Marrazki bizidunak

Page 1

MARRAZKI BIZIDUNAK Sekula bururatu al zitzaizun zure marrazki bizidun propioak sortzen ahal dituzula? Ez da dirudien bezain zaila. Irakurri arretaz ondorengo argibideak eta Walt Disney marrazkigilearen pareko sormena burutuko duzu. 1. ZATIA: TAMAINAREN AUKERAKETA Lehendabizi zure eszenaren tamaina aukeratu behar duzu, hau da: erabiliko duzun orriaren tamaina aukeratu. Tamaina txiki batekin hastea gomendatzen dizut, konplikatua suerta ez dakizun. Nola egiten den jakingo duzunean, tamaina handiagoan egiten ahalko duzu lan. Eszenaren tamaina aukeratu duzunean, tamaina berdineko 30 bat orri zatitu. 2. ZATIA: “STORYBOARD” Marrazten has zaitezke, baina arkatza mugimenduan jarri aurretik burua martxan jarri beharko duzu. Argiago izateko: marraztu aurretik zure istorioak zer kontatuko duen zehaztu behar duzu. Horretarako marrazkigile eta filma zuzendariek istorioaren eskema sortzen dute, ingelesez ‘storyboard’ izena hartzen duena.

‘Storyboard’ bat burutzeko zure marrazki bizidunaren irudi nagusiak orri batean marraztu behar dituzu, marraztu behar

1


dituzun marrazkien ideia orokor bat izan dezazun. Orri bat hartu eta marraz ezazu bertan 10-12 koadrotxo. Zenbakitu eta istorioa pentsatzen eta zehazten zoazen heinean, koadrotxo bakoitzean egizu marrazkitxo bat. 3. ZATIA: MARRAZTEA Oso ongi. Zure pertsonaiari eta istorioari bizia emateko prest gaude. Nola egiten den hori? Ez larritu, orain azalduko dizut eta nola egiten den. Marraz ezazu lehenengo eszena lehenengo orrian, eta ondoren jar ezazu bigarren orria (txuritan) marraztutakoaren gainean. Segur aski bigarren orriak behekoan marrazturik dagoena ikusten uzten duela, nahiz eta oso argiki ez izan. Beheko irudia kalkatzen ahalko duzu, ezta? Honetarako leihoko kristalarekin lagundu zaitezke. Kanpoko argiak beheko marrazkia hobeto ikusten lagunduko dizu, horrela hobeto kalkatzeko. Egiazki, kontua ez da irudia berdin- berdin kalkatzea. Moldaketa txiki bat egin beharko duzu bigarren marrazki horretan: moldaketa hori mugimenduan dagoen zatian burutu beharko duzu. Adibidez: zure pertsonaia baloia kolpatzear baldin badago, ondorengoa egin dezakezu:

Irudian ikus dezakezunez, baloia kolpatu behar duen hankak jasaten du moldaketa hori, hanka hori baita mugimenduan dagoena. Erabat atzean egon beharrean, bigarren orrian hanka pixka bat aurreratuago dago, baloiarengandik gertuago. Baina adi! Gehiegi gerturatzen baldin baduzu, mugimendua ez da naturala izango: robota dela irudituko du.

2


Hurrengo irudiekin gauza bera egin behar duzu: orri bat bestearen gainean jarri eta mugimenduaren hurrengo atala marrazten joan. Agian orri gehiago beharko duzu. Hala baldin bada hobeto izanen da, zeren eta zenbat eta marrazki gehiago egin mugimendua orduan eta errealagoa izanen da. 4. ZATIA: DIGITALIZAZIOA Koadro guztiak marrazteaz amaitzen duzunean, digitalizatzeko garaia heldu da. Horretarako ordenagailu gelara joango gara. Ordenagailua erabiliko dugu marrazkiei mugimendua emateko. Lehenengo pausua marrazkiak ordenagailura pasatzea izanen da. Formatu analogikotik formatu digitalera pasatuko ditugu irudiak. Hainbat modutan egin daiteke hau, baina nik bi modu proposatzen dizkizut eta zuk bat aukeratu. 1. Irudiak eskaneatu ditzakezu. Horretarako ordenagailuan zure izena izango duen karpeta bat sortu beharko duzu eta bertan artxibatu eskaneatzen dituzun marrazkiak, bakoitzari dagokion mugimenduaren zenbakia emanez. 2. Edo argazkiak kamera digitalarekin argazkitu ditzakezu. Kasu honetan, kontuan hartu kamerak posizio bera hartu beharko duela argazki guztietan, marrazki batzuk beste batzuk baino txikiagoak izan ez daitezen. Behin argazkiak aterata dituzula, USBaren bidez ordenagailura pasa beharko dituzu irudiak eta zure izena izango duen karpetan gorde. 5. ZATIA: MUGIMENDUA EMAN Pausu bakarra geratzen zaizu marrazki biziduna amaitzeko. Eta oso erraza da. PowerPoint programarekin zure marrazkien aurkezpen bat egin behar duzu. Programa honek aurkezpenak egiteko balio du eta diapositibak izango balira bezala funtzionatzen du. Diapositiba bakoitzean zure marrazki bat kokatu beharko duzu, mugimenduaren noranzkoa kontutan hartuz.

3


Marrazkiak ia diapositiba osoa okupatu behar du eta fondo beltz edo kolore lau bat izan behar du. Marrazkiak diapositibetan antolatu ondoren, aurkezpena konfiguratzeko garaia izango da. Horrela egingo duzu:  Presentación/Transición de diapositivas/sin transición/ automáticamente después de 00:00,1/aplicar a todas las diapositivas (ikus irudiak)

 Presentación/Configurar presentación/Tipo de presentación(realizada por un orador)/Opciones de presentación(repetir el ciclo hasta presionar ‘Esc’)/ Aceptar (ikus irudiak)

4


6. ZATIA: GOZATU! Eta egina dago! Klik egin ‘ver presentación’ botoian eta zure marrazki biziduna ikusten ahalko duzu.

5


Baietz erraza izan dela! Orain dagokizuna esperimentatzea da, bai mugimenduarekin, marrazkiarekin, kopuruarekin, abiadurarekin eta bururaten zaizun ororekin. Eta ea zer suertatzen den.

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.