o001_on
21/2/05
18:03
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2005ko otsaila 9. zenbakia
APARKATZEA HELBURU GERO ETA ARAZO GEHIAGO ESKUALDEAN
TXARO ARTEAGA Emakunderen aurpegia sakonago ezagutuz
o002_on
18/2/05
12:40
Pรกgina 1
PASAIAKO UDALA
o003_on
21/2/05
16:34
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe
Ur lasterrean behera aneko kontu batzuk direla eta, azken egunotan, errealitate gordin berarekin egin dut topo behin eta berriz. Beti sakoneko arazo berera ailegatu gara ondorio gisa kontu horietan guztietan. Egungo gizartearen baloreen artean, gauzak arin eta esfortzurik gabe egitea gailen ageri zaigu. Edozer egiteko, lortzeko, ekoizteko, esateko eta abarrerako biderik errazena eta erosoena hartzeko “kultura” hezurretaraino sartu zaigu/digute. Bere neurrian kalterik gabea edo, are, ona izan litekeena,
L
ardoa bezala, neurriz kanpora, gizartearen osasuna pipiatzen ari den gaitza iruditzen zait. Ustezko erosotasun horrek eragiten ditu nire ustez, besteak beste, gizarte partehartze eskasa, “besteren” kontuekiko utzikeria eta euskararen galera. Euskararen galera ere bai, bai. Euskara, lotsagarriki, esfortzua eskatzen duten gauza, jarduera eta egiteko deseroso horien zakuan sartuta daukagu. Muturrik gabeko soka legez, arazo eta gaitz batzuk sakonduz eta txartuz doazen bitartean, eredu neoli-
beral basatienekin bat datozen jarduera, erakunde, egitasmo eta jokamoldeak harro-harro nabarmentzen ari dira. Bistara, konponbide oso zaileko zurrunbiloan sartuta gaude, baina batzuetan, historiako pasarte batzuek erakutsi duten bezala, ekinaren ekinez eta norbanako bakoitzaren hondar aleaz, gauzak iraultzea badago. Hurbileneko errealitatetik hasiz proba genezake. Inori inozokeria irudituko bazaio ere, kontrakoa amore ematea izango litzateke.
jakiteko
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 9.a (2005eko otsaila) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga eta Iñaki Berrio
OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 9. zenbakia, otsailekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 5 0 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.
28 Itsasoa.
04 Zutabeak.
Pasai Donibaneko Ontziolan baleetarako txaluparen kopia eraikitzen ari dira.
Xabier Oleaga, Maixux Rekalde, Koldo Izagirre, eta Juanan Legorbururen iritzi artikuluak.
10 Sakonduz. Lan
euskara
istripuak. OSALAN erakundearen eta LangileKomisioen (CCOO) iritziak.
38 Motibazio Saioak.
nagusia
12
12 Klik. Errenterian astelehenero jartzen den azokak produktu ugari eskaintzen ditu.
DBHko ikasleen artean egindako Motibazio Saioak amaitu dira. Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da.
16
16 Elkarrizketa. Txaro Arteaga: “Pertsonekiko harremanetan alderdi negatiboak indargabetzen ditut”
20 Sagardotegia.
20
Sagardoaren aitzakian giro paregabea sortu ohi da.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
21/2/05
18:43
Página 1
Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •
EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...
ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.
o005_on
20/2/05
21:39
Página 1
iritzia Puntua
Amodio arrotzak
z da izan, ez, amodiozko gutunik euskaraz. Saria hutsik geratu da aurten ere, nire bihotzeko Melissa. Oinarrizko informazioa falta zait, ez baitakit nork antolatzen duen ere. HITZA egunkarian ikusi dut sari banaketaren berri eta amore eman dut –ezin hobeto esan gaia kontuan hartuta– harian jartzeko tentazioari. Deigarria egin baitzait, bihotza, literaturan aritzeko hainbesteko zaletasuna dagoen eskualde honetan, zertaz eta amodioaz, hain zuzen ere, euskaraz inork ez idatzi izana. Bat etorriko baitzara nirekin, kuttun hori, zerbait izatekotan literatura emozioa dela, eta emozioen artean amodioa, nola ez. Eta bosgarren lehiaketa omen duzu, San Balentin bueltan egiten den hau. Ez dakit aurrekoetan izan den euskarazkorik. Baina hurrengoan euskaraz ere idaztera dei egin dute antolatzaileek, hori bai. Pentsa. Albistea idazteko modua bera ere bitxia zen HITZAn. “Euskarazko oso lan gutxi jaso dituztela adierazi zuten (antolatzaileek)”, dio. Bai eta gutxi jaso ere. Hurrengo lerroan bertan aitortzen dizu gutun bakarra iritsi zela zure eta nire ama hizkuntzan, laztana. Jesus! Idatzi berri dudan lerro horrek ikaratu egin nau, maitea. Inork ez dezala pentsa amodio intzestuosoetan gabiltzanik. Gustatuko litzaidake, hori bezalako gai probokatzailerako, transgresorerako, esatea modan dagoen bezala, aukera izatea. Baina, ez, nire gaurko hau konbentzional hutsa da, kontrakoa emango balu ere. Sentitzen dut, ene larrosa. Ez, noski! Melissak eta nik bat dugun ama bakarra hizkuntza baita, euskara. Munduan “Ama” deitzen dioten hizkuntza bakarra agian, hori bai. Baina ama biologikoa bakoitzak berea du. Bekatu sozialik gabeko amodioa da gure artekoa. Haria galtzeko arriskua sentitzen badut ere, ziur ote naiz horretaz? Alegia, bekatu sozialik–eta politikorik–gabea dela gure arteko amodioa? Alde
E Xabier Oleaga
HILEKO ESALDIA
Ez dugu etsiko!
batetik hain gara gutxi, bai, gutxi, euskaraz idazten dugunok, inguruan ditugun hizkuntzen erabiltzaileen kopuruarekin alderatuta! Ezen zaila egiten baita gure arteko harremana odol berekotik kanpo burutzea. Hizkuntza odoletan gutxi nahastutako leinuen gaitzetan erorita omen gaude, maitea.
TUNELA. Bestalde, badakizu, gure hizkuntza kalean erabiltzeak kalteak ere badakarzkizu. Kartzela bera ere bai, gogoratu EGUNKARIA-koak, besteak beste. Eta egunotan, ez Francoren garaian. Haiek ere ezagutu baikenituen. Gogoratzen dituzu, ene laztana? Zein zoriontsuak ginen odol eta kezko garai haietan. Baina itxaropena genuen, hori bai. Tunelaren beste alde bat bazela ziurra zen, alde argia. Tunelaren amaiera bera ukigarria zen Har dezadan, baina, haria, malenkoniak erremediorik gabe hartu baino lehen. Amodiozko gutunik ez euskaraz, Correos-en saria jasotzeko. Agian hori duzu, Melissa kuttuna. Zein arrotz egiten zaion entitate hori euskarari! Bai, ezta? Erdara gaztelanian –edo espainolean, Latinamerikan ongi esaten duten bezala, eta han badakite honetaz– idatzi dute lehiaketara eskualde osotik. Pentsa ezazu, oiartzuar bat ere bada irabazleen artean, abizen euskaldunekoa. Hori ere esan beharra dizut, maitea. Irabazle guztiak neskak dira. Ez dakit mutilik zegoen idazleen artean. Hori ez du argitzen HITZAk. Nerabeak eta gaztetxoak dituzu. Erdaraz idatzi dutela? Eta zein hizkuntzatan idatziko dute bada! Gure herriko Udala duzu, beste behin ere, ene Melissatxo, euskarazko ereduan matrikulatzeko deia egiterakoan eskualdeko beste udaletako ordezkariekin batera taldea osatu ez duen bakarra. Bai. Pasaiakoa, Lezokoa eta Oiartzungoa ageri ziren argazkian, eskualdeko gurasoei dei eginez haurrak eskoletan matrikulatzerako orduan euskal ereduan egin dezaten. Idazle euskaldun gazte emakumeei arrotz egiten zaie giro horretan egositako lehian euskaraz idaztea. Barka iezadazu. Badakit pelma xamarra jartzen naizela gai hauekin. Baina, lili zimurrezina, zahar xamarrak ere bagara jada aldatzeko, odol eta kezko egun glorioso haietan esaten genuen bezala. 05
o006_on
18/2/05
12:44
Pรกgina 1
o007_on
21/2/05
18:40
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Epaiketaz beteriko udaberria
tsailaren 7an, Jarrai-Haika-Segiko erakundeetako partaide diren 42 gazteen epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 2001eko martxoan abian jarri zutenetik hiru erakundeak ilegalizatu eta 42 gazte auzipetu dituzte. Ondoren, irekita dauden beste hainbat sumario etorriko dira. Hauen artean 18/98a, non 200dik gora lagun sartzen diren. Esan genezake epaiketaz betea egongo dela aurtengo udaberria. Egoera kezkagarri baten aurrean aurkitzen gara: Jarrai-Haika-Segiko aipatutako gazteak erakunde horien partaide izateagatik epaituko dituzte eta ondoren datorren 18 /98 sumarioan partaide direnekin ere, prozesu honek irekiko duen dinamika bera erabiliko dutelakoan sortzen zait kezka.
O Maixux Rekalde
ESKUBIDEEN URRAKETA. Hiru erakunde hauen ilegalizazioak eta 42 gazteen aurkako prozesuak ez ditu oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzen. Era berean, akusatu bakoitzak behar dituen berme judizial minimoek ere ez dute babesik eta, bakearen bidean eta bizikidetasunaren normalizazioan ondorio negatiboak erakarriko dituzte. Jarrai-Haika-Segi erakundeetan zenbait ardura izan dutelako, erakunde armatuaren partaide edota laguntzaile izan direnaren akusazio kolektiboa leporatzeak, oinarrizko eskubideak eta askatasunak urratzen ditu. Hala nola elkartzeko eta politikan parte hartzeko eskubidea, adierazpenerako askatasun eskubidea, baita bilerak egiteko, iritziak emateko edo ideiak azaltzeko eskubideak. Kontuan edukita eskubide hauek guztiak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak, Nazioarteko Eskubide Zibil eta Politikoen Hitzarmenak, eta, Espainiako Konstituzioak hauek guztiak onartzen dituztela. Beste alde batetik, ezin da ahaztu auzipetutako batzuk laster lau urte beteko dituztela presoaldi-prebentiboan. Hartara, oinarrizko askatasun eta eskubideen aurka egiten da atxilotze eta presoaldi prebentiboak gehiegi erabiltzen direnean, hala nola, akusazio zehatzak eta ahozko epai-
HILEKO ESALDIA
Prozesu honek oinarrizko askatasunak eta eskubideak urratzen ditu
ketak egiterako arrazoia gaindituz, denborak luze jotzen duenean. Berdin gertatzen da erakunde politikoetatik eta judizialetik zein hedabideetatik errugabetasun-presuntzioa urratzen denean eta auzipetuak, epaiketarik egin gabe, egozten zaizkien delituen errudun bezala agertzen direnean. Ni ez naiz lege-emakumea baina ikasi nuen epai bat zuzena izateko epaileak akusatuaren aldeko eta aurkako probak eta testigantzak jaso eta entzun behar zituela. Bada, nik uste, kasu honetan aurkakoak bakarrik kontuan eduki dituztela, poliziak emandako informeetan bakarrik oinarritu baita prozesuaren instrukzio osoa. Beraz, prozesu honetan ez dira babestu delituaz akusatua dagoen gizaki orori dagozkion berme judizial minimoak. Akusazioa ez dago behar hainbat arrazoitua eta mamitua, ez dira bitartekari egokiak jarri defentsarako eta ahozko bista prestatzeko denbora urria izan dute legegizonek. Urratsak azkarregi eman nahi izan dituzte, non defentsak aurkeztutako bi helegite erantzun gabe zeuden oraindik. Honen lekuko, ahozko bista hasi eta bost egunez atzeratu behar izan zuen epaileak. Honi guztiari espetxe zigorrerako eskatu diren 654 urteak erantsi behar zaizkio, argi eta garbi azaltzen baita neurriz kanpokoa dela eta prozesu honen baitan egon den aurreiritzi politikoa erakusten duela. Esango nuke prozesu honetan azaltzen den jarrera "guztiak lekua du" edo "denak balio du" onartzen zen denboratik datorrena dela. Oinarrizko askatasunak eta eskubide demokratikoak zatika-zatika txikitzen joan ziren estrategia jarraitu eta aipatu bide demokratikoak bermatzen zituen sistemari uko eginez. Orain, gure gizarte honetan bakerako eta bizikidetasunaren normalizaziorako itxaropena bizi dugu. Prozesu hau eta jarraipena emango dioten antzeko beste batzuk, hori laguntzetik urruti geratzen dira. Gure gizarteak pairatzen duen bizikidetasun arazoari eta bakearen helburuari, irtenbide elkarrizketatu eta baketsu bat zabaltzeko saiakerak zaildu eta oztopatu egiten dituzte. Ideiak edota erakundeak bazter batean uztea ez da, nire iritziz, konponbidea aurkitzeko modua arazoa nahaspilatzekoa baizik. Une honetan, inoiz baino gehiago diskurtso, proposamen eta ekimen bateragarriak behar dira oztopo hauek gainditzeko. 07
o008_on
17/2/05
17:59
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote
ARCO ARTISTAZ BETERIK EGONGO DA:
Handik
Arramendi rramendi bota dutela! Ez dut esanen bihotzean zarrapo, baina bai urratutxoa hemen nonbait, barruan. Baina utikan nostalgia, joanak joan egiten dugu aitzina. Zeharo erratu ez banaiz behintzat aspaldi itxi zuten Arramendi, bota ez balute ere ez nintzen gehiago tokan alferrik saiatuko etxaurre hartan, ez nituen berriz dastatu ahal izanen bertako mokadu goxoak, joandako urak dira. “Pasa, bai, jarri hor!” Mihian zakarrik gabe, ahots lakar-eztian gomitatzen gintuen etxekoandreak barruko gordegiara. Horixe baitzen Arramendi, gazteok lasai hitz egin ahal izateko aterpe duin eta merkea, ez baserri bat, ibaian gora zihoan ontzi ausarta baizik. Kaxuela lurrintsu bana aurrean eta markarik ez eta beharrik ere ez zeukan lau txikikoa erdian, greba inposibleez eta neska inposibleagoez ariko ginen, borrokaz, literaturaz, marxismoaz. Nolako elkartasuna beti
A
Koldo Izagirre
08
sukalde hartan mundua errotik aldatu nahi genuenekiko, nolako pazientzia gure afalondo luzeak diskrezioz eramateko! Eta despedidakoan, etxekoen agurrak halako... “Etorri nahi duzuenean, arrazoi daukazue, gu ere...” Haiek ere maizter, gazteok bezala. Ordaindu behar munduan bizitzeko! Bota dute baserria, baina Arramendi ezin izan dute bota. Ontzi bat da, ibaian gora dator, hortxe doa, ikusi, ez dute joandako urek eraman, ikusi gazteok —ez halako jaki jatorren aurrean baina— neskez, mutilez, grebez, borrokaz, idatzitako azken ipuinaz eta irakurritako azken nobelaz ahapetik hitz egiten, munduan aldatu nahirik, datozen uren kontra igeri. Errenteria zaharrean ez bada, Orereta berrian. Arramendin.
o009_on
21/2/05
18:59
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. Ugaldetxoko bidegorria amaitzen den tokian lur azpiko pasagunea eraikiko dute, horrela bidegorri sarea Oreretarekin lotuko dute. Bazen garaia pasabide hau konpontzeko.
Zer dio? Mikel Arretxe (Errenteria-Oreretako EAJko kidea)
Euskal Herriaren ordua iritsi da Azkenaldi honetan Ibarretxe Planak zeresan ugari eman du bai Euskal Herrian bai kanpoan ere. Telebistan, egunkarietan... komunikabide guztietan eta kalean ere ez dago bi hitz hauek ahozkatu ez dituenik. aur, atzo baino ilusio handiagoa dugu. Hasi dugun bideak ez du atzera biderik. Aurrera egiteko aukera zoragarria! Erabakitzeko aukera zoragarria!”, hauxe zioen lehendakariak Madrilen Estatutu Politiko Berrirako proposamena aurkeztu eta atzera bota zuten egunaren ondoren. Kongresuaren ezetzarekin aukera historiko bikaina galdu dugu alferrik, hala ere. Espainiako diputatuen Kongresuak muzin egin zion euskal gizarteak luzatutako eskuari, negoziazio prozesu bat ireki eta euskal gatazka konpontzeko luzatu zion eskuari, hain zuzen ere. Eusko Legebiltzarraren gehiego osoak onartutako proposamenak ez du atzerabiderik, ordea. Elkarrizketari ezetz esanda eta negoziazioari ezetz esanda, ez dute euskal arazo politikoa konponduko; alderantziz. Gatazka historiko bat da, konpondu gabe dagoena. Horregatik, are indartsuago aldarrikatu behar dugu, berriro, errespetua zor zaiola Euskal Herriaren hitzari eta estatuarekiko elkarrizketari eta negoziazioari ekin behar diogula, elkarbizitzarako bide baka-
G Bidegorria. GOIATZ LABANDIBAR
GORA. Oiartzun, Pasaia eta Lezoko udalek D eredua aukeratzeko eskatu dute. Orain gurasoen esku dago jarraipena egitea.
BEHERA. Urtarrilaren 24an J.M.U. 28 urteko tolosarra hil zen Oreretan, lanean ari zela, bere kamioiko hormigoi plakak gainera erori zitzaizkionean.
rrak baitira horiek. Proposamena Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak onartu zuen eta proposamen horrek orain ere 39 legebiltzarkide ditu alde, 2004ko abenduaren 30ean izan zituen berberak. Demokrata batek pentsatu ahal du Gorteek Eusko Legebiltzarrari eman zioten ate danbatekoarekin konpondu dela euskal arazoa? Egia esateko, uste dut ezetz, alderantziz. Eusko Legebiltzarraren baiezkoari Espainiako Gorteek emandako ezetza monumentu handi bat da, euskal gatazka badela adierazten duena. Ez dira beraiek izango era uniteralean gure autogobernua erabakiko dutenak. Euskadi euskaldunok nahi duguna izango da, ez gehiago ez gutxiago. Bidea itxi bazuten ere Madrilgo agerraldiaren ondoren lehendakariak aurretik hartutako konpromiso bat berretsi zuen; herriari hitza ematea, hain zuzen ere. “Guztiok izan behar dugu euskal gizartearen aldarria aditzeko aukera”, esan zuen lehendakariak. Hitzaren ordua iritsi da, Euskal Herriak, euskal gizarteak, hitz egin behar duela aldarrikatzen dugu.
hONa
Erantzukizuna eala ataka gaiztoan sartuta dago. Kirol arloan, amildegiaren ertzean kokatu da berriz ere, ekonomikoki, hondoa jo du eta gizartea hautsita dago erabat. Kirol arlokoa ez da berria eta Realzaleen bihotzak ondo zailduta daude lehendik ere. Aitzitik, erakundearen hondamendiak bazterrak asaldatu ditu eta egoera jasanezina da une honetan. Errudunak? Realeko agintarien ustez, honakoak: kazetariak, Kutxa, zaleak, Gipuzkoarena eta kapital zabalkuntza onartu ez zutenak, eta abertzale direlako Realetik botatzeko konplot modukoa antolatu dutenak. Harrapa ezak hankatik! Argudio hauekin bat egin du berriki (2005-0205) Gipuzkoako Diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarrik: “Erakunde guztiek ez dituzte erantzukizunak bere gain hartu”, “erakundeetako herri ordezkarien egitekoa ez da mugatzen lepoko txuri urdina janztera”, “elkarteko kudeatzaileek erantzukizun zuzena dute (eskerrak!), galanta zenbait jar-
R
duera zapuztu eta oztopatu dituztenek –Gipuzkoarena (Realaren kaltetan ez egin izana edo bakarren baten patrikarako?), kapital zabalkuntza…”. Eta gero konponbideak aipatzen ditu: “Sorgin-ehizarik ez”, “partikularren edo lobby jakin batzuen estrategiak eta interesak Realaren interes orokorren gainetik ez jartzea”, eta errematea: “Gainbera ez da gelditzen ostrukarena eginez eta erantzukizunak saihestuz”. 70en bat milioi pezeta kobratzen ari dira klubeko kudeatzaileak eta horixe egin dute orain arte: burua lurpean ezkutatu, eta erantzukizunak besteengan banatu. Realaren egoera tamalgarriaren erantzule nagusiak, Astiazaran eta akolitoak dira, eta hori leundu dezakeena Astiazaran bera. Nola? Hauteskundeak aurreratuta, datozenek lanerako denbora izan dezaten. Giroa lasaituko litzatekeelakoan nago eta jokalariek eskertuko lukete batez ere.
Juanan Legorburu
09
o010-011_on
21/2/05
16:35
Página 1
iritziassakONduz
Heriotza eta sindikalismoa Jesus Uzkudun Euskadiko Langile Komisioen Lan Osasun eta Ingurugiroko idazkaria da orain
LAN ISTRIPUAK
dela bederatzi urtetik. 20 urte baino gehiago daramatza gizarteko gaien munduan murgildurik. OSALANgo sindikatuko kontseiluan ere ibilia da.
Ekonomia
Lan istripuak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Euskal Herrian urtarrilean izandako 19 lan istriputan zortzi behargin hil ziren. Otsailean, lerrook idazteko orduan, hiru istriputan hiru langile hil dira. ErrenteriaOreretan ere 28 urteko gazte bat eraman zuen aurretik porlan plaka batek. Gaiaren larritasunaz jabetuta, zer egin lan istripurik gerta ez dadin?
10
rebentzio Legeak bederatzi urte bete dituenean, OSALANen ezbehar-tasaren jaitsieraren inguruko mintzairak ez du zentzurik urtarrilean izandako zortzi heriotzen ostean. Arazo baten aurrean gaude, azpikontratazio katearen barruan dauden mikroenpresak alde batetik eta prebentzio jardueretan koordinazio eza bestetik, enpresa handi eta ertainetan eman diren aurrerapausoak ere hor egon arren. Ezbehar-tasaren hazkundea edo jeitsiera kasualitatearen baitan aurkitzen da. Azken hamarkadan, kaltedunen kopuruak izugarriak dira: 1.032 heriotza, 5.261 larri, 1.013.232 lan istripu eta 18.293 gaixotasun profesionalengatik, beregaineko langileen kaltedunak edota mutualitateek eta enpresek Osakidetzara desbideratuz isilean gordetzen dituztenak kontuan hartu gabe. Odoluste honi amaiera emateko jarrera sindikalaren aldaketa, segurtasunaren eta langileen osasunaren aldeko konpromisoa eta prebentziorako baliabide guztiak mugiaraztea beharrezkoak da.
P
2. MAILAKO KALTEAK. Istripuek kalte eta gaixotasun larriagoak ezkutatzen dituzte: hainbat
gihar eta hezurdurako gaitz eta estresa eragiten dituzten arrisku higieniko, ekonomiko eta psikosozialak kasu. Izan ere, lanean jatorria duen minbiziak, lan istripuek baino heriotza gehiago eragiten ditu isilean. Ordezkari sindikalen eguneroko jarduerarik gabe, ezbeharren ondorengo erantzun sindikala eskasa da. “Gehiengo sindikalak” defendatzen duen bezala, OSALAN eta Lan Ikuskaritza gure osasunaren bermatzaile izan ditezela nahi izatea engainagarria eta ezmobilizagarria da lan osasunaren defentsarako. Mundu mailako sindikalismoaren 18. Batzarreko Ebazpenak dioen bezala, “Lesio eta gaixotasunak murrizteko eragingarri frogatu den neurrietako bat osasun eta segurtasunaren arlo guztietan langileen eta beren ordezkarien parte-hartzea da”. Errealitateak lanean ematen diren osasunaren arrisku eta kalteak sindikatuen presentziarekiko alderantziz proportzionalak direla frogatu du. Behin-behinekotasunak, enpresen tamaina txikiak, azpikontratazioak eta lantokien sakabanatzeak bidera ezin egiten dute enpresako Prebentzio Ordezkariaren eraginkortasuna. Sei langile baino gutxiago dituzten milaka enpresek ordezkari sindikala izateko eskubiderik ez dutela ere ezin ahaztu
o010-011_on
21/2/05
16:35
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Saihes ditzagun Jose Manuel Bermejo OSALAN erakundeko Oarsoaldeko teknikaria da genezake, euren aukera bakarra kanpoko laguntza itxarotea delarik. Gauzak horrela, CCOOek beharrezko ikusten du enpresa hauen kanpotik esku hartzeko Sektoreko Prebentzio Ordezkaria sortzea. Besterik gabe aurka egiteak, gehien behar gaituztenak sindikalki bertan behera uztea suposatzen du. Lan osasuna funtsezko helburua da. Izan ere, osasuna galduz gero, enplegua eta gutxieneko ongizatea galduko ditugu; borroka hau balioberritzea sindikalismoa berriztatzeko funtsezko erronka bihurtu da. Hala ere, lan istripuen aurkako mobilizazio bat antolatzeko eta heriotza ezbeharren ostean bi pankarten protesta barregarria gainditzeko, Euskadiko Langile Komisioek indar sindikal guztiei egindako deiak ez du erantzunik jaso. Gero eta politikari eta ekintzaile gehiagok onartzen du frentismoaren porrota Euskal Herriko gatazkari amaiera emateko orduan. Alta, batzuk oraindik ere zentzugabekeriraino eramaten darraite frentismo hori, langile heriotzen aurreko erantzuna nazionalista direnen eta ez direnen artean zatituz. Bestalde, Azkarragak bere gain duen Lan Sailaren jarrera ez da askoz hobea izan, Fundazioaren diruekin Hitzarmen Sektorialeetan enpresa txikientzako prebentzio akordioak suspertzea ukatuz, eskeintza publikoan betatuak izan daitezen zigor larriak dituzten enpresen zerrenda web orrian jarri nahi ez izanaz, edota Prebentzio Zerbitzuek egindako iruzurren informazioa ukatuz. Zoritxarrez, esfortzuak eta konpromisoak –baita sindikala ere– batzeko, eta heriotza, baliaezintasun eta lan gaixotasunen odolosteari amaiera emateko, borondatea falta da.
Bermejo. Bere jarduna dela-eta, gertu-gertutik ezagutzen du lan istripuen auzia, eta honen inguruko pertsona jantzia da.
S A LANek langileak dituzten ekonomi jarduera-adar guztietara hedatzen den erakundea da. Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikituriko erakunde autonomo-administratiboa, kooperatibak eta administrazio publikoa ere barne hartzen ditu. Era berean, langile autonomoei dagozkien lanarriskuen prebentzio lana egiten du 1993ko abenduaren 21ean Eusko Legebiltzarrean onartu zenetik; bere jarduera, aldiz, 1995eko abenduaren 28an onartu zen. Hala, OSALAN Eusko Jaurlaritzaren hainbat egituretako bat da; langileen munduari begira eratua, hain zuzen ere. OSALANek lan-osasunaren esparruan egingo dituen jarduerek langile guztiak hartzen ditu kontuan. Izan ere, langileen osasuna eta segurtasuna sustatzea eta prebenitzea da bere helburu nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoan laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren eremuan dagozkion ekintza guztiak organo tekniko bakarrean koordinatzeko eta zentralizatzeko asmoa izan du OSALANek hasiera-hasieratik. Sorreratik bertatik izan duen beste helburuetako bat langileriak dituen eskubideei eduki eraginkorra ematea da.
O
EGINKIZUNAK. OSALANek berez dituen eginkizunak betetzerakoan, OSALANeko langile teknikoak agintaritza publikoaren agentetzat hartzen dira, eta, hortaz, hala nahi dutenean lanto-
kien titularrek bertara sartzen utzi behar diete. OSALANek betetzen dituen hainbat eta hainbat eginkizunen artean, lan istripuak ekiditeko jarduna da nagusi. Zehazki, lan istripuak edota lanbide-gaixotasunak eragiten dituzten kausak aztertzea da lehentasuna. Horretarako, azterlan prebentiboa egiten du, neurri zuzentzaileak proposatzen ditu edota lan istripu eta lan-erikortasunari buruzko estatistika datuak egin eta baloratzen ditu. Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezken faktoreei buruzko ikerketak eta txostenak egitea eta aholkuak ematea ere bada OSALANen ardura. Gai hauek ikertzeko programak prestatu eta sustatzen dira, administrazioei gomendio teknikoak eta araudi-aldakuntzak proposatzen zaizkie, enpreseei, langileei eta agintari publikoei laguntza teknikoa ematen zaie, eta plangintzarako arrisku-mapak ere eraikitzen dira. Halaber, kontrolak antolatu eta garatzen ditu OSALANek. Prebentziorako zerbitzuak eskaintzea baita prestakuntzarako erakundeak eskura jartzeko dituen ahalmenak. Enpresen segurtasun mailen inguruan, kontrol orokorra eta sektorekoak egiten ditu, lan arriskuak prebenitzeko araudiaren hauste-larriak edota behin eta berriz egiten direnak lan agintariei aditzera emanez. Azkenik, segurtasun eta lan osasunaren inguruan informazio eta preskuntza jarduerak antolatu eta gauzatzeko ardura ere badu OSALANek. 11
o012-015_on
21/2/05
16:54
Pรกgina 1
nagusia
asteleheneroko
HITZORDUA Aspalditik egiten da azoka astelehenetan Errenteria-Oreretan: Iztietako pasealekuan lehen, Zumardian orain. Jende asko hurbiltzen da Arrate Rodriguez Datuak. 1984-11-13. Orereta. Ibilbidea Arte ederrak
ikasten ari da EHUn, Leioako kanpusean
PRESTATZEN.
Erosleak erostera joan baino lehen, saltzaileek dena prestatu behar dute. Mahaiak, esterilak... eta,azkenik, produktuak. 12
o012-015_on
21/2/05
16:53
Página 2
kliknagusia
EGURALDIA ONA EDO TXARRA, ZITARA HUTS EGIN GABE. Zenbaitetan, haize boladak ez du uzten postua ongi prestatzen, eta euriak ere ez du askorik laguntzen. Halakoetan, postua ahal den moduan jartzen dute saltzaileek, eta bezeroek ere ez dute lan erraza azokan zehar ibiltzea. Alta, batzuek nahiz besteak, ez dute kale egiten.
BEZEROEN ZAIN. Herritarrak azokara iritsi artean, zain egotea da saltzaileen hurrengo pausoa. Guztien buruan, galdera bera: “Asko salduko al dut gaur?”.
13
o012-015_on
21/2/05
16:53
Pรกgina 3
kliknagusia
EROSLEEK ARRETAZ BEGIRATZEN. Gerturatu dira jada bezeroak. Erosi baino lehen ongi begiratzen eta aztertzen dituzte postuetan jarrita dauden produktuak. Mauka, beti buruan
LAGUNEKIN EGOTEKO AUKERA.
Azokak lagunekin solasalditxo bat egiteko aukera aparta ere eskaintzen du.
14
o012-015_on
21/2/05
16:53
Pรกgina 4
kliknagusia
EROSI BEHARREKOA EROSI, ETA HURRENGO ASTERA ARTE. Etxean falta dena erosi, poltsan edota karroan sartu eta buelta etxera; are gehiago eguraldi zakarreko egunetan, euriak erromeri itxura hartu ohi duen azoka lausotzen duelako. Euren gauzak jaso eta saltzaileak ere badoaz, hurrengo astelehenera arte.
15
o016-019_on
21/2/05
16:37
Página 1
TXARO ARTEAGA Emakundeko zuzendaria
“
Pertsonekiko harremanetan alderdi negatiboak indargabetzen ditut” Testua: Urederra Argazkiak: Lander Garro
izarte honetan emakumeak dira, inongo zalantzarik gabe, diskriminazio estrukturala jasaten dutenak. Hau dela-eta, emakume bakoitzak dituen ahalmenak garatzeko aukera izan dezan emakumearen aldeko diskriminazio positiboa hizpide dugu hainbat forotan. Jakina denez, Euskal Herrian gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdint asuna ez da agenda politikoan izan orain dela gutxi arte, harik eta Emakunde sortu zen arte, hain zuzen... Gure bailaran honetaz guztiaz hitz egiteko pertsona jantzi dezente aurkitzen ahal ditugun arren, Txaro Arteaga Emakunderen zuzendariarekin bildu da ON Oiartzungo liburutegian.
G
Datua
23 URTE. 23 urtez aritu zen Herri Irratian esatari bezala. Lagun bati ‘casting’ moduko batera laguntzera joan eta azkenean Txaro hartu zuten. Irratia albo batera utzi eta Emakunden dabil buru-belarri. 16
Munduko herri askotan bezalaxe, gurean ere feministak izan dira gauzak bere tokian jartzen saiatu direnak. Feminista al zaitugu?
Bai, betidanik izan naiz feminista, baita hunkibera, baikorra, alaia eta urduria ere. Nahiz eta gauzak aldatzeko gogo bizia dudan, oso errealista naiz. Ez dut mundua aldatuko, neure burua transformatzearekin nahikoa eta aski daukat.
Hala eta guztiz ere, beste pertsonekiko harremanetan beti saiatzen naiz gehitzen, alderdi negatiboak indargabetzen ahaleginduz. Gaztetan mundua ezagutzeko irrikan zeundela entzun dugu.
Hemezortzi urte nituela Parisera joan nintzen frantsesa ikastera. Urtebete eman ondoren Euskal Herrira itzuli nintzen, egun batzuk pasa eta berehala Ingalaterra abiatzeko asmoz. Ezin, ordea. Ama hil zitzaidan eta aita eta bi anaia bakarrik laga nahi izan ez nituenez, bertan geratu nintzen. Urte haietan nire ideiak, oro har, ez zetozen bat garai hartako gizarteak zuen ikusmoldearekin, baina, egia esan, ez nekien nola bideratu nire barneko energia hori. Herri Irratian, behinik behin, horretarako aukera izango zenuen, ezta?
Egia esan, hori kasualitate hutsa izan zen. Duela berrogei urte gertatu zen. Gogoan dut Herri Irratian esatari bat behar zutenez, nire lagunetako batek izena ematera lagun niezaion erregutu zidala. Bertan geundela, izenak hartzen ari zen gizonezko batek nirea eskatu zidan. Zenbait froga egin genituen eta hara non, handik gu-
o016-019_on
21/2/05
16:37
PĂĄgina 2
emakumeanagusia txira aurkeztu ginen hirurehun lagun artean ni aukeratu nindutela jakin ez nuen ba! Ezin izan nuen sinestu. Izan ere, Batxillerra eta idazkaritza ikasketak besterik ez nuen. Bolada hartatik duzun sentimendurik gogoangarriena?
Pertsona asko ezagutzeko aukera izan nuen. Jende askorengandik gauza dezente ikasi ez ezik nire ideiak zituen lagun asko ere elk arrizket atu nuen. Orduan ohartu nintzen pertsona andana batek nire ideia feministak konpartitzen zituela. Hala ere, urtebete igaro nuen elkarrizketatzen nituen hainbat emakumeren iritziak hausnartzen nire kezkek halako teoriaren bat bazutela ondorioztatu arte. Hala ere, ezkondu egin zinen.
Gizon zoragarri batekin ezkondu ere. Nik bezalaxe, Josetxok neure burua, nire ideiak, nire erabakiak eta errespetatzen jakin eta dakien lagun zoragarria da. Aitortu behar dut Emakunderen zuzendaria izateko egin zidaten eskaintzak izutu egin ninduela. Garai hartan hain gustura nengoen irratian ezen neure burua ez nuen beste inon ikusten, are gutxiago erakunde berri bateko zuzendaritza lanean. Josetxo izan zen neure hautua egitera animatu ninduena. Emakunde, E Eko Koro Garmendiak Legebiltzarrean aurkeztu lege proiektu baten bidez sortu zen. Zerk bultzatu zuen egoera horretara?
1975ean Nazio Batuek emakumeen berdintasunaz aritzeko aurreneko konferentzia egin zuten Mexikon. Hamar urteko epea eman zitzaien bertan bildutako nazioei emakumezkoen kontrako diskriminazioaren nondik norakoak aztertzeko. Urte horien buruan Nairobin egindako bigarren konferentzian diskriminazioa egiaztatzen zuten datu esanguratsuenak aurkeztu ziren. Bertan arazo hau gai politikotzat hartzeko estrategiak lantzeari ekitea erabaki zen. Hurrengo urratsa sinplea bezain logikoa izan zen: Euskal Herriko
17
o016-019_on
21/2/05
16:36
Página 3
nagusiaeemakumea
“
Gizartearen eremu guztietan berdintasuna eskuratzeko helburua du Emakundek”
“
Josetxo, nire senarra, izan zen Emakundeko zuzendari izatera animatu ninduena”
Azkar-azkar
mugimendu feministan geunde-
nok zein zenbait alderdi politikotako emakume batzuk emakumearen alde lan egingo zuen erakunde bat sortzeko asmoz bildu ginen.
Feminismoa.
Noiz izan zen gizarteratze aurkezpena?
San Balentin.
Duela 17 urte egin genuen lehen kontseiluan, erakunde berriaren izenaz kezkatzen hasi ginen. Patxi Altuna euskaltzainarekin harremanetan jarri ginen eta berak proposatu hainbat izenetatik –tartean “Andraize”– boto gehien jaso zituena “Emakunde” izan zen. Egia esan ez zen nire gogoko izena “-kunde” atzizkia serioegia iruditzen baitzitzaidan. Dena den, guk emakumezkoak erakunde berriarekin identifika zitezen nahi genuen. Azken finean, handik aurrera Emakunde erreferentea izan zedin desio genuen, gizartearen eremu guztietan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eskuratzeko helburua jarri genuelarik.
Errespetua.
Ibiltzen ikasi aurretik lehen urratsak ematen hasi zineten.
Pausu batzuk eman ahala gauzak ikasten dira. Hasiera batean gizonezkoa zen gure ispilua. Mugimendu feministaren teoriatik praxis politikora pasatzeko beharra ikusi genuen. Orduan deskubritu genuen benetako helburua gizonezkook zein emakumezkook ditugun gaitasunak garatzeko bideak urratu behar zirela pertsona osoak izan nahi bagenuen, behinik behin. Bidean hainbat oztopori aurre egin beharko zenioten.
Nazio Batuen arabera, munduan egiten den lan osoaren %52 emakumezkook egiten dugun arren aberastasunaren %10en 18
Gizonezkoak eta emakumezkoak zapaltzen duen gizarte eredua aldatu nahi duen mugimendua. Puff! Maitasunarekin batera oinarrizkoa. Ezkontza.
Niretzat desiatutako lotura. Marujanismoa.
Ez dut onartzen emakumeok egiten dugunaren esanahi mesprezugarriak. Dibortzioa.
Gauzak gaizki doazenean norberaren liberazioa. Bakardadea.
Neure buruarekin gustura sentiarazten nauena. Barkamena.
Zugandik hasi eta besteei eskaini behar zaiena. Eskuzabaltasuna.
Gizarte honen gabezia.
“
Daukagun sexugeneroak emakumeei eta gizonezkoei rol jakin batzuk egokitzen dizkigu” jabe gara soilik. Gizonezkoek, baina, lan osoaren %48 egiten duten bitartean aberastasunaren %90 kontrolatzen dute. Datu hauek eskuan dituzula, agerian dago boterea eta erabakitzeko ahalmena duena gizonezkoa dela. Euskal Herriko egoerari begiradatxo bat ematea besterik ez dago botere politikoa, ekonomikoa, militarra eta erlijiosoa noren esku dauden jabetzeko. Horregatik esaten dugu emakumezkoen diskriminazioa estrukturala dela. Berdintasunaren gakoa hemen kokatu behar dugu. Izan ere, daukagun sexu-genero sistema honek gizonezkoei nahiz emakumezkoei rol sexual eta sozial jakin batzuk egokitzen dizkigu: emakumezkooi seme-alabak izateko eta gizonezkoei boterea mantentzeko. Zorionez, baina, aldaketa prozesu batean murgilduta gaude, non gizarte eredu batetik bestera igarotzen ari garen.
“
Berdintasun legearen prozesua hasieratik gardena ez ezik kontsentsuatua ere izan da” tatzeko adina ematen ez duelako. Hori dela eta, bestelako kanpaina merkeagoetara mugatzeari ekin diogu. Heldu den martxoaren 8rako, adibidez, enpleguari buruzkoa izango da. Horrerarako hainbat esaldi esanguratsuz osaturiko kartel batzuk prestatu ditugu. Nabarmentzeko modukoren bat?
Denak dira adierazkorrak. Bat aipatzekotan, honako honetan agertzen dena; adineko emakume bat, “Ez dakit norbaitek zainduko nauen. Nire anaiak, aldiz, jakin, badaki, neuk zaintzen dut eta” esanez. Berdintasun Legearen onartzearekin batera, Emakunderen heldutasuna iritsi bide da. Nolako prozesua izan da?
Emakunderen lana gure gizartearen hainbat arlori so eginez gero, nahiko agerian geratzen da. Esate baterako, emakumezkoen berdintasuna agenda politikoan jartzeaz gain, honen inguruko ezagutza dezente sortu dugu. Bestalde, argitaratu ditugun ehun liburu horietatik batzuk unibertsitatean erabiltzen dira. Azkenik, hainbat ikerketa ere egin dugu.
Orain dela hiru urte berdintasunari buruzko lege bat egiteari ondo iritzi genionean gai honen inguruan daramatzagun hamasei urteko eskarmentua baliatu genuen aurreneko zirriborroa egiteko. Gero, elkarte, sindikatu, alderdi politiko, mugimendu feminista eta gizarte eragileen ekarpenen eztabaidak bigarren testua zirriborratzera behartu gintuen. Azkenik Emakunderen Kontseiluaren zuzendaritzak proposamen guztien %55 onartu zuen. Handik aurrera legeak bere ibilbidea jarraitu du, Gasteizko Legebiltzarrak otsailaren 18an onespena eman zion arte.
Publizitateari dagokionez, tarte gutxi erabiltzen duzue, nonbait.
Mugimendu feminista osatzen duen hainbat sektore, baina, nahiko kritikoa agertu dira.
Kanpainak urtero egiten ditugu. Egia da telebistaren bidez ematen zen “Sorkunde” bezalako iragarkirik ezin dugula ekoiztu, gure aurrekontuak hainbeste diru gas-
Nire ustez, iritzi guztiak baloratzekoak eta legitimoak dira egiaren kontrakoak edo errealitatea eraldatzen ez duten bitartean. Lege honen prozesua hasieratik berta-
Zertan eragin du Emakundek hamasei urte luzeotan?
o016-019_on
21/2/05
16:36
Pรกgina 4
emakumeanagusia
tik gardena ez ezik, luzea, eskuhartze handikoa eta kontsentsuatua ere izan da. Gehien amorratzen nauena da aldez aurretiko jarrerak, honek errealitatea ikusten galerazten baitizu. Pertsona horien kritikak alde horretatik hartzen ditut. Dena den, pozik nago egindako lanarekin eta lege honen prozesuan parte
hartu duten guztiei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet. Zein dira lege horren indarguneak?
Sortu duguna egonkortzeko eta areagotzeko tresna bat da. Esate baterako, Administrazioak ebatzitako arau guztiek generoaren inpaktu ebaluaketa egina izan behar dute. Bestalde, Hauteskunde Le-
gean ere eragina zuzena du. Izan ere, hemendik aurrera ezein zerrendak ezingo du izan emakumezkoen %50 baino gutxiago. Izenen hurrenkera alderdien esku geratzen bada ere, interesgarria izango da emakumeak zein postutan jartzen dituzten ikustea. Emakunderen erantzuna haien jarreraren araberakoa izango da.
Eta ahulguneak?
Batez ere, bi muga ditu. Alde batetik, hainbat arlotako eskumena; esate baterako, enpleguarena. Bestetik, gizartearen errealitatea bera. Izan ere, ezin dituzu errealitateak planteatzen lagatzen ez dizkizun hainbat gauza egin. Dagoen errealitatearen gainean eragin behar duzu. 19
o020-021_on
21/2/05
16:39
Página 1
nagusiassagardotegian atzuentzat, euskal usadio zaharra. Besteentzat, parrandarako gunea. Askorentzat, biak bat. Gorakada izugarria izan dute sagardotegiek azken hamarkadan. Garai batean baserri zirenak, orain pabilioi eta apark atoki erosoz hornituak daude, autobusak sartzeko adinakoak. Asteburutan izaten dute bisitari gehien sagardotegiek. ONek, ordea, astean zehar zein giro dagoen jakin nahi izan du. Horretarako, Oiartzungo Ordo Zelai sagardotegira joan da. Arratsa. Hotza. Euria. Gosea. Ergoien auzoan dago Ordo Zelai sagardotegia. Bide estua du iristeko. Mendian dago, ia ezkutuan. Iritsi eta berehala, txuleta usaina nabarmena da. Joxe Errandonea, jantokiaren kanpoaldean, txuletak egiten ari da parrillan, egurra sutara boteaz. Barruan, sukaldean, Isabel Garmendia dago: bakailao tortillaz, bakailao erreaz eta postreaz arduratzen da bera. Senar-emazte dira. “Astean zehar jendea ere etortzen da, baina asteburutan baino gutxiago. Inguruko jendea da batez ere astean zehar datorrena. Ostiral eta larunbatean, k anpotik jende asko dator: Iparraldetik, eta Euskal Herriko beste tokitatik ere”, azaldu du Joxe Errandoneak. Gehienek ezagutzen dute asteburutan zein giro egoten den sagardotegietan. Giro ederra. Badira egunak hainbatek gehiegikeriak egiten dituenak ere, sagardoaren berotasunaz lagunduta. “Nik, orain arte, ez dut inolako arazorik izan bezeroekin. Ordo Zelai sagardotegia txikia da, baina denei harrera beroa egiten diegu”, dio Joxek. Jantokira sartu, eta sagardotegietan azken urtetan ohikoa suertatzen den kontrastea antzeman daiteke. Bi koadrila daude. Eskuin aldean, gazteak. Txantxetan, farrezka. Ezkerraldean, helduak, serioago. Lanaren inguruan hitz egiten ari dira, segur aski. Alde batean belarritakoak, patilak, eta kirol zapatilak. Ondoan, koadroz-
B
20
SAGARDO giroan blai
Sagardotegi sasoia bete-betean dagoenez, ONek Oiartzungo Ordo Zelaira bisita egin du. Txikia da, garai bateko sagardotegien ezaugarriekin Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Iñaki Berrio
o020-021_on
21/2/05
16:38
Página 2
sagardotegiannagusia ko alkandorak eta zapatak. Gazteak, zutik. Helduak, eserita.
TXOTX!. 1993. urtean sortu zuten Ordo Zelai sagardotegia Joxek eta Isabelek. Aurrenean, sagardo naturalaren lanketara mugatzen ziren, eskala txikian. 1996ean, sagardotegiak jendeari ateak ireki zizkion. “Urtarrilaren erdialdean zabaltzen dugu txotx garaia. Elkarte, jatetxe eta tabernetan banatzen dugu ere sagardoa”. Ordo Zelain bertan ere erosi daitezke botilak. 30.000 litro ingurukoa da urteko ekoizpena, eta bost kupel dauzkate sagardotegian. Gazteetako batek, altu eta ozen “txotx!” oihukatu, eta jantoki ondoko kupeletara doa arrapaladan koadrila osoa. Batek, upela zabaldu du. Beste guztiak, txintxo-txintxo ilaran jarri dira, bakoitzak edalontzia eskutan duela, kupeletik behera datorren zarrastadaren zain. Ixilunea nagusitu da bapatean. Izan ere, sagardoa eztarriratzen hasi dira, denak batera. “Hotza zeok, txo!”, dio batek; “Bai, baina ederki sartzen dek, ezta?” besteak. “Goazen jantokira, txuleta atera dutela uste diat”, esan du, itxuraz, gose gehien duenak. Ondoren, helduen txanda iritsi da. Jantoki ondoko kupeletara joan dira ere. Lasai, zala-
partarik gabe. Sagardoa edalontzira nola iristen den begiratzen dute adi-adi, likidoak eta beirak nola egiten duten talka. Tragoxka edan, eta zenbait segunduz edariak ahosabaiean utzi dien zaporeaz gozatu dute. Berriz ere mahaira itzuli dira. 600 bat sagarrondo ditu Ordo Zelai sagardotegiak. Inguruko herrietako sagarrondoetatik ere ekartzen dute sagarra: Astigarraga, Itziar, Oiartzungo beste auzoetatik... Bertan egiten duten sagardoa guztiz naturala da. “Txotx! Goazen kanpora!”, oihukatu du Joxe Errandoneak. Jantokiaren kanpoan, kupel handi-handia dute, zutik. Bezeroei kupelik onena dirudienean tragoxka hartzeko gonbitea luzatu du sagardotegiko jabeak. “Ona ziok. Bestek baino hobea. Merezi dik hotza pasatzeak sagardo hau edateagatik!”, dio gazteetako batek. “Ekarri janaria kanpora, kupel honetan geldituko garelako. Kupelik onena gordea huen, e!”, gazteetako batek, Joxeri, txantxetan. Irrifarrarekin erantzun dio Ordo Zelaiko nagusiak. Asteburu edo astegun, jende asko eta gutxiagorekin, zalantzarik ez da giro berezia sortzen dela sagardotegietan. Eskualdean bada horret arako aukerarik ere.
21
o022-026_on
21/2/05
16:41
Página 1
hirigintza nagusiah
APARKALEKUZ aparkaleku
Zaila bihurtu da eskualdean autoa uzteko lekua aurkitzea; gainerako herritarren antzera, HITZAko kazetariek gertutik bizi dute arazoa Testuak: Libe Ibañez eta Eihartze Aramendia Argazkiak: Iñaki Berrio
Ezinbestekoa Edozein lekutara mugitzeko autoa hartzen dugun honetan, eskualdeko txokoak autoz gainezka egon ohi dira. 22
o022-026_on
21/2/05
16:41
Página 2
hirigintzanagusia stelehenero, 10:00etan, erredakzio bilera egiten dute HITZAko kazetariek. Hori dela-eta, kazetaria, bere herritik, Oiartzundik abiada batean atera da H ITZA ren egoitzarantz. Errenteria-Oreretara iritsi, eta, betiko komeria topatu du kazetariak: herria autoz josita. Irratian laurdengutxia eman dute: “15 minutu ditut ordaindu behar ez den tarte bat aurkitzeko!”. Fanderian sartu, eta hilera luzea eskuin zein ezkerrean: futbol zelaia, pilotalekua, kiroldegia... “Ia etxean nahiz berriro!”. Arraguako errotondari ia 360 graduko itzulia eman eta N1etik sartu da kazetaria. “Uhinetatik heldu den mahai-ingurua bukatzera doanaren susmoa hartzen diot”. “Euskadi Irratia, orduz orduko albistegia...”. “0,0001 mikrosegundu ditut autoa nonbait utzi eta bilerara joatekoooo!”. N-1ean aurrera, aurrera, aurrera... «Niesseneko obren zurrunbilo hortan sartuz gero, akabo». Irtenbidea: Nafarroa Hiribideko makina urdina. Di-da aparkatu, diru-zorroa eskuan duela TAOko makinara abiatu, eta noski, betikoa: “Behar denean, kanbiorik ez!”. Ondoan paseatzen ari zen erretiratu bati mesedea eskatu, eta bota 10 zentimo, 20 zentimo, 30, 40... “Honekin ez noa inora!”. Euro bat, ordu bat. Gehienezko kopurua: euro eta erdi, eta hori ordu eta erdirako. Bilerak gehiagorako ematen du, baina ez dago gehiago ordaintzerik. “Ea ez den garabia etortzen...” Korrika, Santa Klara kalean sartu eta bulegora. Atzerapenagatik barkamenak eskatu eta arazoa pairatzen duen bakarra ez zarela konturatzen zara: “Nik napolitana bat erosi eta Eroskin utzi dut”. Aukerarik ezean, irudimena zorroztu behar.
Biztanle kopurua/auto kopurua
A
PASAIA. Bilera gogorra izaten da astelehenetakoa, asteko albisteak, proposamenak... mahaigainean jarri eta sintesia egin arte. Ordu eta erdi inguru ondoren, astea zehazte bidean jarrit a
OIARTZUN Biztanle kopurua. 9.179
(2001). Auto kopurua. 8.900 (2004). Batez beste. 0,9 auto
biztanleko. ERRENTERIA Biztanle kopurua. 38.141
(2004). Auto kopurua. 15.500
(2005). Batez beste. 0,40 auto
biztanleko. PASAIA Biztanle kopurua. 15.962
(2001). Auto kopurua. 7.389 (2004). Batez beste. 0,46 auto
biztanleko. LEZO Biztanle kopurua. 5.920
(2004). Auto kopurua. 3.729 (2004). Batez beste.0,63 auto
biztanleko.
OBRENGATIK, TOKIRIK EZ. Pasai Donibaneko Bizkaia plazan obretan daude. Hau dela eta, auto ugari biltzen dira bertan eta aparkatzerako orduan ez dago denentzako tokirik.
dago, eta eguneko berria jada erabakia dago: Pasai Donibanen 12:00etan inauguratzen dute Nikaraguako margolari ospetsu baten erakusketa. 11:30ean Errenteriako erredakziotik irten eta ziztu bizian Victor Hugo etxera. Trafiko handia ibili ohi da eguerdi partean. Baina, tira, azkenaldiko euri zaparradak eta hotza joan dira, nonbait, eta gaur portatu da eguraldia. Gidatzea seguruagoa da... Ez, ordea, aparkatzea. Bizkaia plazara gerturatu besterik ez da egin behar hortaz jabetzeko. Hemen ere obretan. Gainera, eguzkiarekin batera
begi-bistakoa da jendea ere atera dela Donibanen barrena buelta emateko asmoz. Lehen leku gutxi, orain batere ez. Ez da zirrikiturik ageri. Hortxe badago leku bat, baina bertakoentzako da. Bitartean, udaltzaina zuzen-zuzenean kazetariaren maniobrei begira. Honi ere azalpena eman behar: “Aizu OARSOALDEKO HITZAtik nator, Victor Hugo etxean erakusketa...”. “Baina ezin duzu barrura sartu eh!”. “Ez, ez, oinez joango naiz kalean barrena, baina nonbait aparkatu behar dut...”. “Luzerako al duzu?”. “Ordu erdi bat edo...”. “Hala bada, beno, hementxe ber-
OHARRA
Datuei erreparatuz gero, biztanleko auto gehien duen herria Oiartzun da; ia auto bat biztanleko. Eskualdetik garraio publiko zerbitzu urrien edota eskuraezinen duen herria ere bera da. Kasualitatea ote? tan utz dezakezu”. “Bale, eskerrik asko, eh...”. Irrifar pribilegiatu bat egin, eta tira. Autoa aparkatu, Donibane kaletik barrena korrikaldia bota, eta inauguraziora. Hementxe dira denak. “Aizu, zu H ITZA koa zara ezta?”. “Bai”. “Aste honetan gasolio-hornigailu bat jarri behar dutela eta, lehen autoak aparkatzeko genuen lekua zigilatu dute, bizilagunek ezin dugu bertan aparkatu eta... bla, bla, bla”. “Bai konturatu naiz arazoaz, eta HITZAn zer edozer argitaratuko dugu”. 23
o022-026_on
21/2/05
16:40
Página 3
hirigintza nagusiah
Erakusketaren inaugurazioa bukatuta, bueltan berriro. Donibane k aletik barrena autora. Autoa hartu, eta etxera, Oiartzunera bazkaltzera.
OIARTZUN. Hemen ere nahiko lan aparkatzeko. Kutxaren ondoko aparkalekua, josita. Ezinezkoa hemen lekuren bat harrapatzea. Pazientzia pixka batekin, herrian buelta eman eta bariantetik barrena Landetxen sartu, maldan behera, obretako hodiak saihestu, eta espaloian barrena anbulatorio atzeko aparkalekura. Bai, hemen bada toki bat. Gaitzerdi. Etxera iritsi, bazkaldu, eta siestarako gogoa sartu baino lehen... berriro lanera, eta berriro Errenterian aparkatzeko abenturara. “Oraingoan Fanderiatik barrena joango naiz, bitartean, balizko aparkalekuak ikusteko.”
E R R E NTE R IA-OR E R ETA. Fanderian, oraingoan ere, ezer ez. Obrek, gainera, aparkatzeko zegoen lekuaren zati handi bat kentzen dute. Matxaingo maldan gora joan beharko. Jende guztiak bertan uzten du autoa, eta hemen ere zaila dago kontua. Berriro bueltan maldan behera, eta berriro TAOko aparkalekuan utzi behar autoa. 16:00ak dira. 1,50 euro= 90 minutu (Gehinezko denbora). “Ez dago besterik”. Lanera itzuli, eta albistea egiten hasi. Maketa aukeratu, elkarrizketa transkribatu, moldatu, titularra jarri, zuzendu, argazkiak kamaratik ordenagailura jaitsi, argazkiaren neurriak jarri, zorionagurra bete, eta elkarrizketari azken ukituak ematean... Kitto, amaituta dago lana. Eguneko bigarren eginkizuna: Lezon egingo duten elkarretaratze bateko argazkia atera. Kamarari bateria jarri, “eta, goazen ba, Lezora”. “Dio! 18:30 dira”. Errezo guztiak eta gehiago egin arren... “Ez, hori ez da nire autoa. Ez, ezin liteke”. Bada, bai, garabiak eman du autoa. Nafarroa Hiribidetik udaltzaine24
DENOK ETXERA, AUTOAN. Ikastetxetik atera eta gurasoak seme-alaben zain. Ehunka umeentzako soilik bi autobus, beste guztiak autoetan joaten dira; eta oinezkoak korrika bizian, autoek harrapa ez ditzaten.
AUTOBUS GELTOKIA. Autobusen geltokiak “onak” dira aparkaleku gisa. Argazkian argi ikus daiteke bi auto hauek non dauden geldituta; aparkatzea ezinezkoa den toki batean.
o022-026_on
21/2/05
16:40
Página 4
hirigintzanagusia
Arazoa herriz herri: puntu beltzak OIARTZUN Elizalde. Herriko kaxkoa
izanik, aparkaleku arazo gehien bertan daude. Obrak direla-eta, arazoa areagotu egiten da. Goiko Plaza: nahasmen gehien astebukaeran sortzen da. Beheko Plaza: ikastetxeetako sartuirteeretan izaten dira aparkaleku arazo gehien. Altzibar. Auzoko plazan askotan autoak bigarren ilaran aparkatuta egon ohi dira. Mikelete kaleko bi aldeetan ere autoak aparkatuta egoten dira, eta, errepidea estua denez, batzuetan bertatik
pasatzeko arazoak izan ohi dituzte autoek. Agerrealden, aldiz, bertakoek, Zelaia taldeko bizilagunek eta Etxebeste etxeetakoek aparkatzen dute, eta, beraz, bizilagunek ez dute nahiko leku aparkatzeko. ERRENTERIA Erdigunea. Lehen
aparkaleku gutxi egonik, orain, obren eraginez, are gutxiago. Esaterako, Niesseneko orubean lehen 100 auto sartzen ziren; orain bat ez. Iztieta. Auzoen artean hau da arazo gehien
taraino (Gecotor-eraino, ez da txantxa!). Bertan multa ordaindu, eta autoaren bila Pontikaraino joan behar. Pontikara iritsi, eta… “autoa hemendik ateratzeko garabiaren zenbatekoa ordaindu behar duzu”. “Baina multa ordaindu dut”. “Bai, baina...”. Langileari aurpegia okertzen zaio, zuri zer esanik ez, baina badakizu bera langile soil bat dela, ez duela horretan zeresanik... Baina, “Kk!”. Autoaren isuna ordaindu eta gero boltsikoan ez duzu garabiarena ordaintzeko adina diru, et a, beraz, joan zaitez kutxazainera dirua ateratzera. “Zurrunbilo hau guztia eta gero, honezkero, elkarretaratzea egiten ari diren lezoarrek bukatu dute!”. Korrika gertuen dagoen kutxazainera joan, eta Pontikara itzuli, garabiak zure autoa utzi duen lekura. Zintzo-zintzo, ergel aurpegia jarriz, ordaindu, eta ziztu bizian... Lezora! “Horrela ibili beharra ere!”
LEZO. Dagoeneko dudan jartzen duzu Lezora joatean merezi ote duen. Elk arret aratzea 19:00etan zen, eta jada 19:25 dira. Ahalegina egin behar. Biribilgunean sartu eta zuzen, herria-
dituena, errenteriako Udaltzaingoaren esanetan. Honi, Ondartxoko aparkalekua kendu dutela gehitu behar zaio: 200 autorentzako tokia. Bestalde, bertakoentzako diren aparkalekuetan ere arazoak daude. Ilunabarrean gune hauek beteta egoten dira eta Errenteriako jende askok Altamirara joan behar izaten du aparkatzera, modu horretara, arazoa bertara eramanez. PASAIA Donibane. Obrak direla-
ren erdialdera. Udaletxe aurrean jendea ikusten da, pankarta txuria ere bai... “Eskerrak!”. Autoan hurbiltzen zoazen bezala, abilidade gaitzarekin kamera bere zorrotik atera, eta kopilotuaren tokian utzi. Hala nola hirugarren hileran aparkatu, eta argazkia egitera. Elkarretaratzekoak bukatzeko keinua egin dute, baina argazki kamera txiki gris horrekin zaudenez, konturatu dira HITZAtik zatozela. Kamara hartu, argazkiak atera, eta, pankarta istearekin batera, bazoaz zu ere erredakziora. 30 minutu dituzu ErrenteriaOreretara itzuli, aparkatu, argazkiak ordenagailura pasa eta argitaratzeko. 20:00etan denak bukatuta egon behar du. “Ezinezkoa da!”. Erlojupekoan jarraitzen duzu. Errenteria-Oreretara itzuli, eta ez duzu herriari itzulia emanez aparkaleku bila aritzeko denborarik. HITZAko egoitzaren aurrean, hormaren kontra aparkatu, eta lehengo errezoak balio izan ez duenez, lehen ordaindu duzun multaren orria kristalean begi-bistan jartzen duzu, badaezpada ere, berriro isuna jartzera etorriz gero, erruki izan zaitzaten. Auto bat baino gehiago daude modu horretan aparkatuta, eta ez da oso
eta, Bizkaia plazan daude aparkatzeko arazoak. Asteburuetan edota ospakizunen bat dagoenean, kanpotik jende asko gerturatzen denez, arazoa larriagotu egiten da. Antxo. Beissier-eko eta Luzuriagako eraikinak botata daudenez, bertako orubeetan aparka daiteke, eta horrela, neurri batean, arazoa ekiditen da. Hala ere, ez da betirako soluzioa. Orubeetan obrak hasten direnean, ikusi behar. Trintxerpe. Batez ere, barrutiko goiko aldean
normala ordu horretan multa jartzea. Erredakziora sartu bezala, zuzendari eta zierreko arduradunaren larritasuna sumatzen duzu,
egon ohi dira arazoak. Udaletik azpimarratu dutenez, arazorik handienak Gran Sol-en eta Ulia etorbidean daude. LEZO Erdigunea. Egunean ez
da aparkatzeko arazo esanguratsurik izaten. Gurutze Santuaren Plazan izan ezik: herriko zentroa izanik, auto asko pilatzen dira bertan. Bestela, oro har, gauetan izaten dira arazo gehien, jendea etxera bueltatzen denean. Jendeak ahal duen lekuan uzten du autoa: espaloi gainetan, zebra bidetan...
baina eginbeharrekoak egin, eta, kitto... 19:59. H ITZA inprentan dago. Bukatu da gaurko eguna. Latza, ezta?
BI MINUTUTAN BETEA. Argazkian ikus daitekeen bezala Lezoko udaletxe aurreko plaza minutu gutxiren barruan bete egiten da.
25
o022-026_on
21/2/05
16:40
Página 5
hirigintza nagusiah
JOSE MIGUEL GOLMAYO Errenteriako Udaleko Trafiko eta Garraio zinegotzia
“Udala ez da urrezkoa egiten ari isunekin, TAOrekin eta garabiekin; ezta pentsatu ere”
“
Indarrean jarritako neurriekin ere ez dugu lortzen helburua. Asteburuetan eta ordu jakinetan arazo ugari sortzen dira. ”
rrenterian aparkatzeko arazoak egon ohi direla onartzen du Jose Miguel Golmayok, bertako Trafiko eta Garraio zinegotziak. Arazoa konpontzeko lan iraunkorrean ari direla dio, baina ez omen da zeregin erraza. E rrenterian biztanle gehien dituen es-
E
kualdeko herria izanik, trafiko eta aparkatzeko arazoak handiagoak dira. Hau dela-eta, herritar ugari aparkatzeko leku ezaz kexatzen da. Zer nolako irtenbideak proposatzen dira Udaletik?
Momentu honetan, esku artean dugun proiektua Niessen zentro komertzial berrian egingo den aparkalekuaren ingurukoa da. Kanpotik etorriko den jendean dago pentsatua batez ere. 300 plazako aparkalekua
izango da. Beste proiektu bat, Alabergako sarreran egin nahi dugun bertakoentzako garajearena da, 80 plazakoa. Iztietan ere, hiltokia zegoen tokian hain zuzen, antzerako garaje bat eraiki nahi dugu, 80 plazetakoa hau ere. Hau guztia erdiguneari dagokionez. Bestalde, Lino parkina dugu, 130 plazakoa. Aparkaleku gehiago eraikitzen ari dira, bai, baina gehienak ordaintzekoak dira: aipatutako Linoko aparkalekua, TAO… Zure ustez, ekintza hauekin aparkatzeko arazo hori konpon daiteke?
Segur aski ezetz; izan ere, aparkaleku arazoa gorantza doan arazoa da. Ordaintzeko aparkalekuak, TAO, isunak, garabia… Udala urrezkoa egiten ari al da?
Ez, ez, ez; ezta pentsatu ere! Honekin guztiarekin trafikoan arazo gutxiago egotea nahi dugu. Dena den, neurri hauekin ere ez dugu lortzen helburua. Asteburuetan eta ordu jakinetan arazo ugari sortzen dira. Beraz, zer nolako diru-sarrerak izan ziren, iaz adibidez, TAO, garabia eta isunen bitartez?
Datu zehatzak ezin dizkizut eman, ez da kantitate handia 53 milioi euroren alboan, honelako gauzetarako inbertitzen dugun kantitatea. Inbertsio horren %2-3a gutxi gorabehera. Errenterian zein dira puntu beltzak?
Goiko auzoetan gertatzen dira arazo gehien; hau da, Agustinak, Kaputxinoak, Beraun, Alaberga…Erdigunean ere arazo ugari egoten dira,baina indizea txikiagoa da; izan ere, biztanleria baxuagoa da. Aparkalekuak gehiago egin beharrean, ez ote litzateke hobe izango garraio publikoa sustatzea?
Guri dagokigunez, hau da, Errenteriari dagokionez, garraio publikoa sust atzen dugu; autobus lineak hobetuz… Beste kontu bat da eskualdeari dagokion zerbitzua, hau Diputazioari dagokiolako. 26
o027_on
21/2/05
16:42
Página 1
agendanagusia
HELDU DIREN HIRU HITZORDU
1BARRIKOTE BEREZIA Ekintza ugari antolatu dituzte eskualdean martxoaren 5erako Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: ON
rtero bezala Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Errenteria-Oreretan barrikotea antoltzen da, herriko emakume batzuen eskutik. Hala ere, aurtengoa berezia izango da, 15. urtea baita barrikotea egiten dela. Hau dela eta, hainbat ekintza egingo dira martxoaren 5ean, eskual- MARTXOAK 5 deko herrie- Barrikotea. t an. Pas ai 15. urteurrena Donibanen, dela eta, hainbat e s a t e r a k o , ekintza burutuko futbol parti- dira. da egingo da. Errenteria-Oreretan, albok a et a trikiaren laguntzarekin poteo berezia. Amaitzeko Esmalterian afaria egingo da, bertsolariekin, Clown antzezpenarekin. Et a azkenik sorpresa berezi bat izango da afarira bertaratzen diren guztientzat.
U
2
KORRIKA ESKUALDEAN. Korrikaren 14. edizioa da aurten. Martxoaren 10ean Orreagan hasiko da eta eskualdetik hilaren 12an pasako da, Oiartzundik sartuz eta Buenavistatik ateraz. MARTXOAK 12 15:50etan sartu eta 18:50etan atera Oiartzun-Buenabista AEK
3
ALEX ETXEBERRIA Kataxuloko kidea
“Txapelketaren berezitasuna da Doneztebe plazan izango dela ” ataxulo Gaztetxiak antolaturik, Futbito Txapelketako jokatuko da herrian. Bertako kide Alex Etxeberria azaldu dizkigu txapelketaren inguruko guztiak.
K
Zer dela eta erabaki duzue futbito txapelketa antolatzea?
Kataxulo Gaztetxian gauzak asanblada bidez erabakitzen dira. Asanblada hauetan, edozein gaztek egin nahiko lituzkeen ekintzak plantea ditzake. Duela bizpahiru aste egindakoan, kide batzuek futbito txapelketa bat antolatzeko proposamena jarri zuten mahai gainean. Asanbladari ondo iruditu zitzaion, eta ekintzarekin aurrera jo dugu. Berezitasunik izango al du txapelketak?
Berezitasun nabarmena jokatuko den tokia izango da: Donezte plazan jokatuko da, herri erdian. Gainontzean, bosnaka jokatuko da.
MARTXOAK 13 Futbito Txapelketa 10:00etan. Oiartzungo plazan. Kataxulo Gaztetxia. 27
o028_on
21/2/05
16:43
Página 1
jakiteko
euskal ontzigintza
TEKNIKA Pasai Donibaneko Ontziolan XVI. Mendeko baletarako txaluparen kopia egiten ari dira Testuak eta argazkiak: Albaola Elkartea
uskal Herriko itsasontzien eboluzioaren katea aztertzen, XVI. Mendean bada gure ontziolet an emandako urrats teknologiko nabarmen bat. Garai horren aurretik kaskoak eraikitzeko era “tingladillozkoa” zen, hau da, kanpo azala leuna izan beharrean, oholak zuhakerretan gainjarririk iltzeratzen ziren, teilak teilatuan jartzen diren erara.
E
TEKNIKA. Tingladillo teknika honek bere abantailak bazituen. Alde batetik kaskoa arinagoa izateko aukera ematen zuen, oholak bata bestearen gainean lotzeak aukera ematen zuen ohol bakoitza beste ontzigintza tekniketan erabiltzen zirenak baino meheagoa izateko. Bestetik, egur mota berriarekin, beraz, egur hezeko oholekin eraikitzeko aukera ematen zuen. Ohol hezeak gainjarriak izanda, itsasontziaren zurek lehortze prozesuan lermatzerakoan ez dute estankotasuna baldintzatuko. Beraz, XVI. Mendean aipaturiko teknika hau baztertu eta kasko leunak eraikitzen hasten dira euskal ontzigileak. Kaskoaren leuntasunak hobeto zeharkatzen zuen 28
ura, turbulentzia zaratatsuak sortu gabe. Itsas arkeologiari esker asko ikasi dugu garai horretako itsas tipologiari buruz. Labradorko Red badian itsas ondotik ateratako XVI. Mendeko baletarako txalupa pasaitarra aztertzerakoan, txalupak bi teknikak uztartuak zituela konturatu ziren ikertzaileak; kaskoaren ur azpikoa leuna eta ur gainekoa tingladilloz. Horrenbestez, aipaturiko bi teknika hauen (ur azpikoa eta ur gainekoa) arteko trantsizioaren adibiderik argiena gure baletarako txalupa da.
ONTZIGINTZA. Goiko irudian Pasai Donibaneko Ontziolan egiten ari diren baletarako txalupa nola eraikitzen ari diren ikus daiteke; beheko irudian, berriz, “tingladillo”-ak ikus daitezke.
Kopia Pasai Donibaneko Ontziolan baletarako txalupa honen kopia eraikitzen ari dira, laurehun eta 450 urte originala Pasaian egin zenez geroztik. Orain dihardute ”tingladilloz”ko bi oholak ezartzen, haritzez eraikia izango den txalupan. Bertaratzen direnek eraikuntza prozesu osoa jarraitzeko aukera izango dute zurezko itsasontziak oraindik ikusi daitezken Gipuzkoako ontziola bakarrean.
o029_on
20/2/05
18:55
Pรกgina 1
talaiatikjakiteko
BIDOI KUTSAKORRAK, ORAINDIK KUTSATZEN.
Ondartxoko ontziolan dauden bidoi kutsakorrek oraindik ere bertan jarraitzen dute. 2004ko abenduan kendu behar zituzten. Hala eta guztiz ere, ez dago argi bidoi horiek kentzearen erantzukizuna norena den; Foru Aldundiak dioenez, kutsatzen duenak ordaindu behar omen du, hau da, bidoiak dauden tokitik kendu behar ditu. Kentzearen erantzukizuna jakin bitartean, argi dago ingurumena ari dela ordaintzen bidoi kutsakor horien existentzia. Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: Olatz Mitxelena 29
o030_on
20/2/05
18:56
PĂĄgina 1
historia jakitekoh
Abizena Oiarbide Armarria.
Zilarrezko laukian bi otso beltz ageri dira, ibiltzen ari bailitzan. Hauen goiko aldean bi lirio urdin
azaltzen dira. Honen guztiaren inguruan, urrezko zortzi gurutze ageri dira. Beste armarri batzuetan, lirioak atera beharrean, bost pinu ageri dira.
Banaketa semantikoa. Oiar + bide Esanahia.
Basoko edo oihaneko bidea. Abizenaren kokapena. Idiazabal.
Zumarraga. Beizama. Ormaiztegi. Oiartzun. Altzo. Olazabal. Astigarraga.
Urnieta. Abizenaren hedapena. Zumarraga (1595). Urretxu (1627). Ormaiztegi (1735). Segura (1753). Oiartzun (1761).
Biografia Baltaxar Etxegoien Esnaola (Lezo) olako zura halako ezpala!�, dio es aera zaharrak, et a gaurko pertsonaiaz ere gauza bera esan dezakegu. Gurasoak euskal ohitura eta kirolen maitale, aita korrikalaria izaki, semeak zer aterako eta... Baltaxar eta Joxe Mari korrikalariak, eta Xalbador, berriz, harrijasotzailea. Ale honetan Baltaxarrez mintzatuko gara. 1941eko otsailaren 18an sortua Lezoko Etxeberri baserrian. Gosetearen urtea zelako edota halabeharrez, iharra bezain arina gorpuzkeraz, hegalaria. Laster hasi zen inguruko herrietako lasterketetan gailentzen, po-
N
sasoi beteko
KORRIKALARIA Gaur egun ere Baltaxarrek bere saiotxoak egiten ditu korrika Lezon barrena Testua eta argazkiak: Agustina Pontesta
liki-poliki baina geldiunerik gabe, 1959an Espainiako Txapelketan parte hartu eta hamalaugarren gelditzeraino. Ondoren beste txapelketak etorri ziren: 1959an Lasarteko Txapelketa, bigarren ge-
ratuz; 1962an Santanderren,Sevillan... postu ezin hobeak lortuz. Baina bere jarduera ez da horretara soilik mugatu. Pilotan ere bere trebezia erakutsi baitu herriko beste pilotari ospetsuekin ( Al-
zuguren, Garmendia, Ibarguren‌) jokatuz. Ongi pasatzeaz gainera, bizitzan behar den disziplinaz jabetzeko ezinbestekoa izan omen zaio kirola, eta garai hartako entrenamenduei esker omen dago gaur egun dagoen bezala, sasoi betebetean, horregatik, mundu guztia gonbidatu nahiko luke kirola egitera. Eta oraindik lanez gainezka dabilen arren, bere saiotxoak egiten omen ditu, gaitz guztiak uxatuz eta irrifartsu bizitzari aurre eginez. Bere amaren ereduari jarraitu nahiko liokeela dio, bai buruz bai osasunez ere. E,ta guk horixe opa diogu.
Zenbait datu Osasunez oso gaizki egon den arren, egun sasoi betean bizi da. 63 urteko kamioilaria da, eta desiatzen omen dago erretiroa hartzeko. Zenbait iloba ere baditu, aitondua, beraz. Gaintxurizketa bidean dagoen Etxeberri jatetxe ezaguna Baltaxar Etxegoienen familikoa da. Kamioizalea izanagatik, ez du bere pasioa alde batera utzi, oraindik ere kirola eginez bizi da.
Fitxa Jaiotze data. 1941-02-18. Herria. Lezo. Lekua. Lezoko Etxeberria
baserrian. Lanbidea. Kamioilaria. Egoera. Ezkondua. Bizilekua. Lezo. 30
o031_on
21/2/05
16:43
Página 1
historiajakiteko
Argazkia Pasaia
Efemerideak Errenteria 1929. OTSAILAK 2 Angel Etxeberriari agur. Egun
tristea izan zen; Angel Etxeberria tenore gaztea hil zen. 1964. OTSAILAK 4 Santa Agedari kantuan. Erein-
tza elkarteak baimena lortu zuen Santa Ageda koplak abesten ateratzeko, Gerra Zibilaren ondoren lehen aldiz. Bertsoak Xabier Olaskoagak egin zituen eta koplari Jesus Otzeta aritu zen. 1979. OTSAILAK 4 Oreretan, Oliveri lehendakari.
Batzarra egin zuten Orereta Ikastolako bazkideek. Lehendakari berria hautatu zuten: Inaxio Oliveri. Mikel Erriondoren lekukoa hartu zuen. 1983. OTSAILAK 9 Landare, abian. Kultur, kirol eta
TRANBIAK N-1 ERREPIDEAN. 1886. urtean hasi ziren tranbiak ibiltzen gure eskualdetik. Horrela Donostiako Antigua auzotik ErrenteriaOreretara tranbia-linea eraiki zuten. Bi urte beranduago, 1888an, tranbiaren ustiapena egin zuten eta honekin linea mendebaldetik Pasai Antxora luzatu zuten. Urte bete beranduago, burututa geratu zen bidea Errenteria-Oreretaraino iristen zen. Argazkia: Xabier Esnaola
aisialdi ekintzak sust atzeko asmoz, Landare elkartea sortu zuten. 250 bazkidek jarri zuten hazia. Lehen lehendakaria, Juantxo Arrieta.
krONika zaharra Oiartzun
apustuetarako GRINA Lexotik apustuetarako zaletasuna izan du beti; Txoritokietako sagardotegian apustua galdu bai, baina afari ederra irabazi zuen Testua: Iñaki Arbelaitz Argazkia: ON
exoti oso apustuzalea zen, beti zebilen apustuak egiten. Oilar apustuak oso gustuko zituen. Pasadizo eta xelebrekeria ugari ditu arlo honetan. Txoritokietako sagardotegikoa, esate baterako, bere bizitzan izandako gertaera horietariko bat izan zen.
L
Txoritokietako sagardotegian egin zuen apustua Lexotik, hango zirkuituan. Hala deitzen zioten, etxearen jiran, Txoritokieta, Belaztegi eta inguru horietatik egiten zen bide bati. Sei buelta eman behar zizkioten. Esnaoko Enrikek bi minuturen
Lexotik oilar jokoen inguruan apustu ugari egiten zituen. ON
bentaja eman zion Lexotiri. Enrike garai hartan oso korrikalari ona zen, eta gaztea. Lexotik galdu egin zuen karrera hura. Ordurako utzia zeukan korrika egitea. 32 urte inguru izango zituen; 1957. urtea, beraz. Baina hau ez zuten diru apustua. Sagardotegira jendea ekartzeagatik antolatu zuten. Bertako nagusiak, batez ere. Ondoren, nagusiak–Amaxkarko Pelixen anaia– afaria eman zien biei. Jende asko izan zen ikusten. Dena bete-betea zegoen. Ugaldetxo auzotik, batez ere, jende asko hurbildu zen, Iturriotz auzotik ere ez zen jende gutxi hurbildu. 31
o032_on
21/2/05
16:44
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegrama Begoña Amonarriz ZEHARKA. 1.- Zoritx arrez. Itx aroten. 2.Agoni. Animali azkarra. Litroa. 3.Zartakoa. Ald, edari txuri. 4.Apez bihurtu. Agurra. 5.- Beharrezko edaria. Tamaina egokia. 6.Errioxako ibaia. Egon bedi. Bizkaiako ibaia. 7.- Etxeko animaliak. Gipuzkoako herria. Bigarrena. 8.Beltzatuak. Atzizki euskalduna. 9.- Neoia. Omen. Iodoa. Boroa. Jainko egipziarra. 10.- Area. Gogor. Ald, lutoa. 11.- Errep. gura. Ald. konturatu. Gar. Uranioa. 12.- Lokarriak jarri. Gorritik Berastegira bitarteko mendia. 13.- Azaleko orban. Ald. kafea GOITIK BEHERA 1.- Ukapena. Ogi egilea. Egoera lasaia. 2.-Lezoko inauterietako pertsonaia. Entzuten ez duena. 3.- Airean jarri. Lo asko egiten duena. 4.- Luze ez dena. Momentua. Alde! 5.-Lehena. Kanpoan. Badauzka. Azkena. 6.- Ald. herri instituzio. Europako aintzinako diru. Ald. laga. 7.- Beste ukapena. Ald. errep. gura. Kexatzeko. Lantegia. 8.- Zer. Denboraldiak. Lehena. Ald. errep. bular. 9.- Ald. dotore. Iodoa. Urak egiten duena. 10.- Gaizto ironikoak. Luzera eman. 11.- Anperioa. Begiradak. Guzti. Ald. errep. gorotza. 12.- Buruan dugu. Abaila.
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien lekua. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
I
32
1
2
A3
4
5
N6
7
8
T9
10
11
K12
13
14
15
16
17
18
19
20
5
8
10
1
8
6
9
3
4
2
6
3
9
7
5
7
13
3
13
6
8
10
11
7
10
3
12
2
6
3
14
1
7
13
2
7
6
3
15
7
15
1
9
7
3
9
7
15
1
9
7
6
11
13
2
7
6
3
7
16
3
1
9
3
9
5
7
3
2
11
3
1
5
1
12
5
2
4
2
12
o033_on
21/2/05
18:14
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zer da hau?
HITZ GEZIDUNAK O
I
R
T
O
L
O
G
A
L
A
E
E
N
U
L
I
A
K
T
J
O
U
A
P
A
R
A
Z
I
R
E
T
R E A
T U
N
Z
U
U T I D A
U
B
A Z T O M
T
T Z
U K E
U D
A
A
A
L
A L O
I
T I
A
K
A
A
G
O
I T S U
K
I
D
A
E
Z
E Z
L
R
E
Z U
B
O A
A
E R
A O K I N I Z
K A
O R
A R U D A
O
K A O S
I B A
A E
A
L I
PASARTE KODETUA “Zoriontasuana ez da norberak nahi duena egitea, egiten duena maitatzea baizik.
ON-EN OTSAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA
irabazlea
zer da hau?
ERANTZUTEKO EPEA Martxoak 14 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZER DEN ADIERAZI
ZURE IZENA / TELEFONOA
Iturriotz auzoko Torre Etxea
IRABAZLEARI SARIA Etxebarrun opari ederra (Orereta) Eider Garmendia ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako zortzigarren irabazlea. Bost masaje sesioetarako txartela irabazi du. Argazkian, Eider —ezkerrean— Bekoerrotako langilearekin.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da
33
o034_on
17/2/05
17:54
Pรกgina 1
jakitekoiibilaldia
Ibilaldia Perurenatik-Aldurara Datuak Ibilaldia.
Perurena-Aldura. Zailtasuna.
Erraza. Patxada handiz egiteko ibilaldia. Ibilbide homologatua PRGI87, marra txuri-horiak. Luzera.
6-8 kilometro. Denbora.
3 bat ordu. Desnibela. Gora. 225
metro. Behera. Igoera
bezala, 225 m.
aldurako
Jakin
ITZULIA
Aldurako txoria.
Udan egiteko ibilbide aproposa da, eta neguan intimoagoa Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte
rteera Susperregi jatetxetik, 325 metrotan (Perurena Benta, Listorreta). Ondo markaturik dago, marra txuri-horiz. Susperregin bertan lehenengo marra eta bidexkak eukaliptoz osaturiko basoan murgilduko gaitu. Gero pagadian sartuko gara, pago lerdenez osaturikoa; aurrerago alertzeak. Aldura baserriaren ondoren karobia dago eta ezkerreko sakanean dagoen basoan Aldu-
I
34
rako txoriak kantari. Pinu luze artean doa bidea eta horra hor kattagorria , enborrean gora, noizbehinka erne guri begira. Gorago Aldurako Elurzuloa, aspaldiko garaietan pentsatzeko. Bihurgune baten ondoren Ezpalaurringo Borda guri so, pinu handi artean. Gorago Burkandoko Borda, oso lasaia. Laister Aldurako gailurrean gaude, bere buru kixkurrean, pagaditxo bat han goian.
Goiko argazkian, Ezpalaurringo borda ikus daiteke; behean, gailurreko buru kixkurra.
Ezpalaurringo borda Garbia, hormak txuriz margoturik, xumea. Egur lehorren pila barruan, su baxuan egurra prestaturik sua pizteko. Errenteriako Udalarena da borda: zorionak Udalari borda hau bizirik mantentzengatik. Eta baita Burkondoko borda ere.
Basoan murgildurik dago Altura mendia, eta horrek isolatu egiten du bere ingurunetik. Urruti daude gure herri zaratatsuak, errepideak eta gure ingurugiroa zakartzen duten fabrika kutsakorrak. Hori dela eta, Aldurako txoria, bere basoetan beti laket, beti alai.
o035_on
21/2/05
16:45
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Kritika Dantza
ON-line
Oteiza, altxako balitz... Gotzon Poza Pasaitarra izatez, donostiarra bizitzez. Ia 10 urtez Alkartasuna Euskal Dantza Taldean ibili ondoren, 3 urte eta erdi daramatza AUKERAN Dantza Konpainian. Urtarrilean ikusi ahal izan zuen ikuskizuna. ehenik eta behin, garbi utzi nahiko nuke oholtza gainera agertzen diren zazpi dantzariek (bost mutil eta bi neskek) nire errespetu sakonena merezi dutela, nolanahiko ikuskizuna eskainita ere, jende aurrean agertu eta dantzatzeak guztiz eskertzeko meritua baitu. Beraientzat, benetan, nire txalorik beroena. Hala ere, esan behar dut, ikuskizunetik dantzari bezala nahiko desengainaturik atera nintzela. Zergatik? Aurreko ikuskizuna (1937, gogoaren bidezidorretatik) kontuan hartuz gero, espero nuen bertan ageri zen mailari eustea eta nolabaiteko gorakada logiko batekin jarraitzea. Ez zen horrela izan, ordea. Dantza eta kontakizunaren artean ere ez da lotura nabarmenik ageri. Zein paper betetzen dute dantzariek? Zer adierazi nahi dute dantza jakin bakoitzarekin? Gehien harritu nauena ikuskizunaren bizitasun eta indar falta dira. Koreografiaren ikuspuntutik, dantza saioa oso apala gelditzen da eta ez dira dantzarien gaitasunak ez nabarmentzen, ezta ustia-
L
tzen ere. Norena da erantzukizuna? Koreografoarena? Produkzioaren zuzendaritzarena? Ez dut uste zuzendaritzak trabak jarriko zizkionik koreografoari bere irudipena lan zezan, kontrakoa izango balitz mespretxagarria izango bailitzake. Ez nuke pentsatu nahi koreografoaren gaitasunak hain murritzak direnik. Jakinaren gainean nago, ordea, Claude Iruretagoienaren jantzi-proposamenak nabarmenki aldatzera behartuak izan zirela. Horrelako lan baten arrakasta bermatzeko adituen sormena aske utzi beharra dago, eta nonahi ikus daitezke askatasun honen hegoak urraturik. Dantza gutxiegi dantza bezala saltzen den zerbaitetarako. Hau ez da bidea eta ez dakit elkarlan honek zeini egiten dion mesede. Ez dut uste gure Jorge zena emanaldiaren nondik norakoarekin eta batez ere bukaerako atalean bere zahartzaroaren amaierarekin egiten den interpretazioarekin oso ados egongo zitekeenik, artistak azkeneko unerarte artistak baitira eta dantzariak dantzari.
IKUSKIZUNA. Urtarrilaren 28an Kukai-Ttanttaka konpainiek “Otehitzari biraka� ikuskizuna estreinatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean. Otsailaren 27an Errenteria-Oreretan izango dira, 20:00etan, Niessen kulturunean Argazkia: Lander Garro
lizeoa
SAREAN Pasaia-Lezo Lizeoaren informazioa, Interneten Testua: Eneko Salaberria
kastola gehienen antzera, Pasaia-Lezo Lizeoak ere bere webgunea du, www.lizeoa.com. Bertan aurkituko dugu ikastola honi buruz behar dugun informazio guztia. Orrialdea bi hizkuntzatan dago egina; euskaraz eta gaztelaniaz. Hauetako bat aukeratu ondoren, sei ataletan zatituta dagoen sarrera nagusiarekin egingo dugu topo. Bertan, Lizeoa hobeto ezagutzeko aukera ematen digute. Ikastola honen ezaugarri bereziak zeintzuk diren jakingo dugu eta eguneroko informazioa jaso ahal izango dugu: egutegia, autobus ordutegia, hileroko jangelako menuak, etab. Honetaz gain, partaidetza soziala, ekoizpen didaktikoak eta ikasleak jardunean atalak aurkituko ditugu. Azken honetan, kurtso ezberdinetako ikasleen ordutegiak, ebaluazioak, eta, bilerak edo irteera ezberdinetan ateratako argazkiak ikusi ahal izango ditugu. Amaitzeko, loturak atalean, irakaskuntzarekin zerikusia duten beste web orrien estekak daude.
I
35
o036_on
21/2/05
16:45
Pรกgina 1
jakitekozzerbitzuak
Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri
OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850
007940 / 007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
510562 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 524420 344419
LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
524516
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36
Egun osoz irekita egoten da
Larzabal.
Asteguna:
08:00-17:00
Lezo
Asteguna:
08:00-15:00
Oiartzun
Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata: Igandea-jai eguna:
08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
o037_on
20/2/05
20:54
Página 1
hona etorriakjakiteko
MARIE-ANNICK BONNAUD Frantziatik etorria
“
Euskaldun batetaz M maitemindu eta hona etorri nintzen”
arie-annick Bonnaud orain dela 34 urte etorri zen Oiartzunera. Frantziako Matha Charente-Maritime herrian jaiotakoa da. Gustura aritu da ONekin hizketan. Noiz eta zergatik etorri zinen Euskal Herrira?
Testuak eta argazkia: Mirari Martiarena
1971. urtean etorri nintzen Oiartzunera. Euskaldun batekin maintemindu eta hona etorri nintzen. Zer da zure herritik gehien faltan botatzen duzuna?
Gauza gutxi, baina gehien faltan botatzen dudana familia da. Nire familia guztia bertan dago, eta oso gutxi ikusten ditut. Zer ikasi duzu euskaldunengatik?
Gauza asko. Oso erlazio ona dut hemengo jendearekin, ez dut inoiz problemarik izan. Oso jende jatorra da, irekiak, parrandazaleak. Frantsesak, alde horretatik, tristeagoak dira.
Fitxa Izen-abizenak.
Marie-annick Bonnaud. Adina.
54 urte. Herria.
Matha CharenteMaritime. Lanbidea.
Irakaslea.
Euskaldunok zer dugu ikasteko frantsesengandik?
NOLA ESATEN DA FRANTSESEZ?... Kaixo. Bonjour. Commet tu t’appelles? Zer moduz zaude? Maite zaitut.. Je t’ aime Comment ça va? Ni... naizJe suis. Agur. Au revoir. Eskerrik asko. Merci Zein da zure izena? beaucoup.
NOLAKOA DA MATHA CHARENTE -MARITIME? “Herri txiki bat da, Oiartzunen antzekoa, baina biztanle gutxiagorekin. Frantziako herriek ez dute hemengoekin antzik. Eremuz handiak dira, baina biztanle askoz ere gutxiago izan ohi dituzte. Oiartzungo plazako ingurua nire herriarenaren antzekoa izango litzateke”.
Uste dut mundu guztiarengandik dugula zerbait ikasteko. Orain ez dut ikusten jarrera hori, baina etorri nintzenean, ez ziren zerbait erakusten saiatzen ziren. Hango jendea askoz ere xumeago zen. Gaur egun bi herrialdeak modu berdinean daude. Euskaraz ba al dakizu?
Bigarren urtea da ikasten nabilela. Beti nahi izan dut ikasi baina, bateko eta besteko, denborik ez. Oso zaila da, baina oso hizkuntza interesgarria. Gustura joaten naiz ikastera; espero dut denborarekin hitz egitea lortuko dudala. 37
o038-039_on
21/2/05
19:08
Pรกgina 1
euskara
ritsi da aurtengo Motibazio Saioen amaiera. Duela bost urtetik hona euskualdeko ikastetxe eta ikastoletan euskararen inguruko kontzientzia piztea eta gaztetxoenen euskararen aldeko ekimenak aktibatzea helburu duten saioak bukatu dira. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oiartzunen, Lezon et a Errenterian eta Pasaiako Euskara Zerbitzuak Pasaian antolatzen duen egitasmoa garai batean Lasarteko Ttakun aisialdi taldearen bidez gauzatzen zen. Azken hiru urteetan, ordea, eskualdeko euskara elkarteen bidez gauzatu da. Lau Haizetara elkarteak izandako zenbait zailtasun direla medio, aurten, Orratx!, Abaraska eta Ttur-ttur euskara elkarte eta bilguneak hartu dute bailaran ikastaroak gauzatzeko ardura. Ikastaroa burutzeko proposamena jaso duten zentro guztiek eskuzabalik hartu dute aukera. Berez egitasmoa DBH 3ko ikasleei zuzendua badago ere, irakaslegoaren esku utzi da zein mailatan jorratuko zen erabakitzeko askatasuna. Motibazio Saioetako antolatzaileek, gazteek ikastaroa jaso ostean zentroetan urtebete pasako zutelako aukeratu zituzten maila honetako ikasleak. Baina azkenik, DBH 3 eta 4koen arteko aukeraketa kasu bakoitzean beharren araberakoa izan da. Ikasleek, oro har, sei orduko ikastaroen bitartez, beren herriko egoera sozilingustikoaren berri izan dute eta baita, euskararen normalizaziorako dauden tresna eta egiturena ere, eurek zer egin dezaketen aztertu dute. Ikasleei euskarak bizi duen egoera azaldu nahi izan diete, eta bide batez, honen lekuko egin dituzte. Beti ere, kasu bakoitzari hoberen egokitzen zaion prozedura erabiliz.
I
ikasleengan euskara
SUSTATUZ Eskualdeko motibazio saioak bukatuta, iritsi da lehen balorazioak egiteko ordua Testuak: Iasone Parada eta Olaia Gil Argazkia: ON 38
HELBURUAK. Norberak bere txikitasunetik euskararen alde
o038-039_on
21/2/05
19:07
Página 2
albisteakeuskara
euskararen DIAGNOSIA Euskararen inguruan jartzen diren kartelek-eta jendearengan eraginik ote duten aztertzen ari da Euskara Zerbitzua Testua: Joxe Luix Agirretxe Argazkia: ON
uskararen inguruan egiten diren komunikazio ekintzek, zabaltzen diren mezuek, erabiltzen diren euskarriek –eta jendearengan zenbaterainoko eragina
E
duten– aztertuko du Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak. Beraz, Oarsoaldeko Euskara Zerbitzua euskara alorrean egiten diren komunikazio ekintzen
Lehen urratsak
zuek eta abarrek–, jendearengan eraginik ote duen aztertzeko diagnosi bat egingo du enpresa espezializatu baten laguntzaz. Diagnostiko horren emaitzetatik ateratako ondorioak oinarri hartuta euskara alorreko komunikazio plan bat egitea da azken asmoa.
inguruko diagnostikoa egitera doa. Euskararen inguruan egiten diren ekimenek –erabiltzen diren euskarriak, zabaltzen diren me-
Urteko Batzar Orokorra
Duela lau bat hilabete Haurtzaro Ikastolan martxan jarri zen egitasmoa hasi da bere lehen fruituak eskaintzen; “Euskaraz Bizi” proiektua garatuz. Euskara ikastorduetatik haratago eramatea dute helburu. Horretarako, hasiak dira euskararen aldeko hainbat ekimen lantzen. Horren adierazgarri da abenduaren 3an, euskararen eguna zela eta, D.B H.koek burutu zuten dekalogoa. Dekalogoa euskararekiko hartzeko prest dauden hamar konpromisok osatzen dute. Hona hemen batzuk: Euskaraz bizi eta mintzatuko gara; euskara maitatuko dugu. Lehen hitza euskaraz egingo dugu. Euskaraz ez dakitenei, ikasteko motibazioa piztuko diegu. Euskaraz dakitenekin euskaraz mintzatuko gara. Euskal herritarrak garenez, euskal nortasuna finkatzeko E.H.N.A. egingo dugu eta erderakadak saihesten ahaleginduko gara, besteak beste.
Otsailaren 26an Lau Haizetara euskara elkarteak urteko batzarra burutuko du. Bertan, ikasturtearen balantzea egingo da. Batzarrean hainbat gai landuko dira: hasteko, balantze ekonomikoa egingo da. Ondoren, Udalarekin elkarlanean burutzen den Eskolatik Kalera egitasmoaren ekintzak azpimarratuko dira. Horrez gain, euskara ikasten diharduten jendeari laguntzeko pentsaturiko Mintzalaguna egitasmoan egin diren irteerez, bilerez... hitz egingo da. Ostiralero Orereta ikastolan egiten den Bertso Eskola ere mintzagai izango da. Bestelako ekintzez eta web orriaz ere batzarrean hitz egingo da.
Argazkian Lau Haizetarak antolatutako bertso saioa. ON Euskaraz Bizi proiektuaren partaideak. G. LABANDIBAR
zerbait egin dezakeela helarazi diete, hala, ikastaro hauen xedea ikastola eta ikastetxeetan ikasleek beraiek sortutako Euskara Taldeak osatzea ere izan da. Hortik abiatuta, taldeen barne dinamika arintzeko proposamen desberdinak aurkeztu dizkiete: aldizkariak sortzea, gainerako ikastetxeekin eta euskara taldeekin elkartrukeak egitea, beste ikasle batzuekin
egun pasak antolatzea… Euskararen erabilera kaxkar eta urria ekiditeko aitzakiak dira. Gazteenak oraindik ohartzen ez badira ere, hizkuntza baita, identitatea finkatu eta sentimenduak ahalbidetzeko tresna. Lana egina dago; ikastaroaren arrakasta eta euskararen normalizaziorantz egingo diren urratsak ikasleen eskuetan daude orain.
Euskararen Gaitasun Agiria Martxoaren 27an jende mordoxka bilduko da Ibaetako Unibertsitatean EGAko azterketa egiteko asmoz. Urte honetako deialdi irekiko lehen azterketa izango da, hau da, Atariko Proba deiturikoa. 100 galdera erantzun beharko dituzte bertara aurkezten direnek, eta horietatik 73 erantzun zuzen –gutxi gorabehera– eman beharko dituzte. Lehenengo proba hau gaindituta, apirilean bigarren azterketari ekingo diote. Honetan, aldiz, azterketa bakar batean bost zati desberdin egin beharko dituzte azterketariek. Amaitzeko, ahozkotasuna. Hiru zati eta helburua bakarra: EGA eskuratzea. Aurkeztuko zareten guztioi, zorte on!
39
o040_on
18/2/05
12:42
Pรกgina 1
o041_on
21/2/05
16:47
Pรกgina 1
o042_on
21/2/05
19:59
Página 1
hizkuntza eskubideak euskarah
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu ordezkari instituzionalen batzarrak euskaraz burutu ahal izateko”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Esanak
GORA. Autoaren salmenta Auto honen jabeak bere autoa euskara hutsean saltzea erabaki du. Nahiz eta txikikeria iruditu, horrelakoak euskaraz jartzea ez da deus ere kostatzen.
BEHERA. Supermerkatu berriaren izena Errenteria-Oreretan jarri berri duten supermekatuaren izena gaztelera hutsean jarri dute, beste behin ere euskaldunon eskubideak urratuz.
“
Ikasleek euskaraz hitz egin dezakete beraien irakasleekin, gainera liburuak itzultzea nahi dute?”
LUIS CAMPOY Nafarroako Hezkuntza Kontseilaria
“
Lanbide Heziketaren helburua lanerako heziketa egokia ematea da, ez hizkuntza bat sustatzea”
LUIS CAMPOY Nafarroako Hezkuntza Kontseilaria
“ Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 42
Euskara Herriko Etxeetan sartuko bagenu, Gaskoiera eta beste hainbat hizkuntza ere sartu beharko genituzke”
JEAN GRENET Baionako auzapeza
o043_on
18/2/05
12:45
Pรกgina 1
o044_on
18/2/05
12:46
Pรกgina 1