Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 26

COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde akademiako profesionalek bultzatutako manifestua

24

C

OVID-19a munduan eta Euskal Herrian aurrekaririk gabeko krisia sortzen ari da, per­ tsona-, jendarte- eta ekonomian kostu suntsi­ tzaileak sortuz. Komunitate zientifikoaren zati handi bat pandemiaren jatorria eta garapena ulertzeko, eta birusaren hedapena geldiarazteko etenik gabe ahaleginean ari den bitartean, eremu akademikotik gaur egungo egoerari buruz dugun ikuspegia plazaratzeko beharra sentitzen dugu, baita lan ildo batzuk proposatzeko ere, iraganean egindako akats larriak berriro ez gertatzeko eta etorkizun berri baten eraikun­ tzari modu egokian heltzeko. Zientziak ohartarazi du naturarekin dugun harreman arduragabean sustraitzen dela gaur egun pairatzen dugun krisia. Ezin dugu ahaztu bizitzen ari garen krisi honek bat egiten duela ingurumena eta jendartearen­ tzat larriak diren beste krisi global batzuekin, hala nola biodibertsitatearen galera azkartuarekin edo klima-­ aldaketarekin, azken hauek anbizio politiko eskasa dela tarteko oraindik konponbide argirik gabe jarrai­ tzen dutelarik. COVID-19aren ondorioetatik osatzeko aukera, bai norbanako zein talde gisa, gure erresilientziaren eta eraldatzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Bidegurutze historiko baten aurrean gaude: bide oker beretik jarraitu edo norabidea aldatu. COVID-19a eragin sakona izaten ari da, bai maila humanoan baita ekonomikoan ere, neurri handi batean Euskal Herrian ere errotuta dagoen garapen eredu globalaren ondorioz. Eredu honek, bere burua manten­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.