![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/a6f860b0b6f35d25a61b0cc9875a0ff0.jpg?width=720&quality=85%2C50)
6 minute read
Alvaro Beñarani elkarrizketa
Alvaro Beñaran
Irakasleen formatzailea
Advertisement
Pedagogia terapeutikoan eta psikomotrizatean aditua ez ezik, Alvaro Beñaranek urte luzeetako esperientzia du haur txikiekin lanean. Honezkero bi urte eman ditu gipuzkoarrak gure Haur Hezkuntzako irakasleak formatzen
Bi urte daramazkizu gurekin lanean. Zer helburu izan dituzu ibilbide horretan?
Helburua, sortu berri den egitasmoan, hezitzailearen lekua argitzea izan da. Espazio berriak, arkitektura berriak, proposamen berriak, material berriak… Haurra eta bere garapena, haurraren ikasteko erak ulertzeko ikuspegi berriak… Hau guztia ondo kokatzen saiatu gara hezitzailearen identitatea zein izan behar den lantzeko: bere jarrerak, zer nolako behaketa egin behar duen, zer nolako esku-hartzeak...
Gure ikastolan, hautu pedagogikoa egiterakoan, umea erdigunean jartzen dugula esaten dugu. Horrek zer suposatzen du haurraren garapenean?
Haurrak beren ekintzen subjektuak sentitu behar dira. Haurra ez da izan behar gure pedagogiaren edo heziketaren “objektua”. Horregatik, erabiltzen ditugun estrategietan espazioa utzi behar zaio iniziatibari eta esperimentatzeko aukerari. Dena dela, gauzak ez ditugu nahastu behar, horregatik, nik zera esaten dut: haurra “bere buruaren jabe” izan behar da, baina ez “munduaren jabe”, hau da, bere gaitasunei bidea eman behar zaie, baina frustratzeko gaitasuna lantzearekin batera.
Umea erdigunean jarrita, hezkuntza aktiboa bideratzen saiatzen gara. Zein izan beharko litzateke, une horretan, helduaren funtzioa?
Helduak haurrak dituen “bizitzeko energiei” bide eman behar die, zapaldu gabe, baina era egokian bideratzen lagunduaz. Hau da, haur txikiek egiteko, mugitzeko eta jolasteko aukera zabalak izan behar dituzte beren bizitzan. Horiek baitira beren baliabide nagusiak beren burua eta mundua ezagutzeko eta eraikitzeko. Eta, pixkanakapixkanaka, errealitatearen mugak jasotzen eta besteekin elkarbizitzan aritzeko gaitasunak garatzen lagundu behar die helduak.
Jolasaren garrantzia ere landu duzue. Heziketaren ikuspegitik, zertan ari da umea jolasten ari denean?
Bere barruko mundua adierazten ari da: bere gogoak, beldurrak, kezkak... Jolasaren maila sinboliko horretan, mundu “magiko” horretan, haurrek errealitateari aurre egiteko tresnak sortzen dituzte. Zaindu behar dugu haurren jolasa: minik gabe, urduritu gabe, errealitatetik aldendu gabe… Benetako jolasean, komunikazioa eta besteekin aritzeko gogoa sortuko da. Balore sozialak garatuko dira. Haur Hezkuntza garaian, jolasa funtsezkoa da, ezinbestekoa.
Hain zuzen, jolasean ari direnean, haurrek agresibitatea bezalako erreakzioak ere erakusten dituzte. Zeintzuk izan daitezke estrategia egokiak egoera hori bideratzeko?
garatu behar dute. Benetako jolasetan ez da minik ematen, ez dago urduritasun edota tentsiorik, komunikazioa sortzen da, errealitatearekin loturak sendotu egiten dira. Horregatik, helduak adi egon behar gara eta euren amorruak, tentsioak, kezkak, era egokian bideratzen lagundu.
Sarri entzun ohi dugu, gaur egungo umeek arazoak dituztela mugekin edo arauekin. Zein izan behar da hezitzaileon jokabidea, halako egoeran ditugun haurrekin?
Oinarria afektua eta haurraren pertsona errespetatzea eta zaintzea izan behar da. Hau da, haurraren pertsonari BAI handi bat esango diogu beti, baina haurrak egiten duenari bai edo ez esango diogu, behar duenaren arabera, bere indibidualtasuna eta sozializazioa era orekatuan garatzeko. Autoritarismorik ez, baina kaosik ere ez.
Psikomotrizitatean bereziki aditua izanik, curriculumean txertaturik egon beharko lukeen gaia dela irakurri izan dizugu. Zer eskaintzen dio, zure ustez, arlo honek umeari?
Psikomotrizitateaz hitz egiten dugunean ez dugu “motrizitateaz” hitz egiten baizik eta haurraren garapenaren ikuspegi global batez. Eta guk proposatzen dugun psikomotrizitate praktika honetan, ezinbestekoak dira psikomotrizistaren bidelaguntza eta sortzen duen segurtasun eta konfi antzazko ingurugiroa. Honi esker, haurrek autonomian eta beraien ekintzen, mugimenduen eta jolasen protagonistak izanik jolas dezakete. Psikomotrizitate saioetan, haurrak jolasaren munduan zentra daitezke, beraiek sortutako mugimendu, ekintza eta jolasetan, eta horrela, jolasen protagonistak izanik, beren burua eta identitatea eraikitzeko baliabideak sortu. Gure psikomotrizitate saioetan badago heldu bat, psikomotrizista, haurren jolasen zentzua ulertzeko formatu dena. Haurren adierazpenak, epaitu gabe, jasotzen eta onartzen dakiena. Haurrei beren heldutasun prozesuan aurrera egiten laguntzen diena, haien baliabide autonomoak sortzeko aukera emanez.
Álvaro Beñaran es experto en Pedagogía Terapéutica y Psicomotricidad y lleva dos años formando a los y las docentes de Educación Infantil en Ikastola
En la entrevista nos ha contado que los objetivos de su trabajo han sido clarifi car el papel del profesorado en el proyecto de Infantil. Ha explicado que las y los niños deben sentirse sujetos de sus acciones y tener la oportunidad de tomar la iniciativa y experimentar, trabajando también su capacidad de frustración. Considera que en una educación activa las personas adultas tienen que acompañar a niñas y niños para que den salida a sus “energías de vivir”, garantizando que cuentan con múltiples oportunidades para actuar, moverse y jugar. El juego simbólico es vital para que expresen su mundo interior, ya que a través de él generan herramientas para enfrentarse a la realidad y desarrollan valores sociales.
Al preguntarle sobre cómo encauzar reacciones agresivas durante el juego, el experto ha contestado que en los verdaderos juegos no surgen tensiones, sino que se genera comunicación y sirven para consolidar los vínculos con la realidad.
Sobre los problemas con los límites y las normas, Beñaran considera que el afecto, el respeto y el cuidado son fundamentales y que a la niña y al niño, a su persona, siempre hay que decirle un gran SÍ, pero a sus acciones a veces sí y otras veces, no: sin autoritarismo pero sin caos.
Por último, como experto en psicomotricidad, sostiene que debería estar integrada en el currículum, entendiéndola como una práctica donde los y las txikis pueden ser protagonistas de sus juegos, movimientos y acciones. Así generan recursos para construir su identidad gracias al acompañamiento de una persona psicomotricista que sabe entender sus expresiones sin juzgar y desde la aceptación.
Badatoz euskarazko jolasak!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/9e3791d14128a86c6eacd63350d34af0.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Jolas hezitzaileen gida 2019-2020 eskuragarri elkar liburu-dendetan doan.
www.jolasak.eus
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/fae9cf347b9fe640e914b3c9f687061f.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Erasmus+ programa berria: “It´s the future”
Hurrengo hiru ikasturteetan nazioarteko truke-lanean segituko dugu Erasmus+ programaren bidez. “It´s the future” programak teknologia berriak gure eguneroko jardunean txertatzea du helburu eta ikasleek gamifi kazioa landuko dute haren bidez.
Egitasmo horren bidez Europako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean ari garenez, ikasturte honetan DBH 4.eko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleetako batzuk Belgikara eta Norvegiara joanen dira.
Belgikan BARCO laborategia ezagutuko dute, etorkizuneko eskola zer-nolakoa izanen den jakiteko asmoz. Aldez aurretik, ikasle guztiek gamifi kazioari buruzko prestakuntza jasoko dute eta, ondotik, joko-formatura eramanen dituzte ikasgelan landutako gaiak. Norvegian, berriz, Norwegian Maritime Competence Centerera joanen dira, etorkizuneko tresnak kudeatzen ikasteko: 360º-ko aurkezpenak, ukipen-pantaila erraldoiak...
Online konexioa etorkizuneko ikasgelarekin
Dena den, “The classroom of the future” dugu programaren berrikuntzarik handiena: haren bitartez, gure ikasleak online konektatuko dira Europako gainerako ikastetxeekin SSLIC irakasgaian dihardutenean. Proiektu osoa KULAK Unibertsitatearen lankidetzari esker bideratzen ari gara.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/200930190837-38892ffd6a5ba56ef081237470a5ca88/v1/9a0e70ffc86698da473677fe8cb038f7.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Nuevo programa Erasmus+: “It´s the future”
Durante los próximos tres cursos, San Fermin Ikastola continuará su trabajo de intercambio internacional que comenzó en 2003, a través del programa Erasmus+. Bajo el título “It´s the future”, el objetivo principal de este proyecto bianual es el de introducir las nuevas tecnologías en nuestra práctica diaria en el aula. Entre otros aspectos, se trabajará la gamifi cación, probando los soportes que nos brindan los centros de estudios de Nintedo y Ubi soft.
En este programa de intercambio, colaboramos con varios centros escolares europeos. Concretamente con Noruega, Islandia, Bélgica y Reino Unido. Así, durante este curso, parte de nuestro alumnado de 4º de ESO y 1º de Bachillerato viajará a Bélgica durante la primera quincena del mes de marzo, y otra parte a Noruega, durante la segunda.
En Bélgica, visitarán el laboratorio BARCO, donde tendrán la oportunidad de recabar información sobre la escuela del futuro. Antes, todo el alumnado de los mencionados cursos, recibirá una breve formación sobre Gamifi cación, que emplearán después para convertir, en formato juego, cualquiera de los temas que se trabaja en clase a través del sistema MediaMolecule.
En Noruega, visitarán el Norwegian Maritime Competence Center para aprender a gestionar herramientas del futuro, como presentaciones en 360º, pantallas táctiles gigantes… Además, tendrán la oportunidad de conocer un centro vívero de nuevas empresas (Startup).
Conectados online con el aula del futuro
Pero la mayor novedad del programa en esta ocasión es el proyecto “The classroom of the future”, a través del cual nuestro alumnado, fuera de las fechas de intercambio, se conectará online con el resto de centros europeos, mientras trabajan la asignatura de SSLIC. En todo este proyecto, contamos con la participación de la Universidad de KULAK (Katholieke Universiteit Leuven associatie Kortrijk), miembro estratégico de este proyecto.
ƚxā
(EB98FBE8F &4G<IBF
%$#$#$ %ŝ¼
9fcOBgU9¬ +-, FWFcY¬usus¬
H6ă6 &856D6 ,17(16C9D6
Ô
Ä
ŚŚ $ &$&Ƞ ŚşŗŠUūŖťŦŖşœ*Ŗť ō'ŤŧşŝŀŤŤŖŀ !
:::E:(67(1'E(6
! Ś $ &Ƞ$! ŞŧŦŚŝŪŀUūŖťŦŖşœ*Ŗť ŀťŖŠŀşŦŬŚŜŚ