Bulego burua 2016/01/29 BegoĂąa Bernal anderea San Martin Agirre herri eskola Boni Laskurain, 25 20570 Bergara ESPAĂ‘A Bernal andere, Martinez jaun, Sanchez jaun, Rejano jaun, Arando andere eta Borge andere agurgarriak, Eskerrak eman nahi dizkizuegu 2015eko abenduaren 15ean Martin Schuls presidenteari bidalitako gutunagatik, non Bergarako eskolako patioa berrizteko Europar Parlamentuari laguntza eskatu zenioten. Europako Parlamentuko presidenteak eskatu dit bere izenean erantzuteko. Lehenik eta behin, adierazi nahi dizuet presidentea txundiduta utzi duela zuen kasua berari zuzenean aurkezteko ekimenak. Atsegina eman zion Europaz eta Batasunaren funtzionamenuaz ikasten ari zaretela jakiteak, baita ezagutzen erabilera proaktiboaren berri izateak ere; izan ere, Europa oparoaren etorkizuna dira ongi informatutako espiritudun herritar gazteak. Era berean, Presidentea hunkitu utzi zuen patioaren egera kaskarrak haurren segurtasunean eragiten duela ezagutzeak. Herritar guztien, bereziki haurren, eskubideen babes eta sustapenarekin oso konprometitua dago Europako Parlamentua. Hori horrela, haurrentzako zerbitzu publikoetan (zaintza, hezkuntza eta osasuna) inbertitzeko deia egiten die etengabe bere estatu kideei. Zoritxarrez, argitu nahi dizuet gure instituzioa ez dela Europar Batasunaren finantzazioaz arduratzen; Europar Batzordeari dagokio ardura hori, momentuan indarrean dauden legeei esleitzen dizkie diru-funtsak. Zuengandik gertuen dagoen Europe Direct Informazio Zentroan eska dezakezue lizitazio publikoen eta Europar Batasuneko finantzazio moduen inguruko informazioa. Gehiago zehazte aldera, Europako Parlamentuak ematen ditu diru-laguntza batzuk komunikazio arloko ko-finantzazio proiektuetara mugatuta daudenak; Europako Parlamentuaren ulermena hobetzea dute helburu, baita Europarekin erlazionatutako erabakiak hartzeko prozesuaren inguruan interes publiko zabalagoa sustatzea ere. Eskerrik asko zuen ulermenagatik, eta espero dut, berandu baino lehen, zuen ekimena finantzatzeko modua aurkitzea. Adeitasunez, Markus Winkler