9 minute read

AITOR URIONDO

Next Article
EVA RODRÍGUEZ

EVA RODRÍGUEZ

EUSKAL HEZKUNTZA ERALDATZAILEAREN ERRONKAK

LIDERGO BERRIAK ETA IKASTETXEEN AHALDUNTZEA

Advertisement

Azken denboran hezkuntzaz hitz egiten dugun bakoitzean eraldaketa hitza agertzen da gure arteko elkarrizketa, hitzaldi edota bestelako ikastaroetan. Eraldaketa pedagogikoa, kudeaketan estilo eraldatzailea, begirada eraldatzailea eta bestelako kontzeptu zabalak erabiltzen ditugu prozesu bizi hau definitu eta bakoitzak izan dituen esperientzien arabera deskribatzen saiatzeko.

Zer da eraldatzailea izatea? Zer da benetan eraldatu beharreko hori Hezkuntza Sisteman?

Ziurrenik ez dago erantzun zehatzik, baina azken urteetan gizartean eman diren gertaerek eta hauek bultzatu dituzten aldaketek utzitako arrastoak lagungarriak izan daitezke gure sistemak behar duena ulertzen saiatzeko. Ikastetxeetan eraldaketa bultzatzea, momentu ezberdinetan, gauza asko egin eta hiper-aktibismoarekin nahastu ditugula esango nuke. Tendentzia eta moden arabera ikusgarriak diren ekintza edota jarduerak bultzatuta, hauen eraginkortasuna neurtu eta baliogarritasuna kontutan izan ez dugularik.

Askotan ez gara kontziente izan ez jakintasun metodologiko eta intelektualeruntz bideratuak izan garela. Ezezaguna zen hobekuntzarako bidea bilatu nahian edo, iturri ezberdinetatik edaten saiatu gara benetan behar genuena topatu gabe.

Inork ezin du nire ikastolaren eraldaketarako formula majikorik asmatu. Formula majiko hori gure artean dago. Erakunde bakoitzean ditugun pertsona eraldatzaile edo behintzat eraldaketarako grina eta jarrera erakusten dutenen artean topa genezake. Jarrera gabe, ezin eraldaketarik eman. Beraz, hortik has gaitezen. Ikastolek, iraganean Euskal Hezkuntza Sisteman “eraldaketarako” eragile aktiboak izan baginen, gaur egun ezinbestekoa dugu ekarpenak egin eta beste eragileekin batera Euskal Sisteman oso barneratuak ditugun marko mental ezberdinak apurtu eta etorkizuna beste ikuspegi batetik begiratzen hasteko. Benetazko eraldaketa sakona kooperazio eta elkarlanetik iritsiko da; bakoitzak bere esparru eta ikastetxeetan hasi beharko du inolaz ere erraza ez den prozesua. Beldur eta zalantzak hasitako prozesu honetan lagun izango ditugu eta horrela izango dela hainbat eta lehenago onartu, eraldaketarako lehen fasea hasita egongo da.

AITOR URIONDO USANDIZAGA

AXULAR LIZEOKO ZUZENDARIA

HEZKUNTZA SISTEMAREN ERALDAKETA SAKONA EZ DA ADMINISTRAZIOTIK IRITSIKO BAIZIK ETA IKASTETXE BAKOITZEKO LIDERTZA ETA EGUNEROKOTIK

Hezkuntza Sistemaren eraldaketa sakona ez da administraziotik iritsiko baizik eta ikastetxe bakoitzeko lidertza eta egunerokotik. Askotan aldarrikatzen dugun autonomia erreal horretatik. Erantzukizunez, handinahia erakutsiz eta ikaslearen ongizatea erdigunean jarriz iritsiko da sistema osoaren eraldaketa sakona. Osagai hauek denon plateretan jarri gabe zaila izango da eraldaketa sakon eta zabal bat lortzea eta horrek ikastetxeen arteko eraldaketa garapen-erritmo desberdinak sortarazi ditzake.

Esandako hau ez da berria baina bizi dugun garai ezegonkor eta aldakor honen aurrean pertsonen, erakunde eta ikastetxeen lidertzak inoiz baino beharrezkoagoak ditugu.

Gure ikastetxeetako eraldaketa prozesua moduren batean ulertu eta definitu beharko banu,

“ikastetxeko prozesu nagusietan eragina izan eta balore erantsia eskaintzen dituzten jarre-

rak” direla esango nuke.

Ikastola bateko zuzendaria izate-praktikatik ikasi eta proposatzen ditudanak hurrengoak izan daitezke: • Ikastetxearen testuingurua ulertuta, bezeroaren beharrak antzeman ditzagun. • Pertsonak, Kalitatea, Bikaintasuna, Lidergoa, Emaitzak, Gizartea, Berrikuntza, Prospekzioa eta bestelako kontzeptu zabalak balorean jar ditzagun. • Zuzendaritza taldeen profila, dimentsioen garapena, garapen konpetentzialak eta aldaketarako motorrak direnak birdefini ditzagun.

Idatzi honen azpi-titulura bueltatuta,

“Lidergo berriak eta ikastetxeen ahalduntzea”

dion horri erreperatuta pisu eta erantzukizun handia adierazten duten hitzak direla esango nuke. Tona edota kilogramoetan neurtuta, edozein profesional ikastetxe bateko zuzendaria izatera iristen denean sentitzen duen presio edota pisuaren antzekoa izan daitekeela esango nuke. Kasu guztietan ez bada, gehienetan zuzendaritza taldeetara gela barrutik iristen gara talde hauek osatzen ditugun kideak. Kasu batzuetan, gogo handiz baina jasotako enkarguari erantzuteko “zuzendari ofizioaren” ezagutza murritzarekin. Norbaitek, irakasle arrakastatsua, esperientzia duena, ondo ikusitakoa edota prestua zarela erabaki eta zuzenean dimentsio txiki, ertain edota handiko “enpresa” baten kudeatzaile bihurtzen zaitu. Pedagogia, kudeaketa ekonomikoa, logistikoa, azpiegiturak, giza baliabideak, estrategia, teknologia, komunikazioa, harreman instituzionalak eta beste arlo anitzetan saiatua eta aditua bihurtu behar izaten zara egun batetik bestera. “Ezina, ekinez egina” esanak, beste askotan bezala, honetan ere zentzu osoa hartzen du hori baita edozein lidertzak behar duen osagai boteretsuena. Jakintza ekinez garatzen bada ere, klaustro, familia eta ikasleek onartu dezaketen lidergo esanguratsu eta aitortu batek jarrera, jakintza eta konpetentzia pertsonal ezberdinen garapena dakarte. Hezkuntza Proiektu eta komunitateentzat “influencer”-ak bihurtu beharko lirateke jarrera, proposamen eta ideia inspiratzaileak diseinatu, martxan jarri eta garatzeko ekosistema egokiak erraztuz. Horrela izanda, lidertza hau bere gain hartzen duten profesionalek egunerokoan ematen diren egoera anitz, zail eta ezberdinei erantzuna eman baino lehen, beraien buruari galdetu eta besteekin partekatzen saiatu beharko dira.

ZER EGITEN DUT? ZEINENTZAT EGITEN DUT? NITAZ ZER BEHAR DUTE?

Galdera horiei erantzuteko pentsa genitzazken proposamen guztietan erakundea osatzen duten PERTSONAK erdigunean izan beharko genituzke. Horrela, ikastetxe, ikastola edota edozein erakunde ahalduntzeaz hitz egiten dugunean pertsonak ahalduntzeaz ari garela esan genezake.

Hau lortzeko, hiru dimentsio daudela sinistea gustatzen zait: • Ibilbide-PERTSONALA - Jaiotzen garenetik FAMILIAK, LAGUNEK eta TESTUINGURUAK eragin-erabakitzen duena. • Ibilbide-AKADEMIKO-TEKNIKOA- Bizitzan zehar egindako IKASKETAK, FORMAKUNTZAK,... • BIZI-ibilbidea - BORONDATEZ egiten dugun bidea. Gure eskutan dauden erabakiak hartuz eta DEDIKAZIO ENERGETIKO handia emanez.

Irakurleak eman diezaiola eremu bakoitzari nahi dion pisu edota garrantzia baina denek eragin zuzena dutela argi dagoenez hauek denak kontutan izan beharko dira gure lidertza estiloa hedatu eta zabaltzeko orduan.

Hezkuntza Proiektu baten lidertza hartzeak zama eta erantzukizun handia hartzea dela onartuta, ikuspegi eta zentzu estrategiko zabala garatzera behartuta egongo dira pertsona hauek epe motz, ertain eta luzerako helburuak ikastetxearentzat finkatuz. Izan ditzazkeen ahulezia eta indarguneak aztertuz, hezkuntza komunitatea inguruan egon daitezkeen bestelako erakunde eta eragileekin batera harreman-sareak garatuz eta proiektuari balore erantsia eman diezaioketen jakintza iturriak hezkuntza komunitatera erakarriz.

Hau da, errendimendu aurreratu eta altuko erreferenteak bihurtu beharko dira proiektuaren norabidea zainduz eta pertsonen inplikazio eta pasioa sustatuz.

Zuzendaritza-kide bakoitzaren onena atera eta hezkuntza-komunitateari begirako erreferenteak bihurtu beharko ditu.

Taldekide izatearen sentimendua sortaraziko du, norberaren konpromisotik abiatuta helburu partekatuak lortzera. Horretarako, lankideekiko erabiliko duen aitorpen-tresna zintzo eta garapen pertsonala indartuko duen tresna gisa erabiliko du.

Tratu eta harreman onak sustatuko dituen ingurune etiko eta profesionala sortzeko baliabideak jarri eta jarrera azalduko du. Horrekin batera, sormena eta sinesgarritasuna erabiliko ditu, inspirazio-iturri gisa, gainerako pertsonentzat “influencer”-a bihurtuz.

Euskalit-ek https://www.euskalit.net/eu/ proposatu eta bultzatzen duen kudeaketa aurreraturako ereduaren oinarriak jarraituz, nire ustetan, edozein ikastetxek hurrengo elementuak kontutan izan beharko lituzke lidergo eredu jasangarri eta eraginkorra lortu nahi badu.

Haratago joan nahian, Donostiako Axular Lizeoan, gure kudeaketa aurreratua sistema propioari erantzunez PERTSONAK erdigunean jarri eta kudeaketarako ildo guztiak beraiei begira jartzera eraman gaitu lidertza gizatasun ikuspegi batetik ulertuz:

NORBAITEK, IRAKASLE ARRAKASTATSUA, ESPERIENTZIA DUENA, ONDO IKUSITAKOA EDOTA PRESTUA ZARELA ERABAKI ETA ZUZENEAN DIMENTSIO TXIKI, ERTAIN EDOTA HANDIKO “ENPRESA” BATEN KUDEATZAILE BIHURTZEN ZAITU

KULTURA-ALDAKETA BATEN ALDE LAN EGITEA SUPOSATZEN DU, NON BANAKAKO LIDERGO BATETIK PARTEKATUA ETA KOLEKTIBOA IZAN BEHAR DUEN BESTE LIDERGO BATERA IGARO BEHARKO DENA

Horrela, zuzendari lanbiderako, lanbide-eskakizun handiko espezializazioa, prestakuntza eta garapen pertsonala behar duelan sinistu beharko genuke. Irakasle izatetik zuzendari izatera, lanbidez aldatzea suposatzen duela esan genezake.

Kultura-aldaketa baten alde lan egitea suposatzen du, non banakako lidergo batetik partekatua eta kolektiboa izan behar duen beste lidergo batera igaro beharko dena. Horretarako, bokazio eta lanbidearekiko maitasunari errendimendu handiko prestakuntza eta espezializazioa gehitu beharko litzaioke. Jasotako enkargua garatu eta hedatzeko baliabide pertsonal eta taldekakoak bere eskutan jarri beharko dira eskubideak eta betebeharrak erantzukizun mailari egokitu eta giza-errekonozimendua aitortuz. Euskal Hezkuntza Sisteman aro aldaketa baten aurrean gaudela esan genezake horrek dakarren zalantza, beldur, aukera eta abagunekin. Irakasle eta profesional belaunaldi baten aldaketa, jaiotza tasa jeitsiera beldurgarria, digitalizazioa, Euskal Hezkuntza Lege Berria, gizarte anitza eta oraindik ere ezezagunak ditugun erronka berriei aurre egingo diegu, beti egin izan dugun bezala. Hala ere, aurretik bizi izan ditugun bestelako garaiekin alderatuta, momentu honetan, hezkuntza, gizartearen interes orokorren erdigunean jarrita dagoela esango nuke. Hezkuntza Sistema eguneratu eta indartsu batek euskal gizartea hobetzeko tresna boteretsuena dugula sinisten dugunontzat ilusioz beteriko garaia bizitzera eramaten gaitu. Behintzat hori sinistu nahi dugu gure eskutan dagoen ekarpena eginez. Finlandia, Estonia edota bestelako herriek lortu duten ospea eta sortarazten duten miresmena Euskal Herriak ere jasotzearekin amesten dut. Gure herri txiki honek beste arlo askotan duen nazioarteko posizionamendua gure Hezkuntza Sistemarentzat nahiko nuke nik.

Munduko lanbide garrantzitsuena izanda, maitasunez, harrotasunez eta gizartearentzat garrantzitsua den profesional-pertsona baten ikuspegitik hitz egin behar dugu. Hori lortzeko, interes pertsonalak alde batera utzi eta ikastetxe bakoitzaren lidertzan oinarrituta, bakoitzaren berezitasunak historia eta ikastetxe kultura errespetatuz, sistema osoaren kohesioa lortzera abiatu beharko ginake. Horretarako egonkortasuna, benetazko autonomia eta administraziotik egindako inbertsioari etekin handiena ateraz. Hezkuntzan inbertitzen den euro bakoitzari etekin handiena ateratzera behartuta gaude. Profesional ahaldunduak, prestatuak, auto-exijentzia altukoak eta gizartean errekozituak behar ditugu. Edozeinek ez du balio ikastetxe batean lan egiteko eta oraindik ere gutxiago hezkuntza erakunde baten lidertza bere gain hartzeko. Hortaz jabetu eta erabakiak hartu behar dira onenak direnak lagundu, bultzatu eta beraien garapena ahalbideratuz. Gure ikasleek, hau da, etorkizuneko gure herritar-hiritarrek, merezi dute. Erreferente onak zor dizkiegu, ikastetxe moderno, aniztasunari erantzuna emango dietenak eta inguru hurbilenari ekarpena egiteko prest daudenak. Hezkuntza Lege Berriak Euskal curriculum berria, arau zehatzak, antolaketan doikuntzak, finantziazioaren ingurukoak eta bestelako xehetasun asko ekarriko dizkigu baina gakoa ikastetxe barrutan dagoela esango nuke.

Zer berezitasun, gaitasun, konpetentzia eta jarrera izan beharko lituzke gure hezkuntza profesional batek?

Gure ustetan honen antzeko zerbait izan ziteken:

Lidertza berriek begirada zabala eta moldagarria aurkeztu beharko dute aurretik ditugun erronkei erantzun eta erritmo onean aurrera jarraitzeko. Tren honek abiadura handia darama, baina ezin ahaztu, orain hartzen ditugun erabaki estrategikoek hurrengo bi hamarkadetan gertatuko dena baldintzatuko duela.

Denok batera lan egiteko momentu zoragarria dugu eta Hezkuntza Sistemarako erreferente osasuntsuak izan behar diren pertsona horien momentua iritsi dela esango nuke. Beti hor egon badira ere, garaia dute bat, bi, hiru edota lau pausu aurrera eman eta inspiratzaileak izateko. Lidertza sendoek, Hezkuntza Sistema orekatu eta indartsua ekarriko digute, ondorioz gizarte orekatua garatzeko aukera izanez. Horretarako geletan autoestima, elkarbizitza eta bestelako emozioei benetazko garrantzia eman beharko genieke balorez jositako hezkuntza sistema eraiki nahi budugu. Ordenagailuz gela horiek hornitzearekin bakarrik, ez dugu lortuko digitializazio eraginkor eta egiazkoa. Hardware-ak, estrategia gabe edota helburu zehatzik gabe ez du eraldaketarik bultzatuko,

eta oraindik ere gutxiago, lortuko. Teknologia, gure ikasle eta irakasleen behar eta helburuei begira bideratu behar dugu eta horretarako ikastetxe bakoitzaren testuingurura moldatzen den estrategia zehatza garatu beharko litzatekeela iruditzen zait. Hauetako aldaketa asko, beraien ibilbidea hastera egon daitezkeen irakasle berri eta egunen batean besteentzat liderrak bihurtu daitezkeen hasierako formakuntzan egin beharko lirateke. Unibertsitateak horretarako gako eta palanka estrategikoak izan daitezke.

Horrekin batera, “profesional junior” hauek lehen lanpostua eskuratzera doazen horretan, lehen urteak ezinbestekoak dira kultura eraikitzailea garatu eta aurretik dituzten urte guzti horietan komunitateari egin behar dioten ekarpenaz jabetu daitezen. Lidertza berriek pertsona berriak dakarzkite.. Pertsona berriek, ikuspegi eta kultura berria dakarte.

This article is from: