BIDELAGUNA 2015/2016 1. JUSTIFIKAZIOA Azken urte hauetan gure gizartean gertatzen ari diren aldaketak handiak eta oso azkarrak izaten ari dira. Ondorioz, handiak eta sakonak dira baita ere eraldaketa hauek eskolari planteatzen dizkioten erronkak. San Martin Agirre eskolako Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Berrian adierazten den ildotik jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzari egokitzearen aldera, ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrezkotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzearen aldera jardun gara irakasleok egunerokotasunean, oinarrizko konpetentziak ikasle guztiak lor dezaten asmoz. Abiapuntua ikaslea izan beharko da honetarako, Ikasle bakoitzak bere iaiotasun eta bere ahuleziaz, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektua propioa burutzeko trebetasunaz. Baina jakin badakigu gertuko egoera sozio-ekonomiko eta kulturalak batzuetan izugarri baldintzatzen duela ikasle bakoitzaren abiapuntu hau,
eta San Martin Agirre eskolan aniztasun zabalean
murgilduta aritzea denon garapenerako estimulagarria izan daitekeela ulertzen badugu ere, ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea oso zaila bihurtzen zaigu zenbait momentutan aurrera eramatea eskura ditugun baliabide urriarekin. BIDELAGUNA programak eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahiko genuke 2015/2016 ikasturtean Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan eskolatuta egongo diren hainbat ikasleei eguneroko lana antolatu eta beraien burua hobeto kokatzen laguntzeko, beti ere eskola inklusiboaren ikuspuntua errespetatuz, hau da, etxean, eskolan edo beste edozein eremutan jaso dezaketen laguntza erreferentziazko ikastalde eta gizartean modu eraginkorragoan aritzeko trebeziak garatzeari begira antolatu beharko litzatekeela ulertuz.