Kaixo, kirolzale eta kirolari horiek. Datorren ekainaren 2an, Oiartzunen, Lasterbidean lasterketa egingo da, lehenengoz. Lasterketa honen helburua, euskal preso eta iheslari politikoak lehenbailehen Euskal Herrira bidean, etxera bidean jartzea da. Eta preso politikoen eskubideen aldeko Ordiziako Herrira taldeak ere helburu horrekin bat egiten duenez, eta erabateko herri kirolzalea dugunez, zuekin harremanetan jartzea pentsatu dugu, ekainaren 2an Oiartzunen ahalik eta ordiziar gehien egon dadin lagun diezaguzuen. Www.lasterbidean.com helbidean ikusi ahal izango duzuenez, bi ibilbide izango dira: luzea eta motza. Luzerako izena emateko epea maiatzaren 19an bukatuko da, eta motzerako, berriz, egunean bertan izena ematea nahikoa izango da. Nahikoa korrikalari bilduz gero, Ordiziako Herrirakook autobusa antolatzeko prest gaude. Mezu honen bidez zuen taldean deia zabaltzea eskatu nahi dizuegu. Hala egin eta gero, zuetako edo zuen taldeko inork guk antolatutako autobusean joan nahi izango balu, erantzun mezu honi maiatzaren 24a baino lehen, eta esan zenbat lagun izango zareten. Adierazi dezagun beste behin ere, herri kirolzalea izateaz gain, solidarioa ere bagarena. Ordiziako Herrira.