ON8

Page 1

o001_on

23/1/05

19:06

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2005ko urtarrila 8. zenbakia

LIERNI FRESNEDOREN

HAMAIKA AURPEGIAK SAN MARKOKO ZABORTEGIA Itxi ala irekita mantendu behar al da?


o002_on

21/1/05

15:26

Pรกgina 1

PASAIAKO UDALA


o003_on

23/1/05

19:27

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe

Psikotopikoak rte berri guztiz izaten dugun prezio eta zerga igoerak topikoen kontua ekarri dit gogora. Zer edo zer gutxietsi nahi dugunean, edota baieztapen erraza iruditzen zaigunean, topikoa dela esan ohi dugu. Ez dugu ahaztu behar, ordea, topiko guztiek dutela egia parte bat, batzuek besteek baino handiagoa, baina denek dute egia bat bere baitan. “Urtero gauza bera; prezioak bai gora, baina soldatak bere horretan...”, esaldi topikotzat har liteke, baina garraio “publiko” batzuek

U

eta oinarrizko beharrak asetzeko hainbat produktuk izan duten igoera 3,2 baino handiagoa izan da. Kasurik onenetan soldatek izango duten igoera baino handiagoa, alegia. Honek guztiak soka luzea du; izan ere, erakunde publikoetatik eta hainbat hedabidetatik herri-garraioa erabiltzeko deia egiten zaie herritarrei eta gure gizartearen garapen maila etengabe goraipatzeko joera dute. Zer burubide klase da hori? Zuzeneko eta zeharkako zergak gorantz doaz garapenaren aitzakian, baina non

geratzen da edo zertara bideratzen da diru hori guztia? Eraikuntza enpresak eta zenbait politiko aberasteko obratzarretara? Inguruko errepideak eta A-8 autopista negargarri dauden bitartean. Gizarte aurreratu eta egoki garatutako baten zantzuak zerbitzu publikoen egoeran, osasun arloan (adinduentzako zerbitzu gehiago emanez adibidez), hezkuntzan (unibertsitariei soldatak jarriz), kultura eta garraioen alorretan antzematen dira batez ere. Ni, hala, prest nengoke zergak ordaintzeko.

jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 8.a (2005eko urtarrila) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Iñaki Berrio eta Leire Oiaga

28 Txapa fabrika.

04 Zutabeak.

Lezon garai batean txapa fabrika zegoen. Egun parke bat ikus daiteke leku berean.

Xabier Oleaga, Joxemari Carrere, Kepa Olaiz eta Ortzuri Olaetxearen iritzi artikuluak.

10 Sakonduz.

euskara

Errenteria ala Orereta. Luis Elberdin eta Mikel Carcedo, toponimiaren inguruan gogoeta eginez.

40 Euskara ikasten.

nagusia

12 Klik. Mikel Odriozola

12

kirolariaren entrenamendua.

Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegian euskara ikasten ari diren ikasleen zailtasun eta gogoak bildu ditu ONek.

16

20

16 Elkarrizketa. Lierni Fresnedo antzezlea: “Egun egiten dugun antzerkia ez da batere iraultzailea”

20 Korrika. OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 8. zenbakia, urtarrilekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 5 0 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.

Aurki heldu da Korrika gure eskualdera.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

20/1/05

20:53

PĂĄgina 1

iritzia Puntua

Oarsoaldetarrak

ldatu egingo dut mamiz oraingoan. Ez dut eskualdeko gaiez hitz egingo, pertsonetaz baizik. Urte hasierako bigarren astean gertatua da. Eta izenik emango ez badut ere, errealitatean gauzatutako zerbaitekin aurki daitezkeen berdintasun guztiak egiazkoak dira, hain zuzen ere errealitatetik ateratako pasadizua delako, latza izanda ere. Minbiziak bidea egina zuen bere baitan, konturatu zirenerako. Halakoetan ohi bezala, ezusteko mingotsa izan zen sendagileak diagnostikatutakoa. Mundua goitik behera erori zitzaion, berari eta familia osoari. Ordurako, ezkongarai luzearen ondorengo semetxo bakarrak hilabete gutxi zituen. Bere harira sortutako ilusio guztiak ezina eta arrangura beltza bihurtu ziren familian. Ahalegindu zen medikuntza. Beti arriskupean bazen ere, ba omen zuen aukerarik esperantzak. Ebakuntza, trataera kimikoa, erradiologikoa eta beste, ematen zuen gaitzari bidea mozteko modua zegoela. Ardura eta kezkaren negu beltzaren ondorengo udaberri argitsua azaldu zen. Horrela igaro zen garai bat. Berriro haurraren inguruan landutako ilusioak. Heriori aurpegia gertutik ikusi dionaren intentsitate guztiarekin, oraingoan. Baina, ez. Ez zuen asko iraun. Gaitzaren sustraiak errotik atera zirelakoan, ez zen horrela gertatu. Han zegoen hazi kutsatua eta erne egin zen berriro ere. Oraingoan ez zegoen esperantzarako aukerarik. Denbora kontua zen bakarrik. Denbora aurrera joan ahala egun bakoitza azkena balitz bezala bizitzea beste aukerarik ez zegoen. Eta jada horretara egina zen, bera eta familia osoa. Eta iritsi zen, bai, azkena izango zen egun hura. Mentalizatuta egonagatik ez zen arinagoa izan samina. Urte gutxiko seme bakarra eta emazte gaztea geratzen ziren bidean. Familia osoa, hondatuta.

A

Xabier Oleaga

HILEKO ESALDIA

Besarkada handi bat, Joxe, eta ongi etorri 04

Gizakiaren lehen egunetik gertutako patu biologikoa izanak ez zuen atsegabea biguntzen familian. Desgrazia handiagorik ezin zela, zeritzaien bere gertukoenei. Zein oker ziren.

HILETAK. Hiletak antolatu behar ziren. Familiarteko eta lagunak abisatu, elizkizunak antolatu... eta beste. Galiziara joandako anaia gazteenari ere eman behar zitzaion abisua. Hala esana zuen, anaia minbizituari zerbait gertatuz gero lehenbailehen deitzeko. Eta horrela egin zuten familiakoek, azken arnasa izan bezain laster deitu baitzioten. Anaia gazteak ez zuen segundu bat ere itxaron. Esku artean zeukana utzi eta, ziztu bizian, herrirako bidea hartu zuen. Ziztu biziegian, ordea. Zorigaitzak ez daki dosifikazioaz. Errepideko gune batean, istripua. Ardura gehiegi zen bolantean. Oroitzapen gehiegi. Pena handiegia. Astunegia, zintzurrean korapilatutako atsekabea. Bide luzeegia zirrarari eutsi ahal izateko. Eta bi anaiak, egun baten diferentziarekin, joan dira. Familiak ezin zuen sinetsi, ezin du sinetsi. Hodei beltzean dantza ankerra arazita dabiltza, ametsik gaiztoenean, txarrera errealitateak irudimena gainditzen duen horretan. Ezin izango dute inoiz ahaztu 2005 honen hasiera ezin beltzagoa. Usu sozialetarako, urte hasierak mezu baikorragoak eskatuko ditu agian eskualderako. Ez dut hori ukatuko. Humanismoan erroak ondo sartuta ditugunontzat, bestalde, eskualdeaz hitz egitea, kasurako, bertako gizakiez hitz egitea da nagusiki. Eta gizakiak zorionaren argia dakarkizun moduan ekarriko dizu zorigaitz ankerraren ilun hau ere. Baina, bai. Urte hasiera honetarako badut kontakizun baikorrik ere. Alboko beste herri bateko gizaseme bat kartzelatik atera berria da, barruan lau urte bete ondoren. Zortzi hilabete konpartitu nituen Navalcarneroko espetxean berarekin. Pasilloetan ikusten genuen elkar, ez baikinen modulu berean. Baina elkarrekin munduko ordu guztiak pasa izan banitu bezala gogoratzen dut bibote mardul beltzez jantzitako bere etengabeko irribarrea.


o005_on

23/1/05

19:12

Página 1

Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •

EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...

ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.


o006_on

19/1/05

17:32

Página 1

iritziaaartikulua

Koma

Fabrika Handia

osefa Larruskain alarguna hil zenean bi haur utzi zituen eta ondasun gutxi batzuk. Haurrak izebarengana Lezora aldatu ziren bizitzera, amarekin eta beste emakume batekin, Polonirekin batera bizi ziren gela utzi zuten, betirako. Josefa jostuna eta alarguna izanik bizitzeko adina baino ez zuten eta hiltzerakoan utzitako zorrak ondasunak salduta ordaintzerik izan zuten. Alabergako esneketariak berea hartu zuen. Etxeko jabea zen Manuela Francisca Gamon emakumeak hilabeteko etxeko zorra eta dendan egindakoa jaso zituen. Iturralde dendariak ere ez da hutsik irtengo eta zorra, seguraski pinuzko armairuarekin eta emakumearen hiru alkandorekin ateratako diruarekin ordainduko zioten. Zor guztiak kitatuta diru pixka bat ere gelditu da haurren kargu gelditu den Juana Fermina Lujanbio koinata lasaiago gera dadin. Eta, azkenean, Josefa Larruskain jostunak, lur gaineko zorrak kitatuta zerukoak kitatzen saiatuko zen. 1852 urtean gaude eta iraultza industriala Oreretara heldu zela zazpi urte baino ez dira.

J

Joxemari Carrere

LINO FABRIKA. 1845. urtean Lino fabrika zabaldu zuten, herritarrek Fabrika Handia deituko ziotena. Handik berrogeita hamar urtera Manchester Txikia deituko zioten Errenteriari. Baina ordurako inor ez zen gogoratuko Josefa Larruskainekin, lantegiak eta biztanleekin batera, hildakoak ere ugaritu baitziren, birikak ustelduta gehienak, tisiak jota. Jose Frantzisko Petrirena “Xenpelar” bezala. Hura ere odoletan itota hil zen 34 urte besterik ez zituela, Fabrika Handian langile zelarik. Zenbat ondasun material utziko ote zituen ez dakigu, bere bertsoak baititugu ondasun preziatuenak. Ez dugu gogoratuko, ordea, gaixotasunak ekarri zion arrazoia. Josefa Larruskainek bezala Xenpelarrek ere Fabrika Handiarekin hasi zen iraultza industrialaren aberastasunak ez zituen ezagutuko. Fabrika Handiko erlojuak markatuko zituen euren bizitza. Erlojuaren jabeak aginduko zuen zein ordutan altxa, noiz bazkaldu, noiz atseden

HILEKO ESALDIA

“Aizak, Manuel mañontzi/urrengorako goraintzi...” (Xenpelar) 06

hartu. Aginduko zuen nola lan egin, zenbat orduz, zein baldintzatan. Eta aberastasuna ekarriko zuen herrira. Baina norentzat? 1902. urtea Ricardo de Urgoiti medikua eta udaleko kontzejala kezkatuta ageri zen herritar asko bizi ziren baldintzekin. “Pero aún eso no es nada comparado con el interior de muchos de esos edificios donde la miseria y el malestar tienen su asiento; porque allí es de ver las llamadas habitaciones, que propiamente hablando se podrían decir zahurdas, donde las familias viven hacinadas, a veces sin la debida separación de sexos y edades, sin aire respirable, en una palabra, sin condiciones de vida”. Hurrengo urtean herrian sekulako industria azoka antolatu zuten. Espainiako erregea ere etorri omen zen. Eta denak pozik. Bien bitartean beste etxe batean norbait odoletan itotzen zen, edo fabrika barruan bizia ematen zuen batek baino gehiagok. Gaur egun Fabrika Handiaren lekuan porlanezko kristoren tramankulo argiduna dago. Sirena hotsa ez da entzuten. Auskalo nondik ekarritako granitoarekin egindako plazaren erdian Xenpelar eta Muxarroren arteko bertso saioak entzun ditzakegu, baldin eta Papeleraren zarata ahazten badugu. Manchester Txikia handi bihurtu da. Lantegiak jartzearen negozioari, etxeak eraikitzearen negozioak hartu dio lekua. Eta errepide erraldoiak, eta tren izugarriak, eta superportu beldurgarriak, eta erraustegiak... Aberastasuna helduko omen da berriro gure herrira. Etxe dotoreetan biziko gara; kotxe liluragarrietan bidaiatuko gara, arropa dotore eta ugariekin jantziko gara. Baina gaur banku batek beren etxetik bota du lanik gabe geratutako familia; etxe batean minbiziak bizi bat eraman du, estresak jota ospitaleratu dute norbait, kotxeak gazte bat akabatu du. Gaur egun ez dugu Fabrika Handia, Miseria Handiak ditugu haren ordez. Josefa Larruskainen ondasun eskasak aspaldi xahutu ziren bezalatsu, xahutuko dira gureak. 100 urteko garapena izan dugu, ordea. Udalak dio. urtarril honetan 170 urte dira Jose Frantzisko Petrirena sortu zela mundura eta hark gonbitea egin zuen: “Errenteriyan bizi naiz eta/ egin zaidazu bisita”. Porlanak jaten ez gaituen bitartean behintzat.


o007_on

19/1/05

17:33

Pรกgina 1


o008_on

19/1/05

17:34

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Kote

Handik

Zer diote? ondakinen gaiak (zaborrak) eta bereziki Gipuzkoako hiri hondakinen plan integralak, hau da, errausteak, hautsak harrotu ditu inguru hauetan denbora gutxian. Batzuek ez zuten horrelakorik espero, politikoek uste zuten gizarte eragileak hilik zeudela, baina usteak erdia ustel. Erantzuna eman dute eztabaida, salaketa, kezka eta irtenbideak gizarteratuz. Zenbaitek dimisioa ere aurkeztu du, Sodupe jaunaren kasua (San Markoseko Mankomunitatearen lehendakaria), zaborrak erretzearen aldeko sutsuenetakoa alajaina! Suarekin dabilenak erreta bukatzen du, horrela zioten gure arbasoek. Oiarbide jauna, zeren zain zaude bide bera hartzeko? Gipuzkoako Foru Aldunditik nahikoa hanka-sartze egin dituzu, gurdia idien aurretik jarrita, aldapa gorantz zabiltza denbora luzean. Donostiako alkateak, errauste plantarik gabe, suak piztu ditu bazter hauetan eta gizarte eragile

H

Kepa Olaiz

08

desberdinek sortutako eztabaidaren ondorioz, bertako alkate, Odon Elorza, herritarren iritziak kontuan hartzekotan dabil. Errausketen kontu honek, egunak kontatuak ote ditu? Zestoako alkateak ere bere baitan hartu zituen herritarren nahiak eta galdeketaren emaitza ‘errausketarik ez!’ izan zen. Zer diote gure Oarsoaldeko alkateek egoera honetaz? Zer dio, San Markosko Mankomunitateko lehendakari berriak? Denok ados zaudete? Horrela izanez gero, zergatik ez borondate osoz, Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun eskaini errausketa plantaren kokaleku bezala? Animo! Ala ezezkoa da zuen iritzia? Nahikoa da alkate jaunak. Sutara hipokresia eta zurikeria! Urte berrian gaude jaunak, aukera berriak, zer arraio! Gure hondakinak bestelako tratamentua merezi dute. Gure zaborra XXl. mendeko altxor preziatuena izan liteke eta izango da dudarik gabe, gaurko krisi energetikoaren egoera ikusita.


o009_on

23/1/05

19:26

PĂĄgina 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Mikel Etxaniz Pasaia-Lezo Lizeoko irakasleak Gines de los Rios-eko Sari Nazionala irabazi zuen hilaren 13an. Zorionak!

Zer dio? Kataxuloko Gazte Asanblada

Gaztetxeak eraiki eta defendatu! Azken boladan Euskal Herriko hainbat eta hainbat gaztetxe itxi dituzte, edo istekotan daude. Eskualdean ere badira gaztetxeak, hauetariko bat, Oiartzungo Kataxulo Gaztetxia, sortu berria. Bertako Gazte Asanbladak mugimenduaren hausnarketa egin du. zkenaldian batzuei gazteon aurka egiteko desioa sartu zaiela dirudi. Gazteon bilgune izan diren, diren eta izango diren GAZTETXEAK isten ari dira, modu bortitzean zapalduaz eta erasotuaz. Horren adibide dira Euskal Jai, Sorgintxulo, Iturrama eta Atarrabiako gaztetxeak eta beste hainbat. Eraso hauetako bakoitza Euskal Herriko gazte guztion aurkako erasoa da, gaztetxe guztion proiektua bakarra baita. Horren isla da sortu berri den nazio mailako Gaztetxeen Koordinadora, non Oarsoaldeko lau herrietako gazteok parte hartzen dugun. Gaztetxeok konpartitzen dugun proiektuaren funtsa inkomunikazio garai hauetan gazteon arteko komunikazioa lantzea eta bultzatzea da, baita gazteon bizitasuna eta errebeldia ezabatzeko moldatu duten aisialdi ereduari alternatiba eskaintzea ere. Baina erasoak eraso, gazteok gaztetxeak defendatuko ditugu. Gure etxeak direlako. Eman dezakegun erantzunik hoberena emango dugu: eraikuntza. Sorkuntza izango da gure indarra erakusteko modua. Eta

A

Mikel Etxaniz. IĂ‘AKI BERRIO

BEHERA. Mikel Martin Zutik-eko kidea militar parakatxutista batzuk erasotu zuten, urtarrilaren 13an. Jasandako kolpeen ondorioz konortea galdu zuen.

GALDERA. Gabonen ondoren merkealdia. Ez ote da merkatuaren beste estrategietako bat jendeak gehiago eros dezan?

gure herriko Gaztetxia da horren adibiderik garbiena: Kataxulo. Gaztetxea beharrezkoa da herrian. Gurean eta besteetan. Gazteon bizitasuna kutsatuko diogu herriari, guk ere gauzak eskaintzeko baditugu eta! Ahalik eta gazte gehienon erreferentzia gune bihurtu nahi du Kataxulok. Gaztetxia gazte guztiona delako. Ezinbesteko jotzen dugu Gaztetxiak modu egokian funtzionatzeko asanblada indartsua. Garrantzitsua da bertan parte hartzea, bakoitzak zerbait jarriaz, lorpen handiak eskuratuko ditugulako. Kataxuloko proiektua oraindik ez dago guztiz gauzatua. Tokia moldatu beharra dago, horretarako Udalarekin harremanetan gaude. Baina garrantzitsuagoa da Gaztetxian sortuko den mugimendua eta giroa. Gazte oiatzuarrok argi dugu gaztetxeak defendatzen jarraituko dugula. Eta gure Gaztetxia eraikitzea izango da Euskal Herriko gazte eta gaztetxeei laguntzeko modurik aproposena. Ongi etorri Kataxulo!

Eguberriak kontsumismoaren menpe? rtarrileko aldapa gogorra igotzen ari garen honetan galdera horixe datorkit burura. Ez da kontu berria gizarte kontsumista batean bizi garela eta, beraz, neurri batean edo bestean, denok garela kontsumista. Baina eguberrietan joera hori areagotu egiten da nabarmen. Kristau izan nahiz ez izan, esango nuke ia denok ospatzen ditugula Eguberriak era batera edo bestera. Zein esanahi dute guretzat Eguberriek? Ez al dira kontsumorako beste aitzakia bat? Jesusen jaiotza, urte berriaren etorrera: sinestunek hori erantzungo lukete. Berez hala da, baina gaur egun hori guztia ere gainditu dela esango nuke. Eguberriak kontsumismoaren erakusgarri bortitzena bilakatu dira eta denak (edo ia denak) sartzen gara zurrunbilo horretan, arrastaka eramaten gaituen olatu handi baten moduan. Turroiak, opariak, festak... Eta ez da erraza horri alde egitea. Ez naiz sinestuna, baina atsegin ditut Eguberriak, batez ere

U

Olentzero eguna eta Urte Zahar eguna; eta ospatu ere ospatzen ditut. Baina ez dut batere atsegin Eguberrien inguruan dagoen parafernalia handia, neurrigabeko kontsumora bultzatzeko sortua. Eguberriek badute beste esanahi bat ere: ilusioa. Hotz-hotzean aztertuz gero, bizitza honetan ilusioak behar-beharrezkoak ditugu eta batzuetan egoerak sortu edo aprobetxatzen ditugu: esaterako Olentzero edo Erregeen inguruko ipuina, ametsa, fantasia. Haurrentzat sortua baina helduok ere gozatzen duguna. Ederra da eta horrelakoei eutsi egin behar zaielakoan nago. Dena den, hori ere kontsumismoak kutsatu du dagoeneko eta badirudi ez dakigula neurria jartzen. Eta Eguberriak amaitzean zer eta beherapenak. Horixe bai kontsumorako aitzakia polita! Ez dakit inoiz asmatuko ote dugun horren aurka borroka egiten, geure buruari gogor egin eta horri ihes egiten. Nolanahi ere, Urteberri on eta eutsi goiari.

hONa

Ortzuri Olaetxea

09


o010-011_on

23/1/05

19:30

Página 1

iritziassakONduz

‘Orereta’, orain eta beti Luis Elberdin Herri mugimenduan dihardu. Orereta izenaren alde hainbat liburu idatzi ditu,

ERRENTERIA ALA ORERETA?

besteak beste, Orereta, Orereta izenaren alde, Orereta: izena eta izana, eta Orereta, hacia un nuevo modelo de ciudad. Azken honi esker Euskaltzaindiak Orereta izena ofizialki onartu zuen.

Toponimia

Bata ala bestea izan beharko luke? Ala biak daude egoki? Urte askotan zehar pil-pilean egon den gaia da hau. Honen harira bi iritzi desberdin jaso ditu ONek: bata, Orereta izenaren aldekoa da, bestea, aldiz, Errenteria izenaren alde ageri da. Bakoitzak bereari eusten dio.

10

igrazio-prozesu kolonialistak jasan dituzten herrialdeetan, toponimia beti izan da gatazkarako iturri. Herri kolonizatzaileak beti saiatu izan dira, botere militarra eta ekonomikoa ez ezik, beren kultur eredua ere inposatzen. Eta bide batez, beren hizkuntza eta beren toponimia ere, hots, toki-izenak, ezartzen saiatu dira. Erdi Aroan, gaztelarren jarduera kolonialistaren ondorioz, Euskal Herriko herri askori aldatu zieten izena. Gaztelako errege-erreginek hainbat herriri hiribilduen estatusa izendatzeko baliatu zituzten Erdi Aroko hiri-gutunetan toponimia aldaketak oso ugariak dira, eta bertan, jatorrizko izenaren ordez beste bat ageri zaigu, gaztelaniazko izena. Zerrenda amaigabea da: AG U RAI N > Salvatierra; ARRASATE > Mondragón; SORALUZE > Placencia de las Armas; ORERETA > Villanueva de Oiarso > Rentería; ORDIZIA > Villafranca, eta beste hainbat. Baina ezarritako ofizialtasun hori gorabehera, herri kolonizatuek –beren izenaren baitan beren izana ere txertaturik doala jakitun– beren hizkuntzari, beren memoria historikoari eta beren toponimiari eutsiko diote. XIX. mendearen amaieran, Euskal Herri osoan Eusko Pizkundea sortuko da, euskal nortasuna berreskuratzeko mugimendu

M

bat. Giro horretan sortuko da, halaber, Euzko Alderdi Jeltzalea, eta alderdi honek helduko dio euskal nortasuna berreskuratzeko eta Euskal Herria eraikitzeko ahalegin horri. EAJren lehen ahalegina euskara berreskuratzea izango da, atzerakada nabarmena jasaten ari baitzen espainiarren eta gaztelaniaren inposaketa kolonialistaren ondorioz. Eta hizkuntzaz gain, toponimia ere berreskuratzen ahalegindu ziren. Eta horrela, Gaztelak ezabatu nahi izan zituen izenak berreskuratuko ditu EAJk: AGURAIN, ARRASATE, ORERETA, SORALUZE, DONOSTIA, IRUÑEA, ATARRABIA, ORDIZIA, eta abar. Orereta: izena eta izana liburuan jasota geratu den moduan, ezin konta ahala dira EAJk, Eusko Pizkundeak eta Euskeltzaleak mugimenduak Orereta izena erabili izan duten adibideak, bai kulturan eta bai politikan ere. Batzokiko zuzendariek erabili zuten, EAJko zinegotziek, bertsolariek, 1931. urtean Xenpelar etxean jarri zuten eta gaur egun oraindik ere fatxadan ikus dezakegu bertsolariaren omenezko plakan (Orereta erri), gutunetan, oroigarrietan, jaunartzeetan, Arturo Kanpionek, Aitzolek, Etxegaraik, Serapio Mujikak, Fausto Arotzenak, historialariek, El Día egunkariak, eta beste hainbatek.


o010-011_on

23/1/05

19:30

Página 2

sakONduziritzia

Gure herriaren izenaz Mikel Carcedo Mitxelena Errenteriako Lau Haizetarako euskaldunon ZAILTASUNAK. Kolpe militar frankistak (1936) parentesi luzea ireki zuen euskal kulturaren berreskurapenean. Franco hil ondoren, baina, euskara berreskuratzeari ekingo zaio. Eta toponimia berreskuratzeari. Baina Oreretan, oraingoan, ezker abertzaleak hartuko du ordu arte EAJk egindako berreskurapen–lanaren lekukoa, eta ondorioz, bi zailtasun topatuko ditu: batetik, kolonizatzaileen PSOE, PP– aurkakotasuna, eta bestetik, EAJ eta EArena, bigarren berreskurapen horren sustatzaileak berak ez izatearen errezeloagatik. 1993ko maiatzean, benetan txosten mardula aurkeztu genuen Euskaltzaindian, Orereta-Errenteria izena onestea eskatuz. Eta Euskaltzaindiaren Toponimia Batzordeak, 1994-5-20an egindako txostenean baieztatu zuen ere Gasteiz izena onetsi eta berreskuratzeko baino arrazoi gehiago zirela Orereta izena berreskuratzeko. Horrexegatik, 54 elkartek jo zuten Udalera, Orereta-Errenteria izendapen bikoitza onets zezala eskatuz, bi sentsibilitate horiek errespetatuak izan zitezen, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin izan den moduan. Denok dakigu zein izan zen erantzuna: ezezkoa, diru laguntzak ukatzea, zentsura, eta abar. Halere, 10 urte geroago, Orereta izenak indarrean jarraitzen du, lehen bezalaxe. Prozesua umotuko da eta, egungo suminezko egoera baretzen denean, Orereta-Errenteria izendapen bikoitza onesteko moduan izango gara.

elkarteko sortzaileetarikoa da. Xenpelar bertso eskolan ibilia eta 1999. urtetik Eusko Alkartasunako zinegotzia da Errenteriako udaletxean.

ehenik eta behin, esan beharrean nago ni baino lagun jantziagorik egon arren bazterretan gai hau jorratzeko, iritzi emate hau niri eskaini didatela-eta, gustura ekingo diodala gaiaz nire ikuspegia agertu eta aldezteari. Horrela, bada, nahiz eta uste dugun bere tenorean — hautsa franko harrotu eta gero— auzia erabakia geratu zela, beste behin ere jendarteratuko dugu. Edonola ere, iturburutik edan nahi duenak jo beza Euskaltzaindiaren lan eta agiriak biltzen dituen Euskera argitalpeneko 40. liburukian (1995, 2-3) jasoriko Errenteria eta Orereta izenez testura, bertantxe jasotzen baita Bilbon 1995eko urriaren 27an aho batez harturiko erabakia. Halaxe, hartarako interesa duen irakurleak Euskaltzaindiak berak adierazirikoak kontsulta ditzake. Lekuak mugaturik ezingo dugu nahi adina idatzi oraingo honetan, baina lehendik adierazirikoak (Errenteriako Oarso urtekarian luzezabal jorratua baitago gai hau eta Euskaltzaindia beraren irizpena hitzez hitz ere zer-nolakoa izan zen azaldu baitzen bere garaian) berretsiz eta osatuz, honako hauxe da nire tesia.

L

ASPALDIKOA. Nire iritzian Orereta herri izentzat ezarri nahia Historia zuzentzeko asmoz sorturiko ekimena da, eta bulkada politiko batetik jaioa hain zuzen ere. Horren aurrean agertu nahi nuke Errenteria izena ez dela espainiar erregeren baten zapalkuntza historiko baten edota egungo inposizioaren fruitu bat, baizik eta azken mendeetako euskal herritar xehe eta euskaldun peto-petoek belaunaldiz belaunaldi erabiliz eta usadioan txertaturik ailegarazi diguten izena. Harako “Donostiyako

hiru damatxo Errenteriyan dendari…”, Bordaxarko Zapiraindar bertsolariaren “Orain berrogei urte gure Errenderi…” edota Xenpelarren “ Errenteriyan bizi naz eta egin zaidazu bixita” ditugu horren lekuko. Hori erakusten digute, orobat, aspaldi handian toponimian jasorik ditugun testigantzek —1320an Villa Nueva de Oyarço izendatuz, herri bilakatu gintuztenez geroztik—. Horrela, bada, La Rentería izena 1340. urtean agertzen zaiguna dokumentaturik lehen aldiz Errenteria euskal izen bihurtua ikus dezakegu 1581eko agiri batean ( “… haziendo camino desde Errenteria a esta villa por Marros…” ). Halaber, egundaino bizirik iritsi zaigu beste zenbait toponimotan ere: “Errenteiarran-bidegurutza” (1916), “Errenterico-muga” (1945), “Errenteriako portalea”, “Errentei sorua”, “Errenterilurra”, “Errenteriola”, “Errenderisoro(a)”. Toponimo horiek aski argi islatzen digute, nahiz Orereta leku-izena 1320ko agiri batean jasorik egon ( “ … por bien toviesse faser población de villa todos de so uno en una su tierra que disen Orereta…”), ez dela hori sekula izan gure herriaren izena. Historiak ez gaitu bide horretatik eraman eta ezta, konparazio batera, gure herria Hiriberri/Villa Nueva izendatzea bezalako beste batzuetatik ere. Horregatik diot nik ere beste batzuek aldarrikatu zuten hura, baina zeharo beste asmo bat adierazteko: “Orereta gure herriko izena da”. Halaxe da bai; izan ere, ikastolaren, autoeskola baten, kale baten etabarren izena baita egun. Errenteria, berriz, gure herriaren izena dugu bai ofizialki zein usadioaren poderioz ere. 11


o012-015_on

23/1/05

19:39

Página 1

nagusia

lasterka

IBILKETA Hilabete honetan Espainiako txapelketan parte hartuko du Mikel Odriozolak; zientziaren laguntzarekin doitu du prestakuntza Lander Garro Datuak. 1975-11-25. Orereta. Ibilbidea Argazkigintza

ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Musika taldeentzako edota aldizkarietarako, egin izan ditu argazkiak, besteak beste. Literaturgintzan sartualdia egin zuen, ‘Orain galdera berriak ditut’ liburuarekin.

18 KILOMETRO. Odriozolak ‘erbia’ behar izaten du esfortzu handiak egiteko erreferentea izatea beharrezkoa delako; Gorka Matxinbarena da berea. Irudian, noiz hasiko diren eztabaidan ari dira, 18 kilometroak egiteko.

12


o012-015_on

23/1/05

19:39

Pรกgina 2

kliknagusia

BEROKETA. 18 kilometroak 9 saio ezberdinetan egingo ditu Odriozolak. Bakoitzean 2.000 metro egingo ditu. Frogatik frogara azkartu egingo du erritmoa, eta gorputzak nola erantzuten dion neurtuko dute, lasterketaren egunean zein erritmo eraman behar duen erabakitzeko. Hasi aurretik beharrezkoa da beroketa lanak tentuz egitea.

13


o012-015_on

23/1/05

19:39

Pรกgina 3

kliknagusia

MEDIKUAREN FROGA 2.000 metroro belarritik odola aterako dio Piu Gonzalez de Suso sendagileak; odolak esango dio zein gorpuzkera duen

ERBIA

Matxinbarrena triatloilaria da, musikagilea izateaz gain. Pistan ondo moldatzen da, forma onean baitago. Alta, ederki izerditu beharko du Mikeli lana egiteko. Guztiaren aurretik, elkarrekin egingo dituzte beroketak, zaintiratuak saihesteko. 14


o012-015_on

23/1/05

19:38

Pรกgina 4

kliknagusia

BAT BI, BAT BI Odriozola oinez, eta korrika bestea. Irudi bitxia, eta harrigarria. Lan egin ondoren, agur sutsuak. Hurren arte.

15


o016-019_on

21/1/05

16:09

Página 1

LIERNI FRESNEDO antzezlea

Egun egiten dugun antzerkia ez da batere iraultzailea” Testua: Eihartze Aramendia Argazkiak: Iñaki Berrio

aur gizonezkoa, bihar erregearen txoferra eta etzi iparra galdua duen zientzialari bat. Pertsonaia asko ezagutu ditu Lierni Fresnedo antzezleak, baina nortasuna bakarra du, berea. Lezon egin zuen ONek zita. Ordu eta erdiko solasaldiak bera zertxobait ezagutzeko aukera eman zion.

G

Datua

14 URTE. Hamalau urtez aritu zen Ur Antzerki Taldean. Aktore zela bertan ziharduenean konturatu zen. Urte horietan Hego Amerika, Afrika eta Egipto ezagutzeko aukera izan zuen. 16

genuen, Sari Nazionala irabaztera ere iritsi ginen! Beraz, hasiera batean jostagarri zena, egun nire ogibide bilakatu da. Nola gogoratzen duzu zure lehenengo emanaldian izan zenuen esperientzia?

Ez dut lehenengo emanaldirik gogoan. Oroimenean etapak ditut, etapa horietako imajinak.

Antzezlea zara. Txiripaz, halabeharrez...?

Noiz jarri zenion ‘aktore’ izena zeure buruari?

Nire jaioterrian, Pasai San Pedron, antzerki talde bat zegoen eta hor egin nituen nire hastapenak. Oinarrizko hezkuntza bukatu ondoren Bartzelonara joan nintzen, institutura, antzerkia serioago hartu eta ikasketak egitera. Dena den, bertara joan eta ez nuen egin beharreko froga gainditu, ez bainekien katalanez! Euskal Herrira burumakur etorri nintzen. Baina berehala etorri zen poztu ninduen zerbait, Oxigeno antzerki taldetik deitu zidatenean. Geroago, haur antzerkiarekin hasi nintzen, baita clown-arekin eta kale antzerkiarekin ere. Azken hau asko landu nuen, baina nekatu egin nintzen, energia asko behar da. Aurrerago, nire bizitzako zati handi bat bete duen Ur Antzerki Taldean eman nituen14 urte. Arraskata ikaragarria izan

Ur Antzerki Taldearekin. Oso gaztea nintzen eta mundu horretan sartzean hasi nintzen konturatzen zer nolakoa zen hura. Orduan jarri nuen nire karnetean ‘antzezlea’. Nola moldatzen zara hobeto taula gainean, euskaraz ala gazteleraz?

Egia esan, 14 urtez antzerkia gazteleraz egin ondoren, taula gainean hizkuntza honetan hobeto moldatzen nintzen. Euskarari sekulako beldurra nion, ez nuen ziurtasunik. Nire belarriei arrotza egiten zitzaien euskara, beraz, horri buelta eman nahian AEKn sartu nintzen. Orain nire belarriak lasaiago daude. Publiko euskaldunak eta erdaldunak berdin erantzuten al du?

Bai, ez dago bereizketarik eta ez da diferentziarik nabaritzen. Obra


o016-019_on

21/1/05

16:09

PĂĄgina 2

antzerkianagusia gazteleraz pentsatua baldin badago, euskaraz antzezterako garaian nabaritzen da, publikoak hori nabaritzen du. Antzerki mundua gutxi baloratua omen dago.

Diru laguntzak egon badaude, baina krisi momentoetan kulturatik kentzen dute beti. Geroz eta talde gehiago daude, proposamen gehiago eta diru kopurua berdina edo murritzagoa da. Diru kantitate handirik gabe ezin al da antzerkirik egin?

Egin daiteke. Askotan dirua aitzakia bat besterik ez da. Gogoa eta indarra behar da gehienbat, ondoren dirua dator. Goenkale. Aktoreak egiteko makina bat al da?

Kar-kar, arrazoi duzu. Esperientzia bezala polita eta ona da, nire ikasleak izanak dira bertan eta asko ikasi dute. Dena den, produkzio azkarra da eta kalitate aldetik asko murriztu da, gehiago landu daiteke. Oroimen berezia al duzue antzezleok?

Oroimena muskulu bat da, praktikarekin lortzen dugu testuak berehala ikastea. Bakoitzak bere teknikak ditu, baina denaren oinarrian praktika dago. Inprobisazioaren aldekoa ala kontrakoa zara?

Autorea errespetatu behar dela iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, obrak baldintzatzen du hori. Shakespeareren obra batean zaila da inprobisatzea, baina besteren batean errazagoa suertatzen da. Nik askotan eman diot lekua inprobisazioari. Oso gaizki pasatzen da, hori ere esan behar dut; bi segundu izan direnak, bi ordu dirudite. Seigarren zentzumen bat ateratzen da momento horietan. 1999. urteko Orratx! aldizkarian aipatu zenuen Lezon ez zenuela antzerki mugimendurik ikusten. Berdin pentsatzen jarraitzen al duzu?

Elkarrizketa hori egin eta gero Lezoko talde batek beraien zuzendari izatea proposatu zidaten, baita onartu ere. Orratx! taldea

17


o016-019_on

21/1/05

16:08

Página 3

nagusiaaantzerkia sortu genuen. Talde honekin mu-

gimendua badago, baina ez da oso irekia, mugimendu gehiago nahiko nuke. Zuzendari lanetan zabiltza, beraz. Bi paperak ezagutzen dituzu. Zuzendari zarenean aktoreak dituzu ‘azpian’ eta alderantziz. Zerekin geratzen zara?

Aktore paperarekin, dudarik gabe. Nire kasuan, aktoreekin lan egiteko esperientzia gehiago behar dut, haiek hobeto ezagutu. Antzerkia eginez nork bere burua ezagutzera iritsi al daiteke?

Bai. Uneoro zurekin zaude, zure ahotsarekin, zure ziurtasun ezarekin... Zurekin. Entseguetan ‘bilutsik’ ikusten da pertsona eta hori oso polita eta baliagarria da. Ba al dago inoiz antzeztuko ez zenukeen paperik?

Ez, edozein paper antzezteko prest nago. Denek daukate beren xarma eta guztietatik ikas daiteke zerbait. Biluztuko al zinateke?

Justifikatuta baldin badago bai, zergatik ez. Are gehiago, biluztu izan naiz, ez dut problemarik. Badaude justifikatu gabe biluzten diren paperak, horrek ez du zentzurik. Orain hamar urte antzerki modernoa egiteko denak biluzten ziren, askotan zentzurik gabe gainera. Gizonen aurkako erasoa eta emakumeen aurkako erasoa antzeztu behar bazenu, berdin egingo al zenuke?

Ez, eraso eta egoera desberdinak dira. Emakumeen eta gizonen egoera soziala desberdina da, ondorioz modu desberdinean transmititu behar da. Egoera azken finean berdina da, baina planteamentu desberdina egin behar da. Are gehiago, emakume batetik bestera ere desberdina da. Zer salatuko zenuke antzerki bidez?

Gauza asko, baina horretarako antzezlanak kritikoa izan beharko luke eta egun egiten dugun an18

tzerkia ez da batere iraultzailea, ez gara asko bustitzen. Gizartearen pare goaz. Aspaldi ez dut ikusi ezer esaten didan antzezlanik. Askotan zaila da salatu nahi duzun egoera hori planteatzea. Hortan jarri beharko nuke. Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren arrakasta zertan datza?

Gertuko gauzez hitz egiten dute eta jendea horrekin identifikatu egiten da. Publikoaren eta antzezleen artean hartu-eman bat sortzen da. Kasu honetan, euskararen egoera nolabaiteko distantzia batekin ikusten da, ez da puripurian dagoen gaia momentu honetan, beraz, lasaitasunez ikusten dugu honelako antzezlan bat, eta ez amorru biziz. Zinea, telebista eta antzerkia. Hiru mundu erabat desberdinak, baina era berean bakoitzak bere xarma izango du. Zein nahiago duzu?

Antzerkiaren ezbairik gabe. Zine munduan, film labur batzuk egina naiz, baina oso zaila egiten zait. Kasu honetan, ezin da atzera egin, hau da, hartualdiak-eta errepika daitezke baina behin grabatuta hor geratzen da. Antzerkian, aldiz, antzezten den bakoitzean zerbait ikasten da, gaur obra bat antzezten badut, badakit bihar desberdin antzeztuko dudala,

Azkar-azkar Antzerkia. Pasioa. Lezo. Nire txoko txikia. Antzezlan bat. Ricardo

III.ena. Antzeztoki bat. Klaustro bat. Erlijioa. Niretzat ez da

existitzen. Familia. Beste txoko berezi

bat. Bakardadea. Beharrezkoa

den droga txiki bat. Independentzia. Oso

garrantzitsua, baina oso zaila izatea. NAN ala EHNA. EHNA. Euskara. Antzerkian landu beharrekoa. Ur Antzerki Taldea. Iragana.


o016-019_on

21/1/05

16:08

Página 4

antzerkianagusia

Antzerkia eginez nork bere burua ezagutzera iritsi daitekeela pentsatzen dut”

Antzerki bidez gauza asko salatuko nituzte, baina salaketa egoera planteatzea oso zaila da”

Telebistak emaitza azkarrak eskatzen ditu nik nire debora behar dut, ez nuke bertan lan egingo”

Zaila egiten zait gertutik bizi dudan egoera bat antzeztea, urrunekoa errazago antzezten dut”

nahiz eta obra berdina izan. Beti paper hori bizitzeko aukera ematen dizu antzerkiak. Eta telebistari dagokionez?

Bere garaian aukera eman zidaten telebistan sartzeko, baina ezetz esan nuen. Ikaragarrizko beldurra ematen dit. Telebistak emaitzak eskatzen ditu, emaitza azkarrak. Nik nire denbora behar dut, gehiago sakontzea gustatzen zait. Ba al dago zailago edo errazago antzeztu daitekeen gai edo egoerarik?

Bai. Niri zaila egiten zait gertutik bizi dudan egoera bat antzeztea. Urruneko egoera bat errazago antzeztuko nuke. Aukeran jarrita, ikaragarrizko aretoa jendez lepo ala areto txiki bat lagunartean?

Lagunen aurrean antzezteak beldur pixka bat ematen dit! Jendez lepo dagoen areto handi batean antzeztea oso hunkigarria da, badirudi haietako bakoitzari ari natzaiola antzezten, publikoaren artean eta aktorearen artean energia berezi bat transmititzen da. Momentu hauetan zer duzu esku artean?

Orain dela hiru-lau urte, antzerki bat estreinatu genuen eta orain frantzes bertsio egingo dugu, horrela Belgikan sartzeko. Bestalde, Orratx! antzerki taldearekin obra berri batekin hasi gara. Korrika ere aurki heldu da.

Bai, halaxe da. Zazpi bekatu na-

gusi antzezlana prestatu dugu. Olatz Beobidek zuzenduta, Mikel Askurainek, Niko Lizeagak eta nik antzeztu dugu. Bestelako proiekturik ba al duzu?

Proiektuak pila! Alde batetik, munduko txoko guztietatik eta kultura oso desberdineko hogei-

ta lau pertsona bildu nahi dugu. Israeletik, Ipar Amerikatik... Itxaro Bordak itzulitako obra bat antzeztuko genuke. Momentua iritsiko da. Bestalde, urrirako haur eskola sortu nahi dut. Nire proiektuen artean ere, aspaldidanik buruan bueltaka izan dudan ideia gauzatu nahi nuke. Udaberri Gauak dei-

tzen den ideia xelebre zein polit bat burutu nahi dut. Lezon izango litzateke, parke batean. Bertan, poesia, antzerkia... egingo genuke. Dena den, mugimendu honek energia eta handia eskatzen du. Amateurrekin ere zerbait egin nahiko nuke aurten. Ea zer ateratzen den!

19


o020-021_on

21/1/05

15:29

PĂĄgina 1

nagusiakkorrika

KORRIKA badator!

Martxoaren 10ean Orreagan hasi eta 20an amaiera emango zaio Bilbon. Oarsoaldetik, hilaren 12an, larunbatean, pasako da Testuak: Usoa Arbelaitz Argazkiak: IĂąaki Berrio

bian da Korrikaren 14. edizioa. 24 urte pasa dira lehen ekitalditik, baina aurten ere hainbat euskaltzale bilduko da Euskal Herriko karriketan gora eta behera euskararen alde korrika egiteko. Ekitaldi jendetsu eta garrantzitsu bilakatu da bi urtetik behin ospatzen den Korrikaren festa. Borja Arbelaitz Xenpelar AEKko kidearen esanetan, "azkenean inplikazio handi horrek erronka batean bihurtzen du ekitaldia, urtetik urtera hobetu nahi izaten delako eta horretarako beharra ere sentitzen delako". Horrez gain, partehartzaile eta laguntzaileak ere geroz eta gehiago dira, hala adierazi du behin baino gehiagotan Korrika antolatzen aritu den Aitor Illarretak: "Sekula mugituko ez liratekeen pertsonak Korrika dela-eta antolatzen hasten dira. Behin, jubilatuen etxean margo lehiaketa bat antolatu zuten". Horrela, edizio guztietan izaten den herritarren inplikazio nabarmena azpimarratu du. Hala ere, Ilarretaren ustez, askotan jendearen laguntza hori ez da islatzen batzordeetan, "oso garrantzitsua den arren". Korrika prestatzen"oraintxe hastekoak" omen dira. Edizio guztietan bezala, aurten ere an-

A

20


o020-021_on

21/1/05

15:29

Pรกgina 2

korrikanagusia

Omenduak ak. Aurten, izan ohi dira omendu an ot or o izi ed ko Korrika itzea. "Bazen zaie ohore hori eduk tu ka to ei rri be un euskald Arbelaitzek. Honez entzeko", dio Borja om ak sle ika re gu garaia zaina ere lin Eguzkitza euskalt do An n ze u nd ze gain, iaz omenduko dute.

IBILBIDEA. Ibilbidea erabaki-

ratu duten lema. Arbelaitzek euskaldun berriekin lotzen du leloa: "Euskara ezagutzen ez duena hizkuntza ezagutzera gonbidatzen du". Hala ere, bai Arbelaitzek baita Ilarretak ere, ikastea ez dela nahikoa gogorarazten dute: "Oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan euskara erabiltzea". Bien aburuz, "euskararekiko konpromisoa norberak hartu behar du". Ildo honen, Korrika sinbolo gisa ikusten du Aitor Ilarretak: "Korrika jendearengana iristen da, etxe ataritik pasatzen delako Korrika, Tuteratik zein Azpeititik, bietatik igarotzen da. Euskararekin ere gauza bera egin behar da, jendearengana eraman eta erabili".

ta dago jada, Orreagan hasi eta Bilbon izango du amaiera Korrikak. Martxoaren 10etik 20ra. Euskal Herriko hamaika bazter euskararen festan murgilduko dira. Oarsoaldeari, hilaren 12an tokatu zaio lekukoa hartzeko txanda. Aldaketak egon daitezkeen arren, eguerdi eta arratsalde partean iritsiko da Korrika eskualdera. Euskal Herria euskalduntzen, ni ere bai! lemapean ibiliko dira milaka euskaltzale hamar egun horietan. Hau baita aurten auke-

ERASOAK. Azken urteetan AEKk jasan dituen erasoak direla medio, duela bi urteko edizioan Korrika laguntzeko kanpaina jarri zuten martxan. "Ez da ahaztu behar Korrikaren festak helburu ekonomikoa ere baduela", dio Arbelaitzek. Horrela, kanpaina honen zeregina Korrika antolatzen eta AEKren kontrako erasoen ondoren ezarritako zorra kitatzen laguntzea da. Aitor Ilarretak irakurketa erromantikoagoa egiten du honen inguruan: "Kanpai-

tolakuntza batzordeetan egingo da. Batetik, herrietan sortzen diren batzordeak daude. Bestetik, eskualdekako arduradunak, eskualde bakoitzean Korrikaren inguruan izaten diren ekitaldiak moldatzeaz arduratzen direnak: antzerkiak, kontzertuak ... Azkenik, batzorde nazionala dago. Hemen, abestia erabakitzen dute, Korrika Bekak emateaz arduratzen dira eta Korrika Kulturala antolatzen dute. Borja Arbelaitzek ONi adierazi dioenez, aurten Oarsoaldean Korrika Kulturalaren barnean zer egingo den ez da oraindik erabaki: "Proposamenen zain gaude".

na honen bitartez jendeak pertsonalki laguntzen du". Izan ere, hasierako edizioetatik Korrika Lagun izeneko beste kanpaina bat dago martxan. Hemen ere, diru laguntzak eskatzen dira; baina, enpresa eta negozioetan bakarrik. Joan den edizioan sortutako kanpainak, ordea, "inplikazioa pertsonalagoa izatea bideratzen du", gaineratu du Borja Arbelaitzek.

BITXIKERIAK. 1980an izan zen lehen edizioa. Ordutik hona gauzak aldatu dira, helburuak aldiz, bera izaten jarraitzen du. Hainbat bitxikeria ere gertatu dira hamalau Korriketan zehar. Aitor Illarreta azken edizioetan Korrikaren furgonetan ibili da Euskal Herriko bailara guztietan barrena. Pozik gogoratzen ditu egun haietan gertatutako pasadizoak. Momento hunkigarriak pairatu ditu: "Ez dut inoiz ahaztuko Otsagabian lekukoa zeraman 80 urteko agurearen negarra. Korrikan ateratzea bere urtebetetzeko oparia izan zela esaten zuen". Tentsio uneak ere izan dira hainbat ediziotan. Oreretan, udaltzainei Madalena kalean pibot bat kentzea ahaztu zitzaienekoa gogoratzen du Ilarretak: "Momento larria izan zen, Korrika gelditu behar izan genuen, atzera buelta eman eta Maria de Lezotik pasa ginen". Beste larritasun unea Irunen izan zuen Korrikak: "Pertsona talde bat harrika hasi zitzaigun". Une gozo eta oso onak asko izaten direla dio Ilarretak. Herritarren eskuzabaltasuna ere nabarmena da Korrik a egunean: "Behin, Pasaiako mutil batek otarrainxkak ekarri zizkigun furgonetan geundenontzat". Barrez oroitzen du Aitor Ilarretak Ermuan izan zen gertatutakoa: "Euskaldun berri koadrila bat goizaldeko ordubatetan izugarrizko hotzarekin larru gorritan atera zen korri egitera", modu honetara beren herrian euskaraz bizitzea zein zaila den salatu nahi zuten. 21


o022-026_on

23/1/05

23:30

Pรกgina 1

hondakinen kudeaketa nagusiah

ZABORRA,

pilatzen ari den arazoa San Markoko zabortegia bisitatu eta bere nondik norakoen berri izateaz gain, baserritarren eta ekologisten ikuspuntua bildu du ONek Testuak: Urederra Argazkiak: Lander Garro

Antolaketa Lehenik eta behin, zaborra utzi nahi duen enpresak baimena eskatu behar du. Ondoren mankomunitateko teknikariek zaborraren ezaugarriak aztertzen dituzte eta horren baitan eskaera onartu edo atzera botatzen dute. Oso zorrozki begiratzen dute. 22


o022-026_on

23/1/05

23:30

PĂĄgina 2

hondakinen kudeaketa nagusiah ure aiton-amonen garaian gizakiak sortzen zituen hondakin gehienak berrerabilzen zuten txerriek eta guk nahi ez genuena gustura asko jaten zuten. Organikoak ez ziren bestelako hondakinetarako, aldiz, herri gehienetan bazegoen zabortegi inkontrolatu horietako bat, non aldian behin bertan zegoenari su ematen baitzitzaion. Estetika aldetik itsusi, eta ingurumenari mesedea egiten ez bazioten ere, garai hartako hondakinek ez zuten gaurkoek kutsadura sortzeko duten adinako ahalmenik. Garai horiek pasa ziren eta kontsumismoaren gorakadarekin batera agertu den hainbat eta hainbat material berrik ingurumenaren egonkortasuna hankaz gora jarri du. ONeko irakurleei gure udalerrietan biltzen den zaborraren nondik norakoak interesatuko zaizkielakoan San Markoseko Mankomunitateko gerente den IĂąaki Castillorekin hitzordua adostu du ONek.

G

HISTORIA. "70eko hamarkadan lau udalek –Pasaia, Errenteria, Oiartzun eta Lezo– zaborra hartzen ari zen bolumena ikusita, gaiari adarretatik heltzeari ekin zioten. Hartara, San Markon inolako kontrolik gabe erabiltzen zen zabortegia moldatzeko lanak hasi ziren", azaldu du Iùaki Castillok. Handik aurrera hiriguneetako zaborra desagerrarazteko asmoz, era antolatuan biltzen hasi ziren. Dena den, oraindik ere gure mendi inguruotan zaborra botatzea debekatzen duten hainbat kartel ikusten ditugu. "Jartzea ere! Horixe ezin dela bota", esan du Castillok. Hasiera batean, toki dezente zegoenez, zaborra inolako irizpiderik gabe botatzen zen, bertako arratoientzat pilatzen zihoan materia organikoa plater ezin goxoagoa bihurtuz. "Noizbehink a, baina, zaborrari su ematen zioten, atmosferan biltzen ziren dioxinen kopurua neurriz kanpo igoaraziz",

argitu du Castillok. Arazoa zorrozten ari zen heinean lau udalek bi langile kontratatu zituzten eta zaborra zapaltzeko makina bat ere erosi zuten. 80ko hamarkaren bukaera aldean Donostiako Udalak Astigarragako lurretan zuen zabortegiaren eremua agortu zenez, San Markoseko Mankomunitatean s artzeko esk aera egin zuen. "Baiezkoa eman baino lehen, eta zaborraren dimentsioa izugarri haziko zela aurreikusi zutenez, za-

bortegia zabaltzeko lur soroak ez ezik zabortegia behar bezala moldatzeko baliabide guztiak erostera behartu zuten", dio Castillok. Geroxeago, mankomunitatea osatzen duten beste kideak ere sartu ziren: Hernani, Astigarraga, Usurbil, Urnieta eta Lasarte. Gaur egun, beraz, hamar udalek osatzen dute mankomunitatea.

KONTROLAK. Zabortegian sartu ahala aurreneko kontrol gunea dugu: baskula. Bertako

langileek zabor kopurua ez ezik zabor mota ere kontrolatzen dute. Bestalde, zaborra bota nahi duenak aldez aurretik baimena eskatu behar du: "Zabortegi honetan ezein zaborrek tokirik ez baitu", adierazi du Castillok. Hau dela eta, enpresa batek bere zakarra hemen laga nahi badu, lehenengo eta behin zabor horren nondik norakoak jakinarazi behar dizkio mankomuniteari. Gero, mankomunitateko teknikariek zaborraren ezaugarriak aztertutakoan, 23


o022-026_on

23/1/05

23:29

Página 3

hondakinen kudeaketa nagusiah onartu edo atzera botako dute

eskaera. Hala eta guztiz ere, arautuak dauden baldintzak betez gero, mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietatik kanpoko edozeinek badu zaborra uztea. Kasu hauei, haatik, oso zorrozki begiratzen diete. Izan ere, baimena lortu ondoren zabortegira ekarri duten zaborraren pisuaz gain kamioia deskargatzen ari den bitartean aitortu duten zabor mota ere egiaztatzen dituzte. "Egun iruzurrik egiten ez badute ere, garai batean eta dirua aurrezteko asmoz, ohikoak ziren ziria sartzeko ahaleginak. Horrelakoetan kamioia atzera kargatu eta isuna ezartzen zitzaien", aipatu du Iñaki Castillok. Sarrerako kontrola iraganez gero, zabortegiak horretarako antolatua duen eremura abiatzen dira kamioiak. Duten zama bota ondoren makina batek zaborra zabaltzen du eta beste batek zapaltzeari ekiten dio. “Zapalketa lana oso garrantzitsua denez, 35 tonako makina bat etengabe ari da gora eta behera zaborra ahalik eta trinkoen laga arte. Ideia bat egin dezazun, orain gauden tokian aspaldian 30 metroko sakonera zuen amildegi baten gainean gaude”, aitortu du Castillok.

24

BIRZIKLATZEKO GUNEA . Azkenaldiotan, teknologia-aurrerapen guztien aplikazioari esker, garai batean hamar metro hartzen zuena gaur egun eremun txikiagoan sartzen da, zabortegira botatzen den zaborraren bolumena ikaragarri murriztu delarik. Izan ere, lehen dena botatzen zen bitartean, gaur egun hainbat gauza birziklatu egiten dira: “Horretarako birziklatzeko gunea sortu genuen”. Bertan egurra txikitzeko tramankuluaz gain, telebistak, ordenagailuak eta abarrak biltzeko kaiolak daude. Emaus-eko trapuzaleekin itun bat sinatu zuten “berrerabil zitezkeen aparatuak eraman zitzaten”. Gainontzeko aparatuak, berriz, berauek birziklatzen espezializatua dagoen Bizkaiko enpresa batek erosten ditu. Bestalde, eskualdeko lorategietako kimatzea eta bide bazterreko zuhaitzen inausketaren ondorioz sortzen diren hondakinak zabortegira ekartzen dituzte eta “guk konpostajea egiteko kanpora eramaten ditugu. Ekintza hauen ondorioz diru sarrera, txikia bada ere, lortzen dugu”, gehitu du Castillok. Azkenik esan, pintura, pilak eta olioa zabortegiko gune honetan bildu ondoren, kanpoko birziklapen lantoki batzuetara bideratzen

dituzte. “Ez ahaztu, pintura, olioa eta zenbait elementu toxiko biltzeko kamioia egunero ibiltzen dela udalerriz udalerri ordu eta egun jakin batzuetan”.

E LE M E NTU

AR R I S KUTSUAK: UR ZIKINAK ETA BIOGASA. Zaborra gune berri batera

bota baino lehen egokitze lan jakin batzuk egiten dira. Lehenik eta behin, lurra eta zaborraren artean asfaltozko sare bat zabaltzen da kalte ekologikorik suerta ez daitezen. Bigarrenik, sortzen den lixibatua toki baxuenean kokaturik dagoen araztegira bideratzen da. Azkenik, eskualdeko saneamendu-sarera bidaltzen da: “Edozein etxetako hondakinekin egiten den bezalaxe”. Laster batean, baina, Loiolako araztegira bideratzeko asmoa dute. Biogasa da materia organikoaren hartziduraren ondorioz sortzen den beste elementu arriskutsu eta toxikoetako bat, ingurumen eta segurtasun arrazoiak direla medio, aireratu baino lehen eskuratu behar dena, hain zuzen ere. Duen pisu arinagatik atmosferara ateratzeko joera izan arren, guneak ixten direnean biogasa ezin da zapaldutako zaborraren azpian utzi, leher egin lezakeelako. Horregatik, 93 urtean argita-

ratu zen araudiari jarraituz, guneak itxi ahala, tximiniak eta, hodi batzuen bidez bildu eta instalazio berezi batera bideratzen da. Inst alazio honet an hiru motor daude, zeinek alternadoreetan met atzen den gas a energia bihurtzen duten. “Era honetan lortzen den energiaren %10 zabortegiko autokontsumorako erabiltzen da. Gainontzekoa, berriz, Iberdrolari saltzen diogu”, argitu du Castillok.

N EG UTEG IA. Behemendi Mendi Nekazaritza elkarteak, negutegi handi bat jartzeko asmoz zebilen garaian, zabortegian itxita zegoen 30.000 metro karratuko lur zatia erabiltzeko proposamena egin zion mankomunitateari. Eskaera begi onez ikusi zenez, tomate hidroponikoa ekoizteari ekin zion. “Eskualde honetako gehienok jan ditugu zabortegiko negutegian ekoizten diren tomateak. Oso goxoak dira”, adierazi du Castillok. BISITAK. “Bisita programatuak antolatzen ditugu. Eskualdeko ikastetxe gehienak urtean behin bisitatzen gaituzte. Iaz, esate baterako, ikasle eta irakasleen artean, ehun bat izan genituen”.


o022-026_on

23/1/05

23:29

Página 4

hondakinen kudeaketa nagusiah

KEPA OLAIZ Ekologistak Martxan-eko kidea

“Odon Elorzak, zabortegiak zabalik jarrai dezan, neurriak hartzea exijituko du” ai honek duen garrantziaz jabetuta, ONek ikuspuntu ekologikoari hitzik eman gabe ezin gera gintezkeela iritzi dionez, Ekologistak Martxan-eko kidea den Kepa Olaitz oiartzuarrarengana jo du.

G

Inoiz eman al dizue San Markoko zabortegiak buruhausterik?

Duela 12 bat urte Pasaiako Molinao aldean isuri susmagarriak agertu zirenez, herritar askok protestak egin zituzten. Garai hartan zabortegien jarduna arautzen zuen legedia nahiko malgua zen, eta ez zituen ingurumena ez kaltetzeko hainbat arlo garrantzitsu kontuan hartzen. San Markoko zabortegiaren kasua ez zen salbuespena, eta bere antolaketa eta kudeaketa nahiko anarkikoak ziren. Batetik, bertaratzen zen zaborra ez zuten sailkatzen; bestetik, ur zikin guztiak inolako tratamendurik gabe Molinaora isuritzen ziren. Gezurra badirudi ere, guk Aldundiaren aurrean horien isuria salatzeko erabili genuen argudio bera darabilte uneotan mandatariek, egungo zabortegien alde txarrak nabarmenduz erraustegi plantaren beharra aldarrikatzeko. Urtegi erraldoien aldean urtegi txikiak hobesten diren bezalaxe, irtenbidea zabortegi txikiak kokatzean legoke?

Zaborrari bestelako tratamendua eman behar zaio. Denok osatzen dugun gizarte kontsumista honetan zabortegiak ezinbestekoak dira. Berauek kudeatzeko modua, baina, aldatu behar da. San Markoko zabortegiaren ibilbidea, egia esan, nahiko positiboa izan da, urteetan antolaketa hobetu baitute. Baina mankomunitateak bestelako baliabide berriztatzaileak ere balia litzakeelakoan gaude. Esaterako, materia organikoa lehenbailehen bertan tratatzeko instalazioak jartzeari derrigorrezkoa deritzogu. Aurrerapauso hau ematearren, hainbat gauza aldatzeari ekin beharko litzaioke. Lehenik, zaborra biltzeko era aldatu beharko litzateke, materia organikoa propio botatzeko zabor ontziak jarriz. Bigarrenik, legea aldatu. Bi aldaketa proposatzen dituzu: ohitura eta legea. Nola trasmititu hau gizarteari?

Ohiturari gagozkiolarik, gaur egungo gizartea, oro har, eroso samarra dela esan behar da.

Politikariak honetaz jabetu direnez, oso erraz saldu dezaketae errauste plantaren ideia: etxean inongo bereizketarik egin gabe zakar poltsa bota eta kitto. Kontzientziazio kanpainak antolatu behar dira, lurraren etorkizuna etxetik bertatik hasten dela ikusarazteko. Bestalde, legedi berri bat arautu beharko litzateke, non bilketa selektiboa ez ezik, arauak urratzen dituen orori isunak ezartzeko ahalmena ere emango lukeen. Legedia izan, bada.

Gai honen inguruko azken legeek, jatetxeek zein supermerkatuek sortzen duten txerrijanaren borondatezko tratamenduari buruzko aipamen hutsa baino ez dute egiten. Araudi berri batek denok sortzen dugun hondakin organikoa sailkatzera behartuko bagintu, zabortegien ur zikin eta espazioaren arazoa, hein handi batean bederen, konponduta geratzeaz gain, konpostajearen bidez sortuko litzatekeen produktua berrerabil liteke. Zorionez, iritzi hau ez da gurea soilik. Primizi moduan, errauste plantaren kontra dauden ONeko irakurleei albiste ona baino hobea emateko moduan nago: Donostiako alkate Odon Elorzak ere uste bera duenez, honen aldeko neurriak hartzea exijituko du aurrerantzean mankomunitateko kide izaten jarrai dezan nahi badute. Beraz, errauste plantaren mamua urrunduz bide doa.

Politikariak gaur egungo gizartea, oro har, eroso samarra dela jabetu direnez, oso erraz saldu dezakete errauste plantaren ideia”

Kontzientzientziazio kanpainak antolatu behar dira, jendeari gure lurraren etorkizuna etxetik bertatik hasten dela ikusarazteko”

Hala eta guztiz ere, San Markoko zabortegiaren ibilbidea amaitzear da, ezta?

Zenbait komunikabidek iraungitze data jarri diote: 2006. urtea. Guk esku artean darabiltzagun dokumentuen arabera, bi azterketa egin zirela egiaztatu ahal izan dugu, non bertan azaltzen diren datak 2008. eta 2009. urteak, hurrenez hurren, baitira. Gaur egungo teknologia erabiliz, eta organikoen tratamenduari lehenbailehen helduz, San Markoko zabortegiaren biziraupena dezente luza litekeelakoan gaude. 25


o022-026_on

23/1/05

23:29

Página 5

hondakinen kudeaketa nagusiah

ALOÑA OIARTZABAL Eguzki Bordako baserriko bizilaguna

Zabortegia ixtearen aldekoak gara, baina errauste plantaren aurka gaude erabat”

Denboraren poderioz gorputza ohitu egiten dela dirudi, batzuetan etengabeko kirats honetaz konturatu ere ez gara egiten ”

Amorratuta gaude, ez da batere gozoa arropa garbitu, zabaldu eta janzten dugunean kirats higuingarri hori itsatsita dugula usaintze hutsak”

aur egun nekazal turismoaren erakargarritasuna inor gutxik zalantzan jartzen badu ere, San Markoko zabortegiaren inguruko ezein baserritarrek ez luke inondik inora ere pentsatuko turismo mota hau gustuko duen jenderik erakar lezakeenik. Izan ere, paraje honek Donostiaren edertasunaz goxatzeko parada ezin hobea eskainiagatik ere, bertan kokatu zabortegiari darion kiratsak burutazio idilikoetan galtzeko tentazioa bertan behera lagarazten dio edozeini. Errealitate gordin honen gaineko testigantza eman lezakeen lekuko baten bila ibili da ON. Baita aurkitu ere. Hauxe duzu, irakurle, Aloña Oiartzabal, bertan jaiotako alabaren ahotik entzun duguna.

G

Zenbat baserri daude zabortegiaren inguruan?

Eguzki Borda, Borda Zahar, Txapinene, Txurdinene…Dozena bat inguru, esango nuke. Zabortegia dela eta, inoiz kexatu al zarete?

Kexatu, beti. Usain txar baino txarragoa dago. Hasieran, gaueko kiratsengatik, batez ere, hasi ginen kexatzen. Dena den, hemen egun osoan dugun perfume honen intentsitatearen neurria haizeak jartzen du. Jasangarria ote da?

Egia esan, denboraren poderioz gorputza ohitu egiten dela dirudi. Batzuetan etengabeko kirats honetaz konturatu ere ez gara egiten, eta, ohartuta ere, nondik datorren badakigunez, ez

gara gehiegi kezkatzen. Hala ere, kirats honek ondorio larririk ote duen jakiteko azterketarik egingo zenuten, ezta?

Hasiera batean nahiko kezkatuta azaldu ginen eta oraindik ere horrela gaude. Kaio ugari ibiltzen dira inguru hauetan zehar, eta eskegita ditugun arropa guztiak kakaztuta bukatzen du. Gauzak horrela, zabortegiak zerikusi zuzena bazuela ondorioztatu genuen. Hori zela eta, Udalari zabortegiak gizakiongan eraginik ote zuen jakiteko azterketak egin zitzan eskatu genion. Emaitzak?

Negatiboak. Hala ere, emaitza horiek gure errezeloa baretu ez zutenez, aireko kiratsa mozorrotzeko probak egiteari ekin zioten. Horretarako gas berezi batzuk botatzen hasi ziren, baina arazoa okertu baino ez zuten egin. Gogoan dut, garai hartan begietan eta ez ohiko mina azaltzen hasi zela. Hura komeria!

Gas horiek toxikoegiak zirela ohartu bezain laster airean zabaltzeari utzi zioten. Eskerrak! Zabortegia ezarriz gero gaixoen kopurua handitu al da?

Ez dugu daturik. Dakigun gauza bakarra zera da, gure bizi-kalitatea besteena baino laburragoa dela. Lehen aipatu dudan bezala, zenbait unetan horretaz jabetzen ez bagara ere, gure eguneroko bizimoduan traba bat baino ez du suposatzen. Etsita?

Amorratuta. Ez da batere gozoa arropa garbitu, zabaldu eta janzten dugunean kirats higuingarri hori itsatsita edukitzea. Usaintze hutsak… Zabortegiarenak egin du, antza. Pozik?

Zoratuta! Ea behingoz aire garbia hartzen hasten garen! Dena den, honek ez du esan nahi errauste planta jartzearekin bat gatozenik. Ezta hurrik eman ere! Hemengoa laster batean itxiko omen dutelako pozten gara, besterik gabe. 26


o027_on

23/1/05

22:04

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU

1kultur ASTEA Pasaiako Udal Euskaltegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: Urko Etxebeste

rtarrilaren 28tik otsailaren 4a arte Pasaiako Udal Euskaltegian Kultur Astea deitu dioten ekitaldia burutuko da. Gartziategi sagardotegian emango zaio Kultur Asteari hasiera, afari eder batekin. Hitzaldiak, emanaldiak, kantaldia eta solasaldiak antolatu ditu Pasaiako Udal Euskal- HILAK 28-4 tegiak. Bes- Kultur Astea. teak beste, Pasaiako Udal B e r n a r d o Euskaltegian. Atxagak eta Luis Elberdinek eskainiko dute hitzaldia et a solas aldia. Kantaldia Zuhaitzen eta Eider Esnaolaren eskutik jasoko dute bertara gerturatzen direnek. Santa Ageda bezperarekin amaituko da hau guztia, Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak eskainiko dituzten bertsoekin.

U

2

INTXIXUAK OIARTZUNEN. Urtero bezala inauterietan Intxixuak Aiako Harritik jaitsiko dira eta egun bat igaroko dute gure artean. Suaren bueltan dantza egiteko parada paregabea izango da. OTSAILAK 5 19:00etan Oiartzungo plazan Ugaldetxoko Kultur Elkartea

3

XANTI ESPINA Tomas Garbizu musika eskolako zuzendaria

“Jendea ohiturak mantentzearen garrantziaz jabetzea nahi dugu” ezoko Tomas Garbizu musika eskola Santa Ageda bezpera antolatzen dabil jada. Honen garrantzia azpimarratu nahi izan du Xanti Espina zuzendariak.

L

Noiztik antolatzen duzue Santa Ageda eguna?

Musika eskola sortu zenetik, duela 19 urte inguru. Zer da egiten duzuena?

Hasiera batean Txinparta koroarekin kalez kale ibiltzen ginen, orain bertsolari bat eta beste hainbat talderen laguntzarekin aritzen gara. Lagun asko biltzen al zarete?

Lagun dezente biltzen gara. Hasieratik hona jendearen inplikazioa nabari da. Aurrera jarraituko duen ohitura al da?

‘Hator Hator’ proiektua sortu dugu, justu ohitura hau mantentzeko asmoarekin. Jendea ohiturak mantentzearen garrantziaz jabetzea nahi dugu.

OTSAILAK 4 Santa Ageda bezpera 18:00etan. Tomas Garbizu musika eskolatik abiatuta. Tomas Garbizu musika eskola. 27


o028_on

20/1/05

11:46

Pรกgina 1

jakiteko

txapa fabrika

LEZON Kontratxapatuak egiten zituen fabrikak 1932-34tik 1974-75era arte iraun zuen Testuak: Agustina Pontesta Argazkiak: Lezoko Udala

ainbat lantoki zeuden Lezon garai batean, horietako bat Txapa fabrika. Egun Euskal Herria plaza dagoen horretan zegoen kokaturik gutxi gorabehera. Acha anaiak ziren herrian zeuden lantoki nagusienetakoen jabeak. Hau da, Aserraderos zeritzana Feliperen agindupean zegoen bitartean, Contrachapeados edota aipaturiko Txapa fabrik a, aldiz, Manuelen menpe zegoen. Itsasontziz ekartzen zuten materiala, hots, enborrak. Hauek kaian deskargatu eta lantorika eramaten zituzten.

H

PROZESUA. Enborrak oholetan bilakatzeko honako bide hau egiten zen: lehenik eta behin, zeurri zehatzetan mozten zen enborra, gero tornuaren sartu, eta ,han txapa mehe-mehetan bildu ondoren, lehortegira sartzen zen. Jarraian, handik bagoi batzuen bitartez atera eta gero emakumeak arduratzen ziren sailkatzeaz. Prozesu hori bukatuta, kolaz igurtzi eta txapak bata bestearen gainean ezarri ondoren prentsan sartzen ziren kontratxapatuak 28

atera arte. Lehortu eta oholetan bilakatu ondoren, zerraz moztu eta azkenik lixatu egiten ziren. Beti neurri berekoak izaten ziren: 2,30 x 1,15 edota 2,20 x 1,22 eta 2 x 1ekoak. Hau guztia egin eta gero biltegira eramaten zuten ohola. Behin biltegian, kalitatearen arabera sailkatu (ona, erdipurdikoa, txarra...) eta hortik saltokietara. Lantegi honen itxiera kontratxapatu eta konglomeratuaren arteko lehia hasi zenean gertatu zen. Merkatua bigarrengoaren alde zihoan eta horri konpetentzia egitea oso zaila zen.

ALDAKETA. Goiko argazkian Txapa fabrika ikus daiteke, eraikin handiena. Behekoan, fabrika zegoen leku berean, egun jolas parke bat dago, barku eta guzti.

Langilegoa Guztira 99 gizon-emakumek lan egiten zuten Txapa fabrikan. Emakumea 16 urterekin sartu, eta, ezkontzerakoan kalera joan beharra izaten zuten, bere lekuan ezkongabe bat sartzeko. Tresnaren bat matxuratuz gero askotan nagusiak berak konpontzen zuen, ordu txikiak arte egoten zen konpontzen. Nagusi eta langileen artean oso harreman ona zegoen.


o029_on

23/1/05

20:25

Pรกgina 1

talaiatikjakiteko

ANTXOKO IKURRA, ORAINDIK ITXITA. Antxoko biziberritzearen ikurra izan beharko lukeena itxita dago oraindik. Azoka Kulturunea ez dago oraindik herritarren zerbitzura. 2003aren hasieran bukatu zituzten eraikuntzaren berritze lanak, eta hortik gutxira inauguratu zuten. Hezetasun arazoak izan ditu eraikinak ordea, eta egin zenetik Pasai Antxoko elkarte eta eragileek ezin izan dute erabili. Proiektuak berak ika-mikak sortu zituen, Azokan beren zereginetarako behar adina tokirik ez zegoela aldarrikatu baitzuten hainbat taldek. Tokiak toki, noiz zabaldu behar dute Azoka? Testua eta argazkia: Urko Etxebeste 29


o030_on

23/1/05

22:59

Página 1

historia jakitekoh

Abizena Aranburu Armarria.

Ezkeraldean erronbo gris handiaren barnean, gaztelu urdina ageri da. Eskuinaldean, berriz, hainbat erronbo

txiki, kolore urdin eta marroikoak. Lekuaren arabera armarria aldatu egiten da. Zumarragan esaterako, urrezko haritz bat azaltzen da. IrantzuIrunen, enbor batean

zutik agertzen den hartza irudikatzen da. Banaketa semantikoa. Aran + buru. Esanahia.

Bailararen zatirik gorenena.

Abizenaren kokapena. Antzuola. Oiartzun. Asteasu. Irantzu-Irun. Beasain. Zumarraga.

Abizenaren hedapena. Hernani (1655). Ataun (1711). Elgoibar (1730). Tolosa (1755). Zarautz(1773). Billabona (1777).

Biografia Frantzisko Urdiñola (Oiartzun) exiko Iparraldeko Saltillo herrialdeko San Esteban de Nueva Tlaxcala herria sortu zuen orain 400 urte. Felipe III. aren enkarguz egin zuen herri honen sorreraren idatzia. Bertan, Tlaxcala herria nola sortu zuen aipatzen da pausuz pausu. Horrez gain, soldadu izatetik kapitain izatera pasa zen bere merituak tarteko. Frantzisko Urdiñola Oiartzundik Durangora joan zen, bertan merkatari arrakastatsua izan zelarik. Bertan zegoela, Indeko minerala indiarrek erasotua izan zela jakin zuen. Beraz, bertara hurbildu zen bere zaldi eta armekin, eta haiekin borrokatu zen. Geroago, Urdiñola Mazapil herrira joan zen soldatu bezala Lopez de Lois kapitainaren agindupean. Indioen aurka askotan jardun zuen. Ekintza hauengatik saritua izan zen: hasieran buruzagi eta ondoren kapitain izan zen. 1586. urtean Saltillo, Mazapil eta Matehuala herriak matxinatu egin ziren, jende asko zauritu eta hil zelarik. Hori ikusita, Urdiñola kapitainak, Diego de Arregui kapitainarekin batera indiarren aurkako kanpaina bortitzari ekin zioten. Hirugarren altxamendua gertatu zenean, 1587. urtean Saltilloko herrian Urdiñolak borrokatu gabe ekin zion bakea lortzeari. Eta lortu ere lortu zuen, momentu batez bazen ere. Bi urte beranduago laugarren altxamenduarekin harritu zituen

M

30

kapitain oiartzuarra

MEXIKON Saltillo-San Esteban de Nueva Tlaxcala herriaren sortzaile izan zen Urdiñola Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: ON

Urdiñola eta bere kideak. Horretan ere, hirugarren altxamenduan bezalaxe, ez zuen odol bidez borrokatu. Indiarren konfiantza lortu zuen eta honela borrokari amaiera eman zion. San Esteban de la Nueva Tlaxcala herrian adiskidetasunez eta sinpatiaz gogoratzen dute Urdiñola kapitain oiartzuarra. Ez bakarrik herriaren sortzaile izan zelako, bere giza sentimenduengatik eta bakearen aldekoa izateagatik ere bai. Herri hau eta herritarrak defenditu zituen Urdiñolak, hori dela- eta 400 urte igaro ostean mirespenez gogoratzen dute oiartzuar kapitain hau.

Lorpenak Frantzisko Urdiñolak titulu ugari lortu zituen. Kapitain izendatu zuten lehenengo. Aurrerago, 1592. urtean Inkisizio Lanbidearen Famili Santuaren titulua eman zioten. Urte batzuk beranduago, Nueva Vizcayako agintaria izendatu zuen Monterreyko konteak. Horrez gain, Bonantzako minen eta lurren jabea zen.

Fitxa Sorteguna. Erdi Aroa. Sorterria. Oiartzunen jaio zen

eta Mexikon igaro zituen bere bizitzako pasarte ugarienak eta garrantzitsuenak. Lanbidea. Kapitaina izan zen, baita Nueva Vizcayako agintaria ere.


o031_on

21/1/05

16:46

Página 1

historiajakiteko

Argazkia Errenteria-Orereta

Efemerideak Pasaia 1735 Udaletxea eraikita. Donibanen

kokatzen den udaletxea urte honetan eraiki zen. Donibanek lursail bat jarri zuen enkantean eta salmenta honetan Juan Bautista Arizabalok ordaindutako diruarekin Artia izeneko etxea erosi zen. Etxe hau bota ondoren, egungo udaletxea altxatu zuten. 1765 Donibaneko independentzia abian. Juan Bautista Arizabalok

eta Diego Otazuk bultzatuta, urte honetan Donibanek, udalbatza propio eta berezitua izatea aldarrikatu zuen, beste behin ere. Ahalegin hau 1770. urtean gauzatu zen.

ESMALTERIA LANTOKIKO EMAKUMEAK. Duela hiru mendeko argazkia dugu hau. Emakumeak fabriketan lanean hasi zireneko lehen testigantza grafikoa dugu. Hasi ere gizonak baino baldintza txarragoetan hasi ziren, soldata txarragoekin. Gizonek emakumeak esplotatzeko modu berri bat zen. Baina ez zekiten horrek gizarte osoa aldatuko zuela, besteak beste, bikote harremanetan, familia eredu zaharrean eta sexualitatean Argazkia: Luis Elberdin

1835 San Pedroko dorrea suntsituta. Hasiera batean dorrea, kaia

babestearen helburuarekin eraiki bazen ere, Donostiak izendatzen zuen dorrezainak San Pedro gobernatzen zuen. 1835ean sute batek dorrea kiskali zuen.

krONika zaharra Lezo

eskatzeagatik GATIBU Cipriano Pinedo elbarritu arabarra 1885. urteko santakrutzetara diru eske abiatu eta kartzelan amaitu zuen eguna Testua: Ander Leon Argazkia: Lezoko Udala

ezoko Udal Artxibategian preso hartua izan ondoren, Cipriano Pinedok Lezoko alkateari zuzendu zion gutuna aurki daiteke. Bertan bere egoeraren berri ematen du. Dirudienez, bere delitu bakarra ogia jateko limosna eskatzea izan zen eta horregatik

L

hartu zuten preso “como los grandes ladrones y criminales”. Tristea dela munduan zehar ezkerreko hankarik gabe ibiltzea esaten du eta alkatearen semeek horrelakorik ez pairatzea espero duela. Gero bere iragana kontatzeari ekin zion. Bera euskalduna

dela azpimarratzen du, “vascongado alavés” hain zuzen ere, oso langilea eta Bilboko La Najako meategian jazotako istripu batean hanka galdu zuela. Hanka galtzeak ez ezik, kartzelan egoteak bizitzeko itxaropena galarazi diotela dio, aitarik eta amarik gabe dagoenez, “tendré que suicidarme para evitarme prisiones como la de hoy”. Lezoko k artzelan tratua ez omen zen oso ona. Atxiloturik ordu dezente egon arte ez zioten baso bat ur ere eskaini, bera paradoxikoki “ahogándose de sed” zegoenean. Bukatzeko eskaera bat egin zion alkateari: askatasuna ematea ezinezkoa bazen, behintzat jatekoa bidaltzea. 31


o032_on

23/1/05

21:13

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz Sotanadun Zulatzen dute Materiale

Ald. Toka, zaitez zegoena Mendialde Ald. Aireportu euskalduna Abarka

Zuhaitz motak Euskal fonema

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Ald. Itxaroten Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Larritu

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Hirugarrena euskalduna Zarata

Lezoren konIaioa, Materiale tsonanteak Materiale Materiale Handitu bizia Aireportu Ald. iraun- Aireportu Artoirinezko Aireportu Aireportu * euskalduna korra euskalduna opila euskalduna euskalduna Errenteria DirulagunMateriale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale tza Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Ald. zintzoa euskalduna Frantsesez Ald. NafarroMateriale Materiale Materiale Materiale haize ako herria Materiale Europako Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Ugarik, Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna anitzek txanpon ohia euskalduna Bihotz Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale kolpeak Errito Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu katolikoa euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Azken konMateriale Materiale Laino Materiale Materiale Materiale tsonantea Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Iodoa euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Zintzo OnomatoBelar Zeken, Materiale ikutuezina Materiale Ald. itsusi Materiale peia mizikin Seigarren Aireportu Aireportu Aireportu Kasik Kasik nota euskalduna euskalduna Errep. nahi euskalduna Eguneroko Imagina, Aurreko Materiale Materiale Urkatu Materiale jaki itxura eguna Aireportu Aireportu KontsonanAzken Aireportu Zero Anperioa euskalduna euskalduna tea bokala euskalduna

Materiale

Joan zaitezte Materiale Aireportu euskalduna Euskal jokoa * Pasaia Materiale Aireportu euskalduna Dotoreena, sotilena Potasioa Materiale Aireportu euskalduna Bizkaiako ibaia Sindikatu bat Materiale

Materiale

Materiale

… egin, ezezta

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale Aireportu euskalduna Bizk. Bezala Lehengo urtean Ald. jotakoa Guraso arrak Materiale Aireportu euskalduna Materiale Aireportu euskalduna Errep. Txori mota Musika nota Zaren horrek

Materiale

Nitrogenoa Ald.

Ald. Infusioa

*

Nitrogenoa

Materiale

Ald. Infusioa

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale Oxigenoa Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Errep. Materiale Materiale Fruitua Grazia, Aireportu Aireportu umorea euskalduna euskalduna KontsoMateriale nantea Nafarroako herria Aireportu Potolo, euskalduna gizen Egoera Iodoa Materiale lasaia Ald. Aireportu Egur garra euskalduna Materiale

Materiale

Ald. Kexa onomatopeia

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna

Boroa

Ald. Materiale Materiale Materiale Behiaren Aireportu onomato- Aireportu Aireportu peia euskalduna euskalduna euskalduna

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna

Eskusa

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale Aireportu euskalduna

Aireportu euskalduna

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Giltza zain

Ald. drogatzaile

Materiale

Oihan

* Eskualdeko kaleak

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Bictor Hugo esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

1

A2

3

11

12

13

Z4 T5 14

15

6

7

O8

9

10

16

17

18

19

20

OHARRA Azken zenbakiko hitz gezidunetan maketazio akats bat izan genuen. ‘Gabonetako ospakizuna’ jarri beharrean, ‘Ameriketan ados’ jarri genuen. Barkatu eragozpenak. 32

6

5

8

1

3

9

4

12

7

2

3

8

9

4

6

7

6

2

13

3

8

5

11

9

5

12

15

2

14

12

15

6

7

5

4

2

5

1

15

8

1

5

12

6

4

9

7

2

14

10

6

15

11

12

1

5

9

6

7

5

4

2

5

1

6

4

6

4

2

16

12

7

2

8

6

5

2

4

2

12

13

2

1

5

6

7

5

4

2

5

1

10

6

1

1

9

4

2

2

12

3

6

1

2

1

9

4

2

2

12


o033_on

23/1/05

21:05

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau? L A L K

B

U

E A T R A

A E S T

K O O G K A N

L

A

O K A A Z

Z O

A

H

T

E

E N A T E G I R

A

H A Z Z

E Z A

A T P

I I K O

I A R A

Z

B E K A

L Z N

Z U K

R A T A

I R O S O K A

B A S O I

I

I

T O I

N

Z A K

N T

I

A

I

HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Victor Hugo

Etorkizunak izen asko ditu: ahulentzat lortu ezina, beldurtientzat, ezezaguna eta ausartentzat berriz, aukera.

ON-EN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA gaizki

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Otsailak 14 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZER DEN ADIERAZI

ZURE IZENA / TELEFONOA

ondo

IRABAZLEARI SARIA Osasun zerbitzua (Bekoerrotan) Jone Arzallus ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako zazpigarren irabazlea. Landare eder bat irabazi du sari gisa. Argazkian, Jone —ezkerrean—Margari Loredendako arduradunarekin.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

19/1/05

17:34

PĂĄgina 1

jakitekoiibilaldia

Ibilaldia Zamalbidetik-San Markora Datuak Ibilaldia.

Zamalbidetik abiatu eta bertan bukatu. Zailtasuna.

Oso erraza. Luzera.

7,3 kilometro. Denbora.

3 ordu. Desnibela. Gora. 250

metro. Behera. 250

metro.

Jakin

san markoko

Urkiak.

BIRA Lau Haizeta Parke Naturalean murgilduko gara hilabete honetako ibilaldian Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte

amalbide auzotik abiatuko gara, Kutarro deitzen den atseden tokiko pista zabaletik. Basoan murgilduta egingo dugu ibilaldiaren zatirik handiena. Marka txuri-horiak jarraitzea dagokigu. Ordu erdi batean pista utzi eta bidezidorra hartuko dugu, aldapa gora. Aldapa bukatzerakoan ezkerrerantza eramango gaitu bideak. Hemen baso gainetik gabiltza et a Oarsoaldeko

Z

34

eremu guztia begibistan izango dugu: inguruko mendiak et a hauen magaletan, herriak; han eta hemen. Bideak San Markoko gotorlekuaren gailurrera eramango gaitu. Jatetxe ederra dago bertan. Gotorlekuaren ate ondoan hasten da jaisteko bidea, eta berehala karobi bat aurkituko dugu. Bidean behera iritsiko gara Kutarroraino.

Goian, Aiako Harria, San Markotik ikusita; behean, gotorlekuaren ate nagusia.

Gotorlekua Oarsoaldeko behatoki aproposa dugu San Markokoa, gure eremuaren erdi-erdian baitago. 1888an bukatu zen eraikuntza hau, Bigarren Karlistaldian. 1967 arte erabili dute militar eginkizunetarako.

San Marko inguruan ingurumena berreskuratzeko hainbat lan egiten dituzte. San Markoko gotorlekura iritsi baino lehenago, bidearen ertzean bada urki sail bat. Haien zilarrezko azal zuriak mendizale guztien bihotza ukitzen du. Gotorlekuaren presentzia erraldoiaren ondoan, hain xume eta delikatua da haien azala!


o035_on

20/1/05

20:51

Pรกgina 1

sormenajakiteko

Kritika Eskultura

ON-line

Zaldi berritzailea Pepa Makazaga Pasai Donibanen jaioa, duela urte askotatik Oiartzunen bizi da. Errenterian dagoen Gaspar Aretoaren jabea da; bertan erakusketa ugari jartzen ditu. Arte munduari oso lotua dago. oldobika Jauregik beti izan du, eta oraindik ere badu, berezko estiloa. Berehala igar daiteke hamaika eskulturen artean zein den berea. Pertsona oso irekia da, munduari oso irekia dagoena eta horren adibidea bere eskulturetan ikus dezakegu. Caballo izeneko eskultura duela urte asko egina da, jada ahaztua nuen bere edertasun eta artea. Bere garairako oso eskultura berritzailea da; izan ere, polikromoa, hau da, egurrean erabiltzen den teknika berezia, maisuki erabiltzen du. Zaldiaren espresioari erreparatuz gero, alerta egoeran bezala dagoela ikus daiteke, tentsioan dagoen zaldia dela esango nuke. Kokotza gainera tente, denaren gainetik egongo balitz bezala. Honetaz gain, espresioa ikusita oso erraza da zaldiaren gorputza imajinatzea, zaldi bati aho-uhaletik tiratzen zaion moduko adieraztea du. Erabiltzen dituen koloreak nahikoa arruntak dira. Dena den, begirada azkar batean begiratuta badiru-

K

di kolore bakar bat erabiltzen duela, arroxa, baina ongi erreparatuz gero, kolore hau lortzeko gorria (basikoa dena eskultura honetan) eta txuria erabiltzen ditu. Urdina ere sartzen du. Eskulturgile honek egurra oso ongi lantzen du, material hau askotan erabiltzen du bere maisu lanak egiteko. Honen adibide garbia dugu Caballo izeneko zaldi berritzaile hau, kasu honetan haritzaz baliatu da. Egur zatiak ikus daitezke, nahita egindakoak, eta eskua eskulturatik pasatuz gero, lixatuta dagoen eskultura dela nabari dezakegu; izan ere, taktoa nahikoa latza da. Koldobika Jauregik zaldia lepotik gora egitea erabaki zuen bere garaian, honen arrazoia antzeman daiteke; izan ere, espresio gehiena bertan biltzen da. Burua egonez gero, dena dago; hankak mugitzeko burua behar da, buztana mugitzeko burua behar da, edozein atal mugitzeko behar da burua, ezinbestekoa da. Bizitzarako metafora paregabea da.

ZALDIA.

1989an egin zuen Koldobika Jauregik Caballo izeneko eskultura. Txoko guztietan ibilia da zaldi hau, orain Errenteria-Oreretako liburutegian dago. Argazkia: E. Aramendia

oarsoaldea ANTZINEAN Luberri Ikasgune Geologikoak duela aste batzuk sareratu du bere webgunea Testua: Eneko Salaberria

iartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko-paleontologikoak aztertzen dituen erakundea da Luberri. Pagoaldea industrialdean dago, Oiartzungo Ergoien auzoan. Webgunea duela aste batzuk aurkeztu zuten. Sinplea dirudien arren, osatua dago eta erakundeaz jakin beharreko gehiena azaltzen da. Orrialdea zazpi atal ezberdinetan dago zatitua: nortzuk garen eta non gauden atalekin, erakundearen sorrera eta kokapena azaltzen dute. Aretoak, laborategia eta ondarea atalekin, berriz, bertako instalakuntzak nolakoak diren ikusiko dugu. Azkenik, Luberrik egiten dituen jarduerak zeintzuk diren jakingo dugu eta zerikusia duten beste webgune batzuk bisitatu ahal izango ditugu. Beraz, www.luberri.org orrialdea bisitatu eta gehiago jakiteko gogoa duenak, Oiartzunen dagoen Ergoien auzoko Pagoaldera hurbildu besterik ez du.

O

35


o036_on

19/1/05

17:35

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

524516

007940 / 007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

510562 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Xenpelar AEK Euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 515127 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500

112 Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

514804 511208

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea 344626 Oroitzene AEK Euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371

526850

004340 396055 344478

La Anunciata (Antxo) Pasaia-Lezo Lizeoa

513050 526850

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren Egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604 KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri gune geologikoa AEK IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola

493578 260593 493957 492212 490193

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08 (Beraun-Donostia)

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Larzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

19/1/05

17:35

Pรกgina 1


o038_on

20/1/05

11:45

Pรกgina 1


o039_on

23/1/05

23:15

Página 1

hantxe bertanjakiteko

NEREA LETE gaztelera irakaslea Idahon

Euskarak Idahon presentzia izan dezan nahi dugu”

erea Lete Etxebeste oreretarra Idahon bizi da eta Boiseko State University-ko gaztelera irakaslea da.

N

Zer egiten duzu Idahon?

Orain hamaika urte bertako batekin ezkondu nintzen eta ordutik han bizi naiz. Zer da Euskal Herritik gehien gustatzen zaizuna?

Gure bizitza nahi dugun bezela antolatzen dugu. Euskal mundua eta amerikar gizartea eskura ditugu eta bakoitzetik gustukoena aukera dezakegu.

Testua: Iasone Parada eta Olaia Gil

Eta Idahotik?

Lasaitasuna eta itxurakeriak bigarren mailan uzteko joera. Bestetik, Gobernadorea lanetik kanpo bere etxeko lehioak garbitzen ikustea Izen-abizenak. kamiseta zaNerea Lete. har batekin…

Fitxa

Zenbatero etortzen zara etxera?

Adina.

Bi urtetik behin .

Errenteria.

Hurrengo bisita noiz?

Irakaslea.

40urte. Herria. Lanbidea.

Ustez 2005eko udan. Ahal izanez gero Madalen, Josu eta Andoni Orereta ikastolara bidali nahiko nituzke ekaineko azken 3 astetan. Zer da faltan botzen duzuna?

Etxekoak botatzen ditut faltan. Kaleko giroa, jendearen joan-etorriak. Herriko kale zaharretan murgilduta egotea. BAT-BATEAN Idahoko txoko bat. 50

km-tako bidegorria.

Euskal Herriko txoko bat. Anabitarteko

baserria.

Amets bat. Nire seme

alabek Errenterian beren txokoa aurkitzea eta boisetar izateaz gain errenteriar ere sentitzea.

NOLAKOA DA IDAHO? “Boise ibaiaren ondoan 50 kilometrotako bidegorri luze bat dago. Honez gain, Euskal museo bat eta Euskal Etxe bat dago, azken honetan jaialdi bat antolatzen dugu”.

Idahon euskara ezagutzera eramaten al duzu?

Bai.7-9 haurrekin hasi ginen eta egun 20-23 ditugu. Euskarak presentzia izatea nahi dugu eta haurrek ikusi behar dut euskara ez dela ikastolako txokoan bakarrik egiten dezaten. Euskerak aurrera egin dezan haurrak euskaldundu bahar ditugu eta haurren bitartez familia gazteak. 39


o040-041_on

23/1/05

22:44

PĂĄgina 1

euskara

“OSO ZAILA DA� euskara ez da zaila,

Zortzi ikasle euskara ikasten ari dira Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegian; gehienek bigarren urtea dute, nahiz eta baden lehenago hasi zenik ere

itziber irakaslearen esanetara biltzen dira zortzi lagun egunero. Lezoarrak badira ere gehienak, tartean bada Donibane edo Oreretakorik. Wim, Ninino, Ramon, Luis, Miriam, Rosa, Paki eta Mila dira. Sorpresaz hartu dute bisita eta lagunarteko solasaldian aritu dira, ON aldizkariarekin, lotsak eta hanka sartzeko beldurrak utzita.

A

Zergatik hasi zineten euskara ikasten?

Etxean hitz egiteko, seme-alabekin eta familiarekin, beharrezkoa da. Gainera hizkuntzarik gabe ez dago herririk. Zein da zuen helburua?

Testuak: Mirari Martiarena Argazkiak: Mirari Martiarena 40

Gure helburua euskaraz ikasi eta


o040-041_on

23/1/05

22:44

PĂĄgina 2

albisteakeuskara

haurrekin EUSKARAZ Umeekin euskaraz aritzeko eta euren euskara maila igotzeko ahaleginetan dabil Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: Goiatz Labandibar

uraso oiartzuarrak euskalduntzeko ekimenean dabil Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Maiatza bitarte arituko dira gu-

G

Ezkerrean, gurasoak kantu eta jolas tailerrak ikasten.

hitz egitea da. Erabiltzea da garrantzitsuena. Ez gaude hizkuntza tituluarekin itsuturik.

dizkaria ere. Ulertzeko ez da hain euskara zaila eta erraza egiten da irakurtzeko garaian.

Lehenagotik ezagutzen al zenuten elkar?

Miresten al duzue euskaraz ongi hitz egiten duenik?

Gehienak euskaltegian ezagutu gara, nahiz eta bistaz ezagunak izan.

Euskaraz ongi hitz egiten duen edonor miresten dugu. Euskalkiak oso politak dira eta hitanoa zer esanik ez.

Gogogabetzen al zarete?

Ez, nahiz eta oso gogorra den egunero etortzea eta goiz jaikitzea. Pazientzia pixka bat hartuz gero eramangarria egiten da. Gogorragoa da ingurukoak euskaraz gaizki hitz egiten duzula esatea, aurpegi arraroa jartzen dute eta euskaĂąolez ez hitz egiteko eskatzen digute. Baina, hala ere, izaten dugu laguntza. Izan ere, euskara ez da zaila, oso zaila da. Inbidia sano apur bat sentitzen da besteek hain ongi hitz egiten entzutean. Zuen seme-alabek ba al dakite euskaraz?

Bai, eskolan ikasi dute. Nahiz eta gero ez duten etxean asko erabiltzen. Eskolan beti euskaraz hitz egiten dute eta jolasteko orduan ere euskara erabiltzen dute. Baina lagunen artean, batzuekin euskaraz eta besteekin gazteleraz aritzen dira. Guretzat errazagoa da beraiei gazteleraz hitz egitea, eta, nahiz eta saiatu euskaraz egiten, gazteleraz erantzuten dute. Komunikabideak euskaraz jarraitzen al dituzue?

Batzuetan bai. H ITZA irakurtzen dugu eta baita Lezoko Orratx! al-

rasook eskolak jasotzen. Helburuak bi dira: alde batetik, guraso euskaldun zaharrak umeekin euskaraz aritzea, eta bestetik, guraso euskaldun berriak umeekin aritzeaz gain, euren euskara maila hobetzea. Kantu eta jolas tailerrak egiten ari dira. Astean ordu betez aritzen dira, asteazkenetan 15:15etik 16:15era.

Zer da euskaltegiko gauzarik onena? Euskaltegietako parrandek fama ona dute...

Aurrerapausoa Lau Haizetara elkartearen webgunean Lau Haizetara euskaldunon elkarteak bere webgunea jarri zuen martxan duela urte eta erdi. Orduz geroztik, web orriaren bitartez, albiste, iritzi eta bestelako informazioen berri eman dute herriko lagun eta elkarte askok. Orain, ordea, Lau Haizetarako kideek aurrerapausoa eman dute webgunean: elkarteari eta udalerriari buruzko albistegi soila izatetik gure herriko euskaldunen weblog izatera. Interneten badira weblog asko. Lau Haizetarako kideek www. sustatu. com webloga hartu dute eredutzat urrats hori emateko.

Giroa da onena. Talde honetan afariak-eta antolatzeko nahiko lan izaten dugu. Batek ezin du egun batean, besteak ezin du bestean... Data bat jartzea ezinezkoa da. Gosaltzera edo joan izan gara. Euskara ikasten jarraitzeko animaturik zaudete?

Animaturik gaude, hitz egitea da gure helburua. Denbora asko behar da ikasteko, baina lortzea espero dugu. Barnetegiak ere hor daude, baino oso garestiak dira. Udaletxearekin hitz egin beharko dugu laguntzaren bat eman dezan. Ezagutzen dugun jendeak, barnetegi batera joan eta gero askoz hobeto hitz egiten du euskaraz. ETB-n Barnetegia izeneko programa bat egin zuten. Parte hartuko al zenukete?

Jarraitu genuen, baina ez ginateke ausartuko parte hartzera. Ordainduz gero agian bai, baina bestela eman zuten sariagaitik ez. Kamarekin-eta lotsa ematen du.

Lau Haizetarako webgunea. O N

Hizkuntz Eskubideen Nazio Eguna Apirilaren 10ean Hizkuntz Eskubideen Nazio Eguna ospatuko da Oiartzunen Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Aurten bigarren aldia da egun hau ospatuko dena, iaz Lesakan ospatu zen, arrakasta handiarekin gainera. Ekimen desberdinak burutuko dira hizkuntzen eskubideen alde. Euskararen egoera zein den ikusita, eta jasaten duen erasoez jabetuta, aurten ere nazio egun hau ospatuko da. Antolatzaileek pasa den urteko arrakasta ikusita, aurten ere berdina espero dute. Euskaltzaleak bilduko dituen eguna izango da.

41


o042_on

20/1/05

17:39

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu Euskal Herriko erakunde publiko orotako lan hizkuntza euskara izan dadin”

Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Salaketa Europako itunari ezezkoa GORA. Erosketa euskaraz Errenteria-Oreretako Eroski supermerkatuan erosterakoan, erosketa tiketean euskaraz jartzen dituzte ohar guztiak.

BEHERA. Merkealdia, gazteleraz Aurtengoan ere euskaldunok urtarrilean hasi zen merkealdian gazteleraz erosi beharko dugu.

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Europako Konstituzio Itunari ezezkoa emateko agiria plazaratu du. Bertan, hizkuntz eskubideak ez direla jasotzen salatzen dute. Hona hemen agirian jasotzen diren hainbat atal: Hizkuntz eskubideak ez dira oinarrizko giza eskubideak.

Europako Konstituzio Itunean herritarrei hainbat eskubide aitortzen zaizkie eta horien artean badira oinarrizko giza eskubide zenbait. Hizkuntz eskubideak ez dira jasotzen. Europaz kanpoko hizkuntzen status eta tratu bera izango dugu. Munduko beste hizkuntzen

mailan jarriko dituzte gure hizkuntzak. Ordezkari politikoek ezin izango dute berezko hizkuntza erabili. Bruselako parlamentuak

ez die aukerarik emango gure ordezkariei beren hizkuntza erabiltzeko, eta berezko ez duten hizkuntza bati eutsi beharko diote une oro.

Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42

Geure hizkuntzak zokoratu egiten ditu. Europako berezko

hizkuntz komunitate asko desagerrarazi egiten ditu Europako mapatik, bai eta eraiki nahi duten Europa berri horretatik ere.


o043_on

19/1/05

17:37

Pรกgina 1


o044_on

19/1/05

17:38

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.