2 minute read

HUTSUNE/ILUNE

Next Article
LA BALANZA

LA BALANZA

Hutsune Gure lankidea den Josune Ilundain Iribarrenek “Hutsune” argitaratu berri du. Jorge Oteizaren lanaren inguruko liburua da, berezia, kaotikoa, berritzailea eta hizkuntzaren posibilitate berrien inguruan hitz egiten diguna.

Kaixo Josune, esan iezaguzu nondik datorkizun liburuaren ideia… Lehenengo ideia, Oteiza Museoan bisita gidatuak ematen lanean nengoela bururatu zitzaidan. Txikiekin arte abstraktuarekiko nabaritzen nuen irekiera eta interpretazio erraztasuna ez nuen helduekin ikusten, gehienetan arrazoimenaren mende, dena ulertzeari ematen baitiogu garrantzia. Eta horri buelta eman nahi nion, arte abstraktua emozionala baita. Baina lan esperientzia hura esperientzia pertsonala bilakatu zen heinean, bere argi eta ilunek zipriztinduta, liburuaren ideia, forma eta edukia ere eraldatu ziren. Han lan egiten bukatu nuen eta liburua hazi egin zen, beste esperientzia pertsonal batzuek indartuta. Musikatik, hitz txikiek sortutako oihartzunetik, nire barruan eta inguruan begiratzetik, hil direnek utzitako arrastoetatik ...elikatu nintzen gaur eskuetan dugun obra liburua osatzeko.

Advertisement

Zer duzu Oiteizaren inguruan gogokoen? Liburua Hutsune izendatzeak nire ustez galdera erantzuten du. Liburu honetan mitologiak berebiziko garrantzia dauka… Bai, Euskal Mitologiaren ideiak berreskuratu nahi izan ditut. Amalurrarekiko lotura, kobazuloak, harriak, unibertsoa, sua... Hutsunea eta ikusten ez diren baina sentitu behar diren beste sentipenak; dolua, bakardadea, beldurrak, ixiltasuna, zalantzak, aldaketak, ziklikotasuna, ilunak, itzalak, erreprimitutakoa, kaosa... Eta gizarte kapitalista eta maltzurrak negatibotzat jo eta gure barruan ezkutatzera behartzen dizkigunak askatzeko eta onartzeko bidea erraztu didatelako.

Lege linguistikoetatik at “Hutsune” liburuan hizkuntza berri bat sortu duzu, honela bere irakurketa esperientzia kaotiko batetan bihurtzen duzu… Beste hizkuntza bat sortu baino, hitzen eta irudien bestelako irakurketa proposatu nahi izan dut. Hutsetik hasiz. Norberak bere zentzua emango dio. Bere erara eraiki. Joku librea. Eta interpretazio guztiak baliogarriak dira.

Guzti honek zuretzat joku moduko bat suposatu duela uste dugu… Bai, nik borobilak, eta huts eta beteak asmatzen izugarri gozatu dut, baita idazketan ere, eta nahi izan dudan moduan egin dut. Zorte izugarria izan dut Susana argitaratzailearekin eta Josep inprentako arduradunarekin izandako konexioan. Uste dut emaitzak hori ongi erakusten duela.

Liburua idaztekorakoan zer izan da zailena? Prozesua zaila bezain aberasgarria izan da. Baina argitaletxe bila ibiltzea momentu zailenetariko eta itxusienetarikoa izan zen. Sortze prozesuan, bitxia badirudi ere, ideia sakonak eta konplexuak sinple bihurtzea izan da zailena, bai hitz zein marrazkietan. Baina nik nire jokua egin dut eta beste mila modutara egin dezaket momentuaren arabera, liburua hartzen dudan bakoitzean. Bakoitzak bere jokua egitea da desiratzen dudana. Pistaz jositako enigma bat da.

Zer edo zer aurreratu diezagukezu datorren martxoaren 12-an egingo duzun aurkezpenaren inguruan? Luxuzko gonbidatua izango dugu. Oso berezia izanen da; irakurketa aberastu dezaketen ñabardurez beteta. Animatu zaitezte! Martxoaren 12an, arratsaldeko 19:00etan Katakraken elkartuko gara.

This article is from: