Orria aldizkaria 49

Page 14

ELKARRIZKETA

Garazi Otsagabia DBHko iraskalea Amorebieta Etxanoko Udalak antolatzen duen Santiago Onaindia Literatur ikerketako beka irabazi zuen orain dela bi urte, Garazi Otsagabiak, San Fermin Ikastolako euskara irakasleak. Abenduan, bi urte hauetako lana biltzen duen liburua kaleratuko du, Lourdes Otaegirekin batera. Zergatik uste duzu Ikerketa Beka horretarako hautatuak izan zinetela? Garai hartan, Literatura Konparatuko Masterra ikasten ari nintzen Gasteizen eta Master Amaierako Lana burutzean, Lourdes nire irakasleak beka eskaria egiteko aholkatu zidan. Ez nuen doktoretza egiteko asmorik eta biok egindako lana publikatzeko modukoa zela uste genuen. Jorratutako gaiak duen gaurkotasunagatik uste dut eman zigutela, izan ere, Ramon Saizarbitoria idazlearen eleberrietan bikote harremanek eta indarkeriak duten presentzia aztertu nahi izan dugu. Gainera, Saizarbitoria gure literaturaren erreferente handienen artean dago eta guk beste begirada batekin aztertu dugu. Horretaz gain, haien asmoa ere bazen ikertzaile berriei bultzada ematea. Gainera, Lourdes Otaegi euskal literaturaren azterketan eta teorian pertsona oso aditua da, eta nik uste, horrek ere gure lanarekiko konfiantza transmititu ziela. 14

orria sanferminikastola.eus

Ramon Saizarbitoriaren “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian idazleak indarkeria matxista nola lantzen duen aztertu duzue. Zer dela eta ikuspegi hori lantzeko helburua? Liburuaren lehenengo orrialdean narratzaile protagonistak kontatzen digu Flora bere emaztea leihotik behera botata erail duela. Liburu osoan zehar puntu horretaraino nola iritsi den kontatzen digu. Eleberrian 2 guda aipatzen dira: Gerra Zibila eta bikote harremanen guda. Saizarbitoriaren eleberrigintza aztertu denean, maiz lehenengoari erreparatu zaio eta guk beste gerra horri erreparatu nahi izan diogu. Horretaz gain, idazle Donostiarraren beste obra batzuetan ere bikote harremanek zuten pisua aztertu nahi izan dugu, uste baikenuen maiz agerian jarri nahi izan duela gizarteak zeinen gogor jokatzen duen emakumeokin. Alor honetan oraindik ikertzeko ugari zegoela uste genuen eta, zoritxarrez, gaurkotasun handia duen gaia da. Zeintzuk dira, ikerketa egin ondoren, nabarmenduko zenituzkeen ondorio nagusiak? Bereziki autore honen bigarren aldiko nobeletan maiz emakumearen sufrimendua eta bikote harremanek pertsonei sorrarazten dizkien nahigabe eta buruausteak oso presente daudela azaleratu nahi izan dugu. Gainera, aukeratzen dituen pertsonaien arabera, ezaugarri batzuk errepikatzen dira nobeletan. Adibide bat jartzearren, ikusi dugu gazte literatura egin duenean edota protagonista nerabe bat aukeratzen duenean, “Kandinskyren tradizioa”n edota “Lili eta biok”en bezala, maiz neska horiei esleitu dizkien ezaugarriak bereziak izan direla. Hau da, emakume ausartagoak dira, horietako baten kasuan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.