ZUZENDARITZA PROIEKTUA: San Martin Agirre - Bergara
SARRERA.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko prozedura arautzen duen Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuan Zuzendaritza Proiektuari dagokion atala betetzea da dokumentu honen xedea.
IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA.San Martin Agirre Bergarako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa da. Eraikuntza nagusia Boni Laskurainen kokatuta dago eta hiru eraikuntza ditugu auzo ezberdinetan: Osintxu, Martokua eta Zabalotegi. Hiru auzo hauetako eskoletatik ikasturte honetan martxan dagoen bakarra Osintxu da, bertan Haur Hezkuntza eskaintzen delarik. Martokua 2004-05 ikasturtean itxi zen momentu hartan ikasle kopuru txikia zelako, baina berriz ere zabaltzeko konpromisoarekin ikasle kopurua igo ezkero. Zabalotegi berriz, 2007-08 ikasturtean itxi zen baldintza berdintsuetan. Ikasturte honetan Martoko eta Zabalotegiko eraikuntzak Migel Altuna ikastetxeari eta Jardun Elkarteari utzi zaizkie urte beteko maileguan. Zerbitzu gehienak Boni Laskurainen zentralizatuta egoteak askotan gurasoen joera baldintzatzen duela euren seme-alabak eraikuntza nagusira bideratze aldera egiaztatu arren, ikasle kopurua igo ezkero Martokua nahiz Zabalotegiko eraikuntzak zabaltzeko konpromisuak indarrean jarraitzen du. Boni Laskurain eraikuntza nagusian horrela dago banatuta espazioa: * Kanpoan ditugu Aterpe txiki bat, kirol gunea eta berde gunea. * Beheko solairuan daude Haur Hezkuntzako bi urteko hiru gela, Zuzendaritza, Bilera gela, Material biltegia eta fotokopiagailua, Atezainaren bulegoa, Areto nagusia, Nesken eta mutilen komunak, Irakasleen bi komun, Nesken eta mutilen dutxak eta aldagelak. Atezainaren etxea izandakoa Harrera Zerbitzurako eta beste hainbat betebehar asetzeko erabiltzen da: laguntzak, fisioterapeuta, biltegia eta abar. * Lehenengo solairuan kokatzen dira Haur Hezkuntzako zazpi gela eta Lehen Hezkuntzako bi gela, Liburutegia, Ikasleen komun bi, Komun egokitu bat, Irakasleen komun bat, Bi tutoretza txiki laguntza taldekoak erabiltzen dituztenak (Entzumena eta Mintzaira eta PT), Gela bat bi zatitan banatuta: aholkulariaren gela eta erabilera anitzeko gela txikia (erlijio, etorkin, laguntzak, bilerak...), Erabilera anitzeko gela bat (proiektuak, errefortzuak, batzordeak eta abar) eta Gela bat hiru zatitan banatuta:
1