LABURREAN
Bilbora irteera Batxilergoko bigarren mailan Artearen Historia ikasten ari diren ikasleek Bilbora joateko aukera izan zuten urriaren amaieran. Hiri bizkaitarreko Berreginen Museoan izan ziren Joseba Asiron irakasleak lagunduta eta bertan ikusi eta ikasitakoak interesgarriak izateaz gainera, ikasgairako oso baliagarriak iruditu zaizkiela ere esan digute ekimenen parte hartu zuten ikasleek.
Eragiten: euskara egitasmoa egonkortzeko bidean San Fermin ikastolan duela hiru urte martxan jarritako euskara egitasmoak bere bidea egiten jarraitzen du eta, ikasturte hasieran, arduradunek prestakuntza saioa izan zuten HUHEZIn. Eragiten Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI) diseinatua. Ikasleen euskararen erabileran eta ahozko hizkuntzaren kalitatean eragin nahi du.
20
orria sanferminikastola.eus
Aurtengo ikasturtean, gure ikastola programaren 3. fasean sartu da eta, horretarako, hiru helburu finkatu dituzte: alde batetik, ikasleen berbaldien azterketa egiteko baliabidez jantzi nahi dituzte irakasleak; bestetik, ikasleen berbaldien ebaluaziotik abiatuta, irakasleen jarduna automatizatzeko urratsak eman nahiko lituzteke; eta, azkenik, proiektua ikastolan egonkortzeko irizpide eta baldintzak jorratu nahi dira.