![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/50ba60f6d2950d35c0ec75e96a05efee.jpg?width=720&quality=85%2C50)
4 minute read
Garazi Otsagabia
DBHko iraskalea
Amorebieta Etxanoko Udalak antolatzen duen Santiago Onaindia Literatur ikerketako beka irabazi zuen orain dela bi urte, Garazi Otsagabiak, San Fermin Ikastolako euskara irakasleak. Abenduan, bi urte hauetako lana biltzen duen liburua kaleratuko du, Lourdes Otaegirekin batera.
Advertisement
Zergatik uste duzu Ikerketa Beka horretarako hautatuak izan zinetela?
Garai hartan, Literatura Konparatuko Masterra ikasten ari nintzen Gasteizen eta Master Amaierako Lana burutzean, Lourdes nire irakasleak beka eskaria egiteko aholkatu zidan. Ez nuen doktoretza egiteko asmorik eta biok egindako lana publikatzeko modukoa zela uste genuen. Jorratutako gaiak duen gaurkotasunagatik uste dut eman zigutela, izan ere, Ramon Saizarbitoria idazlearen eleberrietan bikote harremanek eta indarkeriak duten presentzia aztertu nahi izan dugu. Gainera, Saizarbitoria gure literaturaren erreferente handienen artean dago eta guk beste begirada batekin aztertu dugu. Horretaz gain, haien asmoa ere bazen ikertzaile berriei bultzada ematea. Gainera, Lourdes Otaegi euskal literaturaren azterketan eta teorian pertsona oso aditua da, eta nik uste, horrek ere gure lanarekiko konfi antza transmititu ziela.
Ramon Saizarbitoriaren “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian idazleak indarkeria matxista nola lantzen duen aztertu duzue. Zer dela eta ikuspegi hori lantzeko helburua?
Liburuaren lehenengo orrialdean narratzaile protagonistak kontatzen digu Flora bere emaztea leihotik behera botata erail duela. Liburu osoan zehar puntu horretaraino nola iritsi den kontatzen digu. Eleberrian 2 guda aipatzen dira: Gerra Zibila eta bikote harremanen guda. Saizarbitoriaren eleberrigintza aztertu denean, maiz lehenengoari erreparatu zaio eta guk beste gerra horri erreparatu nahi izan diogu. Horretaz gain, idazle Donostiarraren beste obra batzuetan ere bikote harremanek zuten pisua aztertu nahi izan dugu, uste baikenuen maiz agerian jarri nahi izan duela gizarteak zeinen gogor jokatzen duen emakumeokin. Alor honetan oraindik ikertzeko ugari zegoela uste genuen eta, zoritxarrez, gaurkotasun handia duen gaia da.
Zeintzuk dira, ikerketa egin ondoren, nabarmenduko zenituzkeen ondorio nagusiak?
Bereziki autore honen bigarren aldiko nobeletan maiz emakumearen sufrimendua eta bikote harremanek pertsonei sorrarazten dizkien nahigabe eta buruausteak oso presente daudela azaleratu nahi izan dugu. Gainera, aukeratzen dituen pertsonaien arabera, ezaugarri batzuk errepikatzen dira nobeletan. Adibide bat jartzearren, ikusi dugu gazte literatura egin duenean edota protagonista nerabe bat aukeratzen duenean, “Kandinskyren tradizioa”n edota “Lili eta biok”en bezala, maiz neska horiei esleitu dizkien ezaugarriak bereziak izan direla. Hau da, emakume ausartagoak dira, horietako baten kasuan
mutilari ezetz esaten ikasten du. Bestalde, narratzaile ez fi dagarri bat ageri zaigu, hau da, irakurleak maiz ez daki narratzailea gezurretan ari ote den edo ez, eta horrek errealismo eta indar handia ematen dio irakurketari.
Gainera, konturatu gara “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian aipatzen diren musika, kuadro eta iragarkiei egiten zaizkien erreferentzien bitartez, emakumearen sufrimendua adierazten duela.
Landu duzuen ikuspegia, gainera, berritzailea da, artearen eta musikaren mundutik ere baduelako...
Bai, Ramon Saizarbitoriak eleberri honetarako maisutasun handiz aukeratu dituen abesti, iragarki eta artelanek emakumearen sufrimendua transmitzen dute. Liburu osoan zehar emakumeak ez du apenas hitzik, senarraren ikuspuntutik kontatuta baitago. Hori dela eta, badirudi autoreak emakumearen barne mundu hori transmititzeko artearen bidez egindako erreferentzia horietara jotzen duela. Guk hori aztertu nahi izan dugu, erreferentzia horiek ezagutzen ez badira, eleberriak ez duelako efektu bera sortzen. Horretaz gain, liburuaren amaieran ikasleekin nobela hau lantzeko material didaktiko bat sortu dugu, liburu hau ez baita ikastetxeetan asko lantzen eta uste dugu ongi landuz gero, Batxillergoko ikasleekin gai hauen guztien inguruan hitz egiteko aukera eskaintzen duela. Gurera etorrita, zer egin beharko genuke ikasleak literaturaren mundura erakartzeko?
Ez da lan erraza, izan ere, normalean literatura Euskara edota Gaztelaniako ikasgaietan irakatsi behar baita, eta horretaz gain, ikasgai hauetan beste hainbat alderdi jorratzea tokatzen zaigu: ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena, gramatika, hizkuntza maitatzen ikastea, kultura erreferenteak… Hori dela eta, maiz ez dugu tarterik izaten behar den bezala literatura lantzeko. Hala ere, testuak ulertzeko tresnak eskaintzea oso garrantzitsua da. Ulertzen ez dena ezin da maitatu.
Horretaz gain, istorioak entzutea denok maite dugu. Nork ez du pelikula bat ikustea maite? Nor ez da sekula telesail batekin engantxatu? Netfl ix, HBO eta honelako plataformak jaun eta jabe diren gure gizarte honetan, argi dago oraindik ere gizakiok istorioak entzun eta ikustea maite dugula. Gure arbasoek istorioak arto-zuriketetan edota suaren inguruan kontatzen zituzten; gaur egun ordea, beste bide batetik jasotzen ditugu. Gure ikasleei liburuak ulertzeko tresnak eskaintzen badizkiegu, irakurketa maitatzea askoz ere errazagoa izanen da. Hala ere, ez da lan erraza. Ikusentzunezkoek baino esfortzu gehiago eskatzen du, baina testuek badute azken hauek eskaintzen ez duten beste “magia” bat. Magia horretan sinesten erakutsi behar diegu. Nola? Beraiekin irakurriz eta gu eredu izanik. Hau da, guk ere irakurketarekin gozatzen dugula ikusi behar dute.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/b72b3e06100b21f04880847febb8b582.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Garazi Otsagabia, profesora de euskera de Ikastola, publica el libro donde recoge la investigación realizada junto con Lourdes Otaegi gracias a la beca de investigación literaria Santiago Onaindia.
En el trabajo han analizado la presencia de las relaciones de pareja y la violencia en la obra del escritor Ramon Saizarbitoria, uno de los grandes referentes de nuestra literatura, centrándose en la novela Bihotz bi. Gerrako kronikak (Dos corazones. Crónicas de la guerra). Además, han elaborado un material didáctico para trabajar el libro en Bachillerato. Garazi opina que a todas las personas nos gusta escuchar y ver historias y que debemos ofrecer al alumnado herramientas para que puedan disfrutar con la magia de la literatura.
ASESOR PERSONAL DE VIAJES
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/768d93d5683d9f44bf24342477bad1a1.jpg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/207b0f6314c1d5a4b6ffd71693597e50.jpg?width=720&quality=85%2C50)