Kartela 2014 2015

Page 1

DISEINU GRAFIKOA kartela


Sarrera Diseinatzea produktu bat –bai erabiltzeko objektua, bai irudia- edertasuna eta funtzionaltasuna konbinatuz asmatzea da. Diseinu grafikoak helburu nagusi bezala mezuak egitea du. Merkataritza markak, kartelak, bide seinaleak, ‌


Kartelak

Kartelen helburu nagusia haiek jarrita dauden lekuetan ibiltzen diren pertsonentzat deigarriak izatea da. Hori lortzeko, kartelak osatzen dituzten irudien ezaugarriak ‌ 1. irakurterrazak 2. buruan iraunkorrak 3. eta erostera edo kontsumitzera


1. Printzipio nagusiak


1.1. Helburua

Kartel orok oreka formala eta estetikoa izan behar du, baita funtzionala izan ere, alegia, egokia izan behar du emango zaion erabilerarako.


1.2. Irudia

Kartelak zuzen, argi eta nabari adierazi behar du mezua, irudia anbiguoa izateko eta interpretazio bat baino gehiago izateko arriskurik gabe.


1.3. Eskema

Irudiak eskematikoa izan behar du, sinpletasun formalekoa. Izan ere azalpen testuen beharrik gabe igorri behar da mezua.


2. Konposizioa

Konposizioa elementuak gainazalaren gainean antolatzeko modua da.


2.1. Zentrala


2.2. Sakabanatua


2.3. Estatikoa eta dinamikoa


3. Kolorea

Egiaztatuta dago koloreak pertsonon gogo- aldartean eta portaeran eragiten duela. Bakoitzak bere kolore- eskala du eta bere nortasuna adierazteko erabiltzen du. Kolorearen sinbologia ikuslea eta iragarritako produktua lotzeko erabiltzen da.


GORRIA

URDINA

BERDEA

ZURIA

HORIA

BELTZA


3.1. Gorria

Kolore bizigarria. Gogo bizia, pasioa, gaztetasuna, luxua eta dotoretasuna adierazten du. Kontsumitzaile gazteei zuzendutako produktu askotarako erabitzen da.


3.2. Berdea

Naturaren kolorea. Sosegua eta oreka adierazten du. Produktu ekologiko eta izoztuetarako erabiltzen da.


3.3. Zuria

Xalotasunaren kolorea. Garbitasuna, txukuntasuna eta askatasuna adierazten du. Garbigarrietarako eta gorputza garbitzeko produktuetarako erabiltzen da.


3.4. Urdina

Kolore diskretua. Konfiantza, adiskidetasuna, fideltasuna, garbitasuna, freskotasuna eta kalitatea adierazten du.


3.5. Horia

Argiaren kolorea. Alaitasunaren, plazeraren, jeloskortasunaren ikurra. Horia luxuzko produktuetarako eta produktu garestietarako erabiltzen da.


3.6.Beltza

Seriotasunaren kolorea. Publizitatean, kalitate eta luxuaren ikurra.

dotoretasun,


4. Tipografia

Letra moten multzoa da, baita hauek mezu jakinak igortzeko erabiltzeko modua ere. Letra mota ugari dago eta familiatan sailkatzen dira, bakoitzak bere izena duelarik.


4.1. Sailkapen nagusia

Serifdun letra motak Trazu txikiak dituzte karaktereen muturretan. Tipografia klasikoaren eragin nabarmena dute.

Serifik gabeko letra motak Ez dute oinarririk, ezta inolako apaingarririk ere. Aurreko mendean garatu ziren eta, beraz, joera modernoago bati dagokio.


4.2. Letren tamaina

Tamaina puntu edo milimetro neurtzen da. Tamaina handiena duten hitzek garrantzi handiena izango dute. Horregatik esaten da letren tamainak hitzak hierarkizatu egin ditzakeela.


4.3. Tipografia eta mezua

Mezu informal eta ez konbentzionala eman nahi izanez gero, askoz egokiagoa da serifik gabeko letra xehea eta biribila.

Serifdun letra klasikoa egokiagoa da erakundeen komunikazio serio eta zorrotzak emateko.


5. Irudia eta testua

Diseinatzaile grafikoak asmatu behar du hitza eta irudia antolatzeko modua, mezua eraginkorra izan dadin eta nahi duen irudipena sor dezan.


Australiako garraio publikoa

1,5 milioi haur hiltzen dira urtean ur kutsatua edanda

Magritte eta Foucault

Besterik gabe egin


6. Adibideak




Amaiera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.