ordiziaeginez Udal aldizkaria • Revista municipal
2014ko ekaina nº15 zk.
Ordizia Zabalik
Partaidetza prozesua eragileekin
Alokairu soziala sustatzeko programa Alquiler de viviendas libres
Hamar lanpostu 2014ko enplegu planean Diez nuevos puestos de trabajo
Indarkeria sexistak kaltetuentzako protokoloa Protocolo contra la violencia de género
Oiangu, arnas berria emanez Revitalización del parque de Oiangu
edito riala
Ordizian erosoago
U
daldia hastear dagoela, gogoa eta asmoa lanerako baino aisiarako dugu dagoeneko. Eguraldia lagun, etenik gabeko egunen jarduna atsegin da honez gero; baina herria martxan da. Azken asteak, hileak, aldaketa garaiak izaten ari dira; herriaren hornikuntza eta jasangarritasuna areagotzeko aldaketak gauzatzeko unea. Mugikortasun planari jarraituz, trafiko aldaketak eragin dira erdigunean. Oinezkoei lehentasuna eman nahi dien irizpideei jarraituz, autoen jarioa murriztu da herri gunean. Aldaketek sor ditzaketen deserosotasunak arintzean datza oraingo lana. Aldaketak aldaketa, guztiontzat deserosoak diren obrei aurre egin eta Urdaneta kalearen oinezkoentzat egokitzeko lanak ere amaitzear daude. Luzea gertatzen ari da bai, baina kalea etengabe jardun ahal izatearen balioan jarri dugu. Uztailaren erdialdera amaituko da zati nagusia eta Ordizia kalea Urdanetarekin lotzen duen tartea, konplikatuena, abuztuan egongo da amaituta; guztion lasaitasun eta erosotasunerako.n
? Galdetu lasai
C
on la llegada del período estival el ánimo está más para el ocio que para el trabajo. Un tiempo apacible pide más un día de asueto sin interrupciones, que otra cosa; pero el pueblo sigue estando en marcha. Las últimas semanas, incluso meses, están siendo tiempo de cambio. La accesibilidad y sostenibilidad del municipio está cambiando. Se han realizado cambios de tráfico en base al plan de movilidad. Con el objetivo común de priorizar al peatón, se ha reducido la cantidad de coches que habitualmente circulaba por el entorno del casco. Ahora nos corresponde paliar, en la medida de lo posible, las incomodidades que esto pueda ocasionar. Y hablando de cambios, uno fundamental es la semipeatonalización de la calle Urdaneta, cuyas obras están a punto de finalizar. Puede parecer largo, pero realizar estas obras sin cortar la vía principal de tránsito de Ordizia –o intentar cortarla lo menos posible– nos parecía indispensable. Las obras concluirán a mediados de julio. El tramo más complicado, el que une la calle Ordizia con Urdaneta, se abordará después de fiestas, y se prevé estará finalizado en agosto, para comodidad de toda la ciudadanía.n
komunikazioa@ordizia.org
? San Joanen etxebizitzarik erosteko aukerarik ba al dago? Kalean entzun dut posible dela eta baldintzak ezagutu nahi nituzke. (e-postaz jasoa) Oraindik orain badira San Joan auzoan BOEk (Babes Ofizialeko Etxebizitzak) salgai, egia da. Baina etxebizitza horietako bat erosteko aukera izateko aldez aurretik eskatzen ziren baldintzak bete behar dira. Hainbat zozketa egin ondoren, eta oraindik etxebizitzak geratzen zirenez, aukerak erraztea erabaki zuen Ordizia Lantzenek. Ordizian erroldatuta egon behar den denboraldia malgutu egin zen eta horrek aukeraren bat ahalbidetu dezake. Baina eskatzen diren baldintzak betetzea ezinbestekoa da. Inork interesik badu, Udaleko Arreta Bulegoan bete dezake kontsulta orria.
? He estado varias veces en Oiangu y me ha extrañado que no hubiera papeleras para reciclar. ¿Habéis pensado algo respecto a esto? (recibido por correo electrónico) Como bien dices, en Oiangu no se han puesto todavía –a la recepción de la consulta- las papeleras selectivas para depositar los residuos. Coincidiendo con el periodo estival estaba previsto realizar los cambios pertinentes en el parque, cambios que ya están pedidos y se están realizando estos días, pero algunos problemas técnicos han motivado el retraso. Tanto es así que tras la apertura del bar en el parque el Ayuntamiento ha decidido acondicionar los puntos de recogida de la forma más adecuada con el objetivo de ver su funcionamiento y mejorarlos si fuera necesario. /gida interesgarria/
i
gida
ordizia /02
Arreta bulegoa Kontsumitzailearen bul. Obra bulegoa Agenda 21 Zerbitzuak Euskara Udaltzaingoa Gizarte ongizatea Gizarte Hezkuntza
943 88 58 50 943 88 16 42 943 80 56 20 943 16 41 72 943 80 56 20 943 80 56 22 943 80 56 16 943 80 56 10 943 80 56 10
Berdintasuna Migrazioa eta Aniztasuna Zuhaizti gizarte zentroa San Jose zaharren egoitza Kultura saila Festak eta feriak Gazte Informazioa Liburutegia Herri Antzokia
943 80 56 10 943 88 98 07 943 88 92 88 943 88 11 19 943 80 56 30 943 80 56 32 943 80 56 34 943 80 56 35 943 80 56 35
Majori Kiroldegia Beti-Alai pilotalekua D’elikatuz turismo bulegoa Merkataritza bulegoa Goierri Eskola Oianguren Institutua Jakintza Ikastola Urdaneta Ikastetxea Osasun zentroa
943 80 58 50 943 88 93 33 943 88 22 90 943 16 06 73 943 88 00 62 943 88 08 62 943 16 05 40 943 88 27 80 943 80 58 00
motz ean
ba al zenek ien?
Majori kiroldegiaren udako kanpaina martxan da, zaintza zerbitzu berriekin
klik!
Orain hamabost egun, hilaren 14an, jarri zen martxan Majori kiroldegiaren udako kanpaina. Udako kirol eskaintzaz, taberna zerbitzuaz eta Udalekuez gain (ekainaren 23tik uztailaren 18ra), beste bi zerbitzu osagarri prestatu dira aurtengo: Santa Ana zaintza (uztailaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30erako), eta Euskal Jaietako zaintza (irailaren 1etik 12ra). Kanpoko igerilekuak, berriz, hilaren 21ean zabaldu ziren eta irailaren 14ra arte egongo dira irekita. Bi egunetan soilik itxiko dira, Santa Ana egunean (uztailak 26) eta Euskal Jaietako aparteko azokan (irailak 10). Zerbitzu guztiei buruzko informazioa Majoriren webgunean eskura daiteke: www.majori-kiroldegia.com.n
El Ayuntamiento recuerda que la ordenanza municipal prohíbe echar de comer a gatos, patos y pájaros El Ayuntamiento Ordizia vuelve a incidir y llamar la atención sobre una cuestión controvertida reciente como es la de echar de comer a gatos, patos, pájaros y demás animales que conviven en el municipio. El Consistorio señala que una ordenanza municipal prohíbe llevar a cabo este tipo de actuaciones, hechos que pueden derivar en problemas de salud pública. Ante las quejas recibidas por parte de varios vecinos y vecinas de la localidad, el equipo de gobierno insiste en realizar un nuevo llamamiento a toda la ciudadanía a respetar las normas que se recogen en el citado texto.n
Neguko euskara ikastaroen diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 8a bitarte Ordiziako Udalaren Euskara Zerbitzuak jakinarazi nahi du uztailaren 8an bukatzen dela neguko euskara ikastaroen diru-laguntzak eskatzeko epea. Hiru dira bete beharreko baldintza nagusiak: 1) 16 urtetik gora izatea diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa emaitzen den datarako, eta Ordizian erroldatuta egotea; 2) Egoitza soziala Ordizian duen eta Lanean planean dagoen enpresa batean lan egitea; Dendaz denda, euskara planean dagoen merkatal-establezimendu batean lan egitea; edota Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen kirol talde bateko begiralea edo entrenatzailea izatea; 3) Ikastaroan gutxienez %85etik gorako asistentzia izatea. Eskaera arreta bulegoan egin behar da. Informazio gehiago: www.ordizia-euskaraz.com webgunean.n
Las obras de semipeatonalización de la calle Urdaneta Tras seis meses de intenso trabajo, las obras de semipeatonalización de la Calle Urdaneta estarán finalizadas –en gran medida– para fiestas patronales de Santa Ana. Las obras las está ejecutando la empresa Altuna y Uria por un coste de 497.978 euros (IVA incluido), bajo la dirección de la empresa Endara, autora del I Plan de Movilidad Sostenible Municipal. En los primeros meses de trabajo se colocaron nuevas tuberías para la red aguas, y se soterraron los cables de electricidad, y a finales de mayo se iniciaron las labores de adoquinado de las aceras. La calle Urdaneta tiene una anchura de 11 metros, y antes de comenzar las obras de semipeatonalización la calzada ocupaba 7,25 metros, y había menos de cuatro metros para las dos aceras. Cuando culminen las obras, las aceras tendrán una anchura de 2,5 metros a cada lado, y la calzada será más estrecha (3,5 metros), para evitar el aparcamiento en doble fila.n
Lehiaketa
ordizia ezagutuz
Zein da eraikin honen izena? Jauregi barrokoa da. Armadako kapitain baten aginduz eraiki zen XVII. mendean eta jauregiaren izenak kapitain horren deitura darama. Oinetxe honek hiru solairu ditu, behekoa harlanduzkoa da eta beste biak adreiluzkoak. 1875ean Carlos erregegaiak Gipuzkoako foruak zin egin zituen Ordizian eta jauregi honetan hartu zuen ostatu. (Arrastoa: Bere armarrian bi otso azaltzen dira).n Erantzunak bidaltzeko: euskara@ordizia.org
Saria: Bi liburu. (“Ordiziako leku-izenak” eta “Ordiziako Euskara: garai bateko bizimodua eta gaurko hizkuntza-egoera”).
ordizia /03
Agenda 21,
ordizia datutan
%28ko ezarpen maila
T
Ordiziako Tokiko Agenda 21eko 2010-2020 II. Ekintza Planeko ezarpen maila %28koa da gaur gaurkoz. Zortzi ildo estrategiko lantzen ditu udalaren planak.
Ezartze mailaren ehunekoa 100% 90% 80% 70% 60% 50% 40% 30% 20% 10% 0
2011
2010
2012
2013
Ezartze maila ildoka
100% 90% 80% 70%
%63 60% 50% 40% %32 30% 20%
%30
%29
%25
%25 %17
%21
okiko Agenda 21 iraunkortasunean oinarritutako gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetako udal politiken plangintza estrategikoa egiteko tresna bat da. Ordizian 2003. urtean jarri zen martxan, eta I. Ekintza Plana diseinatzeari ekin zitzaion. Planak jasotako ekintzak urtero gauzatzen eta ebaluatzen dira, eta hori horrela, 2010. urtean II. Ekintza Plana (2010-2020) onartu zuen Ordiziako Udalak. Ekintza Planaren ezarpen mailaren urteko balorazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak koordinatutako programa baten bidez egiten da. Hartutako konpromisoaren betetze mailaren urteko azterketa egitea eta emaitzen berri herritarrei ematea, herritarren aurrean gardentasunez jokatzeko modu baten isla da. Gaur-gaurkoz, gobernantza eredu berrien eskaera nabarmena denean, garrantzitsua da udalarentzat tresna hau izatea. Zortzi ildo estrategikoen ezarpen maila Ordiziako Agenda 21eko II. Ekintza Planak 79 ekintza jasotzen ditu, eta 8 ildo estrategiko edo nagusitan banatzen da. Hauxe da ildo horien ezarpen maila: Natur ingurunearen kudeaketa (%25); Mugikortasuna (%32); Uraren kudeaketa (%17); Energia (%25); Kontsumo Arduratsua eta Hondakinak (%63); Ingurumen kalitatea (%29); Udal ingurumen kudeaketa (%21); Parte hartzea eta sentsibilizazioa (%30). Ordiziako ezarpen maila, beraz, %28koa, EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren batazbestekoarekin barruan. Plana 2020ra bitartekoa dela aintzat hartuta, emaitza bakoirra da, ingurumen teknikarien esanetan, nahiz eta egitekoak egon badauden oraindik. Aurrekusitako ekintzak lau egoera ezberdinetan sailkatzen ditu ebaluazioak: Amaituta (%11); Aurreratuta (%21); Hasita (%32); eta Hasteko (%36). Ekintzen %64 martxan dira.n
10%
Ekintzen egoera
0 Natur ingu- Mugikorrunearen tasuna kudeaketa
Uraren Energia Kontsumo Ingurumen Udal Parte kudeaketa Arduratsua kalitatea ingurumen hartzea eta eta kudeaketa sentsibilizazioa Hondakinak
Hasita: 32% Aurrekontuta: 21%
La Agenda Local 21, en niveles satisfactorios La Agenda Local 21 es una herramienta basada en la sostenibilidad que tiene como objeto el desarrollo de planes estratégicos municipales en ámbitos sociales, económicos y medioambientales. Fue en el 2003 cuando se comenzó a diseñar el I Plan de Actuación de Ordizia, y tras pasar evaluaciones anuales, en el 2010 se aprobó el II Plan de Actuación (2010-2020). La valoración del nivel de implantación del plan se realiza mediante ordizia /04
Hasteko: 36% Amaituta: 11%
/ordizia en datos/
un programa coordinado por la Diputación. Existe el compromiso de dar a conocer a la ciudadanía los datos anuales, en un gesto de buena gobernanza exigida por la sociedad actual. Ocho líneas estratégicas El plan recoge 79 actuaciones repartidas en 8 líneas estratégicas. Este es nivel de implantación de cada una de ellas: Gestión del Medio Ambiente (25%), Movilidad
(32%), Gestión de Agua (17%), Energía (25%), Consumo responsable y Residuos (63%), Calidad Medioambiental (29%), Gestión Medioambiental Municipal (21%) y Participación y Sensibilización (30%). El nivel medio de implantación es del 28%, un nivel satisfactorio según técnicos medioambientales (dentro de media de la CAV), teniendo en cuenta que el plan todavía cuenta con recorrido hasta el 2020.n
puripurian
Alokairu soziala sustatzeko programa Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen erretamendua bultzatzeko 25.780 euro bideratu dira. Izen-emate epea uztailaren 21a arte da.
H
errian hutsik dauden etxebizitza libreak merkatura atera eta herriko gazteen emantzipazioa sustatzeko diru-laguntza programa jarri du martxan Ordiziako Udalak. Guztira 25.780 euro bideratu dira, errentamendu modu orokorrerako (%50) eta gazteen errentamendua sustatzeko (%50). Ematen den diru-laguntza urtebeterako izango da, eta udalak urtero egingo du deialdia. Baldintzak mantentzen diren bitartean eta dagokion kreditua bideratzen bada, laguntza beste bi urtetan luzatu ahal izango da, gehienez 3 urtera arte. Etxebizitzen esleipena zozketa bidezkoa izango da. Onartuko den gehienezko errenta 550 eurokoa izango da. Etxebizitza eskaitzaileen oinarriak Bete beharreko baldintza orokorrak honakoak dira: a) Ordizian erroldatuta izatea urtebetetik gorako epean; b) Urtean 9.000 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea; c) Bizikidetza-unitatea, gutxienez, bi pertsonez osa-
Etxebizitza hutsen alokairua diruz lagunduko Ordiziako Udalak.
i
Alokairu soziala. Diru-laguntzak Informazio bulegoa: Udaletxeko arkupeetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era. Telefonoa: 608 675 791 Izen-ematea epea: uztailak 21 Oinarriak eta info +: www.ordizia.org Alquiler social. Subvenciones Oficina de información: Soportales del Ayuntamiento. De lunes a viernes, de 09:00 a 13:00 horas. Teléfono: 608 675 791 Plazo de inscripción: 21 de julio Bases y + info: www.ordizia.org
tua egotea; d) Azken bi urteetan etxebizitzaren jabetzarik eta azalera eskubiderik ez izatea. Gazteek, modalitateko orokorreko a) b) eta d) baldintzak bete beharko dituzte, eta 19 eta 28 urte bitarte eduki. Gazteen kasua bizikidetzaunitatea pertsona bakarrekoa izan daiteke. Errentatzaileen eta etxeen baldintzak Errentatzaileek zerga-betebeharrak eguneratuta eduki behar dituzte, eta diru-laguntzak jasotzeko debekurik ezingo dute eduki. Etxebizitzak librea izan behar du, Ordizian egon behar du, eta gehienezko errenta 550 euroko izango da. Bizitzeko egokitasun baldintzak bete beharko ditu, eta gutxienez sukaldea eta bainugela jarrita eduki beharko ditu.n
/actualidad/
Alquiler de viviendas libres El Ayuntamiento de Ordizia ha aprobado un programa de subvenciones para promover el arrendamiento de viviendas en régimen de alquiler social. El programa tiene como objeto sacar al mercado las viviendas libres existentes en el municipio, y facilitar la emancipación de la juventud. El Consistorio ha destinado 25.780 euros para tal efecto. La subvención que se conceda será para un periodo de un año, y se podrá
prorrogar por otros dos hasta completar un máximo de 3 años. El proceso de adjudicación se realizará mediante sorteo. La renta máxima admitida será de 550 euros. La bases y condiciones del programa se pueden consultar en la página web del ayuntamiento, y también en la oficina de información sita en los soportales del ayuntamiento. El plazo de inscripción finaliza el 21 de julio.n ordizia /05
puripurian
Beste hamar lanpostu 2014ko enplegu planean Peoi eta lorezain lanetarako bost lanpostu sortu dira, eta hiru administrazioarekin lotura duten zereginetarako; maiatz bukaeran beste bi posturako deialdia egin da.
E
npleguaren sustapena eta krisiari aurre egitea da Ordiziako udal gobernuak agintaldi honetan duen lehentasunetako bat. 2011n +Euskadi 09 planaren bidez kontratatu ziren langabezian zeuden herritarrak, eta 2012an, 4000 Planaren bidez, 16 langile kontratatu ziren sei hilabeterako. 2013an, ordea, horrelako planik ez zegoela ikusita, Enplegu plana bere kabuz martxan jartzea erabaki zuen, eta 10 langile kontratatu zituen 160.000 euroko inbertsioa eginez –sei peoi eta lorezain lanetarako, eta lau hirigintza, administrazio, gizarte zerbitzu, eta partaidetza eta komunikazio lanetarako–. Aurten, gauza bera egin, eta zortzi lanposturako deialdia egin du martxoan, eta beste birako maiatzaren azkenean. Bost lanpostu langabe helduentzat Aurtengo lehen deialdiko zortzi lanpostuetatik bost familia kargak dituzten langabe helduen egoera aintzat hartuta egin du udalak. Bina ofizial eta peoi, eta lorezaintzarako pertsona
Peio lanetarako lau lagun kontratatuko dira, eta bat lorezain lanetarako.
bat kontratatu ditu sei hilabeterako –apirilaren 28an hasi ziren lanean, lanaldi osoan–. Langile horien zeregina herriko kaleetan hainbat berrikuntza egitea da (zineko eskailerak, Domingo Unanue plazako zuloak, espaloiak...), eta lorezainaren zeregina Oiangu parkearen mantentzera bideratua dago batez ere. Hiru lanpostu 30 urtez azpikoentzat Martxoko deialdiko beste hiru lanpostuak, berriz, 30 urtez azpiko gazteei zuzenduak izan dira, lan munduan txertatu eta lan eskarmentua hartzeko helburuarekin. Deialdi horren barruan, delineatzaile bat kontratatu da sei hilabeterako (lanaldi osoan) udal inbentarioaren jarraipena egiteko eta udal eraikinen pla-
noen eguneratzea egiteko. Gainontzeko bi lanpostuak lanaldi erdikoak dira, baina urtebeterako iraupena izango dute. Horietako langile bat Denboraren Bankua proiektua sortzen ari da, eta bigarrena Alokairu Sozialeko programaren garapenean ari da lanean. Hiri Hezitzailea eta Ordiziako azoka Maiatzaren azkenean egin dira beste bi deialdiak, Lanbidek diruz lagundutako enplegu programa baten barruan. Hiri Hezitzailea proiektua garatzeko eta Ondare Ukiezinaren Berreskurapenerako dira bi lanpostuak (sei hilabeterako, %60ko lanaldian). Lerro hauek idazterako garaian, langileen hautaketa prozesua hasi berria zen.n
/actualidad/
Plan de Empleo: 10 puestos Tras los programas de empleo subvencionados por el Gobierno Vasco en 2011 y 2012, el Ayuntamiento de Ordizia activó en 2013 un Plan de Empleo propio mediante el que contrató a 10 personas desempleadas. En el 2014, el Consistorio ha realizado dos nuevas convocatorias de empleo: 8 puestos en marzo, y dos puestos en mayo. La creación de empleo y hacer frente a la crisis son prioridades para el equipo de gobierno. ordizia /06
Cinco de los primeros ocho puestos, estaban dirigidos a personas adultas con cargas familiares, y están realizando trabajos de mantenimiento y jardinería. Las otras tres contrataciones estaban dirigidas a jóvenes menores de 30 años, contrataciones relacionadas con labores de administración. En mayo se convocaron dos plazas para el proyecto Hiri-Hezitzailea y para la Recuperación de Patrimonio Inmaterial.n
gai nagusia
Ordizia Zabalik partaidetza prozesua Herriko eragileekin elkarlanean 2015eko udal aurrekontua osatzeko lanketa abiatu du Ordiziako Udalak. Hilaren 19ean prozesuaren aurkezpena egin zen D’elikatuzen.
O
rdiziako Udalak 2015eko aurrekontuak lantzen hasteko “Ordizia Zabalik” partaidetza prozesua abiatu zuen ekainaren 19an, herriko 70 eragilerekin –gizarte, kultur, lan mundu eta politika eragileak, auzo elkarteak, kirol taldeak, ikastetxeak eta elkarte gastronomikoak– batera D’elikatuzen zentroan egin zuen ekitaldian. Udal gobernuko kideek eskerrak eman zizkieten eragileei gonbidapenari baiezkoa emateagatik, udalarentzat garrantzitsua baita elkarteak gertutik ezagutzea eta herriko egitasmoak konpartitzea, eta baita elkarlanean aritzea ere. 2012 eta 2013 urteetan auzoetan zein herrian beharrezkoak ikusten diren hobekuntzak egin ahal izateko “Auzoz auzo” partaidetza prozesuak egin ziren. Udalak 100.000na euro bideratu zituen bi urte horietan beharrak antzeman eta berrikuntzak egiteko. Joan den astean aurkeztu zen prozesua ez dator “Auzoz auzo” dinamika ordezkatzera (2014an ere egingo da), baizik urrats berri bat da partaidetza aurrekontu berriak osatzeko bidean.
Lan materialaren banaketa Ekitaldian izan ziren elkarte eta taldeetako ordezkariei iritziak, beharrak, egitasmoak eta proposamenak egiteko lan materiala banatu zitzaien: 1) 2013 eta 2014ko aurrekontu parte-hartzaileen memoria; 2) Azken hiru urteetan gauzatu eta garatu diren proiektuen inguruko inkesta bat; eta 3). Talde eta elkarteek dituzten beharrak eta herriarentzat interesgarriak izan daitezkeen proposamenak lantzeko taulak. Hirugarren dokumentu hori izango da irailaren 18an eta urriaren 2an (ikus taula) egingo diren bi lan bileren oinarria. Azalpen horien ondotik, udalak azken urteetan udalarekin batera egindako egitasmoen berri eman zuten, eta baita aurrera begira egin nahi diren egitasmoen inguruko gogoeta ere.n
Presupuestos participativos del 2015 junto con agentes del municipio
El Ayuntamiento de Ordizia arrancó el 19 de junio el proceso participativo “Ordizia Zabalik” para la elaboración de los presupuestos de 2015, un proceso que lo abordará junto con los agentes sociales, culturales, deportivos, políticos, económicos, centros escolares y asociaciones de barrios. Al acto que tuvo lugar en D’elikatuz asistieron 70 representantes de los agentes citados anteriormente. El equipo de gobierno agradeció la presencia a todos ellos, y destacó la importancia de compartir espacios y proyectos para elaborar unos presupuestos que satisfagan a las partes. En 2012 y 2013 se han llevado a cabo los procesos de barrios “Auzoz auzo”, en los que el Consistorio a destinado 100.000 euros cada años para realizar mejoras en los barrios y en el municipio. El acto que tuvo lugar el 19 no suplantará esa dinámica (también se realizará en el 2014), por lo que hay que entenderlo como un paso más en el ámbito de los presupuestos participativos. Metodologia eta egutegia En el acto se hizo entrega de tres doEkainak 19: Prozesuaren aurkezpena eta cumentos para conocer de primera lan materialaren banaketa. mano las opiniones, necesidades y proyectos de las asociaciones, grupos y enIrailak 18: Proposamenak eta beharrak tidades: 1) La memoria de los procesos jasotzeko bilera. participativos 2012 y 2013; 2) Una enUrriak 2: Proposamenak aztertu eta lehen cuesta relacionado con los proyectos erabakiak hartzeko bilera. que se han ejecutado los últimos años; 3) Unas tablas para reflejar las necesidaMetodología y calendario des que tiene cada asociación y las pro19 de junio: Presentación del proceso y puestas que puedan ser interesantes reparto del material de trabajo. para el municipio. Este último docu18 de septiembre: Reunión para mento, dividido en dos apartados, será recabar las propuestas y necesidades. la base para las dos reuniones de trabajo 2 de octubre: Reunión para analizar las que tendrán lugar el 18 de septiembre y propuestas y toma de decisiones. el 2 de octubre (ver tabla).n
ordizia /07
Azken hiru urteetan Ordizian egin den proiektu sorta honi buruzko inkesta bat bete zuten ekainaren 19ko ekitaldian parte hartu zuten eragileek.
Los y las agentes que asistieron al acto del 19 de junio rellenaron una encuesta que resumía los proyectos que se han materializado en Ordizia los tres últimos años.
Hirigintza eta obrak / Urbanismo y obras 1. Otegieneako ezinduentzako arrapala / Rampa para discapacitados en Otegienea “Auzoz auzo” 2. Herri Antzokiko eskailerak / Las escaleras del Herri Antzokia “Auzo auzo” 3. Urdanetako erdi-peatonalizazioa / Semipeatonalización de Urdaneta 4. N-1 Upabi-Agerrebidea / Enlace de la N-1 con Upabi
Kultura / Cultura 1. Musika lokalen egokitzapena / Adecuación de los locales de música 2. Herri Antzokiko Nadaleko eraikinaren erosketa / Adquisición de los locales de Cartonajes Nadal 3. Azpiegitura kulturalen azterketa / Estudio sobre las infraestructuras culturales 4. Zinearen digitalizazioa / Digitalización del cine
Zerbitzuak / Servicios 1. Udaltzaingo zerbitzua astebukaeretan / Servicio de la Policía Municipal los fines de semana 2. Plaza Nagusiko komunak berritzea / Aseos públicos de la Plaza Mayor “Auzoz auzo” 3. Eskarabillako parkea / Parque de Escarabilla “Auzoz auzo” 4. Zaborrontzi publikoen gaikako kale garbiketa / Recogida selectiva de las papeleras públicas
Euskara eta Hezkuntza / Euskara y Educación 1. Alfabetatzeko doako ikastaroak merkatarientzat / Cursos gratuitos de alfabetización para comerciantes
2. Haur txokoa / Txoko infantil 3. Hiri hezitzailea / Ciudad educadora 4. Hizkuntza klausulak kontratazioetan / Clausulas linguísticas en las contrataciones
Gizarte Ongizatea / Bienestar social 1. Pobrezian dauden familiei diru-laguntzak/ Ayudas económicas a familias en situación de pobreza 2. Ordizia Kolore, etorkinen integraziorako programa / Ordizia Kolore, programa de integración 3. Garapen bidean dauden herrialdeei diru-laguntzak / Subvenciones para la cooperación 4. San Jose egoitzaren transferentzia / Transferencia de la Residencia San José
Partaidetza eta Komunikazioa / Participación y Comunicación 1. Posta elektroniko bidezko asteroko buletina / Boletín semanal vía correo electrónico 2. Oianguko partaidetza prozesua / Proceso participativo de Oiangu 3. Atez ateko partaidetza prozesua / Proceso participativo sobre el puerta a puerta 4. Auzoz auzo partaidetza prozesua / Proceso participativo de barrios “Auzoz auzo”
ordizia /08
Administrazioa/ Administración 1. Alokairu soziala sustatzeko diru-laguntzak / Programa para el fomento del alquiler sozial 2. Enplegu planak / Planes de empleo 3. Hileta zibiletarako azpiegituren egokitzea / Habilitación de instalaciones para funerales civiles 4. Udal zerbitzuen telematizazioa / Telematización de los servicios municipales
Berdintasuna / Igualdad 1. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako protokoloa / Protocolo contra la violencia sexista 2. Autodefentsa ikastaroak / Cursos de autodefensa 3. II. Berdintasun Plana / II Plan de Igualdad 4. Saila indartzea teknikari baten kontratazioarekin / Refuerzo del área con la contratación de una técnico
Kirola / Deporte 1. Praktika onen dekalogoa / Decálogo de buenas prácticas 2. “Udaberrian Martxan”-EHko Itzulia / “Udaberrian Martxan”-Vuelta al País Vasco 3. Kirol batzordea / Comisión de deportes 4. Kirol teknikaria arratsaldez ere egotea / Jornada vespertina del técnico de deportes
Garapen Iraunkorra eta Mugikortasuna / Desarrollo Sostenible y Movilidad 1. Atez ateko gaikako bilketa / Recogida selectiva del puerta a puerta 2. Oiangu parkea. Udala-Aranzadi Hitzarmena / Oiangu. Convenio entre Ayuntamiento y Aranzadi 3. CAFera bideko pasabidea / Pasarela de CAF 4. Bidegorri sarea / Red de bidegorris
Sustapena, garapena eta komertzioa / Promoción, Desarrollo y Comercio 1. Negozio berrien sustapen kanpaina / Programa para la promoción de nuevos negocios 2. Azokako QR kodearen ezarpena / Implantación de sistema QR en la feria 3. “12 hilabete, 12 produktu” ekimena / Iniciativa de “12 meses, 12 productos” 4. Pintxo-potea / Pintxo-pote
Ogasuna / Hacienda 1. Etxebizitza hutsei IBIaren %50eko errekargua / Recargo del 50% en el IBI de la viviendas vacías 2. Auzokonposta hobaria / Bonificación por el compost comunitario 3. Familia ugariei hobaria / Bonificación a las familias numerosas 4. Zerga eta tasen KPIren igoera / Subida del IPC en tasas e impuestos
Gazteria / Juventud 1. Gaztetxearen eraberritzea / Reforma del Gaztetxe 2. Gazteleku Zerbitzua / Servicio del Gazteleku 3. Gazte lokalen ordenantza / Ordenanza para los locales de jóvenes 4. Gazte bulegoa / Oficina de Información Juvenil
ordizia /09
argazki bilduma
Udalaren eta OREren arteko hitzarmena
Berrogei urteren ondoren, Ordizia Euskal Herriko 54. Itzuliaren abiapuntu izan zen apirilaren 7an, Ordizia-Ordizia etapa ikusgarriarekin. Alberto Contador izan zen etapa garailea, baita Itzuliarena ere. Lehen etapan Ana eta Irene Usabiaga ahizpak izan ziren omenduak, eta bigarrenean, Pako Buldain eta haren sendia. Itzulia girotzeko sortu zen “Udaberrian Martxan” ekimenak ere era askotako ekitaldiekin gozatzeko aukera eman zuen.n
D’elikatuz galardonado con el Premio Mataix
Zirkulazio aldaketak apirilean eta maiatzean
“Zurrumurruez” proiektua, aurreiritziekin amaitzeko
El centro de Alimentación y Gastronomía D’elikatuz fue galardonado el 8 de abril con el Premio Mataix 2014 de la Academia Española de Nutrición y Ciencias de la Alimentación a “La Mejor Iniciativa Institucional en favor de la Nutrición”, premio que compartió junto con el Basque Culinary Center. El acto tuvo lugar en el salón de actos de las Juntas Generales de la Diputación Foral de Bizkaia.n
Apirilean eta maiatzean zehar Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planak aurreikusten zituen zirkulazio aldaketak egin dira. Hiru kale noranzko bakarrekoak izatera pasa dira –Gudarien Etorbidea, Santa Amalia kalea eta Arana kalea–, eta beste kale batzuei noranzkoa aldatu zaie –Zuberoa kaleari Notaritza pareko zatian, Araba kaleari eta Victor Mendizabal kalearen goiko zatiari–. Aldaketa hauek guztiak eginda 23 aparkaleku gehiago daude herrian.n
Ordiziako Udalak, Zarautz, Tolosa, Eibar, Hernani, Astigarraga eta Errenteriako udalekin batera, SOS Arrazakeria elkartearen ekimenez sortutako Zurrumurruez proiektuan parte hartuko du. Migrazio mugimenduen ondorioz Gipuzkoara iritsi diren pertsonen gaineko aurreiritziei aurre egiteko sare bat da, eta Katalunian sortutako Xarxa antirumors proiektua du oinarrian. Zurrumurruei aurre egiteko tresnak, argudioak eta emozio estrategiak landuko dituzte sare horren bidez. Argazkian, Ongi Etorri Ordiziara! saioko parte hartzaileak, Barrenan.n
Euskal Herriko Itzuliaren hasiera ikusgarria
ordizia /10
Ruben Trincado: “Huele al regalo perfecto”
Ordiziako Udalak eta Ordizia Rugby Elkarteak hitzarmena sinatu zuten ekainaren 2an kirol talde honen lan eta jardueretan euskararen presentzia bermatzeko. Ordiziako Udaleko Euskara Planaren barruan herriko sektore eta esparru guztietan euskararen erabilera bermatu nahi da, eta helburu orokor horren barruan lehentasun osoa du kirol arloa euskalduntzeak. Material didaktikoa, entrenatzaileen beharretara egokitutako trebakuntza nahiz itzulpenak egiteko laguntza teknikoa eta aholkularitza eskainiko dizkio udalak klubari. Irudian, Kepa Korta eta Igor Eguren.n
El cocinero Ruben Trincado, una estrella Michelín de Restaurante El Mirador de Ulía de Donostia, fue el encargado de cortar el Nuevo Queso Idiazabal en el acto que se celebró el 23 de abril dentro del Artzain Eguna. “Huele al regalo perfecto”, fueron las palabras del cocinero tras el corte del queso. Los premios a la regularidad en la calidad de la Denominación de Origen fueron para Santi Etxezarreta (Olaberria) y para la Quesería Lizun (Sunbilla). En el mismo acto fue homenajeada la asociación Ardiekin.n
aurrera begira
Indarkeria sexistak kaltetuentzako protokoloa Goierriko 18 herriak elkarlanean ari dira protokoloa diseinatzeko prozesuan; udazkenerako prest izango da.
O
rdiziako Udalaren ekimenez abiatu zen joan den urteko irailean “Danon arten” izeneko ekimena, Aramako udaletxean egin zen aurkezpenarekin. Goierrin indarkeria sexista jasan dutenei arreta egokia bermatzeko protokolo bat adostea da proiektu horren helburua, eta eskualde mailako izaera duenez, Goierriko 18 herrietako ordezkari eta eragileak lankidetzan ari dira protokoloaren diseinuan, Farapi aholkularitza enpresaren gidaritzapean. Hainbat arrazoi direla medio eman diote “Danon arten” izena prozesuari. Batetik, bailarako herriek hainbat eragile partekatzen dituztelako, eta eraginkorragoa delako protokolo bakarra egitea. Bigarrenik, eta alde ekonomikoari begiratuta, herri txikiek ezingo lioketelako aurre egin horrelako prozesu bati. Eta hirugarrenik, proiektu komun honek Goierriko udaletan emakume eta gizonezkoen berdintasunaren alde lanean ari diren eragile guztien arteko saretzea erraztuko duelako.
Goian, ekimenaren aurkezpena, eta behean, formazio saio bateko irudia.
Bederatzi hilabete hauetan genero indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako koordinazio protokoloa sortzeko prozesuak hainbat urrats egin ditu. Diagnostiko bateratua egin da, eta formazio saioen ondoren, dokumentua adosteko txanda heldu da. Guztira 70 lagun pasa ari dira prozesuan parte hartzen, zuzenean ala zeharka bortizkeria mota honi aurre egiteko zeresana duten profesional eta eragileak gehienak: Ertzaintza eta Udaltzaingoa, ordezkari politikoak, osasun eta gizarte zerbitzuetako langileak, berdintasun teknikariak, emakume taldeak, talde feministak... Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoak berak zenbait ondorio nabarmen utzi ditu agerian. Ondorio baikorren ar-
tean, aipagarria da prozesuan parte hartzen ari direnek gaiarekiko duten konpromisoa eta eskarmentua. Ondorio ez hain baikorren artean, honakoak: zenbait alorren arteko koordinazio falta, baliabide profesionalen eskasia eta indarkeria kasu berriak antzemateko zailtasunak, batez ere indarkeria psikologikoarekin zerikusia dutenak. Oztopoak oztopo, prozesuaren lehen faseetan esperientziak partekatu dira, eta eragileen arteko ezagutza areagotu da. Gisa honetako auziak gertuagotik ezagutzeko, Juana Balmaceda abokatu eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak formazio saioak eman dizkie eragileei. Azken dokumentua adostu eta gero, uda amaierarako prest egongo da indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloa.n /será noticia/
Protocolo de actuación En septiembre del año pasado arrancó el proyecto “Danon arten” (Entre todos y todas), una iniciativa que tiene como objeto la creación de un protocolo de actuación para hacer frente a la violencia sexista y para poder ofrecer una correcta atención a las personas que sufren ese tipo de violencia. El Ayuntamiento de Ordizia fue el impulsor de esta iniciativa que tiene carácter comarcal, donde participan ediles de los 18 pueblos de Goie-
rri, diversos agentes (sanidad, servicios sociales, técnicos de igualdad...), asociaciones de mujeres y grupos feministas, así como la Ertzaintza y Policía Municipal. En estos nueve meses se ha realizado un diagnóstico real de la situación, y han tenido lugar varias sesiones formativas. Sólamente falta acordar el texto definitivo del protocolo de actuación, que se espera que esté preparado para finales del verano.n ordizia /11
ingurumena
Oiangu,
arnas berria emanez Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Oianguren ezagutzarako eta kontserbaziorako egindako hitzarmenaren barruan hainbat ekintza egin dira otsailetik ekainera bitartean.
Izaro Intsausti zinegotzia eta Igor Eguren alkatea, Juantxo Agirre Aranzadiko idazkakari nagusiarekin eta Yoana Garcia Mendizabalekin, lankidetza hitzarmena sinatzen.
Otsailak 23
Apirilak 12
Maiatzak 22
Habia-kutxak jartzea
Oianguko konpostgunea
Baso naturalei buruzko hitzaldia
Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako 40 ikaslek 20 habia-kutxa jarri zituzten Oianguko beste horrenbeste zuhaitzetan, Aranzadi elkarteko Ornitologia saileko kideen laguntzarekin. Tailerraren helburua 8 eta 11 urte bitarteko umeek inguruko hegazti txikiak ezagutu eta horientzako habia-kutxak egiten ikastea da. Bi begiralek hegaztiei buruzko azalpenak eman zizkieten haurrei, eta habia-kutxak zer eta zertarako diren azaldu, eta kutxetan izena idatzi ondoren, zuhaitzetan zintzilikatu zituzten. Habi-kutxak barrutik ikustera joateko nahia ere agertu zuten partaideek.n
Hainbat ordiziarrek egin zuten konpostgunea auzolanean, Oianguko baserritik gertu dagoen lur eremu batean. Konposta egiteko ardi-ximaurra, lastoa eta inguruan bildutako hosto eta belarrak erabili zituzten, eta pila hori babesteko, hurritz adarrez osatutako hesi bat egin zuten. Neguan Oiangun landatuko diren fruta-arbolak ongarritzeko erabiliko da bertatik ateratzen den konposta, zuhaitzak ahalik eta osasuntsuen haz daitezen.n
Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna zela baliatuz, Miel Mari Elosegi basozain leitzarrak Euskal Herriko basoei buruzko hitzaldia eginzuen Barrenan. “Euskal Herriko baso naturalak, biziaren iturri” hitzaldian zuhaitz zahar eta hilek aniztasun biologikoaren kontserbazioan duten garrantziaz aritu zen Elosegi.n
Urdaneta colocaron en los árboles del parque Cajas-Nido para el anidamiento de aves pequeñas, actividad que causó gran curiosidad entre las personas asistentes. El 31 mayo un grupo volvió para hacer el seguimiento a las Cajas-nido, y en dos de ellas dieron con nidos realizados, supuestamente, por pájaros carboneros. El 12 de abril, sábado por la mañana, un grupo de voluntarios realizarón en au-
zolan una zona de compost en un espacio cercano al caserío. Para el compost hicieron un montón con estiércol de oveja, y lo cubrieron con paja, hojarasca y hierba del entorno. Para proteger la zona levantaron un cercado empleando varas de avellano. Ese compost se utilizará como fertilizante para los frutales que se plantarán en invierno. Hablando de árboles, y coinciendo con el Día Mundial de la Biodiversidad,
Actividades en Oiangu Dentro del marco de colaboración entre el Ayuntamiento de Ordizia y la Sociedad de Ciencias Aranzadi para la conservación y sensibilización medioambiental del parque de Oiangu –en la foto superior, el momento de la firma del convenio entre las partes– se han llevado a cabo diversas actividades en ese espacio natural. El programa arrancó el 23 de febrero, donde alumnas y alumnos de Jakintza y ordizia /12
! Oianguko taberna irailaren 30era arte zabalik Ekainaren 6an hasi zen udako zerbitzua ematen Oianguko taberna, irailaren 30era arte. Astelehenean ez beste egun guztietan eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik gauerdira bitarte. Ordiziako Udalak Fran Romerori eta Ainhoa Castrori esleitu die tabernaren kudeaketa datozen lau hilabeteetarako. Era askotako jakiak eskaintzen ari dira, eta girotze ekintzak antolatzeko asmoa ere badute. Erreserbak: 688 864 192 El bar de Oiangu abierto hasta el 30 de septiembre El bar de Oiangu abrió sus puertas el 6 de junio, servicio que se ofrecerá hasta el 30 de septiembre. Excepto los lunes, el bar abrirá todos los días de 11:00 a 00:00 horas. El Ayuntamiento de Ordizia ha adjudicado la gestión del bar para los meses estivales a Fran Romero y Ainhoa Castro. La pareja ofrece una variada oferta de comidas al mediodía y a la noche, y tienen previsto organizar diversas actividades para la dinamización del parque. Reservas: 688 864 192
Maiatzak 27
Maiatzak 31
Ekainak 7
Altamirako putzuaren egokitzapena lanak
Habia-kutxei jarraipena eta hegaztien eraztuntzea
Astronomia Gaua (Ekainak 7)
Aranzadiko Botanika saileko kideak Altamirako putzua egokitzen hasi ziren. Putzuaren egungo balio naturala eta izan dezakeen balio didaktikoa kontuan hartuz, bi arlo horiek indartuko dituzten lanak egin zituzten astebete pasatxoan, honakoak besteak beste: Putzuaren hegoaldeko ertza soka eta egurrezko hesi baxu batekin mugatu zuten, putzuaren ertzeko landaredia eta fauna babesteko; Putzuaren ekialdeko mugan hazten diren zuhaitz batzuk moztu egin zituzten, putzura iristen den argitasun maila handitzearren; eta Putzura iristen den bidea eta putzuaren ertza ibilbide modura egokitu zuten, dagokion norabide seinalea jarriz.n
Otsailean jarritako habia-kutxei jarraipena egin zieten saio honetan. Eguraldi txarra bazegoen ere 20 pertsona inguru elkartu ziren. Lehenik txoriak harrapatzeko sareak ipini eta txoriei ezaugarri ugari neurtzeko tresnak ezagutzeko aukera izan zen. Txantxangorri eta birigarro bat erori ziren sareetan. Birigarroari sabel aldea aztertu ondoren, egun horietan arrautzak inkubatzen ari zela ohartu ziren. Biei eraztuna jarri eta segidan askatu egin zituzten. Ondoren habia-kutxak miatzen aritu ziren, eta bitan txoriek egindako habiak topatu zituzten. Hauek goroldioz, lastoz eta lumez eginak zeuden, ziurrenik, kaskabeltzek eginak.n
Aranzadiko Astronomia Saileko 4 kide etorri ziren Oiangura, eta ekarritako teleskopio eta prismatikoez lagunduta zeruko gorputz ugari behatu zituzten. Artean ilundu gabe zegoela, teleskopioak muntatu eta ilargia begiratzen hasita, liluratuta geratu zen jendea bere krater eta mendiak zehaztasun handiz ikustean. Segidan, hainbat planeta ikusten jarraitu zuten (Marte, Jupiter, Saturno…), eta behin guztiz ilunduta, izarrak, konstelazioak, sateliteak, nebulosak eta lurretik milaka argi-urtetara dauden beste hainbat gorputz distiratsu ikusi ahal izan zituzten. Teleskopioekiko ikusmirak eta gau hartako zeru apartak jende ugari erakarri zuen Oiangura: gazteak, helduak, familiak...n
/medio ambiente/ día 22 de mayo, tuvo lugar en Barrena una charla sobre los bosques naturales. A comienzos de junio se han llevado otras dos actividades. Botánicos de Aranzadi han acondicionado la zona de la Charca de Altamira, y el primer sábado del mes, 7 de junio, tuvo lugar sesión de observación astronómica, evento en el que, personas de diferentes edades, disfrutaron del cielo en una noche veraniega.n ordizia /13
i elkar- Amets Bide Dantza Taldeak 50 urte bete ditu. teen III. Dantzari Egunaren ondotik, urteurreneko erakusketa txokoa jarri dute, eta urtea saio berezi batekin agurtuko dute.
Amets Bide,
50 urtez herria dantzan jarriz
O
rdiziako Amets Bide Dantza Taldea berpizkunde garaia bizitzen ari da. Orain bospasei urte, lehen aroko Amets Bideren erraietatik sortu zen Jakintza Dantza Taldea desagertzeko zorian egon zen (erakusle falta, dantzari helduen gabezia...), baina azken urte hauetan egoera iraultzea lortu dute taldearen etorkizunean sinesten zutenek, eta gaur-gaurkoz, Amets Bide Dantza Taldea izena berreskuratuta, aspaldiko garairirik oparoena bizitzen ari da. 2014an 50 urte bete dira dantza taldea sortu zenetik, eta urteurrenaren harira, ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira. Maiatzaren 18an, esaterako, III. Dantzari Eguna ospatu zuen Amets Bidek, eta Ordiziako eta inguruko herrietako dozenaka dantzari txiki
nahiz helduak bildu zituen herrian. 50. urteurrena zela eta, garai batean taldean ibilitakoa dantzari beteranoak, txistulariak... elkartzeko ahalegina egin zuen, eta baita familia argazki dotorea atera ere Barandiaran plazan, taldeak bizi duen aro berriaren erakusgarri. Ekainaren 6tik, berriz, urteurreneko argazki erakusketa ikusgai jarria du D’elikatuzen uztailaren 2ra bitarte, eta San Pedro bezperako erromerian, Santa Ana Jaietan eta Euskal Jaietan ere saioak egingo dituzte. Eta urtea bukatu aurretik, emanaldi berezi bat egingo dute ospakizun ekitaldiak borobiltzeko. Amets Bideko talde nagusia ostiral arratsaldero elkartzen da Majori lokaletan, nahiz eta Urrup antzerki taldearekin partekatzen duen
ordizia /14
Amets Bide Dantza taldea Año de fundación: 1964 Sede: Local de los bajos del Bar Miami y locales de Majori. Día de reunión: Todos los viernes de 19:00 en adelante en Majori Email: info@ametsbide.com Fotos: http://www.flickr.com/ photos/ametsbide/
lokal bat ere baduen Miami tabernaren azpialdean. Haurren taldeei jarraipena ematea ez ezik, azken urteetan helduen taldea sendotzea ere lortu dute, eta hortik eratorritako giroa izan da gaurdaino iristearen gakoetakoa bat. Egungo begiratutik, urruti geratzen dira hasierako taldeak Kale Berrin zuen lokala, eta 1969an Etxezarreta Zinean egindako lehen emanaldia. Ernamuina izen zen hura, atzeak erakusten baitu aurrea nola dantzatu.n
/asociación/
50 años de Amets Bide El grupo de baile Amets Bide de Ordizia asiste y celebra, a lo largo de este 2014, el 50 de aniversario de la creación del grupo, con un serie de actividades que culminarán con un evento especial a finales de año. Hay que echar la mirada atrás para recordar el primer local que el local tuvo en la calle Nuena (Kale Berri) en 1964, y la primera actuación en el cine en 1969.
Amets Bide Dantza taldea Sorrera urtea: 1964 Egoitza: Miami azpiko lokala eta Majoriko lokalak. Elkartze eguna: ostiralero, 19:00etatik aurrera Majorin. E-posta: info@ametsbide.com Argazkiak: http://www.flickr.com/ photos/ametsbide/
Grupo de bailes que pasó a denominarse Jakintza Dantza Taldea, y que tras varios años en horas bajas (falta de monitores, falta de grupo de adultos...), comenzó a renacer hace cosa de cinco años mediante la puesta en marcha de un curso de bailes tradicionales, que derivó en la recuperación del nombre original, y de un nutrido grupo de
dantzaris de diferentes edades, que con mucha tesón organizan los actos conmemorativos del 50 aniversario. Tras el exitoso III Dantzari Eguna del 18 de mayo, Amets Bide colocaba una exposición conmemorativa D’elikatuz. Y en temporada estival, prosiguen con la romería de San Pedro, Fiestas de Santa Ana, Euskal Jaiak...n
agenda
Uztailak 3, osteguna Sagardo dastaketa Goierriko sagardogileekin (Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen eskutik). Izena ematea ezinbestekoa da: 943 88 22 90 D’elikatuzen. 19:00
Uztailak 12, larunbata Kuadrillen arteko Futbol Txapelketaren finala. Ondoren, bazkaria.
Uztailak 18, 19 eta 20 Santa Ana jaietako haurren asteburua.
Altamirako anexo zelaian.
Uztailak 24, 25, 26 eta 27 Santa Ana jaiak.
Uztailak 12, larunbata Sagardo festa.
Uztailak 4, 5 eta 6 Altamira auzoko festak.
Plaza Nagusian. 20:00-00:00.
Uztailak 4 eta 5.
Goierriko II. Jazzaldia Arama-Ordizia Javier López Jasoren kontzertua. Uztailak 4. D’elikatuzen. 21:00
Victor de Diego Hirukotea eta Miguel Salvador Uztailak 5. Aramako parkean. 18:00
Uztailak 6, igandea Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren 35. Kapitulua.
Llibert Fortuny (Saxoa) Uztailak 5. Barrenako parkean. 23:00
D’elikatuzen. 12:00
Uztailaren 7tik aurrera Erakusketa: “Haur Danborradaren 50. urteurreneko argazki erakusketa” D’elikatuzen.
Llibert Fortuny
ordizian zer?
Udako oporren atarian, ikasturte bukaerako festak egin dituzte herriko ikastetxeek Uda iristearekin batera agurtu dute ikasturtea herriko ikastetxeek. Azken lan asteburua tarteko, ikasturte bukaerako festak egin berri dituzte Jakintza Ikastolak (ekainaren 14an, ezkerreko irudian) eta Urdaneta-Oianguren ikastetxeak (ekainaren 15ean). Bi ikastetxeek egun
osoko egitaraua prestatu zuten, eta herriko plazak eta kaleak girotu zituzten. Ekainaren 19an eta 20ean, berriz, Oianguren institutuaren txanda izan zen. I. Elkartasun Egunak ekitaldia egin zuten, San Filippo gai hartuta –eskuineko argazkian–. Goierri Eskola, berriz, 50. urteurreneko ospakizunean murgilduta dabil, eta ekainaren 25ean, urteurreneko ekitaldia nagusia egin zuen, hainbat agintari bertan zirela.n
ordizia /15
herriko pertso naia
“Majoriko harmailak beteta ikustea ederra izan zen, asko motibatu nintzen” Maite Gonzalez Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeko kapitaina da. Ilusioz dago datorren denboraldiari begira, Espainiako I. Mailan jokatuko baitu taldeak.
Zaletasun handia behar da horretarako. Nondik datorkizu? Aita eta anaia Ordizian futbolean jokatutakoak dira, eta ni txikitatik aritu naiz futbolean mutilekin. Ez naiz ondo gogoratzen nola egin nuen topo Emilio Ortizekin. Ordizian jubenil mailako taldea zuzentzen zuen, eta 13 urteko hiru neska hasi ginen. Beteranoek uztean, gu taldean sartu ginen, kanpotik ere neskak etortzen hasi ziren, eta horrela sortu zen taldea. Nola gogoratzen dituzu hasiera urte haiek. Zein izan da taldearen bilakaera? Hasieran Gipuzkoa mailan. Talde dexente zegoen garai hartan. Gero Euskal Liga bat egon zen, eta ondoren, herrialdeen arteko beste bat, maila handiagoan. Zilarrezko maila sortu zen gero, orain arte jokatzen aritu garen maila. Sei urtez jokatu dugu zilarrezkoan, eta beti ibili gara play-offetara sailkatzekotan, baina ez genuen lortzen. Aurten sailkatu gara, play-offak jokatu ditugu, eta mailaz igo gara. Gustura gaude, ez dago gehiago eskatzerik. Bidaiatu ere dezente bidaiatu behar izan duzue. Galiziara joan behar izan dugu, A Coruñara eta Ferrolera, eta bi furgoneta alokatu eta hara abiatu izan gara ostiral arratsaldeetan asteburu osorako. Horiek dira bidaia luzeenak, gainontzekoak egunean egin izan ditugu, Bilbora, Logroñora... Hamabostean behin bidaiatzen aritzea gogorra da, baina gustura gabiltza. ordizia /16
Hamazazpi urte eta gero, ez al du inoiz pentsatu nahikoa zenuela? Azken urteetan pasatu izan zaizkit horrelako gauzak burutik, bizitzan beste erronka batzuk ere sortzen direlako. Lanean hasten zara (Orklin ari da lanean), etorkizunean pentsatzen... Horrenbeste urte bigarren mailan, eta ia ez nekien zenbat iraungo nuen, baina aurten, mailaz igota, garbi daukat jarraitu egingo dudala. Herriko neska bakarra zara. Hala da. Lazkaoko eta Tolosako bina neska daude, Beasaingo bat, Orendaingo bat, eta gero Donostia eta Gasteiz ingurukoak. Orain urte batzuk inguruko neska gehiago geunden, baina pixkanaka jendeak utzi egin du (familia kontuak, lana...), eta urrutiagotik etortzen dira. Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioetan ere jokatu izan dut, eta hor ezagutuak dira gehienak. Nola bizi izan zenituen play-offetako partidak? Joanekoan Majori beteta, itzulikoa Bartzelonan... Majoriko harmailak beteta ikustea ederra izan zen, dena urdin kolorez, egia esan, asko motibatu nintzen. Kristorena izan zen. Zuk sartu zenituen gainera hiru golak. Bai, inspiratuta nengoen nonbait! Bartzelonan 5-0 galtzen hasi ginen, eta egia esan ez dakit zer pasatu zen azken minutuetan, beraiek ere erlaxatu egin ziren, eta hiru gol sartu genituen. Eta herrian egindako harrera? Eskertzen dira horrelakoak, hunkigarria izan zen. Ordura arte, areto futboleko nesken talde bat zegoenik ez zekien jendea zegoen Ordizian.
Maite Gonzalez Saldias (Ordizia, 1983) es la capitana del equipo femenino de fútbol sala Estanda Ordizia, grupo conformado por jóvenes futbolistas que el 24 de mayo logró en tierras catalanas el ascenso a Primera División tras el eliminar al Rubí de Barcelona gracias al valor doble de los goles marcados en cancha contraria (3-1 y 5-3). En la ida disputada en Majori, con la gradas a rebosar, fue la autora de los tres goles del equipo. Hija y hermana de ex jugadores del Ordizia, Maite comenzó su andadura en el fútbol sala con tan solo 13 años de la mano del alma máter del conjunto, el incansable Emilio Ortiz, y tras 17 años militando en diferentes categorías, la temporada 2014-2015 debutará en Primera. Afronta el nuevo reto con gran ilusión, consciente del nivel de los equipos a los que tendrán que enfentrarse, pero con un claro objetivo: disfrutar y aprender en la cancha, y si es posible, mantener al Estanda Ordizia en lo más alto.n
Orain datorrena antolatzera. Dirua lortu, taldea indartu... Lana baduzue? Aurrekontua dezente handitzen da, eta gu ere inplikatzen ari gara babesle gehiagoren bila. Lan hori Emiliok egin du orain arte. Zaila da, baina helburua mailari eustea da. Taldea indartuko da, hitz egin da neska batzuekin. Ilusioa daukagu, eta ahal duguna egingo dugu.n
Paper birziklatuan egina
P Hamahiru urterekin hasi zinen futbolean, eta orain 30 urte dituzu. 17 urte etenik gabe urte asko dira. Bai, urteak pasatu egiten dira. Gustura nabil futbolean, eta 30 urtera iritsi naiz, talde berean nago eta oraindik jarraitzeko gogoarekin.