3 minute read

Laburrean

Next Article
Gero bat Gugan

Gero bat Gugan

Bilbora irteera

Batxilergoko bigarren mailan Artearen Historia ikasten ari diren ikasleek Bilbora joateko aukera izan zuten urriaren amaieran. Hiri bizkaitarreko Berreginen Museoan izan ziren Joseba Asiron irakasleak lagunduta eta bertan ikusi eta ikasitakoak interesgarriak izateaz gainera, ikasgairako oso baliagarriak iruditu zaizkiela ere esan digute ekimenen parte hartu zuten ikasleek.

Advertisement

San Fermin ikastolan duela hiru urte martxan jarritako euskara egitasmoak bere bidea egiten jarraitzen du eta, ikasturte hasieran, arduradunek prestakuntza saioa izan zuten HUHEZIn. Eragiten Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI) diseinatua. Ikasleen euskararen erabileran eta ahozko hizkuntzaren kalitatean eragin nahi du. Aurtengo ikasturtean, gure ikastola programaren 3. fasean sartu da eta, horretarako, hiru helburu finkatu dituzte: alde batetik, ikasleen berbaldien azterketa egiteko baliabidez jantzi nahi dituzte irakasleak; bestetik, ikasleen berbaldien ebaluaziotik abiatuta, irakasleen jarduna automatizatzeko urratsak eman nahiko lituzteke; eta, azkenik, proiektua ikastolan egonkortzeko irizpide eta baldintzak jorratu nahi dira.

Eragiten: euskara egitasmoa egonkortzeko bidean

Mikroipuin lehiaketa arrakastatsua

Literatur Sormena ikasgaian aritzen diren DBHko 1. mailako ikasle guztien artean, Mikroipuinen Lehiaketa egin dute azken asteotan gelan. Ikasgai honetako ikasle guztiek parte hartu dute lehenik ipuinak sortzen, baita ondoren irabazleak zeintzuk izango ziren erabakitzeko garaian ere, eta hauek izan dira saridunak: Eider Diaz (DBH 1A/B), Sergio Andueza (DBH 1A/B), Oier Baigorri (DBH 1C/D) eta Adur Zudaire (DBH 1C/D)

Gutunazala

Ezin nuen sinestu zer zergoen gutunazal urdinxka eta luze horren barruan, ikastolako ohartarazpen bat! Oso urduri jarri nintzen gutuna ikusterakoan, ez nekien nola esan behar nion nere amari. Pentsatu eta pentsatu, eta ideia bat bururatu zitzaidan. Modu onenean eta lasaian esan behar niola bururatu zitzaidan. Ama iritsi zenean hau esan nion: Kaixo ama! Ze polita zaude gaur, ezta? Zer nahi duzu? Ez izan beldurrik- esan zidan txankleta esku artean zuela. Ikastolako ohartarazpen bat iritsi da gutunazal batean...- esan nion oso urduri nire logelara korrika batean joaten nintzen bitartean. Logelara nire atzetik etorri zen eta txankleta bota zidan.

EIDER DIAZ / DBH 1 A/B gelan

Ezin nuen sinestu zer zegoen gutunazal urdinxka eta luze horren barruan. Ireki nuen eta barruan orri txiki tolestu bat zegoen, eta nire izena jartzen zuen. Orria irakurtzen hasi baino lehen, gutunari buelta eman nion eta gutunazalean nire aitaren izena zekarren. Baina nire aita duela 10 urte hil zen kotxe istripu batean. Urduritu eta kezkatu egin nintzen eta orria irakurtzea erabaki nuen. Orria zabaltzean testu motz bat zegoen idatzita, nire aitarena zen. Coronavirusari buruz eta aurten gertatutako gauzei buruz hitz egiten zuen, ez nekien zer egin. Testuaren amaieran bertan idatzitakoari buruz inori ezer esatea eskatzen zidan, eta oraindik ez diot inori ezer esan.

SERGIO ANDUEZA / DBH 1 C/D gelan

Ezin nuen sinistu zer zegoen gutunazal urdinxka eta luze horren barruan… nire ama ikusteko hegazkin txartel bat zegoen!!! Aireportura abiatu nintzen hurrengo egunean, hegazkinean sartu eta Argentinara joan nintzen. Heltzerakoan taxi bat hartu eta Buenos Airesera, iristean nire amaren etxea bilatu behar izan nuen. Ama deitu nuen baina ez zidan mugikorra hartzen. Orduan, amona deitu eta etxeko helbidea eman zidan. Desioz atea ireki nuen baina ez nuen ama ikusi, orduan gutun azala begiratu nuen ea zaerbait gaizki zegoen ikusteko eta…

Atzeko aldean hauxe jartzen zuen: Zure ama ikusi nahi baduzu ni aurkitu beharko nauzu lehenbizi…

OIER BAIGORRI / DBH 1 C/D gelan

Ezin nuen sinestu zer zegoen gutunazala urdinxka eta luze horren barruan… beso bat zen! Hautsita zegoen eta odolez betea zegoen, txikia zen, nire anaia txikiarena zirudien. Ni, izututa, nire amaren etxera joan nintzen azkar. -Ama! non dago Hodei? - galdetu nion desesperaturik. -Zer gertatzen da Jon? Bere logelan dago. Ziztu bizian bere logelara joan nintzen nola zegoen ikustera. Bere logelan sartu nintzen eta.... -HODEI! Zer gertatu zaizu?! - esan nion -Zer egiten duzu hor lurrean? Berarengana gerturatu nintzen eta odolez betetaz zegoen. -AMA!!- oihukatu nuen. Ez zidan inork erantzun, eta bat-batean atzera begiratu eta nire ama labana batekin ikusi nuen. Ez nuen inor berriro ikusi.

ADUR ZUDAIRE / DBH 1 C/D gelan

This article is from: