1 minute read

Igem egitasmoan

Marten bizitzerik bada?

Aitor Perez, San Fermin Ikastolako ikasleak Iruñeako Planetariumak bultzatutako proiektu interesgarrian parte hartu du aurten. Batxilergoko 1. mailako ikasketak egiten dituen mutil honek, Biologiako arloan kokatzen den BIOGALAXY izenburuko egitasmoan parte hartu du eta, besteak beste, Bostonen, Estatu Batuetan, egon berria da, proiektu honekin lehiatzen.

Advertisement

IGEM, Navarra BG taldea da zehazki, honen guztiaren atzean dagoena, diziplina anitzeko talentuak biltzen dituen gazte taldea. Iaz abiatu zuten Biogalaxy proiektua eta, bertan, zortzi neska eta beste hainbeste mutilek, proteinak modu sinple, merke eta eraginkor batean sintetizatzeko gaitasuna erakutsi zuten. Haien ikerketa Bostongo MITek antolatutako Giant Jamboreenen ezagutzera emateko aukera izan zuten eta Landareetarako Biologia Sintetikoko Egitasmo hoberenaren Sariaren irabazleak izan ziren. IGEM lehiaketa honetako epaileen eskakizunari jarraituz, ikerketan aurrera pausuak eman dituzte eta sortu dituzten landare horiek Marte planetako baldintza atmosferiko eta klimatikoetan bizitzeko aukerarik izango ote luketen aztertzen ari dira. Horretarako, taldea handitu eta ikasle berriak sartu ziren egitasmoan aurtengo udan, tartean San Fermin Ikastolako Aitor Perez.

Joan den azaroaren lehenean, Bostonera itzuli zen taldea, oraingoan Marteko egitasmo hau azaltzera. Planetariumetik aditzera eman dutenez, Aitorrek berak egin zuen aurkezpena, Maite Losarcos eta Julen Herrero beste taldekideekin batera, eta publikoa aho zabalik utzi zuten, Hynes Convention Centerean. Ehundaka lagunen aurrean, aurkezpena egin, epaileen galderei erantzun eta, azkenik, euren kategoriako Zilarrezko Sariarekin itzuli ziren Iruñeara.

Planeta STEM izeneko programa hezitzailearen bitartez sortu dira aipatutako talde hauek eta helburu nagusia gazteen artean STEM bokazioak piztea da (Science, technology, engineering and mathematics). Zehazki 12- 16 urte bitarteko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artea.

Iruñeako Planetarioak koordinatzen du eta Nafar Gober

nuko Industria, Energia eta Innobazioko Zuzendaritza Orokorrak bultzatzen du.

Bostonera joan aurretik, Aitorrek, Planetariotik etorritako beste kide batzuekin batera, egiasmoaren aurkezpena egin zuen ikastolako Areto Nagusian, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen aurrean.

This article is from: