PCPI-HLPP ALDIZKARIA

Page 1

www.salesianosurnieta.com


Ordenagailu jokoak TUENTI ETA FACEBOOK ALDE BATERA UTZITA... Ikasleek aukera izan dute taldean nahiz bakarka Internetek eskaintzen dituen jolas desberdinak ezagutu eta gozatzeko, edota pendrivetan eskaini zaizkien joko desberdinak probatzeko. Tailer hau garatu dutenak DBH 4. mailakoak izan dira. Helburu bezela zera zuten: ikasleak dibertitzea eta Internetek eskaintzen dituen joko desberdinak ezagutu eta ikastea. Ez zuten material berezirik ekarri behar, beharrezko guztia tailerrekoek utzi zizkietelako. Interneteko jokoetan ibiltzeko bakoitzak ezin zuen nahi zuen lekuetan sartu; aukeratuta zeuden sartu zitezkeen web-orriak.

Aukeretako bat taldeka jolastea zen, aurkariak gelako kideak ziren, baina Internet bitartez zeuden elkar konektaturik (on-line). Guztiz debekatuta zegoen tailerrak irauten zuen denboran facebook, tuenti eta horrelako orrrialdetan sartzea. Arau horiek guztiak, tailerra hasi baino lehehenago azaldu zitzaizkien DBHko ikasleei eta horretarako hamar bat minutu erabili ziren.

eRABILITAKO JOKOAK: ♦♦On-line: ♦♦Minijokoak ♦♦Pendrive bidez: ♦♦Smash-bross ♦♦Mario-kart

2

Tailer Jokoak

Pendriveko jokoak aukeratu zituzten ikasleek, behin jolastu eta gero beraien pendrivea errotatu behar zuten. Modu horretan, modalitate horretan zebiltzan ikasleek joku guztiak probatzeko aukera izan zuten. Bi ordutako tailer hau informatika gelan garatu zen eta hasi aurretik egin behar izan zuten beraien joko aukera (bakarka edo taldeka).


Aldizkari digitala Urteko ekintzekin ALDIZKARIA SORTUZ Aldizkari digitala deitzen zaion tailer honetan, ikasleei aldizkari bat egitea proposatu zaie Calameo programarekin. Urtean zehar egindako ekintzei buruzko orrialde bat osatu dute bizpahiru laguneko taldeetan eta kasuan kasu argazkiak eta elkarrizketak ere txertatu dituzte. Ikasleek urtean zehar egindako irteerei buruz testu bat idatzi dute Word dokumentu batean. Bi edo hiruko taldetan banatuta aurkitu ditugu ikasleak eta talde bakoitzak orrialde batean pare bat ekintza aurkeztu ditu aldizkadirako. Banaketaren arabera aurkibide bat osatu da eta azala ere egin diote lana-

ri taldeka. Bakoitzak idatzitako testuari argazki batzuk gehitu dizkiete eta kasuren batean elkarrizketaren bat ere txaertatu dute. Guztia egindakoan, azalik politena aukeratu dute tailerrean parte hartu dutenen artean. Digitalizatzeko momentua iritsitakoan Calameo programa erabili dute.

Azkenean, tailerraren amaieran parte hartu dutenen artean egindako aldizkari bat osatu dute eta proiektorean guztien artean egindako lana aurkeztu dute Esther Orbegozo, Julen Isasa, Jon Etxeberria eta Mikel Alonso DBH4. mailako ikasleen eta Eba Etxarri eta Iratz Inziarte irakasleen gidaritzapean.

Esther Orbegozo

``Ikasleekin sekulako agobioa sentitu dut´´ Esther Orbegozo buru-belarri lanean aurkitu dugu D.B.H.3Bkoei agintzen. Lanean ari zela momentu batean guri galdera batzuei erantzuteko tarte bat hartu du. ♦♦ Nola bururatu zitzaizuen tailer hau sortzea? ♦♦Ez zitzaigun guri bruratu, irakasleeek esan ziguten tailer hau egin behar genuela. ♦♦Nola doa tailerra? ♦♦Beno... ikasle batzuk gaizki portatzen dira. ♦♦Horrrela espero zenuten? ♦♦Bai. ♦♦Zaila egin zaizue tailer hau prestatzea? ♦♦Ez, nahiko erraza egin zaigu tailerra prestatzea. ♦♦Arauetako bat isiltasuna zen, mantendu al dute? ♦♦Gela batzuetan bai eta beste batzuetan ez. ♦♦Ikasleek kasurik egiten dizue? ♦♦Bai... beno... lehen esan dudan bezela ikasle batzuk nahiko gaizki portatzen dira ♦♦Ikasle postuan egon ondoren zer sentitzen da irakasle postuan egotea? ♦♦Sekulako agobioa.

Tailer Jokoak 3


Eskulan jokoak Hona hemen tailer honetan eginiko lanen emaitzak‌ DBHko ikasleak esku lan ederrak egin zituzten tailer honetan, Amaia Iriberri Joseba Pellejero, Xabier Elizegui eta Sara Moreno ikasleek bideratuta; Arantxa Aldanondo eta Arrate Azurmendi irakasleek lagundu die. Amaia Iriberri, Joseba Pellejero, Xabier Elizegui eta Sara Moreno ikasleek zuzendu dituzte eskulanak eta Arantxa Aldanondo eta Arrate Azurmend irakasleek lagundu diete. Eskulanen helburua inguruan dauzkagun material desberdinekin (cocacolazko tapoiekin, izozkien makilekin,

4

Tailer Jokoak

paperarekin...) esku lanak egitea izan da. Modu horretan, ikasleak material horiek erabilera desberdinak dituztela konturatu dira.Teknologiako lantegian egin dituzte lan eder horiek. Eskulan tailerra alaitzeko musika jarrita egon da, jendea girotzeko.


Mahai jokoak MAHAI JOKOETAN, EROSO Iban Ipintza, Nagore Guinea, Idoia Gorroño eta Ander Yeregi ikasleak izan dira domino, antzarra, futbolina eta lau ilaran jokoez arduratu direnak. Bosko Anitz gela lau zatitan banatuta aurkitu dugu tailer honetan. Hara jaitsi dira DBH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak DBH 4ko arduradunen azalpenak entzun ondoren. Iban Ipintza, Nagore Guinea, Idoia Gorroño eta Ander Yeregi dira tailerrra aurrera eraman dutenak, Harri, Agustin

eta Mila irakasleekin batera. Behin Bosko Anitzera jaitsitakoan talde bat futbolinean jolasten ikusi dugu, beste talde bat antzarrean jolasten aurkitu dugu, hirugarren bat, lau fitxak ilaran jartzen eta azken talde bat dominoan aritu da.

hARRI (iRAKASLEA)

♦♦Gustora ikusi dituzue ikasleak jolasten? ♦♦Bai,gogoz ikusi ditut ♦♦Zein iruditu zaizue izan dela gehien gustatu den jolasa? ♦♦Nire ustez futbolina ♦♦Proposamenik jaso duzue datorren urtera begira? ♦♦Batzuk jokoak aldatzea proposatu dute, eta aldatu egin ditugu

Tailer Jokoak 5


Sukaldaritza jokoak Egun hauetan oso usain bitxiak somatu dira galeriatan, ezta? Hor ibili zaizkigu saltsan D.B.H.-ko ikasleak... Hiru edo lau pertsonako taldeetan banaturik egin dute lan ikasleek tailer honetan. Landu dituzten lanak ondorengoak izan dira:

♦♦Arrautza egosiak tsaka edo atunarekin. ♦♦Natilak. ♦♦Gazta tarta. ♦♦Txokolatezko bonboiak.

Errezeta merkeak, krisiari aurka egiteko modukoak... Hona hemen lortutako emaitzak:

Natillak: Litro bat esneri natilla sobre bat eta lau goilarakada azukre bota eta nahastu. Hori guztia sutan jarri eta gorputz pixkabat hartu arte bertan eduki. Ondoren, ontzietara atera eta hoztu arte itsaron.

Txokolatezko bonboiak: Txokolatea mikrouhinean urtu eta behin urtuta dagoenean goilara txiki batekin bandeja batetara atera tontor txikiak eginez. Behin zerealak nahastu eta tontor guztiak eginda daudenean, hozkailura sartu gogortu arte.

6

Tailer Jokoak


Altxorraren jokoak bila Elizan gordetako altxorra Eskolako hainbat puntutan pistak gorde dituzte María Vazquezek, Lourdes Gordok, Alaia de la Cuestak eta Aritz Adrianek eta ikasleak buru belarri aritu dira horiek bilatzen. Galderak erantzuten eta probak egiten aurkitu ditugu DBHko ikasleak; guztiak helburu batekin: altxorra aurkitzea. Maria Vazquezek, Lourdes Gordok, Alai de la Cuestak eta Aritz Adrianek gordetako pistak aurkitzeko eskola guztia miatu behar izan dute tailerrean parte hartu dutenek.

Eskuak erabili gabe sagarrari kozka egitea, gozokiak irinetan bilatzea, 15 irakasleren sinadura lortzea, eta abar egin behar izan dute ikasleek tailerrek irauten duen bi ordutan zehar. Altxorra elizan ezkutatuta zegoen. Tailer honetan Amaia Jimeno eta Ane Lizeaga irakasleak aritu dira laguntzen.

PISTEN LEKUAK: Postearen azpian (gola sartzea galarazten du). 2. Batxilergoko komunetan. 3. Makinetan. 4. Idazkaritzan. 5. Antzokian (mahai azpian). 6. zakar-ontzian. 7. Liburutegian. 8. Markagailuan. 9. Jangelan. 10. Gimnasioan. 11. Elizan. 1.

“ARATZ ARANBURU”

IRABAZLEARI ELKARRIZKETA: ♦♦Zaila egin zaizue altxorra aurkitzea? ♦♦Ez, lagunen artean denbora azkar pasa zait. ♦♦Lana taldean egin duzue? ♦♦Bai, lehenago esan dudan bezela taldean ibili gara. ♦♦Horrela espero zenuen tailerra? ♦♦Ez, uste genuen motzagoa izango zela tailerra. ♦♦Zer izan da altxorra? ♦♦Irabazlearentzat bi filipino eman dizkigute. Ikasle guztiei gelako argazkia ere eman digute. ♦♦Gustatu zaizue tailer hau? ♦♦Bai, oso gustora ibili gara. ♦♦Ondo prestatua zegoen? ♦♦Bai, pista batzuk oso zaila ziren aurkitzeko.

Tailer Jokoak 7


Patio jokoak PATIOAN JOLASEAN... Tailer hau egiteko ezohiko itxura hartu du eskolako patioak. Lau eremutan banatuta aurkitu dugu eta eremu bakoitzean 30 minutuz jolastu dute tailerrean parte hartu dutenek. Lehenengo eremuan beisbolean aritu dira, bigarrengoan briletean, hirugarren eremuan bi joko izan dituzte “zapitxoa” eta “botibola” eta azken eremuan futbola. Antolaketa lanetan 4. mailako Mikel Imaz, Oihan Diez, Xabier Urdanpilleta eta Edurne Artola haritu dira eta irakasle arduradunak Nestor eta Jone izan dira.

“MADDI RUIZ”

“giro onean ibili gara” ♦♦Ze iritzi duzu tailer honi buruz? ♦♦Dibertigarria izan da. ♦♦Datorren urtera begira joku desberdinen bat proposatuko zenuke? ♦♦Brilet proposatuko nuke. ♦♦Eguraldiak lagundu al du tailerra aurrera eramateko? ♦♦Eguraldia ez asko, baino okerragoa izan zitekeen. ♦♦Giro onean ibili al zarete ? ♦♦Bai, giro onean ibili gara.

8

Tailer Jokoak


Tribial jokoa Gela bakoitza bi taldetan banatu da lehenengo irabazleen sailkapena lortu arte. Talde bakoitzeko bikote irabazleen artean, azken lehia jokatu dute eta bertatik azken bikote irabazlea lortzeko galdera sorta erantzun behar izan dute. Sei generotako galdera ezberdinak landu zituzten: geografia, historia, artea, interpretazioa, kirolak eta natur zientziak. Galderen gaiak DBH 1,2 eta 3 mailatan kurtsoan zehar jorratu ziren. ♦♦Gai izango ziren galderak azterketan bezain ondo erantzuteko?

Galdera honen erantzuna jakiteko argazkietara begiratzea besterik ez duzue...

Musika jokoak ♦♦Gai izan dira ikasleak musika estilo desberdinak bereizteko?

Honetan ibili dira ikasleak musika tailer honen lehengo zatian, baita mendeetako musikari garrantzitsuenak bereizten ere. Bigarren zatian, aldiz, kantuetan falta ziren hitzak “harrapatzen” saiatu dira. Gelak binakako taldeetan banatu dira lan egiteko. Ikus-entzun gelan aritu dira tailerra lantzen. ♦♦ Lortuko zuten? Batzuek oso belari fina dutela ikusi dugu baina beste batzuek, berriz....

Tailer Jokoak 9


Hosto bilketa Hostoak biltzen UrnietaN BARRENA Tailerreko partaideek Urnietako zuhaitzak ikusi eta zuhaitzen hostoak jaso dituzte lehenengo eta horiek aztertu dituzte ondoren laborategian. Lehenik laborategian Urnietako mapa bat eman zaie eta bertan, ibilbide bat markatuta zegoen, gutxi gorabehera ordu batekoa. Talde bakoitzari fitxa bat eman zaio herriko zuhaitz desberdinak ezagutzen joateko.

PATXI MARTINEZ

♦♦Eguraldiak lagundu al du hosto bilketan? ♦♦Bai, baina justu justu. ♦♦Zenbat hosto mota ezberdin lortu dituzue? ♦♦Bederatzi. ♦♦Zein izan da egin duzuen ibilaldia? ♦♦Ikastetxetik, Lourdes Iriondo parkera eta buelta. ♦♦Zer moduz portatu dira ikasleak? ♦♦Denetik izan da; gela batzuk oso ondo portatu dira eta beste batzuk, berriz, ez hain ondo. Orokorrean halere, ondo aritu dira.

10 Tailer Jokoak

Hasierako lan hori egindakoan, Urnietako zuhaitz desberdinetako hostoak hartzera joan dira. Nahikoa material hartu ondoren, laborategira jo dute hostoak prentsatzera eta ezagutzera.


Euskal kirolak Euskal kiroletan ederki ibili dira Tailerreko ikasleek eskolan euskal kirol desberdinak egon dira egiten eta oso ondo pasa zuten . Euskal kirolak patioan egin dira eta horretarako ikasleak taldeetan banatu dira. Kirol desberdinak egin dituzte: txingak, sokatira, lokotxak, krossa (baloi medizinalarekin) eta zaku lasterketa. Talde bakoitzak, kiron bakoitzean 20 edo 25 minutu egon dira eta gero aldatu egin behar izan dute. Lau kiroletan hartu dute parte eta azkenean irabazleak sokatiran finala jokatu dute.

♦♦Zaku lasterketa

♦♦Lokotxak biltzen

♦♦Zaku lasterketa

♦♦Txingetan

♦♦Sokatiran

Tailer Jokoak 11


Tailerren

nondik-norakoak

dbh 4ko ikasleak tailerren antolatzaileak Euskera, gaztelera eta ingelerako proiektua hirugarren ebaluaketan tailerren txostena egitea, ahoz aurkeztea eta aurrera eramatea izan da. DBH 4ko ikasleek antolatu dituzte tailerrak. Hirugarren ebaluaketan euskeran, gazteleran eta ingeleran talde koperatiboetan egiten duten proiektua lantegi horietara bideratu dute aurtengoan. Talde bakoi-tzak bere tailerraren txostena egin du gazteleran, aurkeztu euskeran eta bideoa egin ingeleran. Ikasle talde bakoitzak erreferentziazko bi irakasle izan ditu antolaketan eta zaintzan laguntzeko. Bost egun, hamabi ekintza ona eta giro ona izan dira nagusi. ZORIONAK GUZTIEI!

HLPP-ko ikasleak aldizkariaren egileak

Alex Alvarez, Camilo Ruiz, Borja Menta eta Adrian Pereira HLPPko ikasleek egin dute aldizkari hau guztia. 12 Tailer Jokoak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.