ELKARRIZKETA
Alvaro Beñaran Irakasleen formatzailea Pedagogia terapeutikoan eta psikomotrizatean aditua ez ezik, Alvaro Beñaranek urte luzeetako esperientzia du haur txikiekin lanean. Honezkero bi urte eman ditu gipuzkoarrak gure Haur Hezkuntzako irakasleak formatzen Bi urte daramazkizu gurekin lanean. Zer helburu izan dituzu ibilbide horretan? Helburua, sortu berri den egitasmoan, hezitzailearen lekua argitzea izan da. Espazio berriak, arkitektura berriak, proposamen berriak, material berriak… Haurra eta bere garapena, haurraren ikasteko erak ulertzeko ikuspegi berriak… Hau guztia ondo kokatzen saiatu gara hezitzailearen identitatea zein izan behar den lantzeko: bere jarrerak, zer nolako behaketa egin behar duen, zer nolako esku-hartzeak... Gure ikastolan, hautu pedagogikoa egiterakoan, umea erdigunean jartzen dugula esaten dugu. Horrek zer suposatzen du haurraren garapenean? Haurrak beren ekintzen subjektuak sentitu behar dira. Haurra ez da izan behar gure pedagogiaren edo heziketaren “objektua”. Horregatik, erabiltzen ditugun estrategietan espazioa utzi behar zaio iniziatibari eta esperimentatzeko aukerari. Dena dela, gauzak ez ditugu nahastu behar, horregatik, nik zera esaten dut: haurra “bere buruaren jabe” izan behar da, baina ez “munduaren jabe”, hau da, bere gaitasunei bidea 10
orria sanferminikastola.eus
eman behar zaie, baina frustratzeko gaitasuna lantzearekin batera. Umea erdigunean jarrita, hezkuntza aktiboa bideratzen saiatzen gara. Zein izan beharko litzateke, une horretan, helduaren funtzioa? Helduak haurrak dituen “bizitzeko energiei” bide eman behar die, zapaldu gabe, baina era egokian bideratzen lagunduaz. Hau da, haur txikiek egiteko, mugitzeko eta jolasteko aukera zabalak izan behar dituzte beren bizitzan. Horiek baitira beren baliabide nagusiak beren burua eta mundua ezagutzeko eta eraikitzeko. Eta, pixkanakapixkanaka, errealitatearen mugak jasotzen eta besteekin elkarbizitzan aritzeko gaitasunak garatzen lagundu behar die helduak. Jolasaren garrantzia ere landu duzue. Heziketaren ikuspegitik, zertan ari da umea jolasten ari denean? Bere barruko mundua adierazten ari da: bere gogoak, beldurrak, kezkak... Jolasaren maila sinboliko horretan, mundu “magiko” horretan, haurrek errealitateari aurre egiteko tresnak sortzen dituzte. Zaindu behar dugu haurren jolasa: minik gabe, urduritu gabe, errealitatetik aldendu gabe… Benetako jolasean, komunikazioa eta besteekin aritzeko gogoa sortuko da. Balore sozialak garatuko dira. Haur Hezkuntza garaian, jolasa funtsezkoa da, ezinbestekoa. Hain zuzen, jolasean ari direnean, haurrek agresibitatea bezalako erreakzioak ere erakusten dituzte. Zeintzuk izan daitezke estrategia egokiak egoera hori bideratzeko? Haien bizitzaren oinarria jolasa da. Jolasteko gaitasuna