Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 13

Estatuaren biolentziaren biktimen aitortza helburu Egiari Zor Fundazioa.

E

giari Zor Fundazioa 2012. urtean sortu zen. Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan Estatuen biolentziak hildako pertsonen senideek, zaurituek eta tortura jasandakoek osatzen dugu.

Euskal gatazka garaikidearen jatorria 1936. urteko altxamendu faxistan kokatzea beharrezkoa dela uste badugu ere, memoria historikoaren alorrean lanean diharduten elkarteek lan aparta egiten dute dagoeneko estatu kolpearen osteko urteetako biktimen eskubideen defentsan. Hori dela eta, konfrontazio armatuaren hasiera hartzen dugu gure jardunaren abiapuntutzat. Orduz geroztik, Estatuak forma anitzetan erabili izan du indarkeria. Modu anitzetan urratu ditu herritarron giza eskubideak: batzuetan biolentzia modu zuzenean baliatuz (gerra zikina, poliziaren indarkeria, errepresioa, tortura...); eta zeharkakoan besteetan (dispertsioa, salbuespenezko espetxe politika, deportazioa...). Hortaz, askotarikoak dira Estatuaren biolentziaren biktimak: • 366 pertsonen heriotzen arduraduna da Estatua. Baina 88k bakarrik jaso dute soilik nolabaiteko aitortza ofiziala. • Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak praktikatutako 4.113 tortura kasu frogatutzat jo zituen Eusko Jaurlaritzaren EAEko torturaren txos­ tenak. Baina horien guztien artetik, 103 pertsona izan dira soilik aitortuak. • Azkenik, egundo ez dago Estatuaren biolentziak zauritutako pertsonen errolda ofizialik. Beraz, diskriminazioa eta kategorizazioa nagusi dira oraindik Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen kasuan. Giza eskubideen urraketa berdinak jasan dituzten pertsonek tratu oso ezberdina jasotzen dute

instituzioen eta erakunde ofizialen aldetik, gehiago erreparatzen zaiolako jasandako biolentziaren eragileari, jasandako eskubide urraketari baino. Hori guztia dela eta, gure fundazioaren xedea da lan egitea biktima horien eskubideen defentsan, aipatu diskriminazioa behingoz gainditzeko, giza eskubideen urraketa berdinak jasan dituzten pertsona guztiei aitortza maila berbera ziurtatzeko eta gatazkaren testuinguruan gertatutako guztia ezagutu eta ezagutzera emateko. Horretarako, bada oinarrizko eskubide bat guretzat: egia. Egia itzaletik argira ateratzeko dihardugu lanean, gure izenak aditzera ematen duen bezalaxe. • Egia da pairatutako tragedia berriro ez errepika­ tzeko bermerik onena. Gertatu dena ezagutu eta ezagutzera emanda lortuko dugu berriro ez errepikatzea. • Gatazka ikuspuntu integraletik jorratzea ere, oinarrizkoa da. Euskal Herriko gatazka politikoa interpretatzeko ikuskera anitzak daude. Guztien arteko elkarbizitzan eta errespetuan dago gakoa. Betiere, bermatuta ikuskera anitz horiek gertatutako guztia aintzat hartzen dutela, ikuspegi kritiko eta autokritiko batetik, eta argazki osoari erreparatzen diotela, ezer borondatez edo ezjakintasunagatik albo batera utzi gabe. Hori guztia, egiaren bidez soilik da posible. • Biktima anitzen ezagutza, aitortza eta erreparazio osoak ere, egia du oinarri. Hortaz, egiak zauriak ixten ditu. Pairatu dugun tragedia berriro ez errepikatzea posible egiten du. Ehunka eta ehunka pertsonak bizi izandako mina aitortzeko

11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.