1 minute read
Mendi Irteerak
Familia eta lagunen artean mendira
San Fermin Ikastolako zenbait gurasok osatutako Mendi Taldeak hainbat irteera antolatu ditu azken hilabeteotan. Pandemiaren eraginez, aspaldi honetan ezin izan dira halako ekimenak antolatu baina, oraingoan, gogotsu eta ilusioz beteta etorri dira antolatzaileak, berriz ere talde honen jarduerari bultzada bat emateko asmoz.
Advertisement
Lehen irteera Berrondoko (883 m.) haitzera igotzea izan zen, Iruñetik oso hurbil dagoen Otsakain herritik abiatuta. Dozenaka lagunek parte hartu zuten baso ederra zeharkatu zuen ibilbidean. Horrez gainera, Ezkabako ihesean parte hartu zutenek egindako bidea ezagutzeko aukera izan zen. Bigarren irteeran, Basaburuako inguruetan barrena ibili ziren familiak, Beruete inguruko mendiak ezagutuz. Ibilbide ederra egiteaz gainera, animalien baserria ere bisitatu zuten, bereziki txikienek gozatu zutena.
Aurreko bi irteerak batez ere haur txikiak dituzten familientzat pentsatuta zeuden bezala, nerabeei begirako hirugarren bat antolatu du azaroan Mendi Taldeak, txirrindularekin Bardeak bisitatzeko aukera eskainiz.
Antolatzaileak oso pozik daude, bai parte hartze zabalarengandik eta bai familien aldetik jasotako esker onarengatik ere. Talde honen helburua haurrak txiki-txikitatik mendia ezagutzea eta harekin zerikusia duten jardueren inguruko ezagutzak eta zaletasuna barneratzea da.
Salidas montañeras
El Grupo de Montaña formado por familias de San Fermin Ikastola ha recuperado su actividad, suspendida durante la pandemia, de organizar salidas dirigidas a las familias. En lo que va de curso se han organizado tres salidas -Peña Berrondo y Beruete, con los más txikis, y a las Bardenas, con adolescentes- en las que han participado numerosas familias. Las personas que han trabajado en la organización se sienten muy satisfechas, tanto por la alta participación como por el agradecimiento que les han mostrado las familias.