BIDELAGUNA 2017/2018 1. JUSTIFIKAZIOA San Martin Agirre eskolako Hezkuntza Proiektuan adierazten den bezala hezkuntza prozesuaren abiapuntua ikaslea izan behar da, ikasle bakoitzak bere iaiotasun eta bere ahuleziaz, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektua propioa burutzeko trebetasunaz. Horregatik, eskolaren euskarri pedagogikoa aniztasunaren dimentsio zabalean oinarrituta dago (pertsona bakoitzaren gaitasun fisiko-psikiko-emozionala, hizkuntza, generoa, egoera sozio-ekonomikoa, kultura, etnia, bizipen interesa, sinesmena, eta abar). Inklusibitatea helburua izanik, eskolan hainbat aldaketa metodologiko sustatu dira; hala nola: – Bi irakasle gelan. – Tertulia dialogikoak – Talde kooperatiboak... Gauzak horrela, eskolak ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu nahi du. Ondorengoak dira asmo hori erdiesteko gakoak: hezkuntza kalitatea, ekitatea eta, norberak bere burua ezagutzearen biartez lortzen den trebetasuna. Baina jakin badakigu gertuko egoera sozio- ekonomiko eta kulturalak batzuetan izugarri baldintzatzen duela ikasle bakoitzaren abiapuntu hau, eta testuinguru honetan ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea oso zaila bihurtzen zaigu zenbait momentutan aurrera eramatea eskura ditugun baliabide urriekin. Bestalde, hezkuntzan berdinen arteko elkarreragina ukaezina da. Ideia hori abiapuntu gisa hartuta, ikasleen arteko elkar- laguntzan eta elkar- eraginean oinarritzen den heziketa sustatu nahi dugu eskolan. Hala, lan egin behar dugu aniztasunari erantzuteko eta enpatia, errespetua edota elkar laguntasuna bezalako oinarrizko gaitasunak garatzeko. Hori ziurtatzeko, taldeen arteko kohesioa landu, parekidetasunean oinarritutako parte- hartzea sustatu, eta aldibereko elkar ekintza bultzatuko dugu. BIDELAGUNA programak eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahiko genuke 2017/2018 ikasturtean Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan eskolatuta egongo diren hainbat ikasleei eguneroko lana antolatu eta beraien burua hobeto kokatzen laguntzeko, beti ere eskola inklusiboaren ikuspuntua errespetatuz, hau da, etxean, eskolan edo beste edozein eremutan jaso dezaketen laguntza erreferentziazko ikastalde eta gizartean modu eraginkorragoan aritzeko trebeziak garatzeari begira antolatu beharko litzatekeela ulertuz.
EAEk hezkuntza inklusiboaren printzipioak bere gain hartzen ditu “eskola inklusiboaren barruan aniztasunari arreta emateko Plan Estrategikoan” ; izan ere, printzipio horien arabera gelan gertatzen diren aniztasun egoera desberdinei egiten zaie aurre, ohiko testuinguru eta geletan irakatsi eta ikasteko egoeren bidez, eta ahalik eta segregazio eta murrizketa gutxienarekin, betiere ikasle guztien garapena 1