?
Beraz, dantzan hastean, dantza besterik ez duzu buruan?
Hori norberak ikusi behar du. Ni, banago. Erronkak beti dira onak, gainditu egin behar dira, lana egi-
Hasieran, bai. Gauza ezberdinetan lanean nabilen garaietan, toki askotatik informazioa jasotzen ari naizenean, gorputzak asimilatzeko denbora gehiago behar du. 20 minutuko pieza bat ondo egiteko, bi aste behar dituzu, informazio asko badu. Behin materiala sartuta dudanean, ondo senti-
Oso ongi. Ez dakit nola deskribatuko nukeen… Materiala gainditua dudanean, gorputzean sartu dudanean, libre senti zaitezke eta asko gozatu, baina hasieran kosta egiten da. Gauza asko dituzu buruan: “Orain beso hau pasatu behar dut, orain indarra egin behar dut ze bestela erori egingo naiz, orain zer dator”… Prozesua batzuetan zaila izaten da memoriarentzat.
19
o016-020_on
23/11/10
17:07
Página 5
dantzanagusia tzen naiz, eroso. Dantzari guztioi gust atzen zaigu eszenatoki gainean egotea eta jendeak begiratzea. Horret arako egiten dugu lana: jendeak gure mugimenduak ikus ditzan, nola mugitzen garen. Dagoeneko lotsa gaindituta dut. Batzuetan sentitzen dut, baina momentua iristen denean, egin egiten dut. Ez dago beste aukerarik! Dantzaren atzean dauden prestakuntza, lanorduak… baloratzen dira?
Ezer ez dakienak dantzari buruz pentsa dezake piezak di-da batean sortzen direla. Batzuetan, gertatzen da norbait lanean aritzea denbora askoan eta gero emaitzan ez igertzea. Hori frustragarria da. Esfortzua egin behar baduzu, gutxienez emaitza emateko izan dadila. Duo bat, mugimendu sinpleekin, suabe-suabea, jendeari iruditzen zaio aspergarria dela, nahiz eta berez bi gorputzen arteko lana izugarria izan. Jendeak gustukoago ditu indar
Sentimenduak motzean Dantzari bat. Noemi Viana. Ereintza. Momentu on asko. Kukai. : Konturatu gabe
etorritako aukera oso interesgarria. Aurresku txapelketa. Buf! Ez
nintzen batere gustura joaten! Segura. Poza eman zidan
irabazi genuenean, baina nekatuta bukatu nuen txapelketetaz. Ertza.
Beste mundu baten hasiera. Mikel Aristegui.
Gauza asko erakutsi dizkidan lagun oso on bat. Orereta.
Nire herria. Hor jaio nintzen. Oiartzun.
Jende asko ezagutzen dut, eta nire bihotza konpartitzen dut Oiartzunekin. Kanpora joatean beti esaten dut oiartzuarra naizela! 20
“
Kalean jendearen hurbiltasuna oso interesgarria da, ez dakizu zer gertatuko den”
askoko ikuskizunak: soinua, argiak, jauziak… Pentsatzen dute atzean izugarrizko lana dagoela. Et a ziur pieza txikiagoek lan gehiago dutela: hausnarketa prozesu handiagoa, ikerketa prozesua… Badago gehiegikeriak egiteko arriskua: gehiegi pentsatu eta emaitza txarra izatea, erritmorik gabe. Bakoitzak lan egiteko bere modua du, ez dakizu funtzionatuko duen, zein duzun bazterrean laguntzeko eta kritikatzeko, zeinek ematen dizkizun gomendio onak… Koreografo bakoitzak bere paranoia du eta dantzari bakoitzak eman dezakeena ezberdina da. Zeintzuk dira dantzan dituzun erreferentziak?
Nahiko iritsi berria naiz dantza garaikidera, eta ez dut gehiegi kontrolatzen. Ez naiz inoiz Bruselan egon, baina han asko mugitzen da. Londresen eta Berlinen ere asko mugitzen da. Bi toki horiek ezagutu ditut. Berlinen badago konpainia bat erotu egiten nauena: Sasha Waltz. Ez dut inoiz zuzenean ikusi, baina ikusi ditudan bideoak, denak gustatzen zaizkit! Londonen DV8 eta Ballet Boyz asko gustatzen zaizkit. Bruselan Ros as et a Wim Vandenkeybus… Erreferentzia bezala hartzen ditut gustatu egiten zaizkidalako. Ez dut aitzakiarik bilatu behar zergatik gustatzen zaizkidan azaltzeko. Espainiako Estatuan ere badaude talde onak: La Intrusa, adibidez. Kukairekin ezagutu ditut eta konpainiaren lana oso interesgarria iruditu zait. Oso fisikoa da egiten dutena, eta nik momentu honetan dantza egiteko gogoa dut.
Hnuy illa lanean, Eneko Gil Jon Mayarekin dantzan. KUKAI
o021_on
29/11/10
18:42
Página 1
kirolallarrugorritan
JOKIN ESKISABEL ‘KOKI’ Futbol entrenatzailea
“
Gaizki ulertutako oldarkortasuna ikusten dut jokoz kanpo”
F
Testua eta argazkia: Iker Vidal
utbol munduko gizona da Jokin Eskis abel ‘Koki’ (Errenteria-Orereta, 1947). Gazte garaian herriko futbol t aldean aritu zen futbolean, Touringen. Gerora, ordea, berdegunea utzi eta entrenatzaile lanetan ibili zen hainbat taldetan. Prestatzaile lanak alboratu dituen arren, azkeneko denboraldietan Pasajes taldean ari da lanean. Orereta Ikastolako bulegotik, Don Boscoko bulegora. Ez al zara nekatzen? Ez, ez naiz nekatzen, ibilgailuan joaten bainaiz. Zer egiten du errenteriar batek Pasajesen? Zer izango zen bestela Pasajes Kirol Elkartea? [kar, kar, kar,...] Txantxa da. Laguntasuna eta maitasuna eman eta erakutsi didan herriari eta lagunei nire laguntza apala eskaintzen diet, ahal den neurrian kirol elkartea indartu dadin. Pasajes-Trintxerpe. Derbia pasioa da? Jarraitzaileen aldetik noski baietz, baino jokalarien aldetik urtez urte galtzen ari den sentimendua da derbia. Koki duzu ezizena. Norbaitek deitzen al dizu Joaquin? Etxean eta ikastolan Jokin deitzen didate. Kirol munduan inork ez nau ezagutzen Joaquin bezala, beraz, inork gutxik deitzen dit horrela. Zer da zuretzako futbolik ga-
beko astebukaera? Lasaitasuna ematen dit. Familia eta lagunekin egoteko aukera. El Touring de Renteria es una noble sociedad Entitate bezala eta historia aldetik begiratuta zalantzarik gabe, baina historia, historia da... Tabakoa: partidetako tentsioa lasaitzen laguntzen dizu? Lehen agian hori pentsatzen nuen. Egun aulkietatik kanpo egoten naiz eta beste ikuspuntu bat daukadanez, ez dut asko erretzen. Sakelako telefonoa. Emazteari fakturak izkutatzen dizkiozu? Pentsatzen dut etxe gehienetan gertatzen den bezala gizonak agintzen saiatzen garela, baina azkenean emazteak esaten duena egiten dela. Zaila izaten da horrelako gauzak ezkutatzea. Zuri-gorriak. Zenbat aldiz entzun duzu Aupa Athletic! Askotan entzun ditugu horrelakoak zelai batzuetan, baina bizkaitar eta gipuzkoar zuri-gorriek ez dute zer ikusirik. Jokalari ere izan zinen. Egurra ematea gustuko omen zenuen… Horiek zurrumurruak besterik ez dira. Ni jokalari teknikoa nintzen, [kar, kar, kar...] Futbola. Zer ikusten duzu jokoz kanpo? Haurren partidetan hainbat gurasok izaten duten jarrera eta maila. Horietan askotan egon ohi den gaizki ulertutako oldalkortasuna ikusten dut jokoz k anpo. 21
o022-025_on
30/11/10
18:53
Pรกgina 1
surfanagusia
Mikel Agote, tow-in-ean aritzeko sortu duen azken taula eskuan; Ibon Amatriain eta bera, aurki ariko dira olatu erraldoiak hartzen argazkiko oholarekin.
Oiartzunen du egoitza surf ohol gehien ekoizten dituen Europako enpresak. Olatu du izena faktoriak eta Pukas etxearena da. 1989az geroztik, munduko shaper onenek lan egiten dute bertan. Bertako lan taldeak du arrakastaren giltza, han lanean ari diren gehienak surfzale amorratuak baitira. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Itsaso Garayar
OLATU TAULEN EKOIZPENAREN BRANKAN 22
o022-025_on
30/11/10
18:53
Página 2
surfanagusia ostaldetik gertu, baina lehorreko herrian. Harrigarria suerta badaiteke ere, hantxe du surf taulak egiten dituen Europako lantegirik handienak egoitza. Oiartzunen, Ugaldetxo industriagunean. Pukas etxeak sortu zuen, 1989an, inguruan ziren surfzale amorratuenen laguntzarekin. Ignacio Abaitua Olatuko eraikuntza tailerreko arduraduna da gaur egun, eta ondo ezagutzen ditu enpresaren hastapenak, aurten 20 urte beteko baititu bertan lanean. Abaituak gogoan duenez, 1973 urterako Euskal Herrian oholak egiten ziren. Lehenbiziko taula haiek gaur egun Olatun dituzte ikusgai kirol horren hastapenen erakusle. «Kantabriako jendearekin elkarlanean egiten zituzten orduan surf oholak, neguan, eta udan Zarauzko hondartzan bertan saltzen zituzten». Zarautz inguruko zerrategietan eta baserrietan hasiko ziren gerora surf oholak egiten, eta Euskal Herriko lehen surf denda izandakoan saltzen zituzten, Zarauzko Geronimon. Horrela, tailer txikiet an aritu ziren, 19 8 9. urtean Olatu sortu zuten arte.
K
TAU LE N E ZAUGAR R IAK. «Bezeroaren beharrak ondo irakurtzen jakitea, eta merkatuko material eta esku lan onena eskura edukitzea». Horiek dira Abaituaren iritziz taula onak ekoizteko gakoak. Olatun 25 bat lagun aritzen dira oholekin lanean, eta Europa osoan dituzte bezeroak, besteak beste, Finlandian; Suitzan; Dani-
markan; IItalian; Grezian; Marokon; Brasilen; Frantzian; Portuga-
NEURRIRA
Bezeroaren neurrira ekoitzen dituzte surf oholak Olatun, eta eskuz egiten dituzte shaper onenekin
len; Espainian.... eta tarteka Ameriketako Estatu Batuetan ere saltzen dituzte taulak. Japoniara ere bizpahiru bidalketa egiten dituzte urtero. Bezerorik zorrotzena Japonia dela dio Abaituak. Han saltzeko, produktuoak «ezin hobea» behar duela dio: «Agian ez dira kexatu ere egingo, baina saldu diozuna ez bazaie gustatu ez diezu gehiagotan salduko».
Euskal Herrian sortutako lehen taulak Olatun ikus daitezke.
ARRAKASTAREN GAKOAK. Ignacio Abaitua Olatun lanean hasi zenean 300 bat taula egiten zituzten urtero. Gaur egun 5.000 egiten dituzte eta Europako enpresarik handiena dira. Abaituak argi du zeintzuk izan diren arrakastaren gakoak: «Nazioartera berehala egin genuen jauzi, Pukasek Munduko Txapelketa antolatzen zuelako, eta horrek, munduko surflari onenekin harremanetan jartzeko bidea eman zigulako, baita shaper onenekin ere». Apenas zegoen antzeko industriarik orduan inguruan, eta hori lagungarri izan zitzaien: «Oso goiz hasi ginen, eta nazioartean ospea lortu dugunez, guretzako gaur egun errazagoa da jende ona erakartzea. Abantaila hartu genuen orduan eta abantaila hori ez galtzen saiatu gara». 23
o022-025_on
30/11/10
18:54
Página 3
ITSAS OA
N OLAKOA, TAULA HALAKOA. Nazioarte-
an hainbeste saltoki izanda, oso kontuan dituzte itsasoaren ezaugarriak, ez baita gauza bera Kantauri itsasorako oholak saltzea edota Mediterranorako aritzea. «Mediterraneorako den oholak, zapalagoa behar du, txikiagoa, zabalagoa, olatuaren indarra hobeto baliatzeko, hangoak ez baitira izaten oso olatu indartsuak». Hala ere, surfean asko aritzen denak taula bakarra ez omen du nahikoa. Hartu behar dituen olatuen ezaugarrien baitan bat edo beste erabiltzen du surflariak.
PR OD U KZ IO PR OZ ESUAN ESKULANA NAGUSI.
Surf taulak ekoizteko prozesuan eskulanak garrantzia handia du. Pintoreak, lixatzaileak, kila jartzaileak... prozesuan jende askok parte hartzen du, eta denek egiten dute lana eskuz. Sortze prozesu horretan, baina, bada nabarmentzen den pertsona bat: shaper-a da, hau da, surf taulen diseinatzailea. Olatun munduko shaper entzutetsuenek lan egiten dute, nazioartetik etorriak, eta jatorri oso desberdinekoak. Peter Daniels; Pat Rawson; Luke Short; Jed Noll; Wade Tokoro edota Johnny Cabianca brasiladarra aipa daitezke. Azken hau izan zen Olatun lan egiten duen shaper euskaldun bakarraren irakaslea. Mikel Agote (Orio, 1978) da bera. Ibon Amatriainekin batera olatu erraldoietan surfean aritzen delako ezaguna, tow-in deritzan surf modalitatearen antzindari euskaldunak dira biak. Agoteri, surfean hartutako eskarmentua oso baliogarria zaio Olatun shaper gisa lan egiteko, eta hala aitortzen dio bere maisu izandako Cabiancak: «Surflari gisa duen ezagu-
Prozesua Eskulana funtsezkoa da surf oholak sortzeko prozesuan. Ezkerreko argazkietan ikus daitekeen bezala, ohola shapeatu ondoren, hainbat urrats egin behar dira, eta guzti-guztiak, eskuz egiten dituzte. Hauxe da prozesua, urratsez urrats: makinan taula arbastatu, sheapeatu, pintatu, glasseatu, laminatu (indarra emateko), kilak jarri eta lixatu, leun-leun utzi arte. Kontu handiz egin behar da guztia, shaper-ak oholari transmititu dizkion ezaugarri denak gal ez daitezenn.
tza oso baliogarri zaio taulak diseinatzerakoan, eta hori da bere baliorik handiena», erantzun dio ONi Cabiancak, Olatun bertan harekin topatzean.
NOR B E R E N E U R R I RA. Orain dela gutxira arte, shaper-ek ohola osoa eskuz zizelkatzen zuten. Gaur egun, ordea, zertxobait mekanizatu da lana. Orain diseinua ordenadorean egiten dute shaper-ek eta makinak ohola mekanizatzen du. Edonola ere, Agotek argi du oraindik ere shaper-a bera dela prozesu horren guztiaren gidari: «Ordenadoreari aginduak shaper-ak eman behar dizkio, eta horiek gaizki emanez gero, emaitza txarra da». Bestela, ezer gutxi aldatu da teknika azken urteotan: «Material berdinak dira baina ezugarri hobeak dituzte eta hobeto erabiltzen dira egun. Oso lan artesanala da, eta oso pertsonalizatua». Izan ere, Olatun bezeroaren neurrira egiten dituzte taulak, bere beharren, nahien eta gustuen arabera. Badira taula estandarrak ere, surfean trebatzen ari den ia edonorentzako egokiak: «Bolumen handikoa, egonkorra, arraunean egiteko erraza...ikasteko ohola». Baina trebatzen doan heinean, surflariak ez omen du nahiko taula estandarra eta egokitu
o022-025_on
30/11/10
18:55
Página 4
surfanagusia behar du ohola surf egiteko moduari: «Hartzen duen olatuaren tamainari egokituta, pisuari, abilidadeari, ohiturari....». Neurrira egindakoa nahi izaten du taula surflari eskarmentudunak , eta Olatun hala eskaintzen dituzte, «eskura lan egiteak duen abantaila» baliatuz. Mikel Agotek, esaterako, hamabi taula ditu eta bat bera ere ez omen du soberan. «Olatu txikiak daudenean taula luzearekin aritzen naiz; pixka bat igotzen bada olatuaren tamaina, taula txikia, lodia eta zabala, aurrera bultzatzeko bakarrik. Metro eta erdiko olatuekin aritzeko beste bi taula ditut. Mundakara joateko taula zorrotzagoa behar dut, tuboa egiteko aproposa. Bost metroko olatuak hartzeko aukera dudanean, taula handia behar dut». Agote, baina tow-in egiten duelako da ezagun. Bestelakoa da modalitate horretan aritzeko behar duen taula: «Oso taula finak dira. Itsasoa puskatu egin behar dute eta horretarako plomuak jartzen dizkiegu. Kontzeptua erabat aldatzen da. Igurtzimendu gutxi eta maniobratzeko errazak behar dute».
OLATU N, S U R FLAR IAK LANGILE. Egun eta lehen, Olatun aritzen diren langile gehientsuenak surflariak dira. «Oso zaila iruditzen zait tauletan lan egitea eta surflaria ez izatea. Sentimendu hori produktuari trasmititu egiten diozu, eta igarri egiten da taulan», dio uste osoz Agotek. Shaper-aren lana oso zorrotza izaten da, are gehiago kontuan hartuta, askotan, miresten dituzten lagunentzako egiten dutela lan. Agotek, esaterako, bere kirol bikotekideari egiten dizkio taulak: «Ibon Amatriain beti nere maisutzat hartu dut uretan, eta berak eskatzen didanean taula bat, dena jartzen dut. Asko surfeatzen dugu elkarrekin eta nik badakit berak zer bilatzen duen. Beraz, horretan saiatzen naiz». Ibon Amatrain da Olatuko be-
Mikel Agote, bere irakasle izandako Cabianca shaperarekin, Olatun.
Bere txokoak
Mikel Agote, Olatun, taulak diseinatzeko duen gelan.
Tow-in egiteko Playa Gris du txokorik kuttunena Agotek, Ibon Amatrainek eta berak han eman ziotelako hasiera olatu erraldoietan aritzeko surfari, Hendaia eta Donibane Lohizune arteko kostaldean. Eskuz olatu handiak hartzeko Euskal Herrian txoko dezente daudela dio Agotek: Deban, Orrua du gustuko, Getaria eta Zumaia artean, eta Zarautz eta Get aria artean Karramarro badia. Tow-in-en ibiltzeko oso olatu apropos a, baina oso arriskutsua, Igeldo atzean badela kontatu du, Orio parean, ... «Neguan baditugu olatuak, baina baldintzak suert atu behar dira, itsaso handia, eta haizea aproposa», zehaztu du. Izan ere, haizeak arriskutsu bihur dezake surfa, batez ere Agoteren antzera neguko surfa maite dutenentzat. zero euskaldun beteranoenetakoa, baina haren atzetik izen handiko beste asko iritsi dira: Aritz Aranburu, Muniain anaiak, Odei Collazo, Acerotarrak...Surflari atzerritar asko ere bezero dira: Sunny Garcia hawaiiarra, Joan Duru frantziarra... Olatu enpresaren urrezko bezeroen zerrendako izen batzuk baino ez dira, asko baitira, hogeita bat urte hauetan Olaturen txanpara igo direnak. 25
o026-027_on
23/11/10
17:28
hilekoirudia euskadisariah
26
Pรกgina 1
o026-027_on
23/11/10
17:28
PĂĄgina 2
hilekoirudia euskadisariah
Euskadi Saria, Jokin Mitxelenarentzat Ilustrazio ataleko Euskadi Saria Jokin Mitxelena oiartzuarrarentzako izan da aurten, Pello AĂąorgak idatzitako Lapiko (Aizkorri) ipuinarentzako egindako marrazkiengatik. Saria jasotzera etorri zen ohiko bizilekua Alemanian duen oiartzuarra, argazkietan ikus daitekeenez. Argazkiak: Goiatz Labandibar.
27
o028_on
30/11/10
17:53
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Zure bihotzeko azukre koxkorra ate joka daukazu, eta zu ez zara konturatu ere egin. Edo akaso ez entzunarena ari zara egiten? Erne ibili, gerora uste duzuna baino gehiago damutu zaitezke eta! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Itsasoa maite duzu, zure horoskopoaren marrazkiak iradokitzen duen gisa. Egon al zara noizbait urpean? Itsaspeko mundua zoragarria dela diote eta lasaigarria. Zergatik ez duzu ikastaroren batean izena ematen? Aries.
(Martxoak 21–Apirilak 20). Zu ere aldaketa gehiegi jasaten ari zara eta bat-bateko umore aldaketet an igarri zaizu. Hartu las ai et a ez gehiegi aztoratu, aldaketak, hasieran deseroso izateagatik ere, beharrezkoak bezain onuragarriak izaten baitira. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Eguna ederki hasiko duzu gosaldu ondoren kirol pixka bat egitera irteten bazara. Hasieran kosta egingo zaizu, baina berehala hartuko diozu ahaleginari neurria eta uste duzuna baino gehiago eskertuko duzu.
28
Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Zure momentu txarra gaindituko duzu baikortasunari eusten badiozu. Aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari dira zure bizitzan. Ez izan beldur, ekaitzaren ostean barealdia dator beti. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Bidaiekin eta lanarekin loturiko gauzei garrantzia handia ematen diezu, baina azkenaldian bada aztoretzen zaituen zerbait. Zaindu sentimendu tsunami hori, zorakeri gehiegi egin nahi ez badituzu behintzat. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Izarrei begira igarotako gaubelak faltan sumatzen dituzu, baina negu gorria bete-betean da gurean, eta orain ikasteko tenorea duzu. Udako gauekin amesten jarraituz gero, aurten testu liburu artean eman beharko dituzu oporrak, beraz ez lokartu eta ekin ikasteari. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Etxean hobekuntzak egiteko garaia da. Kontuan hartu eromena izango dela etxea konpondu bitartean bertan bizi behar izatea. Ez al duzu hobe gurasoen edo lagunen etxe-
ra joatea konponketa lanak bukatu bitartean? Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Festa egitea ondo dago baina gorputzari astindu handirik eman gabe, eta zu, azkenaldian besterik ez duzu egiten jai egunetan. Saiatu bestelako zaletasunei tartea eskaintzen, osasunak eskertuko dizu eta. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Batzuetan irudituko zaizu koadrilako denek begiko zaituztela, baina ez fidatu, borreroak milaka aurpegi baititu. Zurikerietan dabiltzan horiekin erne ibili beharko zenuke. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Libururen bat irakurri nahi duzu eta ez dakizu zein aukeratu. Asko irakurtzen duen lagun batengana jo dezakezu, edo liburutegian aholkua eskatu. Bestela beti gustuko izan duzun horietako idazle batengana jo eta ez zaizu damutuko. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Etxean egun osoa pasatu ordez, ez al zenuke hobe lagunekin kalean buelta bat eman? Etxeko berotasuna ona da baina ez duzu kaleko freskura galdu behar, ez eta lagunen konfidantza ere.
o029_on
29/11/10
13:17
Página 1
azken balada Lizarralde eta Xamoaren kasuan hezkuntzan jardun dutelako eta Martiarenaren kasuan aita den aldetik, hezkuntza kezka iturri da hiru bertsolari oiartzuarrentzat. Azken Baladan bidu dituzte gaiaren inguruko hausnarketak.
Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Hezkuntza kezka iturri
A
nder Lizarralde. Gue
irakurle sektorik ez bazakik e, ni hezkuntza mundun ibiltzen nak. Aspaldiyan, bildurtu xamarra nabillek. Sensaziyua zakat, umik, geo ta urrutiyo ikusten ttitela beayen burutatik, etzakit, sensaziyo rarua duk. Geo ta engantxatuo futbolai, bakartzen ttizteken makinitai, internetei...Gue garayin e hola izango yun, miño ne sensaziyua duk hezkuntza hobe bateko herraminta denak ttiyeula ta ettiyeula martx an jartzen. Hire hont an yabil Xamoa, t a ze iruitzen tzaik. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Behingoz arrazoi
dukela. Egunerokun ikusten duk ondoen, haurrak bakartuta, ixilik, lan pertsonalin jartzia klase on baten eredu bezela jarriya, ta lan taldetako dinamika bulloso zaratatsuk kasik kriminalizatuk. Ta ume hoik beak ttuk biharko egunin guraso, irakasle edo hezitzalle izango ttukenak. Jasotaku ere-
duk zaintzen ez al genikek hasi ber, Exte? Zuen garaitik gureta ere halako saltua ote ziok? Exteban Martiarena. Izugarriya, guk ez genin ezer falta... sobrare ez. Gaur opulentziyan bizi (ga)ttuk (gue garayin hola Aldapa Bekoan bakarrik bizi ttuken), nahi dutena (ez ber dutena), nahi dutenin (ez ber dutenin) eta ezeren truk jasotzen ohittuak zioztek, ohittu ttiyau. Ez ahaztu, hainbeste kritikatzen ttugun gaur egungo haurrak hoik, guk in ttugula, guk hezi ttugula, akatsa zeñena duk ? Hezkuntza?Gaurko haurrak primerako ikasketak jasotzen ttiztek oso teknikuak, oso teorikua , oso landuak ta krixton emaitzak lortzen ai omen gattuk. Miño asignaturik gabeko ik asgait an, ebaluatzen eztin hoitan haur gutxik aprobatzen ttek, Andy. Ander Lizarralde. Kontua duk, iya azterketa hoik jartzen ttiztekenak, umik miño hobeto ziozteken. Azkenin, umik hain ohittuk gaude-
ken hitz hoik ttuk «biktimak». Gorra duk, miño aspaldiyan sensaziyua zakat, hezkuntza sistema (ta sistema orokorrin), perfektugiya dukela kasualidadez sortua izateko. Sistemak ber ttiken mouko pertsonak atetzeko, kritikotasunik gabik, be burutik deskonektatuk, beayen egoera ta inguruna zalantzak jarko ettekenak... Etzakit letua izango zuten, miño 1984 nobelan bizi gattuken sensaziyua zakat, nahiko lan bayau t a eutsi goyai Xamoa! Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Liburu ona, go-
mendagarriya hau letzen ai duken eozeñentzat. Hezkuntza sistemai daokiyonez, nola sortuko ttik haur kritiko eta burujabik, geo sisteman integratzia baduk helburu printzipala? Aspaldiko kontuak ttuk, herri formatua kontrolatzen zallago dukela... non ta ez duken eorrek bideratzen hezkuntza hoi. Ustezko askatasuna biño okerroik etziok, ustezko erabakiak hartzeko
kapazidadia, ustezko ustela. Hezkuntzan balorik zeintzuk ttuken bazekiyeula saten yeu, aba betebetian, biño ez gattuk kontutzen gizartiak eraikitzen dikela hoi, ta oandik etzekiyeu ze gizarte nahi yeun, ez Exte? eo hik bai?. Exteban Martiarena.
Nahi , nahi... esango nikek Peruntzako ze gizarte nahiko nuken: euskalduna eta elkarlana, elkartasun , errespetua bezelako baloretan oinarritua, iritziduna, kritikua, intsumisua, errebeldi , naturakin bat iña... enfin. Juxtu gaur egungo gizartin kontrako zerbatte, aleiya. Nozpatte lortuko dugun espeantzan, gue haurrak, arrakastatsu izateko, bizitzakin (ta aurrin jartzen zayon guziyakin) konpetitzen seittu berko ttek. Ni, ignorantziyak ematen didan aus ardiyakin, haurrai zuhaitzak adarrak mundura zabaltzeko sustrayak ondo errotuta ber ttula eakusten sayatuko niyuke... etxetik hasita.
29
o030_on
30/11/10
19:25
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2
Soluzioak
3
GURUTZEGRAMAK
1
6
1
2
3
4
5
7
8
9
10
11
12
30
2
1. *** Gipuzkoan, Beterrin. Ez bero. 2. Gaixoak. Ahuntzaren ar. Bokala. 3. Izadia. ...zortzigarren bidailaria, film famatua. 4. Alemania. Irten. Euskal Telebista. 5. Mina adierazteko. Berriro bokal bera. Ald, har ezazu. Zilarra. 6. Garo. Anperio. Errusiar enperadore. Lehen bokala. 7. Ald, Doilorra. Arrantzarako tresna. 8. Gerizpe. Sasoi. 9. Ingelesez ados. ald, ero. Emakume izena. 10. *** Lapurdin. Ald, berdurti. 11. Oxigenoa. Bokala. Letra izena. Zirti.... eman eta eman. 12. Narra. Errep, bular. Arabako koadriletako bat.
3
L E R A
1. *** Lapurdin. Taula. 2. Modua. Gogo bizia. Bigarren bokala. 3. Emakume izena. Artikuluaren hasiera. Galdegaia. 4. Ni, haiek. Ald, alaitasuna. Anperioa. 5. Lur neurri ingelesa. Ald, aukera Nafarroan. 6. Nitrogenoa. Jardun. ... de Mar, Katalunia kostaldeko herria. 7. Kasik. Labore mota. Zinka. Iodoa 8. Errep. Gorotza. Oinetako. Ezeztatzeko. 9. *** Nafarroa Beherean. Sodioa. Bi bokal berdin. 10. Ald, arma, ...pun. Ald, Irungo. 11. Kontsonantea. Lehen emakumearen izena. Arabako herria, Arraia... 12. Zegoen. Egun. Lehengo urtean.
4
Goitik behera
5
Zeharka
6
T I
H LETRAZ HASTEN DIREN EUSKAL HERRIKO HERRIAK
7
12
8
11
9
10
10
9
11
A I U Z
8
O H O I K A T Z E Z O P A R A P L O R E Z N I E Z N A A D N U R A E Z T R I A
7
I A R R A R A A D L T O S K A R A M A U
6
H E N D A E R A I R I T A N A U T E A K R E N A R I I A A R K A O H E L E T O R I T T E B A Z E N G
5
12
4
o031_on
30/11/10
16:07
Pรกgina 1
Esfingea
Argazkiak: Nagore Vega
EGIPTO,
HONDAR ARTEKO ONDAREA 31
o032-033_on
30/11/10
16:42
Pรกgina 1
Keops, Kefreny eta Micerinos piramideak
Mezkita
32
o032-033_on
30/11/10
16:42
Pรกgina 2
Gizonezko bat metraileta eskuan duela
Nefertari tenplua
Garai bateko medikuen tresnak
33
o034_on
30/11/10
Kairo
18:59
Pรกgina 1
Esfinge aurpegiak
Piramide mailakatuak
34
o035_on
23/11/10
17:39
Pรกgina 1
o036_on
30/11/10
15:10
Pรกgina 1