Proiektu globala

Page 1

1

PROIEKTU GLOBALA IZENBURUA.IKASLEEN OINARRIZKO GAITASUNETAN ERROTUTAKO IKASKETA PROZESUA BERMATZEKO IRAKASLEEN EZINBESTEKO PRESTAKUNTZA ETA BIDEZKO IRAKASPRAKTIKA ALDAKETA.

JUSTIFIKAZIOA.Handiak izaten ari dira azken urte hauetan gure gizartean gertatzen ari diren aldaketak. Handiak eta oso azkarrak. Eta handiak eta sakonak baita ere eraldaketa hauek eskolari planteatzen dizkioten erronkak. Bergarako San Martin ikastetxeko irakasleriak eskolak dituen erronkei erantzun egokia eman nahian eguneroko praktika aztertzen daramatza azken urte hauek, “hezkuntzaren izaera hezitzailea” berreskuratzea helburu duelarik. Euskara Normalkuntza, Eskolako Agenda 21, Elkarbizitza eta Hizkuntza Trataera Bateratua dira gaur egun ikastetxean jorratzen ari garen gai nagusienetarikoak. Hausnarketa etengabeko prozesua dela ulertuz, irakasle taldeak aztertzen eta ikertzen jarraitzeko asmoa du, baina teoriak urrats praktikoak ematera bideratu behar gaituela ere kontutan hartuz, azken urtetan praktikara eraman diren proiektuen artean aipagarriena Haur Hezkuntzako bigarren zikloan martxan jarri den “Zirkulazio Libreko Metodologia” izango litzateke, bi urteko funtzionamendua izan ondoren egitasmo honetan zuzen inplikatuta dauden talde guztien aldetik ebaluazio baikorra jaso duelarik. Curriculum berriaren azterketan zentratu ginen iaz, Hizkuntzetako adierazleak mailakatu eta tresna ebaluagarri bihurtu nahian; zeregin honek gure eguneroko lanaren hausnarketa sakontzera eraman gaitu eta gaur egungo gizarteari egokitutako erantzun hezitzailea eman ahal izateko ikastetxeko metodologia aztertu eta Haur Hezkuntzan gauzatu diren urratsen antzera, Lehen Hezkuntzan ere metodologia eguneratu beharrean gaudela ondorioztatu dugu, ikuspuntua aldatu eta ikasleei ezagutzak ematetik helduen bizitzarako garatu behar diren gaitasunetara doan zubia gurutzatu. Bestalde, aurreko ikasturtean baita ere, San Martin Eskola Komunitateko kideek parte hartuz, Kalitatea Hezkuntzan Proiektuan sartu eta lerro estrategikoak bateratu genituen. Topagune honetan ere


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.