6 minute read
JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
JESUS DE SARRIA FERNANDEZ-ALBAR GOGOAN
(LA HABANA 1887- BILBAO 1922): HERMES ALDIZKARIAREN SORTZAILEA (1917-1922)
Advertisement
1922ko uztailaren 27an, goizeko hamaikak laurden gutxiagoetan, Bilboko Posta kaleko 18 zenbakiko etxeko balkoitik bere burua kalera bota zuen eta ondorioz hil. Protagonista Hermes aldizkariaren sortzaile eragilea izan zen 1917an eta hil zenean Euzko
Argitaraldia-Editorial Vasca enpresaren burua. La
Habana hiri kosmopolitatik etorri ondoren, Bilbo nazioarteko hiri kosmopolita bihurtzeko asmoa burutu zuen. Horretarako kulturgintzaren bidea urratu beharra zegoen, emozio berritzailea eragiteko. Abiapuntu horretatik euskal abertzaletasun berriaren esparruan gogoeta jakingarriak argitaratu eta zabaldu zituen. Baina ez zuen izan arrakastarik epe motzean eta azkenik lur jota amaitu zuen. Baina berak erein zuen hazia ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen eta ernetzen doa.
HERMES ALDIZKARIAREN SORRERA
La Habanan jaio zen 1887an. Zuzenbidea ikasi eta doktoretza lortu ere Habanako Unibertsitatean. Bertan bizi zelarik hiri kosmopolita bati zegokion esperientzia gihartu zuen. Bere burua epikureotzat zuen, gizon txikia, hitz-motela, arlo guztietako artezalea eta gastronomo fina. 1910ean, Algortara etorri zen. Villa Donerillan, izekoen artean, giro euskalduna ezagutu zuen. Literaturatik eta arte adierazpen guztietatik abiatuz euskal abertzaletasunera iritsi zen, emozio eta jakintzaren bidetik. Bilbo aldean biziberritu zen kulturgintzaren giroan sartu eta Ateneoko zuzendariordea izan zen. 1916an zuzenbide arloan adituentzat liburua argitaratu zuen, Las compañías anónimas: necesidad de reformarlas. Baina aldizkari berritzailea asmatzen ari zen, euskal kulturgintza berriaren adierazle izateko. M. Unamunori idatzi zion gutunean, Mercurio del País Vasco izeneko aldizkariaren egitasmoa azaldu zion: “que nuestro país tenga una publicación seria, editada elegantemente, en cuyas páginas expongan sus ideas sobre toda clase de cuestiones-literarias, económicas, artísticas, sociales- los escritores más ilustres del solar vasco, sean cuales fueren las ideas políticas de cada uno de ellos. No serán excluidos los escritores del resto de España, pero figurarán con mucha mayor frecuencia los de nuestras cuatro provincias». Eta hurrengo urteko urtarrilean, Hermes aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuen.
Euskal herritar berriak hezteko aldizkaria izan nahi zuen eta beraz era guzietako herritarren bilgunea bihurtu zuen. Euskal abertzaletasuna berriztatu eta ikuspegi kosmopolitarekin bateratu. Bere diagnostikoa hauxe : «el dominio señorial que los ventrudos señores de la Piña y sus secuaces ejercieron aquí durante 25 años. V. sabe que esa gente despreció a la inteligencia, odió la ciudadanía y hasta la delicadeza artística le dio asco.» (M. Unamunori gutuna, 1919-III-25)
“La pesantez de la vinculación española” zeritzonari buruz gogoeta egin zuen. Kubaren independentziaz Bilboko euskal gazteriaren egoitzan egin zuen hitzaldiaren ondoren, 1919an, salatua
JOSEBA AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA
GAURREGUNGO HISTORIAZKO KATEDRADUNA, UPV/EHU
izan zen. J. Sarriaren euskal abertzaletasuna eta Kizkitzarenak aldendurik zeuden. Hala ere, hil ondoren bere omenez Kizkitzak Euzkadi egunkarian idatzi zuen aipamenean, laudorioz goratu zuen, euskal abertzaletasunaren aldeko emozioa adierazteko, hizkera berritzaile batez burutzen jakin izan zuelako.
Manu de la Sota adiskide zuenak, honela gogoratu zuen: “El insulto de los descastados, las calumnias anónimas de los cobardes y hasta los zarpazos de la justicia española, Sarria sufrió todos los horrores a que puede aspirar un patriota vasco ¡Cuántas veces en medio de aquellas inolvidables charlas literarias de los anocheceres de invierno solía mostrarnos, cuidadosamente catalogados, recortes de periódicos en los que se le insultaba dela manera más soez y canallesca!”.
Bilboko El Pueblo Vasco egunkari monarkikoa nabarmendu zen horretan, euskal abertzaletasunaren adierazpen biguna, erakargarria eta jakituriaz betea erakusten zuelako hain zuzen ere.
EUZKO ARGITALDARIKO KUDEATZAILEAREN TXOSTENA, 1922KO MARTXOAREN 24
Hermes aldizkariak galera ekonomiko sakona eragiten zuen. J. Sarriak enpresaren kudeatzaile izanik txostena idatzi zuen: “Hermes es , hay que repetirlo siempre, una Empresa gloriosa, pero ruinosísima”. Harpideak galtzen hasi zen: 1921an 65 harpide galdu eta 12 berri irabazi. Aldizkariak 1921ean 15.850 pezetako defizita eragin zuen eta 1918ko urteaz geroztik zuloa 62.208koa zen.
Beraz, 1922an presupuestoa murriztea erabaki zuen eta aurrerantzean, J. Sarriaren proposamena, Hermes eta Euzko Argitaldariko kutxak banatzea, Euzko Argitaldariaren etorkizuna bermatzeko. Eta argitaldariak jarraitu zuen. J. Sarriak bere azken txostenean hau idatzi zuen: «Editorial Vasca puede vivir sin Hermes pero Hermes no puede vivir sin Editorial». (...) «La dura lección que nos ha dado la insensibilidad del público en la realización de nuestra obra de cultura debe hacer más firmes, más inflexible nuestra decisión de vivir comercialmente» (…) «Pero el porvenir hará justicia, porque del presente de este País, rico, pero, con pocas excepciones, sordo a los deberes de la alta, de la desinteresada cultura, no puede, según parece, esperarse justicia».
Beraz, 1922an Hermesek ez zuen gaitasunik irauteko eta, bestalde, Alejandro de la Sota, arlo ekonomikoan zein intelektualean hain lagungarria zena aldizkarian, urrun zegoen, Londresen baitzegoen bizitzen denbora hartan.
EUSKAL ABERTZALETASUNAREN HELBURUA, EUSKAL GOBERNUA LORTZEA
1936an, Eusko Jaurlaritza-Gobierno vasco erakundea antolatu zen. Baina 1918an Hermesen mamitu zen erakundearen aldarrikapen zehatza. J. Sarriak argitaratu zuen 1918an ondoko liburuxka: Gobierno propio vasco y unidad de gobierno eta urte berean R. Belaustegigoitiak Las bases de un Gobierno Nacional Vasco.
Bestelako euskal abertzaletasuna abiatu zen Bizkaian eta Euskal Herrian 1917-1918an. R. Sota Aburto, Jose Horn, Luis Urrungoetxea Bizkaiko Diputaziotik eta J. Sarria Hermes aldizkaritik, Ramon Belaustegigoitia eta José Vilallongarekin batera, euskal abertzaletasun nazioarteko testuinguruan kokatu eta eraberritu zuten. Aurrerantzean, euskal autogobernu politikoa oinarri demokratiko liberalen ondorioz hausnartu eta egituratu behar zen. Leninek, iraultza sobietarrean, herrien autoerabakikuntza aldarrikatu zuen. Ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea zenak, Thomas W. Wilson, 1918ko urtarrilaren 8an, 14 puntu zehaztu
zituen, Europan bakea eraikitzeko, herrien eskubidea autogobernurako aldarrikatuz. Hermes aldizkarian komentatu eta zabaldu zen egitasmo berria. Euzkadi egunkarian ere, bereziki Poloniaren independentziaren aldeko aldarria.
Euskal Abertzaletasuna guztien artean sortu eta indartu behar zen: «los que han venido a vengan a nuestro País cordialmente, a ser partícipes duraderos de nuestra suerte favorable o advesa, son nuestros». M. Unamunori idatzi zion gutunean J. Sarriak bere abertzaletasunaren ikuspegiak zehaztu zituen :»mi nacionalismo, que en muchos puntos choca con dogmas y prácticas nacionalistas corrientes, no le causaría a V. ni pavor ni repulsión. Ya verá V. algún día. Desde luego, y es público, soy nacionalista ambicioso y de izquierda (...) Estoy seguro de que se hermanarán al fin un día para extirpar esa plaga el nacionalismo y las izquierdas. Y se hermanarán porque tendrán puntos sustanciales de coincidencia. ¿Cuándo? No me siento con bastante audacia para profetizar la fecha. Pero veo como se aproximan cada día unos a otros, contra los muñecos y las momias, los hombres de carne y hueso». (1919ko martxoaren 19an). Egia esan laster gertatu zen, 1920an Bilboko alkate Rufino Laiseca sozialista aukeratu zutenean. Eta ondoren 1936an.
Bestalde, demokrazia sozialaren premia aldarrikatu zuen eta Oligarcas y ciudadanos liburuan idatzi zuen: «no es verdad que ninguna de las aspiraciones de las clases irredentas sea incompatible con el nacionalismo vasco. Al contrario, el nacionalismo vasco es y tiene que ser liberación. Todo régimen restaurador de la libertad y derechos vascos tendrá que ser forzosa, necesariamente, una limpia democracia.(...) Nosotros juntamos a nuestra obra de restauración nacional otra obra de restauración ciudadana y nuestro programa está preñado de un contenido amplísimo de política social».
Laburbilduz, euskal abertzaletasunaren ildoa eraberritu zuen eta joera desberdinen arteko topaguneak sortzea premiazkotzat jo.