Urdin aldizkaria 2014-2015 ikasturtea

Page 1

SAN MARTIN

AGIRRE

HERRI

euskalduna integratzailea anitza publikoa kalitatezkoa

San Martin Agirre Herri Eskola inklusiboa hezitzailea jasangarria

ESKOLA


2

Lau hamarkada,

hamaika

borroka

4

4 urteko atzerako jauzia egin beharko genuke denboran Bergarako eskola publikoaren jatorriarekin topo egiteko. 1970. urtean Ikastetxe Nazionalak eta Udal Patronatuak osatzen zuten Bergarako hezkuntza eskaintza publikoa; hurrenez hurren, estatua eta udala ziren horien diru iturriak. Baina urteak ez dira alferrik pasatu. Lau hamarkadaren ostean ezagutzen dugun eskola publikoak ez du zerikusirik garai hartakoarekin; esaterako, mutilek eta neskek ez zuten elkarrekin ikasten, auzoetan izan ezik. Ikastetxe bateratu baten hutsunearen eraginez, mutilak hiriguneko geletan banatuta zeuden; neskak, berriz, Ense単anza Ikastetxean biltzen ziren. Hala, ikasleen masifikazioa, baliabide didaktikoen eta zerbitzu osagarrien gabezia, edota irakasleriaren lan-baldintza kaskarrak ziren 70. hamarkada hasierako eskola publikoaren ezaugarri nagusiak. Sortu berri zen eskola publikoaren erronka handiena 14 urte arteko gazteen eskolaratzea sustatzea bazen ere, ez zen hezkuntza sistema publikoaren aldeko langileen borroka bakarra; besteak beste, Kutur Ekintzak jangela ireki eta eskola garraioa martxan jarri zuen. Horrez gain, indarrak bateratze aldera, 1972. urtean Guraso Elkartea sortu zuten. Zuzendariza desberdinekin elkarlanean arituz, euskalduntzea bultzatzearekin bat, hobekuntza ugari burutu zituzten.

Urtebete beranduago, 1973-74 ikasturtearen baitan, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO/EGB) eraikin berria jarri zen martxan. Bi ikastetxe publiko bateratu ziren bertan: beheko solairuan Martinez de Irala Ikastetxea (OHOeko maila guztietako neskak) eta lehenengo solairuan San Martin Agirre Ikastetxea (OHOeko 6., 7., eta 8. mailako mutilak, baita 1. eta 5. maila arteko ikasle batzuk ere). Aurrerapausoak aurrerapauso, ikasle zein irakasleen sexu bereizketak bere horretan zirauen. Testuinguru horretan kokatzen dira irakasleek hezkuntza bateratuaren alde egindako ekimen ugari, indarrean zegoen legearen aurkakoak asko. Sasoi hartan eskola publikoa osatzen zuten irakasle zein ikasle gehienek ez zekiten euskaraz. Hala ere, aipatzekoa da 1976ko apirileko Hezkuntza Elebidunerako Herri Planari emandako erantzuna, 1977-78ko ikasturtean haur hezkuntzan hezkuntza elebidunari hasiera ematea ahalbidetu zuen-eta. Hamarkada horren amaiera aldera eskola euskalduntzeko pauso bat gehiago eman zen: Maria Pilar Lonarbide ikastetxeko irakasleak Ikusi-Makusi argitaratu zuen, lau eta bost urte bitarteko haurrei euskaraz irakasteko metodoa, alegia. Egindako esfortzuek eman zituzten fruituak, 1982-83 ikasturtean Martinez de Iralak eta San Martin Agirrek administratiboki bat egin baitzuten.


Bateratzea ez zen bat-batekoa izan, zenbait urte behar izan ziren hura burutzeko. Hutsik geratu ziren eraikinei erabilera emate aldera, Aranzadi Ikastolari Martinez de Iralaren lagapena egin zitzaion, etorkizunean, eskola publikoak beharrik izango balu, hura berreskuratzeko baldintzapean.

rrik mantentzen da. 2004-05 ikasturtean Martokuako eraikina itxi zen ikasle kopuru baxuaren eraginez. Arazo berdinak zirela medio, hiru ikasturte beranduago, 2007-08koan, Zabalotegikoa itxi behar izan zen.

1977-78ko ikasturtean haur hezkuntzan hezkuntza elebidunari hasiera eman zitzaion

Urteetan zehar burututako borrokak helburu bakar bat jarraitu izan du: eskola pu Garai latz haietan hasi zen gaur eguneraino blikoko ikasiraun duen borroka konplexu bezain beharrezkoa. leei hezkunt1980-90eko hamarkadan eskolako matrikulazioa za euskaldun, herrian jaiotakoen %8 eta %10 bitartean d u i n eta kalitatezkoa eskaintzea. kokatzen zen. Urteek aurrera egin Eskolako komunitatea osatzen duEskolako ahala kopuru hori hazten joan zen, ten kide guztien laguntzaz eraiki 1998-99 ikasturtean jauzi kuantikomunitateko kide dugu gaur egungo hezkuntza tatibo bat eman eta matrikuproiektua gauzatzeko espaguztien laguntzaz lazioa %38ra igo zen arte. Hazioa. Denon artean errealitate rrez gero, portzentaia horren bilakatu dugu amets bezala eraiki dugu egungo bueltan mantentzea erdietsi hasi zen egitasmoa. Hortaz, hezkuntza dugu eskolako agente guztiek guztion borondate eta parteeginiko lanari esker. Urteetan hartzea eskertzeko asmoz, proiektua zehar burututako esfortzuaren Haur Hezkuntzako eraikinagauzatzeko emaitzak zoragarriak baziren ren inaugurazioa zuok guztioere, ikasle kopuruaren igoerak kin bizi nahi dugu. espazioa zenbait oztopori egin behar izan zien aurre. Eskola nagusian, Boni Laskurainekoan, ez zegoen ikasle guztiak kokatzeko adina espazio. Hori horrela, Martinez de Irala eraikuntza berreskuratzeko aldarrikapenekin hasi zen garai hartako zuzendaritza taldea. Poliki-poliki euskara OHOeko maila guztietara iritsi zen eta astean ordu batzuetako presentziatik euskal hezkuntza integralerako saltoa egin zen. Irakasleriak hartu zuen bere gain lan hori; izan ere, zenbait irakasle liberatu zituzten Guraso Elkartearen babesarekin, baina Hezkuntza Ordezkaritzari tzaren ezagutzarik gabe.

Sasoi gogorrak izan ziren, ez baikenuen gure ikasleei baldintza duinak eskaintzeko aukerarik. Baina gure proiektuan sinesteak lanean jarraitzeko indarra eman zigun eta ez genuen amore eman espazio arazoa konpondu arte. Hala, Martinez de Iralako eraikinaren egokitzeko prozesua 2012ko abuztuan hasi zen. 2013-14 ikasturte bukaerarako obrak amaitu ziren eta aurtengo ikasturtean Haur Hezkuntzako maila guztiak han kokatu dira. Lehen Hezkuntzakoak, berriz, era antolatuan birkokatu ahal izan ditugu eraikuntza nagusian. Bestalde, Bergarako hiru auzotan eskolako eraikinak izan ditugun arren, egun, Osintxukoa baka-

3


4

Diziplinarteko

proiektuak

B

ergarako eskola publikoak ibilbide luzea izan du eta ugariak dira bizi izan ditugun aldaketak. Metodologiak, esaterako, gizartearen beharretara moldatzen joan dira. Hortaz, hausnarketa sakon baten fruitua da gaur egun San Martin Agirre Eskolan aplikatzen den metodologia.

 Irakaslea bere praktika aldiro ikertzeko prest egotea ikasle, irakasle eta edukien arteko interakzioa gertutik jarraitu eta identifikatutako ezagutza berrien arabera prozesua moldatu ahal izateko

Diziplinarteko proiektuak jasotzen dituen metodologia garatzen ari gara San Martin Agirre Eskolan; hots, eskola ezagutzak uztartzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak antolatzeko modu zehatza. Ondorengoak dira jarraitzen ditugun helburuak:

 Ebaluazioan ikasleak garatutako sekuentzia osoa kontuan hartzea: jarraitutako prozesua, erabakien aurreikuspena, arloen arteko erlazioen ezarpena, problema berrien ondorioztatzea... Ho-

 Prozesu osoan zehar iturrietan informazioa bilatzea, esperimentatzea, lege fisikoak nahiz giza Ondorengoak dira gure irakaskuntza-ikaskuntza arauak deskubritzea, eginkizunak planifikatzea, prozesua gorpuzten dituzten baliabideak kudeatzea, eragalderak: bakiak hartzea, egindako Ikasketa aktiboa lanaren inguruko gogoeta  Zein ikasle mota bultzaburutzea, jasotako arrakassustatzea da tu nahi dugu? Zertarako? ta eta porrotak aztertzera helburua, ikaslea  Zer eta nola irakatsiko ohitzea, zeregin bera modu diegu? ezberdinetan gauzatzea, eta bere ezagutzaren  Zein da gure ikaskuntza gertaeren zergatiak eta norsustapena gidatzen duen hel- eraikitzaile bilakatuz beraren jokabideen ondoburua? rioak ikertzea.

 Eguneroko bizitzan antzematen diren arazoei aurre egiteko edo lortu nahi diren helburuak erdiesteko behar diren ezagutzak barneratzea  Ikasketa aktiboa sustatzea, ikaslea bere ezagutzaren eraikitzaile bilakatuz. Horretarako, ikasleek beraien ikasketa prozesuan ardura hartzea, autonomia indartzea eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea bultzatzen dugu.  Sormenerako baliabideak erabiliz, pertsonen arteko komunikazioarekin erlazionatutako ahalmenak sustatzea


5

rretarako, hainbat tresna erabiliz: errubrikak, ikasleen produkzioak, azken xedeak, autoebaluazioa, irakaslearen behaketa koadernoa, lantaldearen ibilbidea, e.a.

3. “Zer jakin behar/nahi dugu?” galderaren inguruko hausnarketa. Informazioa zertarako behar duten, zein helburu dituzten... zehaztea da eman beharreko hurrengo pausoa.

Zer da proiektu bat?

4. “Non bila dezakegu informazioa?”. Iturri posibleen zerrenda eginez eta horien artean egokienak iruditzen zaizkienak hautatuz, hasierako ezagutzak, ordena eta interpretazio irizpideak zehazten joango dira.

Irakasleak gidatzen duen eta ikasleen lankidetzan garatzen den ikaskuntza da proiektua. Ikaslea erdigunean kokatzen da; izan ere, bere interes, esperientzia, ezagutza eta jakinguran oinarritutako problematika bati erantzuna ematea du helburu. 5. Lortu nahi diren helburuen zerrenda argia eta ordenatua egitea egokituko zaie. Ondoren, inEskola-ezagutzak antolatzeko estrategiak sortzen formazio bilaketa hasiko da: IKTak, liburutegiak, laguntzea da proiektuen funtzioa. Hortaz, interes gertuko pertsonak, herriko informazio guneak, gune bakoitzari loturiko kontzeptuak, prozedu- etab. Zeregin hori kideen artean banatuko da eta rak, jarrerak, helburuak eta gaitasunak garbi izan pertsona edo azpitalde bakoitzak esparru jakin bat behar ditu irakasleak ikaskuntza-prozesua era landuko du. arrakastatsuan bideratu ahal izateko. 6. Proiektuaren ulermena hobetze eta sakonIkasketa prozesua tze aldera, gaiarekin lotuta agertzen diren kontzeptuak eta terminologia argitzea oso garrantzi1. Problematika, jakingura edo galdera bat tsua da. identifikatu eta formulatzetik abiatzen dira proiektuak. Hasierako planteamendu hori ikasleek edota 7. Proiektuaren bukaeran osatuko den proirakasleek proposatutakoa izan daiteke. dukzioa erabakitzeak markatuko ditu lan ildoak, azken xedea lortzeko beharrezkoak diren jardue2. “Zer dakigu gai honi buruz?” galderari rak identifikatzen eta antolatzen lagunduko baitierantzunez, gelako partaide guztien artean lehen gu. bilaketa egingo da.


6

“Ikasleek eginez ikasten dute, eta ez memorizatuz” Testu liburuak ez ditugu informazio iturri bakar gisa erabiltzen. Zergatik? Informazio iturri bakar gisa testu liburua duen ikasleak hutsune asko ditu: 

Ez da ohartzen informazio iturri ugari daudela

Abiapuntu eta ikuspuntu ezberdinetatik jasotako aniztasunaren kudeaketari

Ez daki testu liburuetatik kanpo dagoen in formazioa bilatzen

Zailtasunak ditu informazioa hautatu, identifikatu, garrantzitsuena zer den zehaztu edo ta fidagarria den edo ez erabakitzerako or duan.

Iturri anitzetatik informazioa atera ahal izateko beharrezkoa den taldeko kideen arteko koordinazioari eta hausnarketa zein ondorioen aurkezpenari

Ezagutza berriak aurretik dakienarekin modu eraginkorrean lotzeari

Ikaskuntza iraunkorrari. Buruz ikasten diren eduki gehienak azterketa egin ostean ahaztu egingo dira.

Iritzi kritikoa, jakin-min intelektuala eta hausnarketa burutzeari

Horrez gain, testu liburuetan soilik oinarritutako lan dinamikarekin (azalpenak entzun, baimena eman ostean galderak egin eta informazioa memorizatu) ikasleak gauza asko ikasteari egiten dio uko: 

Talde lana egiteari


7

Hizkuntza Trataera Bateratua

E

skolaren eginkizuna da gizartean ema- Curriculumeko Hizkuntzen Programazio Adostuaten ari diren eraldaketen aurrean ikasleak ri egiten diogu erreferentzia Hizkuntzen Trataera ondo prestatzea. Euskara gure hezkuntza- Bateratuaz (HTB) hitz egiterakoan; programazio ren oinarria bada ere, gizarte eleanitzean dostu, koordinatu eta partekatuari. Hizkuntza murgilduta gaude eta, ondorioz, bertan eragiteko bakoitzean egindako ikaskuntzak besteen irakashizkuntza desberdinak menperatzeko bideak es- kuntzarako erabiltzea ahalbidetzen du. Horretakaini beharko dizkiegu ikasleei. Testuinguru horre- rako, irakasleek metodologia berbera erabiltzen tan, eskura ditzakegun baliabide eta dute hizkuntza guztietan, hots, ikuspegi aukera guztiei probetxua ateratzea komunikatiboa. ezinbestekotzat jotzen dugu. HorieHizkuntza tako bat da Hizkuntza Trataera Bateratua. Testu-tipoa (argudioa, narrazioa, bakoitzean azalpena...) da proiektuaren egindako ardatz nagusia; hainbat geZer da Hizkuntzen nerotako testuak (albistea, ikaskuntzak besteen Trataera Bateratua? ipuina, mahai-ingurua, horirakaskuntzarako ma-irudia...) ekoiztea helbuJakina da hizkuntza guztiak rua. erabiltzea besteekin elkarreraginean ikasten direla; izan ere, horiek ikasteahalbidetzen du Azken ekoizpenak, idatziak nahiz ko estrategiak, testuak ulertu zein ahozkoak, komunikazio-helburu ekoizteko prozedurak, ikasteko eta zehatza du hizkuntza bakoitzean. komunikatzeko estrategiak, hizkuntza Hortaz, ikaskuntza-helburuak, edukontzeptuak... berdinak dira. Gainera, testu tipo kiak lehenesteko eta antolatzeko irizpideak, eta eta testu generoen ezaugarriak antzekoak dira hi- jardueren segidak unean uneko testu generaren zkuntza desberdinetan. ezaugarrietara moldatuko dira.


8

Txokoen zirkulazioa

I

ngurunearekin duen kontaktuaren bitartez ikasten du gizakiak. Familia edota auzoa bezalako testuinguru naturalek berezibiziko garrantzia duten arren, berariaz eta aurrez planifikatutako eskola ingurunea ere oso inportantea da gizakiaren ikaskuntza prozesuan. Ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen du kanpo-estimuluekiko elkarrekintzak; izan ere, testuinguru desberdinen aurrean gizakiak hartzen dituen jarrerek trebetasunen garapena estimulatzen dute. Zenbait ikaskuntza inkontzienteak dira, espontaneoki ikasten ditugu ingurune fisiko eta sozialean bizitako esperientzien eraginez; ohartu gabe antzematen ditugu inguruan gertatzen dena aurreikusten eta kontrolatzen laguntzen diguten erreakzio, erregulartasun edota erantzun ziklikoak. Ikasketa horiek eragina dute eskolako egutegi formal eta planifikatuaren baitan era kontzientean lantzen diren ezagutzetan. Are gehiago, bizitzako esparru desberdinei dagozkien elkartze-prozesu, eztabaida kontzeptual edota teoria inplizituak errazten dituzte. Parte hartzen dugun giro guztietan du presentzia ikaskuntzak. Hori horrela, baliabide ugari eta bereiziez osaturiko testuinguru desberdinetan antolatzen dugu eskolako denbora San Martin Agirre Herri Eskolan. Intuitiboki zein sistematikoki, ezagutzen zein esperientzien eraikuntza ahalbidetzea du helburu antolaketa horrek. TXOKO deritzegu material, objektu eta esperientzia bereziak bateratzen dituzten testuinguru horiei. Era desberdinetan multzokatutako pertsonen mugimendu espontaneoak daude txokoen oinarrian. Hala, eskola espazioaren baitako estimulu kopuru zabal eta anitzerako sarbidea eskaintzen zaie ikasleei. Gela bakoitzean egoera zehatz bat ematen da,

material propioarekin eta elkarren artean bereizita dauden espazioekin. Gune batzuetan ikasketa espontaneo eta esperimentala bultzatzen bada ere, beste zenbaitetan (gutxienez batean), ikasketa formal eta sistematikoagoa eskaintzen da, non irakasleen parte-hartzea askoz ere zuzenagoa eta banan-banakoa den. Azpimarratzekoa da ikasle bakoitzaren ikasketa beharretara moldatzeko egiten den ahalegina.


9

2 eta 3 urteko ikasleek irakasleen laguntza dute txokoetan antolatuta dauden geletan lana egiterako orduan. 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak, berriz, beraien kabuz mugitzen dira txokoetan antolaturiko geletan zehar. Era horretan, adin berdineko ikasle guztiekin harremantzeko eta irakasle desberdinekin lan egiteko aukera eskaintzen zaie.

Txokoetako zirkulazioaren abantailak: • Ikasleek txoko ugari ezagutzeko eta material desberdinekin aritzeko aukera eskaintzen du

• 4 eta 5 urteko berezitasunak: Aukeratutako jarduna bukatzen dutenean beste txoko batera joateko aukera dute. Baina, badira bete beharreko oinarrizko arau batzuk: erabilitako materiala jaso eta txoko bakoitzean egon daitekeen haur kopurua errespetatu eta txoko guztietatik aritu behar dute, besteak beste.

• Ikasleen autonomia garatzeko egokia da, erabakiak hartzeko eta beraien ekintzen ardura hartzeko parada baitute ikasleek.

• Lehen Hezkuntzako 1. zikloko berezitasunak: Ikasleek talde finkoak osatzen dituzte eta txoko guztietan lan egiten dute. Irakurketa, idazketa, matematika eta oinarrizko gaitasunak garatzera bideratuta daude proposaturiko jarduerak. Lantzen ditugun proiektuak sustatzeko dinamikak ere gauzatzen dira eta momentuan indartu behar diren arloak era programatu batean integratzen dira. Ikasle bakoitzaren erritmoei, estiloei, interesei eta gaitasunei egokituta.

• Maila bereko ikasle guztien arteko harremana bultzatzen du. Horrez gain, txoko batetik bestera mugitzerakoan irakasle desberdinen laguntza eta estimulazioa jasotzen dute ikasleek.

• Umeei beraien nahi eta interesetatik abiatzeko aukera ematen zaie eta horrek gauzak egiteko gogoa suspertzen du

• Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuz, aurretik ikasitako ekintzak biribiltzen laguntzen du


10

Euskararen erabilera

G

ure eskolak euskararen sustapenaren inguruan egin duen ibilbidea luzea da. Hezkuntza Sailak bideratzen duen Ulibarri programan parte hartzen dugu 1997-1998 ikasturtetik. Hezkuntza komunitatearen baitan euskararen normalizazioa bultzatzea du helburu programa horrek. Ulibarrik zuzendutakoari jarraiki, lau urtean behin eskolak bizi duen egoeraren diagnosia burutzen dugu. Jarraian, datozen lau urteetarako helburu orokorrak bilduko dituen plangintza egitea dagokigu. Horrekin batera, urte bakoitzeko plangintza zehatza ere egiten dugu. Egoera formal zein informalak hartzen ditugu kontuan bertan, esperientziak erakutsi baitigu euskararen erabilera mantentze lanetan egoera ez formaletan agertzen direla zailtasun handienak.

Hori horrela, urte batzuk daramatzagu astean bi egunez jolastoki orduko jolasak antolatzen. Aurtengo ikaskurtean ahalegin berezia egiten dihardugu jangela ondorengo tartean ere euskararen erabilera sustatzeko; Jardun Euskara Elkartearen laguntza dugu eremu horretan. San Martin Agirre Herri Eskolak behin baino gehiagotan parte hartu izan du erabilerarekin loturiko formazio saioetan. Aurten, esaterako, udalak eskaintzen duen eta gurasoen eta hezitzaileen eremuak bideratzea helburu duen formazioa jasoko dugu. Esan bezala, ahozkotasuna eta euskararen erabilera sustatzeko lanean murgildurik gaude duela urte batzuetatik. Eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Ikasle eleanitzak heztea helburu izanik, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi diegu, ikasle euskaldun eleanitzak izan daitezen.


11

ESKOLAKO PERTSONAIA

URDIN E

uskal Herriko herri batek badu bere kolorea; kolore batek badu bere herria. Bergara, adibidez, urdinarekin lotzen da; bergararrak ehungile apartak izaki, mendeen poderioz industria indartsua eraiki baitzuten herrian. Horrenbeste, ezen mahon urdina “Bergara urdina� izenaz ere ezaguna den. Garai batean famatuak ziren oso bertako ehunak. Aipatu bezala, koloreek identifikaziorako duten indarra aprobetxatuz, eskolako pertsonaia sortu dugu. IPAko (Ikasleeen Partaidetzarako Antolaketa) geletako ordeazkarien bitartez bideratu dugu lana eta eskolako ikasle guztien ekarpenek ahalbidetu dute pertsonaiaren sorrera. Ikasleek eskolarekin erraz identifikatuko duten eta talde bezala izaera irmoa eskainiko digun pertsonaia eraikitzea izan da gure asmoa.

Hodei batetik eroritako tanta bat da Urdin. Lehendabizi Agarre Garaira iritsi bazen ere, eskolarekin topo egin zuenean bertan gelditzea erabaki zuen. Izan ere, euskara asko maite du: euskaraz jolasten du, euskaraz abesten du, euskaraz gozatzen du, euskaraz hitz egiten du, euskaraz bizi da. Beraz, asko gustatzen zaio umeak euskaraz komunikatzen entzutea, oso pozik jartzen da eta. Eskuzabala denez, zoriontasuna besteekin partekatzen du. Bizkar gainean eraman ohi duen jakintzaz eta esperientziaz beteriko motxilan eskua sartu eta hitzak ateratzen ditu. Eta zer egiten du hitz horiekin? Bada, Urdinek gaitasun berezi bat du: motxilatik ateratako hitzekin mezu positiboak eraikitzen ezinhobea da. Gainera, poztasuna eta euskaraz hitz egiteko gogoa ere transmititzeko ahalmena du. Hori dela eta, ume guztiak pozik jartzen dira Urdin agertzen denean.


12

Herritarren iritziak “

Proiektuen bidez lantzen dituzte gaiak eta gustatzen zaie proiektuko parte izatea. Gaiarekin lotura duen argazki, ipuin, abesti, arropa, esaera, ohitura, marrazki... topatzen saiatzen gara etxean ere, eskolara ekartzeko. Gurasook ere ahalegintzen gara eurekin batera gauza berriak ikasten eta eskolako parte izaten

OHIANA ELORTZA Goienako kazetaria

Etorkizunera begira dagoen ikastetxea, herrira begira ilusioz lanean dabilena

NAGORE NARBAIZA Udaleko Hezkuntza Teknikaria

Haur hezkuntzarako eraikin berri honekin bere hezkuntza proiektua garatzeko, baliabide, espazio fisiko eta leku gehiago ditu San Martinek. Gure ustez hezkuntzan inbertitzea Bergara hobe baten alde eta etorkizuneko protagonistak hezteko pertsonengan eta herritarrongan inbertitzea da. Era berean, espazio hauek bestelako ekintzak antolatzen dituzten herri eragileendako ere oso baliagarriak dira eta halaxe erabiltzen dituzte herriko kirol nahiz bestelako elkarte ezberdinek. Elkarlan hau ere oso aberasgarria iruditzen zaigu. Hezkuntza arautu eta ez arautua, biak baitira hezitzaileak eta garrantzitsuak. Zorionak San Martin Eskolako hezkuntza komunitate osoari eta instalazioak zaindu behar direla esatea badagokigu ere, ze demontre! Osasunakin urratu!

MAREN BELASTEGI GURIDI Euskera, Gazteria eta Hezkuntza Zinegotzia

Zorionak Bergara! Hezkuntzan inbertitzea etorkizuna ereitea da! Kalitatezko Eskola publiko eta euskaldunaren markoan gizarte hobe baten kuadroa margotuko duten umeek, horretarako erremintak, paleta,lientzo eta margo alaiak jaso eta erabiltzen ikasteko balio dezala gune honek. Jolas eginez,ikasiz,osoko pertsona bezela heziz! MAITE ARISTEGI LARRAÑAGA Amaiurreko diputatua

Duda barik, nere seme- alaben eskola ibilbide honetan, kalitatezko eskolarekin egin dut topo; anitza, eskalduna,parte hartzailea, berdintasunean oinarritutakoa, eraikitzailea den eskolarekin. Zorionak, euskal eskola publiko kalitatezkoaren alde jardunean ari den irakasle, guraso, ikasle etb.

JABI BENGOA Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia

Ikastetxean euskararen sustapenerako erakusten ari diren dinamika, sendotasuna, koherentzia eta ekimena azpimarratzekoa da

JOSUNE ALBERDI Zonaldeko Hizkuntza Normalkuntza Teknikarien arduraduna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.