BIDELAGUNA 2016/2017 1. JUSTIFIKAZIOA San Martin Agirre eskolako Hezkuntza Proiektuan adierazten den ildotik jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzari egokitzearen aldera, ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrezkotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzearen aldera jardun gara irakasleok egunerokotasunean, oinarrizko konpetentziak ikasle guztiak lor dezaten asmoz. Abiapuntua ikaslea izan beharko da horretarako, ikasle bakoitzak bere iaiotasun eta bere ahuleziaz, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektua propioa burutzeko trebetasunaz. Horregatik, eskolaren euskarri pedagogikoa aniztasunaren dimentsio zabalean oinarrituta dago (pertsona bakoitzaren gaitasun fisiko-psikiko-emozionala, hizkuntza, generoa, egoera sozio-ekonomikoa, kultura,
etnia,
bizipen
interesa,
sinesmena,
eta abar).
Inklusibitatea
helburu
duela,
irakasleriarengan hainbat aldaketa metodologiko egitera eragin du; hala nola: – Bi irakasle gelan. – Tertulia dialogikoak – Talde kooperatiboak... Gauzak horrela, eskolak ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu nahi du. Ondorengoak dira asmo hori erdiesteko gakoak: hezkuntza kalitatea, ekitatea eta, norberak bere burua ezagutzearen biartez lortzen den trebetasuna. Baina jakin badakigu gertuko egoera sozioekonomiko eta kulturalak batzuetan izugarri baldintzatzen duela ikasle bakoitzaren abiapuntu hau, eta testuinguru honetan ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea oso zaila bihurtzen zaigu zenbait momentutan aurrera eramatea eskura ditugun baliabide urriekin. Bestalde, hezkuntzan berdinen arteko elkarreragina ukaezina da. Ideia hori abiapuntu gisa hartuta, ikasleen arteko elkar- laguntzan eta elkar- eraginean oinarritzen den heziketa sustatu nahi dugu eskolan. Hala, lan egin behar dugu aniztasunari erantzuteko eta enpatia, errespetua edota elkar laguntasuna bezalako oinarrizko gaitasunak garatzeko. Hori ziurtatzeko, taldeen arteko kohesioa landu, parekidetasunean oinarritutako parte- hartzea sustatu, eta aldibereko elkar ekintza bultzatuko dugu. BIDELAGUNA programak eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahiko genuke 2016/2017 ikasturtean Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan eskolatuta egongo diren hainbat ikasleei eguneroko lana antolatu eta beraien burua hobeto kokatzen laguntzeko, beti ere eskola inklusiboaren ikuspuntua errespetatuz, hau da, etxean, eskolan edo beste edozein eremutan jaso dezaketen laguntza erreferentziazko ikastalde eta gizartean modu eraginkorragoan aritzeko trebeziak garatzeari begira antolatu beharko litzatekeela ulertuz.
1