3 minute read
Innovamat
Matematikak eta hizkuntzak lantzeko, abenturak eta marrazkiak
San Fermin Ikastolak Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen du bere lan hezitzailea eta ildo horretatik abiatuta, aurtengo ikasturtean metodologia berriak martxan jarri dira Lehen Hezkuntzan. Berrikuntza horiek ikaskuntza aktibora bideratuta daude nagusiki, besteak beste, ikastolak bultzatu nahi duen pertsona eredua (euskalduna, kooperatiboa, ekintzailea, orekatua…) osatzen lagunduko digutelakoan.
Advertisement
Honela, lehen zikloan, adibidez, Piktoidazketaren metodoa lantzen hasi dira. Honen bitartez, hizkuntza, gure kasuan euskara, modu sortzailean, inklusiboan eta orain arte ez bezala lantzeko aukera izango dugu. Hizkuntza bisuala eta hitzezkoa jorratuko ditugu, ikasleen sormena eta adierazpen-gaitasuna sustatzen duen programazioarekin.
Piktoidazketaren bitartez, ikasbide gehienak taldeak sortzen edo ekoizten duenetik abiatzen dira. Haurrak, irakurle, idazle eta komunikatzaile aditu izateko ezinbestekoak diren estrategietan trebatzen dira, betiere, askotariko ikusmintzaira baliatuz: ahozko hizkuntza, gorputz-hizkuntza eta hizkuntza idatzia ere bai. Azken finean, piktoidazketaren helburua ikasleek irudi aberatsak irakurtzeko eta sortzeko duten gaitasuna piztea da, izan ere, haurrek euren buruaz, besteenaz edo eta inguruaz sortzen duten ikuspegia oso garrantzitsua baita, haien garapen pertsonal eta akademikoa baldintza dezakeelako.
Piktoidazketak zazpi ikastetxetan zein eragin izan duen ikertu da dagoeneko eta emaitzak ikusgarriak izan dira, batez ere, giltzarri diren idazketako eta irakurmeneko adierazleak izugarri igotzen baitira.
Innovamat: matematiken abenturan barrena
izeneko metodologiarekin hasi dira lanean. Innovamat ikasgelarako matematika-proposamen bat da, ikasleentzako ikaskuntza manipulatzailea, konpetentziala eta esanguratsua eskaintzen duena. Besteak beste, zenbaketa, geometria, logika edo estatistika bezalako kontzeptuak aurkezten ditu haurrek, manipulazioaren bidez, pixkanaka deskubritu, ulertu, finkatu eta aplika ditzaten.
Innovamatek, matematikaren didaktikan aditua den taldeak, ikerketa akademikoa eta dibulgazioa eta irakaskuntza uztartzen ditu eta bere egitasmoa hiru ardatz hartuta plazaratzen du.
Lehenik eta behin, Zenbakien Laborategian, numerazioa eta kalkulua blokean zentratzen dira, manipulazioaren eta elkarrizketa matematiko aberatsaren bidez, ezagutza eraikiz. Edukiak ziklikoki aurkezten dira eta zailtasuna gero eta handiagoa da saioek aurrera egin ahala.
Abenturak dira bigarren ardatza eta hauetan gainerako eduki-blokeak lantzen dituzte ikasleek, fikziozko istorioen barruan kokatutako erronka gidatuen bitartez. Saioa sarrerako bideo batekin hasten da. Bertan, gure pertsonaiek konpondu beharreko erronka matematiko batekin topo egiten dute. Erronka horren bidez, arazoak konpontzeko giroa sortzen da gelan eta, giro horretan, eskumen-ikaskuntzak eta mota guztietako loturak azaleratzen dira.
Eta, azkenik, App Innovamat erabiltzen dute ikasle eta irakasleek. Zenbakizko Laborategian eta Abenturetan eraiki den guztia finkatzen den praktika sistematikorako ingurunea da hau. Aplikazioa ikasle bakoitzaren mailara egokitzen da eta ibilbide pertsonalizatua eskaintzen zaio. Gainera, haur bakoitzaren eta talde osoaren aurrerapen kontzeptualari buruzko informazio zehatza ematen die irakasleei.
Dibujos y aventuras para aprender matemáticas y lenguas
Desde la Pedagogía de la Confianza, durante este curso se han implementado nuevas metodologías en Primaria, dirigidas principalmente al aprendizaje activo.
Así, en el primer ciclo se ha comenzado a utilizar el método de Pictoescritura para trabajar la lengua de una forma creativa e inclusiva. A través de la escritura de pictogramas, los niños y niñas son entrenados en estrategias que son esenciales para convertirse en lectores, escritores y comunicadores expertos, utilizando una amplia gama de perspectivas: lenguaje oral, lenguaje corporal y lenguaje escrito. En definitiva, el objetivo es despertar la capacidad del alumnado para leer y crear imágenes ricas. El impacto de esta metodología ya se ha investigado en siete centros escolares y los resultados han sido impresionantes. En el segundo ciclo de Primaria han comenzado a trabajar con Innovamat, una propuesta de matemáticas en el aula que proporciona un aprendizaje manipulativo, competente y significativo e introduce conceptos como la geometría, la lógica o la estadística. La metodología se articula sobre tres ejes: En el Laboratorio de Números, la numeración y el cálculo se enfocan a través de la manipulación y el diálogo matemático. Las aventuras son el segundo enfoque y en estas trabajan a través de desafíos guiados en historias de ficción. Y, finalmente, utilizan la aplicación Innovamat, para la práctica sistemática que consolida todo lo construído. La aplicación se adapta al nivel de cada estudiante y ofrece un itinerario personalizado. También proporciona información detallada al profesorado sobre el progreso conceptual de cada niño y del grupo en su conjunto.