Tutoretza plana

Page 1

TUTORETZA PLANA San Martin Agirre Herri Eskola


Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza prozesu sistematikoa da. Zeharka garatu behar dira orientazio eta tutoretza edukiak, alor guztietan, horregatik dago sartuta Tutoretza Plana hezkuntza jardueretan. Badaude baita ere ikasketa hauen zati batzuk esplizituki landu beharko direnak tutoretza saioetan, hiru arrazoi nagusi hauengatik: hazkuntza pertsonalerako garrantzia dutelako, ondorengo ikasketetan izan dezaketen eraginagatik eta bizitzako hainbat egoeratan erabil daitezkeelako. Tutoretza Planak taldean tutoretza saioetan garatu beharreko curriculumeko orientazio edukiak antolatzen ditu eta tutorearen esku hartzea sistematizatzen du ikasleen hainbat eremutan: familiekin izan beharreko harremanetan, irakasleekin eta kanpoko beste eragile batzuekin dagoen koordinazioan, besteak beste. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua eta Zuzendaritza Proiektuaren barruan aipatzen diren ildo pedagogikoen harira tutoretza-planak izan beharko luke ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura; pertsonaren hezkuntza integrala lortzeko garrantzitsuak diren gaiak garatzeko aukera dagoelarik, hala nola: -

balioetan heztea ikasten ikastea norberaren ezagutza eta norberaren kontrola arazoak konpontzea elkarbizitza erabakiak hartzea

Hori lortzeko, ezinbestekoa da irakasle talde osoaren eta batez ere tutorearen orientabide eta laguntza zeregina. Ildo horretan, modu sistematikoan eta intentzioz emandako erantzuna izan behar du tutoretza plana. Beti ere, garbi izanik, oinarrizko gaitasunak lortzea dela orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua. TUTORETZA planaren helburu nagusia ikasleak bere burua ezagutu eta onartu sozializazio prozesua hobetu, erabakitzen eta ikaskuntza arazoak konpontzen ikas dezala eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila delakoaren konbentzimenduarekin ekin diogu SAN MARTIN AGIRRE Herri Eskolako Tutoretza Planaren osaketari. Praktikan jartzeko une gehienetan taldeko tutoretzak bereziki, baina baita ere banakakoak, Jasangarritasunerako Programarekin eta Elkarbizitza Planarekin bat egiten dutela ikusirik, IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA izan da elkarreraginari ahalik eta etekin gehien ateratzeko eratu dugun formatua.


IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA Eskolako egunerokotasunean parte-hartze eta ardurak bereganatzeko jakintzak, beste arloetan gertatzen den bezala, eginez barneratzen direnez, hau da, egoera eta testuinguru zehatz eta errealetan erabiliz, ikasleen partaidetza zuzena eta esanguratsua berma dezakeen antolaketa izan zitekeenaren lehen urratsak eman genituen 2009/2010 ikasturtean Beraien aktibitatetan, eskolako hainbat jardueretan eta ingurumenarekiko dugun erantzukizunean ikasleen benetako partaidetza ziurtatu nahian, 2010/2011 ikasturtean jarri zen benetan martxan IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA izeneko espazio berri bat eskolako ikas ordutegi barruan. Ekintzen erreferentzia Ikasleek dakitena eta gertuko inguruaren errealitatea izan behar badute, ikaskuntza prozesuaren barruan denbora eskaini beharko zaie haurrei, besteak beste, gizartearekiko nahiz ingurumenarekiko dugun erantzukizun pertsonal eta kolektiboaz hausnartzeko Ezarritako komunikazio eta lankidetzarako bide berri hauek zabalak eta egiazkoak izateko asmoarekin jaio ziren. Iritziak azaldu eta botazio batean bukatzen diren erritual sinbolikoak gainditu eta ikasleentzat esanguratsuak izan daitezkeen uneak ahalbidetu, hezitzaileak, baloreen sortzaileak, integratzaileak lortzearen helburuarekin eman zitzaion forma. Prozesuak aurreikusitako diseinutik hasi eta amaierako ebaluazioraino burutzekoak, argumentuak, ideia eta proposamenen eztabaidak eskatzen dituztenak, irtenbideak bilatzeko baliotsuak izan daitezkeenak eta adostutako erabakien aurrean konpromisoak hartzera eta betetzera bultzatzen dituzten une eta guneak sortu nahi genituen. Jarduera hauetan sustatu nahi genuen jakin-mina, arrazoibide logikoa, jarrera dogmatikoekiko kritika, elkarlana, autonomia eta ekintzetan beharrezkoak diren beste hainbat trebetasunen lanketa (diseinua, baliabideak bilatzea, ekitea, ebaluaketa eta abar). Hau guztia aurrera eramateko ikasleek guneak eta denborak behar dituzte ikasgelan modu sistematikoan biltzeko. Bada, Tutoretza Planaren barruan Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa saioaren helburu nagusiena ikasleen partaidetza bultzatzea da. Eskola nola bizi duten ezagutu eta elkarbizitza nahiz eskolaren jasangarritasuna sustatzea, beraiek ere arduradun gisa funtzionatzen ikastea, zerbaiten ardura hartzen dugunean hasieratik amaieraraino eraman behar dugula barneratzea, tarteko guztia kontutan hartuz.


TUTORETZA PLANAREN HELBURU OROKORRAK  Ikasle bakoitzak alderdi fisiko, psikologiko eta pedagogikoei dagokienez maila pertsonalean, familian, eta gizarte eta ingurune mailan dituen ezaugarriak ezagutzea.  Ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea eta hobetzen animatzea.  Bakoitzaren ezaugarri guztien onarpena bultzatzea.  Autonomia eta bere burua zaintzeko ohiturak sustatzea.  Gainerakoek bakoitzaren ezaugarriak onar ditzaten bultzatzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea.  Jarrerak moldatzearen bitartez balioak garatzea, eta lankidetza, elkarrekiko laguntza eta besteekiko errespetua sustatzea.  Elkarrizketaren bidez, besteen eta beren ikuspuntuak balioesten irakastea erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko.  Familiekiko harremanak sustatzea.  Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea.  Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, autonomia handiagoa sustatzea.

HELBURU HAUEK LORTZEKO GARATU BEHARREKO GAITASUNAK HONAKO HAUEK IZANGO LIRATEKE:

1.-Gelako bizitzan parte hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku hartzea, bizikidetza arauak errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko. 2.-Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, besteak aintzat har ditzan eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lan egiteko gai izan dadin. 3.-Bidegabekeria edo indarkeria egoerez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, justizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin bat etor dadin bere portaera kultura arteko gizartean. 4.-Jarrera irekiarekin hausnartzea eskola jarduerak egiteko duen moduari eta egiten duen ahaleginari buruz, ikasleak bere eskola errendimendua ebalua dezan eta behar duen laguntza onar dezan eta horrela ondo egindako lana aintzat har dezan. 5.-Bere buruaren ezagutza aztertzea, auto-estimazio egokia garatzeko eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko.


6.-Irizpideak erabiliz eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka egoerak aztertzea eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.

ALORREKO SEI GAITASUN HAUEK ETA OINARRIZKO GAITASUNEN ARTEKO LOTURAK ONDORENGO TAULAN ADIERAZTEN DITUGU Oinarrizko Gaitasunak ALORREKO GAITASUNAK

a

b

c

d

e

f

1. Gelako bizitzan parte hartzea...

X

X

2. Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea...

X

X

3. Bidegabekeria edo indarkeria egoerez jabetzea...

X

X

4. Jarrera irekiarekin hausnartzea...

X

g

h

X

5. Bere buruaren ezagutza aztertzea...

X

6.Eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka egoerak irizpidez aztertzea...

X

X

X

X

Oinarrizko Gaitasunak: a.- Gaitasuna kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasun kulturan b.- Ikasten ikasteko gaitasuna c.- Matematika gaitasuna d.- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna e.- Gaitasun digitala eta informazioaren trataerarakoa f.- Gizarte eta hiritar gaitasuna g.- Giza eta arte kulturarako gaitasuna h.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Pertsona bati banako pertsona gisa eta, aldi berean, gizarteko kide gisa hazi ahal izateko baliabideak edo bitartekoak ematea da heztea. Eskolak ikasleen gaitasunak garatzen lagunduko du, banakako desberdintasunak abiapuntu hartuta. Hori dela eta, tutoretza ikasketa prozesu bat bezala ulertzen dugu eta garatzen ditugun orientazio gaiak ikastetxeko eremuetan agertu behar dute ikasleek ikasketa esanguratsua izan dezaten.


TUTORETZA PLANAREN EDUKIAK Tutoretzan ikasketa prozesuak daudenez, edukiak ditu. Haur eta Lehen Hezkuntzan landu beharreko eduki horiek gaikako hiru multzotan jaso daitezke eta etapan zehar garatuko dira. Ikasleen ikasketa prozesua esanguratsua izan dadin bakoitzaren gaitasunak garatzen laguntzeko orientazio gaien abiapuntua multzo hauetan biltzen dugu: EDUKI MULTZOAK

GARAPEN PERTSONALA NI PERTSONA

BESTEEKIKO HARREMANAK NI TALDEAN Edo TALDEKO PARTAIDE

GAIAK

     

Norberaren ezagutza Sentimenduak/emozioak Auto kontzeptua Auto-estima. Laudorioak Autonomia Pentsaera positiboa

       

Ezberdintasunak onartu Komunikazio gaitasunak. Entzute aktiboa Asertibitatea Enpatia Autokritika eta kritika baikorra. Talde kontzientzia -Talde kohesioa Gatazken ebazpena Erabakiak hartzeko gaitasuna

 Arautegia

IKASKETA PROZESUAK

ni-ikasle

 Lan ohiturak. Antolaketa eta Plangintza  Motibazioa, ahalegina, errendimendua  Pentsatzen ikasteko estrategiak edota problemak ebazteko urratsak  Erabakiak hartzea


Aurrez aipatutako gaitasunen lorpena baloratu ahal izateko, horietako bakoitzarekin lotutako zenbait ebaluazio-irizpide identifikatu dira:

GAITASUNA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Ezaugarri pertsonalak errealismoz azaltzen ditu. Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du. Nork bere buruaren ezagutza aztertzea,

Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzeko ditu.

auto estimazio egokia

Egoera berriei aurre egiten die.

garatzeko eta

Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu, eta, aldi berean, malgutasunez jokatzen du.

egoera berriei segurtasunez aurre egiteko.

Dituen kezkak adierazten ditu. Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu. Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du ez besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen.

Eguneroko bizitzan gertatzen diren esperientziak eta gatazka-egoerak irizpideei jarraiki aztertzea, eta, horrez gain, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartzeko dauden aukera baloratzea.

Bere portaera arduratsua

Eguneroko ditu.

bizitzako

gatazka-egoerak

identifikatzen

Ikasgelan sortzen diren gatazka-egoeretan, jarrera pertsonala hartzen du. Unean uneko gizarte-gertakariei eta arazoei dagokienez, bere iritzia ematen du. Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu. Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du.

eta errespetuzkoa izan

Bere iritzia ematen du, eta talde-gelan proposatutako jardueretan inplikatu egiten da.

dadin, ikasgelako bizitzan

Ikastetxean

sustatzen

diren

jarduera-deialdiei


parte hartzea; hau da,

erantzuten die.

horren

Zeregin bateratuen ardura hartzen du.

funtzionamendurako ekintzetan eta erabakietan inplikatzea eta elkarbizitza-arauak

Hartutako konpromisoetatik eratorritako lan guztiak amaiera arte betetzen ditu. Jarduerak, jolasak... proposatzen ditu.

errespetatzea.

Elkarbizitza-arauak betetzen ditu.

Jarrera irekia mantenduz,

Zereginak betetzen hastean bere buruarekiko konfiantza agertzen du.

eskola-jarduerak gauzatzeko moduari eta egindako ahaleginari buruz hausnartzea; horrela, bere eskolaerrendimendua ebaluatu

Zailtasunak eta frustrazioa onartzen ditu, baina ez du zeregina bertan behera uzten. Amaitutako eta ondo egindako lanarekin gozatu egiten du.

eta beharrezko duen

Eskola-betebeharrei erantzuteko duen modua ikuspegi errealistarekin baloratzen du.

laguntza onartuz, eta,

Agenda era sistematikoan erabiltzen du.

horrez gain, ondo egindako lana baloratuz du.

Bere denbora dituen betebeharren arabera antolatzen du. Eskola-materialak gordetzen ditu.

zaindu,

antolatu

eta

ordenatuta

Eskolan dituen zereginak arduraz eta era ordenatuan betetzen ditu. Zereginak betetzen hasi aurretik beharrezkoa prestatu egiten ditu. Zalantzak dituenean galdetu egiten du. Informazioa bilatzen eta hautatzen du

Inguruko jendearekin harremanak izatea, eta lankidetzarako, entzuteko eta komunikatzeko jarrera agertzea; horrela, baloratzeaz gain, gai

Talde-lanak egitean, beste ikaskideak entzuten ditu. Proposamen desberdinak arrazoitzen du.

daudenean

bere

iritzia

Bere ikaskideek egindako ekarpenak baloratzen ditu. Egiten dituen ekarpenen bidez, zeregin bateratuetan aurrera egiten laguntzen du.


izango da beste pertsonekin modu sortzailean jolasteko,

Besteekin lan egiteari dagokionez, poztasuna adierazten du.

gozatzeko eta lan

Besteekin egiten dituen jolasetan parte hartu eta gozatu egiten du.

egiteko.

Adierazpenez komunikatzen da.

Bidegabekeria edo

Bidegabekeria-egoerei nahiz haurren eskubideak errespetatzen ez diren egoerei dagokienez, bere jarrera adierazten du.

indarkeria egoerez jabetzea eta aniztasuna onartzea eta errespetatzea; horrela, kultura arteko gizartean, bere portaera bat etorriko da justizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin.

Elkartasun-keinuak egiten ditu bere inguru hurbilean dauden premiei dagokienez. Gizarte premiak direla eta, etorkizunean laguntza eta babesa emateko nahia adierazten du. Hainbat kulturatan dagoen aberastasuna baloratzen du eta horrekiko interesa agertzen du. Gainerakoei behar bezala hitz egiten die.

TUTOREAREN ZEREGINAK Tutorearen zeregin guztiak bakar batean laburbildu daitezke: ikasle bakoitzaren eta talde osoaren ikasketa eta heldutasun-prozesuari jarraipena eta laguntza ematea. Honegatik, nahiz eta talde baten tutore izendatua izan ez, ikasle batekin, azpitaldetxo edo talde osoarekin aritzen garen guztietan, gure eremu horretan sartzen diren ikasle guztien tutoreak gara irakasle guztiak, edozein izanda ere gure irakasle perfila. Une horietan, berdin zaio patio edo eskaileretako zaintza izan, beste irakasle baten ordezkapena edo gure klase ordua izan edo beste edozein egoera non gu gara ikasle batzuen arduradun, denbora eta egoera horretan ikasle horien tutoreak ere bagara eta tutore gisa aritu beharko dugu. Honez gain, talde bateko tutore gisa izendatua izan denak zuzenean ikasleekin egiten dituen jarraipen zehatzak eta irakasleekin, familiekin eta kanpoko zerbitzuekin egiten dituen funtsezko betebeharrak ere hasieran laburtutako zeregina lortzeko egiten ditu. Egoera eta uneak zehaztuz, eremu bakoitzean tutoreek (arestian aipatu bezala, beraien kargu daudenean ikasleak talde horren tutorea bihurtzen da edozein irakasle) betetzen dituzten zereginak honako hauek dira:


1.Ikasleei lotuta, irakasle guztiak:  Ikastetxean eta lagun-taldean ondo integratzen laguntzea eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela bultzatzea.  Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra erantzun eta/edo laguntza egokiak gauzatzeko.

egitea,

hezkuntza-

 Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak edo iradokizunak bideratzea. 2.Ikasle-taldearen irakasleei lotuta, tutore izendatuak:  Bere taldeko irakasle-taldea koordinatzea, bai programazioan bai ebaluazioan bai irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan.  Tutoretza plana jakinaraztea, adostea eta garatzea, lanetik sortzen diren jardueretan esku hartzera elkarlana bultzatuz.

 Bere taldeko ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta ebaluazio prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea  Curriculum egokitzapenetan laguntzea: curriculum egokitzapenak, curriculum aniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzu jarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak.  Ikasleen ikasketa zailtasun orokorrenei erantzutea eta ahal izanez gero aurre hartzea, laguntza taldeko edo errefortzuko irakasleekin batera programazioari beharrezko egokitzapenak eginez eta banakako hezkuntza premiei ere erantzutea, beharra ikusiz gero, curriculum egokitzapena egiteko proposamena luzatuz aholkulariari.  Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta irakasle taldearen aholkularitzarekin eskola orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko (Lehen Hezkuntza amaitzean) 3.Familiei eta/edo legezko tutoreei lotuta:  Ikastetxearen eta hezkuntza etaparen berri ematea gurasoei eta/edo legezko tutoreei.  Banakako hezkuntza prozesuaren jakinaren gainean jartzea eta lankidetza eskatzea.  Familiak eman dezakeen informazioa jasotzea, ikaslea eta haren familia testuingurua hobeto ezagutzeko.  Gurasoei aholkularitza ematea, besteak beste alderdi hauetan: ikasketa eta portaera arazoen konponketan, ikasketen antolaketan eta plangintzan.


 Seme-alabak irakaskuntza jardueretara azaltzen diren eta jardueretan parte hartzen duten jakinaraztea ikasleen gurasoei edota legezko tutoreei eta haren hezkuntza prozesuaren berri ematea.  Familien parte hartzea bultzatzea ikastetxean.

TUTOREAREN ESKU HARTZE EREMUAK Tutorearen zeregin guztiak hiru jarduera-eremu hauetan garatzen dira:  1.- ZUZENEAN IKASLEEKIN GARATU BEHARREKO EKINTZAK, TALDEAN NAHIZ BANAKA  2.- RAKASLEEKIN BANAKA ETA GELAKO IRAKASTALDEAREN PARTE GISA GARATU BEHARREKO EKINTZAK  3.- IKASLEEN FAMILIEKIN EDOTA LEGEZKO ARDURADUNEKIN ETA BESTE GIZARTE ERAGILE BATZUEKIN GARATUTAKO EKINTZAK

1.- ZUZENEAN IKASLEEKIN GARATU BEHARREKO EKINTZAK, TALDEAN NAHIZ BANAKA Eremu honen barruan sartzen dira taldean garatutako ekintzak: taldeko tutoretza saioen antolaketa, garapena eta ebaluazio batzarrak; eta banaka garatutakoak: ikasle bakoitzarekin egindako elkarrizketak, gatazketan bitartekotza egitea, informazioa eskuratzeko baliabideak... BAKARKAKO TUTORETZA: Atal honetan, taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari lotutako alderdiak barne hartzen ditu. Bide honetan, txantiloi hauek baliagarriak izan daitezke ikasle jakin batzuen arazoa zein izan daitekeen antzeman eta ezagutzeko. IKASKUNTZAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK FAKTOREA

 1. Ikasteko estiloa  3. Aurretiko ezagutzak

 4.Ikasteko estrategiak

DEFINIZIOA  Ikaskuntza-egoerei aurre egin eta erantzun behar zaienean pentsamendua eta jarduera erabiltzeko eta antolatzeko norberak duen modua.  Ikasleentzat arlo guztietako eduki berriak aurkeztu aurretik abiapuntu eta oinarri iren ezagutzak.  Ikasleek dituzten eta gai bat lantzean erabiltzen dituzten lan- eta ikasketa-trebetasunak dira eta edukien ikaskuntza erraztu edo zaildu dezakete.


IKASKUNTZAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

 5.Ikasteko motibazioa

 Ikasleek ikasketa-ekintzak hasteko eta ekintza horiei eusteko lagungarriak diren faktoreen multzoa.Hiru alderdi azpimarratu behar dira: ikasteko arrazoiak, interesak eta arrakastari edo porrotari lotzen dizkietenak.

 6. Bere buruarekiko duen kontzeptua

 Bakoitzak bere buruaz duen irudia hartzen du kontutan (gorputz alderdiak, gizarte alderdiak eta ezagutzei,emozioei eta moralari lotutakoak)

 7. Oreka pertsonala

 Pertsonak bere buruaz irudi egokia duenean, eguneroko egoeretan autonomiaz erantzuten duenean eta kultur, estetika, zientzia eta giza balioak balioesteko sentikortasuna duenean lortzen duen egoera.

 8. Eskolatestuingurua

 Ikaslearen ikasteko prozesuarekin zerikusia duten eskola-inguruneko elementuen multzoa; faktore fisikoak zein harreman-faktoreak.

 9. Familiaingurunea

 Ikasleak bere familia gunean dituen giroelementuen multzoa hala nola seme-alabekiko iguripenak, arrakastari edo porrotari lotzen dizkietenak, arauak, gehiegizko babesa edo utzikeri.

OINARRIZKO GAITASUNAK  Afektibo eta oreka pertsonalari buruzkoak.  Harremanei buruzkoak.  Autonomiari buruzkoak.


 Interesa eta kuriositatea.

 Arreta eta entzutea .

 Autonomia eta denborarekiko duen orientazioa.

 Autonomia eta espazioan duen orientazioa.

 Bere inguruneari egokitzeko gaitasuna

BEHAKETA ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK  Arauak errespetatzen ditu: eskolan eta bere ingurunean ematen diren egoera desberdinetara egokitzeko gaitasuna. Irakaslearen proposamenen aurrean duen jarrera.  Itxaroteko gaitasuna. Gogobetetzearen (satisfazioa) luzapena. Elkarbizitzarako eta besteak errespetatzeko gaitasuna.

 Eskolako espazio desberdinetan orientazioa. Eskolan eta beste espazio batzuetan egiten diren ohiko ibilbidearen ezagutza.  Gauzak behar den tokian gorde eta aurkitzen ditu. Mapa eta plano desberdinen interpretazioa.

 Denboran orientatu. Astean zehar egiten diren ekintza desberdinen ezagutza. Eguneroko errutinak aurreikusteko gaitasuna.  Nozioak: atzo, gaur, bihar; goiza, arratsaldea, gaua, eguna; gosaria, bazkaria, afaria; asteburua; asteko egunak (ordena eta orientazioa).  Ikasturtearekiko orientazioa. Urtaroekiko orientazioa.  Arreta. Distrakzio. Parte hartzea. Deskonexioa. Galderak egin. Emandako konsignak ulertu. Emandako konsignak besteei azaldu.

 Informazio desberdinen arteko erlazioak. Elkarrizketetan parte hartzea. Galderen planteamendua. Informazioak ekarri. Gai berriekiko interesa ( interesatzen zaizkion gaiak)  Behaketa eta analisirako gaitasuna.  Ikaskuntzaren aurrean duen jarrera.  Imitazioa.


 Lanen aurrean duen antolaketa:materiala, tresnak,...

 Lanerako ohiturak.

 Paperaren aurrean duen antolaketa.  Lanerako erritmoa: motela, konstantea, perfekzionista, oldarkorra, hastea kostatzen zaio,...  Lanen bukaera: erdizka uzten ditu, bukatzen ditu,...  Lanen aurkezpena: ondo aurkeztua, garbi, txukun, zikin, emandako orientabideak jarraitzen ditu, ez ditu jarraitzen,...  Agendaren erabilera. Etxerako lanei dedikatzen dien denbora.

APRENDIZAI ESTILOA (Dagokiona aukeratu) INDIKATZAILEAK

KONTUTAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK  Motibaziorik gabe

Lanaren aurrean azaltzen duen motibazioa

 Ia gai gehienek motibatzen dute.  Gai zehatz batzuk motibatzen dute.  Eskolarekin zerikusirik ez duten gaiek motibatzen dute.  Egokia.  Geldoa.

Lan erritmoa

 Azkarra.  Aldakorra.  Frustrazioa.

Akats edota zailtasunen aurrean duen jarrera

 Onarpena.  Bertan behera uzten du.  Iraunkortasuna  Konstantziarik gabe.

Saiakeran duen konstantzia

 Arreta mantentzeko eta kontzentratzeko gaitasuna.  Zailtasunak gainditzeko eginahalak.


 Onartzen du. Eguneroko errutinak aldatzea berarengan sortzen duen erreakzioa

 Uzten du.  Ukatu egiten du.  Nahastu egiten da.

Lanean duen autonomia

 Egin beharrekoa ezagutzen badu bakarrik lan egin dezake.  Helduarenganako menpekotasuna.  Helduarenganako menpekotasun eza.  Sarritan ez du etxeko lanik egiten.  Karpeta.

 Koadernoak. Eskolako materiala eta etxeko lanak antolatzeko  Txukuntasuna. ohiturak  Zainketa eta mantenua.  Materiala ahazten zaio.  Agenda.  Iniziatiba azaltzen du.  Kolaboratzailea da eta parte hartzen du. Taldeko lana

 Besteei laguntzen die.  Ez du parte hartzen.  Parte hartzea kostatzen zaio.  Isolatu egiten da.


IKASLEEN ROLA BEHATZEKO TRESNA Beti  Lanari hasiera ematen dio, ideia berriak proposatzen ditu, taldea estimulatzen du.  Informazioa eta iritziak eskatzen ditu.  Bere iritzi pertsonalak esaten ditu.  Bere esperientzien emaitzak azaltzen ditu eta taldekideak informatzen ditu.

LANEAN DUEN ROLA

 Taldea bideratzen du, helburuak ezartzen ditu.  Ideiak birformulatzen ditu edo adibide eta konparazioen bidez argitzen ditu.  Laburpenak egiten ditu, ideien arteko loturak koordinatzen ditu.  Taldekideen lana koordinatzen du.  Besteen parte hartzea errazten du, elkar trukaketari hasiera ematen dio.  Kideak animatzen ditu, atxikimendua,adiskidetasuna adierazten die. Besteak ulertu eta onartzen ditu.  Taldeak lortu beharreko helburua proposatzen du.

BANAKAKO ROLAK

SOLIDARITATE ROLAK

 Taldekide eta bateratzen ditu.

azpitaldeen

arteko

desberdintasunak

 Taldea behatzen du, besteekin komentatzen taldearen martxa.  Konpromisoak bilatu eta konponbideak errazten ditu, bere akatsak onartzen ditu.  Taldekideak jarraitzen ditu, baina erabakiak hartu behar direnean bere iritzia ematen du.  Oso garbi azaltzen du bere interes falta: apatia, zinismoa, txantxak,...  Taldea menperatzen du, bere autoritatea inposatzen saiatzen da.  Arrazoirik gabe taldea edo kide batzuk erasotzen ditu, beste batzuk gutxiesten ditu.

Batzuetan Inoiz ez


 Atentzioa deitzen saiatzen da.  Oztopoak jartzen ditu, aurka egiten du, konponduta dauden arazoetara itzultzen da,...  Laguntza eskatzen du, segurtasun falta edo auto estimazio baxuagatik.  Atsegina izaten saiatzen da, lagunak erosten saiatzen da.  Taldea bere entzuleria (auditorio) gisa erabiltzen du, bere sentimenduak, iritziak edo ideia pertsonalak azaltzeko.  Ez da nabarmentzen (desapercibido).

2.- IRAKASLEEKIN BANAKA ETA GELAKO IRAKASTALDEAREN PARTE GISA GARATU BEHARREKO EKINTZAK Tutorea da irakasle taldearen koordinatzailea; hau da, ikasle talde beraren hezkuntza jardunean eragina duten irakasle guztien ekintzen koordinazioaren arduraduna da. San Martin Agirre Herri Eskolan irakasleen arteko koordinaketa burutzeko gune ezberdinak zehazten dira:  Mailakako jarraipenerako bilerak: Asteleheneko esklusiba orduak erabiltzen dira ikasleen eta gela/taldeen jarraipenerako. Maila horretako geletan tutore direnaz aparte mailako ikasgeletan sartzen diren arloko berariazko irakasleak biltzen dira astero, eta sei astetik behin (errotazioz, lehen hezkuntzako beste maila guztiak pasa ondorengo txandan) ikasketa buruak eta aholkulariak ere hartzen dute parte ikastalde horiekin aritzen diren irakasle guztiekin batera. (Nahiz eta beste maila batzuetan ere klaseak eman, mailako orokor horretan irakasle guztiak biltzen dira). Talde bakoitzak eskola mailan daraman kohesiomaila, gelako giroa, harremanak eta abar balioesten dira ikasle bakoitzak taldean duen integrazio maila eta errendimenduarekin batera.  Mailako tutore eta ingeleseko berezilarien arteko koordinazio bilerak: Ikasleen ordutegi barruan burutzen dira; tutoreentzat koordinaketarako bi saio jarraian izaten dira programaketari lotutako hausnarketa, gela jardueren antolaketa, proiektuen inguruko erabakiak hartu, ostiraletako ikasleen partaidetzarako antolaketa eta abar elkarlanean gauzatzeko  Haur hezkuntzako irakasleak ere urte bereko geletan aritzen diren tutoreak biltzeko ikasleen ordutegi barruan dute bi saio jarraian. Hilean behin bi saio horietako bat aholkulariarekin eta dagokien laguntza taldeko irakaslearekin burutzen dute. Haur hezkuntza osoan baina bereziki lau eta bost urteko geletan faltan botatzen da beste espezialisten presentzia (musika, ingelesa, psikomotrizitatea); hurrengo urterako ahalegin bereziak egingo dira zuzendaritza aldetik eguerdiko esklusibak beste era batera antolatu eta Lehen Hezkuntzako antzera bideratzeko mailakako jarraipenerako bilerak zailtasun


edo atzerapenak detektatzea eta bideratzea, jarrera irregular batzuei aurre egiteko akordioak bilatzea eta talde osoaren bidean eragina duten erabakiak hartzeko helburuekin.  Astean behin, saio bat ikasleen ordutegi barruan, Laguntza Taldeko irakasle guztiak biltzen dira aholkulariak koordinatzen duen batzordean, eskolako panorama orokorraren jarraipenari dagokion ebaluazioa elkar jartzeko.  Ikasleen ordutegi barruan baita ere hilean behin Aholkularia biltzen da Laguntza Taldeko irakasle bakoitzarekin kasu partikularren jarraipen estua burutzeko, ume bakoitzari dagokion PT, ALE/EMI edo HIPI irakasleekin zailtasunak eta aurrerapenak kontrastatzeko.  Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa sustatzen duten irakasleak asteazken goizetan biltzen da, ikas ordutegi barruan; bi saio jarraian izaten du taldeak, bost batzordetako (Eskola Agenda 21, Geletako ordezkariak, Gure Aztarnak, Patio Jolasak eta Jangela) koordinazioa zuzendariak eramaten duelarik.  Ziklo bilerak, asteazkeneko eguerdietan, esklusiba orduan. Honetaz aparte, Haur Hezkuntzan Etapako bilerak egiten dira astelehen eguerditako esklusiba orduan ere.  Klaustroak. Astelehenetan edo asteazkenetan burutzen dira, maiztasun finkorik gabe, beharren arabera. Zuzendaritzatik luzatzen da deialdia eta gai ordena.

2.3. IKASLEEN FAMILIEKIN EDOTA LEGEZKO ARDURADUNEKIN ETA BESTE GIZARTE ERAGILE BATZUEKIN GARATUTAKO EKINTZAK Eskolan ikasleekin egiten dugun lanean arrakasta lortzeko aukera, familiekin lortzen dugun lankidetzari hertsiki lotuta dago. Sarritan, familiek informazioa behar dute beren seme-alaben adineko umeen ezaugarriei, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei eta emaitzak edo portaerak balioesteko edo jarrera negatiboak geldiarazteko moduari buruz. Horregatik, SAN MARTIN AGIRRE Herri Eskolan jarduera hauek egiten ditugu:  Familiekin bilera orokorrak, mailaka. Ikasturte hasieran burutzen dira.  

HH2-ko ikasleen familiekin: Aurreko ikasturte amaieran (Ekaina bukaeran edo uztaila hasieran) behin betiko matrikula ezagutu ondoren egiten da lehen bilera. Funtzionamenduari, egokitzapen prozesuari eta metodologiari buruzko informazioa ematen zaie. Zerbitzuen inguruan dituzten zalantzak argitu eta hurrengo ikasturteari begira egon daitezkeen eskaeren bilketa ere egiten da. Zuzendaritzako hiru kideak eta 2 urteko gelan egongo den irakasle batek gidatzen dute bilera.




Ikasturte berria hasi aurretik, Irailaren lehen astean, burutzen dira geletako bilerak, bi urteko geletan egongo den irakasleria izendatu ondoren. Adinari dagozkion ezaugarriei, bi urteko gelen funtzionamenduari eta familien jarrerei buruz hitz egiten da. Egokitzapen prozesua zehazten da eta familia bakoitzari egokitutako egutegia banatzen da.

ďƒ˜ Bakarkako elkarrizketak. Guraso guztiekin gutxienez bi elkarrizketa mantentzen dira ikasturtean zehar: bata abenduan eta bestea ekainean. Hauez gain, beharrezkoak diren guztietan, familiak edo irakasleak horrela eskatuta. ďƒ˜ Ikasleek egiten dituzten tailerrekin lotuta (Nutrizioa 1. Zikloan, Hazkundea 3. Zikloan) antolatze dira baita ere maila horietako gurasoen informazio eta formazio bilera gai bakoitzeko adituekin. ďƒ˜ Ikasleek garatzen dituzten diziplinarteko proiektu askotan gonbidapena luzatzen zaie gurasoei eskolara hurbildu eta aditu gisa aritzeko, beraien seme-alabekin batera ekintzaren bat burutzeko, proiektu baten azken xedearen aurkezpena gozatzeko edo jaialdi bat ikusten ondo pasatzeko, besteak beste.


EBALUAZIOA Tutoretza Plana eguneratuta edukitzeko urtero ebaluatzea beharrezkoa denez, ikasturtean zehar landutakoaren ebaluazio orokorra, hobetzeko iradokizunak barne, maiatzean jasoko da eta oroitza aztertu ondoren hurrengo ikasturteari begira Urteko Plangintzan modu eraginkorrean ezartzeko dagozkion aldaketak proposatuko dira. (Jarraipen orria) IRAKASLEA: IKASLEA:

MAILA:

Zein informazio dut eskura?

Zer egin dezakegu?

(Behaketa)

(jarduteko jarraibideak)

1.IKASTEKO ESTILOAK

2.AURRETIKO EZAGUTZAK

3.GAITASUN INSTRUMENTALA

4.IKASTEKO ESTRATEGIAK

5.IKASTEKO MOTIBAZIOA

6.AUTOKONTZEPTUA

7.OREKA PERTSONALA

8.ESKOLA-TESTUINGURUA

9.FAMILIA-INGURUA


1. ERANSKINA: IRAKASLEEN ELKARLANEN ERABAKIAK JASOTZEKO TRESNA IKASLEA: MAILA: DATA

ARLOA: TALDEARENTZAT PROPOSAMENA

LAN IKASLEARENTZAT PROPOSAMENA

LAN

2. ERANSKINA: KOORDINAKETA BILERAK EBALUATZEKO TRESNA KOORDINAKETA BILERETAKO EZTABAIDA GIDA Irakaskuntza konpartitua aurretik

Irakaskuntza hasi konpartitua gauzatzen bitartean

Nork kudeatuko du gela eta zein modutara?

Erabiliko den metodologiak irakaskuntza Funtzio eta konpartitua bultzatuko beharrak al du?

Nola lagundu gaitezke?

Zein baliabide behar ditugu eta nork prestatuko ditu?

Hezkuntza behar berezia behar duen ikaslerik ba al dago gelan? Zein laguntza eskaini

Irakaskuntza konpartitua den bukatzean

Irakasle bakoitzaren funtzioak egokiak al dira?

Eguneroko plangintza beharretara egokitzen al dugu?

Elkar laguntzen gara?

Ikasleei mezu berdinak ematen dizkiegu? (arautegi, lan ohitura, oinarrizko edukiei ‌ buruz)

Bakoitzari egokitutako funtzioak egokiak izan al dira?

Hasierako plangintza, sortzen joan diren beharretara egokitu al dugu?

Elkar lagundu al dugu?

Egindako aldaketak, gelako lana hobetu al dute?


dezakegu eta nola? Zenbat aldiz eta zein ordutan koordinatu gara?

Koordinaketa bilerak probetxuzkoak al dira?

Bildu al gara eta lanaren jarraipena egiteko nahiko denbora izan al dugu?

Bilerak garatzerakoan, zein ikuspuntutan oinarrituko gara?

Plangintza, aurrerapen eta arazoei buruz hitz egiteko nahiko denbora al daukagu?

Garrantzia zuten gai guztietaz hitz egin al dugu?

Ikaslearen aurrerapena baloratzeko zein Alberdi edukiko ditugu kontuan?

Gelako ikasle guztiak aurreratzen al doaz?

Gelako ikasle guztiak aurreratu ahal izan dute?

Elkarrekin egindako lana baloratzeko, zeintzuk izango dira kontuan hartu beharreko alderdiak?

Gustura lan egiten al dugu?

Kordinazioa

Ebaluazioa

Zein aldakuntza sartu beharko genituzke? Nola eraman ditzakegu aurrera antzemandako hobekuntzak?

Egindako elkarlanaren esker, ideia eta errekurtso berriak eskuratu al ditugu? Hurrengorako, zer aldatuko genuke?


3. ERANSKINA: TUTORETZA PLANA EBALUATZEKO TRESNA IKASTURTEKO TUTORETZA HELBURUAK

ZIKLOKO BALORAZIOA

HURRENGO IKASTURTERAKO PROPOSATZEN DIREN HELBURUAK

EREMUAK

BAKARKA IKASLEEKIN

TALDEAN

BAKARKA IRAKASLEEKIN TALDEAN

BAKARKA GURASOEKIN TALDEAN

BURUTU DA: BAI/ EZ

BALORAZIOA

PROPOSAMENAK



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.