Ordizia eginez
Udal aldizkaria Revista municipal 2013ko apirila 9 zk. â–
â–
â–
18. Korrika
Jarrai dezagun Euskara ematen elkarri 2013ko aurrekontua Presupuesto 2013
Haur txokoa Clases de apoyo de Euskara
Ordiziako XX. mendeko ahozko lekukotasuna
Sendian programa Con nuestros mayores
2013ko aurrekontuak Presupuesto 2013
AURREKONTU OROKORRA
Krisiari aurre egiteko eta etorkizuna eraikitzen hasteko udal aurrekontua Udal Gobernu taldearen aurrekontuak lau oinarri nagusi ditu. Bata, krisiari aurre egiteko politikak eta politika sozialak areagotzea. Bigarrena, zehar lerroak indartzea: euskara, berdintasuna eta jasangarritasuna. Hirugarrena, etorkizunari begirako Ordiziarako egitasmo berritzaile eta ilusionagarriak abian jartzea. 2012. urtean ikusi da kudeaketa zorrotza eginez gero, nahiz eta Udal baliabideak eskasak izan, posible dela kudeaketa ekonomikoa optimizatzea eta etorkizunari begirako inbertsioak gauzatzea (horren adibide, aurreikusita zegoen mailegua eskatu beharrik ez izatea). Eta laugarrena, herritarren parte hartzea areagotzea ekimen eta aurrekontuetan (horren adibide, parte hartze prozesuak eta Auzoz auzo ekimena). Berrikusitako egitasmo nagusienak: • Drogomenpekotasun zerbitzua ongizate arloko beharretara egokitu da. • Feria berezietan, 47.387 € (30.000 € gutxiago, -%39,16). • Zor publikoa, 391.237 € (-%14,65). Murrizketarik gabe edo partidak handituz mantendu direnak: • Merkataritzaren sustapena, 55.120 € (+%17,23). • Euskara, 215.000 € (+%22,81). • Kultura, 469.259 € (+%0,29). • Herriko kultur taldeentzako laguntzak mantendu murrizketarik gabe. • Asteazkenetako azoka sustatzeko, 10.000 €. • Etxez etxeko laguntza, 216.000 €. • Eguneko zentroa, 276.500 € (+%10,42. Bi plaza gehiago, %100 kontzertatuta). Iazko konpromisoen jarraipenak • Nadalen lokalaren erosketaren bigarren zatirako, 167.000 €. • Oiangu: teilatua berritzeko, 56.000 € eta parte-hartze prozesuan erabakitakoa gauzatzeko, 50.000 €.
02/03
2013
2012
Sarrera arruntak Ingresos corrientes
12.734.618
13.299.906
Gastu arruntak Gastos corrientes
12.485.371
13.260.302
Soberakin arrunta Remanente
249.247
39.604
Zama finantziarioa Carga financiera
391.237
428.548
Zorpetze maila Nivel deuda
3,1%
3,2%
GIPUZKOA
6,3%
6,6%
Egitasmo berritzaileak • Enpleguaren sustapena. Sei hilabeteko hamar lanpostu sortzeko, 160.000 €. • Enpleguaren eta merkataritzaren sustapena. Negozio berriak sustatzeko, 40.000 €. • Etxebizitza sozialen programa. Sei etxebizitzen alokairu soziala bultzatzeko, 10.800 €. • Auzoz auzo zertan inbertitu herritarrekin erabakitzeko, 100.000 €. • Musika taldeentzat lokal berriak Majorin, 40.000 €. • Berdintasunean teknikaria kontratatu, saila indartu eta egitasmoetarako, 57.606 € (+%56,54). • Urdaneta kalearen erdi peatonalizatzearekin hasteko, 150.000 €. • Irisgarritasun Plana berrikusi eta Mugikortasun Planaren Proiektua gauzatu eta inplementatzen hasi. • Ongizate arloko larrialdi eta beharretarako, 30.000 €. • Etxegabetzeen ondorio larrien eta premiazkoenei aurre egiteko, 10.000 €. • Argindarrean aurrezteko inbertsioak D´elikatuz, Majori eta Barrenan, 45.000 €.■
PRESUPUESTO GENERAL 2011
2010
2009
2008
12.620.354 13.487.675
13.360.376 13.031.769
12.534.753
13.114.136
13.134.370 12.403.847
85.601
373.539
226.006
627.922
428.548
535.663
807.950
748.830
3,4%
4,0%
6,0%
5,7%
6,5%
6,1%
7,2%
6,3%
Presupuesto municipal para afrontar la crisis y empezar a construir el futuro El presupuesto municipal ha sido elaborado alrededor de cuatro ejes principales. El primero, promover políticas sociales y de empleo que respondan a las necesidades de los y las ordiziarras en tiempos de crisis. El segundo, poner en marcha proyectos innovadores y estratégicos con miras a los próximos años. El tercero, impulsar como líneas transversales el euskara, la igualdad y la sostenibilidad. Y el cuarto, impulsar la participación ciudadana en los proyectos, decisiones municipales y en los presupuestos.
Principales proyectos revisados • Revisar el servicio de drogodependencias y adecuarlo a las necesidades de Bienestar Social. • Ferias especiales, 47.387 € (30.000 € menos, -39,16%). • Deuda pública, 391.237 € (-14,65%). El control del gasto y la gestión rigurosa del presupuesto de 2012 hizo posible no tener que pedir el préstamo previsto. Continuaremos revisando el gasto corriente. Proyectos que se mantienen o aumentan las partidas • Promoción del comercio, 55.120 € (+17,23%) y Feria de los miércoles, 10.000 €. • Euskara, 215.000 € (+22,81%) y Cultura, 469.259 € (+0,29%). • Se mantienen las ayudas a grupos culturales y sociales. • Ayuda domiciliaria, 216.000 €. • Centro de día, 276.500 € (+10,42%. Dos plazas más, 100% concertadas).
Compromisos y proyectos del año pasado • Segundo pago de los locales de Nadal, 167.000 €. • Oiangu: para arreglar el tejado del caserío, 56.000 € y para proyectos acordados en el proceso participativo, 50.000 €. Proyectos de promoción e innovadores • Promoción de empleo. 10 puestos de trabajo de seis meses de duración, 160.000 €. • Promoción de empleo y comercio. Promoción de nuevos negocios, 40.000 €. • Programa de 6 viviendas sociales, 10.800 €. • Inversiones decididas en las asambleas de barrios y Auzoz auzo, 100.000 €. • Local de ensayo grupos musicales en Majori, 40.000 €. • Igualdad: contratación técnico, reforzar el área y los proyectos, 57.606 € (+%56,54). • Semi-peatonalización de Urdaneta kalea, 150.000 €. • Revisar el Plan de Accesibilidad. • Realizar y comenzar a implementar el Plan de Movilidad. • Necesidades urgentes del área de Bienestar Social, 30.000 € y ayudas para casos de desahucio, 10.000 €. • Renovación luminaria con objetivo de reducir consumos en D´elikatuz, Majori y Barrena, 45.000 €.■
2013ko aurrekontuak
Presupuesto 2013
Herritarren parte hartzea areagotzen Inbertsioak. Beharrak eta ilusioak
Udalak auzoka egindako bileretan eta “Zertan gastatuko zenituzke 100.000 euro?” ekimenaren bidez konprometitu zen hainbat inbertsio egitera herritarrek eskatutakoa betez. Aurten ere eutsi egingo dio ekimenari eta herritarrak deituko ditu erabakitzeko prozesu batean parte hartzera. Zertan erabaki dute auzotarrek gastatzea 100.000 €? Oianguko baserria konpontzea eta bidegorria bere garaian prozesu parte hartzaileetan erabakitako inbertsioak dira. Horrez gain, Plazako komunak konpontzea, Eskarabillako atseden lekua, Otegi Enean aldapatxoa egin eta zuhaixkak jartzea, Okorroko parkea konpontzea, eta Zumalakarregik kaleko zuloa konpontzea herritar eta auzotarrekin erabakitako inbertsioak dira.
Impulsando la participación ciudadana El Ayuntamiento mantiene el compromiso y la partida para decidir con los barrios inversiones por importe de 100.000 €. ¿En qué han decidio los vecinos y vecinas gastar 100.000 €? De las inversiones previstas, la del tejado del caserío de Oiangu y la del bidegorri se decidieron en su día en los procesos participativos. Así mismo, en las reuniones por barrios y en las sesiones de Auzoz auzo con los vecinos y vecinas, se decidieron las obras de los servicios de la Plaza, del parque de Escarabilla, de la rampa y los setos de Otegi Enea, del parque de Okorro y del socavón de la Zumalakarregi kalea.■
04/05
Plaza Nagusiko komunak egokitzea Adecuación servicios de la Plaza Nagusia
29.100€
Urdaneta ikastetxeko hobekuntzak Mejoras en el Colegio Urdaneta
34.000€
Argiteri aldaketa Barrena, Delikatuz eta Majorin Cambio de luminarias en Barrena, Delikatuz y Majori
45.000€
Eskarabilako atseden lekua Zona de descanso en Eskarabila
28.750€
Oianguko baserriko teilatuaren konponketa Arreglo de tejado del caserio de Oiangu
56.000€
Kaleko zaborrontziak (bilketa selektiborakoak) Compra de papeleras urbanas de recogida selectiva
30.000€
Bidegorria Bidegorri
65.000€
Nadaleko lokalen bigarren ordainketa (1.000m2) Adquisición locales Nadal (1.000m2) Musika taldeentzat lokalak Majorin Locales de ensayo para grupos de música en Majori Urdaneta kaleko erdi-peatonalizazioa Semi-peatonalización de Urdaneta kalea.
167.000€ 40.000€ 150.000€
“” Urtetan Udalak ikusi ez duen
behar bat asetzeko bidean gaude Urko Ruiz de Apodakak (Ordizia, 1982) denbora asko darama musika jotzen, Ordiziako musika taldeentzat lokal publiko bila daramatzan 14 urteak baino gehiago. Orain, Majoriko futbol zelai berriaren ondoan Udalak musikari ordiziarren eskura jarriko dituen lokalekin, gustura agertu zaigu. Urkoren hitzetan, musika taldeen asmoa ez da soilik lokal bat eskuratzea, herrian musika giroa piztu nahi dute, herritarrak inplikatuta.
Nola hasi zineten Ordizian musika-taldeentzat lokal publikoak bilatzeko lanean? Duela 14 bat urte sortu zen Ordiziako Trobadore Alaiak taldea, musika taldeentzat lokal publikoak lortzeko helburuarekin. Ordiziako musikariak, lokalen arazoa ikusita, biltzen hasi ginen eta musikari ordiziarren mugimendua dinamizatu zen. Dinamika horien barruan, Ordiziarrock antolatzen hasi ginen 1999an, eta jaialdi hori bihurtu da musikari ordiziarrentzat lokalak eskatzeko plaza nagusi. 14 urtetan zein izan da prozesuaren garapena? Aurrerapausoak eman dira Udalaren aldetik? Urteak pasatu eta pasatu, Udalak ez zuen guk eskatzen genuen norabidean mugimendurik egiten. Ordiziarrock jaialdia ospatzeko dirua eman besterik ez zuen egiten, baina lokalen kontuan ez zen aurrerapausorik izaten. Egia da Kultura Batzordean izan garela urte batzuetan, eta aurreko Udalak existitzen ziren azpiegiturei laguntzeko aukera ematen zigula, baina lokal berrien eskariari ez zitzaion erantzunik ematen. Orain, ordea, Udal berriak oso lan serioa egin du, eta kultur azpiegiturei indar handia eman die. Lehenik eta behin, borondatea erakutsi du, eta gero azpiegitura berriak etorri dira: Nadal enpresaren lokalak, Gaztetxea, Majoriko musika-lokalak... Orain arte Udalak ikusi izan ez duen behar bat asetzeko bidean gaude. Orduan, nola dago orain Majoriko futbol-zelai berriaren aldamenean eraikiko diren lokalen proiektua? Oraindik eraikitzeko daude lokalak. Baina esan beharra dago lekua bereziki egokia dela musika taldeentzat. Irisgarritasuna oso garrantzitsua da: instrumentuak, anplifikagailuak, etab. garraiatzeko. Alde horretatik oso toki onean dago, furgoneta bertaraino eramateko aukera dagoelako. Bestalde, ez dago bizilagunik, eta musikak ez du inor gogaituko. Lokalak behar bezala jartzeko, Ordiziako Trobalari Alaiok lan egin nahi dugu, ez ditugu lokalak doan jaso
nahi. Dinamika bat jarriko dugu martxan, herria musikaz girotzeko, eta hainbat ekimen antolatuko dugu dirua lortzeko: kontzertuak, jaialdiak... Guzti honetan, herritarrak proiektuaren parte izatea nahi dugu. Zer ekarriko du edo zertan lagunduko die musika taldeei lokal publikoak edukitzeak? Azkenean, instrumentua bezalaxe, lokala ere tresna bat da musika taldea sortzeko, lokalik gabe oso zaila baita. Gutxi gora-behera 6-8 lokalentzako tokia izango dugu. Lokalei esker, biderkatu egingo da musika taldeen kopurua, izan ere, nahiz eta ez diren askoz musikari gehiago egongo, taldeek lokalak konpartitzeak eta etengabeko harremanean egoteak, musika jotzeko gogoa eta taldeak osatzeko aukerak areagotuko ditu, eta adibidez, talde bateko gitarra-jotzailea beste talde bateko bateria-jotzailearekin elkartuko da proiektu berri bat sortzeko, eta horrela etengabe. Gainera, kontuan izan behar da ez direla gazte-lokalak izango, entseguak egiteko lokalak baizik.■
“
Urko Ruiz de Apodaka
“”
(Ordizia, 1982) asegura que gracias a los locales que se pondrán a disposición de los músicos del pueblo en Majori "estamos en camino de satisfacer una necesidad que el Ayuntamiento no ha visto durante años". El músico ordiziarra afirma que han trabajado durante más de 14 años para lograrlo y que ahora "el Ayuntamiento ha realizado un trabajo muy serio para reforzar las infraestructuras culturales. Primero, ha mostrado voluntad, y luego han venido las nuevas infraestructuras: los locales de cartonajes Nadal, el Gaztetxe, los locales de música". Ruiz de Apodaka ha subrayado que los nuevos locales están ubicados en un sitio "muy adecuado" porque "la accesibilidad es muy buena para poder transportar los instrumentos y además el sonido no molestará a los vecinos".■
Eman euskara elkarri!
M
artxoaren 14an izan genuen Korrika Ordizian, iluntzeko 20:45ean San Joandik sartu eta 21:15ean Zaldibiari pasatu genion erreleboa. Tartean 26 lekuko eramaile izan ziren herrian zehar antolatutako 3,6 kilometroko ibilbidean eta giroa aparta izan zen, nahiz eta eguraldia ez izan lagun. Ordizian lekukoa eraman zuten kilometroa erosi zuten 28 eragiletako kideek, hau da, talde, erakunde, lagun talde, instituzio, elkarte eta ikastetxeetako ordezkariek. Ibilbidean zehar, lekuko eramaileez gain, jende ugari hurbildu zen ikustera nahiz korrika egitera. Era berean, azpimarratzekoa da aste osoan zehar herrian eta eskualdean hainbat eta hainbat ekintza antolatu direla Korrika Kulturala delakoaren inguruan. Ekintza horietan guztietan, parte hartze zabala izan da. Eta bat egin dute euskararen normalkuntzaren aldeko aldarrikapenak, konpromiso pertsonalak, AEKri laguntza ekonomikoa emateko helburuak, eta nola ez, baita festaz gozatzeko gogoak ere.
Hauexek izan ziren testigua eraman zutek eragileak, eta haien izenean, korri egin zuten ordezkariak: Emaneurre Xabier Mendizabal Goierriko Bertso Eskola Sara • Martin Aramendi Rugby taldea Amaia Erbina Ordiziako musikariak Iker Gomez De Segura Jakintzako ikasleak Sara • Iker • Maialen Gaztetxea “Izar Gorri” AEK Karlos • Mila • Juanan Jakinsaro Elorri • Inge Udala (euskara ikasleak) Juanan • Ramon • Angela Amets Bide dantza taldea Izaro Intsausti • Edurne Saez Hitzaro (mintzalagunak) Araceli • Patxi Totzi (24 orduko futbol txapelketa) Erea Lopez Mendizaleak Manolo Perez De Arenaza EA Iban Asenjo SORTU Julen Agirre Itxaropena elkartea Gillermo Lopez Ikaslan Emakume korrikalarien taldea Maria • Espe Argi Berri elkartea Eñaut Gereñu • Anjeltxo Lasa Jakintza Ikastola Arrate Leunda Jakintza ikastolako langileak Ixiar Oiarbide EAJ Lekukorik eraman gabe Alotza Haurreskola Lekukorik eraman gabe
06/07
Jarraitu euskara ematen elkarri!
O
rdiziako Korrika Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue 18. Korrika posible egin duzuen guztioi; antolaketan parte hartu duzuenoi; kilometroa erosi eta korri egin duzuenoi; diruz zuen ekarpena egin duzuen herritar, dendari eta ostalarioi… eta oro har, modu batera zein bestera Korrikan parte hartu duzuenoi. Eskerrik asko. Zuek guztiok gabe Korrika ez da posible. Euskarak guztiok behar gaitu. 18. Korrika pasa da. Korrikak atzean utzi du bere arrastoa: milaka herritarren babesa, hizkuntza gutxitu bat erabat normalizatzeko aldarrikapena, euskara ikasteko ahalegina egin duten guztiei omenaldi xumea, euskaraz bizitzeko deiadarra... Gauez pasa da gure herritik, eta ordu erdi eskasean haren argia eta kolorea ikusi ahal izan ditugu. Ez dadila itzali haren argia. Izan dadila Korrika ez soilik argi distiratsu baten arrastoa, baizik eta batez ere etorkizunerako bidea argituko digun kriseilua. Horixe baita 18. Korrikaren aldarrikapen nagusia: jarraitu euskara ematen elkarri!■
Korrika kulturala Korrika kulturalaren barnean hainbat ekintza egin dira herrian, besteen artean: Ordiziako “Dantza zati bat”
Ginkana
Eskualdeko afaria
Azaroan egindako grabaketa, hilabeteetan goxo-goxo mimatu ostean, Martxoan estreinatu zen Herri Antzokian. “Gazta zati bat” dokumentaleko soinu bandaren kontzertuaren ondoren proiektatu zen 7 minutu irauten duen bideoa eta emanaldi ikusgarria izan zen, herriko dantzari eta guzti. Ordiziako “Dantza zati bat” grabaketan 400 bat lagunek hartu zuten parte eta grabazio ofizialaz gain, time-lapse, argazki eta making off-ak biltzen dituen DVDa herriko taberna ezberdinetan dago eskuragarri 5€an.
Ordizian ospatu zen Korrikako Goierri beheko kanporaketa. Hainbat taldek hartu zuten parte eta proba ezberdinekin trebezia ezberdinekin lehiatuz, arratsalde pasa ederra egin zen.
Goierriko Korrika afaria Beasaingo plaza azpian ospatu zen eta 150 lagun elkartu ziren bertan. Adin guztietako jendea bildu zen eskualdeko afarian eta gustura aritu ziren janedanean, berriketan eta dantzan. Afariko menuko lehiaketa gastronomikoan 12 elkartek hartu zuten parte: Beasaingo Arrano eta Arriarango Intxaurpe; Segurako Zopa jale, Txoritegi eta Elorri; Ordiziako Irriki, Argi Berri eta Larrun Arri; Legorretako Aldapa Haundi; Itsasondoko Arbelaitz; Lazkaoko Gerriko eta Lazkaomendiko Lartxai. Elkarteek patatak errioxar erara eta haragi gisatua prestatu behar izan zuten lehiaketarako. Lehenengo platerako irabazleak Ordiziako Argi Berri elkartekoak izan ziren. Bigarrenarenak aldiz, Legorretako Aldapa Haundi elkartekoak.
Ordiziako Korrika Batzordea
✎
Las actividades se organizan de manera que l@s jovenes refuercen su euskara de manera lúdica y divertida.
Haur eta gazte txokoa Euskara errefortzu saioak etorri berrientzat, Ordiziako udalak eta Hitzaro elkarteak antolatua
A
zken hamar urteetan Ordiziako jatorri aniztasuna izugarri hazi da eta momentu honetan 63 lurralde desberdineko pertsonak bizi dira Ordiziako herrian. Egungo erroldaren arabera Ordiziako biztanleriaren %27 Euskal Herritik kanpo jaioa da. Hau horrela izanik, azken urteetan Ordiziako udalak hainbat ekimen jarri ditu martxan haur eta gazte etorri berriei euskararen irakaskuntzan eskolaz kanpoko baliabideak eskaintzeko. Helburu honen barruan kokatzen da Ordiziako Udalak, Hitzaro euskara elkartearekin batera bideratutako euskara errefortzu saioak etorri berrientzako. Saio hauek Ordizian bizi diren edo eskolaratuak dauden haur eta gazteei zuzendua daude, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara, beraz 6-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Ekimena Gazte Lekuan burutzen da (Lukusain Plaza) eta Haizea Arruti eta Maialen Rey hezitzaileek bideratzen dute. Guztira 50 ikasle dituzte 5 talde desberdinetan banatuta eta herrialde desberdinekoak (Kolonbia, Errumania, Portugal, Nikaragua, Bolibia, besteak beste). Adina eta euskara maila hartzen da kontuan talde hauek sortzeko eta astelehenetik ostegunera egiten dira klaseak 17:00etatik 20:00etara. Ekimenaren helburu nagusiak hauek dira: • Euskara sustatzea. • Aukera berdintasuna bermatzea. • Pertsonen protagonismoa eta parte hartze zuzena bultzatzea. • Elkar ezagutzeko ekintzak bultzatzea eta horretarako guneak sortzea. Saioak emateko talde dinamika eta jolasak erabili dira. Metodología dinamikoa, partehartzailea eta aktiboa izan da eta haur eta gazteak izan dira beti protagonista nagusiak. Saiakera berezia egin da jolas mota desberdinak aurrera eramateko betiere aintzat hartuz bertako eta beren sorterriko jolasak. Parte hartzaileek egindako balorazioa ona izan da. Ikastetxeetako ordezkarientzat garrantzi handiko ekimena da, izan ere ikasle etorri berriek zailtasunak izaten dituzte gizarte berrira egokitzeko eta hizkuntza berria menperatzeko. Gurasoen inplikazioa ere handia izan da hizkuntzak ikasketetan daukan garrantziaz jabetuta. AzMás información: pimarratzekoa da haur eta gazteek erakutsi euskara@ordizia.org duten jarrera eta euskara ikasteko egiten 943 80 56 22 duten ahalegina.■
08/09
“
Haur eta gazte txokoa Clases de refuerzo de euskara para alumnado inmigrante. Organizado por el Ayuntamiento de Ordizia e Hitzaro euskara elkartea. En los 10 últimos años la diversidad del pueblo de Ordizia ha crecido significativamente y, en la actualidad, podemos encontrar personas de hasta 63 nacionalidades en el pueblo. Es por ello que el Ayuntamiento de Ordizia ha puesto en marcha diversas iniciativas para impulsar la enseñanza del euskara en horario extraescolar. En este contexto situamos las clases de refuerzo de euskara para alumnos inmigrantes. Esta iniciativa está dirigida a alumnos escolarizados en Ordizia y que tienen dificultades para expresarse en euskara. Toman parte los jóvenes de entre 6 a 16 años (educación primaria-educación secundaria). Las educadoras Haizea Arruti y Maialen Domínguez desarrollan su trabajo con alrededor de 50 alumnos, de orígenes muy diversos, divididos en 5 grupos. Los objetivos de esta iniciativa son: • Impulsar el conocimiento del euskara. • Asegurar la igualdad de oportunidades. • Impulsar el protagonismo y la participación del alumnado. • Fomentar espacios para el conocimiento de las diversas culturas.■
Ordiziako XX. mendeko ahozko lekukotasuna 45 ordiziarren elkarrizketak ageri dira Ordiziako Ahotsak proiektuan, ordiziar gehienak 75 urtetik gorakoak dira. Ordiziako Udalak eskerroneko harrera egin zien martxoaren 26an Delikatuz zentroan. Bertan, ordiziar horietako 25i egindako elkarrizketen zatiekin osatutako laburpen-bideoa aurkeztu zen eta bakoitzaren elkarrizketa osoa jasotzen duen DVDa banatu zitzaien.
O
rdiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Badihardugu Euskara Elkarteak, Ordiziako ahozko ondarea eta herri hizkera jaso, landu eta zabaltzeko asmoz abian jarri zuen “Ordiziako Ahotsak” proiektua 2008an. Garai bateko Ordiziako euskara ezagutarazteaz gain, euskaldun zaharrek oraintsu arte izan duten bizimodua eta ohiturak jasota geratzea eta informazio hori guztia herritarren eskura jartzea izan da helburua. Dagoeneko www.ahotsak.com/ordizia webgunean Ordizian grabatutako 374 bideo labur ikus daitezke. 45 herritar elkarrizketatu dituzten arren, une honetan, 15 ordiziarren bideoak ikus daitezke eta pixkanaka elkarrizketatu gehiagoren bideoak jartzen joango dira. Egindako elkarrizketa horien bitartez, Ordiziako hizkeraren eta bizimoduaren alderdi interesgarrienak jaso nahi izan dira. Elkarrizketatuak ordiziarrak izatea bilatu da. Horrekin batera, Ordiziako hizkera izatea ere kontuan hartu da aukeraketa egiterakoan. Izan ere, ordiziarrei, gainerako euskaldunei bezalaxe, ahozko transmisioaren bitartez iritsi zaie orain gutxi arte aurrekoen ondarea. Egun ordea, mendez mendeko transmisio hori eten egin da eta ahozko me-
Proiektuan parte hartu eta Udalaren eskerrona jaso zuten omenduak.
moria hori galzorian dago. Azken 60 urteotan izugarri aldatu da bizimodua eta baita ordiziarron bizitza ere. Datu historikoak artxibo eta agirietan jasota dauden arren, orduko bizimodua, sentimenduak, ohiturak eta abar adineko gizon-emakumeren ahotan besterik ez ditugu aurkituko. Horretarako, orduko bizimoduan protagonista izan ziren 70-80 urtetik gorako berrogeita bost lagun gehiago elkarrizketatu dituzte, Ordiziako memoria kolektiboa jasotzeko xedearekin. Ordiziako Ahotsak ekimena, Badihardugu Euskara Elkarteak sortutako Euskal Herriko Ahotsak izeneko egitasmoan uztartuta dago. Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeko xedea duen egitasmoak urrats asko eman ditu dagoeneko: ahotsak.com webguneak Euskal Herriko 266 herritako 4.266 hizlarien pasarteak jasotzen ditu. DVD Grabazioetan azaltzen diren ordiziarrak ondorengoak dira: Joxe Mari Agirre Zuloaga, Benito Arin Eizagirre, Pedro Armendariz Imaz, Ana Mari Balerdi Azpiroz, Pedro Balerdi Azpiroz, Pedro Balerdi Mujika, Juan Barandiaran Unanue, Lupe Eguren Otegi, Ignazio Erauskin Arruabarrena, Antonia Etxaniz, Maritxu Etxeberria, Irastorza, Juli Exposito Loinaz, Joxe Mari Faus Iurrita, Patxi Gabilondo Lasa, Fernando Garate Elustondo, Mikel Garmendia Olaziregi, Elu Gaztañaga Martinez, Manoli Irastorza Mujika, Pakita Iztueta Altuna, Felipe Korta Gurrutxaga, Ramon Lasa Apalategi, Angeles Lasa Garmendia eta Joseba Lasa Garmendia.■
Sendian programa,
gure helduekin F
amiliako baten zaintza ona bermatzea ez da zaintzale baten ardura soila, hainbat faktoren eragiten dute. Familiakoen, lagunen edo bestelako laguntzarik gabe, zaintzaren ardura oso zaila egiten da zaintzale askorentzat. Sendian programak, ikastaro eta tailerrak ematen ditu zaintzaileentzat. Batetik, beharrezko ezagutza eta abileziak garatu eta gure familiartekoa ondo zaintzeko, eta bestetik, zaintzaileen egunerokotasosunean eta osasunean izan ditzakeen eragin negatiboak ekiditeko. 2012an zehar bi ikastaro antolatu ziren eta zaintza lanetan ibiltzen diren 50 bat pertsonak hartu zuten parte eta oso positibo baloratu ziren. Urte honetan esperientzia errepikatzea aurreikusten da. ■
Un grupo de participantes en un taller organizado dentro del programa Sendian.
“
El programa sendian, con nuestros adultos Cuidar bien a un familiar y lograr un contexto de cuidados exitoso no es responsabilidad única del cuidador, sino de multitud de actores. Sin el apoyo de familiares o amigos, u otras alternativas, la carga de los cuidados es demasiado pesada de soportar para la mayoría de las cuidadoras y cuidadores. El programa Sendian, imparte cursos y talleres para adquirir los conocimientos y las capacidades necesarias para cuidar adecuadamente a nuestro familiar al tiempo que minimizamos los impactos negativos que los cuidados puedan tener en nuestra vida cotidiana y en nuestro estado de salud. En el 2012 se organizaron dos cursos y participaron en total alrededor de 50 personas cuidadoras con un alto grado de satisfacción con el contenido del mismo. Se preveé repetir esta experiencia a lo largo de este año.■
Tríptico sobre los Servicios Sociales
Zerbitzu Sozialei buruzko triptikoa Udal aldizkariarekin batera Zerbitzu Sozialen triptikoa banatu da. Bertan, Ongizate Sailaren inguruko informazioa dago eskuragarri. Agertzen diren siglen argibideak: • KGP: kotizatu gabeko pentsioa • LISMI: ley de integración social del minusválido■
10/11
Junto con la revista municipal, se ha repartido un triptico sobre los Servicios Sociales. En él, se encuentra toda la información sobre el Departamento de Bienestar. Aclaración sobre las siglas del tríptico: • FBS: fondo de bienestar social • PNC: pensión no contributiva. • LISMI: ley de integración social del minusválido.■
Ordizia aldatzen:
gure zaborrarekin zer? Sasiker taldeak, ordiziako herritarrek zaborraren inguruan duten pertzepzioa, berau kudeatzeko ohiturak eta proposatzen ari diren eredu berrien inguruko jakintza zein iritziaren berri jakin nahi izan du ikerketa antropologiko bat eginez. Zaborraren eta haren kudeaketa besteak beste fenomeno kultural eta soziala da, horregatik ikerketa hau ikuspegi antropologikotik egin da.
D
uela urtebete aurkeztu zuen gazte talde honek ordiziako herritarren eta zaborraren inguruko ikerketa, “Ordizia aldatzen: gure zaborrarekin zer?” izenekoa. Perspektiba hirukoitza izan da prozesuan zehar, lehenengo herritarren iritzi eta usteak ulertu nahi izan dira, gero, ondorio hauetatik abiatuta instituzio zein herri mugimenduei gaia lantzen laguntzeko proposamen batzuk eman nahi izan dituzte. Eta azkenik, inork antzeko ikerketa bat egin nahi izanez gero, eredu bat sortu dute. Hainbat izan dira elkarrizketatutako pertsonak, inkestatutakoak, argazki bidez dokumentaturiko etxeko zaborrontziak eta eragile anitzen diskurtsoak. Perspektiba antropologikoa izanik, zaborraren gaineko ikuskera zein aurrera eramandako ohiturak pauta kultural zein konbentzio sozialek gidatzen dituztela agerikoa da. Daroagun bizitza ereduak eta daukagun kontsumo mailak eragin zuzena du sortzen dugun zaborraren kopuruan. Bestalde, erlojupeko bizitzak zabor pilaketa ahalbidetzen du, izan ere, honengatik gehiengoak erosketak supermerkatuan egiten ditu. Hau guztiagatik, gure gizartean sortzen den zabor kopurua izugarria da eta Ordizian sortzen denaren %90a birziklagarria den arren, %40a da gaika biltzen dena. Nahiz eta herritarren gehiengoak dioen gaika sailkatzen duela. Amaitzeko, ikerketaren ondorioei erreparatuz, zaborra zerbait deserosotzat ikusten da eta horregatik berau ikusezin sortzeko joera dago, etxetik lehen bait lehen ateratzeko beharra sortuz. Eredu berriei egokitzeko borondatea, gehiengoak duen arren, aldaketarako beldurra eta informazio eza dira nagusi.■
“
Ordizia cambiando:
¿Qué pasa con nuestra basura? El grupo Sasiker, compuesto por jóvenes graduados en antropología, realizó hace un año una investigación sobre la percepción que de la basura tienen los ordiziarras. La perspectiva ha sido triple, por una parte han querido entender las opiniones y creencias de los ciudadanos, después, teniendo como base las conclusiones sacadas, han dado propuestas pasa quien quiera trabajar el tema socialmente. Finalmente, han creado un modelo por si alguien quisiera hacer una investigación de éste tipo. Han sido muchos los entrevistados, encuestados, basuras fotografiadas y discursos recogidos. Teniendo la perspectiva antropológica, ven que la percepción y costumbres de gestión individual de la basura son creadas culturalmente y guiadas según convenciones sociales. El estilo de vida y el nivel de consumo tienen relación directa con la cantidad de basura generada. Además, la vida a contrarreloj también tiene relación directa, pues la mayoría compra en grandes supermercados. Por esto, la basura generada es monumental y aunque el 90% de lo generado en Ordizia es reciclable, la recogida selectiva es de un 40%. Para finalizar, concluyen que la basura se ve como algo sucio y que tendemos a invisibilizarlo. La voluntad de adaptarse a las nuevas propuestas es positiva pero a la vez hay muchos miedos y falta de información.■
Apirila / Abril Apirilaren 8tik 26ra
Del 8 al 26 de abril
Barrena Kultur Etxean: Izaskun Alvarez Gainza artistaren erakusketa.
En Barrena: exposición de la artista Izaskun Alvarez Gainza.
Apirilak 17
Encuentros entre ciudadanos/as Ordizia Kolore
Asteazkena, 17:30etan Barrenan: “Pirata” antzezlana Patata tropikala taldearekin.
20 de Abril, Sábado, 16:00 en frente de Delikatuz: paseo hacia Arama. Conociendo los alrededores de nuestro pueblo, nos conocemos entre nosotros/as. Se puede ir con niños/as.
Apirilak 18 eta 24 17:30etan Liburutegian: Ipuin kontaketak, Mertxe Aizpurua kontalariaren eskutik.
Ordizia Kolore herritarren arteko bilgunea Apirilak 20, larunbata, 16:00etan, Delikatuzen: txangoa Aramara. Ordizia inguruak ezagutuz, elkarren arteko ezagutza sustatu. Haurrekin joan daiteke.
24 de abril Miércoles a las 19:00 en Barrena: presentación del libro “Victor Mendizabal, un faro en la tormenta” a cargo de Jon Ander Ramos Martínez.
24 de abril Miércoles a las 19:00 en Barrena: taller de lectura con Irati Goikoetxea.
Apirilak 24 Asteazkena, 19:00etan Barrena Kultur Etxean: “Victor Mendizabal, itsasargia” liburuaren aurkezpena Joan Ander Ramon Martinezen eskutik.
Apirilak 24 Asteazkena, 19:00etan Barrena Kultur Etxean: Irakurketa tailerra euskaraz Irati Goikoetxearekin.
Apirilak 28 Igandea, Ordiziako II. Dantzari Eguna: • 11etan taldeei harrera eta hamaiketakoa. • 12etan desfilea herrian zehar Arana eta J.M. Barandiaran plazatik hasita. • 13:15etan: alardea J.M. Barandiaran plazan. • Ondoren bazkaria frontoian. • Arratsaldean haurrentzat jolasak eta 17:30etan erromeria Plaza Nagusian Ana eta Amaiarekin.■
Udal aldizkaria • Revista municipal
28 de abril Domingo: Ordiziako II. Dantzari Eguna: • A las 11:00 recepción a los grupos. • A las 12:00 desfile por el pueblo, empezando por Arana y J.M. Barandiaran. • A las 13:15: alarde en J.M. Barandiaran plaza. • Despúes, comida en el frontón. • A la tarde juegos para niños y a las 17:30 romería con Ana y Amaia en la Plaza Nagusia.■
Ordizia eginez
2013ko apirila • 9 zk.